bizkaiko aldizkari ofiziala bao 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. hartara, seigarren...

14
eek: BAO-2018a177-(II-3852) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 2018, irailak 13. Osteguna 177. zk. 1. orr. II. ATALA BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOA Bilboko Udala Delineatzaileen 6 plaza betetzeko hautaketa prozesurako deialdiaren oina- rrietako akats materiala zuzentzea eta epe berria eskariak egiteko. Iragarkia, Bilboko Udalarena, delineatzaileen 6 plaza (derrigorrezkoa ez den 2. hiz- kuntza-eskakizunekoak) lehiaketa-oposizioaren bidezko sarrera libreko sistemaz bete- tzeko, aldi baterako enplegua finko bihurtzeko hautaketa-prozesu bereziaren oinarriak zuzentzeari eta hautaketa-prozesuaren deialdia egiteari buruzkoa. Oinarriok 2018ko maiatzaren 29ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (102. zenbakia) eta abuztuaren 13ko Biz- kaiko Aldizkari Ofizialean (155. zenbakia) eta 2018ko ekainaren 14ko EAOn (144. zen- bakia) eta abuztuaren 27ko EAOn (207. zenbakia) argitaratu ziren. Bilboko Gobernu Batzordeak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 127.1.h) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, honako hau erabaki du: «Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 56., 64. eta 127.1.h) artikuluek eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezarritakoarekin bat etorrita, honako hau erabaki da: Bat: Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko zinegotzi ordezkariaren 2018ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez onartutako Udal delineatzailearen 6 pla- za (derrigorrezkoa ez den 2. hizkuntza-eskakizunekoak) lehiaketa-oposizioaren bidezko sarrera libreko sistemaz betetzeko, aldi baterako enplegua finko bihurtzeko hautake- ta-prozesu bereziaren oinarri espezifikoetan (2018ko abuztuaren 13ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 155. zenbakian eta 2018ko abuztuaren 27ko EAOn argitaratuak) Gobernu Batzordearen 2018ko ekainaren 27ko akordioaren bidez egin zen aldaketan eginda- ko akats materiala zuzentzea. Lanpostuok Udal honek 2017ko ekitaldirako onartutako lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden titulazioak, betiere eskudun administrazioak onartutako balio akademiko ofiziala izan eta tituluak eman ditzaketen ikastegi publikoek edo pribatuek emandakoak, gehienez ere, 1,80 puntu, honela: — Doktore titulua edukitzea: 1,30 puntu. — Unibertsitateko gradua edo lizentziatura izatea: 0,50 puntu.” Hau esan behar du: “3. Prestakuntza Deialdi honetako plazei dagozkien gaiei buruzko prestakuntza- eta hobekuntza-ikas- taroak, gehienez 1,80 puntu. Prestakuntzako ikastaroak eta jarduerak egin izana baloratuko da. Ikastaroon iraupe- na, gaiak eta ematen dituzten erakundeak behean daude zehaztuta. Ikastaro horietara joan izanaren ziurtagirian edo diploman nahitaez jasoko dira ikastaroak izan dituen es- kola-orduak. Baldintza hauen arabera egingo da balorazio hori: 1. Gaiak: a) Diseinu grafikoaren arloko ikastaroak, 20 ordu edo gehiagokoak, Microsta- tion eta Power Civil aplikazio informatikoekin: ordu bakoitzeko 0,02 puntu; guztira, 1,20 puntu.

Upload: others

Post on 17-Jul-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 1. orr.

II. ATALABIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Bilboko Udala

Delineatzaileen 6 plaza betetzeko hautaketa prozesurako deialdiaren oina-rrietako akats materiala zuzentzea eta epe berria eskariak egiteko.

Iragarkia, Bilboko Udalarena, delineatzaileen 6 plaza (derrigorrezkoa ez den 2. hiz-kuntza-eskakizunekoak) lehiaketa-oposizioaren bidezko sarrera libreko sistemaz bete-tzeko, aldi baterako enplegua finko bihurtzeko hautaketa-prozesu bereziaren oinarriak zuzentzeari eta hautaketa-prozesuaren deialdia egiteari buruzkoa. Oinarriok 2018ko maiatzaren 29ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (102. zenbakia) eta abuztuaren 13ko Biz-kaiko Aldizkari Ofizialean (155. zenbakia) eta 2018ko ekainaren 14ko EAOn (144. zen-bakia) eta abuztuaren 27ko EAOn (207. zenbakia) argitaratu ziren.

Bilboko Gobernu Batzordeak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 127.1.h) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, honako hau erabaki du:

«Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 56., 64. eta 127.1.h) artikuluek eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezarritakoarekin bat etorrita, honako hau erabaki da:

Bat: Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko zinegotzi ordezkariaren 2018ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez onartutako Udal delineatzailearen 6 pla-za (derrigorrezkoa ez den 2. hizkuntza-eskakizunekoak) lehiaketa-oposizioaren bidezko sarrera libreko sistemaz betetzeko, aldi baterako enplegua finko bihurtzeko hautake-ta-prozesu bereziaren oinarri espezifikoetan (2018ko abuztuaren 13ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 155. zenbakian eta 2018ko abuztuaren 27ko EAOn argitaratuak) Gobernu Batzordearen 2018ko ekainaren 27ko akordioaren bidez egin zen aldaketan eginda-ko akats materiala zuzentzea. Lanpostuok Udal honek 2017ko ekitaldirako onartutako lan-eskaintza publikokoak dira.

Hartara, seigarren oinarrian:

Hauxe jartzen du:“3. PrestakuntzaDeialdiko baldintzetan jasota ez dauden titulazioak, betiere eskudun administrazioak

onartutako balio akademiko ofiziala izan eta tituluak eman ditzaketen ikastegi publikoek edo pribatuek emandakoak, gehienez ere, 1,80 puntu, honela:

—  Doktore titulua edukitzea: 1,30 puntu.—  Unibertsitateko gradua edo lizentziatura izatea: 0,50 puntu.”

Hau esan behar du:“3. PrestakuntzaDeialdi honetako plazei dagozkien gaiei buruzko prestakuntza- eta hobekuntza-ikas-

taroak, gehienez 1,80 puntu.Prestakuntzako ikastaroak eta jarduerak egin izana baloratuko da. Ikastaroon iraupe-

na, gaiak eta ematen dituzten erakundeak behean daude zehaztuta. Ikastaro horietara joan izanaren ziurtagirian edo diploman nahitaez jasoko dira ikastaroak izan dituen es-kola-orduak. Baldintza hauen arabera egingo da balorazio hori:

1. Gaiak: a) Diseinu grafikoaren arloko ikastaroak, 20 ordu edo gehiagokoak, Microsta-

tion eta Power Civil aplikazio informatikoekin: ordu bakoitzeko 0,02 puntu; guztira, 1,20 puntu.

Page 2: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 2. orr.

b) Informazio geografikoaren sistemei buruzko ikastaroak, 12 ordu edo gehia-gokoak, Geomedia Professional aplikazio informatikoarekin: ordu bakoitzeko 0,02 puntu eta guztira, 0,60 puntu.

