1| kokapena. - kontulepo.eus · (bakardadea, indibidualismoa, azaleko harremanak, indarkeria,...
TRANSCRIPT
1| KOKAPENA.
Nola ulertzen dugu autogestioaren defentsa gaur egungo testuinguru
sozialean?
-ZER DA KAPITALISMOA? Oinarrizko zertzeladak
Kapitalismoa gizartea antolatzeko modu bat baino ez da. Historian zehar
gizartea antolatzeko modu ezberdinak egon dira, eta etorkizunean ere
gizartea antolatzeko modu ezberdinak existitu ahalko dira. Hori da, hain
justu, autogestio antikapitalistak bilatzen duena: gizartea antolatzeko beste
modu bat gorpuztea. Baina ezin gara idealismo hutsean erori. Horregatik,
sistema kapitalistaren oinarriei erreparatzea ezinbestekoa da, baita oinarri
horien baitan betetzen ditugun funtzioei eta gure beharrak asetzeko dugun
moduari erreparatzea ere.
Esan bezala, kapitalismoa gizartea antolatzeko sistema historiko bat baino ez
da, eta nahiz eta itxura batean betierekoa edo eternoa dirudien (eta, beraz,
gaindiezina) haren atzean ezkutatzen den egia ezagutzeak lagunduko ditu
kapitalismoaren ahultasunak identifikatzen. Kapitalismoak kapitalaren
metaketari erantzuteko antolatzen du gizartea. Kapitala burgesiaren jabetza
pribatua da, eta ekoizpen bitartekoez eta lan indarraz osatzen da. Kapitala
metatzeak honako hau esan nahi du, beraz: errealitate soziala eta
aberastasun materiala ekoizteko bitarteko materialen eta ekoizle zuzenen
gaineko kontrola izatea. Alegia, errealitate sozialaren gaineko kontrol osoa
kapitalisten esku egotea. Eta gaur egun, hori da egoera. Adibidez, sistema
kapitalistan beharrezkoa da estatuen aurrekontuen zati handiena lan
teknikak garatzera bideratzea eta arlo horretan inbertitzea; izan ere, lan
tekniken garapen horiek estrategikoak dira kapitalarentzat, irabaziak
lortzeko, kapitala handitzeko, eta, ondorioz, kontrol soziala metatzeko.
Ulergarria da, beraz, langile edo ekoizle zuzenon behar guztiak, zeharka
soilik asetzen direla. Beste aldean daude langileon beharrak, zeinak bigarren
planoan agertzen diren, eta horrexegatik aurkitzen ditugu ezintasunak gure
bizitza kontrolatzeko, baina ez soilik lanpostuan (lan prekarioak,
ordezkagarritasuna, langabezia estrukturala...), lanpostutik kanpo ere bai
(bakardadea, indibidualismoa, azaleko harremanak, indarkeria, arrazakeria,
genero auzia, ikaskuntza prozesu eta eredu arrotzak…). Dominazio
kapitalistak langileen bizitza osoari eragiten dio, ez soilik esparru
ekonomikoari.
Badakigu mundu mailan antolatzen den sistema bat dela kapitalismoa.
Munduko lurralde guztiak merkatu bidez lotuta ageri zaizkigu gaur egun:
erosten ditugun gauza gehienak kanpoan ekoizten dira; langile askok kanpora
joanbehar dute lanera; Azpeitiko enpresek Europako, Amerikako zein Asiako
enpresekin egiten dituzte kontratuak; hemen inbertitzen dute kanpoko
enpresek; etab. Mundu mailako sistema da kapitalismoa, eta, aurrez esan
bezala, haren ondorioak ez dira ekonomia arlora mugatzen; kultura, politika…
bizitzaren esfera guztietan du eragina.
-INSTITUZIO PUBLIKOAK. BOTEREAREN KUDEAKETA ESKALA TERRITORIAL
EZBERDINETAN
Aberastasun eta botere hori guztia kudeatzeko egitura politiko internazionalak
existitzen dira, hala nola FMI, BM, BCE, CE, etab. Bertan arautzen da gizarte
kapitalista, kapital internazionalak dituen behar internazionalen arabera.
Adibidez, gurean, Europako Batasunak agintzen du zer egin Europako hezkuntza
sisteman, eta Ebk erabakitzen du hezkuntza sistema homogeneizatu behar dela;
izan ere, lan merkatuaren berregituraketa ekarri du azken krisialdiak, eta maila
internazionalean antolatzen diren enpresek behar berriak dituztenez, behar
horiei erantzun behar diete. Hori posible izateko, langileriak etxetik urrun egin
behar du lan, eta horretarako prestatzen gaituzte Bolonia plana bezalako
hezkuntza erreformekin. Lehen lerroan kapitalaren beharrak, eta
bigarrengoan, langileenak. Berdina gertatzen da Europan erabakitzen denean
Espainiak bankuak salbatu behar dituela kapital finantziarioa berrabiarazteko;
berdin Espainiari zergen portzentaiak aldatu behar dituela esaten dionean, etab.
Finean, Troika moduko instituzio internazionalek kapitalaren beharrak
erregulatzen dituzte.
Horrela ikus daiteke XX. mendean botere egituraketa internazionala ulertzeko
erabiltzen genituen eskemek gaur egun ez dutela balio, krisialdiz krisialdi,
mundu mailako egituraketa ekonomiko politikoa aldatzen doalako. Horregatik,
garai batean lehia interkapitalista estatu artean ematen bazen ere, gaur egun
bloke interestatalen artean ematen da; Errusia, Estatu Batuak, Europa edo Txina
dira mundu mailako lan merkatuaren kontrolagatik lehiatzen duten instantzia
internazionalak, kapital ugariren batasun gune gisa aritzen direnak.
Baina egituraketa politiko internazionalak botere hierarkian maila gorena
izateak ez du ukatzen gainontzeko eskala territorialetan dauden instituzio
politikoen garrantzia; izan ere, estatu mailan ere bada hierarkia instituzional
bat, egitura internazionalen erabakien arteko koordinazioa eta erabaki hauen
exekuzioa bermatzeko. Gure kasuan, Espainiar estatua dago gorenean,
konstituzioarekin; gero autonomi erkidegoak, euren botere legegile
mugatuekin; herrialdeak, diputazioekin; herriak, auzoak eta etxeak, udalekin.
Hierarkia bat dago, eta eskala territorial bakoitzean antolatzen den kudeaketa
eremu bakoitzak konpetentzia ezberdinak ditu, kudeatu behar duen eskala
espazialak kapitalarentzat bete behar dituen beharrekin konkordantzian.
Era berean, diputazioek edo autonomia erkidegoek beste konpetentzia batzuk
dituzte: hala mintzo da EAJ Madrileko gobernuekin negoziatzen ari denean,
hierarkikoki maila ezberdinean dauden kudeaketa guneen arteko
konpetentzien transferentziaz ari baitira: ea nork duen espetxeen gaineko
konpetentzia, hezkuntzaren gainekoa, Gizarte Segurantzarena etab. Azkenik,
Estatua dago. Estatuak ditu konpetentzia garrantzitsuenak, aurrekontuak,
militarrak edota polizia, edo sektore produktibo estrategikoen gaineko
kontrola, komunikabideena, heziguneena, unibertsitateena, etab.
Beraz, arautze hierarkiko bat ematen da estatu eskala territorial baten baitan
dauden instituzio publikoen artean. Zentzu horretan, eta herrian zentratuz,
udalak herri mailan estrategikoak diren konpetentziak ditu, eta konpetentzia
horiek kudeatzeko botere organoak eta arautzeko gaitasunak. Esan daiteke
udalak estatuaren administrazio egituraren puntu bat baino ez direla; eta zentzu
horretan, ekintza gaitasun mugatua dutela. Izan ere, udalak derrigortuta daude
eskala estatal eta eskala internazionalean erabakitako legeak betetzera.
Horrek ez du esan nahi udalak ez duela botererik. Badu boterea, arautzeko
gaitasuna eta errealitatean eragitekoa. Baina bere ahalmenak egituraketak
hierarkiko kapitalistarekin egiten du topo. Erakunde publikoak burokraziaren eta
prozedura administratiboen gaineko arauen menpeko dira, eta, beraz,
errealitatea iraultzeko ezintasun estrukturala dute. Dena dela, borondate
politikoa dagoen neurrian, langileriaren aldeko neurriak hartzeko gaitasuna ere
badute.
Eskala geopolitikotik herriraino –zehazki etxeko sukalderaino–, gizartea
guztiz antolatuta dago, kapital metaketaren beharren arabera. Horregatik,
gizartearen arautze hierarkiko horrek irabazien logikari erantzuten dio:
oligarkia internazionalen, estatalen edota eskala ezberdinetan eta herrietako eguneroko
errealitatean eragiten duten burgesia txikiaren beharrei, hain zuzen ere. Garbi dago,
kapitalismoak mailakatze bat ezartzen duela: bai kapitalisten artean, baina
baita langileen artean ere. Ez da, beraz, gehiengoaren beharren arabera
arautzen den gizarte eredu bat.
-INSTITUZIO PRIBATUAK. ARGIPENA
Instituzio kapitalistak pribatuak zein publikoak izan daitezke; pribatuek,
aberastasunaren metaketa kapital forman ahalbideratzen dute (enpresa txikiak,
ertainak, handiak, multinazionalak...) eta publikoek, aberastasun hori ekoizteko
eta banatzeko beharrezko diren prozesuak erregulatzen dituzte. Zentzu
horretan, eta ikusiko dugun moduan, erakunde publikoek kapitalisten arteko
konpetentzia arautzen dute; beraz, kapitalaren jabetza pribatua dira; guztionak
dira beraz, soilik kapitalak errealitate sozial osoa duelako jabetzan, eta horrek
eskala espazial ezberdinetan bizi diren komunitateetako kideen arteko
harremanak arautu behar direla suposatzen duelako. Hemen ere, langileria
bigarren lerroan uzten dute, eta instituzio pribatu zein publikoek ez diote bere
beharrei zuzenean erantzuten.
