95 alea osorik
DESCRIPTION
HemerotekaTRANSCRIPT
JJJJJJJJOOOOOOOOXXXXXXXXEEEEEEEEMMMMMMMMIIIIIIIIEEEEEEEELLLLLLLL BBBBBBBBAAAAAAAARRRRRRRRAAAAAAAANNNNNNNNDDDDDDDDIIIIIIIIAAAAAAAARRRRRRRRAAAAAAAANNNNNNNN HHHHHHHHEEEEEEEERRRRRRRRRRRRRRRRIIIIIIII IIIIIIIIKKKKKKKKAAAAAAAASSSSSSSSTTTTTTTTEEEEEEEETTTTTTTTXXXXXXXXEEEEEEEEAAAAAAAA AAAAAAAATTTTTTTTAAAAAAAAUUUUUUUUNNNNNNNN
2013201320132013ko ko ko ko MARTXOA MARTXOA MARTXOA MARTXOA 99995555. alea . alea . alea . alea 4 4 4 4 euro euro euro euro
Joxemiel Barandiaran H.I
Eguzki Berri 94
AURKIBIDEA
GURASOEN TXOKOA............................................................... 1-3 ERREPORTAIA…………………………………………. 4-7 HITZEKIN JOLASEAN ........................................................ 8--36 BERRIAK................................................................................. 37-40 BAT ETA BESTE ................................................................... 41-44 DENBORA-PASAK...................................................................45-48 LEHIAKETA.................................................................................49
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 94 1
Konturatzerako ailegatu gara bigarren hiruhilekoaren
amaierara. Neguari adio esan nahi diogu, udaberriko eguzkiaren
epelaren zain gauden bitartean. Azken bi asteetan ordea,
aurreikusi genituen eguzki izpi haiek ezkutatu dira. Opor
hauetan saiatuko gara merezi dugun atsedena hartzen eta
eguratsari gogotik heltzen, iratzargailuaren beldurrik gabe
gainera. Haur eta gurasook primeran gozatuko dugu!!
Aurreko hiruhilekoa ohikoa den bezala Gabonetako eskean
ibiliz amaitu genuen. Norbere auzoan goizeko hamarrak aldera
bildu eta lehenengo etxetik hasita, azkenekora arte ibili ginen
ate joka, bizilagunei musikaz goiza alaitzen. San Gregoriokook,
beti bezala, Atxurreneko zubian elkartu ginen eta eguerdi
partean, Murkondo eta Muñoko buelta egin ostean, Sutegin
amaitu genuen berogarri batekin.
Santa Ageda eskearekin hasi genuen urtea, eguraldi goibel
eta tristearekin. Bazkalondoren eskolako talde batzuek Aia eta
San Gregorion ibili ziren kantari eta gainerakoak S. Martinen,
herritarrei Santa Agedako koplak kantatuz. Gurasook parte
hartzeko gonbitea jaso genuen eta hantxe ibili ginen norbere
auzo inguruan, eskolako taldeekin batera.
Inauterietan Herri Antzokian aurrez egindako lanaren
fruituak ikusi genituen, ordu arte egindako lana begibistan
zegoen. Eskerrak irakasleei egindako lanarengatik. Urtero bezala
ikasleak txoratzen hartzen dute parte emanaldian eta bi ekitaldi
egiten dira. Bata, ostegun arratsaldean guraso eta
herritarrentzat eta bestea ostiral goizean inguruko bi
eskolarentzat (Olaberria eta Zegama). Leher eginda baina pozik
bukatu zuten denek.
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 94 2
Martxoaren 14ean ospatu genuen korrika txikia Ataunen.
Nahiz eta, eguraldia ez izan oso aproposa, korrika txikiarekin
aurrera jarraitzea erabaki zen. Ikasleak herriko puntu
ezberdinetan kokatuta zeuden eta 14:30 ean San Martingo
plazatik abiatu ziren. Intxaurrondo etxe atzetik mediku
etxeraino eta handik, plazatik bueltan errepidetik itzuli ginen
eskolara. Gero kiroldegian 4 bertso abestu genituen. Eta,
indarrak berritzeko asmoz, txokolate eta bizkotxoekin otartekoa
askaldu zuten ikasleek.
Martxoaren 2rako antolatuta zegoen oilasko jana bertan
behera geratu zen jende gutxik izena eman zuelako. Egia esan
aste horretan egin zuen eguraldiak ere ez zuen asko lagundu.
Eta amaitzeko, esan Aste Santuko oporren ondorenerako
“ xaboiak nola egin” burutzen ikastaroa prestatzen ari garela.
Aurreraxeago jakinaraziko zaizue honen berri, baina anima
zaitezte!!!!!!!!!
Joxemiel Barandiaran H.I ERREPORTAIA
Eguzki Berri 95 4
TENPORAK
Aspaldikoa da eguraldiari erreparatzeko gure zaletasuna. Gaur
zaletasuna dena atzo beharra zen. Gure arbasoek, lurrak landu,
haziak erein, uzta bildu eta euren lanetan aritu nahiko bazuten
beharrezkoa zitzaien eguraldiak zein istorio ekarriko zietenaren
peskizak egitea.
Tenporak epe luzerako eguraldia iragartzeko erabiltzen diren
bide tradizionalen multzoa dira.
Gizakiok antzinetik eguraldia iragarri nahi izan dugu.
Horretarako, zerua miatu ez ezik, mito eta izua erabili ditugu.
Lehendabiziko eguraldi iragarpenak aspaldikoak dira oso;
antzinako Babilonian Zamuk edo "Zorteen jaia" ospatzen zen,
Akitu urte berriaren erritualaren barne, non urteko hilabete
bakoitzarentzat eguraldia iragarri zen.
Gaur egun meteorologiak teoria sasi – zientifikotzat ditu
tenporak, nahiz eta, normalean, epe gutxiko eguraldiaren
iragarpena tradizionalak itzal gehiago izan.
Euskal Herrian, Pello Zabala bezalako meteorologoek interesa
mantendu dute. Horrela Jazinto Sagarnaren (Gorbeiako artzaina)
edo Miel Sukuntzaren iragarpenak famatuak izan dira eta
egunkari askotan argitaratuak.
Antzinako tenporak zein Quatrotemporak aste bereko hiru egun
daramatzate: asteazkena, ostirala eta larunbata. Urtaro
bakoitzak bere tenporak ditu:
• Udaberrikoak garizumaren bigarren astea izan ohi dira.
Aurten otsailaren 20, 22 eta 23an.
