urteko txostena 2014 -...
Post on 18-Sep-2020
5 Views
Preview:
TRANSCRIPT
URTEKO
TXOSTENA
2014
2
AURKIBIDEA
Orriak
1- Urteko kanpaina: Garapen eta Sentsibilizazio kanpaina 3
2.- Garapen hezkuntzarako beste zenbait jarduera 5
3- Sustatu aldizkaria 11
4- Tandanacui Taldeak 11
5- “Jende Xumea” Taldeak
6- Udako boluntariotza proiektuak 12
7- Garapenerako Lankidetza Proiektuak 15
8- Erantzukizun sozio-korporatiboa 19
9- Eragin politikoa 20
10- Beste GGKEekiko harremanak 20
3
1. URTEKO KANPAINA: GARAPEN ETA SENTSIBILIZAZIO KANPAINA:
“JAKITEAK AHAL IZATEA DAKAR”
Urtero, Proyde-Proegak sentsibilizazio kanpaina bat sustatzen du, “Salletar GGKEen
koordinakundearen” (Proyde, Proyde-Proega, Proide, Edificando, Proideba) eta Sed,
Proclade-Yanapay eta Proclade Fundazio GGKEen artean osatutako Prastaketa-
Taldeakemandako orientabide eta materialez baliatuz. Kanpaina hau, batik bat, tokian
tokiko Ordezkaritzetan egiten da, Euskadiko Salletar ikastetxe eta zentroetan
txertaturik dauden Ordezkaritzetan, alegia.
Hara gure giza multzoa,ikastetxe eta hezkuntza erakundeetako ikasle eta erabiltzaileen
kopuruari buruzko datuak:
IKASTETXEAK UDALERRIAK IKASLE KOPURUAK La Salle Berrozpe Andoain 1274
La Salle San José Beasain 684
La Salle Bilbao 1277
La Salle Donostia 965
La Salle San Luis Donostia 346
La Salle Isasi Eibar 502
Nuestra Señora de Azitain Eibar 389
Irungo La Salle Irun 1241
BegoñakoAndra Mari Sestao 712
La Salle San José Zarautz 698
La Salle Legazpi Zumárraga 652
GUZTIRA IKASLEAK 8740
SOZIO-HEKUNTZA OBRAK
UDALERRIAK ERABILTZAILEAK
Elkarbanatuz Bilbao 1727
Asociación Artizar Sestao 54
EGOITZAK UDALERRIAK ERABILTZAILEAK La Salle-Unibertsitarioak Donostia 108
La Salle-Etorkinak Donostia 37
GUZTIRA ERABILTZAILEAK 1926
GUZTIRA 10666
La Salle zentroen kokapena:
4
Horretarako aipatutako Prestaketa-Taldeak prestatutako zenbait material didaktiko
erabiltzen dugu ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin. Proegak itzultzen ditu
euskarara eta egokitzen material horiek. Inguruko errealitate sozialekin harremanetan
gaude, eta modu eraginkorrean dihardugu justiziaren sustapenerako kanpainetan,
solidaritaterako jarrera positiboak garatuz.
2013-2014ko ikasturteko kanpainak eskola
hartu dugaitzat. Milurteko Garapen
Helburuekin (MGH) jarraituz, 2013-2014ko
kanpainak eskolarekin zerikusi zuzenagoa
duten MGHen inguruan jardun du, hots, MGH
2arekin eta MGH 3aren alderdi batzuekin.
Honako helburu nagusia izan du: “Kalitatezko
hezkuntza, guztiontzat eta edonon”. Eta
ikurritza motibatzailea: “Jakiteak ahal izatea
dakar”. Kanpaina hau aurrekoaren jarraipena
izan da, izan ere kalitatezko eskola izateko
hezkuntza teknologia ezberdinetan
eguneratuta izaten saiatu behar du. Eta bestaldetik, eskola bertatik egin daiteke lan
eginkorki Arrakala Digitala ixteko.
Proyde-Proegak hezkuntza materialak zabaldu ditu Euskadiko La Salle Ikastetxeetan,
aste batean zehar, ikastetxe bakoitzak aukeratutakoan, kanpainako gaia landu dezaten
trabeska, hezkuntza maila guztietan.
Horretarako formazio saio bat egin da ikastetxeetako klaustroekin Kanpainaren
edukien eta berau burutzeko materialen berri emateko.
Honako hau da, euskaraz nahiz gaztelaniaz, ikastetxeei eman zaien materiala:
Haur Hezkuntzan:astebeterako ipuinak, jolasak eta fitxak.
Lehen hezkuntzan: tutoretzarako, gizazientzietarako eta ingeleserako
materialak.
Bigarren Hezkuntzarako, batxilergorako eta formazio zikloetarako:
tutoretzarako, teknologiarako eta ingeleserako materialak.
Horretaz gain, baliabide didaktikoak eskaini dira beste jakintzagaietan erabiltzeko,
kanpaina burutuko den astean.
