cuento minotauro eus v7:cuento 22/4/10 08:27 página 1 · silvia sousa navó ariadnaren haria...
TRANSCRIPT
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:27 Página 1
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:27 Página 2
Silvia Sousa Navó
Ariadnaren HariaMarrazkiak: Exprai
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:27 Página 1
Ariadnaren Haria
Argitaratzailea: Nafarroako Bakea eta Elkartasuna Fundazioa
Testua: Silvia Sousa Navó
Marrazkiak: Exprai
Disinua eta maketazioa: Irsa+Esc Comunicación
L.G. NA-1310-2010
Ariadnaren Haria
Nafarroako Bakea eta Elkartasuna Fundazioaren
garapenaren aldeko hezkuntzarako ekimena da
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:27 Página 2
3
Ioinua argia baino indartsuagoa zen. Haren atzealdean, hamaika la-
gun batera ari ziren dantzari eta kantari, beren hiriaren indar eta
edertasunaren ospakizunak harturik. Teseo muino batetik ikus-
ten ari zen bere bizkarrean antolatzen ari ziren festa, norbaiten
aurpegia edo keinuak argi hautemateko nahikoa hurbil. Zelaigu-
nea jendez gainezka zegoen, baina milaka lagun iruditu beharrean, multzo osoak giza tal-
de bakarra ematen zuen, eta gizabanako handi eta bakar bat balitz bezala jokatzen zuen.
Teseok herri hura salbatu behar zuen, hori baitzen haraino joan izanaren helburua. Dis-
tantzia horretara ikusirik, haiek ziren, baina edozein izan litezke: urruneko hiri bat, beste
eskualde bat… Haien alaitasuna dantzetan, arropetan, musikan, zehazten zen; baina, hala
ere, urrun zuen aberrikoa gogorarazten zion. Hola pentsatuta, haiek Kreta eta bera Atenas
zirela esateak azaleko samar ematen zuen. Baina, biratu eta bere aurrean altxatua zegoen
izugarrizko ataria ikusi zuenean, gogoratu zuen bera, Teseo, han zegoela Atenas zelako,
eta hura –bestea– Kreta zelako. Eta, hala ere, berak haiei laguntza emango zien; hau da,
atzerritarrak berea ez zen akatsa konponduko zuen, arazoa edo akatsa nork sortu zuen era-
bakitzea hagitz zaila suertatu arren. Nolanahi ere, hura orain guztion kontua zen, Grezia
osoarena, une horrexetan oihanaren erdian bakarrik bazegoen ere. Teseok jakin bazekien
ordainsaria gozatzeko, arriskuari aurre egin behar zitzaiola; hala ere, faltan sumatzen zuen
beste norbait konklusio berera iritsi izana. Behingoan hartu behar zuen erabakia, zirt zart;
eguzkia laster ezkutatuko baitzen. Bestela, ez zen ezta haritz soilak bereizteko gai izango
material berean zizelkaturiko sarrera hartatik: sarrera, bidenabar esanda, irudi izugarri eta
fantastikoz beterik zegoen, eta halako itxura basati-basatia ematen zioten. Ezin esan hura
egokia ez zenik. Beharbada, sarrera zeharkatu zuen, itzuliko ez zela jakinki; eta irudikatu
zituen zer arrisku ezkuta zitezkeen toki hartan; hau da, giltzapean gelditzeko aterik behar
ez duen toki hartan. Hala eta guztiz ere, itxaropena zuen.
Bere familiaren historia botere-istorioa zen. Teseok bere eskuetan zeraman mataza hura
bezala, familiaren ibilbidea korapilotsua eta distiratsua zen, eta inora ere iristen ez ziren
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:27 Página 3
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:27 Página 4
jainkoen eta gizon-emakume bikainen istorioen artean galtzen zen. Hura ere beste labirinto
bat bezalakoa zen, eta hartatik ere ateratzen saiatzen zen. Azken finean, bera boluntarioa
zen; aitaren herritik (errege Egeoren herritik) bidaiatu zuen, aitaren eta Kretako errege Mi-
nosen arteko lehiari bukaera emateko. Minos Androgeoren, Ariadnaren eta Asterionen aita
zen. Teseok ez zuen anaia-arrebarik eta, horregatik, ez zuen ongi ulertzen nola izan zitez-
keen horren desberdin aita eta historia berbereko hiru lagun. Lehia nagusia Androgeo izan
zen; Asterion, berriz, arazoa; Ariadna, azkenik, konponbidea izan zitekeen. Bakar-bakarrik
gehiegikeriak partekatzen zituzten. Androgeo Kretako atletarik hoberena izateaz gain, era-
kutsi ere egin zuen Atenasen ere inor ez zela bera baino hobeago. Androgeoren balentriak
bere sorterriko mugetatik atera izan ez balira, Egeok ez zuen bere burua behartuta ikusiko
gaztea Maratoiko zezen basatiari aurre egitera bidaltzeko. Izadi huts-hutsaren eta gizaki bi-
luziaren arteko ia borroka guztietan bezala, aurreikustekoa zena gertatu zen; hots, basa-
piztiak Androgeo erail zuen. Gaztearen heriotzak sekulako uhina sortu zuen, handi-han-
dia, izar batek itsas hondoarekin talka egiterakoan sortzen duenaren antzekoa: uhina, izan
ere, ura eta airea zeharkatuta, aita Minosen belarrietaraino iritsi zen. Aitak, orduan, seme
nagusiaren heriotza mendekatzea erabakita, Atenas armaz hartzeari ekin zion; hau da,
eguzkia bera baino preziatuagoa zen zerbait errotik erauzi zion hiria. Horrela, heriotza bati
beste asko jarraitu zitzaizkion. Egeok Kretako erregeak eskatutako tributua onartzea beste
biderik ez zuen izan: hau da, bederatzi urtez behin, Atenasko zazpi mutil eta zazpi dontzei-
la bidali behar zituen orain Teseo bera zegoen toki ilunera, mutilaren eskuetatik zintzilik ze-
goen zilarrezko hariak soilik urratzen zuen iluntasun hartara. Arazoaren muina, beraz, ilun-
tasun ikaragarri haren erdian zegoen: Asterion, Androgeoren anaia, Minotauro, alegia.
Iluntasun hartan ez zegoen ezer gehiago Teseoren pausoak baino; edo hala ematen
zuen, behintzat. Aurretik, Egeok beste hamahiru lagun bidaliak zituen, baina inon ere ez
zen haien bizi arrastorik ageri. Airean zintzilik ibiltzearen sentsazioa zuen. Hurbil-hurbile-
koena eta izkinak ikusteko gai besterik ez zen, bai eta tarteka begietatik zentimetro gutxira
agertzen zitzaizkion paretak ere. Buru gainean zeraman argi-koroak ere ez zituen inola ere
ilunpeak urratu; garaipen txikiak baizik ez ziren. Ez zuen oso ongi jakin zergatik, baina iru-
ditu zitzaion hobe moldatuko zela hitz eginez gero. Beraz, herabeti eta totelka honela hasi
zen:
—Asterion, Minosen emazte Pasifaeren semea, Androgeoren eta Ariadnaren anaia. Ara-
zoa. Etsaia. Nahasketa.
Berriz ere isiltasuna. Teseoren bihotza taupada bizi-bizian zihoan, eta ezin zuen ongi hitz
egin. Erne-erne entzun zuen, hitzek inolako eraginik ote zuten ikusteko. Lagunek, ordea,
iluntasunak ezkutaturik zirauten, baina etsaiak ere iluntasun hartan korapilatua jarraitzen
zuen. Nahigabetuta eta lasaituta, hizketan hasi zen berriro:
—Poseidon…
Ariadnaren Haria
5
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:27 Página 5
Jainkoaren izena beraren ahotik atera zenean, Teseok halako ukitu goxo bat nabaritu
zuen aurpegian. Hura ustekabeko ukitua izan zen erabat; gaztea makurtu zen eta gauza
ezezagun horri aurre egin zion. Segundo batzuk iraganda, ikusi zuen inork ere ez omen
ziola eraso egin nahi; beraz, heroi orok burua zut eraman behar omen duenez, berriro zu-
titu zen. Pare-parean, hontz zuri eder bat burlaizez-edo begira ari zitzaion; burlaize-keinu
hura, ziurrenera, itzal ugarien eragina izango zen, itzalok gauza guztiak estaltzen baitzi-
tuzten erabat irentsi arte. Teseo lotsati samar hasi zen mintzatzen:
—Nola izan naiteke txori baten beldur, basapizti bati aurre egitera etorri naizenean?
Azkenean, ahotsari erantzuna eman zioten:
—Umemokoa. Ni zu zauden tokian egon naiteke, baina zu ezin izango zara nire atzetik
etorri. Gauzarik astunena, handiena, azkarrena harrapa dezakezu. Ez zara, ordea, gain-gai-
nera iritsiko; nireganaino, alegia.
