baldintza administratibo eta teknikakoak-herri eragileak · zaintza lanak egiteko aurtengo...
TRANSCRIPT
1
BALDINTZA ADMINISTRATIBO PARTIKULARREN PLEGUA - 2017KO
EKAINAREN 15ETIK URRIAREN 30ERA ARTEKO EPEALDIRAKO
HERRI ERAGILEAK HAUTATZEKO ZERBITZUA KONTRATATZEKO
PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA NEGOZIATUA ARAUTZEN
DUENA
LEHENENGO KLAUSULA. Kontratuaren xedea eta kalifikazioa
Kontratu honen xedea da urte honetako ekainaren 15etik urriaren
30era arteko epealdirako 4 herri eragile hautatzeko eta kontratatzeko
zerbitzua kontratatzea, Portuko eta La Arena hondartzako zaintza lanak
egiteko. Kontratu honen CPVko sailkapena 79714000-2 da.
Ekainean, uztailean, abuztuan, irailean eta urriaren 1ean zerbitzua
astelehenetik igandera emango dute 4 eragileek. Urriaren 2tik 30era, aldiz,
zerbitzua asteburuetan besterik ez da emango, eta zerbitzu hori 4 eragile
horietako 2k emango dute.
Nahitaezko behar atzeraezina da uda garaia hasi baino lehenagotik
zerbitzua ematen hastea. Izan ere, ekainaren 15ean zerbitzua ematen
hastea beharrezkoa delako iritzia dago, Portuko eta La Arena hondartzako
guneetara, eta unean-unean herriko beste auzoetara, jende asko hurbiltzen
baita.
Kontratu hau zerbitzuetako administrazio-kontratua da, azaroaren
14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onesten duen Sektore
Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren (SPKLTB) 10.
artikuluaren arabera.
2
BIGARREN KLAUSULA. Hautaketa eta esleipen prozedura.
Zierbenako udalerrian, batez ere, Portuan eta La Arena Hondartzan
zaintza lanak egiteko aurtengo ekainaren 15etik urriaren 1era arteko
epealdirako 4 herri eragile eta urriaren 2tik 30era arteko epealdirako
(asteburuetan besterik ez) 2 herri eragile hautatu eta kontratatzeko
zerbitzua kontratatzeko adjudikazio forma, publizitaterik gabeko prozedura
negoziatua izango da. Adjudikazioa kontratazio-organoak hala erabakitako
hautagaiarentzako izango da, betiere, hautagai desberdinekin kontsultak
egin eta kontratuaren baldintzak negoziatu ondoren hautagaitza hori
justifikatua izanik, eta azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege
Dekretuak onesten duen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu
Bateginaren (SPKLTB) 169.1. artikuluaren arabera.
Adjudikaziodun enpresak 4 langileak lanaldi osorako kontratatu
beharko ditu.
Urriaren 2tik 30era arteko epean asteburuetan besterik ez da lan
egingo.
Ekainean, uztailean, abuztuan, irailean eta urriaren 1era arteko
epean asteko egun guztietan lan egingo da, asteburuak eta jai egunak
barne.
Zerbitzua emateko kontratatuko diren pertsonek goizeko 10:00etatik
arratsaldeko 20:00etara beteko dute jarduna, asteko egun guztietan,
asteburuak eta jai egunak barne.
Ez da beharrezkoa izango lehia bermatzeko prozedurari publizitatea
ematea. Hau da, beharrezkoa izango da eskaintzak eskatzea, kontratua
betetzeko gaitasuna duten hiru enpresari gutxienez, betiere hori egitea
3
posible denean.
Nahitaezko behar atzeraezina da uda garaia hasi baino lehenagotik
zerbitzua ematen hastea. Izan ere, Portuko eta La Arena hondartzako
guneetara, eta unean-unean herriko beste auzoetara, jende asko hurbiltzen
denez, ekainaren 15ean zerbitzua ematen hastea, eta horretarako
izapidetze egokiena premiazkoa delako iritzia dago, Azaroaren 14ko 3/2011
Legegintzako Errege Dekretuak onesten duen Sektore Publikoko Kontratuen
Legearen Testu Bateratuaren 112. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
HIRUGARREN KLAUSULA. Kontratatzailearen profila
Kontratuari dagokion informazioa gardena dela eta jendearen eskura
dagoela bermatzeko, beste publizitate-baliabide batzuk erabil daitezkeen
arren, Udal honek Kontratugilearen Profila dauka, eta web orri honetan lor
daiteke, arautzen diren zehaztapenen arabera: www.zierbena.net.
LAUGARREN KLAUSULA. Kontratuaren zenbatekoa
Kontratu honen zenbatekoa 45.400 eurokoa da eta horri Balio
Erantsiaren gaineko Zerga gehituko zaio, 9.534 eurotan. Hau da, guztira,
54.934 euro izango dira.
Zenbatekoa indarrean dagoen udal aurrekontuko 11322606
“Zaintza”ri dagokion partidaren kargura ordainduko da. Udalak ontzat
emandako zenbatekoa daukan kreditu nahikoa dago, eta egiaztatuta gelditu
da kontratua finantzatzeko aukera emango duten ekarpenak erabiltzeko
moduan egongo direla.
4
BOSGARREN KLAUSULA. Kontratuaren iraupena
Zerbitzu kontratuaren iraupena kontratua formalizatzen den
egunaren biharamunetik 2017ko urriaren 30era artekoa izango da, eta ez
da luzatzeko aukerarik egongo
SEIGAREN KLAUSULA. Kontratatzeko gaitasuna egiaztatzea
Espainiako edo atzerriko pertsona natural edo juridiko guztiek
aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak, jarduteko gaitasun osoa daukate,
kontratatzeko debekurik ez badute eta kaudimen ekonomikoa, finantzarioa
eta teknikoa egiaztatzen badute.
1. Honela egiaztatuko da enpresaburuen jarduteko gaitasuna:
a) Pertsona juridikoak diren enpresarien jarduteko gaitasuna
egiaztatzeko, sortze eskritura edo agiriaren, estatutuen edo sortze-
ekitaldiaren bitartez egin beharko da. Bertan, beren jarduera erregulatzen
duten arauak agertu beharko dute, pertsona juridiko motaren arabera
behar bezala inskribatuta, dagokien Erregistro Publikoan.
b) Europar Batasuneko Estatu Kideetako nazionalak diren
enpresari ez espainiarrek jarduteko gaitasuna adieraziko dute, ezarrita
dauden Estatuko legearekin bat datorren erregistroko izen-ematearen
bitartez, edo zinpeko aitorpena edo ziurtagiria aurkeztuz; betiere,
erreglamenduak ezarritako baldintzetan eta aplikagarriak diren erkidegoko
xedapenekin bat etorriz.
c) Gainontzeko enpresari atzerritarrek, dagokion lurralde-
eremuan dagoen Espainiako Misio Diplomatiko Iraunkorraren edo
enpresaren helbidea dagoen Kontsuletxeko Bulegoko txostenaz.
5
2. Sektore Publikoko Kontratu Legeko Testu Bateratuko 60.
artikuluan, azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Bateratuak onartua,
aurrez ikusten diren kontratatzeko debekuren bat duten enpresarien
proba, egin ahal izango da:
a) Lekukotza judizialaren edo administrazio-ziurtagiriaren bitartez,
kasuaren arabera. Eskumena duen autoritateak ezin badu agiria igorri,
administrazio-autoritate, notario publiko edo erakunde profesional
kualifikatu batean egindako adierazpen arduratsu batengatik ordezkatu
ahal izango da.
b) Europar Batasuneko Estatu Kideetako enpresak badira eta
aukera hau aurrez ikusita badago dagokion Estatuaren legerian, ordezkatu
ahal izango da agintari judizial baten aurrean emandako adierazpen
arduratsu batengatik.
