“eg.13 polloe” hiri antolamenduko plan berezia -182 ......2019/02/13 · egilea marcial de...
TRANSCRIPT
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-182-
SAN PRUDENTZIO, 243 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Prudentzio, 243.
Espedientea 198-2.
Obra-zuzendariaDiego Iturralde, eraikitzailea. (San Ignazio 109-113an Yturralde ageri da)
Egilea Diego Iturralde.
Sustatzailea Eskatzailea Diego Iturralde.
Kronologia 1927-urtarrila.
Ehorzketa-mota Hilobi bakuna burualdearen garapen bertikalarekin.
MaterialaKareharria. Gurutzadurako plakan eta hildakoen erregistroan marmola.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
Arkitektura Erdi Aro berrikoa.
Eskultura
Hilarriak erremate trilobulatuko besoak dituen gurutzea du. Haren barruan lore-motibo bat dago gordeta, paradisuko irudi gisa. Gurutzaduran Kristoren aurpegia duen medaila handi bat dago. Kristok arantza-koroa du eta etsia dago.
Beirateak eta forja
Beste batzuk
Babes-maila Oinarrizkoa.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-183-
SAN PRUDENTZIO, 251 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Prudentzio, 251.
Espedientea 198-2.
Obra-zuzendaria Hijos de M. de Aguirre, marmolariak.
Egilea Hijos de M. de Aguirre, marmolariak.
Sustatzailea María Valdelomar.
Kronologia 1923-02-21.
Ehorzketa-mota Hilobi bakuna burualdearen garapen bertikalarekin.
Materiala Kareharri gorria hilarrian eta grisa lauzan. Marmola.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
Muñoz Ortiz, enpresaburu aberatsa. Bere aitak dirutza egin zuen Ameriketan eta biek egin zituzten irabazi asmorik gabeko lanak.Muñoz Ortizek, 1916an, Villarobledoko antzokia eraiki zuen, Albacete probintzian. 1920an ‘Overland’ sozietatea sortu zuen, bere seme Ortiz Valdelomarrekin batera marka horretako automobilak saldu eta alokatzeko.
Arkitektura Hilarri bakun monolitikoa.
Eskultura
Ereñoko kareharri gorria elementu apaingarri eta arkitektoniko gisa erabili da XX. mendearen erdira arte. Marmol zurizko gurutze bakuna, besoetan eta oinarrian forma biribilduak dituena.
Beirateak eta forja
Beste batzuk
Babes-maila Oinarrizkoa.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-184-
SAN PRUDENTZIO, 257-259 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Prudentzio, 257-259.
Espedientea 197-3.
Obra-zuzendaria T. Altuna.
Egilea T. Altuna.
Sustatzailea Aita karmeldarrak / Eskatzailea Tomás Altuna
Kronologia 1923-01-18.
Ehorzketa-motaPanteoia. Burualdearen garapen bertikala, zabalera guztia hartuta.
Materiala Kareharria. Marmola.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
Arkitektura Klasizismoa.
Eskultura
Esparru klasiko batek jasotzen du Simón Stock Karmengo Andre Mariaren eskapularioa jasotzen irudikatzen duen eszena.Harmailadiak, burualdearen zabalera guztia hartuz eta gainean aipaturiko eszena duela, Karmelo mendia irudikatzen du, erlijio-ordena sortu zen lekua.
Beirateak eta forja
Beste batzuk
Babes-maila Ertaina.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-185-
SAN PRUDENTZIO, 273 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Prudentzio, 273
Espedientea 2316-1
Obra-zuzendaria Seguruenik bat etorriko da egilearekin.
Egilea T. Altuna, marmolaria.
Sustatzailea Domenech / Eskatzailea Tomás Altuna.
Kronologia 1926-07-14
Ehorzketa-mota Jasodura txikiko lauza.
Materiala Kareharria. Marmola. Errematxe nikeleztatuak.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
Arkitektura Klasizismoa.
