aballarri - egape.eus · 2 iiii barne informazioa egape ikastolako aldizkaria duela gutxi beste...
TRANSCRIPT
IIII LEHEN HEZKUNTZA
5. mailako ikasleak
2. mailakoen irakasle
IIII DBH
Jasangarritasunerako
eskola diploma
aballarriE G A P E I K A S T O L A K O A L D I Z K A R I A
372013UZTAILA
KORRIKAREKIN BAT
2 IIII BARNE INFORMAZIOA Egape Ikastolako aldizkaria2
Duela gutxi beste ikasturte bati jai giroan agur esan diogu.
Orain, balantzea egiteko garaia da, hausnarketa lasaia eginez,
emaitzak baloratuz, eta hurrengo ikasturtera begira hobetu be-
har diren gauzak kontsideratuz.
Begirada zertxobait atzera botata ezin duguna ukatu da mu-
gitzen ari garen testuinguruak ez digula asko lagundu. Murriz-
keta hitzaren esangura mingarria hurbiletik ondo ulertzeko au-
kera izan dugu. Baina, hezitzaileok ezin dugu gure zereginean
amore eman eta horregatik aurrera bota dugu, zailtasunak
gainditzeko borondate tinkoa azalduz.
Modu honetan, Ikastolak bere proiektu nagusiak sendotzen
eta zabaltzen jarraitu du. Proiektu hauek lotuta daude pedago-
gi arloan daramagun berrikuntzarekin eta ikasgeletan erabil-
tzen den metodologiarekin. Honek guztiak besteak beste zera
erakartzen du: ikasle eta irakasleen arteko talde lana, elka-
rrengandik ikastea, irakasleen formakuntza eta koordinazioa
hobetzea, eleaniztasuna indartzea�, azken batean ikasleen
emaitzak hobetzea, eskola-elkarte osoaren asebetetzerako.
Orain oporraldia dator, baina Ikastolak uda garaia hainbat
egokitze lan egiteko aprobetxatuko du. Lan horiek barne eta
kanpo instalazioei eragingo diete eta erakunde arduradunen
arteko elkarlanari esker gauzatuko dira. Horrela, Egapek Ur-
nietako herriari eta bere hiritarrei eskaintzen dien zerbitzuaren
kalitatea hobetzen jarraituko du.
Recientemente nuestra comunidad escolar despedía el curso
pasado en medio del natural ambiente festivo y de celebración.
Ahora llega el momento de la reflexión sosegada. Es pues tiem-
po de evaluar con sentido crítico el trabajo realizado, es tam-
bién la ocasión para establecer nuevos objetivos y pautas de
mejora que enriquezcan el proyecto educativo del centro.
En un contexto socioeconómico difícil, Egape ha continuado
impulsando y afianzando los proyectos y programas relaciona-
dos con la innovación y el cambio, para de esta manera res-
ponder adecuadamente a su máximo reto: formar personas
para la vida.
La llegada de las vacaciones escolares no supone descanso
para la Ikastola, que aprovechará el período estival para reali-
zar mejoras en sus instalaciones. Estos trabajos de acondicio-
namiento persiguen el objetivo de ofrecer a Urnieta un servicio
de la mayor calidad posible.
AGUR 2012-2013IKASTURTEARI
ADIÓS AL CURSO 2012-2013
LA DIRECCIONZUZENDARITZA
3BARNE INFORMAZIOA IIII 3
Ikasturte honetan, aurreko ikasturteetan bezala, astero tutoreek
tutoretza saioak aurrera eraman dituzte.
Elkarbizitza gaia sakontzeko gure aurtengo bi ardatz nagusiak
hurrengo hauek izan dira: Kooperazioa eta Adimen Emozionala.
Gai hauek material desberdinen bidez jorratu ditugu: ipuinak, fi-
txak, jokuak...
Prestatzen ditugun ekintzak, gehienetan talde handian erama-
ten dira aurrera. Bestetan, beharrezkoa denean, banakako tuto-
retzak erabiltzen ditugu; hau da, tutoreak gatazka batean murgil-
duta dauden ikasleekin elkarrizketak izaten dituenean, gatazka
eraldatzen laguntzeko.Tutoreak, giza- abileziak lortu eta eta kon-
promezuak hartzen erakutsi egiten dizkie ikasleei.