Teseok berehala jakin zuen ahotsa nondik zetorren; hots, haren aurrean zegoen anima-
lia txiki distiratsu eta eder harengandik. Sekulan ez zen hegazti mintzodunik ikusia; baina
ederki zekien munduan gauza miragarriak izan bazirela eta agertu egiten zirela. Sirenak,
zezenak, emakumeak edo jainkoak: ongi ezagutzen zituen denak. Denek heroi batengan-
dik espero bezala, Teseok hauxe erantzun zuen:
—Gauzarik astunenari eusten badiot, gauzarik handiena hartzen badut, ahalik eta az-
karrenen galgatzen badut, nire aintza hain izango da handia non burua makurtu beharko
baituzu ni ikusteko.
Atseginez entzun zuen bere ahotsa, eta pentsatu zuen hobe sentituko litzatekeela esan-
dako hartan guztian sinestea lortuko balu. Laster, ordea, ohartu zen bietatik inork ere ez
ziola sinesten:
Ariadnaren Haria
6
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:27 Página 6
—Ergela halakoa. Bakarrik zaude eta lagunaren aurka ari zara. Iluntasunean edo porro-
tean galtzen bazara, inork ere ez du zure izena jakingo. Zure aintza ez baita sekula santan
barruti honetatik aterako, harekin batera ez bazoaz; ez, behintzat, ni zutaz mintzatzen ez
banaiz. Nik zure istorioa beheko alde hartan, zelaian, kontatzen badut, beharbada hemen-
dik bertatik entzungo dituzu nola arituko zaizkizun goraka eta txaloka zure aurrerapenak
ospatzeko, eta beharbada, nork daki ez ote den baten bat muinoraino bertaraino igoko, bi-
zigaiak eta mantak zuri botatzeko. Beharbada, Ariadnak lo egin dezake. Nik zuri begira se-
gitu nahi badut, zure berri izango dute; baina hegan hasten banaiz, eta nire begiei beste toki
batera begiratzeko agindua ematen badiet, inork ez du zure berri izango. Zure aintza nirea
da.
Gorputz txiki hartan jakinduria sendoa zetzan, nahiz eta Teseori halako jakinduriarik
gustatu ez. Aintza jainkoen edo gizakien mendean omen zegoen, edo bai batzuen eta bes-
teen mendean, baina ez omen zegoen haiengandik aparte. Aintza ez omen zen ez amarrua
ez halabeharra; baina, oraingoz, halaxe zirudien. Hori guztia zerabilen buruan, hontza hari
begira zegoen bitartean, eta argiarekin labirintoaren zoko-moko txiki hura argitzen zuen
bitartean.
—Denbora ez da arazo niretzat. Oraingoz, badakizu hemen zaudela, Minotauroren bila
zabiltzala, baina oso galdua egongo zara eta oinarrizkoena ere jakiteari utziko diozu. Teseo
bera ere ez duzu ezagutuko. Beharraren izena bakarrik gogoratuko duzu, hemendik au-
rrera Niktalope izango dena; hau da, den-dena ikusten duena. Ikusten zaituen bakarra.
Zure aurrean ezer agertzen ez denean, ezta zure hitzak ere, txistu egingo duzu. Ez dago hi-
tzik gabeko aintzarik, eta nik ahoskatuko ditut.
Hegal zabal-zabalak ireki eta argia eraman zuen. Teseok ez zuen ordura arte inoiz su-
matu edertasuna ere ikaragarria izan zitekeela. Poseidon eta Ariadna ederrak ziren eta, ha-
lakoak zirenez, gaztearen salbabidea ziren. Txori hark, ordea, Niktalopek xantaia egiten
zion, begiak itsutuz. Hain zen ederra, hain zen argitsua, zeren hitzak ere erabili gabe kon-
bentzituko baitzuen jendea. Herriaren aurrean agertu, eta denek sinetsiko zioten. Teseo,
bere ahoan, aitzakia bat izango litzateke bere sorginkeriarentzako. Beharbada aitortu be-
harko zuen aldi berean Atenasen alde eta bere izenaren alde borrokatzea gehiegizkoa zela.
Berak ere, heroi izanda ere, laguntza behar zuen.
—Poseidon, itsasoetako jainkoa, itsas aparra bezain zuria den zezenaren aita, Teseoren
laguna. Horrelakorik batere ez zen gertatuko, Kretako errege Minosek, hau da, Androgeo-
ren, Asterionen eta Ariadnaren aitak desobeditu izan ez balizu. Zu gabe, itsasoak haren ize-
na urratuko zuen. Minosek laguntza eskatu zizun Kretako errege izateko; zuk, orduan, tro-
nuaren ordainez esker ona eskatu zenion. Errege-tituluarekin batera, ilargiaren edertasun
zuria oparitu zenion; zer eta itsasotik, zuregandik, zure baitatik ateratako zezen eder bat,
ilargiaren zuritasuna hartuta. Minosek, harro, boterea eta jabetza nahastu zituen: sinetsita
zegoen Kretako errege Minos izanik zezen zuriaren jabea zela. Haren berekoikeriak zure
Ariadnaren Haria
7
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:27 Página 7
sumina piztu zuen, eta zuk haren emazte Pasifaeren desira piztu zenuen zezenaren ilargi-
edertasunarekiko. Horrela, jainko baten suminetik, gizon baten botere-gosetik, emakume
baten desleialtasunetik, arazoa sortu zen. Asterion erdi gizona eta erdi zezena zen eta hi-
ruen akatsak gorputz bakarrean bildu zituen. Hemen nago haren akatsa nire bertute bihur-
tu dadin. Koroa honetan itsas argia oparitu zidan Poseidonek, erregearen laidoa mendeka
dezadan. Kretako eta Atenasko erregeek beren ohorea berreskura dezaten. Pasifaek ber-
tutearen garrantzia uler dezan. Nire izenak bizirik iraun dezan.
IIBeharbada halabeharra, beharbada patua. Teseok bere promesa ahoskatu zuenean, ohar-
tu zen iluntasuna mehetzen zela harengandik metro batzuetara. Pausoa arindu, zilarrezko
haria are azkarrago askatu eta, itxaropentsu, argirantz hurbildu zen. Ispilu handi-handi bat
zegoen, urrezko marko ederrean markoztatua, labirintoko pareta ikusgarri haietako batetik
zintzilik. Teseok aurpegia kristalaren ondora hurbildu zuen, bere buruaren islak kontsola-
tuko zuelakoan, baina hala ere, ikusi zuen ez zela bere irudia ispilu hartan agertzen: ispi-
luan logela handi bat zegoen eta, barruan, haur sehaska bat besterik ez. Eskua altxatu
zuen, ispilua ukitzeko asmoz eta labirintoko pasabide ugari haietako bat ez zela ziurtatze-
ko. Azaleraren hotzak berehala konbentzitu zuen. Heroi gaztea aho zabalik, txundituta, ari
zitzaion begira mirariari, zeren miraria baitzen bere irudia ez agertzea agertu behar zuen to-
kian, baina pentsatu zuen hura ohikoa izango zela labirinto barruan. Ohartu zen panpina
txiki bat zintzilik zegoela islako logelako paretatik; hariz beteriko txotxongilo gisako bat. Te-
seo oroitu zen antzeko bat izan zuela txikitan, aitak erositakoa. Orduan, jakin zuen.
—Dedalo –esan zuen.
Atenasen bazen zurezko jostailu eder-ederrak egiten zituen artista bat. Grezia guztia zen
haren mireslea eta guztiek ere enkarguak egiten zizkioten. Sekulako artea zuenez, haren
eskuetatik ateratako txotxongiloek gizaki txikiak ziruditen, eta Kretako erregeak berak, li-
luraturik, bere zerbitzuan lan egiteko eskatu zion. Esan beharra dago gure artistaren izena
Dedalo zela, eta Dedalok Minosen desioa onartu zuela; Minos ez zen izan, ordea, gure ar-
tistaren asmamenaz ohartu zen bakarra. Izan ere, Minosek Poseidoni erronka bota zion,
zezen zuria jainkoari itzuli behar zitzaiola ahaztuta; orduan, Pasifae, hau da, Minosen
emaztea, basa-piztiaren edertasun liluragarriaz maiteminduta gelditu zen. Erregina ere De-
daloren mireslea zen, eta hauxe eskatu zion Dedalori; eraiki zezala animalia hartaz maite-
mintzeko moduko zerbait. Artistak lanari ekin eta behi liluragarri bat zizelkatu zuen; euliak
ere behiarengana hurbiltzen ziren, behi-usainaren arrimuan. Behiak ate txiki bat zuen ba-
rrenean sartzeko; behiaren barrualdea hutsa baitzegoen. Horrela sortu zuen bere semea
Minosen emazte Pasifaek. Semea Asterion izan zen; Kretako Minotauro, alegia. Erregea
Ariadnaren Haria
8
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 8
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 9
emakumearen amarruaz ohartu zenerako, ez zegoen patuaren indarra geldiarazterik. Hori
dela eta, haurra giltzapetzeko barruti bat eraikitzeko agindua eman zion erregeak Dedalo-
ri; haurra erregearen izenaren, etxearen eta herriaren lotsagarria baitzen. Dedalok labirin-
toa asmatu zuen, Kreta printzearen suminetik babesteko eta printzea erregearen begirade-
tatik babesteko. Ordainez, erregeak Dedalo espetxeratu zuen, asmamen neurrigabea
izateagatik eta leial ez jokatzeagatik. Dorre baten gainean, Kretako bururik argitsuenean,
labirintoaren mapa zegoen.
