PRENTSA DOSIERRA 2014ko urriak 15 – Euskalduna Jauregia
Urkixo Zumarkalea, 36-3.-Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbao Tef. 94 403 70 00 – e-mail: [email protected]
EUSKO JAURLARITZAK ALEMANIAKO ETA EUSKADIKO ADITUAK
BILDUKO DITU ETORKIZUNEKO INDUSTRIA AZTERTZEKO
- Industria-‐enpresak informazio-‐teknologia berrietara egokitzea sustatzen du
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak
- SPRIk antolatutako jardunaldiak alor horretako mundu mailako punta-‐puntako
aditu baten presentzia izango du, Adimen Artifiziala Ikertzeko Alemaniako Zentroko
(DFKI) zuzendariarena. Berarekin batera arituko dira EAEko puntako enpresetako
eta teknologia-‐zentroetako adituak.
- Arantza Tapia sailburuak datorren urriaren 15ean emango dio hasiera ‘Basque
Industry 4.0. Lantegi adimenduna’ jardunaldiari, Eusko Jaurlaritzaren industria-‐
estrategian kokatzen den ekimenari
- Jardunaldian teknologiaren ezarpen praktikoak ikusi ahal izango dira, hala nola 3D
inprimaketa, errealitate birtual areagotua, ikusmen artifiziala, robotika eta ‘cloud
computinga’
Bilbo, 2014ko urriaren 6a. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak,
SPRI enpresa-‐garapenerako bere agentziaren bidez, askorentzat Laugarren Industria Iraultza
denari, ‘lantegi adimendunari’, buruzko jardunaldia egingo du datorren urriaren 15ean Bilbon.
Iraultza hori Informazio eta Komunikazio Teknologia berriak (IKT) produkzio-‐prozesuetan
txertatzearen ondorioz sortu da. Jardunaldiko hizlarien artean, alor horretako mundu mailako
punta-‐puntako ikertzaile bat egongo da, zehazki, Adimen Artifiziala Ikertzeko Alemaniako
Zentroko (DFKI) zuzendaria. Berarekin batera arituko dira, gainera, EAEko puntako enpresetako eta teknologia-‐zentroetako adituak ere.
EAEko industria-‐enpresei elektronikaren, informazioaren eta komunikazioaren teknologia
berrietara egokitzen laguntzea da ‘Basque Industry 4.0. Lantegi adimenduna’ izenburupean
Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko den jardunaldiaren helburua, iraultza horren ondorioz,
mundu mailan industria-‐errealitate berria sortzen ari baita. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Industria
Planaren esparruan kokatzen da, Euskadiko Espezializazio Adimendunari eta Agenda Digitalari
erantzunez, eta betiere Basque Industry 4.0. eraikitzeko bidean.
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren
aurkezpenaren ondoren, Wolfgang Wahlster Adimen Artifiziala Ikertzeko Alemaniako Zentroko
Urkixo Zumarkalea, 36-3.-Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbao Tef. 94 403 70 00 – e-mail: [email protected]
(DFKI) zuzendariak hitz egingo du, ‘4.0. industria: Lantegi Adimendunetan oinarritutako Laugarren
Industria Iraultza' izeneko hitzaldia eskaintzeko. Wahlsterrek 1988az geroztik zuzentzen du DFKIa,
eta 600 zientzialaritik gora zuzentzen ditu. Azken mende laurdenean, eta bertan egindako
ikerketen ondorioz, teknologia-‐garapenak ustiatzen dituzten 68 enpresa sortu ahal izan dira.
Wahlster doktorea Alemaniako Zientzia Batasuneko kidea eta Nobel sariez arduratzen den
Suediako Zientzien Errege Akademiako kidea ere bada. Gainera, Alemaniako manufakturak digitalizatzeko estrategia ere bere ardurapean dago.
Gainerako hizlariak EAEko puntako enpresa eta teknologia-‐zentroetako adituak izango dira;
honako hauek, hain zuzen: EHUko Aitzol Lamikiz; David Sanchez Tecnaliako Industria eta Garraio
Dibisioaren zuzendariordea; Iñigo Barandiaran Vicomtech-‐IK4ko Industria eta Fabrikazio
Aurreratuko zuzendaria; Juan Jose Galdos Ibermáticako Enpresa Soluzioen zuzendaria; Joseba
Laka Tecnaliako ICP Dibisioaren zuzendaria; Jorge Posada Vicomtech-‐IK4ko zuzendariondokoa;
Antxon Lopez Danobateko berrikuntza-‐zuzendaria; Alfonso Ganzabal Sisteplant Innovative
Technologies-‐eko zuzendari kudeatzailea; Tomas Iriondo Gaia Klusterreko zuzendari nagusia;
Patricia Tames Invema-‐AFMko zuzendariondokoa; eta Loreto Susperregi IK4-‐Teknikerreko Robotikako koordinatzailea.
Goizeko hitzaldien ondoren, bertan aurkezturiko teknologia bakoitzaren ezarpen eta kasu
praktikoen aurkezpenetara joateko aukera izango dute partaideek arratsaldeko lantegietan.
‘Basque Industry 4.0.’ jardunaldiko adituek batik bat honako hau azpimarratuko dute: teknologia
horiek ez daudela soilik industria-‐enpresa aurreratuenen esku; guztiz bestela, negozio bakoitzaren
beharrizan berezietara egoki daitezkeela. Gainera, inbertsio bideragarriak direnez, eskaintzen
duten emaitza-‐hobekuntzari esker, oso bizkor amortizatzen dira.
Lantegi adimenduna lantegiaren bertsio informatizatua da. Bertan, prozesu guztiak elkarri lotuta
daude eta elkarri eragiten diote. Honako hauek izango dira industria-‐iraultza berri horren
erronkak: “software” egokia garatzea, datuen azterketa masiboa eta biltegiratzea egokitzea,
produkzio-‐prozesuetan eta produktuetan sentsoreak eta elektronika txertatzea, eta erabakiak
hartu ahal izateko informazio eguneratu guztia eskura izatea.
Horrenbestez, errealitate birtual areagotuak, ikusmen artifizialak, robotikak, fabrikazio gehigarriak
(3Dko inprimaketa barne), cloud computingak eta datuen tratamendu masiboak (Big Data)
enpresen epe laburreko lehiakortasuna areagotzen dute. Horiek, gainera, geroz eta zorrotzagoa
den merkatuan irauteko bermetzat ere ulertu behar dira, krisiak erakutsi baitu egoki kokatzeko ez
ezik, iraun ahal izateko ere, zer garrantzitsua den berrikuntza.