2. 2000. urtetik 1era aurrera egin izana. Esperientzia baloratzeko denboraren muga jarri da informatikako aplikazioetan eta tresnetan eta bitarteko materialetan eral-daketa handia egon delako, baita teknologia eta lan-metodo berriak aplikatu di-relako ere. Horren guztiaren ondorioz, zerbitzu berriak edo lehendik egon diren zerbitzuak emateko modu berriak sortu dira.

3. Ikastaro edo jarduera horiek behean adierazitakoek antolatu, eman edo enkarga-tu izana:

a) Administrazio Publikoa edo haren mendeko organismo autonomiaduna. b) Eskudun administrazioak onartuta balio akademiko ofiziala izan eta tituluak

eman ditzaketen ikastegi publikoak edo pribatuak. Balorazioa titulu horien arlo akademikoko gaiei dagokiena soilik izango da.

4. Ikastaro guztiak behar bezala egiaztatu beharko dira, joan izana egiaztatzen duen agiriaren edo diplomaren bidez. Agiri horietan ikastaroak izan dituen esko-la-orduak jaso beharko dira ezinbestez.

5. Ez dira baloratuko titulazio akademiko bat lortzeko ikasketa-plan baten barruan dauden ikastaroak, masterrak, diplomak edo doktoradutzak, ofizialak izan zein izan ez.”

Beraz, deialdi horretako Oinarri Espezifikoak zuzendu egin dira eta honekin batera doan Eranskinean idatzita dauden bezala geratuko dira.

Bi: Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskaria 20 egun balioduneko epe berriaren barruan aurkeztu beharko dute. Epea Estatuko Aldizkari Ofizialean oinarrien aldaketari buruzko iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da.

Hiru: Hala ere, 2018ko ekainaren 14an EAO-n iragarkia argitaratuta hasitako epean deialdian parte hartzeko aurkeztutako eskariak jasotzat joko dira. Hala ere, eskabidea aurkeztu zutenek horri dagokionez atzera egiteko eskubidea dute eta, hala badagokio, 20 egun balioduneko epe berriaren barruan eskari berria aurkezteko edo osatzeko esku-bidea dute, betiere oinarri espezifikoen idazketa berrira egokituta.»

Bilbon, 2018ko irailaren 5ean.—Giza Baliabideen Zuzendaria

Page 3: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 3. orr.

ERANSKINADELINEATZAILEAREN 6 PLAZA JABETZAN BETETZEKO

DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK

Bat.—Eskainitako plazakOinarri espezifiko hauek eta Oinarri Orokorrek, Langile Publikoaren Oinarrizko Es-

tatutuaren Legearen testu bategina onartu zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren Laugarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoaren arabera, arautu-ko dute, Bilboko Udaleko aldi baterako enplegua finko bihurtzeko prozesu bereziaren ba-rruan, delineatzailearen 6 plaza lehiaketa-oposizioaren bidezko sarrera libreko sistemaz betetzeko hautaketa-prozesua. Plaza horiek C lanbide-sailkapeneko Taldekoak, C-1 Azpitaldekoak dira, derrigortasun-datarik gabeko 2. hizkuntza-eskakizunekoak, Adminis-trazio Bereziko Eskalakoak, Azpieskala Teknikokoak eta Teknikari Laguntzailearen Mo-takoak dira, C Taldeko Ordainsariak dituzte eta 2017ko Lan Eskaintza Publikokoak dira.

Plazaren funtzioen eta eginbeharren deskribapena. Zerrenda hau informaziorako baino ez da eta ez da zehatza:

—  Obren jarraipena eta kontrola, zuinketak, neurketak, planoen delineazioak eta obren egiaztapenak eta likidazioak egitea. Udalaren proiektuak garatzea, datuak hartuz, neurketak eta krokisak eginez etab.

—  Sistematik ateratzea garrantzizko informazioa proiektuak idazteko eta betearazte-ko, kontrolatuz eta gainbegiratuz informazio hori beste ekipo edo euskarri batzue-tara pasatzerakoan eta kasu bakoitzean trukerako formaturik egokiena erabiltzen dela egiaztatuz.

—  Udal proiektuak garatzea: datuak hartzea, planoen kalkuluak eta delineazioa eta krokisak egitea taulan eta ordenagailuan.

—  Jasotze eta nibelazio topografikoak egitea proiektuak, balorazioak, likidazioak, zuinketak eta abar egiteko.

Bi.—Baldintza espezifikoakHonako titulu akademiko ofizialetako bat edukitzea:—  Goi Mailako Heziketa Zikloa —Eraikuntza Proiektuak edo baliokidea—.—  Goi Mailako Heziketa Zikloa —Diseinugintza fabrikazio mekanikoan edo baliokidea—.Oinarri Orokorretan ezarritako gainerako baldintzak beteta izatea (2016ko abendua-

ren 20ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialea, 240 zenbakia).Oinarri orokorren bosgarren oinarriko lehenengo atalean jasotzen den legez, hauta-

keta-prozesuaren edozein unetan epaimahaiak jakiten badu hautagairen batek deialdiko baldintza guztiak betetzen ez dituela, baztertuta utziko du, entzunaldia egin ondoren, eta honen berri emango dio egun berean hautaketa-prozesuaren deialdia egin duenari.

Hiru.—Azterketa-eskubideak6,00 eurokoak izango dira.Kopuru hori ordainketa-pasabidearen bitartez ordaindu daiteke. Pasabide horretara

sartzeko eskabide-orria bete behar da web orri honetan: www.bilbao.eus/e-Udala/EPE/Lan-eskaintza Publikoaren aplikaziorako sarbidea. Era berean, barra-kodea duen eska-bidearen edo ordainagiriaren kopia jaitsi eta dokumentu horretan adierazita dauden Bil-boko Udalaren entitate kolaboratzaileen edozein bulegotan aurkeztuta ordaindu daitezke azterketa-eskubideak.

Halaber, telematikoak ez diren bitartekoen bidez aurkeztutako eskarien kasuan, tasa-ren ordainketa Bilboko Udaleko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidalitako posta bidez-ko igorpenaz egin ahalko da. Posta bidezko igorpenaren egiaztagiria aurkeztu beharko da oinarri hauetan erantsitako eskari ofizialaren ereduarekin batera.

Azterketa-eskubideak beti ordaindu behar dira eskabideak aurkezteko epearen ba-rruan.

Page 4: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 4. orr.

Lau.—EskabideakEskariak eredu ofizialean egin beharko dira. Eskari ofiziala helbide honetan lor dai-

teke: www.bilbao.eus/e-Udala/EPE/Lan-eskaintza Publikoaren aplikaziorako sarbidea.Eskariak helbide elektroniko horretan ezarritako prozedura elektronikoaren bidez

aurkeztuko dira. Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskarian adierazi beharko da, behar bezala eta zerrenda batean, baldintzak eta aurkeztutako merezimenduak be-tetzen direla. Ez da ziurtagirien kopiarik aurkeztu behar eskariarekin batera; izan ere, epaimahaiak edo Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak eskatzen dutenean ziurtatu beharko dira parte hartzeko baldintzak eta aipatutako merezimenduak.

