abenduaren 26tik 31ra - eitb · 2016-12-19 · zipi zape eta kapitainaren irla gabonak iritsi dira...
TRANSCRIPT
Abenduaren 26tik 31raBilbo / Donostia / Gazteiz / Iruñea / Urruña
+ info: www.zineuskadi.eus
Cinema Itsas-Mendi29 Rue Bernard de Coral64.122 UrruñaTel.: (0033) 0559 243 745
Golem AlhondigaArriquibar plaza, 420.003 BilboTel.: 946 070 767
EiTB MultiboxBasurtuko Kaputxinoak, 248.013 BilboTel.: 946 563 000
Golem BaionaBaiona etorbidea, 52 31.008 IruñeaTel.: 948 174 141
Florida ZinemaSan Prudencio, 22-2401.005 GasteizTel.: 945 231 323
Príncipe ZinemakSan Juan kalea, 1020.003 DonostiaTel.: 943 421 247
Zineuskadik, EiTBrekin elkarlanean, laugarren urtez Zinegabonak
haurrentzako euskarazko pelikulen zikloa antolatu du
abenduaren 26tik 31ra bitartean Bilbon, Donostian, Gasteizen,
Iruñean eta Urruñan. Aste osoan zehar, Euskal Herriko
neska-mutilek animaziozko eta abenturazko 11 filma
ikusteko aukera izango dute, euskaraz, eta euro bakar baten truke.
Zinema Euskaraz programari esker euskarara bikoiztutako pelikulek osatzen
dute zikloa. 2016 urtean, 14 pelikula bikoiztu dira programa honi esker, eta
azken bost urteetan, 67 izan dira bikoiztutako pelikulak haur eta gazteen
aisialdian euskararen presentzia areagotzea xede duen programaren baitan.
Gozatu zinema euskaraz Zinegabonak-ekin!
2016-12-30 11:00hGASTEIZ (Florida zinema)
2016-12-28 11:00hBILBO (EiTB – Multibox)
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Generoa: Animazioa
Zuzendaria: Karsten Kiilerich
Gidoia: Karsten Kiilerich
Urtea: 2015
Iraupena: 81 minutu
Herria: Danimarka
Albert, mutil azkar eta lotsagabea da. Herri osoa beldurtuta du bere bihurrikeriekin. Egun batean, nahigabe, herriko monumentu ezagunena lurrera botako du, Leopoldus famatuaren estatua, globo hegaldietako kapitaina eta herriko heroia. Hanka-sartzea konpontzeko modu bakarra ikusten du Albertek, munduan barrena bidaiatu eta globo hegaldietako kapitain gisa itzuli! Hori da mundu osoa berarekin harro egoteko bide bakarra! Abentura horretan Albert laguna izango du bidaia-lagun.
ALBERT
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Generoa: Marrazki bizidunak
Zuzendaria: Takashi Yamazaki, Ryûichi Yagi
Gidoia: Takashi Yamazaki
Urtea: 2014
Iraupena: 95 minutu
Herria: Japonia
Nobita Nobi nahiko mutil traketsa, aldrebesa eta arduragabea, behin eta berriro hanka sartzen duen horietakoa. Egun batean Sewashi haur misteriotsuaren bisita jasoko du, XXII. mendetik datorren bere hereniloba. Bisitariak Nobitari etorkizun beltza iragarriko dio, baita bere familiari ere. Iragarpena iraultzeko Doraemon robota utziko dio, egoera bideratu dezakeelakoan. Elkarrekin hainbat abentura igaro ondoren, katu kosmikoak Nobita eta bere familiaren etorkizuna bideratzeko sendagaia aurkituko du: maitasuna.
2016-12-26 11:00 h
DORAEMON STAND BY ME
BILBO (EiTB - Multibox)
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Generoa: Marrazki bizidunak
Zuzendaria: Trevor Wall
Gidoia: Jack Donaldson, Derek Elliot
Urtea: 2016
Iraupena: 66 minutu
Herria: AEB
Norman ehizan oso traketsa den hartz zuria da. Badu dohain berezi bat, ordea: bere aitonak bezala, gizakiei hitz egiteko gaitasuna du! Egun batean, telebistako iragarki komertzial bat grabatzera joango dira Artikora, enpresaburu dirudun eta harroputz batek luxuzko etxeak eraiki nahi dituelako bertan. Norman berehala konturako da zerbait egin behar duela bere etxea, Artikoa, salbatzeko. Horrela, hiru leming txikitxo, bihurri eta ia suntsiezin lagun hartuta New York erako bidea hartuko du.