4.0. industria Alemaniarekin, eta industria-‐lidergoa ‘Vanguarden’
EAEko industriaren iraultza berri hori bultzatu eta sendotzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromiso
instituzionala bi alderditan gauzatzen da: barrura begira, Eusko Jaurlaritzak berak zuzentzen duen
Urkixo Zumarkalea, 36-3.-Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbao Tef. 94 403 70 00 – e-mail: [email protected]
Plan Estrategikoan eta, kanpora begira, industria adimendunaren europar estrategia zehazten
duten nazioarteko talde aitzindarietan EAEk duen presentzian. Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzako
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ordezkaritza bat, Arantza Tapia sailburua buru
zela, Alemaniako hainbat eragilerekin batera (clusterrekin, unibertsitateekin, teknologia-‐
institutuekin, enpresekin...) lan-‐saioetan parte hartzera gonbidatu zuten, herrialde horretako
joerak eta industria-‐politikako estrategiak zuzenean ezagutu ahal izateko.
Gainera, Alemaniako Gobernu Federalak, Ekoizpen Teknologien (fabrikazio-‐teknologien)
Fraunhofer Institutuaren bidez bultzatutako nazioarteko Benchmarking lanean parte hartzeko
gonbidapena jaso du Eusko Jaurlaritzak. Tapia sailburuaren esanetan, gonbidapen hori “aukera
paregabea da Euskadik fabrikazio aurreratuaren azken joerei buruzko lehen eskuko informazioa
eskuratzeko”.
2013az geroztik, Euskadik Europako 15 eskualdek osatutako ‘Vanguard’ taldean hartzen du parte;
eskualde horiek guztiek espezializazio adimendunaren bidez hazkundea bultzatzeko asmoa
partekatzen dute.
Informazio gehiago: http://www.spri.eus/basqueindustry_4_0/es/
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
2
AURKIBIDEA
JARDUNALDIAREN EGITARAUA
Goizez, teoria. HITZALDIAK 4
Arratsaldez, teoriatik praktikara. LANTEGIAK 5
ERAKUSKETA. Oin bat geroan duten enpresak 6
ZER DA LANTEGI ADIMENDUNA? 7
MUNDUA GOITIK BEHERA ALDATUKO DUTEN TEKNOLOGIAK 9
FABRIKAZIO GEHIGARRIA
ELKARLANEKO ROBOTIKA
SISTEMA ZIBERFISIKOAK
ERREALITATE AREAGOTUA
CLOUD COMPUTINGA
BIG DATA
PROTAGONISTAK BILBON 11
WOLFGANG WAHLSTER
AITZOL LAMIKIZ
DAVID SÁNCHEZ
IÑIGO BARANDIARAN
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
3
LORETO SUSPERREGI
JUAN JOSÉ GALDÓS
JOSEBA LAKA
TOMÁS IRIONDO
AGUSTÍN SÁENZ
JORGE POSADA
ANTXON LÓPEZ
ALFONSO GANZABAL
PATRICIA TOMÉS
PEDRO ÁLVAREZ
SALVADOR TRUJILLO
ALBERTO CONDE
EUSKO JAURLARITZAREN ESTRATEGIA 30
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
4
JARDUNALDIAREN EGITARAUA HITZALDIAK Euskalduna jauregiko A1 aretoan, 09:00etatik 14:00etara
08:00 Egiaztapenak 09:00 IREKIERA INSTITUZIONALA
Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua
09:30 KEYNOTEa
‘Industrie 4.0: The Fourth Industrial Revolution based on Smart Factories’
Wolfgang Wahlster irakaslea (Adimen Artifiziala Ikertzeko Alemaniako Zentroa, DFKI GmbH)
10:30 Kafe-‐etenaldia 11:00 AURKEZPENA: EIKT joerak 4.0 industriarako’
Fabrikazio gehigarria: Aitzol Lamikiz (EHU) Elkarlaneko robotika: David Sánchez (Tecnalia) Big Data: David Sánchez (Tecnalia) Errealitate areagotua: Iñigo Barandiaran (IK4 Research Alliance) Ikuspen artifiziala: Loreto Susperregi (IK4 Research Alliance) Cloud Computinga: Juan José Galdós (Ibermática) Sistema ziberfisikoak: Joseba Laka (Tecnalia)
12:30 MAHAI INGURUA: ‘4.0 industriaren erronkak eta aukerak Euskadirako’ Moderatzailea: Tomás Iriondo (GAIA)
Agustín Sáenz (Tecnalia) Jorge Posada (IK4 Research Alliance) Antxon López (Danobat) Alfonso Ganzabal (Sisteplant) Patricia Tamés (Invema-‐AFM)
14:00 Bazkaria
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
5
LANTEGIAK. Teoriatik praktikara 15:30 Lantegien 1. saila
1.1 LANTEGIA -‐ Fabrikazio gehigarria A1 aretoa Bideratzailea: Aitzol Lamikiz (EHU)
Pedro Álvarez (IK4 Research Alliance) Kasuak: Osteophoenix, Sicnova, TuMaker eta Mizar Additive
1.2 LANTEGIA -‐ Elkarlaneko robotika A4 aretoa Bideratzailea: David Sánchez (Tecnalia)
Loreto Susperregi (IK4 Research Alliance) 1.3 LANTEGIA -‐ Sistema ziberfisikoak A3 aretoa Bideratzailea: Joseba Laka (Tecnalia)
Salvador Trujillo (Ik4 Research Alliance) Kasuak: NexMachina, Fagor Arrasate eta Sisteplant Innovative Technologies
16:30 Lantegien 2. saila
2.1 LANTEGIA -‐ Bisualizazioa, errealitate areagotua eta ikuspen artifiziala A3 aretoa
Bideratzailea: Iñigo Barandiaran (IK4 Research Alliance) Kasuak: Innovae Augmented Reality eta Lantek
2.2 LANTEGIA -‐ Cloud Computinga A4 aretoa Bideratzailea: Juan José Galdos (Ibermática)
Kasua: Dimension Data 2.3 LANTEGIA -‐ Big Data A1 aretoa Bideratzailea: Alberto Conde (NEM, Nuevas Estrategias de Mantenimiento)
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
6
ERAKUSKETA. Oin bat geroan duten enpresak
Egitarau ofizialaz gain, erakusketa-‐eremu bat ere izango du jardunaldiak. Ekitaldian aurkeztutako teknologia batzuk zer eremutan erabiltzen dituzten erakutsiko dute Euskadiko punta-‐puntako zenbait enpresak, areto edo azoka txiki batean.