Era berean, Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak erregistroko bulego txiki bat jarriko du Aznar eraikinean (Venezuela plaza, 2, 5. solairua), ordenagai-luekin eta beste baliabide tekniko batzuekin, hala nahi dutenek eskaria aurkezteko erabil ditzaten. Era berean, interesdunei aholkuak emango zaizkie eskabidea behar bezala betetzeko.

39/2015 Legearen 14. artikuluarekin, 4. Xedapen Iragankorrarekin eta Xedapen In-dargabetzaile bakarrarekin bat etorrita, eskariak 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azal-dutako lekuetan ere aurkez daitezke. Ondorio horietarako oinarri hauekin batera eskabi-de-eredu bat dago. Eskaria egiteko eredu hau azterketa egiteko tasa ordaindu izanaren posta bidezko igorpenaren egiaztagiriarekin batera aurkeztu beharko da.

Eskabidea, tasak ordaindu izanaren agiriarekin batera, hogei (20) egun baliodunen epean aurkeztu behar da, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Ondorio horietarako, domeka eta jaiegunez gain, zapatuak ere ez dira egun balioduntzat joko.

Hala ere, 2018ko ekainaren 14an EAOn iragarkia argitaratuta hasitako epean deial-dian parte hartzeko aurkeztutako eskariak jasotzat joko dira. Hala ere, eskabidea aur-keztu zutenek horri dagokionez atzera egiteko eskubidea dute eta, hala badagokio, 20 egun balioduneko epe berriaren barruan eskari berria aurkezteko edo osatzeko eskubi-dea dute.

Era berean, hautagaiek oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak onartzen dituz-te eta, aldi berean, eskaria formalizatzean baimena eman dezakete beharrezko agirien kontsulta telematikoa egiteko: NAN, titulu akademiko ofizialak, hizkuntza-eskakizunak etab. Baimen hori emanez gero, ez da beharrezkoa izango agiri horiek aurkeztea, betie-re kontsulta elkarreragingarritasun informatikoz egiterik badago.

Oinarri Orokorretako (2016ko abenduaren 20ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 240. zenbakian, argitaratutakoak) hamaikagarrena bertan araututako hautaketa-prozesuen ondorengo lan-poltsak egiteari buruzkoa da. Oinarri horren ondorioetarako, hautagaiek eskabidean adierazi beharko dute datu hauek administrazio publikoko beste erakunde batzuei lagatzeko baimena ematen duten; hain zuzen, datu hauek: Izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, harremanetarako telefonoa eta prestakuntza maila Datu horiek laga-tzearen helburu bakarra izango da erakunde horiek lan-eskaintzak legezko baldintzetan egin ahal izatea. Datuak eman ahal izateko baimena beren-beregi ematen ez bada, ez dutela baimena ematen ulertuko da.

Bost.—EpaimahaiaIndarrean dauden legeetan ezarritakoaren arabera eta Bilboko Udalaren plantillako

plazak jabetzan betetzeko Oinarri Orokorretan ezarritakoaren arabera, Epaimahaian bu-rua, idazkari bat eta gutxienez hiru kide izango dira. Horien artean Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izendatutako pertsona bat egongo da derrigorrez.

Epaimahaia osatzen dutenak, gehienbat, teknikariak izango dira eta berezitasun printzipioan oinarritutakoa izango da; kide guztiek deialdian parte hartzeko eskatu den titulu edo maila akademiko berbera edo goragokoa eduki behar dute eta hautaprobetako jakintza-arlo bereko titulazioa edo espezializazioa izan behar dute epaimahai bakoitza-ren kideen erdiek gutxienez. Epaimahaiaren osaera orekatua izan beharko da, eta sexu

Page 5: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 5. orr.

bakoitzaren ordezkaritza % 40koa izango da gutxienez, hori egoki ez dela justifikatzen ez bada, behintzat.

Epaimahaian euskararen jakite-maila neurtzeko proba egiteko izendatutako kide bat egongo da, eta euskararen jakite-maila neurtzeko bakarrik izango da, eta lehen aipatu-tako hiru kideei erantsiko zaie.

Sei.—Hautaketa-prozeduraHautagaiak lehiaketa-oposizioaren bidezko sarrera libreko sistemaz aukeratuko dira.

Oposizio-fasean hiru ariketa egingo dira eta lehiaketa-fasean merezimenduak baloratuko dira. Oposizio-fasea egingo da lehenengo. Prozesua osatzeko praktika aldia egingo da.

A) OpOsiziOkO fAseA

Hiru azterketa egin behar dira oposizioan, lehenengo biak derrigorrezkoak eta baz-tertzaileak izango dira; hirugarrena euskarazko 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko ariketa izango da, borondatezkoa eta ez baztertzailea, hizkuntza-eskakizunean ez baitu-te derrigortasun-egunik jarrita.

Lehenengo ariketaZati bi izango ditu, bata bestearen ostean egingo direnak egun berean.Lehenengo zatia: idatziz erantzun beharko da epaimahaiak ezarritako test motako

galdera-sorta bat (50 galdera); galderak erantzun anitzekoak izango dira, baina bakarra zuzena. Galderak deialdiaren Eranskineko lehenengo zatiko gaiei buruzkoak izango dira (1etik 10era). Epaimahaiak ezarriko du ariketa egiteko denbora.

Galdera bakoitzak lau erantzun dauzka, baina bakarra da zuzena. Erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat emango da eta oker erantzundako bakoitzeko 0,33 puntu kenduko da. Erantzun gabe utzitakoek ez dute ez punturik gehituko ez kenduko. Epaimahaiak erreserbako galderak ezarri ditzake, hautatutako galderaren bat baliogabetzen denera-ko. Lehenengo zati hau 0 eta 5 puntu bitartean baloratuko da.

Bigarren zatia: idatziz garatu beharko dira deialdiaren eranskineko II., III. eta IV. za-tietatik epaimahaiak proposatutako hiru gaitik bi. Gai horiek ariketa egin baino lehen proposatuko ditu eta, gehienez ere, hiru ordutan egin beharko da ariketa. Bigarren zati hau 0 eta 15 puntu bitartean baloratuko da.

Lehenengo ariketan, guztira, 0tik 20 puntura kalifikatuko da eta gutxienez 10,00 pun-tu lortzen ez dituzten hautagaiak prozesutik kanpo geratuko dira.

Bigarren ariketa: Kasu praktikoaKasu praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko dira, epaimahaiak emandako jarraibi-

deekin eta krokisarekin, eta Bentley MicroStation programa eta ariketa egiteko utziko zaion ekipo informatikoa erabilita. Ariketa hasi aurretik proposatuko du epaimahaiak zein kasu praktiko izango den, bai eta horretarako denbora ere. Kasu horiek deialdiko plazen funtzioekin zerikusia izango dute.

