barra barra 28

16
Bilbo Zaharra euskaltegiaren buletina abendua 14 28.Zk www.bilbozaharra.com 28 Barra-barra BERBALDUN FORUM IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK OSPAKIZUNAK GOROZIKA GABONAK

Upload: bilbo-zaharra-euskaltegia

Post on 24-Jul-2016

244 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Barra barra 28

Bilbo Zaharra euskaltegiaren buletina

abendua 14 28.Zk

www.bilbozaharra.com

28

Barra-barra

BERBALDUN FORUM IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK OSPAKIZUNAK GOROZIKA GABONAK

Page 2: Barra barra 28

2

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Aurten, Berbagunearen 3. aldia burutu dugu arestion eta, beraz, gogoeta egiteko garaia heldu dela iruditzen zait. Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Aldundiaren ekimena dugu Berbagunea eta hasieratik Bilboko Alondegian gauzatu da. Helburua argi eta garbia: euskaraz egiteko guneak zabaldu eta eskaini euskara ikasleei zein jatorrizko hiztunei; euskara kalera ateratzea, hitz batean.

Ulibarri eta Bilbo Zaharra euskaltegikook izan gara antolatzaile aurten azaroaren 13an 4 txandatan

Lehen hiruhileko honetan hamaika jarduera izan ditugu euskaltegian. Alondegira joan ginen Berba-gune saioetan parte hartzera, Loreak filma ikusi genuen, Bilboko Arte Ederretako Museoan bisitaldi gidatuak izan ditugu, kafe eta ardo-dastaketa, mintzodromoak, berbaldun taldea...

Jarduerak

“UDAZKEN MUGITUA”IKASLEEN TXOKOA

ARDO-DASTAKETA EUSKALTEGIAN

izan den Berbagunean. Ikasleen parte hartzeari dagokionez, iazko partaidetza gainditu ez arren, ona izan dela esan behar dugu.. Bilbo Zaharreko ikasle-irakasleok ondo egin duzue zuen lana eta , beraz, eskerrik beroenak denoi.

Bestalde, ulertu behar dugu euskara irakaste-ikasteaz batera, gure euskal mundutxo honetan sortzen den guztiaren zabaltze-lana egin behar dugula: direla bertso saioak, direla liburu klasikoen irakurraldiak, direla Museoetarako irtenaldi kulturalak…

Berbagunea, Alhondegian

Azaroaren 20an, eta DARABILBO progra-maren ekintzen barruan, ardo dastake-ta izan genuen euskaltegiko txokoan, arratsaldeko 19:00etan.

>ARDOAREN KOLOREAK ETA USAINAK

--Mahatsetik ardora. Zer da ardoa?

--Kataren definizioa eta faseak

--Ikusmena; Usaimena; Dastamena

--Hiru ardoren dastaketa

Tragotxo batzuk hartzeko aukera parega-bea!!!

Euskararen ikaste-prozesuan gramatikaren ezagutza hareatzako harea garautxo soila da, eta ez izan dudarik ikasgelatik kanpo egiten diren eskaintza kulturalek norberaren euskarari sendotzen lagunduko diotela.

Azaroaren 13an zuen laguntzarekin gauzatu dugun Berbagunea gune horietako bat gehiago izatea nahi izan dugu. Antolatzaileok espero dugu helburua lortu izana. Eskerrik beroenak.

Beti arte.

Hiperrealismoa, museoan

Roberto Calejero, antolatzailea

Page 3: Barra barra 28

3

28. buletina

Carlos Garcia de Andoin

Azaroaren 9a heldu zen. Atxuriko geltokian 9:30eko trena gure zain zegoen. Hain zuzen ere, Bilbo Zaharra Euskaltegikoak puntu-puntuan geunden tren hori hartzeko aukera ez galtzeko. Jabi gure gidaria, bost ikasle, Iratxe, Bea, Bego, Monika eta Carlos joan ginen domeka hori ondo pasatzera. Egia esan, ez zitzaigun inporta nora joan, nola hitz egin baizik; euskaraz, jakina!

Beti daude Gernikako Batzar Nagusien Etxera joateko arrazoiak. Alabaina, azken berriak entzun ondoren beste bat ere badago , gure Antzinako Haritza gaixorik dago eta. Beraz, Leihope tabernan gorputzak berotzeko kafetxo bana hartu ondoren, 11:30 ean bisita hasi zen. Lehenik, bideo baten bitartez Erdi Arotik batzarren jatorria eta aurreko historia jakin genituen. Ondoren, gidari batek eraikinaren historia (1833. urtean amaitu zuten) eta gaurko erabilera azaldu zizkigun Batzar Aretoan. Hasieran Eliza bat izan zela jakin ahal izan genuen. Aztarna gisa, aldarea eta ur bedeinkaturako harriak nabarmentzen dira. Nahiz eta dena bizkaieraz izan, azalpenak ondo ulertu genituen.