Joxemiel Barandiaran H.I ERREPORTAIA
Eguzki Berri 95 5
• Udakoak Mendekostetik lehenengo astea dira edo
Mendekostetik zortzi egunetara. Aurten maiatzaren 22, 24
eta 25ean.
• Udazkenekoak irailean izan ohi dira, mahats-biltzearekin
lotura dutelako, irailaren 14tik hurrengo asteazkenean.
Irailaren 18, 20 eta 21ean.
• Negukoak abenduan izan ohi dira, abendu-aldiarekin lotura
dutelako, abenduaren 13tik hurrengo asteazkenean.
Aurten, abenduaren 18, 20 eta 21ean.
Irailaren 14 edo abenduaren 13 asteazkena bada, hurrengo
asterako uzten da.
Pellok, bere jakin mina asetu nahirik tenpora-kontratenporen
inguruan eginiko peskisetan hiru ildo ezberdin aurkitu zituen.
-“Koarta – tenpora egunak asteazkena, ostirala eta larunbata
dira; zein haize dabilen egun horietako bakoitzean, haize hura
nagusi hurrengo hiru hilabeteetako banatan hurrenez hurren ”.
Hau izan da azken urteotan gehien zabaldu izan den sinismena.
Joxemiel Barandiaran H.I ERREPORTAIA
Eguzki Berri 95 6
-Bizkaia aldean “kontratenporei ” begiratu izan zaie, hau da,
tenpora egun jakin horien ostean datorren asteazkena artekoari
erreparatu izan zaie.
- Zuberoan sei – zortzi egunei erreparatzen diete.
Bere esperientziaren arabera tenporetako hiru egunek kale egin
ohi dute hiru hilabeteetako batean gutxienez. Beraz zortzi
egunak behar omen dira hurrengo 90 egunetako eguraldia
antzemateko.
Cabañuelas
Espainian tenporak ez dira ohikoak izaten, hala ere, Kantabria
partean erabiltzen dira. Aldiz cabañuelas izeneko bidea
erabiltzen da. Hauek normalean Almanaque Zaragozano izeneko
argitalpenean agertzen dira.Iragartzeko "meteorologo"
tradizionalak urteko abuztuaren lehendabiziko 24 egun behatzen
ditu hurrengo hamabi hilabeterako -lehenengo hamabiak
goranzko bidean (1=abuztua; 2=iraila, etab...), Joaneko
Cabañuelas izenekoak, eta azken hamabiak beheranzko bidean
(13=uztaila; 14=ekaina; eta abar), Itzulerako Cabañuelas
izenekoak.
6. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 7
MARTXOAREN 19AN, 2 ETA 3 URTEKOAK TXIKI
PARKERA JOAN GINEN ETA EDERKI PASA GENUEN!!
SAIOA BUKATU ONDOREN…. SAIOA BUKATU ONDOREN…. SAIOA BUKATU ONDOREN…. SAIOA BUKATU ONDOREN….
TRIPA BETE ETA…….TRIPA BETE ETA…….TRIPA BETE ETA…….TRIPA BETE ETA…….
ARGAZKIRAKO PREST JARRI GINEN!!ARGAZKIRAKO PREST JARRI GINEN!!ARGAZKIRAKO PREST JARRI GINEN!!ARGAZKIRAKO PREST JARRI GINEN!!
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 8
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 9
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 10
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 11
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 12
ESKULANA
PANPINA EGITEKO PROZEDURA
• LEHENENGO, GORPUTZ-ATALAK PRESTATU.
• ONDOREN, BURUA OSATU.
• SEGIDAN, GORPUTZA ARROPEKIN JANTZI ETA ATALAK ERANTSI.
• GERO, ZAPATAK MARGOTU .
• BUKATZEKO, PANPINAK GELAKO HORMAN IPINI.
1. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 13
PIRATA TXIKIA
Aspaldi-aspaldian Karibeko kostaldean pirata txiki bat bizi
zen. Loro bat eramaten zuen sorbaldan. Egun batean pirata
gaizto batzuk etorri ziren uhartera eta altxorra kendu zioten.
Pirata triste jarri zen. Orduan, itsasontzira sartu eta altxorra
bilatzera joan zen.
Pirata gaiztoak ikusi zituen uretan eta beraiengana joan
zen. Borrokan hasi ziren. Orduan, altxorra ikusi zuen eta
altxorraren bila joan zen.
Baina pirata batek ikusi zion altxorra hartzera zihoala.
Piratak ez ziren konturatu ezpata magiko bat zeukala eta
aurrera joan zen. Baina hodei beltz batzuk sartu zitzaizkion eta
ez zuen ezer ikusten. Orduan argi distiratsu bat azaldu zen eta
gurari bat eskatu zion:
-Mesedez laino beltz hori kendu!
Eta guraria bete egin zen.
Irribarretsu jarri zen pirata. Orduan aurrera jarraitu zuen
poz-pozik eta altxorraren mapa bat aurkitu zuen uretan.
Mapan jartzen zuenari jarraitu eta altxorra bilatu zuen.
Hala bazan eta ez bazan sar dadila Karibeko plazan eta
irten dadila Ataungo plazan.
2. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 14
PIRATA TXIKIA ETA BERE ABENTURAK
Aspaldi- aspaldian Karibeko kostaldean pirata txiki bat bizi
zen. Uharte batera joan nahi zuen. Arreba bat zuen eta hark
loro bat zeukan. Berak itsasontzia bazeukan baina loroa falta
zuen. Arrebak loroa utzi zion baina baldintza batekin, bera ere
berarekin joaten bazen.
Abentura hastear zegoela, sablea falta zuen eta aitari
eskatu zion. Itsasontzian sartu zirenean mapa aurkitu zuten eta
altxorra pareko uhartean zegoela konturatu ziren.
Joan ziren eta altxorra hartu eta etxera itzuli ziren.
Altxorra herritarren artean banatu zuten.
Hala bazan edo ez bazan sar dadila Ataungo plazan eta
irten dadila pirata txikiaren herrian.
2. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 15
KARIBEKO PIRATA TXIKIA
Aspaldi-aspaldian, Karibeko kostaldean pirata txiki bat bizi
zen. Altxorra pirata txikiaren uhartean zegoen, baina egun
batean, pirata gaiztoak etorri ziren eta pirata txikiaren altxorra
hartu zuten.
Gero uhartetik alde egin zuten azkar. Pirata txikiak loro
bat zeukan eta piratek uste zuten gaiztoa zela baina altxorra
bilatzen lagundu zion.
