Download - Herria 2953

Transcript
Page 1: Herria 2953

Denak barkatuz hutsak egin dituenari etzira xuxen ari hutsikegin ez duenarekin.

(Baldasarre Castiglione)

2008-ko Apirilaren 17-koa17 avril 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2953

FRAILE MOTORISTABadira urtemuga batzu atsekabezoroitarazten direnak. Horietarik daEuskal Herri guzia ilundu zuen GALerakundearen sortzearena. Mende laur-den bat egiten du herio zabaltzaile ho-rrek eman zituela lehen urrats erahilko-rrak. Espainiako gobernuaren umea,frantses gobernuaren konplizitatearekinbere aztaparrak gure lurretan hedatuahal izan zituena. Urteburu beltza beraz,bainan nolaz ez oroit hurbiletik bizi izanginituen sarraski horietaz ! Suteakjasanik gure lantegi ohietan, HendaiakoUrkiden, Arrosako Denek koperatiban.Lankide on batzu galdurik, Sabin, Juan,Rafa... Kristobal artzaina eta Catherineneska gaztea, Bidarraiko egun hits har-tan... Orotara 27 hil ! Gogoan daukata-larik ere Segundo Marey, Hendaian gain-di kasik astero gurutzatzen ginuengizon alai eta arrallanta, GALek bahituondoan haatik arrunt hautsi zena, bereaurpegia sofrikario bihurturik... Bai,oroitzapen krudelak horiek oro, bainanahantzi behar ez ditugunak, galdu ditu-gun lagunen izenean !

Bertze gisako oroitzapenak utzikodauzkigu haatik Frai Enrike Arozenafrantziskotarrak. Arantzazun gaindi ibilidenak egun batez kurutzatu du beharba-da fraile bat motoz ibilki, frantziskotararropaz jantzirik, oinetan abarkak,galtzerdirik gabe negu betean ere, burugainean kaska urdin bat, motoko gide-rren artean Kristoren irudi bat... Bazkoastelehenez betirako utzi gaitu 82urteko fraileak, Iñaki BeristainekArantzazu aldizkariaren bidez jakinarazidaukunaz. Pertsonai umila bezain xele-brea ginuen Frai Enrike, Euskal Herriosoan ezagutua, bereziki Gipuzkoakoxoko moko guzietan, hango bideakmende erdi batez motoz kurritu dituela,hain xuxen Arantzazu aldizkariarenharpidetza sariak kobratzeko. Ongi-eto-rri beroa zaukan denetan, zakurrakbaizik etzituela etsai, aztaletako ausiki-ak lekuko. Urtean hogoimilako bat kilo-metro kurritzen omen zituen, uda alanegu, eguzki ala euri, barazuza ala elur,bere motoarekin. “Bazekien bere irriba-rrez eta bere hitzez bakezko agurra era-maten etxe guzietara”, dio Iñaki Beris-tainek. Fraile motoristaren aurpegi ala-iak gida gaitzala gu ere gure bidetan !

P.J.

Aurten Saran iragan bada HERRIA-renbiltzar nagusia, helduden urtean Haz-parnen nahi ginuke egin, gisa hortangure moldean ohoratuz lau hazpandar1859-an sortuak edo hilak, lauak heda-dura handiko gizonak, bestalde ere Haz-parnek ohoratu nahiko dituenak segur150 urteren buruan, zerbait egin behar-ko baita alabainan - eta zerbait bainogehiago ere - nor ziren deneri oroitaraz-teko.

1859-an sortuak:-Pierre Broussain medikua, Hazparne-ko auzapez izana, kontseilari jeneral edoorokor ere ba, euskaltzale handia, eus-kara batuaren griña handia bazuena etalehen euskaltzainetarik izan zena, Eus-kaltzaindia sortu-eta laster, 1919-an.Ondoko urtean hil zena, oraino arrasgazterik.-Jean Hiriart-Urruty hazketar kalonjea,berriketari eta idazle suharra, luzaz

Eskualduna astekariaren buru izana,denbora hartako luma ederrenetarik -batzuk diote ederrena- 1915-ean zen-dua, hau ere frango gazterik.-Jean Sabalo pilotari famatua, denekYats erraiten ziotena -orai Jats idatzizhobeki naski- ikaragarriko jeinua zuenjokolari arraroa, 1927-an zendua.1859-an zendua:-Jean Erratchun edo Darritchon - biizen, paperetan zerbait nahasketa izanik

- bainan denek Gaskoina deitzen zute-na, nahiz bera Hazparnen berean sortuazen, 1817-an, aita zuen Bastidan mutilegona zonbait urtez. Pilotari zinezmiresgarria, bere denboran deneri nagu-si izana! Irungo desafio famatuan ereparte hartu zuena. Biziki gizon azkarrabainan arrunt gazterik hil zena, 42 urte-tan, sukar tzar batek garaiturik.

1859-2009LAU

HAZPANDARGOGOAN

HERRIA KASETAREN BILTZARRA AXULARREN HERRIAN

H ogoita hamar bat laguneko multxoa bildu da Saran, joanden larunbatean, HERRIA kasetaren biltzar nagusirako. AurtenSara ginuen hautatua gure urteko biltzarrerako, Axularren herria baitaukagu herri euskaltzaleenetarik, euskarari errotikatxikia eta gure astekariaren aspaldiko laguntzaile leiala. Karia hortara, gazteen biltokia dauku gure esku utzi Sarako he-

rriak, Jérôme Barnetche hautetsi gazteak zaukula ongi-etorria egiten, herriko arduradun talde berriaren izenean, hauekaitzinekoek bezala ez dutela, Jan Battitt Laborde auzapez berriaren inguruan bildurik, euskaltzaletasuna ukatzekoa !

Ohore Larrungo mezulariariLehen lehenik, haatik, Sarako gure berriketari zintzo eta jarraikiari diogu bere etxean agurra egin. Paul Delpech-ek laster 97urte beteko ditu. Eta bere zangoek nekez balinbadute xutik atxikitzen, burua beti zorrotz dauka, gazte baten pare. Ez ginaudenberaz Larrungo oihartzunen hedatzaileari omenalditxo bat eskaini gabe ! Eta segur bihotz barnera joan zaizkiola Fermin Mihuraazkaindarrak sukalde xokoan kantatu diozkan bertsu beroak ! Eta goxa dadila ere karia hortara eskainiak izan zaizkion JosepCamino-ren “Herria maitez, Eliza maitez” eta Emile Larre-ren “Iparraldeko apez pilotariak” liburuekin !

Geroari begiraJan Battitt Dirassar zuzendariak kudeatu duen biltzarrean, berriketarien artean hor zagola Daniel Landart, Euskal KulturErakundearen izenean, Euskararen Erakunde Publikoko Naroa Gorostiagak haatik bere ezin etorria jakinarazirik, euskal astekarihunen harta-hunat frango dira aipatu, gure asteroko martxa, urteko konduak, diru-laguntzaileak (Eusko Jaurlaritza, EEP, herrikoetxeak, bi berri juntatu zaizkigula iragan urtean, Arrosa eta Gamarte) eta gerorako xedeak, garapena gogoan, bereziki horriburuz EEPrekin abiatuak ditugun urratsak... Eta hauxe ere : 2009ko martxo erditsutan, 3000. zenbakia dugu agertuko, moldeberezi batez ospatu nahi ginukeena...Gure biltzarrak Lastiry jatetxean du aitzina jo, mahain guziz on baten inguruan, beti bezala omore onean, bertsuz, kantuz eta irriixtorioz aberasturik. Nola ez, gutartean ginituen xori alaiekin, Fr. Juanicotena, G. Saldubehere, J.P. Curutchet, Laka, F. Mihura,E. Alkhat eta bertze guziekin !

SARAN PAUL DELPECH LAGUNARIAizu laguna zoinen pozikan hurbilduak garen hunaBerandu baina etorri zaizu omenaldiko egunaSarako berriz zer lan pollitan egile den zure lumaEzin ahantziak izanen dira oi “Larrungo oihartzunak” !

Idazle onek agertzen dute HERRIAn beren ahalaTa Paul Delpech-en lumak ez duda bere xarma badaukalaZu zarelako Sarak hartzen du ohore edo itzalaKristau gisa diogu Jainkoak benedika zaitzala !

Ibiltzeko nekean zaude zu ta jendek hainbeste maiteBuru argia eta umorez baduzu etxea beteNehoiz gelditu zintezkenikan ere nehork ez du usteHola idazten jarrai ezazu ehungarren hura arte !

Fermin Mihura

Berriketari taldea larunbatean Sarako plazan

Paul Delpech-i agurra, sagetsean Emile Larre, Jan Battitt Dirassar eta Fermin Mihura

Page 2: Herria 2953

• Italian bozak zituzten deputatu etazenaturen berritzeko. Aitzinatuak izan

d i r e n

h a u t e s k u n -deak gober-nua geldituab a i t z e ngehiengor ikgabe, ezker-reko alderdi-en artekoh i t z a r m e n ah a u t s i aizanik. Beste-naz, boziketzen orainobeharra hiruurtez. Ekono-mia maileanaferak arrasg a i z k i - e t a ,deus oniketzela RamonProdi ezker-t i a r r a r e k i naldi huntaneskuina dan a g u s i t u .Jadanik bialdiz gober-n u b u r uizana, SilvioB e r l u s c o n ida irabazlea.L e g e -bi l tzarrean,bozen % 46

bildu ditu eta ezkerreko alderdiak, Walter Vel-troni buru, % 38. Zenatur bozetan, hein bertsua,Berlusconik gaindituz %47-ren bozka.Eskuinburuko eta ezkerburuko alderdiak galtza-le handi izan dira. Jendearen parte hartzeaarras ona izan da, % 80 nunbait han, aintzinekoaldian baino apaltxagoa halere, % 83koa izanabaitzen.Orai ikusi behar nola apailatuko den SilvioBerlusconi. Italiako gizon aberatsena omen da.Kontrakoek diote beti bere bururaren alde aridela, ez baitezpada Italiaren onetan. Bainannunbaitik ere partida irabazi du halere. 71 urte-tan berriz gobernuaren buru izanen da beraz,untsalaz bost urterentzat.• Tchad erresuman Hissen Habre ukan zutelaberen herriaren buruzagia ez dugu ahantzia eta1982-tik eta 1990 artean zen hori. Geroago1992tik goiti Senegalerat errefusiatua, hunaauziratua dela geroztik gizadiaren kontra eginzituen krimen gatik. Anartean ez da lo egonTchadeko podorea, Habre horrek bere denbo-ran egin genozidio eta hilketak juja ahal izaitekolegea bozkatu baitute Tchaden, preskripziodelakoa hautsiz.• Ipar Koreak akordio bat egin du nuklear mai-lekoa Washington amerikarrarekin, heldudenmaiatzaren 10 eko erreferendumak finkatzen

ahalko duena. Akordio horren arabe-ra, Korea horrek politiko ordainketa

batzuen mentura izanen du Amerikarenaldetik eta orai entzunak izaiten ahalko dira

Ipar Koreak desarmamendu mailean dituenxede batzu.• George Bush beti berean dago Israel etaPalestinarrak elgarretaratzeko dauzkan beregisako planetan. Maiatz hortan bildu nahi lituzteIguzki-Hurbileko bi etsai horiek Egipton mahaiberaren inguruan solastatzeko, israeldar depu-tatu batek salatu duenaz. Hori litake joandenlarrazkenean Estadu Batuetako Annapolisenbildu zen elkarrizketa haren segida.• Libian, Kadhafi Kolonel presidentaren alder-diak libro utzi ditu 90 islamista gudari Abu Sali-meko presondegian zituenak Tripolin. 2007 anjazarriak zitzaizkon hauk Kadhafiri.• Irakiako giristinoek ez dituzte egun onak bate-re. Jada emanak ditugu hango apez edo apez-piku batzuen krimaz hiltzeak ere. Bizkitarteanhuna Bagdadeko apezpiku latinoak, Mgr JeanBenjamin Sleiman, kuraie emaiten deiela Vati-kano Irratitik, galdeginez berma diten aitzinabakeari buruz beren herrian, aise hobe baitutedenentzat, eta berentzat ere. Hori ez balitz egi-ten, hauxe dio batere dudarik gabe, denen kal-tetan litakeela eta bereziki minorien eta ttipienkaltetan, ondoko egunetako. Erran behar daere Pariseko katedralean badela meza batberezia Irakeko giristinoentzat igande huntan.• Afrikako lur eta ur ainitzetan beldur haundiakbadituzte sarraraziak itsas-lapur eta terroristafrangok Nigeria eta Gineako golkotik biziki hara-tago ere, erran nahi baita Xina eta Malakakoitsasaldeetaraino. Lehen alde hortarik hasiz,jazarkunde ainitzek harrituak dauzkate jende-tzak, Abidjan, Nigeria, Lagos eta denetan.Gauaz igerika hurbiltzen dira ixil ixila piratak,untzietan eskipaiakoak hiltzen jestu gutiz edobahitzen, dirua ateratzeko ordainez eta ebatsiz.Badituzte hola 42 jazarketa kondatuak 2007an,aldiz 12 izan zirelarik 2006an. Eta, haratago,Asia alderat joanez erran dugun bezala, itsa-soetako trafiku haundia bera ere jotzen etahaundizki trabatzen dute Hong Kong eta Can-ton Xinakoetaraino. Ez bakarrik negozio haun-dikoak, defentsa gabeko sasoilari aberatseri erejokatzen dira gero ta gehiago, politiko arrazoi-nez bahitzen dituztenak bestalde. Somalia etaYemen aldeko jazarleak ere ez dira gutiagofamatuak. Aldiz, Amerika aldeko Karaibetan,izan diren bahitze ta krimak ere hor 2001 urteazgeroz, aipatu gabe ezin utziak.• Goseteak 33 Estadu mehatxatzen dituelasozial eta politiko asaldatze beldurretaraino,horra nolako oihu samina zabaldu duen munduguzirat FMI mundial bankoak berriki. Oihu horieginarazi dio orotako prezioen goratze bat bate-ko hunek laborantza eta industriako gauzetanholako jauzia ikusiz diru mailean. Joan denastezkenean preseski, dei hori helarazi da oroz-lehen, Amerika, Europa, Japonia eta OCDE kodiren guzieri buruz 500 miliun dolar atera ditza-ten luze gabe ONU ko bankoari, gerokoa gero-ko.