3. Enpresariaren kaudimena:
3.1 Enpresariaren kaudimen ekonomiko eta finantzarioa
ondoko bitartekoen bidez egiaztatu ahal izango da:
a) Finantza-erakundeen adierazpen egokiak edo, hala badagokio,
arrisku profesionalengatiko kalte-ordainen aseguru baten ziurtagiria.
b) Dagokion Merkataritza Erregistroan edo Erregistro ofizialean
aurkezturiko urteko kontuak. Kontuak Erregistro ofizialetan aurkeztera
behartuta ez dauden enpresariek, bestelako bitarteko gisa, behar bezala
legeztaturiko kontabilitate-liburuak aurkeztu ahal izango dituzte.
6
c) Negozioen bolumen osoari buruzko adierazpena eta, badagokio,
negozioen bolumenari buruzkoa, kontratuaren xedeari dagokion jarduera-
esparruan, gehienez ere enpresariaren jardueren sorkuntza edo hasiera
dataren arabera eskuragarri dauden azken hiru ekitaldiei dagokienez,
negozio bolumen horren erreferentziak eskura dauden neurrian.
3.2. Zerbitzu-kontratuetan, enpresarien kaudimen teknikoa
ondoko bitarteko baten edo hainbaten bidez egiaztatuko da:
a) Azken hiru urteetan eman edo egindako zerbitzu edo lan nagusien
zerrenda bat, horien zenbatekoa, datak eta hartzailea, publiko edo pribatua,
barne. Eman edo egindako zerbitzu edo lanak organo eskudunak emandako
edo onetsitako ziurtagiri bidez egiaztatuko dira, hartzailea sektore
publikoko erakunde bat denean; hartzailea subjektu pribatua denean, hark
emandako ziurtagiri bidez, edo hori eduki ezean, enpresariaren adierazpen
bidez; badagokio, ziurtagiri horiek zuzenean jakinaraziko dizkio agintaritza
eskudunak kontratazio organoari.
b) Pertsonal teknikoari edo unitate teknikoei buruzko adierazpena,
enpresan txertatuta egon edo ez, kontratuan parte hartuko dutenena, bereziki
kalitate kontrolak egitearen ardura izango dutenena.
c) Instalazio teknikoei, kalitatea bermatzeko enpresariak erabiltzen
dituen neurriei eta ikasketarako edo ikerketarako enpresak dituen bitartekoei
buruzko azalpena.
d) Lan edo zerbitzu konplexuak direnean, edota, salbuespen gisa,
helburu berezi baterako, kontratazio-organoaren edo horren izenean
Estatuaren organismo ofizial edo homologatu batek egindako kontrol baterako
direnean, non enpresarioa ezarrita baitago, baldin eta organismo horren
adostasuna badago. Kontrol hori enpresarioaren gaitasun teknikoaren
7
gainekoa izango da, eta, beharrezkoa balitz, horrek dituen azterketa eta
ikerketa baliabideen gainekoa eta kalitatea kontrolatzeko neurriei buruzkoa.
e) Enpresariaren eta enpresako zuzendaritza-kideen titulazio
akademiko eta profesionalak, eta bereziki, kontratua beteko duen
pertsonalarenak.
f) Kasu egokietan, enpresariak kontratua gauzatzean aplikatu ahal
izango dituen ingurumen-kudeaketarako neurrien adierazpena.
g) Enpresako urteko batez besteko langile kopuruari buruzko
adierazpena eta bere zuzendaritza-kideek azken hiru urteetan izandako
garrantziari buruzkoa, dagozkion egiaztagiriek lagunduta.
h) Lanak edo prestazioak gauzatzeko izango diren makineria, material
eta ekipo teknikoaren adierazpena, dagokion dokumentazio egiaztagarriak
lagunduta.
i) Enpresariak aldi baterako azpikontratatzeko asmoa duen
kontratuaren zatiaren adierazpena.
ZAZPIGARREN KLAUSULA. Proposamenak eta agiri
administratiboak aurkeztea
Eskaintzak Udaletxean aurkeztuko dira, Aldapa 1, jendaurreko
arretarako ordutegian, 09:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera,
gonbidapen partikularrean zehaztutako ordutegian.
Proposamenak korreoz, tele-faxez, edo bitarteko elektroniko,
informatiko edo telematikoen bitartez aurkeztu ahal izango dira, Herri
8
Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari
buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako edozein tokitan.
Proposamenak postaz bidaltzen badira, enpresariak bidalketa-data
justifikatu behar izango du, eta kontratazio-organoari eskaintzaren
igorpena jakinarazi behar izango dio egun berean tele-faxaren edo
telegramaren bitartez. Bertan, espediente zenbakia, kontratuaren
xedearen izenburu osoa eta lizitatzailearen izena agertu beharko ditu.
Aipatutako telex, fax edo telegrama jaso izana Udal Idazkariak bertan
egindako izapide baten bitartez egiaztatuko da. Bi baldintza horiek bete
ezean, kontratazio organoak ez du proposamena onartuko esleipen-
iragarkian agertutako data bukatu ostean heldu bada. Edozein kasutan,
data hori pasatu eta hamar eguneko epean agiririk jasotzen ez bada,
proposamena ez da onartuko.
Baliabide elektroniko, informatiko eta telematiko erabilgarriek,
gainera, Sektore Publikoko Kontratu Legeko Testu Bateratuaren
hamaseigarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzak bete behar
izango dituzte (3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartua, azaroaren
14koa).
Lizitatzaile bakoitzak ezin izango du proposamen bat baino gehiago
aurkeztu, azaroaren 14ko Sektore Publikoko Kontratu Legeko Testu
Bateratuko (3/2011 Legegintzako Errege-Dekretuak onartua), 147 eta 148
artikuluetan ezarritakoari kalterik egin gabe. Beste batzuekin elkartutako
proposamenik ere ezin izango du izenpetu, bakarka aurkeztu baldin badu
edo beste enpresa-elkarteren batean agertuz gero. Arau hauek hausteak
berak aurkeztutako proposamenak ez onartzea ekarriko du.
9
Proposamen bat aurkezteak enpresariak Plegu honetan agertzen
diren klausula guztiak onartzen dituela esan nahi du.
Lizitazioan parte hartzeko proposamenak bi gutun-azaletan
aurkeztuko dira, biak itxita, lizitatzailearen sinadura eta
jakinarazpenetarako helbidea agertuko dute. Gutun-azalean izendapena
eta “AURTENGO EKAINAREN 15ETIK URRIAREN 30ERA PORTUAN ETA LA
ARENA HONDARTZAN, ETA UNEAN-UNEAN UDALERRIKO BESTE AUZOETAN,
ZAINTZA LANAK EGITEKO 4 HERRI ERAGILE HAUTATZEKO ETA
KONTRATATZEKO ZERBITZUAREN KONTRATAZIOA NEGOZIATZEKO
ESKAINTZA”. Gutun-azalen izendapena ondokoa da:
— «A» gutun-azala: Agiri administratiboak.
— «B» gutun-azala: Proposamen ekonomikoak eta agiriak.
