2010-09-09 urtekaria

60

Upload: doanthuy

Post on 31-Dec-2016

246 views

Category:

Documents


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: 2010-09-09 urtekaria
Page 2: 2010-09-09 urtekaria

2

OAkultur elkartea

Page 3: 2010-09-09 urtekaria

Sarrera ZERAINurtekaria 2010

3

OAkultur elkartea

Kaixo irakurle!

Abuztuarekin batera Andramari eta San Rokejaiak heldu dira Zeraina, eta hauekin bateraurtekariaren ale berria kaleratu dugu. Eta iaoharkabean, 23. alea egin dugula konturatugara. 1988an hasitako bidean, zailtasunakzailtasun eta nekeak neke, urtero iritsi dafestetarako garaiz urtekaria.

Ez da lan makala Zerain bezalako herri txikibatean, oso-osoki herritarrek egindakourtekaria kaleratzea. Baina horrela, historia,gure historia, gu geu ari gara idazten. Ea besteurte askoz horrelaxe jarraitzeko biderik izatendugun, jende gehiagoren parte hartzearekin,ahal dela.

Beti bezala, eskerrik asko urtekari hau egitekoberen lantxoa eta lan potoloagoa egin dutenei;eta mila esker baita ere, diruz lagundu dutenei.

Ale hau ere zure gustukoa izango delakoaneskerrik asko zuri ere, irakurle, eta datorrenurtera arte.

Page 4: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

4

OAkultur elkartea

Page 5: 2010-09-09 urtekaria

Aurkibidea ZERAINurtekaria 2010

5

OAkultur elkartea

Sarrera...................................................................................Elkarrizketa...........................................................................Ekintzak................................................................................Aipagarriak............................................................................Guraso elkartea......................................................................Zerain Dezagun Fundazioa....................................................Argazki zaharrak....................................................................Eusko Ikaskuntza Zerainen....................................................Sareko Zerain-ak...................................................................Goya, Zerain eta Euskal Herria..............................................Argindarra Zerainen..............................................................Markos Alustizari jarritako bertsoak......................................Futbol-urte, krisi-urte............................................................Aiertzako sugegorria eta Araneko petrikiloa.........................Haurren txokoa......................................................................

36

14202426293340414249505456

Artikulua Orrialdea

Egilea: Oa Kultur ElkarteaLege gordailua: SS - 724-1996Azala: Joxemari TelleriaDiseinua eta maketazioa: Ion MuñoaArgazkiak: Udaleko artxiboa, Herri-eskola, Otatza, Larraondo,XaguArtea, Guraso elkartea, Aitziber Makazaga, XabierLazkanoiturburu, Haritz IztuetaLaguntzaileak: Aitziber Makazaga, Kontxi Errasti, AlaitzMakazaga, Andoitz Telleria, Miren Makazaga, Mariajexux etaElena MendizabalInprimategia: Antza Lasarte-Oria

Zerainen, 2010eko abuztuak 13

Page 6: 2010-09-09 urtekaria

elkarrizketa: bolariakZERAINurtekaria 2010

6

OAkultur elkartea

Bolatearen plazan, afizioa akuilu

Bolo bat, bederatzi birla, txaparro bat eta nahi adina jokalari. Tradiziohandiko kirola da bola-jokoa Zerainen. Herriaren parte izatera iritsi dakirol hau, baina Zerainek berak ere asko eman dio jokoari. Liztormendi

Elkartean juntatu gara herriko hiru bolari handirekin, AntonioAlustizarekin, Luis Aizpeolearekin eta Patxi Arrondorekin, bola-jokoaren

lehenaz, orainaz eta geroaz hitz egiteko.

Noiztik ibili zarete zuekbolatan?Luis Aizpeolea: Betitik. Txikitxikitatik. Gu txikiak gineneaneskola plazan zegoen etaerrekreora irtendako guztietanbolatan ibiltzen ginen. Beste ezerez zegoen. Mutiko-mutikotatikibili gara bolatan.Antonio Alustiza: Nik ere nire

denbora guztian ezagutu dutbolatea. Patxi Arrondo: Guk ere ezagutuoso txikitatik. Izan ere, gureamaren jaiotetxean, Gaztelun,izan zen bolalekua eta baitataberna txiki bat ere. Geroeskolara abiatu ginenean herrikogoiko plazan bolatokia ezagutugenuen. Hor izugarrizko jende

mordoa egoten zen. Gu txikitan,mutikotan Gaztelun ibiltzenginen bolatan. Han beste jolas-tokirik ez zen.Luis: Esaten dutenagatik jaierojende asko juntatzen zenGaztelun, nik ez nuen ezagutubaino. Mutilo, Zerain edota Aztirialdeko jende guztia juntatzenomen zen han.

Arantzazu Muñoa

Page 7: 2010-09-09 urtekaria

elkarrizketa: bolariak ZERAINurtekaria 2010

7

OAkultur elkartea

GURE ESKERRIK BEROENAOA KULTUR ELKARTEARENIZENEAN ZERAIN DEZAGUNFUNDAZIOARI

Antonio: Bai, bai jende asko.Bolate eta taberna bueltan soinuaere izaten zen, baita neska-laguntzeak eta gainerakoak ere.Luis: Hemen herrian berriz,Errementariko atarian egoten zenboloa, eta giro ona bazegoenegunik gehienetan egiten genuenbolatan.

Bolatea beraz, eguneroko jokoazen, ez igandetakoa bakarrik?Luis: Ez, ez. Herrian ez. Gazteluneta horietan bai.Patxi: Gaztelun gure aita zenak-eta goiko txabolari teilak kendueta bolatokia tapatu egin zuten.Hura tapatu zenean, bakarraizango zen aterpean zegoena. Etailunduta ere, argia jarrita aritzenziren han bolatan. Han tabernaere bazen eta astoarekin etortzenginen gu sindikatura garrafoiakeramatera. Eta askotan han 50lagun inguru juntatzen ziren etaardoa edo oilarren bat edojokatzen zuten.

Zer dela eta hasi ziren bolatan?Antonio: Gu txikiak gineneanhemen beste ezer ez genuenikusten. Jai arratsaldea iritsi etaaitonak bolatan. Festaren baterajoan eta jendea bolatan: ardo-jokoa egin eta ibiltzen ziren. Luis: Bai, bi talde egiten zituzten,gutxiena jotzen zituen taldeakerronda ordaindu eta etxeramartxa. Hemen soziedade hauegin zenetik ere denbora luzeanegon da ohitura hori: 'ba, ardobatzuk jokatuko ditiagu', bainaorain ahaztuta dago ohitura hori.Antonio: Zaharrak gazteenkontra-eta, tipo horretara ibiltzen

ginen.Patxi: Gazteluz gain Bordan erebazen bolatokia.Antonio: Bordan bi baziren: bathandiagoa eta bestea txikiagoamutikoentzako. Eta geroAizperrotan ere bazen.Luis: Hiru taberna nola zirenhan...Patxi: Bai, eta gainera nireakuerdoan baxoerdirik-eta ez zeneskatzen. Horrelako ohiturarik ezzen han. Litro erdia edo litroko

botila-ardoa eskatzen zen. Ontzibatzuk litro erdikoak zeuden etabeste batzuk litrokoak. Orain litroardo eskatuz gero botila ekartzenzuten eta kito. Geroko kontuakdira baxoerdiarenak. Luis: Bai ardoaren bueltan gerobeste batzuek soinuarekin hotsaateratzen zuten eta festa jartzenzuten.

Zerainen garai batean bolatokimordo bat zela esaten dute.

Antonio Alustiza, Luis Aizpeolea eta Patxi Arrondo Liztormendi bolatokian.

Page 8: 2010-09-09 urtekaria

elkarrizketa: bolariakZERAINurtekaria 2010

8

OAkultur elkartea

Zuek zenbait ezagutu dituzue?Antonio: Nik asko ezagutu ditut.Aizpean lau. Iñurrategin bestebat... bost. Irukaten... sei.Tellerin... zazpi. Gure etxean...zortzi. Antxaputxun... bederatzi.Antsostegin... hamar.Sagastibilen... hamaika. Otatzan...hamabi. Jauregi atzean...hamahiru. Eta plazakoa...hamalau.Luis: Eta besteren bat ere igualizango zen. Baina horiek,hamalau, behintzat bai.

Zuek hamalauetan ibili zarete?Antonio: Ni bai.Luis: Nik ezagutu bai, baina ibiliez. Patxi: Ni ere hamalauetan ez naizibili.Antonio: Hauek baino zaharragoanaiz ni-eta.

Bolatokiak beraz, baserriaskotan ziren.Patxi: Bai askotan. Orduan ezzegoen besterik eta etxearenaldamenean bolatoki bat egiteaohikoena zen. Izan ere, orduanjaia ailegatzen zen eta nora joatenginen? Aztirira. Hartu bokadiloa,zegoenetik eta arratsaldeguztirako. Antonio: Bizikletarik ere ezzegoen orduan-eta. Gure anaiakzuen hemen bizikleta. Niakordatzen naiz San Pedro egunbatez Mutilora festara joan etaanaia non ikusiko ibili nintzela.Huraxe zen nire festa. Anaiafestan ikusitakoan etxera etorrinintzen ni. Hiltze batetikzintzilika edukitzen zuenbizikleta. Hura hartu eta gora etabehera ibili nintzen. Hura bainofesta hoberik ez zen niretzat.

Oraingo aldean jende askoibiliko zen zuen gazte-garaianbolatan.Luis: Orain Gipuzkoa guztian 120lagun ibiltzen gara bolatan.Zerainen orain dela 48 urte 120lagun bolatan irtenda omendaude, Zeraingo, Mutiloko,Aztiriko eta ingurukoen artean.

Bolatea jokoaren jatorriarengainean teoriak badira. Zuekezer entzunik ba al duzue?Luis: Nik aditutakoa da 1500.inguruan, Arrasate ingurutikAmeriketara joan zirenean, haiekeraman zutela bolatea harantz.Beraz, hemen lehenagotik bazen.Horiek beste modelo bat ibiltzendute.Antonio: Gure aitonak-etaaurrekoek ere egiten zutenbolatan. Gure aitonak erronkabotatzen omen zuen, bera bostsemerekin beste edozeinetxetakoen kontra.

Bolatan ikastea asko kostatzenal da?Luis: Gaztetan ez. Batzuek behinere ez dute ikasten baino.Mutikotan hasiz gero errazagoada.Antonio: Gazteak segituanikasten du. Baina behin geroagohasiz gero... Patxi: Gainera, zuk konparazioaegin behar duzu, garai hartan, guumeak ginenean, koadrilak egiten

Ezkerrean, plazako bolaleku zaharra jendez gainezka. Eskuinean, Luis Aizpeolea gaztetan garaikurra eskuan duela.

«Bolatan egiteangorputz guztia

mugitzen duzu, parteguztiei eragiten

diezu ejertzizioa etanik uste dut horrekbentaja baino ez

duela egiten»

«Behin gaztetanikasten duenari, gero

aldi batean utzitaegonagatik, ez zaio

ahazten bolatan.Bizikletan ibiltzenikastea bezala da

hori»

Patxi Arrondo Luis Aizpeolea

Page 9: 2010-09-09 urtekaria

elkarrizketa: bolariak ZERAINurtekaria 2010

9

OAkultur elkartea

zuela bolatan eta horren inguruanmugitzen ginela gu.

Garai hartan, era guztietara ere,gizonezkoak bakarrik ibilikoziren ezta?Luis: Bai. Orain emakume batzukbadaude tiratzen dutenak, bainaorduan ez. Dena den, askotanjendea begiratzen jartzen deneanpentsatzen du erraza dela eta horiberak ere egin dezakeela, bainaprobatzen hasitakoan... orduankomeriak.Antonio: 'Bidea ere egina dagoeta', esaten dute askok.Patxi: Gauza erraza ematen du,baina badu bere trukua.Luis: Behin gaztetan ikastenduenari, gero aldi batean utzitaegonagatik, ez zaio ahazten.Bizikletan ibiltzen ikastea bezalada hori.

Zerainen 120 lagun bolataneginda omen daudela aipatuduzue, baina ordutik nabarmen

egin du behera zaletasunak.Zergatik gertatu da zuen ustezbeherakada hori?

Luis: Gaur egun mila deportedaude, gainera gazteakestudioekin-eta okupatuta daude.Eta diru aldetik ere pobre samarrada bolatea. Nik uste dut hori delaarrazoia. Antonio: Gazte batzuk oraindikere bolatan hasi hasten dira, bainagaupasan hasten direneanbukatzen zaie zaletasuna.Berandurarte parrandan egonezgero, gero ez dago jaikitzerikbolatera joateko.Patxi: Gaur egun, bolateetarajoateko, afizio fuerte samarrabehar duzu eduki. Orain jaietanjendeak eta gazteak beste zerbaitegin nahi du. Eta Luisek esanduen bezala diru-aldetik ereirabazirik ez dagoenez ba... bestedeporte batzuk baino errazagouzten da bolatea. Horrek guztiakbolateak pisua galtzea dakar. Ezdio ematen jendeak halakoinportantziarik.

Zuek hasi zinetenetik gaur

Patxi, Luis eta Antonio, Liztormendi sozidadearen kanpo aldeko margolanaren aurrean.

«Gazte batzukoraindik ere bolatan

hasi hasten dira,baina gaupasanhasten direneanbukatzen zaiezaletasuna»

«Gu zapatuerogeratzen gara

arratsaldeko 4etanjokatzeko. Beraz,hasi nahi duenakbadaki zer egin» Antonio Alustiza

Page 10: 2010-09-09 urtekaria

elkarrizketa: bolariakZERAINurtekaria 2010

10

OAkultur elkartea

egunera bolatan egiteko moduaaldatu al da?Antonio: Asko ez, zer edo zeraldatzen da baino. Lehenbolalekuak luzeago ziren etagoiko pasorik ere ez zuten. Boloaondo tiratuta ere igual joaten zenbirlak baino goragotik aurrera.Luis: Horrelako aldaketatxobatzuk egin dira, baina oinarrianlehengo joko bera da.

Toki batzuetatik bestebatzuetara ere bola jokoa aldatuegiten dela esaten duzue. Antonio: Gipuzkoan bolatokidenak igualak dira.Luis: Bai. Baina Arrasate, Eibar,Elgoibar eta horietan 'hiru-txirlo'deitzen dena jokatzen dute. Haiekbederatzi birlarekin beharrean,hirurekin jokatzen dute. Hortikdatorkio izena. Boloa eretxikiagoa da: bi kilo etazortziehun pisatuko ditu hark.Gureak, bederatzitik goraaskotan. Hemengoari 'bolatoki'deitzen zaio.

Errazagoa al da beraz hura?Antonio: Guretzat ez.Patxi: Bakoitza berera dagoohituta. Guk hau jaioeratik ikusidugu eta errazago da. Baina haiektxiki-txikitatik hartan hastendirenez hartara ohitzen dira.

Besoarekin horrenbestekoindarra egitea kaltegarria igualizango da gorputzarentzat.Patxi: Nik kontrakoa uste dut.Bolatan egitean gorputz guztiamugitzen duzu, parte guztiei

eragiten diezu ejertzizioa eta nikuste dut horrek bentaja baino ezduela egiten.Antonio: Legazpiko Etxeberriabolariak ere hala esaten zuen,pertsona zaharrarentzakonahikoa zela boletakoentremendua: birlak jarri etaboloa bota eta buelta.Luis: 86 urterekin hil zen, etagainera istripuz, kotxe batekbotata.

Boloak eta birlak zeinmaterialetakoak dira?Luis: Artearen egurra da. Orainarte Arabatik ekarri ditugu, bainaartea ere gastatzen ari da etahemendik aurrera tefloiarekinegingo ditugu. Ofiziala ez deneanhorrekin botatzen dugu. Lurrarigutxiago heltzen dio eta ez duzuboloa gastatzen; urteetarakodaukazu. Legazpin froga eginzuten eta 22.000 bola tiratu eta 600gramo bakarrik galdu omenzituen. 9 kilotatik artean 8 kilo eta

600 gramo zeuzkan. Egurrezkobatekin hiru lehiaketa bakarrikegiten dira.Antonio: Eta hori ondo kasueginda. Bestela pitzatu egiten da.Luis: Bi urte barru denaberriarekin jokatuko da. Birlakberriz, dagoeneko plastikozkoak,edo beno, tefloizkoak dauzkagu.

Bolatokia bera ere mantendubehar izaten da. Nola egiten dahori?Antonio: Urarekin mantentzenda. Azpitik tuberia doa eta hordoan ura graduatu behar da,bestela gainezka egin etabolatokia urez betetzen delako.Oso zaila da ondo edukitzen.Ondo nibelatuta edukiz gero,erlojuarekin-edo, ez da hain zaila,baina hemen guk jarritakoa dagoeta askotan kosta egiten da ondomantentzen.Luis: Hau (Antonio) beti gaineanegoten da eta horri esker ondomantentzen da Zeraingoa.Patxi: Lehen, kanpokoetan ez zenzainketarik eta gainerakorik.

«Orain Gipuzkoaguztian 120 lagun

ibiltzen gara bolatan.Zerainen orain dela48 urte 120 lagun

bolatan irtenda omendaude»

Luis Aizpeolea

Page 11: 2010-09-09 urtekaria

elkarrizketa: bolariak ZERAINurtekaria 2010

11

OAkultur elkartea

Luis: Gaur egun ere txapelketaofizialak tapatuetan bakarrikegiten dira.

Jendea bolatan gehiago ibiltzerabultzatzeko zer egin beharkolitzateke zuen ustez?Luis: Oso zaila ikusten da.Mutikoak etortzen dira gurasoakedo osaba edo tartekoren bathorretan dabilelako, bainagainontzean...Patxi: Samurra ez da gaztejendeari bolatarako zaletasunasartzen. Baina lehen bolatokiaktaberna behar zuen ondoan.Taberna aldamenean zeudenbolatokiek lehen ere tiradizohandiago zuten. Luis: Bai eta behealdean denaksagardotegien ondoan zeuden etagehienak hala daude oraindik.Patxi: Bai, bolatokia mantentzeko

saltsa hori behar da.Zerain hain herri txikia izatekobolari on dezente daude. Zerizor zaio hori?Antonio: Aritzearen poderiozlortzen da hori.Patxi: Garai batean hasi etajarraitu izan dugunoi esker, betieusten joan gara. Orain atzetikdatozenekin ia zailago ikustendut nik.

Beste kiroletan edadea egotenda normalean. Bolateakdirudienez ez du adinik.Luis: Bai hori hala da. 80 urtekojendea ere tiratzen ari da oraindik.Gainera bolariek urte gehiagoegiten omen dituzte.

Zerainen zenbat lagun arizarete?Luis: Aurten 10 lizentzi atera dira.Gu hirurok, Garbiñe Alustizak,Itoiz Alustizak, AitziberMakazagak, Iban Aizpeoleak,Koldo Aizpeoleak, Aitor Zabaloketa Kozmendik (IñakiBerasategik).

Zenbat ordaindu behar da?Luis: Urtean sei euro.

Beraz, oraindik Zerainen badagoetorkizun pixka bat.Antonio: Bai, gu zapatuerogeratzen gara arratsaldeko16:00etan jokatzeko. Beraz, hasinahi duenak badaki zer egin.

«Lehen bolatokiaktaberna behar zuen

ondoan. Tabernaaldamenean zeudenbolatokiek lehen ere

tiradizo handiagozuten»

Patxi Arrondo

Page 12: 2010-09-09 urtekaria

elkarrizketa: bolariakZERAINurtekaria 2010

12

OAkultur elkartea

Emakumeak eta gazteaketorkizuneko giltza

Orain dela gutxira arte gizonezkoen kirola izan da bolatea.Gaur egun, ordea, emakume bakar batzuk ere ari dira jokoan.Emakumeak ez-ezik, gazteak ere bakanak dira bolatokietan.Zerainen, emakume, zein gazte, aritzen dira boletan. Horietakobirekin hitz egin dugu: Aitziber Makazagarekin eta ItoizAlustizarekin.

