animalien bizi funtzinoak
TRANSCRIPT
ANIMALIEN BIZI FUNTZINOAK
ANIMALIEN BIZI FUNTZINOAK Animaliak bizitzeko funtzio desbardinak betetzen
dabez:
Elikagaiak lortu eta hartu egiten dabez. Arnasa hartzen dabe. Euren gorputzatik elikagaiak banandu egiten dira. Hondakinak kanporatzen dabez.
ELIKADURA Animaliak bizitzeko, beste izaki bizidunez
elikatzen dira. Baita uraz ere! Animalia mota bakoitzak gorputzeko atal
desbardinak erabilten dabez elikagaiak lortzeko, a.b. kamaleoiak mihi luzea.
Jaten daben elikagaia kontutan izanda, hiru talde desbardinak osotu ahal dira:
Bedarjalea Okelajalea Orojalea
BEDARJALEAK Landarez elikatzen diran animaliak dira .
Hagin zorrotzen bidez bedarra apurtu egiten dabe eta hagin zapalen bidez mamurtu eta ehiotu egiten dabe.
Hausnarkariak: Bedarra oso azkar ebagi eta irensten dabe sabel zorroko zaku handia ondo betetu arte. Gero, lasai dagozanean, zaku handiak, ahora bidalten dau janaria berton ondo ehoteko. Hausnarkari batzuk honek dira: behia, ardia, oreina…
Beste bedarjale batzuk, txoriak a.b. ez dira hausnarkariak, beste aparatu bat dauke.
HAUSNARKARIEN LISERIKETA APARATOA
BEDARJALEAK
OKELAJALEAK Animalia honek letagin zorrotzak eta hagin
txikitzaileak daukez haragia eta hazurrak ondo txikitu eta irensteko.
Okelajaleak normalean oso arin egiten dabe korrika beste animalia batzuk harrapatzeko, adibidez gepardoa edo puma…
OKELAJALEAK
OROJALEAK Landare zein okela jaten daben animaliak orojaleak
dira.
Gizon eta emakume batzuk belarjale izatea erabakiten dabe eta begetarianoak deitzen doguz.
OROJALEAK
ARNASKETA Animaliak arnasa egiten dabe: euren ingurunetik
oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatzen dabe. Animalia batzuek oxigenoa airetik hartzen dabe, eta beste batzuek, uretatik.
Animaliak arnasketa mota desbardinak dauke: Trakea arnasketa Zakatz arnasketa Birika arnasketa Narruazal arnasketa
ZIRKULAZIOA
Pertsonak moduan, animaliak ere zelulaz osotuta dagoz eta elikadura eta oxigenoa behar dabez.
Ornobako sinpleenetan hau dana zabalduz egiten da, ez dabe ezer behar garraioa egiteko. Beste animalia konplexuagoetan likido bat behar da gorputzean zehar ibilteko.
Zirkulazio sistemak ere espezie bakoitzarako bereziak izango dira
ZIRKULAZIOA
Arrainak oso bihotz sinplea dauke, aurikula eta bentrikulu bakarrekoa (A). Narrastiak, ostera, hiru barrunbeko bihotza dauke, bi aurikulaz eta bentrikulu bakar batez osatuta (B). Bentrikulu horretan odol oxigenatua eta oxigenatu gabea nahasten dira. Azkenik, hegaztiek eta ugaztunek lau barrunbeko bihotza dute, bi aurikula eta bi bentrikulurekin (C). Bihotz horietan ez da odol-nahasketarik gertatzen.
IRAITZ APARATUA
Gorputzean sortutako hondakinak kanporatu egin behar dabe. Hau iraitz aparatuaren bitartez egiten dabe.
Ornogabe batzuek ez dabe iraitz organo bereziturik eta euren hondakinak gorputzean zehar iraizteko gaitasuna dabe.
Animalia gehienek dabe iraizte sistema bereziren bat, hodi txiki bakar batez osaturiko sistema, besterik ez bada.