caf-elhuyar ix. sariak - zientzia.eus · caf-elhuyar sariak: 1.sariacaf-elhuyar sariak: 1.saria...

31
CAF-Elhuyar IX. sariak Askotariko gaiak eta idazle gazteak. D:02 Saridunekin solasean. D:04 Kalamua: maria-ren sekretua. D:06 Nafarroa Garaiko pagadiak: poluzioaren atzaparretatik ihes egin ezin duen altxorra. D:12 Kleopatra, perlak eta luxua. D:18 Naturaren seme ezkutuak. D:23 Urtarrilaren 17an, Lasarte-Oriako Txitxardin Bel- txa jatetxean jakinarazi ziren CAF-Elhuyar sarien IX. edizioko irabazleen izenak. Edizio oparoa aurtengoa ere, epaimahaikoek adie- razi zutenez. Oparoa gaiei eta idazle gazteei dagokienez. Sarituetako bat edo beste aurreko edizioren batetik ezaguna bada ere, idazle gehienak berriak izan direla aitortu behar da. Gaiei dagokienez ere, gauza bera, ez baitira edizio honetan aurrekoetako gaiak errepikatu. Dosierra irakurri besterik ez duzu esandakoa egiaztatzeko.

Upload: hoangliem

Post on 19-Jul-2019

229 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

CAF-Elhuyar IX. sariak

Askotariko gaiak eta idazle gazteak. D:02

Saridunekin solasean. D:04

Kalamua: maria-ren sekretua. D:06

Nafarroa Garaiko pagadiak:poluzioaren atzaparretatik ihes eginezin duen altxorra. D:12

Kleopatra, perlak eta luxua. D:18

Naturaren seme ezkutuak. D:23

Urtarrilaren 17an, Lasarte-Oriako Txitxardin Bel-txa jatetxean jakinarazi ziren CAF-Elhuyarsarien IX. edizioko irabazleen izenak. Ediziooparoa aurtengoa ere, epaimahaikoek adie-razi zutenez. Oparoa gaiei eta idazle gazteeidagokienez. Sarituetako bat edo besteaurreko edizioren batetik ezaguna bada ere,idazle gehienak berriak izan direla aitortubehar da. Gaiei dagokienez ere, gauza bera,ez baitira edizio honetan aurrekoetakogaiak errepikatu. Dosierra irakurri besterikez duzu esandakoa egiaztatzeko.

CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

“Kalamua: maria-ren sekretua” izenburua duen lanakirabazi du CAF-Elhuyar sarien IX. edizioa, epaima-haikoen esanean, “molde arruntetatik eta sinplekeria-tik ihes egin eta postura ideologikorik transmititugabe gaia garbi eta zehatz aurkezteagatik". EHUkoMedikuntza Fakultateko Aitziber Mendiguren, Jose-ba Pineda eta Jose Angel Ruizek garbi adierazi dutezein diren kalamuaren eduki farmakologikoak izanditzakeen alde erabilgarriak eta onuragarriak, baitaalde kaltegarriak ere. Beste edozein farmakoren azal-penari dagokion legez, gaiaren alderdi historikoa, bio-kimikoa eta fisiologikoa jorratu dituzte, betiere mai-la zientifiko egokiari eutsiz eta sinplekeriatan erorigabe. “Artikulu praktikoa, irakurterraza, ondo sail-katua eta informazioz betea” epaimahaikoen iritziz.

Bigarren saria Nafarroa Garaiko pagadien egoeraaztertu duen lanak jaso du. CAF-Elhuyar sarien hel-buruetako bat bertako ikerketen emaitzak dibulgatzea

Hamarkada bat igaro da iazientziaren dibulgazioa saritzekoCAF-Elhuyar sariak sortu zirenetiketa, aurtengo edizioaren emaitzakikusita, beste hainbeste egingodituela ematen du. Gazteenaknagusitu dira aurtengo edizioan.Idazle gazteak eta askotariko gaiak.Gainera, jauzi kualitatibo bat ereeman dela nabarmendu zutenepaimahaikideek, zientziarendibulgazioaz beraz jardun direnlanak ere jaso dituztelako.

Askotariko gaiaketa idazle gazteak

D: 02 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

CAF-Elhuyar sariak: kronikaD:Dosierra

Eider Carton Virto. Elhuyar

CAF-Elhuyar sariak: kronika

POLY

FO

TOG

RAFO

S

IX. CAF-Elhuyar dibulgazio sarietako irabazleak, Imanol Andonegik egindako oroigarria eskuetan dutela.

da eta halaxe egin du bigarren saria eskuratu duen lanhonek. Gustavo Amores Olazagirrek zehaztasun han-diz erakutsi du Nafarroa Garaiko pagadien egoerazein den. Landa-lanaren emaitzak paperera ekarriditu, baina ez da horretara mugatu.

Lan horien ondorioak garbi azaldu eta bistarako hainederrak diren paraje horietan poluzioaren sarbideanolakoa izan den eta nolakoa izan litekeen erakutsi du.

Ikerketa honek gure gune naturalen egoeraz zer pen-tsatua eman diola nabarmendu dute epaimahaikoeketa, bertakoa bada ere, neurri handian, nonahikoakere badirela lan honek erakusten dituen seriotasunzientifikoa eta dibulgaziorako gogoa.

Hirugarren saria Kleopatrak, perlek eta luxuak ira-bazi dute, “gai sinple bat jorratuz, idazleek artisau-langoxoa egitea lortu dutelako, perlak fisika kuantikoa-ren mailara hurbilduz”. Lan biribila iruditu zaie epai-mahaikoei “eskolan banatzekoa zein bikotekidearekinohean edo norberak komunean irakurtzeko modukoa.Irakatsi eta entretenitu batera, hau da, zientziarendibulgazioa ondo egiten duena”. Horixe iritzi dioteepaimahaikoek Itxaso Apraiz eta Ohiane Lakarbiologia-ikasleen lanari. Hirugarren saria irabazi baduere, artikulu honek jaso ditu lore goxoenak.

Idazle gazteentzakosari bereziaIdazle gazteen sari berezia Gorka Azkuneren “Natu-raren seme ezkutuak” lanak jaso du. Hogei urtekoinformatika-ikasle gazte hau ez da dibulgazioan hasi-berria, joan den urteko edizioan berak irabazi bai-tzuen bigarren saria. Orduan supersoken teoria ga-rrantzitsu eta zaila era dotore, erakargarri eta ulerga-rrian aurkeztu zuen. Aurten, errazagoa ez den bestegai bati heldu dio Gorkak, zulo beltzen teoriari. “Txu-kun aurkeztu du zulo beltzen teoria, zuzenean beha-tu ezin diren astroen teoria. Nola aurreikusi ziren,horien existentziaren onarpena, gaur egun ezagutzendiren hainbat ezaugarri, euren bitartez azaltzen direnfenomenoak... Eta, noski, etorkizunari begira ireki-tzen dituzten ateak, hots, singularitateak, denbora--makinak, hiperespazioko bidaiak...”.

Hori guztia Einsteinen Erlatibitate Orokorraren Teo-ria azalduz egin du, hark hasi baitzuen oraindik amai-tu gabe dagoen bidaia luze hori. Epaimahaikideek gaia-ren gaurkotasuna, eduki zientifikoaren kalitatea eta era-bilitako euskararen estiloa baloratu dituzte, “gai gogoreta astun bat era sinple eta ulerkorrean aurkeztu izana”.

Aurtengo deialdian guztira 17 dibulgazio-artikuluaurkeztu dira, guztiak ere kalitate onekoak epaima-haikoen arabera. Lanen kalitatea eta idazleen gazte-tasuna goraipatu dituzte epaimahaikideek, baina,lanen alde grafikoa eta estilo dibulgatiboa gehiagozaintzeko ere eskatu diete. Batek baino gehiagok gal-du omen du saria horren erruz. Kritika pozgarria neu-rri handi batean, zientziaren dibulgazioan beste pau-so bat eman dela adierazten baitu horrek.

“Kalamua: maria-rensekretua” izenburuaduen lanak irabazi duCAF-Elhuyar sarienIX. edizioa

D: 03EL H U YA R. 184. Z K .

ElhuyarFundaziokolehendakariJose MariaRodriguezIbabek karguaestreinatu zuenTxitxardin Beltxajatetxean.

POLY

FO

TOG

RAFO

S

POLY

FO

TOG

RAFO

S

Irabazleak epaimahaikideekin hizketan aritu ziren.

CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

Saridunekin solasean

D: 04 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

CAF-Elhuyar sariak: saridunakD:Dosierra

Ana Galarraga Aiestaran. Elhuyar

CAF-Elhuyar sariak: saridunak

1. saria:

Kalamua: maria-ren sekretuaEgileak: Joseba Gotzon Pineda, Aitziber Mendiguren eta Jose Angel Ruiz

Kalamua gai erakargarria da asko-rentzat. Nolatan aukeratu duzue gaihori artikulurako?Guk kalamuari eta beste droga batzueiburuzko ikerketa farmakologikoak egi-ten ditugu, eta gaia puri-purian dagoelairuditzen zaigu. Beraz, ikuspuntu horre-tatik jorratzea merezi zuela erabakigenuen.

Zer da artikuluan azaldu nahi izanduzuena? Batez ere, kalamuaren medikuntza-alderdia, hau da,ezaugarri farmakologikoak eta azpian dauden meka-nismo farmakologikoak azaltzea izan da gure asmoa;hori dena, zientifikoki tratatuta.

Kalamuak baditu medikuntzan erabiltzeko modu-ko propietateak?Bai, badauzka, eta asko ikertzeko badaude ere, bestebatzuk oso argi daude. Adibidez, antiemetiko bezalaerabiltzen da toki batzuetan, kimioterapiak eragin-dako gorakoak saihesteko. Hala ere, horretarako ez dakalamua bera erabiltzen, baizik eta kalamutik erato-rritako konposatu kimiko bat. Medikuntzarako era-bilgarriak izan daitezkeen beste hainbat propietate ereari dira zientzialari batzuk; endekapen-gaixotasunakedota Parkinson-en gaixotasuna tratatzeko, besteakbeste.

Eta albo-ondorioak? Ezin da ukatu albo-ondorioak dituenik. Larriena etanabarmenena menpekotasuna da, eta bestelako ondo-rio kaltegarriak ere antzeman zaizkio. Horregatikaztertu behar dira alderdi guztiak.

Nondik doaz gaur egungo ikerketak?Ikerketa ugari egin dira saguekin, arratoiekin eta bes-te animaliekin, baina gizakiarekin egitea falta da.Horren atzean, gizarteak kalamuari buruz duen iru-dia dago. Izan ere, drogatzat hartzen du; ondorioz,ez du oso begi onez ikusten, eta horrek ikerketetan ereeragiten du.

Orduan, zuen ustez, mereziko luke drogatzat tra-tatu ordez beste edozein substantzia kimiko beza-la tratatzea?Noski, gu horren alde gaude. Gainera, beste drogabatzuekin hala egiten da: morfina droga bat da, bai-na oso mesedegarria da kasu batzuetan eta medikun-tzan erabili egiten da. Beraz, zergatik ez marihuanaedo antzeko beste droga bat? Kontua da ondo eza-gutu behar direla eragin eta mekanismo farmakologi-koak, erabilera segurua eta eraginkorra bermatzeko.Hori ziurtatuz gero, ez luke bestelako eragozpenikegon behar.

POLY

FO

TOG

RAFO

S

D: 05EL H U YA R. 184. Z K .

Zergatik aukeratuduzu gai hori arti-kulua egiteko?Batez ere, gertutikezagutzen dudalako,eta, jendeari begira,

zulo beltzen misterioa askori interesatzen zaiola ustedudalako. Askotan aipatzen dira zulo beltzak, bainaagian zertaz ari garen gehiegi jakin gabe.

Zein iritzi duzu hemen eta gaur egun egiten denzientzia-dibulgazioari buruz?Nik nahiko iritzi ona daukat. Lan dezente argitara-tzen direla iruditzen zait, liburu interesgarriak kale-ratzen dira... Beharbada, euskaraz ez daude hain-beste, baina denborarekin gehiago izango direla-koan nago; beraz, egoera nahiko ona dela uste dut.

Sari berezia:

Naturaren seme ezkutuakEgilea: Gorka Azkune Galparsoro

Zergatik aukeratu duzue gai hori artikulua egi-teko?Azkenaldian gai horrekin ari ginen lanean, eta gus-tatzen zitzaigunez, aurrera egitea erabaki genuen.Hala, lana pixka bat osatu eta aurkeztu egin genuen.

Zein iritzi duzue hemen eta gaur egun egitenden zientzia-dibulgazioari buruz?Euskal Herrian badaude zenbait zientzia-dibul-gatzaile, baina ez dira gehiegi. Hala ere, gero etagehiago izango direla iruditzen zaigu, eta esperodugu gu bezala jende gehiago animatzea. Izan ere,lan txikiekin bide zabala egin daiteke pixkana--pixkana.

3. saria:

Kleopatra, perlak eta luxuaEgileak: Itxaso Apraiz eta Ohiane Lakar

Zergatik aukeratuduzu gai hori arti-kulua egiteko?

Gaia interesgarri iruditzen zait, Euskal Herriko ara-zo bati buruzkoa delako. Gainera, tesia horri buruzegin nuen, baina gaztelaniaz, eta euskaraz argitara-tzeko gogoa nuen.

Zein iritzi duzu hemen eta gaur egun egiten denzientzia-dibulgazioari buruz?Nire ustez, jendeari interesatzen zaio zientzia, bai-na agian ez daki gauza gehiegi gai horietaz. Horre-gatik, beharrezkoa ikusten dut zientzia kalera hur-biltzea, eta hori lortzeko lan gehiago egin beharkolitzateke.