Era berean, ikastetxeek eskolaz kanpoko ekitaldiak antolatu dituzte familiak ere
sentsibilizatzeko.
Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak, besteak beste:
bizkotxo solidarioa, afari solidarioa, jolas solidarioak, txokolate solidarioa, ibilera
solidarioa…
5
2.GARAPEN HEZKUNTZARAKO BESTE ZENBAIT EKITALDI
1.1. Jolas solidarioak, Deustu-Bilbo (2014ko urtarrila)
6
1.2. Indarkeria Ezaren Eskola Eguna, Bilbo-Sestao (2014ko urtarrilak 30)
Indarkeria Ezaren Eskola Eguna –urtarrilaren30a– ospatu zuten Bizkaiko La Salle
ikastetxeek Indarkeria Ezaren garrantzia azpimarratzeko, herrialdeen garapena
bultzatzeko bide bezala.
Bilboko ikastetxean Sestaokoan bezala, Proegatik jasotako materialak jorratu zituzten
egun horren inguruan.
Hara hemen, Sestaoko Begoñako Andra Mari ikastetxeko hezkuntza elkarte osoak
egindako jardueren argazkiak, munduan bakea lortzeko guztion parte hartzearen
beharrari buruz egindako gogoeta-jarduerak izan ziren.
7
1.3. DaniLandivar-en bisita eta hitzaldiak (2014ko otsaila)
DaniLandivar boluntarioarenatsedenaldiaz baliatu
ginen, bere etxekoen artean izan zen bitartean,
berarekin zenbait topaketa egiteko. Gaia, Paraguaiko
Chaco-n jasaten duten uraren arazoa, bereziki Salletar
Anaiek kudeatzen eta animatzen duten Pozo
Coloradoko Ikastetxe-Barnetegian.
Otsailaren 14tik 21 bitartean egin ziren topaketak:
Andoainen Ertainetako eta Lanbide Eskolako
ikasleekin, Donostian Lehen Hezkuntzakoekin eta
Jende Xumea eta Tandanacui taldeetako gazteekin,
Sestaon Lehen Hezkuntza DBHko ikasleekin,
Zarautzen DBHkoekin eta Zumarragan Lehen Hezkuntza eta DBHkoekin.
1.4. Txokolatada solidarioa, Deustu-Bilbo (2014ko martxoak 21)
8
1.5. Kontzertu solidarioa, Zarautzen (2014ko apirilak 4)
Apirilaren 4an PROYDE-
PROEGAk antolatutako
kontzertu solidarioaegin zen
Zarautzen. Udalak utzitako
Modelo Aretoan, hain zuzen,
herriaren erdigunean. Aretoa
osorik bete zen.
Ekimen honen bitartez
herrian nabarmenago azaldu
ginen eta, bidenabar, balio
izan zuen udalari eskerrak emateko urtero aurkezten dizkiogun proiektuetarako eman
izan digun diru-laguntzagatik.
Kontzertua kolorez eta musika alaiez betea izan zen. Kantari ikastetxeko ikasleak izan
ziren. Baita zenbait irakasle, ikasle ohi eta guraso ere.
1.6. Antzerki solidarioa, Zumarragan (2014ko maiatzak 9 eta 16)
Aurten Zumarragako La Salle Legazpi
ikastetxeakbi antzerki emanaldi eskaini ditu.
Alde batetik, Arco Iris taldeak, ikastetxeko guraso
eta ikasle ohiez osatuak, maiatzaren 9an, eta bi
ekitalditan, "Melocotónenalmíbar" obra antzeztu
zuten.
Bestaldetik, DBHko1.goeta 4.go ikasleek Miguel
Bosé-ren omenez obra bat prestatu zuten. Ekitaldia
maiatzaren 16an izan zen, herriko Zelai Aristi
antzokian.
1.7. REDESen ikerketaren aurkezpena, Donostian (2014ko maiatzak 27)
Proyde-Proegak, REDES erakundeko
partaide gisa(Garapen Solidariorako
Erakundeen Sarea da REDES) parte hartu
zuen “Afrikako baliabide naturalen
esplotazioa: erauzketa industria”
ikerketaren antolaketan. Erakunde honek
koordinatu eta finantzatutako ikerketa izan
da.
AurkezpenaArrupe aretoan izan zen,
Garibai kalea 19, DONOSTIA.
40ren batentzule izan ziren eta aurkezleak
honako hauek: Marta Burgo, idazkaria eta
9
“Afrika bizia zor, zor bizia” sentsibilizazio kanpainaren koordinatzailea eta Jesús García
Luengos, ikerketaren egilea.
1.8. Mundu zabala, errealitate anitz, Donostia (2014ko irailak 18)
Proyde-Proegak parte hartu zuen Euskadiko
GGKEen Koordinakundeak kudeatutako “Mundu
zabala, errealitate anitz” jardunaldien
antolaketan.