Instituzio pribatuak ez dira hemen aztertzen, ulertuko den moduan.
-IRABAZIEN LOGIKA ETA KLASE SOZIALAK
Argi dago –langile zein burges izan– kapitalismoan bizirauteko poltsikoan
dirua behar dela. Baina kontuan hartu behar da honako hau: kapitalisten
poltsikoan dagoen diruak (irabazia/kapitala) gure diruaren (soldata) berdina
dirudien arren, gureak ez duen gaitasun berezi bat dauka. Burgesen diruak
bizi bitartekoak erosteko gaitasuna izateaz gain, ekoizpen bitartekoak eros
ditzake: bitarteko materialak (makinak, lurrak, pabelloiak, kamioiak,
etxaldeak…) eta langileak (lan indarra/eskulana) eros ditzake.
Kapitalaren zati bat da soldata; hor dago aginte gaitasuna. Gure bizitza
aurrera ateratzeko burgesiak antolatutako lan prozesuetan parte hartu
behar dugu, ondoren, irabazi dugun soldata hori bizirauteko behar duguna
erosten xahutzeko. Ekoizpen bitartekoen kontrolak ekoizpenaren
emaitzaren jabetza pribatua ematen dio burgesiari, eta, beraz, gure soldata
gastatzen dugunean burgesiaren irabazia sortzen eta ahalbidetzen dugu.
Jaio. Lana. Hil, besteen aginduetara. Horra klase sozialen existentzia.
Agerikoa da irabazien logikak arautzen duen gizarte eredu batean interes
indibidualak, askatasun, berdintasun eta lehia printzipioek agintzen dutela. Moral
indibidualistak agintzen du; norbanakoa da aurrena, eta ondoren gainontzekoak.
Hor da mundu ulerkera edo kultura kapitalista; eta burgesiaren mundu ikuskerari
dagokio. Baina langileok berau erreproduzitzen dugu, bizi bitartekoen merkatuan
edo lan merkatuan lehiatzen baikara gure artean.
Hortaz, argi dago printzipio etikoentzat ez dagoela lekurik sistema
kapitalistan. Halaber, agerikoa da gizarte eredu kapitalistak balio
dekadenteak ekoizten eta birproduzitzen dituela; izan ere, eta esan bezala,
diruak zeharkatzen ditu harreman sozial guztiak, eta, ondorioz, gero eta
jarrera berekoiagoak sortzen dira, isolamenduan eta indibidualismoan
sakonduz. Era berean, elkarrenganako konpetentzia nagusitzen da, agerikoa
da arrazakeria, sexu gehiegikeriak areagotzen ari dira...
Argi dago dekadentzian dagoen gizarte eredu bat dela kapitalismoa, milaka
urtetako tradizioetan jaso eta gorde diren printzipio etiko guztiak birrintzen ari
dena. Desfase bat da gizarte hau, nahiz eta harreman eredu kapitalistetara
ohitzen garen: jendea bere herrialdetik kanporatzera behartzen da eta beste
herrialdeetan ilegalak dira; jendeak kalean lo egiten du; bortxaketak bideoz
grabatzen dira; familia harremanak desegituratzen dira seme-alaba eta
gurasoen arteko kontratuak sortzeraino –harreman afektiboak
juridikoengatik ordezkatuz–; bizitza Internetez egiten da; ohikoak dira
praktika kontratuak eta errespetu falta etengabeak; edozer gauza esateko
eskubidea dagoela uste da, inplikazioetan pentsatu ere egin gabe... Eta
garrantzitsuena: lotsak eta beldurrak zeharkatzen gaituzte konpromisoa
eskatzen den egoeretan.
-KRISI KAPITALISTA. BERRANTOLAKETA EKONOMIKO POLITIKOA ETA
EGUNGO TESTUINGURUA
Jakinekoa da ez gaudela ongizate estatuaren fase historikoan. Esan
dezakegu, nolabait, ekonomia krisiak ongizate estatuaren amaiera dakarrela,
eta, aldi berean, ekonomia krisiarekin batera kapitalismoaren ziklo berri bat
irekitzen dela. Gure ulerkeran, krisi ekonomikoa gizarte kapitalistari
beharrezkoa zaion fenomenoa da; izan ere, gizartea krisiaren arabera
berrantolatzen da, akumulazio fase berri bat irekitzeko. Beraz, gure
ikuspuntuaren arabera, krisi ekonomikoaren ondorioak ez dira soilik ondorio
ekonomikoak, krisiak gizartearen osotasunari eragiten baitio. Hona hemen
adibide bat: gizarte kapitalistaren azken akumulazio faseak sabaia jo
zuenean, haren atzetik iritsi ziren krisi politikoa eta demokraziaren krisia.
“Ongizate estatuaren” amaierarekin batera sekulako kolpeak jaso ditu
proletargoak. Soldaten jaitsierak guztiz normalizatu dira –azken 10 urtetan
soldatak 10 jaitsi dira, prezioak igo diren bitartean–, eskuratutako lorpenak
desintegratzen ari dira pixkanaka, eta zer esanik ez lan baldintza kaxkarrez eta
prekarietateaz.
Errefuxiatuen inguruko auzi gordinak sekulako sona hartu du azken
urteotan. Gure aburuz, errefuxiatuen auzia krisi ekonomiko kapitalistaren
beste ondorio bat da. Bloke inperialistek gero eta zailtasun gehiago dituzte
akumulazioa lortzeko, eta, ondorioz, beharrezkoa zaie bitarteko material
estrategikoen gaineko kontrola izatea. Krisi kapitalistaren testuinguruan,
hau da, kapitala pilatzeko zailtasunak dauden momentu baten, erabat
areagotzen da gerra testuingurua, merkatu esfera berrien konkista bilatzen
baita. Izan ere, bitartekoen kontrol kapitalistak ez du interes berezirik
baliabideetan, baliabide horiek ustiatzeko eta banatzeko modua da
interesatzen zaiona. Hain zuzen, langileria esplotatzea delako kapitala
metatzeko aukera bakarra. Beha dezagun Ekialde Hurbilera.
Aberastasunaren jabetza pribatua ematen duten baliabide materialen
gaineko kontrol kapitalistaren lehiak dakar gerra. Hor dago Venezuelaren
kasua ere. Gaur gaurkoz Venezuelako petrolioaren eta gasaren gaineko
kontrola izateko interes geopolitiko ikaragarriak daude, eta egoera horrek
gerra sor dezake une batetik bestera. Guda lehia interkapitalistaren motorra
da; ez dago bakerik kapitalismoan.
Krisi ekonomikoekin batera ziklo ekonomiko eta politiko berri bat irekitzen
da, eta azken ziklo hau ezaugarri oso desberdinak hartzen ari da. Adibidez,
faxismoaren berragerpena eszenatoki politikoan, baina aurreko mendeko
faxismoaren elementu etiko zein tradizionaletatik urrun, interes kapitalisten
defentsa irekia egiten duena eta sektore komunisten aurkako jarrera irmoa
erakusten duena: bere ezaugarri nagusienetako bat proletargoaren
kontrako errepresio zuzena eta txikitzailea da. Brasil, Espainia, Europako
ekialdea, Frantzia, etab. Ikusten den bezala, berrantolaketa ekonomiko
soilaz gain, politikoa ere ematen da. Eta ez soilik “eskuina”-ren esparruan.
1973ko petroleo krisiaz geroztik gainbehera doan ongizate estatuaren
kudeaketa formularen agorpena bizi dugu, eta azken krisi ekonomikoarekin
batera ezker tradizionaletik iritsi ziren erreakzioek arrazoi honi erantzuten
diote. Izan ere, langileriak bere azalean bizi du egoera aldaketa estruktural hau. Baina
hasierako gorakadaren ostean, ikusi da erreakzio politiko kate horiek guztiek beren
mugekin egin dutela topo, aldaketa aukerak instituzio kapitalistetan soilik
sustengatzeko apustuak proposamen politiko horien potentzia neutralizatu
dituen heinean. Kontrara, kontrol soziala areagotu da, eta errepresio
politikoa zorrotz ari da langileria militantea kolpatzen, Altsasuko gazteen
kasuan ikusten den bezala. Egoera honek orain arte errealitatea aztertzeko
erabili ditugun metodo eta ikuskeren gaineko berrikuspen batera garamatza
ezinbestean, eta era berean, antolakuntza eredu berriak entseatzera,
eraginkortasunez ekin nahi badugu.
-ONDORIOAK
Guretzat ezinbestekoa da errealitate kapitalistaren dekadentziaren
aurrean printzipio etiko eta politiko batzuen defentsa egitea. Eta guk hor
kokatzen dugu autogestioaren aldeko borroka. Autogestioaren ulerkera
politikoa da aldarrikatzen duguna; zehazki, autogestio antikapitalista,
ezinbestean kapitalismoaren oinarri material zein ideologikoekin
aurkakotasunean eraikitzen dena. Eta unibertsala: zapaldu eta kolpatuen
emantzipaziorako erreminta.
Beraz, langile klasearen egiturazko beharrei erantzuteko, behar horien
gaineko kontzientzia dugunok eta gure ekinbideak helburu horiek lortzeko
antolatzen ditugunok izan behar dugu birjabetzen ditugun espazioen
gaineko kontrol guztia. Izan ere, modu horretan bakarrik izango da posible
kolpatuenekiko babesa eta elkartasuna eskala espazial handiagoetara
hedatzea.
