innobideak kudeabide. gida eu
Post on 15-Apr-2017
322 Views
Preview:
TRANSCRIPT
INNOBIDEAK-KUDEABIDEprograma
KUDEAKETA AURRERATUAREN BITARTEZ
ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO
INNOBIDEAK-KUDEABIDEPROGRAMAREN GIDA
INNOBIDEAK-Kudeabide programa
Innobideak-Kudeabide. Gida 1
Globalizazioaren eta krisiaren baterako eraginek ekarri duten
testuinguru ekonomiko berria dela eta, behar-beharrezkoa da
enpresek goi-mailako negozio-estrategiak eta kudeaketa-estrategiak
izatea. Horiek gara daitezen bultzatzeko, enpresek Innobideak
estrategia sortu dute. Bi programa hauen bidez zabaltzen da:
Lehiabide – Negozio-estrategiak eta Kudeabide – Kudeaketa-
estrategiak.
INNOBIDEAK-Lehiabide programaren egitekoa da proiektu estrategiko banakakoei nahiz lankidetzakoei
laguntzea. Proiektu horiek, balio-proposamenak hobetzen eta/edo negozio-ereduak berritzen direnetik,
enpresen posizionatze lehiakorra hobetu behar dute.
INNOBIDEAK-Kudeabide programaren egitekoa da erakundearen esparru guztien kudeaketa eraginkorrean
lehiakortasuna bultzatzea, bide malgua eta enpresen beharretara egokitutakoa eskainita, zorroztasunaren,
konpromisoaren eta emaitzen truke.
JATORRIA
Kudeabide programa Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien baterako proiektua da, eta
erakunde horiek elkarrekin egindako gogoetatik eta enpresei laguntzeko programak garatzen
aurretiaz izandako esperientziatik abiatuta sortua da, euskal enpresei lehiakortasun-abantailak
eraiki ditzaten laguntza koordinatua emateko.
Euskal enpresen lehiakortasuna hobetu dadin bultzatzea, kudeaketa aurreratuaren
metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduta, hasierako kontraste
baten bidez, eta proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatuta.HELBURUA
• 1 - Hasierako kontrastea.
• 2 - Ekintza-plana.
• 2A - Proiektu pilotuak.
• 2B - Finkatze-proiektuak.
FASEAK
ENPRESAHARTZAILEAK
• 5 langile edo gehiagoko enpresak.
• Jarduera hauetan diharduten enpresak: industria-erauzketa, eraldaketa, produkzioa,
produktu-prozesuei lotutako zerbitzu teknikoak (aurrekoekin lotura dutenak), eta
informazio- eta komunikazio-gizartearen esparruarekin lotutakoak.
• Egoitza soziala edo lantokia EAE barruan duten enpresak, bertan esku hartuko baita.
NEGOZIO ESTRATEGIA
KUDEAKETA AURRERATUA
LEHIAKORTASUNA
Innobideak estrategia
KUDEABIDE: Programa berri bat testuinguru berri baterako
INNOBIDEAK-Kudeabide programa
Innobideak-Kudeabide. Gida 2
Kudeaketa aurreratuaren eredua
Lehiakortasunean beharrezkoak diren hobekuntzak bilatzen enpresak orientatzea du helburu,
azken hamarkadetan hainbat esparrutatik ekarritako kudeaketa-kontzeptuak bateratuta:
ezagutzaren kudeaketa, erabateko kalitatea, bikaintasuna kudeaketan, berrikuntza eta
enpresen erantzukizun soziala, besteak beste.
HELBURUA
EMAITZAK
Ereduan jasotako 6 elementu nagusiak oinarri dira erakundeen lehiakortasuna egituratzeko
kudeaketa-sistema garatzeko. Horrek berekin ekarriko du:
• Pertsonengan proiektu partekatu bati atxikita egotearen sentimendua sorraraztea.
• Enpresa bezeroengana orientatzea, balio-ekarpen bereizgarria eginda.
• Berrikuntza enpresaren esparru guztietan aplikatzea.
• Gizartearekiko konpromisoa bultzatzea, garrantzizko lehiakortasun-ahalmenen
hornitzailea den heinean.
• Epe luzerako ikuspegia sortzea, argiro zehaztutako estrategia baten bidez gauzatuko dena.