Ariketa hau 0tik 20 puntura kalifikatuko da eta gutxienez 10,00 puntu lortzen ez dituz-ten hautagaiak prozesutik kanpo geratuko dira.

Hirugarren ariketaBorondatezkoa eta ez-baztertzailea.Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko da epaimahaiak erabakita-

ko eran. Horretarako, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emandako jarraibideak erabiliko dira, halaxe ezartzen baitu Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/89 Le-gearen 99.1. artikuluak.

Honako hauek ez dute hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko ariketa egin beharko: HAEEren 2. hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B-2 jakintza-mailaren titulu edo egiaztagiriren bat dutenek (titulu eta egiaztagiri horiek apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuko 41. artikuluan eta azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuko 3. artikuluan eta hurrengoetan daude zerrendatuta). Hori, baldin eta

Page 6: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 6. orr.

ariketa egin aurretik maila hori dutela egiaztatu badute, Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Zuzendaritzan ziurtagiria aurkeztuta; izan ere, ziurtagiria aurkeztu ezean, ez da salbuespen hori aplikatuko.

Hala ere, ziurtagiri hori ez da aurkeztu beharko hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta da-goela agertzen denean Euskarako Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan. Horre-tarako, parte-hartzaileak baimena emango dio berariaz Bilboko Udalari hori horrela dela egiaztatu dezan aipatutako erregistroan.

Halaber, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hiz-kuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren babespean hizkuntza-eskakizunak egiaztatu nahi dituztenek ikasketen ziur-tagiriak aurkeztu beharko dituzte.

HAEEk emandako 1. hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria edota Hizkuntzen Europa-ko Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko B-1 maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagiriren bat dutenei, ondoren adierazten den puntuazioarekin baloratuko zaie hiz-kuntza-maila. Hori, baldin eta ariketa egin aurretik maila hori dutela egiaztatu badute.

Hirugarren ariketa, euskarazkoa, honela kalifikatuko da: 5,80 puntu 2. hizkuntza-es-kakizuna egiaztatzen bada eta 2,90 puntu 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen bada.

Oposizio-faseko gehieneko puntuazioaOposizio-fasean, euskarazko azterketa kontuan hartu gabe, gehienez 40,00 puntu

atera ahal izango dira.

B) LehiAketAren fAseA

Oposizio-fasea amaitzen denean, fase hau gainditu duten hautagaiekin hasiko da lehiaketaren fasea. Oposizioko Fasea gainditu duten hautagaiek eskabidean aurkeztuta-ko eta behar den moduan egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira, web orrian argitaratutako iragarki batean jarritako epean. Oinarri hauetan azaldutakoarekin bat etorrita baloratuko dira merezimenduak. Ez da baloratuko bestelako ezein merezi-mendu. Deialdia EAOn argitaratu den egunera arte lortutako merezimenduak baino ez dira baloratuko.

1. AntzinatasunaAdministrazio Publikoan plazari dagozkion eginkizunetan emandako denbora: gehie-

nez 3,60 puntu, 0,20 puntu urteko edo 6 hilabeteko edo gorako zati bakoitzeko.

2. Laneko esperientziaBilboko Udalean lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako denbora: gehienez

12,60 puntu, 0,70 puntu urteko edo 6 hilabeteko edo gorako zati bakoitzeko.

3. PrestakuntzaDeialdi honetako plazei dagozkien gaiei buruzko prestakuntza- eta hobekuntza-ikas-

taroak, gehienez 1,80 puntu.Prestakuntzako ikastaroak eta jarduerak egin izana baloratuko da. Ikastaroon iraupe-

na, gaiak eta ematen dituzten erakundeak behean daude zehaztuta. Ikastaro horietara joan izanaren ziurtagirian edo diploman nahitaez jasoko dira ikastaroak izan dituen es-kola-orduak. Baldintza hauen arabera egingo da balorazio hori:

1. Gaiak: a) Diseinu grafikoaren arloko ikastaroak, 20 ordu edo gehiagokoak, Microsta-

tion eta Power Civil aplikazio informatikoekin: ordu bakoitzeko 0,02 puntu; guztira, 1,20 puntu.

b) Informazio geografikoaren sistemei buruzko ikastaroak, 12 ordu edo gehia-gokoak, Geomedia Professional aplikazio informatikoarekin: ordu bakoitzeko 0,02 puntu eta guztira, 0,60 puntu.

Page 7: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 7. orr.

2. 2000. urtetik 1era aurrera egin izana. Esperientzia baloratzeko denboraren muga jarri da informatikako aplikazioetan eta tresnetan eta bitarteko materialetan eral-daketa handia egon delako, baita teknologia eta lan-metodo berriak aplikatu di-relako ere. Horren guztiaren ondorioz, zerbitzu berriak edo lehendik egon diren zerbitzuak emateko modu berriak sortu dira.

3. Ikastaro edo jarduera horiek behean adierazitakoek antolatu, eman edo enkarga-tu izana:

a) Administrazio Publikoa edo haren mendeko organismo autonomiaduna. b) Eskudun administrazioak onartuta balio akademiko ofiziala izan eta tituluak

eman ditzaketen ikastegi publikoak edo pribatuak. Balorazioa titulu horien arlo akademikoko gaiei dagokiena soilik izango da.

4. Ikastaro guztiak behar bezala egiaztatu beharko dira, joan izana egiaztatzen duen agiriaren edo diplomaren bidez. Agiri horietan ikastaroak izan dituen esko-la-orduak jaso beharko dira ezinbestez.

5. Ez dira baloratuko titulazio akademiko bat lortzeko ikasketa-plan baten barruan dauden ikastaroak, masterrak, diplomak edo doktoradutzak, ofizialak izan zein izan ez.

Lehiaketa-fasean lor daitezkeen puntuak, guztira, 18 izango dira, gehienez ere.Oposizioko azterketak amaitu eta lehiaketako merezimenduak baloratu ondoren,

epaimahaiak sailkapenaren hurrenkera ezarriko du, puntuazioaren arabera, hautake-ta-prozesuaren fase biak batuta.

Zazpi.—Oposizioko eta lehiaketako faseen behin betiko kalifikazioaHautaketa-prozesua osatzen duten ariketa edo/eta merezimenduen kalifikazioa bu-

katzen denean, Epaimahaiak hautatuen zerrenda argitaratuko du. Oposizio-fasea eta lehiaketa-faseko merezimenduen balorazioa gainditu duten pertsonek lortutako puntua-zioen baturak ezarriko du hurrenkera. Pertsona horien kopurua ez da eskainitako pla-zen kopurua baino handiagoa izango (Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/89 Legearen 32. artikulua). Epaimahaiak Udalburuari bidaliko dio zerrenda hori eta izen-dapenerako proposamena egingo du. Era berean, azken saioko akta bidaliko dio, fase biak gainditu baina plazarik lortu ez dutenen zerrendarekin (hau ere, puntuazioaren ara-berakoa). Zerrenda hori plaza lortu dutenen arteko norbait lanpostuaz jabetuko ez balitz erabiliko litzateke bakar-bakarrik, ez beste ezertarako. Hala ere, zerrenda honetan ego-teak ez du beste inolako eskubiderik ematen, ez eta lanpostuaz jabetzekoa ere, Oinarri Orokorretako Hamargarren Oinarrian ezarritakoarekin bat etorrita.