Horra hor urrezko ispiluak ezkutatzen zuen istorioa. Teseo saiatu zen gogoratzen irudi-
ko gela aitaren jauregikoa ote zen; baina, ez zegoen behar hainbateko argitasunik islaren
xehetasun guztiak argi eta garbi ikusteko. Beste aukera bat ere bazegoen; hots, haurra Mi-
notauro izatea, eta han, haurraren bizitzaren laburpen bat ezkutuan egotea: Dedalok, bere
irudimenarekin eta bere makinen indarrarekin, haurraren aukeren eta zigorren patua mar-
katuko zuen. Atenas eta Kreta elkarren arteko borroketan zebiltzan, eta ez zuten astirik ere
bertako biztanleetako batengan ernamuintzen ari zen botere ikaragarriaz kezkatzeko. Kre-
ta ezpataz eta hariz beteriko herria zen, eta ezpatetan eta harietan korapilatu zen: armada
ahaltsua zuenez, hiri asko konkistatu zituen; besteak beste, Atenas. Kretako ehungintza
nagusi zen Greziako ia bazter guztietan, eta baldintza latzak ezartzen zituen. Zenbat eta bo-
teretsuagoa, ordea, etsaiak ugariago. Kreta labirinto hura bezalakoa zen; hau da, biztanle-
ak babestu bidenabar isolatzen zituen. Dedaloren makina guztiek beti bi gauza biltzen zi-
tuzten beren baitan: zigorra eta oparia. Kretako errege Minosek Dedalo dorre batean
giltzapetu baino lehen, segurtasun-sistema bat sortzeko eskatu zion, etsaiek uhartea ez
hartzeko. Dedalok, orduan, brontzezko zaindari erraldoi bat egin zuen; erraldoiak egune-
an hiru aldiz uharteari itzulia eman zion, kanpoko inor sar ez zedin. Grezia osoa erraldoia-
ren beldur zen: suzko laku ikaragarri batean berotu ondoren, beso erraldoiekin atzerrita-
rrak inguratzen zituen. Kreta, beraz, eguzkiaren berotasunaren bidez babesten zen. Baina
inperioaren distira haren mendean zeuden hiriekiko harreman bidegabean oinarritua ze-
goen: inperioa horrela eraiki eta horrela eroriko zen. Bihozkada ilun hori barruan zeukala,
Teseok aurrerantz jarraitu zuen.
IIIEz zegoen izkinarik. Mila eta bat pauso inguru iraganak ziren espazioari loturiko errefe-
rentzia guztiak desagertuak zirenetik. Ez zekien zenbat denbora zeraman han barruan. Pa-
reta haien artean, berdina zen ordu batzuk eta minutu batzuk. Espazioan eta denboran gal-
duta, Ariadnaren haria soilik zen gure mutilaren bidelaguna; horrela, ibili ahala, atzean
zilarrezko arrasto lasai bat gelditzen zen, ilargiak leunki argitutakoa. Teseok bere baitan
pentsatu zuen mataza hura ez zela ipar-orratz txarra; azken finean, munduko gizon-ema-
kume batzuek ez baitakite inoiz zein den beren bidea, eta inork ere ez die bide zuzena aur-
Ariadnaren Haria
10
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 10
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 11
kitzen laguntzen. Baina bera ez zegoen haien artean. Zorte txiki hura eskerturik, lerro zu-
zen mugagabe hartatik ibili zen, harik eta nekeak eraginda, estropezu egin eta lehen aldiz
lurrera erori zen arte.
Oinak hariarekin korapilatu ziren. Makurtu eta korapiloa ikusterakoan, Teseo ohartu zen
mataza are distiratsuagoa zegoela. Argi-dirdira guztiek, txiki-txikiak izanda ere, gure muti-
la alaitzen zutenez, pozago berrekin zion bideari. Halaxe zihoala, hamabi pauso aurrerago,
gaztearen aurrean beste pasabide bat agertu zen, markoa eta guzti. Teseok ulertu zuen ha-
riak une bat lehenago argia sumatu zuela, auskalo zergatik; berak, ordea, ez zion argiari
erreparatu, nekearen eraginez. Dena dela, antza denez, ispilu horrek ez zuen aurrekoak
adina argitzen. Teseo ohartu zen oraingoan markoko urrea ebanoarekin nahasten zela eta
biek irudi geometriko ederrak sortzen zituztela. Kristalaren erdialdean irudi bat zuen ora-
kulua ikusi zuen. Mutil gaztea ez zen inoiz joan Greziako orakulu ospetsu haietako batera,
baina bazekien zertarako ziren: arazoei buruzko aholkuak eta orientabidea jasotzeko joa-
ten ziren greziarrak horietara. Orakuluetan, jainkoek mezuak bidaltzen zizkioten andre bati,
igarkizun moduan, eta laguntza eskatzen zuten herritarrek zehatz-mehatz ulertu behar iza-
ten zuten zer esan nahi zieten jainko horiek. Horrenbestez, Teseo argitzen saiatu zen ho-
rrek zer esan nahi zuen.
Hain zuzen ere, honako irudi hau zegoen orakuluan: urrezko bi txanpon eta brontzezko
beste bi, binaka jarrita. Ezer gutxi adierazten zion horrek. Aurrekoan bezala, hobeki begi-
ratu zienean, ordea, konturatu zen txanpon bikote bakoitzean Kretako txanpon bat eta Ate-
nasko beste bat zeudela eta bata urrezkoa zela eta bestea brontzezkoa, eta alderantziz. Te-
seok bazekien arazoa boterea zela eta, hortaz, dirua oinarrizko elementua zela. Baina,
zergatik ez zen bi hirietako bakarra garaile edo galtzaile moduan ageri ispiluan? Edo biak
urrea, edo biak brontzea. Hotz egiten zuenez, pentsatu zuen egokiena ibiltzen jarraitzea
izango zela, gehiago ez hozteko. Urruntzen zihoanean, igarkizunean pentsatzen jarraitu
zuen, eta labirintoa lausotu egin zen, iluntasunerantz zihoan bide zuzen luze batean. Or-
duan, zerbaitek bere kezkatik aterarazi zuen. Elkarren segidako hiru kolpe entzun ziren ez
oso, zirudienez, distantzia handira. Lehen aldiz, Teseok, heroi guztiek bezala, aurrerantz
egin zuen korrika.
—Perdix maitea, hau ergelkeria da.
—Pirra maitea, ez zara dibertitu? Txordata, maitea, gogorarazi gure lagun aspertuari gure
leloa zein den.
—Nola ez, maitea: “Hegan egin eta ez dibertitzea talka egin eta barre egitea baino txa-
rragoa da”.
Teseoren agerpenak txorrotxio zalapartatsu eta alai bat isildu zuen.
—Maitea, azkenean aurkitu zaitugu. Publikoa behar genuen. Gure Pirra maitea pozta-
suna galtzear zegoen. Txastxastxastxas.
Ariadnaren Haria
12
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 12
Teseo lasaiturik sentitu zen Niktalopek, hontz zuri harroak, harekin zerikusirik ez zuela
ikustean. Haren ordez, hiru eper potxolo eta arreska ari ziren beren hegoak zoroaren eran
jotzen. Zirudienez, eskualdeko hegazti guztiek zuten zer esan, interesik gabeko zerbait ba-
zen ere. Baina orduan behintzat, haiei esker, aurkikuntza indargarri bat egin zuen: gaua
bere bukaerara iristen ari zen poliki. Eperrak urrats batzuetara ezagutu ahal izan zituen, ar-
gia iluntasunari gailentzen hasia zen beraz.
—Gaztetxo maitea, alaitu aurpegi hori. Ez duzu inolako presarik eta uste dugu hemen
hegazti ederrak garen guk hirurok entretenimendua ematea balioetsiko duzula. Txastxas-
txastxas –batera egin zuten barre. Teseo harritu zen txori potzolo haiek beren buruaz eta
egoeraz horren ikuskera ona izateaz. Ez zuten, antza, ulertzen bere barnean piztia bat ez-
kutatzen duen labirinto ilun bat txantxetarako toki ona ez denik. Nahasturik egon arren,
gozo erantzun zien, aurreko batzuetan bere harrokeria bere buruari nahigabe handia sor-
tzeko zorian egon zela gogoratuz:
—Arazoak irtenbideak baino presenteago daudenean, soinua eta barreak ez dira beti
ongi hartuak izaten.