Durante este curso, como en años anteriores, los tutores-as han
llevado a la práctica sesiones semanales de tutoría con el alum-
nado.
Los dos ejes principales de trabajo en el ámbito de la Convi-
vencia han sido la Inteligencia Emocional y la Cooperación. Es-
tos temas han sido desarrollados mediante diversos materiales:
cuentos, fichas, juegos...
Las actividades que preparamos normalmente son llevadas a
cabo en grupo grande. En algunas ocasiones, cuando es nece-
sario, nos servimos de las tutorías a nivel individual, es decir,
cuando el tutor-a dialoga con los alumnos que se encuentran
sumidos en un conflicto, con el fin de ayudarles a solucionarlo.
El tutor-a enseña a los alumnos-as habilidades sociales y a cum-
plir compromisos.
TUTORETZAK
37 · 2013ko uztaila
4 IIII LEHEN HEZKUNTZA Egape Ikastolako aldizkaria4
LH 1. zikloa
Bigarren eta bosgarren mailan, Eguzki Sistema gaia lantzen dela
aprobetxatuz, martxoan, 5. mailako ikasleek 2. mailakooi plane-
ten inguruko “power point” batzuk azaldu zizkiguten eta baita zen-
bait bitxikeria kontatu ere. Guk ere, bigarren mailakook, gaiaren
inguruan egindako hainbat eskulanen erakusketa presatu ge-
nuen. Denok oso gustura egon ginen elkartruke honetan.
Aprovechando que en 2º y 5º se trabaja el sistema solar , los
alumn@s de 5º nos hicieron una presentación de power point
sobre los planetas a los de 2º.
Los de 2º prepararon una exposición sobre el tema. Este in-
tercambio fue muy gratificante para tod@s.
5. mailako ikasleak 2. mailakoen irakasle
Maiatzean, “Gorputza zain dezagun” gaiaren barruan, lehenengo
mailetako ikasleek hamaiketako osasuntsua prestatu eta jan du-
te. Aurretik, dieta orekatua zertan datzan elikagaien piramidearen
laguntzaz ikasi dute. Ondoren, ikasle bakoitzak bere eguneroko
dieta aztertu eta gero, gurasoei etxean eraman behar duen dieta
osasuntsuarekin jarraitzeko eskutitz bat idatzi die.
En Mayo, en relación al tema “Gorputza zain dezagun”-“Cuide-
mos nuestro cuerpo”, los alumnos de primer curso de Primaria,
han preparado y comido un almuerzo saludable. Con anteriori-
dad, han aprendido lo que es una dieta equilibrada con la ayuda
de la pirámide alimentaria. Para finalizar, han enviado una carta
con recomendaciones dietéticas a su familia.
Lehenengo mailetako geletan hamaiketako osasuntsua
Los alumnos de primero y el almuerzo saludable
5LEHEN HEZKUNTZA IIII 5
LH 3. zikloa
LH 2. zikloa
2012-2013 ikasturtean zehar, 4. mailako ikasleok, antzerki saio-
ak prestatzen aritu gara Jose Mari Berasategiren zuzendaritza-
pean. Landutako antzezlana Hernaniko Elizatxo Ikastetxean aur-
kezteko aukera izan genuen. Oso urduri geunden, baina oso on-
do atera zitzaigun guztia eta txalo zaparrada ederra jaso genuen.
Ondoren, ikastolan beste emanaldi bat izan genuen eta azkena,
ekainean Saroben, guraso eta ikasleen aurrean.
Durante el curso 2012-2013, los alumnos de 4ºcurso hemos tra-
bajado en el Taller de Teatro la obra “EL CIRCO” bajo la direc-
ción de Jose Mari Berasategi. Después de actuar en la Ikastola
Elizatxo de Hernani, hicimos la presentación en nuestra Ikasto-
la a los alumnos de Infantil, y en junio, en Sarobe para los pa-
dres/madres y alumnos/as.
Antzerkia 4. mailan
Aurten ere, urtero bezala, 3. zikloko ikasleek apirilaren 23an libu-
ruaren eguna ospatu dute ekintza ugari antolatuz.