Zortzi.—Agiriak aurkezteaOinarri Orokorretako hamabigarrenean ezarritakoren arabera egingo da.

Bederatzi.—Praktika aldia eta izendapenaHautaketa-prozeduraren beste fase bat izango da praktika aldia. Bertan izango dira

Lehiaketa-Oposizioaren fasean puntuaziorik onena lortu duten hautagaiak; plazak be-zain beste hautagai izango dira. Fase hori plaza dagoen sailean egingo da, gehienez ere hiru hilabetez. Datak sasoiz iragarriko dira.

Ebaluazioko prozedura jarraia izango da praktika aldian. Aldi horretan, hamabost egun natural baino gehiagoko ausentzia justifikatuak daudenean, egun solteetan edo jarraian, ebaluazioa eten egingo da. Kasu horretan, interesdunak aldi osoa bete beharko du.

Izendatzen diren hautagaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira eta eskubidea izango dute udal langileen ordainsariak arautzen dituen Erabakian ezarritako ordain-sariak jasotzeko; era berean, alta emango zaie funtzionarioei aplikatzen zaien Gizarte Segurantzako araubidean.

Egoera horretan iraungo dute izendapen-dekretuan adierazitako egunetik hasi eta lanpostua jabetzan hartu arte, edo praktika aldian deskalifikatu arte.

Page 8: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 8. orr.

Hautagaia gai edo ez gai kalifikatuko da eta beharrezkoa izango da gaitasuna lortzea hautaketa-prozedurako fase hau gainditzeko.

Deialdiko plazako eginkizunak eta zereginak behar bezala betetzeko eskatzen diren trebeziak eta gaitasunak ebaluatuko dira praktika aldian, bai ezaguera teknikoen aplika-zioaren ikuspegitik, bai lan-ahalmenaren, erantzukizunaren eta ekimenen eta lantaldee-tan jarduteko eta barruko eta kanpoko harremanetarako gaitasunen ikuspegitik.

Praktika aldia amaituta, Saileko zuzendariak hautagai bakoitzaren ahalmenari eta baldintzei buruzko txosten bat egingo du eta bere ustez behar den gaitasun-maila lortu duen ala ez adieraziko du. Txosten hori hautaketa-prozesuko epaimahai kalifikatzaileari bidaliko zaio, eta horrek, txostena azterturik, praktiketako fasea gainditu duten ala ez erabakiko du. Hori egin ondoren, fasea gainditu duten hautagaiak izendatzeko proposa-mena egingo dio alkateari.

Hautagaien izendapena praktika aldiko edozein unetan utzi daiteke bertan behera, betiere hautagaiak gaitasun edo aprobetxamendu egokia izan ez badu. Horrela denean, saileko zuzendariak proposamena egingo dio hautaketa-prozesuko epaimahai kalifika-tzaileari eta horrek, proposamena aztertuta, izendapena bertan behera utzi ala ez eraba-kiko du; hori egin ondoren, erabakitakoaren proposamena egingo dio alkateari.

Hamar.—Behin betiko izendapenaBehin betiko kalifikazioa eta hautagaien lehentasun-ordena ateratzeko, oposizio-aldi-

ko puntuazioari lehiaketako puntuazioa gehituko zaio; hala ere, izendatzeko ezinbeste-koa izango da praktika aldian gaitasun-adierazpena lortzea.

Izendapenak hautagaiei jakinaraziko zaizkie eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Uda-letxeko iragarki-taulan eta web orrian argitaratuko dira (www.bilbao.eus/e-Udala/EPE/Lan-eskaintza Publikoaren aplikaziorako sarbidea).

Hamaika.—Lanpostuaz jabetzeaUdaleko organo eskudunak proposamena onartu ondoren, izendatutako pertsonak

lanpostuaz jabetuko dira eta Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen tes-tu bategina onartu zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 62.1.c) artikuluan eskatzen den baldintza bete behar dute; horretarako, hogeita hamar eguneko epea daukate, izendapena jakinarazi zaien egunaren biharamunetik aurrera.

Ezarritako epearen barruan, justifikatzeko moduko arrazoirik gabe lanpostuaz jabe-tzen ez direnek karguari uko egin diotela ulertuko da, kargua utzikotzat joko dira eta eu-ren eskubide guztiak galduko dituzte. Horrelakoetan, udalburuak proposatuko du, betie-re oposizioko ariketak gaindituta, ariketen eta merezimenduen faseetako puntuak batuta baloraziorik onenak lortzen dituzten hautagaiak izendatzea, kargu uztearen ondorioz deitutako lanpostu kopuruan tokia izanik. Hori guztiori oinarri hauetako zazpigarrenean adierazitakoarekin bat etorrita.

Hamabi.—Aurka egiteko bideakAdministrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015

Legearen 112., 123. eta 124. artikuluen eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 46. artikuluaren arabera, oinarri hauen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal zaio hilabeteko epean Bilboko Go-bernu Batzordeari, edo zuzenean aurka egin administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean, hilabete biko epean. Epe hori, kasu bietan ebazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizia-lean argitaratzen denean hasiko da.

Page 9: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 9. orr.

ERANSKINAPROGRAMA

LehenengO zAtiA

gai komunak

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.

2. gaia: Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak: bakarre-koak, lege bidez garatzekoak eta betearaztekoak.

3. gaia: Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako udal antolaketa (Toki Arau-bidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. Titulua).

4. gaia: Bilboko Udalaren antolaketa. Bere araudi organikoak.5. gaia: Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Proze-

dura Erkidearena.6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzio-

narioen eginbeharrak eta eskubideak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.7. gaia: Azaroaren 24ko 10/1982 Legea, euskararen erabilera normalizatzeko oina-

rrizkoa.8. gaia: Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legea. Arrisku motei buruzko ideia nagu-

siak. Arriskuen ebaluazioaren eta larrialdietako eta ebakuazioko planen helburuak. Da-tuak bistaratzeko pantailak.

9. gaia: Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa. II. titulua. Datuen babesaren printzipioak. III. titulua. Pertsonen eskubideak. VII. titulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

10. gaia: Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Legea, Euskal Autonomia Er-kidegokoa. Andrazkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasunerako Bilboko Uda-laren IV. Plana.

Oharra: Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Planari (2014-2017) buruzko gaiaren edukia Udalaren web orrian dago argitaratuta: (www.bilbao.eus > Udala > Udal Sailak > Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta jaiak >).