BILBO (EiTB - Multibox)2016-12-27 11:00h
IPARRALDEKO NORMAN
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Generoa: Komedia
Zuzendaria: Stuart McDonald
Gidoia: Peter Ivan
Urtea: 2015
Iraupena: 95 minutu
Herria: Australia
URRUÑA (Itsas-Mendi)2016-12-30 11:00h
Benetako istorio batean oinarritutako filma da. Warrnambool izeneko herrixkako kostaldetik oso gertu, garai batean munduko milaka eta milaka pinguino txikiren bizileku zen Middle Island erreserba dago. Azeriek uharteraino doan sakonera txikiko ubidea zeharkatzen ikasi zutenetik, ordea, pinguino-kopurua izugarri gutxitu da. Eta kopurua hamarretik beherakoa izatera iristen bada, Emily Marsh parkezainak lanpostua galduko du eta bere alabarekin herrixka utziko du. Swampy Marsh baserritarrak ez du familia galdu nahi, eta Oker txakurra pinguinoak zaintzen trebatuko du.
OKER
Kalifikazioa: 8-12 urte
Generoa: Abentura
Zuzendaria: Joe Wright
Gidoia: Jason Fuchs, J.M. Barrie
Urtea: 2015
Iraupena: 111 minutu
Herria: AEB
BILBO (EiTB – Multibox)2016-12-29 11:00h
Peter 12 urteko mutil pikaro eta bihurria da. Londresen bizi den umezurtz-etxe goibel eta tristean, ordea, ez dituzte ezaugarri horiek gogoko. Bizitza guztia bertan pasa ondoren, ezin sinetsiko gau batean bidaia zoragarria hasiko du fantasiaz beteriko mundura, Sekula Betira. Bertan, pirata, gerlari eta maitagarriekin abentura ugari biziko ditu, hil ala biziko borrokaldietan parte hartuko du, bere amak umezurtz-etxean zergatik utzi zuen deskubritzen saiatuko da, eta batez ere, lurralde magiko horretan bere tokia bilatzen ahaleginduko da.
PAN, SEKULA BETIRAKO BIDAIA
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Generoa: Animazioa
Zuzendaria: Mark Osborne
Gidoia: Irena Brignull, Bob Persichetti
Urtea: 2015
Iraupena: 108 minutu
Herria: AEB
Neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa da; bere amak helduen munduan bizi dadin prestatzen ari den neskatxaren eta bihotz oneko adineko pilotuaren kontakizuna. Pilotuak bere lagun berriari edozer gerta litekeen aparteko mundua erakutsiko dio, Printze Txikiari esker berak aspaldi ezagutu zuen unibertsoa. Horrela hasiko da Printze Txikiaren unibertsoan barneratuko duen emozioz betetako bidai magikoa. Abentura horretan, bihotzak ongiaren bidea erakusten duela konprenituko du.
PRINTZE TXIKIA
2016-12-30 11:00hDONOSTIA (Printzipe zinemak)
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Generoa: Marrazki bizidunak
Zuzendaria: Maxim Sveshnikov, Vlad Barbe
Gidoia: Vadim Sveshnikov, Vlad Barbe
Urtea: 2012
Iraupena: 80 minutu
Herria: Errusia
Izotzetako Erreginak izotzez estali du mundua eta arte adierazpen guztiak suntsitu nahi ditu. Ispilu magiko baten iragarpenek kontatu diote bere asmoak zapuztu ditzakeen maisu beiragile bat bizi dela, Vegard izenekoa. Haren ispiluek itxura ez ezik arima erakusten omen dute. Izotzetako Erreginak beiragilea eta haren emaztea desagerraraziko ditu, eta Kai semea behatu egingo du bere jauregian. Gerda alabak, oztopoak oztopo, Izotzetako Erregina garaitu, anaia askatu eta herritarren bihotzak piztea lortuko du.
2016-12-30 11:00h 2016-12-31 11:00hBILBO (Alhondiga) IRUÑEA (Golem Baiona)
SNOW QUEEN
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Generoa: Abentura
Zuzendaria: Ernesto Padrón
Gidoia: Ernesto Padrón
Urtea: 2014
Iraupena: 73 minutu
Herria: Kuba
2016-12-31 11:00hDONOSTIA (Printzipe zinemak)
Tom Txiki nekazari txiro bat da, laranja itxurako ispilu magiko batek abentura ikaragarri batean murgiltzen duena. Erregearen jauregia ilunpean eta urik gabe geratu da zuhaitz sorgindu handi baten erruz. Erregeak opari bikainak eskaini ditu zuhaitza bota eta ur-putzua zabaltzeagatik; hain kezkatuta dago, salbatzaileari bere alabarekin ezkontzeko aukera emango diola. Tom Txiki printzesarekin maiteminduta dago, eta erronka guztiak gaindituko ditu bere maitea konkistatzeraino. Abenturaz jositako bidean, jakintza indarra baino ahaltsuagoa dela erakutsiko digu.