—Txastxastxastxas –entzun zen ozen luma jasa artean– Maiteak, mundua erabat ede-
rra dela ez dakien gizon izugarri aspertu bat dugu gure aurrean. Arestian, guk naturak es-
kaintzen dizkigun fruitu gozoak jan ditugu eta, horregatik bakarrik bada ere, zoriontsu sen-
titzen gara. Zuk preziatu beharko zenuke, edo jainkoen sumina piztuko duzu. Eskertu
iezaguzu karitatetsuak izatea eta hemen zu dibertitzeko egotea.
Ariadnaren Haria
13
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 13
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 14
Hola ikasi zuen Teseok txoriak ez direla oso ulerkorrak; labirintoetatik nahi dutenean
ihes egiten dutela iheserako hegorik ez dutenekin: beren harrokeriak edo bestearen lekuan
jartzeko sentikortasun faltak lagun txarrak egiten zituzten labirintoetarako. Haren aurrean,
ergelduriko hegaztiak berriro hasi ziren paretaren aurka talka egiten.
—Txastxastxastxas. Maiteak, bai dibertigarria!
Teseok nahikoa ikusia zuela pentsatu eta bere bideari ekin zion. Ahantzi egin zuen txo-
riek, nahiz eta oso ergelak izan, bere gaitasunetan gainditzen zutela. Bere oinen aurrean,
berriro agertu ziren eperrak, hegaldi laster bat eginda:
—Maitea, zu begirunerik gabea zara guztiz! Nola liteke gu modu horretan tratatu izana?
—Perdix, maitea, ez du merezi haren kaskarkeriaraino jaistea. Zein motatako izakiak ez
daki barrea preziatzen?
—Esan genezake… behartu gaituzula. Atsegin osoz esango genukeen zu gazte adeitsu
eta ongi hezia zarela, baina gezurra esatea litzateke. Eta herriak ez du engainu hori mere-
zi. Zu hotz eta basa zara. Minotaurorengandik ez zaitu ezerk bereizten. Eta horixe esango
dugu. Egia.
—Horixe bera, maitea. Gu Kretako hegaztirik kutunenak gara. Haiek dantzatzen diren bi-
tartean, guk gure kolpe benetan graziosoez dibertitzen ditugu. Horregatik errespetatzen
gaituzte eta sinetsi egiten digute. Sentitzen dut horren zakarra izateagatik ordainduko du-
zula esatea. Zure izena gurekin txikituko da. Txastxastxastxastxas.
Bere izenari gertatuko litzaiokeenaren eta eperren dibertsio gogokoenaren arteko hitz
joko ezin errazagoak bere poza eragin zuen berriro. Teseok joaten ikusi zituen, errealitate
berbera horren era ezberdinetan nola uler zitekeen pentsatuta. Eperren aburuz, hegan be-
ren burua txikitzeko adina baizik egiten ez zuten txoriak zituen gustukoen herriak eta, ho-
rrenbestez, bere izena, berriro, mezulari interesatu batzuen esku geratzen zen nonbait. He-
gaztiek bakarrik ikus zezaketen orduan bera, eta altuerak ematen zien boteretik nahi zutena
kontatzen ahalko zuten. Itzuli behar zuen bere historia berak idazteko, edo bestela, orduan
baino galduago, litekeena bada, egongo litzateke. Poz bakarra zuen; eguzkia berriro sor-
tzen ari zela. Azkenean, begien aurrean, labirintoa agertu zitzaion.
IVParetak ebano ilunarekin eginak zeuden; horregatik, gauez, bazirudien gauza orok muga-
rik eta leihorik gabeko espazio batean bat egiten zutela. Dena dela, orain edozein norabi-
detara begiratuta ere, makina bat izkina ikusten zituen urrunago edo laburrago. Hiruga-
rrenean sartu zen. Teseok ez zekien ispilu handi eder haiek bakarrik bide zuzenean ote
zeuden; hau da, Minotauro zegoen erdiguneraino eramaten zuen bide zuzenean bakarrik.
Ariadnaren Haria
15
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 15
Baina gazteak zeharkatutako pasabide guztietan bazen haietako bat. Laugarren markoa
bere aurrean ageri zen: ebanoz egina zen, eta nekez atzeman izango zion egunsentia bai-
no lehen, hormekin ederki nahasten baitzen. Kasualitatea ala patua: Teseok goiz ala be-
randu aurre egin beharreko beste auzi bat. Hala eta guztiz ere, une hartan nahiago izan
zuen begien aurrean zuen kristalari erreparatzea, non hiri kalamastra eta hondatu bat is-
latzen baitzen. Hartan, zaborrak adreilu gisa erabiltzen ziren, eta eraikin bakoitza pusketez
eta hondakinez osaturiko zerbait zen. Hala eta guztiz ere, ez zeuden zahar; ez zirudien
haien hondarretako bakarra ere gizonak ukitutakoa zenik: denak egiten zuen argi eta dir-
dir, soilik sortu eta hurrengo minutuan bilakatu balitz bezala lohikeria. Oraingoan, marko-
ak urrezko xafla txiki bat zeukan, non honakoa baitzegoen grabaturik: “Leonia”. Teseok hi-
riaren izena zela suposatu zuen: toki bat, zeinak modu basatian irensten baitzuen berria
zen guztia, harik eta une bertsuan zahar bilakatzen zuen arte. Berriz begiratu zion, eta har-
tan zerbaitek labirintoa ekarri zion gogora. Leonia izugarri handia zen, eta mugatua. Bere
zabalean, markoaren barruan ageri ziren hiru muinoak hartzen zituen. Desordenatua eta
kaotikoa zen, eta ezertxok ere ez zuen aditzera ematen begiradak atzeman zitzakeen mu-
gez harantzago ere ez zenik zabaltzen. Ez zekien hura egiaz existitzen zen, hiri hura Gre-
ziako benetako harri eta oihanen gainean eraikita ote zegoen, baina mehatxuaren ziztada
sentitu zuen. Hala bazen, Kreta eta Atenas era guztietako hondakinek irentsirik desager-
tuko ziren, eta edozein kreazio berri zigor bilakatuko zen. Minotaurorena bezalako arazo
bat izango litzateke. Itsasoa, haritzak, hegaztiak, hiriak, Ariadna... Dena desagertuko zen
baldin eta zikinkeriak eta neurrigabekeriak beren muga aurkitzen ez bazuten. Arazoa bes-
te behin errepikatzen zen: inork ere ez zuen sekula erantzukizuna bere gain hartuko bal-
din eta errua guztiena izan bazitekeen. Beren hiria traste berriekin hobiratzen eta estaltzen
zuten herritar guztiek –betegabeko desioez eta egiaz ez zeuzkaten premien enpo eginik–
etengabe jarraitzen zuten erosotasuna bilatzen, inguruan gerta zitekeenaz sekula kezkatu
gabe, asmakari berriren batek aurrekoen inbasio desproportzionatua konponduko lukeen
esperantza balute bezala.
—Leonia, hiri irenslea –pentsatu zuen begirada ispilutik aldendu baino lehentxeago.
Ariadnaren haria orain dirdira betean zegoen eta kristalean isla gogaikarri bat sortu zuen.
Eguzkia Kretako zeruaren jaun eta jabea zen.