2. saria:

Nafarroa Garaiko pagadiak:poluzioaren atzaparretatik ihesegin ezin duen altxorraEgilea: Gustavo Amores Olazagirre

POLY

FO

TOG

RAFO

SPO

LY F

OTO

GRA

FOS

POLY

FO

TOG

RAFO

S

CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

Hori dela eta, The Lancet aldizkariaren lehenengo ale-an mediku honek berak idatzi zuen kalamuari buruz:"... purua denean eta arduraz emanda, dauzkagunbotiketatik preziatuenetakoa da...". Kalamua Egip-totik Napoleonek ekarrita heldu zen Europara eta far-makopean sartu zen. Hala ere, urte batzuk geroago,eragin kaltegarriei buruzko ikerketa batzuk agertuondoren, mundu osoko farmakopeatik kendu zen.Bere eragin psikoaktiboengatik olgetan aritzeko era-biltzen zenez, 1835. urtean Baudelairek eta besteartista batzuek Hashichines kluba sortu zuten.

Kalamua urteroko landarea da eta, sexu-dimorfis-moa duenez, arraren eta emearen loraketak guztizdesberdinak dira. Kalamua Cannabis sativa espeziea-ren barruan sailkatuta dago eta hiru subespezie des-berdin daude: indica, sativa eta rudelaris, bakoitzabere ezaugarriekin (1. irudia). Sativa subespeziea

Azken urteotan kalamuarengaitasun terapeutikoa eztabaidagaiizan den arren, kalamuarensendatzeko ezaugarriak ez diraberriak.

Kalamuaren sendatzeko propietateei buruzko lehe-nengo berriak antzina zabaldu ziren. K.a. 2737. urte-an, Txinan Sheng Nung enperadoreak aipatu zuen PenTsao liburuan kalamua hilekoaren mina, hezueria,malaria eta hainbat gaixotasun prebenitzeko edo sen-datzeko ona dela (1. irudia). 1890. urtean Sir RusselReynolssek, Ingalaterrako Victoria erreginaren medi-kuak, kalamua agindu zion hilekoaren minak arintzeko.

Kalamua:maria-ren sekretua

D: 06 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaD:Dosierra

Aitziber Mendiguren OrdorikaJose Angel Ruiz OrtegaJoseba Gotzon Pineda OrtizFarmakologia SailaMedikuntza Fakultatea. EHU

CAF-Elhuyar sariak: 1. saria

mundu osoan zehar aurki daiteke, baina kanabinoi-deoen kontzentrazio handiena duena tropikoan haz-ten da. Indica subespeziea Himalaian dagoenzuhaixka-itxurako landarea da eta tropikoan jaiotzendena baino gogorragoa da eguraldiaren ondorioz.Kalamu-emearen hosto eta pistiloek eratutako egi-turak erretxina jariatzen du, haxixa egiteko erabil-tzen dena. Rudelaris subespeziea antzinako SobietBatasuneko errepubliketan aurki daiteke baina ka-nabinoideoen kontzentrazioa beste subespezieetanbaino baxuagoa da.

Kanabinoideoak:eraginen errudunakKanabinoideoak Cannabis sativa-tik eratorritako azi-do karboxilikoak eta horietatik eraturiko produk-tuak dira. Landarean agertzen den kanabinoideo--kantitatea faktore genetikoek baldintzatzen dutebatik bat, baina klimak (argia, tenperatura), biltze--sasoiak, sexuak eta bildutako landarearen atalek eregarrantzia dute. Kalamuan hirurogeita bat kanabi-noideo inguru daude eta horietatik hiru baino ezdira eragin psikoaktiboen erantzuleak. Osagaietatikinportanteena, eragin psikoaktiboak dauzkalako, ∆9

tetrahidrokanabinola da (2. irudia). Beste kanabinoi-deoek, ∆8 tetrahidrokanabinolek eta kanabinolekkasu, eragin psikoaktibo ahulagoak dituzte. Kana-bidiol kanabinoideoak, ordea, psikoaktiboak ezdiren beste mota bateko eraginak sortzen ditu.

Kanabinoideoak emateko bideak ugariak dira eta,lipidoetan disolbagarriak direnez, organismokomintzak azkar zeharkatzen dituzte. Erretzea da har-tzeko biderik ezagunena. Kalamuak har ditzakeenitxura desberdinen artean gehien erabiltzen denaerretxina bera da (haxixa) baina kalamuaren hostoekineta begiekin egindako prestakuntza (maria) eta kala-muaren olioa (THCaren kontzentrazio handiena

duena) ere dezente erabiltzen dira (2. irudia). Badiru-di kalamuaren errekuntzaren ondorioz kalamu gordi-nean dagoen THC azidoa THC aske bihurtzen dela.THC aske hori kearekin batera arnasten da eta,birika-albeoloen mintzak zeharkatuta, birika-kapila-rretara ailegatzen da. Handik, THCa oso azkargarraiatzen da bihotzera eta zuzenean garunera; pro-zesua zain-barneko administrazioa bezain azkarra da.Eragina erre eta berehala agertzen da eta gutxi irau-ten du. Bestalde, kalamua emateko ahotiko bidea ereerabiltzen da, eragin farmakologikoak mantentzendirelako, nahiz eta xurgapena aldakorra izan.

Kalamua kronikoki hartzeak ez du kanabinoideoeneliminazioa aldatzen: kantitate bera eliminatzen da.Gainera, arestian aipaturiko ezaugarri lipofilikoakdirela eta, kanabinoideoek biltegi hidrofobikoetan(ehun adipotsuan, adibidez) metatzeko gaitasuna dute.Beraz, posible da aste batzuetan zehar gernuaren ana-lisian metabolitoak aurkitzea. Ondeste-bidea erabiliz,ordea, xurgapena oso ona da eta lortzen den bioera-bilgarritasuna aho bidezkoarekin alderatuz handiagoada. Gainera, modu honetan farmakoa zuzenean sar-tzen da odol-zirkulazioan, eta gibeleko metabolismoaekiditen da.

Landarean agertzenden kanabinoideo--kantitatea faktoregenetikoekbaldintzatzen dutebatik bat.

D: 07EL H U YA R. 184. Z K .

2. irudia. Kalamuaren itxura desberdinak. Zenbait agonista kanabinoi-deoren egiturak.

1. irudia. Kalamuari buruz agertutako lehenengo idatziz-ko erreferentzia Txinan,‘Ta Ma’ izenekoa. Cannabis sativalandarea.

Haxix

Olioa

∆9-THC

WIN 55.212CP 55.940

Anandamida

Maria

Kanabinoideoak substantziapsikoaktiboak ote dira?Hainbat ikerketak frogatu dute THCaren efektuakerretzailearen eta drogaren ezaugarrien arabera alda-kor samarrak izaten direla. Izan ere, dosiaren, admi-nistrazio-bidearen, erabiltzailearen eskarmentuaren,eragin psikoaktiboekiko sentikortasunaren eta erre-tzearen inguruko egoeren menpe daude. Kalamuarentoxikapenak umorearen, ulermenaren eta motibazio-aren desoreka larria ekartzen die kontsumitzaileei.Hala ere, erretzaileak eragin pizgarria besterik ez dubilatzen gehienetan. Badirudi kalamuzaleak efektubizigarri horiek opiazeoek eta estimulatzaileek era-gindakoetatik bereizten dituela. Ohiko erretzaileak biordutan zehar nabaritzen du eragin pizgarria, kala-muaren eraginkortasuna dosiaren araberakoa dela

D: 08 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

80ko eta 90eko hamarkadetan, kalamuari buruzko ikerketak berriromartxan jarri zirenean, kanabinoideoen erauzketa, sintesia, metabo-lismoa, farmakologia eta psikologia aztertu ziren eta hartzaile kana-binoideoak identifikatu ziren. Bi hartzaile kanabinoideo-mota dau-de: CB1 izenekoa nerbio-sistema zentralean (NSZan) eta CB2 ehunperiferikoetan.

CB hartzaileak G proteinekin lotuta daude eta CB hartzaileei ego-kituta dagoen Gi/o proteinaren kitzikapenak hiru sistema efektoremodula ditzake: MAP kinasa sistema (aktibatu egiten da), adenililziklasa sistema (inhibitu egiten da), eta ioi-erretenak (mintz poten-tziala aldatzen da) (beheko irudia). CB1 hartzaileen banaketa osozabala da burmuinean eta badirudi kanabinoideoak eman ondorenNSZan agertzen diren eragin farmakologikoekin erlazionatuta da-goela.Hartzaileen kopuru handiena gongoil basaletan dago eta ber-tan nahitaezko mugimenduak kontrolatzea dute helburu. Hipokan-poan ere CB1en kopurua handia da, eta horrek agerian uzten dukanabinoideoek oroimenean eta ikasketa-prozesuetan duten era-gina.CB2 hartzaileak,ordea, inmunitate-sisteman,gibelean,biriketaneta giltzurrunetan daude.

Azken hamarkadan, hartzaile kanabinoideoekin lotzen diren bar-neko agonistak aurkitu dira. Horietatik garrantzitsuena anandamidaizeneko kanabinoideoa da. Antza, molekula horiek azido arakidoni-

kotik eratorriak dira eta CB1 nahiz CB2 hartzaileekin lotzeko gaitasu-na daukate. Horien garrantzi funtzionala argitzeke dago, izaki bizi-dunengan eman eta berehala desagertzen direlako. Badirudi neuro-transmisoreak askatzea modula dezaketela, eta, ondorioz, tenpera-tura, pertzepzioa (koloreak, entzumena, ikusmena eta abar), kogni-zioa (loa, oroimena, eta abar) eta mugimenduaren kontrola (koordi-nazioa, giharren tonua) alda ditzaketela. Gaur egun, behin barnekoagonistak aurkituta,sistema kanabinoideoak betetzen duen funtzioajakitea zein den izango litzateke interesgarria, erregulazioaren eza-gutzak garrantzia edukiko lukeelako hainbat gaixotasun sendatze-ko. Hori dela eta, barneko agonisten egituretatik molekula berrienbila dabiltza ikertzaileak.

Sistema kanabinoideo osoa ezagutarazteko, kanabinoideo sinte-tikoak azaldu behar dira.Izan ere,kanabinoideo sintetikoak THCa bai-no boteretsuagoak dira eta, horiei esker, kanabinoideo-sistemariburuzko ikerketek izugarrizko bultzada jaso dute.CB hartzaileak zen-bait kanabinoideo sintetikorekiko duten afinitatearen arabera sail-katu dira. Horrela, ikerkuntzan gaur egun gehien erabiltzen direnenartean CB1 agonistak CP55940 eta WIN55212, eta CB1 antagonistaSR14176A daude.Gainera,CB hartzaileekiko afinitate handiagoa dau-katen molekula berriak agertzeke daude.

Sistema kanabinoideoa

Eragin zelularrak. Neuronapostsinaptikoan dauden CBhartzaileekin lotzen dira far-mako agonistak (hartzaileaaktibatzen dutenak), barne-ko agonistak (zeluletatikeratorriak) eta antagonistak(aktibatu gabe lotzen dire-nak). Hartzailea aktibatzeakkaltzio-erretenak ixten ditu,adenilil ziklasaren jarduerainhibitzen du eta potasio--erretenak irekitzen ditu.

Neurona Dendrita

Antagonistak

Barnekoagonistak(anandamida)

Kaltzio--erretenak

Adenilziklasa

Potasio--erretenak

jardueraelektrikoa

neurotransmisiorearenaskapena

Agonistak(THC,anandamida)

Hartzailekanabinoideoa

Farmakoagonistak(THC)

kontuan hartu beharrekoa bada ere. Hainbat azterke-tak frogatu duenez, drogaren eragin akutuen menpedagoen bitartean, erabiltzaileari dezente hondatzenzaizkio kognizioa, pertzepzioa, erreakzio-denbora,ikasteko gaitasuna eta oroimena. Horretaz gain, gor-putzaren mugimenduen koordinazio-ezak ordubatzuetan jarraitzen du eragin pizgarria desagertu etagero. Asaldura horrek ibilgailuak gidatzeko eta lane-an aritzeko ezintasuna du ondorio.

Kalamuaren kontsumo kronikoak drogazalearen porta-era aldatzen du guztiz eta norabide konplexuz, jangurakasu (3. irudia). Halaber, erretzaile batzuek atsegin han-diagoko sexu-harremanak lortzen dituztela aldarrikatubadute ere, kontu hori ez da zientifikoki baieztatu. Fro-gatuta egon badago, ordea, zenbait eragin desiragaitz

Kalamuaren menpe,nola bada? Oro har, menpekotasunak hiru gertaera hartzen ditubere barnean: tolerantzia, menpekotasun fisikoa etamenpekotasun psikikoa.

Tolerantzia. Tolerantzia farmako jakin batek behin etaberriro hartzeagatik eragin ditzakeen efektuak desager-tzean datza. Laborategiko animalietan frogatu da zen-bait agonista kanabinoideoren administrazio kronikoaktolerantzia sortzen duela analgesiarekiko, aktibitatemotorearen inhibizioarekiko, hipotermiarekiko eta bes-te hainbat efektuekiko. Gizakiengan ere, ikerketa klini-koek THCaren eragin farmakologikoekiko tolerantziabaieztatu dute. Gainera, tolerantziaren garapena hartu-tako THCaren dosiarekin erlazionatuta dago; beraz,THCaren kontsumoa handitzen den heinean toleran-tzia ere areagotu egiten da. Dena dela, aipatzekoa da la-borategiko animalietan tolerantzia eragiteko erabiltzendiren dosiak gizakiak normalki erabilitakoak baino askozhandiagoak direla. Hain zuzen ere, animalietan tole-rantzia lortzeko dosiak 20-50 mg/kg eguneko izan behardu eta, marihuana zigarro batek 30-60 µg kanabinoideoduela jakinik, gizaki batek eguneko 300-1.500 zigarroerre beharko lituzke fenomeno hori gauzatu ahal iza-teko. Aipatzekoa da, bestalde, kanabinoideoekiko tole-rantziaren garapenaren erantzuleak barneko sistemakanabinoideoa nahiz opioideoa izan daitezkeela.

agertzen direla kalamua erre ondoren, hala nola, halu-zinazioak, ikara-krisialdiak eta psikosia. Erabiltzaileeiegindako inkesten arabera, kalamuaren erretzaileen% 50-60k behin baino gehiagotan izan du antsietate--krisialdia. Erreakzio horiek aho-bidetiko dosi handie-nekin ikusi ohi dira, erretzeak dosia menperatzeko auke-ra ematen baitio norberari eraginen pertzepzioaren ara-bera. Bestalde, ez da baieztatu kalamuaren eta eskizo-frenia sortzeko arriskuaren arteko loturarik; aitzitik,argitalpen kliniko batzuek agerian utzi dute eskizofre-niaren aurrekariak dituzten gaixoei, kalamua errez gero,psikosia azkarrago berrager dakiekela.

