Download - Herria 3020

Transcript
Page 1: Herria 3020

2009ko Abuztuaren 13koa - ISSN 0767-764313 Août 2009 - 1,10 E - N° 3020-

GORENEANAste huntan omen dugu sasoina gore-nean... Hala diote segurik hor gaindi... Bainan denen buru zer erran nahi ote du “gorenean” horrek? Ainitzendako, erran nahi duke keinka huntan dela mugimendu handien-handiena, An-dredena Maria iragan orduko, udatiar gutiago izanen baita eta beraz sasoina joanen buruz beheiti...Egia da egun hotan badela bazter guzi-etan zernahi besta, ikusgarri, lehiaketa, erakusketa eta nik dakita zer, batzu aspaldiko ohidurak ekartzen daizkigu-nak, beste frango kanpotiarren biltze-ko muntatzen direnak eskuin eta ez-ker. Hor ditugu Azkainetik Urepelerat, Lekuinen gaindi, herriko bestak.Hor dugu Pilotaren Aste Handia, karia hortarat agertzen zaizkigula plaza laxo-ko xapeldunak. Bada ere indar-joko, kantaldi eta musikaldi, ahantzi gabe kanpotiar frangok hain maite dituzten behi laster horiek!Eta nolako mundua ez da, iguzki poxi bat agertu orduko, hondartza horietan!Horiek hola, entzuten da zinkurina asko. Gutien ustean, galkadura narda-garriak bide horietan eta Kostalde hor-tan nolako buruhausteak ez dira izai-ten autoarentzat aparkaleku bat ezin kausituz! Herriko etxek indar bat eginik ere, gero eta handiagoa gainerat, hiri-bus joan-jinkari batzueri esker, es-kualde hortarik gauzak errexteko. Eta gero sosa xuhur dela, krisia hor dela ez idurika, lelo bat ez dena haatik a rras berria, urte guziz entzuten baitugu ho-lako... Sasoin hau ere dena den han harat jo-ana da... Sasoin betea deitzen dugun hori segurik ba... Bainan iraila ere ona izan ditake oraino, bere heinean bixtan da, eta urriak ere badu bere grazia...Zonbait asteren buruan gisa guziz, hobeki finkatzen ahalko da sasoina nolakoa izana den. Iduriz, ez arraroa naski bainan ez ere hain txarra. Bien arte nolazpait.Arranguraño bat izaiten ahal da haa-tik, beti bera funtsean, sasoinaz go-goeta batzu egin behar-eta, askotan etzaionez sasoina deitzen dugun horri soberaxko galdetzen, eman dezakeen baino gehiago orobat...

J-B D

Urrezko gakoakate guziak idekitzen

(Erran zaharra)

HERRIA ez da agertukoabuztuaren 20an eta 27an

(urteko pausaldia)Goraintzi eta laster arte gure irakurle guzieri !

Markina, pilotaren unibertsitatea

Markinak pilota bihotzean dauka, berezikiago zesta-punta jokoa, Markinatik beretik 400 zestalari direlarik ateraiak, nehon sekula izan ez den mintegi emankorrena (ondotik heldu da Mutriku auzo herria, ehunta zenbait zestalarire-kin). Eta bisitatu dugun 1798an eraikitako frontoian - “Pi-lotaren unibertsitatea”, han deitzen duten bezala - Miguel

Angel Bilbao Aretxabaleta markinarra mintzatu zaiku hain xuxen zesta-puntaz, joko hortaz atera berri duen “Cesta Punta – Los profesionales de la especialidad” 470 orrialdeko liburu ederra berme, huntan aurkitzen di-rela 4000ko bat zestalariren ezaugarriak, 1890etik 2009rainokoak, frangoren argazkiekin ilustratua, Ipar Euskal Herri huntakoak barne. Dudarik gabe, liburu-monumentu bat.

Arretxinagako ermita

Markina-Xemeinen badira eliza guziz ederrak, hala nola Xemeingo Andra Mariaren zeruratzearena, XVI. mendekoa, barnean sei pilar handirekin eta bertzeak bertze Pizkunde garaiko erretaula miresgarriarekin. Julen Urkizak atsegin handiz bisitarazi duen Karmeldarren eliza ere ikustekoa da, bere apaindura barrokoekin (1691 urteaz geroz daude karmeldarrak Markinan). 19. mende hastapenean, Napoleonek piztu inperio gerlak zirela-eta, zaldien barruki bezala erabilia izan den eliza. Haatik kuriostasuna gehienik piztu duen eraikina, Arretxina-gako San Migel ermita da. Ez da Euskal Herri osoan nehun holakorik, ez-eta ere omen Frantzia eta Espainia guzian. Alabainan, ermita barnean aurkitzen dira hiru harkaitz handi, jatorrizkoak, ermita dela eraiki harkaitz horiek aterbetuz. Eta harkaitzen azpikaldean, San Migel goiaingeruari eskainitako aldarea. Diote, ezkongaiak harkaitz horien azpiko ibilbide hertxi-hertxitik pasatzen badira harkaitza hunkitu gabe, zorionezko ezkontza dutela eginen...

Bolivar Askatzailea

Markina-Xemeingo auzo herri hurbila da Ziortza-Bolibar. Parada ederra beraz toki horieri ere behakoa e maiteko. Oiz mendi mazelean kokatzen da Ziortzako monasterioa, klaustro eder batekin. Gaur sei zistertar fraile daude monasterio hortan, bizkaitar gazte bat dutela priorea. Monasterioko XV. mendeko elizan (lehen eliza haatik 10. mendekoa zen) aurkitzen da Bizkaiko organo zaharrena eta ospe handiko kontzertu askorentzat erabilia da. Eta Ziortzaren pekaldean, Bolibar auzoaldea, Simon Bolivar Askatzailearen omenez idekia den museoarekin. Venezuelan sortu zen 1783an Simon Bolivar, eta Kolonbian zendu 1830ean, 47 urtetan. Arbasoak bizkaitarrak zituen, Bolibarrekoak (hortik dator bere deitura) eta hain xuxen bere arbaso baten Errementarikua baserrian aur-kitzen da museoa. Hunek erakustera emaiten du, bi maketa handiren bidez, nolako ingurumena zuen Markinako eskualdeak Erdi-Aroan. Eta erakusten ere, bistan da, Simon Bolivar-en bizi mugimendutsuko harat hunatak. Armadako aitzindari gisa, Ameriketako herrialde frango libratu zituen, Venezuela, Kolonbia, Ekuador, Panama, Peru, Bolivia (Simon Bolivar-en deituratik datorren izendapena)... Ez da harritzekoa beraz Askatzailea titulua eskaini balinbazaio...

MARKINA-XEMEINENJULEN URKIZA KARMELDARRAREKINEuskaltzaleen Biltzarrak antolaturik, Ipar Euskal Herriko euskaltzale multxo batek - 30 bat lagun - Bizkaiko bidea hartu du uztail ondarrean, Markina-Xemein bisitatzeko as-moz. Haratekoan, autobusez, itsas-bazterra-ren edertasuna da miretsi ahal izan - Deba, Mutriku, Ondarroa... - Gillermo Etxebe­rria Asteazuarraren komentario argituekin. Markina-Xemeinen berean aldiz, udaletxe ondoko batzokian ahamen bat hartu ondoan, Julen Urkiza karmeldar idazle ezagunak gaitu hiriko karriketan gaindi gidatu, behako sakonago bat emanaraziz bereziki eliza mo-numentueri. Eta bisita merezi du, lehengo denboretako Markina eta Xemein herriek biez bat eginik, 5000 biztanleko eta historia aberatseko hiri horrek. Fama handiko per-tsonaiak dira hortik ateraiak, Frai Juan Barto-lome Markina, Valladolideko Unibertsitateko lehen errektorea, Juan Antonio Mogel “Peru Abarka” literatur obra ezagunaren idazlea, Jose Maria Arizmendiarreta Mondragoiko mugimendu kooperatibistaren sortzailea, las-ter omen dohatsu izendatua izan litaikeena... batzuk baizik ez aipatzeko.

Ziortzako monasterioan, Gillermo Etxeberria, Julen Urkiza eta monasterioko priorea

Pilotalekuan, Miguel Angel Bilbao Aretxabaleta markinarra zesta-puntaz mintzo

Markina-Xemeingo udaletxe aitzinean

Page 2: Herria 3020

Gaitzeko orrona itsusiak zafratu dituXina ekialdeko kostaldea bai eta,oraino gehiago, Taiwan ugartea. Makurhandiak, jende asko hilak eta desagertuak,

bereziki uholdearen gatik alimaleko lur lehertzeaizan den eskualde batean.• Espainia ere biziaren nekeziak jotzen du,nundik ez, besteen gisan krisia ekonomiko hunendenboran. Joanden urtean 400.000 jende kon-datzen zituzten Caritas eta gure Sokorri Kato-likoaren heineko zerbitzuetarat joanak zerbaitenukaiteko. Aurten 600.000tara goratua da kopuruhori. Erran behar da ongietorriaren lurra izanazela Espainia, Frantzia eta beste batzu bainogehiago. Orai heiek dire, Afrikatik edoHegoameriketatik etorri ziren hek, gehienik etalehenik jo dituenak ezinbertzeak eta langabeziak.• Ahmadinejad presidentak bere kargu hartzeaagindu du Iranian, zin eginez bigarren gobernaldibatentzat, pasatuak pasatu, Coran musulmanliburuaren gainean. Ez da ordea baketsua izanegun hori hango nahasketak ez izanez iretsiakbatere herrian. Bi ilabete hurbil bozak iraganakdirela, baziren oraino protesta haundiak biltzarharen kanpoan, indarka barreatu dituenak podo-reak, eta preso sartzeak ere bai, eta kasetaribatzu halaber preso. Alta beste gobernuek ere,Amerika eta Frantziakoak barne, hoztasunbatekin eta ezinbertzez onartu dute Irangopodere berritze hori, gauzak nola iraganak direndeitoratuz.• Filipinetan zendu da Cory Aquino andere pre-sident ohia 76 urtetan. Minbiziak eramanik azke-nean, mundu guziko giristinoek eta Aita Sainduakberak goretsirik haren bizi zuzen eta ohorezkoabat egin dute. Bere senarra atentaduz hil ziotenondoan president hautatua 1986tik 1992 arteanbete zuen president kargua, Asiako lehenemaztea izanez katoliko suhar hori holakokargutan.• Nigerian ere, horra beste herri buruzagi batbere karguko epearen uztea onartu nahi ezduena. 1999an hautatua izan zen jaun hori arraszuzenki herri hortako presidengoan. Eta orai,joanden ekainaren 14ean hobeki erraiteko, bere

herritarrek manifestaldi haundi bategin diote, bere kargu denbora beste

hiru urtez luzatu dutelakotz orain, depu-tatuen ganbara jauzarazirik, erreferendum

berezi baten muntatzeko. Gose gaixtoa,poderearen hori !• Errusiak eta Georgiak elgarri buruzderamaten gerla hori ez da txarra.Urtea badu pasa errepublika ttipi hori,lehengo sobietar komunismoarenondotik Errusiak ezin laxatuz zanpatzenduela, batean bonbardatuz horrenHego Ozetiaren alderdiraino, etagudukak hedatuz horri buruzAkaziaraino, ONUko batasuna arartekoezin jarriz nolazpait. Errusoek bere lurraere okupatzen diote haundizki, betihitzemanez libro uztea bainan ondori-orik ez ageri. Lehenago Bush, eta oraiObama amerikanoak ere entseatua-gatik kanpotik, bai-eta Sarkozy, desma-sia haundiak dira ororen buru horgoakhiruzpalau ehun bederen hilekin eta hei-etan zibil ainitz, bai-eta 127.000 etxetik

kanporatuak gerlaz eta holako… Hor ere lehoinhaundiaren aztapar gogorra.• Apeza da Filipinetan Eddie Panfilio, 55 urtetanbere Panpangako probintziaren gobernadorepasatua dena 2007ko maiatzean eta ez hortangelditzekoa ere naski, Filipinetako presidentametsak dituena. Apez horrek itzal eta estimuhaundiak bilduak zituen bere elizako karguetan,bainan bigarren dei bat baduela dio berak, poli-tikarako orai artinokoak ahal bezala ari direndenboran, diotenaz. Haatik berak ere, bere famaonen artean baditu bere kritikariak eta, guziz,bere San Fernandoko apezpikuak dei egiten diobere apeztasunetik dispentsa galdegin diozanAita Sainduari mementokotz. Bada holako kasuberean den apez liberatu bat jada, Paraguaienpresident dena.• Argentinan, apezpikuen biltzarrak dio dei egit-en hango presidentari nazione hortako jendearibadituela ere ehunetarik 40 aski jaten ez dute-nak. Buenos Aires kapitaleko Unibertsitate kato-likoaren konduen arabera.• Nuklear indarra zabaltzen eta indartzen ari dumunduan beharrak. Hala da eta petrolio erreser-bak hustuko dituela egun batez, alde guzietariktiratzeak eta ez direla sekulakotz. Nuklear hortarajo zuten aspaldi herri industrializatu aitzina-tuenek, bainan beste guziek ere, pobreenak etagibelatuenak barne, Afrika eta Europako ttipienakbarne, hortara doatzila emeki emeki eta dituztenahalekin. Gainera zahartzen hasiak bestaldezentrala zaharrak eta ainitzen ahalak, hor berrizbeti berritzen ari behar. Horra nola dugun munduguzia irakitan, erregailu beharrez, jakintzak etagaldeak beti emendatuz bezala, atoma etabesteetara, geroagoak geroko.• Aita Sainduak Castel Gandolfokon Anjelusean,ahoan bilorik gabe erran dio munduari nolakoabrekerietarat hel ditakeen gizona, Jainkoaahantziz, beihalako nazien urte izigarri heietanzorigaitzez gertatu zen bezala.