Irailaren 18an Bertso Saio bat egin zen
Donostiako Gros auzoko Katalunia Plazan. Parte
hartu zuten Maialen Lujanbio eta Unai Agirre
bertsolariek, pobreziaren gaineko topikoak
botatzea gaitzat harturik.
1.9. Hondarribia elkarlanean, Hondarribia (2014ko irailak 21)
Irailaren 21ean "HONDARRIBIA ELKARLANEAN
2014" ospatu zen. Asmoa, Bidasoa eskualdean gizarte
eta lankidetza mailan dihardugun erakundeek
lankidetza eta boluntariotza arloetan eskaintzen
ditugun ahalbideen berri ematea izan zen.
Proyde Proegak parte hartu zuen argazki erakusketa
baten bidez, azken bi urte hauetan Hondarribiko
udalaren diru-laguntzei esker egindako lana azalduz.
Eta partekatu genuen lankidetza proiektuetan eta
boluntariotzan dugun esperientzia.
1.10. XIII. Boluntarioen Eguna, Beasain (2014ko urriak 4)
Joan zen urriaren 4anProegak parte hartu zuen
Beasaingo XIII. Boluntarioen Egunean,Beasain
inguruan diharduten beste erakundeekin batera.
Beasaingo udalak finantzatutako proiektuaren
emaitzakezagutzera eman genituen. Haizea
Tapiak, boluntario gisa, Bolivian bizi
izandakoesperientzia partekatu zuen. Eta aukera
izan genuen beasaindar ezagunekin topatzeko.
1.11. Bakearen Eguna, Irun (2014ko urriak 11)
Hiriko Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak urriaren 11n antolatu zuen
Bakearen Eguna, hamargarren aldiz, Zabaltza Plazan ohi denez, 17:00etatik
10
20:00etara bitartean. Ekitaldian, Giza Eskubideen alde eta
garapenerako lankidetzan eta hezkuntzan diharduten 13
erakundek hartu zuten parte.
Aurreko urtetan bezala, udalerriko erakundeez gain,
Udalak laguntzen dituen Lankidetza Proiektuen bidez
Irunekin lotura duten beste zenbait erakundek ere parte
hartu zuen:Proyde-Proega, Behar Bidasoa, D.O.A.,
Tadamum, Txingudi Vida, Taupadak, Nazioarteko
Solidaritatea, Rokpa, Oscar Romero, Haurralde, Prosalus,
Adiskidetuak y Zabalketa.
"Jardunaldiaren helburua honako hau zen: Afrikan, Latinoamerikan edo Asian bizi ohi
dituzten errealitateak irundarrei hurbilaraztea, emanaldi, argazki edota informazio-
panelen bitartez”.
Proegak, argazki erakusketaz gain, hara hurbildu ziren haurrentzat eta helduentzat
jolas kooperatiboak antolatu zituen.
1.12. Aste solidarioa, Zarautz (2014ko urriak 13)
Urtero bezala, Proegaren Ordezkaritzak
eginkorki hartu zuen parte Zarauzko Aste
Solidarioaren antolakuntzan. Urriaren 13tik
18ra izan zen 2014ko Aste Soliarioa, eta 18an
Merkatu Solidario eta Alternatiboaantolatu zen.
Bertan Bidezko Merkataritzaren postua jarri
zuten Zarauzko Proegako gazte boluntarioek.
1.13. Pedro Arrambideri omenaldia, Hondarribia (2014ko urriak 15)
Urriaren 15ean Hondarribiko udalak omenaldi hunkigarria eskaini zion Pedro
Arrambideri, Salletar Anaia eta Hondarribiko semeari. Pedrok boluntariotza jardueran
munduko hainbat lekutan besteei laguntzen egindako ibilbide luzea aintzat hartu
nahiizan zen.
Pedro Arrambideren bizitzan azpimarragarria da munduko pobretuen alde egindako
lana, bereziki, Afrika ekialdekoen alde, Eritrea, Etiopia, Kenian eta inguruko herritarren
alde, 15 urtetan herrialde hauetan bizi izan baita. Nabarmena izan da beste asko
konpromiso solidariora eramateko izan duen gaitasuna, diruz lagunduz nahiz lurralde
pobretuetara joanaz. Horrela egin izan du SECOLI zerbitzutik, Erroman, CONFERen
Misioetako Departamentutik eta PROYDEtik, Madrilen. Pedro izan zen PROYDE
GGKE abian jarri zutenetako bat.
Ekitaldiaren hasiera udaletxearen arkupetan eman zitzaion. Alkateak egin zion Anai
Pedrori harrera eta dantzari batek aurreskua dantzatu zuen bere aurrean.
11
Omenaldiak bete-beterik zen udalbatza-aretoan jarraitu zuen. Bertan ziren alkate jauna
eta udaleko zinegotziak, Anai Pedroren senide eta pertsona gertukoak, Salletar Anaiak
eta, gainera, Anai Pedrok aurrera eramandako proiektuetan parte hartu izan duten
boluntarioak eta ongileak eta GGKE ezberdinetako zenbait lagun,
Alkateak denen aurrean azaldu zituen udalak Anai Pedrori, Hondarribiko seme argi
honi, omenaldi hau eskaintzeko kontuan izan zituen arrazoiak.