Eskultura
Agertoki harritsuan Aingeru jagolea ageri zaigu zuhaitz-enborreko gurutzearen ondoan Piztuera iristeko zain. Huntzak gora egiten du gurutzaduraren besora iritsi arte.
Beirateak eta forja
Beste batzuk Marmolezko lauza mehea lauzaren gainean.
Babes-maila Oinarrizkoa.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-186-
SAN PRUDENTZIO, 296 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Prudentzio, 296
Espedientea Polloeko artxibategia.
Obra-zuzendaria Seguruenik bat etorriko da egilearekin.
Egilea Altuna, marmolaria.
Sustatzailea Manuel Urrecha Bergareche.
Kronologia 1923-04-07.
Ehorzketa-motaHilobia. Hilobi-lauza altuera txikian. Burualdearen garapen bertikala.
Materiala Kareharria. Marmola.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
María de las Mercedes de Arriola y Moyua, Urrecharen alargunak, Rocaverdeko markesa titulua jaso zuen 1930eko abenduan bere ama, Emilia de Moyúa y Alzaga, Adarraga y Emparán andrea hil ondoren.
Arkitektura Klasizismoa.
Eskultura Apaindura kendutako gurutzea, ornamentu-elementu bakarra.
Beirateak eta forja
Beste batzuk
Babes-maila Oinarrizkoa.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-187-
SAN PRUDENTZIO, 309 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Prudentzio, 309.
Espedientea 2316-5.
Obra-zuzendaria Bonifacio Eguren, marmolaria.
Egilea Bonifacio Eguren, marmolaria.
Sustatzailea Ambrosio Santa Victoria.
Kronologia 1927-27-12.
Ehorzketa-mota Hilobi bakuna burualdearen garapen bertikalarekin. Bornatua.
Materiala Kareharria. Granitoa titulartasun-plakan. Errematxe herdoilgaitzak.
Kontserbazio-egoera Ona. Granito beltza egungo grabatuarekin.
Pertsona garrantzitsua 1
Arkitektura Neogotikoa.
Eskultura
Katedral handietako arkitekturaren bertsio sinplea. Hilarriaren errematea arku-forman mundu zerutarra irudikatuz, eta haren gainean zirkuluaren irudiari lotutako gurutze bakuna, bizitzaren zuhaitzaren irudia.
Beirateak eta forja
Beste batzuk
Babes-maila Oinarrizkoa.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-188-
SAN PRUDENTZIO, 364 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Prudentzio, 364
Espedientea 2316-8
Obra-zuzendaria Eulogio González.
Egilea Eulogio González.
Sustatzailea Germán Parra / Eskatzailea Eulogio González.
Kronologia 1929-06-19.
Ehorzketa-motaHilobia. Lauza altuera txikiko zokalo gainean. Burualdearen garapen bertikala. Bornatua.
Materiala Marmola.
Kontserbazio-egoera Kareharria. Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
Arkitektura Klasizismoa.
Eskultura
Barrokismoa ahalik eta elementu-kopuru handiena biltzeko interesaren eszenan, mezua hilobira hurbiltzen direnei iritsiko zaiela bermatuz.
Beirateak eta forjaErrematean flameroak dituzten sekzio laukizuzeneko pibote bakunak, erronbo eran jarritako tirante bidez lotuta.
Beste batzuk
Babes-maila Ertaina.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-189-
SAN PRUDENTZIO, 376 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Prudentzio, 376
Espedientea Polloeko artxibategia.
Obra-zuzendaria
Egilea Ez dago sinadurarik monumentuan.
Sustatzailea Ángel Ciriza.
Kronologia1928-05-25ean erosi eta, estiloaren arabera, orduan hasi zen eraikitzen.
Ehorzketa-mota Hilobia. Hilarria altuera txikian. Burualdearen garapen bertikala.
Materiala Kareharria. Marmola. Metala grafiarako. Brontzea errematxeetan.
Kontserbazio-egoera
Pertsona garrantzitsua 1
Ángel Ciriza, 1912an sortutako ‘Ángel Ciriza y Cía’ sozietatekoa, izotz-fabrikazioarekin lotutako enpresakoa. Haren negozioak arrantzaren ingurukoak ziren. Hala, albistea izan zen Aberdeeneko ontzioletan bi arrantza-ontzi motordun erosi izana.