USAIA TXARRAKNolako aferak ez dira ba hor gaindi, eta denenburu nolako espantuak, krisia delako horrekin,aski gaizki ibiliak girela eta lanjera ez delaoraino alde bat urrundua... Bazterretik batzukdiotelarik ere krisia horren estakuruan zernahisinets-arazi nahi daukutela! Bainan gisa guzizaski errepikatua izan zauku hortaratuak ginelabanko batzuk biziki usaia txarrak harturik, azke-nean denentzat kaltegarri. Denik ere Frantziakobankoek izari bat atxikia halere, nahiz horiekere gobernuaren laguntzaz untsa behartu direnhein batean heltzeko. Eta zer jakin da egunhotan? Banko batzu hasiak ditazkeela berrizlerratzen duela ez hain aspaldiko usaia txarberetarat!Konparazione, BNP etxeak baduela miliar bateuro berexia - bai, miliar bat, mila miliun beraz!- bere tratulari edo “traders” batzueri gaitzekoprimak emaiteko...Eta buruzagiek aitzina erraiten legez-lege aridirela! Bainan norat ari gira bestenaz? Eta noribehar da fidatu?Eztabada saminak sortu dira ixtorio horrekineta gobernua beltzurika plantatu da.Nicolas Sarkozy presidenta bera ere kezka-tua. Funtsean banko handien kudeatzaileakbiltzekoak ditu hilabete hunen 25-ean. Gauzabatzu behar direla haxean ezarri saltsa horigehiago mintu gabe...

BESTE SALTSA BATHauxe da komedia hau berriz! Nork behar duzerbait konprenitu holako kasu batean! Europabatua kudeatzen duen batzorde nagusiak dirualde ederra galdetzen dio Frantziari, baizik etafruitu eta baratzekarieri ari diren (edo ziren)frantses laborari askok hunki dituztela duela jaurte parrasta bat diru laguntza batzu untsalazetzituztenak altxatu behar... Sos hori beharomen da orai turnatu. Zonbat ote? 500 miliuneuro naski. Edo gutixago, gobernuak hala

emaiten du erakusterat. Edo izaitekotz gehixa-go, Pariseko berriketari batzuk holako zerbaitaditua dute... Nork behar du sos hori ordaindu?Garbitasunik ez da. Noizko? Arras epe laburre-an, Europa-mailean erranik ere zonbait denbo-ra igurikatzen ahal dutela...Fruitu eta baratzekarieri emanak diren laborariainitzek diote haatik ez dutela behinere sos batere hunki. Beste batzu erretretarat joanak diraarte hortan... Eta ez da erretx kondu xuxenenateratzea... Hainbestenarekin, fruitu etabaratzekari sail hortako ainitz ekoizlek diotearras keinka txarrean direla orai eta laguntzazerbait nahi lukete nunbaitik... Oraiko behar-orduez nahi dute mintzatu. Ez lehen hunkidutenaz edo hunki ez dutenaz... Eta Bruno LeMaire laborantza minixtroa ados ere dalaguntza batzuentzat. Aise xuhurregiak diotelaborariek... Hor ere bazterrak minbera beraz!

SASOINA DELA...Sasoin betean, hein bat aiseago iresten omendira kirets-aire bat baduketen erabaki batzu...Aste huntan jakinen da hain segur elektrikazonbatez kariotuko den. Hain segur % 2-eznunbait han, hala emana dute erakusterat...EDF etxe handiak aise emendatze handiagoaeskatua duelarik...Sasoina edo ez sasoina, apailuek segitzen erehelduden martxoko lurralde-bozeri buruz.Batzuetan azpiz eta ixil-ixila... Hala nolaPhilippe De Villiers eskuindarra, eta eskuinbu-rukoetarik ere frango hurbil naski, ari denkeinuka UMP-tiarreri, Nicolas Sarkozy-rekinberriz adixkidetu nahiz naski... Hori hola egi-nen denetz eta horrek zer kanbiatuko duen horgaindi, hori geroxago ikusiko...Eta gero, politika mundu hortarik bestalde, huniere ohartu zirezte dudarik gabe, sasoin beteangirelarik futbol eta errugbiako xapelgo nagusi-ak berriz hasiak dira, dena afera eta dena bu-rrunba... Lehen frangok neguko kirolak deitzenzituzten. Orai urtean hamar hilabetez segitzendute... J-B D

2

ETA : 4 lehergailu Mallorkan Orotara lau lehergailuk zapart egin dute asteburu huntan Mallorkakougartean. Indar gutiko lehergailuak komertzio zentroetan edo jatetxetanezarriak ziren eta ETAren izenean egin dei batek abisua emana zuenlehergailuak zartatuko zirela. Ez da zauriturik izan, bakar bakarrik kaltematerialak. Duela aste bete, beste bi atentadu eginak zituen ETAk, hoi-etarik batean, uztailaren 30ean, bi guardia zibilek bizia galdu zuten.Geroztik polizak ahalak egiten ditu atentadu egileen harrapatzeko.Polizak ez daki egileak beti irlan gorderik dauden edo tenporizadoreakbaliatuz, zartatzea gertatu aitzin, alde egin ahal izan duten irlatik. Indarpolitiko guziek gaitzetsi dituzte atentatu hoiek salbu ezker abertzaleak.

Manifestaldia debekatua Donostian Aste nagusia kari, ezker abertzaleak deitu manifestaldia debekatu duauzitegiak. Hala ere mila bat pertsona, prentsa iturrien arabera, bildudira Boulebarrean “Salbuespen egoerari stop. Euskal Herriak du hitzaeta erabakia’’ lelopean. Ertzaintza oldartu da manifestarien kontra eta bipertsona arrastatuak izan dira.

Familia eta politikoak Kortaren oroimenez Duela bederatzi urte, ETAk hildako Joxe Mari Korta enpresaburuazoroitzeko, bere izena deraman fundazioak deiturik, elkarretaratzea egindute familiak, hurbilekoek eta politikoek. Zumaiako bere enpresarenaitzinean eraikia izan den oroitharrian lore sortak ezarri dituzte ixiluneaeginez. Bere autoan ezarri bonbak hil zuen Zumaiar enpresa burua. “Joxe Mari Kortaren Bidetik’’ izeneko fundazioak, ETAren indarkeriarenkontrako jarrera zabaldu nahi du eta hori du bere helburua.

ETAren inguruko alderdi baten osatzen ari direla dioherrizaingo sailburuak Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak deklaratu duETAren inguruko alderdi berri baten osatzeko ahaleginean ari direlajakinean direla ; alderdi legal baten sortzeko aginduarekin, bainan ETArisustengua emaiten segitzeko. Barne ministroaren arabera, ez da lehenaldia horrelako saioarekin ETAk eta bere ingurumenak demokratakengainatzen dituela. Oroitarazi du gauza bera gertatu dela IniciativaInternacionalistarekin edo, 1999 an Batasunak EAJ-PNVrekin izenpetuakordioarekin. Azken erabakia epaileen esku izanen dela gogoaraziz,Aresek deklaratu du Batasunaren legezkanpo ezartzea, Estrasburgokoauzitegiak baieztatzearen ildotik, gobernuak ez duela onartuko ezkerabertzaleko alderdi berririk, indarkeria alegia gaitzesiz, ETAri babesaekarriko dionik.Azken atentatuen bidez, Aresek uste du ETAk lehergailuak zapartaraztenjarraituko duela, gero geldialdia eginez alderdi legal baten sortzeko,bainan indarkeria gaitzetsi gabe. Herrizaingo sailburuak argi utzi du gob-ernuak bide guziak erabiliko dituela horrelako asmoak debekatzeko.Ez dela negoziaketarik izanen ETArekin deklaratu du Aresek eta ate-rabide bakarra gelditzen dela behin betikotz ETAren desagertzea.

Polizak segurtasun neurri gehiago eskatzen ETAren azken atentatuen ondorioz, SUP, Espainiako poliza sindikatuindartsuenak segurtasun neurri hobeak eskatzen ditu polizarenzaintzeko. Sindikatak dio milioika diru gastatua dela, milaka pertsonaeskoltarekin atentatuetarik zaintzeko, bainan polizaren sergurtasunarenalde gutiegi dela egina, bereziki polizaldegien zaintzeko. Ehunkapolizaldegi zaintzeko baliabiderik gabe daudela oroitarazi du polizakberen familiekin ETAren atentatuen jomuga errexak izanez.

Estropadak : Kaiku, Espainiako txapeldunSestaoko Kaiku traineruak irabazi du aurtengo Espainiako txapelketa.Jose Luis Korta patroiak zuzentzen duen bizkaitar untziak irabazi du Gal-iziako uretan Pedreña, Astillero eta Hondarribia aitzinduz. Bazuen 27urte Kaiku ez zela Espainiako txapeldun izana.

Presoen aldeko pankarten gerla Uda minean herrietako bestetan, presoen aldeko banderolak ezartzendituztenen kontra eginen dutela justizia ala polizak jakinarazi du RodolfoAres herrizaingo sailburuak. Herri askotan gertatu bezala. Ertzaintzak bilagun atxilotu ditu Zarautzen, ETAko presoen argazkiak eta amnistiarenaldeko ikurra zituen pankarta bat jartzeagatik.

Krisia - oporrak eta garagarnoa Ikerketa baten arabera, hegoaldean garagarno gutiago edanen da udahonetan : %15-a gutiago : hots, zurito gehiago, garagarno gutiago.Bidaietan ere diru gutiago gastatuko dute hegoaldekoek, %36-a gutiago ;halaber aisialdirako uneak %25 gutitu dituzte.

Donostiako aste nagusia Gasteizko Ama zuri-aren bestarenondotik, Donostiakoaste nagusia. Ago-rrilaren 8tik 15eraaste betez irautendu. “Arti l lero dalefuego” kantuarekinabiatua da larun-batean kanoikadenondotik. Orotara 227ekitaldi badira,musika, zaldiak,zezenak, su arti-fizialak, futbola etaguziz omore etagiro ona. Bainankas, autoez hiriansartzea debekatuaizanen da.

Herri Irratia salgai ? Zailtasun ekonomikoekin bizi zen azken urtetan Herri Irratia-LoyolaMedia, jesuiten irratia. Berria egunkariak dionaz, irratiaren saltzeaaztertzen ari du zuzendaritzak, beste zenbait aterabide aztertuz artetik.Bilbon ere bada Herri Irratia, Bilboko apezpikutegia duena jabea. Bi egi-turek ez dute beren artean ezer ikustekorik. Egunkariaren arabera, baduzenbait denbora aterabide ekonomikoaren bila dabiltzala arduradunak.Proposamenak ere baluzkete esku artean Euskal Herriko edo Espaini-ako hedabide zenbaitetarik. Herri Irratia 1961ean sortu zen, eta hastape-nean Donostiako eta Loiolako irratiek osatzen zuten. Gipuzkoan zuelarikbere entzuleria. Baina, 2003az geroztik, Herri Irratiko zuzendaritzaaldatzearekin, helburu berriak izan zituzten : hoietarik bat, Hego EuskalHerri guzira zabaltzea programazio elebiduna. Garai batean, Cope irratikateari lotua izan zen, gero berexi ziren ezadostasunak izanez. BilbokoHerri Irratiari ere hurbildu zen, bainan alferrik.