A1, A2 eta A3 aretoen aurrean, 09:00etatik 19:00etara, jardunaldian izena emandako industriaren sektoreko 730etik gora profesionalek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte dagoeneko batzuentzat lehiarako abantaila diren aplikazioetatik zein diren beraien negozioetan erabiltzeko modukoak.
Hauek dira BASQUE INDUSTRY 4.0ko erakusketariak:
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
7
INDUSTRIE 4.0. Zer da lantegi adimenduna?
Wolfgang Wahlster irakasleak bere hitzaldian azalduko duenez, ‘4.0 industria’ izena Angela Merkelen gobernuari zor diogu. Makina-‐erremintaren Hannoverreko azoka handiaren 2011ko emanaldian argitaratu zen lehen aldiz, eta, horren bidez, berriro ere Europar Batasunaren lokomotorea zergatik den erakusteko balio izan zuen estrategia bat izendatu zuen Alemaniak. Manufakturak lantegi digitalizatu eta are robotizatu ere bihurtzeko ahalegin guztiak egingo zituen herrialde germaniarrak. Lantegi adimendunaren sorrera zen hura.
Aldi berean, laugarren industria-‐iraultzatzat hartu dena ere iritsi zen. Aro berri horretan, elektronikaren, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (EIKTek) gure aurrean jartzen dituzten aukera guztien zati txiki-‐txiki bat sumatzen dugu oraindik ozta-‐ozta. Horien bidez, ekoizpen-‐prozesuak gero eta bizkorragoak, eraginkorragoak eta malguagoak izango dira, merkatuaren behar berrien aurrean.
Print tekla sakatze hutsarekin edozein pieza fisiko sortzea, fabrikazio gehigarriari edo 3D inprimatzeari esker; hainbat automatismo elkarri lotzea, euren artean eta langileekin elkarreragin dezaten, elkarlaneko robotikan oinarrituz; ibilgailuak edo ospitaleak digitalizatzea, gailu adimendunak edo sistema ziberfisikoak erabiliz; edozein elementuri hiru dimentsio eta are bizitza ere ematea, errealitate areagotuaren bidez; gure enpresaren informazio guztia libreki, berehala eta segurtasunez eskura izatea, hodeian biltegiratzeari esker; eta datu horiek guztiak erraz erabili ahal izatea, azterketa optimizatzeko, Big Data sistemetan oinarrituz; horiek dira, besteak beste, enpresa guztiek eskura dituzten errealitateak, berrindustrializazioaren sasoi berrian lehiakortasuna bermatzeko eman beharreko lehen urratsa.
Lokomotora alemaniarrak hiru urte daramatza produktu eta makina guztiak elkarri lotuz jardungo duen ekoizpen mota hori lortzeko ahaleginean, eta hasi da ikusten kontinenteko lurralderik aurreratuenak nola hasi zaizkion bagoiak
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
8
estrategia horri lotzen. Erabakita dute, ez merkatuaren erritmoa ez galtzea bakarrik, baita Europar Batasunaren helburua betetzea ere. EBko barne-‐produktu gordinaren % 20 elikatuko duen industria-‐ehuna sendotzea da xedea —gaur egun % 16an dago kopurua—.
Bide hori ez galtzea da, orain, kontua; eta gure erakunde eta enpresek ekin diote, jada, erronka horri. Horrela, bada, egungo nahiz etorkizuneko lehiakortasunarekin kezkatuta dauden lurralde horien artean dago Euskadi. BASQUE INDUSTRY 4.0 jardunaldiak garbi erakusten du gure industriak sentikortuta daudela teknologia berri horiekin; hitzordu honetan partaide diren sektoreko 730etik gora profesionalek erakusten dute, Euskadin jakin badakigula industriarik gabe ez dagoela lanik, industriarik gabe ez dagoela etorkizunik.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
9
MUNDUA GOITIK BEHERA ALDATUKO DUTEN TEKNOLOGIAK
FABRIKAZIO GEHIGARRIA Normalean hauts moduan datorren material baten geruza fin-‐finak gainjarriz, gorputz solido bat fabrikatzea, nahi dugun irudia eta itxura eman arte. Industriaren munduan erabilera ugari ditu, eta fabrikazio-‐prozesu eta -‐sistemetan erabateko iraultza ekarri du.
ELKARLANEKO ROBOTIKA
Robot industrialak ez dira egongo lan-‐ingurune itxi eta isolatuetan. Aitzitik, langileengandik hurbil egongo dira, beraien eremua partekatzen eta elkarrekin lankidetzan. Robot arin eta erabilgarrien belaunaldi berriak osatuko du lantegi adimenduna izenekoa.
SISTEMA ZIBERFISIKOAK
Informatikaren eta komunikazioaren alorretako teknologiak era guztietako gailuetara egokitzen dira, adimena emateko eta eraginkorragoak izateko. Gure garraio-‐sistemetan, ibilgailuetan, lantegietan, industria-‐prozesuetan, ospitaleetan, bulegoetan, etxeetan, hirietan eta gailu pertsonaletan daude, elkarri lotutako elementuen belaunaldi berria osatuz.
ERREALITATE AREAGOTUA
Edozein elementu edo objekturi buruzko informazio fisikoari denbora errealean informazio birtuala gehituz, elementu edo objektu horri buruz dugun pertzepzioa areagotuko duen efektu mistoa lortzen da.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
10
CLOUD COMPUTINGA
Hodeia baliabide konputazionalak (hala nola, zerbitzariak, biltegiak eta aplikazioak) partekatzeko plataforma da. Behar ditugun heinean erabili ahal izango ditugu, Interneterako sarbidea duen edozein gailu mugikor edo finkoren bidez. Industriak edozein esparru eta prozesutan du azpiegitura hori erabiltzeko aukera.