Beraz, gure kontrolpeko espazioetan gure eskumena izango da zein
harreman eredu edo etika garatu nahi ditugun hausnartzea eta zein
proiektu politiko martxan jarri erabakitzea. Ez dugu nahi gure praktika
politikoa diruaren logikari jarraituz erregulatzerik. Horregatik, beharrezkoa
iruditzen zaigu langileon autogestioaren defentsa egitea, kapitalismoaren
logikatik aterako diren proiektuak gorpuztea eta horiek praktikan jartze
2| TEORIA ETA PRAKTIKA.
Okupatu, elkartasuna antolatu. Zergatik birjabetzea?
Natural eta betierekotzat dugun sistema kapitalistan, zapalduok ezin dugu
ekoizpen bitartekoen merkatuan lehiatu; ez gara enpresak, ez dugu kapitalik.
Beraz, gure beharrei zuzenean eta merkatutik kanpo erantzun ahal izateko,
ezinbestekoak diren bitarteko hauengatik banatuta gaude. Hauxe da
desjabetuon kondena. Esan dugu logika kapitalistaren baitan bizirauteko geure
burua lan asalariatura kondenatzea dugula bide bakarra. Kondena diogu, guk
ekoizten duguna burgesiak hartzen duelako jabetzan; gure miseria
erreproduzitzen dugu etengabe, gure etsaiaren boterea metatzeko bitarteko
baikara.
Horregatik, desjabetu moduan gure bizitzen esparru guztien gaineko kontrola
hartzeko eta klase dominazioaren baitan sistemak modu ezberdinetan
zapaltzen duen kolektibo zein norbanakoekin elkartasuna antolatzeko, aro
modernoan zehar jabetze modu kapitalistaren arauen baitan ekoitzi diren
gauza eta espazio guztien birjabetzea, langileriari burgesiak eginiko lapurreta
izan denez, beharrezkoa bezain zilegia dela aldarrikatzen dugu. Desjabetuen
emantzipazioaren baldintza da birjabetzea eta beraz, langile klasearen
ezinbesteko borroka.
A) OKUPAZIOA BIRJABETZEKO TRESNA GISA
Langile klaseko kideon gehiengoak, lan eginez gero bizi bitartekoak merkatuan
eskuratzeko gaitasunak izan ditzakegun arren, eta gure aisialdi denboran
hainbat ekimen elkartasun printzipioen baitan eta autogestionatzeko gaitasuna
izan arren, ezin dugu errealitatearen osotasun berria eraikitzeko beharrezko
ditugun oinarrizko bitartekoak (etxebizitza, tailerrak, lursailak…) merkatu
esferan eskuratu. Hau da, ezin dugu gure bizitza autogestionatu, soldatapeko
lanaren eta beraz dominazio kapitalistaren “bidesaria” ordaindu gabe.
Beraz, okupazioa da harreman eredu berriak osotasunean garatzera
pasatzeko dugun aukera bakarra. Ezin da errealitatea ekoitzi ekoizpen
bitartekorik gabe. Beraz, okupazioa ez da higiezinen jabetza eskuratzeko ekintza
soil bat, baizik eta sistema kapitalistaren oinarri materialak –espazioaren eta
bertan dauden bitartekoen jabetza pribatu kapitalistak– lehertarazteko ekintza
nagusia da. Okupazioa espazioaren kontrol pribatua kolektibizatzeko ekintza
apurtzaile behinena da. Desjabetuok ekoitzi dugun errealitate sozialaren
birjabetzea, espazioaren kontrol pribatuaren bidez kapitalak gu kontrolatu
beharrean, guk espazioa bera kontrola dezagun, kapitalarekiko menpekotasuna
ekuaziotik desagertaraziz, eta osotasun sozialari erantzungo dioten bizi
proiektuak lantzeko aukerak sortuz.
Okupazioak ez du bere baitan arazoen konponbidea. Okupazioak ez badio
helburu bati eta, beraz, antolakuntza eredu bati erantzuten, ez du inoiz
eskuratuko harreman eredu kapitalistekin hausteko eta berriak eraikitzeko
gaitasuna. Kontrakoa pentsa badezakegu ere, espazioak ez du bizitzarik;
espazioa okupatzen duten pertsonek bertan gauzatzen dituzten harremanek
ematen diote espazioari izaera kapitalista gaur egun; guk izaera sozialista eta
kolektibista eman nahi diogu gure kontrolpeko espazioei.
Guk, beraz, okupazioa espazioaren jabetza kolektibizatzeko bitarteko moduan
ulertzen dugu; ekintza printzipio edo helburua, ez da okupazioa bera.
Okupazioa helburuak gauzatzeko ezinbestean eragin behar dugun palanka da.
Beraz, okupazioaren zentzu juridikoaren eta bere inplikazio politikoen
gainean zenbait argipen eman beharra dugu, okupazioaren inguruan
goranzko joeran aurkitzen den estigmatizazioa nabaria baita. Izan ere,
azpimarragarria da araudi zibilek, administratiboek zein penalek gure
ekimena babesten dutela. Hau da, juridikoki, okupazioak ez du bere baitan
arau hausterik suposatzen. Okupazioa delitu gisa epaitzeko nahiz etxe
kaleratze bat posible izateko, ezinbesteko baldintza da eraikinaren
jabearen borondate argia existitzea. Hau da, ez dago deliturik egoera
faktikoa salatzeko borondaterik ez badago.
Zentzu horretan, argipen bat gehitu behar zaio esklabetako ezker hegalaren
okupazioari. Ohikoa baita pentsatzea, eraikin publikoak, instituzio
publikoenak diren heinean, jabetza publikoa direla, eta ondorioz ezin direla
okupatu, edo herriarena den eraikin bat okupatzen dela. Bada, hori ez da
betetzen Esklabetako eraikinaren kasuan. Araudi administratiboa garbia da
zentzu horretan; eraikinak funtzio publikorik ez badauka, edozein jabego
pribaturi dagokion legedi bera jarraitzen du –kode zibila–: horregatik izan da
posible, adibidez, Goazen! telesailaren grabaketak Esklabetako eraikinean
egitea.
Legediak jabego publiko izateko eraikin batek bete behar dituen baldintzak
azaltzen ditu, eta ezker hegalaren kasuan ez da hori betetzen. Beraz,
Esklabetako ezker hegala Azpeitiko Udalaren jabetza pribatukoa da, eta
horrenbestez, legezkoa da eraikinera sartzea eta horien kudeaketaren ardura
hartzea, eraikin pribatuen kasuan bezala. Hortaz, eraikinaren jabeak –kasu
honetan, Azpeitiko Udalak- salaketa jartzen ez badu (eta ez du jarri),
Esklabetako ezker hegala -guk okupatutako espazioa- prekario egoeran dago
juridikoki. Izan ere, espazioa okupatu zen unean, eraikinak ez zuen funtzio
publikorik betetzen, eta gaur gaurkoz egoera ez da aldatu. Beraz,
juridikoki Udalaren jabetza pribatua den eraikin bat okupatu da.
Zein da orain arte esandako guzti horren ondorioa? Legediaren barruan posible
dela eraikinaren birjabetzea okupazioaren bitartez. Ez dugu legerik hautsi, eta
horrela izango da baldin eta Azpeitiko Udalak salaketa jartzen ez badu. Beraz,
argi dago: okupazioaren inguruko auzia borondate politikoaz ebatziko da.
B) BITARTEKOEN JABETZA KOLEKTIBOA
Kapitalismoaren oinarri ideologikoak (lehia, askatasun eta berdintasun
indibiduala) oinarri material zehatz batzuek (ekoizpen bitartekoen jabetza
pribatua) baldintzatzen dituzten harreman ereduetatik jaiotzen direla ikusi
dugu. Hau da, bitarteko materialen jabe pribatu isolatuen harreman eredu edo
mundu ikuskera mota bat da kapitalismoan bizi eta erreproduzitzen den
errealitatea; mundu ikuskera indibidualista, non norbanakoaren interesak
komunitatearen beharren gainetik jartzen diren, norbanakoen ekinbideari
zentzu etiko guztia kenduz. Horren aurrean, inozokeria litzateke, zapalduen
arteko elkartasun eta batasunaren printzipioak, kontzientzia indartsuenak
bultzatzen baditu ere, bitartekoen jabetza pribatuaren baldintza materiala eta
norbanakoen askatasun, berdintasun eta lehiaren printzipioen baitan gauzatu
daitezkeela pentsatzea.
Beraz, espazioaren birjabetze kolektiboari, espazio horretan erabiliko ditugun
bitarteko material ezberdinen jabetza kolektiboak jarraitu behar diola bermatu
behar dugu, proiektuek epe luzerako irautea nahi badugu behintzat. Jabetza
forma honek, instituzio, arautze eta politika egiteko modu berriak egikaritzen
ez baditu, gure proiektuek ez dute zentzurik izango. Etorkizuna eraikitzera
gatoz.
C) ANTOLAKUNTZA EREDUA
Gure mundu ikuskeraren printzipioak eta oinarri materialak finkatuta, ametsak
egi bilakatzen dituen elementuari egin behar diogu erreferentzia; praktika,
antolakuntza edo lanaren antolaketari, hain zuzen.
Kapitalismoan aginte gaitasuna goitik behera gauzatzen denez, zapalduok gure
bizitzaren kontrol osoa nahi badugu, logika kapitalista hautsi eta behetik gora
eraikiko diren harreman ereduak eraiki beharra dugu. Zentzu horretan, aurrez
esan bezala, gure jarduna gure beharrek gidatuko dutela bermatuko duten
instituzio eta arau propioak eraikitzea ezinbestekoa da guretzat. Era berean,
instituzio horiek harreman eredu berrien mantentzea baino, harreman berrien
garapen unibertsala bermatu beharko dute.