BETI GOITIHiriko gasa, hoinbeste eta hoinbeste jendekegun guziz baliatzen dutena, berriz ere kariotudaukute, kariotuko segurik ba hilabete hunenondarra aintzin. Gobernuak ere bere baimenaemanik, % 5 eta erdiko kariotzea izanen da.Joanden Urtats irian jadanik gasa % 4-ez ka-riotua izana zen. Gainerat, erakusterat emaitendaukute helduden uda hortan beste kariotze batizaiten ahal litakeela oraino!Kariotze horien estakurua, petrolaren prezioabeti goiti doala eta kontratuak gisa hartarat egi-nak direla gasaren prezioa araberangoratzeko... Bestalde, biziki polliki erraiten dutehor gaindi gasa kasik bi urtez etzela batere ka-riotua.Hau dela eta hura dela, dena aitzaki beraz,bainan harritzeko ote da gero bazterretan arran-gura frango entzuten balinbada? Gasarenprezioa goiti, beste prezio asko ere ba, zinezbada hor zerbait ez dena batere haxean!

BESTE SALTSA BATBadu nunbait han 86 urte errextasun bereziakbadirela, gisa hartako karta edo ageri bati esker,hiru haur edo gehiago duten familientzat, hau-rrak ez direno 18 urtetarat helduak.Konparazione, burdin-bideetan hein batmerkeago ibiltzeko eskua. Bat-batean jakin dagobernuak etzuela gehiago holakorik onetsinahi eta delako kartak desagertuko zirela arrasdenbora guti barne. Berehala, protesta frangoizan da eskuin eta ezker. Ixtanteko haatik, go-bernutik solasa hedatu da denek gaizki kon-prenitua omen zutela aintzineko egunetan erranhura! “Familien karta ez da kenduko”, segurtatudu ahoan bilorik gabe minixtro batek. Salbuhara, ibil-sari apalak egitearen alde, SNCF e-

txeak laguntza berezi batzu ukaiten baititu gob-ernutik, laguntza hori zela naski edo kendukoedo ttipituko. SNCF etxeak berak ikusi beharnola segitzen ahal duen prezio apalakeskaintzea familieri. Azkenean, saltsa bat ede-rra, gobernuan barne direnak ere ez bateresolas beretan! Batek xuri erraiten eta besteakbeltx! Nehork ez jakin nori behar zen fidatu, norzen xuxen mintzo holako ixtorio bitzian! NicolasSarkozy presidentak behar ukan du denen burubere sudurra sartu afera hortan, berak segur-tatuz familien kartak aintzina segituko duela etajende gehiagok ere baliatzen ahalko duela oro-bat... Hori bederen garbiki errana!Bainan nolaz izaiten ahal da hoinbeste

nahaskeria gehiagoko funtsik gabe?

HINKI-HANKA Pauen, kasik hilabetea bozak iraganak direlaeta lanak dituzte kontseilu jeneral edo orokorre-an. Lanak batzar horren kudeantzari ezin mol-dez plantatuz. Egia erran, hoberenetik ere ezda erretx izaiten ahal, eskuin-ezkerrak elgarrenbete-eta, 26 hautetsi alde batetik eta 26bestetik! Elgar aditu behar dutela haatik denenonetan, batzuk eta bestek ez dute besterikerrepikatzen! Bainan xede on horien puntan, aridira halere kosk eta kask, dena piko eta ximiko.Azen ontzeko, eskuindarrak beren artean eremokoka, UMP alde batetik, Modem bestetik.Zer toki hartzen ahal duen Jean-JacquesLasserre departamenduburu ohiak, hortazbadira hor nunbait, eta azpiz bederen, eztaba-da samurrak. Horiek hola, hau haatik argi dago:orai arte zazpi batzorde zirela kontseilu oroko-rrean eta hemendik goiti izanen direla hamar,batzordeburuetan bost eskuinekoak eta bostezkerrekoak… Ados jaunak ados, jokoz etaoroz, luzeko partidetan erraiten den bezala!

J-B D

2

Kristina Garmendia Donostiarra Zapateroren ministroberriaKristina GarmendiaDonostiar zientzialariaizanen da Jose Luis Za-pateroren gobernuanGarapen eta Zientziarenardura izanen duen mi-nistroa. Donostian sortua,Genetrix bioteknologiaenpresaren sortzailea etapresidenta izan da.Madrilgo UnibertsitateAutonomoan hasi zengenetika irakasle bezalagero enpresa munduansegitzeko bere ibilbidea.2005eko martxoaz geroz,bioteknologia sektorekoenpresak biltzen dituenEspainiako BioenpresenElkarteko (Asebio) presidenta da. Bestalde, Kristina Garmendiari Donosti-ako azken Urrezko Danborra eman diote, Gipuzkoako hiriburuaren irudiazabaltzeagatik.

Txabarri eta Mujikaren dimisioa eskatu du GipuzkoakoPNV-kAlderdiaren Gipuzkoako biltzarrak galdatu du Gonzalez de Txabarri etaMujika alderditik kanporatzea. Txabarri ala Mujika izan zirela Jauregirenkasuaz informazioak komunikabideei jakinarazi zituztenak diote. 2007-kootsailean, Cadena Ser irratiak barreatu zuen berria, Gipuzkoako deputatunagusi izaiteko alderdiko hautagaia zen Jon Jauregik bere sei etxebizitze-tarik -hoietarik bi Ziburun kokatuak- bi baizik ez zituela deklaratu zergaadministrazioari. Ondorioz hautagai izaiteari uko egin behar izan zuen etabere ordez alderdiaren hautagaia Markel Olano izan zen, gaurko deputatunagusia dena. Garai hartan Gonzalez de Txabarri zen deputatu nagusi etaMujika zerga administrazioaren arduraduna. Gipuzkoako biltzarrarenmozioaren arabera, sekulako kalteak eragin ditu horrelako kanpainak, hau-tagaia ala alderdiaren aurpegia publikoki zikinduz. Arrazoin horrentzateskatzen du bi kargudunei alderditik alde egin dezaten.

Zentsura mozioak eragin tirabirakEgibar EAJ/PNV-ko Gipuzkoako presidentak jakinarazi du ANV-ren haute-tsien kontrako mozioak aurkeztearen alde dagoela alderdia, gutiengoangobernatzen duten herriko etxetan. Erabakiak zenbait lekutan “ezinegona”eragin duela onartu du, hala nola Arrasateko kasuan, bainan auzia konpon-dua dagoela gehituz. Gipuzkoako biltzarrak kritikatuak zituen alderdiarenburuzagien erabakiak. Beraz, Arrasaten eta beste zenbait tokitan, zentsuramozioa bultzatzeko “beharrezko pausoak” emanen dituztela erran duEgibarrek.Zentsura mozioen bidez ilegalizazio prozesu “paraleloa” bultzatzen aridirela erantzun die Hernaniko auzapezak. EAJ-ren eta PSE-EE-ren artekoakordioa egina dela ezker abertzalearen baztertzeko. EAJ, EA eta EBkozuzendaritzak, nahiz eta bakoitzak argudio desberdinak erabili, elkarlanaeginen dutela PPrekin eta PSOErekin ilegalizazio estrategian dio auza-pezak.ANVk elkarretaratzeak deitu ditu asteazken eta ostegunerako Donostiako,Bilboko eta Gasteizko EAJren egoitzen aintzinean.

Barañaineko auzapeza (Nafarroa Bai) kargutik kenduaNafarroako hirugarren hiri haundiena den Barañainen, Floren Luqui Nafa-rroa Bai taldeko hautagaia, auzapezgora hautatua izana zen sozialistenbotoei esker. UPN eta sozialistek akordioa adostu dute, auzapezarenkargutik botatzeko, mozio baten bidez. UPN-ren esku utz lezakete kargua.Floren Luquiren hitzetan saldua izan da eta erabaki penagarri horrekeskuinaren esku utziko du herriko etxea.Auzapez berria Jose Antonio Mendive izanen da, apirilaren 25ean aurkez-tua izanen den zentsura mozioa bozkatua izanez gero. Azken hauteskun-deen ondotik, PSNk eta Nafarroa Baiek bost herriko etxetan egin zituztenakordioak UPN-ren esku auzapezgoak ez uzteko. Sozialisten hitzetan, ezdituzte beste akordioak hautsiko, bakar bakarrik Barañainen auzapezarenpolitikarekin ezadostasuna izanez.

“Biktimak” izeneko erakusketa zabaldu du Eusko Le-gebiltzarrakArgazki, bideo eta eskulturen bidez, biktimen sufrimendua erakusten duenerakusketa zabaldua izan da legebiltzarrean. Erakusketak 74 argazki ditu,horietan bahiketa, atentatua, larrialdi zerbitzuen ekintza, familien sufrimen-dua, omenaldia eta herri mobilizazioak. Halaber ETA-k hil zituen hiru lege-biltzar kideen gunea. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak estreinatu duerakusketa talde politiko guztietako deputatuekin, salbu EHAK-koordezkariak. Han ziren ere biktimen aldeko elkarteak eta Isaias Carras-coren emaztea eta alaba. Erakusketa ekainaren 20a arte egonen da zaba-lik legebiltzarrean.

IRUN-go hiriaren itxuraldaketaIrungo hirigunea itxuraldatuko da, Renfe tren garraio konpainiaren lurreiesker. 10 bat hektarea errekuperatuak izanen dira hirigintzarako, hiriarenhedadura polliki emendatuz. Geltoki berria eraikia izanen da, Topo, Renfeeta AHT TGV-arentzat. Jose Antonio Santano auzapezak eman du proiek-tuaren berri erranez, Patxo de Leon arkitektoaren laguntzarekin “Manhat-tan” txikia bihurtuko dela mugako hiria.

Lehergailua Nafarroako errepikagailuanNafarroako Lapoblacion herrian kokatu errepikagailuan lehergailuazapartatu da larunbatean. Kalteak ez dira haundiak izan eta guardia zibi-lak bigarren lehergailua zapartatu ez dena aurkitu du aldamenean. Indargutiko lehergailua zela dio polizak eta kalteak arinak izan direla. Bestaldesuziri batek zapart egin du Gasteizeko bizkarzain baten etxe aitzinean kaltehaundirik eragin gabe.

Kobre ebasleak arrastatuakOrotara 21 presuna arrastatuak izan dira Nafarroan, Aitzoain eta Uhartenkobre ohointza egitea gatik. 21 tonelada kobre errekuperatu ditu polizak,100 bat mila euroren balioa. Operazio berean bi ondarkindegi ere hetsi dituiruzur operazioetan parte hartzea leporatuz.

Kristina Garmendia-k zin egin du erregearen aintzinean.Silvio Berlusconi

Walter Veltroni

Page 3: Herria 2953

KONTZERTU BAT ARRASBEREZIA

Donibane Lohizunen, helduden igan-dean, aratsaldeko 4-etan, kontzertu batgaitza izanen da herriko elizan. Arrasberezia gainerat. Ainitzek gogoandukete Jules Verne frantses idazlefamatuak idatzi zuen liburu bat, kon-datzen duena itsasoan urpez egin ibilal-di miresgarrri bat, “Nautilus”urpekoarekin hain xuxen, Nemoizeneko kapitaina denen aintzinean…Liburu hortarik asmatu dute beraz ikus-garri arraro bat. Gaiaren araberakomusika zati batzu entzun-araziko dituGérard Loisemant organo-joileezagutuak, Amiens hiritik espresukijinen denak, eta Jean-Marc Totoantzerki-moldatzaile jeinutsuak irakur-tuko ditu goraxago aipatu liburu hartankausi ditazkeen orrialde ederrenetarikzonbait, irakurketa hori musikari josizbixtan dena.

HORRA BIGARRENA

Ziburun aurkeztua izan da Paco Diaz artixta ezagutuaren bigarren diska, CD gisakoa,bulta huntan bere lagun multxo batekin prestatzen ari zuena. Orotarat hamabi kantu, hori-etarik hamar sorkuntzak izanki, berak idatziak, bai airea eta bai hitzak. Espainia barneansortua, ttipi-ttipitik hemengotua, Paco Diaz aspaldian kokatua da Donibane Lohizunen etahor du gehienik kausitzen eta hurrupatzen bere sailaren kartsuki segitzeko gogoa.

AINTZINA SEGITZEN

Hendaian besta-komiteak bere biltzar nagusia zuen joanden egunean. Urteko gora-beherak aipatu dituzte, dela udako bestak, dela Bixintxo-koak. Oro har, gauzak ongi joandirela azpimarratua izan da, nahiz diru-sartze gutixago izan den eta xahutze gehixago.Benito Zubeldia elkarteburuak segituko du aintzina zazpi urte huntan berea duen karguhortan, helduden udazkena arte segurik eta herriko etxeko arduradun berriek berek ere horigaldeturik. Ikusiz besta-komiteak lan ederra egiten duela eta herriko beste elkarteekinuntsa kurutzatuz.

MICHEL HIRIART AIREZ-AIRE

Kostalde-Hegoaldeko herri erkidegoko batzarra bildu da Hendaian bere bulegoa beharzuela berritu, herriko bozen ondorioz. Solasa frango hedatua zen aintzineko egunetanbainan denen buru gauzak lasai joan dira, biziki lasai. Michel Hiriart Biriatuko auzapezak,orai arte lehendakari zenak, segituko du aintzina kargu hortan eta gainerat aldi huntan hau-tagai bakarrra zen. 37 hautetsi ziren bilkuran, Michel Hiriart-ek 35 boz ukan ditu eta bigajoan dira xuri.Bere hitzaldian, erran du erkidegoak baduela jadanik lan asko egina eta ildo beretik nahiduela segitu. Erran ere laster estreinatuko dela erkidegoaren egoitza berria Urruñan erai-kitzen ari dutena, Untxin-eko aldean. Bilkura horren karietarat, protesta batzu izan dira idazki handi bat ere zabaldurik. Gisa hor-tan, herriko etxetan gehiengoan ez direnek salatu dute heietarik kasik nehor ez barneizaitea erkidego batzarrean. Hori ez dela batere gauza xuxena.Hendaiak du bakarrik tokiño bat egin gehiengoan ez direneri, ordezkari leku bat utziz.Urruñak ere urrats ttipi bat, ordezkari-lagun bat hartuz gehiengoa ez duen zerrendatik.