Kanabinoideoek kronikoki sortzen omen duten era-gin eztabaidagarrienetariko bat motibazio faltaren sin-dromea deitzen da. Aipatzekoa da sindrome hori ezdela diagnosirako gidaliburuetan horrela agertzen, bai-na terminoak ongi adierazten du gizarteko jarduerakutzi eta eskolan interesik erakusten ez dutenen egoera.Nahiz eta kontsumoarekiko kausalitate-erlaziorik berezfrogatu ez, kalamua sindrome horren jatorri gisa har-tu ohi da, bereziki erabilera gogorra baldin bada. Eraberean, ezin izan da ziurtatu kalamuak neuronak kal-tetu edo behin betiko aldaketa funtzionalak eragitendituenik. Izan ere, laborategiko animaliekin eta giza-kiekin saio klinikoetan egindako ikerketek erakutsi dutekanabinoideoak utzita ikaste-prozesuaren kaltea pixka-naka berreskuratzen dela, aste batzuen buruan.

3. irudia. Kalamuaren eragin kronikoak organismoan.

Arnas--aparatua:- infekzioak- minbiziak- bronkitis kronikoa- enfisema

Sistema kardiobaskularra:- hipertentsioa- takikardia- bihotzekoa- zirkulazio-arazoak

Nerbio-sistemazentrala:- asaldura psikologikoak- eskizofrenia-krisialdiak- oroimena galtzea- haluzinazioak- ataxia (koordinazio-eza)- loezina- erreakzio-denbora luzatzea

Digestio-aparatua:- odoljarioa- ultzera- minbizia

Ugaltze-aparatua:- antzutasuna- sexu-irrika galtzea- hormona-maila aldatzea- gametoei eragindako kalteak- hileko aldakorra

Area:- minbizia

Kalamuarentoxikapenakumorearen,ulermenaren etamotibazioarendesoreka larriaeragin dezake.

www.mondragon.edu • Tlfnoa. 943 71 21 85

lortu eta erretzeko duen premiazko beharrak sustraineurobiologiko zehatz bat du oinarri, alegia NSZkosistema dopaminergikoa. Hala izanda ere, lan neke-tsua izan da kanabinoideoen eragina dopamina neu-rotransmisorearekin erlazionatzea, batez ere kokaina,

nikotina eta opiazeoen kasuekin alderatuz. CB1 har-tzailearen eta kanabinoideoen ezaugarri farmakozi-netikoen berri eduki arte, azken hamarkadan, ez zengaratu teoria neurobiologiko osoa. Gaur egun argisamar dugu, ikerketa konduktualak eta neurofisiolo-gikoak eredutzat hartuz, kanabinoideoek bide meso-linbikoa aktibatzen dutela (4. irudia). Sistema meso-linbiko horri sari-sarea deritzogu, bizirauteko ekin-tzak (jatekoa eta sexua, kasu) mantentzen dituen esti-mulu indartzaile moduan funtzionatzen baitu. Aipa-tzekoa da sare horretako guneetan dopaminak ez ezik,glutamatoak, GABAk eta neurotransmisore peptidi-koek ere parte hartzen dutela. Horiek sendabideberriak lortzeko garrantzi handia dute.

Menpekotasun fisikoa. Menpekotasun fisikoa organis-moa drogak eragindako efektuen menpe funtzionatze-ra ohitzen delako gertatzen da. Hainbat ikerketarenarabera, laborategiko animaliei THCa (20 mg/kg) 6egunez eman ondoren, kanabinoideo hori emateariutziz gero, abstinentzia-sindrome motela ikusten da,eta zeinu kliniko adierazgarrienak soilik antagonistakanabinoideoa eman ondoren agertzen dira. Badirudigertaera hori THCaren eliminazioaren erdibizi (kon-tzentrazio erdira heltzeko behar den denbora) luzeare-kin erlazionatuta dagoela. Izan ere, WIN 55212 ago-nista kanabinoideoaren erdibizia txikiagoa izanik, hurahartzeari utziz gero, abstinentzia-sindrome nabariagoasortzen da. Animalietan, kanabinoideoen abstinentzia--sindromea islatzen duten zeinu kliniko gehienakmugimenduaren kontrolaren asaldurarekin lotuta dau-de. Besteak beste, ataxia, gorputz-enborraren astin-duak, hanken dardara, normalak ez diren jarrerak etaaktibitate motorraren murrizketa gertatzen dira. Aipa-tzekoa da, bestalde, opiazeoen abstinentzia-sindromeanagertzen diren zeinu kliniko begetatiboak (hipotermiaeta pisu-galera, adibidez) ez direla kanabinoideenkasuan ikusten.

Gizakiengan ere, laborategiko animalietan gertatzenden bezala, abstinentzia-sindrome motela nabari da 3asteko THCaren tratamenduaren ondoren. Kasuhorretan agertzen diren zeinu klinikoak antsietatea,anorexia, loezina eta suminkortasuna dira eta seinalenabarienak lehenengo egunetan azaltzen dira.

Menpekotasun psikikoa. Kanabinoideoekiko menpe-kotasun psikikoa menpekotasunaren osagai nagusie-na da, alkoholarekin, heroinarekin eta gainontzekodrogekin gertatzen den bezala, askatasunez droga uz-teko zailtasuna adierazten baitu. Drogazaleak kalamua

D: 10 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

Animalietan,kanabinoideoenabstinentzia-sindromeaislatzen duten zeinukliniko gehienakmugimenduarenkontrolarenasaldurarekin lotutadaude.

Substantziabeltza

Gunetegmentalbentrala

Kortexsingularra

Septua

Hipotalamoa

Amigdala

Talamoa

Fornixa

Hortz--zirkunboluzioa

Hipokanpoa

Kortexprefrontala

Accumbensnukleoa

HipokanpoaAmigdala

4. irudia. Kanabinoideoek sortutako eragin konduktualen erantzule diren gune zerebralak: motibazioa etamenpekotasuna erregulatzen dituen sistema dopaminergikoa (ezkerraldean) eta emozioa erregulatzen duensistema linbikoa (eskuinaldean).

Baditu alde onak ereKalamuak sor ditzakeen eragin guztien artean gauregun terapeutikoki erabilgarrienak eta ikasienak bidira: eragin antiemetikoa eta hiesa edo minbizia dutengaixoengan jangura handitzea. Izan ere nabilonak,THCaren eratorri sintetikoak, kimioterapiak eran-gindako gorakoa gutxitzen du. Substantzia hori ezdago salgai Espainian, baina bai Estatu Batuetan,Kanadan, eta Britainia Handian.

Azken hamarkadan, kalamuaren inguruko ikerkuntzaknabarmen ugaritu dira eta erabilera terapeutiko des-berdin ugari proposatu dira. Horietatik aipagarrienakanalgesia, NSZeko minbizi jakin baten tratamendua,endekapen-gaixotasunetan gertatzen diren mugitzekoasaldurak saihestea, begi-barneko presioa jaistea etakonbultsio kontrako eraginak dira.

Analgesia. Argitalpen zientifiko askok frogatu duteagonista kanabinoideoek eragin analgesikoa dutela.Eragin hori bizkar-muinean eta gune supraespinale-tan dauden hartzaile kanabinoideoak direla medio ger-tatzen da batik bat. Badirudi ikertzeke dagoen arlogarrantzitsuena kanabinoideoen eta opioideen eraginanalgesikoen konbinaketa dela. Izan ere, opiazeoekanalgesia eragiteko mekanismoa eta kanabinoideoekerabilitakoa desberdinak izanik, biak dosi txikietanemanda eragin desiragaitzak murriztu eta efektu onu-ragarriak (analgesia) handituko lirateke.

Nerbio-sistema zentraleko tumoreak. Azken urteotan,Madrilgo Unibertsitate Complutenseko ikertzailebatzuen lanek frogatu dute arratoietan THC kanabi-noideoak glioma garuneko tumorearen tamaina gutxi-tzen duela. Izan ere, kanabinoideo horrek zelulenbikoizketa ekiditen du, zeramida deritzon substantziabat dela medio apoptosia (heriotza programatua) era-giten duelako. Gainera, badirudi THCak angiogenesia,tumorea elikatzeko eta garatzeko beharrezkoak direnodol-hodien garapena, inhibitzen duela.

Endekapen-gaixotasunak. Sistema endokanabinoideoakmugimenduaren kontrolean parte hartzen du. Izan ere,gorputz ildaskatuan, mugimenduaren kontrolarekinerlazionaturiko NSZko gunean, CB1 hartzaile ugaridaude. Zenbait ikertzailek frogatu dute CB1 hartzailea-ren aktibazioak, THCaren bidez esaterako, mugimen-duaren inhibizioa ekartzen duela. Ildo horretatik, mugi-menduaren kontrola CB1 hartzaileen bidez gertatzendela jakiteak ikerkuntzan bide asko zabaldu ditu, batezere sistema motorrarekin erlazionaturiko hainbat gai-xotasunetan sendabide berriak bilatzeko (esaterako,Parkinson-en gaixotasunean, Huntington-en korean etaesklerosi anizkoitzean). Horrela, ikertzaile batzuek fro-gatu dute Parkinsonen gaixotasuna nozitzen duten giza-kiengan CB1 hartzaileen kopurua handiagoa dela. Hor-taz, CB1 hartzailearen antagonistak izango lirateke iker-gai gaixotasun horretarako. Huntingtonen korean,ordea, kontrakoa gertatzen dela dirudi, hots, gongoilbasaletan hartzaile kanabinoideoen kopurua ohikoa bai-no txikiagoa da, eta, horregatik, kasu horretan CB1 har-tzailearen agonistak izango lirateke terapeutikoki era-bilgarrienak. Alzheimerren gaixotasuna dutenengan erehartzaile kanabinoideo horren kopurua txikiagoa delafrogatu da. Horretaz gain, kanabinoideoek esklerosianizkoitzean gertatzen diren muskulu-uzkurketa min-garriak arintzeko gaitasuna dute. Gertaera hori labo-rategiko animalietan bakarrik frogatu bada ere, esklerosianizkoitza duten gaixoek eragin onuragarri hori berre-tsi omen dute.

Begi barneko presioa. Badirudi kanabinoideo sinte-tikoek begi barneko presioa jaisteko gaitasuna dute-la. Baina orain arte probatu diren farmako kanabi-noideo sintetikoek eragin desiragaitz gehiegi sortzendituzte onuragarriekin alderatuz.

Epilepsia. Laborategiko animaliekin eta gizakiekin egin-dako ikerketen arabera, THCak zein kanabidiolak era-gin antiepileptikoa dute grand mal krisiak dituztenen-gan. Gainera, kanabidiolak eragin psikoaktiborik ez due-la jakinik, interesgarria izango litzateke etorkizunean arlohorretan ikerketa gehiago egitea.

D: 11EL H U YA R. 184. Z K .

Kalamuaren ingurukoikerkuntzaknabarmen ugaritudira eta erabileraterapeutikodesberdin ugariproposatu dira.

BIBLIOGRAFIA

HARDMAN, J.G. ETA LIMBIRD, L.E. Goodman & Gilman’sThe Pharmacological Basisof Therapeutics. 2001 Ed. McGraw-Hill,London.

HOWOWLETT, A. C.; BARTH, F.;BONNER, T.I.; CABRAL, G.;CASELLAS, P.; DEVANE, W.A.;FELDER, C.C.; HERKENHAM, M.;MACKIE, K.; MARTIN, B.R.;MECHOULAM, R. ETA

PERTWEE, R.G. International Union ofPharmacology. XXVII.Classification of CannabinoidReceptors. 2002 Pharmacol Rev; 54 (2):161-202.

MALDONADO, R. ETA

RODRIGUEZ DE FONSECA, F.Cannabinoid addiction;behavioral models andneuronal correlates. 2002 J Neuroscience;22 (9): 3326-3331.

PERTWEE, R. Cannabinoid Receptors.1995 Ed. Academic press,London.

Kanabinoideoekiko menpekotasun psikikoa menpekotasunaren osa-gai nagusiena da, alkoholarekin, heroinarekin eta gainontzeko dro-gekin gertatzen den bezala.

ART

XIBO

KOA

CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaCAF-Elhuyar sariak: 2. saria

Nafarroa Garaiko pagadiengarrantziaNafarroa Garaiko basoen artean, pagadiek hartzendute hedadura gehien. Azken azterketek pagoa zabal-tzen ari dela adierazten digute. Gaur egun, 143.280hektareako eremua betetzen du pagoak NafarroaGaraian; hots, Iberiar Penintsula osoko pagadien% 25 inguru Nafarroa Garaian daude.

Kantauri aldeko eta Pirinioen aldeko Nafarroako pai-saiaren osagai bereizgarriak dira pagadiak, baitaErdialdeko Nafarroako eta Lizarra merindadeko ipar-

Laurogeiko hamarkadan,une hartaraino ezagunak zirenfaktoreei egozterik ez zegoenokerragotze orokorra antzeman zenMendebaldeko eta ErdialdekoEuropako zein Ipar Amerikakobasoen osasun-egoeran.Orduz geroztik, aditu asko aritu diraeztabaidan gertakari berri horrenkonplexutasunaz, eta hainbatestres-faktoreren araberakoa izanlitekeela ondorioztatu dute.

Horien artean, tradizionalki ikertutakoez gain (lehor-tea, tenperatura, elikagaien erabilgarritasuna, patoge-noak, etab.), zientzialariek aire-poluitzaileak dituztearretagune, geroz eta gehiago.

Nafarroa Garaikopagadiak:poluzioaren atzaparretatik ihes eginezin duen altxorra

D: 12 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaD:Dosierra

Gustavo Amores Olazagirre

CAF-Elhuyar sariak: 2. saria

M.M

. EL

OSE

GI

-ertzetakoak ere. Basook usadio eta ohiturei tradizio-nalki uztarturik aurki ditzakegu aipatutako eskualde-etan, euren baliagarritasun ekonomikoaz gain baliokultural erantsiak dituztelarik.