Pirata txikiak eta bere loroak, altxorra aurkitu zuten. Eta
gero pirata gaiztoek loroa hil egin zuten. Hurrengo goizean pirata
guztiek elkarrizketa bat egin zuten lagun izateko eta lagunak
izan ziren betirako.
Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera
dadila piraten plazan.
2. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 16
ASMAKIZUNAK
Bigarren mailakoak espazioan barrena gabiltza gai honetan
eta espazioan topatu ditzakegun gauzekin asmakizun batzuk
egitea pentsatu dugu!
Ea asmatzen dituzuen!
Zer da, zer da, Eguzki Sisteman
biraka dabilen planeta hori bat,
eraztun polit bat daukana bera
inguratuz?
Argia egiten dute, baina
ezin ditugu beti ikusi.
Zuirak dirudite gehienetan
baina urdinak, zuriak,
gorriak eta horiak dira.
Milaka milioi urte dituzte. Beraien artean mugituz marrazkiak
osatzen dituzte eta tamaina desberdinetakoak daude. Zer dira?
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 17
Gauez ikusten ez den
izar bat da, egunero
berotu egiten gaitu eta
gu bere inguruan biraka
gabiltza. Nor da?
Satelitea da eta Lurrari biraka ibiltzen da gelditu ere egin gabe.
Zein da?
Gauean zeruan oskarbi
dagoenean diz-diz egiten
dute. Nortzuk dira?
Beroa ematen du eta hondartzara joaten zarenean ez baduzu
kremarik ematen erre egiten zara. Zer da?
2. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 18
ESKEAN IBILTZEN ZEN HAURRA
Bazen behin negu hotz batean, Ataungo San Martin auzoan,
Anartz izeneko mutil koskor bat. Anartz mutil zintzoa eta alaia
zen eta oso aberatsa, baina egun batean hauxe pasatu zitzaion:
Ataungo festak ziren eta, normala den bezala, ume guztioi
festetan barrakatan ibiltzea gustatzen zaigunez Anartzek festa
guztiak barraketan sartuta jende guztia gonbidatzen pasatu
zuen.
Halako batean konturatu zen bere kaxa fuertean ez zegoela
xentimo bakar bat ere. Baina argindarra ordaindu beharra
zeukan eta, horrez gain, fakturak eta fakturak iristen hasi
zitzaizkion.
Ez zekin zer egin eta halako batean, etxea kendu zioten.
Jatekorik ere ez zeukan, hotzak pasa-pasa eginda zegoen.
Lurrean euro bat bilatu zuen eta Anartzek euroa erori zitzaion
andereari esan zion:
- Andere euro bat erori zaizu lurrera!
Andereak erantzun zion:
- Hartu zuretzat, eta joan etxera hotza egiten baitu kalean.
- Eskerrik asko andere, baina nik ez daukat etxerik, esan zion
Anartzek.
Orduan andereak esan
zion:
- Etorri nire etxera eta
han zopa bero bat
emango dizut.
Anartzek orduan:
- Eskerrik asko. Ez
dakizu nola eskertzen
dizudan.
Afaltzen ari zirela:
- Nola izena duzu zuk? –
galdetu zion andereak.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 19
- Nik Anartz izena dut, neure amak jarri zidan izen hau, polita
baietz?
- Oso polita da.
Anartzek orduan:
- Eta zuk nola izena duzu?
- Nik Mirentxu izena dut. Nahi baduzu gelditu zaitez gaur
gauean lo egiten hemen, ez daukat senargairik eta ondo etorriko
zait konpainia pixka bat – esan zion andereak.
- Uste dut hau dena amets bat dela, ezin dut sinetsi!! – esan zion
Anartzek.
Orduan andereak esan zion:
- Ez da amets bat, egia baizik.
Hurrengo egunean gosaltzeko garaian Anartzek eskerrak eman
zizkion Mirentxuri, eta goizean laguntza eske erregearen
gaztelura joango zela esan zion.
Gosaldu ondoren abiatu zen Anartz erregearen gaztelura
bizkarrean zaku bat hartuta. Mendi gogorrak pasata iritsi zen
azkenean gaztelura eta jende ilara luze bat zegoen erregearekin
hitzegiteko zain. Halako batean euria hasi zuen eta denak korrika
joan ziren, Anartz bakarrik geratu zen eta orduan ilaran
lehenengo jarri zen. Bat-batean soldaduek atea ireki eta
sartzeko esan zioten.
Erregearekin hitz egin nahi dut- esan zien Anartzek.
Barrura sartzean eserleku dotore batean eserita erregea
zegoen.
- Zein zara zu? – galdetu zion Anartzi.
- Ni Anartz naiz eta zakukada bat diru behar dut- esan zion
Anartzek.
- Zu ez al zara Ataungo mutil aberatsena? Eta orduan zertarako
behar duzu zakukada bat diru?
- Jana eta etxe bat erosteko- erantzun zion Anartzek.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 20
- Baina aurretik zertan gastatu duzu ba zure diru guztia?
- Barraketan gastatu dut, jendea gonbidatzen.
- Utzi pixka bat pentsatzen?- esan eta erregea pentsatzen egon
zen.
- Uste dut ikasgai bat ikasi duzula, dirua ez dela hola eta hola
bota behar. Ez al da hala? – galdetu zion erregeak.
- Hala da, bai, baina ondo pasa nuen lagunekin, azkenean familia
bat bezala gara-erantzun zion Anartzek.
- Horretan arrazoia daukazu, dirua ez zenuen zuretzako
bakarrik gastatu, oso ondo egin zenuen lagun guztiei ematean.
Hori dela eta dirua merezi duzu eta nire laguntzaileek emango
dizute.
Anartzek zakukada diruarekin herrira itzuli eta etxe berri bat
erosi zuen, ondoren Mirentxurengana joan eta eskerrak emateko
arrosa sorta bat oparitu zion eta bere etxe berrian afaltzera
gonbidatu zuen.
Handik aurrera Anartzek lehengo lagun guztiez gain beste bat
izan zuen, Mirentxu.
3. maila A
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 21
EZIN DUT LORIK EGIN
Makila eskuan zeukala zerbait arraroa sumatu zuen bere ondoan. Izututa
sofa Bazen behin Mamuherri deitzen zen herri bat. Oso iluna zen, ezen inor
ikusten kalean, baina bazegoen ume bat Markel izenekoa. Potoloa, ile motza,
begi urdinak, beldurtia eta txikia.
Etxe zahar-zahar batean bizi zen. Zikina, zaindu gabea zen, ganbara bat
zeukan eta lo gelarik ez. Gelarik nola ez zeukan sofan egiten zuen lo eta oso
gaizki gainera.
