abb kaleratzeen aurkako borroka eredugarria

4
ABB, ERREFERENTZIA-BORROKA KALERATZEEN AURKA Aurkezpena Aurkezpena Aurkezpena Aurkezpena Suediar/suitzar konpainia den ABB Galindok General Electrica erosi zuen. Laurogei urtetan indar-transformadoreak ekoiztu ditu batez ere; egun, 320 pertsonek dihardute. Enpresa handienetako bat da eta bertan ESK-k gehiengoa du, azken zortzi urteotan egindako lan onaren emaitza eta batez ere gazteenak egindakoaren ondorio da gehiengo hau. Maiatzaren amaieran, Zurichen kokatzen den multinazionalaren zuzendaritza estatalak Madrilgo Lan Zuzendaritza Nagusian Enplegua Erregulatze Espediente bat aurkeztu zuen, bertan 200 lanpostuen iraungitea eskatzen zuen, hauetako 120 Bizkaiko lantegikoak. Konpainiak transformadore berrien ekoizpen- lerro nagusia utzi egin nahi zuen eta transformadoreen martxan jartze eta hauen konponketara bideratu nahi zuen jarduera (zerbitzu-lantegia), transformadoreak taldearen beste lantegietan ekoiztuko lirateke, produkzioaren ondoriozko deslokalizazioarekin (Italia eta Turkia). Aipatu behar dugu azken bost urteotan Galindoko lantegiak bi digituren gainetiko etekinak izan dituela, beraz, enpresak argudiatu duen arrazoia izaera produktibo eta antolatzailea izan zen. Borroka-prozesua zehazten hasi baino lehen, egoeraren hainbat elementu aztertuko ditugu. Botoen gehiengoa badugu ere, Enpresa Batzordean ematen den delegatuen banaketak egoera korapilotsuan jartzen gaitu; ESK + ELAkoen delegatuak, CCOO + UGTen delegatuak baino gutxiago direlako (LABek ez du ordezkaritzarik). EREaren diseuinuak berak, Estatu mailako izanik, ezertan uzten du Galindoko Batzordearen posizioa mahai negoziatzaile globalean eta presio-ahalmena txikiago egiten du (erabaki gunea Madrilen baita). Diseinuak denbora eta espazio faktoreak ere ditu: alde batetik, EREa oporraldien atarian aurkeztu zuten eta bestaldetik, honen negoziazioa Zaragozan egin zen hilabete eta erdiz negoziazio-sesio latzekin. Egoera honetan, aipatu behar dugu UGT eta CCOOn aparatu burokratikoek hartu zuten papera, bi sindikatuen delegatuak motzean hartu zituzten “galerarik txikiena” lortu nahi zuen negoziazioaren ildotik atera ez zitezen, eta berau alternatiba posible bakar bezala hartuz.

Upload: ezkerralde-gorria

Post on 31-Mar-2016

231 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

ABB Kaleratzeen Aurkako Borroka Eredugarria

TRANSCRIPT

Page 1: ABB Kaleratzeen Aurkako Borroka Eredugarria

ABB, ERREFERENTZIA-BORROKA KALERATZEEN AURKA

AurkezpenaAurkezpenaAurkezpenaAurkezpena

Suediar/suitzar konpainia den ABB Galindok General Electrica erosi zuen. Laurogei

urtetan indar-transformadoreak ekoiztu ditu batez ere; egun, 320 pertsonek dihardute.

Enpresa handienetako bat da eta bertan ESK-k gehiengoa du, azken zortzi urteotan

egindako lan onaren emaitza eta

batez ere gazteenak egindakoaren

ondorio da gehiengo hau.

Maiatzaren amaieran, Zurichen

kokatzen den multinazionalaren

zuzendaritza estatalak Madrilgo

Lan Zuzendaritza Nagusian

Enplegua Erregulatze Espediente

bat aurkeztu zuen, bertan 200

lanpostuen iraungitea eskatzen

zuen, hauetako 120 Bizkaiko

lantegikoak. Konpainiak

transformadore berrien ekoizpen-

lerro nagusia utzi egin nahi zuen

eta transformadoreen martxan jartze eta hauen konponketara bideratu nahi zuen

jarduera (zerbitzu-lantegia), transformadoreak taldearen beste lantegietan ekoiztuko

lirateke, produkzioaren ondoriozko deslokalizazioarekin (Italia eta Turkia). Aipatu

behar dugu azken bost urteotan Galindoko lantegiak bi digituren gainetiko etekinak

izan dituela, beraz, enpresak argudiatu duen arrazoia izaera produktibo eta

antolatzailea izan zen.