Garrantzi orokor horretaz bestalde, Nafarroa Garaianbalio ikaragarrizko pagadi bereziak ere badaude.Horietako bat Iratikoa da, Europa osoko basorikgarrantzitsuenetarikoa. Beste adibide bat Belagua iba-rrean topa dezakegu: Aztaparretako basoa, pagadi--izeidi birjinaren eredutzat hartu ohi dena.

Arestian aipaturiko arrazoiak direla eta, NafarroakoUnibertsitateko Kimika eta Edafologiako SaileanNafarroa Garaiko pagadien egoera aztertzeari ekingenion. Bereziki, elikadura eta poluzio aldetik gauregun duten egoera aztertu nahi izan genuen. Horre-tarako, 30 pagadi-sail aukeratu genituen Mendialdeaderitzon eskualdearen barruan, Nafarroa Garaikopagadiak ahalik eta hobekien ordezkatzeko asmoz (1.irudia). Laginketa-puntu bakoitzeko 6 zuhaitz hau-tatu genituen, eta hostoen makroelikagai- zeinmikroelikagai-edukiak aztertu eta Baso-kalteenInbentarioa delakoa burutu genuen. Halaber, pago-en enbor inguruko lurzoruaren gainazaleko laginakjaso genituen, metal astunen eduki osoak nahiz frak-zio erauzgarriak zehazteko, baita pH-a eta materiaorganikoaren edukia aztertzeko ere.

Lorturiko emaitzetatik ateratako ondorio azpimarra-garrienak azaltzen dira jarraian.

Pagoen hostailaren egoera(defoliazioa)Baso-kalteen Inbentarioari dagokionez, aztertutakozuhaitzak Europako eskualde askotako pagoak bainoosasuntsuago daudela dirudi; behinik behin, 1997.urtean kaltetutako pago-kopurua Europako batez-bestekoaren azpitik dago nabarmen. Hala, Auritz,Larra eta Orbaitzetan kokatutako pago-sailak dira kal-tetutzat jo litezkeen bakarrak.

Nolanahi ere, emaitzen analisiak adierazi duenez,pagoen hostailaren egoerak aztertutako beste aldagaibatzuekin (zuhaitzen adina, sailen malda, tenperatu-ra, euri-kantitatea, hostoen elikagai-edukia, etab.)lotura-mailaren bat erakutsi arren, ez da horietarikobakar baten ondorio zuzena. Emaitzok bat datoz egunonartutako hipotesiarekin, baso bateko zuhaitzen hos-tailaren egoera aldagai askoren arteko konbinazioa-ren ondorioa dela dioenarekin alegia (aldagai klima-tologikoak, lurzoruari dagozkionak, genetikoak, polu-zioa, izurrien erasoak, etab.).

Pagadien elikadura-egoeraPago-hostoen makroelikagai-edukiei buruz lortu-tako emaitzek honako hau ondorioztatzera garama-tzate:

Aztertutakozuhaitzak Europakoeskualde askotakopagoak bainoosasuntsuago daudeladirudi.

Pago-hostoak.

Euskara Zerbitzua

Baiña nik, izkuntza larrekoa,nai aunat ere noranaikoa:yakite-egoek igoa;soiña zaar, berri gogoa;azal orizta, muin betirakoa.

Lizardi

G.

AM

ORE

S

Jatorri nagusia lurzorupeko harkaitza da, kaltzio,potasio, fosforo eta sufre elementuei dagokienez batezere. Hala, lurzoruaren ezaugarriek baldintzatzen dutelau elikagai horien edukien banaketa geografikoa.Edonola ere, potasioaren kasuan bada hostoetakoedukia mugatzen duen beste aldagai nagusi bat: euri--kantitatea. Euriak, lurzoruko potasioa geruza sako-netaraino garraiatzeaz bestalde, elikagai horren gale-ra zuzena eragiten du hostoak eta urak elkar ukitzean.

Magnesioari gagozkiolarik, aipatzekoa da lurzoruazpiko haitzaz gain Kantauri Itsasoa dela bere edu-kiaren jatorria. Nitrogenoari dagokionez, berriz, bereziklo biogeokimikoaren konplexutasunak ia ezinezkoaegiten du hostoetako elikagai honen edukia baldin-tzatzen duten aldagai zehatzak aurkitzea. Hala etaguztiz ere, aztertutako eremutik iparralderantz zeinipar-mendebalderantz kokaturik dauden eskualdeeta-tik iristen den mugaz bestaldeko poluzioak islarik iza-tea oso litekeena da (sufrearen kasuan ere ezin deza-kegu aukera hori baztertu). Bestalde, Nafarroa Garai-

ko Mendialdean abeltzaintzak duen garrantzia kon-tuan hartzen badugu, jarduera horren ondorioz aire-ratutako NH3/NH4

+ kantitateak hostoen nitrogeno--edukian eragina duela ziurtzat jo daiteke.

Orain arte elikagaien edukiei buruz aritu bagara ere,beraien arteko erlazioak zuhaitz baten elikadura--egoeraren adierazle askoz ere hobeak dira. Guztienartean egokiena N/P erlazioa da, bai nitrogenoa baifosforoa bereziki fisiologia-funtzioetan nahasturikdaudelako. Bada, parametro hori aintzakotzat hartuzgero, aztertutako pagadi-sailen oso gehiengo nabar-mena egoera onean dagoela baiezta dezakegu, elika-dura aldetik begiratuta.

Elikagaien arteko erlazioen analisitik ateratzen denbeste ondorio nagusia honako hau da: Europa eta IparAmerikako baso epel asko ez bezala, Nafarroa Garai-ko pagadiak oraindik ez daude N-aseak, eta nitroge-noa da pagoen hazkuntza mugatzen jarraitzen duenelikagaia, gainontzekoen eduki altuek lagunduta. Datuhorrekin bat dator beste hau ere: gaur egun, aztertu-tako eremuan, nitrogeno-jalkinen mailek ez dituztegainditzen baso-ekosistementzat kalkulaturiko baliokritikoak.

Pagadien poluzio-egoeraLur- eta hosto-laginen eduki metalikoen analisiariesker, ondorengo ondorioetara irits gaitezke:

Lurrei dagokienez, berun eta kobre bidezko poluzioaaztertutako pagadi-sail guztietako lurretan aurkitudugu, eta zink bidezkoa erdietan edo egiaztatua gera-tu da ziurtasun osoz. Hala ere, berun bidezko poluzioada guztietan handiena. Aurkikuntza horren aparteko

D: 14 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaCAF-Elhuyar sariak: 2. saria

Aztertutako pagadi--sailen oso gehiengonabarmena egoeraonean dagoela baieztadezakegu, elikaduraaldetik begiratuta.

Nafarroa GaraikoMendialdean

abeltzaintzak hostoennitrogeno-edukian

eragina du.

R. S

ERRA

S

garrantzia berunak eguratseko poluzioaren adierazlegisa duen balioan datza; hau da, berun bidezko polu-zioa antzeman izanak poluzio orokorraren zantzuaerakusten digu, iturri poluitzaileek ez baitute espeziekaltegarri bat modu isolatuan aireratzen.

Hain zuzen ere, aztertutako lur-laginen berun-edukiosoa poluzio bidez iritsitako berunak baldintzatzen duguztiz. Gauza berdintsua esan liteke zinkari eta kobre-ari buruz, baina neurri batean soilik. Hiru elementuonedukien frakzio erauzgarriak ere arrazoi berberak guz-tiz baldintzatuta daude. Analizaturiko gainerako me-talen (Cd, Cr eta Ni) eduki osoak nahiz frakzio erauz-garriak, berriz, lurzoru azpiko harkaitzaren edo lur-zoruaren berezko ezaugarriren baten araberakoakdira. Nolanahi ere, ezin dezakegu zeharo baztertuNafarroa Garaiko pagadiek mendebaldetik eta ipar--mendebaldetik iritsitako kadmio- eta kromo-ekarpentxikiren batzuk jasotzen dituztela.

Berun- eta zink-ekarpen antropikoek aztertutako ere-mutik mendebalderantz eta ipar-mendebalderantz ko-katuta dauden gune industrializatuetan dute jatorria.

Dena den, eta lan honetan jarraitutako prozedurakfrogatzerik ahalbidetzen ez duen arren, ezin litekeaipatu gabe utzi aurkituriko berun bidezko poluzio-an zirkulazioak derrigorrean izan behar duen eragingarrantzitsua, mundu mailan berun-iturri nagusia delajakinik. Kobrearen kasuan, ordea, litekeena da itur-buru nagusia iparralderantz dauden Europako eskual-de industrializatu urrunagoetan aurkitzea.

Haatik, Nafarroa Garaiko pagadi-lurren berun-, zink-eta kobre-edukiak oraingoz ez dira lurzoruan bizi denmikrofauna eta mesofaunaren garapena kaltetzekomoduko mailetara iritsi, salbuespenak salbuespen(ipar-mendebaldeko koadrantean kokaturik daudenbaso batzuetako lurren berun-edukiak kasu); baiordea, nahiz eta jatorri naturala izan, aurkitutakokadmio- eta kromo-edukiak. Kontuan hartu beharre-koa da aipatutako bizidunak ekosistemako sentiko-rrenak direla metal astunei dagokienez.

Berun eta kobrebidezko poluzioaaztertutako pagadi--sail guztietakolurretan aurkitu da.

Nafarroa Garaiko pagadiek poluzioaren eraginajasaten dute.

ART

XIBO

KOA

D: 15EL H U YA R. 184. Z K .

2. irudia. Fitotoxikotasun-arrisku potentziala aztertutako pagadi--sailetan (Orbaitzetako sailari dagokionez, lorturiko emaitzen

aldakortasuna dela eta, ezin liteke ondorio orokorrik atera).

Pagadi-sailak

1. Abaurregaina 16. Juan Pito2. Abodi 17. Lantz3. Andia 18. Larra4. Aralar 19. Lazar5. Arano 20. Lizarrusti6. Auritz 21. Luzaide7. Basakabi 22. Muskilda8. Belabarze 23. Oderitz9. Belate 24.Orbaitzeta10. Bertiz 25. Orokieta11. Egozkue 26. Otsondo12. Gorramendi 27. Kintoa13. Gorriti 28. Belagua14. Irati 29. Urbasa15. Jauntsarats 30. Uztarroze

1. irudia. Azterturiko pagadi--sailen banaketa geografikoaNafarroa Garaiko Mendialdean.

Sekulako arrisku potentziala

Arrisku potentzial oso handia

Arrisku potentzial handia

Arrisku potentzial ertaina

Arrisku potentzial txikia

Arrisku potentzial oso txikia

G.

AM

ORE

S

antzera. Horiei dagokielarik, nabarmentzekoa danitrogenoaren jalkiera-tasak sufrearenak baino dezen-tez handiagoak direla, azken bi hamarkadetan Euro-pa aldean sumatutako joerarekin bat.

Hala ere, euriaren eraginez landaredian gertatzen denkatioi basikoen galerak (potasio eta kaltzioarenakbereziki) botatako uraren azidotze-ahalmena zein azi-dotasuna bera indargabetzen ditu baso barruan.

Bestalde, urteko zenbait sasoitan landareek euriakdakarren nitratoa xurgatzen dutela iradoki dute emai-tzek, eta hori aztertutako pagadia N-asea ez dagoenadierazgarri izan liteke.

Aztertutako espezie kimikoen jatorriari dagokionez,zelai irekian jasotako sodio, kloruro, magnesio etapotasiorik gehiena Kantauri Itsasotik dator, ipar-

Lur-laginen azterketak uzten digun azken ondoriogarrantzitsua gure pagadiek azidotze-fenomenorikjasan ez dutela da.

Hosto-laginen analisietatik lorturiko emaitzek lur-zoruaren azterketa bidez ondorioztatutakoa egiazta-tzen dute, oro har, eta Kantauri itsasertzetik gertudauden industriguneen eragina agerian utzi.

Poluzio egoera larriagotzearen ondorioz zein ekosis-temaren bat-bateko aldaketa baten aurrean pagadi-sailbakoitzeko metal edukiek landarediarentzako ekardezaketen arriskua ikuspegi orokor batetik aztertzenbadugu, ipar-mendebalderantz handitzeko joeraantzeman dezakegu (2. irudia).

Pagadi-sail baten azterketairaunkorraNafarroa Garaiko pagadi adierazgarri baten azterke-ta trinkoa ere burutu genuen, ikerketa osatzearren.Zehazki, ia hiru urtetan, 15 egunetik behin euri--laginak analizatu genituen Auritzen kokatutakopagadi-sail baten barruan zein kanpoaldean (3. irudia),eta ondoko ondorio hauetara iritsi ginen:

Ekosistemak epe luzera jasan lezakeen azidotzearidagokionez, lortutako emaitzak kezkagarriak dira;izan ere, nola katioi basikoen jalkiera osoa hala zelaiirekikoa Europako handienetarikoak badira ere, kon-posatu azidotzaileenak (nitrogeno eta sufrearenak)gaina hartzen die, kontinente osoan gertatzen den

D: 16 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaCAF-Elhuyar sariak: 2. saria

Ekosistemak epeluzera jasanlezakeen azidotzearidagokionez,lortutako emaitzakkezkagarriak dira.

3. irudia. Auritzekopagadi-sailaren

kokapenarenirudikapena.

BIBLIOGRAFIA

AMORES OLAZAGIRRE, G.Evaluación del estadofitosanitario y decontaminación de loshayedos de la ComunidadForal de Navarra medianteel empleo de indicadores. Doktoretza- tesia. 332 orr.2002.

DE VRIES, W., REINDS, G.J., KLAP, J.M., VAN LEEUWEN, E.P.,ERISMAN, J.W.‘Effects of environmentalstress on forest crowncondition in Europe.Part III: estimation of criticaldeposition and concentrationlevels and theirexceedances’. Water, Air and Soil Pollution. 119: 363-386. 2000.

DUQUESNAY, A., DUPOUEY, J.L.,CLEMENT, A., ULRICH, E.,LE TACON, F.‘Spatial and temporalvariability of foliar mineralconcentration in beech(Fagus sylvatica) stands innortheastern France’. Tree Physiology. 20: 13-22.2000.

