aldizkari proiektua

15
INFORMAZIOAREN eta KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIA I K T

Upload: 4superneskak

Post on 28-Jun-2015

389 views

Category:

Education


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: Aldizkari proiektua

INFORMAZIOAREN eta

KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIA

I

K

T

Page 2: Aldizkari proiektua

S RRERAGaur egun, argi dago IKT-ek eskola eta hezkuntza sistema aldarazi

dituela azken urteotan. Eskolako arlo guztietan du eragina eta informazio eta lan-prozedura aldetik gauzak erabat erraztu ditu.

“Paperaren lan-sistema” zaharkituta gelditu da. Egunez-egun eraldatzen ari diren euskarri desberdinak ari dira nagusitzen eta hauek dira hezkuntzan gailentzen ari diren baliabide berrien hainbat adibide: proiektoreak, arbela digitalak, norbanakoaren ordenagailuak, internet eta wifi bidezko konexioak, programa informatiko berezituak, eta abar.

Page 3: Aldizkari proiektua

S RRERAHau guztia aurrera ondo eraman ahal izateko, beharrezkoa da

oinarrizko ezagutzak izatea. Alor honi dagokionean, zer esanik ez gaur egungo ikasleen jakituria eta ezagutzak irakasleenak baino askoz ere aurreratuagoak direla. Gure ustez, arrazoi honen zergatia zera da: hezkuntza sisteman ari den irakasleria adinekoa da orokorrean, ez da teknologia berrien belaunaldikoa, eta beraz, hauen ezagutza oso mugatua da, hankamotz geratzen da erabat.

Bestalde, gizarte mailan teknologietan eman den bilakaera ez da maila edo erritmo berean txertatu eskoletan. Hau dela-eta, azken urteotan, eskola egoera honetaz jabetu da eta bitartekoak jartzen hasi da teknologia berriek ematen dituzten aukerak baliatu asmoz. Horrela sortu dira gaur egun ezagutzen ari garen aldaketak.

Page 4: Aldizkari proiektua

IKT-ek ikaskuntza modu errealagoan

ikasteko aukerak zabaltzen dituzte.

Informazioa uneoro berritzen da,

kritikotasuna sustatzen laguntzen du eta

komunikatzeko modu berriak azaleratzen

dira. Era berean, norbanakoaren mailara

egokituriko saioak gauzatzeko erraztasun

handia ematen dute.

IKT-ek ematen diguten informazioa

eskuratzea ez da nahikoa, mamitu egin

behar da: Bilatu, landu, prozesatu,

hausnartu, barneratu eta azkenik

komunikatu egin behar da. .

Page 5: Aldizkari proiektua

1.-IKTak baliatu ikerkuntza burutzeko. 2.-Ikasle bakoitzaren beharretara egokituko da

ikaskuntza prozesua: bakoitzaren maila, erritmo eta

premietara moldatuz.3.- Inklusioa bultzatu eta bermatzen saiatu beharra

dago.4.-Ikasle bakoitzak bere burua auto-ebaluatzeko gai

izan behar du.5.-Taldean lan egitea bultzatuko da.6.- Ikastolako funtzionamenduari dagokion arlo

guztietan lan-giro egokia edukitzea premiazkoa

izango da eta ikastolako gainontzeko eremuekin feed-

back izatea bilatuko da.7.- Gurasoen inplikazioa bilatuko da. 8.- Irakaslearen jakituriari teknología berrien ezagutza

eta aplikazioa gehitzen badizkiogu, gaur egungo

hezkuntzan arrakasta bermatuta egongo da.

9.- Bizitzako maila guztietan jarrera etikoa izatea

oinarrizkoa izango da. 10.-Atzean ez geratzeko etengabeko formakuntza

jasotzea ezinbestekoa izango da.

Page 6: Aldizkari proiektua

Behar bereziak dituzten ikasleentzat baliagarriak dira komunikaziorako tableroak. Baina oinarrizko sistemez

gain komunikatzaile elektronikoak ere badaude. Honen adibide garbiak dira hardware eta software

egokitzapenak dituzten ordenagailuak eta bestelako gailu elektronikoak : konmutadoreak, komunikazio

kodifikatuak, panelak, eskuko komunikatzaile eramangarriak eta abar.

Page 7: Aldizkari proiektua

IKT-ek Hezkuntza Behar Bereziak dituzten ikasleei langun diezaiketela esatea ez da egi osoa. IKTak laguntza baino gehiago oztopo ere izan litezke, lagundu ordez, kontrakoa lor daiteke: ezintasunak dituztenen eta ez dituztenen arteko aldea areagotzea. IKT-ak gelan txertatzea eta hezkuntzan baliatzea ona da, baina ikasle guztientzat egokiturikoak behar dute izan, bestela bereizketa sortzen delako. Ikasle Bakoitza bere da besderdina, bakoitza bere ezintasun eta gaitasunekin, eta gizarteak oztopoak gainditzen saiatu behar du, ikasleen arteko aldearen arrazoia teknologikoa hutsa izan ez dadin.