• Interes-talde guztientzat gogobetegarriak izango diren emaitzak lortzea, modu iraunkor
eta orekatuan.
ZER DA?Innobideak-Kudeabide programaren erreferentziazko
esparrua da.
Eredu hau gauzatu izana Euskalitek koordinatutako
erakunde eta instituzio garrantzitsuetako kudeaketako
adituen parte-hartze eta adostasunaren emaitza da.
JATORRIAEK
INTZ
A P
LAN
A E
SKA
TZEA
(2
)(o
nlin
e)
KONTRASTEA + TXOSTENA
2A - PROIEKTUPILOTUA
2B - FINKATZEPROIEKTUA
ESK
AB
IDEA
K B
ALO
RA
TZEA
KONTRASTEAESKATZEA (1)
(on line)
KONTRASTEAANTOLATZEA
Programaren faseak
eta/edo
INNOBIDEAK-Kudeabide programa
Innobideak-Kudeabide. Gida 3
HELBURUADiagnostiko zehatza egitea enpresaren kudeaketaren inguruan, lehiakortasun-hobekuntzari
buruzko erabakiak hartu ahal izateko, kudeaketa aurreratuaren eredua tresnatzat erabilita.
ONURAKENPRESA-RENTZAT
• Barne-gogoeta kontrastatzea kanpoko talde kualifikatu batekin. Horrek, era berean,
jardunbide egokien erreferentziak ekartzen ditu.
• Honako hau jasoko duen txostena:
- Puntu indartsuei eta hobetzeko arloei buruzko txostena.
- Kudeaketaren posizionatze-profila Ereduaren elementuekin lotuta.
- Innobideak-Kudeabide programan jarraitu beharreko bideari buruzko gomendioak.
METODOLOGIAGutxienez, enpresako zuzendaritza-taldearen aurretiazko gogoeta + jardunaldi bateko
kontraste-bilera Euskalitek izendatutako taldearekin.
FASEAK
Kontrasteaeskatzea
Eskabideabaieztatzea
1
2
3
4
Enpresak egin behar du www.kudeabide.com helbidearen bitartez.
Euskalitek egin behar du eta ondorengo urratsak jakinarazi behar ditu:
Kontrasteaprestatzea
Kontraste-bilera
• Euskalitek kontraste-taldea diseinatzen du eta kontrastea egiteko
data baieztatzen du enpresa eskatzailearekin.
• Enpresako zuzendaritza-taldeak kudeaketa aurreratuaren eredua
irakurri behar du, eta kudeaketaren 3 puntu indartsu eta hobetzeko
3 arlo antzeman behar ditu Ereduaren 6 elementuetako bakoitzean.
(6-8 ordu)
• Puntu indartsuak, hobetzeko arloak eta kudeaketa-profila adostea.
• Enpresak lehentasunez landu beharko lituzkeen kudeaketaren
elementuak, eta enpresaren eta kontraste-taldearen arteko
adostasuna jarraitu beharreko bidearen inguruan (2A eta/edo 2B
proiektua).
INDARRALDIAHasierako kontrastearen emaitzek 2 urteko baliozkotasuna dute, programaren hurrengo
faseetan parte hartzeari begira.
ESKAKIZUNA Hasierako kontrastea etekinez burutzea ezinbesteko baldintza da programaren hurrengo faseetan
sartu ahal izateko.
1. fasea - Hasierako kontrastea
INNOBIDEAK-Kudeabide programa
Innobideak-Kudeabide. Gida 4
EKINTZA PLANA
Hasierako kontraste-txostenaren gomendioetatik abiatuta, enpresak ekintza-plan bat landu beharko
du, eredu normalizatuaren arabera. Planak eduki hau izango du:
- Aupadak: Kontraste-dokumentuan jasotako hobetzeko arloen ondoriozkoak.
- Jardunak: Planteatutako aupadak lortzeko bidea emango dutenak.
- Jardunbideak: Planteatutako aupadak lortzeko jardunak bilduko dituztenak.
- Helburuak: Jardunbide bakoitzerako zehaztutakoak.
- Proiektuak: Jardunbide bakoitzerako zehaztutako helburuei erantzungo dietenak.
- Adierazleak: Zehaztutako helburuak noraino gauzatu diren neurtzea ahalbidetuko dutenak.