Goizez, 5. mailako ikasleek hainbat ipuin entzuteko aukera izan
zuten. Ipuin kontalariak irakasleak izan ziren. Euskaraz eta Gaz-
telaniaz kontatu ziren ipuinak ikasleen gozamenerako.
6. mailakoengana, berriz, JM Olaizola “Txiliku” idazlea gertura-
tu zen. Ikasturtean zehar irakurritako “OSABA BIN FLOREN” eta
“ ZALDUN BELTZAK” liburuen inguruan azalpen interesgarriak
eman zizkien eta ederki pasa zuten hari entzunez.
Arratsaldean, liburu azoka antolatu zen zikloko ikasleen artean.
Azokaren helburuak liburu trukaketa egitea, ikasleen arteko iri-
tziak partekatzea, irakurketarekin gozatzea eta irakurzaletasuna
sustatzea izan ziren.
Egun ederra pasa zuten guztiek elkarrekin!!
Un año más hemos celebrado en la ikastola el día del libro. Por la
mañana el alumnado de 5º ha podido escuchar diferentes histo-
rias contadas por el profesorado. En 6º tuvieron oportunidad de
charlar con JM Olaizola “Txiliku” sobre los libros de este autor que
se han leído a lo largo del curso.
Por la tarde se organizó un mercadillo de libros entre todo el
alumnado del tercer ciclo. Los objetivos de esta actividad fueron:
el intercambio de libros, compartir opiniones, gozar con la lectura
y fomentar la afición a ella. ¡Fue un gran día!
LIBURUARENEGUNA
EL DÍA DEL LIBRO
37 · 2013ko uztaila
6 IIII HAUR HEZKUNTZA Egape Ikastolako aldizkaria6
HH 3 urtekoak
HH 4 urtekoak
Maiatzaren 15ean “OILANDA MAGIKOAK” antzerkia ikustera
gonbitatu gintuzten bigarren mailakoek. Hura poza gurea! Bede-
ratzi t´erditarako hantxe geunden antzerki aretoan eserita prest
isil-isilik emanaldia ikusteko irrikitan. Emanaldia polita, arina eta
entretenigarria izan zen oso. Jantzi bizi eta koloretsuen aldaketa
etengabeak mugimendua eman zion saioari eta aldi berean hau-
rren interesa eta jakin mina piztu zuen. Gustura egon ginen, saio
bikaina, zorionak eta hurrengo arte lagunak!!
El 15 de mayo los alumnos de 2º curso nos invitaron a ver la re-
presentación de la obra de teatro “OILANDA MAGIKOAK”. ¡Qué
ilusión! A las nueve y media ya estábamos en la sala de teatro,
sentados y preparados para ver la función. La obra fue divertida
y muy entretenida. El continuo cambio de personajes así como
el colorido del vestuario en el escenario mantuvo el interés de
los niños durante toda la representación. ¡Felicidades! nos
gustó mucho vuestra actuación. Hasta la próxima, compañeros.
GORA ANTZERKIA!
Bigarren hiruhilekoaren bukaeran, 4 urteko gelako haurrak lanbi-
deen gaiaren inguruan aritu ginen lanean. Egun horietan, gura-
soen lanbideak eta aitona-amonen lanbideak ezagutu genituen.
Haur bakoitzak bere gurasoek zertan lan egiten zuten etxean ja-
so eta gelan besteei azaldu zien. Ondoren gurasoen lanbideen
bilduma osatu genuen. Antzinako lanbideak ezagutzen laguntze-
ko aitona baten bisita izan genuen. Berak bere garaian zertan lan
egiten zuen, zein tresna erabiltzen zituzten eta Urnieta nolakoa
zen azaldu zigun. Horrela lehengo eta oraingo Urnietaren arteko
desberdintasunak ikusi genituen.
Beste egun batean, Zeraina joan ginen herria ezagutu eta ber-
tako museoa ikustera. Bertan antzinako lanbideetan erabiltzen
ziren tresnak ikusi genituen. Egun ederra pasa genuen!
