![Page 1: BA AL · 2020. 5. 29. · Materialak: artaziak, aria, artilea edo alanbrea , papera edo kartulina EGIN ZURE ESKELETOA . Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022063014/5fcfb5765315617e92605ffd/html5/thumbnails/1.jpg)
![Page 2: BA AL · 2020. 5. 29. · Materialak: artaziak, aria, artilea edo alanbrea , papera edo kartulina EGIN ZURE ESKELETOA . Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022063014/5fcfb5765315617e92605ffd/html5/thumbnails/2.jpg)
BA AL ZENEKIEN…
Antropologia Fisikoak iraganeko eta gaur egungo pertsonen hezurrak aztertzen dituela?
Hezurrek pertsonei buruzko informazio asko gordetzen dute, adibidez, bere adina, sexua,
gaixotasunak, bizitzako baldintzak, elikadura, dagokion giza espeziea …
Beraz, antropologia fisikoa arkeologiarekin oso harreman estua duen zientzia da.
ANTROPOLOGIA FISIKOA
Biribildu Antropologia Fisikoak aztertzen dituen 3 aztarna.
![Page 3: BA AL · 2020. 5. 29. · Materialak: artaziak, aria, artilea edo alanbrea , papera edo kartulina EGIN ZURE ESKELETOA . Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022063014/5fcfb5765315617e92605ffd/html5/thumbnails/3.jpg)
Idatzi eskeletoaren parteak dagokien tokian. Eskatu
laguntza heldu bateri edo bilatu informazioa Interneten.
- Kranioa - Klabikula - Saihetsak
- Bizkar hezurra - Pelbisa
- Femurra - Errotula - Peronea
- Tibia - Sorbalda - Humeroa - Ukondoa - Erradio - Kubitua
- Eskuetako falangeak - Behatzetako falangeak
ANTROPOLOGIA FISIKOA
![Page 4: BA AL · 2020. 5. 29. · Materialak: artaziak, aria, artilea edo alanbrea , papera edo kartulina EGIN ZURE ESKELETOA . Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022063014/5fcfb5765315617e92605ffd/html5/thumbnails/4.jpg)
GIZONA EDO EMAKUMEA?
BA AL ZENEKIEN…
gizon eta emakumeen hezurrak desberdintasun txiki batzuk dituztela? Ezberdintasun hauek,
batez ere, eskeletoko bi partetan ematen dira, pelbisean eta kranioan. Hala ere, hauek
antzemateko aditu bat izan behar zara.
Gizona Emakumea
Gizona Emakumea
Ikusten duzunez, gorriz markaktuta,
gizon eta emakumeen pelbisak
ezberdintasunak dituzte.
Emakumeenak erditzea errazteko
diseinatuta daude.
Gizon eta emakumeen kranioak ere
ezberdintasun txikiak dituzte. Gizonen
kranioen parte batzuk emakumeenak
baino markatuago daude.
![Page 5: BA AL · 2020. 5. 29. · Materialak: artaziak, aria, artilea edo alanbrea , papera edo kartulina EGIN ZURE ESKELETOA . Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022063014/5fcfb5765315617e92605ffd/html5/thumbnails/5.jpg)
Sortu zure eskeleto
artikulatua. Inprimatu edo
kalkatu eskeletoaren parteak
eta ondoren hauek moztu.
Egin zulo bat markatuta dagoen
tokian eta lotu parte bakoitza
ari, artile edo alanbre zati
batekin.
Materialak: artaziak, aria,
artilea edo alanbrea , papera
edo kartulina
EGIN ZURE ESKELETOA
![Page 6: BA AL · 2020. 5. 29. · Materialak: artaziak, aria, artilea edo alanbrea , papera edo kartulina EGIN ZURE ESKELETOA . Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022063014/5fcfb5765315617e92605ffd/html5/thumbnails/6.jpg)
Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren tamaina kontuan izank eta kalkatu parte
bakoitza orri zuri batean. Azkenik, itsatsi eskeletoaren parteak kamiseta eta praka beltz batzuetan.
Materialak: orri zuriak, artaziak, zeloa.
EZKERREKO BESOA ETA HANKA
ESKUMAKO BESOA ETA HANKA
EGIN ZURE ESKELETOA
![Page 7: BA AL · 2020. 5. 29. · Materialak: artaziak, aria, artilea edo alanbrea , papera edo kartulina EGIN ZURE ESKELETOA . Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022063014/5fcfb5765315617e92605ffd/html5/thumbnails/7.jpg)
Egin eskeletoa pasta mota ezberdinekin. Kopiatu
eredua
Materialak: Mota ezberdinetako pasta, kola
zuria eta kartulina.