Gutun-azal bakoitzean sartu beharreko agiriak originalak izango dira
edo indarrean dagoen Legearekin bat datozen kopia egiaztatuak.
Gutun-azal bakoitzean, ondorengo agiriak sartuko dira, baita berorien
zerrenda zenbakiduna ere.
A GUTUN-AZALA
AGIRI ADMINISTRATIBOAK
a) Enpresariaren izaera juridikoa egiaztatzen duten agiriak.
b) Ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak.
- Beste baten izenean azaldu edo eskaintzak sinatuko dituztenek,
ordezkaritza-ahalordearen notarioaren kopia aurkeztu beharko dute,
Udalbatzako Idazkariak askietsita.
- Hautagaia pertsona juridikoa balitz, Merkataritza Erregistroan
10
inskribituta egon beharko da ahalorde hori, legez eskatu badaiteke.
- Halaber, ordezkaritzarako ahalorde askietsia daukan pertsonak,
bere nortasun-agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko
du, edo bere nortasun-agiri nazionalaren notaritza-testigantza.
c) Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren
bidez ontzat emandako Sektore Publikoko Kontratuen gaineko
Legearen testu Bateratuaren 60. artikuluan jasotako kontratatzeko
debekuren batean sartuta ez dagoela adierazten duen ardurapeko
aitorpena.
Aitorpen horretan beren-beregi adierazi beharko da indarrean dauden
xedapenak ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak
egunean ordainduta dituela. Dena den, betekizun hori egiaztatzeko
ziurtagiria aurkeztu beharko du dena delako enpresaburuak adjudikazioa
egin aurretik.
d) Kaudimen ekonomiko, finantzario eta teknikoen baldintza
betetzen direla justifikatzen duten agiriak.
Enpresa sailkapenaren zain badago, horretarako eskaera aurkeztu
izanaren egiaztagiria eman beharko du eta eskatutako sailkapena duela
justifikatu, kontratazio araudia garatzen duen Azaroaren 14ko 3/2011
Legegintzako Errege Dekretuaren bidez ontzat emandako Sektore Publikoko
Kontratuen gaineko Legearen testu Bateratuak dokumentazioaren akats edo
ez-egiteak zuzentzeko ematen duen epean.
e) Hala badagokio, jakinarazpenak egiteko helbide
elektronikoa..
f) Atzerriko enpresek Espainiako edozein alorretako Epaitegi
eta Auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko direla adierazten duen
11
aitorpena egin beharko dute, kontratutik zuzenean era zeharka
sortu daitezkeen gorabehera guztietarako, beharrezkoan izanez
gero hautagaiari egotzi dakion atzerriko jurisdikzio-eskumenari uko
eginda.
B GUTUN-AZALA
ESKAINTZA EKONOMIKOA ETA DOKUMENTAZIOA
a) Eskaintza ekonomikoa
Eredu honen arabera aurkeztuko da:
“Nik, __________________________ jaunak / andreak
(jakinarazpenetarako helbidea: ____________________ kalea, ___ zk:
_____________________________, herria; NANa: ___________),
___________ erakundearen ordezkaritzan (IFK: ___________), eskaintza
aurkezteko gonbidapena jaso ondoren eta
________________________________________ zerbitzuaren kontratua
prozedura negoziatu bidez adjudikatzeko eskatu diren baldintza eta
betekizunak ezagututa, kontratuaren oinarri den agiria ezagutzen dudala
eta osorik onartzen dudala adierazi nahi dut. Halan ba, kontratuaren
helburua ________________________________ eurotan (gehi
______________ euroko Balio Erantsiaren gaineko Zerga) gauzatzeko
konpromisoa hartu dut.
________________n, 20__ko __________aren _______an
Hautagaiaren sinadura,
Sin.: _________________».
b) Kontratazio-organoari eskaintzen baldintzak baloratzen
lagunduko dien agiriak, negoziazio-alderdien arabera.
12
ZORTZIGARREN KLAUSULA. Baloratu beharreko aldeak
Kontratua esleitzeko, lizitatzaileak aurkeztu duen eskaintza edo aldaera
bakoitzean, ondoren agertzen diren adierazle objektiboei eta teknikoei
dagokien baterako ponderazioa egingo da:
1) PREZIOA: Gehienez 15 puntu emango zaizkio, eskaintza merkeenari,
betiere aurkeztutako oinarriak betetzen baditu. Eskaintza ekonomikoa
baloratzeko irizpidea hauxe izango da:
Vi = (Pm / Pi) x N
Azalpena:
Vi = dagokion eskaintzaren balorazioa.
Pm = eskaintzarik txikienaren zenbatekoa.
Pi = baloratzeko eskaintzaren zenbatekoa.
N = balorazio irizpideengatik puntuak.
2) HOBEKUNTZAK: Zerbitzuari buruzkoak.
(a) Gehienez 3 puntu emango zaizkio esleipendun enpresak tokiko enplegua
sortzeko aurkeztutako konpromisoari, materialaren ekarpenari, zerbitzuaren
beharrak direla eta ordu kopurua handitzeari, zerbitzuaren kudeaketaz
arduratuko den arduradunaren eskarmentu eta prestasunari, zerbitzuaren
kalitatea kontrolatzeko eta baloratzeko aurkeztutako neurriei, kontratua
egin aurretik prestakuntza emateari etab.
(b) Gehienez 2 puntu eman ahal izango zaizkio esleipendunak
aurkeztutako ikuspuntuari edo eskaintza teknikoaren kalitate mailari.
13
BEDERTZIGARREN KLAUSULA. Enpresa kontratistako lan-
kontupeko langileei dagozkien arau bereziak
1. Enpresa kontratistari bakarrik dagokio langileak hautatzeko lana.
Langile horiek, agiri hauetan eskatutako titulazio eta eskarmentu-
betekizunak beteta, kontratuaren burutzapenari atxikitako lantaldearen
parte izango dira. Hala ere, erakunde kontratatzaileak betekizun horiek
betetzen direla egiaztatu ahal izango du.
Enpresa kontratistak ahalegina egingo du lantaldean egonkortasuna
egon dadin, eta lantaldearen osaketan egon daitezkeen aldaketak puntualak
izango dira, eta aldaketa horiek justifikatuta egongo dira, zerbitzuaren
funtzionamendu egokia ez kaltetzeko. Uneoro horren berri eman beharko
dio erakunde kontratatzaileari.
2. Enpresa kontratatzaileak bere gain hartzen du enpresariak berezko
duen zuzendaritza ahalmena, eta bere betebeharra izango da kontratuko
lanak egiteko osatutako lantaldeko langileengan ahalmen hori benetan ere
gauzatzea modu erreal, eraginkor eta jarraituan. Enpresak bere gain hartuko
ditu: negoziazioa, langileen soldatak, baimenak, lizentziak eta oporrak
ematea, ordezkoa jartzea langileren bat bajan edo kanpoan dagoenean,
gizarte segurantzaren arloan legez dituen betebeharrak (kotizazioak eta
prestazioak barne), beharrezkoa denean, laneko arriskuen prebentzioaren
arloko betebeharrak, diziplina ahala gauzatzea, eta langilearen eta enplegu
emailearen arteko kontratu harremanetik eratorritako gainontzeko eskubide
eta betebeharrak.
3. Enpresa kontratistak berariaz zainduko du kontratua egikaritzera
esleitutako langileek kontratuaren baldintza-administratibo hauetan
zehaztutako lanak baino ez dituztela egiten.
