bizitzaren trena

20
BIZITZAREN TRENA Duela zenbait denbora, bizitza tren bidaia modura azaltzen zuen liburu bat irakurri nuen. Zinez irakurketa interesgarria da, ondo interpretatzen bada.

Upload: zizurki

Post on 21-Jan-2018

975 views

Category:

Education


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: Bizitzaren trena

BIZITZAREN TRENA

Duela zenbait denbora, bizitza tren bidaia modura azaltzen zuen liburu bat irakurri nuen.

Zinez irakurketa interesgarria da, ondo interpretatzen bada.

Page 2: Bizitzaren trena

Bizitza tren bidaia bat besterik ez da: igotzen eta jaisten diren lagunez gainezka, istripuz zipriztindua, sorpresa atseginak zenbait igoeratan

eta tristura sakonak bestetan.

Page 3: Bizitzaren trena

Jaiotzean, trenera igo eta pertsona batzuk aurkitzen ditugu, ustez, beti izango ditugunak ondoan bidaia honetan:

gurasoak.

Page 4: Bizitzaren trena

Zoritxarrez egia beste bat da.

Eurak geltokiren batean jaitsiko dira gu umezurtz utziz haien samurtasunik gabe,

umezurtz haien laguntasun eta

konpainia ordezkaezinik gabe.

Page 5: Bizitzaren trena

Hala ere, horrek ez du oztopatzen beste pertsona

batzuk igotzea, guretzat oso bereziak direnak.

Page 6: Bizitzaren trena

Eta iristen dira anai-arrebak, eta lagunak, eta maitasun zoragarri horiek.

Page 7: Bizitzaren trena

Tren hau hartzen dutenen artean, izango dira paseo soil gisan hartzen dutenak ere.

Page 8: Bizitzaren trena

Beste batzuek tristura soilik aurkituko dute

bidaian…

Eta izango dira trenean barrena dabiltzan beste

zenbait ere, behar duenari laguntzeko

prest beti.

Page 9: Bizitzaren trena

Askok, jaisterakoan, min etengabea uzten dute…

Beste batzuk hain

oharkabean pasatzen dira, non eserlekua utzi

zutenik ere ez garen ohartzen.

Page 10: Bizitzaren trena

Kuriosoa da baieztatzea bidaiari batzuek, maiteen ditugunek, nola hartzen duten lekua gurea ez den beste bagoi batean.

Beraz, ibilbidea eurengandik bananduta egitera behartzen gaituzte.

Baina, hori bai, ez zaigu galarazten bidaian zehar gure bagoia latz kostata zeharkatu eta eurengana iristea…

Page 11: Bizitzaren trena

Zoritxarrez, jada ezingo dugu bere

ondoan eseri, beste pertsona batek betetzen duelako aulki

hori.

Page 12: Bizitzaren trena

Ez dio axola; bidaia hala egiten da: desafioz gainezka, eta ametsez, fantasiaz, itxaroteez eta agurrez... Gainezka.Baina itzulerarik gabe beti.

Beraz, egin dezagun bidaia ahalik eta ondoen.

Page 13: Bizitzaren trena

Saia gaitezen harreman ona

edukitzen bidaiari

guztiekin, bakoitzak duen onena bilatuz.

Page 14: Bizitzaren trena

Gogoan izan dezagun beti, bidaiako uneren batean besteek zalantza egin dezaketela eta seguruenik eurei ulertzen jakin

beharko dugula…

Page 15: Bizitzaren trena

Guk ere askotan zalantza egingo dugu, eta izango da

ulertuko gaituen inor.

Page 16: Bizitzaren trena

Azkenean, misteriorik handiena zera da: ez

dugula jakingo sekula zein geltokitan jaitsiko garen,

eta are gutxiago non jaitsiko diren gure

lagunak, ezta ondoko eserlekuan dagoena ere.

Page 17: Bizitzaren trena

Inoiz pentsatzen dut trenetik jaisten naizenean nostalgiarik sentituko ote

dudan… Baietz uste dut.

Bidaian egin nituen lagun

batzuengandik banantzea mingarria izango da.

Nire seme-alabek bakarrik jarrai dezaten uztea

tristea izango da erabat. Baina, esperantza bati heltzen diot

gogor: uneren batean geltoki nagusira helduko naizela, eta emozio

gorena sentituko dudala trenera igo zirenean ez zeukaten ekipaje batekin

iristen ikusten ditudanean.

Page 18: Bizitzaren trena

Hori izango da zoriontsu egingo nauena: nik ere ekipaje hori hazten eta

baliotsu bihurtzen lagundu nuela pentsatzea.

Page 19: Bizitzaren trena

Adiskide, saia gaitezen tren honetako gure

egonaldia lasaia izaten, merezi dezala.

Egigun ahal dugun gehiena, jaisteko unea

iristen denean gure eserleku hutsak

nostalgia eta oroitzapen politak utz ditzan bidaian jarraitzen

dutenengan.

Page 20: Bizitzaren trena

Zuri, nire treneko parte zaren horri, desio dizut...

Bidaia zoriontsua

izan!!!