VTeseok lasai egiten zuen aurrera, argiaren berotasunean, baina oraindik ez zuen bera bai-
no lehenago labirintoan ibiltzera behartu zituzten beste gazte haien arrastorik txikiena ere
ikusi. Ez zekien pozik edo triste egon behar ote zuen. Abentura hartan murgildu zenean,
ziur zegoen Minotauroren aurkako borrokak heriotza ekarriko ziola; ez zitzaion bururatu
egin, ordea, bakardade gorriaren eta gau minaren aurkako borrokaren gogortasuna. Orain,
Ariadnaren Haria
16
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 16
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 17
dena den, hiru etsaietatik bi bakarrik gelditzen ziren, eta lasaixeago zebilen. Teseok buruan
gorde zuen zenbat izkina zeharkatzen zituen, zer gerta ere Ariadnaren mataza bukatzen
edo hausten zenerako; eta bere buruari bederatzigarren aldiz biratzen zela esan zion une-
an, alimaleko argi batek gerarazi eta begiak itxiarazi zizkion. Teseok egoeraren bitxiaz
hausnartu zuen: aurrena iluntasunak itsutu zuen eta gero, berriz, argiak. Horma arte ho-
rren barrenean guztiak zirudien kontrako eta muturreko. Ahaleginak egin zituen betazalak
altxatzeko, baina berehala itxi behar izan zituen. Ezinezkoa zitzaion. Parean eguzkia bera
zuela zirudien. Une batez, pentsatu zuen ispilua saihestu eta begiak itxita ibiltzea argiak
behera egin bitartean, baina errezeloa zuen isla horietan ezkutatzen zela Minotaurori au-
rre egin aurretik argitu behar zituen misterioen zati bat. Gogoeta egin zuen: markoak irudi-
ren bat ezkutatzen bazuen, irudi hori modu batera zein bestera ikusteko modua egongo
zen; eta gogoratu zuen bigarren markoaren ondoan, zilarrezko hariak dirdira handiagoa
egiten zuela, urreak eta kristalak proiektatzen zuten argia islatzen zuelako. Beraz, litekee-
na zen bera izatea ikustea eragozten ziona: koroaren eta hariaren argia, lehen eskasa zena,
orain gehiegizkoa izan zitekeen. Koroa lurrean utzi zuen, matazaren ondoan, eta begiak
ireki zituen. Haren aurrean, ispilu eder-ederra agertu zen, markoa eta azala urrezkoak zi-
tuena.
Txikitan aitak errege zahar baten historia kontatzen zion. Errege hark, izan ere, zeukan
botere-irrikaren irrikaz, jainkoei eskatu zien ukitzen zuen guztia urre bihurtzeko. Ez zen ize-
naz ongi gogoratzen, baina Minos-edo zela iruditzen zitzaion. Midas, agian? Seguru-se-
guru ez zekien. Kontua da bere aitak, Egeok, Atenasko erregeak, errege horren bizkar ise-
ka egiten zuela, esanez zahar ergel bat zela, bere desioak argitasunez esplikatzen ez
zekiena. Koadro hark historia hori gogorarazi zion. Bi kasuetan, urrearen ugariak itsutua
zuen hari begira zegoena. Teseo goibeldu zen, konturatu baitzen bere aitak barre egingo
ziola hori pentsatzeagatik. Soilik Ariadnak uler zezakeen Teseori gertatzen zitzaiona. Ba-
Ariadnaren Haria
18
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 18
karrik eta aintzakotzat ez hartua sentitzearen larritasuna dela eta, etendako diskurtsoari be-
rriz ekin zion Teseok:
—Ariadna, Minosen alaba, Androgeoren eta Asterionen arreba, Kretako printzesa. Bidea.
Zure zilarrezko harilkoak salbatuko nau gizakiek eraikitakotik, eta etxera eta aintzara eman-
go nau, aurretik jainkoek korapilatutako hariak askatzen lortzen badut. Berriz ere elkar ikus-
ten dugunean, ni Teseo izango naiz, Atenasko heroia. Baina, nor izango zara zu? Teseoren
andregaia eta Atenasen adiskidea edo Minotauroren arreba eta Kretako printzesa? Emaku-
meak zigortuta daude bide ez-perfektuekin, larrosekin eta arantzekin kontentatzera. Ni heroia
izango naiz zu Ariadna izateko, eta inongo labirintok ez zaitu behartuko zure izena eta zure
oroimena konprometituko duen bide bat hautatzera.
Poliki-poliki eguzkia indarra galduz joan zen. Arratsaldea apaltzen hasi zen, eta baziru-
dien denbora ziztuan zihoala; beraz, iluntasuna hiru aldiz luzeagoa iruditu zitzaion goize-
ko argia baino. Lasterka ibili behar zuen, ez bazuen nahi gauak edo logurak harrapatzea.
“Bigarren aldiz egin zuen lasterka bere paturantz eta bigarren aldiz gelditu behar izan zuen.
Bi uso zebiltzan zirkuluak eginez, berari bidea mozten. Etsirik, Teseok goitik zetorren epai
berria itxaron zuen, baina elkarrizketa berak hasiz gero beharbada dena hobeki joango zela
pentsatu zuen.
—Arratsalde on. Teseo dut izen, eta adorea, ezaugarri. Minotaurori aurre egitera, Atenas
bere zigorra betetzetik askatzera eta Kreta izena injustiziaz garbitzera etorri naiz honaino.
Eguzkia jaisten hasi da eta nire patuari ilundu baino lehen egin nahiko nioke aurre. Es-
kertuko nizueke pasatzen utzi eta ez berantaraztea.
Teseok hamaika aldiz erakutsia zuen bere itxaropena ezin zela hautsi, baina beharbada
hura zen bere baikortasunaren adierazpenik argiena. Bi aldiz epaitua eta hiru atsegin izan
zen. Heroi zenbakiak ziren eta, ustekabean, hola ulertu zuten usoek.
—Zure aurrean Pax eta Columbata gara eta herriaren aurrean Teseoren izen eta aintza
izango gara. Egia bakarrik aterako da gure mokotik. Koldarra behin eta kementsu bi aldiz
izan zinela esango dugu. Iluntasunak gutxi batzuetan erorarazi baina gehienetan lasterra-
razi zintuen. Atenasko printze fidela zarela kontatuko dugu, Egeo erregearen seme zintzoa,
Kretako erregearenganako errespetutsua eta Asterionen arreba eder Ariadnaren maitalea.
Iluntasunean eta argitan begiratu dizugu eta bietan merezi izan du zure jokaerak errepro-
duzitua izatea. Piztien gainetik eta jainkoen azpitik zuzena izan zara eta Grezia osoa gora-
tuko da hartaz. Beste zerbait ere zabaltzea nahi baduzu, ongi egingo duzu orain mintzatzea,
Eguzkiaren azken izpiak ahuldu baino lehen. Kretak berri fidagarriak behar ditu eta itxaro-
naldia luzea izan da.
Horrenbeste gorespenek lotsaturik, hau erantzun zuen Teseok:
—Eskertzen dizuet berotasun hori, baina gauza batzuk ez dakizkizue. Kementsua izan
nintzenean, oihukatu nahi nuen eta, lasterka egin nuenean, nire urratsen noranzkoa al-
Ariadnaren Haria
19
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 19
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 20
datu eta itzuli nahi nuen. Kritikak entzun nituenean, kexatu nahi izan nuen eta, zuei hitz
egitea erabaki nuenean, isilik urrundu nahiago izan nuen. Beharbada, Teseo, berarentzat
heroi ez dela jakin beharko du herriak, eta haiek ere beharbada neurri batean Teseo beza-
lakoak direla.
—Heroiak ez dira jainko hilezkorrak. Heriotzak hotzean, gauean, arriskuan eta bakarda-
dean harrapatzen ditu. Baina heroiak dira, haren atzaparretatik ihes egin eta garaitzen di-
tuztelako.
—Hola sinesten baduzue ez duzue nire izena goraipatzean gezurrik esango. Baina go-
gorarazi herriari Ariadnak bere heroiari ihes egiteko erreminta eta garaitzeko adorea eman
zizkiola. Haren aintzak nirearekin joan behar du.
Usoek erreberentzia txikia egin zuten eta hegan hasi ziren. Teseok laster galdu zituen
begietatik, bere ikusmena iristen zen baino askoz harago goratu baitziren. Ezein hontz edo
eperrek ez zuen horren goitik hegan egiten.
VITeseok ez zuen jakin bere begiek ikusten zutena zerbaiten isla bat ala aluzinazio bat ote
zen. Urrezko zain ikusgarriez beteriko zurezko marko ederraren barruan, jaki ahogozaga-
rri bat ageri zen bete-betean, koadroa jauregi bateko bankete baterako luxuzko erretilu bat
balitz bezala. Haragi erre gustagarriak, aipatzen zekizkien zuhaitz guztietako fruta ikusga-
rriak, Greziak merkatu-harremanak zeuzkan mundu osoko lekuetako gozokiak. Hainbes-
teko jaki pilaren aurrean, gose zegoela jakin zuen. Nekeak eta larritasunak horretaz pen-
tsatzea galarazia zioten; baina, egiazki, ez jateko berriki hartua zuen ohitura gorabehera,
hori guztia bere begien aurrean ikusi zuenean, bere loria eta erresuma opari eman izango
zituen han irudikatutako fruta ale ikusgarri haietako bakar baten truke. Ulertu zuen labi-
rintoaren arkitektura gaizto hartan beste zigor bat ezkutatzen zela. Gosea gizakiak galtzen
zireneko bide bihurrienetako bat zen.
