508 guaixe

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko maiatzak 15, ostirala • 2. aroa • 508. zenbakia Nafarroako Lauko Sokatira txapelketa Etxarri Aranatzen erabakiko da bihar, 17:00etan, pilotalekuan Koxka taberna Europako txapeldun ordea Kirolak >> 13 Kirolak >> 14 Lakuntzan jakiak integraziorako bitarteko Txingurriyek sustatu- tako egitasmoa Emaplaza, emakume musikariendako aukera >>14 Hondakinei Valorg >>5 Heldu den urtean eginen dute araztegia Ziordian >>5 Hamaika lore postu izanen dira Olaztiko azokan etzi Sasoiko landareekin, zuhaixkak, apainga- rriak eta beste >>5 >>7 Hondakin tratamenduari buruzo eskola tailerra >>5 Urbizu askatzeko eskaria etzi >>6 Bikoaren eta taldearen jendaurreko aurkezpena Altsasuko Gazte 2 Aste programazioaren barruan >>6

Upload: guaixe-fundazioa

Post on 22-Jul-2016

286 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 508 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko maiatzak 15, ostirala • 2. aroa • 508. zenbakia

Nafarroako Lauko Sokatiratxapelketa Etxarri Aranatzenerabakiko da bihar, 17:00etan,pilotalekuan

Koxka tabernaEuropakotxapeldun ordea

Kirolak >> 13Kirolak >> 14

LakuntzanjakiakintegraziorakobitartekoTxingurriyek sustatu-tako egitasmoa

Emaplaza,emakumemusikariendakoaukera >>14

Hondakinei Valorg>>5

Heldu denurtean eginendute araztegiaZiordian

>>5

Hamaika lorepostu izanendira Olaztikoazokan etziSasoiko landareekin,zuhaixkak, apainga-rriak eta beste >>5 >>7

Hondakin tratamenduariburuzo eskola tailerra

>>5

Urbizuaskatzekoeskaria etzi

>>6

Bikoaren etataldearenjendaurrekoaurkezpenaAltsasuko Gazte 2Aste programazioarenbarruan >>6

Page 2: 508 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 15a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaIñaki eta Jone. Maiatzaren 15ean,ostiralean, 19:00etan AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Zartako-k, Sofokao, Kaleginez etaAkort. Maiatzaren 16an, larunbatean,23:00etan Lakuntzako Biltokin.

Garabatos. Maiatzaren 16an,larunbatean, 23:00etan AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Estu & Larri. Maiatzaren 16an,larunbatean, 23:00etan Altsasukogaztetxean.

Arenna. Maiatzaren 16an, larunbatean,23:00etan Altsasuko Gernika tabernan.

Ansa ahizpak. Maiatzaren 17an,igandean, 19:00etan Etxarri Aranazkoplazan.

Txistu entzunaldi berezia. Maiatzaren20an, asteazkenean, 19:00etanIrurtzungo kultur etxean. Agoitzeko,Irurtzungo eta Uharte-Iruñeko txistumusika eskoletako ikasleak.

AntzerkiaOso printzesa iletsua. Maiatzaren16an, larunbatean, 19:00etanLakuntzako kultur etxean.

El gran teatro del mundo. Maiatzaren16an, larunbatean, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Puntido Teatro.

Pailazoak Txo, mimak txikia. Maiatzaren 20an,asteazkenean, 17:00etan AltsasukoBurunda pilotalekuan. Pirritx, Porrotxeta Marimotots.

DokumentalakEmarock. Iragana, oraina eta geroa.Maiatzaren 16an, larunbatean,19:00etan Etxarri Aranazko kulturetxean.

ZinemaEl nuevo exótico hotel Marigold.Maiatzaren 15ean, ostiralean,22:00etan eta maiatzaren 17an,domekan, 20:10ean Altsasuko Iortiakultur gunean.

Bizikleta irteerakAltsasu-Eulate-Altsasu. Maiatzaren16an, larunbatean, 9:00etan Altsasukokultur gune paretik. 108 km.Zikloturista taldea.

Irantzuko monasterioa. Maiatzaren17an, domekan, 7:30ean Altsasuko

Zumalakarregi plazatik. 82 km.Barranka txirrindulari taldeko mendibizikleta taldea.

Ibilbideak Botanika ibilbidea. Baso-loreak.Maiatzaren 17an, igandean, 10:00etanIrurtzungo Plazaola hotelean elkartu,Etxeberriko hilerrian hasi. Gida: FelixRey Bakaikoa.

ErakusketakKoldo Arnanzen arte eskola.Maiatzaren 17ra arte, astegunetan18:30etik 21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortiakultur gunean.

Pintura. Maiatzaren 16an,larunbatean, 18:00etatik 20:00etaraeta maiatzaren 17an, igandean,12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik20:00etara Etxarri Aranazko kulturetxean.

Emarock. Maiatzaren 16tik 31raEtxarri Aranazko tabernetan. SaioaCabañas.

Pachtwork. Maiatzaren 17an,igandean, egunean zehar EtxarriAranazko udaletxeko estalopean.

Itziar Nazabalen arte eskola.

Maiatzaren 18tik 31ra arte,astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.

Hitzaldiak Nola dago errausketaren kontuagaur egun? Maiatzaren 15ean,ostiralean, 19:00etan Altsasuko GureEtxea eraikinean. Hizlaria: 3MB.

Bi estatu eta Euskal Herriaren artekoborroka espetxe politikan.Maiatzaren 16an, larunbatean,11:30ean Etxarri Aranazko kulturetxean. Hizlaria: Juan Mari Olano.

Jakoba Errekondo. Maiatzaren 21ean,ostegunean, 19:00etan Etxarri Aranazkoliburutegian. Liburu aurkezpena.

LiteraturaEl arbol mágico. Maiatzaren 21ean,ostegunean, 18:30ean Ziordikoliburutegian. Monica Gallego Hernandoidazleak aurkeztuta.

TailerrakAlbum ilustratua. Maiatzaren 19an,asteartean, 17:30etatik 19:00etaraaurrera Irurtzungo Liburutegian.Yolanda Arrieta eta Aitziber Alonso.

Bestelakoak Gazte 2 aste. Maiatzaren 16ra arteAltsasuko Intxostiapunta gazte gunean.Ikusi 6. orria.

Lore eta landareen VIII. azoka.Maiatzaren 17an, domekan, 10:30etik14:00etara Olatzagutiko San Migelplazan (euriarekin, kiroldegian).

Arakil txirrindulari jantzia.Maiatzaren 16an, larunbatean,17:00etan Ihabarren. Neurriakprobatzeko.

Deialdiak Errausketarik ez! Maiatzaren 15ean,ostiralean, 20:30ean Altsasukoudaletxe aurrean.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 15ean, ostiralean,20:00etan Lakuntzako, Arbizuko etaEtxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 17an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Hilario askatu! Iheslariak etxera!Maiatzaren 17an, domekan, 19:00etanOlatzagutian.

Ferran SanchezPerianezOngi etorri, Ferran!! Oso zo-riontsu egin gaitu gure va-lentziar printzearen eto-rriak!! Musu handi bat zurefamiliaren partez eta bestebat Saioarentzat!!

Zaira Salazar VinagreZORIONAKzure 18. urtebetetzean!!

Primeran pasa zure egunean eta muxu asko zure familiaren partez.

BoltioZORIONAK Boltio! Denonkonpromisoz hi, Oihan, Luista gainontzeko guziekETXIA! Maite zaituztegu!Hire lagunak .

Asier Galarza ZubiriaZORIONAKpotxolo!!4 urte!! Handitzen, handitzen... Muxu asko.Etxekoen partez.

maiatzak 15-21Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Asier Galarza ZubiriaZORIONAK

zure familiaren partetiketa egun ona pasa. Muxu handi bat.

Bakarra:

Bazkideak:

Bazkideek deskontua

Page 3: 508 guaixe

motzean

Gaurkoa nekazarien egunaSan Isidro eguna edo nekazarien egu-na dela eta makina bat arakildarrentopaleku bihurtuko da EgiarretakoItxasperri ermita erromanikoa. Gaureguerdian meza izanen da. Elizki-zunean Arakilgo soro eta larreakbedeinkatuko dira ermita atetik.Bukatzeko, elkartutako guztiei ota-mena eskainiko die udalak. Arbizun,bestalde, arratsaldean, plazan, auza-tea izanen da. Afaltzera ere hain-bat elkartuko dira.

Aralarkoerromeriarakoprestatzen Arakildarrek eta irurtzundarrek Ara-larko santutegian hitzordua dutemaiatzaren 24an. 13:00etan Ara-larko aingerua gurtzeko aukera iza-nen da eta 13:15ean meza hasikoda. Hura despeditzean, 14:15eanherri bazkaria izanen da. Horreta-ra izena eman nahi dutenek bate-ko edo besteko udaletxeetatik pasabeharko du. Bi udalerrietan errol-datuak daudenek 16 euro ordain-du beharko dute eta erroldatuak ezdaudenek 24. Heldu den astelehe-

nera arte dago bazkarirako txarte-lak eskuratzeko aukera. Bi udalek Aralarrera joateko autobu-sa antolatu dute. Eguerdian Irurtzun-go autobus geltokitik abiatuko da.

Baso-loreakezagutzekobotanika-ibilbidea

Joan den urtean estreinakoz Arakil-go eta Irurtzungo udalek botanikaibilaldia antolatu zuten. Felix ReyBakaikoak gidatuta hamar pertso-nek Irurtzun inguruan dauden lan-dareak gehiago ezagutzeko aukeraizan zuten. Esperientzia horri segi-da ematea erabaki dute eta igande-rako botanika-ibilaldi berria antola-tu dute udalek. Udaberria bete-bete-an gaudela baliatuta, Reyk baso-loreeninguruko argibideak emanen ditu.Elkartzeko hitzordua, 10:00etan, Pla-zaola hotelean jarri dute. Handik Etxe-berrira abiatuko dira, hilerrian hasi-ko baitute ibilbidea.

3

ezkaatza >>JAKOBA ERREKONDOMaiatzak 21, 18:00etan, Guaixen ON LINE ELKARRIZKETA.Bidali zure galderak www.guaixe.eus bidez.

Larunbatean Sakanako ikastetxepublikoen mosaiko koloretsuazabaldu zen Olatzagutian. Bertsoeta dantza bidezko agurra egin zie-ten eskolako haurrek festara hur-bildu zirenei. Giro ederrean elkar-tu ziren makina bat sakandar. Gura-so elkarte bakoitzak bere ekarpenaegin zion jaiari bere tailerrarekin.Bateko eta besteko haur eta gura-soak hurbildu ziren haietara. Elka-rrekin ere aritu ziren: flash-mobjendetsuan, immigrazio zerbitzuakantolatutako ekintzetan, buruhan-diekin, pailazoekin eta beste hain-

bat jardunetan, ospakizunaren lelo-ak zioen moduan: Sakana herri-eskolekin sortzen.

Antolakuntzaz arduratu zenOlatzagutiko eskolatik esan digu-tenez, “eguraldiak lagunduta giroaparta nagusitu zen herriko pla-zan eta inguruan”. Eskolatik fes-ta aurrera ateratzeko lan eginzuten guztiei baita parte-hartzai-leei ere eskerrak eman dizkiete.Heldu den urte festa antolatzekolekukoa Irurtzungo Atakondoaeskolari pasa zioten, “onena opa-tzearekin batera”.

Elkar ezagutzanurtzenIrurtzungo, Uharte Arakilgo, Etxa-rri Aranazko eta Altsasuko hainbatjatorritako 40 bat pertsonek bat eginzuten kultur arteko txangoan igan-dean. Haien artean guraso asko, amakbatez ere. Ekuadordar, marokoar etaetxarriarrek elkarrekin UhartekoZamartze ermita bisitatu zuten lehe-nik. Gidaren azalpen guztiak jasoondoren, Lakuntzako San Saastinermitara jo zuten. Ermitan hamaiketakoa hartu eta hau-rrekin naturako gauzen bilketa eginzuten. Handik Arruazura jo zuten.Iturgain elkartearen ondoko belar-dian bazkaldu zuten eta, musikalagun, jolasten eta loreak aldatze-ko tailerrean aritu ziren. Ibaian fres-katzeko aukera izan zuten. Elkaragurtu aurretik guztiendako domi-nak izan ziren, guztiak elkar ezagu-tzan irabazle izan baitziren. Urteangutxienez bi txango antolatzekoeskaera luzatu zioten parte-har-tzaileek Sakanako Mankomunitate-ko Immigrazio Zerbitzuko teknika-ri Bego Zestauri. Heldu den urtera-ko plangintza berrituko zutelaaurreratu zien.

Giro aparta Sakanakoeskolen festan

SAKANASAKANA

Flash-mobaren ondoren trikitilarien doinuak zabaldu ziren Olaztin.

Page 4: 508 guaixe

astekoa

Raf Atxuri

Guaixe • 2015eko maiatzaren 15a4 iritzia

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Maria Luisa Zelaia MendiaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Obama eta Kuba: ez duk erraza konpai

Agian duela urte batzuk Cháve-zek Obamari eginiko opariak,hots, Galeanoren Ameriketakozain irekiak, eraginik edukizuen. Kontua da orain astebatzuk AEBetako presidenteakKuba dela-ta adierazi zituenakbarra eta izarren inperioko zainbatzuk ederki astindu dituela.Vietnam, Afganistan, Guatema-

la, Panama, Txile, Granadanahiz Nikaraguan eta beste herrianitzetan gauzatu dituzten txi-kizio, sarraski eta kalteak zibi-lizazioa eta askatasuna ekartze-ko asmoz eginak ziren, norkzalantzarik egin? Kuban inbasio-rik edo estatu kolperik ezin izanzuten burutu, baina bestelakoestutze bide ankerrak martxan

jarri zituzten. Eta horra, 50 urtegeroago estatubatuar presiden-te batek kolokan paratu du Kuba-ren alderako mardulena. Was-hington, Jefferson, Lincoln,Monroe… Nixon, Clinton, Bushjunior eta senior elkarri begirasinetsi ezinda… Hau ikuskizundekadentea! AEB (beraiek Ame-rika esango luketena) atzeko

patioko nano baten aurreanbelauniko isolamendu politikakuharte matxino musker horimakurtzea lortu ez duelako.Ikuskizun dago oraindik zeinondorio zehatz ekarriko dituenurte batzuk barru AEBetakojarrera berriak. Eta oraingoanere kubatarren ohiko esamolde-ak lagunduko digu hau guztia

zertxobait ulertzen: ez duk erra-za konpai! Kuban inoiz ez dadeus erraza suertatu, ez orain100 urte, ez orain 65 edo 15 urte.Eta ez dirudi 5 edo 20 urte barruhala izango denik. José Martí-ren amets humanista, ordea,bizirik dago eta amets horreta-tik gertuago egon litezke etor-kizun hurbilean.

Zenbait aseguru-etxe polizarengaldeketa aitzakitzat erabiltzenari da bezeroari dagokion estal-dura ez ordaintzeko, batez ere osa-sun-aseguru edo bizitza-asegu-ruetan. Heriotza, gaixotasunaedo etxeko istripua gertatu ondo-ren konpainiek milaka eurotakokalte-ordainketak ordaintzeari

uko egiten diote esaten dutenezkontsumitzaileak aseguruarenkontrataziorako informaziogarrantzitsua ezkutatu edo faltsu-tu zuelako. Dena dela, askotankonpainia beraren galdeketariburuzko informazio eza edokomerzializatze irregularra daegoera eragin duena.

Sarri, aseguru-etxeek argudia-tzen dute kontsumitzaileak poli-za sinatzerakoan aurretik zeudengaixotasunak ez zituela aipatu,edo etxeko balioa eta arriskuenberri ez zuela eman. Batzutan,aurretik zegoen gaitzak ez duoraingo gaixotasunarekin zeriku-sirik. Hau da konpainia batenkasua, zeinek adierazi gabekobelaun lesio batengatik kardio-baskular azterketa bat ordainduez zuena. Bertze batzuetan ger-tatzen denak ez du harremanikustez izkutatutakoarekin, adibi-

dez etxeko hodia lehertu eta ate-ra den urak kaltea eragiten badu.

Aseguru-kontratuaren legeakezartzen du izenpetzaileak egoe-rak eta arriskuak galdeketarenarabera adierazi behar dituela.Esplizituki ezartzen du kontsu-mitzailea “betebehar honetatiklibre izango dela” konpainiak ezbadio espresuki galdeketa egi-ten edo gaia ez bada azaltzen.

Batzutan, galdeketa kontsumi-tzaileari aurretik beteta ematenzaio polizaren agiri guztien arte-an, horri buruz espresuki ezer

esan gabe. Konstumitzaileak ase-gurua sinatzen du galdeketariburuz ezer jakin gabe. Geroagoaseguru-etxeak kontsumitzaileakaurretik jakinarazi ez duen zer-bait aurkitzen badu, hori adiera-zi ez zela argudiatzen du ez ordain-tzeko.

Batzutan, konpainiak ez duestaldura ukatzen, baina kopuruagutxitzen du adierazi gabeko ego-erari buruz jakinaren gaineanegonda prima igoko zen propor-tzio berean.Iratxe

barrutik kanpora

Galdeketa: ez ordaintzeko aitzakia

Hilario libre, konponbideaorain!Jon Zufiaurre eta Maitane Intxaurraga,Sakanako Sorturen izenean

Hilario Urbizu olaztiarra Mexi-kon atxilotu dutela jakiteak astin-du latza eman digu. Berrogeiurte pasa dira bere herria utzibehar izan zuenetik, ez du “demo-kraziarik” ezagutu. Euskal exi-lioak suposatzen duen drama-ren adibide gordina.

Hilarioren atxiloketa Espainia etaFrantziaren oldarraldi errepresi-bo berri baten testuinguruan emanda: gazte independentisten aurka-ko epaiketa, sententzia eta espetxe-ratzeak (torturarekin lortutakoauto inkulpazioak medio); gaixodagoen Ibon Fernandez Iradi pre-soa espetxean mantentzeko eraba-kia, Espainiako hainbat komuni-kabidek (El Mundo, La Sexta...)azkartu duten toxikazio kanpaina....

EZ da kasualitatea eraso guztihoriek egiteko aukeratu dutenunea. Bat, Euskal Herrian kon-

ponbidearen eraikuntza erraztekohelburua duten ekimen berriak pla-zaratu direnean (EH Bilduren Bake-rako Euskal Bidea proposamena,ETAk bere azken agirian berres-ten zuen prestutasuna...). Eta bi;Erregimenarentzat klabeak direnhauteskunde batzuen atarian.

Beste behin ere, Estatuek bor-tizkeria erabiliz irabazi nahi dutelehia politikoan galtzen ari dire-na. Ondorio garbia guretzat ere:Estatuak garaitzeko, biderkatudezagun gure konpromisoa, meta-tu ditzagun indarrak EuskalHerrian eta nazioartean, garatudezagun aske izateraino erama-nen gaituen Euskal Bidea...Maia-tzaren 17an, ar ratsaldeko19:00etan Olaztiko kaleetan etaMaiatzaren 24an hautestontzie-tan ditugu hurrengo hitzorduak.

Euskararen etsaiak, botoaketa propagandaJoseba Beltza Bengoetxea, Etxarriko EHE

Euskararen etsaiak dira euskara-ren beldur direnak. Badakite eus-kal hiztunen kopurua handitzeakeuskal identitatea indartu deza-keela eta horrek espainiar nazioproiektua ahuldu edo arriskuan

jar dezakeela. Eurek ere euskaraondasuntzat dutela esanen dute,baina hilzorian eduki nahiko dute.Hala, euskarazko hedabideei etaeuskarazko kultur ekoizpenaridiru-laguntzak kenduko dizkiete,administrazio lanetarako ez duteeuskaldunik kontratatuko, D ere-duaren kontra egiteko ingelesez-ko ereduak asmatuko dituzte,Nafarroaren zonifikazioa defenda-tu eta zonalde bakoitzeko legediaare gehiago bihurrituko dute,UEMAn dauden herriak UEMA-tik ateratzen saiatuko dira…

Euskararen etsaiak.Euskaldunok, euskaltzaleok,

ez diegu gure botorik emanen. Eta horretaz gain, Etxarrin eki-

men bat jarri dugu abian hautes-kundeen harira: maiatzaren 22an,ostirala, 19:30ean elkartuko garaplazan euskararen etsai diren alder-dien propaganda-orriak postontzi-ra botaz bueltan bidaltzeko. Propa-ganda erdara hutsez bidali digute-nena adibidez, eurek mugaturiko“zona vascofona” honetarako gutu-netan ere euskara baztertzeko lotsa-gabekeria dutenena.

Ekarri propaganda hori guztiaEtxarriko plazara maiatzaren22an, euskaltzale. Batera esanendiegu gure kontrako politika etamespretxurik ez dugula onartuko.

gutunak

Kontakizun ofizialek diotenarenarabera, itsas ertzetara iristendiren paterak etorkinenak dira.Baina hori ez da guztiz egia, geroeta gehiago baitira Europako kos-tetara datozen errefuxiatuak, etaez etorkinak, gerrate eta jarraipenpolitikoetatik ihesi iristen direnerrefuxiatuak baizik. Mugarikgabeko dimentsioak hartu dituentragedia humanitario baten aurre-an gaude. 800 pertsona desagertu-ta Mediterraneoan soilik, duela ezasko. Ez dira lehenak, eta tama-lez, ez dira azkenak izango. Orainartean emandako irtenbideakharresiak indartzera mugatu dira,honen ondorioa heriotzen goraka-da izan delarik.

Europan sartzeko bide legal etaziurren eskasiaren aurrean, Euro-par Batasunak irtenbide bakarrauzten die gerretatik ihesi eta haienlurraldeetatik ateratzen diren per-tsonei: mafiekin harremanetanjartzea, Europako kostetara iris-teko eta asiloa eskatzeko.

Espainia bezalako lurraldebatzuetako arduradun politikobatzuk zalantzan jarri dituzte hain-bat tokitan eman diren erreskateekimenak, “efecto llamada” sor-tzeko kezkaren argudiopean. Horrihelduta, gobernariek duten bizi-tzak salbatzeko betebeharrari biz-kar ematen diote. Modu horretangero eta gehiago izango direla eto-rriko direnak kontutan hartzeariuko egiten dioten bezala. Portae-ra hauek oinarrizko balioetatik atuzten dute Europa bera: giza duin-tasunari eta giza eskubideei erres-petua; elkarbizitzarako ezinbeste-koak diren balio moral eta etiko-etatik at jartzen dute Europa.

Horregatik, Europak: -Naufragioek ekartzen duten dra-

mari bukaera emanen dioten neu-rri zehatzak hartu beharko ditu.

-Asilo eskubideak dakartzanerizpideekin bat egin beharko du.

-Politika migratorioak berritubeharko ditu, migrazio legal etasegururako bideak irekiz.

Neurri hauek egi ez diren bitar-tean, emango diren heriotzenerantzunkizuna, drama honibukaera emango dioten neurriakhartu ez dituzten ordezkari poli-tikoena izanen da.

Immigrazio zerbitzua

hara zer dien

Libre mugitu etaasilorako eskubideanorentzat?

Page 5: 508 guaixe

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak(NEZ) asteartean jakinarazi zue-nez, hiri eta industria hondakinenkudeaketa integralerako enplegueskola tailerra diruz lagunduko du.128.620 euro emanen ditu horre-tarako. NEZek jakinarazi duenez,diru-laguntzaren erdia EuropakoGizarte Funtsak finantzatu du.Sakanako Mankomunitateak sus-tatu du eskola tailer hori KerabiGestion Medioambiental, S.L. etaVermican Soluciones de Compos-

taje, S.L enpresekin batera. Eskola tailerrak 6 hilabeteko

iraupena izanen du eta Altsasuneginen da. 15 pertsona ariko dira,langabezian luze daramatenhamar eta 30 urte baino gutxiagoduten bost gazte. Zuzendari etaprestatzaile baten esanetara ari-ko dira.

E u ro p a ko B at a s u n a re ndatuak eskutan, Mank-etik argu-diatu dutenez, birziklatzearenhazkundeak lanpostuen sorrera

ekarriko du. “Horretan gakoada materia organikoaren kude-aketa zuzena”. Hondakin motahorren kudeaketak lanpostuaksortzeko aukera ematen duelako,beraz, langabeak horretan treba-tzeko enplegu tailerrerako diru-laguntza eskaera egin zuen. Joanden urteko deialdian Mank-ek ezzuen laguntzarik jaso, bai, ordea,2011n eta 2012an; baso lanetara-ko enplegu tailerrak egin zirenorduan.

sakanerria >>ALTSASU

PRIMITIBAK 10.000 EURO ALTSASURA.Igandean Loteria Primitibako Jocker jokoak10.000 euroko saria utzi zuen Altsasun. San

Juan kaleko loteria saltokian zigilatu zentxartela. Saltokiko kudeatzailea aldatu dene-tik orain arte eman duten sari handiena da.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 15a 5

Ziordia»

SAKANA

»»

Baso lanei buruzko enplegu tailerreko bilera bat. Egun 3Dkoa egiten ari dira.

Frantzia, Belgika, Txipre, Eslovakiaeta Sakanako ordezkariak biltzendituen Valorg proiektukoordezkariak Altsasun elkartu dira,atzotik bihar arte. Lanpostuaksortzea helburu duen Europakoproiektuaren nazioarteko bigarrenbilera izanen da

Sakanako Mankomunitatea hon-dakin organikoen balioztatzeareninguruko Europako Valorg proiek-tu bateko kide da. Europako Bata-sunaren prestakuntza bidezko lansorkuntza markoaren barruan,Progress programan kokatutadago proiektua eta 18 hilabetekoiraupena du. Proiektuko kideekaurreneko bilera otsailean eginzuten Estrasburgon. Ondorentokian tokiko proiektuak ezagu-tzeko bisita erronda hasi dute,lehen geldialdia Sakana, Altsasu,izanik. Irailean Txipren elkartze-koak dira.

Batzuk konposta lantzen ari dira,besteak biogasa. Herrialde bakoi-tzean proiektua aurrera eramate-ko erakundeek, unibertsitateek etaenpresek clusterrak sortu dituzte.Aipatu bileretan cluster bakoitzakbere proiektuaren garapena zein denazalduko du. Aldi berean, guztienartean helburuak eta egitasmoakpartekatuko dituzte.

Aldi berean, hainbat lan taldesortu dituzte: ebaluazioa, lan ber-dea, lanpostuen prestakuntza etamateria organikoaren berreskura-pena. Haien egitekoa hurrengo pau-soak zehaztea eta prozedura eta pro-tokolo komunak finkatzea da. Bai-na ez dira Gure Etxea eraikinetikatera gabe geldituko. Atzo arratsal-dean Arazuriko eta Noaingo mate-ria organikoa kudeatzeko azpiegi-turak bisitatu zituzten. Bihar arra-tsaldean, berriz, Altsasu inguruetanbarnako bisita gidatua izanen dute,

ingurua ezagutzeko.

Valorg proiektua Materia organikoaren kudeaketa-ren inguruan lanpostuak sortze-ko aukerak eta hezkuntza aldetikdauden beharrak eta aukerakaztertzea da proiektuaren helbu-rua. Sakanako Mankomunitateaburu duen clusterrean Nafarroa-ko Unibertsitate Publikoa (NUP),Sakanako Garapen Agentzia etaVermican eta Kerabi enpresakdaude.

Sakanako bost helburuakProiektuak langileen perfilaketa materia organikoa ondokudeatzeko behar diren hezkun-tza programak garatu nahi ditu:· Arbizun konpost planta bat sor-tzen bada, hura kudeatzekobeharko liratekeen langileenperfilak aztertu eta hezkuntzaprograma bat garatu. Hondaki-nen kudeaketa integralerakoenplegu tailerrarekin lotuko da. · Sakanan auzokonpost bolun-tario sarea sortu eta NUPen bidezhezkuntza zertifikatu ofizialaemateko aukerak aztertu, eta hez-kuntza programa garatu. · Materia organiko sortzaile han-diendako hezkuntza programagaratu, Arbizun konpost plantaaurrera ateratzen bada haradoan materia organikoaren kali-tatea eta kantitatea handitzeko.· Materia organikoaren kudea-ketaren inguruko NUPen udaikastaroak Sakanan egin. · Konpost plantaren produktua-ren merkatu potentzialak azter-tu.

Nilsa enpresa publikoak ZiordikoUdalari hondakin urak tratatzekoplanta egiteko lizentzia eskatu dio.Jesus Arrese Galbete alkateak azal-du digunez, Nilsak 2016an lanakegin eta martxan jarri nahi du.“Ziordikoa, araztegi txikia izanenda”. Alkateak lana beharrezkoadela adierazi digu, “gaur egun Mira-ri kale ondoan dagoen hobi septi-koan biltzen dira ur zikinak. Usai-

nak sortzen dira eta ur beltzakibaian bukatzen dute. Aldian behin,hobi septikoa garbitzeko Nilsakkamioia bidaltzen du”.

Araztegi berriak horrekin buka-tuko du. Texeria bidean, Olatzagu-tiarako bidean, Ziorditik 600 batmetrora eginen du Nilsak araztegiberria. Hobi septikotik hara luza-tuko du hodia. Araztegiak urak gar-bitu ondoren ibaian bukatuko dute.

Mank-ek hondakinen kudeaketa eskolatailerrerako diru-laguntza jaso du

Europako Valorg proiektuko kideen bilera

Altsasuko Gure Etxea eraikinean bildu dira proiektuetako kide europearrak.

Iazko azokako postu bat.

Ur araztegiaheldu den urterako

Lore eta landareeskaintza zabala,azokanDomekan, 10:30etik 14:00etaraOlatzagutiko San Migel plazan

Olatzagutiko Udalak zazpigarrenezlore eta landare azoka antolatu du.Hamaika salmenta postuk eureneskaintza eginen diete azoka bisi-tatzen duten guztiei. Lore eta lan-dareez aparte, lorontziak, aroma-terapia, lorezaintza, natur kosme-tika, erlezaintza, sendabelarrak etabeste izanen dira. Eguraldiak lagun-duko ez balu azoka Erburua kirol-degian eginen litzateke.

Page 6: 508 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 15a6 sakanerria

Lakuntza»

Etxarri Aranatz»

SAKANA

Altsasu»

Altsasu»

Lehiaketak, mural margotzea, dan-tza eta kirol erakustaldiak etazine-forumak izan dira orain arteGazte 2 aste egitarauan. Altsasu-ko Udaleko Gazteria Sailareneskaintzak asteburuan segida du.Musika izanen da nagusi (ikus 15.orria). Baina gazte afaria eta kar-tetan aritzeko aukera ere eskaini-ko ditu.

Egitaraua>> Maiatzak 15, ostirala19:00etan Iñaki eta Jonerenkontzertua.

>> Maiatzak 16, larunbata17:30ean Mus txapelketa, 16 urtetikgorakoendako. 5 euro bikoteko. 21:30ean Afaria. 23:00etan Garabatos taldearenkontzertua.

Igandean dominak banatu zituztenodol emaileen artean. Horrekinbatera Uxua Garciandia ordezkariberriaren aurkezpena egin zuten Larraitz Amadoz Lazkano

Eguraldi ona lagun izanik, zila-rrezko zein urrezko dominenbidez Lakuntzako odol emaileakomendu zituzten igandean. Oso-

tara 131 emaile daude Lakuntzan2014 urteko datuak kontuan har-tuz gero. Odola ematearen garran-tzia nabarmendu nahi izan zutenegindako ekitaldian. Elkartasunekintza honek pertsona askorenosasunean modu ezberdineanlagundu dezake eta horretaz ohar-

tarazi nahi dituzte, besteak bes-te, gazteak.

AitortzakMeza eta gero elizan dominakbanatzeko ordua iritsi zen. Lehe-nik, zilarrezko dominak banatuzituzten, hogeita bost baino gehia-gotan odola emateagatik. Hauexekjaso zuten domina: Javier Betelu,Maria Mar Cartagena, AntonioFlores, Miguel Irurzun, Rosa Saezde Adana eta M. Lourdes Sagasti-beltza. Urrezko dominak berrogei-ta hamar baino gehiagotan odolaemandakoen artean banatu zituz-ten: Jose Miguel Flores, Juan Isi-dro Gaya, Ana Mary Lopez eta Kris-tina Uzkudun izan ziren izenda-tuak. Urrezko domina bikoitzaPello Egurzak jaso zuen ehun bai-no gehiagotan odola emateagatik.Dominen banaketa eta gero lunch-az gozatzeko aukera izan zuten kul-tur etxeko tabernan.+ 16. orrian eta www.guaix.eus

Errekondo baratzariburuzko liburuaaurkezteraOstegunean, 19:00etan, EtxarriAranazko liburutegian

Jakoba Errekondo paisajistak BiziBaratzea garaian garaikoa etagaraiz (2015, Argia) liburua argita-ratu berri du. 37 barazkiri buruz jakinbeharreko guztia erakusten du bereliburuak. Bakoitza lantzeko lur motaeta sasoi egokiena, ur eta argi beha-rra, izurriteez babesteko moduak,aldamenean eduki behar dituen lagu-nak… horretaz aritzen da Errekondoliburuan. Mandoibai elkarteak anto-latutako prestakuntza eta elikadu-rari buruzko saioen barruan koka-tzen da Errekondoren aurkezpena.

Pailazoen bisitaAGAk aurten ere Pirritx, Porrotx etaMarimotots pailazoak Altsasuragonbidatu ditu. Asteazkenean iza-nen dira gure artean, 17:00etan,Burunda pilotalekuan. Sarrerakdagoeneko Iortia kultur gunean zaz-pi eurotan salgai daude.

On-line elkarrizketa Etxarrin hitzaldia eman aurre-tik, 18:00etatik 18:30era, Jako-ba Errekondo Guaixeren erre-dakzioan izanen da. www.guai-xe.eus bidez jasotako galderakerantzunen ditu Errekondokweb orrian.

Gazteendako ekintzakintxostiapuntan

Gazteek eta Itziar Nazabalek murala egin zuten larunbatean.

Aitortza jaso zuten odol-emaile guztiak.

Odol emaileen festa

Altsasu»

Errausketarenaurkako asteaAmalurraren defentsan, errauske-tarik ez! leloa du rrausketaren aur-kako asteak, asteartean hasi eta biharbukatuko dena. 3 Mugak Batera pla-taformak eta Altsasuko Gazte Asan-bladakantolatu dute. Olatzagutikoporlandegiak ekoizpen prozesuanerregai gisa hondakinak erabiltze-ak, besteak beste, naturan eta osa-sunean dituen ondorio kaltegarriezaritu dira astean zehar. Baita bes-telako energia eredu baterako pro-posamena zabaltzen ere.

Egitaraua>> Maiatzak 15, ostirala19:00etan Nola dago errausketarenkontua gaur egun? Hizlaria: 3MB. GureEtxea eraikinean.

>> Maiatzak 16, larunbata10:30ean Iruñera joateko hitzorduaautobus geltokian. 12:00etan Erregimena kanporamanifestazioa Iruñean. 14:30ean Bazkaria Zubi-ondoelkartean. Ondoren, herrian barna, parodia. 20:30ean Kontzentrazioa udaletxeparean. 23:00etan Kontzertua: Estu & Larri.Gaztetxean.

Igandean, 19:00etan, OlatzagutianHilario askatu! Iheslariak etxera!leloa duen manifestazioa eginen da

Hilaren 6an atxilotu zuten Mexi-kon Hilario Urbizu San Romaniheslari olaztiarra. Hura atxilotze-ko nazioarteko agindua emanazuen Espainiak Auzitegi Naziona-

leko Instrukzioko 1. epaitegiak.Urbizu Mexikon espetxeratutadago, epaileak Espainiaren estra-dizio eskaera aztertu bitartean.Atxiloketa salatzeko eta Urbizurenaskatasuna eskatzeko etzirakomanifestazioa deitu dute Olatza-gutian. Hilario askatu! Iheslariak

etxera! leloa izanen du. Urbizuren lagun eta hurbileko-

ek jakinarazi digutenez, “kezka-tuak” daude, “haren egoera deli-katua ezagutzen dugulako eta ziurgaudelako atxiloketak bere gaixo-tasunaren garapenean oso negati-boki eraginen duela”. Urbizurenlagun eta hurbilekoek ez dute uler-tzen epaileak ebazpena eman bitar-tean Urbizuk “zergatik egon beharduen etxetik eta tratamendua jaso-tzen duen ospitaletik ehunka km-tara”. Mexikoko Gobernuak olaz-tiarra espetxeratzeko hartutakoerabakia”justifika ezintzat” jo du,“haren tratamenduaren jarraipe-na eta beharrezko osasun arretaez baitu bermatuko”. Presoarenlagun eta hurbilekoendako espetxe-ratzea eta estradizio eskaera “zigorgehigarria dira eta giza eskubide-ak larriki urratzen dituzte”. Azke-nik, Urbizu aske uztea eta sakan-darrak igandeko manifestazioanparte hartzera deitu dituzte.

Urbizuren lagun eta hurbilekoek manifestaziora joateko deia egin dute.

Olatzagutia»

Urbizu askatzeko

UGTn behinbehinekokoordinatzaileaSakanako UGTko koordinatzaile DavidMedina ibarreko ardurak utzi eta sin-dikatuaren Metalaren, Eraikuntzareneta Gertukoen Federazioan lan egi-tera pasa da, Iruñean. Haren ordez,behin behinean, Lizarrako idazkariJavier Nicuesak koordinatuko duSakanan sindikatua. Asmoa, hala ere,ardura horretarako afiliatu sakandarbat opatzea da. Nafarroako UGTrenegituraren berregituraketaren etasinplifikazioaren ondorio da altsa-suarraren ardura aldaketa.

Page 7: 508 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 15a sakanerria 7

Lakuntza»

SAKANA SAKANA

Etxarri Aranatz»

Lakuntzako igerilekuetakosukaldean udaratik aurreraemakume etorkinek cateringzerbitzua emanen dute, proiektuintegratzaile baten inguruan sortuden egitasmoari eskerLarraitz Amadoz Lazkano

Txingurriye taldea duela sei urtesortu zen, lakuntzar berriak herrianintegratzeko. Hasiera batean, esko-lan umeen arteko harremana sor-tzeko helburuarekin aritu zirenlanean eta denborarekin aisialdianlan egitea otu zitzaien ere. Umeekintegratzeko askoz ere behar gutxia-go zutela konturatu ziren, eta fami-lien eremuan lan gehiago eginbehar zela antzeman zuten. Haus-narketa hori egin ondoren, Txin-gurriye taldeak bere ekimenakfamilien eremura bideratu zituen.

Nafarroako Unibertsitate Publi-

koan (NUP) gizarte arloan lan egi-ten duen Izaskun Andueza irakas-le lakuntzarraren laguntzari eskerproiektu berri horri indarra ema-tea lortu zuten. Anduezak Sakana-ko eta Lakuntzako etorkinen ingu-ruko ikerketa bat egin zuen. Halasortu zen duela urte batzuk Txin-gurriyek antolatutako integrazioelkartasun eguna. Ekintza horribultzada ematea pentsatu zutenTxingurriye elkartean, elkartasunegunari segida eman zioten, taile-rrak eginez, inauterietan balkoiakapainduz eta abar.

IgerilekuanEkimen guztiek bertako eta kanpo-ko herritarrak nahastea, biltzea,dute helburu, funtsean. Joan zenurteko udazkenean, Unesco Kate-

drak unibertsitatean lana susta-tzeko lehiaketarako proiektu bataurkeztu zuen Anduezak, NUPekoekonomia arloko irakasle den Mar-

tin Larrazarekin batera. Etorki-nen lana bultzatzeko asmoarekinenpresa egitasmoa aurkeztu zuen.

Proiektu horren abiapuntua

jakiak prestatzea izanen litzate-ke, emakume etorkinak elkartueta gizarteratzeko. Hasiera bate-an egindako jakiak, pastak… cate-ring moduko bat sortzea zenasmoa, azoketan saldu ahal izate-ko. Ideia horrek forma hartu zuenaurrerago, eta gaur egun egitas-moa burutzeko oso gertu daude.

Lakuntzako Udalean igerilekue-tako taberna erabiltzeko proposa-mena egin zuten Txingurriyetik,sukaldea erabiltzeko eta janari zer-bitzua emateko asmoz. Udalakbaiezkoa eman die, eta udaran ber-tan izanen dira, zerbitzu hori ema-ten. Aurrera begira, gainera, luza-tzeko aukera emanen diete proiek-tuak etenik izan ez dezan. Haiekinbatera beste herritar batzuk izanendira lanean, nahasita.

Janaria probestu etorkinak integratzeko

Lakuntzan ospatutako integrazio eta aniztasun festa. Artxiboa

44 sakandar gutxiago daudeNafarroako Enplegu Zerbitzuan izenaemanda, 1.462 guztira. Sakanakolangabezia 1500 langabetik beheraegon zen azken aldia 2011komaiatzean izan zen, 1.421.

Urtea hasi zenetik NafarroakoEnplegu Zerbitzuan izena emanduten sakandarren kopuruak 177anegin du behera, apirila akaberan1.462an gelditu arte. Duela urte batbaino 241 pertsona gutxiago daude

lan bila Sakanan. Nafarroako popu-lazioaren %3,19 izanik langabe-en%3,15 dira ibarrekoak. Emaku-mezkoak dira langabe sakandargehienak, 828 (%56,63 eta aurrekohilean baino 11 gehiago). Gizonez-ko langabeak, berriz, 634 dira(%43,37 eta 55 gutxiago).

Adinari dagokionez, 45 urteedo gehiago dutenen tartea da lan-gabe gehien biltzen dituena, 678

(%46,37 eta 30 gutxiago). Ondorendaude 25 eta 44 urte arteko 644 lan-gabeak (%44,05 eta 21 gutxiago).Lan bila dabiltzan 25 urtez azpikogazteak 140 ziren apirila akaberan(%9,58 eta zazpi gehiago).

SektorekaLangabe sakandar gehienek, 877,zerbitzuen sektorean lan egin nahi-ko lukete (%59,99 eta aurreko hile-an baino 25 gutxiago). Industria-rako lan eskatzaileak 350 ziren(%23,94 eta 24 gutxiago). Eraikun-tzan aritzeko eskaerak 98 ziren api-rila akaberan (%6,7 eta bederatzigutxiago). Lehen sektorerako eska-

tzaileak 40 ziren (%2,74 eta seigehiago). Azkenik, aurretik lanikegin ez dutenen kopurua 97koa zen(%6,63 eta zortzi gehiago).

Langabezia herrikaHerria Langabetuak AldeaArakil 39 -13 Irurtzun 166 8Irañeta 8 -1Uharte Arakil 47 -5Arruazu 3 -1 Lakuntza 63 3 Arbizu 57 -8 Ergoiena 12 -2Etxarri Aranatz 141 5 Bakaiku 14 0 Iturmendi 23 -2 Urdiain 29 0 Altsasu 723 -26 Olatzagutia 113 -2 Ziordia 24 0 Sakana 1.462 -44

Garalur erronkaberriei begira jarri daCederna-Garalurren aurtengo aurre-kontua aho batez onartu zuten Irur-tzunen egindako batzarrean. Jose MariAierdi presidenteak azaldu zuenez,zorren amortizazioa bilatzen du elkar-teak, eraginkortasuna hobetzeko.Garalurreko gerente berriak, IbonMimentzak, aurtengo lan plana aur-kezterakoan Landa GarapenerakoPrograman aldaketak izanen direlagogorarazi zuen eta 2014 eta 2015urteak trantsizio urtetzat jo zituen. Garalurren aurrera begirako asmo-en artean daude eskualdeetara ger-turatzeko prozesuan sakontzea.Garalur azken urteetan berregitura-tu egin da eta, aldi berean, tamainalurraldera egokituko du. Batzar bere-an Garalurrek bere Berdintasun Pla-na onartu zuen. 2012an hasi zirenlantzen eta besteak beste jaso du,esaterako, elkartearen gobernura-ko organoen berdintasunezko osa-keta eratzeko konpromisoa. Mimen-zak esan zuenez, “berdintasun pla-na, genero berdintasuna erakundeanintegratzeko tresna egokia da, jaki-nik ere nekazal munduaren garape-na emakumearen parte hartzeareneskutik datorrela, baita landa ere-muko botere egituretan gizon-ema-kumeen parte hartze orekatutik ere”.

Kontu likidaziopositiboa eta mugakJoan den urteko kontuen likida-zioa egin ondoren, Etxarri Aranaz-ko Udalak jakinarazi du joan denurteko kontuak 153.774,15 euro-ko emaitza positiboarekin despe-ditu zirela. Udalak jakinarazi due-nez, gastu orokorretako diruzain-tzako gerakina 888.520,34 eurokoada, zor bizia, berriz, 1.185.000 euro,haietatik 610.000 euro maileguakdira. Udalaren zorpetze maila

%6,17 zen eta zorpetze muga%16,99.Alkate karguan den Eneka Maiz kexuazaldu da Aurrekontu Egonkorta-sun Legearekin, “inposatzen dituenmugengatik ezin izanen dugu diruhori guztia herritarren beharreta-ra bideratu”. Udalak erabili ahalkoduen dirua Utzubar Txikiko urba-nizazio lanak ordaintzeko eta, again,diruz lagundutako sare elektrikoabideratzeko. Aurreikusi gabe zeu-den herrian eta dermioko bideetankonponketak egitea ere, eta lanbatzuk ere eginen dira.

Kontratuak

Apirilean sakandarrek 588 kon-tratu sinatu zituzten, martxoanbaino 59 gutxiago. Gizonezko-ek 302 sinatu zituzten (%51,36eta 81 gutxiago). Emakumezko-ek, berriz, 286 kontratu zinatuzituzten (%48,64 eta 22 gehia-go). Kontratu motari dagokionez,erabiliena aldi baterakoa da,sakandarrek apirilean halako554 sinatu zituzten (%94,22 etaaurreko hilean baino 21 gutxia-go). 19 kontratu mugagabe bihur-tu ziren apirilean (%3,23 etazortzi gehiago). Hasieratik 15sakandarrek kontratazio muga-gabea izan zuten apirilean (%2,55,aurreko hileko kontratazio kopu-ru bera). Zerbitzuak (%55,44) etaindustria (%42,18) arloak dirakontratazio gehien egiten dituz-tenak. Nafarroan apirilean sina-tu ziren 26.042 kontratuetatik%2,26 sakandarrenak ziren.

Laugarren hilabetez behera egin du langabeziak

Langileak Iturmendin lanean. Artxiboa

Page 8: 508 guaixe

Hasitako bidetik, Arakilgo Inde-pendenteek (AI) “kontzejuak etaharana suspertzeko gogor lan egi-teko” asmoa azaldu dute, zehaz-tuz, egiteko hori “denon artean”egin behar dela. Arakildarrekinegindako bilera irekietan jasota-koarekin zehaztu ditu AIk berelan ildoak.

Arakil bizi baten alde ekono-mia arloan bost proposamenzehatz aurkeztu ditu AIk. Ibarre-an bizi eta lan egin ahal izateko11 lehentasun zehaztu ditu bereprograman hautagaitza indepen-denteak. Haien artean herri-lanak, mugikortasunaren aldeko

neurriak, ingurumen arlokoakedota hirigintzan. Udalaren eta

kontzejuen arteko harremanaestutzearekin batera, indepen-

denteek “Arakil sozial eta integra-tzaile baten alde lan egiten jarrai-tuko dugu, kirol eta kultur jar-duerak sustatuz eta euskararenaldeko apustua eginez”.

Hori guztia aurrera eramate-ko kontzeju guztietan urteanbehin batzar irekiak eginen dituz-tela aurreratu dute. Komunika-zioa hobetzeko udal boletina,Internet eta sare sozialak erabi-liko dituztela azaldu dute. Azke-nik, Arakildarrak antolatu dituz-ten ekitaldietara (ikus hautes-kunde a g enda) joateko,informatzeko eta parte hartzekogonbitea luzatu diete.

PPren Altsasuko alkate-gaia Car-los Lopez Garcia da, Guadalix dela Sierrakoa (Madril) eta soin hez-kuntzako irakaslea. Sorterrikogazteria popularretako burua, 14urteetatik dago alderdi popula-rrean. Bere herriko udala lagun-tzen aritu da eta kudeaketan horida duen eskarmentua. Hego Eus-kal Herrian alderdiak zerrende-tarako jendea behar zuela eta bereburua aurkeztu zuen.

Ilusioz hartu du erronka. Lope-zek onartzen du “paraxutista”izan litekeela, “baina benetanbokazio publikoa duen pertsonabatek ez du zergatik bertakoa izanbehar besteak lagundu nahi iza-teko. Herritarren alde lan egiteranator”. Azken hiru astetan asterolautan etorri izan da Altsasura,herria eta herritarrak ezagutze-ko. Aurretik Altsasutik zuen erre-ferentzia bakarra sanferminetara

joateko herritik pasatzen zela. Lehentasunen artean ekonomia

aktibatzea du, “bai enpresak erakar-tzeko neurriak sustatuz baita komer-tziorako jendea erakartzeko ere.Eta Udal zerbitzuak (Iortia, Zelan-di, musika eskola, kirola) manten-tzea. Ez da bertakoa izan behar pre-mia nagusiak horiek direla ikuste-ko”. Berrikuntza eta garapena, kiroleta ingurumen proposamenak erebaditu Lopezek. Nafarroako Gober-nuak Sakanaz gogoratu beharraduela ere aipatu du.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 15a8 sakanerria

Altsasu»

Arakil»

Bakaiku» Altsasu»

Adolfo Araiz presidente-gaia ber-tan zela Altsasuko EH Bilduk uda-lerako bere zerrenda aurkeztuzuen. Zerrendako gazteek, HaizeaRamirez De Alda Pozuetak etaIñaki Romero Torresek, udal jar-dunean esperientzia faltarenaurrean herri mugimendutan etaelkarteetan duten eskarmentuaaldarrikatu zuten. Bestalde, gaz-teendako alokairu soziala eta Saka-nan lanpostua izateko lan eginendutela azaldu zuten.

Miren Arantza BengoetxeaIntxausti alkate-gaiak, aldiz, due-la lau urte “lekukoa arduraz har-tu zuten gazteak” izan zituengogoan lehenik. Legegintzaldi

despeditu berritan errentarenaraberako zerbitzu ordainketa

indarrean jartzea eta udal zerbi-tzuak mantentzea eta haietako

batzuen eskaintza zabaltzea aipa-tu zituen.

Bengoetxeak parte hartzea sus-tatu beharra nabarmendu zuen,dela batzorde ireki, lan talde, foroeta dena delakoen bidez. Legegin-tzaldi honetan Festen Batzorde-an izandako parte hartze esperien-tzia udaleko beste batzordeetarazabaltzeko prest azaldu zen. EHBilduren programan agertzendiren “puntu irekien” gaineaneztabaidatzera animatu zituenaltsasuarrak. Bengoetxeak, azke-nik, esan zuen Sakanako PlanEstrategikoa aurrera eramatekoAltsasuk lokomotora izan beharzuela.

Hauteskundeak

EH Bilduk publikoaren kudeaketanherritarren parte hartzea sustatu nahi du

Arantza Bengoetxea Altsasuko zerrendakidea, Adolfo Araizekin batera.

Arakilgo Independenteen zerrendako kideak.

Independenteek Arakilen alde laneanjarraitzeko babesa eskatzen dute

HAUTESKUNDEAGENDA *

David Anaut eta David CarmeloOroz Alonso. Maiatzaren 15ean,ostiralean, 19:00etan Urdiaingoudaletxean. EH Bildu.

Sabino Cuadra eta Aitor LarrazaCarrera. Maiatzaren 15ean,ostiralean, 19:30ean Irurtzungoplazan. EH Bildu.

Hautagaitzaren eta talde-programaren aurkezpena.Maiatzaren 15ean, ostiralean,19:30ean Hiriberriko balio anitzekogelan. Arakil Independenteak.

Bikendi Barea eta Francisco JavierBengoetxea Morante. Maiatzaren15ean, ostiralean, 19:30ean Ziordikoplazan. EH Bildu.

Asun Fernandez de Garaialde etaGurutze Rodriguez Armendariz.Maiatzaren 15ean, ostiralean,20:00etan Olatzagutiko San Migelplazan. EH Bildu.

David Anaut eta Patxi XabierRazkin Sagastibeltza. Maiatzaren16an, larunbatean, 13:30eanLakuntzako plazan. EH Bildu.

Asun Fernandez de Garaialde etaMaria Del Mar Esparza Luri.Maiatzaren 16an, larunbatean,20:00etan Hiriberriko plazan. EH Bildu.

Arantza Izurdiaga eta EgoitzUrritza Lazkoz. Maiatzaren 16an,larunbatean, 19:00etan Bakaikukoplazan. EH Bildu.

Hautagaitzaren eta talde-programaren aurkezpena etabazkaria. Maiatzaren 17an,igandean, 12:30ean EgiarretakoItxasperri ermitan. ArakilIndependenteak.

David Anaut eta Maria CarmenMarañon Chasco. Maiatzaren 17an,igandean, 13:00etan Arbizukoplazan. EH Bildu.

Sabino Cuadra eta Eneka MaizUlaiar. Maiatzaren 17an, igandean,13:00etan Etxarri Aranazko plazan.EH Bildu.

Bikendi Barea eta Ainara AiestaranIjurko. Maiatzaren 17an, igandean,18:00etan Uharte Arakilgo plazan. EHBildu.

Hautagaitzaren eta talde-programaren aurkezpena.Maiatzaren 19an, asteartean,19:30ean Etxarrengo kontzejuetxean. Arakil Independenteak.

* Alderdiek eta koalizioek jakinarazita-ko agenda.

Egoera ikusita ekonomia baliabi-deak ongi aprobetxatzeko eta herri-tarrendako benetan baliagarriakdiren proiektuak jasoko dituen bideorria gauzatu nahi du EH BildukBakaikun, 10 edo 15 urterako balia-garria izanen dena. Despeditutakolegegintzaldian herritarrek inkes-ten bidez egindako proposamenakosatzeko azpiegitura, euskara, ingu-

rumen, kirola, kultura eta parte har-tze batzordeak sortuko ditu Bakai-kuko EH Bilduk.