43º00’03” N

01º20’41” W

Adi (1.458 m)

Auritzeko lautada

Astobizkar (1.266 m)

Pagadi-saila

Eskala: 1:200.000

2 km 4 km 6 km 8 km

N

G.

AM

ORE

S

-mendebaldeko haize nagusiek garraiatuta. Basobarruan jasotako sodio, kloruro eta magnesioarenkantitatea, berriz, jalkiera hezeak baldintzatzen dubereziki, eta landarediarekin izandako truke--prozesuek ez dute ia bat ere garrantzirik, potasioarenkasuan ez bezala.

Jasotako protoi- eta nitrato-kantitaterik gehiena, ibil-gailuek aireraturiko nitrogeno oxidoen oxidazio bidezsortutakoa, iparraldeko haizeekin iristen den euriakgarraiatzen du Auritzeko pagadi-sailera. Nolanahi ere,azterketak iraun duen denboran, poluzio lokalarekinlotutako zenbait gertaera jazo dira, aipatutako ioienjalkiera lehorrak garrantzi handia hartu du eta euria-ren pH-a 4’3ko balioetaraino jaitsi da.

Kaltzioari eta sulfatoari dagokienez, bereziki Iruñe-rriko lantegien isurietan dute jatorria, NafarroaGaraiko hegoaldean kokaturik dauden eta igeltsutanaberatsak diren lurretatik irits litezkeen aerosolenekarpena ahaztu gabe.

Etorkizunari begiraEgia da Nafarroa Garaiko Mendialdetik mendebalde-rantz eta ipar-mendebalderantz kokaturik daudeneskualdeetako industria astunaren gainbeheraz geroz-tik metal astunen isuriak gutxitu bide direla; baita beru-nik gabeko gasolina ezarri zenetik ibilgailuek aireratu-tako berun-kantitatea apalagoa dela ere. Hala eta guz-tiz ere, komenigarria litzateke gure pagadietako lurrenmetal astunen edukiak aldizka aztertzen jarraitzea, lan

honen bitartez ezin zehatz baitezakegu aurkitutakopoluzioa aspaldikoa ala duela gutxi iritsitakoa den.

Konposatu nitrogenatuen isurien areagotze oroko-rraren aurrean, pagadien elikadura-egoeraren kon-trolak eta euriaren analisiak ere ez lukete etenik izanbehar, areagotze horrek, ekosistemen N-asetzeazgain, lurzoruko metal astunetako batzuk mugikorbihurtuko lituzkeen azidotzea ere eragin baitezake.

Urteko zenbait sasoitan landareek euriakdakarren nitratoa xurgatzen dutela iradokidute emaitzek, eta hori aztertutako pagadiaN-asea ez dagoen adierazgarri izan liteke.

EC-UN/ECE (DE VRIES, W.,REINDS, G.J., VAN DER SALM, C.,DRAAIJERS, G.P.J., BLEEKER, A.,ERISMAN, J.W., AUÉE, J.,GUNDERSEN, P., KRISTENSEN, H.L.,VAN DOBBEN, H., DE ZWART, D.,DEROME, J., VOOGD, J.C.H.,VEL, E.M.).Intensive Monitoring ofForest Ecosystems in Europe,2001 Technical Report(EC, UN/ECE 2001, Brussels,Geneva). 177 orr. 2001.

RADEMACHER, P.‘Atmospheric Heavy Metalsand Forest Ecosystems’.EC-UN/ECE. CLRTAP. 2001.

ART

XIBO

KOA

CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3. saria

Aurkitu duten perlarik zaharrena orain 220-230 milioiurtekoa da. Naturan, 10.000 molusku-aletik batek bai-no ez du perla ekoizten. Hala ere, perlen hazkuntzarenindustrian dihardutenek hainbat teknika garatu dituztebibalbio perla-ekoizleen kopurua emendatzeko. Horre-laxe lortu dute inoizko perla-ekoizpenik handiena.

Batez ere kaltzio karbonatoz eratuta dago moluskuenmaskorra. Bertan hiru geruza bereiz daitezke: kan-pokoa (periostrako deritzona) mehea da eta itxurazadarkara; erdikoak egitura prismatikoa dauka; etabarruko geruza irisatua izaten da eta nakarrak edoperla-amak osatua.

Azterketa-teknikak garatu izan diren heinean, hobe-to ulertu ahal izan da nola eratzen den maskor hori:kaltzio karbonatoa kristalizatzen da antzekoak direnpoligono-formako kristal lauetan. Kristalak hainbateratara para daitezke, eta ezaugarri hori aldatu egi-ten da espezietik espeziera: zutabe modura, eskailerakbezala, piramideak eratuz eta abar ager daiteke. Moduhorretara, animaliaren gorputz biguna estaltzen duen

Ostra bat jateko orduan,edozeinek pentsa lezakebarruan perla bat aurkitukoduela. Baina hori ez dahorrela izaten, izan ere,perlak ekoizten dituztenostrak eta jateko erabiltzenditugunak ez dira taldeberekoak, ez daude osoahaidetuta eta. Areago, biakurtarrak eta kasu gehienetanitsastarrak diren arren, familiataxonomiko desberdinetakoanimaliak dira, nahiz eta antzekoezaugarri morfologiko etafisiologikoak dituzten.

Bitxi benetan bitxiakDirudienez, moluskuak duela 530 milioi urte sortuziren, eta memento horretatik bertatik gaur arte gaiizan dira perlak ekoizteko. Maskorra duen edozeinmolusku gai izaten da perlak egiteko; azken finean, baimaskorrak bai perlek osagai berdinak dituzte. Gaita-sun hori, ordea, gutxi batzuek soilik erabiltzen dute.Horrexegatik, perlak oso urriak izan dira betidanik.

Kleopatra,perlak eta luxua

D: 18 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

D:Dosierra

Itxaso Apraiz LarruceaOihane Lakar Iraizoz

maskorra eratzen da. Kristal horiek guztiak konkio-linazko matrize organiko batek inguratzen ditu,periostrakoak alegia. Kristalezko geruza horrenazpian egoten da nakarra edo perla ama.

Gorputz-azal barrura zatiki arraroren bat sartzen bada(harea-bikor bat, beste animalia baten maskor-pusketabat...), estaltzen du gorputz arrotza moluskuak kaltziokarbonatoz eta konkiolinaz eratutako milaka geruzaz;

defentsa-mekanismo bat da azken batean. Moduhorretan lortzen da gorputz arrotza isolatu eta ani-maliaren barrua ez kaltetzea. Perlen barne-egitura,beraz, maskorrarenaren berdina da; izatez, nukleoarrotzaren inguruan eratutako maskorra da. Perlakmodu naturalean eratzen direnean, normalean, ostrabasatiaren barrura harea-bikorren bat (edota bizka-rroiren bat edo zestodoren baten larba) sartu delako

izaten da. Ordea, kultiboan hazitako perlak ekoizte-ko, maskor-zatikiak sartzen dituzte ostraren gorputz--barrunbera. Dena dela, ur gezatako ostren perlaksorrarazteko, maskor-zatikien ordez, beste molusku-ren baten ehun-zatikiak erabiltzen dituzte.

Esan bezala, perla-kultiboak gorakada handia izan duazken urteotan. Gero eta teknika gehiago dago ostrakperlak egitera bultzatzeko. Nukleazio-prozesuarenbidez nukleoa ostra barruan sartzeak estres hilgarriaeragiten die, izan ere, ostren kuskuak bortxaz irekibehar dira. Beraz, beharginek izugarrizko trebeziabehar dute lana azkar eta ongi egiteko eta, aldi bere-an, odol-jarioak eta deshidratazioa minimizatzeko,ostrak ezin baitira denbora luzez zabalik eduki. Pro-zesu hori hogei minututik gorakoa bada, moluskuakhil egiten dira. Gainera, kontuan hartzekoa da ostrenkuskuak oso gutxi irekitzen direla, animaliaren mugafisiko batengatik, eta, beraz, beharginak ostrarenbarrualdeko ia ezer ere ikusi gabe egiten duela nukle-azioa. Bizpahiru urteko ostrak itsasotik atera, nukle-atu eta berriro itsasoratu egiten dira, plataforma flo-tatzaileetan eskegitako saskietan sartuta. Plataformahoriek maiz aldatzen dituzte lekuz, ostrak harraparie-tatik eta mesedegarriak ez diren tenperaturetatikbabestearren. Hiru eta sei urte arteko zainketa-aldia-ren ostean, ostrak jaso egiten dira, perlak atera etakalitatearen arabera sailkatzeko.

Perlen barne-egituramaskorrarenarenberdina da; izatez,nukleo arrotzareninguruan eratutakomaskorra da.

D: 19EL H U YA R. 184. Z K .

Plinio Zaharrak perlei buruzko hainbat kontu azaldu

zituen Naturalis Historia entziklopedian:batetik,perlak

eratzeko prozesua deskribatu zuen, eta bestetik, per-

len ezaugarrietan eragina duten faktoreak aipatu

zituen. Besteak beste, perlek eguzki-izpiren bat jaso-

tzen bazuten gorritu egiten zirela esan zuen, gizakiari

gertatzen zaion bezalaxe,edota hazten ari zirenean txi-

mistarik bazegoen, ez zirela behar bezala hazten kikil-

du egiten zirelako. Bestalde, perlak biltzeak dakartzan

arazoez aritu zen: dela perlak jasotzera doanak itsaso-

ko munstroei aurre egin behar diela, dela ostren kus-

kuek arrantzalearen eskua harrapatu eta mozten due-

la, dela ostrak leku arrokatsu eta sakonetan bizi direla,

itsas txakurrek zainduta eta abar. Baina, hala ere, gizo-

na ez du beldurtzen perlen bila joateak,ezpada perlak

damek eta andereek derrigorrez behar dituztela. Ildo

horretatik, Jules Verne zientzia-fikziozko nobelagileak

aspaldi idatzi zizkigun Nemo kapitainaren urpeko

abenturak. Horietako ibilaldi batean Ceilaneko itsaso-

an aurkitu zuen hirurehun kiloko moluskua erakutsi

zigun,gutxi gorabehera hamabost kilo okel zituena eta

barruan koko fruituaren tamainako perla.

Perlen ‘eraketa’erromatarren garaian

Kaltzio karbonatoa poligono-formako kristallauetan paratuta, inguruan konkiolinazko matrizeorganikoak inguratuta.

Perlen eraketan lan handiena moluskuek egin arren,gizakia etengabe saiatzen da kalitatea hobetzen edo-ta perlek berez ez duten leinuru edo ezaugarriren batlortzen, horretarako asmatutako metodoak animalia-rentzat arean kaltegarriak badira ere. Edonola ere,oraindik, perla naturalak dira preziatuenak.

Perlak hazteko teknika horiek egonda ere, urtekoekoizten den perla akatsbakoen kopurua nahikoa txikiada. Adibidez Japonian, nukleatutako ostren erdiak ezdira perla ekoiztera iristen; % 25 oso perla kaxkarrakizaten dira, eta % 20 kalitate ertain-baxukoak dira, bai-na hala ere saldu egiten dira. Beraz, ostra guztietatik,% 5ek baino ez dituzte gogobetekotzat sailkatutakoperlak ekoizten. Ehuneko hori aldatu egiten da espe-zietik espeziera eta herritik herrira, baina perla akats-bakoak guztiz ez-ohikoak dira kasu guztietan.

Edozein garaitan,perlak beti erakargarriAntza denez, perlekiko mirespena erromatarren etabizantziarren denboran hasi zen. Perlei garrantzi era-bat desberdina eman diete zibilizazio guztiek. Badi-rudi XIX. mendea baino lehen maskor bila ibiltzen

ziren japoniarrek ez zietela inongo jaramonik egitenaurkituriko perlei. Polinesiarrek ostra perla-ekoizleakhazi hazten zituzten, baina maskorrak (eta ez perlak)aprobetxatzearren. Perlak haurrek erabiltzen zituztenkaniketan olgatzeko. Nolanahi, gugandik hurbilagoetorrita, Julio Zesarrek Britainia inbaditzeko izanzituen arrazoietako bat hango perlen jabe bihurtze-ko nahia izan zen. Horixe kontatu digu, behintzat, Pli-nio Zaharrak (K.o. 23-79) bere Naturalis Historia eza-gunean. Idatzi zuenaren arabera, Erromako itsasoe-tan ez zuten perlarik topatzen, eta, aurkitzekotan ere,txikiak eta kalitate eskasekoak izaten ziren. Horrega-tik, Plinio Zaharraren hitzetan, Julio Zesarrek perlaingelesez apaindu zuen Venus Jainkosaren omenezeraikitako tenplua.

Erdi Aroan eta Errenazimentuan, Europako eliza etanoblezia perlaz hornitu ziren, jantzi, bitxi eta apain-garriak edertzeko. Orduko perla gehienak ur gezata-ko ostrek ekoitziak ziren Alemanian, Eskandinavianeta Errusian.

D: 20 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3. saria

Perlei garrantzierabat desberdinaeman diete zibilizazioguztiek.

Erromatarren garaiko beste istoriorik ere badakarkigu

Plinio Zaharrak. Aipagarriena Kleopatra eta Marko

Antonioren arteko apustua da. Kleopatra, herentziaz,

munduko bi perla perfektuenen jabea zen.M.Antonio

prest zegoen beti Kleopatraren nahi eta behar guztiak

asetzeko,eta sestertzio-mordoa xahutu zuen horretan.

Halako batean, Kleopatrak agindu zion gastatutako

diru guztia afari batean itzuliko ziola. Jakina, M. Anto-

niori guztiz ezinezkoa begitandu zitzaion hori, eta,

auzia erabakitzeko, apustu bat egin zuten. Afaria otu-

runtza galanta izan zen,hamar milioi sestertziokoa Pli-

nioren arabera,baina ez zen,inondik inora,M.Antoniok

Kleopatrarekin gastatutakoa beste. Zer esanik ez, M.

Antoniok irabazitzat jo zuen apustua. Baina usteak

erdia ustel; halako batean, Kleopatrak edalontzi bete

ozpin eskatu zuen, eta, ekarri ziotenean, belarrietatik

eskegitako bi perla zoragarrietako bat erantzi eta ozpi-

netan sartu zuen. Ozpinak, azidoa denez, perlak disol-

batzeko gaitasuna du. Kleopatrak perla urtu arte itxa-

ron zuen, eta ostean ozpina edan. Perla bakar horren

balioak hainbat eta hainbat aldiz gainditzen zuen Mar-

ko Antoniok xahututakoa, eta, beraz, M. Antoniok gal-

du zuen apustua.