Zenbait mintzalditan Pedroren bizi-ibileraren
nondik norakoak aipatu ziren eta, bideo baten
bitartez, Eritrean bizitako eta egindako lanak
azaldu ziren, Anai Pedroren beraren irudi de
testuen bitartez.
Ingurumari honetan hiriko “Baluarte” irudia eman
zion alkateak, omenaldiaren oroigarritzat.
Ekitaldia Anai Pedroren hitzaldiarekin bukatu zen. Bere iloba batek irakurri zuen.
Nabarmen utziz, berriro, krisian eta noraezean dabilen Mendebaleko gizarte
aberatsaren eta Afrikako pobretuaren arteko kontrastea. Besteak beste, baieztapen
hau egin zuen: “Hemendik gutxira Afrika
izango da Europaren arazo nagusia”. Eta,
Frantzisko aita santuari jarraituz, adore-
eza gainditzera gonbidatu gintuen eta
topaketa jarreraz bizitzera, geure baitatik
irtenaz. “Bizitza kokoaren antzekoa da–
esanzuen–, ez bada irekitzen usteldu
egiten da”. Bukaeran berak hartu zuen
mikrofonoa eta eskerrak eman zituen
hainbat eta hainbat erakunde publiko
nahiz pribatuen solidaritateari esker egin
ahal izan baitira 120ren bat proiektu, 25 milioi euro erabiliz, Afrika Ekialdeko herrialde
ezberdinetan; eta guztiok gonbidatu gintuen Guadalupeko Ama Birjinari kantatzera,
bere babesean jarriz.
Horrela, Hondarribian hain ezaguna den Salbearen azken estrofa abestuz bukatu zen
ekitaldia.
1.14. Pobrezia Zero, Eibar (2014ko urriak 17)
Eibarko Proega Ordezkaritzak, “Pobrezia Zero”
nazioarteko eguna zela eta, horren inguruko ekitaldi
bat egin zuen urriaren 17an, ostirala, Unzaga
Plazan.
DBH 1 eta 2ko ikasleak, Proegako kide eta
Tanadanacui taldeko gazteekin plaza eta inguruan
zehar ibili ziren jendeari galdetuz munduko pobrezia
erauzteko soluziobideak. Erantzunak zenbait
12
paneletan idatzi ziren denek irakur zitzaten.
Zalantzarik gabe gure ikasleek kontuan hartuko zituzten jasotako iradokizunak, heldu
izatera iristen direnean aurrera eramateko.
Bestaldetik, hurrengo 18an, larunbat goizean, plazara hurbildu ziren haurrentzat eta
helduentzat jolas kooperatiboak antolatu zituzten.
1.15. Jostailu solidarioren Merkatu txikia, Donostia (2014ko abenduak 16)
Intxaurrondo Hegoa ikastolako Guraso Elkarteak bigarren eskuko jostailuen merkatu
txikia antolatu zuen abenduaren 16an, ostirala. Ikastolako Guraso Elkarteak dei bat
egin zuen egoera onean zeuden bigarren eskuko jostailuak
oparitu zitzaten, gero prezio sinbolikoetan salgai jartzeko
merkatu txikian. Jostailuen bilketa aste hartako astelehen eta
ostegun bitartean egin zen, eskolako sarreran
Merkatu txikiak iraun zuen artean Proyde-Proegak Abijanen
(Boli Kostan) kaleko haurren abegi-etxean egiten duen lanaren
berri eman zien bertaratu zirenei, Fundazioa noraino dagoen
arduratuta adieraziz. Jasotako salmenta-dirua hara
bideratuaizan da.
1.16. Kontzertu solidarioa, Beasain (2014ko abenduak 20)
Beasaingo La Salle San Jose ikastetxeko Abestaldeek
Kontzertu Solidario bat eskaini zuten abenduaren 20an
Proega GGKEen mesedetan.
“Abestaldeak”, bai, pluralean. Izan ere, IZAN IZAR haur
eta gaztez osatutako Abestaldeari, orain gutxi gurasoen
Abestalde gehitu zaio.
Idoia Azpilicuetak, Proyde-Proegako Idazkariak, aurkeztu
zuen ekitaldia, eta adierazi zuen kontzertuak xede
solidarioa zuela. Jasoko zen dirua Madagaskarreko
Amaron’i Mania eskualdeko Garapenerako Eskola
proiektua bultzatzeko izango zela.
Kontzertuak hiru zati izan zituen: Lehenengoan gurasoek abestu zuten, bigarrenean,
Izan Izar abestaldeak eta bukatzeko bi abestaldeek elkarrekin
1.17. Elikagaien bankua, Eibar
Urtean zehar, Eibarko Udalak eta Elikagaien Bankuak antolatuta eta bertako GGKEen
eta erakundeen laguntzaz, Proegaren Eibarko ordezkaritzak bere esku hartuaizan du
hilero pertsona, familia eta kolektibo behartsuenei janariak banatzeko ardura.