Ikasle bakoitza bere mailan aritu aha lizateak onurak sortzen ditu, elkarrekin lanean aritzean gain ez diotelako elkarri eragozpenik ematen. IKT-ek egokitzapen hau egitea erraztend ute eta nahiz eta hezkuntzan ikasle bakoitzaren mailara egokitzea lehen ere zaintzen zen, erragoa da gaur egun hori burutzea IKT-ak baliatuz. Esan beharrik ez dago, gainera, ikasleak oro har, gustuko diztuztela teknologia berriak eta beraz,

harrera ona dutenez, mesedegarri

ere bihurtzen direla hezteko garaian.

Page 8: Aldizkari proiektua

Hezkuntza Behar Bereziak dituzten ikasleentzat egokitzapenak

Arazo motoreak dituzten ikasleei zaila zaie teklatua, sagua eta beste sarrera-metodo batzuk erabiltzea; are zailago

mugikorretako teklatu txikiekin eta ordenagailu eramangarriekin aritzea. Ikusmen-arazoa dutenek pantaila

handiagoak edo bestelako formatu alternatiboak behar dituzte (Braillea, ahots-irteera...). Eta muga kognitiboak dituztenen kasuan ere, bada zer hobetu: konplexuak ez

diren interfazeen beharra; informazio bide ugari ez ematea edo aldi berean pantailako eremu ezberdinetan arreta jarri

behar ez izatea.

IKT-ak baliagarriak komunikatzeko, mugitzeko, adimen urritasuna duten haurrentzako bereziki gomendagarriak.

• Ordenagailu eramangarri txikiak: haurrak ezagun duen testuingurua dute oinarri, eta pantailan, adibidez, hainbat leku iruditan ageri dira (eskola, jatetxea, parkea...), eta honela aukera izan dezan bere lehentasunak adierazteko. Adimen urritasuna duten ikasleekin lan egiteko oso baliagarriak dira.

• Idazketa-irakurketa, komunikazioan eta lenguaiaren garapenerako: . Testuak ahots bilakatzen dituzten metodoak, piktogrametan oinarritutako sistemak, ikusmen arazoak edo arazo motorikoak dituzten ikasleentzat onuragarriak izan daitezke irakurri, idatzi eta komunikatzeko gai direlako bitarteko hauekin. Ahozkotasuna lantzeko ere oso baliagarriak dira.

• Errealitate birtualak autismoa duten ikasleei laguntzen die girotze egokia sortzen laguntzen duelako.

• Helduago diren ikasleak lan-munduan sartzeko aukerak eskaintzen dizkiete IKT-ek, eta, oro har, lagungarri dira ezinduek gizartean parte hartzeko aukera izan dezaten.

Page 9: Aldizkari proiektua

Web 2.0 erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren

Interneteko web-zerbitzuak dira eta interneten “bigarren jenerazioa” adierazi nahi du .

Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta

folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartruke azkar

batean oinarritzen direlarik.

Gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatuz web gune

interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko oso erabilgarria da.

Hezkuntza mailan oso erabilgarria da. Betiko metodologia alboratu eta ikasle guztien

partaidetza eta elkarlana sustatzen ditu. Horretarako, ikasle eta irakasleentzat baliabide

izango diren tresna batzuk erabiliko dira: wikiak eta blogak (ikasleentzat); plataforma

birtualak, webquestak, blogak, ariketa sortzaileak (irakasleentzat); eta denontzako

hiztegiak, corpus elektronikoak, nabigatzaile desberdinen aukerak eta abar.

Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan darrai, baina bere

barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen

protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio

anitzak.

Page 10: Aldizkari proiektua

Web 2.0 terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak oraindik urriak izanik, astiro bada ere geroz eta gehiago azaltzen ari dira.

Tresna orokorrak Euskal baliokideak

Blogger blogak.com, mundua.com, blogari.net, nireblog.com

bloglines.com, Google Reader Alesti.com

del.icio.us, MrWong, Netvibes Bildu

Digg.com Zabaldu.com

Facebook.com GeraGaitezen.com

Flickr Argazkiak.org, GureGipuzkoa

fotolog.com nirudia.com

freevlog.com NireTV.com

Google Elebila

Platial.com Tagzania

Slashdot Sustatu, ZuZeu, Marrapuntu

solvemytask.com

TeacherTube.com Ikastube.com, ikasvlogak, eduvlog.org

Tuenti Zugaz.com

Twitter, Identi.ca Zutagu.net

wikipedia wikipedia

WordPress WordPress

YouTube Euskaltube

Page 11: Aldizkari proiektua
Page 12: Aldizkari proiektua

Proiektu honen helburu nagusia IKTak modu eraginkorrean erabiliz errealitate ezberdinen ezagutza partekatzea da, ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatuz. Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei zuzentzen zaie proiektua. Bi  ikastetxeen artean gela-bikoteak antolatzen dira, talde bakoitzak bere herri edo auzo inguruko ikerketa-lana burutu eta ekoizpen guztiak ikastetxe-bikoteek sortutako blogetan argitaratuko dira.

