quatrocentoko arkitektura

Post on 22-Jul-2015

494 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

Quattrocentoko

arkitektura

Quattrocentoko arkitektura

• Lengoai berriaren oinarrizko elementuen

bilaketa.

• Zutabea, erdi puntako arkua, kanoi erdiko

eta ertz gangak eta kupula nagusi.

• Medailoi, girlanda, gruteskoak... ugari

apainketa gisa.

• Oinplano erabiliena basilikala da.

Quattrocentoko arkitektura

Brunelleschi (1377-1446)

Brunelleschi (1377-1446)

• XV. mendeko italiar arkitekturaren berriztapenaren

lehen arkitekto errenazentista.

• Perspektiba linealaren arauen egilea.

• Urregin eta eskultore gisa hasi zen lanean.

• XV. mendearen hasieran Erroma bisitatu zuen,

Donatellorekin, antzinako artelan klasikoak

aztertzeko.

• Lengoaia klasikoaren arabera antolatu eta

sistematizatutako arkitekturaren oinarri argiak eta

zehatzak ezartzen ditu bere lehen obratan.

Brunelleschi (1377-1446)

Bere arkitekturaren ezaugarriak

– Forma erromatarren erabilera.

– Proportzioen erabilera.

– Arkitekturaren balore espazialekiko arreta.

– Polikromia zuria eta grisa, elementu arkitektonikoei

garrantzia emateko: • Pilastrak, taulamenduak, arkiboltak, inpostak eta edozein motatako

moldurak harri grisezkoak (serena harria) dira. Hondoak zuriak dira.

Bere lorpen handiena, ikuspuntu teknikotik,

Florentziako katedraleko kupularen eraiketa izan zen.

Brunelleschi. Santa Maria dei Fiore-ko kupula, Florentzia

Berez katedral gotikoa da 1296koa, Cambio eta Giottoren lana. Ondoren kupula errenazentista erantsi zitzaion.

Florentziako katedraleko kupula (1418 - 1446):

Estalki oktogonal bikoitzaz eraikia, barrukoa eta kanpokoa, adreiluz, harriz eta marmolez.

Estalki bien lodiera gutxitzen doa altxatzen den heinean. Apaingarri gisa dagoen linterna handia eutsi eta estaltzen duen okulo oktogonalean bukatzen da.

KUPULAREN AZALPENA

http://www.selectividad.tv/S_A_1_3_5_S_cupula_de_santa_maria_dei_fiore_de_filippo_brunelleschi..htm

Santa Maria dei Fiori katedraleko kupula

Danbor oktogonal gaineko

profil zorrotzeko kupula.

42m diametro.

8 atal nerbioen bidez

banatuta.

Polikromia: zuria, berdea,

gorria.

Linterna.

Santa Maria dei Fiore

katedraleko kupula

San LorenzoEliza-Florentzia

San Lorenzo eliza-Florentzia

Espiritu Santuaren eliza Baldakinoa: aldarea estaltzen duen tenplu txikia

Pitti jauregia

Luca Pitti banka gizon garrantzitsu bat izan zen.

Brunelleschi.

PITTI JAUREGIA Brunelleschi

-Izenburua: Pitti Jauregia, Florentzian. Luca Pittik banka gizonak enkargatutakoa.

-Estiloa eta garaia (testuingurua): Errenazimenduko eraikin zibila. Zehazki Quattrocento garaikoa; XV.mendea. Aro modernoa, humanismoa, artista-jenioa, mezenasak, klasikotasunaren iraunkortasuna,…

-Arkitektoa: Filippo Brunelleschi

-Ezaugarri artistikoak:•Materiala: Harlandua nagusitzen da.Konpaktasun itxura.

•Fatxada:horizontala, hiru guneetan banaturikoa kornisa eta balaustraden bitartez. Pisu bakoitzean orden klasiko bat agertzen da; erdi-puntuko arkua duten leihoak. Kuxindurak. Jauregiaren eskema hau behin eta berriz errepikatuko da.

•Oinplanta: forma karratukoa, erdian patioa duelarik.

•Estalkiak: estalki arkitrabatua nagusitzen da.•Euskarriak: murrua, erdi-puntuko arkua eta zutabeak.-Arkitekto honen bestelako obrak eta antzerako jauregiak (beste arkitektuenak): Bere bestelako obrak Santa Maria del Fioreko kupula ikusgarria ospe handia emango diona eta Inuzenteen Ospitalea.Hemen agertzen den jauregi eredu hau beste arkitekto batzuk ere jarraituko dute Albertiren Rucellai Jauregia eta Michelozzoren Medici Jauregia.

Inuzenteen ospitalea

Pazzi kaperaGurutze Santuko Basilikako klaustrotik dauka sarrera. Pazzi familiaren (nobleak, banketxe negozioak)enkargua.

1429-1430-hilobi kapera, bere azken lanetakoa

Kupula, oin plano zentralizatua,…

Sarrera erabat klasikoa

top related