14
4. Enpresa Kontratistak gai honetan Bizkaiko Lurralde Historikoari
dagokion lan hitzarmena aplikatu beharko du.
5. Enpresa kontratistak bere langileen artetik gutxienez
koordinatzaile tekniko bat edo arduradun bat izendatu beharko du, eta
haren betebeharrak hauek izango dira:
a). Kontratuaren betetzearekin lotuta enpresa kontratistak
Administrazioari egin behar dion edozein jakinarazpen jaso eta
helaraztea.
b). Lana banatzea kontratua burutzeko ardura duten langileen
artean, eta kontratatutako zerbitzua emateko beharrezkoak diren lan-
aginduak eta jarraibideak ematea langile horiei.
c). Lantaldeko langileek lanak behar bezala egiten ari direla
gainbegiratzea, eta langile horiek lanera doazela kontrolatzea.
d). Kontratuaren burutzapenera atxikitako langileen oporrak
antolatzea; horretarako, enpresa kontratista eta erakunde
kontratatzaile hau behar bezala koordinatu beharko dira, zerbitzuaren
funtzionamendu egokia ez kaltetzeko.
e). Erakunde kontratatzaileari jakinaraztea kontratua betetzeko
atxikitako lantaldearen aldaketak, aldizkakoak edo iraunkorrak.
6. Kontratistak bere langileekin egiten dituen kontratuetan argi eta
garbi zehaztu beharko du, inolako zalantza edo interpretaziorik
sortuko ez duen eran gainera, langileen eta adjudikaziodunaren
artean egondako lan harremanak ez duela laneko loturarik ez lotura
15
funtzionalik izango Udalarekin, ezta lanak burutuko diren eremuak
kudeatzen dituzten Udal Sozietateekin ere.
7. Adjudikaziodunak erantzukizun zibileko asegurua izan beharko du.
8. Kontratua bukatutakoan adjudikaziodunak Zierbenako Udalera
bidali beharko dizkie langileei 10T-ak.
HAMARGARREN KLAUSULA. Administrazioaren eskumenak
Kontratazio-organoak, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege
Dekretuaren bidez ontzat emandako Sektore Publikoko Kontratuen gaineko
Legearen Testu Bateratuaren 210. artikuluaren arabera, honako eskumenak
ditu:
a) Kontratua interpretatzea.
b) Kontratuaren betearazpenaren gaineko zalantzei erantzuna
ematea.
c) Kontratua aldatzea, interes publikoko arrazoiak direla eta.
d) Kontratua etetea eta horren eraginak erabakitzea.
HAMAIKAGARREN KLAUSULA. Eskaintzak irekitzea
Eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo balioduneko
egunean Enplegu eta Toki Garapeneko Teknikariak “A” gutun-azaletan
agertutako agiriak kalifikatuko ditu.
Beharrezkoa balitz, gehienez hiru eguneko epea emango dio
lizitatzaileari, aurkeztutako dokumentazioan antzemandako hutsegite edo
akats zuzengarriak zuzentzeko.
16
Ondoren, “B” gutun-azala ireki eta aztertuko du, eta pleguetan
agertutako gaien inguruko negoziazioa hasiko da.
HAMABIGARREN KLAUSULA. Agiriak eskatzea
Txostenak jaso ondoren, enplegu eta toki garapeneko teknikariak
ekonomikoki eskaintza abantailatsuena proposatuko du.
Kontratazio-organoak deia egingo dio eskaintza ekonomiko
abantailatsuena aurkeztu duen pertsona lizitatzaileari, hamar egun
balioduneko epean, eskakizuna jaso duen egunaren biharamunetik
zenbatzen hasita, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak
egunean dituela ziurtatzen duen dokumentazioa aurkezteko edo
kontratazio-organoari baimena eman dion ziurtagiri hori zuzenean lortzeko,
azaroaren 14ko 382011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez ontzat
emandako Sektore Publikoko Legearen testu Bateratuaren 64.2 artikuluaren
arabera kontratua egiteko aipatu zituen bitartekoak benetan dituela
egiaztatzeko eta behin betiko berme egokia eratu izana ziurtatzeko.
HAMAHIRUGARREN KLAUSULA. Behin-betiko bermea
Ekonomikoki abantailaren handiena duen proposamena aurkeztu
duen lizitatzaileak kontratuaren adjudikazioaren zenbatekoaren %5eko
bermea ezarri beharko du, BEZa alde batera utzita.
Berme hau ondoren adierazitako eraren batean aurkeztu ahal izango
da:
a) Esku-dirutan edo zor publikoko baloreetan; eta betiere, kasu
bakoitzean Kontratuen Legea garatzeko arauek ezarritako baldintzak beteta.
Esku-dirutan emandakoak eta idatzitako baloreen ibilgetze-ziurtagiriak
17
Gordailu-Kutxa Orokorrean zein beronen sukurtsaletan eman daitezke,
Ekonomia eta Ogasun ordezkaritzetan. Autonomia-erkidegoak halako
Kutxarik edo antzekorik badu, bertan; eta bestela, kontratua egin behar
duen toki-entitatearen kutxan, horrexen aurrean izan behar du eragina eta.
Nolanahi ere, Legeak ezarritako moduan eta baldintzapean egingo da.
b) Abalaren bitartez, baldin eta honako hauek eman badute: aurrezki-
kutxek, banketxeek, kreditu-kooperatibek, kredituko finantza-
establezimenduek edo Espainian jarduteko baimena duten elkarren
bermerako sozietateek; eta betiere, lege hau garatzeko arauek
ezarritakoaren arabera eta bertako baldintzak betez. Aurreko a) atalean
adierazitako establezimenduetan emango da abala.
c) Kauzio-aseguruaren kontratuaren bitartez; arlo horretan jarduteko
aseguru-erakunde onetsiren batek egin dezake asegurua eta, betiere,
Kontratuen Legea garatzen duten arauek ezarritakoaren arabera eta bertako
baldintzak betez. Aseguruaren ziurtagiria a) atalean adierazitako
establezimenduetan emango da.
Berme-epea amaitu eta kontratua behar bezala bete arte ez da
bermea itzuliko edo baliogabetuko.
Berme honek azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak
onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 100.
artikuluan txertatuta dauden kontzeptuei erantzungo die.
HAMALAUGARREN KLAUSULA. Kontratua esleitzea
Eskatutako dokumentazioa jaso ostean, kontratazio-organoak
dokumentazioa jaso osteko bost egun balioduneko epean kontratua esleitu
beharko du.
18
Ezin izango da esleitu gabe utzi lizitazio bat, baldin eta baldintza-
agirian azaltzen diren irizpideen arabera onargarria den eskaintza edo
proposamen bat badago.
Esleipena arrazoitua izan beharko da, eta hautagaiei edo lizitatzaileei
jakinaraziko zaie, eta, aldi berean, kontratatzailearen profilean argitaratuko
da.
Edonola ere, jakinarazpenak beharrezko informazio guztia eduki
beharko du baztertutako lizitatzaile edo hautagaiak oinarri nahikodun
helegitea jarri ahal izateko, esleipen-erabakiaren aurka. Bereziko honako
alderdi hauek jasoko dira:
• Baztertutako hautagaiei dagokienez, hautagaia atzera
botatzeko arrazoiak, laburbilduta.
• Esleipen prozeduratik baztertutako lizitatzaileei dagokienez,
eskaintza ez onartzeko arrazoiak, laburbilduta.