Bolarien artean gehienak gizonezkoak dira.Noiz eta nolatan hasi zinen bolatan?Ez dakit juxtu zein urtetan hasi ginen. AntonioAlustiza esan eta esan zebilen, emakumeok erehasi beharko genuela, eta halaxe, larunbatarratsaldetan hasi ginen entrenatzen. Lehenengoegunean jende asko azaldu zen, baina geropixkanaka-pixkanaka jendea uzten joan zen.Bultzada moduan, emakumeen Gipuzkoakotxapelketa Zerainen jarri zen 2003an, eta seiemakumek hartu genuen parte. Gaur egunZerainen hiruk jarraitzen dugu.Emakumeen artean gainera, onena edoonenetako bat zara. Hain denbora gutxian nolalortu duzu?Ez dut uste onena naizenik. Suerte kontua erebada. Ez da indar kontua, gakoa ibiltzea da.Odolean ekartzen dela ere esaten dute batzuek.Orain, nire aitona ez dut uste oso ona zenik,ezkertia omen zen eta esaten dutenez, bolatan,ezkertiak ez omen dira onak izaten.Bolatan egiteko indarra baino gehiago tajuabehar dela esaten dute, hori hala bada, ba al daalderik gizonezko bolari eta emakumezkobolarien arten?Indarra ere behar da, baino boloa behar denlekuan sartzeko, oholean ondo atera eta igiera onaeman behar zaio. Horretarako ibiltzea bezalakorik

ez dago. Orain, indarra ere behar duzu zortzi kiloinguruko boloa altxatzeko ere. Lehenengo aldikohartan, boloa oholetik pasatu ere ez genuenegiten, eta orain denok ailegatzen gara.Txapelketetan bereizita aritzen zaretegizonezkoak eta emakumezkoak, bainaaukerarik ikusten duzu txapelketa bereanemakumeak gizonezkoen pare aritzeko?Gipuzkoako txapelketan, haurrak, gazteak,emakumeak eta beteranoak bereizten dira.Ekainean, urtean behin izaten da txapelketa.Bestela, gizonezkoak eta emakumezkoak denaknahastuta ibiltzen gara. Horren adibide diraotsailean ospatzen den Endikaren omenezkobolatea, Andramaritakoa edota San Roketakotxapelketa. Hor parte hartzen dugunotan, gizoneta emakume, denok batera ibiltzen gara.Zer behar da bolari ona izateko?Bolatan sarri-sarri aritzea.Aurrera begira, nola ikusten duzu bolatea? Etaemakume bolariak?Beste herri askotan, dagoeneko gazte bolariakbadatoz. Guk ere Zerainen lan egin beharko dugugazte batzuk bolatan hasi eta bolalekua bizirikmantentzeko. Gazteekin batera, gizon nahizemakume, denok hartu beharko dugu bolatearieusteko konpromisoa.

"Guk ere Zerainen lan egin beharko dugu gazte batzukbolatan hasi eta bolalekua bizirik mantentzeko"

Aitziber Makazaga

Page 13: 2010-09-09 urtekaria

elkarrizketa: bolariak ZERAINurtekaria 2010

13

OAkultur elkartea

Aizpea AuzoaTel. 943 58 20 31

20214 ZERAIN

TELLERINE BASERRIANEKAZALTURISMOA

Jose Migel Arrondo Irastorza

Bolarien familiakoa zara, eta zeure aurrekoakbezalaxe ona zeu ere. Odolean ekartzen al dahori?Zerikusia izango du, baina ordu asko sartu behardira bola ondo jaurtitzen ikasteko, ez da genetikabakarrik.Zauden maila iristeko zer egin behar da? Askoentrenatzen al duzu?Argi dago entrenatzea garrantzitsua dela,entrenatzen ez bada nabaritu egiten da txapelketabatean. Aitonak eta nik larunbatero entrenatzendugu Zeraingo bolatokian.Bolari gazte gutxi daude. Beste kirol batzuetankontrakoa gertatzen da. Zure ustez zergatik dahori? Ba nire ustez beste kirol batzuk nahiagodituztelako, bola-jokoa ez denez oso entzutetsuanahiago dute beste kirol batzuetan aritu; bainahala ere badaude bolari gazteak.Antonio Alustiza zure aitonak dio gazteak hasihasten direla bolatan, baina "gaupasarako"garaia iristen zaienean utzi egiten dutela,besteak beste, egun batzuetan goiz samar jaikibehar izaten delako. Zu zein fasetan zaude?Nik ere egiten dut parranda, baina saiatzen naizparranda eta bolatea biak uztartzen. Bolateagoizez eta arratsaldez bada, arratsaldez joaten

saiatzen naiz, eta goizez bakarrik bada ahal denberanduena joaten naiz.Musika punk-a egiten duzu,postmodernotasunarekin lotzen da hori,bolatea berriz, tradizioarekin. Zuk nolauztartzen dituzu biak?Bai punk musika egiten dut eta baxua jo etaabestu egiten dut. Jende askok esaten dit osoarraroa dela bolari batek musika hori entzutea etaegitea, baina nik egia esan ez dut horretanpentsatzen, iruditzen zait ez duela zerikusirikbatak bestearekin.Aurrera begira bolatan jarraitzeko asmoa alduzu?Bai, gero eta jende gutxiago aritzen da bainatxapelketak eta horrelakoak antolatzen direnbitartean nik gustura jarraituko dut.Zer ematen dizu bolateak?Nik denbora pasa bezala hartzen dut. Ez da bestekirol batzuetan bezala. Bolariak ez dira horretatikbizi. Ez irabazita ere ez da ezer gertatzen, ez dagoarduratu beharrik.Zer esango zenieke beste gazteei?Gutxienez probatzeko, ez dutela ezer galtzen etagustatzen bazaie beraiek ikusteko. Gaineraherriko festetan gazteentzako sariak egon ohidira, beraz anima daitezela.

"Nik ere egiten dut parranda, baina saiatzen naizparranda eta bolatea biak uztartzen"

Itoiz Alustiza

Page 14: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

14

OAkultur elkartea

ANDRAMARI JAIAKBero itzelarekin hasi eta lanbrotanbukatu genituen iazko Andramarijaiak. Baina hori bai! beti bezala,giroa aparta izan genuen.

Andramari bezperan, umeak izanziren protagonista egunean zehar.Goizetik hasita puzgarriak, jolasak,antzerkiak, dantzak, merienda,buruhandiak eta beste hamaikaentretenimendu izan zituzten.Iluntzean berriz, etxafuero eta kanpaibueltakoekin hasiera eman ondorentxekorra janez eta sagardoa dastatuzjende ugari bildu zen goizalde arte.Gauean Trakets taldearen doinuekinmajo astindu zituzten hankakinguratu zirenek.

Andramari eguerdian beroa izanzen izar nagusia. Txakolin freskoaederki sartzen zen halako berozakarrarekin, baina badaezpadajendeak itzalak ongi okupatu zituen.Urteroko ekintzen artean, bolatxapelketa, aizkolarien saioa eta 40urtetik gorako dantzarien txapelketaaipa daitezke. Iluntzean gazteakumore betean ibili ziren trikipoteoaneta afarian, eta gauean jendeaknahikoa algara egin zuen asto karreraxelebrea tarteko.

San Roke egunean, dantza-sokaegin zuten herriko agintariekaspaldiko ohitura berreskuratu etabigarren urtez jarraian. Nahiz etadantzan munduko onenak ez izan,herritarrek gustura begiratu zieten.Arratsaldean, herriko pilotari gazteekinguruko herrietakoen kontra hainbatpilota partida jokatu zituzten.Gauean, herri afaria umore ederreanhasi zen, baina afaria amaitzerakolauso bizi bihurtu zen lanbroa hasizen. Saiatu ziren Lizaso eta Zubeldiaartepetik umoreari eusten, baina ezzen erraza izan halakoeguraldiarekin. Hiru eguneko jaienondoren, atsedena hartzeko egunakiritsi ziren herria txukundu ostean.Betiko moduan izan zen anekdota etabilobei kontatzeko moduko istoriorik,baina oro har, festak umore ederreaneta aparteko ezustekorik gabe joanziren.

PEREGRINAZIOAIrailaren 5ean urteroko erromesaldiaegin zen Arantzazura. Goizeko 8etanherriko plazatik irten ziren

ekintzak OAkultur elkartea

Arantzazura. Eguraldiak lagunduta,egun pasa bikaina egin zuten.

XV. AZOKA EKOLOGIKOAJende ugari bildu zen urte bat

Perratzailearen ofizioa ezagutzeko aukera ezin hobea izan zen azoka egunean.

erromesak. Batzuk bertatik oinez etabeste batzuk Aldaola aldera artekotxez joanda, Urbiara jo zuten. Handenek elkarrekin bazkaldu etaarratsalderako iritsi ziren

Beroak itzala bilatzera behartu zuen jendea Andramari eguerdiko txakolin festan.

Azoka ekologikoan jende ugari gerturatu zen Zerain aldera.

Page 15: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

15

OAkultur elkartea

ekintzak

Zaldi ederrak ikusteko aukera izan zen urriko zaldi lasterketan.

ONDARRE

Zurbano kalea20214 SEGURA

Tel: 943 800326

ETXERAKO ETA

SOZIDADERAKO

HARAGI ONENA

gehiagoz ere XV. azoka ekologikora.Salmenta postuak produktuz betetaegon ziren eta tailerrek jendeagozarazi zuten; batik batgaztentxoenak. Urteroko moduansagar muztioak jendearen ahoagoxatu zuen. Horrez gain, nobedadegisara, zaldi-perratzailea etakupelagilea euren langintza erakustenaritu ziren.

Arratsaldean ez zen azoka-posturik egon, baina herri kirol saioaegin zuten herriko gazteek.Eguraldiak hala behartuta,arratsaldeko festa frontoian egin zen.

ZALDI LASTERKETAUrriaren 18an, zaldi lasterketa edoraid-a egin zen Zerainen. Irteera etahelmuga plazan bertan izan zituenkarrera honek eta herriko lurretanzehar bi zirkuitu ezberdin osatu beharizan zituzten zaldiek eta zaldizkoek.Behor eta zaldi bikainak ikustekoaukera ezin hobea izan zen.

KULTUR ASTEAIaz aldatu egin zen kultur astearendata. Irailean, azoka ekologikoarenaurreko astean, egin beharrean,urriaren 17tik 25era egin zen kulturastea. Astelehenetik ostiralera, gaiinteresgarriei buruzko hitzaldiak izangenituen iluntzetan. Larunbatean Gabonetan talde politak irten ziren aurten ere kantuan etxez etxe.

Page 16: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

16

OAkultur elkartea

OAkultur elkartea

ekintzak

Lehen aldiz jokatu zen aurtengo neguan Urrezko Aizkorako txapelketako saioa Zerainen. Tartean zen Xabier Dorronsoro.

berriz, egun guztiko festa izan zen.Goizean herriko haur eta gaztetxoakmarrazki-festan aritu ziren.Eguerdian, berriz, frontoian herri-kantu-bazkaria egin genuenlehenengo aldiz. Igandean, jubilatuenegunarekin amaitu zen kultur astea.

GABONAKGabon egunean zehar herrian gabonkantak abestuz herritar talde bat ibilizen egun osoz herriko etxe guztiakpasatuz. Eskolako haurrak berenirakasle eta gurasoekin goizez ibiliziren herri inguruko etxeetan.Iluntzean, haurren gozamenerako,Olentzero etorri zen menditik behera,gurdian haurrentzat opariak etadenentzat gaztaina erreak ekartzera.

URREZKO AIZKORAKO SAIOAUrtarrilaren 30ean, larunbata,Urrezko Aizkora txapelketako saioajokatu zen Zeraingo pilotalekuan.Iluntzeko 7etatik aurrera, zortziaizkolari aritu ziren egurrak mozten;tartean Xabier Dorronsoro, aguazilaIrazabal bizkaitarra lagun zuela.

TUTE ETA MUS TXAPELKETAKOtsailaren 6an, Liztormendielkarteko tute txapelketa jokatu zen.Bikote guztien artean, IñakiBerasategi Kozmendi herritarra etaLuis Aranburu mutiloarra nagusituziren. Finalean bi segurarri, Julian

Kozmendi izan zen tuteko txapelketako irabazleetako bat.

Zegamar gazteak nagusitu ziren museko txapelketan.

Page 17: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

17

OAkultur elkartea

ekintzak

ITURRIOZ S.A.Erainkuntza eta eskabazio lanak

Eziolatza poligonoa, 24 B

20213 IDIAZABAL (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 187 556 - Fax: 943 187 356

Imazi eta Pako Ariztimuñori, irabazizieten. Handik 15 egunera, otsailaren20an, mus txapelketa jokatu zen.Tutekoan baino bikote gehiagokparte hartu zuten. Azkenean, JonArakama eta Urko Garaiar gazteekfinalean mendean hartu zituztenFermin Mantecon segurarra eta JuanLuis Izagirre zegamarra.

SAN BLAS EGUNAOtsailaren 3an, San Blas eguna ohibezala Burgomendiko ermitan ospatuzen. Mezaren eta janaribedeinkapenaren ondoren,sozidadean merienda izan zen.

Makina bat mozorro bitxi ikusi ziren inauterietan Zeraingo plaza aldean.

Patxi Arrondo herritarrak irabazi zuen Endika Alustizaren memoriala.

Eskolako haurren antzerkia eliz atarian.

Page 18: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

18

OAkultur elkartea

ekintzak

Santa Ageda bezperan harrera bikaina egin zuten etxeetan. San Isidro egunean, hotzak ez zuen jendea ikaratu.

GURE ESKERRIKBEROENAOA KULTURELKARTEARENIZENEAN

LIZTORMENDIELKARTEARI

SANTA AGEDA BEZPERASanta honen izenean… aurten ereherritar talde bat bazkalondorenenAizpe auzotik hasita, etxez etxe ibilizen tartean lehengo kopla zaharrakkantatuz. Entzuleek gozatu zuten etabaita eskuzabaltasunez erantzun ere,batzuetan kafea eta pattarra, bestebatzuetan mokadutxoa, eta denetandirua emanda. Oraingoan bildutakoaHaitiko lurrikaran izandako kalteeiaurre egiten laguntzeko eman zen.

ESKOLAKO HAURREN INAUTERIJAIAEskolako haurrek ezin hobeto ospatuzituzten aurten ere inauteriak.Astelehen-inauteri egunean, era

guztietako mozorroak jantzi etaplazan jolasean, dantzan eta kantuanaritu ziren eskolako haurrak, gurasoeta irakasleekin batera. Ikasle askogaixo zeudela-eta, aurtengo antzerkiemanaldia otsailaren 24ra atzeratubehar izan zuten. Horrela inauteriakzertxobait luzatu egin ziren Zerainen

ENDIKA ALUSTIZA MEMORIALAOtsailaren 28an jokatu zen EndikaAlustiza zenaren omenezko XVII.bola txapelketa Liztormendibolatokian. 42 bolariren artean onenaPatxi Arrondo aizpearra izan zen 36birla jota. Haren atzetik Iñaki Maizeta Andoni Berasategi sailkatu ziren.

SAN ISIDRO EGUNEAN HERRI-BAZKARIAIaz berreskuratutako ohiturarijarraituz, aurten ere San Isidro egunaospatu da Zerainen herri-bazkari ederbatekin. Hotzak eta euriak ikaratu ezzituen herritarrak frontoian elkartuziren umore ederrean.

HERRI BILERAEkainaren 22an, herri-bilera egin zenudaletxean iluntzeko 7etan. Guztira70 lagun inguru elkartu ginen herrikohainbat gairi buruz hitz egiteko.

SAN JOAN BEZPERASan Joan bezperako suaren ingurukofesta, istorio, tradizio eta erritualek

Page 19: 2010-09-09 urtekaria

bizirik diraute oraindik ere Zerainen.Horregatik aurten ere, ekainaren23an suaren bueltan herri-festa edukigenuen.

MUTILOARA VII. JAITSIERAUztailaren 2an, Mutiloako jaienhasieran, zeraindarrak elkarrekinoinez jaitsi ziren festa giroan,musikari ugariz lagundurikMutiloko sagardo dastaketara.

KONTXIREN AGURREKO FESTAAzken 27 ikasturteetan herrikoirakasle izan den Kontxi Errastikerretiroa hartu duela-eta, agurreko

herri-festa antolatu zen uztailaren23an. Herriko umeen dantzak,bertsoak eta Uharka abesbatzarenkanten ondoren, merienda ederbatekin amaitu zen giro ezin hobekofesta.

ADINEKO JUBILATUEN URTEROKOIRTEERAUztailaren 24an, urtero egiten denjubilatuen eskurtsioa egin zen Errioxaaldera. Bazterrak bisitatzeaz gain,ardo ona edan eta otordu ederrazgozatzeko egunpasa ezin hobea edukizuten.

BAITA EREEkintza hauez guztiez gain, orain artebezala, joan den urte honetan erebeste hainbat ekintza egin dira: * Ingeleseko kurtsoak*Aste Santuan eta udakooporraldietan haurrentzataisialdirako jolasak eta tailerrak egindira. *Azaroan ardi afaria egin zenOstatuk antolatuta.* Yogako ikastaroa.* Argazkilaritzako ikastaroa* etab.

ZERAINurtekaria 2010

19

OAkultur elkartea

ekintzak

Eguraldia puntakoa ez izan arren, jendea animatu zen Mutiloako jaitsierara.

Herri osoa elkartu zen Kontxiren agurreko eta esker oneko festan. Artepeko argazkia historiarako geratu da.

San Joan bezperako sua.

Page 20: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

20

OAkultur elkartea

aipagarriak

2009-2010 IKASTURTEKOHERRI-ESKOLAKO HAURRAK

Irenia Apaolaza KintelaHaizea Foroni Ruiz de LarrinagaAdur Balerdi AierbeHaitz Iturrioz SodupeAizpea Elortza ElorzaEki Iturrioz SodupeOrtzi Harreguy UrbiztondoUnai Eguren RetolazaUxue Saez de Egilaz JunkeraEneritz Iztueta EtxeberriaItsaso Lazkanoiturburu Alustiza

JAIOTZAK

Araitz Larrea Salsamendi 2009-7-30 Irati Eguren Retozala 2009-11-10

EZKONTZAK

Aitor Apaolaza Goena eta 2009-4-12

Eliana López Guzmán

Igor Ojanguren Lasaeta 2009-6-27

Ainhoa Katarain Garmendia

BIZTANLEAK

2009 urte bukaeran Zeraingo zentsoarenarabera 249 biztanle daude bertanerroldatuta, urtean zehar 10 alta, hauetatik 2jaiotza eta 7 baja izan ondoren.

Page 21: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

21

OAkultur elkartea

aipagarriak

GIPUZKOAKO BOLA TXAPELKETA

Ekainaren 6an haur, gazte, emakume etabeteranoen Gipuzkoako Bola Txapelketa jokatuzen Zeraingo Liztormendi bolatokian. HaurretanMikel Aranburuk irabazi zuen, gazteetan LanderUgaldek, emakumeetan Rosa Mari Santosek,beteranoetan German Gereñu, eta egunekotiraldian ere bera izan zen lehena.

MUGABE

2009ko uztailaren 12an Aralargo San Miguelenbildu ziren lehenengo aldiz Mugabe izena duenjaiak, Aralarren bi aldetako herriek, hau da,Goierri eta Sakanakoek. Elkarlanerako hartutakokonpromisoa eta jaia da Mugabe izeneko hau.

OTATZA SAGARDOTEGIAZERAIN GIPUZKOATEL. 943 80 17 57

2009-2010 IKASTURTEKO HAURRESKOLAKOHAURRAK

Nora Iztueta EtxeberriaHarriet Apaolaza KintelaAraitz Larrea SalsamendiIrati Eguren Retolaza

MARKOS ALUSTIZAK 100 URTE

Zeraingo Sagastibil baserrian jaio zen Markos1910eko apirilaren 25ean, beraz aurten 100 urtebete ditu. Gaur egun Beasainen bizi den arrenZeraingo herrian ere gogoan izan dute Markos.Maiatzaren 15ean San Isidro egunekoospakizunekin batera omenaldi bat eginzitzaion, osasun onez eta itxura ederrean azalduzen bertan Markos, bere senitartekoekin.