Borroka-prozesua zehazten hasi baino lehen, egoeraren hainbat elementu aztertuko

ditugu. Botoen gehiengoa badugu ere, Enpresa Batzordean ematen den delegatuen

banaketak egoera korapilotsuan jartzen gaitu; ESK + ELAkoen delegatuak, CCOO +

UGTen delegatuak baino gutxiago direlako (LABek ez du ordezkaritzarik). EREaren

diseuinuak berak, Estatu mailako izanik, ezertan uzten du Galindoko Batzordearen

posizioa mahai negoziatzaile globalean eta presio-ahalmena txikiago egiten du (erabaki

gunea Madrilen baita). Diseinuak denbora eta espazio faktoreak ere ditu: alde batetik,

EREa oporraldien atarian aurkeztu zuten eta bestaldetik, honen negoziazioa Zaragozan

egin zen hilabete eta erdiz negoziazio-sesio latzekin. Egoera honetan, aipatu behar

dugu UGT eta CCOOn aparatu burokratikoek hartu zuten papera, bi sindikatuen

delegatuak motzean hartu zituzten “galerarik txikiena” lortu nahi zuen negoziazioaren

ildotik atera ez zitezen, eta berau alternatiba posible bakar bezala hartuz.

Page 2: ABB Kaleratzeen Aurkako Borroka Eredugarria

KorapiloaKorapiloaKorapiloaKorapiloa

Gogorra, zaila eta luzea izango zen borroka antolatzea zen Enpresa Batzorde eta gure

sekzio sindikalaren lehentasuna. Langileen jarreraz eta sormenaz gainditu zen zorionez

eraketa-gaitasuna. Hasieratik garbi eta argi izan zen lanuzteak eta grebak kaleko

mobilizazioekin lotu behar zirela. Eta honela, hilabete eta erdiz, astean zehar bizpahiru

egunetako grebak egin ziren, eta Ezkerraldean, Bilbo Zaragoza eta Madrilen

manifestaldiak ere.

Jakin bagenekien enpresa gai zela ekoizpena deslokalizatzeko edozein momentutan

grebaren aurka “legalki atentatu” gabe (izatez, beste lantegietan Galindon ekoizten ari

ziren transformadoreen planoak eta eskaerak bikoiztu ziren), eta bestaldetik,

grabarekin ala gabe, materialen sartze eta ateratzea blokeatuta egongo zela

negoziatzen zen bitartean. Garbi eta argi izan genuen egungo langileen borroka eta

aresti hurbileko pertsonak (aurre-erretiratuak eta erretiratuak) lotu behar genituela,

eta ezin ginela isolatu, baizik eta borrokan ari ziren eskualdeko enpresekin (La Naval,

Gruas Gamm, Nervacero…) elkartu behartu ginela denon artean erantzun globala

emateko. Zoritxarrez, erantzun hori lortu ahal izateko ahaleginak bertan behera gelditu

ziren Euskadin aritzen diren lau sindikatu nagusien aparatuek muturra sartu zutenean.

Hala ere, eskualde mailan ekimen baten inguruan elkartzeko parada izan genuen eta

gertu dauden beste enpresen (Alstom, Bombardier) elkartasuna ere jaso genuen zein

EREaz eraginda ez zegoen taldeko beste enpresa batena, ABB Oiartzunena hain zuzen

ere.

Hasiera-hasieratik, gure borrokarekiko ahalik eta gizarte legitimaziorik handiena

lortzeko zuzenduriko ekimenak suspertzea izan zen gure kezkeetako bat. Honetarako

ohiko mobilizazioak (auto-ilarak, manifestaldiak, itxialdiak…) eta erresistentziari

oihartzun handia emateko beste

ekimenekin tartekatzen saiatu

ginen. Azken puntuari

dagokionean, azpimarratu

zuetako askok ikusi duzuen

bideo baten argitalpena, betiko

hedabide eta sare sozialei esker

mundu osoari eman zion bira,

Brasilgo telebista batean notizia

izan zelarik. Hedabide-

inpaktuaren bila ere aritu ginen,

eta oihartzuna lortu genuen

mobilizazio ikusgarriak

egiteagatik eta hauen

prestakuntzan langileen alderdi

handi baten partehartzeagatik.

Azkenik, instituzioekin

(eskualdeko udalak, partidu

politikoak, Eusko Jaurlaritza,

Eusko Legebiltzarra…)

elkarrizketa lan handia egin zen

Page 3: ABB Kaleratzeen Aurkako Borroka Eredugarria

gure borroka agenda politikoan sartzeko asmoarekin eta langileen etorkizunarekiko

konpromisorik lortzeko. Hau dela eta, azpimarratu behar dugu gazteen sormena eta

hauen antolaketa ahalmena (hemen ere ESKko jendea prozesuaren buru izan zen), eta

egunean jarriz egungo hedabide-baliabideak aprobetxatzeko.

Borrokan erabilitako bitartekoak garrantzitsuak izan badira ere, hauek ez lukete

zentzurik izango printzio argi eta sendoetan sostengatuta egon ez balira izan. ESK-k

defendatu ohi duen eta defendatzen duen balorea izateaz gain; ahal den neurrian

Enpresa Batzordeari konstanteki lehentasuna ematen kolektiboaren ordezkari bezala

saiatu gara, eta hau izan zen taktikoki zein estrategikoki hartu genuen aukerarik onena

aipaturiko egoeran. Honek Batzordearen etengabeko batasunaren alde egitea eta

berau mantentzea dakar; muskerrak eta sugeak irenteaz haraindi, burua hotz

mantendu behar da eta asanbladaren jarrerak erradikalizatzea lortu, denon artean

harturiko erabakiak denek errespeta ditzaten.