2. fasea - Ekintza-plana
2A fasea - Proiektu pilotuak
ESKAKIZUNA
Moduluaren amaieran, etekin-diploma bat entregatuko da, proiektu piloturako bertaratze-
eskakizunak betez eta berori amaituz gero.
Dokumentu hori lortzea beharrezkoa da deialdi berean bestelako 2A proiektuak egin ahal izateko.
Era berean, beharrezkoa da deialdi berean arlo bereko 2B proiektuetarako laguntzak eskuratu
ahal izateko.
HELBURUAKudeaketa aurreratuko metodologiak praktikan aplikatzeko proiektu pilotuak egitea, hasierako
kontrastean antzemandako kudeaketa-esparru batean edo gehiagotan trebakuntza hartuko
dutenak. Proiektu horiek enpresaren lehiakortasuna hobetzen lagundu behar dute.
ONURAKENPRESA-RENTZAT
Enpresaren kudeaketa hobetzea, honako hau bilduko duen proiektuaren bidez:
• Autoikasketako materiala.
• Prestakuntza- eta ekintza-saio presentzialak.
• Beste enpresa batzuekin esperientziak trukatzea.
• Euskalitek izendatutako aditu baten laguntza pertsonalizatua proiektua garatzeko.
FASEAK
Autoprestakuntza
Saiopresentzialak
Ezarpena
1
2
3
• Modulu bakoitzean, parte-hartzaileek bere kabuz ikasiko dituzte
edukiak Internet bidez.
• Azterketa-test erraz bat egingo da saio presentzialera joan aurretik,
egindako hasierako ikaskuntza indartzeko helburuarekin.
Prestatzaile batekin saioak egingo dira. Horietan sartuko dira proiektuak
praktikan jartzeko eta ikasteko, horien jarraipena egiteko eta
esperientziak trukatzeko dinamikak eta ariketak.
Parte-hartzaileek, prestatzailearen laguntzarekin, ezarpen bat garatuko
dute, enpresaren beharretara eta kontraste-txostenaren emaitzetara
egokitua. Modulu batzuetan, laguntza hori enpresan bertan emango da.
Programak hainbat kudeaketa-gairekin lotutako hogeita hamar modulu eskaintzen ditu proiektu
pilotuak egiteko. Horietako bakoitzean, Euskaliten knowinn metodologia aplikatzen da.
Metodologia horrek autoprestakuntzaren eta saio presentzialen konbinazio bat hartzen du,
aplikazio praktikoko proiektu baten lanketarekin batera.
METODOLOGIA
INNOBIDEAK-Kudeabide programa
Innobideak-Kudeabide. Gida 5
Elementua ModuluaOrdu
presentzialak
*Kudeabide
Prezioa €
(Bezik gabe)
Prezio €
normala
(Bezik gabe)
ESTRATEGIADefinir, desplegar y gestionar estrategias, objetivos e indicadores a través de mapas
estratégicos y cuadros de mando (B)20 280 1.125
ESTRATEGIAEstrategiak, helburuak eta adierazleak definitu, zabaldu eta kudeatu mapa estrategikoen eta
aginte-koadroen bitartez (B)20 280 1.125
ESTRATEGIA La gestión por procesos y la definición del modelo de gestión de la empresa (B) 20 280 1.125
ESTRATEGIA Prozesuen kudeaketa eta enpresaren kudeaketa ereduaren definizioa (B) 20 280 1.125
ESTRATEGIA Gestión económico-financiera y resultados clave (B) 15 75 290
ESTRATEGIA Diversificación: nuevos negocios y nuevos mercados (A) 15 280 700
ESTRATEGIA Modelo de gestión avanzada: evaluación de un caso práctico (A) 20 145 360
CLIENTES Ventas y gestión comercial (B) 20 185 745
CLIENTES Orientación al cliente. Captar y gestionar información de calidad sobre cliente y mercado (B) 15 75 290
CLIENTES Sistemas de gestión de la calidad ISO 9001:2008 (B) 20 105 390
CLIENTES Auditorías de sistemas de gestión de la calidad ISO 9001:2008 (B) 10 55 210
CLIENTES Mejora de la productividad - Just Do It (A) 20 390 970
CLIENTES Gestión de compras y relaciones con proveedores y aliados (A) 15 120 290