USTE-GABEKOA

Ondarkinen biltzeko eta tratatzeko bada herriarteko elkargo bat, SIED deitzen dutena,zointan elgarrekin baitira Urruña, Ziburu, Azkaine, Biriatu eta Getaria. Hor ere buruzagitzabehar zuten berritu bozen ondorioz. Orai arte lehenburu zen Léon Marin, berriki arteUrruñako auzapez izana. Berriz hautagai zen, bere herriak ordezkari bezala igorririk elkar-go hortarat. Bainan uste-gabekoa gertatu da batere funtsik gabe: Guy Poulou Ziburukoauzapeza ere hautagai agertu da. Eta ziburutarrak partida irabazi, sei boz segurtaturik etabesteak lau...

LURRA LEHERTU

Urruñan, euritearen ondorioz, lur peza bat lehertu da burdin-bidean. Donibane Lohizuneeta Hendaia arte hortan treinen mugimendua trabatua izan da bizpahiru egunez, egin beharziren obrak bururatu arte.

3

Gérard Loisemant organo-joilea

BBRREETTAAIINNIIAANN LLEEHHEENN AALLDDIIKKOOTTZZ KKOORRRRIIKKAAJaz, Bretoin gazte batzu kurutzatu ginituen Euskal Herri hau zeiharkatu zuen Korrikan.Nahi zutela ikusi nola iragaiten zen gure hizkuntzaren aldeko lasterkaldi hori, noizbait Bre-tainian ere gisa bereko ekitaldia antola dezaten beren mintzairaren sustenguz.Eta hara han ere eginen dela lehen aldikotz AR REDADEG lasterkaldia (izen horreklasterkaldi edo korrika erran nahi du, hain xuxen), gure Korrikaren gisa. Diwan Bretainiakomurgiltze eskolen federakuntza da antolaketa horri lotu, bere 30. urtemuga ospatzeko.Apirilaren 30ean, gauerditan, abiatuko da Naoned herritik (Nantes), Karaez herrian(Carhaix) bururatzeko maiatzaren 3an, aratsaldeko 5ak irian. Hiru eguneko korrikaldiaberaz.Hemendik ere poz handiz juntatuko dira Diwan-i Seaska eta AEK. Autobusez eginen daBretainiarateko pidaia. Abiatzea maiatzaren 2an, ostiralez, goizeko 9.30etan Baionatik(8.30etan Mauletik, 8.50etan Donapaleutik). Itzultzea aldiz maiatzaren 4ean, Baionanizaiteko gisan igande goizeko 9etan eta Maulen 10.30etan. 30 euro gostako da bidaia.Hango akanpaleku batean lo eginen denez, araberako materiala beharko da ereman.Deneri idekia da eta izenak eman behar dira apirilaren 25a aitzin (tel 05.59.52.49.24).

GAL atentatuen hogeitabosgarren urtemuga

Sankara/Batzoki ostatuko atentatuaGaur egun Sankara deitzen den ostatua Batxoki deitzen zen duela 25 urte. 1986kootsailaren 8an, Frédéric Haramboure, Juan Zabaleta, José Cau, Carmen Otegi, AinizeZabaleta eta Nagore Otegi haurrak zaurituak izan ziren Batxoki ostatuan izan zenatentatuan. Baina ez zen atentatu bakarra izan, lehenago ere gerla zikinaren garaiakezagutu baitziren, 83a eta 86a artean, berrogei bat ekintza burutu zituen GALek, 27pertsona erahil eta 30 bat zaurituz. 4 urte odoltsu, Lapurdi, Baxenabarre eta Xuberoabezalako eremu ttipi batean.1981ean sozialistak gobernura helduak ziren Frantzian eta 82an Españan eta berazGAL erakunde armatuak gobernu sozialisten garaian burutu zituen ekintzak. Geroztikjakin da español gobernua guziz inplikatua zela gerla zikin horretan, frantses estatu-aren sustengu osoarekin. Hala nola, 1984-ean Laurent Fabius lehen ministrofrantsesak onartu zituen lehenbiziko estradipenak hegoaldetik ihes etorriak zireneuskaldunentzat. Horrengatik zituen alderdi sozialistaren barnean zituen karguak utziJean Pierre Voisin Angeluko axuantak.

Ikerketen emaitzak1988-an, Baionako Seys epailearen manuz, prozedura bat ideki zen Españan eta ho-rren ondorioz, Amedo komisarioa eta Dominguez inspektorea 108 urteko presondegizigorrera kondenatuak izan ziren, nahiz eta urte batzuk beranduago baldintzapekoaskatasunean atera. Berriz presondegiratuak izateaz mehatxaturik, maila goragokokargudun politikoak inkulpatu zituzten, José Barrionuevo espainiar barne ministroarenmanuz egiten zituztela atentatuak onartu zuten auzitegiek.

Frantziaren tokia lanopeanEta Felipe Gonzalez orduko espaiñol presidentearen izena ere agertu zen. Garaiberean, poliza frantsesaren parte hartzea ere salatu zuen Elgorriaga Donostiako go-bernadore zibilaren axuant zen Lopes Carrillo poliziak, Cathala frantses komisarioagerla zikin hartan inplikatuz. Hortik landa beste izen batzuk ere agertu ziren,Mendaille, Domengue, Lambert, Morganti edo Roussey bezala, GALeko mertzenariobezala kondenatuak izan zirenak, eta haien autoetan iheslarien nortasun argazkiakatzeman zituztelarik, poliza frantsesak eman argazkiak. Itzalgune handiak baldinbadira oraino ere, argi da Espaiñol gobernutik sortu zela GAL erakunde armatua etaFrantses gobernuak laguntza osoa eman ziola, ipar Euskal Herriko hiru lurraldetanarazorik gabe ekintzen bururatzeko.

“GALen urteak” hona Euskal Herrian aipatuko den gaia egun hauetan. GALizena daukan filme bat plazaratuko dute laster eta Baionako “Sankara” osta-tuan urtemuga hori markatu nahi izan dute joan den larunbatean. Karia horre-tara agerian ezarri dituzte, Gal atentatu haiek ahalik eta hurbilenetik segituzituen Daniel Velez kazetariaren argazkiak, garai hartako hainbat dokumen-turekin batera.

Jean Grenet hiri elkargoko presidentAngelun deus aldaketa politikorik izan ez balitz bezala, Baionako auzapezak hartu duBAM elkargoko president kargua joan den ostiralean. Kargu aldaera, bulegoarenberripena eta aurtengo buxeta (245 milioi euro hala ere), horiek oro oren bat eta erdizdespeituak izan dira. Bozka guziak aho batez, salbu Jean Espilondoren presidentorde izendatzekoa non Jakes Abeberry Miarritzeko hautetsia abstenitu den. Hamar kargudunek osatzen dute BAM-eko bulego berria : Jean Grenet president,lehen president/orde Didier Borotra Miarritzekoa, eta bigarren Jean EspilondoAngeluko auzapeza. Bost bulegokide, bira Baiona eta Miarritzetik eta Angelutik GuyMondorge ; eta bi kontseilari/delegatu : Baionako Jean Rene Etxegarai eta AngelukoJean Pierre Voisin. Hiri elkargoak hogeitalau delegatu ditu, zortzina hiri bakoitzetik,horietan lau baizik ez dira emazteak ; gorago izendatu dugun bulegoko hamarretanemazte bihirik ez dago. Baionako delegaziokide berria den Martine Bisautak ez duprotestarik batere egin horrengatik.

BAMen partaidetza larriakBAM hiri elkargoak aho batez bozkatu duen buxetean ekarriak dira xehetasun interes-garri batzuk beste erakunde publikoei ekartzen dizkien partaidetza ekonomiko larriez.Zazpi izendatuko ditugu, milioi bat euroko marra pasatzen dutenak. BAM-ek Biltagarbisindikatuari ekartzen dizkio aurten 6,8 milioi euro ; SDIS departamenduko sutezaintzazerbitzuari 4,1 milioi euro. Hirugarren partaidetza larria STAB autobus zerbitzua-rentzat da : 3,8 milioi euro ; semenario handi ohian kokatua den musika kontserbate-giak 2,9 milioi euro eskuratzen ditu BAM-etik ; bosgarren lerroan datorkigu BAM-enpartaidetza soziala : 2,25 milioi eurotara hupatzen dena, eta itxura guzien araberaondoko urtetan emendatuko dena. Baionako San Andres auzoan eraikitzen hasia denunibertsitateko liburutegiarentzat 1,3 milioi euro jiten dira BAMetik; Miarritzeko Iratierakusgune proiektua ez da ahantzia, milioi bat euro doazkio BAM-etik.

GARAZI - BAIGORRIHERRI ELKARGOAN

JEAN MICHEL GALANT LEHENDAKARIGutik uste zutena gertatu da joanden ostiral aratsean Garazi-Baigorri herri elkargoarenbilkuran, bere lehendakaria hautatzerakoan. Kargu hortarako, bi hautagai ziren lehian,Alfontxo Idiart Donibane Garaziko auzapeza eta orain arteko herri-elkargoko lehen-dakaria, eta Jean Michel Galant Azkarateko auzapeza. Eta azkaratarrak ardietsi ditu28 boz, donibandarrak aldiz 21. Lehendakari berriak Jacky Etchandy Anhauzeko auza-peza hautatu du lehen axuant gisa. Bigarren axuant postua proposatu dio AlfontxoIdiart-i, bainan hunek errefusatu du. Bertze axuantak ditugu Jean Michel Iribarne do-nazahartarra, Beñat Arrabit arrosatarra, Jan Battitt Loyatho gamartarra, Peio Setoainaldudarra eta Pierre Irigoin izpurarra.Bertzalde, Amikuze herri elkargoan Eric Narbaiz-Jaureguy Arbotiko auzapeza dalehendakari hautetsia izan.

BAIONA/ANGELU/

MIARRITZE

HIRIELKARGOA

Page 4: Herria 2953

4

KANBOOrientabide eta udako enpleguen foroa:Apirilaren 19an, larunbat honetan, 9etarik14ak arte, ezker paretaren ondoan denkiroldegi berrian, bigarren orientabide etaudako enpleguen foroa iraganen da. Gaz-teentzat da, beren profesional orienta-bideari buruz laguntza baten atxemaitekobaita ere udako enplegu baten bilatzeko.(ikus joanden asteko Herria).Ate idekitzeak Errobi ikastolan : Larun-bat goiz honetan 9ak eta erdietarik eguerdita erdi arte, bere ateak zabalik atxikiko ditu

Errobi ikastolak. Ikastolako barneen bisitazgain, burraso eta erakasleekin mintzatzekoparada ukanen dute ikastola eta berepedagogia berezia hobeki ezagutu nahiduten guziek eta bereziki heldu den sartze-ko, beren haurrentzat, eskola bat hautatubehar duten burrasoek.Antzerki AIEC gelan : ACCORDS elkar-teak antolaturik, Anamorphose antzerkitaldeak emanen du DOM JUAN antzerkia,apirilaren 19an, larunbat arats honetan,21etan, AIEC gelan.

SENPEREGazteekin

-Errubia : Gure jokolariek aski moldeonean joan dute beren sasoina. Sailka-penean laugarren egin dute eta adinekobi taldeak finalerditan ditugu. Garaitaldihori bi mantxetan izanez lehen partidaegin dute Bardoztarrekin gure kirol zela-ian, bigarrena helduden igandean Bar-dozen izanen dute.-Eskubaloia : Hor ere xapelgoan karras-ka ederrean ari zauzkigu gure nexkatoeta mutilak. Aski molde onean dabiltzahauk ere.-Pilota : Nexkatoen xapelgoa bururatzenari da palantxan goma arinarekin. Igandehuntan Angelun egin diren Euskal He-rriko finaletan gure plekari junior gazteek,Elhorri Borda eta Maider Garatek, xapelairabazi dute Goizeko-ko pare onarenaintzinean. Ohore xapelduneri eta horienmoldatzaileeri. Hor berean dute segidanFrantziako xapelgoa bai gazte horientzateta ere jadanik finalerditan kanporatuak

ziren adineko Comet eta Olçomendik.-Esku huska gureentzat xapelgoak buru-ratuak dire. Xapel guti bildu da bainanarras ohorezki ibili da bikote andanaederra.-Buruz buruka junior gaztetan lehenaldikotz ari zen Sebastien Guilçou gazteafinalerat heldu da bainan amor eman duLau Herriko Espesori.-Birazka Euskal Herriko xapela irabaziondoan gure gaztetxoak, Mathieu Estay-nou eta Jon Tellecheak, Goizeko-koparearekin berriz elgarrekin ziren Frantzi-ako finalean eta orai Goizeko xapeldun.Beraz kitto. Mail hortan berean XabiBereterbide, Amaiur Jaureguy etaXitoetan Xan eta Ximun Michelenafinalerditan kanporatuak izan dire. BerdinAkitaniako kopan Peio Fournier eta XabiMendyk finalerditan galdu dute. Horieketa bertzeek orai duten kar berarekinsegi dezatela eta segur egun hobeakjinen dire.

SARALarrungo oihartzunak

-Jan Battitt Laborde gure auzapezjaunaren inguruan bildu dire gurezinegotzi berriak. Finkatu dituzte 6urterentzat udalaren urrats premiatsuenerabakiak. Bakoitzak ikasi du alornasaian zer ildo beharko duen moldatueta ahalaz apaindu.-Olain ikastolak beroki eskertzen dituaitzin hortako haurren ikusgarri goxoanparte hartu dutenak. Heldudenhilabetean agertuko dute grabatutakodizka, haurrak eta burasoak kantari.Gomit dire buraso guziak apirilaren 18anGazteen gelan eginen den biltzar

nagusira, arratseko 8.30etan.-Eskola publikoko burasoek ez dutebatere begi onez ikusten, ez-etaauzapezak eta herri osoak, erakaslekopuruaren murriztea. Behar den lekuratailearazi dute beren kexua.-Kirolak : Urtxintxek, seniorretan, galdudute. 15 urtekoek aldiz irabazi.-Pilota : Esku huska, Xoriak mailean,Agesta Joan eta Garbiso Ramuntxokirabazi 40-18. Arinak : Pello Etxeberri-garay eta Mendiondo 40-19 irabazleMilafrankari. Gaxen Mattin eta CalvetDaniel 40-17 Baigorriri. Gazteak segihola hola ! P.D.