Gaueko egun batean goitik hotsak aditzen zituen ganbaratik. Hots arraro
bat zen baina ez zekien zeinena zen. Beldurti beldurti egin da sofa azpira
joan zen. Geroz eta hots handiagoak eta geroz eta beldurtiago zegoen.
Azkenean makila zahar bat hartu eta ganbarara joan zen. Eskailerak igotzen
hasi zen eta ez zuen ezer ere ikusten. Hankak dardarka zituela eta azpira
joan zen makila lurrean utzita.
Bigarren saialdian
makila eta lanpara
zahar bat hartuta
joan zen ganbarara
eta zer aurkituko
eta mamu beltz
handi beldurgarri
bat ikusi zuen.
Makilarekin buruan
eta ipurdian jota
alde egin zuen
mamu beltz handi
beldurgarriak. Orduan Markelek makila eta lanpara bere lekuan utzi eta
lasai-lasai ohera joan zen.
Beste egunetan behintzat mamua ez zen Markel gizajoaren etxera joan eta
Markelek behintzat lo goxo-goxo egin zuen bere etxean.
3. MAILA A
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 22
ESKOLARA JOATEN EZ ZIREN BI HAUR
1905an Alegi izeneko herri txiki eta polit batean, Iñigo eta
Axel izeneko bi haur bizi ziren. Hauek Arrondo auzoko
baserrietan bizi ziren. Bizilagunak eta oso lagun handiak ziren,
beti elkarrekin ibiltzen ziren bai jolasean bai bihurrikeriak
egiten ere. Lehenengoa, Iñigo, ile marroia eta begi berdeak
zituen. Oso mutil azkarra zen. Bestea berriz, Axel, ile gorri zuen
eta begi marroiak zituen. Hau bestearen aldean oso beldurtia
zen. Bi mutiko hauek hain bihurriak ziren nahiago zutela eskolara
joan ordez bihurrikeriak egiten ibili.
Udazkeneko egun batean, Alegin oso eguraldi ona
atera zen, eguzkia zegoen zeru guztia betez. Txoriak ere pozez
kantari zebiltzan. Egunero bezala, herri txiki honetako haur
guztiak eskolara abiatu ziren. Baina, gure istorioko Iñigok eta
Axelek beste bide bat hartzea erabaki zuten. Herritik hamar
minutura zegoen basora paseatzea joatea pentsatu zuten.
Bertara iritsi zirenean, sarreran honela jartzen zuen:
“KONTUZ, ANIMALIAK HARRAPATZEKO TRANPAK DAUDE”.
Hori ikustean, honela esan zion Axelek Iñigori:
- Hi, ikusi al duk kartel hori?
- Bai motel baina ez diat ezer ere ulertzen.
- Ba, tontokeria bat izango da eta goazen ba aurrera.
- Konforme. Ea mendi punta horretara iristen garen.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 23
Hala abiatu ziren bi mutikoak arriskuak zeudela jakin gabe.
Basoko zuhaitz zaharraren ondora iritsi zirenean, hara non
ikusten duen Iñigok lurrean txukun- txukun jarrita txorizo
ogitarteko eder bat.
-Begira Axel, a ze bokadilo gozoa ikusten ari naizen!
- Baina nora ari zara begira, nik ez dut ezer ez ikusten.
- Bai motel, hor, hosto pila horretan.
- Non ba, goazen erakuts iezadazu.
Biek elkarrekin hosto multzo handi horretara hurbildu
ziren eta halako batean, ia bokadiloa eskuan zutela, zas!!
tranpa batera erori ziren. Azkenean, hosto haien azpian zulo
bat zegoen. Han zeuden biak golpe txikiak elkarri erakutsiz,
beldurrez eta negarrez. Gainera, gaua iristen ari zen eta ez
zegoen inoren arrastorik ere; tiro hotsak bakarrik entzuten
zituzten.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 24
Halako batean, han zebilen ehiztari bat bi mutikoak
zeuden zulora inguratu zen. Honek hartu zuen sorpresa bi
mutikoak zulo barruan ikusi zituenean. Eta honela esan zien:
-Baina ez al duzue letreroa sarreran irakurri?
- Ba, jauna ikusi egin dugu, baina … ez dakigu irakurtzen –
esaten du Axelek.
- Nola da hori, ez al zarete eskolara joaten?
- Ez, normalean beste gauza batzuk egiten ditugu- esan
zuen Iñigok.
- Hori ez dago ondo mutikoak, begira zer gertatu zaizuen
irakurtzen ez jakiteagatik. Eskolara joan behar duzue.
-Bai, arrazoi duzu, hemendik ateratakoan etxera lotara
joango gara eta bihar txintxo-txintxo eskolara joango gara
biok.
- Hori espero dut.
Ehiztariak zulotik ateratzen lagundu zien eta etxera
abiatu ziren. Egun honetan gauza garrantzitsu bat ikasi zuten:
eskolara joatea inportantea dela. Eta hemendik aurrera Axel
eta Iñigo eskolara joaten hasi ziren.
3. MAILA B
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 25
ANTZERKIA-INAUTERIETAN ONDO PASATZEN
Pertsonaiak: Dendaria- emakumea; Eroslea 1- gizona; Eroslea 2-
gizona
Eskenatokia: Tolosako Anttoniren arropa denda. Inauterietako
arropaz hornitutako denda. Mostradorearen atzeko aldean, Anttoni.
Betaurreko potoloak, jertse lepo luzea eta txorkatilarainoko gona.
ANDRES- PATXI (Biak batera) Egun on!
ANTTONI- Berdin, bikote! Zer nahi duzue?
PATXI- Neska pare bat! Baina hemen zu bakarrik zaude!
ANDRES- Barkatu iezaiozu etxekoandre. (Ukalondoko bat Patxiri
emanez). Ez iezaiozu kasurik egin.
ANTTONI- Hauxe da etxera eramateko pertsona egokia!! Zer nahi
duzu inauterietan, andregaia aurkitu?
PATXI- Ahal bada bai! (Gerriari astindu bat emanez).
ANDRES- Atera iezaguzu mozorrotzeko arropa xinple bat.
PATXI- Ez ez … jamaikarra, brasildarra edo holakoren bat!
ANTTONI- Depilatu al dituzu izterrak? (begiekin keinu bat eginez
Andresi).
PATXI- Ez neska, nik zu baino ile gehiago dauzkat.