13
Horretarako La Salle Isasi eta La Salle Azitain ikastetxeetan oinarrizko elikagaien
bilketa antolatu izan dute, kanpaina horri begira. Erantzuna oso ona izan da eta lote
egokiak prestatu ahal izan dituzte.
Proegako eta Tandanacuiko boluntarioak arduratu izan dirabanaketaz.
3. SUSTATU ALDIZKARIA
Maiatzean argitaratu zen Sustatu aldizkariaren 19. zk, triptiko
modura. 14.000 ale atera ziren etaGipuzkoa eta Bizkaiko La Salle
Ikastetxeetako familien artean banatu ziren eta Fundazioko lankide
eta adiskideen artean. Edizioak 2.000 euro inguruko presupuestoa
izan zuen. (Hemen doa pdf formatuan).
Aldizkarian finantzatutako proiektuen taula azaltzen da, gainera,
urteko ekonomi txostena eta burututako ekitaldien inguruko
erreportaje txikiak. Bazkide edo ongile izan nahi dutenentzako
bolante bat ere badakar.
Hau da aldizkariaren helburua: La Salle Ikastetxeetako ikasleen
familiak eta Proyde-Proega Fundazioaren partaideak jabetu
daitezela zer-nolako Garapenerako Lankidetza proiektu eta
ekitaldiak egiten diren gure GGKEari esker, horrela, hirugarren
munduaren errealitateaz jabetu daitezen.
4. TANDANACUI TALDEAK
La Salle Ikastetxeetako 14-20 urte
bitarteko gazteek osatzen dituzte talde
hauek. Bi astean behin elkartzen dira
Garapenerako Lankidetzaren inguruko
gaien gainean gogoeta egin eta jarduera
ugariak burutzeko. Hezkuntza elkarteen
sentsibilizazioan jarduten dute,
horretarako kanpaina solidarioetan parte
hartuz, informazio panelak jarriz eta
ekitaldi solidarioak burutuz, hala nola,
merkatu solidarioa, bidezko
merkataritzako produktuen salmenta,
bizkotxo solidarioaren eguna edo Elikagaien Bankuan lagunduz.
Tandanacui taldeak jardunean diraDonostiako La Sallen eta San Luis La Sallen,
Eibarren, eta Zarautzen.
5. “JENDE XUMEA” TALDEAK
2013-2014 ikasturtean abian jarri ziren zenbait ordezkaritzetan–Andoain, Bilbo,
Donostia etaZarautzen–“Jende Xumea” taldeak, nazioarteko gazte boluntariotza abian
14
jartzeko asmotan, batxilergoko azken urteetako eta unibertsitateko lehen urtetako
gazteekin edota pareko ikasketetakoekin. Tandanacui taldeen jarraipena izan nahi
dute. Aldez aurretik, 2013ko otsailean, prestatua zen “Jende Xumea” Nazioarteko
Gazte Boluntariotzarako Plana. Planak bi eskola-urtetako prestakuntza aurreikusten
du. Ondorioz, lehenengo taldeek 2015eko udan parte hartu ahal izango lukete
boluntariotza proiekturen batean
6. UDAKO BOLUNTARIOTZA PROIEKTUAK
2014ko udan boluntariotzako 4 proiektu burutu ziren: Boli Kostan 1, Bolivian 1 eta
Argentinan beste 2. Parte hartu zuten 12 boluntariok.
Boluntario guztiekin formazio bi jardunaldi egin ziren, bat martxoaren 1ean eta bestea
maiatzaren 31ean; eta irailean beste topaketa bat egin zen bizi izandako esperientziak
ebaluatzeko.
Bi egun horietako formazioa honako xedez egin zen: elkar ezagutzeko, motibazioak
partekatzeko, taldea egiteko, boluntarioen eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko
eta Proegako udako boluntarioen solidaritate konpromisoa ulertzeko moduei
buruzgogoeta partekatzeko. Bestaldetik, bilera hauetan zehaztu ahal izan ziren
proiektuetako alderdi praktikoak.
Hara hemen proiektuen eta parte-hartzaileen zerrenda:
1. ARGENTINA. MalvinasArgentinas. San HéctorValdiviesoEskola
(Iraupena: 6 aste, uztaila-abuztua)
Maria Jesus Soriano, Zaragoza-Montemolín
Izaga Tejera, Zarautz La Salle
Asier Agote, Zarautz La Salle
2. ARGENTINA. San Salvador de Jujuy. San Juan Bautista de La Salle Eskola
(Iraupena: 6 aste, uztaila-abuztua)
Agustin Lucas, Irungo La Salle
Maite Pardina, Zarautz La Salle
Idoia Azpilicueta, Donostia
3. BOLIVIA. Trinidad-Beni. La Salle Ikastetxea
(Iraupena: 4aste, uztaila-abuztua)
Olatz Ajuriaeusocoa, Bilbo Elkarbanatuz
Haizea Tapia, Beasain La Salle
Itziar Gorostiza, Sestao La Salle
4. BOLI KOSTA. Abidjan. AkwabaHarrera-etxea
(Iraupena: 4aste, uztaila)
Maite Garcia, Zaragoza Montemolin
Egoi San Jose, Donostia
Luis Peña, Alfaro La Salle-El Pilar
15
1. CordobakoMalvinasArgentinasen (Argentina), Maria Jesus, Izaga eta Asierrek
Lehen Hezkuntza ikasgeletan laguntzapsikopedagogiakoaeskaini zuten eta, gainera,
eskolan eta auzoan parte hartu zuten animazio soziokultural eta pastoralean.