Eremu handiak urak hartuak Xina ekiladean

Gasteizen mundu bat Andre Mari Zuriaren bestetan, 50.000 lagun segurik Zeledon zeruetarik jaustean

Page 3: Herria 3020

Joan den astean, Baionako KurutzeSaindu Gaineko auzoan Jouandin ka-rrikan, iragan da “Jakitateen eta Eder-lanen Jaialdiaren Astea”, ATD QuartMonde mugimenduak antolatua, CSFbatasuna eta Baionako liburutagiarenlaguntzarekin.Aste hortan, arratsalde guziz, belardigainean, zuhaizpean jendea konbitatuaizan da eskulan eta ederlan batzurengauzatzera tailer batzuen inguruan.Artista batzu hor ziren tailer horienkudeatzeko : Stéphane bere Afrikakosoinugailuekin, Goanes margolaria,Marion Oreka zirko eskolatik, MarieOdile eta Pierre historio kondatzaileak,Germaine… eta laguntzaile multxo pollitbat.Gaia zen : Elgar topatzea etaadiskidetasuna. Jende anitz bizi dabakarrik, bazterturik. Nola hautsi bakar-dade hori ? Zer erran nahi du elkartopatzeak gaurko egunean ? Elkartopatzea : ematen duzu, errezebitzenduzu, existitzen zara. So egiten diozu,so egiten dizu, begiak gurutzatzen dira :existitzen zara. Besoa luzatzen duzu,hark ere, bortzekoak tinkatzen dira :existitzen zara. Ele bat askatzen duzu,erantzun bat dator : bizi zara.Aste batez saiatu dira elgartopatzehorien piztera eta bidertzera KurutzeSaindu Gaineko auzo handi hortan.Adin guzietako eta kul-tura desberdineko jendefrango ibili da tailerren in-guruan. Uzkur lehenegunetan, ausartziagehiagoregin ondotik.Astea iragan da girogoxo eta baketsu bate-tan, ostiralean bukatu daarratsalde ondarreanemana izan den ikusgarrieder eta mamitsuarekin.Hor ikusi da aste batenlana. Pierrek (auzokobiztanle bat) bere au-zoaz, euriaz, haizeaz...idatziak zituen ipuin laburbatzu irakurri ditu, heldubatzuk historioa mi-matzen zutelarik. Zirkoa

eta perkusioa elkarturik, haurrek berenbizitasuna eta trebetasuna erakutsi di-tuzte. Margolariekin, karta egilekin, his-torio kondatzailekin adiskidetasunarentreina osatu da. Lokomotorrearen on-dotik bagoiak, mezuz eta marrazkizbeteak “dazibao” moduan, erran nahibaita afitxa handi batzuen itxuran. Haurbatzuk beren dazibaoak gordetzendituen mezu eta ipuinak esplikatu di-tuzte. Garrantzitsua elgarrekineginikako obra, hiruzpalau egunez hel-buru berarekin lan eginez.Azpimarratzekoa ere hor ibili diren 10-16 urteko gazteen kopurua. Gogo onezeta artoski aritu izan dira. JosephWresinski ATD Quart Monde mugimen-duaren sortzaileak gaztei zion : “Ezzuen buruari so, baina bestei so. Ezbakarrik zuen buruari pentsa, bainabestei ere. Ez baitezpada zuenzat bo-rroka, baina bestentzat ere. Zapartegizue !” Zabaltzekoa den mezu ederra. Etxera itzuli aitzin : adiskitetasunarentragoa edan da, desagertuko den « Pis-tons et Crampons » eraikinaren aurre-an. Hitzordua ere hartua izan da urri-aren 17rako, Miseriaren UkatzearenMunduko Eguna. Karia hortaraadiskidetasunaren treina begiratzenahalko da zenbait egunez, auzoan aur-kitzen den Herri Liburutegian.

PIERRE LOTI GOGOAN

Hendaian, duela bi urte abi-atua dute sail hori: urte gu-ziz nahi dute saristatu idazlebat lekukotasun edo eleberrigisako lan bat argitaratuduena bere kurrida zerbaitaipatuz. Sari berezi horriemana diote Pierre Lotifrantses idazle famatuarenizena. Molde hortan,omentzen dute ere preseskiidazle hori, bestalde itsasturihandia izana, mundu guziangaindi ainitz ibilia bainanluzaz Hendaian egon zena,haren etxea beti hor etauntsaxko begiratua. Aurtengoa hirugarren sariaizanen da. Egun hotanberexia dute irabazi duenidazlea, Nicole Boulaya,“Cargo Solo” liburuarentzat, eta ongi etorri beroa egin diote herriko etxean. Emaztehorrek ederki kondatzen du Ameriketaraino itsas-untziz egin zuen bidaia, emaztebakar gizon andana baten artean, zernahi gauza ikusten zuela bai eta ikasten. Battitte Sallaberry auzapezak eta Marie-Hélène Laxague axudantak konplimen-tu kartsuak egin daizkiote saria eskuratu duenari eta hunek ondoko egunetan ele-berri laburtto bat idaztekoa du bestalde Hendaian kokatuko duena...

XAPELDUNAK HERRIKO ETXEAN

Hendaian, aurten ere a-rrakasta gaitza ukan dutenagorri leko euskal-bestahorien hasteko keinkan, he-rriko etxeak nahi ukan dituohoratu herriko xapeldunak,azken denbora hotan zerbaitbalentria egin duten kirolari-ak. Battitte Sallaberryauzapezak eta Sylvie Es-tomba kirolez arduratzenden axudantak egindaizkiote kunplimenduak.Kirolen aldetik, herri abera-tsa da Hendaia. Kirolariainitz bada eta kirol motaaskotan. Aldi huntan eresaristatuak izan dirabesteak beste igerikari, tenislari, rugbilari, pilotari, lasterkari, arraulari eta holako,eskubaloian, saskibaloian, untzi beladunekin, judo eta karate jokoetan, edo berdinharri altxatzale bezala jokatzen diren batzu... Goresmenak guzieri bai eta horientrebatzaile direneri... Badute mereximendu!

EMAZTEAK MARGOLARI ...

Ziburun, aspaldiko partez berrizideki da, obra asko eginik, komentuxaharreko kapera izan eraikina,Recollets delakoena, eta hor dutemuntatzen aitzineko urtetan agorrilerditan bainan Bordagaineko dorre-an egiten zen erakusketa nagusia.Aurtengo gaia, “ Euskal-Herriangaindi, emazteak margolari... edomargotuak”. Orotarat 85 margo, denak baliohandikoak. Estreina ortzegunhuntan aratsalde apalean. Erakus-keta idekia ondoko bost egunetan,goizeko 11-etarik aratsaldeko 7-akarte, igandean haatik aratseko 9-akarte. Itxura guzien arabera, a-rrakasta handia ukan behar duenerakusketa, biziki margo ederrakbilduak-eta karia hortarat...

KONTZERTU BEREZIA

Ziburuko elizan arrasberezia izanen da ortziralehuntan, Andredena Mariabezperan, aratseko 9-etanemanen den kontzertua, horentzunen baitira Miarritzenmuntatu Ozenki taldeko kan-tari batzu, opera gisako kan-taldietan trebe direnak:Daniel Grousset, ArgitxuEsain - hau arrunt etxekoa -Evelyne Lafourcade, MixelLuro eta Sandra Vettard.Zuzendari, Jean-Louis Sou-magnas.

MUGIMENDU HANDIA

Iragan asteburu hortan ere, agorrileko bigarrenean, izan da mugimendu handiaKostalde guzian, aroa ez bazen ere hain arraroa, bereziki hondartzan egoiteamaite dutenentzat. Donibane Lohizunen, jendea joan da burrustan Xardina-Bestarat, zeruak eurixka xehe xehe bat eskainirik ere, bai eta igande goizeanluzeko partidarat, pilotaren Aste Handia hasten-eta. Luzaz Gazte elkarteko pi-lotariek galdu duten finala, azkaindarrak baitira nagusitu, 13 joko eta 9.

JEAN-BERNARD ETCHEBESTMundu bat astelehen aratsaldean Donibane Lohizuneko elizan, Jean-BernardEtchebest ostaler ezagutuaren ehorzketak zirela. Elizkizun jendetsuak segur etaguziz hunkigarriak. Jean-Ber zenak (denek Jean-Ber erraiten zioten) duela bospa-sei hilabete idekia zuen Kantxa jatetxea, jai-alai ezkerparetaren aldean. 42 urtetanjoan da kasik supituki, bihotzak bat-batean huts eginik. Gure doluminak familiaguziari.

3

Nicole Boulaya-ri ongi etorri egin diote Hendaiako hautetsiek

Xapeldunak Battitte Sallaberry eta Sylvie Estomba-rekin

Ziburuko arrain saltzale batzu ere ikusten ahalko dira...

Ozenki elkarteko kantariak

Jakitateen eta ederlanen jaialdia

HERRIETAKO BESTAK Duela oraino 40 urte, jendeak ez zirenorain bezala urruneko herrietara joaiten.

Aste ondarretan, oraingoek baino ateraldiguttiago egiten zituzten.

Beraz, loriaturik egoiten ziren beren he-rriko bestak hurbiltzen ari zirelarik, etaazken egunean halako bihotz-ximiko batsendi zuten, hurrengo urtea ez delakotzberehala heldu.

Besta egiteak doi bat kalapio edo kuraiaemaiten dio bakotxari bere etxeko edolantegiko nahigabeak- dolu, osagarri, diru,lan eskasia, samurgo gainditzeko.

Bestaren egiteko molde ederrena dabakotxaren parte hartze zuzena (kantuz,dantzan, antzerkian). Halere badira sati-fatzen direnak orenak eta orenak besteenjokoer so egonez, bertze batzuk aldizostatuko giroa dutenak laketenik.

Soinu mutilek antolatze lan handiahartzen dute urtero, guziz jaiek egunandana irauten badute. Herri ttipi edo er-tain zonbaitetan, arrangura dira besta-liarrak xuhurtzen ari zaizkotela, eta ondo-rioz gastuen estaltzen lanik aski ukaitendutela. Gertatzen bada hango edohemengo Herriko Etxeak gazte horiek ezlaguntzea, zama oraino pizuago daheientzat.

Horrela denaz geroz, zergatik ez bestaegunak bizpahirutara mugatu ? Ala-bainan, luzetasuna eta bestaren ederta-suna ez dira baitezpada lotuak.

Artetik erraiteko, betikotz ezahanztekotan, euskal kantu xaharrak etadantzak aski maiz errepikatu behar baiti-ra, ederki litaike herri bakotxean bazkarihandi bat edo biga izan ditezen kantatzeagustatzen zaienentzat (bat-bateko ber-tsuak barne), beste otordu bat dantzan a-ritzea laket dutenentzat. Giro ederrenensortzaile litaizke.

Azken apairu bat edo zikiro jateamusikaz alaitua. Gisa hortan, herritarbakotxak baluke nahi duenarekin elga-

rretaratzeko edo adixkidantzaberritzeko astia.

Ez dira menturaz denak ikusmolde ho-rrekin ados izanen bainan entseatzeakbalio luke.

Baionako bestak

Azken hamar urte hauetan, euskal giroakleku gehixago badauka iparraldeko hirinagusiko bestetan. Halere ezin uka ostehandiena erdalduna dela. Uztailaren 14ainguruan iragaiten zirelarik, herrikoiagoakomen ziren. Agorrilaren hastapeneragibelatzeak udatiar gehiago erakartzenditu.

Grenet-en konpainia Frantzia guzian tira-hala propaganda egiten hasiz geroz,Baionako karriketan ezin ditaike koka.Gehiegikeria eta tzarkeria mota guzierburu egiteko, gau eta egun ehunka poliziaeta zaintzale bereziak pagatzen hasi be-

har ukan dute, Herriko Etxearen gainikaragarriko gastua sortuz. Hori ote dahiri batetako jaien helburua ? Baiona-rrek gogoetatu beharko lukete.

Horrez gain, jende frango beti tirriatuakdira jendetza handietara. Ikus zoin denainitzen hautua ! Urepeletik ala SantaGrazitik, herri guzietako gazteak badoatziardiak bezala lerro lerro Baionako beste-tara, ororen buru hurbilago lituzketen herrittipietako bestak bazter utziz.

Aterabide bat

Baionak onartzen balu urte guzian badu-ela inguruetako herrien beharra, ordainezjestu bat egin beharko luke barnekaldekojaier ez hein hortan kalte egiteko. Emandezagun, Baionako bestak bururatuzEzpeletakoak eta Baigorrikoak hasi bainolehentxago.

Hedabideek badute beren erantzunkizu-na. Herrietan antolatzen diren ospa-kizunek merezi lukete Baionakoek bezen-bat aipaldi. Berriketari “handi” horiek noizikasiko dute Baionatik ateratzen herri ttipi-etako bizi-lagunen eta besta giroarenezagutzeko ?

