3. zoriontasuna eta jainkoa edukitzea

2
3. ZORIONTASUNA ETA JAINKOA EDUKITZEA. Agustinen kezka nagusia ez zen bakarrik egia bat topatzea , bihotza aseko zuen egia aurkitzea baizik . Horrela bakarrik lor dezake zoriontasuna . Benetako zoriontasuna egia osoaz jabetzean datza , baina egia partikular guztiak transzenditzen dituen egia izan behar du , hau da , egia absolutua .Neurri absolutu hori Jainkoa baino ezin daiteke izan ; Jainkoa ezagutzeak eta edukitzeak zoriontasuna eskaintzen dio gizakiari .Jakintsua ez dena , ez da zoriontsua , zeren inor ez baita zoriontsua egia ez badu irrikatzen eta egia aurkitu ez duena ezin da zoriontsua izan . Greziar eszeptikoen arabera , adimenak ezin du inolako ezagutzarik egiatzat hartu , eta Agustinek eszeptizismoaren kontrako argudioak –Akademikoen kontra eta beste idazlan batzuetan- garatu zituen . Eszeptikoen tesia (“ez dago inolako ezagutza ziurrik ” ) kontraesankorra dela esaten du Agustinek , ezin badugu ezer ziurtasunez ezagutu , ezin dugu inolako ezagutza ziurrik ez dagoela dioen tesia ziurtasunez baieztatu . Bestetik , Agustinek eszeptikoen jarrera gainditzeko bigarren bat ere eskaintzen du : “si fallor sum ” : huts egiten badut ,nire burua engainatzen badut , orduan existitzen naiz ; hau da , nire adimenak huts egiten badu , orduan badakit , behintzat , huts egiten dudala , hots , ziurtasunez dakit huts egiten dabilen zerbait naizela . Horrek frogatzen du eszeptizismo absolutua ezinezkoa dela , egia badela eta ezagutza posible dela . Gaizkia ongiaren gabezia dela ulertarazi zionean Agustinek , gizakien barne mundua aurkitu zuen – ideien mundu platonikoa- . Barne prozesu horretan Jainkoa aurkituko dugu , eta Jainkoa egia bera denez barneko gizakian bizi da egia eta Jainkoa bera denez zoriona ez dugu kanpoan bilatu behar zeren Jainko kristaua “nire gauzarik barne- barnekoena baino barnekoagoa ”da . Zoriontasuna ez da lortzen gorputzaren desioak betetzen egia osoa izatean datza. Egiaren agustindarren bilaketa ez da kontenplaziozkoa bakarrik , fedea eta maitasuna suposatzen ditu . Zoriontasuna ezin da mundu honetan lortu , beste bizitzan baizik . Gizakia Jainkoa,

Upload: inama33

Post on 08-Feb-2016

40 views

Category:

Documents


10 download

TRANSCRIPT

Page 1: 3. Zoriontasuna Eta Jainkoa Edukitzea

3. ZORIONTASUNA ETA JAINKOA EDUKITZEA.

Agustinen kezka nagusia ez zen bakarrik egia bat topatzea , bihotza aseko zuen egia aurkitzea baizik . Horrela bakarrik lor dezake zoriontasuna . Benetako zoriontasuna egia osoaz jabetzean datza , baina egia partikular guztiak transzenditzen dituen egia izan behar du , hau da , egia absolutua .Neurri absolutu hori Jainkoa baino ezin daiteke izan ; Jainkoa ezagutzeak eta edukitzeak zoriontasuna eskaintzen dio gizakiari .Jakintsua ez dena , ez da zoriontsua , zeren inor ez baita zoriontsua egia ez badu irrikatzen eta egia aurkitu ez duena ezin da zoriontsua izan .

Greziar eszeptikoen arabera , adimenak ezin du inolako ezagutzarik egiatzat hartu , eta Agustinek eszeptizismoaren kontrako argudioak –Akademikoen kontra eta beste idazlan batzuetan- garatu zituen . Eszeptikoen tesia (“ez dago inolako ezagutza ziurrik ” ) kontraesankorra dela esaten du Agustinek , ezin badugu ezer ziurtasunez ezagutu , ezin dugu inolako ezagutza ziurrik ez dagoela dioen tesia ziurtasunez baieztatu .

Bestetik , Agustinek eszeptikoen jarrera gainditzeko bigarren bat ere eskaintzen du : “si fallor sum ” : huts egiten badut ,nire burua engainatzen badut , orduan existitzen naiz ; hau da , nire adimenak huts egiten badu , orduan badakit , behintzat , huts egiten dudala , hots , ziurtasunez dakit huts egiten dabilen zerbait naizela . Horrek frogatzen du eszeptizismo absolutua ezinezkoa dela , egia badela eta ezagutza posible dela .

Gaizkia ongiaren gabezia dela ulertarazi zionean Agustinek , gizakien barne mundua aurkitu zuen – ideien mundu platonikoa- . Barne prozesu horretan Jainkoa aurkituko dugu , eta Jainkoa egia bera denez barneko gizakian bizi da egia eta Jainkoa bera denez zoriona ez dugu kanpoan bilatu behar zeren Jainko kristaua “nire gauzarik barne- barnekoena baino barnekoagoa ”da .

Zoriontasuna ez da lortzen gorputzaren desioak betetzen egia osoa izatean datza. Egiaren agustindarren bilaketa ez da kontenplaziozkoa bakarrik , fedea eta maitasuna suposatzen ditu . Zoriontasuna ezin da mundu honetan lortu , beste bizitzan baizik . Gizakia Jainkoa, gorengo ongia , lortzen duenean bakarrik izan daiteke zoriontsua.Jainkoa gureganatu egiten dugu zeruan , eta zerura ailegatzeko egin behar dugun bidea bertutea praktikatzea da , Jainkoak tentazioei aurre egiteko laguntzen du gizakia , Jainkoaren grazia ematen dio .