• Edonola ere, esleipendunaren izena, eta gainerako
lizitatzaileen eskaintza onartuen aldean eskaintza hori lehentasunez
aukeratu izanaren ezaugarriak eta abantailak.
• Jakinarazpenean eta kontratugilearen profilean kontratua
formalizatzeko epea adieraziko da.
HAMABOSGARREN KLAUSULA. Kontratua formalizatzea
Kontratua agiri administratiboan formalizatuko da hamabost egun
balioduneko epean, esleipena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera
zenbatuta, eta agiri hori nahikoa titulu izango da edozein erregistro
publikotan sartzeko.
19
Kontratistak horrela eskatzen badu, kontratua eskritura publikoan
egin ahal izango da, eta hori egitetik ondorioztatutako gastuak bere kargura
izango dira.
HAMASEIGARREN KLAUSULA. Adjudikaziodunaren
eskubideak eta betebeharrak
Kontratua betetzean klausuletan eta baldintza-pleguetan
ezarritakoari jarraituko zaio, kontratazio-organoak kontratistari ematen
dizkion interpretazio-argibideen arabera.
Kontratista izango da garatutako lanen, eta egindako prestazio eta
zerbitzuen kalitate teknikoaren arduraduna, baita kontratua betetzerakoan
izandako ez-egiteen akatsen, metodo desegokien edo ondorio okerren
eraginez Administrazioarentzat edo hirugarrenentzat eduki ditzakeen
ondorioen erantzulea ere.
Gainera, honako hauek ere izango dira kontratistaren berariazko
betebeharrak:
— Kontratistak kontratua betetzeko bitarteko pertsonal eta material
nahikoak eskaini edo atxiki beharko ditu kontratuaren betearazpenera
(azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez ontzat
emandako Sektore Publikoko Kontratuen Legeko testu bateratuko 64.2
artikulua).
— Kontratistari eska dakizkiokeen gastuak. Kontratistaren kontura
izango dira lizitazioaren eta esleipenaren berri emateko iragarki edo
iragarkiei dagozkien gastuak eta zergak, betiere gehienezko 150 euroko
zenbatekoan, baita indarrean dauden xedapenen arabera aplikagarria den
20
beste edozein ere, azken horiek zehazten duten zenbatekoan.
— Kontratistak azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege
Dekretuaren bidez ontzat emandako Sektore Publikoko Kontratuen Legeko
testu Bateratuko 227. Artikuluan aurreikusitako baldintzak bete beharko
ditu, azpi-kontratazioen kasuetarako.
HAMAZAZPIGARREN KLAUSULA. Kontratua betetzea
Kontratua betetzean baldintza-agiri honetan eta plegu teknikoetan
ezarritakoari jarraitu beharko zaio, kontratazio-organoak kontratistari
ematen dizkion interpretazio-argibideen arabera.
HEMEZORTZIGARREN KLAUSULA. Fakturak
SPKLaren Testu Bateratuaren hogeita hamahirugarren xedapen
osagarriaren arabera, kontratistak emandako zerbitzuagatik egindako
faktura aurkeztu behar izango du dagokion erregistro administratiboan,
azken honek prozeduraz arduratzen den organoari bidal diezaion.
Fakturan, Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Araudi
Orokorra ontzat eman zuen urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuaren
72. Artikuluan ezarritako datuak eta betebeharrak ez ezik, hogeita
hamahirugarren xedapen osagarriaren bigarren idatz-zatian adierazitako
aldeak ere adieraziko dira.
HEMERETZIGARREN KLAUSULA. Ez betetzeagatik zigorrak
Ondoren adierazitako zigorrak ezarriko zaizkio kontratistari, Karatulan
beste desberdinen bat adierazi ezean:
21
A) KONTRATUAK BETETZEKO EPEAK.
Kontratista, berari lepora dakizkiokeen arrazoiengatik, atzeratu egiten
bada kontratuan ezarritako epeari dagokionez (epe osoa zein epe
partzialak), Administrazioak aukeratu ahal izango du, batetik eratutako
bermea galtzea, edo, bestetik, egun bakoitzeko diru-zigorra ezartzea (0,20
euro-zentimo kontratuaren prezioaren 1.000 euroko).
Berandutzeagatiko zehapenak kontratuaren prezioaren % 5en
multiplo batera heltzen diren bakoitzean, kontratazio organoak ahalmena
izango du kontratua suntsiarazteko edo kontratua gauzatzen jarraitu behar
duela erabakitzeko beste zehapen batzuk jarriz.
B) ZERBITZUEN GAUZATZE PARTZIALA
Kontratistak, berari egotz dakiokeen arrazoiengatik, kontratuan
zehaztutako zerbitzuak partzialki gauzatzen ez baditu, Administrazioak
kontratua suntsiaraz dezake edo kontratuaren prezioaren % 10eko
zehapena ezar dezake.
C) KONTRATUA GAUZATZEKO BALDINTZA BEREZIAK BEHAR BEZALA EZ
BETETZEAGATIK EDO EZ BETETZEAGATIK, EDO KAUDIMEN ARLOAN
EZARRITAKO KONPROMISOAK EZ BETETZEAGATIK:
- Prestazioa behar bezala bete ezean, Administrazioak kontratuaren
aurrekontuaren % 10eko zehapena ezarri ahal izango du.
- Adjudikaziorako irizpideak bete ezean (150.6 art.): kontratuaren
aurrekontuaren % 10 gehienez ere.
22
- Gizarte edo ingurumen arloko gauzatze-baldintzak bete ezean,
Administrazioak kontratuaren aurrekontuaren % 10eko zehapena
ezarri ahal izango du.
- Kaudimena eskatutako baliabide materialekin edo giza
baliabideekin osatzeko betebeharra bete ezean, Administrazioak
kontratuaren aurrekontuaren % 10eko zehapena ezarri ahal
izango du.
Zigorrak ezarriko dira kontratazio-organoak hartutako erabakiaren
bitartez, kontratuaren arduradunak, horrelakorik izendatu bada, egindako
proposamenari jarraituz. Zigortzeko erabakia berehala betearaziko da eta
honela ordainduko dira zigorrak: kontratistari ordaindu behar zaizkion
kopuruetatik, alegia, guztizko edo zatikako ordainketa horietatik kenduta
edo, bestela, aipatutako ziurtagirietatik kendu ezin badira, eratu den
bermetik kenduta.
HOGEIGARREN KLAUSULA. Kontratua etetea
Baldintza-agiri honetan adierazitako kasuetan edo azaroaren 14ko
3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez ontzat emandako Sektore
Publikoko Kontratuaren gaineko Legeko Testu bateratuko 223 eta 308.
artikuluetan ezarritako kasuetan etengo da kontratua. Kontratazio-organoak
erabakiko du hori, administrazioaren kabuz ofizioz edo kontratistak
eskatuta.
Kontratua kontratistaren erruz eten denean, behin betiko bermea
konfiskatuko da; horrek ez dio inolako kalterik eragingo Administrazioari
eragindako kalte eta galeren kalte-ordaina ordaintzeko beharrari,
bermearen zenbatekoa gainditzen duen guztietan.