BigArren zAtiA

LursaiLak egokitzea, eraikuntzen egitura eta akaberak

11. gaia: Lursailak egokitzea: Lur-berdinketak. Indusketak: Hustuketak, erretenak eta putzuak. Uztartzeak eta eskoratzeak Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafi-koak.

12. gaia: Lursailak egokitzea: Euste-hormak. Sailkapena, deskribapena eta zehazta-sun grafikoak. Egiturak: Harlanduzko, hormigoizko, adreilu-fabrikazko eta hormigoi-blo-kezko euste-hormak. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

13. gaia: Drainatzeak eta urak ateratzea. Drainatzearen funtzioak. Drainatzearen ele-mentuak. Euste-hormak drainatzea. Deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

14. gaia: Azaleko zimenduak. Zimenduetarako zapatak eta lauzak edo plakak. Mo-tak. Eurak egiteko erabiltzen diren materialak. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

15. gaia: Sakoneko zimenduak. Piloteak eta pantaila-hormak. Motak. Eurak egiteko erabiltzen diren materialak. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

16. gaia: Hormigoi armatuzko egitura eraikuntzetan. Bere piezak erabiltzeko era. Ar-mazoiak, motak eta nola jarri behar diren. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

17. gaia: Egitura metalikozko eraikuntzak. Piezak ezkontzeko eta lotzeko sistemak. Bere piezak erabiltzeko era. Deskribapena eta zehaztasun grafikoak. Profil komertzialak.

Page 10: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 10. orr.

18. gaia: Forjatuak. Forjatuaren funtzioak. Noranzko bakarreko eta noranzko biko for-jatuak. Definizioa. Eurak egiteko erabiltzen diren materialak. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

19. gaia: Estalkiak. Erabileraren araberako sailkapena: lorategi-guneak, gainean ibil-tzeko modukoak eta gainean ez ibiltzeko modukoak. Eurak egiteko erabiltzen diren ma-terialak. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

20. gaia: Estalkiak. Estalkiak egiteko materialaren araberako sailkapena: Teilak, ar-bela, material bituminosoa, galbanizatuak, sintetikoak, kobrea eta zinka. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

21. gaia: Eraikinen fatxaden itxiturak. Itxiturak adreilu-fabrikarekin, blokeekin, erre-zel-hormekin, panelekin eta beirarekin. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun gra-fikoak.

22. gaia: Eraikinen fatxaden itxiturak. Itxiturak altzairuzko arotz-lanekin, hormigoia-rekin, aleazio arinekin, egurrarekin eta plastikoarekin. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

23. gaia: Sabaien estaldurak. Jarraituak eta plakadunak. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

hirugArren zAtiA

instaLazio urbanoak eta eraikinetakoak

24. gaia: Eraikinetako instalazioak: Iturgintza, ur hotza. Sare nagusirako hodien par-teak. Barruko banaketa-sarea. Ur hotzaren banaketa-sarearen elementu nagusiak. Kon-tuan hartu beharrekoak ur hotzaren instalazioak diseinatzean. Banaketa-sareen motak. Banaketa-sareek bete beharreko baldintzak. Hodi eta lotune-motak. Hodien korrosioa. Zehaztasun grafikoak.

25. gaia: Eraikinetako instalazioak: Hondakin-urak eta euri-urak husteko sarea. Hus-tuketa-sareen elementu nagusiak. Hustuketa-sareek bete behar dituzten baldintzak. Ku-txatila-motak. Hobi septikoa. Zehaztasun grafikoak.

26. gaia: Eraikinetako instalazioak: Igogailuak eta jasogailuak. Horiek instalatzeko premiak. Jasogailu-motak. Jasogailuen parte nagusiak. Jasogailuen barrunbea eta bere ezaugarriak. Makina-aretoa. Jasogailuen azterlana egiteko gutxieneko datuak. Zehazta-sun grafikoak.

27. gaia: Eraikinetako instalazioak: Barruko arotzeria. Ateak. Pertsianak. Tarimatuak. Panelatuak. Tipologia eta sekzioak. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

28. gaia: Hiri-instalazioak: Uren hornidura. Hornidurako iturriak. Ura gordailuetan edukitzea eta araztea. Hornidura-sarea: Ura bideratzeko eta banatzeko sistemak. Ba-naketa-sarea, osagaiak eta sare-motak. Hartunea. Uraren erabilerak. Ura eramateko hodi-motak. Hornidura-hodien lotune-mota nagusiak. Banaketa-sarearen elementu na-gusiak: giltzak, balbulak, ukondoak, kutxatilak. Hornidura-sareak ondo egiteko baldintza orokorrak. Sarea prest jartzea zerbitzurako. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

29. gaia: Hiri-instalazioak: Estolderia-sarea. Hustu beharreko uren sailkapena. Estol-deria-sistema. Hodiak jartzeko printzipioak. Lerrokadura, aldapak eta uraren abiadura. Hodi eta kanalizazio-motak. Isurbideak. Erregistro eta jauzi egiteko putzuak. Gainezka-bideak. Huste-ganberak. Zehaztasun grafikoak.

30. gaia: Hiri-instalazioak: Argiteria publikoa. Kontuan hartu beharrekoak instalazioa-ren diseinuan eta bete beharreko irizpideak. Instalazioa lurpetik eramatea eta behe-ten-tsioko guneak. Farolen zutoin eta besoak. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

31. gaia: Hiri-instalazioak: Parkeak eta lorategiak. Definizioak. Parke eta lorategien klaseak eta motak. Parke eta lorategien elementu nagusiak. Kontuan hartu beharrekoak lorategien proiektuetan. Itxitura-motak.

Page 11: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 11. orr.

32. gaia: Hiri-instalazioak: Urbanizazioa: Pasabide, bide, urraspide, aisialdi-gune, zona publiko eta lorategi zonetarako zoladurak eta materialak. Hiri-altzarien elementuak: iturriak, jezarlekuak, paperontziak, kioskoak eta pergolak. Sailkapena, deskribapena eta zehaztasun grafikoak.

LAugArren zAtiA

Hiri-pLangintza eta mugikortasuna

33. gaia: Irisgarritasuna inguru urbanoan. Urbanizazio-elementuak: Oinezkoen ibilbi-deak. Zoladurak. Ibilgailuen pasabideak. Oinezkoen pasabideak. Parke, lorategi, plaza eta espazio libre publikoak.

34. gaia: Irisgarritasuna inguru urbanoan. Urbanizazio-elementuak: Eskailerak. Arra-palak. Eskailera mekanikoak, zola ibiltariak. Eskudelak. Aparkalekuak. Komun publikoak.

35. gaia: Informazio Geografikoko Sistemak (IGS) Udal zerbitzuen eta azpiegituren planifikazioan. IGSak hirigintza-kudeaketaren euskarri moduan.

36. gaia: Bizikletaren erabilera. Bidegorrien diseinua. Bizikletaren erabilera bultza-tzea hiri-garraiorako.

37. gaia: Oinezkoen segurtasuna: Trafikoa baretzeko gatazkak eta neurriak. Trafikoa baretzeko neurriak hiri-konfigurazioaren eta abiadura-murriztaileen bidez.