BAIONABi gaztek ADN frogak

emaitea ukatzenBi euskal militante prokuradorearenaitzinera deituak izan dira pintada bategiteagatik eta ADN errestoak emaiteaukatu dutelako. Joan den azaroan,Aurore Martin eta Zanul del Campo bigazteak atxilotuak ziren pintada bategi tean, Baigorr in, DDE-ko murrubatean. Egun hartan jakiten zen JoanBidart euskal presoa bere buruazbeste egitera saiatu zela. Eta horisalatzeko manifestaldi batean partehartzera deitzen zuen pintadako idaz-kiak. Prokuradoreak hautua utzi diotebi gazteeri : 600 eta 1000 euro artekoisun bat pagatu ala gidabaimenik gabeegon hiru edo sei hilabetez. Bi gazteekapirilaren hogeitabata artinoko epeadute zigorra onartzen duten ala ezerraiteko. Bestela auzi bat izanen dute.

Baionako Amnesti taldea Hu JIAxinatar kondenatuaren alde

Hu JIA xinatarra hiru urte eta erdipresondegitara kondenatua izan da,apiril honen hiruan, estatu xinatarrareneta sozialismoaren kontra altxatzeagatik ; Interneten eta prentsa kanpota-rretan salatu zuelako giza eskubideenegoera Xinan. Baionako Amnest italdea jada hasia da Hu JIA militan-tearen aldeko sustengu lanean, eta lanhorretan parte hartzeko deia zabaltzendu. Taldearen ueb gunea hauxe da :amnesty.bayonneclub-internet.fr.

Labe baten proiektu industriala portu hegian

Beltrame italiar sozietateak eraikiko duburdinkiak mehatzeko labe hori Tarno-sen, denboran Sokadour lantegia zengunean, aspaldian Landesetako depar-tamenduak erosiak dituen zazpi hekta-ra eremutan Aturri hegian. Beltrameenpresak Bilbo eta Baionaren arteanLapurdiko portua hautatu du, eta Tar-noseko herriko etxera etorririk ofizialkiengaiatu da. Bi urte barne behar litekelabe garaia altxatu eta ehun lanpostupasa sortuko ditu, sozietateak berro-geitamar milioi euro ezarriko ditu mun-tadura berrian. Baionako portuari 400000 tonako trafiku berriaren menturasortzen du lantegi horrek. Beltrama al-tzairu enpresak hamar bat lantegi ba-ditu, Italian baina ere Suizan, Beljikaneta Luxenburgon, altzairuak mehatze-ko labetan berezitua da.

MAKEA - LEKORNEHautetsiak

Erran dezaket hautetsiak gogotik eta azkarlotuak direla lanari. Beraz utz ditzagunbakean, sailak kudea ditzaten abilki etaildoak ahalaz xuxen !

AiretikLehen mailan errana nuen irabaziko zuelaaldi huntan, beraz huna Bonetbeltx 40 etaHeguiabehere 28. Borroka gogorra izan da,nahiz abantaila atxiki duen gureak. 3tanberdindu, gero 7-3, 11-6, 19-8, 21-10, 24-16, 27-19, 31-20, 37-24, 38-27, 39-28 etabukatu jo finkiarekin 40-28. Boteak 7-8.Gora bi pilotariak ! Beraz, Agirre ukanen duhelduden igandean parean Baionan, zerenhunek ere irabazi baitu molde bertsuanBenessen kontra !Bestalde, junior gaztetan, Olçomendikirabazi 40-29, Diribarne zuelarik parean.Partida gustagarria ! Bigarren mailan Oihenart 40 - Saldubehere36. 3 berdintzerekin 16, 17 eta 18tan. Bai,segi, badugu guzien beharra pilota mundu-an. Zer litake Euskal Herria pilotarik gabe ?Euskal Batasuna : Segitzen dute gureeketa prest dira gure “geroak” finalarenjokatzeko. B mailean Iban Jauregiberri etaSebastien Iriberri. A mailean Benoit Cache-naut eta Jon Errekarte. Gehienetan Etxe-goin Xabi eta Duhart Ramuntxo irabaztekoxedearekin sartuko dira Izturitzeko trin-ketera.Finala nagusiak Baionan, igandean.Gaztetan Tellier - Olçomendi, bigarrenmailean Oihenart-Lavielle, lehenean HervéBonetbeltx - Gregory Agirre.

BestaldeArnaud Idiartekoak ez gaitu ahanzten etaKaliforniatik helarazten ditu goraintzi beroe-nak, nihauri eta herriko adixkide leialeri. Etasegitzen du erranez : “Egon azkar etaeuskaldun”. Milesker guzien izenean, etaagian, hi bezala, Herria astekaria irakurtukodie etxe bakotxean hemen gaindi, zerenohartua nuk aitatxi edo amatxi behin hegal-datzen bada zerualde Herria astekariakgaltzen duela hoin maite zuen xokoa ! Bai,azpimarratuko dut : “Zer bilakatuko daEuskal Herria euskararik gabe ?” Zeren zuzira, Euskara, gure izaitearen bihotza. P.I.

MIARRITZE

ITSASUAtharri xapelgoa joko-berrin : Joandenostiralean jokatu dira bi finala laurdenak:Sorhaitz eta St Esteben nagusitu dira StPierre eta J.Claude Dermit-en kontra: 40-15. Belascain eta Thierry Itoitz nagusitudira Aranburu eta Palomes-en kontra:40-35. Beraz ostiral huntan (apirilaren18an) jokatuko dira bi finalerdiak : FabienItoitz eta Berasategui / Heguiaphal etaRené Dermit-en kontra, 19 orenetan.Sorhaitz eta St Esteben / Belascain etaThierry Itoitz-en kontra, 20 orenetan.Partiden ondotik herriko dantzariekeskainiko dute beren ikusgarria. Pilotaelkarteak gomitatzen ditu herritar guziaketa ikusle guziak ondotik izanen denjanaldi eta edanaldira, Itsasuarrak bata-sunak eskainirik. Marrazki lehiaketa : Gereziaren Kofra-diak marrazki lehiaketa bat antolatzen du15 urte azpitiko haur eta gaztetxoentzat.Gaia: “Gerezi baten bizia Itsasun“. Ma-rrazkia formato librean egin daiteke, etamaiatzaren 8a aintzin Beñat ostatuan utzibeharko da, haurraren izena, deitura etaadina marrazki gibelean idatziz. Bildumarrazki guziak ikusgai jarriak izanendira herriko plazan maiatzaren 10ean eta11n, larunbat eta igandez.

San Josep eskolan ateak zabalik :Apirilaren 19an, larunbata (10:00-12:00),San Josep eskolak ateak idekiko ditu.Karia hortara, buraso eta erakasleek bisi-taraziko dituzte ikasgelak. Haurren lanakere aurkeztuak izanen dira, bai eta esko-lako bloga eta informatika lanak.Bertzalde, Paxkal Bourgoin zuzendariak

errezibitzen ditu burraso berriak eskola-egunetan, kurtsoetarik landa, edoasteazkenetan, hitzordua aitzinetik har-tuz (05.59.29.84.55).

HAZPARNEKO IKASTOLAN

ATEAK ZABALIKapirilaren 19an, larunbatagoizeko 9etarik 13 ak arteOngi etorri !

Andere hauek Bestaberriren berrikuntzan partehartu zuten Lekuona apeza sustatzaile. Har

xedea haren ikustera joaiteko ! Milesker.

HAZPARNEHEGALKA

Hazparneko “HEGALKA” dantzari taldeakeskaintzen dauku bere ikusgarri berria“IKURRIÑA” apirilaren 30-ean Mendealagelan - arratseko 9-etan agertua izanendena. Euskal Herriko banderaren hirukoloreen inguruan moldatua da.Dantzariek, ikurriña taula gaineanezarriz, beren ikusmoldea pu-blikoarenarekin partekatu nahi dute,bakotxa bere azalpena ukaiterat libreutziz. Gaurko euskal dantzaren gisa,“Ikurriña” ikusgarriak ohidura etaberrikuntza nahasten ditu. Ohizkodantzaz bestalde, Hegalka taldeak beresorkuntzak aurkeztuko ditu.Erran bezala ikusgarria hiru zatitan da(lehenik kolore xuria, gero gorria etaazkenik perdea), gai ezberdinen inguruan(borroka, erligioa, pesta, irria...). Horiekoro hogoi bat musikarik alaiturik(“banda”soinulari talde bat agertuko da)musika tresna ohizkoekilan tresnaberezi batzu (akordeoia, txistua, gaita,bibolina eta ere... ukulele!!). Gainera,dantzari gazteen (“ Goixtiarrak ”) eta hel-duen ikusteko parada ere izanen da; oro-tarat berrogoi-ta hamar bat dantzari arikodira taula gainean.Gauaren hasteko, Pariseko Gazteriadantza taldea gomitatua da jaz ParisenHegalka errezebitu zuen bezala eta bereikusgarriaren parte bat aurkeztuko du.

ObrakUraz arduratzen diren langileek ur gar-biaren bidean juntak aldatzen ari dituzte.

Apirilaren 21 eko astean Ursuia karrikanariko dira eta beraz traba zenbeitenjasaitea gertatzen ahalko da. Etxetaratdoan ura moztuko dute apirilaren 23 angune horren inguruan. Kasu hortan iza-nen diren etxetako egoiliarreri jaki-narazia izanen da aski goiz eta banaka.Karrika hortan bidea petik goiti hartzeaez da haizu, bainan, obrak direno plaza-tik goiti medikuen etxeraino, bi sentsutanibiltzeko ahala izanen da.

San Josep lizeoko ikasleak pidaiezBatzu Sadio-tik heldu! Berrikitan SanJosep lizeoko gazte batzu Sadio Senegalaldean ziren. Han beren errientek lagun-durik uraren zipuetarik ateratzeko tresnabat ezarri diote, hunen motorraiduzkiaren indarrarekin kurriarazten daeta tresna hau ere eman diote tokian.1000 jende eta 4000 kabala den herribatean ziren eta han jendea deus gabebizitzen usatua da nahiz eta iduriz ezduten gasearekin arrangurarik. Emazteketa neskatxek egiten dute uraren ate-ratzea, jakinez 30 m3 ur behar dutelaegunean jali suiloekin eta soka batzuertiraka, aise da ohartzea egun guzirakolana daukatela hor. Horren gatik nexka-txek ez dute eskolarat juaiteko aukerarik.Lizeoko gazteeri esker aldaketa izigarriaizanen dute beren bizitzeko moldean etaneskek ere ikastetxetan ibiltzeko esku-bidea izanen dute orain danik.Bertzeak Konpostelarat johan! Apiri-laren 18 an 8 gazte eta 3 segitzale abia-tuko dira Konpostelarat buruz. Lizeokoomonerian direnetarik dira, 5 ek eginendute bidaia bizikletetan buruan buru eta 3ek aldiz oinez Donibane Garazitik abia-turik. Hauek 200 Km eginen dituzte hor-rela heldu baita pidaia osoaren laurdena.Hurbiletik autoan segituko zaiote Dedesukaldaria eta berekin dauzkate ere biarduradun Myrian eta Frantxua.Gogoetatzeko orduak izanen dira ere,adibidez goiz guziez abiatu aintzin. Astebatez egin beharra dute harat heltzea etaberekin johan dituzte familien, ikaslelagunen eta erakasleen xede bereziak,beila hortan aipatuak izanen direnaktokiko meza denboran. Gibelatekoatreinez eginen dute.

Hegalka-ko dantzariak entseguetan

Bi errekurtso hauteskundeen kontra Joan den martxoko hauteskunde munizipalen kontra bi auzipide pausatu dituzte bialdetatik. Sozialistek batetik, eta Jean Benoit Saint –Criq eskuindarrak bestetik.Gallery Gourret- Houssein sozialistak dio, hauteskunde kanpainan Borotra ez delazuzen ibili, Hiriko magazina “ Biarritz Magazine ” eta hiriko ueb guneak, bere aldekopropaganda egiteko baliatu dituela. Eskuinekoek pausatu errekurtsoak kurioski arran-gurak piztu ditu JBSC zerrenda burua eta bere zerrendakideen artean. Maider Arozte-gi zerrenda horretako bigarrenak eta Patrick Destizon hirugarrenak deplauki aitortzendute lehena urrunegi joaiten dela auzipide horrekin. Iduri luke JBSC bakarrik ari delaauzipide horretan eta bere zerrendako beste lau hautetsiek ez dutela segitzen.

Page 5: Herria 2953

PilotaUrte hastean Sanoki ezker paretean ira-gan dira segur palantxa haitada ederrak.Lau andanetan, huna guzien itxurak.

Orai berriz xapelgo handia urte guziezbezala hasiko da hilabete ondarrean. Haukanpotiar alde orotarik jinen direnekin partehartu nahi duten guzieri galdatua da izenaemaitea orai berean. Tel. 0559296663 edo0680166956. Guzieri ongi etorri. A.A.

5

BANKAHeriotze : Joan Migel Nicolarena, Pelloneko nausia, 77 urterekin zendu da. Baztan-darra, Irurita herrian sortua, eta gaztetik hegaldatua bertze ainitz bezala eta Bankankokatua. Eposatua, bi alaba eta bi semeren aita zen. Elizkizun bat ederra izan da,berak merezi zuen bezala. Gure doluminak familia guziari.

DONAIXTIEhorzte : 78 urtetan azken egoitzara lagundu dugu Puxuluko Martti Etxeberri. Guredoluminak penetan utzi dituenei.

AIHERRAPilotako berri onak ! !

Union Basque batasunak antolatzenduen xapelketaren berri eman nuenjoanden astean. Bi pare finalerdietan ariziren, eta bat finalera hupatzen zauku.Gaztetxoetan, Mickael DARQUY eta ArñoOTHABURU-k 40 eta 15 galdu duteMauleko pare baten aurka, Behaxkanekotrinketean. Aldiz artekoetan, JulienBellocq eta Xabi Petrissans nagusitu diraAmikuztarren kontra Armendaritzekotrinketean, 40 eta 22.Buruz buruka, Frantziako xapelketarenkondu : Nazionala B mailan, BixenteOyhenart 40 eta 36 nagusitu da DavidSaldubehere-ren kontra. Orain Bixentefinalean dugu. Holako emaitzekin,Abarratia pilota batasuna lorietan dugu.Biba zuek eta segi aintzina ! !Bestalde , Union Basque batasunakantolatu xapelketaren finalak larunbat etaigandean iragan beharrak dira, Izturitzekotrinketean. Horra beraz gure putikoenikustera joaiteko parada, bai eta mementogoxo baten pasatzekoa. Ez ahantz,Abarratia pilota batasunak edariak etataloak salduko dituela egarri eta goseizanen diren guzieri ! !