23
HOGEITA BATGARREN KLAUSULA. Kontratuaren izaera
juridikoa
Kontratu hau administratiboa da, eta kontratu honen prestaketa,
esleipena, ondoreak eta iraungipena baldintza-agiri honek xedatutakoaren
arabera arautuko dira, eta baldintza agirian aurreikusten ez diren kasuetan,
aplikagarriak izango dira azaroaren 14ko 38/2011 Legegintzako Errege
Dekretuaren bidez ontzat emandako Sektore Publikoko Kontratuen Gaineko
Legearen testu bateratua, maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretua, eta
Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Arautegi Orokorra ontzat
ematen duen urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua indarrean jarri
ostean indarrean badago. Halaber, osagarri gisa, administrazio-zuzenbideko
gainerako arauak aplikatuko dira, eta, horrelakorik ezean, zuzenbide
pribatuko arauak
Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa izango da eskuduna kontratu
honetako aldeen artean sortzen diren eztabaidak ebazteko, azaroaren 14ko
3/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez ontzat emandako Sektore
Publikoko Kontratuen gaineko Legeko testu bateratuko 21.1 artikuluan
xedatutakoaren arabera.
Zierbenan, 2017ko ___________-ren ____- an
Alkatea,
Sin.: Iñigo de Loyola Ortuzar Angulo
24
I. ERANSKINA
IDENTIFIKAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIORAKO DATUAK
Enpresaren izena:
I.F.K.:
Enpresaren ordezkariaren izena, abizenak eta N.A.N:
Kontratu honetatik eratorritako jakinarazpenak bidaltzeko enpresaren
helbidea:
Telefonoa: Faxa:
Helbide elektronikoa:
Kontu zenbakia (20 digitu):
Data:
………………………n, 2017ko………………-ren …..-an.
Enpresaren sinadura eta zigilua
Oharra: Hemen adierazitako daturen bat aldatuz gero, Zierbenako udaleko
Kontratazio Arloan jakinarazi beharko da.
25
II. ERANSKINA
PROPOSAMEN EKOMONIKOAREN EREDUA
.................................................................................. Jn./and.,
helbidea ...................................................................... duena,
PK ............................................................................... , NAN ……….zk.
, telefonoa .................................................................. jarduteko eta
gaitasun juridiko osoz, bere izenean (edo …………………………..ren ordezkari
gisa), ………………………….. helbidea duena .......................... PK
telefonoa , fax zk. eta NAN edo IFK , Zierbenako Udalak
abian jarri duen publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren eta
premiazko izapidetzeari dagokion “uda garairako (ekainaren 1etik urriaren
30era) zaintza-zerbitzua” kontratatzeko prozeduraren berri izan duela.
1o) Prezio honengatik betetzeko konpromisoa hartzen dudala.
....................... euro eta BEZa: ..... euro.
2o) Baldintza Administratibo Partikularrak, bere Karatula, Baldintza
Teknikoak eta kontratu hau arautuko duten gainontzeko dokumentazioa
ezagutzen ditudala, eta beren osotasunean onartu eta beteko ditudala.
3o) Ordezkatzen dudan enpresak indarrean dagoen araudiak ezarritako
betekizun eta eskakizun guztiak betetzen dituela, zabaltzeko, instalatzeko
eta funtzionamendurako.
........................... -n, 2017ko .………………….-ren …………..an.
Sinadura
26
III. ERANSKINA
ERANTZUKIZUNEZKO AITORPENA
.....................................................................................
jaunak/andreak (helbidea: …………………………… NA zk.:
...............................), bere izenean edo
.............................................................. enpresaren ordezkaritzan
ADIERAZTEN DUT
1.- Ez sinatzaileari ezta ordezkatzen dudan erakundeari edo enpresari, ez
bere administratzaileei edo ordezkariei, ez dietela eragiten Sektore
Publikoko Kontratuen azaroaren 30eko 30/2007 Legearen 49. artikuluan
aurreikusitako kontratatzeko debekuek.
2.- Indarrean den araudiak aurreikusitako zerga arloko eta Gizarte
Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela eta kontratu honi
dagokion JEZren matrikularen epigrafean ez duela bajarik hartu.
..............(e)n, 2017ko .....................aren ...................(e)(a)n.
Sinadura:
NA zenbakia: ….………………………
27
IV. ERANSKINA
ATZERRIKO ENPRESEK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Europako Erkidegoko estatu kideetako enpresa ez espainiarrek honako agiri
hauek aurkeztu behar dituzte "A" gutun-azalean:
1.- Enpresek jarduteko gaitasuna ziurtatu beharko dute, lanbide-erregistro
batean izena emanez edo Herri Administrazioetako Kontratuen Legea
onartzen duen Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen Araudi
Orokorra onartzen duen urriaren 12ko 1098/2011 Errege Dekretuaren 1.
eranskinean jasota dauden ziurtagiriak aurkeztuz. Agiri horiek guztiek modu
ofizialean itzulita egon behar dute gaztelaniara edo euskarara.
2.- Lizitatzaileak, bere izenean ari ez denean edo pertsona juridikoa
denean, ahalorde askietsia aurkeztu behar du. Era berean, agiri horrek
modu ofizialean itzulita egon behar du gaztelaniara edo euskarara.
3.- Kontratutik zuzenean nahiz zeharka sortutako gorabehera guztietarako,
Espainiako maila guztietako epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende
jartzen direla jakinarazteko adierazpena aurkeztu beharko dute, gaztelaniaz
edo euskaraz, bai eta lizitatzaileari legokiokeen atzerriko jurisdikzioko
foruari uko egiten diotela jakinarazteko adierazpena ere, kasua hori balitz.
4.- Sektore Publikoko Kontratuen Legeak bere 60. artikuluan adierazten
dituen kasuetan ez dagoela ziurtatzen duen agiria, gaztelaniaz edo
euskaraz.
Ziurtagiri hori lekuko judiziala edo administrazio-ziurtagiria izan
daiteke, kasuan kasukoa. Administrazio eskudunak agiria egin ezin
duenean, horren ordez erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahal izango
28
da, administrazio-agintari baten, notario publiko baten edo lanbide-
erakunde kualifikatu baten aurrean egindakoa.
Lizitatzailearen Estatuko legerian jasota badago, agintari judizial baten
aurrean egindako erantzukizunpeko adierazpena ere erabili ahal izango da.
5.- Estatu kideko agintaritza eskudunak emandako ziurtagiria, gaztelaniara
edo euskarara modu ofizialean itzulita, estatuaren legezko xedapenen
araberako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak
egunean dituela egiaztatuko duena, adjudikaziodun aren Estatuko xedapen
legalen arabera.
6.- Sailkapena eskatzen bada, Europako Erkidegoko estatu kide ez
espainiarretako enpresariek aski izango dute kontratazio-organoari
kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa frogatzea, Sektore
Publikoko Kontratuen Legearen 75. eta 78. artikuluetan ezarritakoarekin bat
etorriz.
Europako Erkidegoko estatu kideek bertako enpresariei emandako
sailkapen-ziurtagiriek eta antzeko agiriek gaitasun-presuntzioa sortarazten
dute kontratazio-organoetan, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 75.1
artikuluko b) eta c), 76. artikuluko a) eta 60. artikuluko a), b), eta d),
idatz-zatien arabera.
7.- Lizitatzaileak Plegu honetan adierazten den eran eman beharko du
behin-behineko bermea, eta kontratuaren aurrekontuaren % 3 izango da.