Antolakuntza ereduaz ari garenean, beraz, lan banaketa eraginkorraz ari gara,
eta gauzatzen ditugun ekintzen gaineko kontrol kontzienteaz. Autogestioaren
eredu politikoak, gure autogestio ereduak, klase borrokan du bere oinarria,
eta beraz, harreman eredu berrien eraikuntzari, jasan ahal ditugun erasoei aurre
egiteko gaitasuna gehitu behar diogu; betebehar horiei erantzuteko borondate
osoa daukagu, eta baita horren inpliokazioen gaineko kontzientzia ere.
Beraz, proiektu zehatza martxan jartzeak, presaren logika albo batera utzi eta
tenporalitatea eskura ditugun bitarteko materialetara zein inplikazio
militantera azpiratzea eskatzen du. Ezinbestekoa baitugu lehenik indarrak
batzea eta beharrak identifikatzea, ondoren behar horiei erantzungo dieten
proiektu zehatzak artikulatu ahal izateko. Beti ere, azken helburuak lortzeko
palanka izango diren proiektuak izan behar dutela ahaztu gabe.
Alegia, proiektuak gauzatuko dituen asanblada bakoitzaren beharrak eta
helburuak dira gune autogestionatuak martxan jarri aurretik zehaztu behar
ditugunak. Zentzu honetan, momentu bakoitzean ditugun gaitasunek
markatzen dituzte gure lan erritmoak. Autogestio antikapitalistak, beraz, ez du
enpresa formarik, eta beraz ezta proiektuak gauzatzeko gaitasun
berehalakorik ere.
Horregatik, elkartasuna eta batasuna antolatzea zentzu kualitatiboan ulertzen
dugu; mundu ulerkera berria ulertarazteko gaitasunak soilik aska baitezake
kapitalaren agintepean gatibu dagoen langileriaren potentzia. Hau da,
proiektu zehatz bakoitzak hurrengo proiektu handiago baterako baldintzak
jartzen ditu; handiago diogunean, hazkuntza kualitatibo zein kuantitatiboa
diogu. Inplikazioaren eta kontzientziaren biderkapena, zenbaki hutsez haratago.
Soilik beharrak, gaitasunak eta helburuak ondo neurturik eta horien baitan
antolatuz berma daiteke, lehenik, proiektuekiko inplikazioa eta ardura, eta
modu horretan, gune autogestionatuaren garapena bera. Ekoizpen guneak,
banaketa guneak, babes guneak… zentzurik zabalenean ulerturik –ez soilik
ekonomikoan– garatzea eta defendatzea da etorkizun hurbileko, ertaineko eta
luzeko erronka. Hori da, gure hautu kontzientea, eta beraz, gure praktikaren
oinarri etiko zein politikoa.
Zertarako? Pertsonen atomizazioari, indibidualismoari eta klase
dominazioaren baitan langile klaseko kideek jasandako zapalkuntza forma
guztiei aurre egiteko. Elkartasun harreman integralak garatzeko bizitzako
esfera guztietan. Finean, harreman eredu berriak sortzeko.
3| HELBURUAK.
Esklabak, zertarako? Zergatik dimentsio horietako espazio bat?
Esklabetako eraikinaren ezker hegala da hartu duguna. Hau da, Azpeitiko
Udalaren zatia. Eusko Jaurlaritzak eskuin hegalean egingo ditu alokairu
sozialerako etxebizitzak; muga juridikoki garbia da. Bi jabe pribatu ditu
espazioak; gu udalaren jabetzan kokatzen gara, eta ez Eusko
Jaurlaritzarenean.
Krisiaren testuinguruan, baztertuak izan direnei eta zapalkuntza forma
ezberdinak jasaten dituzten kolektiboen babesgunea eraikitzea nahi dugu.
Langileon elkartasuna saretzeko tresna izatea. Esan bezala, zapalduon
arteko elkartasun sareak sortzea baita gure nahia. Horretarako aukera ugari
eskaintzen ditu hartu dugun eraikinak.
Hori dela eta, Esklabetako eraikinaren beharrezkotasunari egin nahi diogu
erreferentzia. Aipatu nahi dugu leku hori oso garrantzitsua dela gure
proiektuarentzat eraikinak dituen ezaugarriengatik. Fisikoki, aukera ugari
eskaintzen ditu osotasun sozial berri bat ekoizteko, eguneroko eginbeharrei
inongo bitartekaritzarik gabe erantzuteko gaitasunak eskuratzeko. Esaterako,
geure arazo materialei erantzuna ematen ikasteko ofizio tailer bat sortzeko.
Era berean, aukera eskaintzen du konfidantzan, harreman egonkorretan eta
borroka politikoaren konpromisoan oinarritzen diren proiektu komunitarioak
egituratzeko eta, horrenbestez, zapalduentzat babesgune bat gorpuzteko.
Esaterako, jantoki soziala martxan jartzeko.
- ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
Gaur egun, dozenatik gora gazteri etxebizitzaren problematikari erantzuten
lagundu die eraikinak. Etxebizitzaren proiektuak helburu garbi bati erantzuten
dio: zapalduekiko elkartasuna modu eraginkorrean antolatzeko, beren interes
indibidualak alde batera utzi eta herrian sektore kolpatuenekin zein
kontzienteenekin proiektu ezberdinak gauzatzeko borondatea dutenei,
etxebizitza dohainik eskuratzeko aukera ematen die.
Izan ere, etxebizitza eta oinarrizko gastuak dohainik dituen edonork
soldatapeko lanaren dinamika arruntetik eta beraz, bizi forma prekarioaren
dinamikatik askatzeko aukera du; modu horretan proiektuak antolatzen eta
harremanak saretzen jarduteko denbora da lortu nahi dugun puntuetako bat.
Baina hau ez da etxebizitza komunitarioaren funtsa. Urte luzez ibilbide,
hausnarketa eta borroka esperientzia partekatu duten eta, ondorioz, elkarren
arteko konfidantza errotuta duen borroka komunitate batek hartzen du
zentralitatea. Komunitatea ezin baita espazioa partekatuz soilik eraiki; are
gutxiago norberekoikeria nagusi den sistema kapitalistaren baitan, non
aldamenekoa gure helburuak lortzeko bitarteko soil gisa ulertzen dugun.
Kontrara, antzeko beharrak eta behar horiei erantzuteko planteamendu
politikoak partekatzen dituzten kideak dira, partekatzen duten baldintza
objektibo zein subjektiboak medio, harreman eredu berrien islada den
komunitate egonkor, iraunkor eta konprometitua bermatzeko aukera duten
bakarrak; eta baita, beraz, bizi forma berriak sozializatzeko hautua eta
konpromezuaren sakontasuna herrian hedatzeko gaia dutenak.
Azken urteetan garatu ditugun proiektuek harreman eredu berriak eraikitzeko
eta mundu ulerkera iraultzailea partekatzeko baldintzak jarri dizkigute. Hor
dago komunitatea ulertzeko dugun moduaren azalpena. Eta harreman horietan
sakontzeak eraman gaitu gure bizitza zapaldu eta kolpatuenen aldeko
borrokaren baitan kokatzera. Behar hauei guztiei erantzuten die Esklabetan
bizitzeko hautuak.
Bestalde, eta azaldu dugunarekin bat, espazioaren zaintza eta segurtasuna
bermatzearen arduradun dira bertan bizi diren kideak. Horretan ari gara
aspalditik, eraikina bizi baldintza duinetan izateko lanak egiten, espezialista
eta teknikari ezberdinen laguntzaz beti ere. Arkitektuek eraikina bisitatu dute;
abokatuek aholkatu gaituzte juridikoki; elektrizista, iturgin eta gremio
ezberdinetako espezialistek hartu dute parte segurtasuna bermatzeko
prozesuan. Gure eskulanaz baliatu gara egin beharreko lanak egiteko.
Argi utzi nahi dugu, beraz, etxebizitza proiektuak ez diela interes indibidualei
erantzuten. Etxebizitza lehen baldintza da, merkatuaren logikatik sistematikoki
kanporatuak diren zein bertan bere burua ase ezin duten langileen beharrei
erantzungo dieten proiektu zehatzak landu ahal izateko.
Izan ere, euren beharrak merkatuan asetzeko ezintasunak dituztenei modu
integralean babesa ematea dugu xede, behar juridikoak, osasunari dagozkion
zaintza beharrak, behar materialak eta elikadurari dagozkion beharrak
bermatuz. Jakintzaren eta bitarteko materialen kolektibizazioa da bilatzen
duguna, printzipio sozialistei jarraiki.
Finean, gure nahia eta helburua da esku artean dugun proiektua -dagoeneko
gauzatzen ari garena- sektore zapalduenentzat babes gune bat izatea, bizi
baldintza berriak sortuz, eta kolpatuenen jardun politiko kontzientea
ahalbideratuz.
Jakitun gara, ordea, haserako une hauetan, gertukoenen laguntza eta
borondatea funtsezkoa dela gure proiektuak gauzatuko badira. Dimentsio
hauetako proiektu bat egitera ausartzen diren herritarrekiko errespetua izatea
besterik ez dugu eskatzen.
Proiektuak gauzatzeko, aurrez esan bezala, pausoka joatea garrantzitsua dela
deritzogu. Hankak lurrean mantentzea, saretzea ez baita goizetik gauera
egiten, eta are gutxiago eguneroko bizitzan ikustezinak diren errealitateen
parte diren langileekin. Horregatik, epe motzean jantoki soziala jarriko dugu
martxan. Izan ere, egitasmo hau proiektu orokorrari ekarpena egin
diezaioketen harremanak egiten hasteko ezinbesteko gune bezala ulertzen
dugu, garai historiko ezberdinetako esperientzia politikoak partekatzeko
gune, hausnarketa gune eta interkulturalitatea lantzeko eremu gisa ere
ulertzen baitugu. Egunerokoan bazterturik dauden kolektiboetako
norbanakoak elikatzetik haratago doan proiektua da, eta bizi forma berriak
sortzeko hartzen den espazio horretan soilik hartzen du zentzua. Behar
konkretuen, gaitasun zehatzen eta bitarteko materialen identifikazioa
bermatzen du, beharrizan zehatzei erantzuteko gaitasunak artikulatzeko
aukera irekiz.