Page 22: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

22

OAkultur elkartea

aipagarriak

PIRRITX ETA PORROTXEN BIDEOAURKEZPENA

Pirritx eta Porrotx pailazoek maiatzean Zerainenibili ziren grabaketa batzuk egiten bertako haureta helduekin, Zeraingo hainbat leku etatxokotan. Grabaketa hauek, beraiek atera dutenDVD batean agertzen dira. Urriaren 23anZeraingo elizan egin zuten herritar guztientzat,DVD horren aurkezpena. Udalak, Zerainenlagun izendatzen dituen pergaminoa eman zienPirritx eta Porrotxi, herria ezagutarazteagatik.

TURISMOKO KALITATEAREN ANTZEZLANA

Basketourrek antolatuta, turismoko praktikaonen manuala sustatzeko, kale antzerkia eginzuten Zeraingo plazan, urriaren 31an. Trapuzaharrak taldea izan zen ikuskina eman zuena.

EUSKO IKASKUNTZAREN BILERA

Urtean zehar egiten dituzten bi bileretako batZerainen egin zuten Eusko IkaskuntzakoAntropologia-Entografia Saileko arduradunekabenduaren 12an. Bilera haren harira Zerainiburuz urtekari honetan argitaratu den artikuluaprestatu zuten.

EGIKOEN BATZARRA

EGI-koek (Eusko Gaztedi Indarra) "EGI egunaZerainen ospatu zuten, urtero herridesberdinean egiten dute, eta aurten Zerainenegokitu da. Maiatzaren 31an, goizean IñigoUrkulurekin ekitaldi politikoa izan zuten,

OA KULTUR ELKARTEARENIZENEAN

GURE ESKERRIK BEROENAZERAINGO UDALARI

Zeraingo Udala

Page 23: 2010-09-09 urtekaria

aipagarriak ZERAINurtekaria 2010

23

OAkultur elkartea

MANDIOTABERNA

Herriko plaza20214 ZERAIN

Tel.: 943 80 17 05

ondoren trikipoteoa eta bazkalostean dantzak,gauean Joseina Etxeberriarekin disko- festa izanzuten.

ZIKLOGENESIA EDO HAIZETEA

Otsailaren 27ko eguna eta ondorengo gauean,haizete handia izan zen Zerainen.Metereologian "ziklogenesia" izenez ezagutzenda haizete bortitz hau. Hainbat etxe etateilatutan kalteak egin zituen, baina kalterikhandienak zuhaitzetan egin zituen, batez erezurrunbiloak izan ziren lekuetan, pinudi osoakkaltetu zituen.

MIKEL ORIA BERTSOLARI

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan,Goierriko taldeak irabazi zuen aurten,Irabazleen artean Mikel Oria zeraindarrakkantatu zuen.

Elena Mendizabal

Page 24: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

24

OAkultur elkartea

guraso elkartea

mugarriak ezagutzeko aukeraparegabea izan genuen.

Ohikoa bihurtu zaigun talo-janagaztainekin negua hasi baino lehenospatu genuen, aurten gaztainakbiltzeko aukerarik gabe eguralditxarra egin zuelako.

Urtero bezala, TolosakoNazioarteko txotxongilo-jaialdianemanaldi polit-polita ikusi genuen.

Aspaldiko eskaera batierantzunez, azaroan hasi eta 10 batastez, arin-arina eta fandangoaikasteko ikastaro labur bat antolatugenuen elkarteko bazkide eta bazkideohientzat.

Neguan, urtero bezalaxe, aurtenere haur, irakasle eta gurasoekGabonetako kantak abestu genituenbaserri eta kaskoko etxeetan.

Udaberrian, mugarrien bigarrenirteera egin genuen Legazpirekinditugun mugarriak ezagutzeko.Hirugarren irteera bat beharko duguZegamarekin ditugun mugarriakezagutu ahal izateko, eta hori,datorren ikasturtean egitea esperodugu.

Arkumea dastatzeko gurasoenbazkaria egin genuen martxoaren27an, goxoa benetan!

Euskal dantza ikastaro laburraantolatu genuen herriko txikientzat

maiatza- ekaina bitartean SanJoanetako dantzak prestatzeko.

Goierriko eskola txikien festaantolatu eta egin genuen, Gabiria,Itsasondo, Olaberriako eta Zeraingo

167 haur eta gurasok parte hartugenuen aipatutako festan. AutobusezUrnietara joan-etorri, eta bertan,Pirritx eta Porrotxen Irriaren lagunakDVDaren grabaketan parte hartugenuen. Egun osoko festa izan zen etadenok gustura bueltatu ginen nahikokantatu eta dantza egin ondoren.

Ekaina hasieran Altzora joanginen egun-pasa Gipuzkoako eskolatxikien festara.

Aurten ere, San Joan bezperakoospakizunean parte hartu genuen.

Udan ikasturte amaierako irteeraDonostiara programatuta genuenarren, bertan behera utzi behar izangenuen eguraldi txarrarengatik.

Udaleku irekiak antolatu ditugubeste urte batez Kultur Etxearekinbatera. Udaleku irekiak ekainaren30etik uztailaren 30era bitartean izandira goizetan bi orduz . 12 urte artekohaur guztiek parte hartu dute etabegirale-lanetan Nahikari, Olatz,Iñaki, Laida eta Ainhoa ibili dira.

Uztailean Andereño Kontxirenomenaldian parte hartu dugu etaikasturteari agur esateko, afaria egin

2009-2010 ikasturtea atzean utzidugu eta urtero bezalaikasturtean zehar egindakoaren

berri emateko garaia iritsi da. Gure elkartea 19 lagunez osatuta

dago eta bere jarduna koordinatzekohilean behin egiten dugun bilerazgain, hainbat koordinazio-gunetanparte hartzen dugu ordezkarien bidez:herriko Kultur Etxean, Gipuzkoakoeskola txikien koordinakundean etabaita ere, Goierriko eskola txikienkoordinazio-gunean.

Ohi bezala, XaguArtea etaUrtekarirako hainbat artikulu idatzidugu.

Aipatzekoa da bereziki, aurten biproiektu berezi landu ditugula:euskararen normalkuntza-plana etazaintza-zerbitzua.

Lehenengoa egiteko hiru bilerakoprozesu bat egin dugu 8 guraso eta 2irakasleren parte-hartzearekin. Herrieskolako euskararen egoerarendiagnostikoa landu eta hurrengo lauurteetarako lan-plangintza osatu duguguztion artean.

Zaintza-zerbitzuari dagokionez,antolatuta dago irailetik ekainerabitartean martxan egongo denzerbitzu berria. Gurasoen beharraketengabe aldatzen ari dira, gizarteaere etengabe aldatzen ari delako.Azken 10 urteetan jangela eta haur-eskola zerbitzu berriak martxan jarridira eta oraingo behar berrieierantzuteko, eskola hasi aurretik etaondoren, begirale bat egongo da halanahi duten gurasoen haurrakzaintzeko. Zerbitzu berri hauantolatzeko eskolako ordutegiaegokitu da, eta ondorioz, hurrengoikasturtean eskola goizeko 9:00etanhasiko da. Begirale- lanetan NekaneAlustiza arituko da.

Aurten ere, urtero bezala,gurasoak eta haurrak elkarrekinirteerak eta bestelako ekintzak eginditugu:

Udazkenean, herria hobetoezagutzeko asmoarekin mugarriakikusteko lehen irteera egin genuenJoxe Manuel gidari moduan hartuta.Segura eta Mutiloarekin ditugun

Aurten zer?

Herria hobeto ezagutzeko mugarriak ikusteko irteerak egin ditugu.

Page 25: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

25

OAkultur elkartea

guraso elkartea

dugu Ostatu tabernan.Ikasturtea azkarregi pasatu da….

egin nahi genituen ekintza batzukegiteko denborarik ez dugu izan, horidela eta, udazkenerako bi hitzordulotuta ditugu dagoeneko:

Gamusinoen bila eta Bartzelonaratxangoa.

Irailaren 25ean herrian zeharGamusinoen bila joateko asmoadaukagu Porrotx gure lagunarekineta urriaren 9tik 12ra Bartzelonara

joango gara asteburu pasa.Irailean asmo berriekin berriro

jarriko da guraso-elkartea martxan,bitartean segi bizkor!

Arantxa Ruiz de Larrinaga

Herria hobeto ezagutzeko mugarriak ikusteko irteerak egin ditugu.

Aurtengo ikasturtean hiru izango dira elkartea utziko duten gurasoak: Luisa, Nico eta Aran. Luisak 2001etikaurrera parte hartu du elkartean eta Nicok eta Aranek 1998tik . Beraiei elkartearen izenean eskerrak eman nahidizkiegu bertan emandako urteetan egindako ekarpenagatik eta jarritako ilusioarengatik.

Batzuk joan eta besteak etorri

Page 26: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

26

OAkultur elkartea

Zerain Dezagun Fundazioa

Fundazioan urtea bete lan

Zerain Dezagun Fundazioak2009-2010 urtean zehar burutudituen lan nabarmenenak

biltzen dira txosten honetan.Fundazio honen helburu nagusiaZeraingo herriaren etorkizun sozio-ekonomikoa lantzea da eta lan hauekguztiak norabide horretara bideratutaosatu dira.

Iraunkortasuna da gureproiektuaren beste zutabegarrantzitsua. Ez dago benetakoetorkizunik baldin etairaunkortasunean txertatzen ez bada.Iraunkortasunaren ikuspegiberritzaileenari eusten diogu guk eta"ekosistemaren emaria" deitzen zaiobide honi. Honela, geureingurumeneko paisaia kulturala edozeraindarrok milaka urtetan osatudugun ekosistema, geure lehena,oraina eta etorkizunekobizimoduaren oinarri, nahitaezkooinarri, gisara aitortzen dugu.Aitortza honek gerora ere izangogaren guztia ekosistema horrenemariari zor diogula jasotzen du etagure ingurumenarekiko lotura etakonpromisoa bermatzea dakar.Honela urteetarako lan ildo nagusigisara, geurea dugun ingurumenaparta zaindu eta hobetzen saiatzeaezarri dugu.

Oinarri hauek funts harturikhonako lan nagusi hauek burutuditugu azken urteo honetan:

1.- BURDINAREN MENDIA -AIZPEAKO MEATEGIETAKO MULTZOMONUMENTALA.2008an Burdinaren Mendianirekitako Aizpitta Adieraztegiarenaldamenean, 2009ko martxoan"Polborina" galeria berreskuratu etabisitetarako ireki zen. BurdinarenMendi osoa ezagutzeko ibilbideseinaleztatuak bisitaldiaren osagarridira

2009an, lantoki nagusiko goikoaldeko mea-biltegia zaharberrituondoren, meatze barrutiko Alemanentrenbidea martxan jartzeko lanekinhasi gara. Proiektua egin eta

hasierako lanak, plataformaberdintzea, urak bideratzea,Makinetxe sendotzea edo indartzeaetab. dira.

Era berean, mendi honetan lursailak erosteko eta ingurumenaberritzeko eta hobetzeko lanaksustatu dira. Lan hauetako nagusiak,pinudiak erantsi eta ateratzea,garbiketa lanak egitea eta berezkobertako espezieak aldatzea eta hauekzaintzea dira. Lur sailak erosi dituherriak Eusko JaurlaritzakoIngurumen Sailaren laguntzarekin.Lan honek datozen urteetanjarraipena izango duelakoan gaude.

Bestalde, ezin aipatu gabe utziikerketa eta indusketa arkeologikoak.2009-2010ean, tailer nagusiarenlantegi zaharra industu da, etaemaitza politak jaso dira. Hurrengourteetara begira, lan hauek Aizpeakomeategi hauen funtzionamenduaazaltzen lagunduko digute.

2.- IBILBIDEAKHerriko ingurumena ezagutzekoaukera emango duen ibilbide sarealantzen hasi gara. GIOMENGoierriko Landa Garapenerakoelkartearen laguntza izan dugu.

Zeraingo inguru paregabearen

baitan, ibilbide sorta berri batprantatu nahi da bisitari etaherritarren eskuera, udalerrian zeharbertako botanika azalduko duten bostibilbide osatuz. Botanika ibilbideberri hauek, etnobotanikareninterpretazioa izango dute ardatz;gure kulturan bertako landarediarenusadiozko erabilpena azalduz etajendartera zabalduz.

Ibilbide bakoitzean, gai nagusibati lotutako landaredia bildu etazabalduko da, eta hauen ezaugarrinagusiak azaltzeaz gain, aipatualderdi etnobotanikoa landuko duenaparteko euskarri bat ere osatuz:mapa, plano eta eskuliburu txiki bat(gune bakoitzeko botanika adierazikoduen fitxez osatuta)

Ibilbideak, udalerriko puntuezberdinetatik abiatuko dira eta garaibateko bide zaharrak eta gauregungoak lotuz bideratuko dira.Honetarako, hainbat bide berri ereireki da: Burgomendikoa eta Aranekoartegitik meategietaraino doan bidea.

Luzera eta malden arabera, mendifederakuntzak SL (herri ibilbideak)eta PR (ibilbide motzak) bezalaizendatzen dituen sailkapeneanbarneratzea proposatzen da. Honela,homologatutako seinaleztapen

Basquetour-eko zuzendari Ana Izagirre bisitan.

Page 27: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

27

OAkultur elkartea

Zerain Dezagun Fundazioa

kodeekin markatuko dira etafederakuntzak sustatzen dituenibilbide sareetan barneratu ahalizango dira.

3.- ARANZADIREN AZTERKETALANAAizpeako meategia Aizkorri AratzParke naturalaren barruan dago.Bertako biodibertsitatea kontserbatuahal izateko, gunea bere osotasuneankudeatzea ezinbestekoa da.Horretarako eremuko diagnosia eginondoren, kudeaketa plana landu daAranzadi zientzia elkartearekin.

Biologo talde bat ibili da eremuarenazterketa egiten eta etorkizunerabegira landu beharreko hainbat gaizehaztu dira: Landaretza eta basoautoktonoak, hezeguneak,saguzaharrak…

Lan hauek egiteko GipuzkoakoForu Aldundiaren NekazaritzaSailaren Parke Naturaletako laguntzajaso du Zeraingo Udalak.

4.- BIOMASAREN AZTERKETABeizamako Udalarekin elkarlanean biherrietako basoetako etorkizunalantzeko, Biomasaren azterketa bat

egin da. Honekin batera, geroraherrietako etxeak eta eraikuntzapublikoak berotzeko bertako energiahau, biomasaren energia, erabiltzekoaurreproiektuak egin dira. Proiektuhau Proiektu Aitzindari gisa izendatuzuen Eusko Jaurlaritzako NekazaritzaSailak eta baita diruz lagundu ere.Lan hauek 2010eko lehenhiruhilekoan amaitu dira.

5.- ENERGIA KONTSUMOAEraikuntza publikoetako energiakontsumoa ezagutu eta ahal denneurrian aurrezteko proiektu batenbarruan, kontsumo hauek neurtu etamonitorizatzeko makinak ezarri diraHariztierdi aterpetxean, AizpittaAdieraztegian eta Kultur etxean. Lanhau EUDELekin batera etaGipuzkoako Foru Aldundiarenlaguntzaz burutzen ari da. 2010urtean amaituko da.

6.- AZOKA2009ko irailaren 20an, urtero gisan,herritarren auzolanari esker etaGipuzkoako Biolur elkartearekinelkarlanean, Gipuzkoako NekazaritzaEkologikoaren XV. azoka egin zen.

7.- SAN BLASEN AFARIAHerriaren alde lanean ari direnzeraindar eta kanpotarren ohorez

Aurten argitaratutako liburuxka eta foiletoak.

Page 28: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

28

OAkultur elkartea

Zerain Dezagun Fundazioa

urtero otordu berezi bat antolatzen duZerain Dezagun Fundazioakudazkenean, San Blas ermitan.Bertan Ohorezko Zerainen Lagunakizendatzen dira Fundazioareneskutik. 2009ko urrian, JoxemariTelleria herriaren alde egindakolanagatik eta herriko hainbat bolari,Antonio Alustiza, Luis Aizpeolea etaJabier Aizpeolea, herrian bolateaeusteko egin duten lana eskertuzZerainen lagun izendatu ziren.

8.- HITZALDI ETA BISITAKFundazioak sustatzen duen lana delaeta, han-hemenka hitzaldi, jardunaldieta abar ugaritan Zeraingo herriaegiten ari den lana azalduz parte hartuda: Espainiako GobernukoNekazaritza Ministerioakgonbidatuta, Santanderren burutzenden Universidad InternacionalMenendez Pelayo deritzoneko"Medio Ambiente y Desarrollo

Sostenible: diálogos entre la teoría yla práctica" ikastaroan; EHU-UPVeta Eusko Ikaskuntzak elkarlaneanDonostian antolatzen duten Agenda21eko udal-kudeatzaileenmasterrean; Portugalen GreenInstitute-k atolatutako "Ondarea etaIraunkortasuna" kongresuanZeraingo adibidea azaldu da,honetarako Ameriketako EstatuBatuetako MasachusetsekoAmhersteko UnibertsitatekoAntropologia saileko EuropakoGaietako zuzendari Jackeline Urlakprestatu du txostena eta aurkezpenaere berak egin du (Txostenakongresuko beste guztiekin bateraargitaratua izan da, ingelesez);Katalunian "Institut per alDesenvolupament i la Promoció del'Alt Pirineu i Aran" institutuakantolatuta Pirinioetako garapenekonomikorako 2. jardunaldietan etaFundació Catalunya Europa eta

Fundació del Món Rural bien arteanantolatuta Castell de Castellet i laGornalen antolatutako "Landaguneanlanpostuak eta ekintzailetzasustatzeko Europako praktika onak"jardunaldian, etab.

Bestalde, gure proiektuaezagutzeko asmoz herrian bisitanizan ditugu: KataluniakoGeneralitateko Kultura Saileko"Centre de Promoció de la CulturaPopular i Tradicional Catalana"-kozuzendaria herri hartako hainbatmuseotako teknkari, zuzendari etaabarrekin, Berastegiko udalekoak,Lekunberriko udalekoak, Berriatuakoudalekoak, Eusko JaurlaritzakoKultura saileko Antonio Riverasailburu ordea, Basquetourekozuzendari Ana Izagirre, etab.

Jakoba ErrekondoAitziber Makazaga

TURISMO BULEGOA

Lan hauekin jarraituz, hurrengo urteetara begiraargitalpen berriekin lanean jarraituko dugu. Bideandira Bolatea eta Larraondoko zerrategiaren ingurukobeste bi bisitarien gida. Web gunearekin berriz, laneanjarraitzeko asmoa dugu atal berriak sartuz.

Lan hauen koordinazio lanak Aldabe KooperatibaElkarteak egin ditu.

Turismo bulegoak, azken urteetanbisitariei harrera egiteaz gain, bestehainbat proiektu landu ditu.

- Burdinaren Mendia bisitariengida: Aizpeako meategietakoinformazio orokorra agertzen da.Gaur egungo argazkiak, irudiak,mapak, argazki zaharrak, etab-ezbaliatu gara gida hau diseinatzerakogaraian.

- Artzaintza eta gaztagintza:Idiazabal gaztak eta artzaintzakduen garrantziaz oharturikBurdinaren Mendiko bisita gidarijarraipena emanez bigarrenbisitarien gida diseinatu etaargitaratu da. Honekin bateraGoierriko artzainen laguntzarekin,artzaintza eta gaztagintzareninguruko ikus entzunezko bat prestatu da.

- Liburuxka: Zeraingo foileto berria argitaratu daeuskaraz, gazteleraz, ingelesez, katalanez etafrantsesez.

- Zerain.com web gunea berritzen hasi gara etahorretan dihardugu. Egun, sare sozialak hartzen haridiren garrantziaz oharturik hauetara egokitu dugu webgunea beste hainbat atal berrirekin batera.