38. gaia: Egoiliarren udal aparkalekuak. Aurrekariak. Araubide juridikoa. Ustiapen-mo-tak. Betebeharrak eta baldintzak. Eskubideak eta betekizunak. Zehapen-erregimena.

39. gaia: Hirigintzako planeamendua: Hiri Antolaketarako Plan Orokorra: Plan par-tzialak. Xehetasun-azterlanak. Plan bereziak. Urbanizazio-proiektuak. Definizioak, xe-dea eta erabakiak.

40. gaia: Betearazpen-unitateen bidezko jarduketa: Kontzertazio, Lankidetza eta Ja-betza Kentzearen sistema. Definizioak, xedea eta erabakiak.

Page 12: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 12. orr.

Onarpen eskabidea / Solicitud de admisión

1. Deialdia / Convocatoria Deialdiaren izena / Nombre Convocatoria:

Sartzeko sistemak / Sistemas de acceso::

Lehiaketa Concurso

Oposizioa Oposición

Oposizio-lehiaketa Concurso-oposición

Txanda / Turno: Askea / Libre Barne sustapena

Promoción interna Desgaitasunen bat duten pertsonak

Personas con discapacidad

2. Norberaren datuak / Datos personales Lehenengo abizena / Primer apellido

Bigarren abizena / Segundo apellido Izena / Nombre

NAN / AIZ / DNI / NIE:

Naziotasuna / Nacionalidad Jaioteguna / Fecha de Nacimiento:

Sexua / Sexo

E. / M. G. / H.

Telefono finkoa / Teléfono fijo

Telefono mugikorra / Teléfono móvil

Posta elektronikoa / Correo electrónico

3. Jakinarazpenetarako helbidea / Domicilio a efectos de notificaciones Helbidea / Dirección

Ataria Portal

Eskailera Escalera

Solairua Piso

Eskua Mano

Atea Puerta

PK / CP:

Herria / Localidad

Probintzia / Provincia

Herrialdea / País

4. Euskara / Euskera Profila egiaztatzen dut (jarri “X” dagokion lekuan) / Acredito el perfil (marcar con una “X” el correspondiente)

1 HE / PL1

2HE / PL2

3HE / PL3

4HE / PL4

Euskara azterketa egitea eskatzen dut / Solicito realizar examen de euskera

1 HE / PL1

2HE / PL2

3HE / PL3

4HE / PL4

5. Aukera ezazu oposizioaldia egiteko nahi duzun hizkuntza Seleccione el idioma en el que desea hacer la fase de oposición.

Euskara / Euskera Gaztelania / Castellano

6.- Betebeharrak / Requisitos

Deialdian eskatutako titulazioa / Titulación exigida en la convocatoria:

Deialdian eskatutako beste dokumentu batzuk (gidabaimena eta bestelakoak) / Otros documentos exigidos (permiso de conducir, otros)

Tasak deialdiaren berariazko oinarrietan xedatutakoaren arabera ordainduko dira.

El abono de las tasas se hará de conformidad con lo dispuesto en las bases específicas de la convocatoria.

Page 13: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 13. orr.

7. Merituak / Méritos

Merituen zerrenda / Relación de méritos 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 Leku zabalagoa behar izanez gero datu edota informazio gehigarrirako, eskabideari gehitutako eranskin batean egin beharko da.

En caso de necesitar más espacio para incluir datos o información adicional, deberá hacerse incorporando un anexo a la solicitud.

8.- Kontratazio zerrendetan sartzea / Ingreso en listas o bolsas de contratación

Laukietan BAI ala EZ idatzi / Escriba en los recuadros SÍ ó NO:

Lege-informazioa / Información legal

Behean sinatzen duenak ESKATZEN DU hautaketa-prozesu honetan onartua izatea eta bere erantzukizunaren pean AITORTZEN DU eskabide honetan jasotako datuak egiazkoak direla, eskabidean agertzen diren jarraibideen arabera bete duela eskabidea, deialdia arautzen duten oinarri orokorretan eta oinarri berezietan ezarritako baldintzak betetzen dituela, bere osasun egoerari buruzkoak barne. Halaber, hala eskatzen zaionean, eskabidean jasotako datu guztiak agiri bidez frogatzeko konpromisoa hartzen du.

La persona abajo firmante SOLICITA su admisión en el presente proceso selectivo y DECLARA, bajo su responsabilidad, que son ciertos los datos consignados en esta solicitud, que la ha cumplimentado de conformidad con las instrucciones contenidas en la misma y que reúne las condiciones exigidas en las Bases Generales y en las Bases Específicas que rigen la convocatoria, incluidas las que se refieren a su estado de salud, comprometiéndose a probar documentalmente todos los datos que figuran en la solicitud cuando le sean requeridos.

Jarri «X» laukitxoan / Marque con una «X» en el recuadro

ZINPEAN EDO HITZ EMANDA AITORTZEN DUT / DECLARO BAJO JURAMENTO O PROMETO

Eskaera hau sinatu baino lehen, irakur ezazu arretaz datuen babesari buruz atzealdean ezarritako informazioa.

Antes de firmar esta solicitud, lea atentamente la información sobre protección de datos recogida al reverso.

tokia / lugar

urtea / año

hilabetea / mes

eguna / día

Sinadura / Firma

BILBOKO UDALEKO ALKATE JAUN TXIT GORENA EXCELENTÍSIMO. SR. ALCALDE DE BILBAO

Bilboko Udalean indarrean dauden Oinarri Orokorren arabera, baimena ematen dut nire datuak Administrazio Publikoen beste Erakunde batzuei lagatzeko, lan eskaintzak jasotze aldera. / Autorizo la cesión, a efectos de recibir ofertas de empleo, de mis datos personales a otras Entidades de las Administraciones Públicas, al amparo de lo establecido en las vigentes Bases Generales del Ayuntamiento de Bilbao.

Baimena ematen diot Bilboko Udalari, bide telematikoen bidez, nire eskabidean aipatutako nortasun, ezgaitasun, titulazio akademiko, hizkuntza eskakizun eta gidabaimenen datuak kontsulta eta egiazta ditzan, bere izapidetze administratiborako, hauek eskuragarri dauden heinean. Ez baduzu baimen hau ematen dagozkion agiriak erantsi beharko dituzu. / Autorizo al Ayuntamiento de Bilbao a consultar y verificar por medios telemáticos los datos de identidad, discapacidad, títulos académicos, perfiles lingüísticos y permisos de conducción alegados en la solicitud para su tramitación administrativa, en la medida de la disponibilidad de los mismos. En caso de no dar la autorización deberá aportar los documentos acreditativos correspondientes.

Baimena ematen diot Bilboko Udalari nire helbide elektronikoa eta telefono mugikorra erabiltzeko hautaketa prozesu honetan egin ditzakeen jakinarazpenetan.. Autorizo la utilización de la dirección electrónica y teléfono móvil aportados, para su utilización en las comunicaciones que el Ayuntamiento de Bilbao pueda efectuar en el transcurso del presente proceso.selectivo.