Argi ikusten den moduan, esklabetan gauzatzen ari garena proiektu oso serioa
da, eta epe luzerako proiekzioa dauka. Izan ere, ezin dugu ahaztu
kapitalismoaren fenomeno estrukturala den krisian aurkitzen garela, krisiak
okerrera egingo duela, eta dominazio eta zapalkuntza egoera estruktural
batera kondenatuak gaudela bizi forma kapitalisten baitan. Horregatik epe
luzera ezinbestekoa izango da langileon arteko elkartasunean oinarritutako
proiektuak sortzea nahiz tokian tokiko egitasmoak elkarrekin harremanduko
dituen saretze egonkorrak gorpuztea. Zentzu honetan, gero eta gehiago dira
Euskal Herrian logika honen baitan antolatzen diren proiektuak. Goranzko
joeran aurkitzen dira klase ikuspuntutik euren praktikari heltzen dioten
kolektoboak, zalantzarik gabe. Are gehiago, elkar babesteko konpromezuak
hartuak ditugu Euskal Herri mailako gainontzeko eragileekin, bai proiektuak
elkarlanean garatzeko, bai eta berauek defendatzeko.
Bistan dago beraz, okupaturiko espazioa, ez dela guretzat soilik. Zapaldutako
langileentzat eta haien alde lan egin nahi duten pertsonentzat eta eragileentzat
da. Finean, elkartasuna praktikan jartzeko borondatea duten eta errealitate hau –
sistema– irauli nahi dutenentzat hartu eta irekitzen dugu.
Era berean, nabarmendu nahi dugu egitasmoaren logika ez dela asistentziala
eta karitatiboa; ez da errukian eta moralitate indibidualista batean
oinarritzen. Kontrara, gure borrokak oinarri etikoa eta politikoa ditu;
kapitalismoaren oinarri material eta ideologikoekiko aurkakotasunean
eraikitzen da, eta berauek gaindituz bizi forma berria egikaritzea du helburu.
Baina ez herritik aldenduta, herriaren bihotzean baizik, non aurkitzen diren
arazo eta problematika guztiak; horren guztiaren aurkako borroka da
gauzatzen ari garena.
Agerian dago beraz, Azpeititik haratago existitzen dela, kapitalaren merkatu
logikatik kanpo antolatzeko beharra eta grina. Hori da gure kasua: langileon
arteko elkartasuna antolatzeko hautua egin dugu, eta proiektu hori gauzatzeko
okupatu da Udalaren eraikina.
Esklabetako ezker hegalaren birjabetzea autogestio politikoaren logikaren
baitan herriko zein eskala geografiko handiagoko sektore zapalduenen eta
kolpatuenen aldeko proiektuak gauzatzeko egiten dugu; espazioa zapalduekiko
elkartasunaren eta batasunaren printzipio politikoetan oinarrituz gauzatzeko
erabiltzen dugu dagoeneko. Beraz, bertan parte hartzeko aukera izango du
logika horri jarraiki bere bizitzaren gaineko kontrola hartzeko eta antolatzeko
grina duen orok. Hau da gure hautua, eta ez diogu uko egingo gure bizitza geuk
kudeatzeko gaitasunak eskuratzeari.
4| ESKLABETAKO EZKER HEGALEKO
GERTAKARIAK.
EH Bilduren Udal Gobernuak herri mugimenduari hainbat espazioren erabilera
uzteko borondatea agertu du azken urteetan. Horren adibide dira Elkar-ekinek
Soreasun duen espazioa eta Kultur Mahaiaren Dinamoa.
Gure kasuan ere borondate politiko hori existitzea posible zela pentsatuta,
eraikinera sartu eta segurtasun epeak pasatu ostean, –2018ko urriaren 22an–
udal ordezkariei aurrez aurre jakinarazi zitzaien eraikina okupatu genuela.
Une berean, eraikina gordeleku moduan zerabilten eragileekin ere kontaktu
erronda hasi genuen, egoera berriaren kontu emateko eta jakinarazteko beren
baldintzak ez zirela aldatuko. Hau da, eragiileekin harremanetan jarri ginen
erabiltzen zituzten espazioak erabiltzen jarraitzeko aukera izango zutela
esateko.
Baina, guk uste ez bezala EH Bilduko agintariekin harremana ez zen lehen egun
haietan espero bezain erraza izan. Tentsio handiko bilerak izan ziren, non
hainbat kontu jarri ziren mahai gainean aurreneko unetik. Besteak beste,
hizpide izan genituen eragile desberdinek erabiltzen zituzten espazioak,
segurtasun kontuak, zenbait proiektum eta eraikinaren eskuin hegalean Eusko
Jaurlaritzak egin behar dituen 45-50 etxebizitzen proiektuaren erredakzio
faseko azterketa lanak egiten zebiltzan teknikarien auzia. Izan ere, Eusko
Jaurlaritzako teknikariek okupazioaren berri izan zutenean bertan bera utzi
zituzten etxebizitza lanak egiteko proiektuen erredakzio faseko lanak.
-TEKNIKARIEN LANAK ETA UDALAREKIN HARTUTAKO KONPROMISOAK
Guzti horrek hartu-eman politikoa zaildu zuen Udalaren eta Krisiaren seme-
alabak garenon artean. Izan ere, Udalak ez zuen nahi lan horiek geldirik
egoterik, alokairu soziala apustu politiko sendoa baitzen erakundearentzat.
Arazoa aztertzeko tarte bat hartu ostean, azaro hasieran gure abokatuek eta
teknikariek egindako txosten baten bitartez egoera hartan irekita zeuden bi
fronteei erantzuteko saiakera helarazi genion Udalari. Batetik, txostenak argi
erakusten zuen teknikariak ez zuela inongo eskumenik lanak alde batera
uzteko, eraikinen inspekzio teknikoetan ez baitira bizilagunak kanporatzen,
baldintza zehatzak betetzen ez badira. Eta kasu honetan ez ziren baldintza
horiek betetzen (adibidez, eraikina ruina egoeran egotea). Horrek Jabetzaren
defentsa auzi batean eta, beraz, auzi politiko batean kokatzen zuen Udala.
Teknikarien agintariei (Eusko Jaurlaritzari), teknikari horiek egiten ari zirena
gehiegikeria bat zela, eta udalaren espazioan udalak agintzen zuela esatea zen
auzi hori.
Auziaren jatorria hau izan zen: eskuin hegaleko proiektuaren erredakzio fasean
egin beharreko lanen txostenak argi uzten zuen bezala, eraikina juridikoki
bitan banatuta egonagatik, muga ez zegoen fisikoki eraikita. Eraikinaren alde
batetik bestera gurutzatzea erraza zen, beraz. Horrenbestez, teknikariek
espazioaren indefinizio fisikoa probesten zuten arrazoi tekniko zein juridikorik
gabe lanak geldirik edukitzeko aitzakia moduan. Arrazoia politikoa zen: jabeen
arteko arazo bat, eta, zehazki, jabeetako batek bestearen jabetzan inongo
justifikazio teknikorik gabe eginiko gehiegikeriak.
Egoera zail hartan, ulertzen genuen Udala ataka estu batean aurkitzen zela,
eta beraz, konponbiderako aukera gisa bigarren idatzi bat aurkeztu genion, bi
puntu nagusi barnebiltzen zituena:
-Alde batetik, teknikariek lanak bukatu artean eraikinetik irtetzeko
konpromisoa hartu genuen. Hiru asteko lanak izango zirela ziurtatu zigun
alkateordeak, eta guk epe hori ontzat eman genuen. Trukean, Esklabetako ezker
hegala GURE GILTZEK irekiko zutela onartu zuen Udalak. Gure giltzen kopiak
egin genituen, eta alkateordeak konpromisoa hartu zuen eragileekin biltzeko eta
horietako bakoitzari kopia bana emateko.
-Bestetik, eta lanak bukatu ostean egikaritzeko aukera bezala, akordio
proposamen bat luzatu zitzaion Udalari, non espazioaren erabilera osoa
eskatzen genuen, Udalarekin harremanetan euren gordelekuak erabiltzen
zituzten eragileen guneak izan ezik. Etxebizitza komunitarioak egiteko eta
behar sozialak aseko zituzten proiektuak gauzatzeko eskatzen zen eraikinaren
zesio/lagapen formala. Era berean, Udalari azaldu genion Eusko Jaurlaritzaren
aurrean okupen figura desagerraraziko zuen formula bezala ulertzen genuela
lagapen formal hori. Udalak kontratu bat egiten bazigun, ez baitzen okupaziorik
egongo, eta beraz, ezta okuparik ere. Bi aldeek konpromisoa hartu genuen
bakoitzari zegozkion ardurak betetzeko; korreo batean geratu ziren jasota
hartutako konpromiso haiek.
-MAHAI TEKNIKOAREN SORRERA ETA GARAPENA
1)Aurreproiektuaren bazterketa
Azaroaren 9an utzi genuen eraikina, eta ondorengo bileretan, giroa asko lasaitu
zen. De facto, Azpeitiko Udalarekin negoziaketeta formaletan sartu ginen mahai
teknikoan, eta Udalak berriro atera zituen mahai gainerako okupazioaren
aurrean zituen kezka nagusiak; segurtasuna bermatzea eta aterpetxearen
kontua, hain zuzen. Azken hori, gure lehen idatzian esaten genituen argudioen
baitan, albo batera geratu zen (eta korreo ezberdinetan ikus daitekeen bezala,
ez zen inoiz aipatuko 2019ko otsailera arte). Han eskatzen genuena honako hau
zen: aurreproiektu izaeran aurkitzen zen proposamen bat izaki, eta Udalak, guk
ez bezala, baliabide material zein pertsonal asko zituenez, aurreproiektua
garatzen joateko bazituela beste aukera batzuek. Esan bezala, azaro hasierako
bilera haietan, albo batera utzi zen, sortu berri genuen mahai parekideko
eztabaidetatik aterpetxearen kontua.