ANTTONI- Ez al dituzue nahiago Maikrux eta Maikarmenen
mozorroak?
PATXI- (Brasidarrez mozorrotzeko behar zituen arropak jantzi eta
kantari) Brasil, la la la la laaaaa. Brasil ederra da!
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 26
ANDRES- Hori duk piura motel, noa hoa hola!
ANTTONI- O Patxi, arnasa kentzeko modukoa zaude (eskuak burura
eramanaz).
ANDRES- Ni ez noa inora arropa horiek jantzita.
ANTTONI- Andres laztana, ez izan lotsatia……
PATXI- (Bien erdian jarri eta bizkarretik helduaz) Bikote ederra
osatzen duzue. Goazen hirurok inauterietara!
ANTTONI- (Masailak gorri-gorri jarri zitzaion) Bai!!!
ANDRES- (Erabat animaturik) Ondo-ondo, Ni, Maikrux izango naiz
eta zu Maikarmen.
KONTALARIA- Denda itxi eta hirurak poz-pozik inauterietara joan
ziren.
3. MAILA B
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 27
OLERKIA- KOLOREAK
Koloreak kolore
ostadarrak ditu
zazpi kolore.
Urdina da
itsasoaren kolorea
gorriak dauka berriz,
suak bezala boterea.
Horia dugu bizitzaren
irria eta argia,
berdea izaten da
mendiaren jantzia.
Laranja da berriz
nire gustuko kolorea
eta azkenik morea
bizitzaren zaporea.
Koloreak kolore
ostadarrak ditu
zazpi kolore.
3. MAILA B
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 28
OLERKIA- GURE AITONARI
Gogoratzen ditut egun haiek!
Bai, ni kontzertutik etorri
eta zu oraindik ospitalean zeundenekoa.
Gure amaren ile apaindegian geunden
eta zu han gure aita eta gure amonarekin.
Gogoratzen dut,
zuk ni ez ninduzun ikusten,
baina nik zu bai.
Begi urdin haiek,
aurpegi hura!
Nik maite zintudan
oraindik ere maite zaitut,
eta ez zaitut inoiz ahaztuko.
RING!!!!!! RING!!!!!!
telefonoaren hotsa!
Orduan ama,
amonarekin hizketan ari zen
eta gero galdetu nion:
“ Zer, zer gertatzen da?”
Amak esan zidan
zu hil egin zinela.
Oraindik zerura
begiratzen dudanean,
zutaz gogoratzen naiz.
Agur.
Agur betirako.
3. MAILA B
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 29
LAU LAGUNAK
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 30
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 31
PEIO TRAKTOREA EROSI NAHIAN
Bazen behin, Peio izeneko baserritar bat. Egun batean, behiei ximaurrak
ateratzera joan zen ikuilura. Lehenengo, behiak kanpora atera zituen.
Ondoren, garajetik traktorea atera zuen eta ximaurrak ateratzen hasi zen.
Hasi eta berehala traktorea matxuratu zitzaion. Kamioi bati deitu zion
konpontzera eramateko. Konpontzera eraman eta mekanikoak begiratu bat
eman zion traktoreari eta esan zion Peiok:
-Konpondu daiteke?
-Ez, matxura handia du motorrean.
Peio harrituta baserrira joan zen. Hurrengo egunean, Peio beste tailer
batera joan zen traktorea erosteko eta galdetu zion mekanikoari:
-Ba al duzue traktorerik nik erosteko?
-Bai, oraintxe erakutsiko dizkizut.
-Hauek oso handiak dira niretzako- esan zuen Peiok.
Hurrena beste tailer batera joan zen. Tailerrera iritsitakoan traktore
batzuk ikusi zituen baina oso txikiak ziren eta beste tailer batera joan zen
eta galdetu zuen:
-Traktore ertainik ba al duzue?
-Bai, hemen daude.
-Honek zenbat balio du?
-Ba, honek 6.000 euro balio ditu.
-Erosi egingo dut.
Traktorea erosi eta kamioi
batean baserrira eraman zuen.
Azkenean ximaurrak ateratzen
amaitu zuen eta traktoreak
urte askotan iraun zion.
4. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 32
TOMAS ETA BERE ARREBA
Bazen behin Tomas izeneko mutiko bat. Arreba bat zeukan, Amaia izenekoa.
Egun batean Tomasi zotina jarri zitzaion eta Amaiak susto bat ematen
saiatu zen, baina ez zitzaion zotinik kendu.
-Baina zertan ari zara zu?- esaten zion Tomasek Amaiari.
-Susto bat eman nahi nizun zotina kentzeko.
Gero, Amaiak Tomasi arnasik hartu gabe egoteko esan zion 20 segundu
kontatu arte. Halaxe egon zen, baina berdin jarraitu zuen.
-Beste biek ez dute balio izan, baina honek seguro baietz. Egin naranja
zuku bat eta bota eztia ondoren, edan poliki-poliki. Edan zuen eta botatzeko
gogoa sartu zitzaion.
-A ze txarra! Boaj-boaj!
Orduan beste batetaz gogoratu zen.
-Oraingoak funtzionatuko du. Zopa egin eta “ketchup” bota.
-Seguru egongo zara, ezta?
-Bai, oso seguru.
Probatu zuen eta tripako mina jarri zitzaion baina zotinak hor segitzen
zuen.
Eguna horrela joan zen. Hurrengo egunean
ere zotinak hor segitzen zuen.
Mozorro festa batera joateko gonbidatuta
zeuden, Tomas, pirataz mozorrotu zen
eta Amaia, printzesaz. Festara ailegatu ziren
eta han Tomasen laguna Mikel Edurne Zuriz
mozorrotuta zegoen. Tomas barrez hasi zen.
-Ja, ja, ja, jaaa!
Eta zotina joan zitzaion.
-Amaia, zotina joan zait!
Hurrengo batean zotina jarriz gero bazekien
Amaiak zer egin, zenbait barregarria
erakutsi.
4. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 33
LAGUN TXAKUR KOSMIKOA
Bazen behin Ane izeneko neskato polit bat eta asko gustatzen zitzaizkion
animaliak, batez ere txakurrak.
Laster bere urtebetetze eguna zetorren eta txakur bat eskatu zuen opari.
Gurasoek, txakur batek zaintza handia behar zuela esaten zioten behin eta
berriz, baina bera oso buru gogorra zen eta noizbait bere ametsa egia
bihurtuko zelakoan, horixe eskatzen zuen azken urteetan.
