3.txostena

8
LANKIDETZA IKASKUNTZA 3. Txostenaren sintesia

Upload: itziar-larinaga

Post on 22-Mar-2016

225 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

lana inda dana ondo

TRANSCRIPT

Page 1: 3.txostena

LANKIDETZA IKASKUNTZA3. Txostenaren sintesia

Page 2: 3.txostena

-Gela eta irakasleak

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA IKASGELAN

Ikaskuntza kooperatiboa ezaugarri hauetan oinarritzen da:

1. Pertsonen arteko erlazioak ikasteko duen potentzialean.

2. Errendimendu akademikoa handitzean. Aktiboki hartzen dute parte ikasketan.

3. Ikasleen dibertsitateari jaramon egitea.

4. Porrota gutxitu eta eskolako elkarbizitza hobetu, arreta indibidualizatu baten

bidez.

Irakasleak hiru rol bete behar ditu: Irakaslea baliabide moduan, irakaslea

autonomia erraztaile moduan ikasketa prozesuan eta irakaslea behatzaile moduan.

Ikasketa kooperatiboak gaitasun hauek hobetu beharko lituzke: Arazoak konpondu,

iniziatiba hartu eta heldutasuna gainerakoekiko harremanean, taldeko konfliktoak

gainditu…

Talde lana aurrera eramateko baldintzak honakoak dira: Ariketekiko jarrera irekia,

helburu komunak konpartitu, irakasle eta ikasle guztien inplikazioa, gelaren organizazio

egokia…

Ikasleek edukiez gain, beste hainbat gauza ikasten dituzte: gainerakoen

esperientziak eta eman ditzaketen soluzioak, lana eta ardura konpartitzen, arrakastak

eta porrotak konpartitzeak taldea motibatu egiten du etab.

1

Page 3: 3.txostena

EDUTEKA

WEB 2.0 ETA ZERBITZU NAGUSIAK EZAGUTU

Sarea CERN-eko zientzialarien lan erreminta izatetik, milaka milioi

erabiltzaileen espazio bat izatera igaro da. Sarea bigarren fase batean sartzen ari da:

web 2.0. Web honen sorrera 2006. urtera aurreratzen da.

Hezkuntzan ere garrantzia handia hartzen ari da, potentzialitate handiko

tresnak eskaintzen dituelako. Web m2.0 ez da bakarrik teknologia berrien multzoa, 6

ideia nagusi ditu puntu zentral moduan, pertsonak elkar komunikatzeko modua

aldatzen ari dena. Hezkuntzan gehien erabiltzen direnj programak honakoak dira:

Blogak, Wikiak, Etiketatzea, “Social Bookmarking”, Folksonomy, Multimedia

sharing, Audioblogging, Podcasting. RSS y Sindication.

IKT-ak ETA IKASKUNTZA KOLABORATIBOA

Kontuan izan behar dugu errekurtso hauen eragina gelan, batez ere maila

pedagogikotik begiratuta.

IKT-ak gelan sartzea, hiru planteamendu desberdinetan klasifikatzen da:

Computer Aided Instruction (CAY). Baliabideen erabilera konduktista

defenditzen du. Planteamendu hau 60.go hamarkadakoa da.

Computer-Supported Cooperative Work (CSCW). Ordenagailuetan oinarritutako

ikaskuntza kooperatiboa da. IKT-en integrazioaren posizio konduktisatak

gainditzeko lehen saiakera da.

Computer Support for Collaborative Learning (CSCL). Irakaskuntza ikaskuntza

prozesua talde giroan defenditzen du, baina beti ere talde eta gaitasun

indibidualak landuz. CSCLn berritzailea dena, teknologiaren eta sare birtualen

sarrera da, taldean lan egiteko.

2

Page 4: 3.txostena

CSCL-ren esentzia konstruktibismoa da, eta ikaskuntza prozesu sozial moduan

ulertzea. Askotan kolaborazioa eta kooperazioa nahastu egiten ditugu, baina kontzeptu

desberdinak dira. Ikaskuntza kooperatiboan irakaslearen kontrola handia da, taldearen

lana zehazten du, beharrezko informazio guztia ematen du eta lan egiteko estruktura

zehatza eta amaierako lanak nolakoa izan behar duen ezartzen du. Kolaboratzailean

berriz, taldeek autonomia gehiago dute lan egiteko modua eta informazioa

aukeratzeko. Irakaslearen lana laguntzea da. Beraz lan kolaboratzailea filosofia bat da

teknika bat baino gehiago, eta kooperatiboa gidoi bat da, taldeko lana egiten laguntzen

duena. Psikologiak, korronte soziokonstruktibistan egindako ekarpenak

irakaskuntzaren ikuspegi irekia eraikitzen lagundu dute. Korronte honetako baten izena

perspektiba teoriko teknikoa da eta hauek dira bere ezaugarriak:

Ezagutzaren eraikitze prozesua eta honen barruan irakaskuntza.

Irakaskuntza prozesu globala eta testuinguruari lotua izan behar da.

Ikaskuntzaren helburuak ez daude aurrez aldetik erabakiak.

Aktibitateak generadoreak dira, hau da, ikasleentzat esanguratsua den ariketa

batetik hasita, beste hainbat ekintzetara iristen dira.