2. San Salvador de Jujuy-n (Argentina), Agustin, Maite eta Idoiaklaguntza
psikopedagogiakoaeskaini zienhaurrei eta gazteei, auzoko zenbait jardueretan parte
hartuz.
3. Trinidad-Beni-n (Boliva), Olatz, Haizea e Itziarrek, zailtasun handienak zituzten
neska-mutilei lagundu zieten eskola-lanetan, eta Mocovi-ko kartzelan presoekin
antzezpen bat prestatzera iritsi ziren.
4. Abidjan-en (Boli Kosta), Maite, Egoieta Luisek gertutasuna eta maitasuna eskaini
zizkien AkwabaHarrera-etxeko haurrei.
Boluntarioek itzuleran pozik agertu ziren, bizi izan zutenagatik, jasotako harreragatik,
topaketengatik, pobreziazko errealitateetara hurbildu izanagatik, eskainitakoagatik eta ,
bereziki, jasotakoagatik, taldean izandako sintonia onagatik.
Ezinbestekotzat jo zuten hara doanaren zerbitzu eta irekitasun jarrera, bertan sortzen
diren eskakizunei erantzuteko, sarritan aurreikusitako eta prestatukoaz haraindi.
Esker ona adierazi zuten esperientzia hain aberasgarriak bizitzea ahalbideratu izan
zutenenganako, batzuentzat benetako gainditze eta sormen erronkak izan direnak eta
bizitza beste era batean planteatzera daramatzatenak, gauza gutxiagorekin eta
solidarioago izanik.
16
7. GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUAK
Hara hemen 2014 urtean Proyde-Proega Fundazioak aurrera eraman dituen lankidetza
proiektuak.Lehenengo zazpiak diru-laguntza publikoak jaso dituzte, besteak Proyde-
Proega Fundazioaren beraren funtsekin finantzatu dira. Informazioa gehiagorako ikus:
proyde-proega.org.
Izenburua Herrialdea
Diru-laguntza eman
duenErakundea Jasotakolaguntza
Proyde-Proegaren ekarpena
1
Emakumeen sustapen eta garapenosoa etaEgokieren berdintasunerakoPlana, San Marcos Departamentua
Guatemala Bizkaiko Diputazioa 2014
93.318,96 € 9.000,00 €
2 MalvinasArgentinaseko Gazteen Etxea, Cordoba
Argentina Eibarko Udala 2012 eta 2014
76.024,00 € 8.514,00 €
3 Akassatoko gazteriaren sustapen osorako laguntza
Benin
Beasaingo Udala 2012 eta Andoaingo Udala 2013
12.500,00 € 60.000,00 €
4 Pozo Coloradoko San Isidro Labrador Eskolako larrialdia
Paraguai Hondarribia eta Zestoako Udalak 2014
10.870,00 €
5 Garapenerako Eskola programa bultzatzea, Amaron’i Mania Eskualdean
Madagaskar Beasain eta Zarauzko Udalak 2014
13.112,38 € 3.000,00 €
6
Emakumeentzat Aurrezte eta Kreditu Kooperatibekiko mikrofinantza sistemaren sendotzea, Tandjilé
Txad Irungo Udala 2014 6.000,00 €
7 Filipinetako larrialdirako ekarpena
Filipinak 20.080,85 €
8 Kaleko haurrentzako Etxea, Abidjan
Boli Kosta 15.000,00 €
9 Pildestiko Lanbide Eskola Errumania 5.000,00 €
10 Babes-laguntzak, Badenya, Uagadugu
BurkinaFaso 1.500,00 €
GUZTIRA 211.825,34 € 122.094,85 €
PROIEKTUETARA BIDALIA 333.920,19 €
Hara hemen zenbait proiektuen aipamen laburra:
1. Emakumeen sustapen eta garapen osoa eta Egokieren berdintasunerako
Plana, San Marcos departamentuko hezkuntza sisteman (Guatemala)
17
Guatemalan hezkuntza sistemak emakumeen, bereziki indigenen, bazterketa eta
diskriminazioa mantendu izan du ohiturari jarraituz. Neska indigena gehienek ez dute
kalitatezko hezkuntzarik jasotzen, genero berdintasuna kontuan hartuz, beraien
eskubideak ezagutu eta erabili ahal izan ditzaten, eta giza garapen osora iritsi. Egoera
honen aurrean, Guatemalako Estatuak estrategia bat abian jarri berri du hezkuntza
sistemak bultza dezan eraginkorki emakumeen garapen osoaren sustapena eta
beraien eskubideak.