2)Korosagasti filmeko arazoak konpontzeko bidea
Handik gutxira, mahai teknikoaren bidez teknikarien gehiegikeriak filmaren
grabaketan zekarren arazoari konponbidea eman genion. Izan ere,
Korosagasti filmaren errodaia oztopatuta zuten teknikariek, gu iada eraikinean
ez geunden arren. Honela, filmeko zuzendariekin bildu ginen lehenik eta
egoerari konponbidea emateko genuen planaren berri eman genien; guretzat
nahikoa zen udalak Jaurlaritzari egoeraren berri ematea eta errodaia udalaren
espazioan gauzatzen zenez, udalak bertan agintzen zuela berrestea. Izan ere,
zuzendariek esana ziguten udalak jakinarazi ziela eraikinen lanen eta filmaren
artean, eraikinaren lanak hartuko zituela. Honen aurrean, goian aipatu dugun
jabetza auzia politikoki konpondu behar zuela planteatu genion udalari, eta
neurri zehatz bat proposatu genion: teknikariek lanak noiz egingo zituzten
egutegi batean zehaztea, eta zuzendariek berdina egitea. Arazoa 24 orduren
buruan konpondu zen. Korosagasti filmean esklabetan egin beharreko
grabaketak amaituta daude.
-ERAIKINERA ITZULERA
Behin hiru asteak pasata eta grabaketa martxan, udalari galdetu genion
teknikarien lanen egoera zertan zen. Jakinarazi zitzaigun lanak atzeratzen ari
zirela, eta gehienez santo tomasak arte atzeratuko zirela. Honelako lanek
denbora eskatzen dutenaren jakitun, plazo berria (sei aste guztira) onartu
genuen.
Santo Tomas jaien aurreko ostiralean, eraikinera itzultzeko asmoa agertu
genion Udalari. Ez genuen onargarria ikusten sei asteko plazoan lanak egin ez
izana, eta beraz, berriro ere formula berdina jarri genion mahai gainean udalari:
eraikinaren jabe gisa, eta beraz etxebizitza sozialen lanetan lehen mailako
interesatu moduan jaurlaritzari edo bere teknikariei eskatzea ea lanak zein
puntutan ziren, eta egutegi bat aurkeztea. Kasu honetan, plan zehatz bat
eskeini genion etorkizuneko arazoak konpon zitezen; lehenago adierazi izan
genuen moduan, udalaren eraikin zatia eta jaurlaritzarena fisikoki banatuko
zituen pareta bat egitea (eraikinaren muga juridikoa baino barrurago izango
zena, gure arkitektuek esan baitziguten bi edo hiru metroko tartea beharko
luketela gehienez).
Modu honetan, Eusko Jaurlaritzak okupazioaren aurka duen jarrera politikoa
neutralizatuko genuen; udalak, bere jabetza legalki defendatuz gurekin
harturiko konpromisoak beteko zituelarik. Alkateak arkitektuari deitzeko
konpromisoa hartu zuen, eta dei hark asaldura handia sortu zuen
teknikariarengan. Ez zen paretaren proposamenaz hitz egiterik lortu. Egoera
horretan, kontraproposamen bat luzatu genuen santotomasetako astean
alkatearekin izan genuen bileran. Bertan, otsailerako lanak amaituta izango
zirela esan ziguten. Pareta egikaritzea arazo iturri izan zitekeelako, eta plazo
berria onartuz, albo batera utziko genuen paretaren kontua. Horrela, otsaileko
epe hori iritsi arte, lau punturen gainean lan egingo zen. Arkitektuen egutegia
lortzeko eskatu zitzaion udalari; eraikinean gordailuak zituzten eragileekin
bilduko ginen udala eta gu, harremanen inguruan hitz egiteko eta udalak
oraindik banatu ez zituen giltzak eragileen artean bana zitzan; segurtasun
arazoei konponbidea emateko txostena egingo genuen guk (elektrizitateari
zegokiona), eta azkenik, proiektua definituko zuen txostena aurkeztuko genuen
guk.
Momentu honetan, komenigarria da gogoratzea udalarekin egin genituen lehen
bileretan lau kontu atera zirela mahai gainera: eragile ezberdinek erabiltzen
zutela espazioa, segurtasun kontuak, eskuin hegaleko etxebizitza sozialen eta
bertako teknikarien kontua, eta euskalgintzako aterpetxearen kontua. Azken
puntu honi buruz ez da inongo aipamenik egiten abenduko konpromezu
hauetan; esan dugun bezala, azaroaren 6tik aurrera albo batera geratu baitzen
mahai teknikotik. Gure aldetik, ikus daitekeen gisan, gainontzeko 3 arazoei
erantzuteko borondatea eta konpromisoa mantentzen genuela.
Abenduan zeharreko negoziaketetan, aurrez aurkitu ez genuen elementu bat
sartua zen mahai teknikoko eztabaidetan; azken urteetako ibilbide politikoan
Ezker Abertzalearekin izan ditugun talken kontua. Zentzu honetan, alkateari
jakinarazi genion, elkarlanerako borondate osoa genuela, eta elkar laguntzen
baginen, mamu horiek guztiak uxatu eta oinarri berri batzuen gainean
harremanak eraikitzeko aukera zegoela. Kontrara, Abenduaren 30erako
manifestazioa antolatzeko gaztetxeak antolatu zuen mahaiaren baitan, bere
aldetik, Ezker Abertzaleak harremanak formalki moztu zituen Gaztetxearekin.
Bere aldetik, Santo Tomas egunean, alkateari eta alkateordeari eskatu genien
egutegia idatziz bidal ziezaguten; bere aldetik, gure konpromezuak hartuko
genituela eta etxebizitza prestatzeko azpiegitura lanei helduko geniela
jakinarazi genien.
-ZIKLOAREN AZKEN FASEA
Santotomasetatik hilabete oso batean erantzunik ez genuen jaso. Bestalde,
urtarrilean, Sortuko ordezkari batek Gaztetxeko kide bati bilera formal bat
egiteko proposamena luzatu zion, gazte esparruan zegoen egoerari heldu ahal
izateko.
Udalak, bere aldetik, urtarril amaiera aldera bilera batetara deitu gintuen.
Bertan, proiektuaren erredakzio lanak behin-behinean amaituta zeudela
jakinarazi ziguten, eta lan horiek barnebiltzen zituen txosten probisionala
erakutsi. Mila orri inguruko txostenean proiektuaren erredakzio faseko auzi
nagusiak konpondurik ageri ziren jada. Eraikinaren bi zatiak zein puntutan
banatuko ziren ageri zen. Bereziki. Udalak esan zigun txostenaren kopia bat
jasoko genuela hurrengo astean.
Orduko hartan, txosteneko detaile batek gure arreta piztu zuen: espazioaren
delimitazioa zehazten zuen planoa azaro amaieran zegoen sinatua. Hau da,
teknikariek, espazioaren delimitazioa egina zuten guk eraikina utzi eta hiru
asteko geroago. Hortik aurrera egoera guztiz zaildu zen. Txostenaren kopiarik
ez dugu oraindik jaso, eta eskaera formal bat egingo genuela jakinarazi genion
udalari, dokumentua lortu ahal izateko.
Bestalde, otsailaren 6an alkateordearekin bilera eskatu genuen, eta bildu ginen;
mahai teknikoaren azken bilera izango zen hura. Bertan bi puntu azaltzera joan
ginen: alde batetik, azpiegitura lanekin aurrera jarraitzen genuela, eta bestetik,
gure proiektuaren berri emateko batzar informatibo bat egin asmo genuela
otsailaren 15ean. Agerikoa zen proiektuaren erredakzioa eginik genuela. Era
berean, elektrizitate txostena eta arkitektuen ohartarazpenak jarraituz,
eraikina egokitzeko lanak egiten ari ginen. Abenduan hartutako konpromisoak
betetzen ari ginen gure aldetik.
Bileran, ordea, gure harridurarako, alkateordeak beren planen berri eman
zigun: molde berriko etxebizitzen proiektua aurkeztuko zuen Udalak otsailaren
8an. Hortik bideratu asmo zen Esklabetako afera, Udalarentzat konponbide
egokia baitzen. Txostenean gora eginda ikus daiteke, konponbide posibleak
azarotik mahai gainean jarriak genituela. Era berean, Udal ordezkariak
aterpetxearen gaia atera zuen mahai gainera hiru hilabetetan alde batera
egon ostean, Kultur Mahaiaren gainetik pasa ginela leporatuz. Otsailaren 6a
izan zen, beraz, azaroaren 7tik geldirik egon zen aterpetxearen kontua berriro
mahaigaineratu zen eguna mahai teknikoan.
Muga fisikoa non izango zen jakina zenean eta abenduan harturiko
konpromiso gehienak betetzear zeudenean, Udalak arazo zahar (aterpetxea)
zein berriak (molde berriko etxebizitzak) mahaigaineratu zituen mahai
teknikoan. Gogoratu behar dugu gu azarotik kanpoan geundela eta otsailean
sartuko ginela eraikinera, hiru epe mugaren luzapena errespetatuta. Beraz,
udalak gu eraikinera sartzera gindoazen unean eginiko mugimendu hauekin
argi eta garbi erakutsi zigun ez zuela (eta duela) borondaterik gu eraikinean
sartzeko.