BIG DATA
Deskribapen-‐, iragarpen-‐ eta optimizazio-‐ereduen bidez datu kantitate handia era adimentsuan aztertu, kudeatu eta erabiltzean datza, eta erabaki hobe eta eraginkorragoak hartzen laguntzea du xede. Datu industrialak modu adimentsuan ustiatzea da eskura ditugun baliabide guztiak kudeatzeko biderik onena.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
11
PROTAGONISTAK BILBON
WOLFGANG WAHLSTER ADIMEN ARTIFIZIALA IKERTZEKO ALEMANIAKO ZENTROko (DFKIko) zuzendaria
Wolfgang Wahlster irakaslea (Saarbrücken, 1953) informatikako katedraduna da Sarreko unibertsitatean. 1998az geroztik, Adimen Artifiziala Ikertzeko Alemaniako Zentroko —DFKI, GmbH— zuzendaria da. Arlo horretako munduko zentrorik handiena da, 600 zientzialaritik gora ari baitira bertan. Alemaniako Gobernu Federalaren Batasun Zientifikoko kide gisa, Wahlster irakaslea Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKTen) Berrikuntza ataleko arduraduna izan da, goi-‐teknologiaren estrategiaren esparruan. Besteak beste, Industria 4.0 etorkizuneko proiektua abian jartzeaz arduratu da. Era berean, Alemaniako Errepublika Federalaren Merituaren Ordenaren Gurutzea ere jaso du. Alemaniako informatikarien artean, Wahlster irakaslea da urtero fisikako, kimikako eta ekonomiako Nobel saridunak aukeratzen dituen Suediako Zientzien Errege Akademiako kide bakarra. Alemaniako Leopoldina Akademia Nazionaleko kidea ere bada. Adimen artifizialaren inguruan egin duen lana aitzindaritzat jo dute Ordenagailuaren Museoak, ‘Computerwoche’ Alemaniako aldizkariaren Ospearen Azokak eta Alemaniako Museoak. Halaber, Alemaniako Informatika Sozietateko (GIko), Adimen Artifizialaren Europar Konferentziako (ECAIko) eta Adimen Artifiziala Aurrerarazteko Elkarteko (AAAIko) ikertzailea ere bada. Alemaniako Gobernu Federaleko aholkulari eta kontseilaria ere izatez gain, Estatu Batuetako, Kanadako, Japoniako, Italiako eta Suitzako puntako ikerketa-‐zentroetan ere jarduten du zeregin horretan.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
12
‘4.0 industria. Lantegi adimendunetan oinarritutako laugarren industria-‐iraultza’ hitzaldia emango du, 09:30ean, A1 aretoan. Gauzen Internet iritsi da ekoizpen-‐prozesuetara. Makinen arteko komunikazioari esker, industriek aukera izango dute ekoizpen laburrak (produktu pertsonalizatuen eskaripeko ekoizpenak, kasu) eta luzeak, tradizionalak (automobilgintzarenak adibidez), modu errentagarrian txandakatzeko. 4.0 industria estrategia alemaniarraren bidez, informazioaren teknologiak industrian aplikatu dira lehenengoz, eta iraultza ekarri dute manufakturaren sektorean. Industriari laguntzeko sistemen belaunaldi berri horrek, errealitate areagotua, makinen arteko eragina eta komunikabide sozial digitalen bidezko lankidetza erabiliz, arindu egingo du ekoizpena. Gainera, sistema ziberfisikoekin —CPS, Cyber-‐physical systems—, baliabideen produktibitatea eta efizientzia hobetu egingo dira eta lana antolatzeko eredu malguagoak erabili ahal izango dira. Estrategia hori bere egiten duten enpresek abantaila handia izango dute langilerik onenak lortzerakoan, lanaren eta bizitza pertsonalaren artean oreka hobea eskaintzeko moduan baitaude. Sistema ziberfisikoek eta gauzen Internetek goitik beherako aldaketa ekarriko dute ekoizpenaren arkitekturan: pieza lantegi adimendun oso instrumentalizatuan zehar mugituko da, memorian biltegiratuta dituen ezaugarrien arabera komeni zaizkion ekoizpen-‐zerbitzuen bila. Produkzio-‐antolamendu zentralizatuaren eta fabrikazio-‐sistema klasikoen aldean, ekoizpen deszentralizatua ekarriko du sistema horrek. Bertan, produktua, memoria duenez, informazio-‐gordailu izateaz gain, behatzaile, negoziatzaile eta eragile ere bada, ekoizpen prozesuan.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
13
AITZOL LAMIKIZ Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpo Harremanetarako zuzendaria eta BILBOKO INGENIARITZA GOI ESKOLA TEKNIKOko (UPV-‐EHU) Ingeniaritza Mekanikoaren Departamentuko irakaslea da.
Industria-‐ingeniaria da, Mekanikako espezialitatean, UPV-‐EHUko Bilboko IGETean, eta, gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoaren Departamentuko irakaslea da. 2003ko ekainean doktoretza-‐tesi hau defendatu zuen: ‘Un modelo para la estimación de fuerzas de corte en el fresado de superficies complejas’ (“Azal konplexuen fresaketan ebakitze-‐indarrak estimatzeko eredua”). Azal konplexuen fresaketari eta bost ardatzeko mekanizazioari buruzko ikerketa-‐proiektuen arduraduna izan da. 2006an, industria-‐laserraren alorreko ikerketa-‐lerro bat zuzentzen hasi zen, eta ikerketa horretako proiektuak tratamendu eta fabrikazio gehigarriko aplikazioetara bideratu zuen. Horien artean, azpimarratzekoak dira aeronautikako eta automobilgintzako osagarrietara aplikatutako osagai mekanikoen fabrikazio gehigarriko proiektuak. Lan horien emaitza diren nazioarteko sailkatutako 60 argitalpen egin ditu, baita nazioko eta nazioarteko 70etik gora argitalpen ere.
Fabrikazio gehigarriari buruzko hitzaldia emango du, “EIKT joerak 4.0 Industriarako” saioan, 11:00etatik aurrera, A1 ARETOAN. Fabrikazio gehigarriak interesik handiena sorrarazten duen teknologietako bat da gaur egun; izan ere, pieza bat ordenagailuko diseinuan oinarrituta zuzenean lortzeko aukera ematen du, tresnarik eta osagarririk erabiltzeko beharrik gabe. Gainera, oso pieza konplexuak izan daitezke, sistema konbentzionalen bidez fabrikatu ezin diren geometriak dituztenak, eta pieza pertsonalizatuak ere egin daitezke. 15:30ean dagokion lantegia emango du (1.1), Pedro Álvarezekin batera, A1 aretoan. Osteophoenix, Sicnova, TuMaker eta Mizar Additive enpresek alor horretan egindako esperientziak eta aurrerapen teknologikoak aurkeztuko dira, industria-‐aplikazioak barne, baita prozesu horien erabilerak dakartzan abantailak eta arazoak ere.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
14
DAVID SÁNCHEZ TECNALIAko Industria eta Garraio Dibisioko zuzendariordea. Informatika-‐ingeniaria da Deustuko Unibertsitatean
(ESIDE) baita Executive MBA ere ESEUNE Business Schol-‐en. Bi master ere baditu: bata Sare eta Sistema Aurreratuen Gestioan eta bestea Teknologia Sozialean. Industria-‐berrikuntzaren alorrean egin du bere lanbide-‐karrera, batez ere euskal industriari eta nazioarteko enpresa handiei lotuta, hainbat sektoretarako (aeronautika, trenbidea, makina-‐erreminta eta ekipamendu-‐ondasunak, besteak beste) manufaktura aurreratuaren eremuan. Berrikuntzaren gestioa, negozio teknologikoak eta teknologiaren balorizazioa xede dituzten erantzukizun handiko postuak bete ditu. Izaera estrategikoa duten hemengo eta Europako hainbat industria-‐proiektu zuzendu ditu, eta oinarri teknologikoa duten enpresen sorreran esperientzia du. Hala, Auraliaren sortzaileetako bat da.