ALDUDEEztei bereziak Alduden. Urrezko, diaman-tezko ala haritzezko ezteiak, nork ez dituentzun bere bizian hitz balios horiek,bakotxari plazer bat pizten duelarik berebizian? Nork ez ditu ezagutzen bere fami-lian, bere hurbilean amodioarekin lotuakdiren presuna batzu hoinbeste urterentzat?Ospakizun eder hori gauzatu dute Jean-Baptiste eta Yvonne Goni-k Arrokian biziizan direnak beren denbora guzianartzaintzan eta azienden maitasunarekin,baita beren sei haurren ondoan. 1948-komartxoko 31 batez ziren ezkondu eta 60urteren buruan horra ospatu dituztela dia-mantezko ezteiak beren familia guziarekin,lehenik meza baten bidez Aldudeko elizaneta ondotik St Sylvestre ostatuan apairu onbaten aintzinean.Bazen segur kantu eta dantza egun hortan,

eta omore ona eta plazerra nagusi zirendenen baitan, partikulazki Yvonne eta Jean-Baptiste-n bihotzetan entzun dituztelarikilobasoen ahotik Gexan Lantzirik idatzitakopertsu eder hauek.Betiere goresmenak zueri Jean-Baptiste etaYvonne diamantezko eztei horiendako etaagian bertze besta eder bat izanen diraplatinezko ezteiak goxo goxoa familiareninguruan.

Diamantezko ezteiak Arrokian!(Airea “ Markesaren alaba”)

Aita ama maiteak zuen inguruanFamilia osoa gaude bildurikanDiamante-ezteiak ospatu nahian“ Zorionak ! ” zueri egun Arrokian

Sortzez biak aldudar ta Alduden biziSei haurreko familia bat duzue haziHamar haur ttipirentzat “ aitatxi amatxi ”Guzien esker ona duzue merexi

Laborantxa, artzaintza ta erakaskuntzaLarderia, lana ta nola ez hezkuntzaEraman dituzue biek arras untsaUzta dezagun orai elgarrekin goza

Zuekin familian goxatu dugunaSoilik erranen dugu dela maitasunaEta gure arteko atxikitasunaBizian baliosa zaukun ontasuna

Etxeko sukaldean zonbat irri, kantuGoxotasun osoan eginik baduguNahigabeak hola gainditu dituguTa omorea lagun artean hedatu

Lauetan hogoita sei-zazpi urterekinOsagarrian egon luzaz elgarrekinHaur haundi ala ttipi eta lagunekinPozik bilduko gira berriro zuekin

Azken bertsu bat orai Zerura begiraHan ditugun guziak gurekin baitiraJainkoarekilan bat argitik argiraEgun goxa gaitezen guziak batera

Gexan Lantziri 08-03-26

DONOZTIRI

BIDARRAIIgandean, Dantzari Gazterik ez

Batean bai, bertzean ez, azkenean jakinarazia zaiku apirilaren 20an ez dela DantzariGazterik izanen gure herrian, dantza talde andana bat ez delakotz etortzen ahal. Noizeginen den eta batere eginen denez ere ez dakigu !

Sagarnotegirat ateraldi alaiaMultxo ttipian, hogoita hamar bat, joan dira gazteak eta ez hain gazte batzu ere joan-den ibiakoitzean Astigarragako sagarnotegi baterat. Alegeraki iragan den eguna, gaz-teenek gauaren parte on bat Hernanin iragaiten zutela.

PilotaIgandean jokatu dira Euskal Herriko finalak palaz pilota hutsarekin, nesken artean,Angeluko Haitz-Pean trinketean. Lau herritar gazte baginituen han, bainan bakarbatek du xapela etxerat ekarri. Kadet mailan, Kristina Aguerre ari zen Mirentxu Hiri-garay aldudarrarekin eta bi lagunak xapeldun bilakatu dira Goizeko Izarrako pare batgaraituz 30-27. Juniorretan, Aña eta Graxi Marisco-k aldiz galdu dute berak bainozaharrago diren Maider Garat eta Elorri Borda senpertarren kontra, 30-22. Eta SeniorB mailan, Kattalin Marisco eta Marie Amestoy ere galtzale, Larresoroko Laffargue-Ferlin parearen kontra, 30-28, partida alta eskutan zutelarik 26-13 aitzinean ibilirik,bainan azken kintzeraino partida ez baita bururatua !

BAIGORRIKulturaldia

Larunbat aratsez eta igande arratsaldez,Baigorriko ezker paretan, Arrola dantza tal-dearen “ Mihimena ” ikusgarri berriak gaingaineko arrakasta ukan du. Harmailak betebeteak zauden eta emanaldia ere bizikiederki iragan da. Kanaldudek, bideoarenbidez, mahasti lana eta mahatsaren bideapantailan agertuz, dantzari eta kantariengibelean, eta hauek ere bai gazteak, baizaharragoak, hoin ongi arizanez, lotura eginerrexa izan da eta mihimenak ongi estekatuditu mahastigintza eta Arrola taldearen bizia.Publikoak, emozioz beterik eta xoraturik,esku zarta luzez eskertu ditu denak. Eske-rrak eta txalo beroak hemendik ere, partehartzaile orori, dantzari, kantari, musikari,asmatzaile, dendarieri, teknikalarieri eta gisabatez edo bertzez beren laguntza ekarriduten guzieri, holako ikuskizun batek baitulan eta gastu, prestatzen eta lekuan emai-ten.Kulturaldiak segitzen du, asteburu huntan,lau hitzordurekin. Ortzirale aratsean 9.00tan,Ortzaizeko herriko gelan, eztabaida, gaiadelarik “ OGM edo JAO ” jitez aldatu orga-nismoak, zendako badira ? Zendako behardira ? Mahain inguruan parte hartuko dute :Mizel Berhocoirigoin, Euskal Herriko Labo-rantza Ganbarako lehendakariak, DanielBarberarena (alerte OGM), Jon Harlouchet(Bio Aquitaine), Roger Haiçaguerre (MGPM)eta Juan Mari Intxaurra Nafarroako Unibert-sitateko erakasleak.Larunbat aratsaldean, XIBA, herri kirolen5garren edizioa, Baigorriko plaza nagusian.BAGATA (Basaizeko Gazte Taldeak) anto-latzen du Euskal Herriko f inalerdi hau.Lehiaketa huntan parte hartuko dute BaxeNafarroa, Xibero eta Baztango gaztek, etairabazleak txapelketaren finalan parte hartu-ko du. Xibaren helburu nagusia da gazteen

elgarretaratzea eta libertitzea, joko zahar etaberriagoetan parte hartuz. Lau joko motetarineurtuko dira : iraunkorrak, kulturalak, trebe-ziazkoak eta indar jokoak. Larunbat aratse-an, 20.00tan Bixentenea ostatuan Nafarroa-ko presoen aldeko gaualdia : hitzaldi, zin-tzur bustitze eta pintxoak, Buuz Buu taldeakalaiturik. Igandean, aratsaldeko 17etan, Bai-gorriko Bil Etxean “ So’in ”, haur eta gaz-teen ikusgarri irringarria. Eskualde huntakohaur eta gaztek, antzerki, bideo eta arte tai-lerrak segitu dituzte bost hilabetez, ikusgarrihau asmatzeko eta gauzatzeko. Hor, beraz,alor desberdin horiek guziak kurutzatukodituzte.

GoxokiOrtzirale aratsaldean, Plaza Xokon, hiruga-rren adinekoak elgarretaratuko dira, aratsal-deko askari on baten egiteko eta ondotik,bixtan da, kantu, karta joko eta ixtorio, girohoberenean.

SortzeOkilanberroko Marie-Claire Erramouspe etaPaxkal Arangoits-ek ongi etorria egin dioteNaiara alaba ttipiari. Maider eta Elorri bereahizpek segur ongi inguratuko dutela. Zorio-nean haundi dadila eta izan dezala osagarrisortu berriak. Goresmenak aitama gazteerieta goraintziak aitatxi eta amatxieri.

PilotaAngeluko trinketean, igandean jokatu diraEuskal Herriko xapelgoaren kontu nexkatoe-tan finalak, paletan pilota hutsarekin. Gaztemailan, Zaharrer Segiko Kristina Aguerre etaMirentxu Hirigaray xapeldun atera dira Goi-zeko-ri nagusituz 30 – 27. Goresmenak etasegi aintzina. Esku huska, Frantziako xapelgoaren kondu,artekoen mailean, Mattin Olçomendy-k ira-bazi du finalerdia Diribarne bardoztarrarenkontra 40 – 29. Finala igandean jokatuko duBaionako Moderne trinketean. Xantza on.

HELETA“Aneta Bokaleko” ikusgarria

Apirilaren 18an, ostiralean (21:00), KoldoAmestoy kondalariak eta Pantxix Bidartkantariak eskainiko dute “AnetaBokaleko” ikusgarria Idioinzaharretan.Bixintxoren arraintza-untzian dago Anetabere emaztea, haur ttipia bere besoetanlo… Koldo Amestoyek asmatu kondaira,Pantxix Bidartek kantuz eta olerkizaberastua. Ikuskizun poll ita, deneriidekia.

Ehun urte Mailuxa Germain bere alaba Aniren ganajina da duela 8 urte. Ehun urte bete ditujoanden martxoaren 28an. Apirilaren6eko igandean ospatu ditu, lehenik eskeronezko meza batekin hasirik, gerozintzur bustitze bat herriak eskainirik par-talier guzieri, ondotik bazkari on batAgerrebehereko ostatuan bere haur,haur ttipi, familia, auzo ala adixkideen

artean. Arras pixkor den amatxiri guregoraintziekin, oraino luzaz goza dezangutartean egoitea.

Adin ederraren ateraldiaAdin ederrak bere lehen ateraldia eginendu apirilaren 24ean ortzegunarekin.Plazatik abiatzea goizeko 9etan Arnabareta Goikoetxea lantegien bisita eginez,Esnazu Mentan bazkaria. Izenak emanigandeko Marie Claire saltegian edoMentaberrian.

Mus eta MusIgande 20an, BTS Jean Errecart esko-lako gazteen fagoretan mus lehiaketa batantolatua da Larre ostatuan aratsaldeko2 orenetarik goiti. Lehen saria 300 euro,bigarrena 200 eta beste ainitz sari.Apirilaren 27an iraganen da eskola pri-batuak antolatzen duen mus lehiaketa,igandez (14:00), Erregelu sala berotuan.Lehen saria : 500 euro, bigarrena : 250

euro, eta bertze frangosari. Izen emaiteak tokianberean (12 euro). Onda-rrerat zozketa bat izanenda. Eta denbora guzian,talo, matahami, edari…

Mezetako tenoreakIbiakoitz aratsean 9 orene-tan Armendaritzen. Igan-dean 9.30etan LandibarreBehaunen. 11 orenetanHeletan.

Herritarra

Ezkerretik eskuinerat : Pourteau-Aguerre 38(Durruty) Cachenaut-Duhart 40

Ipuy-Salles 40 Landagaray-Pourteau 36(Lagourgue)

(Cachenaut) Mendilahatxu-Duplantier 22Amestoy-Sorhuet 40 (Duhart)

Sallato-Goyhenetche 40 (Lagourgue)Sarraude-Urruty 33

Baigorriko herrianBi mila zortzian,Apiril hamabian

Eta hamairuan…Urrats berria,

Ikusgarria,Bai aipagarria !

Arrolaren omenaIndartu duena !

Haur, gazte, adinekoBildurik laneko :

“ Mihimena ” sortzekoeta gozatzeko.Soinu, dantzari

Ta makilari,Bai eta kantari…Guziak ongi ari,Zinez xoragarri !

Mahastiaren lanakPiztu ahalmenakEta elkartasunak

Bideratu denak !…Bazen koloreEta omore,

Bozkario ere !Ikusleak gogotikDu txalotu zutik !

Sorkuntza berri horiMintzo da orori,Baigorri ibarrari,Euskal Herriari !Elkartasunez,

Harreman onezEta lan eginez,

Etorkizun hobeaDago gure beha !

“ MIHIMENA ” IKUSGARRIA(Airea : Aitak eman zerautan…)

08-04-14 Gexan LantziriAbarratia-ko arduradunak, Kriztina Garay, Arño

Gastambide azken lehendakaria, Mayi Uhartlehendakari berria, Patrick Castoreo

Mailuxa bere haurren erdian

Page 6: Herria 2953

Apirilaren 19an, 14.00 : “Agotak”, Marikita Tambourin etnologoa (1/2).Berriz zabaldua : Apirilaren 21an (23.00) ; 22an eta24an, 14.00 eta 20.15

Apirilaren 20an, 20.15 : “Pauloren urratsetan gidari“ Petto Olhagaray, 7.partea.Berriz zabaldua : Apirilaren 23an eta 25an, 14.00 eta20.15Kronikak egunero, 7.15, 8.45, 14.45, 20.45 : Asteartea 22 : Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andi-azabal.Asteazkena 23 : Liburuen alorra – Elkar Megaden-datik.Osteguna 24 : Irunea-ko elizbarrutiaren berriak.Ostirala 25 : Herria astekariaren prentsa bilduma –Jamattitt Dirassar.

Heldu den azaroan IparAmeriketako president bozkekukanen dute, iduriz, gustuberezi bat. Alabainan John McCain errepublikanoak jadanikhautatu gizonak partida izanendu edo emazte bat Hillary Clin-ton New Yorkeko senatorea edoBarack Obama Ilinois estatukosenatore beltza. Demokratalderdiak ez baitu orainotrenkatu zoin izanen duen berehautagaia. Dakizuen bezala IparAmerikako estatu guzietan erre-publikanoek eta demokratek,bakotxak bere kondu, egiten di-tuzte “Primaires” deitu aintzinbozka batzu jakiteko nor dutenhautagai hoberena azarokobozaldi nagusian presentatzeko.Ez da oraino sekulan izan ezemazte bat ez eta ere beltz batEstatu-Batuetako lehendakari.Aurten gertatzen balitz iraultzattipi bat bezala litake ! Eta iduriluke Demokratek aldi huntanirabazteko aukera badutela,Amerika pixka bat aspertua de-lakotz Bush-en politikaz. Beharda haatik kasu egin zeren McCain Vietnamgo gerlako giza-gaitz handi bat izana da etaBush-etik poxi bat aparte egonnahi badu ere, argi da hunen la-guntza osoa bilduko duelaazken mementoan.Bainan itzul gaiten Demokrataalderdiak segitzen dituen aitzin-bozka horietarat. B. Obamakabantail ederra hartua zuenbainan, bere kanpaina doi batkanbiaturik, H. Clinton-ek irabazidu berriki Texas eta Ohio es-kualde garrantzitsuetan eta ezdu azken hitza errana. Gauregun, B. Obamak ehun bat or-dezkari gehiago baditu H. Clin-ton-ek baino (1451 eta 1365).Beraz, gauzak biziki tinki diraeta Estatu andana batek ez di-tuzte oraino eginak delako “Pri-maires” horiek.

Entsea giten ikusterat 2Demokrat horien abantail etagaitzak. B. Obamak beraz aitaAfrikanoa du Kenyakoa eta amaxuria Kansas estatuan sortua.Guretzat “metiza” litake bainanEstatu Batuetan omen, xuria ezdena beltza da. Gaztea da (46urte), eskola eder eta karismohandiko gizona. Jadanik 2004anBostoneko biltzar nagusian,John Kerry orduko demokratahautagaiak galdatu zionmintzatzea eta denak xoratuzituen bere hitzjario ederrarekin.Jendetze beltzaren % 70-enbozak biltzen ditu bainanirabazten ere arras beltz gutiden eskualdetan hala nola Iowaestatuan. Erreusitu du, orainosegurik, bere burua biltzaile ba-tentzat pasaraztea. Hau eregauza ustegabekoa, aberatsaketa jende ikasiak bere alde ditu,bera sorburu xumetarik jalitzendelarik.Bertzalde aldaketaren hautagaibezala presentatzen da, Clintoneta Bush erreinuen ondotikAmerikak on duela hats berribaten ufako azkar bat. Alda-rrikatzen du : “Ez naiz aberatsenalde pobreen kontra ez etabeltzen alde xurien kontrabainan etorkizunaren alde ira-ganaren kontra”. Gazteriarengehiengoa ere berekin du.Aldiz ainitzek diote bere progra-ma ez duela hain argia etaekonomia mailean ere ez delahain trebe. Orain arte arruntalde zituen media horiek hasiakomen dira xekatzen nun zeratzemanen duten haren men-dratzeko.

Eta H. Clinton bertze demokratahautagaiaz zer erran ditaike ?Emazte burutsu batentzatdaukate, esperientzia eta gaita-sun handikoa. Bertute ederraere erakutsi du gauzak etzire-larik beretzat nahi bezala joan.B. Obamak abantail pizkorrahartzen ari zuelarik jakin duberriz jokoan sartzen New York,Kalifornia eta New Jersey estatuhandietan irabaziz.Ontsa ikusia da jende behar-tsuenetarik eta Hego Amerike-tatik jinak diren “latinos” deitufamilietan. Badu ere, iduriz,abantail bat 50 urte goitiko boz-emailetan. Aldaketaren aldeagertzen da bainan iraganariuko egin gabe. Bil Clintonenemaztea izaitea abantail bezen-bat traba izaiten ahal da zereniragan politika sistemari lotuaagertzen baita nolazpait. Denaden ez batek eta bertzeak ez di-tuzte oraino behar diren 2005ordezkariak bilduak hautagaiizaiteko eta ainitz gauza ger-tatzen ahal da oraino heldudiren hilabetetan.Gisa guziz, izan dadin bat alabertzea hautatua, bisean-bisizanen du John Mc Cain erre-publikanoa, Amerikako indaratzerakoi guziak bere alde iza-nen dituena eta ez da erranaeskuintiarrek demokratek bezenaise emazte edo beltz batentzatbozkatuko dutela.Azken oharpen bat. H. Clintoneta B. Obama borrokatzen balinbadira oraino zonbait hilabetez,lanak izanen ditu hautatua iza-nen denak Demokraten bozguzien eskuratzeko, zauri ainitzoraino idekiak geldituko baitira.Orduan Amerikak huts eginlezake, ene iduriko, beha-rrezkoa den aldaketa.

Darraidou Laurent

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Frantzia, Suiza eta Espainia jokatzen dira Ingrid Bétancourt-en salbatzeko. Frantziak igorri du hegazkin berezi bat mediku, erizain etabehar diren medikuntzako tresnekin Ingrid Bétancourt-en artatzekoFARC-ekoek libratzen balin bazuten. Debaldetan, haiekin behar baitzenharremanetan sartu aitzinetik. Bainan, norekin mintzatu, dakigularik etahaiek dakitelarik Ekuadorren hil zuten mezularia ez zela ordaindua. Zer-tan da Ingrid-en osagarria ? Senar ohiak dio biziki gaizki dela, Ingrid-enamak, aldiz, ez dela hain gaizki. Nor sinets ?

***N.K.M. : Hala deitzen dute Nathalie Kosciusko Morizet ministro anderea.O.G.M. delako legea eztabaidatzen ari zelarik Lege Biltzarrean eta ezker-tiarrek emendio bat aurkeztu dutelarik non zen Borloo ministroa inguru-menaz arduratzen dena ? Nonbait ala ostatuan batzuk diotenez. Non zenere Copé UMP diputatuen burua ? Ez diote N.K.M. andereari deus la-guntza eskaini. Hortakotz da hasarretu eta salatu bien ahulezia “LeMonde” egunkariaren artikulu batetan. Orduan bai, sekulako txintxamari-ak ! Jalgi da lehen ministroa, alde zituela Borloo eta Copé. Gaixo an-derea ! Ikasi du nolakoak ziren adiskideak eta amor eman du. Gaztigugisa ez da joan Japoniara lehen ministroarekin. Begira nezazue eneadiskideetarik, dio erran zahar batek.

***Gobernuaren gorabeherak : Ez da bakarrik OGM delako aferak e-rakusten duen gehiengoaren nahaste borrasteak, burdinbideetan familieketa bereziki familia haundiek dituzten abantailak nahi ukan dituzte kendu.Berehala denak agertu dira ideia horren kontra, nolaz jokatzen ahal zenfamilien aurka. Eztabaida bat goiti-beheiti, azkenean Sarkozyk deitu dituSNCFeko buruzagia eta familien arduradunak eta erabaki ez zela deusaldatuko. Beti bezala azken hitza bere.

***Des racines et des ailes : Ibilaldi ederra joan den asteazkenekoa. Loireibaia, Frantziako ibaietan luzeena erakutsi digute Orleans-etik Tours-eraino. Hori da omen Frantziako eskualderik ederrena. Ez dut uste badenFrantzia guzian hainbeste gaztelu eta jauregi duen tokirik. Egia erran,XVI. mendean gazteluak zirenak jauregi bilakatu dira Pizkundea delakausa, errege erreginek han eraiki dituztela ere jauregi paregabekoakUNESCO-k sartu dituela munduko ondareen artean.

***Errugbia : Akize jokatu da etxen Paristarren kontra bainan galdu du 13eta 9. Halere pundu bat bereganatu du eta, nork daki, balio haundikoaizan daiteke.Beti bezala kokahala jendea Agilerako kirol zelaian Baiona ari zela Mia-rritzeren kontra. Partida atakatua nahiz hiru entsegu Miarriztarren alde.Orotara 20 eta 0.

J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

NOR MC CAIN-ENAURKA ?

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8Apirilaren 19-tik 25-erat

Osteguna, apirilak 17Bost Sei magazinean, arratsaldeko bostetan, Pello Zubiria.Arratsaldeko 7etan, Mintzaleku debate saioan, TNT telebista numerikoaz ariko da Jojo Bidartbere gomitekin : besteak beste, Iñaki Uria, Hamaika telebista proiektuko burua, etaKanaldudeko Ximun Carrere. Ostirala, apirilak 18Arratsaldeko 7etan Laborarien emanaldia Jone Barnetxekin. Ondotik Presoen Oihartzuna.Larunbata, apirilak 19Errugbia zuzenean: BO-Auch, arratsaldeko 5:30etan.Ondoren futbola: Aviron Bayonnais-ChatelleraultIgandea, apirilak 20Gure bazterrak, Lekornetik, 9.30etan. Meza Urruñatik 10:30etan.15:00etan, pilota zuzenean: amaturren xapelketako finala buruz burukaBaionatik: Airetik taldeko Bonetbeltx, Urruñako Agirreren kontra. Arratseko 8:30etan, Mikel Markez kantariaren irratsaioaAstelehena, apirilak 2119:00 Zer dioxu, Jean Marie Crouspeyre baigorriarrarekin

EUSKAL IRRATIAK

Berrogoi bat laguneko multxoa bildu da igande aratsaldeanZokoako elizan, Flandriako Walter Luyten zenari euskaldunenganik hain merezitua duen omenaldi bat eskaintzeko. Aldareinguruan sei apez, Ludo Docx meza emaile nagusi, adiskide batfalta zitzaiotelarik haatik, Roger Idiart apeza, dotzena bat egunhuntan osasun egoera larrian dagona. Harat bilduak ziren

bertze jendeetan, buru ezagunak gehienak, denek noizbait molde batezedo bertzez Walter Luytenen bidea kurutzaturik. Entzun dira lekukota-suna suharrak, Kattalin Aguirre, Peio Etcheverry-Ainchart, Jean LouisDavant-enak. Kantu beroak ere altxatu dira, Peio Ospital, Maite Idirin,Jojo Bordagarai, Eñaut Etxamendi-renak. Walter Luyten bera ereentzuten ginuela gogotik kantuz, bideo baten bidez. Populuen Europaamesten zuenak jarraik beza bizirik euskaltzale guzien bihotzetan !

WALTER LUYTEN ZENARI AGURRA

Airea : Kantore berri Luzaideko Borddelerena

Liburu eder hau Arnegitik baitzeraut atzo etorriLaster hasi naiz beha ta beha Orizune alde horriBai eta hitza nundikan ez nik xurga xurga irakurriKantuz egon naiz miresten eta aire goxo hartan jarriAire goxo hartan jarri

Borddelen kanta Josep Caminok zuen hobeki emanenBaita Hargaraiko familia zenbateko zen erranenDonetch apezaz ere hainbertze ixtorio kondaturenDamurik haren larderia guk jastatu ez baiginuenJastatu ez baiginuen

Harek apaindu apeza ez da nola nahi ibiliaBikari gazte, airostasunez zabilala gazteriaJende helduak ere hor ziren eta hor dago herriaJaun-ertorgoan herri haunditan ez du egin alegiaEz du egin alegia

Alegiarik gabe izan da ber hau apez moldatzaileMisionesburu, predikari ta apezgaitegiko ereKristo saileko mail guzietan igana zen orai arteElizbarruti arduradunek egin dute bere kideEgin dute bere kide

Baionan baitzen apeztuz geroz apalenetik hasiaGeroztik badu harturik eta emanik ainitz graziaEz baitzen behar nehoiz ahantzi artzainetan ikasiaBikari xoila bilakatu zen bikario nagusiaBikario nagusia

Esker onekin nola ez buka berak ere idazkia“Herria maitez, Eliza maitez”, hoberik nehork dakiaHolako bizi luzean bazen liburu baten jakiaEta bihotzean berogarritzat zeruaren iguzkiaZeruaren iguzkia

ARNEGIKO LIBURUA

Page 7: Herria 2953

7

LAN ESKAINTZA LEGEZKO ABISU

BEREZKOEN XAPELGOASorhuet-Ezcurra II . . . . . . . . . .40Etcheverry-Kurutcharry . . . . .34Kanporaketako azken bi partidakjokatu dira joanden asteburuan.Partida hau Mauleko Glaria trin-ketean da jokatu. Partida ederra,luzaz elgarren bete joana (31-34),ondarrera 9 kintze jarraian egitenzituztela irabazleek.Larrechea-Etcheto . . . . . . . . .40Idiart-Waltari . . . . . . . . . . . . . .21Partida hau aldiz Senperen jokatuda, Gantxiki trinketean. Bi pareak,egia erran, jadanik sailkatuak zirenfinalerdietarako. Partida hau batzueta bertzeen indarra zertan denneurtzeko baliagarri zen. Eta ustebazen berinezko paretak kubatarraabantailatuko zuela, ez da holako-rik gertatu. Eta, gaizki hasiak balin-baziren ere irabazleak, zuraida-rraren jo fierrak eta boteek egindute diferentzia.Berezko horien arteko finalerdiakasteburu huntan jokatuko dira.Ostiralean (19.30), OloruekoGuynemer trinketean, Sorhuet-Ezcurra/Idiart-Waltari. Eta igan-dean (17.00), Armendaritzeko Elhi-na trinketean, Larrechea-Etcheto/Ibarrola-Oçafrain.BAIONATTIPIANLambert anaiak . . . . . . . . . . . .40Bielle-Istillarte . . . . . . . . . . . . .36Frantziako Open Koparen kondukopartida huntan bi anaia tematsuakgaraile, pare gotor baten kontraalta. Ortzegun huntan (17.00), Itoizanaiak ditugu ikusiko, BAC-ekoPoueyts - Eguiabehere parearenkontra.GLARIA TRINKETEKO XAPELGOASorhaitz-J.C. Dermit . . . . . . . .40Belascain-Berasategui . . . . . .24Mauleko Glaria trinketeko xapel-goa bururatu da igandean. Etahorra nor ditugun xapeldunak,aurtengoan.GARATENEANAlfaro-Bessonart . . . . . . . . . . .50L. Lambert-Lazcano . . . . . . . .31Astelehenean jokatu da partidahau, hein bat aise trenkatu dena,nahiz ez dugun xehetasun zehatzikbildu ahal izan.AMATURRAKBonetbeltx . . . . . . . . . . . . . . . .40Eguiabehere . . . . . . . . . . . . . .28Euskal Herriko finalerdietanmakearrak galdu zuen pilotariberaren kontra Ezpeletan. Larun-batean aldiz, Gantxiki trinketean,Frantziako xapelgoko finalerdi hauberetu du, kasik buruan buruaitzinean ibiliz.Aguirre . . . . . . . . . . . . . . . . . . .40Benesse . . . . . . . . . . . . . . . . . .28Lehen maileko bertze finalerdihuntan, Donapaleun, urruñarranagusitu zaio St André deSeignanx-ekoari.Oihenart . . . . . . . . . . . . . . . . . .40Saldubehere . . . . . . . . . . . . . .36