Bere buruan, tximistargi batek ordura arte itzalean egondako burmuinaren zati bat argi-
tu zion, eta ezagutzaren burrunbatik Teseoren honako hitzak sortu ziren:
—Teseo gizakia da, eta gizaki orok bezala, jan beharra dauka, nahiz eta Teseo heroia izan
eta hori gainditzeko gai izan. Baina heroia da munstro goseti bat zain duelako. Horregatik,
Teseoren historian, munstroa Asterion ere bada, eta Teseo bera ere bai pixka batean. Hark
bezala, gosea izango du, horregatik errurik eduki gabe. Bada, Teseok Asterionen heriotza
behar du bere loriarako; baina Asterionek, agian, Teseoren heriotza behar du bera bizirik
egoteko. Asmakizuna edo benetako labirintoa da jakitea ea biak, munstroa eta heroia, bi-
zirik aterako diren elkarrekin topatu ondoren. Agian, Teseo heroi bilakatuko da eta arazoa-
ri konponbidea bilatuko dio.
Ariadnaren Haria
21
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 21
Hori ulertzeak tokiz kanpo bezala utzi zuen. Beldurra baretu zitzaion, alde batetik, gogo-
ratu zuenean bere aurkariarengan erdi gizatiar bat bazegoela; baina, bestetik, Asterionek
eta berak egoera horren errua ez bazuten, beste arduradun bat egon beharko zuen. Zeinek
erabakitzen zuen Minotaurori jaten ez ematea? Zeinek desio zuen Teseo borroka hartara
hainbesteko gosearekin iristea non bere sumindurari eusteko modurik ere ez zuen izan-
go? Nor zen hiriko tokiren batean ezkutaturik patxadaz atsedena hartzen eta jaten zegoe-
na han goian bi inuzente beren akatsengatik eta beren berekoikeriarengatik borrokan ari
ziren bitartean? Teseok pentsatu zuen tamalez errudun bakarra ez zela egongo, eta agian
Greziako jauregi bakoitzak errudun bat edukiko zuela. Haren gogoak isla perfektua aurki-
tu zuen zeruan, berriz ere erakusten baitzuen tristeziaren kolore beltza.
VIIEgunbetea zeraman oinez, gelditu gabe, eta jomugara iritsi arteko tokiren batean zintzilik
egotearen sentsazioa zerion; eta hori ez zitzaion lagungarria nekeari. Ariadnak labirintoan
sartu baino lehen oparitutako matazak indar handiz egiten zuen dirdir, eta haietako dirdir
bakoitzak ogi-apur txiki bat zirudien, Teseok lurrera bota eta, gero, itzulbidea aurkitzeko.
Aldi berean, Poseidon jainkoak utzitako itsas koroak sekulako laguntza ematen zion, ze-
ruko konstelazio bat balitz bezala. Bi gauza horien argiak gogora ekartzen zion zeru-lurre-
tako tokiren batean inork berarengan konfiantza zuela. Desanimuaren kontrako babesa zi-
ren, eta halako arma ahaltsuekin, ezin zitzaion ezer txarrik gertatu. Gainera, ohituta zegoen
izkinak behin eta berriz agertzera; izkinen agerpen harrigarriak etengabeak baitziren. Arra-
zoia zuela egiaztatzeak izugarri poztu zuen eta, halako batean, eskuinaldean beste pasa-
bide bat aurkitu zuenean, hartatik hamaikagarren aldiz biratzea erabaki zuen. Teseok ia ez
zuen ezer ere egin koroaren isla txiki bati esker, itzalen artean seigarren ispilua aurkitu zue-
nean.
Gizakiak laster ohitzen dira magikora. Airean, lurrean, suan eta zeruan ezkutatzen ziren
ia izaki guztien berri bazuen Teseok. Munduaz hainbeste jakiteak, ordea, batzuetan ekar-
tzen zion harrigarria denak eragiten duen ikararik ez sentitzea. Adibidez, lore baten eder-
tasunaz gozatzeko aukera kentzen zion, lore hori ez bazen hitzontzia. Begiek eskain zie-
zaioketena baino gehiago espero zuen bere buruak, eta horretan, Teseo okertu egiten zen
batzuetan. Baina labirinto hartan onura zuen, mundu libre eta hormarik gabean kalte egin-
go ziona. Atenasen, Teseo mutil gazte bat zen; labirintoan, berriz, heroia. Gertatzen zena
izu-ikararik gabe onartzeak kirioak arrastoan sartuta edukitzeko aukera ematen zion; eta,
hortaz, kontzentrazioa eta nahia indartu egiten zitzaizkion. Hartara, lasai-lasai, senak agin-
duta, ispilua zegoela uste zuen tokira hurbildu zen. Bazekien han zegoela, baina ez zuen
ikusi. Ilun-ilun zegoen, ia beltz, jainkoen argia ez baitzen nahikoa. Besoa goratu eta horma
ukitu zuen. Kristala bezain hotz zegoen. Markoa ebanozkoa zela eta hormaren alde iluna-
Ariadnaren Haria
22
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 22
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 23
rekin nahasten zelako ezin zuela ikusi pentsatu zuen. Hala ere, ez zuen ulertzen zergatik
ez zuen bereizten ezta gainaldea ere. Lehen aldiz, Teseok sekulako beldurra izan zuen,
egiazko izu-laborria.
Aurreko marko bakoitzean, nabaritu zuen zortea lagun izan zuela. Izan ere, markoak
agertzen ziren, noiz eta gauez eta egun argiz ikus zitzakeen une bakarrean. Oso ongi jakin
gabe hura halabeharra edo patua ote zen, nabaritzen zuen haize batek norabide egokian
bultzatzen zuela. Orain, desberdina zen. Iluntasun handiak eragotzita, ez zekien ispilu hark
zer ezkutatzen ote zuen; baina sumatzen zuen, ordura arte, ispiluetan argitutako sekretu
guztiak ohartarazpenen gisakoak zirela, nahiz eta inoiz-edo zer ziren zehazki ez jakin. Be-
harbada, oraingo honetan bide okerra hartuko zuen; beharbada, zorteak (halakorik izate-
kotan) ez zuen lagunduko. Baina, beharbada, beharbada hura ere labirintoaren proba izan
zitekeen. Auskalo. Heroiei buruz zekizkien istorio guztiak heroien borondate hautsiezinaz
mintzo ziren. Teseok ez zekien handik aintzen artean aterako ote zen, baina bestelako arra-
zoiek eragotziko zuten. Labirintoa ez zegoen Teseoren mendean; bai, ordea, bere boronda-
tea. “Berriro ibiltzen hasi aurre-aurretik, koadroa ezkutatzen zuen iluntasun handi hartan
azken begiraldia eman zuenean, markoaren beheko aldea iruditu zitzaion hartan zegoen
urrezko txapa txiki-txiki bat ikusi zuen. “Jakin egin behar da” besterik ez zegoen idatzita.
Beste inon ere ez zegoen ezer idatzita. Teseok pentsatu zuen isla horren mugetan itxita gel-
ditu zela betiko berak jakin beharreko baina inoiz jakingo ez zuen zerbait. Kontu batek bai-
no ez zion arintzen bihotza: Minotauro geroz eta gertuago egongo zen.
Galdua, goseti, bakarrik eta ilunpeetan zegoela, Teseok hari guztiari zentzua ematen
zion hitza esan zuen, baina izugarri txikia iruditu zitzaion. Iluntasunak zirt-zart “heroi” hi-
tza irentsi zuen. Ataka hartan, aurrera jotzeak ez zirudien egokiagoa atzera egiteak baino.
Azken aldiz, bere ahotsak gaua urratu zuen:
—Nire promesa besterik ez zait gelditzen.
Eta xuxurlaka erantsi zuen:
—Hitzak ez dira horren garrantzitsuak, inork entzuten ez baditu.
Baina, hain zuzen, atzera egitera zihoanean, soinu batek erantzun zion:
—Nire promesa gelditzen zait, nire promesa, nire promesa.
Bere ahotsaren oihartzuna Niktalope hontzaren mehatxuaren oihartzuna ere izan zen.
“Horren galdurik egongo zara, ezen oinarrizkoena ere jakiteari utziko baitiozu. Teseo nor-
bait ezezaguna izango zaizu”. Bere ahanzturaz egin zuen barre. Aintza hitzetan ezkutatzen
da, eta hitzek garrantzia dute. Hitzak botilak bezalakoak dira, zeinei esker gertakariek bizi-
rik irauten baitute Historiaren itsaso zakarraren gainetik eta ahanzturaren gainetik. Bere
promesa gelditzen zen eta, oraingoz, aski eta sobra zen. Beraz, Teseok bere pausoak zu-
zendu eta aurrera jo zuen. Handik minutu gutxira, dena den, gazteak nabaritu zuen eskuin
besoak paretaren irtenune bat jo zuela. Senez norabide hartara begiratzerakoan, ohartu
Ariadnaren Haria
24
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 24
zen argi-foku bat pasabide horren bukaera aldean antzematen zela. Hamabigarren aldiz,
Ariadnaren hariak beste norabide bat hartu zuen.