Ene Eiheratik

<

< <

< <

Page 4: Herria 3020

4

HARPIDE ZAITEZH E R R I A

A S T E K A R I A R I

- ur tesar ia ,IPARRALDEAN 50 €

HEGOALDEAN 60 €

SENPEREJaun Erretora - Beñat Amestoy gure jaun erretorak parropiatikaldaratzearen karietarat eman du gure elizan bere azken mezaigande huntan.Azkaine, Sara eta Senperek egiten duten parropia handian igan-de hortako meza bakarrean zernahi jende bildu da hiru herrieta-rik. Gure eliza gaina eta behera mukurru bete da hiru herrietakoandere eta jaun auzapezak lehen lerroan zirelarik. Meza hasi ai-tzin gure parropiako ordezkariak zabaldu du Beñat erretorarenbizia bere sortzetik egungo eguneraino. Agertuz zer lan erabiliduen bere apez denboran asko parropietan ala bikario ala omo-nier ala erretor bai Mugerren eta bai Senperen. Meza emaileginuen gure Beñat apeza bere aldean zituela inguru hautakobortz apez. Mezako irakurtzeak hiru herrietako ordezkariek egindituzte. Meza bururatzean gure apezak eskertu ditu sei urte hau-tan bere inguruan izan dituen laguntzaile guziak. Gero Zirikola-tzeko bi mutil dantzarik aurresku bat eskaini diote.Meza ondoan denak gomit ginen Eliza gibeleko pentzean munta-tua zen oihalezko gerizan herriak eskaini zintzur bustitzerat. Horandere auzapezak laudatu du jaun erretora sei urte hautan elga-rrekin erabili dituzten harreman onentzat. Orhoitzapenezko oparibat eskaini dio. Ondotik jaun erretorak arrapostu eman dio gau-zak sentsu bertsuan ikusiz. Orai gu parropiako jendeeri hoinmaite ginuen erretora gure ganik aldaratzen ikusteak ximikohandi bat egin dauku. Hoin ginen elgarrekin ongi jarriak zerenbaitzen apez maitea. Goxoa-xintxoa-xuxena-mintza errexa-denekilakoa egiten zakiena, zeremonia ederren moldatzailea.Hots guretzat zen artzain bat eta artzain ona.Orai Donibane Garazirat apez laguntzaile doanari desiratzendiogu bere osagarri ona berriz kausiturik bere toki eta lan berriangure Jainkoak lagun dezan uros eta goxoki izaiten. Ez adiorikBeñat Amestoy, guretzat betikotz jaun Erretora izanen zira etaikus arte.

HAZPARNE

EZKIA IKASTOLAtik sartzeko abisuErakasleek jakinarazten dute eskola sartzea iraganen delairailaren 1ean, asteartea, goizeko 8ak et’erditan. Bestalde, hitzordu edo xehetasun gehiagorentzat, ikastolaradeit dezakezue goizetan, agorrilaren 27 tik goiti zenbaki hun-tara : 0559291418.

Palantxazko finalak - Iragan ortziralean iragan dira « Berria »trinketeko palazko finalak. 93 pare arizan dira, hiru mailetanpartekaturik. ( C )mailan : Sébastien Mehats eta PatrickEtcheverry pareak irabazi du 50 /43, Philippe Lacoste etaYohan Duquesnoy-ren kontra. (B) finalan aldiz, RodolpheBidart eta Patrice Léon atera dira xapeldun 50 eta 46, BixenteLarramendy eta Dominique Oxoby-ren aurka. Azken finala (A)mailekoan : Frantxua Sabaltçagaray eta Frantxua Artayet haz-pandarrak dira agertu hoberenak, Sébastien Haramboure etaSerge Errecart Bastidarren kontra, 50-42 bukatu dute partidaberdintze ainitz eginik partidaren gostuz. Robert Marcarie trin-keteko nagusia zen antolatzaile eta hunek saristatu ditu irabaz-dunak. Zoingehiagokan parte hartu duten pilotari guziak gomitziren ondotik izan duten afarirat.

Lehengo Hazparne - Betiko jende andana gaitza etorri da Haz-parnerat iragan larunbateko XV-garren Lehengo-Hazparne pestaomentsuaren karietarat. Egun osoa iguzkirik gabe iragan da etaaratsaldean lantxurda arizan da atertu gabe. Hala ere egunguzian karrikak mukurru beteak ziren, guziz goizean, euskalezteien ikusteko, zaldunak, behiak orgekin, mandoak uztarturikberen karga derazatela bidean bide, Lekorneko eta Donoztirikozanpurrak, eta jende ainitz lehengo jauntzietan bezti. Euskarakere egin du bere agerraldia, Herriko Etxean auzapeza bera luza-ki euskaraz mintzatuz, Elizan ere berdin erretorra. Hunek zion,konkorreraino betea zen herriko elizan : « Alegiazko Ezkontzabat izana gatik, bertze ezkontza bat ospatzen dugu eliza huntan,kultur desberdinen arteko zinezko ezkontza bat, nola ere Lehen-go Hazparne, gaurkoarekilako ezkontza bat ospatzen den egunhortan». Oro har herritarra bera eta auzo herrietako jendea etorrida nasaiki, iragan larunbatean, ostatuetan berant entzuten zireneuskal kantuak, egun on bat iragan delako seinale ditaizke hauekdudarik gabe.

Richard Urrutigaray (epailea ) ; Frantxua Cabaltcagaray eta FrantxuaArtayet (A xapelgoko irabazdunak); Robert Marcarie ; SebastienHaramboure, Serge Errecart (finalistak); René Landagaray (epailea)).

Lehengo Hazparne pesta haundia

AZKAINELarrungo lasterketa - Jandari Said Aire-Sur-Adour-ekolasterkariak du irabazi aurtengo Larrungo lasterketa. EtxegaraiFernando beratarra bigarren gelditu da eta Franck Igau hiru-garren. Emazteetan, Cindy Bregnias biarnesak irabazi du. 520lasterkarik dute parte hartu.

Pilota, errebotea - Azkaindarrak pilota taldekoek dute irabaziFrantziako erreboteko txapelketa (13 eta 9) Donibanekotaldearen kontra Donibane Lohizuneko plazan. DonibanekoFredo Carricaburu larriki kolpatu zen partida erditan. Hala ere,azkaindarrek merezi dute txapela. Zorionak Laurent Albistur,Marc Berasategui, Serge Mascotena, Bruno Manterola etaGuillaume Salaberry pilotariei.

Frantziako esku pilotako finala - Helduden igandean, JonLaduche eta Marc Berasategui azkaindarrek jokatuko dutefinala landestarren kontra (Lamure eta Larroque) Kanbon ara-tsaldeko 5etan. Nahi dutenentzat, autobusa partituko da Xurioplazatik 4 ordutan zuzen. Tokia atxikitzeko deitu 0559546830.

Bataio - Leelou, Alana eta Julie Aguirre Corta, Ines Grellety-Bosviel haurrak aberastu dira sakramendu hortaz, giristinosailean sartu dira. Handi zaitezte goxoki eta zorionak familieri.

Ezkontza - Mirentxu Elissondo eta Alexandre Bague bizikotzelgarretaratu dira beren baia emanez bizikotz. Bizi zaitezte uroseta goresmenak etxekoeri.

Heriotze - 62 urte eginen zituen gure adixkide Beñat Guilbaut-ek. Joanden astean ehortzia izan da. Duela urte zonbait Ixaxotiketxea erosia zuen. Aspaldiko eria urte eta urtetan, gizon lagunk-ina, ongi egilea, beti prest bere irriñoarekin. Jainkoak har dezalabere lorian eta andreari eta semeari dolumin bizienak.

M.L.

MAKEA - LEKORNESortzeak - Bi sortze aipatzerat noa ! ArñoOuret sortu da Gerezietan, Ezagutza e-txean. Ongi etorri bero beroa egin diotebere hirugarren sortu berriari aita Josepheta ama Isabelek ! Ibaiak ere, bigarrenhaurñoak, zorion osoan ezarri ditu MaiteDubois eta Serge Harisgain Lekorne Aro-txanian ! Bai eta bai ! Berri onak, segur e-txeko eta gu guzientzat. Arño eta Ibaiahandi ditela osasun onean eta zorionbetean etxeko ohantze beroan eta hoinmaite dugun xoko alaian ! Goresmen he-rrikoiak Ezagutza eta Arotxaneko burrasoeta haur guzieri, eta gora herria maitez bizidiren guzieri. Bai, badu herriak holako aita-ma baliosen beharra ! Aitatxi amatxiakahantzi gabe bixtan da !

Inter-cliques - Ezin hobeki iragan da inter-cliques gaua eta gure soinulariek eskerbero beroak helarazten dituzte etorri direnguzieri eta helduden urtean 40 urteakospatuko dituzte ! Gauden beha.

Airetik - Ortzegun huntan ariko dira gurexitoak finalean St Laurent de Gosse herri-an. Beraz oraitik, gora ta gora Airetik ! EtaEmak-hor !

AHETZEHeriotze - Maurice Zubiaurre zendu zaiku agorrilaren 7an.Bidarten sortua zen eta aspaldian Ahetzen bizi. EhorzketakBaionako funerariumeko kaperan izan dira ganden asteartean.Gure doluminik beroenak familia guziari. Panpili

ARRANGOITZEHeriotze - MarixanD a g u e r r eU h a l d e k o a r e ne h o r z k e t a kginituen agorri-laren 3an Arran-goitzeko elizan.1907ko apirilaren7an sortua zenUhaldea etxeaneta 102 urtez beredenbora guzianetxe hartan biziizan da. Bere aita

galdu zuelarik, 30 urte zituen eta haren segida hartu zuen labo-rantzan anai arrebak lagundurik. Bere nahia baitzen batzuen etabertzen zerbitzatzea, Penaud jaun medikuak eskutan harturik,etxez etxe ibiltzen zen erizain. Fedeak lagundurik edo podore-arekin basandreak hartuak zituen jende asko sendatu ditu ere.Kadira xaharrak ihiztatzen zituen bai etxekoak edo auzo etxe-takoak. Bere bizian ez da behin ere ezkondu, bainan haurrakizigarri maite zituen, nola nun guti edo aski baztertuak ziren batzuhazi dituen : Claudette 4 urtetan, Jean Luc 30 ilabetetan, Danielle27 ilabetetan errezibitu zituelarik eta bertze batzu haundiagoak.Bere ama bihotza mintzaraziz, Claudette bere haurtzat hartuzuen. Ez du segur ere urrikirik izan, zeren bere azken hatsaeman arte haren ondoan egon baita eta bere eginhalak egin baiti-tu Maixan gaixoaren artatzeko bere Uhaldea etxean.Pentsatzeko zen bezala, jende ainitz bildu da Arrangoitzekoelizan. Anchordoquy jaun erretorak, ongi ezagutzen zuenak, egindio omenaldi eder bat, berak merexi zuen bezala. Zeremonia etaotoitz kartsuak egin diozka. Agian Jainkoaren ondoan goxoki iza-nen da eta segur ahal badu handik ere lagunduko gaitu. Gureesker minak Claudette Saïs eta familia guziari. Panpili

UZTARITZEEgun eder eta kartsua

Alegrantziazko besta izan dela ez daerraite beharrik juanden larunbat aratsal-dean Uztaritzen komentuko kaperan do-tzena bat seroren jubilaukari izan denelizkizun ederrean. Alabainan zonbaitekospatzen zituzten 50 urte elizaren etamunduaren zerbitzuko beren bizia eskai-nirik, bertze zonbaitek 60 urte eta azke-nik hiru edo lauek 70 urte serora direla.Bozkarioa zabaldu du hango fededunenbiltzarreak : ‘’Zu eliza, Krixtok bildu jen-dea. Zu bataioz Krixtoren artaldea. Zudenen etxea Jaunaren Eliza. Zuri aintza’’kartsuki xaramelatzen zuela meza has-tean eta ere ondoko kantuetan arabera-koak baitziren hautatuak egun hortako.Bere bozkarioa erakutsi du ere Cornubikario jeneralak apezpikuaren izeneanegin duen ongi etorrian, San AndresHubert Fournet eta Joana Elixabet Bixierdes Ages ‘’serora beltxen’’ sortzaileakaipatzean, dohatsuen ebanjelioa irakur-tzean eta ondotik huntaz egin duen min-tzaldian. Bixtan da bozkarioa erakutsidutela handizki ere jubilatu serorek aldibat gehiago beren fedea aitortzean etabeti ereman duten biziari jarraikitzea hi-tzemaitean. Hango biltzarreak ere aitor-tzen zuen bere fedea ‘’Sinesten dut,Sinesten dut’’ kantatzean. Mezarenbukaeran denek gomendatu dute berenbizia zeruko Amari : ‘’Ama eztia otoi harnezazu’’ emanez. Ohoratuak ziren sero-rak erran gabe doa beren familiako men-broez inguratuak zirela kapera pollit horileporaino betetzerakoan. Holako bestabat ezin zitaikeen burura serora bakotxakbere kideak ingurura bildu gabe janari etaedari xume zonbaitekin komentuko gelaezberdinetan. Agian ez diotegu tokikoenplegatuer eta orobat serorer soberalan gehitu estakuru hortan. Zonbait adinederrera helduak izana gatik oraino zen-bait urte bizi diotegu desiratzen, funtseanJainkoak nahi duen arte. B. S.

LUHUSOHerriko bestak - Agorrilaren 14an, osti-ralarekin, hasten dira gure herrikobestak, 19.00etan zintzur bustitze alaitu-arekin. Ondotik zikiroa Sorginak taldeakalaiturik, eta bukatzeko, dantzaldia Kolo-ka taldearekin. Agorrilaren 15ean, larun-batarekin, 10.00etan meza nagusia,11.30etan bestetako txapelketaren eskuhuskako pilota partida eta ondotik zintzurbustitzea frontoian. 14.00etatik 16.00akarte jokoak haurrentzat. 17.00etandantza Polliki-ko gazteekin eta mutxikoakdenentzat. 19.00etan “Cabaret” antzerkiaLe Petit Théâtre de Pain taldeakeskainirik (sartzea urririk), eta 20.00etantalo eta xingar Holako-k alaiturik eta hu-rrupaldian trinketean. Agorrilaren 16an,igandean, janari eta eskulan feria.“Hemengo eta beste tokietako” ofizialeeta ekoizleen ongi etorria ukanen duzueberen ekoizkinen erakusteko. 11 orene-tarik goiti, aperitifa musikarekin plazaondoan, taloak eta aperitifa platerakLuhusoko eskolako burasoen elkartearensustengatzeko. Kopuru handian jin !!