Page 29: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

29

OAkultur elkartea

argazkiak

Aldasoroko familia XX. mende hasieran. Aldasoroko Joxe Mari eta Marta 1925inguruan.

Eskortako Tomasa Telleria 1940 inguruan. Antsostegiko familia XX. mende hasieran.

Araneko familia XX. mende hasieran. Serorategiko Antxelma plazan.

Page 30: 2010-09-09 urtekaria

30

Ganbaratxoko Balentina 1970 inguruan. 1940 urte inguruko Zeraingo gazteen lagun artea.

1940 inguruan Mendi Behekoko familia.

Arantzazuko Amabirjina Zeraina ekarri zenekoa 1956an.

Araneko Pedro eta Eskortako GregoriUrbian 1950 inguruan.

2009. urtean, Oa Kultur Elkarteak sustatuta,herritar talde bat etxez etxe argazki zaharrakbiltzen aritu zen. Guztira mila argazkitik gora utziditugu zeraindarrok. Argazki horiek guztiakdigitalizatu eta Udaleko artxiboan gorde dira.Urtekari honen orrialde hauetan, jasotako argazkihorietako batzuk azaltzen dira.

Page 31: 2010-09-09 urtekaria

31

Kozmendiko Jose Antonio eta Milagros osaba ilobak.

Herriko gazteak bizikletan paseoan ibilita 1940 inguruan.

Andramaritako prozesioa plazan 1960 inguruan.

Ostatu aurrean gazte koadrila soinu-jotzaile eta guzti 1956ko inauteritan.

ltur Elkarteak sustatuta,ez etxe argazki zaharraka mila argazkitik gora utzi

Argazki horiek guztiakko artxiboan gorde dira. hauetan, jasotako argazkien dira.

Page 32: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

32

OAkultur elkartea

OAkultur elkartea

argazkiak

Andramaritako txirrindulari lasterketako lehenaplazara iristen 1965ean.

Telleri baserriaren aurrean, auzoko umeak 1966inguruan.

Plazako arte zaharra 1969ko otsailean erori zenekoargazkia.

Urbian Zeraingo neska gazteak 1968an.

Mendi Beheko eta Barbarikolehengusuak plazako eskaileretan. 1960

Zeraingo erromesak Urbian 1965ean.

Page 33: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

33

OAkultur elkartea

Eusko Ikaskuntza

Zeraingo burdinazko paisaiak etaAizpeako labeak: garai bateko

aztarna berreskuratuak

1. SARRERA. EUSKO IKASKUNTZAREN ATALZIENTIFIKOEN TXANDAKAKO BILERAK DIRELA ETASortu eta handik 60 urtera Eusko Ikaskuntzak berrirobideari ekin ondoren, Euskal Herria ahalik eta ikuspegigehienetatik aztertzeko asmoz betiere, elkartearen barne-organigramako zientzia-sailak indartzeak, ilusioz ikustenziren beste zenbait ekimenen artean, Euskal Herrikozenbait bazterretako jendearen interes indibidualak etakolektiboak bildu eta lotzeko beharra ekarri zuen,jakintza-alor zehatz batzuen arabera agian. Hartara,ezagutzan, azterketan eta ikerkuntzan oinarritutako berefuntsezko eta jatorrizko espirituarekin bat zetozenhelburuak betetzen eta erro sakonak zituen erakundehorretara bazkide gisa atxikitzeko aukera eman zitzaienpertsona horiei.

Saiakera hari esker, zientzia-sailen berrantolatzeak

kultura eta lurralde bateko partaide sentitzeko aukeraekarri zuen batik bat, fisikoki ere ezagutu eta berrezagutu(zilegi bekit errepikapena) beharreko gure lurraldehonetakoa alegia.. Horren alde aritu zen buru-belarriAntropologia-Etnografia Saila; finean, humanismoarilotutako gaiek horretan dihardutenei sortutako jakin-minak bultzatuta hartutako erabakia izan zen. Handikaurrera, sail horren ohiko bilera "ibiltariek" EuskalHerriko lurralde- eta kultura-testuinguru jakin horietaragerturatzeko hainbat bide ireki dira, betiere gureerakundeari batere irabazi-asmorik gabe lagundu diotenbazkideei eta udaletxeetan, kultura-etxeetan,liburutegietan, museoetan eta abarretan eskuzabal hartugaituzten herriei esker, etab.)1

Euskal Herriko ondare material nahiz ez-materialaren

«Berreskuratutako edo berreskuratze bidean diren Gipuzkoako garai batekoindustriaren, burdinolen, papergintzaren, arrantzaren, erroten eta trenbideen

hondakinak XXI. mendean ikustean, historiarekin ez ezik etorkizun oparoagoaren bilaalde batera utzitako tximinia, dorre, uhate, errail eta gainerakoen jabe egin den

naturarekin ere egiten du topo bidaiariak» (Begoña del Teso)

Isusko Vivas Ziarrusta*

* Eusko Ikaskuntza Antropologia-Etnografia Saila

Eusko Ikaskuntzako Antropologia-Etnografia Saileko bilerako partaideak eta udaleko ordezkariak Zerainen.

1 Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Zeraingo Udalari egin zigun harrera ezin hobeagatik, baita Antropologia-Etnografia Saileko Fermin Leizaolabazkideari ere, bisita antolatzeko egindako ahaleginagatik.

Page 34: 2010-09-09 urtekaria

Eusko IkaskuntzaZERAINurtekaria 2010

34

OAkultur elkartea

ikerkuntza-zabalkundeak laburbiltzen ditu -zenbaitadieratan eta adierazteko modu berezitan- Antropologia-Etnografia Sailak egun dituen helburu nagusiak: mendi-elkarte tradizionalak, Kantauriko itsasertzeko kulturabizia, hirietako antropologia eta globalizazioakgeopolitikan, gizartean, kulturan eta harremanetaneragindako aldaketak... Erakundeko bazkideek gaika edogai jakin baten gainean egiten dituzten aldizkakojardunaldietan eta, batik bat, ahalik eta erregulartasunhandienarekin argitaratzen saiatzen diren Zainak zientzia-eta ikerkuntza-aldizkarian bakarka edo taldeka egitendituzten ikerketetan ikusten da hori.

Bereizgarri dugun txandakatze-ohiturari jarraiki,2009ko abenduko bileraren harira Zeraina (Gipuzkoa)egin genuen bisita erabat baliagarria izan zela deritzogu,Gipuzkoako herri txiki baten aukera eta ahalmenakzenbaterainokoak diren jabetzen lagundu baitzigun.Iraganetik jasotako ondarearen ezaugarriak mantentzenjakin du Zerainek, hainbat ibilbide sustatuz. Horrez gain,aberastasun-iturri eta kultura-ondare gisa gordeta dituenaspaldiko oroigarriak eta eguneratutako eta berritutakonortasun-ikurrak ere zaindu ditu. Zerainen kasua -esanguratsuak diren beste batzuen artean- paradigmatikoada, herri txikia izaki gauzak egiteko eta ondare materialababesteko izan duen moduagatik. Garai bateko bizimoduaegiantz handiz berreskuratu eta birsortu dutezeraindarrek, egun saihestezinak diren jasangarritasun-betebeharrak eta turismorako erakargarritasuna kontuanharturik betiere.

2. GIPUZKOA BARNEKO ONDARE INDUSTRIAL ETAINDUSTRIAURREKO ABERATSA

Ibaizabal-Nerbioiren itsasadarreko meatze etasiderometalurgiaren gehiegizko ustiaketek eraldatutakopaisaia zabal eta arketipikoetatik eta horren ezaguna ezden garai bateko Bizkaia langiletik (Trianoko mendiak,Peñas Negras, meatzari-herriak…) urrunduz, Gipuzkoakoburdinaren paisaia ezkutuak lekuko adierazgarri gisabistaratzen zaizkigu. Izan ere, itsasertzetik hasi etabarneko mendilerroetaraino bere arrastoa uzten dutenhainbat txoko eta bidezidorren bilduma zabala utzi diguteoinordetzan, mendeen iragaiteak ezarritako isiltasunarengainetik. Zarauzko Mollarriko zama-lekuek (trenbideareneta buian ainguratutako itsasontziak zamatzekoAsteasutik -Ernio mendiaren magaletatik- zetozen airekotrenen amaiera-puntuaren arteko "bisagrak") eta areirmoago dagoen Gipuzkoako Ainguren Errege Fabrikakutziak -1750etik, tamaina handiko aingurak eraiki zituen-itsas baliabideei lotutako kultura islatzendute,barnealdeko bizi-baliabideekin bateragarria. Gurearbasoen garaiko bizimoduari loturiko ikur esanguratsuakiritsi zaizkigu; esaterako, Aiako Agorregi eta BeasaingoIgartza burdinola-errotak, Udanako labeak etaMirandaolako burdinola Legazpin, Oiartzungo Olaberriaeta Zestoako Altzolaraz burdinolak edota Zeraingo burdinmendia.2 -Azkena aipatu dugun horren ibilbidea luze etazabalago aztertuko dugu. Horiek baino geroagokoak dira,bestalde, zenbait ekoizpen- edo garraio-eraikuntza, halanola Bergarako Labe Garaiak (1901) eta Ormaiztegikozubia, zeina 1995era arte erabili baitzen.

Lehengaien erauzketaguneek beti izan dute harremanestua mekanismoetarako behar ziren erregai edo indareragileak lortzeko baliabideekin, eta ederki erakustendute nola aprobetxatzen zituzten gizakiek lehengaiak,

2 Egurrak herrian izandako garrantziaren beste ikur bat Larraondoko zerrategi hidraulikoa da, errekatxo baten ondoan XIX. mendean eraikitakoa .

Araba Etorbidea, 5.blokeaTel: 943 65 31 86 TOLOSA

Page 35: 2010-09-09 urtekaria

Eusko Ikaskuntza ZERAINurtekaria 2010

35

OAkultur elkartea

inguruaren zailtasunak gorabehera.Horren erakusgarri da haizeolek(material erregogorrez egindakoerrekuntza-labeak3 zituzten haizezkoburdinolak, mineral purutik zepabereizteko erabiltzen zirenak) euskalmendietako industriaurreko kokalekugarrantzitsuenetako bat hartu izana.Haien lagungarri ziren kota baxuetanbarreiatutako bailara urriak etaaldapetatik zetozen errekastoen ur-emariak, ibilbide motzekoak bainaemari handikoak. Lursail horiek ezzuten balio presa, ubide etaaldaparoetarako (tuneletik zintzilikjartzen zen hondo lauko putzua).Horri guztiari esker bermatzen zenmekanismo pisutsu haiek (errotarriaketa gabia, Erdi Arotik Europanaberastasun ekonomikoaren iturri etametalurgia goiztiarraren adierazle)mugiarazteko adinako energia eragilehidrauliko jarraitua. Errotarriak -aurrerapen tekniko izugarria- mugimendua lan-motaaskotara eraldatzen zuen: ehotze prozesurako, mendikoburdinoletako ingudearen sinkronizaziorako eta hauspoerraldoien bitartez errekuntzari oxigenoa emateko.

Herritarrek landutako paisaia horiek guztiekgizartearen egituraketa ulertzen laguntzen digute,erreferentzia estetikoz eta arkitektura eta ingeniaritzakobitxikeriez jositako inguruneen balioa eta ikusmiraeskaintzeaz gain, betiere ekoizpen-baliabideak

ordenatzeko premisa materialista jakinetan oinarrituriketa, noski, horrek kulturaren erreprodukzioan dituenondorioak aintzat harturik. Errota edo burdinola batenkokagunea unitate ekonomiko baten adibide izaten zen;euskal baserriarena, esaterako. Unitate horren jabetzatokiko nobleziako jauntxoek, koroak edota elizakatolikoak izaten zuten, nahiz eta gero jarduera horretatik(burdina lantzetik) bizi ziren familiei errentan eman maiz.Era berean, familia horiek lana egiteko langileak

Zeraingo industria-ondarea.

3 Zepadien lepoetan metal-aztarnategi ugari dago.

Kiskaltze-labeak, Aizoean.

Page 36: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

36

OAkultur elkartea

Eusko Ikaskuntza

kontratatzen zituzten. Tailerra, etxebizitza, fabrikatutakoproduktuen biltegia, uharka, ikaztegiak, elikagai-gordailua eta erlijio-gurtzarako eliza, kapera edo ermitaeraikin bereko unitateak izateraino iritsi ohi zen,zenbaitetan, autosufizientzia. Makalaldiak etasusperraldiak izaten zituzten, eta azpiegitura berriaklehengo eraikin eta hondarren gainean eraikitzen ziren.Horren adibide dira Erdi Arotik Ilustrazio garaira artekohainbat berreraikuntza ikusgarri.

Erregimen Zaharraren erorketarekin, ahaztu etadesagertu egin ziren aipatutako ekoizpen-motak, batik batindustria- eta teknologia-iraultzaren garaian egoera aldatuzenean. Horrek eragin handia izan zuen Euskal Herrikohainbat eremutan; izan ere, baliteke Europan garai hartanburdinola gehien zituen eskualdea izatea gurea. Hala etaguztiz, beste enpresa-parametro batzuetan bada ere,badira instalazioak berrituz irautea lortu duten kasubatzuk -Zerain, adibidez-, erauzketak indarrean

Guardiko Industri-Poligonoa // Tfnoa.: 943 18 74 83 // IDIAZABAL

MEKANIKA ETA IBILGAILU-KONPONKETA

ANAIAKGARAJEA

Zutik iraun duten labeen itxura eta xehetasunak.

Page 37: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

37

OAkultur elkartea

Eusko Ikaskuntza

jarraitzeari, kalitatezkoak izateari etaez agortzeari esker, batetik, etamakineriaren bideragarritasunagatik,bestetik,. Zaharkidura etabazterketatik atera eta gero, ondareaberats horri behar bezalako balioaemateko modu bat "museo-leku" etaerakustoki bilakatzea izan da, edo,bestela, garai batean bezala, irina,papera edo ehuna egiteko industriaindustria-jardueraren bat sortzea.

3. ZERAIN: GIPUZKOAKO KULTURA-ONDAREAREN BIRGAITZEJASANGARRIAREN ETA KUDEAKETAERAGINKORRAREN EREDUXIX. mendearen bukaeran, TheCerain Iron Ore Company LTDkorporazioak Zeraingo eta Goierrikomeatze-ustiapena bereganatu zuen etaoraindik ere mendi-magaletandirauten Aizpeako labeak eraikitzeazgain, airetiko kable-sare handi bat,bagonetentzako ibilbideak etameatzeetako burdinbideak ere eraikizituen.

Gizakiak metala eraldatzeari ekinzioneko lehen aztarnak osoaspaldikoak diren arren -herri zelteneta erromatarren garaikoak-, XI.mende inguruan lehen gailumugikorrek Zeraingo burdinazkomendietan egindako garbiketaerakusten digute. Hainbat gorabeherahistorikoren artean, labeek laneanjardun zuten 1951ra arte. Bitarte

Hargintzako zeharkako planoak eta burdinazko habeak zamaketa-lekuan.

Meatze-ahoen barnealdeko hasierako metroak.

Page 38: 2010-09-09 urtekaria

Eusko IkaskuntzaZERAINurtekaria 2010

38

OAkultur elkartea

horretan, gerrek eta bestelako gertakizunek kalteak eraginzituzten hango eraikin-multzoan 1950eko hamarkadaraarte. Orduan atzeman zen, egiazki, materialarenerrentagarritasun eta lehiakortasun eskasa. Hori zela eta,inportazioari ekin zitzaion eta, ofizialki, itxi egin zirenmeatzeak, nahiz eta erauzketekin hurrengo hamarkadarenhasierara arte jarraitu. Une hartan, Zeraingo eta ingurukoherritarrek Gipuzkoako fabrika handietara jo behar izanzuten lan bila. Mende bat lehenago (1856) sortutako LaUnión de Cerain, Pasaiako portura eta handik Europaosora burdina eramaten zuen konpainia, eta meatzeetakoustiapen berri hura hasi izana oroitzapen hutsean geldituziren.

Garaiaren arabera, Aizpeako meatzean 10 eta 150langileren artean aritu ziren lanean (baita 173 ere,1907an); horiez gain, soldaduak, soldaduska egiten ariziren gazteak eta presoak ere bai karlistada-garaietan.Peoietatik hasi eta idazkari eta ingeniarietarainokoardura-eskalan, espezialistak (artillariak, harri-zulatzaileak, makinistak, mantenuaz arduratzen zirenak,etab.) ziren gehienak. Minerala garbitzeaz arduratzenziren emakumezkoak ere baziren, eta gizonezkoek bainosoldata txikiagoa izan ohi zuten. Esandako guztiarenosagarri, aipatzekoa da erregai gisa erabiltzen zen egur-ikatza haritz- eta pago-baso sarrietako adarretatikateratzen zutela. "Txondor" deitzen zitzaion adar etazuhaitzez eginiko piloari. Egurra prentsatu eta estaliondoren, barnealdeari su ematen zitzaion, goialdeko ertzbatean makila bertikal batekin egindako zulo batetik.Kiskaltze horretatik sortzen zen hondakina animaliekgarraiatzen zuten labe-ahoetaraino.

Beraz, itxuraz nekazaritzari, abeltzaintzari etaartzaintzari soilik lotutako kultura zirudien horretanantropologikoki saihestezina den bilakaera izan dumeatzaritzak. Bestalde, ordea, ezin egokiago asmatu zuenmeatzerako erauzketa-lanak nekazaritzarako eta uzta

biltzeko aproposenak ez ziren urte sasoian egiten. Halakoloturek egutegian ere bazuten islarik; esaterako, SantaBarbara egunean (meatzarien patroia). Zeraingo meatze-giroak, biztanleriaren gorakada nabarmenaz gain,meatzari batzuek meatzeko jardunaren ondorenlaborantzan aritzea ere ekarri zuen. Horren ordainetanizaten zuten ostatua eta mantenua baserrietan.

Egun, Aratz-Aizkorri Parke Naturaleko mendigunekobasoetako landaredia eta mendi-arkitektura nabarmentzendira ingurune horretako paisaian. Aizpeako kiskaltze-labeek "harrizko mamu-perretxikuak" dirudite, Begoñadel Tesoren hitzetan, kono-enbor formako profil etakarbonato ferrikoarentzako9 barrunbeekin eta partzialkiberrezarritako meatze-aho eta zeru irekira begirahondeatutako tunelekin. Aizpittako InterpretazioZentroak sobera asetzen ditu bisitariaren iguripenak.Ongi zuzendutako museo-egitarauaz gain, haren diseinuegokiak beste hau ere eskaintzen du: erreminta-erakusketa bat, informazio-panel interaktiboak, hainbatmineral-klase eta -motaren laginak, eta horren ohikoa ezden ikus-entzunezko proiekzio bat.

Zeraingo kulturan eta ondarean barrena egin dugunibilbide honek hausnarketa hau eragin digu: kulturak,naturak, industriak, klimak, topografiak eta paisaiakinguurne bereziak sortu dituzte Euskal Herrikokostaldearen eta mendialdearen arteko orografian. Gauregun, eraldaketa soziopolitiko eta ekonomikoekizugarrizko eragina dute hirietan eta haien sakabanatzeaeragiten dute, erdigunetik aldirietarako aldaketa. Horidela eta, erronka handiak ditu Euskal Herriak XXI.mendean. Mugako herria izaki, egoera onean gaude guregizarte-egiturei alde askotatik eragiten dieten desafioeiekiteko, eta, bidenabar, gure aurreko kultura- etanortasun-adierazleak ulertu, birmoldatu, suspertu etagordetzeko.

M. Ibañezek, A. Santanak eta M. Zabalak aipatzen

Zeraingo Burdinaren Mendiaren Museoa eta Interpretazio Zentroa, eta Eusko Ikaskuntzako partaide batzuk.