Urtebetetze egunaren bezperan ilusioz beterik sartu zen ohera Ane. Ilargi
betea zegoelako gaua ere distiratsua zen eta, Anek desio bat eskatu zuen;
txakur bat eduki nahi zuela bere beso artean.
Anek gauean, ilargiaren laguntzaz, bidaia espazial bat egin zuen. Salto
bat egin eta Marten agertu zen. Bertan ez zuen ezer erakargarririk
bilatu eta beste jauzi bat eginez Saturnora joan zen.
Saturnon patinatzeko pista bat zegoen eta patinatzen ibili zen zirkuluak
eginez.
Izerditan zegoenez atseden pixka bat hartzea pentsatu zuen eta bazter
batean eseri zen; ondoren berriro sasoiko beste jauzi bat egin eta
Neptunora joan zen; Aneri kolore urdina asko gustatzen zitzaion eta
Neptunoko urdin kolorearekin erabat txunditurik geratu zen.
Han zegoela, kometa baten gainean txakur kosmiko bat ikustea iruditu
zitzaion eta txakurrak Ane ikustean, salto egin eta zera esan zion:
- Nola duzu izena? -txakurrak.
- Ni Ane naiz eta zu? –Anek.
- Nik Lagun daukat izena –txakurrak.
- Jolastuko al dugu elkarrekin harrapaketan? –Anek.
- Bai, aspaldian ez naiz jolastu –txakurrak.
- Luzaroan ibili ziren biak jolasean.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 34
Lagunek itxura xelebrea zeukan, baina oso txintxoa eta dibertigarria zen;
belarri txapalak eta azal berdea zituen, gainera ez zen lau oinetan ibiltzen,
Ane bezala zutik ibiltzen zen eta esku bakoitzean hiruna hatz zituen.
Ane oso gustura zegoen, azkenean bazeukan txakur bat, nahi zuenean
jolasteko.
Kometa baten gainean zihoazelarik, zerbaitekin talka egin eta zulo beltz
batera erori ziren, oso eremu txikia zen eta Aneri ile guztiak tente jarri
zitzaizkion.
Zurrunbilo hartan izugarrizko
korrontea zegoen eta barrura
sartu ahala, argitu egiten zen.
Bazirudien eguzkia bertan
zegoela eta halako batean…
- Ane! Ane! Jaikitzeko garaia da, ondo egin al duzu lo? Zorionak laztana eta
urte askotarako. Ea gustatzen zaizun oparia. –amak.
- Ene, zeinen ongi egin dudan lo. Zer dago kaxan ama? –Anek.
- Ireki eta ikusiko duzu! –amak.
- Aaaaaaaaaaaa, beste txakur bat, aupa! Horrela orain bi txakur…
5. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 35
SATURNOKO BIZTANLEAK Orain dela 200 urte Saturno planetan tximoak bizi ziren.Tximoak Saturnoko
tximinuak ziren. Oso handiak ziren, 10 m-ko altuera zuten eta beraien
kolorea urdinska zen. Beraien etxeak platano erraldoiak ziren.
Tximoak eguneroko lanetan ari zirela, ALIEN-ONTZIA ikusi zuten
erortzen.
- Kontuz! Etxeak daude!
- Ontzia apurtuko dugu!
BOOM!!!
ALIEN-ONTZIA den-dena apurtuta gelditu zen. Alienak oso haserre
zeuden. Hauek Neptuno planetatik etorritakoak ziren.
Larrialdiko atetik atera aurretik laserdun armak hartu eta ALIEN-
ONTZItik atera ziren.
- Hau da misterioa!
- Non egongo zara?
- Ez dakik, baina oso polita da toki hau.
- Konkistatuko al dugu?
- Hori da!
- Lurraldea konkistatuko dugu eta bertakoei gure ontzi konponaraziko diegu.
Alienek, laserdun armak hartu, eta platano erraldoi bat ikusi zuten. Laser
armekin platano hori apuntatu zuten eta konturatu ziren biztanleak zeudela.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 36
-Begira! Begira! Zer da hori?
-Tximua ematen du!
-Preso hartuko ditugu denak eta gure ontzia konponaraziko diegu.
-Oso ideia ona da eta betirako gure menpe egongo dira.
Tximu guztiak preso hartu zituzten eta ALIEN-ONTZIA konpontzera
eraman zituzten. Hauek ontzia konpontzen zazpi egun aritu ziren. Zazpi
egun horietan tximuek ontzi sekretu bat egitea lortu zuten.
-Bat, bi, hiru! Bagoaz Neptunora – esan zuten Alienek.
Tximoek hori entzutean ontzi sekretua hartu eta ate berezitik ihes egin
zuten.
Handik aurrera ondo bizi izan ziren.
5. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 37
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 38
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 39
GAIZKILE MISTERIOTSUA
Kaixo lagunak:
Naroa dut izena eta Parisen bizi naiz, nire lanbidea super heroi lanak egitea
da. Ezkutuko enpresa batean egiten dut bat, tunel baten barruan daukagu
eraikin nagusia, inork bilatuko ez duen leku batean. Egunean pare bat
bahiketetan edo gehiagotan egin ohi dut lana, ez daukat nagusirik, talde
lanean egiten dugu lana Joanak, Igorrek eta nik.
2010eko uztailean ezagutu genuen elkar, udalekuetan geunden eta hirurok
talde berean tokatu ginen. Lagun handiak egin ginen, eta ordutik aurrera
ezin gara elkarrengandik apartatu. Egunero eta etengabe egiten dugu lan.
Batere atsedenik hartu gabe.
Gaur Torre Eiffelaren inguruan bahiketa bat gertatu dela esateko deitu
digute. Joana, Igor eta ni gosaltzen ari ginen eta orduantxe heldu zaigu
abisua potolo batek bahiketa egin duela esan digute, nahiko arraroa iruditu
zaigu. Gu iristerako bahitzailea joanda zegoen, eta gertatutakoa aztertzen
hasi orduko emakume bat ikusi dugu negarrez. Igor joan eta galdera hauek
egiten hasi zaio:
- Zer gertatzen zaizu?
-Ezer ez, gaizkile potolo horrek ia ia bahitu nau, eskerrak zuek etorri
zareten, bat zor dizuet- erantzun digu.
-Lehenengo eta behin, nola duzu izena?- galdetu diot.
-Nire izena Mary da- erantzun digu, negar zotinka.
-Esadazu, Mary nolakoa zen gaizkile hura?
-MMM... Potoloa zen eta oso traketsa ez dut uste diru gehiegi duenik.
- Mary, beste norbaitekin al zegoen potolo hori? –galdetu zion Igorrek.