PERSONAS La gestión de personas (B) 25 280 1.125
PERSONAS Sistemas de gestión de la seguridad y salud en el trabajo (OHSAS 18001:2007) (B) 10 55 210
PERSONAS Implantación de las 5S en taller (B) 13 350 1.390
PERSONAS 5S-en ezarpena bulegoan (B) 13 160 625
PERSONAS Implantación de las 5S en oficina (B) 13 160 625
PERSONAS Gestión y resolución de conflictos (A) 10 75 180
PERSONAS Comunicación interna, una implantación eficaz (A) 15 120 290
PERSONAS Gestión emocional y herramientas de Coaching para el desarrollo profesional en la empresa (A) 25 195 485
PERSONAS Gestión de liderazgo (A) 15 120 290
SOCIEDADSistemas de gestión ambiental: ISO 14001 y reglamento europeo EMAS. Auditorías
ambientales (B)10 55 210
SOCIEDAD Compromiso con la sociedad (B) 15 75 290
INNOVACIÓN Herramientas de creatividad y gestión de ideas (B) 20 105 390
INNOVACIÓN Gestión de la innovación: norma UNE-CEN/TS 16555-1 EX (B) 20 145 360
INNOVACIÓN Gestionar y liderar el cambio (A) 15 120 290
INNOVACIÓN Cómo desarrollar una actitud innovadora (A) 25 195 485
INNOVACIÓN Cómo crear equipos eficientes y cohesionados (A) 25 195 485
RESULTADOS Gestión de indicadores y objetivos. Norma UNE 66175:2003 (B) 20 105 390
* Bertaratu bakoitzeko prezioa
Moduluak independenteak dira. Zehaztutako irakaste-egutegia, iraupena eta edukiak eskuragarri daude
www.kudeabide.com helbidearen bitartez.
KNOWINN-KUDEABIDE moduluen zerrenda (B = Oinarrizkoa, A = Aurreratua)
INNOBIDEAK-Kudeabide programa
Innobideak-Kudeabide. Gida 6
ONURAKENPRESARENTZAT
HELBURUALehiakortasuna hobetzeko proiektu bat egitea, hasierako kontrastean identifikatutako kudeaketa
aurreratuko praktika bat finkatuta.
Lehiakortasun-hobekuntzei ekitea, kanpoko aholkulari baten laguntzaz.
METODOLOGIA
• Diruz lagundu daitezkeen finkatze-proiektuek hasierako kontraste-txostenari erantzun behar
diote, eta enpresak landutako ekintza-planean garatu behar dira.
• Proiektua garatzeko, beharrezkoa da kanpoko aholkularien lankidetza. Horiek Kudeabide
programari eta Kudeaketa aurreratuko ereduari buruzko informazio-saioan egon behar izan
dute. Enpresak horiek hautatu ahal izango ditu programaren webgunean
(www.kudeabide.com) eskuragarri dagoen zerrendatik.
LAGUNTZAESKATZEA
2B finkatze-proiektu baterako laguntza lortzeko, bi deialdi publiko hauetan ezarritako
baldintzak bete beharko dira: SPRIrena (gutxienez 50 enplegatu dituzten enpresentzat), eta
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundienak (5 eta 49 arteko enplegatu dituzten
enpresentzat).
HELBURUA
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN
ESPARRUAK ETA PROIEKTUAK
Beharrezko informazio estrategikoa eskuratzera eta partaidetzazko gogoeta-prozesuak
gauzatzera zuzendutako proiektuak. Horien bitartez, ekonomia- eta finantza-baliabideak,
teknologia eta informazioa kudeatzeko estrategia ezarri beharko dira.
Bezeroekiko harremanak eta balio-katearen elementu guztietan efizientzia sustatuko duten
proiektuak (produktuak eta zerbitzuak garatu eta merkaturatzetik hasita, horiek produzitu,
banatu eta mantentzeraino).
Honako arlo hauek hobetzera zuzendutako proiektuak: hautatze-prozesuak, ezagutzaren
ordainsaria eta garapena, konpetentziak eta lidergo-ahalmena.
Konpainiaren gizarte-zeregina gauzatzera eta ingurumen-iraunkortasunean lagunduko duten
neurriak bultzatzera zuzendutako proiektuak.
