bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

23
Interbentzioa UD. 1.- Plaka bakterianoaren eliminazioa Aho barruan, txantxar eta gaixotasun periodontalaren oinarria bakterioak dira. Bakterio horiek aho barruan estruktura berezi batean antolatzen dira, hala nola, plaka bakterianoa. Plaka bakterianoa, berez, adesiboak diren sustantzia kimiko desberdinen sarea da, non bakterioak itsatsi, babestu, bizi eta ugaltzen diren. Aho barrunbeko mikroflorak mikroorganismo barietate oso ugaria du, eta gaur egun dakigu infekzio gehienetan parte hartzen duen flora mistoa dela, hau da, aerobio (oxigenoa behar dute bizitzeko) eta batez ere, anaerobioak (ez dute oxigenoa behar) diren bakterioak izaten dira ahoan sortutako infekzioen arduradun. Hori dela eta, ezin da antibiotiko espezifiko bat erabili. Gainera, ezin da kendu kolutorioen (enjuage) bidez bakarrik, eta era mekanikoak ezinbestekoak dira kendu ahal izateko. Normalean, plaka bakterianoa hortzen gainazalean sortzen da, zepillatu ondoren ordu gutxitan. Lehenik eta behin pelikula adkirida izeneko film bat itsasten da hortzen gainazalean, garbitu ondoren minutu gutxira; bertan listuan dauzkagun proteina batzuk (listu glukoproteinak) eta bakterioak sortzen dituzten polisakarido extrazelularrak jartzen dira. Ondoren, 2 ordutara gutxi gora behera, lehenengo bakterioak itsatsi egiten dira. Gauez azkarrago itsasten dira. Horregatik, ezinbestekoa da plakaren eliminazioa ahoan sortzen diren gaixotasun nagusiak prebenitu ahal izateko. Horretarako plaka kontrolatzeko 2 metodo erabiltzen dira nagusiki: -Kontrol mekanikoa: plaka modu fisikoan kentzeko. Hortz eskuila: hortz-gainazal oklusal, bestibular eta lingualak /palatinoak garbitzeko. Hortz haria: hortz-gainazal interproximalak garbitzeko. Metodo konplementarioak/ auxiliarrak. 1

Upload: iralekontsultazerbitzua

Post on 18-Jan-2017

315 views

Category:

Education


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

UD. 1.- Plaka bakterianoaren eliminazioa

Aho barruan, txantxar eta gaixotasun periodontalaren oinarria bakterioak dira. Bakterio horiek aho barruan estruktura berezi batean antolatzen dira, hala nola, plaka bakterianoa. Plaka bakterianoa, berez, adesiboak diren sustantzia kimiko desberdinen sarea da, non bakterioak itsatsi, babestu, bizi eta ugaltzen diren.

Aho barrunbeko mikroflorak mikroorganismo barietate oso ugaria du, eta gaur egun dakigu infekzio gehienetan parte hartzen duen flora mistoa dela, hau da, aerobio (oxigenoa behar dute bizitzeko) eta batez ere, anaerobioak (ez dute oxigenoa behar) diren bakterioak izaten dira ahoan sortutako infekzioen arduradun. Hori dela eta, ezin da antibiotiko espezifiko bat erabili.

Gainera, ezin da kendu kolutorioen (enjuage) bidez bakarrik, eta era mekanikoak ezinbestekoak dira kendu ahal izateko.

Normalean, plaka bakterianoa hortzen gainazalean sortzen da, zepillatu ondoren ordu gutxitan. Lehenik eta behin pelikula adkirida izeneko film bat itsasten da hortzen gainazalean, garbitu ondoren minutu gutxira; bertan listuan dauzkagun proteina batzuk (listu glukoproteinak) eta bakterioak sortzen dituzten polisakarido extrazelularrak jartzen dira. Ondoren, 2 ordutara gutxi gora behera, lehenengo bakterioak itsatsi egiten dira. Gauez azkarrago itsasten dira.