Bukatzeko hiru astetan zehar ikasitakoarekin eta bildutako ma-
terialarekin gurasoentzat “Lanbideen erakusketa” prestatu ge-
nuen eta ikustera gonbidatu genituen. Interesgarria eta polita ge-
ratu zen benetan!
Ikasle, irakasle, guraso eta aitona-amonekin lankidetzan
7HAUR HEZKUNTZA IIII 7
HH 5 urtekoak
Apirilaren 18an Aitor erlezaina etorri zen 5 urtekoon gelara. Erleekin lanean aritzen denean erabil-
tzen duen jantzia soinean zuela sartu zenean, ikusgarria izan zen.
Ipuin baten bitartez, erle motak eta erlauntza barruan bakoitzak duen ardura erakutsi zizkigun.
Lore hautsa, argizaria, jalea eta eztia ukitu, usaindu eta dastatzeko aukera izan genuen. Benetako
erlauntza bat, bere abaraskak eta barruan lanean ari ziren erleak ere ikusi genituen.
Bukatzeko, argizarizko kandela bana egin genuen etxera eramateko. Baina ez edonolako kande-
la! Sorgindutako kandelak ziren! Oso ondo pasa genuen eta asko ikasi genuen.
37 · 2013ko uztaila
“Eguna andereñoarekin pa-satzen dugu, baina guraso-ak eta erleen munduko adi-tuak ere gelan izan ditugugurekin. Halere guretzatgustukoena gure ikastola-ko handiekin aritzea da”.
8 IIII DBH Egape Ikastolako aldizkaria8
Ikastolaren hezkuntza proiektuak espresuki azpimarratzen du
eleaniztasunari ematen dion garrantzia. Hori dela eta ingelesa
ikasleekin lantzeko, ikastetxeak berariazko proiektuak ditu Haur
eta Lehen Hezkuntzan, eta baita Bigarren Hezkuntzan ere.
Proiektu hauen helburu berezi bat ikasleen ahozko komunikazioa
jorratzea da. Bestalde ikastetxeak metodologia kolaboratiboaren
aldeko apostua egin du, horrela ikasleak bere heziketaren eragi-
le zuzenak bilakatzen direlarik.
Testuinguru honetan DBH 2. mailako ikastalde batek antzerki la-
na ingelesez egiteko ekimena bere gain hartu zuen. Ideia Naroa
Agirrerena izan zen. Gidoia bere ikaskidea den Leire González
de San Pedrok idatzi zuen, eta berak ere gelako kide guztien
eginbeharren banaketa antolatu zuen.
Antzezlana William Shakespeareren “Romeo and Juliet” obra
klasikoa izan zen, baina ikasleek egokituta modu aske batean.
Entseguak Ixiar Artola irakasleak zuzendu zituen. Ikasturte bu-
kaeran Lehen Hezkuntako bosgarren mailako ikasleek obra hau
ikusteko aukera izan zuten eta oso gustora geratu ziren aktoreen
lanarekin. Beraz, esperientzia aberasgarria izan zenez, seguru
etorkizunean errepikatzeko aukera izango dugula.
En la foto, alumnos y alumnas de 2º ESO en un momento de la re-
presentación en inglés de la obra “Romeo y Julieta” que se es-
cenificó, en versión libre, en la sala de teatro del centro de Pri-
maria ante el alumnado de 5º nivel. La idea original partió de Na-
roa Agirre, mientras que el guión y reparto de papeles corrió a
cargo de Leire González de San Pedro. La dirección de la obra
estuvo en manos de la profesora Ixiar Artola, quien se mostró
satisfecha de la iniciativa de sus discípulos, que se implicaron
totalmente en esta muestra de teatro colaborativo. El alumnado
asistente reconoció con un prolongado aplauso el empeño de
los voluntariosos actores y actrices.
ANTZEZLANA INGELESEZ
Ikasturtearen bukaerarekin DBHko etapari Eskola Jasangarria-
ren alde egin duen lana saritzeko ziurtagiria eman zioten. Diplo-
ma hori Iñigo Urkullu lehendakariarengandik eskuratu zuen zu-
zendariak Busturiako Madariaga Torrearen egoitzan ospatu zen
ekitaldian. Bertan Hezkuntza sailburua den Cristina Uriarte eta
Ingurumen sailburua den Ana Oregik ere parte hartu zuten, beste
Jaurlaritzako hainbat sailbururekin batera. Zuzendariarekin bate-
ra bertaratu ziren Eskola Agenda 21 Programaren arduraduna,
Xabier Basauri, eta Urnietako alkatea, Mikel Pagola.