VIIIArgia soinua baino indartsuagoa zen. Zeru bitxi hartatik izar-multzo handi batek argitzen
zuen. Begirada gorantz igo zuenean miraria ikusteko, ohartu zen lehen aldiz gauza harri-
garriak esplika zitezkeela mundu ezezagunari heldu gabe. Buru gainean, sabai argitsu ba-
tek gauaren minetik babesten zuen eta, oinen azpian, lerro zuzen luze-luze batek bereiz-
ten zuen soinuak ihes egiten zuen urrezko eta brontzezko ate handi eta astunetik. Oraingo
honetan, ordea, ez zen presaka ibili: bazekien atetzarraren atzean zerbait erraldoi eta ahal-
tsu baizik ez zitekeela egon. Kretako printze Asterionen gela; Minotauroren gela, alegia.
Hobe segurtasunez jokatzea presaka baino. Beldurrei aurre egiteko bezala, Teseok pen-
tsatu zuen:
—Teseo, Atenasko errege Egeoren semea, Ariadnaren maitalea, Poseidonen kutuna,
heroi.
Hitzok bere baitan esaten zituen bitartean, zilarrezko mataza poltsikoan gorde eta, arro-
pen artetik, Teseok hariaren berezko ordezkoa atera zuen: ezpata.
—Ezpata zure burutik eta argitik ezkutuan mantendu beharko duzu. Zuk zerorrek buka-
eraraino ere ez duzu jakin beharko armatua zoazela. Heroi izan nahi baduzu, zure erasoa
zure borondatea izango da, eta zure burua babesteko baizik ez duzu ezpata aterako.
Hori Ariadnak esandakoa zen, eta halaxe jokatuko zuela hitz eman zion. Orain bai, orain
sentitzen zuen bere izena ez zuela metalak gutxituko. Atea bultzatu eta barrura sartu zen.
Gela izugarri handia zen. Mataza eta ezpata sortzeko erabili zuten zilar bikainarekin egi-
nak ziruditen hormek. Ez zekien nondik zetorren musika, baina gela handi-handi hartako
edozein tokitan entzuten zen andre batek abestutako lo kanta. Gelaren erdian zuen azken
koadroa. Aurreko koadroen antzera, urrezko markoa zuen; koadroan islatu zen irudia, or-
dea, ez, ez zen antzekoa, eta beste irudiek ez bezala, ikara eragin zion: bere garaiera eta for-
ma bereko bi hanken gainean, zezen baten gorputz enbor gihartsua zegoen, eta, horren
gainean goratuta, buru itzela eta adarduna. Adarrak ilargi erdia bezain handiak ziren, eta
edozein koroak baino gehiago beldurtzen zuten. Ispilua polikiago ikusteko asmoz gertura-
tu zenean, lurrun indartsu eta bero batek lurrera bota zuen Teseoren koroa. Ordura arte iru-
di bakar batek ere ez zuen hori egin.
Milioika ideia etorri zitzaizkion burura Teseori, animaliaren hitzak ulertu aurretik. Piztiak
eraso egingo ziola uste zuen; ez, ordea, hitz egingo ziola. Izukaitz, urrezko markoaren az-
pian, Minotaurok hitz hauek esan zituen:
Ariadnaren Haria
25
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 25
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 26
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 27
—Asterion, Pasifaeren eta zezen zuriaren semea, Androgeoren eta Ariadnaren anaia,
Kretako printzea, Poseidonen begietakoa. Labirintoko Minotauro. –Teseo, Etraren eta Ege-
oren semea, Atenasko printzea, Ariadnaren maitalea, Poseidonen begietakoa. Heroia.
Lehenago ere pentsatu zuen Kreta eta Atenas, Teseo eta Minotauro azaleko bereizketak
zirela, errealitate berberari eta gorenari jartzen zitzaizkion bi izen desberdin.
—Ni hiltzeko asmoz etorri zara nire etxera. Atenasko egoera jasanezina dela uste duzu.
Kretako inperioak kalte egiten diola, baita bere buruari ere. Minotauroren arreba izateak
Ariadnaren izena lohitzen duela. Uste duzu denaren errudun naizela. Nire indarraren, go-
searen, zikinkeriaren errudun. Hori guztia txoriek esan didate. Munduak, ordea, ahantzi
egiten du hau nire etxea dela, bertan beste giltzapetu bat besterik ez naizela uste du. Baina
inor ezin da hain erraz sartu eta atera hemendik. Kretako hariarekin, gainera, sareak egi-
ten dira, eta sare horietan gizakiak, arrainak eta txoriak trabatzen dira. Begi hutsez ikusten
ez direnak dira labirinto okerrenak. Oso goran egin behar da hegan horietatik eta nigandik
ihes egiteko. Teseo sartu da, baina lortuko al du ateratzea?
Zuzenean eraso egitea pentsatu zuen, baina orduan Teseo Minotauro bihurtuko zen eta
Minotauro Teseo. Bera ere gizona zen eta hitz egin zezakeen.
—Asterion hitz egiten ari da. Bere etxean dagoela dio, baina etxe batean ez dira hildako-
ak edukitzen. Bederatzi urtetik behin, hitzak alde batera utzi eta Minotaurok hatzaparrak
erabiltzen ditu: hamalau gazte desagertu egiten dira. Kretako printzeak ez du izen hori edu-
kitzearen errua, baina bere ekintzen erantzukizuna bere gain hartu beharko luke. Teseok
ez du soil-soilik ezpata sartu. Hariaren eta hitzaren berri ere badut, eta horien laguntzare-
kin atera nahiko nuke hemendik. Teseo sartu da, baina lortuko al du hemendik ateratzea?
—Asterionek, Kretako printzeak eta Minotaurok, hitz egin baino gehiago egiten du.
Aurreneko aldiz, biratu egin zen eta Teseori bizkar emanez gelditu zen. Ordura arte atze-
an izan zuen zilarrezko hormara hurbildu zen, bultzatu zuen eta ate bat ireki zen. Fruta ar-
bolaz betetako lorategia zegoen, paperezko lanpara ederrek argiztatua. Berrogeita hamar
lagunetik gora zebiltzan lorategian.
—Asterionen hildakoak dira horiek. Labirintoa nire etxerako sarrera besterik ez da.
Erori egin zitzaion ezpata Teseori. Aurrean hainbat adinetako gizon-emakumeak zebil-
tzan jolasean, hogei bat haurrekin. Lorategi osoa hartzen zuten. Hondoan, esfera formako
eraikin bat zegoen, eta bazirudien denak han bizi zirela. Aulki bakarra zegoen hutsik. Te-
seo berehala ohartu zen beretzat izango zela.
—Asterionekin geldituko zara eta Ariadna adina maiteko zaitut. Emaztea aukeratu eta
harekin seme-alabak izango dituzu. Nirekin jolastuko dira eta lorategia beteko dute. Nik
zainduko zaituztet eta jaten emango. Ez duzue hemendik kanpoko ezer beharko.
Ariadnaren Haria
28
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 28
—Oker zaude. Ariadna, Etra, Egeo eta Poseidon maite ditut. Nire muga bakarrak nire lu-
rraldeko, Atenasko, harriak dira, eta bidaia orotan onena beti itzultzea da. Nahi ditudan gau-
za guztietatik ezin didazu ezer eskaini.
—Hortaz, egin duzu aukera. Minosek bezala Asterion uzteko gai bazara, Egeo bezala gi-
zaki baten bihotzari min egiteko gai bazara, ez duzu merezi hemen egotea. Baina ezta han
egotea ere. Azkenean Minotauro ezagutuko duzu.
Lorategian, biei begira zeuden guztiek atzera egin zuten berehala. Familiakoak zituen
eta ezagutzen zuten. Ezpata erabili aurretik, ordea, Teseo azkeneko aldiz saiatu zen eta hitz
hauek esan zizkion:
—Badakit nolakoa den Kretako haria, banekien sareak eta labirintoak egiteko erabiltzen
zutela, ez, ordea, familiak lotzeko. Zure erregearen errua ez da zurea baino handiagoa.
Seme-alaben zain dauden amak egongo dira, andregaiak gogoan dituzten senargaiak, ba-
karrik daudelako sufritzen duten anai-arrebak… Berekoikeriak itsututa, Asterionek ahan-
tzi egiten du sufritzen duen min berbera eragiten duela, eta Minotauro bihurtzen da. Auke-
ratzen uzten badiezu eta alde egiten badute, penaturik egongo zara. Baina ez baduzu
egiten, ohoratzen zaituen izena atzean utziko duzu. Beldurretan eta penetan Teseo eta As-
terion antzekoak dira, eta berdinak izan daitezke beren nahietan. Piztia egin zintuzten, bai-
na gizon egin zaitezke, Teseoren laguntza onartzen baduzu.
—Uharte batean bizi naiz eta badakit Poseidonek ehunka zenbatzen dituela itotakoak.