Ondorioz, harremanak gaiztotu ziren, Udalak ez baitzuen kontuan izan guk
ordura arte izaniko borondatea, bai epeen errespetuan zein egiten genituen
gauzen notifikazioan, eta gure bizkar eginiko mugimendu honekin, mahai
teknikoan hainbat aldiz mahaigaineratu zen etxebizitza komunitarioen kontua
une politiko korapilatsu batean (hauteskunde kanpaina hastear) eta
eztabaidarako inongo aukerarik gabe mahaitik atera eta publikoki plazaratu
baitzuen.
Hori gutxi balitz, eraikinaren 0 solairuko gela gehienak itxi zituen guri ezer esan
gabe, bertan eragile batek materiala gordetzeko aitzakian. Azken mugimendu
hori egiterako, Udalak bazekien 0 solairuan proiektu sozialak gauzatzeko
asmoa genuela. Behin eta berriz aipatu izan genuen jantoki sozialaren
proiektua.
Horren aurrean, gure proiektua esperotako datak baino lehenago publiko
egiteko beharrean aurkitu ginen, eta gure hasierako borondatearen aurka,
Uztarria.eus webgunean batzar informatiboaren deialdia plazaratu genuen.
Horren ostean, otsailaren 15ean, udalari jakinarazi moduan, Azpeitiko
Gaztetxean aurkeztu genuen gure proiektua, 100dik gora lagunen aurrean.
Ondoren, martxoaren 1ean, etorriko zen EH Bilduren barne boletina, Sortuko
ordezkaritza batek urtarrilean eskatu zigun bilera hartako gai ordena adostu
eta ordu gutxitara. Ez dago esan beharrik, gai orden horretan guretzat puntu
nagusia Esklabetako afera zela, eta Sortuko kideek ontzat eman zutela berau
gai ordenean sartzea eta lantzea.
Bada, barne boletin horretan, idatzi honetan azaltzen ditugun puntu guztiak
albo batera utzi eta GEZURREAN oinarritzen zen errelato bat plazaratzen zuen
EH Bilduk; eta larriena, udal hauteskundeak kolokan jartzeko lanean ari ginela
iradokitzen zuen, ordurarte egin genituen mugimenduek honelako intentziorik
azaltzen ez zutenaren JAKITUN.
Horren aurrean, eta hemen plazaratzen dugun eduki guztia publiko ez
egitearren, barne boletina jaso zuen EHBilduko militantziari eta inguruari,
Udalak bidali zien mezu horri erantzunez beste mezu bat bidali genien.
Lehentasuna ez zen, beraz, herrian zalaparta sortzea, gezurrari egiarekin
erantzutea baizik. Galanta da gero horrelako jokaldi zikin bat egin duena
forma kontuetaz kexatzea.
-AZKEN GERTAKIZUNAK ETA ZIKLOAREN BALORAZIO POLITIKOA
Kultur Mahaia eta Aterpetxearen aurreproiektua
Lehenik eta behin, azaldu nahi dugu duela gutxi bildu garela Kultur Mahaiko
ordezkariekin, udalak haiekin hitz egin ez izana leporatu badigu ere.. Bilera
horretatik bi ondorio atera ditugu: euskalgintzarekin lotutako aterpetxearen
aurreproiektua ez dela lehentasuna Kultur Mahaiarentzat (Dinamoa dute esku
artean) eta denbora nahikotxo daramala alde batera utzita.. Bilera horretan
gure proiektuaren nondik norakoak azaldu genizkien Kultur Mahaiko
ordezkariei, eta elkarlanerako nahiz eztabaidarako aukerak irekita gelditu dira.
Horrek erakusten du, besteak beste, eragileekin harremanak izateko dugun
prestutasuna. Kezkagarria deritzogu Kultur Mahaiaren eta gure arteko balizko
gatazka bat sortzeko saiakera. Era berean, arduragabekeria deritzogu jakin
berri dugun informazioarekin aurreproiektu horren harira Udalak egin duen
erabilera interesatua. Eusko Jaurlaritzaren lanak ez oztopatzeko eraikinetik
irtetea erabaki genuenean, albo batera utzi zen aurreproiektuaren kontua
mahai teknikoko bileretan. Udalak bere lehentasuna etxebizitza sozialen lanek
aurrera egitea zela adierazi baitzigun, eta horretarako atera baiginen
eraikinetik, gure borondatearen erakusle izango zen keinu bat eginez Udalari.
Udalak eraikinaren giltzatzat guk eman geniona hartu zuen, eta hiru asteko
lanak izango zirela adierazi zigun. Hitza eman zigun.
Laster publiko egingo den proiektuaren erredakzio faseko txostenean ikusten
den bezala lanak hiru asteko epean eginda zeuden; ez dago, beraz, udal
agintarien inoperantzia politiko interesatua ez den inongo arrazoirik, gure
itzulera eraikinera otsailerarte luzatu izatean. ETA HALA ERE, EPE HORIEK
GUZTIAK ERRESPETATU DITUGU.
Bere aldetik, arazo tekniko eta juridikoei konponbidea emateko sortu genuen
mahaian, planteatu diren oinarrizko arazoei erantzuteko prestutasuna eta
gaitasuna agertu dugu; bereziki, segurtasunaren kontua eta eraikina erabiltzen
duten beste eragileekiko harremananetan. Logika autogestionarioaren baitan
arazo hauek guztiak konpontzen joan gara. Ez diogu sekula eraikinaren
kontrolari uko egin; Korosagasti filmaren grabaketan zeuden arazoak, adibidez,
gu kanpoan izanagatik, gure proposamen baten bidez konpondu ziren.
Honen aurrean, ordea, Udalaren partetik zailtasun eta traba ezberdinak jaso
izan ditugu berari eskatu dizkiogun konpromisoetan; hori gutxi balitz, ura eta
argi indarra moztu dizkigute behin eta berriz, eta larriena, udaltzainak ere
bidali dituzte eraikinean geundenok identifikatzera.
Bide beretik, Esklabetako ezker hegaleko 0 solairuan biltegiak esleitzen aritu
dira hainbat eragileri, jakitun izanik 0 solairuan, beste guztietan bezalaxe,
proiektuak martxan jartzeko asmoa dugula, eta eraikinera sartu ginenean gune
horiek hutsik zeudela. Zehazki, gu erabiltzen ari ginen eta epe motzean bertan
zenbait proiektu abiatzeko asmoa dugun espazioak dira eragileei esleitzen ari
direnak. Esklabetako ezker aldean sartu ginenean (2018ko urrian), hegal
horretan biltegiak zituzten eragileekin harremanetan jarri ginen, eta
prestutasuna agertu genuen sor zitezkeen zalantzei eta arazoei erantzuteko. Era
berean, prestutasuna agertu genuen gu eraikinean sartzerako udalarekin
hitzarmena zuten eragileen espazioak errespetatzeko . Baina Udalak azken
hilabetean egin duen mugimenduak aurrez existitzen ez zen agertoki berri bat
ireki du; izan ere, Krisiaren Seme-alabok Esklabetako ezker hegaletik kanpo hiru
hilabete igaro ostean (Eusko Jaurlaritzako teknikariek eskuin aldeko etxebizitza
sozialetako lanak egin behar zituztelako irten ginen ezker aldetik), jada
eraikinean bizi garen unean eta herritarren aurrean gure proiektua aurkeztu
ostean iritsi da Udalaren mugimendu hau. Beraz, gure iritzirako gatazka
areagotzen duen mugimendu kontzientea da aipatutakoa, eta irmoki salatzen
dugu eragileekiko instrumentalizazioa.
-ZIKLOAREN BALORAZIO POLITIKOA
Bost hilabeteko zikloaren ondoren, EH Bilduko ordezkaritzari, politikoak ez diren
arrazoi guztiak agortu zaizkio Esklabetako auziari dagokionean. Are gehiago,
gertakarien kronologiak auzia konpontzeko gure borondatea argi adierazten
duen moduan adierazten du EH Bilduko udal agintariek gurekiko izan duten
jarrera.
Afera GUZTIZ POLITIKOA DA, eta hauxe da bere muina: Udalaren eraikin batean
antolatzen ari garen proiektu politikoaren izaera eta berau gauzatzeko
zilegitasuna da ezbaian dagoena eta, ondorioz, hau modu autogestionatuan
gauzatzeko gaitasunaren aitortza edo aitortza eza. Bost hilabetetako
ibilbidearen ostean, beraz, lasai esan dezakegu, mugaraino eraman dugula
arazoak konpontzeko borondatea. Tamalez, ezin dugu berdina esan EH Bilduko
udal ordezkariei buruz.
Zentzu horretan, txosten honek, informazio elementu guztiak
mahaigaineratzen ditu, gure printzipioetatik hasi eta eraikineko
egitasmoetaraino. Behin eta berriz eskatu zaigun puntua da hau, nahiz eta
mahai tekniko ezberdinetan hitz egin izan dugun logika autogestionarioaz, eta
oinarrizko ideiak argi baino argiago utzi ditugun; eta nahiz eta, bereziki, herrian
100 lagunen aurrean aurkeztu genuen proiektua, eta azpiegitura lanetan
hainbat herritarrek zein herrialdeko eta nazional mailako norbanako eta
eragilek parte hartu duten auzolanean, proiektuaren potentzia politikoan
sinesten dutelako.
Eztabaida politikorako borondate falta nabarmendu dugu gu eraikinean egon
garen garaietan. Kontrara, eta lehenago esan moduan, eraikinetik kanpo egon
garen garaietan hartuemanak oso lasaiak izan dira. Honek gauza bakar bat uzten
du argitan: EHBilduko udal ordezkariek ez dute nahi guk gure proiektuak
Esklabetako eraikinean gauzatzerik.
