adimen anitzak

6
ADIMEN ANITZAK Leire Morgado, Saioa Santos, Olatz Marcos eta Katy Zambrano

Upload: saioa-santos

Post on 15-Jan-2017

45 views

Category:

Education


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Adimen anitzak

ADIMEN

ANITZAK

Leire Morgado, Saioa Santos,

Olatz Marcos eta Katy Zambrano

Page 2: Adimen anitzak

AURKIBIDEA

Bideoen laburpenak…………………………...…………………. 1. Orr

Adimen anitzak lantzeko jarduerak……………………………... 2. Orr

Page 3: Adimen anitzak

Jarraian, gelan ikusitako bideoen laburpenak garatuko ditugu.

Bi bideo dira, Redes: Las inteligencias multiples a la educación

personalizada eta Hirukide: Adimen anitzak.

REDES: DE LAS INTELIGENCIAS MULTIPLES A LA

EDUCACION PERSONALIZADA

Bideo honetan, Howard Gardner eta Eduard Punsetek adimen

anitzei buruz hitz egiten dute. Howard Gardnerrek teoria bat asmatu

zuen. Lehenengo momentuan, teoria hori ez zen fidagarria, baina

urteak pasata jendea horrengan sinesten hasi zuen.

Matematiketan trebeak direnei, adimentsuak esaten zaie. Musikan

onak direnei ordea, azkarrak. Matematikan eta hizkuntzetan ona

bazara eskolan ondo ibiliko zara, eta eskolan zauden bitartean

adimentsua zarela pentsatuko duzu. Baina hori ez da horrela,

adimen bakarra dagoela pentsatzea ez da egokia.

Egia esanda, zortzi adimen ditugu: Logiko matematikoa, musikala,

kinesikoa, interpertsonala, intrapertsonala, naturalista,

hizkuntzazkoa eta espazio – ikuste inteligentzia. Gardnerrek,

adimen guztiak berdinak direla esaten du.

HIRUKIDE: ADIMEN ANITZAK

Bideo honetan, adimen anitzak zer diren eta haren helburuak

azaltzen dira. Adimen anitzak lantzeko jarduera desberdinak

agertzen dira, non haurrak jarduera horiek garatzen dituzte.

1

Page 4: Adimen anitzak

ADIMEN ANITZAK LANTZEN

Gaia: Janaria

Klasean landuko dugun gaia hurrengoa izango da: Janaria.

Gai hau hainbat arrazoiengatik aukeratu dugu. Lehenengoa eta

garrantzitsuena, gai hau zortzi adimenak lantzeko egokia dela uste

dugulako, jarduera desberdinak garatu ditzakegulako gai horrekin.

Bigarren arrazoia, haurrak janariarekin egunero harremanetan

daudelako, eta txikitatik dauden elikagaiak desberdintzen ikasi

behar dutelako.

Adimenak lantzeko, gelan hurrengo jarduerak landuko ditugu,

haurrak jolasten ikasteko, eta haien jakinmina pizteko. Jolasten

ikasten gehiago ikasten da.

1. Jarduera

Izena: Goazen gaztainen bila!

Deskribapena: Umeekin parkera joango gara gaztainak

hartzera. Poltsa handi bat eramango dugu gaztain guztiak hor

sartzeko. Hau egin ostean, eskolara bueltatuko gara eta

gaztain guztiak erreko ditugu gero guztien arteak jateko

gaztainen abestia abesten dugun bitartean.

2

Page 5: Adimen anitzak

2. Jarduera

Izena: Hau janari gozoa!

Deskribapena: Plater batean elikagai desberdinak zatiturik

jarriko ditugu (sagarra, meloia, banana, marrubia eta madaria).

Horrela, umeak ez dute zein elikagai diren desberdinduko.

Elikagai desberdinak dastatuko dituzte eta haien zaporeak zer

transmititzen dien adieraziko dute.

3. Jarduera

Izena: Benetan mural dibertigarria!

Deskribapena: Mural bat egingo dugu guztion artean, hau

egiteko janariaren azalak erabiliko ditugu, besteak beste.

Horrez gain, murala apaintzeko margoak erabiliko ditugu.

Muralaren gaia guztion artean erabakiko dugu.

4. Jarduera

Izena: Goxo - goxoa gure txokolatea!

Deskribapena: Gelara txokolate tableta pare bat eramango

ditugu eta umeei ontzetan zatituta emango dizkiegu, haien

artean banatzeko eta partekatzen ikasteko.

5. Jarduera

Izena: Barazki magikoak!

Deskribapena: Umeekin antzerki bat egingo dugu. Gaiarekin

lotuta, barazki antzerki bat izango da. Ume bakoitzari

pertsonai bat emango diogu eta antzerkiari amaiera emateko,

guztiok batera barazkien abestia abestuko dugu.

3

Page 6: Adimen anitzak

6. Jarduera

Izena: Goazen jolastera!

Deskribapena: Ume bakoitza janariaren joku bat egingo du.

Joku hau memoria eta elikagai bakoitza lantzeko erabiliko

dute. Bikote jokua denez, elikagai bakoitza bitan egongo da

errepikaturik. Berez, bi sagar, bi banana, bi madari, bi marrubi

eta bi kiwi egongo dira. Ume bakoitza bere bikoteak sortuko

ditu irudiak marraztuz eta margotuz.

4