Page 39: 2010-09-09 urtekaria

Eusko Ikaskuntza ZERAINurtekaria 2010

39

OAkultur elkartea

dutenez, industria-ondareari sinbolo-kategoria ematendioten bi ezaugarri daudela zioen Diane Newellek1985ean: historikoa eta kulturala. Gutxi edo gehiagoiragandako eta behin eta berriz ahanzturatikberreskuratzen saiatzen garen "lehenaldi" horren ikur gisaagertzen omen dira ezaugarri horiek "euskarriikonografikoan", eta, horrekin batera "tinpanoerromaniko batek helarazten dizkigun irudien korolarioaeta kontzeptuak" irudikatzen dituzten bat-bateko mezuakHonenbestez, garai bateko sinbolo gisara ageri zaigu gauregun ondare industriala::

Industria-prozesuko aztarna materialak dokumentu biziak dira;

beraz, gure kulturako beste elementu batzuei ematen zaien

ondare-kategoria bera eman behar zaie. Dokumentu hauek

interpretatzea iragana ulertzeko urrats bat ematea da;

mantentzea, berriz, kalitateak edo balioak hala eskatzen duenean,

egungo gizartearen nahitaezko erantzukizuna.

BIBLIOGRAFIA

- AROCENA, F. "La industria del hierro en Guipúzcoa amediados del siglo XVIII": Yakintza. Euskal KulturarenAldizkaria, Bilbo: 1977.

- ZERAINGO UDALA Burdinaren Mendia. Zerain ParkeKulturala (bisitarien gida), Zeraingo Udala (TurismoBulegoa), d/g., 25. or.

- BUSTINDUY, N. La industria guipuzcoana en fin de

siglo, Donostia: 1894.- DEL TESO, Begoña. "Ingenios de musgo y salitre(Guipúzcoa)": GPS, 'Patrimonio Industrial', 2009koazaroaren 20tik-26ra, 4-12 or.

- HERRERAS, Beatriz; ZALDUA, Josune. "Paisaje ypatrimonio industrial en la costa vasca": Itsas memoria.Euskal Herriko Itsas Ikerkuntzen Aldizkaria (Itsasondarea), Donostia Untzi Museoa, Gipuzkoako ForuAldundia, 2009, 305.or.

- IBAÑEZ, Maite; SANTANA, Alberto; ZABALA,Marta. Arqueología industrial en Guipúzcoa, Bilbao:Universidad de Deusto, 1993.

- OLAIZOLA, J. J. "Ferrocarriles y valles en Guipúzcoa":Ibaiak eta Haranak (I. liburukia), Donostia: 1989.

- URTEAGA, M. "Ferrerías en Gipuzkoa. El río comofuente de aprovechamiento energético": Ibaiak etaHaranak (I. liburukia), Donostia: 1989.

- URTEAGA, M. (arg). Agorregiko burdinola eta errotak(Aia, Gipuzkoa). Arkeologia 3, Donostia: GipuzkoakoForu Aldundia. Kultura Saila, Euskara, Gazteria etaKirola, d/g

- ZABALA, Marta. "Ferrerías-museo. Patrimonio ydifusión de la siderurgia tradicional vasca": RIEV (EuskoIkaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria), 52-1 liburukia,Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2007, 287-302 or.

Kale Nagusia, 34. SEGURA Tel.: 943 80 10 14

ARANBURUHARATEGIA

bertako haragi, txorixo etaodolkietan adituak

Page 40: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

40

OAkultur elkartea

hizpidea

Sareko Zerain-ak

Bilatzen hasi eta Googlek 622.000 inguru sarreraeskaintzen ditu Zerainekin; Cerain idatzita berriz,61.000 gutxi gora behera. Grafia batekin zein

bestearekin, herriari buruzko kontuak ateratzen diralehenengo, eta horietatik oso hurbil, Madrilgo Zerainsagardotegia azaltzen da: non dagoen, ze janari motaematen duen eta gastronomoen aipamenak. Herriaren etasagardotegiaren artean Alberto Zerain mendizalearidagozkion sarrerak datoz: zein mendi igo dituen, ibilerahorietako kronikak eta elkarrizketak.

Abizen ibiltaria da Zerain, inondik ere. Mendizalearabarrak munduko gailurretara igo du, eta duela bostmende Fray Andres Urdanetak itasoetan zehar paseatuzuen, izan ere, Cerain zuen bigarren abizena esploratzaileordiziarrak; ama, Gracia de Cerain, olagintzari lotutakofamilia batekoa zuen, Legazpiren tarterikoa.

Abizen hori berbera -Cerain- darama musikari gaztebatek, Igor izenez, bizkaitarra; pianista, teklista etakonposatzailea, Simphonikey izeneko taldean dabil;musika akustikoa egiten dute, folk ukituarekin.

Zerain abizena hutsik ageri da batzutan sarean, etabeste batzutan Lopez de Zerain edo Saez de Zerainbezalako forma konposatuetan, Zeraingo jaunarenabizenak noizbait Arabara salto egin zuen seinale.

Baina Aizkorri ez ezik, Atlantikoa ere pasatu zuenZerain abizenak, izan ere, Ameriketatik dator oihartzuna,Boliviatik eta Argentinatik behintzat bai. Sare sozialetan,Facebooken eta Twitterren, ageri dira abizen hori

Elixabete Garmendia

daraman jendearen fitxak; adibidez Twitterren azaltzenda Carmen Zerain (Czerain), Boliviatik: "Bio Literatura,Gramática y Lingüística. Me gusta escribir cuentos ypoesías. Fanática de la lectura. Dibujo y pintura". Berehogei artikuluren zerrendan, gai askotarikoak jorratzendituela ikusten da, artearekin eta literaturarekin zerikusiadutenak batez ere.

Kuxkuxean segita, Argentinatik datorren aurkikuntzada hauxe: Marta Cerain. Batetik modelo bezala ageri da,70eko hamarkadan Buenos Airesen sortu zen "Asociaciónde Modelos Argentinos"eko kide. Aktorea ere bazen, etaArgentinako zortzi filmetan behintzat parte hartu zuen,1965 eta 1979 bitartean; gerora, 1988tik 1992ra,telesailetan lan egin zuen.

Ameriketatik haratago segi, Ozeaniara, eta han,Ozeano Barearen hego-mendebaldean, Guam dago,Mariana uharteetan handiena; ba uharte horretan Cerainizeneko herri bat ageri da. Gaur egun Estatu Batuenlurralde ez elkartua da Guam, baina XVIgarren mendetik1898ra bitartean Espainiaren mende egon zen, gainerakoMariana uharteekin batera; hain zuzen ere, Legazpikaldarrikatu zuen Espainiako erregearen jabetza Marianauharteen gain 1565ean, aurretik Magallanesek eginbezala. Legazpirekin zeraindarren bat ibili ote zenGuamen? Edo geroztikako izena ote da?

Topaketa bitxiak borobiltzeko, MendebaldekoBalkanetatik datorren hau: Cerain izeneko elkarteakSerbiako ijitoen kultura eta hizkuntza bultzatzea duhelburu, eta besteak beste hamaika eta hamalau urtebitarteko haur musikariei laguntzeko proiektu bat dauka,familiatik datorkien tradizio musikala gara dezaten. Kasuhonetan, Cerain hitza ez da hemendik joandakoa; hangoijitoen hizkuntzan "izar gidaria" esan nahi omen duCerainek. Koinzidentzia polita, ezta?

Interneten Zerain izenarekin kuxkuxean hasi eta zer ezdugun topatu: aktore bat, idazleak, musikariak... etaherri bat, non eta Guam uhartean, ia ia antipodan.Herriaren izenak izan ugari dituela, ezustekoakgainera.

Ozeano Bareko Guam uhartean dago Cerain izeneko lekua. Hondartza ederrak eta ur garbia daude bertan.

Page 41: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

41

OAkultur elkartea

hizpidea

Francisco de Goya y Lucientes (Fuentetodos, 1746 -Bordele, 1828) nekazaritza-giroko Aragoikoherrixka horretan jaio zen. Zereala landatzen zen,

eta gehienez bi solairuko harri-hormazko etxeak zituen,haizeak eta bakardadeak abailduta, erabatekoisiltasunean. Oso herri hotza zen neguan. Ehun etxe bainogehiago izan ez arren, udaletxea eta bi eskola zituen,Goyak ia bisitatu ere egin ez zituenak, eta haurrakjolasean ibili ohi ziren hondatutako gaztelu bat ere bai.

Baina, nongoak ziren Goyaren arbasoak? Nondikzetozen Goyatarrak? Manuel Lekuona historialariakzioen Goyaren arbasoak Zeraingoak zirela, etaGoyatarrek etxe bat eta orube bat zituztela Gipuzkoakoherrixka horretan. Baina, ba ote dute datu hauek bateregarrantzirik Goyaren pinturek artearen eta kulturarenhistorian duten kalitate eta esanahi ikaragarriarekinalderatuta? Nolabaiteko eraginik izango ote zutenGoyaren euskal sustraiek haren lanean? Izan ere, harenizaera menderakaitza (nahiago zuen egia edertasunabaino), forma desitxuratu eta groteskoak sortzeko joera,erlijioaren ikuspegi naturalista, sorginkeriarekikoerakarmena..., ez ote euskal jatorriaren seinale?Horregatik, agian, beste euskal margolari batek (InazioZuloaga) XX. mendearen hasieran Goyaren jaiotetxeaerosi, berriztatu, altzariak jarri eta xume apaindu zuen ,Goyaren berezko umiltasunarekin bat etor zedin?.Horregatik, agian, izan zituen Goyak horrenbeste laguneuskaldun?

Nolanahi dela ere, Gaspar Gómez de la Sernakzioenez, artistaren familia, jaiotetxea eta sorterria apalakziren. Goyatarrak artisauak ziren; obra-maisuak izan zirenbatzuk, eta aitonarik ospetsuena, erregearen eskribaua.Aita, berriz, altzari- eta erretaulen maisu urreztatzaileazuen. Lucientes familia, aldiz, kapare-kastakoa zen,baina, nekazariak izaki, pobrea. Bi belaunaldi besterik ezzeraman familiak Fuendetodosen. Hainbat idazlek -besteak beste, José Rogelio Buendía- diotenez, ordea,Goyatarrek Gipuzkoako Zerain herrixka zuten jatorri.Margolariaren birraitonak, Domingo de Goya, orubea etaetxea omen zituen, baita "odol-garbitasun" agiria ere.

Baina, zergatik da garrantzitsua Goya? Zergatikhartzen dira haren margolanak, hala nola Las majas,natura hilak, erretratuak, 2 de Mayo eta Fusilamentos,Caprichos eta Tauromaquia eta, batik bat, Pinturasnegras XX. mendeko modernotasunaren etaabangoardiaren hasieratzat? Zergatik dirau bere lanaklehen egunean bezain bizirik eta fresko? Zergatikerakartzen ditu horrenbeste ikusle arrunta nahiz aditua?

Erantzun batzuk ematera ausartuko gara: Botereari etabizi zen gizarteari aurre egiten gizon ausart eta hezigaitzazen; edertasunaren gainetik, egia eta errealitatea maitezituen, eta Tapices lanean islatzen den errealitatearen

ikuspegi baikorretik mundu-ikuspegi ezkorragora jo zuen1790 aldera. Gizon gor eta barnerakoia zen; isolatu etabere barnealdean kontzentratzen zen, irudimena etafantasia garatzen zituen, bere mamu propioak. Pertsonak,historia eta bizitzeko egokitu zitzaion garaia maite zituen,biziki maite ere. Ikaragarri atsegin zituen ehiza,emakumeak, haurrak, herriko bizia, otordu onak...Gizarteaz, monarkiaren botereaz, nobleziaz, elizaz etaherri xumeaz ikuspegi errealista, egiazalea eta kritikoazituen. Emakumeek eta haurrek bereziki erakartzen zutenGoya. Ezkorra eta umore onekoa zen, aldi berean. Ez oteGoya, gure bertsolari eta plazako komedianteen gisara,euskal adarjotzaile peto-petoa? Goyak, zalantzarik gabe,arbaso euskaldunak zituen, eta Zeraingoak, eta badirudihaien eraginik izan zuela. Hala adierazten dute Goyarenmundu-ikuspegiak eta izaerarik sakonenak.

Goya, Zerain eta Euskal HerriaEdorta Kortadi

Goyaren Aquelarre obra.

Page 42: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

42

OAkultur elkartea

hizpidea

Hiribarren, 24 Tel. 943 888 717 - 652 775 955 [email protected] - LAZKAO - Gipuzkoa

Argindarra Zerainen, Goierri aldean, beste lekuaskotan bezala garai bertsuan sartuko zen, agianbeste leku batzuetan baino lehentxeago. Zerainen

argi-indarrari buruz lehenengo paperetan azaltzen direnargibideak 1900 ingurukoak dira, Larraondoko zerranjarritako turbinarenak, baina ahozko tradizioan azaltzendenez, Urrusti-garakoan zen Zeraingo lehenengo turbinaeta alternadorea, 3 etxerentzat sortzen omen zuen indarra.Urrusti-garakoa, Urrusti-erdikoa eta Urrusti-azpikoarentzat.

Urrusti-garakoan etxearen goiko aldeko zelaian, gaurere hantxe dago, ur putzua edo aldaparoa egon zenzabalgunea, etxearen azpialdean Zegama aldetik etxearenkontra omen zen turbina eta alternadorea, eta handik bestebi Urrustitara alanbreak tiratuta, gaztainazko posteakjartzen ziren, gehienetan iraupen gehiago izatearren, etaposte horietan, puntan, kikarak jartzen ziren egurrean,daratulu zulo txiki bat egin eta roska-madera gisan hanbiraka sartuta. Puntan kikara horiek kristalezko edoportzelanazko bola batzuek izaten zituzten, aislantemodura, argi-indarrak zuen arriskua, pertsona edoanimaliak arriskutik hobeto babesteko, eta indarra berehelburura bidean galdu gabe iristeko.

Beste askoren gisara, Urrustiko zentralak zuen gabezinagusia uraren eskasia zen, eta urik gabe ezin argindarrabarra-barra sortu. Negu-iturri deitzen zaio, Oamenditikbehera datorren errekatxo batetik hartzen zuen ura,

neguan asko ez eta udan batere ez izango zen seguruenik,baina ahalegin latzaren ondorioz eta burua majo nekatutaasmatua. Xanti Muñoa eta Juli Telleriak emandakoargibideak. Orduko gizonak emandako aurrera pausobikain bat izan zela neronek ez dut zalantzaik egiten,euskaldunak aitzindari edo aurrerakoi izan baldin bagara,lanaren eta saiatzearen ondorioz, eta askoren buruargitasunez izan da.

Gauza horren adibide gaur eredutzat hartzen denLarraondoko zerra famatu hori da Zerainen, Larraondonaldaparoa dezentez handiagoa egin zuten. Gaur ere nahiduenak ikusi, dena berrituta martxan dago. Zeraingobigarren zentrala hori izango zen, 1900eko dokumentubat azaltzen baita gauza horren berri ematen duena.Larraondokoek etxerako sortzen zuten argindarra, bainahorrez gain bertako indarrarekin erabiltzen zuten zerra batoholak, tabloiak eta piketeak edo hesolak egiteko, etagarai bateko arpan-zerrarekin basoan zerratokia montatueta eskuz tabloiak egitea adinakoa izango zen. Garaihartarako ez zen nolanahiko aurrerapausoa izango hura,Larraondoko zerran, beste makina asko erabiltzenzituzten, etxean beraiek sortzen zuten argi-indarrarekin,arozgintzarako ziren gehienak eta baitaerrementaritzarako, sutegian ere are-hortzak, lau-hortzak,atxurrak, laiak eta baserrian behar zen erreminta denakzorrozteko.

Zerainen, inor aitzindari izan baldin bada, horiek

Argindarra ZerainenJoxe Mari Etxaluze

Page 43: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

43

OAkultur elkartea

hizpidea

Larraondoko Santiago eta Higinio izan ziren, haiek baiburua nekatu zutela, bestela ez zituzten ezerezetik aterazituzten haina gauza aterako.

Hortik ikasbide hartuta edo, 1920 eta 1930hamarkadan jendeak argi-indarra sortzeari ekin zion.Horretarako martxan zeuden errotaz baliatu ziren.Zerainen, bi errota ezagutu nituen nik martxan, bata,Iñurrategikoa eta bestea, Aizperrota, hau gutxiagoezagutu nuen, guregandik urrutixeago gelditzen zelako.Aizperrota aztertuko dut lehenengo. Errota honetan jarrizuten turbina eta alternadoreak Aizpe auzo guztirakosortzen zuen argindarra. Etxe denetara jarri ziren lineak,alanbreak, posteak eta abar. Denak Patxi Etxaluzek jarriakomen ziren. Argindarra serbitzeaz gain, linea denenzaintza eta konponketa, denak bere gain izaten zituen,baita bi edo hiru hilero argien kostua bezeroei kobratzeaere. Nik ez dakit zenbateraino errentagarria izango zen,baina hala egiten zuten behintzat. Aizperrotak ere,Urrustik eta Larraondok bezala, ur eskasia izango zueneragozpenik handiena, argindarra barra-barra sortzeko,baina larre motzean ohitutakoak, dagoenarekin pasatubehar izaten da. Maritxu Etxaluzek, Patxiren alabakemandako argibideak.

Orain Iñurrategi aztertu dezadan, Aizperrrotari buruzesan dudan guztiak, berdin balio du Iñurrategiri buruzesateko, eta gauza berdinak esaten ez naiz jardungo.Iñurrategik ur emari handiagoa zuen Urrusti, Larraondoeta Aizperrotak baino. Errota honek hiru erreketako urakzeuzkan bere aldaparora bideratuta: Aizpe erreka,Larraondo erreka eta Aldabe erreka. Baina argi-indarrezhornitzeko etxe kopurua ere askoz handiagoa zuen.

Iñurrategik argi-indarrez hornitzen zituen etxeak hauekizan ziren: Etxetxo, Etxeaundi, Arane, Barrenetxe, Zikiri,Sagastibil, Latxe, Mendi biak, Ostatu, Errerone, Olabide,Telleri, Izagirre, Kotxiki, Oiarte biak, Arakamane,Irukarate-garakoa, Irukarate-erdikoa, Etxeberri biak,Unsulategi biak, Arizti-barrena, Ganbaratxo, Xiotegi,Errementari biak, Bikarione eta Jauregi.

Errotako aldaparo koskor batek sortu zezakeen argi-indarraretzat agian, gehitxo. Garai hartan ez zen egongobaserrietan gaur dagoen adina tresna argindarrez ibiltzenzirenak, eta hala hobe. 6 bonbilla etxe bakoitzean,ipurtargia bezalako argia egiten zutenak, baina hala ere ezzen aurrerapen makala garai haietarako. Gauzak aldatudira ederki, gure bizi aldi honetan, eta oraindik gehiagoaldatu behar omen dute. Noraino iritsi behar ote dugu?.

Nik etxean argindarra betidanik ezagutu dut, etasenide zaharrenek ere beti ezagutu omen zuten,Etxeaundik bertatik bertara eduki ere, eta ez zitzaien askokostatuko hariak tiratzea. Ni ez naiz gogoratzen noiz utzizion Iñurrategik argia sortzeari, baina nik Paulino ezagutunuen, argiak kobratzen, eta poste puntara igo eta, argiakkonpontzen. 1943an behintzat ni eskolan hasi nintzenean,Paulinoren kargu zeuden lehen esan dudan etxe multzohorietako hornitzea eta konponketa eta kostuak kobratzea.

Beste etxe multzo batzuek, beste zentral batzuetatikjarri zuten argi-indarra. Sansebastiango Juan MariArrietak (Segura) garai hartan apretagintzan jarri zuenindustria eta aurrenetik denak eskuz josten ziren, apretaguztiak, baina tela edo ehuna makinaz egin behar izatenzen, baina hartarako argi-indarra behar eta komeriakerabiltzeko. Zentral koskor horietako bat jarri eta behar

Argindar postean jartzen ziren kikarak. Arriskutsuak zirelako beste teknika batzuek ordezkatu zituzten.