Irakaslea profesional autonomo baten moduan ulertu behar da. Bere lana

ikasleen lana erraztea da.

Metodologia eta errekurtsoak, gela tradizionaletik elementu berritzaile bezala

ulertzen da. Eskola, ikasleek ahotsa duten eta sozialki ikasiko duten lekua

bihurtuko da. Leku libre, demokratiko eta integratzailean.

Ebaluaketa demokrazian zentratuta dago. Teknologiak, ikasleen prozesu

mental eta sozialak erraztu beharko lituzke.

CSCL dinamika martxan jartzeko erreminta bat sortu dute BERSATIDE ( Best

Practices Collaborative Design Editor). Hauek dira erreminta hauen faseak:

1.Fasea. Testuinguruaren analisia.

2.Fasea. Gaien eta Metodologiaren hautaketa.

3.Fasea. Errekurtso teknologikoen hautaketa.

4.Fasea. Prozesuaren planifikazioa

5.Fasea. Ebaluazio prozesuaren metodologia hautaketa.

6.Fasea. Produkzioa/ Garapena.

7.Fasea. Martxan jartzea.

8.Fasea. Errebisioa.

3

Page 5: 3.txostena

Teknika kolaboratiboak CSCL diseinuen aspektu esentzialak dira. Hiru teknika

Jigsaw, Brainstorming eta Piramidea dira. Gure diseinuko elementuak identifikatuak

ditugunean, martxan jartzeko teknologia eta konfigurazio erabilgarriak behar ditugu,

gure beharretara egokituak.

CSCL espazio bat martxan jartzeko errekurtso teknologikoekin, ezaugarri batzuk bete

behar ditu:

Erabilerak sinplea eta baliagarria izan behar du.

Pertsonen, taldeen eta rolen gestio sinplea baimendu behar da.

Ikasleen ebaluaketa erraztu behar da.

Tutoretzak eta besteekiko komunikazioa bultzatu behar da. Erabakiak hartzea

lagundu eta bultzatu behar da.

Egonkorra izan behar da.

Garbi erakutsi behar du fase, etapa eta lanen sekuentzia.

Erreminten integrazioa plataforma bakarrean egitea komeni da.

Ebaluaketa egiteko sistema bat pentsatu behar da, analisia bezalako irizpideak

integratuz. CSCL perspektibatik begiratuta, iturri mistotik etorritako ebaluazioa

proposatzen da. Errekurtso teknologikoek eskaintzen diguten abantailaz baliatuz.

Ebaluazio prozesua hiru fasetan banatuta dago: Preparatze fasea, kurtsoan zehar

ematen den fasea eta amaierako fasea. Ebaluazio bidean zehar, informazioa

gordetzeko lau teknika jartzen dira martxan: ekitaldien bilketa automatikoa,

obserbazioa, galdeketak eta debateen taldeak. Teknika hauek kuantitatibo eta

kualitatiboetan banatzen dira. Datu kuantitatiboak SAMSA izeneko erremintaren bidez

analizatzen dira. Datu koalitatiboa berriz, Nudist Vivo-ren bidez.

EDUCASTUR

WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA

Sarea etengabe eboluzionatzen ari den baliabidea da. Denbora gutxian web estatiko

batetik, web dinamiko batera pasa gara. Lehenengo web-ean erabiltzaileak paper

4

Page 6: 3.txostena

pasiboa betetzen du. Bigarrenean berriz, erabiltzailea parte hartzailea eta

kolaboratzailea da. Web berri honi web 2.0 deritzo.

Web 2.0 erabiltzaileak osatzen du, zerbitzuen, baliabideen eta erreminten bidez.

Gakoa parte hartzea da eta elkarren arteko interakzioa. Hau ez litzake posible izango

erreminta teknologiko potente, eskuragarri eta erabilera errazekorik ez balego.

Web 2.0 bilatzaileetatik eskuragarri dauden zerbitzuz gainezka dago, gainera hauetako

asko doako zerbitzuak dira. Zerbitzu guzti hauetan protagonista, konpartitzen duen

erabiltzailea da. Pertsona bakarraren saiakerak, bidea ematen du ezagutza konpartitua

dagoen sarea eraikitzeko.

Komunikabideen kontzeptua ere aldatzen joan da, web sozial eta blog-en ondorioz.

Ikusi bestela prentsa, irrati eta telebistek duten presentzia interneten, formatu

dinamikoagoekin eta parte hartzaileagoekin.

Hezkuntzak web 2.0ren potentziala ez aprobetxatzea akats handia izango litzateke.

Tresna honi esker, parte hartzea, kolaborazioa eta eraikuntza kolektiboa landu

daitezke. Bestetik gaur egungo ikaslea natibo digitalak dira eta beharrezkoa dute

informazio gizartean konpetente izateko garapena lortzea.

Informazioa jada ez dago ikasgeletan, baizik eta sarean. Beraz erronka informazioa

bilatzeko, elkartzeko eta lantzeko konpetentziak lantzea da, eta hau ezagutza

bihurtzea.

Beraz, web 2.0-k hezkuntza posibilitate handiak eskaintzan ditu. Ezagutzea,

konpartitzea, sortzea, parte hartzea eta erlazionatzea helburu hezitzaile garrantzitsuak

dira.

5