Xede hauetara bideratutako proiektuak: berritzeko helburuak eta estrategia zehaztea, barne-
testuingurua sortzea eta ingurunearen potentzial berritzailea baliatzea. Horretarako,
berrikuntzako proiektuak eta ideiak eraginkortasunez eta efizientziaz kudeatu behar dira.
Estrategia
Bezeroak
Pertsonak
Gizartea
Berrikuntza
EmaitzakEmaitza estrategikoak neurtu, ebaluatu eta kontrolatzeko mekanismoak sortzeko bidea
emango duten proiektuak; bai bezeroei, bai pertsonei, bai gizarteari, bai berrikuntzari
dagokienez ere.
Jarraian, adibide moduan, zenbait proiektu tipologia adierazten dira:
2B fasea - Finkatze-proiektuak
INNOBIDEAK-Kudeabide programa
Innobideak-Kudeabide. Gida 7
ESKABIDEAKEskabideei erantzuteko, haien jasotze-hurrenkerari jarraituko zaio, programaren jardun- eta
aurrekontu-mugara arte.
ESKURAGARRI DAGOEN
FINANTZAKETA
• 1 - Hasierako kontrastea: Kontrastearen kostuaren % 100 arte.
• 2A - Proiektu pilotuak: % 75eko diru-laguntza oinarrizko moduluetarako, eta % 60koa modulu
aurreratuetarako.
• 2B - Finkatze-proiektuak: Kanpoko aholkularitza-kostuen % 60ko diru-laguntza, honako muga
hauekin:
- Gehienez 6.000 €, 5-49 langile arteko enpresentzat.
- Gehienez 10.000 €, gutxienez 50 langileko enpresentzat.
NOLA PARTE HARTU?
Eskabideak egiteko, jarraibide hauek bete beharko dira:
1. Kudeabide programaren webgunean erregistratzea (www.kudeabide.com), IFKri, enplegatu
kopuruari, lurralde historikoari eta EJZri buruzko datuak beteta.
2. Hasierako kontrastearen eskabidea egitea programaren webgunearen bitartez
(www.kudeabide.com). Horretarako, on line galdera sorta labur bat bete beharko da, eta,
gainera, Kudeabide programaren hurrengo faseetan parte hartzeko konpromisoaren
aitorpena, eta Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean
izatearen aitorpena aurkeztu beharko dira.
3. Hasierako kontrasteari dagokion fasea amaitu ondoren, fase hauetako batean parte hartzea
eskatzeko aukera gaituko da: 2A fasea –proiektu pilotuak– eta 2B fasea –finkatze-proiektuak.
• 2A fasean parte hartzeko eskabideei dagokienean, on line galdera sorta bat bete besterik
ez da egin beharko.
• 2B fasean parte hartzeko eskabideei dagokienez, beharrezkoa izango da dagozkion
aldizkari ofizialetan argitaratutako araudiari jarraitzea: SPRIrenak (gutxienez 50
enplegatuko enpresentzat), eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundienak (5-49
enplegatu arteko enpresentzat), enpresa zein lurralde historikotan dagoen.
DEIALDIAN DIRUZ LAGUNDU
DAITEZKEEN PROIEKTUAK
• Deialdi berean, enpresa batek gehienez bi proiektu pilotu (2A) eskatu ahal izango ditu, baina ez
batera.
• Deialdi berean, enpresa batek proiektu bakarra (2B) eskatu ahal izango du, hasierako
kontrastearen ondoren eta dagokion txostenean hala jasotzen bada.
• Deialdi berean, enpresa batek proiektu pilotu bat (2A) egitea aukeratzen badu, finkatze-
proiektu bat (2B) eskatu ahal izango du, dagokion kontraste-txostenean hala jasotzen bada.
Izena emateko eta aholkulariek informatzeko prozesua amaitu ondoren (www.kudeabide.com),
2B proiektuak eskatzen dituzten enpresentzat eskuragarri jarriko da etapa horretan parte har
dezaketen profesionalen izenen zerrenda. 2B proiektu bat eskatzen duen enpresak hautatuko
ditu, zerrenda horretatik, bere beharrei erantzuten dieten eta egin beharreko proiektura
hobekien egokitzen direnak. Zehazki, hautaketa egin aurretik, enpresak jarraibide hauek bete
beharko lituzke:
• Aholkulariari eskatzea egiazta dezan kudeaketa-aholkularitzan eta/edo enpresa-zuzendari gisa
duen esperientzia, enpresa-kudeaketarekin zuzenean lotuta.