Ziurtagiri hau AGENDA 21 Proiektua sustatzen duen CEIDA
erakundeak autonomi erkidegoko ikastetxeei ematen dien diplo-
ma da, ingurumen aldeko konpromezu tinkoa eta lan zehatza egi-
ten denean.
Hauek dira, besteak beste, ziurtagiria jasotzeko ikastetxeak
egin dituen lan mota ezberdinak: Agenda 21 Programaren doku-
mentazioa ondo antolatu eta bera garatzeko baliabide ezberdi-
nak bideratu, Agenda 21 Programan sakontzen eta hobetzen
ahalegindu, eskola-komunitateko partaideen proposamenak ja-
sotzeko estrategiak antolatu, ikastetxeko proiektu ezberdinen ar-
teko lotura eta koherentzia bilatu, ikasleek ingurumen alde egiten
dute lana eta hartzen dituzten ardurak baloratu, ingurumen ara-
zoei buruzko sentsibilizazio-plana zabaldu, edo ikuspegi lokalaz
gain, planetaren dimentsioa ere landu.
Ikastola zeharo pozik eta asebeteta agertzen da ikasturtez ikas-
turte ingurumen alde egiten ari den lanak errekonozimendua izan
duelako. Hemendik aurrera erronka izango da orain arte eginda-
koaren ildotik indarberrituta jarraitzea, jasangarritasunarekiko
konpromezuak horrela eskatzen duelako.
Con ocasión de la celebración del día del Medio Ambiente, el le-
hendakari Iñigo Urkullu entregó al director de Secundaria el di-
ploma que reconoce y acredita el trabajo que en el marco del
Programa Escolar Agenda 21 viene desarrollando la Ikastola en
favor de la sostenibilidad.
En la foto, un momento del acto que transcurrió en las instala-
ciones de Torre Madariaga en Busturia (Bizkaia), que también
contó con la presencia de la consejera de Educación, Política
Lingüística y Cultura, Cristina Uriarte, y con la consejera de Me-
dio Ambiente y Política Territorial, Ana Oregi.
Jasangarritasunerako eskola diploma
9DBH IIII 9
Ni Jhoselin naiz eta 14 urte ditut. Boliviakoa naiz. Duela bi urte
etorri nintzen Urnietara. Hasieran, hona gentozela esan zidate-
nean negar egin nuen, gauza berrien aurrean urduri eta beldurrez
sentitu nintzen. Baina, orain oso ondo nago, jendeak ondo hartu
nau, gustura sentitzen naiz. Lagun berri asko egin ditut, hemen
nagoenetik asko lagundu didatenak.
Ni Robert naiz eta 14 urte ditut. Dominikar Errepublikakoa naiz.
Duela urte bete etorri nintzen Urnietara bizitzera. Niretzat ez da
erraza izan hemen adaptatzea lotsatia naizelako ezagutzen ez
dudan jendearekin. Orain aldiz, Jhoselinen moduan pozik nago,
oso gustura.
Ni Saad naiz eta 15 urte ditut. Urnietan hiru urte daramatzat, bai-
na jaiotzez Marokokoa naiz. Hasiera batean, ez nekien zer gerta-
tuko zen ez eta nora nentorren, oso urduri nengoen. Orain ondo
nago, hemen ohitu naiz.
Euskara hizkuntza berria zen guretzat: Saadi erraza egin zi-
tzaion, Roberti zaila eta niri, Jhoselini, zaila, baina jada nahiko
ulertzen dut, aldiz, hitz egitea zail egiten zait.
Hiru etorri berriak gara
laguntzaileak
Robert, Saad eta Jhoselin gara, ikasle etorri berriak
37 · 2013ko uztaila
10 IIII GURASOAK10 Egape Ikastolako aldizkaria
Aballari Guraso Elkartetik jakitera eman nahi di-
zuegu ikasturtean zehar, Egape ikastolako gura-
so zein ikasleentzat, antolatu eta egiten duguna:
Irailean, ikasturte berriari hasiera eman bezain
pronto, Haurtzaindegiko zerbitzua martxan jarri
genuen 14:30etik 16:30era.