Lankidetzako robotikari eta Big datari buruzko hitzaldia emango ditu, “EIKT joerak 4.0 Industriarako” saioan, 11:00etatik aurrera, A1 aretoan. Eta, 15:30ean, lankidetzako robotikari (1.2) buruzko lantegia emango du, Loreto Susperregirekin batera, A4 aretoan.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
15
IÑIGO BARANDIARAN VICOMTECH-‐IK4 teknologia-‐zentroko Industria eta Fabrikazio Aurreratuaren Areako arduraduna da.
Informatika-‐ingeniaria da Donostiako Unibertsitatean. Horrez gain, Informatikako doktorea da unibertsitate berean. Hainbat artikulu argitaratu ditu, bai aldizkari espezializatuetan bai nazioarteko kongresuetan, ordenagailu bidezko ikusmen-‐teknikak eta adimen artifiziala erabiliz egindako irudiaren analisiari buruz. Ikertzaile jardun du Donostiako Informatika Unibertsitateko adimen artifizialeko eta konputazio-‐zientzien taldean. 2003az geroztik, Vicomtech-‐IK4 teknologia-‐zentroko ikertzailea da. Bertan, I+Gko proiektu ugari zuzendu ditu eta horietan parte hartu du, banakakoak zein taldekakoak, naziokoak zein nazioartekoak, eta hainbat sektoretan, esaterako biomedikuntzan eta industrian.
Bistaratze eta errealitate areagotuari buruzko hitzaldia emango du, “EIKT joerak 4.0 Industriarako” saioan, 11:00etatik aurrera, A1 ARETOAN. Gaur egun, munduko ekonomia aurreratuenetan industria-‐fabrikazioaren gaitasun nagusiak indartu eta suspertzeko joera argia dago. Horretarako, informazio-‐ eta komunikazio-‐teknologietako (IKT) azken aurrerapenak sakonki txertatzen ari dira prozesuetan. Norabide horretan aurrera egitea ahalbidetuko duten IKTetako batzuk "vision computing” edo konputazio bisualarekin lotutakoak dira. Horren barruan hainbat teknologia sartzen dira, hala nola ikusmen artifiziala, bisualizazio analitikoa, errealitate birtuala edo errealitate areagotua, besteak beste. Horien guztien arteko lotura informazioaren analisi, prozesamendu, interakzio edo sintesi bisuala da. Hitzaldi honetan agerian jarriko da nola funtzionatzen duten teknologia horiek, beste batzuekin batera, “Industry 4.0” edo “Industrial Internet” paradigma lortzeko mekanismo katalizatzaile gisa. Eta 16:30ean dagokion lantegia (2.1) emango du, A3 aretoan.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
16
LORETO SUSPERREGI IK4 TEKNIKER teknologia-‐zentroko Robotika Espezializazioko koordinatzailea
Informatikako doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta industria-‐ingeniaria Nafarroako Unibertsitatean. 15 urteko baino gehiagoko esperientzia du ikerkuntza-‐alorrean. Gaur egun, IK4-‐tekniker teknologia-‐zentroko Robotika Espezializazioko koordinatzailea da. Haren ikerkuntza-‐jardueren gai nagusia ikasketa automatikoko tekniken bidezko zentzumen-‐informazioaren fusioa da.
Ikusmen artifizialari buruzko hitzaldia emango du “EIKT joerak 4.0 industriarako” saioan, 11:00etatik aurrera, A1 ARETOAN. Gizakiek bezala ikusi eta hautematen duten sistemak sortzea da ikusmen artifizialaren edo ordenagailu bidezko ikusmenaren erronka eta laugarren industria-‐iraultza deitutakoari eginiko ekarpen nagusia.
4.0 industriaren ikuspegiak kontsumitzailea, produktuen pertsonalizazioa, telepresentzia eta makina adimendunak ditu xede. “Lantegi adimendunaren” kontzeptua ukigarri bihurtzeko, oso produkzio efizientea, malgua eta pertsonalizagarria eskainiz, ikusmen-‐teknologia aurreratuak garatu behar dira, ingurunea hautemateko, objektuak, pertsonak eta egoera baten testuingurua automatikoki ezagutzeko eta gaur egun industrian dauden sistemekin batera aritzeko gai izango direnak.
Ordenagailu bidezko ikusmena erruz erabili da industria-‐munduan. Hala ere, 4.0 industriako kontzeptuen inplementazioak eskatzen dituen baldintzak betetzeko egungo ezagutzaren muga gainditzen duten aurrerapenak behar dira. Etorkizuneko industriaren balio-‐kate osoan portaera adimentsu eta kognitiboa diseinatu eta inplementatzeko behar diren funtsezko teknologiak sortzea da helburua.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
17
Aurrerapen horiek dagoeneko aurreikusten dira ikerkuntza-‐alor batzuetan, hala nola honako hauetan: 2D ikusmenetik 3D ikusmenerako garapena, puntu-‐hodeien prozesamendua, errealitate areagotua, zentzumen-‐informazioaren fusioa, denbora errealeko prozesamendua, datu birtualen analisia (big data), ikaskuntza automatikoa eta abar.
Ordenagailu bidezko ikusmenaren aurrerapen horiek aplikazio askotan erabil daitezke etorkizuneko industriaren kontzeptuan: baliabideen gestio optimoa, egoeraren araberako produktu eta osagaiak, pertsonaren eta makinaren arteko interakzio-‐modu berriak, produktuaren bizitza-‐ziklo osoan zeharreko jarraipena, segurtasuna, mantentzea eta abar.