ITSASUArtzain xakur lehiaketa - Joanden ostiral aratsean iragan dalehiaketa hunen 11. edizioa. Eta ororen buru IZAR, Kuan Miu-raren xakurra, da irabazle atera. Alabainan, Jean-Paul Iriquin-ek,lehiaketa guzian aitzinean ibili ondoan, ez du artaldea zerrakiansarrarazi ahal izan azken proban. Erran ditaike kasik urtetik urteraarrakastatsuagoa gertatzen ari dela lehiaketa hau, aurten erejoanden urtean baino jende gehiago izan da. Denbora ere hautaholako ikuskizunarentzat. Hitzordua finkatua da helduden urte-rako !

LAPURTARRAK abesbatza - Koru kantua ohoretan dugu gureherrian aste hauetan: ARRAGA abesbatza eta LURRA otxoteaentzun ondoan, LAPURTARRAK abesbatza izanen dugu oste-gun huntan, agorrilaren 13an, elizan aratseko 9etan. Uztaritzekokoruak lehen partean kantatuko du, eta bigarren partean kan-tatuko du Bagnères de Bigorre hiriko LES MONTAGNARDSabesbatzak.Sartzea 8 euro, kitorik 15 urte azpitiko haur eta gaztetxoentzat.

“LES KAG” bikotea - Neska bikote hunek eskainiko du musika-antzerki gisako lan ausagarri bat igandean, agorrilaren 16an,ATEKAko parkinean, aratseko 9etan. Ekitaldi hau Herriko Etxeakantolatzen du Kanboko “Accords” elkartearen partaidetzarekin.

Andredena Mariaren besta - Andredena Mariaz EZ DA mezarikizanen Itsasun. Mezak izanen dira Luhuson goizeko 10etan (he-rriko bestak), eta 10.30etan Ainhoan (bestak ere) eta Kanbon.Bezperan, mezak izanen dira Zuraiden eta Kanbon aratseko7etan.

Page 5: Herria 3020

5

ORTZAIZE

Peio ta Pantxoa herriko bestetan - Agorrileko azken aste-buruan iraganen zaizkigu herriko bestak. Kari hortara, ago-rrilaren 30ean, igandez (17:00), kantaldi xoragarri batenmentura ukanen dugu elizan : Peio ta Pantxoa, 40 urtezgurekin kantuz… Txartelak aitzinetik salgai izanen dira 10eurotan Zubiondoa ostatuan, Vival dendan edo deituz0607541142 zenbakira.

Sortze - Sauveur Bidart eta bere lagunaArgitxu zorionean daude emanikmundura Iban. Goresmenak aita etaamari, sortu berriari, ahantzi gabe bifamilietako aitatxi eta amatxiri.

Pilota - Urte guziz bezala lehiaketa batesku huska antolatzen da ezkerparetan

3 mailetan. Lehiaketan parte hartzekoizenak behar dira eman lehen bai lehenagorrilaren 20a aitzin deituz Frantxoa0559374597 zenbakirat. Buruilarenlehenean abiatuko dira lehen partidak,finalak izanen direlarik urriaren 26an,arrabestakari.

F.J.

BANKA

AIHERRA

Andre dena Mariz, ofizioak - Huna nuneta zer tenoretan iraganen diren : ortziralarratsean 8ak 1/2tan Izturitzen, larun-batean meza nagusia 10ak 1/2tan Aihe-rrako elizan, eta igandean Izturitzen 10ak1/2tan. Katiximako haurrak AndredenaMariko mezarat gomit dira.

Lurdeko eskea - Andre dena Mariz,elizako ateetan eske bat eginen da Lur-derat joaiten diren erien laguntzeko. Beila hori, buruilean eginen da, eta hortanparte hartzen duten laguntzaile guziekberen gain dituzte gastu guziak, hala nolapiaia, jana eta loa. Ondorioz, eske hauerien laguntzeko baizik ez da egiten.Milesker denen laguntzarentzat !

Kermeza hurbiltzen ari - Kermezadeitzen den parropiako pesta hurbiltzenari zauku, buruilaren 6an iraganen baita

aurten, Aiherrako Denen Etxean. Gaine-rat, kermezatik landa, fite abian omenzauku Xipri Arbelbide gure erretora…Zonbeit aste hautan, antoilatzaileak pestahorren prestatzen ari dira, eta oraindanikzozketako txartelak eros ditaizke. Egunberezi hau 11tan hasiko da meza nagu-siarekin. Ondotik aperitifa hartuko duguDenen Etxean, oren batean bazkariarenaldi izanen delarik. Animazioa herrikomusikari trebe batzuek segurtatuko dute.Bazkari ondarrean, zozketaren tiraketa.Orroit lehen sariaren irabazdunekarrapixkolatzeko asteondar bat Cauteretsherrian iraganen dutela, behar direnmainu ta goxatzeekin. Arratsaldearenbururatzeko, kantu eta musika hor bere-an.Orroit orain beretik egun hortaz. Xeheta-sun guziak irail hastapenean ukanenditutzue !

HELETAHerriko bestak - Gure gazte komiteak, aurten emendatu eta berriturik, helarazi daukubesten egitarau bero bat. Hasiko dira ortziralean aratsaldeko sei orenetan Hel-Etaxapelketaren finalerdiekin, ondotik talo eta xingar. Segituko da Izarrak taldearen kan-

taldiarekin bururatzekoMexikano gauarekin. Ibiakoitz15ean, 10.30etan meza, segi-tuz Madarietan zintzurbustitzearekin, Maitena eta An-ttonekin. 17.00etan SantaMaria etxean “Grooms anaiak”antzerkia. 8 orenetarik goitibetiko zikiro jatea Egunkoakalaiturik, ondotik Mikel Hatsekindantzaldia. Igande 16an, 11orenetan meza Bixintxo kape-ran, ondotik zintzur bustitzeaKazerna ostatuan, oren bateanadin ederrekoen bazkaria, 4orenetan herrien arteko jokoak,ondotik Hel-Eta xapelketarenfinalak Joko Berrian, eta 9orenetan afaria gose daudenguzientzat S.B-Rak alaiturik.Igurika ondoko igande 23a, 11

orenetako mezatik lekora herritarren egunaren iragaiteko, herritarren arteko palazkofinalak eta Mattin ostatuan zintzur bustitzea. Guzieri ongi etorri ! Herritarra

BAIGORRIAste buruko ausagailuak

Ostiral huntan, agorrilaren 14ean, gaueko merkatua eliza ondoan, arratseko 19etatikgoiti : erakusketa (artesau lana, jauntzi, zapatagintza…), apairu eta animazioa. Partehartuko dute : Aire ahizpek, Arrola dantza taldeak eta Baigorriko erraldoiek.Larunbatean, agorrilaren 15ean, arratsaldeko 17.00tan behi lasterrekindeskantsatuko da jendea, zonbait, kabala horiekin jostetan, bertzeak horien balentrieribegira. Sari ederra eskuratuko du adarren artetik kokarda biltzen duenak. Zaldiekinere izanen da erakustaldia eta haurrentzat ahatxe ttipiak.Igandean, 16an, arratsaldeko 16.30tan plaza nagusian indar jokoak berriz ere,bainan aldi huntan nexkatoek ere parte hartuko dute. Lehen partean, Agite-renerakustaldia aizkoran, Australiako moldean, motzaldia 6 m goratasunean. Ondotik,Miren Urkoloria harri altxan eta soka-tira lau talde femininoren artean : Gasteiz etaLesaka hegoaldetik, Banka eta Baigorri iparraldetik. Bigarren partean, neska etamutiko, Banka eta Baigorriren arteko zoingehiagoka 8 probetan : arto biltze, lastobotatze, zakuekin lasterketa, pegarra eta biperra, asto kurtsa, kontrabandixtak etasoka-tira.

Elizako plazan jokatu lehiaketaren finalak

Bigarren mailakoak : F. Haicaguerre eta M. Etcheverry irabazle 30 – 20 A. Lissar eta P.Trounday-en kontra.

Lehen mailakoak : I. Goicoechea eta A. Errotabehere irabazle 30 – 26 Garateix eta Caminogaraztarren kontra.

IHOLDIHeriotze - Joan zaiku Marguerite Landeretche. Egin berriak zituen 86 urte. Eri haundiaginuela baginakien. Plazaren gainean, bere ikusteak, bere mintzatzeak, plazer emai-ten zeraukun. Hutsa sendituko dugu bainan bizia hola badoa. Familiak onhart ditzalagure maitasunezko doluminak eta zu Marguerite, ahal baduzu gain hortarik izan zaitebihotzen kontsolagarri.Erakusketa - Aipatuko ginuela erranik ginauden. Horra beraz helduden astean, agorri-laren 16etik 22ra, gure herrian bizi den Elizabeth Favorel Hazparnen izanen dugu, Tu-rismo bulegoaren ondoan den barne pollitean. Balioko du (eta plazer eginen diogu)bere eskuz xoragarriki eginik dituen margolanen ikustea. Ezartzen dauzkigu,alabainan, gure Euskal Herriaren itxurak ezin hobeki, bere arkatza itzulikatzen baitualde guzietarat. Laster arte Elizabeth ! Eginen dautzugu bai konplimendu !

UREPELEHerriko bestak - Usaian bezala, gure herritar gaztek antolatu eta alaitzekogutiziarekin plantatu daukute egitarau eder bat. Ortzirala 14ean, 20.00etan angirajatea Koxeinea ostatuan Bergara taldeak alaiturik. Larunbata 15ean, 10.30etan mezaklikarekin, 17.00etan artzain xakur lehiaketa lekuko artzainekin (sartzea urririk).20.00etan zikiroa ogitartekoan Lafitte ostatuan, Xalbador, Ihidoy eta Portugal Panpikalaiturik. Ondotik Ketxo taldea. Igandea 16an, 17.00etan pilota partida : neskak palaz(Caset-Housset eta Etxeleku-Elguezabal) eta esku huska (Sorhuet-Harizmendy etaEtcheverry-Oçafrain). 19.00etan herrien arteko jokoak, ondotik talo ta xingar.20.00etan dantzaldia Nahasketa taldearekin. Astelehena 17an, herritarren eguna.Asteartea 18an, 20.00etan zikiro besta, ezker paretan, Kantuz-ek alaiturik. OndotikDrindots taldearekin dantzaldia. Ongi etorri deneri !Heriotze - Joanden astean, bi urepeldar pausatu zauzku. Josephine Elgart, Angle-sainekoa 88 urtetan eta Fernando Zabaleta Hartzamotzainekoa 80 urtetan. Doluminbizienak eskaintzen ditugu nahigabetan gelditzen diren bi familieri.

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

AZKARATE

Dolu - Agorrilaren 7an ustegabeko berria hedatu da gure herrian, gorputz atxemanaizan delarik Jean Baptiste Igurbide 55 urte zituelarik oraino. Donapaleuko elizaniragan dira ehorzketak eta ehortzia izan da hor bereko azken egoitzan. Doluminbizienak joaite horrek penetan uzten dituen guzieri.

C.M.

DONOZTIRI

Besta ondo - Joanden hilabete ondarrean besta biziki herrikoiak izan dituguDonoztirin. Josteta, soinu, pilota, zikiro arradua ala paella nasaia igandean. Astelehe-nean herritar multxo ederrak sala berria Etxegaraian estrenatzen zuela. Biba gure gaz-teria sanoari eta horien laguntzaileri. Laster izanen dugu mus aratsalde handi batbertze hilabete hortan. Deneri ongi etorri.

Ezkontza - Duela bi aste Celine Damestoy Zedarriko alaba xarmantak eta MixelElissalde Armendaritze Larraldeko semeak eman dute Donoztiriko elizan beren bizikolagun baia. Ezkontza ospetsu eta handi horren ondotik bikote hunek izan dezala zorioneta suerte bere bizian. Goresmen eta adixkidantzazko agur beroenak familia guziari.

A.A.