8.- Europako Erkidegoko estatu kideetako enpresa ez espainiarrek, goian
aipatutako betebeharrez gain, honako hauek ziurtatu behar dituzte:
29
a) Jarduteko gaitasuna. Horretarako, bere herrialdean dagoen
espainiar enbaxadaren ziurtagiria beharko da, eta ziurtagiri
horretan, adierazi beharko da herrialdeko hartako lan-,
merkataritza- edo maila bereko erregistroan izena emanda dutela
edo, bestela, herrialde hartan, sarritan aritzen direla kontratuaren
xedea diren jardueren esparruan. Europar Esparru Ekonomikoari
buruzko Akordioa sinatu duten estatuen kasuan, jarduteko
gaitasuna egiaztatu beharko da.
b) Jatorrizko estatuak Espainiako enpresek administrazioarekiko
kontratazioan parte hartzea onartzen duela atzerrikoek Espainian
parte har dezaketen modu bertsuan, edo Merkataritzako Mundu
Erakundearen Kontratazio Publikoari buruzko Akordioa sinatu duela.
Hori frogatzeko, Espainiako diplomaziako ordezkaritzak egindako
txostena aurkeztu behar da.
c) Espainian sukurtsala irekita daukala, eta ahaldunak edo ordezkariak
izendatu dituela eragiketak egiteko.
d) Merkataritza Erregistroan izena emanda dagoela, bai eta aurreko
idatz-zatian aipatutako ahalordetzeak ere.
Kontratuaren zenbatekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kontuan
izan gabe, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 16. artikuluan agertzen
den kopuruaren berdina edo altuagoa baldin bada, ez da eskatuko b) idatz-
zatiak aipatzen duen elkarrekikotasunaren inguruko txostena,
Merkataritzako Mundu Erakundearen Kontratazio Publikoari buruzko
Akordioa sinatu duten estatuetako enpresen kasuan.
30
V. ERANSKINA
EUSKO JAURLARITZAREN KONTRATISTEN ERREGISTROKO DATUAK
BALIOESTEKO ZINPEKO AITORPENA
...................................................... jaunak/andreak (NA zk.:
...............................), bere izenean edo
………………………………………………………..gisa (zehaztu ordezkaritza ahalmena:
administratzaile bakarra, ahalduna…) ......................... enpresaren
ordezkaritzan (helbidea:…………………………………………….. IFZ
zk.:………………………………)
BERE ERANTZUKIZUNPEAN AITORTZEN DU KONTRATAZIO
MAHAIBURUAREN AURREAN Eusko Jaurlaritzaren Kontratisten Erregistro
Ofizialak emandako ziurtagirian diren datuen baliagarritasuna eta
indarraldia.
Eta dagozkion eraginetarako hala ager dadin, erantzukizunezko aitorpen
hau sinatzen du
.......................(e)n, 2017ko .........................aren...................(e)(a)n.
Sinadura:
Enpresaren zigilua:
31
VI. ERANSKINA
ENPRESAK EMANDAKO INFORMAZIOA ISILPEKOTZAT JOTZEKO
EREDUA
............................................. jaunak/andreak,
......................(e)n ................................. kalean bizi eta
.............................. NAN zenbakia duenak, bere izenean /
....................................................... enpresaren
(............................................ (e)n, ..................................... kalean,
.................... PK; telefono-zenbakia: .........................;IFK:
............................) izenean,
HONAKO HAU AITORTZEN DUT:
…… gutun-azalean (adierazi zein gutun-azal den) aurkeztutako
dokumentazioan isilpekotzat jotzen direla behean zerrendatutako
eskaintzako informazioa eta agiriak, sekretu tekniko eta komertzialak
direla medio.
................................................................................
................................................................................
................................................................................
...........................(e)n, 2017ko .....................aren .....(e)(a)n
Sin.:
NA:
32
VII. ERANSKINA
EKONOMIA JARDUEREN GAINEKO ZERGA AITORTZEKO EREDUA
..........................................................................................
jaunak/andreak, ................................ helbidean bizi denak,
.............................................. NAN zenbakia duenak, bere izenean edo
......................... adierazi ordezkatzeko ahalmenak: administrari bakarra,
ahalduna) gisa, ....................................................... enpresaren
ordezkari gisa (helbide soziala: ..................................................., eta
IFK: ...............................),
BERE ERANTZUKIZUNPEAN ADIERAZTEN DU:
1.- Toki-zergen esparruan indarrean dagoen araudiaren eta,
bereziki, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga arautzen duenaren
arabera, zerga horren matrikulan alta eman behar duela epigrafe
hauetan, adierazitako egunean epigrafe honetan bajarik eman gabe:
------------------------------------------
------------------------------------------
2.- Bestalde: (adierazi dagokizun aukera)
Zerga ordaindu behar duela eta azken ordainagirien kopia erkatuak
aurkeztu dituela.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko
6/1989 Foru Arauaren Testu Bateratuko 5.1.g) artikuluan jasota
dagoen salbuespen-kasuan dagoela.
(Jarduerari ekiten dioten subjektu pasiboak, jarduera hasi eta zerga
horren lehenengo bi ekitaldietan).
33
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko
6/1989 Foru Arauaren Testu Bategineko 5.1.h) artikuluan jasota
dagoen salbuespen-kasuan dagoela.
(2.000.000 eurotik beherako eragiketa-bolumena duten subjektu
pasiboak).
Eta horrela jasota gera dadin, dagozkion ondoreak izan ditzan,
erantzukizun-aitorpen hau sinatzen du, ...........................(e)n, 2017ko
.........................aren ........(e)(a)n.
Sin.:
Enpresaren zigilua
34
VIII. ERANSKINA
ALDI BATERAKO ENPRESA ELKARTEAREN AITORPEN EREDUA
Jauna/andrea:
............................................................................................................
..................................................................................
NAN:.............................................................. bere izenean edo
......................................................................................................gisa
(azaldu jarduteko ordezkari-mota: administratzaile bakarra, ahalduna,....)
Enpresa:..........................................................
..............................................Helbidea:
......................................................................................
IFK:.........................................................
eta
Jauna/andrea:
............................................................................................................
..................................................................................
NAN:.................................................... bere izenean edo
......................................................................................................gisa
(azaldu jarduteko ordezkari-mota: administratzaile bakarra, ahalduna,....)
Enpresa:..........................................................
............................................Helbidea:
………………………................................................................
IFK:.........................................................
35
GOIKO DATUAK DITUZTEN PERTSONEK HAUXE ADIERAZTEN DUTE:
Konpromisoa onartu dutela Aldi Baterako Enpresa Elkartea formalki
eratzeko eta % .............. eta % .................. partaidetza dutela eta
ABEEren ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu dutela
...........................................................................................
jauna/andrea. Azken honek ahalmen nahikoak ditu kontratuaren ondoriozko
eskubideez baliatzeko eta betebeharrak betetzeko; eta hori kontratua iraungi
arte.
Eta adostasuna agertzeko adierazpen hau sinatu dute,
.........................................n, 2017ko ...........................................aren
.............(e)an.
Sinatua: Sinatua:
Enpresaren zigilua: Enpresaren zigilua:
36
IX. ERANSKINA
JAKINARAZPENAK POSTA ELEKTRONIKO BIDEZ IGORTZEA
BAIMENTZEKO EREDUA
...................................................... jaunak/andreak (NA
zk.: ...............................), bere izenean edo
………………………………………………………..gisa (zehaztu ordezkaritza ahalmena:
administratzaile bakarra, ahalduna…) ......................... enpresaren
ordezkaritzan (helbidea:…………………………………………….. IFZ
zk.:………………………………),
BERE ERANTZUKIZUNPEAN AITORTZEN DU:
Baimena ematen diola Zierbenako Udalari
………………………………………………helburu duen eta partaide den zerbitzu
kontratuaren adjudikazioaren prozeduran ebazten diren ekintzen
jakinarazpenak posta elektronikoz bidera daitezen, aurkeztutako I.
eranskinean ageri den/ ondoko helbide elektronikoan: ………………………………….