Gainerakoaren bisita geure kabuz egin behar izan genuen. Liburutegia ikusterakoan, oso polita denez, zur eta lur geratu ginen. Haren alboan dagoen “Beirateen aretoa” ere eder-ederra da. Gero kanpora irten ginen Arbolaren lekura. Benetan, gure zuhaitz sakratua gaixorik dago. Sendatzeko asmoz, bere inguruan lanetan dabiltzala ikusi genuen. Gure aldetik, ea musikoterapiak osasuna ematen dion, “Gernikako arbola”, Iparragirrek egindakoa, abestu genuen. Hor zeuden belgiar batzuek eskatu ziguten berriz kantatzeko, eta nola ez!, honela eta primeran egin genuen eta txalo bero bat eman ziguten.

Gero oinez Gernika ondoan dagoen herrira, Forura, joan ginen. Han, Martin deunaren jaiak ospatzen zebiltzan. Giro alaia zen eta ikusteak poza eman zigun. Heldu eta berehala azokan sartu ginen. Ezin genuen alde egin jateko zerbait erosi gabe. Beraz, euskal pastela eta ogia erosi genituen gero elkarrekin bazkaltzeko, baita pistatxoak ere, unean bertan gosea engainatzeko.

San Martinen elizpean ogitartekoak eta abar oso gustura jan genituen. Ondoren, kafea hartu genuen “matrikulen” tabernan. Honela izendatu genuen, inguruko (eta ez hain inguruko) herrien izenarekin auto-matrikula makina bat zeukatelako. Itzultzeko trena hartu baino lehen Foruko Kokaleku Erromatarra bisitatu ginen. Nahiz eta tutik ere ez ikusi, harri batzuk bakarrik baitzeuden, hor dauden argibideei esker eraikinak nolakoak ziren eta mendetan zehar izandako aldaketak ulertzea lortu egin genuen.

Arratsaldeko bostetan Bilbora ailegatu ginen. Oso gustuko esperientzia izan zen, benetan. Euskaragatik eta jendea ezagutzeagatik ere bai. Datorrenean apunta zaitez!

Gernikako arbolari bisita

BERBALDUN TALDEA GERNIKAN. EUSKARAZ BIZI!

Page 4: Barra barra 28

4

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Olentzero, Hiru Erregeak, Santa Klaus...Zuek zein? Zergatik? Eta txikitan?

GU OLENTZEROREN ETXEA IKUSTERA JOATEN GARAGurean Gabonak egun politak dira familiako guztientzat, ume nahiz heldu. Gu Olentzeroren etxea ikustera joaten gara. Era berean, jostailu katologoen bilduma egiten dugu, bai Olentzerori bai Erregei gure seme-alabek gustatzen zaizkien gauzak eskatzeko. Gutunak idatzi eta bidali egiten ditugu, arbola eta belena ipintzen ditugu, zapatak garbitu eta arbolaren azpian Erregeentzako edaria eta janaria ipintzen ditugu... Batez ere, erdi aktore eta gezurti handiak bihurtzen gara...gure seme-alabek Gabonetako lilura senti dezaten.

GURETZAT GABONAK OSO BEREZIAK DIRAGuretzat Gabonak oso bereziak dira eta asko gustatzen zaizkigu. Are gehiago orain, bi alaba eta hiru iloba dauzkadalarik. Guri Erregeek ekartzen dizkigute opariak, gure etxean horixe delako ohitura. Gabon Gauean, berriz, amaginarrebaren etxean egiten dugu lo, eta Olentzerok ekartzen dizkie opariak umeei. Beraz, Gabonak mugituak dira, baina beti mantentzea espero dut.

NIRE ERREGEA BALTASAR ZEN.Gure etxean Erregeek ekartzen zizkiguten opariak. Nire erregea Baltasar zen. Urtarrilaren bostean sukaldean hiru edalontzi ardo uzten genuen eta goiz joaten ginen ohera, Erregeak gauean etortzen zirelako opariak ekartzera. Goizean goiz altxatzen ginen eta opariak hantxe zeuden, arbolaren azpian. Haiek garaiak!