Historiako afaririkgarestiena

Nukleazioak ostrei hilgarria den estresa eragiten die.

Areago, Errenazimentuan perlak izan ziren Europa-ko harribitxirik preziatuenak. Amerikako koloniza-zioaren ondorioz merkatari-sareak ezarri zirenean,XVI. mendean, perlak inoiz baino eskuragarriagoegon ziren Europan. Merkatu bi ezarri zituzten Lis-boan eta Sevillan, eta horietara etengabe iristen zirenIndian, Persiako Golkoan eta Kariben eskuratutakoperlak. Handi-mandiak egunero apaintzen ziren per-lez, eta, horrenbestez, perla aberastasunaren, esta-tusaren eta gustu onaren adierazgarri bihurtu zen.Aipatzekoa da, gainera, garai horretan itxura arraroeta forma irregularreko perlak miresten zituztelagehien.

Dena dela, perlen sukar hura apalduz joan zen XVII.mendearen amaieran, batetik, orduko egoera politiko--erlijiosoagatik, eta bestetik, Mundu Berritik ez zire-lako jada lehen beste perla iristen.

Diamanteak-eta lantzeko teknikak garatu zirenean,harribitxi horiek erakarri zuten europarren desira, bai-na, hala ere, XVIII. mendean perlak erabiltzen jarraitu

zuten, jauregietan batez ere. Lepoko, eskumuturreko,arrakada eta bestelako apaingarrietan erabiltzen zituz-ten. Jakina, elizako objektuak edertzeko ere erabiltzenzituzten. Gero, XIX. mendean perla-iturri berriakaurkitu zituzten Erdialdeko Amerikan, eta horrek per-lekiko interesa berpiztu zuen.

Perlak hazteko teknika aurreratuak egonda ere,ekoizten diren perla akatsbakoen urteko kopuruanahikoa txikia da.

Usurbilgo Udalazientzia euskaraz bultzatzen

Madagaskarreko itsasoan, desagertzeko arrisku larriandago garai batean oso ugaria izan zen Pinctada mar-garitifera ostra perla-egilea.

Ur gezatako ostrek, besteak beste Maragritifera mar-garitiferak, hainbat arazori egin behar diete aurre:larba-fasean ibaian behera edo laku hondora ez joate-ko, bertako arrainen zakatzetan edo hegatsetan tin-katu beharra dute, itsasoraino iritsiz gero ezinbestezhilko bailirateke; eta, bide batez, zakatzetan lortzendituzte behar dituzten elikagaiak. Horrela, bai arrai-nak bai ostraren larbak ingurunearen menpe bizi diraerabat, bertan dauden jakiez elikatu behar dute eta.Horrenbestez, bizi diren habitata etengabe suntsitze-aren ondorioz (alegia, kanalizazioen, giza jarduerekurak poluitzearen eta abarren ondorioz), ur gezatakoekosistemetan gero eta ostra perla-ekoizle gutxiagodaude, eta hala egongo dira uren kudeaketa aldatzenez den bitartean.

Zernahi gisaz, 1700-1800 urteetan, klase ertaineko-en artean ere (erosteko adina diru zutenen artean)perlekiko interesa zabaldu zen –bai Europan, bai Esta-tu Batuetan–. Txina eta India ziren ekoizle nagusiak.Egunkari batek 1870ean zihoenez, “perlak zoraga-rriak dira, eta oso egokiak emaztegaiari oparitzeko”.

Esan gabe doa gaur egun ere perlak oso preziatuakdirela; mundu osoan, milaka milioi dolar mugitzendira perlen inguruko negozioetan.

Bestalde, perlak –eta nakarra oro har– botoiak egite-ko lehengai modura erabili izan dira; nork ez dituinoiz ikusi gure aiton-amonen jantzi eta oihaletakobotoi irisatuak?

Egun, perlen urrezko garaian gaude, eta, izatez ia-iaedonoren eskura egon arren, oraindik ere gordetzendute betiko glamourra.

Ostra perla-ekoizleengainean berba biOrain arte, perlei buruz aritu gara, eta gizakiaren onu-rarako langile bezala aurkeztu ditugu, baina ez daahaztu behar gehiegizko ustiapenak ostra perla--egileak desagerrarazi dituela hainbat eta hainbat toki-tan, bai itsasoan eta bai ur gezatan ere. Adibidez,

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3. saria

Perlak oso preziatuakdira; mundu osoan,milaka milioi dolarmugitzen dira perleningurukonegozioetan.

EUROLAN 4x4 Donostia/Hernani errepidea. Telefonoa: 943 33 10 06

Ingurumenzaleen autoa

Jan vermer-en koadroa.

Guk, orri hauetan, mendeetan zehar ongi ezkutatutaegon diren zulo beltzak aztertuko ditugu. Nola aurrei-kusi ziren, beren existentziaren onarpena, haiei buruzgaur egun dakizkigun hainbat gauza, eta, noski, etor-kizunari begira irekitzen dituzten ateak. Baina hori

Naturaren semeezkutuak

Gorka Azkune Galparsoro.

Unibertsoak sekretu asko dauzka guretzat gordeta.Urteen poderioz, horietako batzuk ulertu ditugu, beste batzukulertzeko bidean gara eta nork daki zenbat gehiago ikusteasuertatuko zaigun.

guztia behar bezala ulertzeko, lehenik eta behin Eins-teinen Erlatibitatearen Teoria Orokorra azaldu behardugu (1. eranskina), hari esker jaio baitzen oraindikamaitu gabe dagoen bidaia luze honi.

D: 23EL H U YA R. 184. Z K .

NA

SA

Zulo beltzen jaiotzaIzar baten heriotzan, indar grabitatorioa presio ter-mikoari gailentzen zaionean, izarra inplosio grabita-torio batean amiltzen da. Masa nahiko handia badu,gutxi gorabehera Eguzkia baino bi aldiz handiagoa,inplosioaren amaieran, zulo beltz bat jaioko da.

1916an, Karl Schwarzschildek, izarren ingurukoespazio-denboraren geometria nolakoa zen argituzigun. Kalkulu horietaz baliatuz, Robert J. Oppen-heimerrek inplosionatzen ari zen izar baten itxura zeinzen jakin nahi izan zuen. Baita lortu ere. Horrela, nahi

dugun erreferentzia-sistematik izarraren inplosioakzein itxura duen jakin dezakegu. Has gaitezen izarra-rekiko bere kanpoaldean geldirik dagoen behatzailebatekin. Kontuan izan beti distantzia berari eutsibehar diola, izarrerantz amildu gabe.

Izarra uzkurtzen doan neurrian, bere inguruko espa-zio-denboraren kurbadura areagotu egingo da. Ondo-rioz, izarrak igorritako argiak gorrirako desplaza-mendu bat jasango du, hots, geroz eta uhin-luzerahandiagoko argia igorriko du. Hori logikoa da, kur-badura handiagotzen denean, denboraren fluxua

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: sari bereziaCAF-Elhuyar sariak: sari berezia

Erlatibitatearen Teoria Orokorra grabitatea des-

kribatzen duen teoria bat da, 1916an Einstei-

nek argitaratua. Bere ekarpenen barne daude

argiaren desbideratzea izar baten inguruan

pasatzean,denboraren moteltzea,Merkurioren

perihelioaren desplazamendua, eta, nola ez,

guri interesatzen zaizkigun zulo beltzak.

Erlatibitatearen Teoria Bereziak erakutsi zigun

espazioa eta denbora erlatiboak direla, hots,

abiadura ezberdinez bidaiatzen duten beha-

tzaileek luzeren eta denbora-tarteen neurketa

ezberdinak egingo dituztela.Hala ere,Hermann

Minkowski konturatu zen bezala, unibertsoko

fenomenoak azken finean gertaerak dira. Eta

gertaera bat deskribatzeko lau zenbaki behar

ditugu:hiru bere espazioko posizioa adierazte-

ko eta bat gertatu den unea zehazteko. Gure

mundua lau dimentsioko espazio-denbora

baten bitartez deskriba dezakegu.Espazioa eta

denbora beren kasa erlatiboak badira ere,

espazio-denbora absolutua da. Hots, edozein

behatzailek, edozein delarik ere bere higidura-

-egoera, espazio-denborako tarte berdinak

neurtuko ditu bi gertakariren artean (I. irudia).

Hori oso baliotsua izango da erlatibitate oro-

korra formulatzerako garaian. Ikus dezagun

zergatia.

Giltza marea-indarretan dago. Bai, itsasoko

mareak sortzen dituzten indar berdinak. New-

tonen grabitatearen teoria jarraituz, espazioa-

ren puntu bakoitzean eremu grabitatorioak

intentsitate ezberdinak dituelako azaltzen dira

indarrok.

Baina Newtonen azalpenek ez dute balio indar

horiek ongi ulertzeko. Bere teorian grabitatea-

ren aldaketa distantziarekiko agertzen da gil-

tzarritzat, baina zer distantzia? Nork neurtua?

Espazioa erlatiboa baita.Beraz,Lurrera erortzen

ari den astronauta baten egoera ez da berdina

izango berak deskribatuta eta guk Lurretik iku-

sita (II. irudia). Garbi dago azalpen horrek ez

duela erlatibitate-printzipioa betetzen; beraz,

beste zerbaiten bila hasi beharrean gaude.

Saia gaitezen honi irtenbide bat aurkitzen.De-

magun lau bolatxo hartu ditugula eta Lurretik

urrun aske utzi ditugula erronbo-itxuran utziz

(III. irudia).Lurrera gerturatzen doazen neurrian,

eremuaren eragina nabarmenagoa egingo da,

eta beren ibilbide zuzenak aldatu egingo dira.

Ibilbideak kurbatuak bilakatzen dira eremuak

eragiten dienean. Hemendik, Einsteinek ondo-

rioztatu zuen marea-indarrak espazioaren kur-

baduraren erakusgarri zirela. Baina erreferen-

tzia-sistema batean espazioaren kurbadurak

beste batean denboraren kurbadura ere bada-

kar, espazioa eta denbora oso lotuta baitaude.

Arazo handia da hori. Infinitu erreferentzia-

-sistema egon daitezkeenez, abiadura eta aze-

lerazio ezberdinekin, infinitu espazio eta den-

bora kurbatu dauzkagu! Izugarrizko anabasa!

Hemen agertzen zaigu, ordea, Minkowskiren

espazio-denbora absolutua. Espazioaren eta

Einsteinen oparia (1. eranskina)

I. irudia.a) Zure espazioan kilometro bateko luzera duenauto batean bidaiatzen ari zara 162.000 km/s-ko abia-duraz,nirekiko. Zure denbora-tartean,argi bat pizten dalehenik autoaren atzealdean (B gertaera), eta 2 mikro-segundoren ondoren, beste argi bat pizten da aurreal-dean (D).Bi gertaeren tarte absolutua 0,8 km da zuretzat(espazio-denboran,denbora ere km-tan neurtzen da,etabalio horiek parentesietan agertzen dira). b) Zu autoanzoazen bitartean,ni kalean nago,zuri begira.B eta D ger-taeren arteko nire espazio-tartea 1,57 km-koa da etadenbora-tartea, 4,51 mikrosegundokoa. Hala ere, tarteabsolutua berdina da: 0,8 km.

D: 24 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

ZU

RE

DEN

BO

RA

ZURE ESPAZIOA

tarte absolutua

tarteabsolutua

1,0 km

(0,6

km

)2,

0 m

ikro

seg.

4,51

mik

rose

g.(1

,35

km)

1,57 km

√(1,0)2 -(0,6)2

= 0,8 km

B

a) b)

D

D

B

NIRE ESPAZIOA

NIR

E D

ENB

OR

A

auto

aren

atz

eald

eare

n un

iber

tso-

lerr

oa

auto

aren

aur

real

dear

en u

nibe

rtso

-lerr

oa

auto

aren

atz

eald

eare

n un

iber

tso-

lerr

oa

autoarenaurrealdearen

unibertso-lerroa√(1,57)2 -(1

,35)2 = 0,8 km

moteldu egingo baita izar barruan. Beraz, atomoekigortzen duten argiaren maiztasuna txikiagoa izangoda, eta, noski, uhin-luzera handiagoa.

Halako batean, izarraren erradio jakin batean, argiainfinituki desplazatuko da gorrirantz, hots, existitze-ari utziko dio. Momentu horretan, gure izarra zulobeltz bat bilakatu da, argiak ere ihes egin ezin dionobjektu arraro bat. Erradio horri erradio kritikoa deri-tzo (1. irudia). Gure behatzailearentzat, argiarenmaiztasuna nulua izateak inplikazio sakon bat dauka:izarraren gainazalean denboraren fluxua izoztu

NA

SA /

HU

BBLE

D: 25EL H U YA R. 184. Z K .

denboraren kurbadurak, bakoitza bere aldetik

hartuta, behatzaile bakoitzarentzat ezberdinak

dira; espazio-denboraren kurbadura, ordea,

denontzat bat eta bakarra izango da. Horrek,

zalantzarik gabe, lana asko errazten du, baina

gure ulermena pixka bat lausotzen,espazioa eta

denbora bakoitza bere aldetik ikusten ohituak

baikaude. Komeni zaigu, beraz, behatzaileek

espazioa eta denbora nola ikusten dituzten jaki-

tea eremu grabitatorio baten inguruan. Dema-

gun eremu oso indartsu batean,behatzaile bat,

O, zentrotik gertu dugula, eta bestea, K, urrun,

eremuaren eragina ahula den lekuren batean.

O-rentzat espazioak ez ditu Euklideren geo-

metriaren legeak errespetatuko.Hots,bi zuzen

paralelo marrazten hasita, beti topatuko du

punturen bat elkar moztuko dutena.Bere espa-

zioa esfera baten gainazala bezalakoa litzateke,

espazio kurbatu bat.K-rentzat,aldiz,eremuaren

eragina oso txikia denez, espazioa ia-ia laua

izango da.Euklideren legeek bikain funtziona-

tuko dute bere erreferentzia-sisteman.