Proiektu honetako ekimenak estrategia hau ari du burutzen, esperientzia pilotu gisa,
San Marcos departamenduko bi udalerritako sei eskoletan. Gainera ekimen hau ere
aurrera eramango da Hezkuntza Ministerioko pertsonal tekniko administratiboen
bitartez departamenduko beste hamar udalerritan, zeinetan populazioaren gehiengoa
Maya-Man etniakoa den. Hau guztiau lortu nahi da hezkuntza elkarteen sentsibilizazio
kanpainaren bitartez eta Hezkuntza Ministerioko tokiko pertsonalaren trebakuntzarekin.
2. MalvinasArgentinasko Gazteen etxea (Argentina)
Eibarko Udalaren ekarpenei esker bukatzear dago Gazteen Etxearen eraikuntza,
gizarteratze eta hezkuntza tailerrekin eta topaketa-gune berri batekin.
Gogora dezagun proiektu honek baztertze sozialaren arrisku bizian dauden gazte
zaurgarrien sustapen erabatekoa lortu nahi duela.Gazteen Etxea Cordobako ingurune
gatazkatsuenetako batean kokatzen da, MalvinasArgentinas udalerrian.Proiektuak
hezkuntzaren bitartez lanaren munduan txertatu nahi ditu gazteak, batez ere auto-
enpleguaren bitartez. Horretarako guztiz beharrezkoak izango dira eskola
errefortzurako jarduerak, formazio teknikoa, lan orientabidea eta kale ingurunean
beharrezko izango duten laguntza eta sustapena.
3. Akassatoko gazteriaren sustapen osorako laguntza (Benin)
Proiektu honek aurrera jarraitzen du Andoain eta Beasaingo udalen finantzaketari
esker.Proiektua Hezkuntza Sustapenerako Programaren zati bat da eta Beningo
hegoaldeko haur eta gazteen hezkuntza-premiei eman nahi zaien erantzunetiksortu da,
batik batCotonouko ingurunetan aurkitzen den AbomeyCalavi Barrutiko Akassato
auzokoei. Proiektuari esker, bukatzear dago ikasgelen pabiloiko hirugarren solairuaren
prestaketa, Bigarren Hezkuntzako eraikinean.Solairu honen bitartez kalitatezko
hezkuntza bideratuko zaie emakumeei eta berdintasunezko sarbide laborala ziurtatuko
guztiei, jasoko duten formazioak erantzungo baitie merkatuaren eskakizunei.
4. Pozo Coloradoko San Isidro Labrador Eskolako Larrialdia (Paraguai)
Zestoa eta Hondarribiko udalen laguntzei esker aurre egin ahal izan dioguPozo
Coloradoko San Isidro Labrador Eskolako larrialdiari.
“San Isidro Labrador” ikastetxe-barnetegia, Pozo Coloradon dago kokaturik.
Paraguaiko Chaco-ko familientzat ikastetxe garrantzienetako da, askorentzat neska-
18
mutilak eskolatzeko aukera bakarra, errekurtso ekonomiko gutxiko familientzako
ikastetxea baita.
2014ko maiatzaren 12tik aurrera uholdeak kalte handiak eragin zituen eskolan. Urek
eskola osoa hartu zuen 4 ordutan. Izan ere, ez dago euste-hormarik eta uren hustubide
azkarrik. Egoera hartan, neska-mutilak eta gainontzekoak traktoretan eramanak izan
ziren inguruko kuartel militarrera eta handik beraien familietara.
Uholdearen kalteak handiak izan ziren: eskolarako bidea desegin egin zuen, kalteak
eraikinetan, etxebizitzak urez beteak, putzu beltzak gainezka eta barneko bideak ere
alperrik galduta. Larrialdi proiektuari esker konpondu ahal izan da ia guztia.
5. Garapenerako eskola programa bultzatzea Amaron’i Mania eskualdean
(Madagaskar)
Proiektua Amaron’i Mania nekazal inguruko eskualdean garatzen ari da, Ambositrako
Barrutiko Andina, Ivony eta Ambatomifanongoa herrixketan. Madagaskarreko uharteko
erdialdeko haran eta goi-ordokietako isurialdeetan kokatutako nekazal ingurua da,
arroz-sail ugari dituena.
Proiektu honen bitartez aurreko urteetan “Garapenerako Eskola” programako ekintzei
jarraipena ematen ari zaie, modu osagarrian. Horrela, Elizbarrutiko Hezkuntza
Katolikoko, DIDEC-eko, inguru horretako nekazal eskolen sareko haur guztientzako
hezkuntza-kalitatea eta eskolara joan ahal izatea bermatzen ari dira. Horretarako,
honako ekintza zehatz hauek ari dira burutzen:
- Eskolako azpiegituren eta zerbitzuen hobekuntza Ambatomifanongoako eskolan, lau
ikasgelaz osatutako eraikin bat eraikiz eta horien ekipamendua eta komunak.