Proiektu honen helburuek hauxe lortu nahi dute: ikasgelak digital bilakatzea; ikasgeletako metodologia-aldaketari laguntzea; eten digitala murriztea; lana dinamikoa, partehartzailea, eta beste ikastetxeekin  lankidetzan eta sarean sustatzea; ikasleak autonomo eta kritikoagoak izatea; eta irakasleak IKTen erabileran trebatuak izatea. Azken batean heziketa kalitatea hobetzea arlo guztietan.

Lankidetza proiektu telematikoek  lan kooperatiboa, informazio trataera, ezaguera sorrera, disziplinartekoa, zehar lerroak, globalizazioa,  harremanak, eta abar lantzeko aukera aparta eskeintzen dute. Oinarri soziokonstruktibistekin bat egiten dute eta gehienetan gelako proiektuak, zein erronka kognitiboen metodologian oinarritzen dira. Ikasleek gaitasun digitala, hizkuntza komunikaziorako, ikasten ikastea, autonomia eta ekimena, eta beste oinarrizko gaitasunak  lortzeko bitarteko estratejikoak eskeintzen dituzte.

Egun interneteko web 2.0 tresna berriek lan aukera zabalak bezain erabilerrezak ematen dizkigutenez (esatebaterako: blogak, wikiak, webquest, txat mezularitza, sare sozialak eta abar) izugarrizko indarra har dezakete ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan estrategikoki txertatuz gero. Horrenbestez, “IKT” kontzeptutik “IJT” (Ikaskuntza eta Jakintzarako Teknologiak) klabean hitz egiten hasi beharko ginateke aurrerantzean, teknologiari protagonismoa gutxitu eta Didaktika 2.0 metodologian murgiltzeko. Beraz, Lankidetza Proiektu Telematikoak etorkizun handiko proiektuak dira baldin eta ondo garatzen baditugu. 

Page 13: Aldizkari proiektua

Proiektua, norberak ordenagailu bidez

ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware),

aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia

kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Duela 15

urte Ikastolen Elkarteak sortu zuen. Hiru zeregin ditu:

    Trebatzea

Memorizatzea

    Nork berea egiteaSistemaren osagaiak:

IKASBOOK tresna informatiko mugikorra, erraza eta

merkea da.Hiru WEB APLIKAZIO: jarduerak sortzeko, exekutatzeko

eta ebaluatzeko balio dutenak.

Adina, arloa eta zailtasunaren arabera mailakatutako

JARDUERA SORTA.

Page 14: Aldizkari proiektua

Pasaia Lezo Lizeoko IKT arduradunarekin izandako

elkarrizketaren ideia garrantzitsuenak laburbilduko

dizkizuegu. Norbaitek elkarrizketa osorik entzuteko

asmorik balu, helbide honetan sartu beharko luke:

http://heztek.blogspot.com/

- Hastapena: Azken 10 urtetan bilakaera ikaragarria. Lehenengo

ordenagailuetatik ikastolako eremu osoa sarearekin lotzeraino.

- Orain:

- LH erabat hornitua ordenagailu eramangarriekin, proiektoreekin

eta arbela digitalekin. DBHko lehen zikloa eramangarriekin

hornitua. Arbela digitalak eta proiektoreak martxan.

- Ikasleak irakasleen aurretik. Irakasle eskolatik datozen irakasle

berriak “hankamotz” teknologia berriei begira.

- Etorkizuna: Hezkuntza eta Teknologia Berriak derrigor ezkondu

beharra eta honek suposatzen duen zailtasunekin.

Page 15: Aldizkari proiektua

http://www.eduteka.org/pdfdir/UNESCOEstandaresDocentes.pdfTecnologías de información y Comunicaciones para la enseñanza básica y media.Cali, Colombia. 2001 (hilabetero eguneratzen da)Kontsulta eguna: 2011/04/07

http://ikteroak.blogsome.com/category/iktak-eta-irakaskuntza/Jakintza Ikastola (Ordizia). 2003Kontsulta eguna: 2011/04/08

http://www.euskonews.com/0317zbk/gaia31701eu.htmlEusko Ikaskuntza. 1998Kontsulta eguna: 2011/04/14

http://fundacionorange.es/documentos/analisis/cuadernos/cuadernos_05_rocio.pdfFundación Orange. 2011Kontsulta eguna: 2011/04/12

http://www.zientzia.netElhuyar Fundazioa. 2004Kontsulta eguna: 2011/04/12

http://saci.org.br"SEN-IST-NET" (Red Europea de Excelencia sobre Necesidades Educativas Especiales y Tecnologías de la Sociedad de la Información). SACI sarea. Sao Paulo, Brasil. 2000Kontsulta eguna: 2011/04/15

http://www.ceapat.orgCentro Estatal de Autonomía Personal y Ayudas Técnicas (CEAPAT)Ministerio de Sanidad, política social e igualdad. 2009Kontsulta eguna: 2011/04/07