Urritik maiatzera bitarte, hilean behin eta Ain-
hoa Garciaren eskutik, arrakasta handia izan zu-
ten, gurasoentzako tailerrak antolatu genituen.
Euskararen Egunean eta San Sebastian egu-
neko danbor hotsen ondoren, denon artean horren estima handia
duen edateko txokolate goxo-goxoa prestatu genuen.
Aste Santuan, 3 urtetik 8 urte bitarteko ikasleentzako, Estitxu Vi-
llanuevak tailerrak antolatu zituen.
Maiatzean, 2.mailako gurasoen laguntzaz, Benjamin Festa os-
patu genuen.
Eta ikasturteari amaiera emateko, irailaren antzera, Haurtzain-
degi zerbitzua eskeintzen dugu 14:30 etik 16:30era.
Dakizunez, Aballarri Guraso Elkarteak udale-
txetik eta Diputazioko jasotako dirulaguntzari es-
ker aurrera jarraitzen du. Diru hau, Egapen anto-
latzen diren ikastaro, festa eta emanaldietan in-
bertitzen da.
Gaur egun, Aballarri Guraso Elkartearen zere-
gitea, Urnietako Udalak antolatzen duen Errege
Zaldiketa eta San Miel jaietara ere zabalduta da-
go.
Gure aldetik, ahalik eta ondoen egiten saiatzen
gara, baina zerbaitetan hobetu dezakegula iruditzen bazaizu, zu-
re proposamenak eta ekarpenak ongi etorriak izango dira . Aba-
llarritik gonbidapena luzatu nahi dizuegu, guztiona den Guraso
Elkarte honetan parte har dezazuen.
Eta bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu urtean zehar la-
guntzen eta gure proiektua aurrera eramateko gurekin lanean ari-
tu diren guraso guztiei.
Nuestra primera función cuando se em-
pieza el curso es la de ofrecer el servicio
de guardería durante todo el mes de sep-
tiembre de 14:30 a 16:30.
El curso pasado ABALLARRI apoyó el
taller para padres que se está ofreciendo
desde el mes de octubre hasta mayo, un
jueves al mes y lo imparte Ainhoa García
en nuestro local. El taller tuvo muy buena
acogida y es por eso que este año se ha
repetido.
Algo “mítico” que ofrece ABALLARRI
son las chocolatadas a los alumnos, pro-
fesores y padres. La primera es en el día
del euskera, a primeros de diciembre. La
segunda, en el día de San Sebastián, és-
ta en los últimos años se ha cambiado por
un bollo y un zumo y se les ha ofrecido só-
lo a los participantes de la tamborrada. La
tercera y última que se ofrece es en car-
navales.
Para el mes de febrero o marzo se ofre-
cen los servicios de ludoteca para los días
que la ikastola tiene propuesta sus char-
las
El compromiso de ABALLARRI con el
día del padre y de la madre sigue adelan-
te intentando que cada año sea una sor-
presa el regalo que los niños de 3 a 5 años
dan a sus padres.
Como novedad, este año se propuso un
taller para niños de entre 3 y 8 años para
los días de Semana Santa y hay que decir
que hemos salido contentos y que espe-
ramos que sea un servicio que se pueda
repetir en próximos cursos. Este taller lo
ha dado Estitxu Villanueva.
En mayo nos ponemos con la Benjamín
Kirol Jaia, siendo este segundo curso jun-
to con la ikastola los que lo organizamos.
Y se acaba el curso como lo empeza-
mos, ofreciendo el servicio de guardería
del mes de junio de 14:30 a 16:30
Como todos sabréis la asociación de-
pende de las subvenciones que recibe de
Diputación y del ayuntamiento de Urnieta,
y toda esa subvención va destinada a to-
do lo que os hemos contado anteriormen-
te.