SEME-ALABEKIN OLENTZERO OSPATZEN DUGUTxikia nintzenean Errege Eguna ospatzen genuen. Gogoratzen dut urtarrilaren bostean zapatak ondo garbitzen genituela eta 6an gauza asko geneuzkala. Orain, berriz, seme-alabekin Olentzero ospatzen dugu. Normalean Olentzeroren egunean opari guztiak edukitzen dituzte, eta Erregeenean,aldiz, gauza txikiak oparitzen dizkiete. Zergatik? Alde batetik, Olentzero Gabonen hasieran dagoelako, eta umeek denbora gehiago daukate jolasteko. Bestetik, Euskal Herrian Olentzero Erregeak baino gehiago ospatzen delako.

TXIKITAN ERREGE EGUNANire etxean, txikia nintzenean, beti Errege Eguna ospatzen genuen, betiko ohitura zen eta. Orain dela urte batzuetatik hona, ordea, Olentzero ospatzen dugu. Ez dut gogoratzen zergatik: bai lehenago ospatzen delako, bai Errege Egunean guztiok ez gaudelako; horiek izan daitezke arrazoiak. Olentzero egunean, aldiz, guztiok biltzen saiatzen gara.

MEXIKON “SANTA CLAUS”, EUSKAL HERRIAN OLENTZEROTxikia nintzela, bederatzi urte nituen arte, “Santa Claus”ek ekartzen zizkidan opariak, Mexikon bizi nintzen eta. Euskal Herrira etorri ginenean Santa Claus Olentzero bihurtu zen, amak ahizpari eta bioi Olentzerok opari berberak ekarriko zizkigula azaldu zigunean. Handik aurrera urtero Gabonetan Olentzeroren zain gaude.

NIRE ETXEAN BI OSPAKIZUN IZATEN DITUGUZorionez, kontsumismoari esker nire etxean bi ospakizun izaten dugu. Hasieran gehiegi iruditzen zitzaigun, baina azken urtean neure buruari “zergatik ez?” galdetu nion. Bi jai egonez gero opari gehiago jasoko ditugu. Baina konturatu gara gero eta estres handiagoa daukagula. Izan ere, Gabonak baino lehen dendaz denda gabiltza, eta Gabonak bukatutakoan dendaz denda ibiliko gara berriro... opariak itzultzeko.

ESKOLARA JOATEN HASI NINTZENEAN OLENTZERO AGERTU ZEN Txikitan nire etxean Errege eguna ospatzen genuen, ohitura baikeneukan. Denborarekin eskolara joaten hasi nintzenean Olentzero agertu zen nire bizitzan. Handik aurrera, nahiz eta betidanik etxean Erregeak ospatu, Olentzero ere ospatzen hasi ginen. Niretzat eta nebarentzat hobea zen, opari gehiago edukitzen baikenuen. Edo hori pentsatzen genuen, baina ziur aski opariak bi egunen artean banatzen zituzten.

GURERA ERREGEAK BETIDANIKGabonetan gurera betidanik Erregeak etorri dira eta, gaur egun, txikia nintzeneko era berean egiten dugu ospakizuna. Gauean zapatak ipintzen ditugu zuhaizpean, eta gauean zehar bakoitzak ipintzen ditu egiten dituen opariak besteen zapaten azpian.Goizean, esnatzean, opari pilak aurkitzen ditugu norberaren zapaten tontorrean, eta guztiok elkarrekin egon arte ez ditugu irekitzen. Ikus dezakezuenez, ohiturazko familia gara eta horrela jarraituko dugu.

BIAK OSPATU DITZAKEGUNire etxean betidanik Errege Eguna ospatu dugu. Alabaina, orain Olentzerorekin umeek denbora gehiago daukate beren jostailuekin jolasteko. Baina gauza bat argi gera dadila: biak ospatu ditzakegu. Hala ere, opariak batean bakarrik edukiko lituztekete nire seme-alabek, nik umerik edukiko banu. Gaur egun ikus dezakegu nola umeek opari asko dauzkaten bai Olentzero egunean bai Errege egunean, eta horrek umeak gaizki hezi besterik ez du egiten.

Lorena Carmen

Amaia Gonzalez

Arantza Orive

Rosario Conchi

Ariane

Susana Velasco

Elena Olaizola

Mikel

ELKARRIZKETAK

Page 5: Barra barra 28

5

28. buletina

GUREAN BETI OLENTZEROGehien gustatzen zaidana Olentzero da. Alde batetik, Euskal Herriko pertsonaia delako, eta, beste aldetik, etxera lehenago etortzen delako. Gainera, ume asko bera bezala janzten dira bera ikustera doazenean. Beraz, gurean beti Olentzero ospatzen dugu.