Page 14: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 177. zk. · lan-eskaintza publikokoak dira. Hartara, seigarren oinarrian: Hauxe jartzen du: “3. Prestakuntza Deialdiko baldintzetan jasota ez dauden

eek:

BAO

-201

8a17

7-(II

-385

2)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, irailak 13. Osteguna177. zk. 14. orr.

DATUEN BABESA PROTECCIÓN DE DATOS

Honako hau jakinarazten dizut, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean (DBEO) aurreikusitako ondorioetarako:

A los efectos previstos en el Reglamento (UE) 2016/679 General de Protección de Datos (RGPD) se le informa que:

Bilboko Udaleko Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritza da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Venezuela plaza, 2, 5. solairua, 48001-Bilbo). Bilboko Udalean, Modernizazio Sailatalaren burua da datuak babesteko ordezkaria (helbidea: Ernesto Erkoreka plaza, 1, 5. solairua, 48007-Bilbo).

El responsable del tratamiento de sus datos personales es la Dirección de Recursos Humanos del Área de Alcaldía, Contratación y Recursos Humanos del Ayuntamiento de Bilbao, situada en Plaza Venezuela, 2, 5.ª planta, 48001-Bilbao. El Delegado de Protección de Datos del Ayuntamiento de Bilbao es la Jefatura de Subárea de Modernización, con dirección en la Plaza Ernesto Erkoreka, 1, 5.ª planta, 48007-Bilbao.

Zure datuen tratamenduak helburua da aurkeztuko zaren hautaketa-prozesua egoki prestatu eta garatzea, hautaketa-prozesuaren ondorioz sor litekeen lan-poltsa eratu eta kudeatzea, zuk alegatutako tituluak eta, oro har, merezimenduak egiaztatzea eta aurkeztuko zaren plazak betetzeko behar diren betekizun guztiak dituzula egiaztatzea.

Sus datos serán tratados con el fin de preparar y desarrollar correctamente el proceso selectivo al que usted aspira y la constitución y gestión de la bolsa de trabajo que pudiera crearse a resultas del mismo, de verificar los títulos y méritos en general alegados por usted y de acreditar que cuenta con todos los requisitos necesarios para el acceso a las plazas a las que concurre.

Eman dituzun datuak kontserbatuko dira hautaketa-prozesuak irauten duen bitartean, sor litekeen lan-poltsa indarrean dagoen bitartean (lan-poltsa horretan sartzen bazara) eta administrazio honekin ezar litekeen zerbitzu-harremanak irauten duen bitartean.

Los datos proporcionados se conservarán mientras dure el proceso selectivo, mientras esté vigente la bolsa de trabajo que pudiera crearse, en caso de acceder a ella, y mientras dure la relación de servicio que pudiera llegar a establecerse con esta Administración.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren (EPOETB) legezko manu bat (55. eta 56. artikuluak) betetzea da zure datuen tratamendurako legezko oinarria, tratamendu horren helburua denean egiaztatzea ea betetzen dituzun funtzio publikoan sartzeko betekizunak eta hautaketa-prozesuan hori betetzeko behar diren gainerako inguruabarrak. EPOETBn (10. artikulua) ezarritako botere publiko bat egikaritzea da zure datuen tratamendurako legezko oinarria, tratamendu horren helburua aurkeztu zaren hautaketa-prozesuaren ondorioz egin litezkeen lan-poltsak kudeatzea denean. Baimenik ematen ez baduzu aurretik adierazi diren arrazoietan oinarriturik zure datuak tratatzeko, ezin izango duzu hautaketa-prozesuan parte hartu.

La base legal para el tratamiento de sus datos a fin de verificar los requisitos de acceso a la función pública y las circunstancias que determinen su desempeño en el proceso selectivo es el cumplimiento de un mandato legal contenido en el TREBEP (artículos 55 y 56). La base legal para el tratamiento de sus datos a fin de gestionar las posibles bolsas de trabajo resultantes del proceso selectivo al que usted aspira es el ejercicio de un poder público recogido en el TREBEP (artículo 10). De no prestar el consentimiento para el tratamiento de sus datos basado en los antedichos motivos, no será posible la participación en el correspondiente proceso selectivo.

Posta elektronikoko helbideari eta telefono-zenbakiei buruzko zure datuak hautaketa-prozesuan komunikazioak egiteko tratatzeari dagokionez, horretarako berariaz ematen duzun baimena izango da legezko oinarria. Hautaketa-prozesuan parte hartzea eta horren ondorio guztiak ez daude zure posta elektronikoko helbidearen eta zure telefono-zenbakien datuak tratatzeko baimena ematearen mende.

La base legal para el tratamiento de sus datos relativos a dirección de correo electrónico y números de teléfono para comunicaciones durante el proceso selectivo es su consentimiento expreso a tal efecto. La participación en el proceso selectivo y todas sus consecuencias no están supeditadas a la prestación de su consentimiento para el tratamiento de los datos relativos a su correo electrónico y sus números de teléfono.

Zure datu pertsonalak (izen-abizenak, NANa, helbidea, harremanetarako telefonoa eta prestakuntza-maila) badaude sor litezkeen lan-poltsetan, helburu bakar honekin laga ahal izango zaizkie beste administrazio publiko batzuei, betiere jasota badago berariaz baimena eman duzula horretarako: lan-eskaintzak egin ahal izatea legez ezarritako terminoetan.

Sus datos personales contenidos en las posibles bolsas de trabajo (nombre y apellidos, DNI, domicilio, teléfono de contacto y nivel de formación) serán cedidos, siempre que conste su expreso consentimiento, a otras Administraciones Públicas con la exclusiva finalidad de que les puedan ser realizadas ofertas de empleo en los términos legalmente previstos.

Zeure datuetara irispide izateko, zuzentzeko, ezerezteko, aurka egiteko, mugatzeko eta transferitzeko dituzun eskubideak tratamenduaren arduradunaren aurrean egikaritu ahal izango dituzu. Eskubidea izango duzu, era berean, eskatu zaizun tratamendurako edo tratamenduetarako eman duzun baimena kentzeko, baina horrek ez dio legitimitaterik kenduko baimena kendu aurretik eginiko tratamenduari. Era berean, ezin izan badituzu zeure eskubideak egikaritu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu datuen babesaren gaian eskuduna den kontrol-agintaritzaren aurrean.

Usted podrá ejercer ante el responsable del tratamiento sus derechos de acceso, rectificación, supresión, oposición, limitación del tratamiento y a la portabilidad de sus datos. Asimismo, usted tiene derecho a retirar el consentimiento prestado para el o los tratamientos que así lo hayan requerido, sin que ello obste a la legitimidad del tratamiento realizado previamente a su retirada. De igual modo, usted podrá presentar una reclamación ante la Autoridad de Control en materia de Protección de Datos competente cuando no haya obtenido satisfacción en el ejercicio de sus derechos.

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA