75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u hiria (beti) kutsakorra...

24
ELGOIBAR - 1060. zenb. XXV urtea - 2018-01-12 75 urte krosaren elitean

Upload: others

Post on 19-Jan-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

ELG

OIB

AR

- 106

0. z

enb.

XXV

urt

ea -

2018

-01-

12

75 urtekrosaren elitean

1060 azala:Maquetación 1 11/01/18 11:21 Página 1

Page 2: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

Makina espezialen LAN-BI S.A. enpresak, automozioko esekidura eta direkzio sistemen diseinu,

fabrikazio, hornikuntza eta mantenuan aitzindari internazionala denak, lan taldera honako perfil

hauek gehitu nahi ditu.

www.lanbi.com

- PLC/robotika teknikaria

- Ordenagailuko programatzailea/analista

- Sistema informatikoko mantenua

- Automatizazio instalatzailea

- Muntatzaile ajustatzailea

- CNC makinaren prestatzailea

Bezeroarenganako orientazioa eta taldean lan egiteko gaitasuna duten pertsonak bilatzen ditugu.

Lan esperientzia eta hizkuntzen jakintza baloratuko da, eta baita bidaiatzeko aukera ere.

Enpresa aitzindari batean integrazioa eskaintzen da, lanbide-garapen eskaintza zabalarekin eta

aurkeztutako kurrikulumaren araberako ordainsariarekin. Hautagaiek beraien datuak bidali di-

tzakete, interesatuta dauden perfilari erreferentzia eginez, [email protected] helbide elektroni-

kora.

Konfidentzialtasun osoa bermatzen da.

1060 azala:Maquetación 1 11/01/18 11:21 Página 2

Page 3: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

Atzo balitz bezala gogoratzen dut. Orduan ez genuen elkarezagutzen. Aurrerantzean lotura handia sortu zen gure ar-tean. Esku artean genuen erronka ez zen makala, baina

ez dakit ohartzen ginen zailtasunaz. Proiektua idazten jardun zutenMaitek eta Jasonek. Ondoren, proiektua bideragarri egiteko pau-soak ematen ibili ginen.

Irailean, Elgetan, Arrasateko aldizkarikoekin, egin genuen bi-leraren ondoren, hartu genuen erabaki zailenetakoena: maizta-suna. Astekaria izango zen. Ez zuen erraza ematen, baina herrianeragin sendoa izango bazuen astero-astero iritsi beharko zen etxe-etara. Bai, astakeria zirudiena astekari bihurtu genuen.

Gero, gizarteko aurkezpenak etorri ziren. Herriko euskaltzaleeieskatu genien iritzia. Ea zer zioten jakin nahi genuen. Aho zabalikentzun zituzten gure azalpenak eta, sinesgaitza bazirudien ere,genuen gogoa eta ilusioa ikusirik, aurrera egiteko oniritzia emanziguten. Politikariei ere eman genien gure proiektuaren berri. Uda-leko talde politiko guztiei azaldu genien, banan-banan, gure as-moen berri. Ez genuen euskaltzaleen kontu bat bihurtu nahi.Herriko komunikabide kolektibo eta parte-hartzailea egin nahi ge-nuen eta horren premiaz jardun genuen denekin. Politikariek erebegi onez ikusi zuten proiektua eta aurrera jarraitu genuen.

Ez genuen ezer ere martxan jartzeko. Ordenagailu eta inpre-sora bana erosi, elkarteko lokalean tokitxo bat egin eta hiru langilehasi ziren lanean inongo lan-ziurtasunik gabe. Zenbat ordu sartueta zenbat buruko min eman ote zizkigun! Astero-astero alea Oña-tiko inprimategira bidali ezinda ibiltzen ginen. Internet aurreko ga-raiak ziren eta disketean eramaten genuen zenbaki bakoitza.Ostiralean, lasaitu ederra hartzen genuen garraiola-riak aldizkari guztiak ekartzen zituenean eta etxe-etara banatutakoan. Orain erraza dirudi, bainaastero-astero argitaratzeak miraria zirudien or-duan.

Orain dela 25 urte, 1992ko Gabonetan,jaio zen edo “sortu genuen” mundura. Ez zenizan Olentzeroren oparia, nahiz eta 24an Olen-tzerok utzi gure etxeetan. Aurretik erditze lanetanibili ginen. Ez dakit bederatzi hilabete iraun zuenbaina hor nonbait izango zen. Oraindik ez zeu-kan izenik. Elgoibar eta Barren lotuz elgoiBARRENizena jarri genion. Denborarekin, laburtuz edo,BARREN deitu izan diogu denok.

Dirurik gabe hasi ginen. Diru laguntzak etairagarkiak lortzeko, erakundeen, enpresen etadendarien konfiantza lortu beharra genuen.Baina nola erakarri aldizkaria ezagutzen ez

bazuten? Herritarren sinesgarritasuna irabazten hasi ginen piska-naka-piskanaka eta gero errazagoa izan zen. Oraindik gogoandauzkat zenbait dendariren eta enpresariren aurpegiak iragarkiakeuskaraz izan behar zirela esaten genienean. Nola sinetsiko zutengure inguruko askorentzat ere sinesgaitza zirudiena!

Hurrengo pauso garrantzitsua eskelak jartzea izan zen. Gureartean ere bazen hau ulertzen ez zuenik. Ez zen diru kontua, al-dizkariaren prestigioa baizik. Eskelak serioegiak ziruditen BARRE-Nen azaltzeko, baina, bestalde, non azalduko ziren bada, herrikoaldizkarian ez bazen! Azkenean, gure etxeko baten heriotzak bul-tzatu ninduen lehen pausoa ematera eta, aurrerantzean errazagoaizan zen. Ikusi besterik ez dago gaur egun apenas dagoela asterikBARRENen eskelarik edo hildakoen oroigarririk agertzen ez denik!

Bageneukan beste kezka bat: astero-astero ba ote zegoen zerkontatu Elgoibarren eta Mendaron? Askoren ustetan ezinezkoazen orrialde guztiak betetzea, baina denborak erakutsi du tokiafaltan izaten dela kontatu nahi den guztia kontatzeko. Orain eretokia mugatua denez amaitu beharrean nago.

BARRENen jaiotzarekin zeresanik izan badut ere, ez dut inoiznire umea dela esateko tentaziorik izan. BARREN auzolanean sortugenuen eta asko izan dira ibilbide osoan parte hartu duten per-tsonak. Nik esango nuke ez dudala ezagutzen Elgoibar eta Men-daro artean halako proiektu parte-hartzailerik. Auzolan hitza askoerabiltzen dugu, baina auzolaneko proiektu honetaz harro egonbeharra daukagu guztiok. Zorionak bada BARREN egiten lagunduduzuen guztioi eta beste horrenbeste urte barru urrezko ezteiak os-patu ditzagula.

3

BARRENen sorrera- Alberto Agirreazaldegi -

Hasierako lantaldea. Goian, Amaia Leiaristi eta Ainhoa Lodoso. Behean, Alberto Agirreazaldegi, Maite Rementeria eta Itziar Agirregomezkorta.

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:24 Página 3

Page 4: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

IRITZIA4

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazita-koen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZE-TARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, IratiAgirreazaldegi HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLI-ZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKOARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Ana Alberdi, Eire Vila, Manu Sanchez, Unai Villena,Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpi-llaga, Julen Ansola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, PaulaHeras, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, IñakiOdriozola, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirrea-zaldegi INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 ale LEGEGORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Informazioaren eta desinformazioarenartean dago gakoa. Baina baita, he-rritarrok kontsumitu nahi dugunaren eta

nahi ez dugunaren artean ere. Legalita-tea eta alegalitatea bereizten dituenmarra ia ikus ezinaren antzera, kazetari-tzak derrigor beharko lukeen etika eredesagertzeko zorian ote dago?

Herritar orok iritzi kritikoa eraikitzekoeskubidea duen bezala, hedabideekmodu garbi eta objektiboan informa-tzeko obligazioa dute. Esango nuke, ka-zetariok ez garela iritzi sortzaileak izanbehar, pertsona orok iritzi kritikoa garatuahal izateko zubia baizik. Eta horreta-

rako, beharrezkoak dira garden-tasuna, zintzotasuna eta batez

ere, objektibotasuna. Txanponarenaurpegi bakarra erakustearekin, ez da

nahikoa.Kode deontologikoaren mugak

ordea, erraz apurtu daitezke. Etiko ezizateak, ez du ilegala izatea esan nahi,eta ondorioz, etika falta ez da delitu.Kazetari edo hedabide baten hautuabaizik. Legearekin baino, kontzientzia-rekin du lotura estuagoa. Edo profesio-arekiko konpromisoarekin, agian.Baina bizi garen berehalakotasunareneta primiziaren munduan, zintzoa iza-

teak, badirudi, ez duela balio handirik.Emaitza da garrantzitsua, ikusleentzat,albiste freskoa izatea. Eta gehiengoak,ikusle modura, egiazkotasunaren ber-meari uko egiten dio, berehalakotasu-naren truke.

Zorionez, informatzeko modu horre-kin kritiko denik ere badago.

Eta hausnarketa honek batxilergokomatematikako irakaslean pentsatzera na-rama. Askorentzat zentzugabekoa izandaiteke, baina albiste batek eta matema-tikako ekuazio batek uste baino lotura es-tuagoa izan dezakete. Gure irakasleak,kalkulagailuarekin lortutako eragiketenemaitzak, nahiz eta zuzenak izan, ez zi-tuen ontzat hartzen. Bere esanetan,emaitza ez baita inoiz baliozkoa, aurre-tik prozedura eta pauso egokiak emanez baldin badira.

Bidezidorrek, beti lagatzen baituztehari-muturrak solte.

Etika, airean (galduta)

ANA ALBERDI

“Etiko ez izateak, ez du ilegala izatea esan nahi,

eta ondorioz, etika falta ez da delitu”

Kazetaria

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:24 Página 4

Page 5: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

GUTUNAK

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

u ESKERRIK ASKOSan Lazaro Egoitzaren izenean, eskerrak

eman nahi dizkiegu, urtean zehar ekitaldiak,jaiak... antolatzen laguntzen diguten per-tsona, talde eta erakunde guztiei.

Elgoibarko Nagusilan elkarteko bolunta-rioek, urte osoan zehar, egiten duten lan or-dainezina eta eskuzabala azpimarratu nahigenuke, baita hainbat elkartek gure egoilia-rrekin izan duten bihotz-zabaltasuna ere. Be-reziki, ondorengoak aipatu nahikogenituzke: Udal Musika Banda, I. Bereziar-tua Musika Eskola, Gaztelekua , Ludoteka,Argia Taldea, Parrokiako Abesbatza, Elgoi-barko Izarra, Aire Andaluz taldea, Elgojaio-tza, San Bartolome Parrokia, Meka LanbideEskola eta Elgoibarko Katekista taldea. Eraberean, eskerrak eman nahi dizkiegu, sarriaskotan, bakarka eta isilpean egoitzarekinelkarlanean diharduten beste hainbati. Gureesker ona guztiei.

San Lazaro Egoitza

u PREST GAUDELelo honekin antolatu du SAREk manifes-

tazio nazionala urtarrilaren 13rako Bilbon.Askotan aipatu dugun arren, gogoratu beharda sei urte pasa direla ETAk borroka armatuautzi zuenetik; apirilean urtebete etorriko delaarma guztiak entregatu zituela. Baina espai-niar eta frantziar estatuek salbuespeneko po-litikekin jarraitzen dute espetxeetan daudeneuskal presoekin. Preso gaixoak espetxeetanmantentzen dituzte ia hil arte (hor dago IbonIparagirre; ez da bakarra, beste 14 diraegoera larrian aurkitzen direnak); dispertsioaeta sakabanatzea areagotu egin da azkenurteetan; adineko presoak espetxean man-tentzen dituzte (hor dago Sebas Etxaniz el-goibartarra, 74 urterekin preso); legeakematen dituen aukerak (zigorraren 2/3akbetetzen direnean behin behineko askata-suna, adibidez) espresuki ukatu egiten zaiz-kie euskal presoei, nahiz eta egoerak osolarriak izan, Sara Majarenasen kasuan be-zala; eta abar. Frantziar estatuan interlokuziobide bat zabaldu da hango gobernuarekin,eta espero dezagun bere fruituak ematea.

Espainian,aldiz, egoera bere horretan man-tendu baino, okertu egin da. Espainiar esta-tua mugiarazteko indarrak bildu beharditugu. Euskal presoei legea bere horretanaplikatzea besterik ez gara eskatzen ari. Etaeuskal gizartearen gehiengo nabarmena ho-rren alde dagoela seguru gaude.

Manifestazioa La Casillan hasiko daarratsaldeko 17:30ean. Elgoibartik autobu-sak 16:00etan irtengo dira Txankakuakogeltokitik. Izenak ematea Jai-Alai eta Iturri ta-bernan egin ahal izango da. Bukatzeko,lerro hauen bidez eskerrak eman nahi diz-kiegu Gabon Zahar ferian Talo Solidarioaantolatu eta lagundu zuten guztiei. Giro pa-regabea izan zen goiz guztia bertan, eta au-tobusak merkatzeko dirua batzea posibleizan zen.

Sare Elgoibar

u HIRIA (BETI) KUTSAKORRAUrte bukaera garai ona omen dute ba-

tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko,eta berria erosteko. Sasoi horretan aukeraegokiak egon ohi baitira bestelako hautuaegiteko. Halarik ere, beti ez da erraza hautuona egitea, nahiz eta batzuek sekulako ma-trikulazio kanpaina egin (155), komunikabi-deetan aldeko propaganda egiteko aukeraizan (PSC, PP, CECP), eta erabiltzaileeimodu erosoan erosteko abantailak eman(lau ordu). Izan ere, oraingoan ere, gutxietsi,zokoratu nahi izan dute besteen kolorearenhoria garajean, norabide bakarrekoaren al-deko gehienek emaitza kaskarrak lortu arren.Dena den, hirietan Ciutadansek oso emaitzaonak izan ditu. Hauek hibridoaz baliatu diraproduktua saltzeko, eta horrek jende anitzanimatu du trafiko handiko lekuetan erosoegoten, autogobernuaren aldekoak (JPCERC CUP) arrimatzen, eta Arrimadas beza-lako gidari bat protagonismoa izaten, epemotzean, behintzat. Gainera, hamaika ele-bakarrek aukera oso ona ikusi dute arerioa-ren gerrikoa estutzeko, etaEspainia-Kataluina-Europaren aldeko norabi-dean gidatzeko. Horregatik, merkatarienlehia honetan bertakoek ez dute erraz

izango borondatezko hautua egiten, hiriabeti kutsakorra baita. Bestalde, batzuk ezdira inoiz jabetuko egindako prestazioetanalde handia dagoela modelo batetik bes-tera, eta batzuek beldurra zabaldu bitartean,besteek endavant (aurrera) egiteko aire gar-biaren aldeko hautua egin dutela. Eskerrikasko, Katalunia.

Juan Luis Mugertza

u 120 MILA ESKER!Giro bikainarekin esan diogu aurten

ere agur urteari. Gabon Zahar ferianhainbat postu, produktu eta animaliazgozatzeko aukera izan genuen. Eta aurtenere, Elgoibar Ikastolatik Nafarroa plazantxosna jartzeko aukera izan genuen.Eguraldia aparta izan zen, giroa zeresanik ez. Pozik gaude egindakolanarekin. Eskerrak emateko garaia da.Eskerrik asko Elgoibarko Udalari, DebemenLanda Garapen Elkarteari etaDebabarrenako Mankomunitateari hainbatbaliabide eskaintzeagatik. Eskerrik askoArmueta eta Ziarda harategieri euskolabeldun saihetsa eskaintzeagatik. Eroskirisalda egiteko bertako produktuakeskaintzeagatik. Manuel Amaro, kamioiaeskuragarri jarri eta egunean bertan zeinaurretik egindako lanagatik. BeristainLogistika banaketak eta Bernardo Ecenarro,edari zein beste material batzukeskaintzeagatik. Eta nola ez, mila eskeregunean bertan gerturatu zineten guztioi.Girorik ez da zuek gabe. Baina, aurtenbereziki pozik gaude. 120 baino gehiagoizan gara antolaketan eta lanean aritugaren ikastolako guraso eta langileak.Izandako parte-hartzearekin arro gaude.120 mila esker eta bejondeizuela!Azkenik, gogoraraztea besterik ez zaigugelditzen. Txosnarekin jasotako dirua herrimailan antolatzen ditugun ekimenakfinantzatzera bideratuko da; Pilota egunaeta Jose Gurrutxaga krosa alegia. Bereizaerari jarraituz; herritik, herriarentzat.

Ikastolako Gabon Zahar Txosnarenantolatzaile taldea

5

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:24 Página 5

Page 6: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

MOTZEAN6

Errefusaren edukiontzi berriei buruzko informazioa emango dute Elgoibarren eta Mendaron

Sendi Anaitasuna elkarteakurteko batzarra egingo du

Mendaroko Sendi Anaitasunak urterokobatzarra egingo du urtarrilaren 21ean Azpi-likuetako elizan. 11:00etan izango da,meza aurretik, Mendaroko mezen ordu al-daketa dela-eta. Bilerara joaten ez direnbazkideek 10 euroko isuna ordaindu be-harko dute. Bestalde, elkartean izena emannahi dutenak zuzendaritza batzordeko edo-zeinekin harremanetan jarri beharko dira.

Ingeles mintzapraktikaUdal liburutegian

Ikasturte hasieratik, barixaku arratsaldee-tan, 18:00etan abiatuta, ingeles, frantseseta alemanierako mintzapraktika saioak iza-ten dira dinamizatzaileekin Gotzon GarateUdal Liburutegian. Frantseseko eta alemanie-rako taldeak osatuta badaude ere, ingele-seko bi taldeetan -erdi eta goi maila-badaude oraindik hainbat lagunentzako to-kiak. Beraz, norbaitek izena eman nahibadu liburutegira bertara joan edo943743525 telefono zenbakira deitu de-zake.

Hondakin bilketa sistema berria jarriko du martxan urtarrilean Debabarre-nako Mankomunitateak Elgoibarren eta Mendaron. Orain arte hondakinorganikoekin egiten zen bezala, orain errefusarentzat txartel bidez irekiko

diren itxitura elektronikodun edukiontzi gris berriak ipiniko dituzte. Organikoaren edukiontzietarako txartela dutenak errefusarena berberarekin

ireki ahal izango dute. Baina gainontzekoek Elgoibarren, Kultur Etxeko sotoan,urtarrilaren 18ra arte, egongo den informazio puntuan eskatu ahal izango dituztetxartela eta beharrezko materialak (edukiontzi aireztatua, poltsa konpostagarriaketa informazio liburuxka), baita bilketari buruzko azalpenak ere. Mendaron, be-rriz, urtarrilaren 25etik 30era bitartean jarriko dute bulegoa Lagun Betikoak erre-tiratuen elkarte aldameneko lokalean. Bulegoko ordutegia honako hau izangoda: astelehenetik barixakura 11:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 9:00etatik14:00etara izango da.

Informazio puntura joaten direnek ez ezik, materia organikoaren edukiontziaerabiltzen duten bizilagunek jasoko dute informazio gutuna etxeetan eta izenaeman ez dutenei gonbitea egingo diete gaikako bilketan parte hartzeko informa-zio bulegotik pasatzeko. Dagoeneko organikorako txartela duenak, txartel beraerabiliko du edukiontzi grisa irekitzeko, beraz, ez dute informazio bulegotik pasabeharko.

Europako maila gaindituDebabarrenako Mankomunitateak Europak ezarritako birziklapen maila gain-

ditzeko helburuarekin jarriko ditu edukiontzi gris berriak Debabarreneko hainbatherritan, tartean Elgoibarren eta Mendaron. 2020rako %50eko birziklapen tasagainditu nahi dute.

Gainontzeko gaikako bilketarako erabiltzen diren edukiontziak (beira, ontziarinak eta papera eta kartoia) irekita jarraituko dute.

Informazio gehiagorako, Mankomunitateak ondoko doako telefono zenbakiadu eskuragarri 900 10 49 23.

Unai Villena eta Nagore Dorronsoro Soro feriako ezti lehiaketan irabazle

Urtarrilaren 6an izan zen urteko ohiturarijarraituz, Debako Soro Feria. Eguraldialagun izan ez bazuten ere, beraien produk-tuak bertan erakutsi eta salgai jarri zituztenenartean hainbat sari banatu zituzten antola-tzaileek. Euriarekin pozik ez baina ezti ata-lean 150 euroko saria eskuratuta gusturaizan ziren Unai Villena elgoibartarra eta Na-gore Dorronsoro debarra. Feria berean gaz-tagileentzako ere egon zen saririk etaMausitxa baserriko Jesus Ansolak 250 eu-roko hirugarren saria jaso zuen.

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:24 Página 6

Page 7: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

MOTZEAN 7

Liburutegiari buruzko iritziak jasotzeko galdeketa egingo du Jaikik

Jaiki gazte taldeak aurtengo kanpaina jarri berri du abian eta horren baitanlehen pausoa herriko liburutegiaren baldintzen hobekuntza bilatzea da. Jai-kiko kideen esanetan, “Elgoibarko ikasleok (eta ikasle ez garenok) beharra

dugu baldintza egokidun liburutegi bat izateko. Gaur egun betetzen ez direnbaldintzak: zaratak, ordutegia oso mugatua izateak, egutegiak, erosotasun fal-tak… beste herri edo leku batzuetara jotzera behartzen baitu jendea”.

Hobekuntzen zain geratu gabe eraldaketak beren esku hartzea erabaki duteeta epe laburrean konponbideak martxan jartzea da beren asmoa, “Elgoibarkogazteok ikasteko leku duin bat izan dezagun”.

Horretarako, herriko gazteek liburutegiari buruz duten iritzia jaso nahi dute,hortik abiatuta konponbideak martxan jartzeko. Beraz, sare sozialetan galdeketabat zabaldu dute herritarrek betetzeko. Besteak beste, galdetegia barren.euswebguneko komunitatean Jaikik duen tartean bete daiteke galdeketa.

Gabonetako zozketen emaitzak

Gabonetako jaien harira hainbat zozketaegin dira Elgoibarren. Hona hemen horietakobiren emaitzak.

Txankakua Merkatari ElkarteaTxartelaren jabeek otsailaren 9ra arteko

epea izango dute zenbaki irabazleak aurkez-teko. Ondoren, jasotako bonoak Txankakuakokide diren dendetan gastatu beharko dituztesaridunek.

500 euro27.585 (Ordezkoa 47.021)78.145 (Ordezkoa 84.894)

100 euro89.990 (Ordezkoa 22.340)55.939 (Ordezkoa 67.934)31.374 (Ordezkoa 62.316)41.074 (Ordezkoa 93.764)60.134 (Ordezkoa 83.585)72.927 (Ordezkoa 74.274)71.451 (Ordezkoa 29.024)30.869 (Ordezkoa 97.448)

C.D. Elgoibar

‘Sororitatea lantzen’ irakurketa saioak egingo dituzte Mendaron hamabostean behin

Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak, Sororitatea lantzen izenburu-pean irakurketa saioak antolatu ditu. Hamabostean behin liburutegian elkartueta Ponte en mi lugar liburuaren zati berdina irakurrita hausnartuko dute ba-koitza zerk harritu, kezkatu zein emozionatu duen edo zerk pentsarazi dion.Bakoitzak momentu bati emango dio garrantzia eta errealitate berdina moduezberdinean bizi daitekeela ikustea da asmoa. Edurne Izagirreren gidari-tzapean saioak liburutegian izango dira 19:00etatik 20:00etara bitartean.Egunak honakoak dira: urtarrilak 17 eta 31, otsailak 14 eta 28; eta mar-txoak 14. Izena emateko gaur, urtarriaren 12a, da azken eguna, liburute-gian bertan edo mendarotratuon.blogspot.com helbidean.

‘Aldenik Alden’ programak urte osoan antolatuko ditu ekintzak umeekin adostuta

Aldenik Alden (LH4-6) programak urte osoan antolatuko ditu ekintzak hemen-dik aurrera eta ekintzok umeekin batera adostuko dituzte. Hasteko, baina, Atxu-txiamaikak eta Ludotekak elkarlanean egin dute irteera proposamena urtarrilaren17rako. Goiza Rocopolis abentura parkean pasatuko dute eta arratsaldea Iru-ñean. Prezioa 15 eurokoa da (Elgoibarko Izarra eta Ludotekako bazkideek 13euro). Urtarrilaren 20an asanblada egingo dute hurrengo ekintzaren nondik no-rakoak erabakitzeko, 17:00etan, Ludotekan; otsailaren 3an arratsalde pasa.Prezioa: 5 euro (Elgoibarko Izarra eta Ludotekako bazkideek 4 euro). Urtarrilaren14ra arte izango da izena emateko epea, Elgoibarko Izarraren bulegoan edoLudotekan.

Otarra eta 400euro: Pilar Salegi.

Otarra eta 200euro: Julen Etxeberria.

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:24 Página 7

Page 8: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

ERREPORTAJEA8

75 urte krosaren eliteanJuan Muguerza Nazioarteko Krosak IAAF egutegiaren barruan ospatuko du krosaren 75. urteurrena, domekan. Alegia, munduko zazpi kroslasterketa onenen artean, krosen “Txapeldunen Ligan” egongo da, beste behin ere. 2015ean eta 2016an ere egon zen krosaren elitean,11.000 biztanle pasatxoko herrian antolatzen den krosa. Hamazazpigarren urtez proba antolatuko duen Mintxeta Atletismo Taldeari etamakina bat herritarren borondatezko lanari zor zaio meritu hori, gaur egun. Goraipatzekoa dena, baina, Mugertza krosa 75 urtean etenikgabe antolatu izana da. C.D. Elgoibarrek antolatu zuen estreinakoz 1943. urtean eta Ego Toki atletismo elkarteak hartu zion erreleboa anto-lakuntzan, 1963tik 1993ra bitartean.

75urtean antolatzaileek, atletek eta herritarrek Mugertza kro-saren alde egin duten lanari esker ona adierazteko an-

tolatu dute gaurko (urtarrilak 12), Krosaren 75. urteurreneko Gala.20:00etan izango da Herriko Antzokian. Debalde izango da,herritarrez bete nahi baitute antzokia. "Herriari eskerrak eman nahidizkiogu gala honen bitartez, herritarren laguntzarik gabe ez gi-natekeelako 75 urte betetzera ailegatuko. Babesleak eta erakun-deak ere funtsezkoak izan dira eta horiek ere jasoko dute mereziduten errekonozimendua", aurreratu dute antolatzaileek. Urteurre-neko ospakizunez arduratzen ari den lantaldeak 75 urteotako iru-diak, ezustekoak eta Mugertza kroseko txapeldun ohiak iragarriditu galarako. Besteak beste, Mariano Haro, Lucas Larraza, Be-nito Alday, Ana Isabel Alonso, Coro Fuentes, Antonio Serrano,Antonio Prieto, Alejandro Gómez, Carmen Valero, John Ngugi,Ezequiel Canario, Montserrat Abelló edo Pilar Fernandez diraetorriko direla baieztatu dutenetariko txapeldun batzuek. BelenAzpeitia zenaren senideek ere hartuko dute parte. Krosa irabazi-

takoak diren beste bi atleta, Eamonn Martin eta Amelia Lorza,zapatuan ailegatuko dira Elgoibarrera. Era berean, Elgoibarreraetorri ezin izan duten zenbait txapeldunek bideoz bidali dituztenagurrak emango dituzte Herriko Antzokiko zine pantailan. LakieStewart da horietako bat, Mugertza krosa hiru alditan (1969,1970, 1972) irabazi zuen eskoziarra ezin izango da Elgoiba-rrera etorri osasun arazoak direla-eta. Alabaina, bere semeak egi-niko bost minutuko elkarrizketa eskainiko dute. Txapeldun andanabatuko dutenez, Urrezko Liburua oparituko diete orain arte jasoez dutenei. Mugertza krosa irabazi duten lagunen argazkiak etahoriek idatzita laga zituzten testigantzak jaso ditu Urrezko Libu-ruak. 2013az geroztik Urrezko Liburuaren erreplika eman dietekroseko senior probetako irabazleei.

ETBREN DOKUMENTALAREN ESTREINALDIAAntxintxikari mitikoak oholtza gainean ikusteko aukeraz gai-

nera, Herriko Antzokiko pantaila handian ere ikusi ahal izango

- ASIER ORBEA -

Eguaztenean aurkeztu zuten krosa udaletxean, eta leku berean egingo diete atletei ongi-etorri ofiziala, zapatuan, 19:30ean.

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:24 Página 8

Page 9: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

9

dira horietako batzuek Lerunen zein Mintxetan eginiko kirol ba-lentriak, Euskal Telebistak Mugertza krosari buruz osatu duen do-kumentala estreinatuko baitute galan. Orduerdi inguruko iraupenaizango du. ETBk lasterketa jokatu aurretik, domeka goizean, emi-titzeko asmoa du.

Zigor Diezek aurreratu duenez, sekula baino atleta gehiagokhartuko du parte aurtengo krosean, 900 lagun inguruk hamar las-

terketetan. 10:00etan hasiko da lehena. Mamo Wolde Gipuz-koa sariaren 16. edizioan ere inoiz baino herrialde gehiagotakoordezkariak egongo dira, Ingalaterra, Frantzia, Italia, Belgika etaPortugalgo atletak espero baitituzte Espainiako Autonomia Erki-dego guztietako -Kanariar Uharteetakoak izan ezik- atletekin ba-tera. Senior mailako atleta esanguratsuenak eta bakoitzaren kirollorpenak hurrengo orrialdean ikus ditzakezue.

Mugertza krosari buruzko liburua aurkeztu zuten eguaz-tenean: Gazelen Hatsa. Liburuak bi zati ditu, ongi bereiziak.Batean, Eduardo Arrillaga argazkilari elgoibartarrak 1993tikiaz arte krosean ateratako argazkien aukeraketa dago.Krosa Lerunetik Mintxetara lekuz aldatu zutenean hasi zenArrillaga han argazkiak ateratzen. "Mintxeta kirol guneko az-piegiturak bukatzeke zeudenean hasi nintzen, eta sasoi har-tan Gurutze Gorriko kide moduan joaten nintzenez,erretratuetan boluntarioek egiten duten lanaren ikuspuntua ja-sotzen nuen, batik bat, lehen urteetan. Hasieran ez bainuenargazkiokin libururik ateratzeko asmorik. Gero konturatu nin-tzen krosaren inguruan lan polit bat egiteko lehengaiak zeu-dela", azaldu du Arrillagak. Ikuspuntu artistiko batetikateratako argazkiak diraeta atletez gainera, za-leak, antolatzaileak etaGurutze Gorriko kideakere badira argazkietakoprotagonista.

Liburuaren bigarrenzatian, berriz, krosarenhistoriari egiten zaio erre-pasoa, protagonistenahotik eta lumatik. Izanere, krosaren ingurukodokumentazio handiadagoela azaldu duteMintxetakoek. "Inon argi-taratu gabeko hainbatargazki harrigarri, atletekidatzitako eskutitzak etaelkarrizketa asko topatuditugu artxiboetan, JuanMugertza berari garaikoegunkari batean eginiko

elkarrizketa bat, esaterako. Horiekin krosaren historia jasonahi izan dugu, baina oso modu ezberdinean. Gainera, Mu-gertza krosak dituen balioak: elkarlana, boluntarioen lana,herritarren abegikortasuna, enpresen inplikazioa... goraipatuditu liburuak", azaldu dute Mintxetako kideek. Artxiboko edu-kiez gainera, libururako propio idatzitako testuak ere jaso di-tuzte, hala nola, Mamo Wolderen senideek idatzitakoa, 40urtean Elgoibarrera etorri zen Alan Warner entrenatzaile in-gelesarena edota Juan Mari Iriondo, Koldo Lizarralde etaAitor Zabala elgoibartarren iritzi artikuluak, besteak beste.

Domekan salgai jarriko dute liburua Mintxetan. Otsailean,berriz, liburuan jasota dauden hainbat argazki Kultur Etxeanegingo duten erakusketan ikusteko aukera izango da.

‘Gazelen Hatsa’, krosaren historia, testigantzak eta irudia batzen dituen liburua

Julian Azkue, Juan Mari Iriondo, Zigor Diez eta Eduardo Arrillaga.

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:24 Página 9

Page 10: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

ERREPORTAJEA

DOMEKAN KONTUAN HARTZEKO sAlTAKARiAK

LEONARD KOMON(Kenya, 1988)w 2008, 2010 eta 2011nMugertza Kroseko irabazlea.

w 2017ko Munduko KrossTxapelketan, Ugandan, 12.postua.

CONSESLUS KIPRUTO(Kenya, 1994)

w 2013ko Mugertza krosekoirabazlea.w 3.000 metroko oztopo-las-terketan Txapeldun OlinpikoaRio de Janeiron. w 3.000 metroko oztopo-las-terketetan bi aldiz mundukotxapeldunordea eta 2017an,Londresen, munduko txapel-duna.

TIMOTHY TOROITICH(Uganda, 1991)w 2014ko Juan MuguerzaNazioarteko Krosa irabazizuen. w 2017an 9. postua bere he-rrialdean, Ugandan, jokatuzen Munduko Kros Txapelke-tan.w 2018ko Amorebietakokrosa irabazi du.

HABADI ADIS(Etiopia, 1997)w 2017an brontzezko do-mina eskuratu zuen UgandakoMunduko Kros Txapelketan.w 7. denborarik onena10.000 metroko lasterketan. w 7. postua Munduko Atle-tismo Txapelketan, 10.000metroko lasterketan, Londre-sen.

RUTH JEBET(Bahrain, 1996)

w 3.000 metroko oztopo-laster-ketan Txapeldun Olinpikoa2016ko Rio de Janeiroko Olin-piar Jokoetan.wMunduko errekorra du 3.000metroko oztopo-proban.w 7. postua 2017ko MundukoKros Txapelketan. w Txapeldunorde Elgoibarren,2017an.

LILIAN KASAIT RENGERUK(Kenya, 1997)

w Munduko Kros Txapelketanbrontzezko domina 2017an.w Campaccioko kroseko irabaz-lea Italian, 2018an.w 8. denborarik onena 2017an5.000 metroko distantziako las-terketetan.

LETESENBET GIDEY(Etiopia, 1998)

w 2017an Londresen jokatu zenMunduko Atletismo Txapelketanfinalera heldu zen 5.000 me-troko lasterketan.w 2015ean eta 2017an Mun-duko kros txapeldun, juniorretan.w 7. denborarik onena 2017an5.000 metroko distantziako las-terketetan.

TRIHAS GEBRE

(Euskal Herria, 1990)

w 2016an eta 2017an Espai-niako kros txapelduna.w 2017an 13. postua Euro-pako Kros Txapelketan.w 2015an 15. egin zuen Mun-duko Kros Txapelketan.

10

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:24 Página 10

Page 11: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

11

Ez dago igarlea izan beha-rrik neskek eta mutilek ezdutela kirola neurri berean,

ez modu berean egiten kontura-tzeko. Baina Mugertza kroseanemakumeek ere hartzen duteparte eta aurrekariak ere badi-tuztela jakinarazi digute Lerunengarai batean parte hartutakohainbat emakume elgoibarta-rrek.

1965-66 urtean mutilentalde bat antxintxika hasi zelaeta herriko hainbat neskak bestebat osatzera animatu ziren. Bes-teak beste Begoña Alonso,Maite Unzueta, Maria Jose Ara-kistain, Isabel Etxaniz, LurdesLuko, Maria Angeles Alkorta,Izaskun Azpitarte, Maria Jesus Bilbao, Gurutze Garcia, Arrate Diego eta Maria Antonia Artetxe zeuden taldean. Korrika ez ezik atletismokobestelako probak ere egiten zituzten, luzeera jauzia, esaterako. Elgoibarko krosean ez ezik Donostian, Arrasaten, Zarautzen... ere partehartzen zuten eta horretarako entrenatu beharra izaten zen, noski. “Astean bi aldiz joaten ginen entrenatzera Fernando Uriarterekin etaJose Gurrutxagarekin eta noiz edo noiz Anoetara ere eraman gintuzten entrenatzera. Berdin zen euri, elur zein txingorra egin gu betijoaten ginen entrenamenduetara hutsik egin gabe”, kontatu digu orduko taldekide Arrate Diegok. Gogoan du baita ere entrenatzekoeman zieten txandala ere, “gorria, zerrenda zuri batekin. Denok harekin entrenatzen genuen, probetarako, ordea, bakoitzak nahi zuenarropa erabiltzen zuen, hori bai, baina praka motzetan denok”.

KORRIKALARI EZAGUNEKINElgoibarko krosa zen antxintxika egiten zuten luzeena eta korrika egin zuten

lehen aldian Maria Antonia Artetxe elgoibartarrak irabazi zuela esan digu ArrateDiegok. “Lasterketetan garaikur asko jaso zituen, taldean gehien nabarmentzenzen, taldeko izarra zen bera, gazela bat. Mamo Wolderekin ere entrenatu zuennoiz edo noiz”.

Proba haietako giro polita du gogoan. “Hasi ginenean neskak eta herri ber-takoak korrika ikustea ez zen ohikoa eta jasotzen genituen animoekin gustura ari-tzen ginen. Krosaren ondoren Ego Tokira joaten ginen korrikalari famatuekinMamo Wolde, Mariano Haro… Jende asko ezagutu genuen. Gainera nik Ma-riano Harorekin harremana izaten jarraitu nuen nire koinataren herriko alkate bai-tzen eta Elgoibarko Kroseko kontuak gogoratzen genituen”.

Taldeko neskek 13-18 urte bitartean egin zuten korrika gutxi gorabehera.baina ez askoz gehiago ere, pixkanaka utzi egin zuten. “Orain emakume askokegiten du korrika, baina orduko haietatik inork ez dugu jarraitu, orduan utzi etaez genion berriz heldu. Hala ere, korrikarako zaletasunak elkartu gintuen etaoraindik harremana izaten jarraitzen dugu batzuk”.

Lerunen bide-urratzaile izan ziren eta gaur egun Mintxetako lurretan korrikala-riak krosean ikusten dituztenean gustatzen zaie gogoratzea beraiek ere probahartan parte hartu zutela. Urteurren berezian ere oroituko dute.

Lerunen, Mugerza kroseko irteerako lerroan, tartean elgoibartarrak.

Arrate Diego, Mamo Wolde eta entrenatzailea.

Neska elgoibartarrak Lerunen antxitxika

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:24 Página 11

Page 12: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

12

ElgoibarEguberriei errepasoa .............Erregeen kabalgata...............

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:24 Página 12

Page 13: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

13.............Erregeen kabalgata...............

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:25 Página 13

Page 14: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

ERREPORTAJEA14

100 urte, eta sasoi betekoFelisa eta Flora Etxabe Egibar ahizpa bikiek 100 urte bete zituzten urtarrilaren 6an, Errege egunez. Lotura estua izan dute sortze beretik,eta elkarrekin ospatu zuten ehungarren urtebetetzea ere, Azkoitian. Ospakizunerako hamabost bat egun falta zirela hartu gintuen Felisaketxean, eta orduko kontuak ekarri ditugu hona, senitartekoek ospakizun egunean egin zieten argazkiak lagunduta.

Errege egunez ekarri zituen amak mundura eta Errege ma-goen oparia izan zirela dio berak, Azkoitiko berbeta gar-bian. “Gerra ezkero kanpoan nabil ni, baina hitzik ere ez

zait kanbiatu! Azkoitiarra naiz, de pura cepa esaten dena”, dioharro. Aitaren botan eta amaren zapatan utzi ei zituzten erregeek,eta pena bakarra ei du: amari galdetu ez izana zein laga zutenbotan eta zein zapatan. “Biotatik neu naiz, baina, munduan za-harragoa”, bota du segidan. Zortzi seme-alaba izan zituen haienamak, eta tartean, bi bikialdi -“Lehen, umea besterik ez zen ekar-tzen!” -. Zortzitik bost umek egin zuten aurrera, eta gaur, Felisa etaFlora bakarrik bizi dira. Hitz jario dotorea eta begirada bizia ditugure gaurko protagonistak, Felisak. Berezkoak ditu elegantzia etagrazia. “Igual-igualak izan gara”, dio berak ahizpaz. Baietz dioteingurukoek.

Egongela bete lagun ditu begira, bat ez beste guztiak etxe-koak. Aurkeztu ditu alaba, biloba eta haiek altzoan hartuta dituz-ten bi birbiloba txikiak, eta desenkusatu zaio kazetariari. ”Ez dutentzuten; hauei ere ez, baina ez nahi ez dudalako. Gauzak erre-pikatzen hasteko orduan sartuta nago. Horrek [alabak] telefonoapoltsikoan erabiltzeko esaten dit, baina berak deitzen didaneanez da askotan poltsikoan fortunatzen”. 100 urte betetzear delagogorarazi diote etxekoek, ia zer nahi duen. Ez dio, baina, me-ritua iristen 100 urte betetzeari. “Bikiak gara, eta biok iristeakematen dit neri poza. Berezia hori da”. Azkoitian bizi du ahizpa

Flora. “Berdin-berdinak izan gara gu. Nik kokotsa luzeagoa dau-kadala eta Florak biribilagoa, bestela hortzak ere berdinak. Gerraartean igual-igual jantzita ibiltzen ginen”. Gerra. Sarri aipatu dusolasaldian zehar, eta ez alferrik. Izan ere, beste askori bezala,kolpetik zaildu zion bizimodua 36ko gerrak. “Neuk bakarrik dakitzertzuk pasatu nituen”.

Gerrak banandu zituen lehenengoz Flora eta Felisa ahizpa bi-kiak ere. Gudarien prakak sobreilatzen egiten zuen lan Felisak.“Bandoa jo zuten, etxe bakoitzetik bat bada ere joateko prakakjostera”. Baina Francotarrak Azkoitira iritsi aurretxoan ohartarazizion ahizpak haietaz esaten zirenez. “Nik ez neukan politikarik,baina esan zidan gure antzeko lanean zebiltzanei ilea moztu etaherriko kristal denak garbiarazten zizkietela, eta gero, soldaduakiristen zirenean, haiei entregatzen zizkietela haiek nahi zutenaegin zezaten andrekin. Zortzi egunerako kontua izango zelakoan,aldatzeko barruko arropa bat ipini zidaten eta xemeinkorik gabealde egin nuen etxetik. Sekula etxetik irten gabea nintzen aurretik”.Markinara egin zuten ihes bost herrikidek kamioian sartuta, “bel-durrak akabatuta”. Artean ez zekien, baina 18 urte egingo zituenetxetik kanpora, bizi hainbat urte. Etxez etxe ibiliko zen, bainadenetan eta beti, kanpoko. Azkoitiar batek topatu zien aterpeaMarkinan eta han egin zuen denboralditxo bat, berriro ere ihesarieman aurretik. Gernikara jo zuen gero, osaba batek hala esanda,eta bi etxetan jardun zen han lanean. Bonbardaketak ere bertan

- AINARA ARGOITIA -

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:25 Página 14

Page 15: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

ERREPORTAJEA 15

harrapatu zuen, baina beste askok izan ez zuten zortea izan zueneta onik irten zen. Eta handik, Muskizera, Bilbora... Hamaika etxeezagutu zituen, eta “miseria gorria” ere bai. Ihesean eman zituenurteak, “gerraren motiboak ezagutu ere egin gabe”, eta amaitutagero ere ez zuen adorerik bildu sorterrira itzultzeko. “Ez zen giro,ez bueltatzeko esaten zidaten”. Eta zerbitzatzen eman zituen on-dorengo urteak, neskame, “esklabo antzera batzuetan”.

Dirudunentzat lan egin zuen, trukean apenas dirurik irabazigabe. “Ezer erosteko beste ere ez genuen irabazten. Bizimodulatza eduki dut, gerran eta ondorengo urteetan ere bai. Zerbitzenhasi nintzenean, hamaika komeria izaten nituen, señorekin ezbazen neskame ‘lagunekin’. Dena zen inbidia, dena sufrimen-dua”. Neskame aritu zen Bilbon, Donostian, eta baita Madrilenere. Azkoitian txapel fabrika zuten Hurtado de Mendoza familiarizerbitzatzen egin zituen hamabi bat urte Madrilen. “Asko bizitzeatokatu zitzaigun”.

33 urterekin iritsi zitzaion bizitzeko patxada, ezkontzeaz ba-tera. “Ezkondu nintzenean ere, tinbre zarata entzuten nuen beti.Belarriko zuloan sartuta nituen nik señoren deiadarrak eta tinbrezaratak. Ezkontzea handia izan zen”. Bakea itzuli zion ezkon-tzeak. Alabaz erditu zen Azkoitian, eta urtebetera Elgoibarren jarriziren bizitzen. “Gizonak lan egiten duen lekua baino ederragorikez dago bizitzeko”. Sigman hasia zuen senarra lanean, eta ge-roztiko urte denak Elgoibarren egin ditu. “Izan, baina, azkoitiarranaiz ni!”. Bizitzeko behar zuen dena topatu zuen Elgoibarren,baina giroa, hori bai, erdaldunegia aukeran. “Alaba eskolarahasi zenean dena erderaz egiten hasi zen eta egin nion errieta:‘Eh? Erdaraz? Kalean, egin nahi baduzu frantsesez, baina etxehonetan euskaraz beti! Hor huts egiten dugu orain. Etxean behar-tzen ez baditugu geurea zaintzera, akabo!. Amak ardura hori har-tzen badu, eta berak egiten badio behintzat,euskaraz egingo du umeak ere”.

OSASUN GOGORRA, LAGUNARTE APARTA

Nahi lukete askok Felisaren in-darra. “Neuk ere txarrago ikustenditut asko”, aitortu du. Atentzioaematen du joaten den leku guztie-tan. Mugimendu azkarrekoa izanda beti. Ohetik jaikitzean jausi etaeskumuturra hautsi zuen orain hirubat urte, eta haretxi kolpe egiten dio.“Hauxe zuzenduko balitz, hau ho-beto balego...”. Baina ez zaio trabakalerako. Eguraldi oneko egunetanbeti egiten du lagunengana ostera.Maalaraino jaisten zen lehen, bainaorain, auzoan ibiltzen da. “Lagunekinhizketaldi bat egin, eta gero, karta-jo-kora amorratuta”. Telefonoz ere manten-

tzen du harremana beste lagun askorekin. “Sarri jotzen didate te-lefonoa lagunek, eta oso estimatua sentitzen naiz. Ahizpa eta biokBenidormera joaten ginen sasoian egindako Legazpiko lagunekere lore-sorta bidali izan digute tabernara urtebetetzetan. Ahizpa-rekin, berriz, ia egunero hitz egiten dut telefonoz. Estu ibiltzengara elkarri entzun ezinda, baina askotan entzun beharrik ere ezdugu izaten besteak zer pentsatzen duen jakiteko”. Harremanestua mantentzen dute Florak eta Felisak. Duela hiru bat urteraarte, abuztuko oporraldia ere elkarrekin igarotzen zuten Donos-tian, Floraren alaba baten etxean. Arratsaldero irteten ziren kafe-tegi batera, kafesnea hartzera - “bero-beroa beti, baita udan ere”-eta etxeko zituzten tabernakoek ere. “Ez zuten kanpoko mahaie-tara zerbitzatzen, baina guri beti ateratzen ziguten kanpora, etaoporretako lehenengoa kobratu ere ez ziguten egiten. Mahaianjartzerako ekartzen ziguten behar genuena”.

Orain, 100 urte bete behar dituztela-eta, zorion-agurrak jasoeta jaso ari direla aitortu du, eta ezin du poza ezkutatu. “Arnasarikbada”, 100. urtemuga ere bi familiak elkartu eta Azkoitian ospa-tuko zutela esan zigun opor aurretxoan, eta hala egin zuten. 30lagun baino gehiago batu ziren mahai bueltara. “Erregalorik han-diena horixe”. Bi seme-alaba izan zituen Felisak eta bost Florak,eta nabarmen handitu da senitartea azkeneko urteotan. ”Urtetikurtera gehiago gara, eta horrek ematen du poza”.

80 urte bete arteko ospakizunak etxean egin zituzten, bainaurteak bete aurreko asteetan kazolak eta lapikoak prestatzen ibil-tzeaz nekatuta, 80. urtebetetzetako otordu handia tabernan egiteaerabaki zuten, “azkena izango zelakoan”. “Ahizpak proposatuzidan. Geuk ordainduko genuela esan zidan, baina tabernan ba-tuko ginela. Jan, muturra garbitu, ordaindu, eta segi”. Eta ordu-

koaz geroztik, beste hogei urtean elkartudira tabernan, eta izan daitezela besteurte askoan elkartzeko. “Urte askogehiago ez ditut nahi nik e!”, zuzendugaitu. Egunean egunekoa bizi nahi dueta bizitzeko falta zaion denbora ahaliketa ondoen pasatzea. Sasoirik ez zaiofalta, eta sekretuaz galdetu diogu. “Me-dikuek ere galdetu izan didate horiMendaron. Ez dut nik apartekorik egin.Denetarik jan. Bete arte, baina;gehiago ez. Kafea hartzea ere gusta-tzen zait jatorduan, eta patxarrarekinhartzen dut. Tentsio baxukoa izannaiz ni beti, eta badakizu: tentsiobaxua lapurra da. Makalaldia etor-tzen denean, adios! Hasi nintzenhartzen, eta orain gustatu. Baina me-dikuak berak ere esan zidan behin80 urtera iritsita, ardo pixkat edateaere ona zela, eta ardoa zenbat etahobea izan gainera, hobeto zela”.

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:25 Página 15

Page 16: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

KULTURA16

Ongarri Zine Klubak Mugertza krosarekin bat

egingo du ‘Carros de fuego’filmaren emanaldiarekin

Seilu erakusketa, pilota, umeentzako ekintzak eta musika San Antonetan

San Anton eguna urtarrilaren 17an bada ere, asteburuan hasiko dira jaiekinlotutako ekintzak. Zapatuan, urtarrilaren 13an seilu erakusketaren inaugu-razioa egingo dute 12:30ean. Aurtengoa Mugertza krosaren eta Morkai-

koren 75. urteurrenei eskaini diete. Egunean bertan gaiaren ingurukozigilu-markatzeko berezi bat egongo da. Guztira, 21 lagunek aurkeztuko dituzteberen bildumak eta gehiengoa emakumezkoak dira. Aurten, gainera, seiluezgain, intsigniak, fruituen etiketak, liburu markagailuak, edalontzi-azpikoak, egu-tegiak eta loteria-billeteak ere jarriko dituzte ikusgai taldeko kide zen eta oraindela gutxi zendu den Elena Cresporen omenez. Erakusketa astegunetan,18:30etik 20:30era, eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara, eta 18:30etik20:30era izango da ikusgai Kultur Etxean. Hilaren 20an kolaboratzaileei opa-riak banatuko badizkiete ere, erakusketa urtarrilaren 21era arte egongo da.

Gauean kirolak hartuko du lekua. 22:00etan, San Anton pilota txapelketakofinal erdiak jokatuko dituzte Ikastolako frontoian senior mailako pilotariek.

Musika eta jolasakSan Anton egunez, santuaren omenezko meza egingo da San Bartolome Pa-

rrokiako abesbatzak kantatuta. Musikak bestelako tokia ere izango du eguneanbertan, izan ere, Maria Sedano Musikeneko ikasle ohiak eta Mariano Mangasgitarra joleak kontzertua eskainiko du 12:30ean Herriko Antzokian. EmanaldiaElgoibarko Musika eta Dantza Federazioak antolatutakoa da.

Bestalde, umeek ere izango dute festarako aukera. Parkea izango da goizeta arratsaldez Kalegoen plazan eta Aita Agirre plazan (euria egingo balu, ikas-tolan).17:30ean, berriz, erraldoi, buruhandi eta zezenzikletek kalejira egingodute dultzaineroekin.

Ongarri Zine Klubak bat egin nahi duMugertza krosaren 75. urteurrenarekin. Ho-rretarako atletismoari eta olinpiar jokoei bu-ruzko Carros de fuego filma mitikoa emangodute urtarrilaren 18an, eguenean,20:30ean, doan, Herriko Antzokian. Pari-seko olinpiar jokoentzako prestatu ziren bri-tainiar atleten bizimodua kontatzen du etaVangelis musikariaren soinu bandak ere eza-gun egin zuen filma. Pariseko jokoetako filmaizan arren, Elgoibarren ere izan da atletaolinpikorik. Juan Muguerza bera, 1920anAmberesen, 1.500 eta 5.000 metroko las-terketetan aritu zen eta ez zen elgoibartar ba-karra izan, Inazio Izagirrek ere parte zuen,pisu jaurtiketan.

Keu Agirretxeak eta Jon Gurrutxagak Elgoibarrenbukatuko dute ‘Izanak’ bira

Elgoibarko Jon Gurrutxaga eta Ondarro-ako Keu Agirretxea musikariak zuzenekoetaneta diskoetan elkarri lagunduz aritu ondoren,apirilean Izanak kantua argitaratu zuten ba-tera. Ondoren biran aritu dira bikote moduanEuskal Herrian barrena eta bira barixakuan,urtarrilaren 19an, amaituko dute Elgoibarren,Herriko Antzokian, 20:30ean. Sarrerak bosteuroan aurrez eros daitezke Kutxabanken bi-tartez eta bestela lehiatilan egunean bertan.

Zeramika ikastaroa antolatudu Egur arte tailerrak

Egur arte tailerrak zeramika ikastaroa an-tolatu du heldu eta umeentzat. Urtarrilaren24tik martxoaren 21era arte, eguaztenetan17:00etatik 19:00etara bitartean izangodira eskolak. Hilabetean 20 euro ordaindubehar dira. Urtarrilaren 20a baino leheneman behar da izena zenbaki honetara dei-tuta: 666 557 538.

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:25 Página 16

Page 17: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

KIROLA 17

San Anton pilota txapelketako nagusien finalerdiak jokatuko dituzte zapatuan, Ikastolako frontoian

Lagunak Pilota Eskolak antolatzen duen San Antonetako 27. Pilota Txapel-ketako senior mailako finalerdiak jokatuko dituzte zapatuan, urtarrilaren 13an,Ikastolako frontoian (22:00etan hasita). Lehen neurketan Peru Labaka eta Aran-guren Alberdiren eta Aizpururen aurka lehiatuko dira. Bigarrengoan Quinaketa Arratibelek osatutako bikoteak Atxotegik eta Olaizolak osatutakoaren aurkajokatuko du. Joan den abenduaren 29an jokatu zituzten promesa mailako bifinalerdiak. Lehenengoan Karregalek eta Artolak osatutako bikoteak 22 eta20 irabazi zion Ruiz de Larramendiri eta Garmendiari. Bigarren kanporaketan,Alberdik eta Apezetxeak 22 eta 19 irabazi zieten Agirreamalloari eta Olideni.Hortaz, Karregalek eta Artolak jokatuko dute finala Alberdiren eta Apezetxe-aren aurka. Urtarrilaren 19an, barixakuan, izango da finala.

Sanloko hamar jokalarik hartu dute parte Espainiako Eskubaloi Txapelketan

Eskubaloi ligek etena izan dute Eguberrietan, baina Sanloko hain-bat jokalarik ez dute atsedenik izan. Galizian urtarrilaren 2tik7ra jokatu duten Federazio Autonomikoen Espainiako Eskubaloi

Txapelketan hartu dute parte Sanloko hamar jokalarik Euskadiko se-lekzioekin. Julen Urruzolak lortu du guztietan emaitzarik onena, kadetemutilen euskal selekzioarekin hirugarren postuan sailkatu baitzen.Miren Armentiak eta Maddi Goñik ere eskura izan zuten brontzezkodomina, baina laugarren postua eskuratu zuten; infantil nesken talde-arekin lehenak eta kadete nesken selekzioarekin bigarrenak. MarkelOrbeak eta Aitor Altzerrekak infantil mutilen taldean jokatu zuten eta9. postua lortu. June Loidi eta Nahia Legorburu, berriz, 6. postuansailkatu ziren jubenil nesken taldearekin. Azkenik, Asier Urain, OscarGonzalez eta Kimetz Bergaretxe. 9. postuan sailkatu ziren jubenil mu-tilen taldearekin. Era berean, Sanlo Eskubaloi Eskola ere martxan izanda Eguberrietan eta 100 ume inguruk hartu du parte Neguko kanpai-nan. Sanloko arduradunek balantze oso positiboa egin dute eta en-trenatzaile guztiek eginiko "lan ona" nabarmendu dute eta eskerrakeman dizkiete laguntza eman dieten lagun guztiei, baita txapelketakjokatu zituzten egunetan zukuak eta esne opilak banatu zituztenei ere.

Henrik Teskek irabazi zuen du Elgoibarko Maisuen Nazioarteko Txapelketa

Zazpi eguneko lehia estua eta gero, Henrik Teske xakelari alemaniarraizan zen erregularrena Elgoibarko 27. Maisuen Nazioarteko Txapelketan.Teskek sei puntu lortu zituen jokatutako bederatzi partidetan. Milos Stankovicserbiar gazteak egin zuen bigarren, 5,5 punturekin eta Indiako Srinath Na-rayanan sailkatu zen hirugarren bost punturekin.

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:25 Página 17

Page 18: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

MERKATU TXIKIA18

LANA...................................EskaerakZaintza edota garbiketa lanetan aritzekoprest. Goizez edo arratsaldez. Esperien-tzia. (Silvia).( 655 094 780-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona helduak zaintzeko prest nago,esperientzia eta erreferentziak dauzkat.( 631 620 344-----------------------------------------------------------------------------------------Asteburuetan pertsona helduak zain-tzeko prest nago. Erreferentziak dauzkat. ( 648 039 187-----------------------------------------------------------------------------------------

Pertsona helduak zaintzeko prest nago.Interna moduan aritzeko prest.( 615 580 970-----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanetarako eta adinekoakzaintzeko prest. Orduka aritzeko prest.( 603 237 932-----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko prest. Astebu-ruetan eta orduka aritzeko prestutasuna.( 629 872 270-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. Gauez eta interna aritzeko pres-tutasuna. ( 688 738 823

-----------------------------------------------------------------------------------------

Adineko pertsonak zainduz egingo nukelan. ( 622 554 873-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona adinekoak zaintzeko prest.( 633 563 546-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak zainduko nituzke. Or-duka, gauez edota ospitaletan aritzekoprestutasuna dut. ( 602 490 595

BESTELAKOAK...................Klase partikularrak emateko irakasleabehar dut, emakumezkoa. DBH 2. Mai-lako irakasgai guztiak irakasteko.( 616379009----------------------------------------------------------------------------------------

Batxilerreko gaztelaniako eskola partiku-larrak emateko prest dagoen norbaitenbila nabil. ( 676 975 483----------------------------------------------------------------------------------------Lehen mailako Batxiler teknologikokoklase partikularrak emango lituzkeen per-tsona baten bila nabil. ( 637 413 731

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Bizi naizen eraikinean atezaindegi etxebizitza bat dago.

Saldu, alokairuan eman edo trastelekurik egin daiteke hor?

Atezaindegiak etxebizitza komuna izanik, ez du eragozten orain

arte izan duen erabilera aldatzea, baldin eta batzar orokorrean era-

bakitzen bada. Batzarrean erabaki daiteke eskualdatzea edo alo-

kairua. Baina hartzen den erabakiaren arabera araudiak eskatuko

du jabe kopuru batek gutxienez onartzea.

Salmenta baldin bada –bai eraikineko jabekide zein besteren

bati- erabakiak guztien adostasuna izan behar du titulu osagarria

aldatu behar baita. Alokatzekotan nahikoa da jabekideen bostena-

ren herenak onartzea.

Etxebizitza zatikatu eta trasteleku bihurtu nahi badira dena ba-

naketa horren ondorioen araberakoa izango da. Hau da, ondorio ju-

ridikorik ez badu, -esaterako, tabike bat egitea eraikinaren

osotasunean eraginik izan gabe-, nahikoa da jabeen bostenaren he-

rena ados egotea.

Aholkua: etxebizitza zatikatu eta, bakarra zegoen lekuan

finka bananduak sortuz, efektu juridikoak lortu nahi badira,

beharrezkoa izango da jabe guztien adostasuna.

ROSA Mª PINTADO

Enpresa kolaboratzailea: P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:25 Página 18

Page 19: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

ZORIONAK 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak Udane,urtarrilaren 5eanurte bete zenue-lako. Muxu handibat familiakoenpartez.

Zorionak Julen,urtarrilaren 13an 4urte beteko dituzu-lako. Muxu potolobat etxeko danonpartez.

Zorionak Telmo,urtarrilaren 11n 8urte bete zenitue-lako. Muxu handibat familiako guz-tien partez.

Zorionak Ander,astelehenean 3urte bete zenitue-lako. Muxu askoetxekoen partez.

Zorionak Sare,igandean 7 urtebeteko dituzulako.Muxu handi bat fa-miliakoen partez.

Zorionak bitxito,a b e n d u a r e n30ean 4 urte betezenituelako. Mu-xuak familia guz-tiaren partez,bereziki Mikel etaNerea.

Gure pribatutasuna babesteko erronka berria!

Eduard Domingok, sEGURDADEs enpresako datu babesean adituak

gidatuko du jardunaldia.

Enpresa txikiei zuzendua.

Urtarrilak 18

10:30-12:00

Eibarko txikito, 8 behea.

RGPD jardunaldia

[email protected]

688 734 292

Justa Muñoz Gustin

Ez zaitugu inoiz ahaztuko,ez zaitugu inoiz galdukogure bihotz barrenean

eramango zaitugu betiko.

2018ko urtarrilaren 10ean hil zen, 92 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Ines Mendikute Muguruza"Txarriduna"

2018ko urtarrilaren 10ean hil zen, 88 urte zituela. Hileta elizkizuna gaur, urtarrilak 12, izango da, 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako

doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertzea.

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:25 Página 19

Page 20: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

AGENDA20

12 BARIXAKUA20:00 Juan Muguerza 75 urte gala.Herriko Antzokian.

13 ZAPATUA10:30 Haurren atletismo jaia.19:30 LXXV. Juan Muguerza Nazioar-teko Kroseko korrikalariei harrera, Uda-letxean.

14 DOMEKA10:00 LXXV. Juan Muguerza Nazioar-teko Krosa. Mintxetan.

17 EGUAZTENAParrokiako jaiotzaren azken eguna. As-telehenetik barixakura, 17:30etik20:30era. Zapatu eta jaiegunetan,10:30etik 13:30era eta 17:30etik20:30era. San Bartolome parrokian.19:00 Sororitatea lantzen irakurketasaioa. Mendaroko liburutegian.

19 BARIXAKUA18:30-20:30 Odol ematea. Elgoi-barko Odol emaileen elkartean (OsasunZentroaren ondoan).20:30 Kontzertua: Jon Gurrutxaga etaKeu Agirretxea. Herriko Antzokian.21:30 Bideo foruma: Hysteria, LorediSalegik gidatua. Kultur Etxeko hitzaldigelan. Antolatzailea: Haizea.

Zinea (Herriko antzokian)

Perfectos desconocidos12 barixakua 21:30

13 zapatua 19:00-22:1514 domeka 19:00 15 astelehena 21:30 17 eguaztena 19:00

Zinetxiki zinemaldia14 domeka 16:30

4 urtetik gorako haurrentzakolaburmetraiak

Carros de fuego18 eguena 20:30

(Ongarri Zine Kluba)

13 ZAPATUA12:30 XXXVIII. Seilu erakusketa-ren inaugurazioa. Mugertza kro-saren eta Morkaikoren 75.mendeurrenei eskainia. Ordute-gia: astegunetan, 18:30etik20:30era. Jaiegunetan,12:00etatik 14:00etara, eta18:30etik 20:30era. KulturEtxeko erakusketa gelan. Urtarrila-ren 21era arte.22:00 San Anton pilota txapel-keta. Ikastolako frontoian. Antola-tzaileak: Lagunak Pilota Eskola etaUdal Kirol Patronatua.

17 EGUAZTENASan Anton Eguna11:00 Meza nagusia, Parrokiakoabesbatzak abestua.11:30-14:00 eta16:30-19:30Umeentzako parkea. Kalegoen pla-zan eta Aita Agirre plazan (euriaegingo balu, Ikastolan).12:30 Kontzertua: Maria Sedanoabeslaria eta Mariano Mangas gi-tarra jolea. Herriko Antzokian. An-tolatzailea: Emudafe.17:30 Erraldoi, buruhandi eta ze-zenzikleten kalejira, Herriko Dultzai-neroekin.

19 BARIXKUA22:00 San Anton pilota txapel-keta. Ikastolako frontoian. Antola-tzaileak: Lagunak Pilota Eskola etaUdal Kirol Patronatua.

20 ZAPATUA11:00 Filatelia Elkarteetako Eus-kal Federazioaren lehen asan-blada. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.13:00 Seilu erakusketako kolabo-ratzaileei opariak banatzea. KulturEtxean.

SAN ANTON JAIAK Urtarrilak 13,17 eta 20

..............

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:25 Página 20

Page 21: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

AGENDA 21

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

12 BARIXAKUA 13 ZAPATUA 14 DOMEKA 15 ASTELEHENA 16 MARTITZENA 17 EGUAZTENA 18 EGUENA 19 BARIXAKUA

Egunez Barrenetxea

EgunezIbañez

*Yudego

Egunez

* IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez

EtxeberriaEgunez

* FernandezEgunezYudego

Egunez

* Oruesgasti

Iluntzean Barrenetxea

IluntzeanIbañez

Iluntzean

* Ibañez

Iluntzean Garitaonandia

IluntzeanEtxeberria

Iluntzean

* Fernandez

Iluntzean Yudego

IluntzeanGaritaonandia

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00La Fuente

Sostoa kalea,10 (Eibar)943 254 410

Abenduan hildakoak

. Angeles Sebastian Garcia84 urte, abenduak 6. Maria Del Carmen Santaren Gala93 urte, abenduak 7. Manolo Untzilla Ondarre93 urte, abenduak 8. Sabino Lizarralde Txurruka96 urte, abenduak 10. Eduardo Bereciartua Arrillaga71 urte, abenduak 15

. Emilia Herrero Fernandez70 urte, abenduak 17. Rosa Herrero Estarta91 urte, abenduak 21. Yolanda Gabilondo Mendizabal84 urte, abenduak 26. Amando De la Serna Del rio84 urte, abenduak 27. Pakita Askasibar San Martin84 urte, abenduak 31

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:25 Página 21

Page 22: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

HITZ ETA KLIK22

“Hitza da maiz bihotzaren giltza”

Irati Agirreazaldegi

Julen Ansola

Federicco Mocciaren nobela batekobi protagonista,beraien izenekin gil-tzarrapo bat grabatzen duten bi ar-

tista. Zubi batean kateatu eta elkarrimusu eman ostean, uretan galtzen da gil-tzaren pista, baina ongi lotuta lagata

ezin dira elkarren arteko maitasuna haustera arriska.Maitasuna eta maitemina, nahia eta ezina, giltzarrapoak zu-

bietan lotze horren modak ez ote du bat baino gehiago engaina?Maitasuna askok uste arren batzuetan ez baita betirako, alajaina.

Giltzarrapoarekin lotu arren biren arteko maitasunarenkatea baliteke beste maitasun guztiei ixtea norbere bihotzekoatea; eta gure maitasuna beste edozeini edo edozeri emannahi eta ezin ematea.

Maitasunak ez al du behar askatasuna nahiz eta askotanizan musu bidez aho itxiarekin irudikatzen duguna?

Hitza da maiz bihotzaren giltza, baina asko eta askobeste horrenbesteren berbak kateatuz dabiltza. Beraz, zeinda bihotzaren ahoa katez lotu, giltzarrapoa itxi eta giltza horibota edo maliziaz gorde duen horri aurre egiteko baldintza?

Orotariko giltza lortzea litzateke maitasunari ateak ixtendizkion katea eteteko irtenbidea. Izan ere, orotariko maita-suna da hartu behar genukeen norabidea. Maite behar dugubikotea, herria, hizkuntza, laguna, ahaidea… Izan ere, ho-riek guztiek maitatze hutsak ekarriko dizkigu guri milaka as-katasun izpi eta maitasun idea.

Katearen giltzarrapoari segika lagunok orain dela gutxihorrelako moda betetzen duen zubi batera iritsi gara, bainaez dugu horrelako giltzarraporik han kateatu, hara! Zubia gu-rutzatu eta askatasunean, lagun artean askatu dugu makinabat algara. Nola lotu baina gure maitasuna askatasuneanhobeto sentitzen bada?

1060 alea:Maquetación 1 11/01/18 11:25 Página 22

Page 23: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

1060 azala:Maquetación 1 11/01/18 11:21 Página 3

Page 24: 75 urte krosaren elitean - barren.eus - barren.eus · 2018. 1. 11. · u HIRIA (BETI) KUTSAKORRA Urte bukaera garai ona omen dute ba - tzuek auto zaharra alde batera lagatzeko, eta

AROZTEGIAK

PINTURA

ELEKTRIZITATEA IGELTSERITZAITURGINTZA

LEIHOAK

Gremioen gidaAroztegiak

ElektrizitateaIgeltseritzaIturgintzaLeihoakPintura

Gremioen gida Gre

mio

en g

ida

1060 azala:Maquetación 1 11/01/18 11:21 Página 4