GABONAK OSPATZEN DITUT... BEHARTUTAGabonak ospatzen ditut...behartuta, ez zaizkidalako gustatzen. Gau batean familiarekin afaltzen dugu, eta beste egun garrantzitsuetan, bakarrik edo lagunekin gaude. Urtarrilaren seiaren zain egoten gara, roskoa jateko eta bukatzeko.

Iritsi naizenean tabernaria baino ez zegoen. Gaur ez dit pintxorik gorde. Agurtu ondoren zigarrotxoa erretzera

atera naiz.

Kanpoan nengoela zirimola antzeko bat sentitu dut nire alboan pasatzen. Neska bat sartu da tabernan.

Zigarroa bukatutakoan sartu naiz ni. Neska hizketan ari da. Txikia da. Ile beltz, liso, luzetxoa. Aurpegi jatorra du.

Indio puntu bat. Bestela ezer berezirik ez. Bere bizitzaz ari da, modu positiboan, barregarrian. Diskurtsoaren

etenalditxoetan barre egiten du, barre-algarak.

Kriston etorria du, naturaltasun handia gaztelaniaz; brasildarra delako diot. Halaxe esan dio solaskide berriari,

neuri alegia.

Hamasei urte zituela gizon bat ezagutu zuen, polizia nazionala bera, eta Galizia aldera etorri zen. Eta gero

Bilbora.

“Oihan aldeko pertsona naiz, ez Baiakoa edo antzeko toki batekoa. Han ibai aldean bizi ginen. Animaliez, piztiez

inguratuta. Gurasoek ibaira bota, eta igerian ikasten genuen. Bestela ito. Krokodiloek ere ez zidaten beldurrik

ematen. Agian ni ausartegia nintzen eta horregatik bidali ninduen amak hona. Krokodiloek jan ez nintzaten.

Hemengo krokodiloek ere ez naute beldurtzen, ez pentsa!.

Igelak, badakizu zer diren igelak? Bai ezta? Han handi-handiak dira eta bizkarrean marra horizta zabala

daukate. Pozoitsua da marra hori hori . Bertakoek bertan bustitzen dituzte gezi-puntak eta tximinoak akabatu,

haragi-bolak egiteko”.

“Gozoak dira?”

“Ez, ba! Izugarri gozoak! Ezin alderatu hemengo okelarekin!

Hona etorri baino lehen Castron ere bizi izan nintzen. Batzuetan goizeko seiak arte lan egiten genuen. Behin,

nik makila bat hartuta uso batzuk harrapatu nituen. Gisatu gozoa prestatu genuen gosaltzeko, Alajaina!”

“Baina usoak nazkagarri samarrak dira, ezta?”

“Zuk sugerik jan duzu? Suge handi-handiak?”

“Ezta. Baina ez da gauza bera, usoek zaborra baino ez dute jaten.”

“Zer jaten dute, bada, hemengo txerriek?”.

(Elkarrizketa honen hutsarteetan neskaren algarak entzun egin behar dira. Baita nireak ere).

“Mangoak, ahuakateak,… Bertan besoa luzatu eta hantxe dituzu. Ama aberatsa da, ez du ezer behar; baina,

duintasunez edo, ez naiz harengana itzuli. Semeak 18 urte betetzen dituenean bueltatuko naiz. Semeak etorri

nahi badu, ondo; bestela berton gera dadila.

Hona etorri nintzenean nik ez nuen jenderik behar. Bakarrik nahiago. Lagunak diskotekatara joaten ziren, dant-

zara, edatera. Ni ez; gainera semea nuen. Orain Bilbon noizean behin eskapadatxo bat egiten dut, orain bezala.

Eta barre egiten eta entzuten dakien baten bat topatzen dut; zu bezalako bat.

Bueno, metroa hartu behar dut. Egunen batean gonbidatuko zaitut afaltzera.”

“Usorik ez, mesedez.”

“Ezta sugerik ere, ez daude eta!”.

“Bale, hurrengora arte!”.

“Gusto de haberte conocido”.

Mikelen Txokoa

Jose Iraolagoitia

Meritxell Gil

Page 6: Barra barra 28

6

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

“HIPERREALISMOA”

Aurreko egunean, azaroaren 19an, euskaltegiko lagunok Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen “ Hiperrealismo 1967-2013”

erakusketa gidatua ikustera.

Hiperrealismo edo fotorrealismo izeneko margoa 60ko hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan, Kalifornian hain zuzen. Gidariaren esanetan, ordura arte nagusi izan zen espresionismo abstraktuaren elitismoaren kontrako mugimendua izan zen. Hori dela eta, artistek objektu arruntak erakusten zituzten beren irudietan: askatasunaren ikur ziren autoak edota janari azkarreko jatetxeak, besteak beste. Azken finean,“ American Way of life” bizimoduarekin lotutako elementu edo objektu arruntak ziren margoetako

protagonista nagusi. Argazki makinaren bidez, margo-lan zehatzak eta gardenak lortu nahi zituzten margolariek.