Page 44: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

44

OAkultur elkartea

hizpidea

haina indar emango ote zion eskatu omen zion iritziaPedro Garaialderi, nahiko argi-indar sortuko zionproiektua eta baiezko iritzia eman omen zion. Argibidehauek Patxi Garaialdek emanak dira

Sansebastiango Juan Marik Zegaman, Errota-txikiberea omen zuen, eta hortik argiak jartzeko proiektua eginomen zuen, Pedro Garaialdek (Pedro Lindok), Juan MariArrietak Zegamako Errota-txikin argiak jarri zituenean,hari kaso egiteko famili bat behar eta Segurako famili bathartu zuen lan horretarako. Otaegi Berasategi zen familihori, ama Maria Merzedes Berasategi, eta aita FranziskoOtaegi. Aita kamineroa zen eta andreak, argi-indar martxahorri kaso egitekotan. Hala, amak goizean argiak martxanjarri, turbinari ura emanez, eta gauean ura itxi eta argiakkendu eta aldaparoa urez beteta edukitzeko kontua edukieta horrelako lanak izango zituen beste batzuen artean.

Umeak hazi, etxeko burubidea egin eta abar, ez zuenhanka hankaren gainean jarri eta aspertzeko betarikizango. Famili hau, 1922 inguruan joan omen zenSeguratik, Zegamako Errota-txiki horretara. Argibidehauek Pakita Otaegi Berasategik emanak dira 2009komaiatzaren 27an 89 urterekin. Bera, 2 urte egin bainolehenago joan omen zen Seguratik, Zegamako Errota-txiki horretara. Bere amak eguneko pezeta bat omen zuenjornala, argindarra Sansebastianen behar zuten garaianmartxan jarri, errotako aldaparoa urez bete eta hari kontuegiteagatik. Garai hartan apreta tela edo ehuna, makinazegiten omen zen, Sansebastianen, apreta zoruak espartzuzeskuz egiten omen ziren eta tela gero eskuz josi, Pakitarenbi ahizpa zaharragoak, apreta josten hasi omen zirenSansebastianen, eguneko 6 erreal jornala, zenbat ordu lanegiten zuten ez zidan esan, geroago bera ere hala hasiomen zen.

Etxerako baino argi-indar gehiago sortzen omen zion

zentral horrek eta sobrante zeukan indar hori Zeraingoetxe multzo bati saltzen zion, etxe horiek ziren: Otatzabiak, Aldasoro, Ansostegi eta Benifiziaune. Horiek argi-indarrarekin ondo zeudela ikusita Goikoetxe-bekoak ereAnsostegitik posteak jarri eta etxean argi-indarra jartzeaerabaki omen zuen. Horretarako Barbari-haundiko JoxeMari arotzari esan omen zion. Hau langile artista omenzen, baina artista gehienak bezala juergista ere bai, etaSan Pedro egun batez gelditu omen zen argi horiekjartzera etortzeko. Goikoetxeko Juan Antoniori hitzaeman da, baita goizean etorri ere, eta Juan Antonio pozik,egun hartan etxean argiak izango zituelakoan. Joxe Mariktrepadoreak oinetan jantzi eta poste puntara igo eta laneanhasi ere bai, baina bai laster aspertu ere, eta trepadoreanhortzak postean kateatzeari utzi eta poste puntatikarrastan goitik behera aisa jatsi omen zen, eta hankan min

OSTATUJATETXEA

20214 ZERAINTel.: 943 80 17 99

Iñurrategiko errotaren azpiko tresneria.

Page 45: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

45

OAkultur elkartea

hizpidea

hartu zuela eta planta eta komeribatzuk egin omen zituen eta horzihoak Mutiloara festara, beste egunbatean etorriko zela esanda. Joxe Marihonek, Donostian lan egiten omenzuen eta auskalo noiz etorri zen argihoriek jartzera, Goikoetxeko JuanAntoniok nahi baino lehen ezbehintzat, ez zen izango. Argibidehauek Jose Antonio Iparragirrekemandakoak dira.

Juan Mari Arrietak argiakkobratzeko Felix Alkorta (FelixMeino) (Jodionorte) eta mote edogaitz izen asko zituen, gure Felixhonek, argiak kobratzen bakarrik ezomen zen ibiltzen, txaketa haundibatekin, beti poltsikoak intxaurrez,gaztainez, sagarrez edo etxerakomoduko bilatzen zuen edozertaz, ondobeteta ibiltzen omen zituen.

Felix hau Seguran udaletxean sekretario edolaguntzaile modura ere lan egin zuen, baina euskararenalde asko saiatutako gizona ez zen izan, gerra garaianFrankoren aldetik pentsakeraz eroria, eta bere euskararenaurkako grina gaizto horri azkeneraino eutsi omen zion.

Beste zentral bat Armaolan, errotako aldaparoko uraaprobetxatuz, Gillermo Zubizarretak jarri zuen. Honektransformadorea Segurako Markesaren baratza atzeanzuen, eta hortik banatzen zuen argi-indarra, Segurako etabaita Zeraingo etxe askotara ere, Armaolatik indarrahartzen zuten Zeraingo etxeak hauek ziren: Mendartebiak, Zabalegi-garakoa, Zabalegi-azpikoa, Ikorta,Kozmendi biak eta Tellaetxe biak, hasieran argiakkobratzen Gillermo Zubizarreta bera ibiltzen omen zen,baina gero bera zahartzera egin zuenean Felix Alkortajarri omen zuen lan horretan. Horrela sartu zen Zeraingoetxe denetan argi-indarra. Argibide hauek MendartekoInazio Intxaustik, Segurako Patxi Garaialdek, TellaetxekoKarlos Agirrek, eta Kozmnediko Jose Inazio Berasategikemanak dira gehienak eta neuk han eta hemen bilduak.

Zerainen etxe denetan esan dut, baina ez da egia osoa,oraindik Barbari auzoa gelditzen zait aztertzeko. Barbariauzora, Zegamatik jarri zuten argi-indarra. Errota-txikin,Juan Mari Arrietak jarri zuen zentraletik banatzen zenindar sobrantea eta hortik inguruko etxeetara eta Barbariauzora ere tiratu eta jarri omen zuten argi-indar kontu horisukalde denetan, Errota-txiki hau Loja ondoan dago. JuanMari Arrietarena zen eta berak jarri zuen zentral hori.Lehenago esan dut, Juan Mari Arrietak sobratzen zitzaionindarra saldu egiten zuela, eta Zegama aldean ere halaegingo zuen. Barbari auzora hortik omen ziren argiak, etaErrota-txiki inguruan beste etxe batzuetan behintzat erebai, adibidez: Bentan, Lojan, eta Altzibarren. Hortikaurrera zenbat etxe gehiagotara zen ez zen gogoratzen,baina argia kobratze lanak Pedro Garaialdek egitenzituela esan zidan. Argibide hauek Pako PikasarriBentakoak emanak dira 78 urterekin, 2009ko maiatzaren23an elkarrizketa batean.

Zentral honetatik, Arretxetik Amondraindik goraTellaintxo sakanetik barrena Muño (bi bizitza)baserriarekin omen zuen lehenengo lotura eta hortikBasazabal, Arrola-zaharra, Arrola-berri, Barbari-haundieta Barbari-Arretxe hornitzen omen ziren argi-indarrez.Orain bai esan dezaket Zerainen horrelaxe sartuzela argi-indarra. Herri dena osatu dugulako argi-indarranon eta nola sartu zen azaltzen. Argibide hauek KlaudioMendizabalek eta Julian Muñoak emanak dira.

Urte mordoska batean hala jarraitu zuen herriko argi-indar hornidurak, baina ez ziren oso argi bikainak izatengure etxeetan zeudenak, baina hobeak jartzeko aukerairitsi arte halaxe segi behar. Ipurtargiak zirela esan zidanMuñoko Klaudiok, argibide horiek eman zidanean, etahalaxe izan ere, baina hobeak jartzeko komeriak.

1945 edo 1946 inguruan Iberduero sartzen hasi zen etaMutiloatik barrena Murgiandik, Arakamanetik goraAntxaputxukora, altako linean transformadorera, argi-indarra ekarri zuten, eta lehengo argi lineak aprobetxatuzeta horiei Iberdueroren argi-indarra erantsiz asko hobetu

Iñurrategiko errotaren azpiko tresneria.

Errotara ura sartzeko ubidea.

Page 46: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

46

OAkultur elkartea

hizpidea

ziren argiak eta orduan utzi zieten Aizperrota, Iñurrategieta horrelako zentral koskorrak funtzionatzeari. Aizpeauzora Mañastegi-berri ondotik sartu zuten Iberduerorenindarra, han bai zegoen transformadore handi bat.Mutiloako Ergoena bailara ere handik mantentzen zen.

Baina Zerainen, Barbari auzoan, lehen bezala MuñokoKlaudiok esaten zuen ipurtargi horiekin jarraitzen zuten,eta oso haserre zeuden, beren artean bilera bat egin etaZeraindik, argi-indarraren linea bat tiratzea erabaki zuten.Udaletxean behar ziren baimenak eskatu, Iberduerorekinhitz egin beharrekoan hitz egin, dena konpondu eta 1947inguruan hasi ziren linea hori tiratzen, auzoko gizon etamutil gazte denak bildu eta kementsu ekin ere.

Antxaputxun hasi eta Aldabera jatsi eta handikMigeleneko terrenotan gora, Goenetxe eta Latxerentartetik, Kortatxoko puntara eraman zuten linea hori,handik Orubira eta handik Barbari-haundi baserriarenondora, hantxe zegoen transformadorea jarrita, eta handikauzoko etxe denetara banatuz jarri zuten argi-indar horiasko kostata, lanez eta diruz. Argi on samarrakedukitzeagatik pozik.

Denerako poste denak gaztaina egurrezkoak jarrizituzten, etxe bakoitzak bereak, bere terrenotan edobasoan zeuzkanak, eta ez zeukanak erosi egin behar, gerohaientzat kikarak eta kobrezko alanbrea erosi behar zen,eta lanaz gain, diru asko kostatzen zen halako obra bategitea. Muñoko Klaudio Mendizabalek kontatu zidanbitxikeri bat, argi horiek nola jarri ziren kontatzen hasizenean. Hura ere ahal zuena egiten hantxe lanean ibilia,orduan eskola baino sarriago izaten zen guretzathorrelako lanen bat. Antxaputxutik behera posteak jartzen

ari zirela, gizon talde hartan, erretzaile asko egon etatabako eskasia sortu, Ganbaratxon, garai hartan estankoazegoen eta bera mutil koskorra tabakoa erostera bidaliomen zuten, Kasimiro Lekuona Arrolakoak bi kaldopakete , Jose Mari Aizpeolea Muñokoak pakete bat kaldo,Patxi Muñoa Basazabalgoak pakete bat kaldo, etaBarbari-Arretxeko Bernardo Telleriak zeltas pakete bat.Ganbaratxora joan eta tabako pakete horiek Alejandrorieskatu zionean, honek beretzat izango zituela pentsatu etaez omen zion eman nahi hainbeste tabako, eta Klaudiokesan omen zion etxe ondora irten eta begiratzeko beraenkargu harekin bidali zuten gizonak lanean non ari ziren,hala Alejandrok ikusi zuenean egia esaten ari zela, halaeman omen zion tabako pakete haiek, orduan eregaztetxoei alkohola eta tabakoa saltzea galarazia zegoen,hala ere arto-bizarra, txori-mahatsa eta horrelakoakerretzen genituen, gizonago egiteko asmoz edo ustehorretan behintzat, Klaudio Mendizabal, ni baino urte batzaharragoa da 1936an jaioa eta neronek ez dut sekula ezzigarro bat, ez eta puru bat erretzen ikusi.

Bitxikeri hau eta antzeko asko, eta beste hainbatgertakariren ondoren, lana eta nekea franko hartu, diruaere franko gastatu eta jarri zituzten argi horiek Barbariauzora eta denak pozik egindako lanarekin, izan ere esanbehar dut, egiari zor, harritzeko moduko poste ilara jarrizutela, Antxaputxutik Kortatxora, ametraladoraktiratutako bala ere ez zen seguruenik zuzenago joango,Antxaputxutik begiratuta poste bat bezala ikusten zirendenak ilaran, ondo alineatutako soldaduak bezala, makinabat jenderi atentzioa eman zion obra hark, KasimiroLekuona buru zutela egindako obra izan zen hura, oso

Iñurrategi baserria. Ezker aldean aldaparoa dago eta aurrez aurre, errota zaharra ikus daiteke.

Page 47: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

47

OAkultur elkartea

hizpidea

harro egoteko modukoa, eta Barbari auzoko gizon etaemakumeak halaxe egon ziren egindako lanarekin etaetxean argiak izan zuten hobekuntzarekin.

Barbari auzoan bazuten ohitura jator bat, auzoko gizondenak juntatu eta udaberrian arkume bat hil etaburduntzin erreta jatekoa, elkarrekin patxada ederrean,kontu kontari eta pasadizoak kontatuz. OrubikoLarraondoko txabolan egiten zuten, geu ere eginda gaudearkume jatea, broma ederra pasatuz, mutil gazteak ginela.Guk bazkaria egiten genuen eta handik, arratsaldeanZegamara festara joaten ginen, baina Barbari auzokogizonek, merienda egiten zuten, argindarra Zeraindikbarrena handik pasatu zenetik. Argi alanbreri posteanenpalme bat egin eta argia jartzen omen zuten, hartaragauari pixka bat gehixeago helduz, giro ederrekoparranda apur bat gehiago luzatzeko. Halako batean DonLorenzo, herriko apaizak arkume jate horren berri jakinzuenean talde hartako norbaiti esan omen zion bera erepozik joango litzakeela. Hurrengo urtean elkarren arteanhitz egin eta bat gehiagogatik berdin izango zela etahurrengo urtean arkume jate hori antolatzen hasi zireneanhala, gonbidatu omen zuten Don Lorenzo. Eguna iritsizenean baita joan ere. Hala egin omen zuten arkume jatehori giro ederrean eta denak pozik. Baina horrelakoetanegiten da bixi-bixi edan eta muturra pixka bat berotzendenean komeriak. Don Lorenzo horrek norbaitekineztabaida gogor samarra piztu eta azkenerako haserreasortu, hala bukatu omen zen egun hartako arkume jatea.Denak pozik eta alai hasi zutena, denak minberatuta etazapuztuta bukatu. Don Lorenzoren erruz, urtehartakoarekin bukatu omen ziren Orubiko arkume jateak.Apaiz batzuk bakegile izaten dira, baina beste batzukgerra jartzaile, sotanak bakarrik ez baitu egiten benetakoapaiza eta prailea. Kontakizun hau Santi Muñori zor diot,berak kontatu zidan, bere aitari entzunda bezala, JuanMuñoa ere partaide izaten baitzen arkume jate haietan.

Urrusti hiru baserriek ez zuten parte hartuAntxaputxutik eraman zuten indarrarekin, argi kontuetanerrepublika independientea izaten jarraitzen zuten. HaiekZegamatik Arakama-errotatik zituzten argiak, Gaztanari-barrenetik gora Bost-haitzetatik barrena zuten linea.Baina oso argi kaskarrak omen zituzten, sukaldeanbonbilla bat handi samarra, argi polita egiten zuena, bainailuntzean ukuiluan behiak jaisteko sukaldeko bonbillaitzali egin behar, han zerbait ikusiko bazuten, nahikomiseria bazen hura, gainera onaren prezioa pagatu behar.Argibide hau Ines Apaolaza, Urrusti-erdikoak kontatuada.

Arakama-errotan 1929 inguruan jarri omen zutenargindarra sortzeko behar ziren makineri dena. OrdiziakoElkoro eta Larraondoko Santiago Alustiza Zabaleta omenziren lanak zuzendu eta argiak errotatik jartzen ibilizirenak. Argiak jarri eta berehala, aldaparo erdia luizibatek eraman omen zien eta ez errota eta ez argi geldituomen ziren, berriro aldaparoa egin zuten arte.Bajuarentzat bajeza eta pobrearentzat beti lana, bi esaldihauek nekez huts egiten dute bizitzan. Orduan ere halaizango zen. Argibide hauek Inaxi Aldasorok Azpaotza-txikin eman zizkdan 2009ko maiatzaren 23an. Nik Urrusti

hiru bizitzatara ere handik zirela argiak entzunda nuelaesan nion. Berak bazitekeela baina ez zela segurugogoratzen esan zidan, elkarrizketa egin nionean 89 urtezeuzkala esan zidan. Etxean argiak jarri zituztenean 8 baturte zituela berak, oraindik memoria ona dauka Inaxik,baina pixka bat bajatzera egina zeukala esaten zidan.Urteak ez dira alferrik pasatzen, ez Inaxirentzat ezta besteinorentzat ere. Lehengoari eusten orain komeriak esatenzidan, hori egia biribila.

Urrustira argiak Arakama-errotatik zirela RamonGoiburuk, Gaztanari-barrenak baieztatu zidan. BaitaManuel Gartziak, gaur Mantxola-txikin bizi denak, beramutikotan Urrusti-erdin bi urtez morroi egona omen daeta ondo gogoratzen da garai hartako argi kontuekin.Haize pixka bat irten orduko alanbreak elkar jo eta akaboargiak, eta eskasa baino batere eza okerragoa izaten zelabeti, esaten zidan berak.

Zerain argindar kontuetan beti izan zen aurrerakoiaedo aitzindaria eta aurrera ere kezka horrek halaxejarraitu zuen. Herri guztia argi-indarrez hornituta zegoenaspaldiko urte haietan. Baina hala moduzko lineak etahaizea, elurra edo edozein aitzakiagatik argirik ez zenizaten eta horrek kezkak sortzen zituen.

1973ko maiatzaren 10eko akta batean azaltzen denez,orduko udal taldeak erabaki bat hartu omen zuen, herrikoargi lineak berritu behar zirela eta zerbait egiten hasibehar zela. Garai hartan udal etxea zuzentzen zutenakhauek ziren: Anizeto Alustiza alkate, Joxe Mari Intxaustiteniente alkate, Antonio Alustiza eta Julian Telleriakontzejal. Egun horretan erabaki zuten Iberduero

Aldaparoko uraren irteera.

Page 48: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

48

OAkultur elkartea

hizpidea

S.A.rekin kontratu bat sinatzea, herriko linea denak berariuztea, linea berriak jarri eta herria linea hobeazhornitzeko, horretarako Anizeto Alustiza alkateabaimendu zuten kontratu hori sinatzeko.

Baina hor hasi bakarrik egin zen aldaketa horrenfuntzioa. Hortik aurrera lan eta eginbehar asko zegoenhori burutzeko, alkatea osasunez nahiko lanekin zebilelaeta Gobernadore Zibilari bere arazoen berri eman eta JoxeMari Intxausti, alkate izendatu gabe alkatetza lanakegiteko baimendu zuen, eta honek bere gain hartu zuenlan hau, baita argi-indar lan horrek sortzen zituenburuhauste eta gainerako lanak ere.

Horrela makina bat lekutan ateak jo eta makina batgestio egin ondoren Zeraingo etxe denetara ormigoizkoposteak eta lau hari tiratu zituzten, hiru argi-indarrarentzat eta bestea neutroa, noizbait ikusi zutenzeraindarrek amets hura egi bilakatuta. Beste zailtasunaskoen artean Larraondokoa eta Urrusti-garakokoaaipatuko ditut. Lehenengo aipatu dezadan Laraondokoa.Iberduerok ez zuen bere gain hartu nahi izan bertara lineatiratzea. Jartzen zituen bi arrazoiak, oso aparte zegoela etagastu hura egiteko etxe bakarra ez zela errentagarria.Beste arrazoia Larraondokoek ordura arte bere argi-indarpropioa eduki zutela eta ez zela inoiz Iberdueroren bezeroizan. Horrela argindarra serbitzeko bi kondizio hauek jarriomen zituen: linea berak markatuko zuela nondik norajoan behar zuen eta hortik aurrerakoa, linea tiratzeaLarraondokoen gain. Beste irtenbiderik ez eta hori onartubehar izan zuten.

Iberduero S.A.ak, Sagastibildik, LoatxipitikUrkullutatik barrena markatu omen zuen linea hori.Mutilotik Antxaputxura zetozen lehengo kableakudaletxeak eman, lehengo lineak zeuzkan posterikonenak ere bai, falta zirenak berak jarri, herriko jendeakauzolanean lagunduta, noizbait jarri omen zituzten argi-

indar horiek. Hala ere ia 40.000 pezetakostatu omen zitzaien dena;auzolanean laguntzen ibili zenjendeari emandako trapalako gastuaksartuta. Ez zen ahuntzaren gau erdikoeztula, garai hartarako horrelakodirutza.

Esan behar da Larraondok ia bestedenek bezala lau hari tiratu zituelaetxera.

Orain kontatu dezadan Urrustik zerzailtasun izan zituen. Hiru UrrustikZegamatik zeukaten indarra, berazhaien lineak ez ziren ZeraingoUdalarenak, horrez gain Urrusti-garakoa hutsik zegoen eta Iberdueronbaja emanda, horrek zaildu zuenZeraindik argiak jartzea, baina JoxeMari Intxaustik nolabait zuzenduzituen eta denak pozik argiak eta lineaonak jarri zirenean.

Denak pozik esan dut, bainaherriko famili denak ukitzen dituen,holako lan sakon bat egiten denean,

oso zaila izaten da inori minik eman gabe egitea, iaezinezkoa denak pozik uztea, eta Zerainen ere horrelakozerbait gertatu zen. Aizperrotako Patxi EtxaluzekAizpeako argi lineak bereak omen zituen eta ZeraingoUdalak gaizki ulerturen batengatik edo, herriko bestelinea guztiekin batera, Iberduero S.A.ri saldu omenzizkion, eta gauza horrek dezente minberatu omen zuenPatxi, garaiz konturatu izan balira, errez konponduzitekeen hitz eginda, heriotza ez beste dena konpontzenomen da-eta. Baina hura behintzat hartan pasa zen, etaPatxi bizi izan zen arte egon omen zen horrekin minbera.Bitxikeri hau Maritxu Etxaluze, Patxiren alabak kontatuada, etxetik argi-indarra eduki zuteneko berrien galdezkajoan nintzenean, eta egiari zor, inor minberatzeko batereasmorik gabe kontatu egin dut, historia jasota bezala oso-osorik kontatu behar dela pentsatzen dudalako.

1974ko otsailean Udaletxean kontzejal aldaketa egonzen, irten zirenak Julian Telleria eta Antonio Alustiza, etasartu zirenak Luis Aizpeolea eta Santi Muñoa. Joxe MariIntxaustik eta Anizeto Alustiza alkate jarraitu zuten. Urtebete lehenago kezkaz beteta hasi zuten lan hura, makinabat buruhauste, lan eta nekeren ondoren, egi bilakatutaikusi zuten.

1974ko abuztuaren bederatzian inauguratu zirenZeraingo argi-indarraren linea berriak. Zerainek horrelakendu zuen gainetik argi-indar eskasiak herrian sortzenzuen kezka eta egonezina.

Nire lantxo hau bukatzerako, nire eskerrik beroenakeman nahi dizkiet lan bikain hori burutu zutenei eta baitaniri lantxo hau burutzeko hainbat eta hainbat argibideeman didaten guztiei, beraien laguntzarik gabe inolaz ezinizango nuen lantxo hau burutu.

Bihotz-bihotzez mila esker denoi.

Iñurrategiko errota barrutik.

Page 49: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

49

OAkultur elkartea

bertsoak

Markos Alustizari bere 100.urte betetzean

-1-Ehun urtera iritsi zara zu Markos halabeharrezgertakizun hau gaur elkarrekinospatu dezagun pozezadin hortara bakar batzukiristen dira suertezez dakit pasta berezikoaizango zeran edo ezdakidana da oraindik ondozaudela zu osasunez.

-2-Suerte hori ez da egotennahi duenaren eskuangutxien uste duguneangaude hemen arriskuanzure bizitza eraman duzuoso era taxuzkoanosasun ona eta ondo zainduez leike jarri juzkuannik holaxe ikusi nahi zaitutoraindik urte askoan.

-3-Hogei urtekin tokatu zitzaizunzuri soldadu joateautzirik aita ama ta senideeta sortetxe maiteaurte betekin lizentziatuai zer nolako suerteaondoren egokitu zitzaizunberriz gerra egiteagazte denbora izan zenuenzuk deskalabroz betea.

-4-Intxortatik ikusi zenutenDurango bonbardatzenez zen samurra nahigabe hurabarruan lasai gordetzengeroxeago Gernika berrizdena erre ta kiskaltzengorrotoaren lanak ziradenez zen samurra ulertzengiza legean arrastorikanez zen inondik agertzen.

-5-Gorrotoaren menpean geneukanFrankok begitan hartuakhargatik ginen gupida gabehortaraino zigortuakbasakeririk ankerren denakjasatera behartuaknahiz ta gorputzak zauritan izanta bihotzak urratuakeuskaldunak ez ginaden jarriinoiz buru makurtuak.

-6-Horrexek eman zion Frankorisarri minik haundienahorregatikan isurtzen zuenhainbat gorroto gureganaaztu ez dugu inoiz egingo berak egin zigutenagorrotoa bizitzea da munduhontako gauzik txarrenagorroto gabe jardun dezaguneskatzen geurea dena.

-7-Gizatasunez jardun zinatengure herria defenditzennahiz ta barrutik sarritan egonikaragarri sufritzenzuen barruan gorrotorikanitxuraz ez zen kabitzennahiz gertatuak maitasuneraez zuen bat gonbidatzensaia zinaten gorroto gabegertatzen zena onartzen.

-8-Preso kartzelatik kartzelarapasatu hainbat denborahainbat salaketa tartean da handik lan gogorretaraburua makurtu egin beharkaziken esanetaragoseak eta hotzak hil beharhura gendun ibileraez dakit suertez edo milagrozbizirik atereak gara.

-9-Zerainen ere hamar bat lagunpreso sartuak barruanbi seme jarri aitaren zaintzanplaza honen inguruaneta gaitzerdi tiro bat sartuez zietela buruankezka haundirik gabe norbaitekhori re egingo zuanhalere sarri eleizatarajaunartzera ere joan.

-10-Markos bizitzan gutxi diradehau bezelako egunakgerra garaian pasa zenitungogorrak eta ilunakzorionean oroitzapenakdira orain haiek denakzure ondoan gaur hartzen gaitugu pozak ta maitasunakZeraingo herriak eskaintzen dizuzorionik beroenak.

Joxe Mari Etxaluze

2010eko maiatzean

Page 50: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

50

OAkultur elkartea

hizpidea

Sagar-urtea zer den badakigu.Intxaur-urtea edo gari-urtea erebai. Urte onak eta txarrak izaten

ditu naturak: oparoak batzuk, eskasakbesteak. Pasa ondoren esaten dugunormalean, ez etorri aurretik, urteaona ala eskasa izan den. Zail daetorkizuna iragartzea. Faktore askoizaten dira tartean, urak alde bateraedo bestera makurtzen dituztenak.Guztia ez da, halere, kasualidade hutsizaten. Zenbait kasutan posible da,etorkizuna aldez aurretik asmatzea.Gorabehera batzuk ziklikoak dira,izan ere, eta zikloaren lehenak geroairagartzen laguntzen du. Horrelakozerbait gertatzen da fruta-arbolekin:ez fruta-arbola guztiekin, eta ezurtero, baina bai hainbatean. Iazsagar-urte txarra izan zenez, aurtenona izango dela pentsa liteke: urte bizbehin ematen du sagarrak ugari.Iazko eskasiak aurtengo oparotasunaekarriko duela pentsa liteke beraz.Gertatu ere halaxe gertatzen ari da.Begira ibili gara aurreko batean,herriko eta inguruko fruta-arboletara:sagar-urte ona datorrela dirudi.Intxaur-urtea ere bai. Urte bizbehingo zikloa ondo beteko deladirudi, arbola kontuan.

Beste gauza askotan ere izatendira gorabehera ziklikoak. Hor dago,esate baterako, futbola. Ziklo-itxuranabarmena du horrek ere. Urterokoligaz eta antzeko lehiaketez aparte,hor daude Europako eta Mundukofutbol-txapelketak. Bata zein bestealau urtean behin izaten dira,Europakotik Mundukora bi urtekotartea delarik. Sagar-urtearenmoduan, futbol-urtea ere urte bizbehin izaten dugu. Orain dela bi urte,Europako txapelketa izan genuenpuri-purian: "la roja" gora eta "laroja" behera, ez zen giro bazterretan.Motiborik ez zen falta noski:Espainiako selekzioa atera zenazkenik txapeldun.

Pasa ziren orduko garaipen-hotsak, harrotasunak eta harrokeriak.

Bagenekien futbol-urtea izango zela,berriro ere, aurtengoa. Eznolanahikoa gainera. Europakotxapeldunek benetako aukera zuten,hainbaten esanean, Munduko kopaeskuratzeko. Baita gertatu ere,estreineko aldiz. Iker Casillas, XabiAlonso eta konpainia atera dirairabazle. Selekzio bakoitzaren joko-modua, entrenatzaileen jarduera etajokalari jakinen aparteko abildadeaaskoren ahotan ibili dira. Ikuskizunerakargarria izan dute kirolzaleek,txapelketaren inguruan: gogotikdisfrutatu dute. Jende asko egon dapantailari begira, ekipo batzuek etabesteek zer egiten zuten ikusi nahirik.Ikusi bakarrik ez: ikusi, bizi, sentitueta, ahal bada, "irabazi dugu" esannahirik egon da jendea.

Guztia ez da, izan ere, kirolezkogozamen huts. Hortik gorako tiraizoadu futbolak. Disfrutatzeaz gainerasufritu ere egin du jendeak, "gureak"irabazten ez zuelako, "gureak"irabazten zuelako edota, agian,motibo biengatik. Denetarik entzun

dut inguruan, herritik irten gabe.Entzundako komentario horietanzentratu nahi nuke gaurkoan. Futbol-kontu hutsaz gainera zer gertatu da,txapelketa dela medio, guregizartean? Askoren ustean, talde-nortasun jakinen norgehiagoka eta,hein batean, ohorea izan dira jokoan.Selekzio bakoitzaren ohorea eta, horidela medio, "gu"rea. Gaurkoidentitate kolektibo askoren ikur etamami bihurtu dira, izan ere,kirolariak eta selekzioak: bereziki,futbol-selekzioak. "Gu" izatearenagerleku, pizgarri eta bideratzailebihurtu dira aldian behingonorgehiagoka horiek.

Gatozen aurtengora: nola bizi izanda Zerainen, Espainiako futbol-selekzioaren norgehiagoka etagaraipena? Interes ukaezinez: futbol-orduan ez dut jende askorik ikusiherri-kaskoan. Etxean edo tabernanzegoen jendea, oro har; telebistagehienak pizturik zeudela esangonuke. Zer sentimendu erakarri ditunorgehiagoka horrek? Nola sentitu da

Futbol-urte, krisi-urte Mikel Zalbide

Page 51: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

51

OAkultur elkartea

hizpidea

"irabazi dugu" hori, zeraindarreneguneroko "gu" izatearen baitan?Zenbat "gu" dituzte gaur egunekozeraindarrek, zeraindar huts izatetikhasi eta, eskaileran gora eginaz,munduko hiritar izatera iritsi arte?Are gehiago: zer leku du zeraindarrenbaitan, era batera edo bestera,espainol-dimentsioaren eskailera-mailak? Izatea baino gehiagosentitzea da hemen kontua: espainolsentitzea, ez sentitzea edota nolasentitzea. Kontu delikatua noski:gertakari administratibo hutsetikharanzko eragina duen sentimendu-kontu bihurria. Euskal gizartearenaspaldiko bereizgarri eta mendeluzeko talkagune ezaguna. Nolatxertatzen da sentiera hori, garaibateko "zer gera gu, nor gera gu"harekin? Ba al du "la roja"-rekikoidentifikazioak lekurik, eta nolakolekua, "gu gera Euskadiko gazteriberria"ren ideario soziokultural ezhain aspaldikoarekin?

Euskaldun sentitzetik espainolsentitzera pasa al da jendea, uholdebizian, futbola dela medio? Ez:Manolo Escobarren "que vivaEspaña" eta antzekoak ez dira atzogoizekoak, eta "yo soy español,español, español" kantuak ez duinguruotan eztarri askorik lakartu.Txuritik beltzerako saltorik apenas

gertatu da, beraz, Goierri aldehonetan. Gauza bat da dena delaZerain, eta beste bat euskaldungehienak bizi diren Bilbo, Donostia,Gasteiz, Iruña eta herriburuak. Etagauza bat da txuritik beltzerakosaltoa, eta bestea alde bateranzko edobesteranzko desplazamendua, xumeaedo ez hain xumea. "Gure" garaipenhorrek, hedaduraz eta neurriz,abaniko zabala izan du itxura denez.Litekeena da Zerainen ere aldeakagertu izana bizilagun batzuetatikbesteetara. Harrotasun neurrigabe-aren eta indiferentzia edodisgustuaren punta-muturretan,gainera, hor erdibideko poztasunlasaia. Azken hori izan da, itxuraz,

Euskal herriko leku askotakonobedaderik handiena. Lehendiknabarmen kaleratu gabe zegoenhispano-konformidade modu batplazaratu da han-hemen. Nortasun-bilaketa zaharberritu baten seinale-marka izan liteke hori: espainoltasunaeta euskaltasuna termino antagoniko-bateraezinetan planteatzen ez duensentiera. Berria da ikusmolde hori,hainbatean, hirurogei urte inguruditugunontzat: bestelako enfasia zengure gazte-denboran nagusi.

Zer bide izango du horrekguztiak? Momentuko irakinaldia izanal da dena, ala denbora berrien bide-erakusle? Zaila da jakitea. Talde-nortasunaren alorreko birmoldaketalasai baina sendo baten aurreangaude, agian. Formulazioburubakarretik buru biz osaturikoformula alternatibora garamatzahorrek, egia baldin bada. Hots, euskaleta espainol dimentsioen orain artebaino formula bateragarriagoetara.Bateragarritasunezko formulazioakere bere lana izango du: txuri alabeltz aukeratu ordez erdibidekozerbait nahi duenak ere, zenbateantxuri eta zenbatean beltz erabakibehar du. Badu kontu horrek,nalanahi ere, bere garrantzia:funtsezkoa da hori, bereziki, euskalnortasun soziokulturalaren lekua

Tel: 943 18 70 49 - 943 18 70 45 20213 IDIAZABAL

IMAZ ETA CONTRERAS

PINTURA ETA PAPERGINTZA

izal

«Nola bizi izan daZerainen, Espainiakofutbol-selekzioarennorgehiagoka eta

garaipena? Interesukaezinez: futbol-

orduan ez dut jendeaskorik ikusi herri-

kaskoan»

Page 52: 2010-09-09 urtekaria

hizpideaZERAINurtekaria 2010

52

OAkultur elkartea

ahalik eta bizien gordetzekoaukerabideak esploratzeko orduan.

Perspektiba horretatik ere,badirudi mugarri moduko bat izandela aurtengo futbol-txapelketa. Guretalde-izaera pluridimentsionalazgogoeta egiteko aukera ederra emandu. Ohargarria da, nolanahi ere,talde-nortasunaren kontua (guregaztetan burges-txikien interessakonagoen distraigarri edo denbora-pasa huts omen zen afizio hura)zenbateraino bihurtu den, azkenurteotan, analisi soziopolitiko serioaskoren erdigune. Seinale da, azkenbatean, "nor gara?, zenbat gara? etanolakoak izan nahi dugu?" ez direlahain galdera ergelak. Futbol-urteoparoa izanik aurtengoa, sentieradesberdinen zenbatekoa etazernolakoa antzemateko aukeraederra izan berri dugu. Gauza batdago argi, nolanahi ere: intereshandia piztu du munduko txapelketaketa horren gerri-buelta osoak.Telebistari iltzaturik-edo egon dajendea. Zeraingo kalean ez da inorasko ikusi, zahar edo gazte, partiduajokatu denetan. Futbol-urtea izan daaurtengoa, dudarik gabe.

Futbol-urtea bakarrik ez: krisi-urtea ere bai. Futbola ez bezala, ustezuste gabean etorri zaigu krisia. Ustezuste gabe etorri da eta, burua aski

gailendua zuelarik ere, kosta eginzaio zenbaiti hartaz jabetzea.Azkenean, jakina, krisiari krisi deitubesterik ez da izan. Urte gogorrakizan dira 2009a eta 2010a enpresa-arduradunentzat, lanik gabe gelditudiren langileentzat eta, horrekinbatera, itxurazko lanik bilatzekoaukera handirik ez duten gazteaskorentzat. Horientzat bakarrik ez:baserritik bizi den jendearentzat ereurte txarrak dira hauek. Lehendikezinean zeramaten bizibidealarriagotu egin du krisi-kontu honek.Galdetu, bestela, esnegintzatik edoaziendak hazi eta haragitarakosaltzetik bizi direnei. Inoiz bainoegoera larriagoan daudela diotebaserritarrek, eta egia dioteseguruenik. Aspaldiko ezaguna dutekrisia. Oraingo koiuntura honeklarriagotu besterik ez du egin,lehendik aski kritikoa zuten egoera.Krisi-urtea baino areago, krisi-hamarkadak daramatzate horiekbizkar gainean.

Gatozen ordea aurtengo krisira.Aurtengora edo, zehatzago esanik,azken bi urtekora. Lanpostu askogaldu da hogeita lau hilabeteoan, etabeste hainbat lanpostu muga-mugandago. EREak gogor zabaldu dira han-hemen. Lan berri gutxi sortu da, orohar, galdutako lanpostuen ordainean.

Sortu diren lanpostu gehienak askibadaezpadakoak omen dira, gainera:lehengoak baino ahulagoakiraupenez, irabazbidez eta bestelakolan-garantiaz. Funtzionarioak etaerretiroa hartutako jendea izan dira,azkenik, krisiaren eragina hilerokodiru-sarreretan antzematen hasidirenak. Azkenak, oraingoz: gerokoaikuskizun dago. Galdezka hasi garaguztiok: zergatik hain gogor eraso dukrisiak? zergatik hemen? zergatikorain?

Aurtengo krisi hau ez da hemengokontu hutsa. Sektore jakin batena ereez: Kontinentala da larrialdi hau,gutxienez, eta sektore askotan ari daeragiten: etxegintzan bereziki, bainaez hor bakarrik. Ez da momentu

OIHARTE Nekazalturismoa eta erretegia

20214 ZERAINMaria Luisa Urrestarazu

Tel: 680 171 291

«Ez ote gara gure(eta gure planetaren)neurriaren gainetik

bizi izaten ari?Horrek ere krisi-

modu bat du berekin:berehalakoan

nezkez konpondukoden krisia»

Page 53: 2010-09-09 urtekaria

hizpidea ZERAINurtekaria 2010

53

OAkultur elkartea

bateko krisia ere: hamarkadaaskotako ibilbidearen ondorio da.Ipar Amerikako eta Europa zaharreko"Mendebalde oparo"aren larrialdizabal eta sakon baten oihartzun bizia.Krisi-eragileei dagokienez, badirudiIpar Amerikako eta Europako banka-kontuak izan direla krisi bere pizgarrihurbilak: zabor-maileguek eta diru-irabazteko jestio-praktika itxuragabejakinek piztu dute, antza, oraingoezinegona. Bere buruaz besteegindako hainbat enpresario handi,diru-analista boteretsu eta abar ezgenuen gure bizialdian ezagutu izan.Hil arteko giltzapean sartutakorik ereez. Guztion poltsikotik ordaindubeharko dugun zorra, zorraren zatibat, jestio-praktika horien errua da.Horien eta, bereziki, diru publikotiksalbamena eskuratu ondoan burualehengo lepotik dutela ageri direnenpresa-arduradunena. Oraingolarrialdiaren iturri hurbila hor egonikbadirudi, beraz, hortik hasi behardela gauzak konpontzen. Hortik etahorien inguruko beste batzuetatik:kabia seguruagoen bila batetikbestera ihesi dabiltzan diru-kontupribatuak kontrolpean jartzeakomeniko da, zenbait profesiotakodiru-irabazbideen aitormen-sistemasaneatzea, etxegintzaren filosofiasoziala (gutako gehienok inbertsio-bide seguru gisa ulertu izan duguna)birplanteatzea eta abar. Kontu horiekgarbitu gabe zail izango da krisiariaurre egitea.