Eta 15:30ean lankidetza robotikari (1.2) buruzko lantegia emango du, David Sánchezekin batera, A4 aretoan.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
18
JUAN JOSÉ GALDÓS IBERMÁTICA INDUSTRIALeko MES Unitatearen arduraduna
Teknikerren ekin zion jarduerari, 1988an, CAS/DAM teknikari gisa. Hurrengo urtean Fatroniken jardun zuen, zeregin komertzialetan. 1992an, Goitek enpresa sortu zuen, eta DAC/CAMen arduradun komertziala izan zen. 1994az geroztik Goitekeko plantako datuak kapturatzeko unitateko zuzendaria izan da, eta 2004az geroztik Goitekeko kudeatzailea. 2006an, Goitek Ibermáticari saldu zitzaion. Azken 20 urteetan harreman zuzenak izan ditu MESen (Manufacturating Execution System) munduarekin, Olanet produktua sortzeari lotutako alderdi teknikoetan, merkaturatzeko eta marketineko zereginetan eta unitatearen zuzendaritzan.
Clouding Computing-‐ari buruzko hitzaldia emango du “EIKT joerak 4.0 industriarako” saioan, 11:00etatik aurrera, A1 ARETOAN. Cloud sistemak funtsezkoak izango dira 4.0 Industria azkar finkatzeko. CPPS (Cyber Physical Production Systems) sistema guztiek informazio ugari partekatuko dute smart factories edo lantegi adimendunetan, prozesu eta inguruneen informazio hori sortu eta erabiltzeko gai izango den CPPS ekosistema bat sortzeko. Hori lortzeko, Cloud sistemek gaitasuna, kalitatea eta datuekiko segurtasuna eskainiko dituzte. Eta 16:30ean dagokion lantegia (2.2) emango du, A4 aretoan.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
19
JOSEBA LAKA TECNALIAko ICT-‐ European Software Institute Dibisioko zuzendaria
Tecnalian sistema ziberfisikoetan aplikatutako ikerkuntza-‐lerroak garatzen dituen diziplina anitzeko talde profesionaleko kidea da. 11 urtez jardun du enpresa pribatuan, nazioarteko jarduera bizia garatuz eta telekomunikazio-‐sektorearen muinean sartuta. Denboraldi horretan, bere lanbide-‐karreraren zatirik handiena Airtel-‐Vodafonen egin du, eta Global IT erakundeko partaide ere izan da. Horrek nazioarteko proiektu eta ekimenak bultzatzen ditu Erresuma Batuan, Italian, Alemanian, Suedian, Egipton, Japonian eta abar. 2006an, Tecnalian sartu zen, eta ordudanik sistema txertatuen eta ingurune adimendunen ingeniaritzan aplikatutako ikerkuntza-‐lerroei lotutako ekipamenduak eta proiektuak garatzen ditu. 2011n, Tecnalian garatutako IKT teknologiak transferitu eta merkaturatzeko jarduerak hartu zituen bere ardurapean, eta 2014an, ICT-‐European Software Instituteko zuzendaritza eskuratu zuen. Informatikan eta MBAn lizentziatua da EOIn, eta prestakuntza osagarria du berrikuntzaren gestioan eta ekipamenduen teknologian eta garapenean.
Sistema ziberfisikoei buruzko hitzaldia emango du “EIKT joerak 4.0 industriarako” saioan, 11:00etatik aurrera, A1 aretoan. Nonahikoa, definizioz, leku guztietan aldi berean dagoena da. Nonahiko konputazioa, leku askotan eta hainbat gailuren bidez zerbitzuak emateko edo eragiketak automatizatzeko sistemak eskaintzen dituena, errealitate bihurtzen ari da. Mundu fisikoaren eta mundu birtual edo ziberespazioaren arteko bateratzeak sistema ziberfisiko (CPS) deritzenak sorrarazi ditu. Lehenengo aldiz, posible da baliabideak, informazioak, objektuak eta pertsonak sarean jartzea, Internet of Things delakoa eta Zerbitzuen Internet (Internet of Everything) sortzeko. Fenomeno horren eraginak sektore guztietan antzeman daitezke, eta industria-‐sektorean ere antzematen hasi dira, laugarren industria-‐iraultza deiturikoaren bidez. CPSei esker, konputazioa eta prozesu fisikoak bateratu ahal dira. Horrek hainbat aukera eskaintzen ditu sektore askotan; izan ere, definizioz, integratzaile,
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
20
informazio-‐ekoizle edo jardule gisa erabil daitezke CPSak. Horrek ateak irekiko ditu produktu adimendunak ekoizteko, modu adimentsuan fabrikatuak, eta horiek eskaintzen dituzten zerbitzuen eta sortutako datuen analisiaren bidez, baliabideak aurreztea, produktu berriak identifikatzea eta dauden produktuen aldaketa pertsonalizatuak ahalbidetuko dituzte. Eta 15:30ean dagokion lantegia (1.3) emango du, Salvador Trujillorekin batera, A3 ARETOAN.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
21
TOMÁS IRIONDO GAIA – EIKT Klusterreko zuzendari nagusia
Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkarteko (Gaia) zuzendari nagusia da 2003ko apirilaz geroztik. Tomás Iriondo Informatikan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Prestakuntza osatzeko enpresen marketineko eta zuzendaritzako masterra eta kalitatearen gestio-‐ikastaro aurreratua egin zuen, doktoretza-‐tesiaren aurretik. 1989. urtean ekin zion jarduerari, Roland Bergek Bilbon duen ordezkaritzako junior kontsultore gisa. 1991n, AIEPVko –egungo Gaia– teknologia-‐sustapenerako eta gestio-‐sistemetarako programaren arduradun izendatu zuten. 1996an, elkarteko ikerketa-‐ eta kalitate-‐zuzendari tekniko izendatu zuten, eta geroago klusterreko zuzendari nagusi.
4.0 Industriaren erronkak eta aukerak Euskadirako mahai-‐inguruko moderatzailea izango da 12:30etik aurrera, A1 ARETOAN.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
22
AGUSTÍN SÁENZ TECNALIAko Industria eta Garraio Dibisioko zuzendaria
Industria-‐ingeniaria da Donostiako Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskolan (Nafarroako Unibertsitatea). Enpresa Lehiakortasuneko eta Lurralde Garapeneko Masterra egin zuen Harvardeko Unibertsitateko Institute for Strategy and Competitiveness-‐en, Executive MBA Deustuko Unibertsitatean eta “Innovation through Design Thinkin” espezializazioa SADE Business School-‐en. Fatronik teknologia-‐zentroan erantzukizun handiko postuak bete ditu, azkena zuzendariondoko gisa, eta TECNALIAn Negozio Garapeneko zuzendaria izan da. Gaur egun, enpresa bereko Industria eta Garraio Dibisioko zuzendaria da. Horrez gain, Roboconcept, Auralia eta Innopia konpainietako aholkularitza-‐eta administrazio-‐kontseiluetako kidea da. Haren ardurapean daude Dibisioko negozio-‐unitateak –Makineria berezia, Automobilgintza, Aeronautika eta espazioa, Fabrikazio aurreratua eta Instrumentazioa/Smart Systems–, baita Dibisioaren egoitzak ere. Hainbat argitalpen eta patenteren egilea da, batez ere automatizazioaren eta robotikaren alorretan. Strategic Manufacturing Awards saria lortu zuen 2008an, Innovation kategoriaren barruan.