Bigarren belaunaldia, 80ko hamarkadan izan zen. Garai hartan argazki kamerak askoz hobeak ziren eta aurrerapen horri esker, margolariek irudi gardenagoak lortzen zituzten. Egunerokotasunak eta autoek oraindik beren garrantzia zuten arren, bestelako gaiak ere agertu ziren indarrez: erretratoak, emakumearen biluzia eta paisaia ezberdinak, esaterako. Ordura arte, margolari guztiak gizonezkoak izan baziren ere, bigarren belaunaldian emakume batek ere izan zuen bere garrantzia hiperrealismoaren mugimenduan. Hirugarren hamarkadan, teknologia berrien

garapena izugarria izan zen eta hori gaur egungo margolari hiperrealisten lanetan ikus daiteke. Kamera digitalak, bideoak edo autoak margotzeko lakak dira gaur egun erabiltzen diren tresnak. Hori dela eta, pinturak zehatzak baino zehatzagoak dira orain, nahiz eta batzuen ustez gardenegiak eta hotzegiak izan.

Izan genuen gidariari esker erakusketatik poz-pozik atera ginela esan behar dugu. Beraz, joan ahal izanez gero, bertaratzeko gomendioa egin nahi dizuegu, benetan merezi du eta.

ARTE EDERRENMUSEOA

10-12, C1eko ikasleak

Page 7: Barra barra 28

7

28. buletina

garapena izugarria izan zen eta hori gaur egungo margolari hiperrealisten lanetan ikus daiteke. Kamera digitalak, bideoak edo autoak margotzeko lakak dira gaur egun erabiltzen diren tresnak. Hori dela eta, pinturak zehatzak baino zehatzagoak dira orain, nahiz eta batzuen ustez gardenegiak eta hotzegiak izan.

Izan genuen gidariari esker erakusketatik poz-pozik atera ginela esan behar dugu. Beraz, joan ahal izanez gero, bertaratzeko gomendioa egin nahi dizuegu, benetan merezi du eta.

Errezetak“POSTRERAKO... ARRAUTZA FRIJITUA”

Taldekideak euskaltegiko txokoan

POSTRERAKO...ARRAUTZA FRIJITUA!!

Osagaiak:Azukredun jogurt “grekoa”----------------------------------1/2Kanelazko gailetak (“napolitanak”)------------------------4Marmelada------------------------------------------------------ koilaratxokada batFruta. Hiru hauetako bat: melokotoia-------------------6 zati Kakia Mangoa

Lehenik, gailetak hauts egin ditzagun. Hori egiteko, poto baten barruan ipin ditzagun eta irabiagailuarekin desegin ditzagun, hauts egitea lortu arte.Bigarrenik, fruta aukera dezagun. Gure kasuan, kakiak. Kakiak zuritu eta gero, patata frijituak egiten ditugunean bezala motz ditzagun. Orain badauzkagu behar ditugun gauza guztiak. Has gaitezen, beraz, platerra osatzen.Plater baten erdian gaileta-hautsa ipin dezagun. Gutxi gorabehera 2 koilaraka-da.Hautsaren gainean jogurt erdia bota dezagun. Hobeto egongo da hautsa guztiz estalita geratzen bazaigu.Har dezagun marmelada eta koilaratxokada bat jar dezagun jogurtaren gai-nean. Saia gaitezen marmelada hori erdi-erdian ipintzen. Orain badaukagu arrautza: jogurta zuringoa izango da eta marmelada, berriz, gorringoa.Fruta zatitua arrautzaren inguruan ipin dezagun, patata frijituak izango balira bezala, eta lagun edo senideekin jan dezagun.Munduko arrautzarik subjuntiboena izango da, ez gaitezen engaina!

Page 8: Barra barra 28

8

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

IKASTAROAKAUTOIKASKUNTZAGOROZIKA BARNETEGIA

ORDUTEGI BERRIAKMULTIPLES HORARIOS

Zure EuskararikOnena

2014-2015 urritik ekainera.De octubre a junio

Maila eta titulo guztiak.Todos los niveles.