• Aholkulari horren bezero izan diren enpresei erreferentziak eskatzea.
AHOLKULARIA HAUTATZEA
Funtsezko informazioa enpresarentzat
INNOBIDEAK-Kudeabide programa
Innobideak-Kudeabide. Gida 8
Funtsezko informazio aholkularientzat
• EAEn finkatutako aholkularitza-enpresetako pertsona fisikoak (enpresa horiek ez dute zertan
egoitza soziala bertan izan).
• 5 urteko gutxieneko esperientzia kudeaketa-aholkularitzan eta/edo kudeaketarekin lotutako
zuzendaritza-postuetan. Erantzukizunpeko aitorpena aurkeztuko da eskabidea egiteko unean.
• Kudeabide programari eta Kudeaketa aurreratuaren ereduari buruzko informazio-saiora
bertaratu izatea.
PARTE HARTZAILEAK
• www.kudeabide.com helbidearen bitartez, horretarako gaitutako formularioa beteta.
• Eskabideak banaka egingo dira, pertsona fisiko gisa.
• Eskakizunak baieztatu ondoren, parte-hartzaileak izena eman beharko du bertaratu nahi duen
programaren aurkezpen-saioan.
ESKABIDEAKAURKEZTEA
• www.kudeabide.com webaren bitartez.
• Lurralde historiko bakoitzerako aurreikusitako aurkezpen-saioetan.
JARDUERAHEDATZEA
2014ko otsailaren 14tik otsailaren 28ra arte.
IZENA EMATEKO
EPEA
Beharrezkoa izango da programa aurkezteko saio osora bertaratzea (Kudeabideren
funtzionamendua, Kudeaketa aurreratuaren eredua eta aholkulariek horretan duten egitekoa);
kudeaketa aurreratuko finkatze-proiektu bat (2B) egiteko enpresek hauta ditzaketen
aholkularitzako profesionalen zerrendan agertu ahal izateko. Zerrenda www.kudeabide.com
helbidean azalduko da, interesa duten enpresek kontsultatu ahal izateko.
IZENA EMANDAKOEN
ZERRENDA
INNOBIDEAK-Kudeabide programa
Innobideak-Kudeabide. Gida 9
Harremanetan jartzeko datuak www.kudeabide.com webgunean azalduko dira.
Programari buruzko kontsulta orokorrei 902 702 142 telefonoan erantzungo zaie.
Enpresa eskatzaileek euren proiektuen egoeraren jarraipena egin ahal izango dute www.kudeabide.com webgunean.
Aribidean dauden espedienteei buruzko kontsultak fase bakoitzaren kudeatzaileei zuzendu beharko zaizkie:
FASEAK Erakunde kudeatzailea Telefonoa/e-maila
1. fasea - Hasierako kontrastea EUSKALIT - 944 209 855 / namarika@euskalit.net
2A fasea - Proiektu pilotuak EUSKALIT - 944 209 855 / namarika@euskalit.net
2B fasea - Finkatze-proiektuak
- SPRI (50 enplegatutik aurrera)
- Arabako FA
- Gipuzkoako FA 5-49
- Bizkaiko FA
- 902 702 142 / info@spri.es
- 945 181 181 / jorive@alava.net
- 943 113 981 / mrazquin@gipuzkoa.net
- 944 068 008 / berrikuntzazerbitzua@bizkaia.net
Programaren egutegia
Kontaktuei buruzko informazioa
Proiektuak gauzatzeko gehieneko epea:
12 hilabete proiektua hasten denetik
Erakunde arteko
akordioaren aurkezpena
20
14
KO
OT
SA
ILA
60 egun Gehienez 2 hilabete
espedientea Euskaliti esleitu ondoren,
kontrastea egin eta entregatzeko
Kontrastearen gehieneko balioaldia:
2 urte
DEIALDIAK
ARGITARATZEA
2B-RAKO ESKABIDE
ALDIAREN ITXIERA
2A edo 2B ESKABIDE ALDIAREN HASIERA
(kontrastea egin ondoren soilik)
2B-rako diru-laguntza gehienez 60
egunetan ordainduko da, likidazio
osoa eskatzen den datatik aurrera.
30 egun Ebazpena iriste-
ordenaren arabera
top related