TOM TXIKI
eta ISPILU MAGIKOA
PRODUKTORE ERAGILEAK ESTHER HIRZEL,JULIO CASAL,MAMEN QUINTAS ZUZENDARITZA/GIDOIA ERNESTO PADRON TOM TXIKI XEBE ATENCIA PRINTZESA LAPURRA JAIONE INTXAUSTI BARUSA SORGINA TERE EGUSKIZA “NIRE BESTE ERDIA” ETA “UREDER” KANTAK MAIDER PEREZ “TOM TXIKI” KANTA ALBERTO ESCOBAL MUSIKA MANUEL RIVEIRO KANTAK SILVIO RODRIGUEZ EDIZIOA JOSE “PEPITO” LEMUEL PRODUKZIOA ARIEL BLANCO / BORJA ABEIJON ANIMAZIO ZUZENDARITZA GUILLERMO OCHOA
ZUZENDARI GONBIDATUA BRUNO LOPEZ
BANATZAILEAK MANAKEL / EUROPEAN DREAMS FACTORY / ATERA FILMS NAZIOARTEKO SALMENTAK SOLA MEDIA GMBH
www.ficcion-producciones.com/web/menique / facebook.com/menique3d
Jakintza indarra baino ahaltsuagoa da
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Generoa: Marrazki bizidunak
Zuzendaria: Jamel Debbouze
Gidoia: Fred Fougea, Jean-Luc Fromental, John R. Smith, Rob Sprackling
Urtea: 2015
Iraupena: 101 minutu
Herria: Frantzia
Edouard, tximino-erregearen seme nagusia, protagonista duen istorio zirraragarria da. Jaiotzean ahulegia iritzi eta leinutik erbesteratuko dute, Tximinoen Erresumatik at utziko dute. Taldetik urrun, Ian bere lagun minaren ondoan haziko da Edouard. Oso argia dela erakutsiko du, eta oihaneko egunerokotasunean sua, ehiza, habitat modernoa eta maitasuna aurkituko ditu. Eta nola ez, bere Erresumara itzultzeko itxaropena. Ordura arte ezarritako ordena irauli eta umorea lagun, bere herria giza eboluziorantz eramatea lortuko du.
TXIMINOEN ERRESUMA
2016-12-31 11:00hGASTEIZ (Florida zinema)
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Generoa: Marrazki bizidunak
Zuzendaria: Juanjo Elordi, Rishat Gilmetdinov
Gidoia: Edorta Barruetabeña
Urtea: 2015
Iraupena: 80 minutu
Herria: Euskal Herria
URRUÑA (Itsas-Mendi)2016-12-31 11:00h
YOKO ETA LAGUNAKVik, pelikulako protagonista, eta haren gurasoak hirugarren aldiz aldatu dira beste hiri batera. Vik lotsatia da eta nekez egiten ditu lagunak. Gainera, harremanak egiten dituenerako, aitari beste lanpostu bat ematen diote urruneko tokiren batean. Oraingoan, ordea, Vik azkar egokitu da bizileku berrira eta berehala egin ditu lagunak hiriko parkean: Mai eta Oto. Haien jolasak hain dira alaiak ezen parkeko izaki magiko bat erakarriko dute: Yoko. Egunero, eskolatik irten ondoren, Vik korrika joango da parkera lagunekin batu eta abentura liluragarriak bizitzera.
Kalifikazioa: Adin guztientzat
Generoa: Abentura
Zuzendaria: Oskar Santos
Urtea: 2016
Iraupena: 100 minutu
Gidoia: Jorge A. Lara
Herria: Espainia
2016-12-31 11:00h 2016-12-30 11:00hBILBO (Alhondiga) IRUÑEA (Golem Baiona)
ZIPI ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLAGabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik gabe utzi dituzte; are okerrago, gurasoek itsas bidaia aspergarri batera eraman dituzte urruneko irla bat ezagutzera. Ekaitz beldurgarri batek bidaia aspergarria abenturaz beteriko bidaia bihurtuko du. Horrela, Pam andereñoaren luxuzko etxean geldialdia egin beharko dute, ume eta familiei araurik gabe gozatzeko aukera eskaintzen dien paradisuan. Pipi, Maqui eta Flequiren laguntzarekin irla misteriotsu batek gordetzen dituen sekretuak ezagutuko dituzte.
Programazioa BILBO EiTB (Multibox aretoa)
SARRERA DOAN. Beharrezkoa da HIRU3 Komunitateak banatutako gonbidapena aurkeztea.
Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira.
2016/12/26 2016/12/28
2016/12/27 2016/12/29
11:00
DoraemonStand By Me
Albert
Iparraldeko Norman
Pan, Sekula Betirako Bidaia
PROGRAMAZIOA
Sarrerak proiekzio aretoetan egongo dira salgai.
Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira.
BILBOGolem Alondiga
DONOSTIAPrintzipe zinemak
GASTEIZFlorida zinema
IRUÑEAGolem Baiona
URRUÑAItsas-Mendi11:00
2016/12/30
2016/12/31
Snow Queen
Zipi Zape eta kapitainaren irla
Printze Txikia
Tom Txiki
Albert
Tximinoen Erresuma
Zipi Zape eta kapitainaren irla
Snow Queen
Oker
Yoko eta lagunak