Page 6: Herria 3020

Udako ohiduretan sartuak dira In-txauzetako solasaldiak, Jean LucBerho-k bultzaturik. Gizarte gaiakdira hor eztabaidatzen, eta bereziki-ago azken urte hautan etxebizitzarilotutako gora-beherak. Aurtengo so-lasaldiak ere ildo beretik doatzi, gaiorokorra hau dutela : “Krisiak zererakaspen sustatzen ditu etxebi-zitza politikak bideratzerakoan ?”Solasaldi horiek iraganen dira ago-rrilaren 28an, ostiralez, Abbé Pierrefundazioko Patrick Doutreligne or-dezkari orokorrak kudeaturik.14:00, Eric Ithurralde Bunuzekoauzapezaren ongi-etorria, JeanFrédéric Dreyfus, Gérard Laugiereta Jean Luc Berho-ren hitzaldiak.Ondotik, hiru solasaldi :- “Krisia, gazteak lehenik joak !”:Cyril Poy kazetaria, Martin Hirschgobernukoa, Cécile Duflot ekolo-gista, Benoît Hamon sozialista,Jean-Eudes Dumesnil Dubuissonenpresa ttipietako ordezkaria etaPatricia Lebihan sindikalista.- “Krisiak zer erakaspen etxebizitzapolitiketan ?” : Véronique Buttinkazetaria, Michel Mouillart ekonomiaerakaslea, Jérome Bédier, JacquesChanut, Alain Duffoux, AnoushehKarvar, Bernard Loth, Etienne Pflim-

lim, Michel Piron, Thierry Repentin.- “Krisiaren ondorioak etxebizitzanAkitanian” : Henry Buzy-Cazaux,Muriel Boulmier, Catherine Du-boscq, Véronique Fayet Bordelekoauzapezordea, Martine LignièresCassou Paueko auzapez-deputa-tua.18:30 solasaldien bukaera, 19:00janaldi-hurrupaldi, ardi gasna eta I-rulegiko arnotik, 19:30 FlorenceEtchart margolariaren erakus-ketaren bisita, 20:00 Amaren Alabaktalde xiberotarraren kontzertua.

Etxea sutan, keak itsutua, lei-hotik jauzi egin behar biziasalbatzekotan, kanpotik aitaksemetxoari oihu egiten dio :“Ikusten zaitut, salto egizu !”.Semeak ez du bertze aterabi-derik aita besoetan hartzekohor dela sinestea baizik.Zer da fedea ez bada norbeitikonfiantza osoa egitea, se-metxo horrek aitari bezala ? Jauzi hau Ebanjelioko Mariakegin du. Eta hunen baia zi-nez ausarta izan dela ustedut, gogo-fidantzia osoz egi-na.Ez naiz sobera sartuko Maria-ren birjintasunaren aferetanez bainaiz aditua gai hortazmintzatzeko. Gauza bat men-turatuko naiz idaztera halere :gizon eta emazte nahi izanbalinbagaitu Jainkoak, biakonak, ederrak egin gaitu gureosotasunean, kreazionearenbaitan, sexua barne. Ez dubat sortu bertzea baino argia-go, baliosago edo garbiago ;ez ere batek bertzea meneanatxikitzeko eskubidearekin.Eta bien biologiko, psikologi-ko, ispiritual eta amodiozko el-kartasuna beharrezkoak direlaizaitearen orekarako, jendar-tearen arduradun leial jokatze-ko, bizi giren lekuan.Eliza katolikoak bere hierar-kian gizonak ditu buru orainobeti, nahiz hobeko luken nereustez ainitz emazte gehiagoonartu sail guzietan...Segur naiz, Josepe senar etaaita bezala inarrosia izan zelaMariak mundurat emaiteanhaurra, bizia aski xoragarriabaita sexu-harreman bati es-ker balitz ere. Eta hunek ezdio deus kentzen JesusenJainkotasunari.

Mariak ba ote du zerbaitekartzeko hogoita bat ga-rren mendeko gizarte huni?Nik erran nezake bizi eredu,jendetasun eredu miragarriadela bai emaztearendako baigizonarendako! Mariaren bir-jintasuna huntan baita behar-bada: baldintzarik gabe, bereburua osoki eskaini duela,Biziari osoki idekiz.Ez da urguluz hanpatu. “ Ninaiz Jaunaren neskatoa ” :zerbitzari apal egin da, Jesusiuzteko toki guzia. Belokeko elizan Mariaren itxu-ra atean emana dute. Mariaate-zain gomitatzaile? Mariaatea? Jesusi atea idekitzendiona, Jesusi itzulia. Hau a-rras ederra da Mariarenizaitean. Ez du erran nahiemazte esklaboa denik, ez etaere nortasunik gabekoa,baizik “handia” bere xumeta-sunean, gauzak beti aldeonetik hartuz.Ama eta aita baten kexadu-rak, beldurrak, hersturakezagutu ditu. Tenplutikgibelaratekoan, Jesus galduazutelarik : “ Aita eta biakoinazetan gabiltza zure bila”ez ote zuen aitortu ?Urrikalmenduaren modelo,ama baten bihozminetaz zererran, gurutzearen ondoanzagolarik, hoinbertze ama etaaita bezala gaurko eguneansofritzen ari diren bezala, Xi-nan, Tibeten, Uigur populu-aren artean, Errusian, Afga-nistanen … edo Euskal Herri-an. Ez diozka semeari “hegoakebaki”. Amodioz jarraikiz arraslibro utzi du.Askatua den emaztea daMaria. Begira dezagun eztei-

etan. Begiak eta izpiritua xo-rrotx, arnoa eskasten delaohartzen da eta aterabidea bi-latzen du. Jesusen lehen e-rrefusaren gatik : “emaztea,hori ez da nere egitekoa”,Mariak erraiten diote zer-bitzarieri: “ erranen dauzuenaegizue ”. Hunen sinesmenasemearen baitan neurrigabekoa da.Ez da bere buruaz axola denemaztea, bere buruaz hustuada ; ez hutsa ordea. Mendee-tan barna, gizonek sinets-arazi nahi izan dute, berenalde jokatzeko, emazteek ezzutela arimarik eta go-goetatzeko ahalmenik, lanakixilik egiten bazituzten ere…Berek eginikako legeeri esker,pentsa noiz ukan dugunhauteskundeetan partehartzeko eskubidea ere !Aldiz, Jesusek, emazteari bu-ruz emaiten duen begiradaeta ikuspegia arrunt berria zenorduko!

“ … Gose zaudenak nasaikiditu gozaraziAseak aldiz hutsik utzi… ”Mariak eman duen “ bozkariokantika ” ez ote da xoraga-rria, Aitaren kontenplazio etaBerrionaren aitzin-gustu-arekin? Izpiritua bere “biltoki”du emazte hunek holakobarneko erantzuna ateratzeko: maitasun oldar itsu-itsua,askatasun handiz airatzenuzten duena. Apalen Esper-antzazko kantua, Andre denaMariz munduko lau hegale-tarik pozgarriki hedatukodena.Agur Maria. Izan guretzatMaitasun den irria.

Graxi Solorzano

6

Bahituak : Iragan dira Baionako bestak eta uda minean edozein herritanbada zerbait besta, patroin sainduarena gehienetan, bainan ere zein ge-hiagoka batzu udatiarrentzat apailatuak. Besta orotan eta halere oroitza-pen xume bat munduko bahitu guzientzat.

***Anne Roumanoff eta bertze : Gate bat baino gehiagotan agertu da an-dere hori 1998-ko emanaldi bat errepikatuz. Egia da andere horrek ba-duela xarma berezi bat ez baita batere haren lana jendeen lausengatzea.Ona da jorratzen duelarik eskuin eta ezker.Errepikapenetan sartuz gero, derragun ez direla batere eskas uda hone-tan, hala nola « Avocats et associés » (2001), « CommissaireValence » (2006), « Madame la Proviseur » (2001), futbol partida batFrantzia-Espainiaren kontra, Euro-finala 1984-ekoa !!!, eta aspaldian bu-ruratua den polizia telefilma « Une femme d’honneur » izenekoa. Joanden ortziralean, Tele-Monte Carlo gatean eman dituzte 1998-ko bi telefil-ma, Corinne Touzet andereak hameka urte gutiago zituen eta agertzen zi-ren bertze jokolariek halaber. Denbora berean gaztetu naiz.

***Telerama: Hau da telebixtari buruz agertzen den astekaria, xehetasunguziak emaiten dituenak, jorratuz emankizun batzu beldurrik gabe. Aipa-tzen balinbadut egun, da irakurri dudalakotz artikulu bat euskaldunak ai-patuz. Angeluko Jean Bérard batek igorri dio astekariari gutun bat aipa-tzen zuela Euskal Autonomia Erkidegoko apezpikuek emanikako mezaGasteizen frankistek hil zituzten hamalau apez euskaldunen ohoretan.Nahiz bera ez den giristinoa azpimarratzen zuen ekitaldia. « Le Monde »egunkarian ere agertu zen artikulu bat meza horretaz, bainan ez da bizikiaipatua izan hor gaindi. Mickael Jackson-en ehorzketak bai eta haundiz-ki, bainan hamalau apez horien oroitzapenak ez du deus balio.

***Baionako ferietan : Ez naiz izan aurten, bainan zerbait ikusi dut telebix-tan, ez baitakit zein gatetan, Akitaniakoan edo TVPI deritzanean. Lehenaldikotz, beraz, Baionak berezi ditu bestak eta zezen feria. Biek arrakastaukan dute. Bestak dudarik gabe, beti bezala eta behar bada hobeki aur-ten, feriak lau egunez, zezen plaza arroltzea bezala betea zela. Zezenbeharri asko moztua izan da. Seinale ona hola jokatzeko hemendik goiti.

J.H.

MARIA GAURKO EMAZTEA

INTXAUZETAKO SOLASALDIAK, BUNUZEN

Martin Hirsh Bunuzen izango da

MIKEL LABOA(1934-2008)

DVD-KD BERRIA

Elkar argitaletxeak plazaratu duMikel Laboa (1934-2008) Dvd-Kdberria, zendu berria den donostiarkantariaren bizia eta ibilbideakondatzen duen liburuxka bat jun-tatuz. Dvd-an ikusten da MikelLaboa bera, kantuz eta mintzo,ikusten ere elkarrizketa asko,Laboari buruzko lekukotasunsarkorrekin, Lluis Llach, XabierMontoia, Ruper Ordorika etabertze batzurenak, kontzertu zati-ak... Diskan aldiz, 2008ko aben-duaren 23an Gipuzkoako Foru Al-dundian egindako grabaketa...17,50 eurotan salgai.

OSAGARRIAZ LIBURU BERRI BAT

Gatuzain argitaletxeak liburu berri bat eman dubidean : Antonio Palomar getxoar medikuarenLes secrets d’Hygie obra, osagarri onean bizinahi duten guzientzat aholku baliosez osatua. O-sagarriaren jainkosa zen Hygie grekoentzat. Hor-tik dator funtsean “hygiene” hitza. Nola bizi ahalbezain osagarri onean, hara gutarik gehienenkezka, ez bada guziena. Antonio Palomar-ekgaldera askori ihardesten du, azpimarratuz gor-putzak badituela gaintasun handiak eritasun fran-go garaitzeko. 224 orrialdeko liburu pedagogikoa,15 eurotan salgai.

KULTURA SAILA

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

“ LIBURU, NONDIK ZATOZ ? ”ERAKUSKETA

Baionako hiriak erakusketa berezi bat apailatu du, KurutzeSaindu auzoaldeko liburutegian, Gaskoinen plazan. “Liburu,nondik zatoz ?” erakusketak esplikatzen du ttipi eta handierinola fabrikatzen den liburu bat, eskuizkributik argitalpen-eraino. Adibide gisa, Béatrice Lalinon Gbado-ren “Garratoinaeta sugea” liburuaren moldaketa osoa erakutsia da. E-rakusketa hau agorrilaren 28raino zabalik da : 14:00-18:00astelehen, astearte, ortzegun eta ortziralez, 10:00-12:00/14:00-18:00 asteazkenez. Ondotik, hiribarneko medi-atekara eginen du aldaira, han aldiz irailaren 14etik urriaren3raino ikusgai izanen delarik.

IBARREKO BEILAMixel Garicoits gure sainduaren beila orai dugu laister. Abuz-tuaren 26an Ibarren, usaiako elizkizunekin, hots : lehenmeza 7 orenetan eta bigarrenik, meza nausia 10.30etan.Arte hortan, otoitz, debozione eta kofesio. Aratsaldean a-rrosarioa 14.30etan. Bezperak 3 orenetan. Kurutzearenbidea ondotik eta oro bururatuko dira Garakotxean. Ongietorri beilari guzieri.

DONOZTIRIN SEHASKA HUSTEAArberoako ikastolak sehaska huste bat antolatzen duDonoztirin, Sanoki gunean, irailaren 6an, igandez. Berensaltzekoekin agertu nahi dutenek izena eman dezatela askigoiz, 0559294625 edo 0681999657ra deituz.

Page 7: Herria 3020

Angelun, eta Euskal Herri gu-zian, ainitz senditu da gaztedohaineko horren joaitea. Ezaski lekurik ere Angeluko ElHogar ezkerpareta hartan, Trini-tateko elizak ez baitzuennehondik ohatuko jende huraguzia azken agurraren egun har-tan. Gero aldiz Eiheralarrerateramana izan da gorputza aita-men familiak han izanez hobia.Bateko dena besteko, ainitzerrextasunetarat ekarria zengazterik putikoa, dela teatro alakirola, baina pilotari ekarri zionbere hautua ororen buru. Pilotanberriz, ezkerpareta hortanerakutsiz bere gaia, lehenik he-rrian eta laster hegoalderainoere, batean Bartzelona etabestean Argentinaraino amatu-rren mailik gorenean ordukotz.Gelditze hori haatik uste ez gi-nuelarik ukan du, bihotzak hu-tseginik adin hortan. Gure dolu-minak onets ditzatela Jean Leoneta Agnes burasoek bai etafamiliak eta hainbeste laguneketa pilotarien sustatzaile baliostristatuek.