Denborak ere pairatzen du grabitatearen era-

gina. Horrela, O-ren erlojua, K-ren erlojua bai-

no motelago joango da, hau da, eremuaren

sorburutik gertuago gauden neurrian, den-

bora-tarteak luzeagoak dira. Deskribatu berri

dugun modu honetara ulertu behar da espa-

zioaren eta denboraren kurbadura, bakoitza

bere aldetik hartuz gero.

Teoria horren azken pausoa espazio-denbo-

raren kurbaduraren kausak aztertzea da.Azkar

ondorioztatzen da unibertsoan dauden masek

zehazten dituztela kurbaduraren nondik nora-

koak. Masa handiagoentzat, kurbadura borti-

tzagoak, eta, ondorioz, eremu indartsuagoak

(eranskina).Hori da,beraz,Erlatibitatearen Teo-

ria Orokorrak dioena, modu orokor batean.

II. irudia. Geziek indarren norabideaketa intentsitatea adierazten dituzte.

a) Lurretik ikusita b) Erortzen ari denakikusita

III. irudia.a) Lau bolatxo erronbo-forman jarriak eremurik gabeko espaziohutsean. Geziek beren ibilbidea erakusten dute.b) Lurrera gerturatzean beraien ibilbidea nola aldatzen den agertzenda. Goiko eta beheko bolatxoak urruntzen diren bitartean, ezker--eskuin bolatxoak gerturatu egiten dira. Geziek Lurreko behatzailebatek ikusiko lituzkeen ibilbide kurbatuak adierazten dituzte.c) Aurreko kasu bera da, baina bolatxoekiko geldiunean dagoenbehatzaile batek ikusia.b) eta c) kasuetan agertzen dira ongi behatzaileek ikusten dituztenkurbadura ezberdinak.

Einsteinen eremu-ekuazioak espazio-

-denboraren kurbadura bere kausekin

lotzen du. Horrela, espazio-denboraren

kurbadura masa-dentsitatea bider argia-

ren abiaduraren karratua (masa, energia

dentsitate bihurtzeko) gehi materiaren

presioaren hirukoitzaren proportzionala

dela esaten digu. Ekuazio hori edozein

erreferentzia-sistemarentzat da balioz-

koa.

Esan behar da,ordea,orokorrean,mate-

riaren masa dela kurbaduraren eran-

tzule garrantzitsuena, hots, presioa

arbuiagarria dela gehienetan. Presioak

neutroizko izarretan eta antzeko objek-

tu berezietan du benetan eragina.

Horregatik, artikuluan zehar masa aipa-

tuko dugu gehien, askotan presioa

ahantzita.

Einsteinen eremu--ekuazioa (eranskina)

Urrutiko espiral galaxiak eta galaxia eliptikoak. Astronomoek ustedute galaxia guztien bihotzean zulo beltzak daudela.

onartzea bi behatzaileren arteko ikuspuntua horrenezberdina izan daitekeela, eta horrela gertatu zitzaienoraindik ere fisikari askori. Batzuek esaten zutenmekanika kuantikoaren eta erlatibitate orokorrarenelkarketak inplosio hori etengo zuela, baina gaur egunere urrun samar ikusten da grabitate kuantikoarenteoria desiratu hori.

Errepasa ditzagun ikusitako kontzeptuak. Erradio kri-tikoa zulo beltzaren erradioa da. Singularitatea zulo-aren zentroa dela esan dugu. Zulo beltza hasten denlekua, kanpoaldetik begiratuta, gertakarien zerumugada. Zerumuga zeharkatzen duen oro, betiko zulo bel-tzean harrapatua gelditzen da, irteteko eta seinalerikbidaltzeko aukerarik gabe; hitz batean, unibertsotikisolatzen da. Horixe da, beraz, zulo beltz baten. iru-dia, oraingoz bederen.

Zuloen ezaugarrinabarmenenakZulo beltzek ez dute ilerikHorrela da, bai, zulo beltzak burusoilak dira. Horrekesan nahi du zulo beltz bat osatu aurretik genuen iza-rrari buruzko informazioa galdu egiten dela inplosioagertatzean. Informazio hori, ilea deitzen dioguna,

egin da! Izarra uzkurtzen doan heinean, inplosioamoteltzen joango da, eta erradio kritikoan gelditukoda. Horrela, kanpoko behatzaile horrek ez du sekulaizarra guztiz uzkurtzen ikusiko.

Demagun orain izarraren barruranzko mugimenduandagoen behatzaile bat dugula. Horren arabera inplo-sioa ez da erradio kritikoan gelditzen. Aurrera jarrai-tzen du, izarraren masa guztia bolumen nulu bateanbildu arte. Momentu horretan gertatzen diren feno-menoak gure ulermenetik nahiko urrun daude gauregun ere. Hala ere, aurrerago saiatuko gara singula-ritate deritzon puntu hori aztertzen.

Emaitza horiek, arras arraroak edonorentzat, ez zirenberehalakoan onartu fisikarien artean. Oppenheime-rrek izarren barneko faktore asko arbuiatu zituen berekalkulua errazteko asmoz. Horrela, bere izarrak ezzuen biratzen, presio termikorik ez zuen, erreakzionuklearrik ere ez... asko ziren faktore horiek zulo bel-tzen sorrera ekidingo zutela pentsatzen zutenak.

Zalantzak zalantza, 25 urte geroago eginiko ordena-gailu bidezko simulazioetan, Oppenheimerrek aurrei-kusi zuena gertatzen zela baieztatu zen, jada ikusiditugun ondorioekin. Hala eta guztiz ere, oso zaila da

D: 26 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: sari bereziaCAF-Elhuyar sariak: sari berezia

2. irudia. Inplosioen emaitza: a) Eremu magnetikodunlerroak. b) Izar kubikoa. c) Mendidun izarra.

EZ

a b c

EZ EZ BAI BAI BAI

1.irudia.Ezkerreko zatian,espazio fisikoan,izarra agertzen da,ekuatorean espazio-orribat sartuta, eskuineko diagrama nondikmoztuta dagoen adierazteko. Eskuinekozatian, insertzio-diagramak agertzen dira.Bertan agertzen da espazioak izango luke-en kurbadura bidimentsionala espazio--orritik moztuta eta hiru dimentsioko hipe-respazioan sartuta. Hiperespazio hori dia-grama irudikatzeko asmatzen den dimen-tsio bat da. Diagramako balizko izaki bidi-mentsionalek ezingo lukete inoiz haute-man. Beraiek marraztuta dagoen gainaza-lean bakarrik bizi ahalko lukete. Azkenik,aipatu behar da agertzen diren hiru izarrekmasa berdina dutela.

espazio fisikoa hiperespazioa

erradioa =4xkritikoa

erradioa =2xkritikoa

erradioa =kritikoa

fotoia:gorrirantz % 15desplazatua

fotoia:gorrirantz % 41desplazatua

fotoia:gorrirantz infinitukidesplazatua

Zerumugazeharkatzen duenoro, betiko zulobeltzean harrapatuagelditzen da.

izarraren formari, bere eremu magnetikoari eta aba-rri buruzkoa da. Izarra edonolakoa delarik ere,bere inplosioak zerumuga esferikoko zulo beltzbat emango du beti (2. irudia). Hala ere, zulo bel-tzak hiru ezaugarri gordeko ditu: izarraren masa, kar-ga elektrikoa eta momentu angeluarra. Ezaugarrihoriek ezin dira erradiazio moduan askatu inplosioan,beraz, zulo beltzak, behin eratu ondoren, gorde egi-ten ditu. Bestelako ile guztia erradiazio moduan aska-tuko da inplosioan zehar (3. irudia).

Horrek guztiak ondorio harrigarri batera garamatza:zulo beltz bat deskribatzeko hiru propietate nahi-koak dira: masa, karga elektrikoa eta momentuangeluarra. Hori ez da posible beste edozein objek-tu makroskopikorekin, hala nola, izarrak, planetak edopertsona bat. Sinpletasun hori oinarrizko partikuletanbakarrik topa dezakegu. Batzuek analogia hori ez dutebere horretan utzi, baina horri buruz geroago min-tzatuko gara.

Espazioko zurrunbiloak eta haien energiaZulo beltzek duten biratzeko gaitasunak beste ondo-rio txundigarri horietariko batera eramango gaitu.Dirudienez, zuloa biraka ari den heinean, bere ingu-

ruko espazioari eutsi eta berekin batera birarazten du.Horrela, espazioan zurrunbilo bat sortzen da, aireansortzen direnen oso antzekoa (4. irudia).

1969an, Roger Penrose-k ikusi zuen, zurrunbiloarenbarnean zuloaren errotazio-energia metatzen dela.Eta zurrunbiloa zerumugaren kanpoaldean dagoenez,energia hori kanpoko izakiek erabil dezakete. Gezu-rra badirudi ere, izugarrizko energia-kantitateei buruzmintzo gara. Abiadura maximoan biraka dabilen zulobeltz batek eguzkiaren erregai nuklear guztiak bai-no 48 aldiz energia gehiago eman dezake! Agianetorkizuneko zibilizazioren batek asmatuko du nolaerabil daitekeen energia hori guztia eta buruhausteasko konponduko ditu.

Zulo beltzak lurrindu egiten diraHasieran nahiko argi esan dugu zulo beltzetatik ezinduela ezerk alde egin. Behin zerumuga zeharkatzendugunean, ezin gara berriro ere kanpoaldera itzuli.Hala ere, 1974an, uste guztien aurka, Stephen Haw-kingek erakutsi zigun zulo beltzek erradiatu egi-ten dutela! Mekanika kuantikoaren eta erlatibitateorokorraren elkarketa partzial bat erabiliz, ondorioharrigarri horretara iritsi zen. Baina, nola da hori posi-ble? Azalpenak ulertzeko, lehenik eta behin kuanti-karen funtsezko kontzeptu bat ulertu behar dugu:hutsunearen fluktuazio kuantikoak.

Kontzeptu horren arabera, hutsunean, eremurik etamateriarik gabeko espazio-zatian, fluktuazio batzuksortzen dira (2. eranskina). Espazioko zati batzuekenergia positiboa hartu eta beste zati batzuk negati-boan uzten dituzte, modu ausazko eta zehazgabean.Baina batez besteko energia beti nulua da. Hutsune-an energia-trukeak gertatzen dira, beraz.

Partikulen ikuspuntutik, fluktuazioak partikula-anti-partikula birtualen bikoteen sorrerarekin uler daitez-ke. Hutsunean, adibide gisara, momentu batean elek-troi bat eta antielektroi bat sor daitezke, espazio-zatibat energia negatiboarekin utziz. Baina segundogutxiren buruan, elkar deuseztu eta energia itzultzen

D: 27EL H U YA R. 184. Z K .

Zulo beltz bat osatuaurretik genuenizarrari buruzkoinformazioa galduegiten da inplosioan.

4. irudia. Espazioko zurrunbiloak, insertzio--diagraman. Gezien luzerak errotazio-abiaduraadierazten du.

izarra

hiperespazioa

zerumuga

zerumuga

zerumuga zerumuga

uhin grabitatorioaA

B

C D E

3. irudia. Mendidun izar baten inplosioa pausozpauso.

Kontuan izanik zerumugaren inguruan grabitatearenintentsitatea oso bortitza dela, fotoi horiek energiaasko jasoko dute grabitatearen azelerazioari esker.Energia hori nahikoa izango da bi fotoiak errealbihurtzeko eta elkarrengandik askatzeko.

Fotoi bat zerumugan erori eta desagertuko da, bainabesteak alde egitea lortuko du, eta berarekin eraman-go du zulo beltzaren masaren zatitxo oso-oso txiki bat.Bai, berak hartu duen energia zuloaren eremutik har-tu du, eta energia eta masa azken finean gauza beradirenez, zuloaren masa berarekin eraman du. Horre-la, poliki-poliki, zulo beltza bere masa galtzen joan-go da eta zerumugaren azalera murriztu egingo da,azkenik zulo beltza desagertu arte! Gure zulo bel-tza lurrindu egin da erradiazio pila bat utzita.

Hala ere, prozesu hori zeharo motela da. Zulo beltzarrunt batek, bi eguzki-masakoa adibidez, 1,2x1067

urte behar ditu lurrintzeko! Urte-kopuru hori han-diagoa da zuloaren masa handiagoa den neurrian.

Singularitateak eta grabitatekuantikoaren teoriaLehenago ere aipatu ditugu singularitateak, zulo beltzenzentroan dauden puntu arraro horiek. Jarraian, haieninguruan orain arte jakin ahal izan duguna ulertzen saia-tuko gara. Ez da asko, baina oso korapilatsua da.

Oppenheimerren ekuazioek argi adierazten zuten sin-gularitatea dentsitate infinituko eta bolumen nulukopuntu bat zela, hots, izarraren materia guztia puntuadimentsional batean bildurik. Puntu horretan, es-pazio-denboraren kurbadura infinitua bilakatzen daeta, gainera, espazio-denbora bera bukatu egiten da.Ez dago ezer singularitatearen beste aldean.

Infinitu horiek guztiak ez dira oso seinale erakarga-rriak fisikarientzat. Horregatik, askok uste dute sin-gularitatea egoki deskribatzeko erlatibitate orokorra

diote espazioari. Horrela, batezbestekoa beti nulua da.Egia esan, partikula horiek ez dira errealak baina,nahikoa energia emanez gero, erreal bilakatzen dira.Energia hori, noski, beren uhin-luzeren araberakoaizango da. Uhin-luzera handiagoek energia gehiagobeharko dute erreal bihurtzeko, eta alderantziz. Etahor dago gakoa.

Zulo beltz baten zerumugaren inguruan, fluktuaziokuantikoak gertatzen dira. Demagun bi fotoi sortudirela, fotoia bere buruaren antipartikula baita (5. iru-dia). Fotoi horiek elkarrengandik urrun daitezke ere-muaren energiak balio positiboa hartu duen espazio--zatian badaude. Zati hori nahiko handia bada, gutxigorabehera zerumugaren perimetroaren antzekoa, bifotoiak perimetroaren laurden bat urrun daitezke.