HABE, IVAP...4.maila

www.bilbozaharra.com

1981etik zurekin

MATRIKULA ZABALIK

Correo 8, 1.ezk. 48005, Bilbao

www.bilbozaharra.com [email protected]

Page 9: Barra barra 28

9

28. buletina

LOREAK FILMA

Egia esan, ez nuen espero aurkitu nuena. Hasieratik bukaerara beti egon zen zerbait harritu ninduena. Lehenik eta behin, istorioa, nahiz eta erakargarria izan, ez dut uste inori gerta dakiokeenik, nor-malean horrelakorik gertatzen ez baita. Horrez gain, trama hori bultzatzeko oso pertsonaia bitxiak ziren beharrezkoak; izan ere, batzue-tan ez ziruditen lurrekoak. Hala ere, komedia izan ez arren, askotan barregarriak ziren. Fotografiari dagokionez, izugarri gustatu zitzaidan. Ez naiz aditua, baina filma ikustera joatea merezi duelakoan nago, orokorrean ondo dagoelako, berezia delako, bertokoa delako eta euskaraz ikusteko aukera ematen digulako. Beraz, hartu palomitak, eta disfrutatu!

IRITZIA

Urko Antón

SINOPSIAAneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan.Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eu-rentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez.Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimo-du. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.

Euskaltegiko 80 ikasletik gora egon ginen Alonde-gian LOREAk filmaren aurre estreinaldian, matiné saio berezian. Filma harrera izugarria eta ondo me-rezitako arrakasta izaten ari da eta horrek izugarri pozten gaitu. Gora euskal zinema!

Page 10: Barra barra 28

10

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean, eta euskara irakasle lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Udako Euskal Unibertsitatean ere parte hartu zuen. Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin eta Oh Euzkadi aldizkarietan eman zituen argitara bere lehen lanak, eta Pott Bandako kideetako bat izan zen, Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Ruper Ordorika, Jon Juaristi, Joxemari Iturralde eta beste hainbat idazlerekin batera. Euskaltzain urgazlea, Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. Lan originalez gain, literatura unibertsaleko autoreak euskaratu ditu, batez ere ingelesezko literaturakoak, tartean Samuel Taylor Coleridgeren The Rime of the Ancient Mariner (Marinel Zaharraren Balada) poema narratibo luzea, poesia erromantikoaren gailurretako bat. Hainbat idazleren lanak ere itzuli ditu, tartean T. S. Eliot, Manuel Bandeira edo Fernando Pessoarenak. 1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Harrezkero, preso izatearen errea-litatea bere obran hainbat aldiz ukitu du. Urte hartan bi literatura-sari irabazi zituen. 1981ean “Izuen gordelekuetan barrena” lehenengo poema-bilduma argitaratu zuen. Liburuak oihartzun handia izan zuen eta euskal idazle berrien lanetan baita eragina ere.

1985eko San Fermin egunean ihes egitea lortu zuen, Martuteneko espetxearen barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, Iñaki Pikabea presoarekin batera bozgorailu batean ostenduta. Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri, Sarri kanta ospetsua egin zuen. Ordutik, iheslari bizi da (dagoeneko, Espainiako legeen arabera, haren delituek preskribatu badute ere) eta, hain zuzen, iheslari erbesteratuarena izan da haren obraren beste gai nagusia, Lagun Izoztua eleberrian, esate baterako, ikus daitekeen moduan. Klandestinita-tean bizi izan arren, liburuak argitaratzen jarraitu du eta hainbat kantarik musikatu ditu haren letrak: Mikel Laboak, Ruper Ordodrikak, Fer-min Muguruzak, adibidez. Esan Ozenki eta Txalaparta diskoetxeek elkarlanean “Hau da ene ondasun guzia” disko-liburua argitaratu zuten, idazlearen poema musikatuekin.2011ko urrian Eusko Jaurlaritzak euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria eman zion “Moroak gara behelaino artean?” liburuari esker, baina sariari dagokion dirua atxiki egingo zuela jakinarazi zuen justiziaren aurrean bere egoera erregularizatu artean. Espainiako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak auzirik ez zuela esan zuenean, diru saria eman zioten.

BILBO ZAHARRA FORUMek ekoizpen handiko idazlearen gaineko jardunaldiak antolatu ditu bere lehen hiruhileko egitarauaren barnean.

Abesoj Aidnanoirras, 35 urte idazten.

Page 11: Barra barra 28

11

28. buletina

Forum

Abesoj Aidnanoirras

2014

35 urte idazten

1.Hiruhilekoa

Ant

olat

zaile

a

Lagu

ntza

ileak

Bab

esle

a

* Eus

kaltz

aind

iare

n eg

oitz

an, B

ilbok

o Pl

aza

Barr

ian.