URTEKO XAPELGO NAGUSIAKAzkaindarrek . . . . . . . . . . . . 13Luzaz Gazte Donibane . . . . . 9Donibane Lohizunen baduteerrabot-luzeko partidu usaia,irabaztekoa ere. Baina aldihuntan, ederki hasi ondoan,auzoko azkaindarreri utzi beharukan dute bitoria eta xapela,pilotari bat (Carricaburu) kolpa-turik egia erran, bainan ez ote dasuerte puska bat ere, on edotxar, jokoa ! Hiru oren pasakopartida, goresmenak deneri !

XIXTERA HANDIANGETARIA OLHARROAOlharroa . . . . . . . . . . . . . . . . 45Kostakoak . . . . . . . . . . . . . . 34Donibane Garazin zen hori,igande aratsaldean, Darribat-Etchegaray-Berdoulay bidartarrakgaltzale eta Getariako Chapel-teguy-Zamora-Etcheto xapeldun.Ahantzi gabe lehen partidakoxitoño hek (11 urte ezbaian)denak txalogarri, tanto batez joanbaita xapela, beraz denak irabaz-le, Donibandar ala Biarriztar.

JUNIOR ESKU-HUSKAGuichandut - Tambourin . . 30Senpertarrak . . . . . . . . . . . . 12Arberatzeko plaza ederreanhaste ona gatik ez du gero bereaeman partida hunek. Huguenard-Olaizola beharrak, batek eskukomina, eta gero hanbat gaixtoaurtengotz. Behin baita, damurikfinala. Halere irabazleak ongiziren. Bestaldi bat arte, senper-tarrak ! Lamure - Hiriberhonde . . . . 30Lavielle - Cazaux . . . . . . . . . 18Adinekoetan, bigarren mailekofinala zen hau, Arberatzekoplaza ederrean jokatua. Errandezagun lehenik, jendea etorridela ederki partida horietarat,eta, beraz ez gaiten egon lotsazholako partiden muntatzeko gure

plazetan, xapelgokoez kanpoere. Hemen ikusi dira landesta-rrak ere, pilota maite dutenak.Zerendako ez ?

Aguirre - Ezcurra II . . . . . . . 50Sorhuet - Jeannots . . . . . . . 43Berriz ere zernahi jende astele-heneko partidan, partidak erebalio baitzuen ! Aguirre ona ikusidugu, eta Jeannotsek eregogotik jotzen pilota. PaxkalEzcurraren besoa ere hobeki.Hobe ! Oren bat eta hiru laurden,partidaren iraupena. Heldudenastelehenean Lambert etaOçafrain ukanen dituzte kon-trario irabaztunek.

IGANDE 16ANKANBON, FINALA4.30etan, kadeten finala eta gerosenior adinekoena : Laduche-Berasategui azkaindarrak etaLarroquette-J.M. Lamure (Sau-busse).

EZPELETANM. Olçomendy - P. Ibarrola . 30Etcheverry - T. Itoiz . . . . . . . 24Joanden asteko partida berohandiarekin jokatu da, ikusleakmetaturik zeudela itzalean, ahalzutenak bederen. MattinOlçomendy baigorriar gazteabidarraitarrari parezkatua zen,eta hastapenean zailtasun han-dienak ukan balinbadituzte erebiek jokoan sartzen, emekiemeki bertzeen heinerat heldudira, ondarrean gaina hartuz.Publikoa gustura utzi duen parti-da.

HEGOALDEAN, XALA-GOÑI III GASTEIZENXala - Goñi III . . . . . . . . . . . . 22Berasaluze - Mendizabal II . 17

Saralegi - Peñagarikano . . . 22Olazabal - Laskurain . . . . . . 10

Capellan - Galarza VI. . . . . . 18Chafee - Apraiz . . . . . . . . . . 13Horra beraz Gasteiz-Ogetanfinala haundiko partidak, Xalaeta Goñi III-ak handizki buru-ratuz besta.Gonzalez - Eulate . . . . . . . . 22Irujo-Zubieta . . . . . . . . . . . . 21

Berasaluze IX - Urberuaga . 22Larralde - Arruti . . . . . . . . . . 15Aoizen, Nafarroan, irabazleberriak baziren.Olaizola I - Apraiz . . . . . . . . 22Leiza - Patxi Ruiz. . . . . . . . . 18Labastidan jokatu dira horiek.Aimar Olaizola . . . . . . . . . . . 22Martinez de Irujo . . . . . . . . . . 9

Beroiz . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22Arretxe II. . . . . . . . . . . . . . . . . 5

Berasaluze VIII - Mendizabal22Titin - Pascual . . . . . . . . . . . 10Gasteizko finalerdietan zirenhoriek.Gomez - Arretxe. . . . . . . . . . 22Camarero - Zabala. . . . . . . . 15Santo Domingon horiek.

Bego

7

ANTTON PEBETPILOTARIAREN JOAITEA

22 URTETARAKOAN BAT-BATEAN

LEGEZKO ABISU

SCP BOULOUS & CHEVALLIERSociété d’Avocats

au Barreau de BAYONNE15 rue Raoul Perpère - Bâtiment 22

Le Forum - 64100 BAYONNETél : 05 59 31 21 21-Fax : 05 59 31 21 29

CESSION DE FONDS ARTISANAL

Aux termes d’un acte sous seing privé endate à BAYONNE du 03 juillet 2009, enregistré au SIE de BAYONNE le 07 juillet2009, bordereau 2009/828 case n°9,

Monsieur Jean Paul SCHMIDLIN, né le23 août 1949 à ANGLET (64600), de nationalité française, demeurant à ANGLET(64600), 26 bis, rue de Saubadine, veufnon remarié de Madame Marie ClaudeHIRIGOYEN :

a cédé à : La société JP SCHMIDLIN, société à

responsabilité limitée au capital de10.000 €uros, dont le siège social est sis àANGLET (64600), 26 bis, Rue de Saubadine, en cours d’immatriculationauprès du registre du commerce et dessociétés de BAYONNE,

Un fonds artisanal de peinture en bâtiment connu sous l’enseigne

“JP SCHMIDLIN”, sis à ANGLET(64600), 26 bis, rue de Saubadine, et pourl’exploitation duquel il est inscrit auprès du Répertoire des Métiers des Pyrénées-Atlantiques sous le numéro 782 233 571 etauprès de l’INSEE sous le numéro 782 233571 00039,

Moyennant le prix de SOIXANTE MILLE€UROS (60.000 €uros), s’appliquant auxéléments incorporels à hauteur de30.000 €uros et aux éléments corporels àhauteur de 30.000 €uros.

La pleine propriété est intervenue le 03juillet 2009, et l’entrée en jouissance par laprise de possession réelle et effective estintervenue le 1er août 2009.

Les oppositions, s’il y a lieu, serontreçues dans les dix jours de la dernière endate des publications légales au siège dela SCP BOULOUS & CHEVALLIER, sise àBAYONNE (64100, Bâtiment 22 - Le Forum, où domicile a été élu à cet effet.

Pour Avis.

INSERTION-CESSION DE FONDS DECOMMERCE

Suivant acte reçu par Maître ChristineSANCHETTE-LANNETTE, Notaire àSAINT-PÉE-SUR-NIVELLE (Pyrénées-Atlantiques), Maison Ayago Enea, le 3août 2009, enregistré au SIE de BAYON-NE, le 4 août 2009, bordereau 2009/954Case 1, a été cédé par :Monsieur André Gilbert PETIT, salarié decommerce, et Madame Michèle JosetteLouise BOYER, commerçante, son épou-se, demeurant ensemble à USTARITZ(64480), Résidence Errobi-Alde.

A :

Monsieur Pierre Marie QUERE,employé de banque, et Madame LaetitiaVéronique Isabelle LE POULIQUEN, sansprofession, son épouse, demeurantensemble à USTARITZ (64480), Domained’Haltya rue Hiribehere.

Un fonds de commerce de tabac, pres-se, loto, jeux, librairie, papeterie, bimbelo-terie, confiserie, dépôt de pain, articlefumeurs, chasse, pêche exploité à USTA-RITZ (64480), rue Principale, lui apparte-nant, connu sous le nom de « TABAC-PRESSE-LOTO-LIBRAIRIE », et sous lenom commercial et enseigne de «TIPIA»,et pour lequel le cédant est immatriculéau registre du commerce et des sociétésde BAYONNE, sous le numéro 339 213852, comprenant les éléments incorporelset corporels servant à son exploitation.Transfert de propriété et entrée en jouis-sance le 3 Août 2009.

Moyenant le prix principal de DEUXCENT MILLE EUROS (200.000,00 EUR),s’appliquant :

- aux éléments incorporels pour CENTQUATRE-VINGT DIX MILLE EUROS(190.000,00 EUR),

- au matériel et au mobilier pour DIXMILLE EUROS (10.000,00 EUR).

Les oppositions, s’il y a lieu, serontreçues en la forme légale dans les dixjours de la dernière en date des insertionsprévues par la loi, en l’Etude de MaîtreSANCHETTE-LANNETTE, notaire àSAINT PÉE SUR NIVELLE (64310) mai-son Ayago Enea, où domicile a été élu àcet effet.

Pour insertionLe Notaire SELARL D’AVOCATS ARAEZ

CAZAURAN BONNEMASON-CARRERE22, Avenue Louise DARRACQ

64100 BAYONNE – 05 59 59 47 471 Avenue de la Libération – 64000 PAU

05 59 46 30 40

AUPAPEROSociété à responsabilité limitée au capital

de 2500 EurosSiège social :

13 boulevard Alsace Lorraine – 64100 BAYONNE

RCS BAYONNE 511 786 154

Par acte sous-seing privé en date àBAYONNE du 30/07/2009, MonsieurJérôme ROYER a démissionné de sesfonctions de co-gérant à compter de cemême jour. En conséquence, MonsieurAlexandre ROYER assumera seul lesfonctions de gérant à compter de cettemême date.

Pour avis, la gérance

MARIE MARIESociété à responsabilité limitéeAu capital de 7.622,45 euros

Siège social : 12, avenue du Maréchal Juin

64200 BIARRITZRCS Bayonne B 411 875 529

AVIS DE DISSOLUTION ANTICIPÉE

Par une décision en date du 31 Juillet2009, enregistrée à Bayonne le 6 Août2009, il a été décidé de la dissolution anti-cipée de la Société à compter du 31Juillet 2009 et sa mise en liquidation.Mlle Marie, Annick TROADEC a éténommé liquidatrice.

Le siège de la liquidation est fixé à :12, avenue du Maréchal Juin 64200BIARRITZ.

Pour avis, la liquidatrice.

ZIRKO IKASTALDIAK

Oreka elkarteak zirko ikastal-diak eskainiko ditu hilabetehontan. Agorrilaren 17tik 20era(17:00-19:00) 9 urtezgoitikoentzat, trapezio ikastal-dia (40 euro). Agorri laren24etik 28ra, 7/9 urtekoentzat(10:00-12:00) zirkoko edozeinariketa (50 euro), 9 urtezgoitikoentzat (14:30-16:30)eskuketari jokoak (50 euro),4/6 urtekoentzat (17:00-18:15)zirko mugimenduak (40 euro).Argitasun eta izen emaite :05.59.59.53.92 - 06.20.52.48.27(edo [email protected]).Ikastaldiak helbide hontan ira-ganen dira : Garage des Arts,3 Albert Thomas karrika, San-tespieta auzoaldea, Baiona.

GOSPELKONTZERTUAEZPELETAN

Agorrilaren 14ean, ostiral ara-tsean (21:00), Idoki feria buru-ratu bezain laster, Sing Singtaldeak Gospel kontzertu ederbat eskainiko du Ezpeletakoelizan. Soissons aldeko korohorrek (15 kantari) talendu han-diak dauzka, kontzertu guziekpublikoa xoraturik uzten dutela.Ez da dudarik Ezpeletakokontzertua hari beretik joanendela…

SKI EXPANSIONSociété par Actions Simplifiée au capitalde 23.455.400 €RCS GRENOBLE 483 806 840Ancien siège : 220 rue du Pommarin -38430 MOIRANSNouveau siège : 162, Rue Belharra -64500 SAINT JEAN DE LUZ

AVIS DE TRANSFERT DE SIEGEET DE MODIFICATION DU DIRIGEANT

Il résulte de la décision des actionnairesde :

-transférer le siège social du 220 Ruedu Pommarin, 38430 Moirans au 162,Rue Belharra, 64500 Saint Jean de Luz, àcompter du 26 mars 2009 et de modifieren conséquence l’article 5 des statuts.

La société sera désormais immatriculéeau registre du Commerce et des Sociétésde Bayonne.