Arkitektura Klasizismoa.
Eskultura Gurutzea moztuta, elementu apaingarririk gabe.
Beirateak eta forja
Titulartasunaren eta hileta-lauzan idatzitako gainerako hildakoen grafia metalezkoa eta erliebe altukoa da. Lehenagoko hildakoena txertatuta dago, eta letraren bat falta da.
Beste batzuk
Babes-maila Oinarrizkoa.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-190-
SAN SEBASTIAN, 001 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Sebastián, 001 (Obra-espedientea San Laurendi A-n dago)
Espedientea 187-4
Obra-zuzendaria Benito Olasagasti.
Egilea Ez da zehaztu espedientean.
Sustatzailea José Urquiza.
Kronologia 1884-10-20.
Ehorzketa-mota Burualdearen garapen bertikaleko hilobia.
Materiala Hareharria. Marmola. Brontzezko errematxeak.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
Federico Olivánek olio-, ardo- eta ale-salerosketan aritzen zen. Manuel Oliván Samperrekin elkartu zen (1894) eta Idiakez kaleko 3an zuten egoitza (1898).
Arkitektura Neogotikoa.
Eskultura
Memento Mori. Sega hortxe dago eta gure denbora noiz agortzen den erabakitzen du, kandela moztuak bezala. Une hori iristean, arimak hegan egingo du, hemen irudikatutako tximeletak bezala, Gurutzeak isurtzen duen salbamenduaren argirantz.
Beirateak eta forja
Beste batzukInprimategikoaren gisako grafia, monumentuaren estiloarekin loturarik gabe.
Babes-maila Ertaina.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-191-
SAN SEBASTIAN, 008-010 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Sebastian, 008-010
Espedientea 191-5
Obra-zuzendaria Domingo Eceiza, obra-maisua.
Egilea Aguirre, Hijos de Marcial de Aguirre, marmolariak.
Sustatzailea Manuel Lizarríturry Echarri.
Kronologia 1904-04-19.
Ehorzketa-mota Hilobia. Zokalu altu mailakatua erdiko lauzarekin. Hesitua.
Materiala Kareharria. Marmola. Burdina.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
Manuel, industrialaria, J.M. Rezola y Cía zementu enpresako bazkidea. Lizarriturry y Rezola Ibaeta auzoko produktu kimikoen enpresaren sortzailea izan zen Jose Antonio Rezolarekin batera. Bere produktua, ‘Lagarto’ xaboia, merkatuan dago 1915az geroztik. Marka hura Pedro Antequera Azpiri enpresako zuzendari artistikoak 1925ean diseinatutako kartelaren motiboa izan zen. Adi-adi zegoen musker berde bat zen iragarlea.
Arkitektura Klasizismoa.
Eskultura Apaindurarik gabeko gurutze batek markatzen du hilobi-eremua.
Beirateak eta forja Katebegi sendoek lotzen dituzte piboteak.
Beste batzuk
Babes-maila Ertaina.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-192-
SAN SEBASTIAN, 012-014 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Sebastian, 012-014
Espedientea 187-1.
Obra-zuzendaria Domingo Eceiza eta Manuel Urcola, obra-maisuak.
Egilea Domingo Eceiza eta Manuel Urcola /
Sustatzailea
Beltrán Barés/ 1940an, Francisco Luzuriagak erosi zuenean, hobi komunera pasatu zen, eta Altunaren pitxerra eta plaka gehitu zituen.
Kronologia 1881-08-6.
Ehorzketa-mota Hilobi-Kapera. (Aldamenetan irekita. 4,28 m2)
Materiala Kareharria. Marmola. Burdina.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
B. Barés, frantsesa, 1827an iritsi zen Medinacelitik gure hirira. Grosen pattar- eta likore-fabrika bat zuen industrialaria.Francisco Luzuriaga Besné Hermenegildo Luzuriaga Olasagastiren semea. Biak irakasleak.
Arkitektura Hisorizismoa.
Eskultura Ekialdeko inspiraziokoa.
Beirateak eta forja
Obran burdina txertatzea Manuel Urcolaren eskutik etorri zen. Manuel Urcola eraikuntzarako, hemen apainketarako, burdinazko piezak egiten zituen industria baten buru zen.
Beste batzuk Monumentuaren estiloarekin bat datorren grafia.
Babes-maila Berezia.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-193-
SAN SEBASTIAN, 021-023 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Sebastian, 021-023
Espedientea 187-5.
Obra-zuzendaria José Mª Múgica, obra-maisua.
Egilea Marcial de Aguirre, eskultorea.
SustatzaileaJ.T. Garayalde eta J.Mª Izaguirre / Eskatzailea Aguirre. Gaur egun Dominguez Vizcaíno
Kronologia 1885-08-24.
Ehorzketa-mota Bi hilobi altuera txikiarekin. Burualdea erdian.
Materiala Marmola. Marmol beltzezko lauzak egungo berrikuntzan.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
Arkitektura Neoklasikoa.
EskulturaErromatarren hilarrietatik hartutako ideia da. Argitan Piztuera bilatzen duen arimaren sinboloa da tximeleta.
Beirateak eta forja
Beste batzuk
Babes-maila Ertaina.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-194-
SAN SEBASTIAN, 022-026 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Sebastian, 022-026
Espedientea 187-3.
Obra-zuzendaria Benito Olasagasti Irigoyen, obra-maisua.
Egilea Ez da zehaztu espedientean.
Sustatzailea Eizaguirre familia.
Kronologia 1883-10-10.
Ehorzketa-mota Kapera. (6,27 m2)
Materiala Kareharria. Beirate beruneztatuak. Burdina.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1Calisalvo Eizaguirre familia, Satrústegui familiarekin batera, itsas garraioari lotuta dago Compañía Trasatlántica izenekoan.
Arkitektura Klasizismoa.
Eskultura
Elementuak definitzen duten estiloaren barruan. Arku bikien Erdi Aroko irtenbidea baoetarako. Erremateko gurutzeak, koroek eta hil-jantziak bere hileta-izaera adierazten dute.
Beirateak eta forja
Beirate beruneztatuak tonu urdin, anbar, berde eta granateetan.Motibo geometrikoek inguratzen dute Doloretako Andre Maria eta Jesusen Bihotza hartzen dituen orla. Atean burdinazko lana, estiloarekin bat datorrena.
Beste batzukBurdinazko plakan grabatutako grafia, urre kolorekoa. Antzinako errematearekin.
Babes-maila Berezia.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-195-
SAN SEBASTIAN, 025-027 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Sebastian, 025-027
Espedientea Lokalizatu gabea.
Obra-zuzendaria Altuna.
Egilea Altuna.
Sustatzailea Conde Repiso familia
Kronologia 1970. Data diskoan.
Ehorzketa-motaHilobia. Bi hilarri garapen bertikaleko paramentuak zabalera osoan hartuta.
Materiala Kareharria.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
Manuel Conde Txurruka kaleko 6an kokatutako Internacional liburutegiaren buru. Juan Repiso Condek sortu zuen. 1917an ‘Hermes’ euskal aldizkariaren banatzaile gisa ageri zen.
Arkitektura Neoerregionalismoa.
Eskultura
Disko-formako hilarria. Euskal hilobi-monumentutik berreskuratu dute sinbolo apaingarriekin batera. 20ko hamarkadako urteetatik ikertu dute erregionalismoarekin.
Beirateak eta forja
Beste batzuk Euskal ereduzko grafia.
Babes-maila Oinarrizkoa.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-196-
SAN SEBASTIAN, 029-033 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Sebastian, 029-033
Espedientea 187-4.
Obra-zuzendariaKidetasuna eta kronologia kontuan hartuta José de Goicoari esleitu zaio.
Egilea
Sustatzailea Pablo Brunet Berminghan.
Kronologia 1884
Ehorzketa-mota Kapera. (17,83 m2)
Materiala Hareharria. Beirate beruneztatuak. Teila berriko estalkia.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1Brunet familiak XVIII. mende bukaeratik izan du merkataritza-jarduera Donostian. Oriako kotoi-industria nabarmendu zen.
Arkitektura Erdi Aro berrikoa.
Eskultura Andre Maria Errukizkoaren irudia hartu dute multzo-buru gisa.
Beirateak eta forja
Beirate artistikoak diseinu geometrikoekin. Aniztasun kromatikoaren ondorioz -berdea, anbarra, urdina-, argitasun handiko barrualdea sortzen dute.
Beste batzuk
Babes-maila Berezia.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-197-
SAN SEBASTIAN, 037-039 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Sebastian, 037-039
Espedientea Espediente lokalizatu gabea.
Obra-zuzendaria
Egilea Ez dago sinadurarik monumentuan.
Sustatzailea Rezola Arín familia
Kronologia1956ko ekainean erositakoa. Estiloa kontuan hartuta, orduan hasiko ziren lanak.
Ehorzketa-motaPanteoi mailakatua erdiko lauza nabarmenarekin. Burualdeak hilobiaren zabalera osoa hartzen du.
Materiala Kareharria.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
Bernardo Rezola, José María Rezola ‘Cementos Rezola’ enpresaren sortzailearen semea. Bernardok eta bere anaia Jose Ricardok bultzada handia eman zioten industriari. Fermín Rezola Bernardoren semeak jarraipena eman zion enpresari.
Arkitektura Vatikanoko II. Kontzilioaren ondoren sortutako arkitektura.
EskulturaErliebezko gurutze handia motibo apaingarririk gabeko paramentu gainean.
Beirateak eta forja
Beste batzuk
Babes-maila Oinarrizkoa.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-198-
SAN SEBASTIAN, 038 HILOBIA
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Sebastian, 038
Espedientea 198-2.
Obra-zuzendaria
Egilea Tomas Altuna, marmolaria.
Sustatzailea Juliana Beguiristain Altuna Fermín Arcelusen alargunaren familia.
Kronologia 1923-08-3.
Ehorzketa-mota Panteoi altxatua, burualdearen garapen bertikalarekin.
Materiala Kareharria. Marmola.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
Fermín Arcelus Arregui, hargina eta kontratista. Bere lantokitik atera ziren Polloeko aurrenetako hilobiak. 1888an hil ondoren, Juliana bere emazteak jarraitu zuen negozioaren buru eta, 1890ean, Tomás Altuna kontratista eta marmolaria elkartu zitzaion ezkontza bidez. 1920an Rafael Arcelus Beguiristainen enpresa azaldu zen.
Arkitektura Klasizismoa.
EskulturaMonumentuaren buruan Kristo etzanaren bustoa dago. Lauzan hustuketa egin da gurutze-forman.
Beirateak eta forja
Beste batzuk .
Babes-maila Oinarrizkoa.
“EG.13 POLLOE” Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Dokumentua: “2 Hirigintza Arauak” – Testu Bategina. 2018ko ekaina-199-
SAN SEBASTIAN, 046
Hilobiaren irudia Kokapen-planoa
Kokapena San Sebastian, 046
Espedientea 188-3
Obra-zuzendaria Basilio Brosa e Hijos.
Egilea Basilio Brosa e Hijos.
Sustatzailea Murga familia. Gaur egun ondorengoak.
Kronologia 1889-10-12.
Ehorzketa-motaHilobia bi isurkiko lauzarekin eta burualdearen garapen bertikalarekin.
Materiala Marmola. Kareharria.
Kontserbazio-egoera Ona.
Pertsona garrantzitsua 1
Arkitektura Erromantizismoa.
EskulturaMendi harritsu baten gainean, hondamendia irudikatuz, huntz-adar bat hazten ari da gurutzerantz edo salbamenerantz.
Beirateak eta forja
Beste batzuk Umearen irudia andre maria modernoarekin.
Babes-maila Ertaina.