4.0 Industriaren erronkak eta aukerak euskadirako mahai-‐inguruan parte hartuko du, 12:30etik aurrera, A1 ARETOAN.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
23
JORGE POSADA VICOMTECH-‐IK4 teknologia-‐zentroko zuzendariondokoa eta GraphisMedia.net nazioarteko sareko lehendakaria da.
Ingeniaritzako doktorea da Technische Universität Darmstadt-‐en (Alemania), eta Executive MBA IE Business School-‐en. Ikerkuntza aplikatuaren alorretan garatu du bere lanbide-‐jarduera. Hasieran ikertzailea izan da hainbat urtez Alemaniako Fraunhofer institutuan, eta 2001az geroztik, Vicomtech-‐IK4 teknologia-‐zentroko zuzendari zientifiko-‐teknologikoa eta zuzendariondokoa da. IK4-‐ren ordezkari gonbidatua da ACATECHeko (Alemaniako Zientzia eta Ingeniaritza Akademia) 4.0 Industriarako IKT Sare Telematikoen eta Produkzioaren Azpibatzordean. IK4 Aliantzako Zientzia eta Teknologia Batzordeko eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia Batzorde Aholkulariko kidea da. Jorge Posadak 70 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu eta General Chair izan da Knowledge Engineering Systems (KES 2012) eta ACM Web3D (2012 eta 2013) hitzaldietan.
4.0 Industriaren erronkak eta aukerak Euskadirako mahai-‐inguruan parte hartuko du, 12:30etik aurrera, A1 ARETOAN.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
24
ANTXON LÓPEZ USOZ DANOBAT GROUPeko Berrikuntzako zuzendaria Ingeniaria da Nafarroako Unibertsitatean eta MBA Deustuko Unibertsitatean.
Gaur egun, DANOBAT GROUPeko Berrikuntzako zuzendaria eta Zuzendaritza Kontseiluko kidea da, bere lanbide-‐karreraren zati handi bat konpainia horretan egin baitu. Lehenago, Danobat Railway Systemes-‐eko eta IK4-‐Ideko teknologia-‐zentroko zuzendari kudeatzailea izan zen.
Eroski Taldeko aholkularia izan da 8 urtez.
Gaur egun, AFM Advanced Manufacturing Technologies-‐eko lehendakaria da, bederatzi urtez kontseilari eta azken bi urteetan lehendakariordea izan ondoren. Horrez gain, Europako makina-‐erreminta ekoizleen elkarteko (CECIMO) kontseilukidea da. 4.0 Industriaren erronkak eta aukerak Euskadirako mahai-‐inguruan parte hartuko du, 12:30etik aurrera, A1 ARETOAN.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
25
ALFONSO GANZABAL SISTEPLANT INNOVATIVE TECHNOLOGIESeko managing-‐zuzendaria
Zientzia Fisikoetan, Automatika espezialitatean lizentziaduna, prestakuntza osatzeko graduondoko masterrak egin zituen Robotika eta Automozioan (MSC) eta enpresa-‐administrazioan (MBA). Robotiker teknologia-‐zentroko ikertzailea gisa ekin zion ibilbide profesionalari, eta ondoren Sisteplantera joan zen. Hain zuzen, bertan eman du bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena. Sozietate horretan proiektu-‐zuzendari izan zen lehenengo, parte-‐hartze zuzenarekin berrikuntza handiko proiektuak ezartzeko lanetan, eta negozio-‐zuzendaritzako eginkizunetara lerratu zen geroago. Fabrikatze-‐, kudeatze-‐ eta erabakitze-‐prozesuetan teknologia ezarriz, industria-‐antolamenduetako eragiketetan bikaintasuna lortzen lagunduko duten ereduak eskaintzea izan da, batez ere, bere zeregin profesional nagusia. Berrikuntzarekin guztiz konprometituta dago eta karrera osoa produktu berrien garapenari lotuta eman du. Gaur egun ere, bera arduratzen da enpresaren I+D-‐b estrategia zuzentzeaz.
‘4.0 industriaren erronkak eta aukerak Euskadirako” mahai-‐inguruan parte hartuko du, 12:30etik aurrera, A1 aretoan.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
26
PATRICIA TAMÉS AFM-‐ADVANCED MANUFACTURING TECNOLOGIESeko eta INVEMA Fundazioko zuzendari orokorraren ondokoa
Industria-‐ingeniaria Nafarroako Unibertsitatean eta Glasgowko Unibertsitatean. Ibilbide profesional osoa makina-‐erremintaren eta fabrikazio-‐teknologien sektoreari lotuta eman du, batez ere enpresen ikuspuntutik teknikoenak diren alderdietan. Hainbat alorretan eskaintzen du balioa: I+G+b proiektuak dinamizatzen eta kudeatzen; makina-‐erremintaren sektorearen ezagutzan, dela merkatu-‐erronkei lotuta, dela teknologia-‐garapenari lotuta, dela enpresa-‐kudeaketari lotuta, dela araudia eta legeria betetzeari lotuta; bai eta sektorearen plan estrategikoa prestatzen eta abian jarri beharreko jarduketak zehazten ere.
‘4.0 industriaren erronkak eta aukerak Euskadirako” mahai-‐inguruan parte hartuko du, 12:30etik aurrera, A1 aretoan.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
27
PEDRO ÁLVAREZ
IK4 LORTEKeko Prozesuen Areako arduraduna
Materialen Zientzietan doktorea da Nafarroako Unibertsitatean. Estanpaziorako altzarien metalurgiaren alorrean egin zuen doktorego-‐tesia, Europako proiektu baten esparruan. 2007. urtean IK4-‐Lortek teknologia-‐zentroan hasi zen lanean, eta bertan aritu da teknologia aurreratuen ikerketan, hala nola, marruskadura-‐agitazioan; laser bidezko soldaduran, mihiztadura disimilarretan, birkargatze prozesuetan eta laser bidezko fabrikazio gehigarrian. 2013az geroztik, Prozesuen Departamendua zuzentzen du eta osagai metalikoen fabrikazio gehigarriari lotutako jarduerez arduratzen da.