Eta dagozkion eraginetarako hala ager dadin, erantzukizunezko
aitorpen hau sinatzen du
………………………(e)n, 2017ko.........................aren................(e)(a)n.
Sinadura:
Enpresaren zigilua
37
X. ERANSKINA - LAP (derrigor betetzekoa)
1. _____________________________________ Jn.k / Andreak enpresako
_________ (lanpostua) bezala, aplikagarriak diren Laneko Arriskuen
Prebentzio Legean eta beste xedapen legal batzuetan agertzen diren
xedapenak betetzeko eta betearazteko konpromisoa hartzen dut, eta
bereziki ZIERBENAKO UDALEAN indarrean dauden Segurtasun Arau
Orokorrak.
2. ____________________________________ Ziurtatzen dut
___________________ enpresak prebentzioa antolatzeko Langile
Izendatua / Kanpoko Prebentzio Zerbitzua / Bertako Prebentzio Zerbitzua
duela.
Era berean, ………………………………… enpresak Osasunaren Zaintzari dagokion
espezialitatea beteta duela ziurtatzen dut.
Langileak ZIERBENAKO UDALEAN egin beharreko lanerako gai izango
direla.
Enpresak lan arriskuen ebaluazioa eta Prebentzio Plana egin dituela
ziurtatzen dut eta urtero prebentziorako jarduera egiten duela.
3. ________________________________________ enpresak langileei
dauden arriskuei buruzko trebakuntza eta informazioa eman diela, baita
horrela eskatzen duten ataza edo lan ekipoei buruzko berariazko
trebakuntza-saioak ere.
4. Enpresa honetako parte diren langileei nahiz azpikontratatuko diren lanak
egingo dituzten enpresei ondorengo alderdiei buruzko informazioa emateko
konpromisoa hartzen dut:
- Egin beharreko atazei buruzko berariazko arriskuak eta hartu beharreko
38
neurri prebentiboak.
- Eragin diezazkieketen segurtasun eta osasun neurrien alderdiak (hala
dagokionean).
Horretarako, ZIERBENAKO UDALEKO instalazioetara lanak burutzera joan
daitezkeen langileen zerrenda gehituko dut (izena, bi abizen eta NAN).
Langile horiek aurreko informazioa jasota izango dute.
5. ZIERBENAKO UDALERA zerbitzuak eskaintzera joango diren langileek
trebakuntza egokia jaso dutela ziurtatzen dut, Laneko Arriskuen Prebentzio
Legearen 18. Artikuluaren arabera.
6. Instalazioetan ___________________-ko kide edo azpikontratatutako
kide dela eta istripua nahiz heriotza kasuetan estaldura duela erakutsi duen
pertsonala baino ezin izango da sartu. Horretarako,
_______________________ enpresak lanak hasi baino lehenago, Gizarte
Segurantzako Diruzaintzako ziurtagiria aurkeztuko du, zeinek gizarte
segurantzako kuotak ordainduta dituela adierazten duen, banakako eta
taldeko kotizazio-buletinen kopia (TC1 eta TC2). Langileren bat buletin
horietan agertu ezean berria delako, alta eskaera aurkeztu beharko du
(TA2).
7. _______________________________ enpresa izango da ondorengo
kasuak betetzeko arduradun bakarra: lan mailako eta Gizarte
Segurantzako xedapen guztiak, eta bere pertsonalarekiko harremanetan
eragingo duten xedapen administratibo guztiak, gaur egunean indarrean
daudenak edo lanak burutu bitartean ematen direnak. ZIERBENAKO
UDALAK ez du inola ere horien guztien ez betetzeak ekar ditzakeen
ondorioetan ardurarik izango
39
8. _______________________________________ enpresak lana
antolatzeko eta pertsonalaren segurtasunerako arduradun bat izendatuko
du, ZIERBENAKO UDALAREN Segurtasun Arau Orokorrak betez eta
betearaziz. Arduradunik egon ezean, funtzio horiek kategoria edo
eskarmentu profesional handiena duen langileak beteko ditu.
9. ____________________________________ enpresak ZIERBENAKO
UDALA hirugarrenekin dituen edo har ditzakeen betebehar eta ardura
guztietatik libre eta kanpo utziko du, betebehar horiek ez baitira
Udalarenak.
10. _____________________________________enpresak Erantzukizun
Zibil Orokorreko segurua izenpetuko duela eta indarrean mantenduko duela.
Seguru horrek ZIERBENAKO UDALAren instalazioetan burutzen diren lanak
egiterakoan sorrarazi daitezkeen kalte pertsonalak eta materialak estaliko
ditu.
Kontratak ZIERBENAKO UDALA ardurarik gabe uzten du lana burutzean
bitarteko materialek izan ditzaketen kalteengatik.
11. _________________________ enpresak erabiliko dituen bitarteko
materialek Laneko Arriskuen Prebentzio Legea eta gainerako arautegiko
xedapen legalak beteko dituzte, eta bereziki, ZIERBENAKO UDALAK
ezarritako aginduak.
12. ZIERBENAKO UDALAK eskubidea izango du ________ -ren eta lanak
egitean parte hartuko duten azpikontraten lan-ekipoen egoera egokia
aztertzeko.
40
13. _________________________ enpresak lan zati batzuk azpikontratatu
behar baditu edo ABLE bateko langileak kontratatzen baditu, ZIERBENAKO
UDALEKO arduradunari jakinaraziko dio. ZIERBENAKO UDALEKO
Segurtasun Arau Orokorrak betetzen ez dituzten enpresako langileak edo
kontratatutako azpikontratak behin-behinean edo behin-betiko
instalazioetatik kanporatuak izan ahalko dira.
14.ZIERBENAKO UDALAK ez du kontratatutako enpresaren aldetik inolako
erreklamaziorik onartuko lan etendurek eragindako denbora galerengatik,
etendura horiek enpresa horretako pertsonalak lan-arriskuen prebentzio
gaiak ez betetzetik badatoz.
15. Lanak era egokian koordinatzeko, bai ZIERBENAKO UDALAK bai
kontratatutako enpresak pertsona bana izendatuko dute, kontratatutako
lanak burutu bitartean solaskideak izan daitezen.
16.Kontratatutako enpresak prebentzio-neurriak beteko ez balitu,
ZIERBENAKO UDALAK burutzen ari diren lana geldiarazteko eskumena
izango du, betiere antzemandako hutsak zuzentzen ez diren artean.
Halaber, kontratatutako enpresari hortik eratorritako kalteak eskatu ahal
izango dizkio. Gainera, ZIERBENAKO UDALAK indarrean dauden ordainketak
eta ziurtagiriak atxiki ahal izango ditu, eta baita kontratua eten ere,
kontratatutako enpresak kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik gabe.
17. ZIERBENAKO UDALAK kontratatutako enpresak egin dituen lanak
ikuskatu ahal izango ditu, aipatu neurri prebentiboak bete direla
ziurtatzeko. Bai kontratatutako enpresako arduradunak bai pertsonalak,
laneko arriskuen prebentzio-gaietan ZIERBENAKO UDALEKO pertsonalak
ematen dituen iradokizunak betetzeko beharrezkoak diren erraztasunak
emateko eta arreta jartzeko beharra dute.