civican. liburutegia

Post on 13-Mar-2016

233 Views

Category:

Documents

5 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

2012ko urtarrilaren 26an Civicango liburutegira egindako ateraldia laburtzen da kronika honetan.

TRANSCRIPT

CIVICAN ATERALDIAREN KRONIKA

Urtarrilak 23

Urtarrilaren 23an, Civicaneko liburutegira joan ginen.

Liburuzainak Aitziber zuen izena.

Aitziberrek detektibeen bost liburu erakutsi zizkigun.

Guk erne-erne entzun genuen nor zen Sherlock Holmes eta beste detektibe guztiak.

• Ondoren bost talde egin genituen. Aitziberrek talde bakoitzari enigma bat eman zion. Ordenagailuetan liburu baten signatura bilatu behar genuen eta gero liburua liburutegi osoan aurkitu behar genuen.

Talde bakoitzak besteei egindako lana aurkeztu zien.

Aitziberrek esan zigun:

• Detektibe onak garela.

• Liburutegian sartzeko ez dela kartetarik behar.

• Liburuak etxera eramateko karneta behar dela.

• Karneta musutruk ematen dutela.

Liburutegira joatekoan elurra ari zuen eta bueltan euria. Oinetakoak oso bustita ekarri genituen eta lehortzeko berogailu gainean jarri genituen.

top related