15:30ean, fabrikazio gehigarriari (1.1.) buruzko lantegia emango du, Aitzol Lamikizekin batera, A1 aretoan.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
28
SALVADOR TRUJILLO
IK4 IKERLANeko softwarea ekoizteko teknologien alorreko arduraduna
Softwarea ekoiztea eskatzen duten industria-‐proiektuak zuzentzen ditu, eta gai horri buruzko argitalpenez ere arduratzen da. Gaur egun MultiPARTES FP7 europar proiektua koordinatzen du eta, gainera, MONDO, CREMA, C2NET eta DREAMS proiektuetan ere parte hartzen du. Adituek ebaluatutako hainbat argitalpen idatzi ditu eta software-‐ingeniaritzari buruzko hitzaldiak eman ditu nonahi, hala nola ICSEn, SPLCn, ECMFAn, etab. Feature Oriented Model Driven Product Lines lanaren bidez eskuratu zuen PhD doktoregoa 2007an, eta ikerketa-‐bisitak egin dizkio Batory doktoreari Austingo Texasko Unibertsitatean eta Fraunhofer IESEn. Horretaz gain, MBA Executive tituluduna da ESEUNE Business Schoolen, eta PMP ziurtagiria ere badu. Software-‐produkzioko alorreko arduradun gisa, 4.0 fabrikazio aurreratuko ekipamendu-‐ondasunetan ezarritako software-‐ingeniaritzako paradigma aurreratuak, ‘mixed-‐criticality’ sistemak, sistema txertatuak (embedded system) eta asmo orokorretarako software sistemak erabiltzen dituen ikerketa-‐taldea zuzentzen du.
Sistema ziberfisikoei (1.3.) buruzko lantegia emango du, Joseba Lakarekin batera, 15:30ean, A3 aretoan.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
29
ALBERTO CONDE
NEM SOLUTIONS, Mantentze Teknologia Berriak enpresako kontseilari ordezkaria
2008an NEM Solutions sortu zuen. Enpresa Donostiako Teknologia Parkean dago eta aukerak kontrastatu eta proiektatzeko metodo bat garatu du, bezero bakoitzaren beharrizan bereziak eta aukerak kontuan hartuta, mantentze-‐jardueren kudeaketa hobetzeko lehentasunak identifikatu eta eskuratu ahal izateko. Aurretiaz, Tecun Unibertsitatean aritu zen Mantentze Ingeniaritzako Zuzendari lanetan. Hain zuzen bera izan zen alor hori sortzeko bultzatzaileetako bat.
Big Datari (2.3.) buruzko lantegia emango du 16:30ean, A1 aretoan. Negozioa kontrolpean eduki nahi duzu? Erantzuna baiezkoa bada, ba al dakizu jakin beharreko guztia zure produktuei buruz, erabiltzaileek nola erabiltzen dituzten eta zer eragin duten beraiengan? Big Data guztiok eskura dugun baliabide erraza da, baina egoki erabiliz gero eta enpresa-‐printzipio sendo batzuen laguntzaz, galdera horiei erantzuten lagunduko dizu, negozioari balioa erantsiko dio eta etorkizuneko industria-‐erronketarako prestatuko du. Gehiago jakin nahi duzu? Honaino iritsi bazara, Big Datak baietz erantzungo luke.
Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]
Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo
30
EUSKO JAURLARITZAREN ESTRATEGIA Eusko Jaurlaritzaren konpromiso instituzionala 4.0 industriaren iraultza berri hori bultzatu eta
sendotzeko bi alderditan gauzatzen da: barnera begira, berak zuzentzen duen industriaren
bultzadan eta, kanpora begira, industria adimendunerako europar estrategia zehazten duten
nazioarteko talde aitzindarietan EAEk duen presentzian.
Eusko Jaurlaritzak etorkizuneko industria garatzeko helburu bateratuarekin bultzatzen dituen
hainbat planen arteko harremana da Basque Industry 4.0 erronkaren erreferentzia. 2013-‐2016
aldirako Industria Plana, Espezializazio Adimentsuaren Estrategia, Agenda Digitala, Zientzia,
Teknologia eta Berrikuntza Plana eta Nazioartekotzeko Plana bera, guzti-‐guztiek bat egiten dute
Basque Industry 4.0. zehaztu, garatu eta munduan kokatzeko erronkarekin.
Berrikitan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko eta SPRIko
ordezkaritza bat, Arantza Tapia sailburua buru zuela, Alemaniako hainbat eragilerekin
(klusterrekin, unibertsitateekin, teknologia-‐institutuekin, enpresekin...) batera lan-‐saioetan parte
hartzera gonbidatu zuten, herrialde horretako joerak eta industria-‐politikako estrategiak zuzenean
ezagutu ahal izateko.
Gainera, Alemaniako Gobernu Federalak, Ekoizpen Teknologien (fabrikazio-‐teknologien)
Fraunhofer Institutuaren bidez bultzatutako nazioarteko Benchmarking lanean parte hartzeko
gonbidapena jaso du Eusko Jaurlaritzak. Tapia sailburuaren esanetan, gonbidapen hori “aukera
paregabea da Euskadik fabrikazio aurreratuaren azken joerei buruzko lehen eskuko informazioa
edukitzeko”.
2013az geroztik, Euskadi Europako 15 eskualdek osatutako ‘Vanguard’ taldean hartzen du parte;
eskualdeok espezializazio adimentsuaren bidez hazkundea bultzatzeko asmoa partekatzen dute.
“Abangoardiako eskualde" horiek Euskadi, Baden-‐Württemberg, Flandria, Walonia, Lonbardia,
Malopolska, Ipar Renania-‐ Westfalia, Eskozia, Skåne, Herbehereetako hego-‐ekialdea, Tanpere,
Asturias, Portugaleko ipar eskualdea, Goi Austria eta Rhône-‐Alpes dira.
Espezializazio adimentsua industriaren eta berrikuntzaren aldeko europar politiketan bizkorrago
txertatzea lortu nahi du ekimenak; horretaz gain, baina, hazkunde berri baten mesedetan maila
politiko eta alderdi interesdun guztiak mugiarazteko, eskualdeak eragile garrantzitsua izan
daitezkeela ere frogatu nahi du.