- Beno nik ez dut ikusi beste inor baina susmoa daukat beste norbaitekin
etorri dela, autoaren atzeko aldean sartu eta autoa abian jarri eta ziztu
bizian joan delako.
- Mutila ala neska da bahitzailea?
- Bahitzailea mutila da, baina gidaria neska delakoan nago.
- Azkenaldian izan al duzu inorekin liskarrik merkatuetan eta dendetan edo?
- MMM… A bai lehengo batean merkatu batean erloju zoragarri bat ikusi
nuen, eta neska batek eta nik biok batera heldu genion eta bertako gizonak
zozketa egin zuen. Niri egokitu zitzaidan baina bera haserre joan zen berak
hartu zuela esanez.
- Eta gero, zer?
- Gero … Ordaintzera joan nintzen eta norbait zelatan zegoela iruditu
zitzaidan.
- Zelatan? Eta lehen aipatu didazun neska izan al liteke?
- Baliteke.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 40
Igor pentsakor geratu da. Ez zen da oso arraroa Maryrekin liskarrean
ibilitako emakume bera izatea.
-Bahitzaile potoloaren konplize zebilen emakumea, bera izan al liteke?
-Bai, agian. Ez litzateke harrigarria izango.
Igor berriro ere pentsakor geratu da baina oraingoan denbora luzerako.
-Zer markako autoa duten ikusi ahal duzu, baliteke ikerketarako baliagarria
izatea?
-Uste dut, Renault Espace bat zela, “F 1342 PAR” matrikuladuna.
Beno zerbait gehiagorekin gogoratzen bazara deitu zenbaki honetara
“699330710”.
Gaur goizean, gosaltzen ari ginela beste emakume batek deitu digu gizon
potolo bat bahiketa bat egiten ikusi duela esateko.
Ziztu bizian abiatu gara baina gaur ere berandu iritsi gara eta atzo bezala
neska bat negarrez ikusi dugu.
-Zer gertatu da?
-Gizon potolo batek bahitu egin nahi izan nau -esan digu.
Orduan konturatu naiz beste Super Heroi bat izatea posiblea dela. 3
pertsona etorri zaizkit burura: Brandi Apoa, Joni Gorila eta Karlos Baloia.
Hirurak dira potoloak eta hirurak daude erretiratuta, baina nor ote da?
Hainbat galdera dauzkat bueltaka neure buruan eta hobeto pentsatzeko
Joana, Igor eta ni geure gordelekura joan gara.
Ordu erdi pentsatzen egon ondoren, Neure amonak deitu dit mugikorrera
eta esan dit bere beheko arropa dendan lapurreta bat gertatu dela, eta
joateko bertara. Bidean, Maryk deitu digu eta neure amonak esandako
berdina esan digu, eta abiadura turboa jarrita joan gara dendara. Baina gu
iristerako joan egin da bahitzailea. Denda miatzen hasi garenean, biltegian
bilatu dugu dendaria izkutaturik:
-Zer gertatu da?-galdetu diot.
- Ba… Ba… lapur bat edo norbait sartu dela dendara eta baa lapurreta egin
duela. Aiii ze beldurra!!
Emakumea edo dendaria oso beldurtuta dago, ni berarekin geratu naiz Igor
eta Joana kalera joan diren bitartean galdeketa batzuk egitera. Ni,
galderak egiten hasi naiz.
-Nola zihoan jantzita?
-Ba ez dut oso ondo ikusi baina ez zihoan dena beltzez jantzita, praka
beltzak zituen eta uste dut jertse edo txamarra urdina zuela.
- Eta ondoren nora edo ze autorekin alde egin du?
- Ba ez dakit nora joango zen. Baina auto beltz distiratsu batekin alde egin
du.
Orain ni ere Igor eta Nagorerena noa kalera kaleko jendeari galdera
batzuk egitea:
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 95 41
Zuek, ikusi al duzue lapurrik? Galdetu nion nik. Ez, ez dut ikusi erantzuten
dute denek, lur jota gaude, baina bat batean oihu batzuk entzun ditugu
kalearen beste muturretik. Aaaaa!!! Lagundu potolo batek bahitu egin nahi
nau! Joana, Igor eta ni korrika abiatu gara oihuak entzuten diren tokira
arte, baina gu iritsi orduko kotxe beltz bat joan da ziztu bizian. Igor
autoaren atzetik abiatu da, eta Joana eta ni galdeketak egiten hasi gara.
-Nola duzu izena?
-Laura.
- Zer lapurtu dizute?
- Nire diru-zorroa, eta krokodiloaren larrua duen poltsa bat, eta bere
barruan dauden 700€ ak.
-Honek ezin du horrela jarraitu, zu joan etxera lasai, eta zure poltsa eta
diru-zorroa aurkitzen ditugunean deituko dizugu.
-Ondo da- esan du Laurak atsekabeturik.
Egun batzuk pasa ondoren, nortasun agiri bat aurkitu dutela abisatu digute
Parisko udaletxetik, eta ikusi bezain laster jakin dut super heroiarena dela.
Nortasun-agirian jartzen duenez, bere izena Alex da, 41 urte ditu, eta ez
da Parisen bizi.
Hilabeteak daramatzagu aztertzen, baina ez dugu bere berririk izan
Frantzian azken hilabetean, eta batzuek diotenez, Estatu Batuetara joan da
bahiketa gehiago egitera.
6.maila
Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK
Eguzki Berri 95 42
2013-02-07 : ARGIA JOAN DA
Ataunen eta Lazkaoko industrialdean argirik gabe egon gara
Otsailaren 7an, goizeko 06:30etik 09:40era argirik gabe egon gara Ataunen
eta Lazkaoko industrialdean.
Ekaitzaren ondorioz Lazkaon arbola bat erori da, argindarraren kableen
gainera. Gaur ikasle gehienok gosaldu gabe eta dutxatu gabe joan gara
eskolara. Eskolan hotza egiten du, ez baitago berogailurik, ez eta argirik eta
internetik ere. Eskolaren alde berrian pertsianak argindarrarekin irekitzen
dira eta ezin izan dituzte ireki. 09:40an argia etorri denean dena
normaltasunera itzuli da. Tabernek, ile-apaindegiek, Udalak eta harategiek
ere 09:40ak arte ezin izan dute beraien lana normaltasunez egin.