Horregatik, ezinbestekoa da plakaren eliminazioa ahoan sortzen diren gaixotasun nagusiak prebenitu ahal izateko. Horretarako plaka kontrolatzeko 2 metodo erabiltzen dira nagusiki:

-Kontrol mekanikoa: plaka modu fisikoan kentzeko. Hortz eskuila: hortz-gainazal oklusal, bestibular eta

lingualak /palatinoak garbitzeko. Hortz haria: hortz-gainazal interproximalak

garbitzeko. Metodo konplementarioak/ auxiliarrak.

-Kontrol kimikoa: plakako bakterioen adhesioa eta proliferazioa murrizteko baliogarria da, besteak beste.

1

Page 2: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

Kontrol mekanikoa

Hortz-eskuila eta metodo auxiliarren erabileraren bitartez plaka bakterianoa era fisikoan kentzea da. Zenbat eta eskuila hobeto erabili, orduan eta plaka gehiago kenduko dugu; hortaz, ez da hain inportantea eskuil ona edo txarra izatea (nahiz eta garrantzitsua izan), baizik eta berau ondo erabiltzea, teknika ona erabiliz, iraupen eta frekuentzia egokiekin. Horretarako ezinbestekoak dira:

Pazientearen jakituria. Pazientearen interesa. Objektibo errealak aplikatu.

Kontrol mekanikoa hortz-eskuilaren bidez egiten da nagusiki, dentifrikoen laguntzarekin. Gainera, askotan ezinbestekoak dira hortz-haria eta beste metodo auxiliar batzuk.

Hortz-eskuilakGaur egun badakigu ez dela oraindik eskuil ideala existitzen.

Nahiz eta forma, tamaina eta material desberdinak izan, ez dago hortzen gainazal guztietan plaka eliminatzen duen eskuilarik.

Dena den, badaude kontuan hartu beharreko eskuilen ezaugarri batzuk eskuil aproposena aukeratzeko orduan:

– Zuntzek sintetikoak izan behar dute, inoiz ez naturalak.– Zuntzek punta borobila izan behar dute, ehunetan lesioak

saihesteko. – Zuntzak gogortasun mailaren arabera sailka daitezke.

Horrela, zuntz bigunak (diametroa: 0,17 mm), medioak (diametroa: 0,30 mm) eta gogorrak (diametroa: 0,35 mm). Normalean, zenbat eta zuntzen luzera txikiagoa izan orduan eta gogorragoak izango dira, eta alderantziz. Eskuil bigunak (gaixotasunaren bat dagoenean) edo medioak (paziente osasuntsuetan) gomendatu behar ditugu, eta ez gogorrak (ehunetan lesioak eragin ohi dute).

– Eskuilaren buruak edo zati aktiboak txikia izan behar du, ahoko leku guztietara modu errazean sartu ahal izateko.

– Diseinuak ergonomikoa izan behar du.– Ez du hezetasunik zurgatu behar.– Mantentzeko eta garbitzeko erraza izan behar du. – Eskuila aldatu behar da beti zuntzak okertzen direnean, hau

da, zuzenak ez daudenean (2-3 hilabete, erabiltzen den teknikaren eta eskuilaren gogortasunaren araberakoa -- zuntzak gogorrak badira gehiago iraungo dute -- ).

Eskuil elektrikoa: Ikerketen arabera, ez da ohiko eskuila baino eraginkorragoa,

betiere ohiko eskuila teknika egokiarekin erabiltzen bada. Beraz, gomendatu ahal izango dugu paziente berezi batzuei: haurrei,

2

Page 3: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

motibazio gutxi duten pazienteei eta mugitzeko trebetasun gutxiko pazienteei.

Eskuilatze teknikakTeknika ugari daude, baina ez dago teknika bat besteak baino

hobea dela ondorioztatzen duen ebidentzia zientifikorik. Beraz, garrantzitsua da paziente bakoitzak hobeto aplikatzen duen teknika erabiltzea, orden zehatz batekin (gainazal guztiak garbitzen dituela ziurtatzeko), iraupen eta frekuentzia egokiekin (gutxienez 3 minutu, eta gutxienez egunean bitan), eta hortz eta hortzoietan lesioak eragin gabe.

Eskuilatze prozezuaren sistematika/ ordena:

1. Gainazal bestibularrak.2. Gainazal palatinoak /

lingualak.3. Gainazal oklusalak.4. Gainazal interdentarioak.

Esan bezala, teknika mota desberdinak daude, eskuilaren zuntzak hortzaren gainean egindako mugimenduaren arabera:

- Teknika horizontalak: ez dira oso erabilgarriak, aplikatzeko errazak badira ere, oso traumatikoak baitira. - Bibrazio-teknikak: Stillman eta Bass-en teknikak. Erabilienak dira, beraz, unitate didaktiko honetan ikusiko ditugun bakarrak dira. - Teknika bertikalak: Stillman eta Bass-en teknika

modifikatuak.

Stillman-en teknikaOso teknika klasikoa da. Eskuila hortzaren eje

longitudinalarekiko era perpendikularrean jartzen da hortzoiaren kontra eta zentzu intzisalean/oklusalean eramaten da behin eta berriro. Mugimendua erratz batekin egiten denaren antzekoa da.

Indikazioa: periodonto osasuntsuetan bakarrik gomendatu behar da.

Abantaila: Oso erraza da. Ez da traumatikoa.

Desabantaila: Ez du hainbeste plaka kentzen.

3

Page 4: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

4

Page 5: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

Bass-en teknikaBatetik, eskuilatze mekanikoa, eta bestetik, hortzoiaren

masajea konbinatzen ditu, horrela, 2 efektu lortzen ditu: Plaka bakterianoa kentzea. Hortzoiaren baskularizazioa estimulatzea aplikatzen

den masajearen bitartez.Teknika hau 3 pausotan egiten da:

1) Eskuila margen gingibalaren gainean jarri, hortzoiarekiko 45º-ko angelu bat osatuz.

2) Ondoren margen gingibala mugimendu zirkularrekin masajeatzen hasi angelua galdu gabe (bigarren pauso honi eskeiniko diogu denbora gehiena).

3) Margen gingibaletik ertz intzisaleraino zepilloa jeistsi (zig-zag mugimendua).

Teknika osoan zehar ez da indarrik egin behar.

Indikazioa: gehienbat gingibitisak eta periodontitisak dituzten pazienteetan gomendatzen da, hala ere, aho osasuntsuetan ere erabiliko da.

5

Page 6: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

6

Page 7: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

DentifrikoakBerez, metodo kimikoak dira, baina beti eskuilaketarekin

batera erabili ohi dira. Pasta dentifrikoak laguntza bat eskaintzen dute garbiketa hobetzeko, baina pastak bakarrik ez du ezer egiten ondo aplikatzen ez bada.

Dentifriko batek honako ezaugarri hauek eduki behar ditu:– Garbiketa ahalmen handia. – Ez ditu ehun bigunak kaltetu behar. – Abrasibitate txikia, esmaltea ez kaltetzeko. – Zapore atsegina.

Orokorrean egunero erabiltzeko pasta normal batek ondoko osagaia hauek izaten ditu:

Substantzia aktiboa : gehienetan, fluorra izaten da (txatxarraren kontrako efektua dauka), baina beste substantzia batzuk ere erabiltzen dira, dentifrikoaren indikazioaren arabera (substantzia horiek fluorrarekin konbinatzen dira askotan). Horrela, dentifriko mota ugari daude:

– Fluordunak: txantxarraren kontra jarduten dute. – Antiseptikoak (klorhexidina, triclosan, etab.): hauen

funtzioa plakako bakterioei aurre egitea da. – Antisentsibilizanteak (nitrato potasikoa): hortz-

hipersentikortasuna kontrolatzea dute helburu.– Kosmetikoak (txuritzaileak, adibidez): gehienek

abrasibitate oso altua dute, beraz modu kronikoan erabiltzen badira kaltegarriak gerta daitezke; profesionalaren kontrolpean erabili behar dira.

– Antiinflamatorioak (azido hialuronikoa, bitamina batzuk, etab.): mukosa gingibalaren erregenerazioari laguntzen diote.

– Mistoak. Substantzia abrasiboak (karbonato kaltzikoa, silikatoak,

alumina, etab.): elikadura hondakinak kentzen laguntzen diote eskuilari (honen efektu mekanikoari laguntzen diote), eta hortzaren gainazala leuntzen dute hau zauritu gabe. Dentifriko gehienek abrasibitate indize bat izaten dute, eta horrek 50 eta 200 RDA (“abrasión de la dentina radiactiva”) artekoa izan behar du.

Substantzia humektanteak (glicerol, glizerina,…): ekiditen dute dentifrikoek ura galtzea airearen presentzian, eta ondorioz, dentifrikoaren lehorketa eta gogortzea saihesten dute.

Substantzia estabilizanteak : dentifrikoaren fase solidoa eta likidoa banatzea ekiditen dute, horrela, dentifrikoaren iraupena luzatzen dute. Gainera, itxura kremosoa ematen dio.

Substantzia detergenteak (lauryl sulfato de sodio, etab.): plaka bakterioanoaren tentsio superfiziala murriztea dute helburu; horrela, plakan sartzea eta bere antolakuntza

7

Page 8: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

hondatzea lortzen dute; ondorioz, plaka disolbagarriagoa bihurtzen da, eta kentzeko errazagoa da. Bestalde, hauei esker aparra (espuma) sortzen da, eta horrek dentifrikoaren substantzia aktiboa ahoaren leku guztietara ailegatzea ahalbidetzen du.

Substantzia aromatikoak, koloranteak eta edulkoranteak : kolore eta zapore atsegina ematen diote dentifrikoari.

Substantzia kontserbatzaileak : onddo eta bakterioei aurre egiten die, dentifrikoa hondatua ez dezaten.

Ura.

Hortz-h aria Garbiketa interproximala egiteko erabiltzen den metodo

nagusia da. Batez ere, hortzen arteko hutsunerik ez duten pertsonei eta periodonto osasuntsua dutenei gomendatu behar diegu.

Mota desberdin ugari dago: - Sekzioaren arabera:

Seda : sekzio borobila. Zinta : sekzio errektangularra, hortzen arteko

hutsuneak oso estuak direnean erabiltzeko. - Argizariarekin edo argizaririk gabe:

Argizariarekin: hobeto irristatzen da hortzen artean.

Argizaririk gabe: ikasi ondoren, plaka gehiago kentzen du.

- Gainera, substantzia aktiboak (fluorra, klorhexidina, etab.) edota substantzia zaporizanteak eraman ditzakete.

- Superfloss : ohiko haria ezin dugunean erabili (hutsune interproximalak itxiak daudenean: ortodontzia, inplanteak, etab.), erabili beharreko haria da. Hiru zati ditu:

• Zati rigidoa: enebratzeko.• Kotoizko partea: pontikoak

garbitzeko.• Hari normala.Limitazioak ditu:

– Zaila da: pazientzia eskatu behar zaio pazienteari.

– Denbora behar da ondo egiteko.– Zauriak egiteko arriskua.

- Trebetasun gutxiko pertsonentzat enebradoreak existitzen dira.

Teknika

8

Page 9: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

50 cm mozten dira aldi bakoitzean, ezker eta eskuineko eskuko erdiko behatzetan enrroiatzen da zati hori, gutxi gora behera 10 cm libre utziz.

Behatz potoloak eta indizeak erabiliz, 2 cm tentsatuko dira, 2 cm horiek izango dira hortzen artean pasatuko direnak.

Hortzen arteko kontaktu puntura heltzerakoan, mugimendu bestibulo-linguarrak egingo dira, kontaktu puntutik pasatzea errazteko. Kontaktu puntu hori pasa eta gero (troneraren gunera sartzerakoan), hortz bateko aurpegi lateraletik irristatuko da, eta hortzoian sartuko da 1-2 mm. (hortzoiaren barnean dagoen plaka kendu ahal izateko) - 2 irudia - . Gero, gauza bera egingo da hutsune interproximal horretan dagoen beste hortzaren aurpegi lateralarekin – 3 irudia - .

Erabiltzen den zatia zikintzen joaten den heinean, eskuan dagoen hariaren beste zati bat erabili behar da.

9

Page 10: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

http://www.youtube.com/watch?v=M-nPun-gY20

Superfloss-aren erabileraren adibidea: http://www.youtube.com/watch?v=AhmqoJp6FnM

10

Page 11: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

Metodo auxiliarrak/ konplementarioakHortz-eskuila eta haria ez dira nahikoak hortzen eta ahoren

gainazal guztiak garbitzeko; beraz, beharrezkoak dira beste metodo mekaniko batzuk:

Eskuil interproximalak : Hortzen artean sartzen diren eskuil txikiak dira. Hortzen arteko hutsunea zabala denean erabiltzen dira, horregatik, batez ere periodontitis bat duten pertsonetan erabiltzen dira, espazioak zabalagoak izaten baitituzte (periodonto osasuntsuetan ezin dira erabili, normalean hortzen arteko hutsunea minimoa delako, beraz ez dute haria ordezkatzen).

– Teknika: hutsunean sartzen den eskuilarik handiena hautatu behar da (tamaina eta forma desberdinak daude); papila azpitik sartzen da eta bestibulotik palatinorantz mugitzen da.

– Abantailak:o Oso teknika erraza eta erosoa da.o Haria baino azkarragoa.

– Desabantailak:o Ezin dira kasu guztietan erabili.o Ez dute hainbeste plaka kentzeno Dentifrikorik gabe erabiltzen dira, nahiz eta

azkenaldian ateratzen hasi diren dentifriko espezifikoak.

Palilloak : hortzen arteko hutsuneak garbitzeko erabil daitezke, baina bakarrik zabalak baldin badira. Ezin da edozein erabili, puskatzen ez den egur mota batekoak izan behar dute, edo material plastikoz egindakoak.Bere erabilera zalantzan jarri da askotan, lesioak sortzeko arrisku handia dagoelako.

Ur irrigadorea : aparatu elektriko txiki bat da, ur depositu bat duena (batzuetan klorhexidina jarri daiteke deposituan); ur hori presioarekin botatzen du mutur batetik. Ez da oso eraginkorra plaka kentzen (ez du plaka eliminatzen, aurretik mugitu dugun plaka bakarrik eramango du), horregatik, haria eta eskuil interproximalen atzetik jarriko genuke efikazia maila. Gehienbat, pertsona oso helduetan eta implantedun errehabilitazio handiak dituzten pazienteetan gomendatzen da.http://www.youtube.com/watch?v=S6wNxYHfk_U

Mihi -garbitzailea : mihiaren gainazala garbitzeko gailua da.

11

Page 12: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

Kono edo estimulatzaileak : furkak (hortz-sustraien arteko hutsuneak) garbitzeko erabil daitezke. Gainera, hortzoiaren zirkulazioa aktibatzeko baliogarriak dira.

12

Page 13: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

13

Page 14: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

Kontrol kimikoaPlakaren kontra, kontrol mekanikoa da garrantzitsuena; dena

den, ezin da ukatu behin baino gehiagotan laguntza bat behar dela. Laguntza hori, kasu honetan, kontrol kimikoa izango da. Substantzia kimiko batzuen bitartez, plakaren adhesioa eta proliferazioa murrizten du. Substantzia horiek, beraz, plakaren kontra kualitatiboki eta kuantitatiboki eragin dezakete, hurrengo akzio hauen bitartez (printzipio aktiboa zein den, modu batean edo bestean jardungo dute):

Pelikula adkirida aldaraziz, eta bakterioen itsaskortasuna blokeatuz.

Bakterioen proliferazioa geldituz edo mantsotuz. Hortz gainazalean pilatuta dagoen plaka eliminatuz. Patogenoak diren bakterioen kontra arituz, euren

patogenizitate mekanismoak aldaraziz. Plakaren formakuntza moldatuz.

Substantzia kimiko horien jarduteko modua dena dela, produktu guztiek bete behar dituzte baldintza orokor batzuk:

1.- Segurtasuna: produktua segurua izatea. Edozein produkto hainbat eta hainbat ikerketa gainditu behar ditu kaleratuta izan dadin, albo-ondorioak sortzen ez dituela frogatzeko, edota ahoaren flora arrunta aldarazten ez duela ziurtatzeko. 2.- Efikazia edo eraginkortasuna: produktua egin behar duen efektua modu eraginkorrean egitea (txantxarraren kontrako efektu eraginkorra, gaixotasun periodontalaren kontrako efektu eraginkorra, etab.). 3.- Suntantibitatea edo egonkortasuna: Substantzia baten funtzioa aho barruan irauten duen denbora da. Zenbat eta luzeagoa izan orduan eta askoz hobe. Gaur egun ezaugarri hau da inportanteena. Horrela, agente kimiko antiplaka onenak ahoan bere akzioa denbora luzez manten dezaketenak dira. Produktuak daukaten sustantibitatearen arabera sailka daitezke:

1.- Lehenengo belaunaldikoak: sustantibitate txikia daukate (amonio kuaternarioko eta fenoleko konposatuak, fluoruroak, agente oxidanteak eta antibiotiko batzuk).

2.- Bigarren belaunaldikoak: sustantibitate handia daukate (klorhexidina, eta triclosan –beste konposatu batzuekin asoziatzen denean-).

3.- Hirugarren belaunaldikoak: bakterioen adhesioa oztopatzeko gai dira, baina oraindik ikerketa fasean daude (aminoalkoholak).

Hori ikusita, klinikako egunerokotasunean gehien erabiltzen ditugunak bigarren belaunaldikoak dira.

14

Page 15: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

Antiseptikoak euren konposizio kimikoaren arabera ere sailka daitezke. Horrela, hurrengo hauek dira klinikan gehien erabiltzen diren konposatu kimiko antiplakak:

Amonio koaternarioko konposatuakPlaka %35ean murrizten dute, baina oso azkar galtzen dute

bere efektua, beraz, sustantibitatea oso baxua dute (3 ordu). Horregatik, beharrezkoak izango lirateke 4 irakuzketa (enjuague) eguneko efektu ona lortzeko.

Gaur egun gehien erabiltzen dena kloruro de cetilpiridinoa da, %0,025 eta %0,075ko kontzetrazioetan; kolutorio eta dentifrikoetan agertzen da nagusiki.

Ikerketen arabera, kloruro de cetilpiridinoak klorhexidinak eta hexetidinak baino emaitza txarragoak ematen ditu, beraz, ez da bera bakarrik erabiltzen, baizik eta klorhexidinarekin bat eginez, azken honen efektuak hobetzen baititu.

Albo-ondorioak: hortz-tintzioak eta erredura sentsazioak mukosan sortzen dute.

Olio esentzialakPlaka eta gingibitisa %34 ean murrizten dute. Normalean,

kolutorioetan agertzen dira, eta efektu hori lortzeko gomendatu behar dira 60 segundoko 2 irakuzketa eguneko, hortzak eskuilatu eta gero.

Produkturik ezagunena Listerine® da; fenolez eta 3 olio esentzialez (timol, eukaliptol eta mentol) osatuta dago.

Albo-ondorioak: hortz-tintzioak, erredura sentsazioak mukosan eta zapore mingotsa (disgeusia) sortzen dute.

TriclosanNormalean, kolutorioetan eta dentifrikoetan agertzen da

(%0,03ko kontzentrazioarekin). Espektro antibakterioano zabala dauka, baina ez da ondo

lotzen aho eta hortz-gainazalei; horregatik, bere akzio antibakterianoa hobetzeko beste konposatu batzuei lotuta agertzen da askotan (zink zitratoari, adibidez). Bere sustantibitatea 5 ordukoa da.

Gainera, antiinflamatorioa da, eta horregatik gingibitisaren kontrako efektu ona dauka, baina klorhexidina baino askoz potentzia gutxiago du.

Albo-ondorioak: Ez dauka albo-ondoriorik, beraz, egunero erabilgarria da.

FluoruroakFluorra duten konposatu kimiko desberdinak erabiltzen dira

kontrol kimikoa egiteko erabilitako produktuetan: estainu floururoa (erabiliena, normalean kolutorio moduan), sodio fluoruroa eta “fluoruro de fosfato acidulado” delakoa, besteak beste.

15

Page 16: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

Nahiz eta bere efektu garrantzitsuena txantxarraren kontrakoa izan (esmaltea indartzen dute), bakterioen aurka ere efektuak dituzte, hala ere, hauek klorhexidina baino askoz txikiagoak dira.

HexetidinaLehenengo belaunaldiko antiseptikoa da, pirimidinaren

deribatua. %0,2ko kontzentrazioarekin erabiltzen da, zink gatzekin konbinaturik.

Zikatrizazio prozesuetan badirudi lagungarria dela. Dena den, sustantibitate baxua (1-3 ordu) dauka, eta ez da klorhexidina bezain eraginkorra bakterioen eta gingibitisaren aurrean, eta gainera, albo-ondorio berdinak sortzen ditu.

Landare estraktuak: sanguinariaNormalean, kolutorio eta dentifrikoetan agertzen da, zink

kloruroarekin konbinatua. Albo-ondorioak: hortz-tintzioak eta erredura sentsazioak

mukosan sortzen dute.

KlorhexidinaBisguanida taldeko botika da, eta normalean “digluconato de

klorhexidina” moduan erabiltzen da. Bere ezaugarririk garrantzitsuena sustantibitatea da (bigarren

belaunaldikoa da), ordu askotan (12 ordu) bere aktibitatea mantentzen baita. Gainera, espektro antimikrobiano oso zabala dauka (bakterioen, onddoen, eta legamien kontrakoa), eta horregatik efikaziarik handiena duen produktua da. Horrela, plaka %60an murrizten du.

Normalean, kolutorio moduan aurkitzen da, baina gaur egun beste modu batzuetan ere aurki dezakegu: spray, gel, berniz edota dentifriko moduan, baita hortz-harietan ere. Dena den, frogatuta dago erabiltzeko modurik eraginkorrena kolutorio moduan dela; horrela, kontzentrazio desberdinetan aurkitzen da:

0,2 %: antiplaka efektua. 0,12 %: aurrekoaren efektu berdina. 0,05 % mantenurako gomendatzen da.Katioi bat denez, plaka bakterianoaren anioiekin bat egiten du,

bertan bere efektua egiteko; baina beste substantzia anioniko batekin nahasten bada, ez du bere efektua hain ondo egingo. Horregatik, dentifrikoetan dagoen lauryl sulfato sodikoarekin (substantzia anionikoa) ez nahasteko, irakuzketak hortzak garbitu baino 30 minutu geroago egin behar dira. 2 irakuzketa eguneko gomendatzen dira, betiere profesional batek indikatzen badu.

Akzio-mekanismoak: - Bakterioen metabolismoa oztopatzen du.- Bakterioen paretaren iragazkortasuna aldarazten du;

horrek, azkenean, bakterioaren lisia eragiten du. 16

Page 17: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

- Pelikula adkiridaren formazioa murrizten du, eta bakterioen adhesioa oztopatzen du hortzen gainazalera.

Albo-ondorioak: denbora luzez erabiltzen direnean agertzen dira, eta erabiltzen uzten denean desagertzen dira.

Hortzak egun gutxitan tindatu egiten ditu, baita mihia ere (kolore marroia).

Zaporea asaldatu dezake. Aho mukosan erosioak sor ditzake.

Kalkulo supragingibaleko depositoak gora egin ditzakete.

Merkatuan badira hainbeste albo-ondorio sortzen ez dituzten beste substantzia antiplaka batzuk (hala nola, triclosan, hexetidina, alkohola, olio esentzialak, etab.). Hala ere, nahiz eta zenbait kasutan albo-ondorioak hain txarrak ez izan, produktu horien efektu antibakterianoa txikiago da.

Indikazioak: ez dugu egunero erabiltzeko gomendatu behar, bakarrik egoera berezietan:

Plaka bakterianoaren kontrol kimikoa egiteko, baina batez ere gaixotasun periodontala pairatzeko arriskuan dauden pazienteetan.

Pertsona oso zaharrak edo mugimendu eskasa dutenak (tetraplegikoak, esklerosi multiplea, garun paralitikoak, beren esku ona eskaiolatua badute...), kontrol mekanikoa ez dutelako ondo egingo.

Zirugia edo raspajeen aurreko eta ondorengo egunetan, bakteriemiak saihesteko.

Txantxarra edukitzeko arriskuan dauden pazienteak (adibidez, ortodontzia daramaten pertsonei %0,05ko kontzentrazioa daraman produktua gomendatzen zaie).

Sistema immunea eta gorputzaren defentsa mekanismoak asaldaturik daukaten pazienteak (kimioterapiaren edo transplante baten ondorioz, odoleko asaldurak, HIESa, etab.),

17

Page 18: Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

Interbentzioa

ahoko gaixotasunak pairatzeko arrisku altua daukatelako (kandidiasisa, GUNA, etab.).

18