Bigarren mailan, aihertarrak gainahartu dio garaztarrari, Senperen.Lavielle . . . . . . . . . . . . . . . . . . .40F. Etcheverry . . . . . . . . . . . . . .19Bigarren maileko beste finalerdihuntan, Saubusse-ko landestarranagusi, Donapaleun.Olçomendi . . . . . . . . . . . . . . . .40Diribarne . . . . . . . . . . . . . . . . .29Juniorretan, baigorriarra irabazlebardoztarrari, partida gustagarri bateginik Senperen.Tellier . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .40Membrede . . . . . . . . . . . . . . . .20Donapaleun aldiz, beti juniorretan,urruñarrak gaina hartu dio hein bataise miarriztarrari.Buruzburukako finalak igandeanjokatuko dira Baionan,Modernean : 15.00 Olçomendi-Tel-lier, 16.00 Oyhenart-Lavielle, 17.00Bonetbeltx-Aguirre.ITSASUKO ATHARRITROFEOANAzken final-laurdenen emaitzak :Sorhaitz-St Esteben 40, St Pierre -J.C. Dermit 15, eta Belascain-Itoiz40, Aramburu-Palomes 35. Finaler-diak ostiral huntan (19.00) :Sorhaitz-St Esteben/Belascain-T.Itoiz batetik, F. Itoiz-Berasategui/Heguiaphal-R. Dermitbertzetik.IZTURITZEKO TRINKETEAN“Union Basque” batasunak antola-turik, trinketeko finalak iraganendira asteburu huntan Izturitzen.Larunbatean : 15.00 Geroa A(Airetik-Urruña), 15.45 Xoriak A(Baigorri-Urruña), 16.30Gaztetxoak (Amikuze-Eskulari),17.15 Kadet-Junior (Abarratia-Kapito Harri). Igandean : 15.00Geroa B (Kapito Harri - Airetik),15.45 Xoriak B (Maule-Azkaine),16.30 Arinak B (Maule-Sara),17.15 Arinak A (Hendaia-Sara),18.15 senior (Airetik-Itsasu).HEGOALDEANAsier Olaizola . . . . . . . . . . . . .22Xala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13Iruñean, gehienek lekuindarraikusten zuten garaile, berak gai-nera gaitzeko forman zela erranik.Bainan goizuetarra da karraskagaitzan abiatu (8-0), partida berealde bihurtuz. Helduden astelehe-nean, Beloki-ri da neurtuko Olaizo-la I.a, Tolosan.Leiza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22Eulate . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9Ortuellan da partida hau jokatu.Irabazlea Bengoetxea VI-ri daigandean neurtuko Eibarren.Peñagarikano . . . . . . . . . . . . .22Agirre . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12Hara nola joan den partida hauEibarren. Peñak Irujo ukanen dukontrario ostiral huntan, Donostian.Begino . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22Koka . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9Eta han Iruñean da jokatu, ikustenduzuen emaitza horrekin. Larun-batean, beti Iruñean, Ruiz ukanendu parrean Beginok.

Bego-ren ordaina

AMATURREN FINALAK, BURUZBURUKA ASTEBURU HUNTAN

Avis de changementRIVIERA SAS

Société par Actions SinplifiéeAu capital de 40.040 EurosSiège social : Centre ErliaZone Industrielle de Jalday64 500 Saint Jean de Luz

487 799 017 R.C.S. BayonneAux termes d’une Assemblée GénéraleExtraordinaire en date du 15 Février2008, l’Associé Unique a décidé de :- transférer le siège de la société ;- modifier en conséquence les statutsde la société comme suit :Article 4 - SIEGE SOCIALAncienne mention :“Le siège social est situé : Z.I. de Jal-day, 64500 Saint Jean de Luz.”Nouvelle Mention :“Le siège social est situé : CentreErlia, Z.I. de Jalday, 64500 Saint Jeande Luz.” Pour avis

Rectificatif à l’annonce légale du 28juin 2007Scop COPELECTRONIC, z.a. du Hillans– 64990 – St Pierre d’Irube –L’A.G.O.A. du 15 juin 2007 a constaté : • la fin du mandat d’administrateur de :M. Guillaume Toussaint, et l’élection entant que nouvel administrateur de : M.Dominique Irazabal.

Le Conseil d’Administration

PAINT BALL EXTREMESociété à responsabilité limitée

Au capital de 7 622,45 eurosSiège social : ROUTE DES CIMES

69480 HALSOUB 403 522 626

AVIS DE PUBLICITÉAux termes du procès-verbal de l’as-semblée générale extraordinaire du 8avril 2008, Monsieur SAURE Alain,route des Cîmes 64480 HALSOU, a éténommé Gérant en remplacement deMadame SAURE Christine, en raisonde sa démission à compter du 8 avril2008.L’article 17 des statuts a été modifié enconséquence. Pour avis

IKASek zuzendariorde batbilatzen du, iraileanhasteko, sei hilabeteko kon-tratupean, alde bat aritzekomenturarekin.

Baldintzak : baxoa + 3 urte elebiduna : euskara idatzizeta ahoz, frantsesa euskal kultur alorrarenezagutza

Jakitatea dosierrenkudeantzan bai eta adminis-trazio eta diru kudeantzan,idazteko trebetasuna, harre-manetako erraztasuna.

Gaitasunak : izaitez gogoidekia, besteen entzutekogaitasuna, sintesiako gaita-suna, metodikoki aritzekogaitasuna, taldean aritzekogaitasuna.

Lan saria : ikus CC Edition.C4 maila.

Kandidatura eskutitza + CVaapirilaren 30eko igorIKASera : IKAS – Lota jauregia –64480 Uztaritze

“Zabaldu” egiturak antola-turik, Garazi-Baigorriko 50bat ofiziale eta lizeoetako20 bat ikasle Bilbon gaindiibili dira apirilaren 4ean,berezikiago “Construlan”erakustazokari bisita egi-ten. Azoka hau bi urtetarikantolatzen da, eraikuntzasailan, aurten eraikuntzaekologikoari zitzaiola lehen-tasuna emana. Intereshandiko ateraldia han zirenguzientzat.Zabaldu-k, bertzalde,oroitarazten du Enple-guaren forua izanen delamaiatzaren 3an, larun-batarekin (9:00-13:00),Donibane Garaziko merka-tuan.

GARAZI - BAIGORRI ESKUALDEKOOFIZIALE ETA ERAKASLEAK BILBON

Apirilaren 17tik maiatzaren17raino Angeluko liburutegianiraunen du “Sourires du monde”argazki erakusketak. ArgazkilariaJean Louis Saporito, argazkilarifamatua, 20 urtez telebixtarentzaterreportai ainitz egin baiditu.Azken urte hauetan mundu osoazeharkatu du nekezia handian bizidiren jendeak argazkitan hartuz.Aurpegi alai, irriño frango, espe-rantza ainitz, populu honen jende-tasunaren lekukotasuna ekarrinahi izan du, ohi den miseriarenaurpegi hitsetik urrun. Argazkihoriek bildurik dira ere “Souriresdu monde” izen bereko liburubatean.Bestalde apirilaren 18an arra-tseko 7tan, beti Angeluko liburute-gian, Bernard Jahrling jaunak“Pierre d’homme” bere liburuapresentatuko digu. Erranen digunola ezagutu zuen Aita Joseph(ATD Quart Monde mugimen-duaren sortzailea) Noisy-le-Grandsasihirian, 14 urte zituelarik.Honen ikasbideak segituz, mise-ria eta injustiziaren aurka bo-rrokatu da, borroka honen lekuko-tasuna ekarriko dugu. Mintzaldia-rentzat hobe izena aintzinetikemaitea 05 59 52 17 55 zenbaki-ra deituz.

ANGELUKOLIBURUTEGIA

ETAATD QUARTMONDE :

ERAKUSKETAETA MINTZALDI

Aitzineko astean Paueko Akademia Ikuskaritzan egin zenbilkuratik jakina ginuen sei erakasle postu salbatuakzirela, horietan biga Euskal Herrikoak, Izpura eta AngeluJules Ferry-koak. Bainan oraino 31 postu zalantzan zirendepartamendu guzian, gehienak Euskal Herrian, 21,5postu, hauetan 18 frantsesezkoak eta 3,5 euskarazkoak.Kolegio eta lizeotako postu hesteak bertzalde. Pro-posamen horiek haserre samina piztu dute bazter guzi-etan.Astelehen aratsaldean trenkatu beharrak ziren eskolakarta berriko postu heste eta idekitzeak, eskola publikoaridoakionez, bainan sindikatek, erakasleek eta hautetsifrangok boikotatu dute bilkura hori. Ondorioz, bihara-munera gibelatu da biltzarra, astearte aratsaldera, etalerro hauek idaztean ez dugu erabakien berri jakin. Denaden, hunkiak diren eskolek hitzeman dute aitzina segitukodituztela eskola okupatze, greba eta manifestaldiak.

FILIPE BIDARTAUZITEGI AITZINEAN

Astelehenean, berr iz ere Par isekoauzitegira deitua zen Fi l ipe Bidart,2007ko urte undarrean Agen-ekopresondegi aitzinean manifestatzeagatik, han manifestatzeko eskubideosoa bazaukalarik alta. Bainan hori ezda boterearen gostukoa izan. Ondorioz,bere baldintzapeko libertatearen neurri-ak nahi diozkate murriztu. Astelehe-nean, Parisera joan gabe Beziers-tikberetik bere ikusmoldea eman ahal izandu baigorriarrak ikus-konferentziarenbidez, bere abokata haatik Parisenzagolarik defentsarako. Jujeek berenerabakia emanen dute maiatzaren 14ean.

Alexandra Filiatreau Luhustarrak esperi-entzia berezi bat egin ahal izan duEslobenian, Europa ekialdeko bost milioiherritarreko lurraldean. Lantegi bat lu-rralde horretan duen ibilgailu enpresabatek auto bat prestaturik, eta besteespontzor batzuen laguntza ekonomikoariesker, hainbat astez hango jendearekinkomunikatzeko ezustezko sistema batpikoan eman du : taxi zerbitzua urririkproposatzen zioten jendeei, ordainezbidaiatuak zerbait komunikatu behar zionjestuz eta hitzez, eta filmatua izaiteaonartu behar zuen. Harreman filmatu ho-rretatik bideo filme bat atera du : TaxiAlksi tituluarekin. Obra hori berak presen-tatu du “L’autre cinéma” gelan, joan denostegunean.

ESKOLA KARTA BERRIAHASERREA NAGUSI

Alexandra FiliatreauLuhustarraren filmea

OGM legea gutitarik onartua frantses lege biltzarrean249 deputatuk bozkatu dute lege proposamenaren alde eta 228kkontra ; ehun deputatu abstenitu dira. Lehen aldia da 2002azgeroztik lege bat hain tiran bozkatua dela Parisen. OGM alorepaiketaren delitua sortzen du lege horrek : bi urte presondegi eta75 000 euroko isun gaztiguarekin ; presondegi arriskua hiru urtetaragoititua da eta zigor ekonomikoa bikoiztua ikerketara dedikatua denalorra baldin bata epaitua.

Frantses auzitegi batek presondegiko baldintzak gaitetsiLehen aldikotz frantses justiziaren historian, auzitegi administratibobatek, Rouenekoak hain zuzen, preso bati arrazoin eman dio,presondegiko baldintza txarrek sortu kalte moralengatik. 3000euroko damu domaiak onartu dizkio, Roueneko presondegiko bizibaldintzak ezin jasanak direla erranez. Hala ere Rouen-eko auzite-giaren erabakia historikoa izanik ere, ez du agindurik eman preson-degia bera normetan ezarria izan dadin.

Ipar Irlandako Ostirale Sainduko hitzarmenak hamar urteJoanden ostiralean bete ditu hamar urte, “ Ipar Irlandako OstiralSainduko hitzarmena ”, alderdi etsaiek, London eta Dublineko go-bernuek izenpetu zutela, erreferendum bidez onartu zutena herrita-rrek geroxeago. Ordutik hona, urek eta giro baketsuak bide egindute Belfast inguruetan. Hala nola IRAk bere nahiz armak pausatudituen, eta lau ehun preso politiko atera dira giltzapetik. Badu kasikurtea zutik dagola unionista erradikalenak eta Sinfeineko errepu-blikarrak osatzen duten gobernua ; nahiz berriki presidente karguautzia duen Ian Paisley unionistak.

Orain arteko izarrek hotelaren ekipamendua neurtzen badute,Hotelcert ageri berri honek hotelak eskaintzen duen zerbitzuabere orokortasunean du izartzen. Angeluko Atlanthal eta LesTerrasses d’Atlanthal, Miarritzeko Alcyon eta Saint Julien, Kan-boko Ursula, Hendaiako Uhainak eta Donibane LohitzunekoHotel de Paris eta Ohartzia hotelek dute HotelCert egiaztagiriaeskuratu 2007 urtearen kontu. Iparraldea bere osotasuneanhartuz badira 24 hotel egiaztagiri horrekin orain, horietatikhamalau bi izarretakoak eta hamar hiru izarretakoak. Eta ez dasobera lehen iduripenari fidatu behar : Miarritzeko zazpi hotel biizarretakoek ukana dute agiria, eta hiruko hotel batek bakarrik.Donibane Lohizunen aldiz hiru izarreko hiru hotel ikusten diraegiaztagiri horrekin eta bi izarretako bi bakarrik. Aurten lau hotelengaiatuak dira hotelcert egiaztagiri horren eskuratzera :Arbonako “ Laminak ”, Getariako “ villa Catharie ”, Larraineko“ Etxemaite ” eta Zuraideko “ Bergara ”.