EGIN ZURE ESKELETOA
![Page 8: BA AL · 2020. 5. 29. · Materialak: artaziak, aria, artilea edo alanbrea , papera edo kartulina EGIN ZURE ESKELETOA . Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022063014/5fcfb5765315617e92605ffd/html5/thumbnails/8.jpg)
ZEIN DA UME HORREN ADINA?
BA AL ZENEKIEN…
umeen adina hortzengatik zehaztu ahal dela? Jakingo duzun bezala, denoi irteten zaizkigu
hortzak antzeko adin batekin eta ere berean, denoi erortzen zaizkigu esneko hortzak adin
zehatz batekin. Irudian adin
ezberdinetako haurrak
ikus ditzakezu.
Zuriz margotutako
hortzak, esneko
hortzak dira eta
arrosak, hortz
iraunkorrak. Ikusten
duzunez, 10 urte
betetzen
ditugunerako, ia ez
ditugu esneko hortzik.
9 hilabete 3 urte 6 urte 10 urte
![Page 9: BA AL · 2020. 5. 29. · Materialak: artaziak, aria, artilea edo alanbrea , papera edo kartulina EGIN ZURE ESKELETOA . Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022063014/5fcfb5765315617e92605ffd/html5/thumbnails/9.jpg)
Hemen adin ezberdinetako ume txikien ahoak dituzu. Hortzak zenbatuta daude, hauek irteten diren
ordenan. Inprimatu edo kalkatu irudiak.
Itsatsi kolarekin indaba zuri bat hortz bakoitzaren gainean, honela hortz hauek erliebean geldituko dira.
Materialak: papera, kola zuria eta indaba zuriak.
6-12 hilabete 13-19 hilabete
ZEIN DA UME HORREN ADINA?
![Page 10: BA AL · 2020. 5. 29. · Materialak: artaziak, aria, artilea edo alanbrea , papera edo kartulina EGIN ZURE ESKELETOA . Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022063014/5fcfb5765315617e92605ffd/html5/thumbnails/10.jpg)
BA AL ZENEKIEN…
Helduen adina kranioan islatzen dela? Kranioaren parteak suturengatik (argazkian ikus
ditzakezun marrak) banatzen dira, baina hauek adinarekin desagertzen doaz.
Hemen adin ezberdinetako hiru helduren kranioak ikus ditzakezu.
25-35 urte 50-60 urte > 75 urte
ZEIN DA HELDU HORREN ADINA?
Biribildu pertsona nagusienaren kranioa.
![Page 11: BA AL · 2020. 5. 29. · Materialak: artaziak, aria, artilea edo alanbrea , papera edo kartulina EGIN ZURE ESKELETOA . Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022063014/5fcfb5765315617e92605ffd/html5/thumbnails/11.jpg)
Egin kranio baten maskara.
Handitu irudia eta kalkatu.
Koloreztatu eta egin begien
zuloak.
Azkenik, jarri goma bat
aurpegian jartzeko.
Materialak: artaziak, papera
edo kartulina, margoak edo
errotuladreak.
GAREZUR MASKARA
![Page 12: BA AL · 2020. 5. 29. · Materialak: artaziak, aria, artilea edo alanbrea , papera edo kartulina EGIN ZURE ESKELETOA . Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022063014/5fcfb5765315617e92605ffd/html5/thumbnails/12.jpg)
GAIXORIK ZAUDE?
BA AL ZENEKIEN…
eskeletoan gaixotasun ezberdinak
nabaritu ahal direla? Infekzio batzuk,
endekapenezko gaixotasunak,
hausturak edo inflamazioak …
hezurretan aztarnak uzten dituzte.
Hemen, hezur osasuntsu eta gaixoen
arteko ezberdintasuna ikus dezakezu. Belauna
Bizkar hezurra eta pelbisa
Biribildu hezur gaixoak
![Page 13: BA AL · 2020. 5. 29. · Materialak: artaziak, aria, artilea edo alanbrea , papera edo kartulina EGIN ZURE ESKELETOA . Egin eskeleto mozorro bat. Handitu irudi hau zure gorputzaren](https://reader036.vdocuments.net/reader036/viewer/2022063014/5fcfb5765315617e92605ffd/html5/thumbnails/13.jpg)
Atera argazki bat sortu duzun materialari denok ikus dezagun.
Eskegi edo partekatu @arkeologimuseoa etiketatzen Twitter, Facebook edo Instagram –en.