Oso argi ditugun ideia batzuetan sustatzen den erreadikalizazioa. Hona ideiok: 1.

EREaren erabateko errefusa, 2. Lanpostu GUZTIEN defentsa, 3. Ez onartzea

errentegarria den ekoizpen-lerro baten deslokalizazioa eta 4. Ideia: Lantegiaren

etorkizuna bermatzea krisi honegatik eta aurrekoengatik oso zigortuta dagoen

zonaldean. Galindoko asanbladaren erradilkatasunean konbentzimendu honek, neurri

batean bada ere, Estatu mailako

UGT eta CCOOn aparatuen

estrategia negoziatzailea

eragotzi du. Sindikatu hauek

Galindon dituzten delegatuak

asanbladen erabakiak azken

momentu arte errespetatzeara

behartuta egoteak, EREarekiko

errefusa mantenduz, arazoak

sortarazi zizkieten sindikatu

hauen burokraziei, beste

lantokietako Enpresa Batzorde

eta asanbladak (Madril eta Gava)

EREaren kontra bozkatzera

eramanaz Galindoko langileekiko elkartasun mugimendu batean.

Guzti hau zorroztasuna eta pragmatismoa elkartzen duen jarrera negoziatzaile

batekin. Zorrostasuna negoziazioa merkatu bat bihur ez dadin, non plan sozialaz (kalte-

ordainak, aurre-erretiroak…) baino ez zedin hitz egingo, non baldintzen galerek ez

lekarkeen langileen desmobilizazioa EREren kontsultaldiaren amaieraren

desadostasunean amaituriko balizko sinatzearekin. Edozelan ere enpresak

mugimenduak egin zituen plan sozialaren ildotik (CCOO eta UGTeren

bitaartekotzarekin?) eta sindikatu biek berau erabili zuten beldurra sartzeko esanaz

jendea kalera joango zela Langileen Estatutuak ezartzen dituen urteko 20 egunekin.

Negoziazioek iraun zuten hilabete eta erdian ESK-k Plan Industrialari buruz batez ere

mintzo izan zen azpimarratuz EREa onartzeko ala errefusatzeko gunea Galindoko

asanblada zela.

Negoziazioen boikota, mugimendu pragmatikoen eskutik eman zen, eta honek, azken

finean, enpresaren jarrera eta paktuaren aldeko sindikatuen deslegitimazioa ekarri

Page 4: ABB Kaleratzeen Aurkako Borroka Eredugarria

zuen. Hau dela eta, enpresari eskaintza bat egin zitzaion, EREa atzera botatzen bazuen,

Enpresa Batzordea eta ESK eragile aktiboak lirateke langile guztientzako alternatibaren

bilaketan, eta zuzendaritzarekin batera instituzio publikoaetara eskuz esku joan.

Bestaldetik, etendura ERE bat eta ez iraungitze EREa negoziatzen saiatu ginen, jarduera

ekoizlearen uzte eta zerbitzu zentru berri baten arteko zubia izan zezan, beti ere

lanpostu gehienak mantentzeko asmoarekin. Enpresaren zuzendaritzak ezetza borobila

ematen die aukera biei, iraungitze ERE bat baino ez zuten onartzen.

Amaiera

Hau irakurtzen ari denak bere buruari galdetuko dio ea nola amitu zen ereduzko

borroka hau. Tamalez hau bizitza da eta ez Hollywood-ko filma bat, hemen gaiztoak

oso gaiztoak dira eta honez gain beti irabazten dute, eta onean ez zaigu eperrik

gelditzen gure poza laguntzeko. Honela da, ekainaren 26an, enpresak alderdi

sindikalaren desadostasun-aktarekin batera aurkezturiko iraungitze EREa onartu zuen

Madrilgo Lan Zuzendaritza Nagusiak. Amaiera triste da baina ez erabateko porrot

baten amaiera, bidea izan da garapen. Madrilgo erabakia asanbladan bildurik ziren

langileei aditzera ematen zaien egunean, malkoek ez zituzten justua zen baten alde

borrokatu zuten pertsonen duintasun aurpegiak ezkutatzen; hauek jakin badakite

bidean ez dietela duintasunik lapurtu ezta karterarik kale itsu batera eraman ondoren.

Nahiz eta batzuk hori nahi izan duten BELDURRAri hel eginaz beti bezala.

Lankideek orain historiaren alderdirik gogorrenari aurre egin behar diote (hau idazten

dugun egunean iraizpenen zerreda plazaratu egin dute), interes kolektiboak

pertsonalen aurretik jarriz, eta EREren aurka egon arren, bere ezarpena gardena izan

dadin eta afiliazio sindikalaren bezalako irizpide ezagun eta pairatu dugun horren

baitan aldeko traturik eman ez dadin.

Jon Fano

Javi Mentxaka

Igor Mera

www.esk-sindikatua.org