8 HOTEL GEHIAGO“HOTELCERT” EGIAZTAGIRIAREKIN

Garaziko ikasleak Bilbon

Page 8: Herria 2953

8

Joanden igandean zortzi, president-bozak zituzten Montenegro herrialdean. Lehenaklurralde hori osoki bere gain jarriz geroz, duela ez arras bi urte. Probisurki lehendakarizutenak du partida irabazi, gehiengo osoa segurtaturik lehen bozaldian berean, joandenasteko HERRIA-n ginion bezala. Deitzen da Filip Vujanovic eta oraino arras gaztea da,53 urte. Oro har, hauteskunde horiek ez dute aipaldi handi-handirik ukan Europa mendealean.Montenegro herrialdea ttipittoa delakotz orobat, bozak lasai joan direlakotz ere berdin,eta bazterrak aise aferatuagoak zirelakotz Olinpi-Jokoen su-ziri horrek hazi eztabada etagataskekin...Bizkitartean, arras munta handiko bozak ziren, president berria arrunt Europa batuarenaldekoa izanki eta beraz bere herrialdea batasun hortan ahal bezen laster sar-araztearenaldekoa...Egia erran, Europa kudeatzen dutenak ez dira denak hain bero. Jadanik 27 partzuerbadirela Europa batuan, urteak jin eta urteak joan batasun hori zabaldu dela bainan ezaraberan azkartu, ez duela alde bat handituz joan behar. Denbora berean haatik, denekikusten ez dela arrazoin seriosik Montenegro hori bezalako herrialde baten bazterreratuzteko, berak partaide izaitea galdetzen-eta...

GIPUZKOAREN HEINEKOA...

Bainan nun da preseski Montenegro hori? Etanolakoa da ? Europa hego-ekialdean kokatzenda, Adriatiko itsasoaren bazterrean, Serbia etaAlbaniaren auzo, Kroazia eta Bosniarenhegoaldean.Ez da handia. Eremuz, 13.812 kilometro karratu.Bi aldiz gure departamenduaren heina etaoraino ez arras. Jendetzez, 684.000 biztanle, jazegin kondaketaren arabera, heldu baita nunbaithan Gipuzkoaren heina. Hiri-nagusia, bainan1946-etik hunat bakarrik, Podgorica, hor meta-tua izanki jendetze guziaren laurdena. Lehengohiri-nagusia, Cetinje, mendian da eta ez da hainhandia. Hogoi mila bizilagun ezbaian. Lehengoprintze eta erregeak han zauden.Montenegro izen hori da italianoek emana diote-na, beren mintzairan “Mendi Beltza”. Baditu erebeste izen batzu bainan denak “mendi beltzaren”itzulpenak. Dena mendia da eta dena patarra herrialde hori.Mendi gorena, Durmitor deitua, 2522 metrokoaizanki. Itsasoaren hegiz-hegi dauka bakarrik xabal-xabala den lur xirrixta bakarra, handienezbospasei kilometro zabalekoa, bainan ez haatikiparraldeko punttan, Kotor-eko aldean, ezenpuntta hortan mendia xutez heltzen da itsaso-raino, itsasoan sartu behar balu bezala... Itsas-bazterra bera dena arkaitza da, portu batzubadira, ezagutuenak Bar eta Budva, bainanuntzi ttipixkoak baizik ez dituzte hartzen ahal.

ASPALDIKO PRINTZERRIA

Erdi-Arokotzat printzerri ezagutua zenMontenegro, batean arrunt bere gain, batzuetanSerbiari lotua, lau mendez Turkoek menperatua,gero berriz bere gain jarria, errege batekin, eta1918-an Jugoslaviaren zati bilakatua, bereerregea bazterturik. 1992-an desegin zenJugoslavia bainan Montenegro-k aintzina segituzuen Serbiarekin bat eginez, nahiz hein bat beregain halere. Bospasei urteren buruko jostura hori

polliki urratu zen. Geroxago, hitzarmen berri bat finkatua izan zen lotura laxoago batekinbainan horrek ere ez du biziki iraun. 2006-eko ekainaren 3-an, Montenegro-ko deputa-tuek bozkatu zuten herrialdea arrunt bere gain jartzea, bi aste lehenago hautu hori berajendeak egina ukanik erreferendoma baten bidez. Serbiak ere nolazpait onartu zuenhaustura hori. Geroztik, Montenegro bere gain dago eta garbiki erakusterat emanezEuropa batuari nahi lukeela lotua izan. Gehiago oraino joanden eguneko bozetariklanda...

JENDETZEZ DESBERDIN

Motaz, mintzairaz eta erlisionez, jendetze desberdina da Montenegro hortakoa.Montenegroar huts deitzen direnak % 55 dira nunbait han eta serbiarrak % 30, halaerraiten da segurik frangotan, bainan askotan aditzen da ere kondu hori ez dela sobe-rakinik fidagarria, jende ainitzek beren burua batean montenegroar daukatela etabatzuetan serbiar, nola gerta, nun diren eta norekin... Hots, eskualde hortarik gauzak ezdirela hain argi. Hau haatik argixago ditake: jendeen % 6 edo 7 albaniarrak direla,bereziki hegoaldean, eta albaniar horiek batzu musulmanoak - hiruetarik bi nunbait han- eta besteak katolikoak - hiruetarik bat beraz - montenegroar huts edo serbiar agertzendiren gehienak direlarik girixtino ortodokzoak... Iparraldeko ezkina batean, bada erekroaziar parrasta bat eta bestalde oraino bosniar asko..Mintzaira ofiziala da montenegroarra deitzen dena, izen hori ez da oraikoa segur bainanlegez-lege aurten emana bakarrik, iragan otsailean. Mintzaira hori serbiarraren eitehandikoa da, kusia edo haurridea, gauzak nola ikusi nahi diren. Ahozkatzean, montene-groarra dakienak serbiarra aise ulertzen omen du eta mintzatzen ahal ere ba indar ttipibat gisa hartarat eginez. Gauza bera bestalderat ere bixtan da, serbiarra erabiltzenduena aise jartzen montenegroarrari. Idazkeran badira haatik trabak. Ez baitute batzueketa bestek alfabeto bera erabiltzen. Asko gisetarat, arras berezia dugu zinez Montenegro herrialde hori, ez da dudarik,bainan herrialde bat nolazpait gutarik gero eta hurbilago izanen dena, berak ere halanahi baitu... Muslaria

-Ortzegunean (19.30), Baionakoantzokian, “Forêts” antzerkia.-Ortzegunean (20.30), Miarritzen,geltoki xaharrean, “Mon amiRoger” antzerkia Philippe Avronartixtarekin.-Asteburu guzian, Baigorri aldekoKulturaldia-08. Ortziralean (21.00),Ortzaizen, bilkura eta eztabada jitezaldatu landareetaz. Larunbatean(16.00), Baigorriko plazan, Xibajokoak, Baxe-Nabarreko xapelketa.Egun berean (20.00), Baigorri Bixen-tainean, presoen aldeko gaualdia.Igandean (17.00), Baigorri Biletxean,haur eta gazteen ikusgarri berria,bideo, antzerki eta musika.-Asteburu guzian, Miarritzen, geltokixaharrean eta Koliseo gelan,nazioarteko dantza lehiaketa, 21urtez azpiko gazteentzat.-Ortzegunean eta ortziralean (21.00),Izpuran, Fauxtin-Bentaberri gelan,“Falestina” antzerkia, Garazikolizeoan dabiltzan gaztetxoen esku-tik.- Ortziralean (20.00) DonibaneGarazin, Luis ostatuuan, Aek’baretgaualdia (antzerki, kantu, olerki) +pintxo afari-Ortziralean (21.00), Heletan, “AnetaBokaleko” ikusgarria, ipuin, kantueta musika, Koldo Amestoy eta Pan-txix Bidart.-Larunbatean, Hendaia, DonibaneLohizune, Urrruña, Azkaine, Sen-pere, Sara, Kanbo, Hazparne, Ortzai-ze eta Donapaleun ateak zabalikikastoletan, gauza bera ZiburukoPiarres-Larzabal kolegioan etaBaionako Detxepare lizeoan.-Larunbatean (10.00), Mugerren,

Euskal Kultur Erakundearen biltzarnagusia-Larunbatean, Bardozen, Xarnegu-Eguna, kantu, dantza eta musika,besteak beste Oskorri-ren kontzertubatekin. -Larunbatean (16.00), Baionan, IUTikastegiko gelan, Gaztelu Berrian,Elisabeth Naucler Finlandiako depu-tatuaren hitzaldia Aland ugarteekduten autonomiaz.-Larunbatean (21.00), Miarritzen,Koliseo gelan, “La Coulée douce”antzerkia.-Larunbatean (21.00) Kanbon, AIECgelan, “Don Juan” antzerkia,Anamorphose taldeak emanik-Larunbatean (21.00), DonibaneLohizuneko elizan, Beltza Gorriaeta “Los Gaouyous” taldeak kantari. - Larunbatean eta igandean, Buzu-naritzen, herriko bestak-Igandean, Urdiñarben, Xuberokomaskarada -Igandean, kermeza Larresoron.-Igandean (11.30), Angelun,mutxikoak Bost-Kantoineko plazan.- Igandean (15.30) Arbotin, pilotaplazan, Kabalkada Burgaintzikantolaturik- Igandean (16.00) Donapaleukoelizan, koro kontzertua : Elhea,Cante Laa, Corisande, Kantuz abes-batza-Igandean (16.00), DonibaneLohizuneko elizan, organo kontzer-tua, Gérard Loisemant eta DidierBourguignon. - Igandean (17.00) Hendaian, He-rriarteko Harmonien Orkestrarenkontzertua, Sokoburun.

MONTENEGRO, EUROPA BATUANSARTU NAHIA DEN HERRIALDEA

IKURRIÑAZer nahaskeriak olinpi-zuziarekin ! Londresen lehenik, Parisen gero, Tibetaren aldezirenak beren eginahalak azaldu dituzte erakusteko nola jokatzen den Txina, nolazangopilatzen dituen giza eskubideak.Egia da agertu direla diputatu batzu, ez bakarrik ezkerrekoak, UMPko batzu ere.Louis de Broissia UMPko senadoreak galdegin du herriko etxe guzietan ezar zeza-ten Tibeteko bandera. Sarkozyk berehala : Hau ba zinezko astokeria, Txinatar agin-tariek galdegiten zidaten bezala ezar nezan euskal ikurriña Elyseoko jauregian.Orduan nik : Zertako ez ?

Gehexan Pontto

Cetinjeko jauregia erakustegi bilakatua

Budva

Kotor aldeko bazterrak, mendiak itsasorainojausten

Lau urtetarik antolatzen da heldueneuskal kantu xapelketa. 2004ekoaarrakasta handiz iragan zen, hobere-nen arteko finala eder bat zela jokatuDonostiako Kursaalen. Aurtengoakaldiz Bilbora eremanen ditu zazpi lu-rraldetan hautatuak izanen diren kantarihoberenak, Arriaga antzoki miresgarri-an baita jokatuko finala, ekainaren15ean, eguerditan, ondotik eginendelarik bazkari alaia eta gero Bilborenbisita...Bainan finalera heltzeko bada oraindikbide ! Gipuzkoan eta Nafarroan kanpo-raketak eginak dira jadanik. Bizkaianjoanden larunbatean da lehen kanpo-raketa egin, Getxon ; bertze bortzbeharrak dira oraino, Igorren, Ugaon,Bermeon, Gernikan eta Arrigorriagan ;bizkaitarren finala aldiz Basaurin, hortikdirela aterako bizkaitar hoberenakBilborako. Araban bi ekitaldi dira egi-nen, Amurrion eta Llaudion.Eta Iparraldean ? Antolatzaileen lerroakurtetik urtera argaldu dira, arras gutikdutela xapelketa horren ardura hartu,bainan dena ezin ereman berenespaldetan ! Hain da xapelketa horrenantolaketa lan handia ! Ikusiz belaunal-di gazteak ez duela gisa hortako eki-talditan engaiatu nahi, Eñaut Larraldekezkaturik agertu da : “Gaur egun baliodea helduen kantu xapelketamuntatzea ?” “Bai, balio du, dio iharde-tsi Maite Idirinek, bainan beste moldebatean...” Aitortu behar da ezin asma-

tua litaikeela Euskal Herriko kantuxapleketa bat antolatzea Iparraldekokantaririk gabe !

Izuran, maiatzaren 24eanIparraldetik ere berexiko dira kantariak,beraz, bainan ez ohiko moduan.Antolatzaileek Izuran finkatzen dutelapurtar, xiberotar eta baxenabartarguzieri hitzordua, maiatzaren 24ean(larunbata, 17:00). Han, epaimahaibatek entzunen ditu kantari guziak,publikorik gabe haatik, bakarka, binakaala taldeka, a capella ala musikarekin.Eta lurralde bakotxetik 4 berexiko dituBilboko finalerako, erran nahi baitaberaz 12 Iparralde guzitik. Proba hortanparte hartzeko, haatik, izenak emanbehar dira apirilaren 30eko beran-tenez, deituz Xan Bordaxar05.59.28.15.18 edo 06.87.85.00.82,Eñaut Larralde 05.59.37.80.36 edo06.81.56.50.10, edo Maite Idirin05.47.64.03.06.

HELDUEN KANTU XAPELKETAFinala Bilboko Arriaga antzokian

Eñaut Larralde eta Maite Idirin, xinaurri lana deramatena, kantuaren amodioz

OLERKARIEN ELGARRETARATZE GOZOA SENPEREN

Apirilaren 6an iragan da Hatsaren Poesia Eguna Senperen. Karia hortara,Euskal Herriko lau hegaletatik etorritako 70 bat olerkizale da aurkitu AmotzLarraldean, olerkia ospatzeko. Aurten argitaratu den poesia bilduman, 120 batolerkariren eta eskoletako 130 bat gazteren poemak dira aurkitzen. Olerki liburuatsegina, beti bezala Senpereko Hatsa elkarteak munttoki apaindua. Bazkalondoan, oraino hor zeuden 40 bat idazleren artean olerki batzu dira irakurtu edoabestu, bereziki urrun dauden bi idazlerenak, New Yorkeko Elizabeth Macklineta Amsterdameko Aitziber Renteria-renak, euskal poesia Euskal Herritik urrunere bizi dela azpimarratuz. Omenalditxo bat ere eskainia izan zaio hastapenetikHatsaren Poesian parte hartzen duen Josanton Artze usurbildar poetari, hunekbere 69 urteak egun hortan ospatzen-eta. Eta ere minuta bateko ixiltasuna daegin, Hatsaren Poesiaren partaide izanikako Andolin Eguzkitza, Olivier Olarizueta Manex Bergara gogoan. Auxtin Zamorak moldatutako Barneko burbuilakbideoak du arrakasta pollita bildu ondotik, ekitaldia aratsarekin bururatzen zelagoxoki olerkari gazte zenbaitek poema bat elgarrekin moldatuz.

Olerkari taldea Senpere Larraldean (arg. Oier Guillan)


Top Related