Hay que decir que ABALLARRI no sólo
se centra en la ikastola, ya que desde ha-
ce un par de años está siendo llamada por
el ayuntamiento para colaborar en las fies-
tas de San Miguel y en la cabalgata de Re-
yes y en todo lo que el ayuntamiento cree
que puedan estar las asociaciones del
pueblo, allí está ABALLARRI.
Comentar que aquí estamos abiertos a
cualquier sugerencia que nos presenten,
tanto padres, alumnos como profesores.
Desde ABALLARRI lo intentamos hacer lo
mejor posible y estamos deseando mejo-
rar, para ello apórtanos tus ideas y realí-
zalo junto a nosotros. Por último, agrade-
cer a todas esas madres y padres que nos
ayudan siempre que lo necesitamos.
Aballarri Guraso Elkartearen etxeko lanak
Aballarri ha hecho los deberes
11HH-LH: ARGAZKIAK IIII 1137 · 2013ko uztaila
Xuabe, xuabe, etxean
bezala...2. mailakoak Getarirako
bidean
5. maila Onddi mendiko
tontorretik
Mairubaratza:
baga, biga higa...Titirijaia jaialdia.
6. maila, Tolosan
Obladi, oblada... The Beatles (6. maila Saroben)
Antia lehiaketaren
irabazleak: zorionak!Tarero, tarero... Egape ikastolako danbor joleak.
Pram pa pam, pram pa pan..., pa pa pa pa pa...
Urnietako kaldereroak. Gora Inauteriak!
Astelehena kriston bixamona,
asteartea... ez noa lanera,
ez noa lanera...
Ikastolako irrati esatariak:
notizi presku-preskueIkasturte bukaerako jaialdia
Egape Ikastola
Korrikarekin bat! Judo erakustaldia
Maite zaitut, maite maite
zaitut... Pirritx Santa Ageda. 6. maila XakeLeire eta Olatz
Euskal Herriko kantu finalean
3-4 urtekoak Miami Beach-en(Zarauzko hondartzan)5 urteko sukaldariak...
Badator, badator Korrika: Ko-rri-ka, Ko-rri-ka!
Urnietako Udalak
diruz lagundutako aldizkaria
aballarri
◗ Trankatx erreka: Egape BHIn konprometituta gaudeingurumenaren zainketan, etaproiektu ezberdinen eskutik Trankatxerrekaren egoera aztertzera irtenziren 1. eta 4. mailako ikasleak.
◗ Beire: Ikasturte hasieran 1. mailako ikasleak Beirerajoan ziren bi egun pasatzera. Elkarrekin jolasteazgain mahatsa bildu, muztioa egin eta ardoarenekoizpen prozesuaren berri jaso zuten.
◗ Eñaut Elorrieta: Hizkuntza Normalkuntza Planaren barruan EñautElorrieta ekarri genuen ikastolara, 3. mailakoekinkonpartitu zituen bere kantak eta esperientziak.
◗ Antia Literatur lehiaketa: Aurten, Egape Ikastolako ikasleek (DBH eta LH)lehiaketako sari guztiak bereganatu dituzte: LeireErasun, Malen Ezeiza Edith Giganto, NagoreAlonso, Iñaki Moreno eta Xabier Irastorza.
◗ Bertso jaialdia:Urtero bezala, “Gu ere bertsolari”proiektuaren ikasturte amaierakobertso jaialdian parte hartu zuten 1.mailakoek.
◗ Zumaia:4. mailako ikasleak, Zumaiakogeoparkean, flyscha eta EuskalHerriko historia geologikoaaztertzeko leku paregabean.
◗ Ikasbidaia:4. mailakoek bidaia zoragarria eginzuten Italiatik zehar: Erroma,Florentzia, Ponpeia, Toskana…Argazkian Erromako Panteoiarenaurrean ageri dira.
◗ Korrika: Korrikako lekukoa eraman zutenBeñatek eta Kataishak, Egapekhartutako kilometroan.
DBH 2012/13 IKASTURTEARI ATZERA BEGIRA
Lizardi, 5 I 943 00 92 75
Azkorte, z/g I 943 00 91 41
Txoritagain, z/g I 943 00 95 58
20130 Urnieta (Gipuzkoa)
www.egape.org
BETIRARTE!