hot potatoes
Post on 14-Mar-2016
218 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
-
Zer da?
Hot Potatoes University of Victoria CALL
Laboratory Research and Development-ek sortutako sei
egile erreminta multzoa da.
Programa honen bidez Web orrialde desberdinetan
oinarritutako ariketa interaktiboak sortu daitezke.
2009.urtetik aurrera freeware programa bat da; lehenago
doakoa zen irakasleentzat baina erregistratu beharra
zegoen, bestela, programak ez zuen erabilgarritasun osoa
eta mugaketa batzuk ere bazituen. Baina, gaur egun ez da
horrelakorik gertatzen.
-
Erabilera:
1.- Ariketa mota bakoitzean alda daitekeen informazioa
Hot Potates-eko aplikazio bakoitzeko fitxategi zehatz
batean gordetzen da.
2.- Hemendik HTML formatuko azken dokumentu
interaktiboa sortuko da.
3.-Orrialde hau Web zerbitzarira igotzen da.
4.- Horrela, ikasleak ez du Hot Potatoes programa bere
ordenagailuan instalatuta izan behar ariketak egin ahal
izateko.
Erabiltzeko eskatzen den gauza bakarra Internet
Explorer 5,5 edo maila goreneko nabigatzaile bat izatea
da.
-
Hot Potatoes 5 eko osagarrien deskribapena
JQuiz: aukera anitzeko ariketak sortzen
ditu. Galdera bakoitzak nahi beste
erantzun izan ditzake eta emaitza
zuzenen kopurura ere nahi beste izan
daitezke. Erantzun zuzen bakoitzaren
ostean asmatutako galderen ehunekoa
agertzen da. JBC honetan, gainontzeko programetan bezala, posible da
ariketa bete aurretik mezuren bat jartzea ikasleek irakur dezan.
ADIBIDEA: Dinosaurioen inguruan
JCloze: hutsuneak betetzeko ariketak
sortzen ditu. Erantzun posibleak bat
baino gehiago izan daitezke. Ikasleak
laguntza eska dezake zalantzak izanez
gero, eta erantzunaren hizkiak agerian
geldituz joango dira zalantza botoi hori
sakatzen duen bakoitzean. Hutsune bakoitzarentzat pistaren bat ere sartu
daiteke.
Hutsuneak erabiltzaileak berak sor ditzake, bestela programa honek
automatikoki hutsuneak sortuko ditu x hitz bakoitzeko. Puntuazio
automatikoa ere badu.
ADIBIDEA: Monfage parke naturala ezagutzen duzu?
-
JCross: gurutzegramak sortzen ditu,
edozein neurriko koadrikula erabili
daiteke. JQuiz eta JCloze bezalaxe,
laguntza botoi aukera ematen du,
horrela, hizkiak agerian utziz.
ADIBIDEA: Gure paisaiekin erlazionatutako hamabost elementu
JMatch: lotzeko edo ordenatzeko
ariketak sortzen ditu. Ezkerrean
elementu batzuen zerrenda agertzen da
(elementu hauek idatzizkoak zein
irudiak izan daitezke), eta eskuinaldean
ordenatu gabeko beste elementu
batzuk.
Aplikazio hau hiztegia irudiekin edo esanahiekin lotzeko erabili daiteke;
edota sekuentzia bat osatzen duten sententziak ordenatzeko.
ADIBIDEAK:
1) Extremadurako manumentuen aukeraketa (irudian agertzen denaren
izena asmatu behar du azaltzen direnen artean)
2) Dinosaurioak arratoiaz baliatuz, ikasleak dagokion tokian kokatuko du)
-
JMix: ikasleek esaldi edo
paragrafoak osatu behar ditu hizki
nahasietatik abiatuta. Nahi beste
erantzun jarri daitezke (hitz edo
puntuazio zeinu). Laguntza botoia
ere badu.
ADIBIDEA: Klimarekin erlazionatutako esaera zaharra asmatu
top related