Krisiaren kontua ez da ordea horbukatzen. Badira bestelako eragileak,goiko horiezaz gainera, oraingokrisia eragin dutenak. Hasteko,motibo geoestruktural zabala dagotartean: II. Mundu-gerraz geroztik,eta bloke sobietikoaren orain delamende-laurden inguruko gainbeherakupidagabeak areagoturik, Europaaberats zaharretik beste lekuetaradesplazatu da ekonomiaren ardatza:hasieran Ipar Amerikara etaJaponera, gero Asia urruneko bestehainbat lekutara (Txina eta Indiaburu izanik), arabiar mundura eta,azkenaldian, Brasilera eta bestezenbait ingurumen berritzailetara.Munduko ardatz geoproduktiboarendesplazamendu global hori nekezitzulipurdikatuko da orain, bat-batean. Ez orain eta ez hiruzpalau

urteren buruan ere. Merkeagoproduzitzen dute han, kalitatez ezdira hain gaizki moldatzen eta,zenbait alorretan, gu bezainteknologia aurreratuaz edoaurreratuagoz ari dira lanean. Jai-egun gutxiago egiten dute, lan-ordugehiago eta ongi-izatezko zerga-karga txikiagoz dihardute: nolaegingo die Europa zahar honekgoranzko herrialde horiei aurre,hemengo lan-baldintzak zeharo (gurekaltean) aldatu gabe? Bistan daberrikuntza teknologikoan izandezakegula gure plus-a,aurrerantzean ere. Horretan eta,errazegi ahazten badugu ere,mendeetako lan-kultura eragilean.Ikusteko dago, lehendik etxeanditugun edo bihar-etzi etxeraditzakegun plus-ahalmen horiekondo baliatzeko gai izango garen alaez. Belaunaldi oso bat beharko da,agian, produkzio-ur berriak zeraldetara isuriko diren ikusteko. Geurelekua bilatu beharko dugueuroparrok, eta horren barruaneuskaldunok, kontestu global berrian.

Motibo demografikoak erantsibehar zaizkio, bestalde, produkzio-ardatzaren desplazamendu-kontuhorri: haurrak egiteari utzi egin dioguEuropan, termino konparatiboetannoski, joan den mendeko 60ko (gurekasuan 70eko) hamarkadatik aurrera.Etorkin-uholde zabalak onartuta ere,adin-piramide berezia jeneratu dugu1980tik hona: lan-adineko herritargutxi, eta erretiroa hartutako (edohurrengo urteotan hartzeko) asko:gero eta zahar gehiago, eta gero etabizi-itxaropen luzeagoz. Nork eutsigizarte-molde horri, oraingo bizi-mailari kalte nabarmenik egin gabe?Kontuak larritu egin dira han-hemen,Europa gehienean. Gogoz kontrakoneurriak hartu beharko direla esanzaigu, Bruselatik eta beste zenbaiterabaki-gunetatik: erretiroa 65 urtetikgora (67koa entzun da oraingoz, epeertainera begira) hartu beharkodugula, medikura joaten gareneankontsultaren (eta interbentzioaren)zati bat geure poltsikotik ordaindubeharko dugula, eta abar. Krisi-moduhori ere ez da egun batetik besterakonponduko.

Motibo ekologikoak ere hordaude, azkenik: milioika urtez

sortutako erregai fosilak bat-bateanirensten ari gara, mundukotenperatura igotzen, itsasoak arrainikgabe uzten, soro-zelaiak ongarriartifizialez eta landare transgenikoberriz betetzen eta, ohiturasoziokultural berrien haritik, batetikbesterako joan-etorriak itxura gabeindartzen. Posible al da ibilera horiguztia, produkzio-egitura dinamikobat gabe eta ingurumenari kaltelarririk eragin gabe? Ez ote gara gure(eta gure planetaren) neurriarengainetik bizi izaten ari? Horrek erekrisi-modu bat du berekin:berehalakoan nekez konponduko denkrisia.

Galdera asko ekarri dizkigumahaigainera, nolanahi ere, aurtengourteak. Krisia ez da orain sortu, eta ezda berehala joango. Urteetako lanaeskatuko digu, onenean ere. Orainsegurutzat hartzen ditugunerosotasun batzuei uko egin beharkodiegu agian, bihar edo etzi. Baldintzaberrietara egokitzen ikasi beharkodugu. Urte askotako kontua izangoda hori. Aurtengo egonezinak aukeraona eman digu, dena den, 2010. urteakrisi-urte dela esateko. Ea 2011nbestelako panoramarik azaltzekomoduan garen. Guztia ez baitafutboleko txalo-jotzea, ez etaezinaren ezinaz negar-zotinkajardutea. Behar da itxaropenik, baitanahikunde hutsezko itxaropenik ere,aurrera egiteko. Hala izan da leheneta hala izango da gero ere: horibehintzat seguru da. Ea beraz notiziaalaitsuagoekin gatozen hurrengourtean.

Page 54: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

54

OAkultur elkartea

hizpidea OAkultur elkartea

Aiertzako sugegorria etaAraneko petrikiloa

Orain dela 65 bat urteko kontuarekin natorkizueaurten. Nire adinekoek ondo gogoratuko zaretegose-garaia deitzen geniola garai harri. Izan ere,

baserrietan bizi zinetenak kalean bizi ginenak bainaerrazago nahiz eraman, denetan nabarmendu genien gudaondorengo urte gogor haiei.

Ogia eta beste gauza asko estraperloan erosi behar, etazegoenean garesti, eta famili gehienentzat bizimodua era-bateko zaila eta zorrotza gertatu zen sasoi hartan.

Fabriketan lana egiten zuten senarren soldatarekinbakarrik ezin zuten familia aurrera itxuraz atera. Huraizan zen gure gurasoen bizimodu gorria.

Bide bazterretan eta malkarretan magina batbaratzetxo ikusten ziren, baina ez zegon denontzathainbat toki.

Nahiz eta kalean bizi, baserriko seme-alabak zirenak,lur muturren baten eske bere etxe aldera jo behar izanzuten. Honela barazki eta patata behintzat, hilabetebatzutan izango zuten.

Magina bat emakume gaztek, baratzean majo saiatuz,bete zituen bere umeen sabeltxoak, eta senar-emaztearenak ere bai.

Asteroko kartazaltxoan senarrak ekartzen zituentxanponak, etxebizitzaren errenta, argindarra, arropak eta

Josetxo Zufiaurre

oinetakoak, eskolak eta horrelako beharrak ordainduondoren ez ziren asko gelditzen.

Halako zerbait pentsatu zuten gure gurasoek ere, etaama Dorotea Zeraingo Inurritegikoa izanik, bertan bizizen anai Paulinori, Aiertzan sagasti gaineko otadia erreeta bertan baratza bat egiteko baimena eskatu zion.

Otea erre ondoren, Mutiloako Murgiondo baserrikoEujenio itzainari lurra goldatu eta maneatzeko arduraeman zion, eta lurra prestatu zionen, baratza egin zuen.

Beraz, bazeukan lana egin ahal izateko baratza, bainabizi zen Beasaingo herritik dozena bat kilometrotara.Baina horregatik ez zen kikildu, pentsatuta zeukan joan-etorria nola egingo zuen.

Hiru seme-alabak, sabeltxoa talo-esnez beteta,bederatzietarako eskolara bidali, aitak eta guk eguerdianbazkaltzeko janaria prestatu eta, korrika baten, astean hirubat aldiz trenaren geltokira joaten zen, hamaiketakokorreoa hartzera. Hantxe eseriko zen eguneanlehenbizikoz.

Baina denbora gutxian. Ormaiztegiko geltokirainobakarrik joaten bai zen. Handik, oinez, Danborrekogaintxora igo eta, garai bateko minatako trenbideaizandako bidetik Lierniaraino joaten zen; handikMutiloara jaitsi eta, Murgiondo, Kalpatxo eta Etxetxo

San Inazio kalea, 14 - Tel. 943 88 93 90 - 20200 BEASAINGaragarza plaza, 1 - Tel. 943 80 53 27 - 20240 ORDIZIA

San Frantzisko pasealekua, 8 Tel. 943 65 02 39 - 20400 - TOLOSA

LirainLurrindegi, Kosmetika eta Erregaluak

Page 55: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

55

OAkultur elkartea

hizpidea

baserrien ondotik aurrera, bere jaiotetxera, Inurritegira,iristen zen ordu bete oinez egin ondoren.

Gure amak, Inurritegin aldatu, behar ziren aitzur etatresnak bizkarrean zituela, Aiertzarako bidea hartzenzuen. Egun batzutan, gauza gehiago eraman edo ekarribehar bazituen, anaiaren astoa hartuta joango zen, bainagutxitan.

Lanean zerbait egin, etxetik eramandako mokadurenbat jan, eta berriro lau eta erdiak arte lanari ekingo zion.Arratsaldeko seietarako berriro Ormaizte-giko geltokirajoan beharra bai zuen, Beasaina zetorren korreoa hartunahi bazuen. Lau ordu eskas lana egiteko, ia bestehainbeste behar izaten zituen joan-etorriak etaprestakuntzak egiteko.

Hamaika holako ibilerak egin behar izan zituzten garaihartako emakume batek baino gehiagok. Sasoi oneanegongo ziren, baina denen beharra izan zuten.

Baratz hartan ateratzen zituen porru, aza, zerba, lekaketa abarretako barazkiak, poltsa handi baten sartuta,gainean ekartzen zituen gure amak, eta etekinazekarrenean pozik.

Udazken eta neguan ere, gure osaba Paulinokemandako sagarrak pozik asko jaten ziren gure etxean.Bai Marianeko gure amaren izebak, baserri askotan ogiaetxean egiten zutelako, jaso gabe gelditzen zirenrazionamentuko ogi gogorrak ere. Uretan beratzen edukiondoren labean sartu eta goxo askoak ateratzen zituengure amak.

Behin, gure ama baratzeko belar txarrak kentzen arizela, eskuineko eskuko hatz erakuslean ziztatakoa sentituomen zuen, eta sugegorri txiki bat ihesi nola zihoan ikusiere bai. Hatz gainean bi txulo txiki egin omen zizkion.

Egun hartan astoarekin joanda zegoenez, nekeak odolaez bizkortzearren, bere gainean jarri eta berehala base-rrira abiatu zen, eta zihoan eran konturatze omen zengauza onik ez zeukala. Baserrira iritsi, anaiarigertatutakoa adierazi eta bertan ziplo, ondoeza egindaerori omen zen.

Paulinoren ama Manuelarekin etxean utzi eta, korrikabatean, Arane baserrira jo zuen gure osabak. Bai bazekien hango aitona Saturnino petrikilo ona zela.

Abiatu dira biok presaka Inurritegi aldera, eta etxeanzeuzkan oilaskoak hartu eta berari azkar eramateko esanomen zion bidean.

Iritsi zirenean, bizarra mozteko labanarekin gureamaren hatz gainean ebakia egin eta iturriko ur-zorrotadaren azpian jarri omen zion. Eta gure amariorduantxe etorri omen zitzaion konortea.

Agindu zion bezala, Paulinok ekarri omen zizkion lauoilasko sukaldera eta, Saturninok berehala, bat hartu etaoilaskoaren ipurdia zauriaren gainean jarri omen zuen.

Jakina da oilaskoak ipurdia, gelditu gabe betimugimenduan ari duela. Eta mugimendu harrek, gureamaren hatz barruan sugeak utzitako pozoia zupatu etaatera egiten zion. Azkar erori omen zen oilaskoa ere,ziplo. Sukaldeko leihotik kanpora bota, beste bat jarri etahura ere berdin. Lau oilaskok eraman omen zuten martxaberdina.

Bitartean, ondoko Etxeaundi baserrikoak eta

Aranekoak eremartxan jarriomen ziren;batzuk Mutilo-ako sendagileaekartzera, beste-ak gure aitariberri ematera. A-rratsaldeko bos-tetan gu esko-latik etxera joa-terako bizi-lagunek bazeki-ten. Gure aita,lanetik irten, txirrindua hartu eta ziztu bizian joan omenzen Zeraina.

Gogoan daukat maiatza zela, Beasaingo festenaurretik mataderiko plazan "tio-vivo" eta gainontzekobarrakak muntatzen ari bai ziren.

Baserrian gure ama sendagileak ikusi ondoren, zerbotika hartu behar zituen esan eta, gauerako nolabaitetorri ziren etxera gure aita-amak.

Egunak bota behar izan zituen amak ohean, herrikosendagileak bisitatzen zuelarik. Gu berriz, eskolatik irteneta gero, Ordizian Sukiak zeukan izoztegira joaten ginenizotzaren bila.

Botikak hartzeaz gain, ohe gainean, ez bustitzekogoma bat jarri, eta besoa izotzarekin edukitzeko agintzenzion eta. Hala poliki-poliki, beso morea horia bihurtuz,joan zen sendatzen gure ama.

Baina ziur nago, botikak eta izotzak ez zutela gureama sendatuko, Araneko Saturninok egin zizkionerremedioekin pozoirik gehiena hain azkar atera ez balio.

Ah! Oilaskoak ere ez omen ziran hil. Euri zaparradaona egin omen zuen arratsalde hartan eta putzuan ondobusti ondoren berpiztu egin omen ziran lauak. Gaitzerdisikiera…

Iñurritegiko Dorotea, hamar urte geroago, 1956ko uztailaren 8an,Zeraingo neska gaztekin Arantzazun bere senarrak ateratakoargazkian. Zutik: Errementariko Enkarni Apaolaza, Ostatuko MilagrosAizpeolea, Arakamaneko Felipa Arrondo, Iñurritegiko Dorotea Goya.Makurtuta: Barrenetxeko Maritere Bereziartua, Arakameneko DoloresArrondo eta Zikiriko Kontxita Arriaran.

Saturnino Arakama

Page 56: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

56

OAkultur elkartea

haurren txokoa

Herri txiki baten bilaEgun batean, aitonaren etxera joan nintzenbisitan,aitona han zegoen bere egongelanpatxadan telebista ikusten baina ni ikusibezain laster altxatu zen egongelako sofatik.

Orduntxe, esan nion nire lagun batArgentinara zihoala udako oporrak pasatzeraeta historia batez gogoratu zen:

- Oraintxe Argentina esan duzunezgogoratzen naiz istorio batez -esan zidanaitonak.

- Kontatuko al didazu istorioa aitona?-esan nion nik, eta kontatzen hasi zen:

- Kontua da, orain dela urte askoArgentinan herri txiki-txiki bat zegoela, bainaarmada batek suntsitu egin zuen. Nire aitonak,hau da, zure herenaitonak kontatu zidan.

Nik, herri txiki horretara joan nahi nuen baina zure aitonak ez zidan uzten, eta nik esaneta esan baina ezin nuen inola ere konbentzitu, orduan, diru gehiago lortzen banuen joangoginela esan zuen eta bestela ez.

Dirua lortzera joan nintzen kalera eta 250pts. lortu nituen, aitari 250pts. lortu nituelaesan nionean, hotelerako bakarrik zela esan zidan diru hori eta gainera gau baterako bakarrik.Orduan kalera joan nintzen paseo bat ematera eta nire lagunak ikusi ninduen eta esan zidan:

- Zer pasatzen zaizu? Triste zaudela ematen du -esan zidan lagunak- bai, oso tristenago. Ezin dut Argentinara joan eta nik joan egin nahi dut herri txiki baten bila, esan nion nik.

- Lasai, nahi baduzu gurekin etorri Argentinara, baina, zuk ordaindu beharko duzuhotela- esan zidan nire lagunak.

Orduan lasterka bizian joan nintzen zure aitonarengana eta esan nion nire lagunakesandakoa, oso ondo iruditzen zitzaiola esan zuen eta joaten utzi zidan, segituan prestatunituen maletak.

Hurrengo egunean hegazkina hartzera joan ginen.Ni nire lagunaren ondoan joan nintzen eta oso ondo joan nintzen hegazkinean lo-

kuluxka bat ere egin nuen eta.Iritsi ginen Argentinara, maletak hartu, hotelean utzi eta herri txikiaren bila joan ginen.

Herri txiki bat interneten bilatu genuen otsail izena jarri genuen interneten baina ArgentinanOTSAIL esaten zioten. Oso izen arraroa benetan, otsail. Turista asko zeuden eta guk ere ikusinahi genuen eta ikustera sartu ginen.

Gauza asko zeuden, pitxarrak, etxeak erdi erorita�sukaldea ere bazegoen baina ezziren gure etxe, sukalde horietakoak ez, ez. Dena harriz josita zegoen. Oso polita izan zen etaesan ziguten sumendi bategatik suntsitu zela, baina ez zen horrela armada batek suntsituzuen. Esan ziguten bertako jendearen aztarnak ere bazeudela, hau da, eskeletoak etab.

Hotelera joan eta bertan pasa genuen gaua. Ni hurrengo egunean esnatu ixil-ixilik jantzieta gosaltzera joan nintzen. 11:00etan hartu nuen hegazkina ni bakarrik egin nuen dena.

Etxera itzuli nintzenean aita hor neukan zain, aitona, ama eta amonarekin.Oso ondopasa nuen eta gauza guztiak kontatu nizkienean liluraturik geratu ziren.

Horrela denbora asko pasa da eta orain 72 urte ditut ez dut historia hori inoiz ahaztuko.Horrela izan zen. HERRI TXIKI BATEN BILA jarri nion izenburua.

Maialen Alustiza

Page 57: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

57

OAkultur elkartea

haurren txokoa

EGUR PELLETA, BEROKUNTZARAKOBIOMASA SISTEMA AUTOMATIKOAK

EGURREZKO LEIHOAKETA ISKILARAK

ZERAINTel. 943 800 [email protected]

UdazkenaUdazkena, udazkena,Hego-haizea zuhaitzetan, urre koloreko hostoakairean,lurrean.Katagorriak arboletaneta gu basoanperretxikotan.

Haizea, Adur, Irenia eta Haitz

Asmakizunak

a) Zein hilabetek ditu 28egun?

b) Ume bat Deban jaio etaZerainera doa bizitzera. Nonhaziko zaizkio hortzak?

Erantzunak: a) Denek; b)Aahoan

Oihane Lazkanoiturburu

a) Geroz eta handiagoa izan,gutxiago ikusten naiz. Zernaiz?

b) Zer da, zu lehortzerakoanbustitzen dena?

Erantzunak: a) Iluntasuna; b) Esku-oihala; c) Isiltasuna

Izar Foroni

c) Edozein soinurekinhausten naiz. Zer naiz?

Page 58: 2010-09-09 urtekaria

ZERAINurtekaria 2010

58

OAkultur elkartea

haurren txokoa

Denborapasak

Ea asteko 7 egunak aurkitzen dituzun!

Irati Saez de Egilaz

Aurkitu eskolan ibili diren 11 haurren izenak:

A

T

Kokatu 4 garraiabideak gurutzegraman:HEGAZKINA, KAMIOIA, AUTOA, BIZIKLETA.

Oihane Lazkanoiturburu

Osatu eskolako 5 umek egin zuteneskulanaren izena:

Irati Saez de Egilaz

BertsoaEskola bukau oporrak hasi Gauza obeik ezin da ikusiGuazen denok pistinatara Goitik behera salto egitera

Benga launek goazen plazara Denok batea dantza egiteaMusikak jo korukok kanta Ta umek prestatu ezpata-dantza.

Doinua: Banakoa

Izar Foroni

Page 59: 2010-09-09 urtekaria

OAkultur elkartea

Page 60: 2010-09-09 urtekaria

OAkultur elkartea