- Isolatuta eta inkomunikatuta dauden Andina eta Ivony nekazal inguruetako herrixkak
eta Sahamiandonakako eskola lotuko duen pista egiten, inguru horietako haurrak
eskolara joan daitezen.
6. Emakumeentzat Aurrezte eta Kreditu Kooperatibekiko mikrofinantza
sistemaren sendotzea (Txad)
Emakumeen promozio eta garapen integrala eta mikrofinanziazio sistema sendotzea
Aurrezki eta Kreditu Kooperatibekin, pobreziaren aurkako borrokarako lanabes gisa,
Txaden Irungo Udalak proiektuaren bigarren faseari laguntza eskaintzen jarraitu du.
Pobreziaren aurkako dinamika orokorraren baitan, proiektuak Tandjile inguruko
populazio gutxietsiei baliabideak eskaintzen jarraitu nahi du, premia handiko beharrei
aurre egin diezaien eta bizi-baldintzak hobeagotu. Jarraipena eman zaio eta sendotu
egin da tokiko bazkideak, Laï-ko elizbarrutiko GKEak, BELACD, 2009an hasi zuen
mikrofinantza programari, orain emakumeentzakomikrokredituetan arreta jarriz.
8. Kaleko haurrentzako “Akwaba” Harrera-etxea. Abidjan (Boli Kosta)
Proyde-Proega Fundazioak Akwaba Harrera-etxearen funtzionamendua sostengatzen
jarraitzen du. Bere funtsekin eta erakunde pribatuen ekarpenekin Harrera-etxearen
19
funtzionamendugastuen zati bat bere gain hartzen du eta azpiegituren hobekuntzan
ere laguntzen du zentroak zerbitzu hobea eskain dezan.
Akwaba Harrera-etxeak kalean jasotako mutilei eta auzoan eskolatu gabe dauden
neska-mutilei, gizarte baztertze arriskuan direnei, aholku eraginkorra, eskolatze egokia
eta bizi egitasmoa eskaintzen die, gizarteratzea eta familian integratzea ahalbideratuz.
Lauzpabost urtez egon ohi dira egoitzan. Urte horietan familiara berriro itzultzea
prestatzen da.
Akwaba zentroak sare moduan lan egiten jarraitzen du Abidjaneko haurren alde
diharduten beste erakundeekin, arrisku egoeren prebentzioan.
8. ERANTZUKIZUN SOZIO-KORPORATIBOA (ESK)
Proyde-Proega Fundazioak garapen global solidarioak eskatzen duen lankidetza
ekonomikorako ildo serio eta eraginkorra eskaintzen die enpresa eta erakundeei.
Proiektuak finantzatzeak egiazko globalizazioa burutzen lagundu egiten du, garapen
solidarioaren bitartez.
2014an zehar sendotu egin da alor hau, zerbitzu honetan diharduen boluntario bati
esker. Egungo egoera ekonomikoa ez da emaitza handiak lortzeko unea, bai ordea
ezagutzera emateko eta ereiteko. Proyde-Proegari laguntzen jarraitzen dioten enpresa
gehienek anonimatuansegitzea eskatzen dute. Berriztatu egin duguAUSOLAN Enpresa
Taldearekin izenpetua dugun lankidetza hitzarmena.
9. ERAGIN POLITIKOA
Azken urte honetan esku hartu dugu gutxi garatutako lurraldeen pobrezia eragiten
duten egiturak aldatzeko egin diren ekitaldietan, bai Euskadin bai Estatu mailan. Lan
hau partaide garen koordinakundeetako batzordeen bitartez egin ohi dugu
Adibidez Proyde-Proegak parte hartu du Euskadiko GGKE Koordinakundeak antolatu
duen “Mundu zabala,errealitate anitz” programan.
10. BESTE GGKE-KIKO HARREMANAK
Proyde-Proega Fundazioak solidaritate sare hauetan hartzen du parte:
ARLEPeko (Espainia eta Portugal) salletar GGKEen koordinaziorako
batzordean.
RELEMeko (Europa, Ekialde Hurbila eta Egipto-Sudan) salletar GGKEen
koordinaziorako batzordean.
Euskadiko GGKEen Koordinakundean.
20
REDES sarearen Koordinakundean (Garapen Solidariorako Erakundeen
Sara), bereziki Gipuzkoan.
Lankidetza eta Garapenerako udal plataformetan (Donostia-Eibar-
Zarautz).
Euskadiko Pobrezia Zero.
Lankidetza hitzarmenak eginak ditugu zenbait asoziazio eta GGKEekin
(Proyde, Elkarbanatuz, Emauseko Traperoak, Caritas Gipuzkoa).
top related