D: 28 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: sari bereziaCAF-Elhuyar sariak: sari berezia

Fluktuazioak Heisengebergen ziurgabetasun-printzi-

piotik ondorioztatzen dira. Honek dio partikula baten

posizioa eta momentua ezin direla guztiz zehaztu.Hau

da, partikula baten posizioa zehatz-mehatz aurkitzen

badugu, momentuaren ziurgabetasun handi bat sor-

tuko dugu,eta alderantziz.Beraz,bi gauzak ez dira posi-

ble aldi berean.

Momentu lineala partikularen masaren eta abiadura-

ren arteko biderkadura da. Horrela, espazio guztiz

hutsean, zati bat aztertzen hasten garenean, tarte bat

finkatzen dugu. Zehaztapen hori egiteagatik soilik,

hutsunean momentuaren ziurgabetasun bat sortu

dugu,posizioaren edozein zehaztapenek ondorio hori

baitakar.Momentua ezin da,beraz,zero izan,hots,masa

eta abiadura daukan zerbait sortuko da hutsunean.

Kuantikan uhinak eta partikulak gauza bera direnez,

partikula-antipartikula ikuspegia edo eremu-uhinen

ikuspegia erabil daiteke fluktuazio horiek azaltzerako

garaian. Gure kasuan, lehen aukera errazagoa denez,

hortik jo dugu, baina momentuaren ziurgabetasuna

uhin moduan ere uler daiteke.

Momentuaren ziurgabetasunak zuzenean inplikatzen

du fluktuazioak zehazgabeak eta ausazkoak izatea.Eta,

azkenik, espazio-zati handiagoentzat, fluktuazio ahu-

lagoak.Orokorrean,gure bizi arrunteko eskaletan,fluk-

tuazioek ez dute eraginik,oso-oso ahulak dira.Partiku-

la birtual bat erreal bihurtzeko izugarrizko energia

beharko genuke. Energia horiek posible dira zulo bel-

tzen eremu grabitatorioengatik eta horregatik dira

fluktuazioak aintzat hartzeko fenomenoak.

Fluktuaziokuantikoen azalpena(2. eranskina)

5. irudia.

fotoi birtuala

fotoi birtuala

fotoierreala

fotoi erreala

MAREA-INDARRAK

zerumugaa)

zerumugab)

ez dela nahikoa. Fisikariak grabitate kuantikoaren teo-riaren bila dabiltza jo eta ke, singularitatea behar beza-la azal dezakeen ikustearren. Haien arabera, mekani-ka kuantikoa erlatibitatearekin behar bezala elkartuz,singularitatean ezingo litzateke grabitatea infinitubilakatu, kuantikak ez luke horrelakorik baimenduko.

Gaur egun, ordea, ez daukagu horrelako teoriarik.Elkarketa partzial batzuk lortu dira, zulo beltzenlurrinketan ikusi bezala, baina grabitate kuantikoarenteoria osoa urrun dago. Badirudi oraingoz supersokenteoria dela helmuga horretara heltzeko hautagairikonena, baina guk ez dugu hemen horren inguruangehiegi hitz egingo (3. eranskina). Horren ordez,dakigunarekin singularitateen ulermen-traza batzukhartuko ditugu.

Singularitate-mota guztien artean, errealitatera gehienhurbiltzen dena BKL singularitatea izan daiteke.

Azken hurbilketen arabera, singularitate horretan es-pazio-denbora hautsi egiten da. Espazioa eta denbo-ra independente bilakatzen dira berriro, are gehiago,denbora desagertu egiten da. Une horretan, gertaka-ri bat bestea baino lehenago gertatu denik ezin duguesan, noiz bezalako kontzeptuek ez dute balio. Espa-zioa ere ez da guk ezagutu bezalakoa. Apar ausazkoeta ezin definitua bihurtzen da, olatu bat lehertzendenean ikusten dugun aparra bezalakoa. Probabilita-teak menderatuta, inork ezin du esan nolako itxuraduen, itxura konkretu batzuk izateko duen probabili-tatea bakarrik ezagutzen baitugu (6. irudia). Espazioaapar kuantiko bilakatzen da.

Fisikariak grabitatekuantikoarenteoriaren biladabiltza jo eta ke,singularitatea beharbezala azal dezakeenikustearren.

6. irudia. Apar kuantikoaren hainbat adibide.

a b

c

“ZUMAIAK DU HITZA”

Demagun, beraz, zizare-zulo bat sortu dugula. Orain,arazoa irekita mantentzean datza, zulo horiek bereha-la deusezten baitira erradiazioaren ondorioz. Baina,beste behin, aukera bat badaukagu: zuloa material exo-tikoa deritzonaz zeharkatzea. Material horren ezauga-rri nagusia da, argi-izpi batetik ikusita, energia--dentsitate negatiboa duela. Arraroa badirudi ere, den-tsitatea kontzeptu erlatiboa da, eta posible da materialhau existitzea. Zulo beltzen inguruan dauzkagun fluk-tuazio kuantikoak, hain zuzen ere, exotikoak dira.

Zulo horiek espazio-denboraren kurbaturen ondoriodirenez, denbora-fluxua ez da berdina horien barneaneta kanpoan. Ezaugarri hori da denbora-makina motabat egitea ahalbidetzen diguna. Makina hori zizare--zuloen ahoen abiadura ezberdinetan oinarritzen da.Har dezagun aho bat, joan gaitezen argiaren ingurukoabiaduraz 6 ordutan eta, gero, itzul gaitezen berrirobeste ahoa utzitako lekura. Bigarren ahoarekin zego-en gure lagunarentzat, gure 12 orduko bidaia 10 urte-ko bidaia izan da erlatibitate bereziaren arabera. Beraz,bi ahoak Lurrean daudenean, bidaiatu duen ahotikbegiratuz gero, 10 urte atzeragoko gauzak ikus ditzake;eta ahoan sartzen bagara beste aldetik irteteko 10 urteatzera bidaiatu dugu! Eta, noski, 10 urte atzera egindagero, lagunen bati etorkizunera bidaiatzeko gonbitaluza diezaiokegu, irten berri garen ahoa zeharkatuz.Kontu izan zizare-zuloa ez dela denbora-makina bihur-tzen aipaturiko bidaia bukatu arte.

Baina, lehen esan dugun bezala, singularitateen uler-mena oraindik ere ez da batere ona. Beraz, oraingozalde batera utzi eta zulo beltzek ematen dizkigutenbeste aukera batzuk aztertuko ditugu.

Denbora-makinak: fikzioa alaerrealitatea?Edonoren burutik pasatu da denboran zehar bidaia-tzeko aukera, ezta? Loteriaren zenbaki irabazleak iku-si eta gure papertxoan idatzi diru pilo bat irabazteko.Ametsak azken finean. Edo ez?

Erlatibitate orokorraz baliatuz, denboran zehar bi-daiatzeko aukera batzuk badaudela ikus-ten da. Giltzarria zizare-zuloetan dau-kagu. Zizare-zuloak espazioko bi pun-tu konektatzen dituzten hiperespaziokobidezidorrak dira (7. eta 8. irudiak).Bidezidor horiek konektatzen dituztenbi puntu horietan singularitate banaegoteagatik sortzen dira, baina egiaesan, espazioaren forma egokia izanbehar dugu, eta hori kasualitate handie-gia da. Hala ere, teorian posible da.

D: 30 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: sari bereziaCAF-Elhuyar sariak: sari berezia

7. irudia. Insertzio-diagrama. Bi zulo beltzen singularitateenondorioz zizare-zulo bat nola sortzen den.

Eranskin hau supersoken inguruan zerbait dakitenei

zuzendua dago, beren jakin-mina pixka bat asetzeko.

Lehenago aipatu dugu zulo beltzen eta oinarrizko par-

tikulen arteko antzekotasuna. Analogia horrek super-

soken teoriarekin hartzen du bere indar handiena.

Horren arabera, dimentsio kiribilduetan hiru dimen-

tsioko soka batek (hiru-brana bat) esfera bat ingura-

tzen duenean,zulo beltz baten eremu grabitatorio ber-

dina sortzen du.Makroskopikoki zulo beltz bat da.Esfe-

ra hori txikitzen doan neurrian, bere joera hori baita,

zuloa masa galduz doa eta, azkenik, masa gabeko zer-

bait bihurtzen da. Zerbait hori, espazioaren topologia

aztertuz, oinarrizko partikula bat dela ikusten da. Inte-

resgarria litzateke jakitea hori ote denentz zulo beltzen

lurrinketaren azken fasea. Baina ez dakigu.

Bestalde, supersokek zulo beltzen hainbat propietate

azaltzea lortu dute, hala nola, beren entropia. Baina

benetan grabitate kuantikoaren teoria zuzena dela fro-

gatzeko lekurik onenean,hots,singularitateetan,orain-

dik ez du emaitzarik eman.Beraz,singularitateei buruz

orain arte ikasi duguna ez da aldatzen.Gaur egun,azal-

pen onena, gezurra badirudi ere, guk emandakoa da.

Supersokak etazulo beltzak(3. eranskina)

Zizare-zuloakespazioko bi puntukonektatzendituztenhiperespaziokobidezidorrak dira.

singularitatea zizare--zuloa

HIPERESPAZIOAsingularitatea

Orain, ordea, galdera bat planteatu behar dugu: utzi-ko al digu naturak denbora-makina bat egiten? Gal-dera horren erantzuna, beste behin, grabitate kuan-tikoaren teoriak emango digu. Hala ere, gaur egundakigunarekin, badirudi ez dela posible horrelakorik.Zizare-zulo batean dauden fluktuazio kuantikoek,dirudienez, zuloa deuseztu egiten dute hori denbora--makina bihurtu baino zertxobait lehenago. Hawkin-gek, ondorio posible hau zabaldu egin du: haren uste-an, fluktuazioek mota guztietako denbora-makinak(horiek ez baitute derrigorrean zizare-zuloetan oina-rriturik egon behar) deuseztuko dituzte sortu bainoinstant bat lehenago. Deusezte hori nola gerta daite-keen ez dugu azalduko, baina esan beharra dago, gauregun, fisikari gehienak Hawkingen iritzi berekoakdirela. Egin diren kalkuluek ez dute bestelako inter-pretaziorik onartzen, baina oraindik ere grabitatekuantikoaren teoriak du azken hitza. Beraz, amesla-riek badute heldulekurik beraien iritziei eusteko.Nork jakin?

Ikerkuntzarentzat bideberriakZulo beltzen inguruan esan dugun guztiak bide berriakirekitzen ditu bai behatzaileentzat, baita teorikoentzatere, hots, ikerketa berrientzat. Unibertsoaren behake-taren ondorioz, hainbat objektu ezezagun aurkitu dira:quasarrak, pulsarrak, erradiogalaxiak… Guztiak tek-nologiaren aurrerakadari esker ezagutzen ditugu, bai-na zulo beltzen ulermen teorikoa heldu arte ezin zirenongi azaldu. Gaur egun, quasarrak eta erradiogalaxiak,esaterako, zulo beltzen bitartez azaltzen dira.

Fisikarien beste erronka handia singularitateen beha-ketarena da. Nahiz eta Penrosen zentsura kosmikoaksingularitate biluzirik ez dagoela esaten duen, badaaukera bat zerumugarik gabeko singularitateak topa-tzeko. Hawkingen esanean, zulo beltz bat lurrintze-an, ez da guztiz desagertzen. Prozesuaren amaieran,zerbait gelditzen da. Ez dakigu ziur zerbait hori sin-gularitate biluzia ote denentz. Hala ere, hori behatuahal izateko, Big-Bang-aren garaian sorturiko mini-zulo beltzak dira aukera bakarra. Horien lurrintze--denbora kalkulatuz, gaur egun amaitu behar luketeprozesu osoa. Beraz, astro berezi horiek behatzenhasiak dira hainbat astronomo.

Dena dela, zulo beltzek hainbat misterio argitu dituz-te. Aipatu ditugu erradiogalaxiak eta quasarrak. Guregalaxiaren zentroan dauden izarren translazio--abiadura ikaragarriak azaltzeko ere, zulo beltz erral-

doiak erabiltzen dira. Baina zulo beltzengauzarik interesgarriena irekita utzi dituz-ten misterio berriak dira. Singularitateak,denbora-makinak, hiperespazioko bidaiak...etorkizunerako erronka handiak utzi dizki-gute. Eta hori guztia zuzenean behatu ezinizan diren astroek eskainita, zulo beltzek,hots, naturaren seme ezkutuek.

D: 31EL H U YA R. 184. Z K .

8. irudia. Insertzio-diagrama. Lurra eta Vega izarrakonektatuko lituzkeen balizko zizare-zulo baten adibidea.

BIBLIOGRAFIA

HAWKING, S. W. ETA

PENROSE, R. (1996).La naturaleza delespacio y el tiempo. Editorial Debate, S.A.(1998).

JEAN-PIERRE LUMINET

(1987). Agujeros negros. Alianza Editorial, S.A.(1991).

EINSTEIN, A. (1916).Sobre la teoría de larelatividad especial ygeneral.Ediciones Altaya, S.A.(1998).

DAVIES, P. En busca de las ondasgravitatorias.Salvat Editores, S.A.(1995)

WEINBERG, S. (1976)Unibertsoaren hasierakohiru minutuak –Unibertsoari buruzkoikuspegi modernoa.Gaiak argitaldaria (1993).

THORNE, KIP S.(1994). Agujeros negros ytiempo curvo.El escandaloso legadode Einstein. Crítica (1995).

HAWKING, S. W. (2001). El universo en unacáscara de nuez. Editorial Planeta, S.A.(2002)

HAWKING, S. W. (1988).Historia del tiempo.Del Big Banga los agujeros negros. Alianza Editorial, S.A.(1995).

Unibertsoarenbehaketarenondorioz, hainbatobjektu ezezagunaurkitu dira:quasarrak, pulsarrak,erradiogalaxiak…

3C273 quasarra.Quasarrak zulobeltzen bitartezazaltzen diragaur egun.

zizare--zuloa

ahoa

ahoa

Vega

Lurra

26 argi-urte

HIPERESPAZIOA

GURE UNIBERTSOAHIPERESPAZIOA

HIPERESPAZIOA

WFPC2 ACS . HRCNA

SA /

HU

BBLE