2013-02-04 : ATAUNEN URAREKIN ARAZOAK
Aurreko egunetan Ataunen erreka hazita joan da eta, horren ondorioz, San
Martingo gasolindegi parean pusketa bat kendu dio errekak oinezkoen
herri- bideari. Udaletxekoak ibili dira arazo hori konpontzen eta,
horretarako, atzeko belartzari bati pusketa bat kendu eta handik bidea
ireki dute. Gaur errekak pixka bat jaitsi dira, behintzat!
2013-02-08: SAHARAKO BARKUA
Saharako arrantza itsasontzi bat azaldu da Aizkoate elkartearen aurrean.
Inork ez daki zertarako den. Zer esana ematen duela besterik ez dakigu!
Horri esker Atauna udan etortzen den Sualenetaz gogoratu gara hainbat
ataundar, uda honetan ere ikusiko dugula pentsatzen dut. Bertan bizi duten
egoera gogorretik alde egiteko aukera izaten du, udan behintzat.
2013-02-08: INAUTERIAK
Gaurko eguna oso interesgarria izan da ataundarrentzat. inauteriak ospatu
baitituzte.
Olaberriko eta Zegamako ikasleak etorri dira Ataungo eskolako ikasleen
emanaldia ikustera. Atzoko emanaldia ere oso arrakastatsua izan zen, jende
ugari hurbildu baitzen San Martingo Herri Antzokira.
5. mailako ikasleak oso ongi aritu ziren, dantzaldi martxosoa egin zuten.
Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK
Eguzki Berri 95 43
Bainujantziz jantzita, ur pistola eta surfeko taularekin etorri ziren Hawai
aldetik.
Lan bikaina egin zuten ikasle guztiek, bai txikiek eta bai handiek ere.
Ea hurrengo urtean zer bururatzen zaien ikasle hauei! Ordura arte itxaron
beharko dugu.
2013-02-13: ARGIRIK GABE ATAUNEN
Atzo, otsailak hamabi, argia joan zen Ataunen, goizeko hamarrak aldera.
Bizilagunek abisu eman zioten elektrizitate konpainiari eta honek erantzun
zuen arratsaldean etorriko zela argia.
Arratsaldean etorri zen, baina ez leku guztietan, horregatik berriro deitu
eta elektrizitate konpainiak esan zien gaueko hamabitan etorriko zela. Baina
hamabietan oraindik etorri ez zenez, berriro hots egin zuten. Ordurako
jendea haserretzen hasita zegoen.
Hurrengo goizera arte ez zela etorriko esan zuten azkenean argi
konpainiakoek. Goiza pasa da eta, oraindik, toki askotan argirik gabe daude,
Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK
Eguzki Berri 95 44
honek sortzen dituen eragozpenekin: izozgailuetako produktuen galerak,
negozio itxiak, sukaldeak erabili ezinda…
Horrelakoetan ikusten da gaur egun elektrizitatearekin dugun
menpekotasuna!
2013-02-08: EURIA
Jada euria ez da berria, aurtengo neguan besterik ez du egin eta! Errekor
guztiak gainditzeko asmotan dabilela dirudi, ez baditu ia gainditu. Goialdean
elur handia dagoela esaten dute, hemen euria izan dena goian elurra izan
baita.
Honek gaztelaniazko esaera bat ekartzen dit gogora “año de nieves, año de
bienes”. Egia ote?
2013-03-02: HERRI KIROLAK
Joan den larunbatean, goizez, Ordizian herri kirolak egin zituzten. Bertan
Ataun, Ordizia, Segura eta Goierriko beste hainbat herritako umeak bildu
ziren. Froga desberdinak egin zituzten: sokatira, giza proba, oskolak,
txingak…
Mutil alebinetan ataundarrek irabazi zuten eta Gipuzkoako txapelketarako
sailkatu ziren.
2013-02-20: MAIALEN LUJANBIO ESKOLAN
Otsailaren 19an Maialen Lujanbio bertsolaria etorri zen gure eskolara
bisitan.
Hori aprobetxatuz, eskolako bertsolariek elkarrizketa egin zioten Otsoa
irratirako.
Ondoren, jaialdi polit bat eskaini zuten liburutegian denontzat berak, Iban
Urdangarin, Kepa Galparsoro eta Asier Lasak. Sara Aramendik gai jartzaile
lanak egin zituen. Barre galantak egin genituen eta bukatzeko maila
bakoitzarekin argazki bana atera genuen gero gelan jartzeko.
Arratsalde ederra pasatu genuen bertsolariekin.
Joxemiel Barandiaran H.I BERRIAK
Eguzki Berri 95 45
Maialen Lujanbio 1976ko azaroaren 26an jaio zen Hernanin. Arte Ederretan
lizentziaduna da.
1992ko Lizardi saria jaso zuen bertso onenarengatik, Osinalde eta Xenpelar
saria ere irabazitakoa da.
2009ko Euskal Herriko bertsolari txapelketan Joxe Agirrek txapela jarri
zion.
Bilbon egin zituen ikasketak eta han egin zituen urteak, oso garrantzitsuak
izan zirenak gainera.
2000 urtetik 2001era munduan barrena bidaiatzen ibili zen.
Hainbat musika taldetako kantak egin ditu.
5. maila
Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE
Eguzki Berri 95 46
GAILETA TARTA OSAGAIAK: (10 pertsonentzat)
-400 g. txokolate txuria
-150 g. esnea
-40 gaileta Maria (borobilak)
-Philadelphia gazta ontzia
-“Dulce de leche” ontzia
-Oliba olioa
APAINTZEKO:
- Txokolate beltza tableta bat
NOLA EGIN:
• Lehenengo pausua philadelphia nahastu “Dulce de leche”
-rekin.
• Base bezala gaileta Maria bat jarri. Busti esnearekin
kutxarila bat erabiliz eta bere gainean philadelphia eta
“Dulce de leche”-rekin egindako nahasia jarri. Egin horrela
hiru aldiz, bukatu gaileta Maria batekin.
• Hurrengo pausoa txokolate txuria urtu olio pixka batekin
“Al baño Maria”. Txokolatea bota gailetei gainetik eta utzi
hozten.
• Azkenik, txokolate beltza urtu eta pixkat bota gaileteei
kutxarila batekin apaintzeko.
4. MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 95 47
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 95 48
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 95 49
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 95 50
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 95 51
Joxemiell Barandiaran H.I LEHIAKETA
Eguzki Berri 95 49
LEHIAKETA
Piezak ondo antolatu eta esan eraikuntza honen izena zein den.
3. maila A
Laguntzaileak: Laguntzaileak: Laguntzaileak: Laguntzaileak:
ATAUNGO UDALAATAUNGO UDALAATAUNGO UDALAATAUNGO UDALA