Are gehiago, hainbat gezur zabaldu dira EHBilduren eta Sorturen oinarri
sozialetan eta, ondorioz, kalean. Beraz, ulertzen dugu Udal ordezkari hauen
eta EHBildu zein Sortuko oinarrien artean desinformazio larria existitu dela,
eta orain horren ondorio zuzenak pairatzen ari gara. Honi erantzuten dio
txostenaren publikazioak. Eztabaida garbia nahi dugu kalean.
Beraz, txosten honetan laburbiltzen saiatu gara gure posizio politikoa eta gure
praktikaren muina, eta gertakari zehatzen errelatoa, udal ordezkariekin izaniko
komunikazio ezberdinek sostengatzen dutena (korreoak eta watsapp mezuak).
Gure hautu politikoarekiko eta gure proiektu zehatzekiko errespetua da
eskatzen duguna; errespetuz tratatu dugu EHBilduren udal ordezkaritza egin
ditugun negoziaketetan, eta keinu serioak egin ditugu etxebizitza sozialen
proiektua gauzatu dadin.
Amaitzeko, eta laburpen gisa: idatzi honetan azaldutako printzipio politikoak
jarraituko dituzte esklabetan zein herrian proposatuko ditugun proiektuek:
heldutasunez eta arduraz jokatzen dugu, arazo ezberdinei konponbidea
emateko aurpegia emateko arazorik gabe.
Trataera garbia da eskatzen duguna. Gure independentzia politikoa edo
ikuspegi politikoa errespetatua izateak elkarlanerako baldintzak jar ditzake,
harreman zintzoetan oinarrituko baldin bada. Kontrara, erasotuak bagara,
defendatu egingo gara, orain egiten ari garen moduan.
Garaian EH Bilduri jakinarazi genion moduan, ez gara abstentzionistak,
prozesu hau urrian hasi zen eta konponbide posibleak azarotik daude mahai
gainean eta, beraz, ez gara etorri hauteskundeak baldintzatzera. Bere aldetik,
ildo politiko sozialistaren baitan kokatzen gara. Txostenaren hasieran aipatu
dugun moduan, instituzio publikoetan boterea egon badago eta ez diogu horri
uko egiten. Are gehiago, botere kuota horiek sektore baztertu eta kolpatuen
mesedetara erabiltzeko aukera baliatzea beharrezkoa iruditzen zaigu.
Zentzu honetan, EH Bilduko udal ordezkaritzak aukera garbi bat dauka mahai
gainean: eraikinaren zesio formala gauzatzea, juridikoki konponbidea emango
baitio egoerari. Izan ere, etorkizun luze baterako proiektu sozialak gauzatzeko
eta harreman eredu komunitarioak gauzatzeko espazio bat irabaziko baitute
sektore kolpatuenek. Errealitate sozial kapitalistak gure bizi baldintzak
iraultzeko beharra erakusten digu, eta behar horri heltzea izan da, da eta
izango da gure hautu politikoa.
Horregatik, etorkizuna delako jokoan dagoena, gure proiektuaren
seriotasunaren, zilegitasunaren eta hori aurrera eramateko dugun
gaitasunaren aitortza eskatzen dugu. Jarrera aldaketa bat da eskatzen
duguna.
5| KONPONBIDEA: ZESIO FORMALA
Erakundeen borondate politikoak jokatzen duen rolaren erakusle da Azpeitiko
Gaztetxea bera. Negoziazio eta borroka ugariren ostean, EAJk lokal huts bat utzi
zuen gazteen esku, zesio formalaren formulan oinarrituta.
Argi utzi dugu okupazioaren zilegitasuna kapitalismoak sistematikoki kolpatzen
gaituenok gure bizitzen gaineko kontrola hartzeko oinarrizko baldintza den
espazioaren kontrola lortzeko palanka izatetik datorrela. Nahi bada,
desjabetuoi lapurtua zaigunaren birjabetzean oinarritzen dela, eta beraz,
espazio pribatuen okupazioak, sistemak kanporatzen gaituenon babes guneak
eraikitzeko soilik hartzen duela zentzua. Zentzu honetan, ez dugu nahasmendurik
nahi: guk eraikinean jarraituko dugu, gure proiektua bizi proiektu bat den
heinean, eta ez interes partzialei erantzuten dien proiektu bat. Hori da gure
zilegitasun printzipioa: elkartasunaren praktika erreala gauzatzea.
Txosten hasieran aipatu moduan, EH Bilduk hainbat espazio utzi izan ditu azken
urteetan herriko eragileen eskura; horregatik eskatu zaie azpiegitura honen
gaineko zesio formala. Zesioa ez da justifikazio printzipio bat beraz; gure
zilegitasun printzipioaren aitortza politikoaren ondorioa baizik. Inolako
baldintzarik gabeko zesioa, eraikina aurkeztu ditugun printzipioen baitan
autogestionatua izateko konpromisoa baitugu. Hori baino ez da proiektua
aurkeztearen arrazoia.
Zesioaren aukera azaroan mahaigaineratu genuen eta aukera honek zutik darrai.
Negoziaketa mahai hartan hartu ziren konpromisoen artean, espazioaren zesio
formalaren aukera aztertzea izan zen bat. Bete gabe gelditu den konpromisoa,
oraindik ez baitzaigu honen inguruko inolako erantzunik eman, eskakizun guztiak
beteak ditugunean.
Zesio formala gauzatzeko arautegi administratiboak jartzen dituen baldintzak
hauek dira:
En base a los artículos 109.2. y ss., del Real Decreto 1372/1986, de 13 de junio, por el que se aprueba el Reglamento de Bienes de las Entidades Locales, cuyos preceptos reglamentarios disponen lo siguiente: Artículo 109: 2. Los bienes inmuebles patrimoniales no podrán cederse gratuitamente sino a Entidades o instituciones públicas para fines que redunden en beneficio de los habitantes del término municipal, así como a las instituciones privadas de interés público sin ánimo de lucro. De estas cesiones también se dará cuenta a la autoridad competente de la Comunidad Autónoma. Artículo 110: 1. En todo caso, la cesión gratuita de los bienes requerirá acuerdo adoptado con el voto favorable de la mayoría absoluta del número legal de miembros de la Corporación, previa instrucción del expediente con arreglo a estos requisitos: a.Justificación documental por la propia entidad o institución solicitante de su carácter público y memoria demostrativa de que los fines que persigue han de redundar de manera evidente y positiva en beneficio de los habitantes del término municipal. b.Certificación del Registro de la Propiedad acreditativa de que los bienes se hallan debidamente inscritos en concepto de patrimoniales de la entidad local. c.Certificación del Secretario de la Corporación en la que conste que los bienes figuran en el inventario aprobado por la Corporación con la antedicha calificación jurídica. d.Informe del interventor de fondos en el que pruebe no haber deuda pendiente de liquidación con cargo al presupuesto municipal. e.Dictamen suscrito por técnico que asevere que los bienes no se hallan comprendidos en ningún plan de ordenación, reforma o adaptación, no son necesarios para la entidad local ni es previsible que lo sean en los diez años inmediatos. f.Información pública por plazo no inferior a quince días.
Artículo111.
1. Si los bienes cedidos no fuesen destinados al uso dentro del plazo señalado en
el acuerdo de cesión o dejasen de serlo posteriormente se considerará resuelta la
cesión y revertirán aquellos a la Corporación Local, la cual tendrá derecho a
percibir de la entidad beneficiaria, previa tasación pericial, el valor de los
detrimentos experimentados por los bienescedidos.
2. Si en el acuerdo de cesión no se estipula otra cosa, se entenderá que los fines
para los cuales se hubieran otorgado deberán cumplirse en el plazo máximo de
cinco años, debiendo mantenerse su destino durante los treinta años siguientes.
3. Los bienes cedidos revertirán, en su caso, al patrimonio de la entidad cedente
con todas sus pertenencias y accesiones.
Arautegiaren arabera zesioaren onuradunari eskatzen zaizkion konpromisoak,
elkarte bat erregistratzea eta proiektu bat aurkeztea dira. Lehen puntuari
erantzuteko proposamena azaroko akordio proposamenean aipatua zegoen
iada; bigarrena, txosten honen lehen bi zatiekin betetzen dugu. Aipatu behar da
araudiak ez duela txosten teknikorik eskatzen segurtasunari dagokionean;
eskatuko balu ere, baditugu horretaz arduratuko liratekeen teknikariak.
Eskatzen den bakarra GATAZKA HONEN OINARRIAN DAGOEN ARAZO
POLITIKOARI IRTENBIDEA EMATEA DA: udalak ERAIKINA EZ DUELA ERABILIKO
AITORTZEA, guk emango diogun erabilera publikoa dela eta kolpatuen
daudenen beharrei erantzutea jardun soziala dela, eta herriko gehiengoarentzat
aterpetxea baino BEHARREZKOAGOA dela onartzen duelako.
Honek, jada agorturik gelditu diren aterpetxearen aitzakiak erabiltzeari utzi eta
egon daitekeen aurreproiektua beste leku batean egikaritzea besterik ez du
eskatzen. eta noski, ahaztu gabe, lehen pausu irmo eta atzeraezin modura ura
eta argi indarra itzultzea eskatuko luke, aipatu eragileen arazoari irtenbideak
ematea eta eraikinaren kontrola gure esku uztea, lehen pausu bezala. Hori
gertatzen ez den bitartean neurriak hartu beharrean aurkitzen gara.
Gogorarazi nahi dugu, garaian egin bezala, prest gaudela teknikariek egin ahal
dituzten lanak ahalbideratzeko, lan tekniko soilak diren heinean, eta motibazio
politikoei erantzuten ez dieten bitartean.
Esan genion udalari garaian eta horretan berresten gara; etxebizitza sozialen
proiektua EZ DUGU OZTOPATUKO, gure proiektua oztopatzeko asmoz egin ahal
diren mugimendu interesaturik ez dagoen bitartean.