19:00 Azaroak 3Eider Rodriguez

19:00 Azaroak 4Eñaut Elorrieta

19:00 Azaroak 5Xabier Anza

19:00 Azaroak 6Joxemari Iturralde

Page 12: Barra barra 28

12

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Ikasleen TxokoaEUSKARAREN EGUNA. TRUKE-AZOKA

Euskararen egunean truke-azoka egin genuen euskaltegian. Euskarazko produktuak elkarren artean trukatzeko aukera. Jende ugari hur-bildu zen eta guztiek izan zuten aukera euskaraz zer irakurri, zer entzun edo zer ikusi eramateko: liburuak, aldizkariak, bideoak, musika...

Errigora zozketaren irabazleak

Bizkaiko urrezko sudurra, Joxe Agirre, eta Bilbo Zaharra euskaltegiko urrezko sudurra, Iratxe Corral.

Errigora egitasmoa: 12.000 saski, 151.000 €Horra kanpainaren emaitzak. Izugarria izan da, eta denon artean egin dugu posible! 12.000 saski inguru banatuko dira, horietako hainbat gure euskaltegian. Horri esker, 151.000 € bideratuko dira Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara.

Page 13: Barra barra 28

13

28. buletina

SAN MARTINOSPAKIZUNAAzaroaren 11n.

Ospakizunak, hitzaldiak, txangoak, barnetegia... euskaraz aritzeko hamaika aukera!!

Gorozika barnetegian

Page 14: Barra barra 28

14

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Bilbo Zaharra Euskaltegian ikasten ari garen ikasle batzuk joan den

asteburuan (azaroak 21etik 23ra) Gorozika barnetegian elkartu ginen, mintzamena hobetzeko, harremanetan egoteko, lagunak egiteko… Laburbilduz, euskaraz bizitzeko. Gure ustez, zenbat eta euskara gehiago praktikatu, orduan eta gehiago ikasten da. Ostiralean barnetegira iritsi ginen. Nahiz eta heltzea kostatu, lortu genuen! Elkar aurkeztu, logelak banatu eta afari onaz disfrutatzeko eman zigun denbora. Afarian apur bat gehiago ezagutu genuen Roberto, gurekin asteburua pasatu zuen euskaltegiko irakaslea. Larunbatean, trenez, Urdaibaira joan ginen, ur-hegaztien migrazioa ikustera. Eguraldi ona egin zuen eta oso ondo pasatu genuen. Loliri eta Mireni esker, inguru horri eta hegaztiei buruz asko ikasi genuen; izan

ere, haiek ziren gure gidariak. Barnetegian bazkaldu eta gero, txokoan elkarrekin egon ginen eta Loli eta Lurren lagunak egin ginen. Lolik barnetegian egiten du lan, eta bere txakurra, Lur, bai ederra, bai mainatsua da. Gauez bertso-afaria izan genuen. Bi bertsolari jator iritsi ziren, gurekin egoteko eta, noski, bertsoak botatzeko. Afari berezia ez ezik, dibertigarria ere izan zen. Gainera, patxaranarekin hobeto pasatzen da beti. Igandean Bermeoko Arrantzaleen Museoa ikustera joan ginen. Bertan egon ondoren, portutik bueltatxo bat eman genuen. Eguerdian, berriro, barnetegira heldu ginen, bazkaltzeko. Arratsaldean, penarekin, elkar agurtu genuen. Hemendik, eskerrak eman nahi ditut. Loli, mila esker, zurekin oso ondo egon ginen eta oso atsegina izan zinen gurekin. Roberto, zuri esker ere oso ondo pasatu genuen eta zure pazientzia eskertu behar dugu. Egia

esan Gorozika leku ederra eta aproposa da naturarekin bat egoteko.Amaitzeko, animatu nahi zaituztet Gorozika Barnetegira joatera. Benetan, merezi du! Karen C. Bernal Marina

KronikaGorozikan asteburua

Page 15: Barra barra 28

15

28. buletina

GOROZIKAKronikaAsteburua barnetegianGOROZIKAN

asteburua II

Euskaltegian hamabost egun besterik ez neramatzan, andereñoak klasean Gorozikako barnetegiarena komentatu zuenean. Hau da, euskaltegiko ikasle guztiak Gorozikan asteburua pasatzera gonbidatuta geundela. Bizpahiru aldiz pentsatu eta gero, baietz, joango nintzela erabaki nuen.Ostirala arin-arin ailegatu zen eta euskaltegitik abiadura berdinarekin konpondu zidaten kotxean norekin joango nintzen. Bi neska jatorrekin egin nuen bidaia eta gaua iluntzen zihoala, zein mendiartetan genbiltzala konturatu bezain pronto Gorozikan geundela ohartu ginen. 36 lagun elkartu ginen, Roberto eta Loli, irakaslea eta oso neska jakintsua, hurrenez hurren. Lolik tximinia