Biktimen eta biktimen laguntzaileen artean banatzen ditu. Teseok lagundu egin nahi ba-
dit, erakutsi beharko du bere promesa nire premiaren pisuari eusteko gai dela. Horretara-
ko, galdera honi erantzun beharko dio: “Aurrez aurre dudan gizonak Sisifo izena balu eta
jainkoek zigortuko balute muino baten goiko aldera harri erraldoi bat eramatera, baina han
ez balu izango aukerarik harriari eusteko eta, ondorioz, egunero-egunero egin beharko
balu lan hori, labirinto batean galdu eta irteerarik aurkitzen ez duelako kexatzen dena be-
zala kexatzen, eta Sisifo balitz aurrez aurre dudana, nola konponduko luke arazoa Teseo-
ren armak balitu?”.
Segundo batzuetan pentsatu eta Atenasko printzeak erantzun hau eman zion:
—Teseok haria eta ezpata erabiliko lituzke zigorra amaitzeko. Hasteko, mataza erabilita,
harritzarrari haria lotuko nioke, korapiloa egingo nioke eta tiraka eramango nuke gailurre-
raino iritsi arte. Behin gailurrean, gogor sartuko nuke ezpata lurrean eta, hartara, harritza-
rrari ez nioke utziko mugitzeko aukerarik. Beraz, zigorraren arabera beti itzuli behar izate-
ak inposatutako labirintotik atera eta etxera itzuliko nintzateke.
—Hau espero nuen: behin gailurrera iritsita, Teseok ez lukeela harritzarrarekin hitz egin-
go eta ezpata erabiliko lukeela jakitea. Behin hitzak esan direnean eta arazoak errealitate-
aren amildegitik behera erori eta inoiz gelditzen ez direnean, ekiteko unea heldu da. Erdi-
ra, nigana, iristeko “jakin egin behar da”, baina ateratzeko ekin egin behar da. Bi zutabe
Ariadnaren Haria
29
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 29
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:28 Página 30
Ariadnaren Haria
31
horietan oinarritzen da greziarron aurkikuntza handia: harmonia. Orekan dagoen mun-
duaren garrantzia.
Ordura arte aurrean izan zituenak isilik gelditu, makurtu eta beldurtu egin ziren, baina
inoiz ez zuen inork gainditu beldur hori hitzen ausardiarekin aurre egiten. Inork ez zuen
kontuan izan gorputz hartan, animalia baten indar ikaragarriaz gain, ulermenik eta giza-
kioi berariazkoa zaigun sentiberatasunik bazegoenik. Armen aurka garaiezin, baina ez hi-
tzen eta izaera sendoaren aurrean, Asterionen belaunak makurtu egin ziren egiaren au-
rrean, beste edozein gizonenak bezala. Mingarriki onartu zuen hamasei damak, hamabost
zaldunek eta horien seme-alabek alde egitea. Agurtu aurretik, kopetaren gainean koroa ja-
rri zion Teseok eta hau esan:
—Asterion, Kretako printzea, labirintoko erregea, Poseidonen begietakoa, Ariadnaren
anaia, Teseoren laguna.
Zutitu egin zen, eta honako hau erantzun zion Asterionek:
—Teseoren aintza Asterionena baino handiagoa izan dadila. Nire labirintoak nire ate iza-
ten jarrai dezala, inor ez dadila sartu hiltzeko eta erailtzeko nahirik gabe. Isiltasuna zabal
dadila istorio honetan, gaua labirintoan hedatzen den bezala. Inork ez dezala eragotzi pa-
reta hauen barnean printze izan nadila, eta ez, piztia. Mesedez.
Behin pasabide argitura itzulita, Teseok berarekin alde egitea erabaki zuten guztiei azal-
du zien zilarrezko hariari ateraino jarraitu behar ziotela. Kito. Eta halaxe egin zuten. Eguz-
kia berriz ere Kretako zeru gainean zegoen. Aldi bakar batez baizik ez zen gure heroia gel-
ditu. Noiz eta ordu batzuk lehenago ikusterik izan ez zuen ispilu misteriotsuaren aurretik
igarotzerakoan. Urrezko txapa txikian, hitz berberak– “Jakin egin behar da”– eta hitzen gai-
nean, isla bakar bat; alfabeto bat, alegia. Pozik eta alai, berriz ere bideari lotu zitzaion, eta
hainbat ordutako bidea izan zen.
Zilarrezko hariaren azken metroa berriro Teseoren eskuetan zegoen. Labirintoaren sa-
rrera gurutzatu baino lehen, atzean utzitakoa etorri zitzaion gogora, eta ulertu zuen hura ez
zuela ahaztu behar aurrera jotzerakoan. Kanpoan beste ustekabe bat izan zuen: Kretako
hiria ikustea espero zuen tokian, heroiari ongietorria emateko Kretako hiri dotoretua ikusi
beharrean, gazteak pertsona bakar bat ikusi zuen; pertsona horren izena gehiago maite
zuen heroi izenarena baino. Ariadnaren begi distiratsuek gaua argitzen zuten.
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:29 Página 31
Orain, Teseoren gorabehera harrigarriak eza-gutu dituzun honetan, hari bezala zuri ere gal-dera asko etorriko zaizkizu burura, ziur. Segu-ru gaude munduan gertatzen diren gauzaaskoren aurrean (egunero, telebistan eta Inter-neten ikusten dituzunak), halako dilema batsortzen zaizula eta ez dakizula oso ongi nolamoldatu edo jokatu; gure heroi txikiari gertatuzitzaion bezala. Ez al da egia Teseoren abentu-rak irakurri dituzun bitartean Minotauroren aur-pegia imajinatu duzula? Eta ziurrenera, bururaetorri zaizun irudia ez da, hain zuzen, aurpegiatsegin bat izan; beharbada, bidegabekeria ba-ten aurpegia izango da, edo are okerrago, ge-rretako biktima baten aurpegia edo berriz ereikusi nahiko ez zenukeen beste egoera latz ba-tzuen beste biktima baten aurpegia. Edo, be-harbada, Minotaurorekin identifikatu zara, pix-ka bat galduta sentitzen zarelako, pixka batzapuztua, eta zure labirinto partikularrean gil-tzapetua.
Bai, Minotaurok zuk imajinatu nahi dituzunaurpegi guztiak izan ditzake, baina hala ere,guk aurpegi bat ere jarri diogu, eta zuk horrenberri izatea nahiko genuke. Zer aurpegi den?Gure Minotauro bidegabekeriaren ikurra da,eta gure munduko herritar erdiak bidegabeke-ria horren mendean bizi dira. Gizon-emakumeguztien erdiak, izan ere, gehienez euro bat etaerdirekin bizi dira egunean, eta aldaketarenbeharra aldarrikatzen ari zaizkigu. Minotauro,era berean, munduan dagoen haustura izuga-
rri baten arrazoien eta zergatien ikurra da;haustura horren alde batean gehien daukate-nak dira, eta beste aldean aldiz, gutxien dau-katenak. Hobeki ulertzeko, erdi gizakia/erdizezena den basapizti hori prozesu baten ikurrada; desberdintasunezko eta bidegabekeriazkoegoera honetara ekarri gaituen prozesuarenikurra, alegia; eta egoera bidegabe hori gizar-tean, politikan eta ekonomian ageri da.
Den-dena elkar lotua dagoen mundu hone-tan, Bakea eta Elkartasuna Fundazioak hariakjarri nahi ditu zure eskura (Ariadnak Teseorieman zion huraxe bezalakoa), lehenago elka-rren artean bereizita zeuden gauzak josi ditza-zun. Zertarako? Munduan gertatzen denari bu-ruzko ikuspegi zabalagoa izateko eta, horrenbidez, nahasmenduaren labirintotik ateratzeko.Horra hor zergatik jarri dugun Teseo ispiluamorragarrien kontra; ispiluek Teseori enigmakagertzen zizkioten, eta Teseok ez zituen guztizulertzen.
Inolako zalantzarik ez dugunez zugan jakin-mina sortu dugula eta Teseorekin ados zaude-la “Jakin egin behar da” esaten duenean,erronka jotzen dizugu haritik tira egiten jarrai-tzera, eta hitz ematen dizugu ispilu, enigma etapertsonaia bakoitzaren atzean beste errealita-te harrigarri asko aurkituko dituzula, oraindikhorien berri ez dituzunak, egoera horietakoasko atseginak ez badira ere.
Dena dela… Ba al zara haritik tira egitenjarraitzeko bezain ausarta?
Ausarta bazara, tira egin hemendik:
www.fpsnavarra.org
Nafarroako Bakea eta Elkartasuna Fundazioa gobernuz kanpoko erakunde bat gara eta garapenerako lankidetzaren arloan dihardugu.
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:29 Página 32
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:29 Página 33
Cuento Minotauro EUS v7:Cuento 22/4/10 08:29 Página 34