Lan taldeetan ahalik eta herri-tar gehienak parte hartzeko saia-kera eginen duela aurreratu du.Lan taldeek landutako proposame-nen gaineko erabakiak hartzekoerabateko ahalmena izanen dute.Landuko diren proposamenen

artean bakaikuarrendako lehen-tasunezkoak direnak galdeketabidez aukeratuko dituzte. Udalakbere egingo ditu eta bakaikua-rren borondatea bete.

AuzolanezPrograman auzolanaren inguruanhausnartu eta erabakiak hartzeaproposatu du koalizioak bere pro-graman. Ondoko herrietako espe-rientziak ezagutzeko eta eztabaidazabaltzeko Bakaikuko EH Bildukauzolanari buruzko mahai-ingu-rua antolatu du gaurko, 19:00etanauzoan. Jose Ramon Garin, Lakun-tzako alkateak, Bitoriano Gabiron-do, Iturmendiko alkateak, JuanMari Barriola, Leitzako mendi zine-gotziak eta Juantxo Gaia, Lakuntza-ko zinegotziak parte hartuko dute.

EH Bilduk Udal parte-hartzaileeta gardena iragarri du

PPk ekonomia aktibatuko luke

Bakaikuko EH Bilduko hautagaitza.

Page 9: 508 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 15a oharrak 9

higiezinakETXEBIZITZAK

SALGAI

Pisua salgai Etxarri Aranatzen. 83m erabilga-rriak, oso eguzkitsua eta bista ederrekin, berogai-lua, berritua... 70.000 €. Tel 654 23 41 02.

ERRENTAN EMAN

Pisua alokagai Lakuntzan. Gela bakarrekoapartamentua, erdigunean. Altzariak eta bizitze-ko beharrezkoak diren elementu guztiekin jantzi-ta. 300 € hilabeteko errenta. Interesatuek 67883 03 71 telefonora deitu.

LOKALAK

ERRENTAN EMAN

Urdiaingo igerilekuak errentan hartzeko.Interesatuek euren proposamenak maiatzaren 28abaino lehen bidali beharko dituzte ondoko e-mailera:[email protected]. Interesatu guztiakAitziber elkartean maiatzaren 28an 20:00etan egi-nen den bilerara agertu beharko dira.

LehiaketakErromantzatuaren koloreak . Nafarroakoekialdeko eskualdeko pintura lehiaketa antolatuda. Maiatzaren 25era arte aurkeztu daitezkelanak. Informazioawww.restauranteromanzado.com

Irurtzungo festen kartela. Maiatzaren 29raarte aurkeztu daitezke lanak. Haur maila (14 urte-ra arte) eta helduen maila daude. Informazio guz-tia: www.irurtzun.es

Pedro de Atarrabia. Kontakizun laburren lehia-keta, euskaraz eta gazteleraz. InformazioaAtarrabiko udalean: www.villava.es

Oharrak Odol-emaileak. Maiatzaren 13an, Etxarri

Aranatzen, arratsaldez, eta 21ean Olaztin, arra-tsaldez.

Bertso-udalekuak. Euskal Herri osoko haur etagazteek parte hartu dezakete bertso-udalekue-tan. Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak antola-tzen ditu. Informazio guztia: http://www.bertso-zale.eus/eu/bertso-udalekuak.

Iruñeko euskarazko telebistaren alde. Xaloatelebistak Iruñerrian euskara hutsean emititzenhasteko 50.000 € behar ditu. Diru ekarpenanon? www.karena.eu/proiektua/xaloa-telebista-iruñerrian edo Iruñeko Karrikiri Euskal dendan(Xabier Karrika 4) eta Katakrak liburudendan(kale Nagusia 54).

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,

Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. RuralKutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811.

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€ko

kuota urtean eta deskontu eta abantaila paregabeakbetirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman edobete formularioa gure webgunean www.guaixe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazari etaabeltzainekin harremanetan jarriz edo hornitzailedesberdinei eskatuz. Bertako eta urtaroko produktuekologikoen alde egiten du Lugorrik. Lugorriko par-taide egiteko 50 euroko kuota bakarra eskatzen da.Lugorriko Lakuntzako dendan (Mankomunitatearenparean) salgai dagoena: fruta, barazkiak, ogia,ardoa, olioa, gazta, arroza, pasta, gailetak, txokola-tea, haragia, behi esne eta esne begetalak, eztia,arrautzak, garagardoa, lekaleak, ozpina…Informaziorako: 656 711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, eta baita

etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizko itzulpenzerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena: itzulpenakbai frantsesera nola arabierara, eta hizkuntza ezber-dinak direla medio, sor daitezkeen gatazken aurreanbitartekaritza zerbitzua. 9:00etatik 10:30era osa-sun zentroetan, 11:00etatik 12:30era ikastetxeetaneta 13:00etatik 14:30era gizarte zerbitzuetan.Astelehenetan Etxarri Aranatzen, astearteetanIrurtzunen eta ostegunetan Altsasun. Aurretik txan-da eskatu 648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

Fernando Bengoetxea Morales

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€.Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Aimar Huarte Fernandino,apirilaren 26an Uharte Arakilen.• Eki Sanchez Larunbe,maiatzaren 2an UharteArakilen.• Alex Claver Montero,maiatzaren 3an Iruñean.• Egoi Queirós Crespo, maiatzaren8an Altsasun.• Ferran Sanchez Perianez,maiatzaren 10ean Valentzian.

Heriotzak

• Elena Zabala Ruiperez,maiatzaren 7an Olaztin.• Jose Gasanz Lucas, maiatzaren7an Urdiainen.• Valentina Etxarri Aragon,maiatzaren 8an UharteArakilen.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Iragarkilaburrak

Ikastaro publikoak(udal, sindikatu

Inem, Mank) eta laneskaerak/eskaintzak

DOANSail berria

TRUKEAK

Urdinezmargotu dizutbegiradazuriz isiltasunaberdezgorrizhoriz...zure edertasuna.

Ene ostadarra zu.

Zure familia

IosuAnduaga Goñi

V. urteurrena

Gu biyotzetanzaude.

Zu fameliyek

Mayatzien 20an.

Page 10: 508 guaixe

10

Mendi txirrindularitza-BTT

Pilota

Pilota

Guaixe • 2015eko maiatzaren 15a

kirola >>IRRISTAKETA

SAKANDARRAK ESPAINIAKO ZIRKUITUTXAPELKETARA: Nafarroako IrristaketaZirkuituko Txapelketan bikain aritu eta ge-

ro, Espainiako Txapelketarako txartela lor-tu dute Sakana Irristaketa Taldeko Chamo-rrok, Correirak eta Lapuentek.

Olaztiko San MigelXLIV. PilotatxapelketaOlaztiko San Migel elkarteak anto-latutako XLIV. Pilota Txapelketaren2. jardunaldia dago jokoan.

23. Irurtzungo Pilotatxapelketa finallaurdenetanAsteartean eta asteazkeneanjokatuko dira final laurdenak

23. Irurtzungo Pilota txapelketafinal laurdenetara iritsi da. Astear-tean eta asteazkenean jokatukodira, Irurtzungo pilotalekuan, Ongay,Bakaikoa, Ezkurdia, Peñas, eta Ber-gera tartean direla.

Mikel Irigoienhirugarren juniorraEuskadikoTxapelketanIzkuen jokatutako XXV. GaltzagorriTrofeoa aldi berean EuskadikoTxapelketa zen eta hirugarrenjuniorra izan zen uhartearra

Igandean XXV. Galtzagorri Trofeoahartu zuen Izkuek, aldi berean Eus-kadiko BTT Txapelketa zena. Zirkui-tuari 6 itzuli eman behar izan ziz-kioten txirrindulariek, guztira 30 kmosatuz. Specialized-Ermua taldekoAitor Hernandez (1:39:07) eta bizi-kleta.com taldeko Olatz Odriozola(1:23:42) izan ziren irabazleak. Bikersakandarrek lan ederra egin zuten.Tartean, Conor Saltokiko Mikel Iri-goien uhartearra 35.a iritsi zen hel-mugara (1:59:29) eta podiumera igozen, 23 urtez azpiko hirugarren one-na izan baitzen. Pedalier taldeko MikelOtxoa izurdiagarra 42.a iritsi zen hel-mugara (1:41:23), 23 urtez azpikosailkapenean bosgarrena.

Herri Artekoa: Arbizuketa LekunberrikberdinduHerrien Arteko Pilota Txapelketan,2. mailako lehen jardunaldian Arbi-zu eta Lekunberri lehiatu ziren. Binaberdindu zuten.

Beste txapela batJoanesBakaikoarendako Espainiako 22 urtez azpikoTxapelketako buruz burukotxapelduna da etxarriarra

Iruñeko Labritek Espainiako 22urtez azpiko Txapelketako buruzburuko finala hartu zuen igandean,Labriten. Erreka klubean dabilen Joa-nes Bakaikoa etxarriarrak ordezka-tu zuen Nafarroa, Errioxako Rodri-go Marinen kontra aritzeko. Lehenjokoan erraz gailendu zen Bakaikoa,2-10, sakez 6 tanto egin eta gero.Bigarren jokoan emozio gehiago egonzen. 3-0 galtzen hasi zen Bakaikoa,baina partidari buelta eman zion eta6-10 irabazi zuen.

»

»

Asteburuko partidak:

Ostiralean, 20:00etan2. maila: Ansotegi-Joao / Barban-Zubieta22 urtez azpikoak: Santxez-Mujika / Gartzia-Kinta-naIturbe-Urrujola /Arrasate-BikuñaLarunbatean, 17:00etan3. maila: Alustiza-Gonzalez / Zubiria-Ser-gioIñaki-Ibon / Mendoza-Mendoza1.maila: Etxeberria-Etxeberria /Iurgi-JavierMikel-Ioritz / Flores-Martinez

Final laurdenak

Asteartean, 19:00etan, Irur-tzungo pilotalekuanOngay-Landiribar / Bakaikoa-LasaEzkurdia-Tabar / Rekalde-SanchezAsteazkenean, 20:00etan, Irur-tzunenAzpiri-Peñas / Loidi-LizeagaLansalot-Bergera / Labaka-Eros-tarbe

Emaitzak:

Kimuak: Gorrotxategi-Imaz (Arbizu) 18 /Iriarte-Ostiz (Lekunberri) 12Haurrak: Olaetxea-Petriati (Arbizu) 18 /Astiz-Auzmendi (Lekunberri) 5Gazteak: Nazabal-Goikoetxea (Arbizu) 17 /Aldaregia-Gurrea (Lekunberri) 22Seniorrak: Arruti-Agirre (Arbizu) 12 /Aldaregia-Lansalot (Lekunberri) 22

Mikel Irigoien podiumean. J.C.Irigoyen

Txirrindularitza-BTT

Pilota

Burunda klubetik sortutako taldeakmendi txirrindulariak etazikloturistak biltzen ditu eta 20.Altsasu BTT Zeharkaldia eta IV.Sakana Burunda antolatuko ditu

Ostiralean aurkeztu zuen bereburua Barranka Txirrindulari-tza Taldeak. Burunda Txirrindu-laritza Taldetik sortu da. Burun-dako zikloturistek eta BTT edomendi txirrindulariek sortu duteBarranka Txirrindulari Taldea,kudeaketa hobetzeko asmoz. Tal-deak 46 bazkide eta 14 saltokilaguntzaile ditu eta 3 sekzio iza-nen ditu: BTT, zikloturista eta tal-de mistoa. Baliabideen aldetik ibil-bideak egiteko 18 pertsona erama-teko gai diren bi furgoneta ditu.Taldearen logotipoa eta web orriaaurkeztu zituzten Iortian.

BTT taldeaBarrankako BTT taldeak igande-ro ibilbideak antolatzen ditu, uztai-la eta abuztuan izan ezik. Zailta-sun ertain-altukoak dira, irekiak,bazkide ez direnendako ere. Egu-tegia web gunean dago ikusgai.Abuztuaren lehenengo astean ibil-bide luzeak egiten dituzte.

BTT talde mistoaEmakumeekin batera BTT ibilbi-de laburragoak edo errazagoak egi-teko sortu zuten taldea, zailtasunertain-txikia duten txangoak egi-teko. Jose Antonio Imaz da ardu-raduna. 2009an lehenengo aldizPlazaolako bide berdea egin zuten

eta orduz geroztik urtean lauzpa-bost martxa misto egiten dituzte,gehienera 160 km-koak, maila baxueta ertainekoak.

ZikloturistakPablo Jimenez da taldearen ardu-raduna. Irteerak egiten dituzte etahorren berri web gunean ematen

dute. Aurten ekainaren 27an VSakana Burunda zikloturista mar-txa antolatuko dute. Helburua 300txirrindulari elkartzea da. Probaez lehiakorra da eta ibilbide luzeaedo laburra (Aralarko San Migeligo gabe) egiteko aukera izango da.Soilik Aralarko San Migelgo igoe-ra izango da kronometratua.

Ezkurdiari 22-20 irabazi zionBengoetxea VI.ak, polemika tarteko,eta Altuna III.ak 4 tantotan utzi zuenZubieta

Buruz buruko final zortzirenetanpilotari sakandarrek ez dute aurre-ra egin. Joseba Ezkurdia eta OinatzBengoetxearen kontrako partidalehiatua izan zen, bikaina. Bi pilo-tariak parez-pare aritu ziren. Arbi-zuarraren boleak eta sotamanoakikusgarriak izan ziren eta Bengo-etxeak bere errepertorio guztia era-bili behar izan zuen Ezkurdiarieusteko. Ia sorpresa ematekotanegon zen Ezkurdia, 18-20 aurrera-tuta egon baitzen. Baina azkentxanpan leitzarrak 22-20 gailentzealortu zuen, hori bai, izugarri kos-tata eta polemika tarteko.

PoolemikaEzkurdiak salatu zuen leitzarrakbere bost atsedenaldiak agortu etagero bi minutu pasa erretiratu zelaaldageletara, eta inork ez zuelaezer esan. Epaileei autoritate eska-

sa izatea leporatu zien. Oinatzekbarkamena eskatu zuen. “Sentitzendut kaltetu badut, ulertzen dutbera haserre egotea, baina aldage-letara sartu naiz gaizki nengoela-ko” adierazi zuen. “Epaileek nahizuena egiten utzi diote. Tuntunaurpegiarekin noa” esan zuen,aldiz, arbizuarrak.

Zubietak agur Jokin Altunak Aitor Zubieta goi-tik behera hartu zuen menpean

astelehenean Tolosan (22-4). 10tanto egin zizkion sakez Zubieta-ri eta airean eta errematean agin-du zuen. Hasieratik galduta egonzen etxarriarra eta kalbario latzabizi izan zuen. Etxarriarrak par-tida bukaeran azaldu zuen buruzburu jokatzen duen azken parti-da izango dela astelehenekoa.“Gustuko dudan disziplina da, bai-na argi ikusi dut prestatuta dudangidoitik ateratzen banaute, gaiz-ki nabilela” aitortu zuen.

Ekainaren 14anXX. Altsasuko BTTZeharkaldiaTaldeak 20. Altsasuko BTT Zehar-kaldia antolatuko du ekainaren14an. Egun horretan odol emaile-en eguna denez, horren inguruansentsibilizazio kanpainaren batburutuko dute. Aurten, nobedademoduan, bi ibilbide egiteko auke-

ra egongo da. Luzea (45 km, 804metroko desnibela) eta laburra (28km, 482 m desnibela). Izena emateko, soilik aurretikXX. Altsasuko BTT Zeharkaldian par-te hartzeko aurretik eman behar-ko da izena, barrankatt.com webgunean. Lehenengoz probaren egu-nean ez da inskripziorik egingo. 700pertsonek eman ahalko dute ize-na gehienez.

Barranka taldeko kideetako batzuk.

Ezkurdia irabaztekotan egon zen, baina Oinatzek egin zuen aurrera.

barrankatt.comBarranka Txirrindularitza Taldearen webgunea. BTT eta zikloturista taldeen irtee-ren, egutegiaren eta antolatutako probeninformazio zabala eta eguneratua.

Buruz burukoan sakandarrik gabe

Barranka TxirrindulariTaldearen aurkezpena

Page 11: 508 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 15a kirola 11

Mendia

Txirrindularitza

SokatiraMendi lasterketak

Botxa

Triatloia

Nafarroako LaukoSokatira txapelketaEtxarri Aranatzenerabakiko da biharLarunbatean, 17:00etan,txapelketako 4. eta azkenjardunaldia jokatuko da frontoian

Nafarroako 4x4 Sokatira txapelke-tako 4. eta azken jardunaldia hartu-ko du Etxarri Aranazko pilotalekuakbihar, larunbatean, 17:00etan. Zehaz-ki, gizonezkoen 300 kiloko bigarrenjardunaldia (Beti-Gazte, Berriozar,Amaiur A, Amaiur B eta Kaskalluetataldeak), emakumezkoen 235 kilo-ko bigarren jardunaldia (Berriozar,Txantrea eta Kaskallueta taldeak) etakadeteen 280 kiloko laugarren jar-dunaldia (Berriozar A, Ultzama A,Andra Mari, Araxes, Iñigo Aritza,Berriozar B eta Ultzama B taldeak)jokatuko dira. Ondoren, kategoriabakoitzeko lehen bi sailkatuen arte-ko finalak jokatuko dira. Larunbatean txapelketako 3. jardu-naldia jokatu zen Lekunberrin. Kade-teen 280 kiloko txapelketan Berrio-zar A izan zen onena, Ultzama A etaAndra Mari taldeen aurretik. IñigoAritza 5.a sailkatu zen. Ea EtxarriAranatzen zein nolako lana egitenduten sakandarrek.

XII. Lakuntza-Aralarmendi lasterketa ate jokaEkainaren 14an jokatuko da etaekainaren 12ra arte eman daitekeizena

Zabalarte elkarteak XII. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa antolatu duekainaren 14rako, Lakuntzatik9:30ean abiatuko da lasterketa. 24,7km eta 1.154 metroko desnibel posi-tiboko proba ederra da Lakuntza-koa, Aralar mendiko paraje bikaine-tan –Guardetxe, Mugerdi, Belokikolepoa, Unako putzua, Irumugarrie-ta, Pagomari– gauzatzen dena. Izena ematea zabalik dago ekaina-ren 12ra arte, www.lakuntza-aralar.com web gunearen bitartez.

AsurabarrenaDebako TriatloianAltsasuarra 115.a sailkatu zen

Larunbatean VII. Deba Xtreme Tria-tloia jokatu zen (750 m igerian, 25km txirrindulan eta 5,2 km korri-kan) eta Ander Okamika (1:11:13)eta Nuria Rodrigez (1:20:12) izanziren txapeldunak. Sakana TriatloiTaldeko Isidro Asurabarrena 115.airitsi zen helmugara (1:23:45).

Quesos Albeniz probako talde onenaizan zen

Larunbatean Arronizek kadeteenmailako IXX. Borja Oses Memo-riala hartu zuen. Burundako Que-sos Albeniz taldeko Josu Etxebe-rria iturmendiarrak irabazi zuenproba. Quesos Albeniz probako tal-de onena izan zen. Oihan Vinagre4.a sialkatu zen, Ailetz Lasa 8.a,Odei Zia 19.a eta Josu Jaka 41.a.

Aramendia 8.a BeranLarunbatean juniorren lasterketajokatu zen Beran (81 km). Esprin-tean erabaki zen proba eta Zarauz-tarra taldeko Jokin Aranburu gai-lendu zen (1:54:01). Quesos Albeniztaldeko Eneko Aramendia eta AsierEtxeberria 8. eta 12. sailkatu ziren,denbora berean. Atzerago sailka-tu ziren Burunda eta Aralar klube-ko gainontzeko sakandarrak.

EskolakKategoria txikikoek eskolen mai-lako lasterketa jokatu zuten larun-batean Mutiloan. Emaitza aipaga-rrienen artean, kimuen lehen urte-ko mailan Aimar Tadeo gailenduzen eta Mikel Uncilla hirugarre-na izan zen. Kimuen 2. urteko

mailan Jon Txamorro hirugarre-na izan zen eta Jon Erdozia lau-garrena. Haurren lehen urtekomailan Aitor Alberdi laugarrenasailkatu zen eta Iker Mintegi bos-garrena eta haurren 2. urteko mai-lan Unai Villalobos bosgarrenaizan zen.

Eguraldi bikainarekin, 610ek ibilaldihandia egin zuten eta gainontzekoektxikia

Eguraldi hobea ziurtatzeko Saka-nako Ibilaldia bi aste atzeratzekoahaleginak fruitua izan du, larun-batean eguraldi dotorea zegoelaburutu baitzen Iratxo elkarteakantolatutako 26. Sakanako Ibilal-dia. Aurreikuspenak gainditu ziren–antolakuntzak gehienez 800 men-diale espero zituen– eta guztira 885mendizalek parte hartu zuten ibil-bidean. Goizeko 6:00etan abiatuziren Ibilaldi Luzea hautatu zute-nak, gehienak, 610. 54 km eta 3.388metroko desnibela zuten aurretik,Txurregi, Beriaingo San Donato,Aralarko San Migel eta Trinitateabarne. Aldiz, 7:30ean abiatu zirenibilbide txikia hautatu zutenak(27,6 km, 1.344 metroko desnibela).Gaztelu, Ekai, Itxasperri, Goldaratzeta Latasa gainditu zituzten hauek.Ibilbide luzea Euskal Herriko etaNafarroako Ibilbide Luzeen Zir-kuituan jasoa zegoen eta motzaNafarroako zirkuituan.

Sakanako ikuspegi bikainezgozatu zuten mendizaleek. Horni-dura eta kontrol guneak izan zituz-

ten eskura, behar bezala hidrata-tzeko eta elikatzeko. Ibilaldi luzeaegiteko batez beste 10 ordu beharizan zituzten mendizaleek, bainaegon zen ibilaldia korrika egin zue-nik, eta lehenak ordu bietarako iri-tsi ziren Irurtzunera.

Irurtzunen bi ibilbideak osatuzituzten mendizaleek diploma etaoparia jaso zuten, Lorpen etxekogaltzetinak. Antolakuntza lane-

tan 50 pertsona baino gehiago ari-tu ziren eta mendizaleek, atzeraere, Iratxokoen antolakuntzaren-dako hitz ederrak izan zituzten. f

Soilik gertakari negatibo batizan zen. Ata eta Madotz arteanondoezik sentitu zen gizon bat etaNafarroako Ospitalera eramanbehar izan zuten helikopteroz.Iktusa izan zuen eta adierazi dute-nez, onera egin du.

Iratxo Botxatxapelketarako prest?Maiatzaren 17ra arte eman daitekeizena

Iratxo elkarteak Iratxoko Botxa Txa-pelketa 2015 antolatu du. Botxapetanka antzeko joko tradizionalada. Txapelketa maiatzaren 22anhasiko da. Hiru kidez osatutako tal-deek parte hartuko dute, eta hiru-kote bakoitzak 10 euro ordaindubeharko ditu.

Josu Etxeberria garaile Arronizen

Josu Etxeberria eta taldekideak Arronizko garaipena ospatzen. Burunda

Sakanako Ibilaldia: 885 mendizale

Uharte Arakilen indarrak hartu eta gero, Aralarrera bidean.Larraitz Amadoz

Page 12: 508 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 15a12 kirola

Futbola

Sakandar askoIruñeko Hiriamaratoi erdianAdur Senar lakuntzarra 30.a izan zenmaratoi erdian eta Izaskun Beunzalaugarren emakume onena 10 km-koproban

Igandean 34. Iruñeko Hiria maratoierdia-Itziar Lazurtegi Memorialajokatu zen. Bi lasterketa zeuden:maratoi erdia, 21 km-koa, eta 10km-ko lasterketa. Guztira, 1.200atleta inguru lehiatu ziren. Maratoi erdia Antonio Etxeberriak(1:08:25) eta Ana Ollok (1:17:42) ira-bazi zuten. Sakandarretan azkarre-na Adur Senar izan zen. Lakuntza-rra 30. postuan iritsi zen helmugara(1:19:06). Maite Zabaleta izan zen ari-tu zen emakume sakandar bakarra.438.a iritsi zen helmugara (1:42:22),17. emakumezkorik onena. 10 km-ko proban Bader Eddghoug-hi (35:21) eta Estela Navascues(37:39) gailendu ziren. Izaskun Beun-za lasterketako laugarren emaku-me azkarrena izan zen (43:59).

18. jardunaldia

Igandean, Dantzalekun10:30ean: Urdiain – Arbizu11:30ean:Mediolanum – Dantza-leku11:30ean: Tipi Tapa – Sayas12:30ean: Lagun Artea – Txartel12:30ean: Sutegi – Kaixo

»

Andra MariIkastolaren II. BinakakoLasterketan izenaematea zabalikMaiatzaren 23an jokatuko da etaizena ematea zabalik dago

Andra Mari ikastolak II. BinakakoLasterketa-Naparpellet Saria anto-latuko du maiatzaren 23an,16:00etatik aurrera. Lasterketa herri-koia eta irekia da, eta binaka partehartzen da. Modalitateak: haur hez-kuntzakoa txikiena, LH 1 eta 2, LH3 eta 4, LH 5 eta 6 eta 12 urtetikgorako bikoteak. Izena ematea zaba-lik dago, ikastolan. Maiatzaren 20abaino lehen 2 euro ordaindu behar-ko dira eta maiatzaren 20tik aurre-ra 4 euro.

Sakandarrak Iruñeko Hiria maratoi erdian(21 km):

1. Antonio Etxeberria 1:08:2530. Adur Senar 1:19:0647. Aritz Pellejero 1:20:4681. Kaxi Estarriaga 1:25:2394. Luis Areta 1:27:02

190. David Mutiloa 1:32:54241. Ruben Mendieta 1:34:57348. Adolfo Lopez 1:38:49419. Jose Reyes Palacios 1:41:36438. Maite Zabaleta 1:42:22439. Joxeja Maiza 1:42:23

Sakandarrak 10 km-ko proban:

1. Bader Eddghoughi 35:2133. Izaskun Beunza: 43:59117. Emilio Carabias 52:20118. Fernando Montero 52:20135. Juan Antonio Palacios 53:15278. Maria Lopez 1:02:31311. Veronica Armario 1:07:19

Atletismoa

Izaskun Beunza.

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa32. jardunaldia

Etxarri Aranatz 2 – Berriozar 3

Beti Kozkor 1 – Altsasu 0

Xabaten eta Gentzaren golei esker 2 eta 1joan zen atsedenaldira Etxarri. Bigarrenzatian liderrak dominatzen jarraitu zuen,baina Berriozarrek berdintzea etagaraipenaren gola sartzea lortu zuen. Altsasuk dominatu zuen Lekunberrin etaaltsasuarrek izan zituzten aukeragehienak, baina kontraeraso bikain batiesker Beti Kozkor izan zen gola sartu etagaraipena lortu zuena.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .74 p

10. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .42 p

Asteburuko jardunaldiaArdoi – Etxarri Aranatz

(Larunbatean, 18:30ean, Zizurren)Altsasu – Huarte

(Igandean, 17:00etan, Altsasun).

Futbola

Kimuen Futbol 8Topaketen azkenjardunaldia jokoanIgandean,SakanakoMankomu-n i t a t e k oKirol Zerbi-tzuak anto-l a t u t a k oKimuen Fut-bol txapel-ketako 18. jardunaldia hartuko duAltsasuko Dantzalekuk, denboral-diko azkena. 10 talde lehiatu diratxapelketa moduan jokatzen dentopaketan. Helburua txikienengankirola eta futbola sustatzea da, etahorregatik ez da sailkapenik egiten.

Olaztiko ErburuaPadel txapelketarakoizena ematea zabalikMaiatzaren 22ra arte egin daitekeinskripzioa

Ekaina hasieran emango zaio hasie-ra Olaztiko Erburua Padel txapel-ketari eta uztailaren bukaeran, Olaz-tiko festekin batera, despedituko da.Izena ematea zabalik dago, maia-tzaren 22ra arte Erburua kirolde-gian edo 948 564 512 telefonoan.

Padela

Aurreko edizioetako bat. ARTXIBOA

Gaur, ostiralean, 20:00etan, UharteArakilgo pilotalekuan

Futsalsakana liga despeditu ondo-ren abiatu zen Futsalsakana kopa.8 talde lehiatu ziren eta lau one-nak sailkatu ziren final erdietara-ko. Asteburuan jokatu ziren finalerdiak. Lehenengoan Racing SanMigelek finalerako txartela lortuzuen justu-justu Arbizuri 7-8 ira-bazi eta gero. 7-4 galtzen zioanRacing, baina uhartearrek parti-dari buelta ematea lortu zuten etalehia oso estuan 7-8 irabaztea lor-tu zuten. Beste final erdian Hijosde Perlak ederki estutu zuen Bun-ker. Baina Bunkerrek ez zuen etsieta azkenean partida bukaeranmarkagailua irauli zuten, 5-7 ira-baziz.

Horrela, Racing San Migeleketa Bunkerrek jokatuko duteFutsalsakana Kopako finala gaur,

ostiralean, 20:00etan, Uharte Ara-kilgo pilotalekuan. Ligako finalaere bi talde hauek jokatuko zuteneta Racingek lortu zuen gailentzea,penaltietan. Bunkerrek erreban-txa hartzea nahi izango du etaRacingek denboraldiko bigarrenkopa eskuratzea. Zalantzarik gabe,galdu ezinezko final estua.

Magnak oso zaila duplay-offetan aurreraegiteaPlay-offetako final laurdenetakojoaneko partidan 2-5 galdu zuentalde berdeak El Pozoren kontra.Gaur Murtzian jokatuko duteitzulerako partida

Ostiralean ligako titulua erabakitze-ko play-offetako final laurdeneta-ko joaneko partida jokatu zuten Mag-nak eta El Pozo Murciak Anaitasu-nan. Partida hasi baino lehenomenaldia egin zitzaion Xotarekinbere 600. partida jokatzen zuen JaviEseverri kapitainari. Partida parez-pare hasi zuten bi taldeek eta bana-ko berdinketarekin iritsi ziren atse-denaldira. Baina bigarren zatianbere kalitatea erakutsi zuen Mag-naren aurrekontua ia hirukoiztenduen El Pozo Murcia talde ahaltsuaketa 2-5 aurreratuta ia bideratua utzidu play-offetan aurrera egiteari.Gaur jokatuko dute itzulerako par-tida, Murtzian. Magna irabazteraderrigortua dago, horrela berdinke-ta hausteko 3. partida jokatuko bai-luke, igandean.

Futsalsakana Kopa:Racingek eta Bunkerrekjokatuko dute finala

»»

Hijos de Perlak Bunker estutu zuen.

Errusiako Podvodnik taldeak 6-3irabazi zion Koxka tabernari bainahistoria egin dute sakandarrek

Koxka taberna taldea Europakokluben arteko UEFS Cup txapel-ketako txapeldunordea dugu.Final ikusgarrian, Errusiako Pod-vodnik taldearen kontra 6-3 galduzuen Koxkak, baina lortutakoare-kin pozik daude altsasuarrak, txa-peldunorde izatearekin historiaegin dutelako.

Talde altsasuarrak 2014an lor-tu zuen aipatu txapelketan lehia-tzeko txartela, Areto FutbolekoKluben Arteko Espainiako txa-pelketa irabazi eta gero. Europa-koan lehen fasetik aurrera pasa-tzea “oso konplikatua” ikustenzuten sakandarrek, bereziki Ekial-deko taldeek zuten mailagatik,baina sorpresa eman eta lehenfasea eta final laurdenak gaindi-tzea lortu zuen Koxkak. Ostirale-an jokatu zuten finalerdia eta Kox-kak 4-2 irabazi zion ErrusiakoRusland taldeari, azken minutuzirraragarrietan.

FinalaLarunbatean jokatu zuten Europa-ko kluben arteko UEFS Cup txa-pelketako finala Koxka tabernaketa Errusiako Podvodnik taldeahaltsuak, txapelketako talde fabo-ritoak. Hala ere, finala oso lehia-tua izan zen. Errusiarrek bi gole-ko abantaila lortu zuten berehala,baina 9. minutuan Koxkak lehengola sartzea lortu zuen. Errusia-rrek beste gol batekin erantzunzuten, eta nahiz eta altsasuarrekbigarren gola sartu, atzera ereKoxkakoen atean asmatzea lortuzuten eta atsedenaldira 4 eta 2ko

errentarekin joan ziren Podvodniktaldekoak. Bigarren zatian defen-tsan hobetu zuten Koxka taberna-koak. Hala ere, errusiarrek bos-garren gola sartu zuten. BainaMedinak sartutako golari esker 5eta 3 gerturatu ziren. Partida buka-tzeko lau minuturen faltan erru-siarrek seigarren gola sartu zuten,altsasuarren ahaleginak zapuz-tuz. Horrela despeditu zen finala,errusiarrak 6-3 irabazita.

PositiboaKoxka tabernako Migel Barreroentrenatzaileak adierazi zuenez,“finala txapelketan egin dugunpartidarik kaxkarrena izan da.Oso hotz hasi dugu norgehiagoka,partidan sartzea asko kostatu zai-gu eta eurek hori probestu dute, 2

eta 0 aurreratuz. Gero guk sartzengenuen gol bakoitzeko eurek bes-te batekin erantzuten zuten. Par-tidaren kontrola eurek izan duteeta euren atezainak sekulako par-tida egin du, geldialdi bikainak eginditu” azaldu zuen altsasuarrak.Hala ere, txapelketarekin konten-tu daude altsasuarrak. “Balorazioapositiboa da, jakina. Gure lehen-dabiziko parte-hartzea izan da,finalera iristea lortu dugu eta Euro-pako txapeldunordeak gara. Horipositiboa da, nahita nahi ez. Fina-la ez irabaztearen arantza horigeratzen zaizu, gainontzeko parti-datan bezain ongi aritu ez garela-ko” gaineratu du. Baina pozik ego-teko arrazoi asko dituzte, Europa-ko txapeldunordea izatea ez baitamakala. Zorionak!

Koxka tabernaa

Atezainak: Jose Retegi eta Ivan Gorriz.Jokalariak: David Mori, David Teran, David Garcia, Jonathan Higuero, Arkaitz Gasko, Jonathan Medina, Iñaki Morillas, Jorge Mayordomo, Patxi Beraza, Javi Azkoiti eta Otman Ogdi. Entrenatzaileak: Migel Barrero eta Jose Ramon Ramirez.Delegatuak: Kiko Tejeiro eta Mitxel Agirre.

Areto futbola

Europako txapeldunordeak

Page 13: 508 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 15a pintxoaren egunak 13

Page 14: 508 guaixe

JM AGIRRE HARATEGIAL A K U N T Z A

50 €ko erosketa eginez gero,etxeko produktua opari.

DANTZALEKU TABERNA

A L T S A S UBazkarietan eta afarietankafea edo kopa doan.

KAXETAE T X A R R I A R A N A T Z

% 5eko deskontua irakurke-tako liburuetan.

KATE INFORMATIKAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua 30 €tikgorako erosketan.

KALUXA TABERNAU R D I A I N

Menu edo plater konbinatua-rekin kafea edo txupitoadoan, menu bereziarekinkafea edo kopa doan.

CITROËN SAN MIGUELA L T S A S U

Total olioetan % 30eko des-kontua. Pneumatikoen alda-ketetan % 20 deskontua.

IRUBIDE JATETXEAA L T S A S U

Gosaria (kafea+pintxoa edobolloa+laranja zuku natura-la) 2,50€.

SAKANA OPTIKAA L T S A S U

%15eko deskontua gradua-tutako betaurreko osoetan(montura+lenteak). %10ekodeskontua beste edozeinartikulutan eta ikusmena-ren errebisioa doan.

XALOK ESTETIKA, KIROLETA NUTRIZIO ZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z%5eko deskontua, bonu, gim-nasio eta jardueretan izan ezik.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Guaixe • 2015eko maiatzaren 15a14

kultura >>ITZIAR NAZABALEN ARTE ESKOLA: Altsasuko Iortiakultr gunean 70 bat ikasleen lanak astelehenetik hila-ren 31ra arte izanen dira ikusgai. Nazabalek esan di-gunez, “gauza interesgarriak ikusteko aukera dago”.

Etxarri Aranazko Musika plazanegitarauko protagonistakemakumeak izanen dira. Gainera,Emarock proiektua ezagutzekoaukera izanen da

Emaplaza izena hartu duEtxarri Aranazko Udalakmaiatzerako egindakoeskaintzak. Udaleko Kul-

tura Sailak eta Parekide Batzor-deak bat egin dute hura prestatze-rakoan. Kitz Mendiola zinegotziakazaldu duenez, “bi behar uztartueta lotu ditugu. Alde batetik, Kul-tura Sailak urtero maiatzean anto-latzen duen Musika plazan zikloa.Eta, bestetik, batzordean aspaldiEmarock proiektua erakustekoasmoa”.

Azken proiektu horrek EuskalHerrian musikan ari diren ema-kumeei protagonismoa eta espa-zio bat ematea du helburu. Ema-rocken asmo horrekin bat eginik,Musika plazan zikloko hiru ema-

naldietako protagonistak emaku-meek osatutako taldeak izanendira. Mendiolak zikloaren aurkez-penean esan zuenez, “jendartean,musikan pausuak eman badiraere, emakumeen presentzia eska-sa da kontzertu eta musika ekital-dietan, baita Etxarrin ere”.

Emakume musikariei espa-zioa eta protagonismoa emateko

antolatu du Etxarri AranazkoUdalak Emaplaza. Baina ez soi-lik plazako kioskoan. Emarockproiektuko argazki erakusketamaiatzean herriko tabernetanikusteko aukera izanen da. Ibil-bide eta estilo ezberdinak jorra-tzen dituzten emakume musika-riak ikusteko aukera emanen du.Besteak beste, Maider Ansa eta

Amets Larraza etxarriarrak etaHesianeko Zuriñe Hidalgo ageridira. Bestalde, larunbatean,19:00etan, Saioa Cabañasek eus-kal emakume musikarien ingu-ruan egindako dokumentala ema-nen da kultur etxean. Ondorenzuzendariarekin solasaldia iza-nen da.

EgitarauaEmarock erakusketa. Maiatzaren16tik 31era arte, tabernetan.

Emarock. Iragana, oraina eta geroa.Maiatzaren 16an, larunbatean,19:00etan kultur etxean.Dokumenatala.

Ansa ahizpak. Maiatzaren 17an,igandean, 19:00etan, plazan. Hiruahizpak kantuan, gitarra eta pianozlagunduta. Euskal kantutegiarenerrepasoa eginen dute.

Las guindillas. Maiatzaren 25ean,19:00etan, plazan. Zazpikotea igokoda kioskora. Aragoiko taldeakbizitasuna, indarra eta erritmoaekarriko ditu.

Uluka. Maiatzaren 31n, 19:00etan,plazan. Arabar laukoteak herri kantak,bertsio modernoak eta kantupropioak eskainiko ditu.

Maiatzaren 16an, larunbatean,20:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean

Puntido teatroren Pedro Cal-derón de la Barcaren El granTeatro del Mundo antzezla-

naren moldaketa batek emanen diosegida Teatreves, Altsasuko Ama-teur Antzerki Zikloari. Obra horre-tan egileak bizitza antzerki baten

gisa islatzen du eta han pertsonabakoitzak paper bat jokatzen du.Obra originalari leialtasunez jarrai-tuz, egokitzapenak gaurkotasune-ra itzuli du.

Sortzez auto sakramentala zenatelebista-plato batera eramana izanda oraingo moldaketan. Politikoak,enpresariak, gazte solidarioak, akto-reak, langileak, behartsuak, hau-rrak… agertuko dira eszenatokian.

Guztiek publikoari euren ilusioakazalduko dizkiote, haien bizitzamundua den telebista-plato handianantzeztuz. Egiten duten lanarenarabera, audientziak parte-hartzai-le bakoitzaren patua erabaki behar-ko du. +www.guaixe.eus

Albumilustratua sortzeraAsteartean, 17:30etatik 19:00etara,Irurtzungo Liburutegian

Aizpea euskaltzaleen topagu-neak antolatuta, Yolanda

Arrieta idazleak eta AitziberAlonso ilustratzaileak album ilus-tratuak egiteko tailerra eskaini-ko dute. Lehen Hezkuntzako 1. eta5. maila bitarteko ikasleei zuzen-dutako eskaintza egin du Aizpe-ak. Irurtzungo euskaltzaleentopagunetik azaldu digunez, tai-lerra Irakurri, Gozatu eta Opa-ritu kanpainaren barruan koka-tzen da. +www.guaixe.eus

Gabirondomargolariari azken agurra

Udaberria sartu berritan hilzen Constantino Gabirondo

Ollokiegi, Bartzelonan, 92 urtezituela. Larunbateko elizkizune-an Nicolas Arbizuk gogora ekarrizuen Gabirondok eginak direlaudaletxea edertzen duten Itur-mendiko txokoen koadroak. Bes-talde, herriari buruzko pinturaserie luze bat egin zuen, gerora sal-du eta etorkizuneko Iturmendikoliburutegia hornitzeko erabilikodena. Margolaria idazten ere tre-bea zen eta 1997tik 2006ra bitarte-an Iturmendi, herriaren mintzoaaldizkarian kolaborazioak argi-taratu zituen.

El gran teatro del mundoSariak

Zikloko emanaldi bakoitzaren ondoren Tari-ma Beltzak Altsasuko Dendarien Elkarteakemandako 30 euroko erosketa txartela etaXurrut, Alde Zaharreko tabernen elkarteakemandako ardo botilak zozketatzen ditu.Aurreneko saria Ana Jesus Ruiz Alegriaren-dako izan zen.

Emakumeendako plaza

Page 15: 508 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 15a kultura 15

Kalean da Jose Luis Asensioren Ixa,asap! liburua. Iruñeko Udalarenliteratur lehiaketa irabazi etaargitaratu gabe gelditu zen ipuina.Idazle etxarriarrak auto-ediziora jo dulau narraziorekin liburua osatuz

Liburua kalean bizpahiruegun dituela, “oso pozik”dagoela aitortu digu JoseLuis Asensiok. Esan digu-

nez, “jende pilaren laguntza tek-nikoarekin eta ekonomikoarekinargitaratu dut liburua; tartean,mikro mezenazgo proiektu batizan da”. Asensiok argitu digu,argitaletxe baten laguntzarik gabearitzean “lan handia” egin beharizan duela: “hor aritu naiz lege kon-tu guztiak aztertzen liburua kale-an izateko”.

Liburuaren izenburuaz galde-tuta etxarrriarak azaldu digunez,

lehen zatia Isabel izenaren labur-dura dela. Bestea ere laburdura batda, ingelesezko as soon as posibleesapidearena. “Gauzak ahalik etaazkarren egin behar direnean asapesaten da. Liburuak gauza tekni-ko eta informatikoekin zerikusiaduenez, liburuaren testuingu-ruan esanahi garrantzitsua du”.

Irudiaren aldarrikapenaIdazle eta argitaratzaileak esandigunez, “irudiz hornitutako ipui-nak eta kontakizunak asko gus-tatzen zaizkit. Oso komiki zaleanaiz. Irudiak izateagatik ez du zer-tan haurrendako izan beharrik.Horregatik, haur estetika duenliburu bat helduendako izateakbadu aldarrikapenetik. Helduen-dako gauza batek irudiak izanditzakeela esateko modua da”.

Irurtzungo Iñigo Izalek egin dituilustrazioak eta haren irudiekinMarina Lopezek azala prestatu du.

Aurkezpenak etaAurreko ostegunean IruñekoKarrikiri elkartean aurkez-tu zuen lana. Maiatzaren20an Iruñeko Yamagu-chi liburutegian aur-keztuko du eta Iruñe-ko liburu azokan ereaurkezpena eginendu. Liburua eskutanhartu dutenek “oso poli-ta, oso profesionala” geldi-tu dela esan diote. Mamiazaurrerago espero ditu iritzia-

kAsensiok. Editore

lana gustatuzaiola aitortudigu. “Bainalan asko eska-tzen du detai-le guztiak

lotzeko. Mundu interesgarria iru-ditzen zait. Eskarmentu pixka batbanuen elkarte batean, Funzeenaldizkarian, editore lantxoak egi-ten ditudalako eta Guaixen zutabebat idazten dudalako”.

Liburua Iruñeko hainbat libu-ru-dendetan salgai dago. Elkarbanatzailearen bidez gainontzekoliburu-dendetara iritsiko da. Halaere, Etxarri Aranatzera erama-nen duela azaldu digu Asensiok.

BultzadaAsensiok Iruñeko Udalaren egile-berriendako narrazio laburrensaria irabazi zuen 2013an. Udalakipuina argitaratuko ez zuela ikusi-ta, baimena eskatu eta argitaratze-ko ametsa gauzatu egin du. Hasie-rako bultzada emateko 600 euroeskatu zituen crondfunding kanpai-na abiarazi zuen Asensiok eta “osoarrakastatsua” izan zen: 1.202 esku-ratu zituen, zergak eta bestelako-ak kenduta mila eurotik gora.

Haietako bi laguntzaileekin oste-guneko aurkezpenean egotekoaukera izan zuen. Bat ezagutzenzuen, bestea ez. “Pozgarria izan zenjakitea atzean ezagutzen ez dudanjendea ere badagoela”. Tartea due-nean idazten segitzen du Asensiok.Eleberria idaztea du erronka etahorretan ari da, pixkanaka.+www.guaixe.eus

Gaur, 19:00etan, AltsasukoIntxostiapunta gazte guneankontzertua emanen du bikoak

Jone Rubio Mazkiaran (aho-tsa eta gitarra akustikoa) etaIñaki Aldasoro Lezea (ahotsa

eta gitarra elektrikoa) musikarialtsasuarrek sortu duten proiek-tu berria aurkeztuko dute gaur jen-daurrean. Duela urtebete elkarre-kin zerbait egin zezaketela aipa-tu zuten, eta geroxeago gauzatu zenbikoaren ideia. Jone astean zeharherritik kanpo dagonenez, entse-guetarako aukera gutxi dute etaelkarren musika gustuak ezagu-tzen ari dira. Astean behin entse-atzen, ibilian, bertsio sorta batprestatu dute. Iñakik azaldu digu-nez, “bertsioek ez dute inongo gai

loturarik. Batez ere estilo edo sono-ritate zehatz bat bilatzen saiatugara kanta sorta horri osotasunbat emateko. Esan genezake, folk-a izan dela gure lokarria, nahiz etaJone pop-rocketik eta ni punk edohardcoretik gertuago ibili ohi izangaren beti”.+www.guaixe.eus

Larunbatean, 23:00etan, AltsasukoIntxostiapunta gazte guneanGarabatosen kontzertua

Rock & roll gogoko duen bos-kote bat da Garabatos taldea:Irati Lasak (ahotsa), Asier

Palominok (baxua), Iñaki Gascok(gitarra), Gaizka Ocañak (gitarra)eta Mikel Manerok (bateria) osa-tzen dute. Guns and Roses, Marea,AC/DC, Platero y Tu, Los del Rayo…moduko taldeen doinuen zale, ber-tsioak egiten dituzte, oraingoz.Guztiak ere bestelako musikaproiektuetan aritu izan dira. Mikel,Gaizka eta Asier, esaterako, Revol-ta taldean aritu ziren. Asierrek, gai-nera, beste zenbait taldetan jo izandu. Iratik, bestalde, Etxarriko abes-batzan abesten zuen. Iñaki Los delRayorekin aritua da.

Boskotea osatuta, taldeak gaz-

te txokoko entsegu lokaletan entse-atzeari ekin zion. Bi talde kidealtsasuarrak ez izateak eta ikas-ketak tarteko, entseatzeko denbo-ra gutxi dutela diote, “hala ere, osti-ralero entseatzen saiatzen gara”.

Taldearen izena filosofia klasebatean sortu zela azaldu digute tal-

dekideek: “Fitoren kanta bateanpentsatzen ari zela Mikeli buru-ratu zitzaion. Klase produktiboaizan zen. Izen erraza da eta guz-tiok gogoko dugu”. Kontzertugehiago emanen lituzke taldeakgustura. +www.guaixe.eus

Zoritxar batekbultzatu nauproiektu polit bataurrera eramatera

Rock and roll zirriborroakIñaki eta Jonerenestreinakoa

Page 16: 508 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko maiatzak 15, ostirala • 2. aroa • 508. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 32.5 . . . . . . . 5.5 . . . . . . .0Etxarri A. 31.8 . . . . . . . 3.2 . . . . . . .0Altsasu 32.5 . . . . . . . 4.5 . . . . . . .0Aralar 24.8 . . . . . . . 7.3 . . . . . . .0Urbasa 27.8 . . . . . . . 1.8 . . . . . . .0

: eguraldiaasteko >>

Min: 8 Max: 11 Min: 9 Max: 12 Min: 9 Max: 15 Min: 6 Max: 22 Min: 9 Max: 15 Min: 7 Max: 12 Min: 6 Max: 14

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 86% euria: 58% euria: 20% euria: 5% euria: 25% euria: 78% euria: 65%

1. Noiz erabaki zenuen odol-emaile izatea?Betidanik ikusten nuen jendeakodola ematen zuela eta nik erehorren parte izan nahi nuen.Hemezortzi urte bete arte ezinzara odol-emaile izan. Orduangaldetzera joan nintzen, frogakegin eta baiezkoa eman zidatene-an egin nintzen odol emaile.

2. Familiarengandik datorkizuodol-emaile izateko nahia?Ama aritu izan da odola ematenbaina odol-emaile bezala nik ez dutezagutu. Izan ere, batzuetan osa-sun arazoak direla ezin da eman.Lakuntzara autobusa etortzen zeneta horrek ere animatu ninduen.Jendearengatik zer edo zer ona egi-teko aukera duzu zure odola ema-nez eta hori oso polita iruditzen zait.

3. Zer sentitzen da odol-emaileizanda?Odola emateak pertsona bezalabete egiten zaitu. Besteekiko elkar-tasuna izatea eta horretaz ohar-tzea garrantzitsua dela uste dut.

4. Lakuntzako odol-emaileenordezkari berria zara. Gazteenartean odola ematea zabaldutadago?Lakuntzan ez dago odol-emailegazte askorik, ni izanen naiz ziu-rrenik gazteenetarikoa. Orainordezkari naizen aldetik gazteen-gana,ez ezik gainerako jendearen-gana iristen saiatuko naiz, jendeaanimatuz.

5. Igandean dominak banatuzenituzten Lakuntzan. Bai, 25 eta 50 aldiz baino gehiagoodola eman dutenak omendu nahiizan genituen. Horrelako kopu-

ruetara iristeko urteak behar dira.

6. Adonako presidenteak odol-emaile izatea eta gazteenpresentzia nabarmendu nahiizan zituen ezta?65 urtetik gora ezin da odolik emaneta gazteen presentzia oso garran-tzitsua da, beharrezkoa, esanennuke. Gazteen parte hartzea ezin-bestekoa da.

7. Zer nolako baldintza betebehar dira odol-emaile izateko?Osasun ona izatea, hori da beteki-zunik garrantzitsuenetakoa. Pisuminimo bat ere bete behar da, kilokopuru jakin batetik gora ezin daodolik eman, tentsioa ere ongi izanbehar da, botikak denbora jarraianhartzen duen jendeak ere ezinenluke, eta 65 urte baino gutxiago izanbehar dira. Baldintza horiek bete-tzen baldin badira edozein izan dai-teke odol-emaile.

8. Lakuntzako ordezkari berriazara, zer espero duzu ibilbideberri honetan?Helbururik garrantzitsuenamomentu honetan, jende gaztea-rengana iristea da. Horregatik,jende gazteari deia egiten diot,guregana gerturatzeko eta galde-tzeko. Nahi adina informazioaemateko prest nago. Aurrekoordezkariak, Jesus Floresek urteasko eman ditu honetan laneaneta bere bidea jarraitzen saiatu-ko naiz. Autobusa etortzen dene-

an gauzak antolatzen, bilerak egi-ten, zenbait gauzen ardura nikhartuko dut hemendik aurrera.

9. Odol-emaile asko dagoLakuntzan?Aurreko urteko datuei begira 130emaile daude gutxi gorabeheraherri osoan. 1.000 biztanlerenbueltan dabil Lakuntza, eta kopu-ru polita dela iruditzen zait. Bai-na igotzea oso ongi etorriko litzai-guke. Horretan saiatuko gara.

10. Garrantzitsua da odol-emaile izatea, ezta?Bizitzak salba ditzakezu. Odolikgabe ezin gara bizi. Gure gizar-tean jende askok behar du odo-la, osasun arazoak, istripuak etahamaika arrazoi direla. Odolaemateak ez du inolako gasturik,ez du arazorik sortzen gure gor-putzean, eta emaile izanda ana-lisiak egiten dizkigute eta emai-tzak etxera bidaltzen dituzte. Onu-ragarria dela ere esan dezakegu,odola berrituz doalako gure gor-putzean.

11. Nola ospatu zenuten festa?Lakuntzako emaileak omentzekozilarrezko eta urrezko dominakbanatu genituen meza ondoren.Gero auzatea izan genuen eta ber-tan aurreko ordezkari Jesus Flo-res eta Vitori Urrestarazu omen-du genituen, orain arte egindakolanagatik. Oso egun polita pasagenuen.

>>11galdera

Uxua GarciandiaLakuntzako odol-emaileen

ordezkari berria

Testua: Larraitz Amadoz Lazkano

: ilargiaren aldia>>ilberri ilgora ilbete ilbehera

18 25 2 9

Maiatzekobazkide zozketa

MAIATZEKO SARIAK:1. SARIA: Ekainberri museorako 2 sarrera, Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza,

Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea etaDonostiako Aquariumerako sarrera.

2.,3. ETA 4. SARIA: Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza, Lacturale lotea, Magna Xotarakosarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea eta Donostiako Aquariumerako sarrerak.