piztu zuen eta honekin giroa epeldu zen. Lotsak joan egin zitzaizkigun eta ziztu bizian igarri nuen, euskal kantuen artean, asteburu polita eta bitxia izango zela. Isiltasun ikaragarri hark asko lagundu zigun loak hartzen. Hurrengo egunean goizean goiz trena hartu eta hegaztiak ikustera joan ginen Padurara, baten bat ikusi ahal izan genuen katalejuen bitartez. Handik oinez Sukarrietara bidean ibilaldi polit bat egin genuen talde osoarekin. Zorte handia izan genuen, kristolako eguraldia izan genuelako. Udazkeneko koloreak dastatu genituen, itsaso distiratsuarekin bat. Nahasketa bikaina egin genuen, natura eta jendearekin harremanetan, bidenabar. Berriz ere trena hartu eta etxerantz abiatu ginen. Han arratsalde osoa eman genuen elkar ezagutzen eta mahai jolasak, zein kantak abesten. Gauean, afaria eta gero, bertsolariak izan genituen.

Hori bai, ez dakit egun intentsua izan zelako, edo bertso afariko patxaranak lagunduta, baina lo siku geratu ginen.Igandean berriz ere, gure asteburu osoko garraiobidea hartu genuen eta Bermiorantz abiatu ginen. Han itsas museoa ikusi eta gero, bertako arraina pintxoetan jan genuen. Sekulako eguzkia izan genuen eta herritik mahuka motzetan ibili ginen. Bai, azkenean etxera bueltatzeko garaia heldu zitzaigun. Bertan izarrez beteriko gauak, isiltasuna, mendikateak eta ardiak bertan utzi, baina bueltan gogoan ekarri ere.

Nerea Aguirre Madina

Atxuriko tren geltokian geratu ginen bederatziak eta hogeiko trena hartzeko, eta Gernikarantz abiatu ginen, poz-pozik, txangoan, umeak bagina bezala.Bidaia ederra izan zen. Leihoetatik errekak, zuhaitzak, astoak...ikusten ziren. Hiritik bost minutura paisaia guztiz aldatu zen eta bazirudien bidaia luze bat egingo genuela.Gernikara heldu bezain pronto gure irakaslearekin elkartu ginen eta kafetxo baten bila sartu ginen Gernikako kaleetatik. Kale nagusia eta ondokoak txosnaz beteta zeuden eta betiko euskal musika oso ondo entzuten zen alde guztietatik, giroa berotu eta jendetza berotasun horretan sartzeko asmoz.Eguraldiari buruz, zer esan? Primeran, udan bezala, eguna argi-argitsua, eta bero handia izan zen; horregatik inoiz baino jende gehiago zegoen.Apurka-apurka, baserriko produktuak ikusi eta erosi genituen, baina onena taloa eta txorizoa denok batera jatea izan zen; beno, eta sagardoa ere bai, noski.Topo egin genuen beste euskaltegi batzuetako jendearekin eta ezagun askorekin. Horietako batek hala esan zidan: “Ni urtero etortzen naiz, inoiz ez dut egun berezi hau galtzen”, eta nik hemendik aurrera gauza bera egingo nuela esan nion. Beraz...datorren urtera arte!

Asun Puente

Urriko azken astelehena, Gernikako azokan

Page 16: Barra barra 28

16

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

IKASTAROAK

AUTOIKASKUNTZA

GOROZIKA BARNETEGIA

2015eko urtarrilaren 7tik 2015eko ekainaren 26ra.

Del 7 de enero del 2015 al 26 de junio del 2015

1.urratsetik EGAra: 2 zein 4 orduko ikastaroak, astean 3 egun...EGAtik gora: Haberen 4.maila, 4 HE...

Desde 1º hasta EGA: Cursos de 2 ó 4 horasPost EGA: 4º nivel de HABE, PL4...Cursos específicos de oratoria

Zeuk erabakiko duzu zer, noiz eta nola ikasi euskaraz, BOGA pro-grama informatikoaren laguntzarekin. Egun osoa duzu ikasgela

Flexibilidad absoluta de horarios para aprender euskara, con el apoyo

Naturaren erdi-erdian, Urdaibai, Gorozika Barnetegia,

En plena naturaleza, en Urdaibai, el Barnetegi Gorozika, lugar

Gorozika auzoa, 25 48392 Muxika

Zure euskararik onena.

Matrikula zabalik