-nommer Monsieur Pierre BOCCON-LIAUDET, demeurant au 3 Avenue duDr Lafourcade, 64100 Bayonne, en qua-lité de Président de la société à compterdu 25 Mars 2009 en remplacement deMonsieur David MORGAN, ayant cesséses fonctions à ladite date du 25 Mars2009.

Les modifications résultant, dans l’avisantérieurement publié, de la décision ci-dessus sont les suivantes:Ancienne Mention :

Le président de la société est MonsieurDavid MORGAN, demeurant au 19402Mesa Drive Villa Park 92861 Californie(Etats-Unis).Nouvelle mention :

Le Président de la société est MonsieurPierre BOCCON-LIAUDET, demeurant au3 Avenue du Dr Lafourcade, 64100 Ba-yonne.

Pour avis - Le gérant

HAIZE BERRI-REN

ASTEARTEAKAgorrilaren 18an, astearte ara-tseko 9etan, Jean Pierre Mas-sias gaur Baigorrin bizi denamintzatuko zaiku, Izurako HaizeBerri kulturetxean, euskalgatazkaren konponbideetaz,prestatzen ari duen l iburuaberme. Ikertuko ditu berezikiago2006ko bake negoziaketen hu-tsegite arrazoinak eta ondotikbideratu diren polit ikak.Mintzalditik landa eztabaidak,hiru partaiderekin : Beñat Oteiza(PNB), Xabi Larralde (Batasuna)eta Peio Etcheverry-Ainchart(Abertzaleen Batasuna). Oroitere Haize Berriren 20. erakuske-ta Izuran zehar ikusgai delaagorrilaren 23a arte.

ROGER GRANET

ARGAZKILARIARENERAKUSKETA

ELKARMEGADENDAN

Donibane Lohizunen bizi daRoger Granet, eta erretretan sar-tuz geroz alde bat argazkiariemana zaio, Frantzian gaindi etaItalian ere argazki ederrak har-tuz. “Venezia ete bere ugarteak”erakusketa moldatu du, ikusgaidena Baionan, Elkar Megaden-dan, agorri laren 27raino.Idekidura tenoreak : 9:30-19:00,urririk.

ERROBI HerriElkargotik

abisuAgorrilaren 15ean, larunbata :hondakintegiak hetsiak dira

ERROBI Herri Elkargoko hon-dakintegiak hetsiak dira bestaegunetan. Beraz, oroitaraztendizuegu agorri laren 15ean,larunbatan, Zuraideko, Uzta-ritzeko eta Itsasuko hondakinte-giak, baita ere Kanbokoa(ofizialeentzat) hetsiak izanendirela.

Astronomiaren urteangaudela-eta, euskalkostaldeko astronomiaelkarteak mintzaldi batantolatzen du MiaritzekoMediatekan, agorrilaren18an, ortzegun arastiriz(18:00-20:00). Gaia :Antartikako mikrometeori-tak. Hizlaria : JeanDuprat astrofisikaria.Mintzaldiari loturik,CNRS-ak egina duen“Poussières du Pôle”dokumentala ikustenahalko da. Sartzea urririk.

JEAN DUPRATASTROFISIKARIAREKIN

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seingprivé en date du 25 juillet 2009, a étéconstituée la société :

SCI BRINDOS AMUZTY

Siège social : Chez M. PascalDARRIEUX-JUSON - Lieu dit Larroque, 64 240 URT.

Capital : 1 000 Euros

Objet social : L’acquisition, ladétention en pleine propriété, enusufruit, ou en nue-propriété, la ges-tion, l’administration, l’exploitation parlocation ou autrement et la disposi-tion de tous immeubles, de tout ter-rain ou de tout autre bien immobilierdont elle pourrait devenir propriétaire,par voie d’acquisit ion, échange,apport ou autrement ; tous place-ments de capitaux sous toutesformes y compris la souscription oul’acquisition de toutes actions etobligations, parts sociales, et engénéral toutes opérations ayant traità l’objet ci-dessus défini en touspays.Et généralement, toutes opérationspouvant se rattacher directement ouindirectement à cet objet, pourvuqu’elles ne portent pas atteinte aucaractère civil de la société.

Durée : 99 ans à compter de sonimmatriculation au Registre du Com-merce et des Sociétés de Bayonne.

Gérant : Jacques GaztambideImmatriculation au Registre du

commerce et des Sociétés de Ba-yonne.

Pour avis.Le gérant.

Page 8: Herria 3020

8

-Ortzegunean, Donibane Garazin, feria eguna.-Ortzegunean (19.00), Baigorriko elizan, kontzertua Saggitarius taldearekin, Baxe-Nafarroako musikaldiaren kondu. Ondotik, musikariekin afaria Plaza-Xokon.-Ortzegunean (21.00), Ezpeletan, herriko pilota plazan, euskal dantzak Ezpela taldearekin.-Ortzegunean (21.00), Donibane Lohizuneko elizan, Goraki abesbatza. Dukontenea parkean, Espainiako dantzak, Catalina Gommes bere lagunekin.-Ortzegunean (21.00), Baionan, De Gaulle plazan, hiriko Harmoniaren kontzertua.-Ortzegunean (21.00), Itsasuko elizan, Lapurtarrak abesbatza eta Baguereko Mendizaleak koroa.-Ortzegunean (21.00), Donibane Garazin, jai-alai ezker-paretan, Bodarin dantza ikusgarria, Anaigaztea konpainiarekin.- Ortzegunean (21.00) Hazparneko elizan, Elgarrekin koroa eta Lurra Otxotea-Ortzegunean (21.15), Angelun, indar-jokoak Amodio-Gela auzoaldean.-Ortzegunean (21.15), Bidarten, behi lasterrak Uhabiako kirolzelaian.-Ortzegunean (21.15), Sarako elizan, Arin koroa.-Ortzegunean (21.30), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Oldarra abesbatza.-Ortzegunean (21.30), Senperen, indar-jokoak pilota plazan.-Ortzegunean eta ortziralean, Arrangoitzen, udako musikaldi berezia.-Ortziraletik larunbaterat, Kanbon, antzerki festibala Arnagako parkean.-Asteburu guzian, herriko bestak Azkainen, Ainhoan, Bardozen, Heletan, Donibane Garazin, Luhuson, Lekuinen, Urepelen, Gabadin, Montorin, Burguen, Ainhize Monjolosen, Amaiurren eta Zugarramurdin. -Ortziralean, Ezpeletan, feria eguna Idoki-rekin. (21.00), gospel kantaldia elizan Sing Sing taldearekin.-Ortziralean (19.00), Hendaian, xardina-besta Kanetako portuan eta indar-jokoak Gaztelu-Zahar plazan. -Ortziralean (19.00), Angelun, Amodio-Gela auzoaldean, Bastidan, herriko arkupetan, eta Baigorrin ikastolak antolaturik, etxetako ekoizpenen merkatua.-Ortziralean (19.00), Getarian, talo-besta herriko plazan. - Ortziralean (20.30) Armendaritzen, Pantzo Hirigarayen azken antzerkia- Ortziralean (21.00) Donapaleun, merkatu plazan, Ozenki Koroa

-Ortziralean (21.00), Garindainen, euskal kantu festibala.-Ortziralean (21.00), Ziburuko elizan, Ozenki elkarteko kantariak.Ortziralean (21.15), Saran, Espainiako dantzak herriko kiroldegian.-Larunbatean, Espartin-Besta Maulen.- Larunbatean, Getarian, portuko besta-Larunbatean (11.00 eta 18.00), zezen-lasterrak Baionan.-Larunbatean (11.15), Ziburun, Lannes plazan, Kanta Donibane koroa.- Larunbatean (15.00) Maulen, dantza, kantu eta joko, Erdi-Aroa gogoan-Larunbatean (16.30), behi lasterrak Baigorrin.-Larunbatean (18.00), Ziburun, Untxin auzoaldeko besta herriarteko lehiaketarekin.-Larunbatean (20.00), Urruñan, indar-jokoak pilota plazan.-Larunbatean (22.30), Miarritzeko hondartza handian, suzko-ziri botaketa erraldoia.-Igandean, kukuso-merkatua Ahetzen.-Igandean, Artzain-Besta Ahuskin.- Igandean, kermeza Arrosan-Igandean (10.30), Donapaleun, merkatugunean, Amikuze kantuz eta dantzan.-Igandean (11.15), Donibane Lohizunen, euskal dantzak Begiraleak taldearekin.-Igandean (11.15), Ziburun, Lannes plazan, Espainiako dantzak, Fabiana bere lagunekin, eta Zokoan, mutxikoak Punpeka taldearekin.-Igandean (15.00), Donapaleun, indar joko festibal nagusia.-Igandean (18.00), Hazparnen, behi lasterrak karriketan. Aratsean, indar-jokoak herriko kiroldegian.-Igandean (19.15), Miarritzen, Santa Eugenia plazan, hiriko harmoniaren kontzertua. (21.15), indar-jokoak Mazon parkean.-Igande aratsean, Kanbon, Arnaga egoitzan, Marta Zabaleta piano joilearen kontzertua.-Igandean (21.30), Hendaian, Sokoburu plazan, euskal dantzak Luixa-rekin.-Igandean (21.30), behi lasterrak Senperen eta Donibane Lohizuneko Erromardi auzoaldean.-Igandean (21.30), Bidarten, euskal dantzak pilota plazan.

Gehexan Pontto

ESKASIAEgia erran, eskasian bizi naiz uda honetan ; ez diruz, hilabetero hunkitzen baitut behar bezalakoa, goxoki bizitzeko, zenbait bidaiaren egiteko ere.Bai, eskasian bizi naiz aurtengo udan, baitu orai aste bat baino gehiago ez dela agertzen telebixtan egunero ikusten ginuena, gure lehendakari edo president maitea. Alabainan, beharrezkoa du pausatzeko garaia.Lamartine, frantses olerkariak idatzi du : «Un seul être vous manque et tout est dépeuplé». Eni ere, eskastu zait norbait eta basamortuan bizi naiz.

AURTEN 120 URTE...Joanden egunean entzun dut Parisen badela andere bat 120 urtetarat heldua eta oraino bizki pixkor dena! Pixkor baino gehiago, eder eta gazte! Galdetu dutalarik nor zitakeen bada andere arraro hori, irriño batekin ihardetsia izan zaut burdinkiz egina dela eta deitzen dutela Tour Eiffel, Eiffel dorrea beraz!Uda huntan badira ospakizun bereziak 120 urte horien ohoretan...Egia da famatua dela dorre hori! Mundu guzian gaindi ezagutua! Ameriketan, Ja-ponian ala beste nun nahi, Pariseren eta Frantzia osoaren ezagutgarri bilakatua! Urte guziz, badira sei edo zazpi miliun jende dorre hortan goiti johan direnak, oinez edo igogailuz, arrunt kaskorat ez bada lehen edo bigarren estaieraino segurik ba, kondatu gabe ondo hartarat hurbiltzen diren guziak!

EZTABADA GAITZAK

Bainan noiz eta zendako egin zen holako dorrea ? Zonbait urte aitzinerat, frantses gober-nuan hasi ziren dena karkula baizik-eta 1889-an Iraultza Handiaren lehen mendeburua behar zela handizki ospatu. Erabaki zen Parisen eginen zela gaitzeko feria-erakusketa bainan karia hortarat muntatuz eraikin a rraro bat. Beste nihun behinere ez holakorik iku-sia! Eta aski gora, munduko eraikin goren-gorena izaiteko gisan! Proiektu parrasta bat agertu zen eta denen buru batto hautatu zuten berezia baino bereziagoa, Gustave Eiffel injeniurrari utziz xe-dearen gauzatzeko segida... Ordukotz bazuen obra frango eginik, bereziki burdinazko zubi handi batzu.Izan ziren haatik, lehen ma-rrazkiak agertu orduko, ez-tabada samurrak. Batzu kexatuak, dorre horrek etzu-ela deusen itxurarik, burdinki meta itsusi bat baizik etzela, Seine ibaiaren hegiko bazter ederra fundituko zuena! Be-hin, hiru ehun bat jakintsun, idazle, erakasle, berriketari eta artixtak dei bat izenpetu zuten, etzela holakorik egin behar! Bainan gobernua tematu zen bere hartan...

BI URTEZ EGINA

Obrek iraun zuten bi urte eta bi hilabete. 1887-ko urtarriletik 1889-ko martxorat. Zimenduak aski barna eta aski azkar eginez, 10.000 tona burdinki jasaiteko gisan!Obrak bururatu ondoan ere, 312 metro gorako dorrea beraz, izan ziren aitzina ti-rabira batzu, askok galdetzen feria-erakusketatik landa dorrea dena barreatua izan zadin... Bainan gobernuak etzituen entzun hola mintzo zirenak...Lehen urte heietan haatik, dorreak etzuen baitezpada espantu egiteko arrakastarik ukan. Mundu guziko eraikin goren-gorena zela (hala izana da 1930-a arte), hori ez aski dudarik gabe jendearen biltzeko... Emeki emeki zaio fama handitu bai eta denetarat hedatu...Pariseko herria da dorrearen jabe. Sos iturri pollita daukan dorrea bainan badira ere gastu handiak. Usu tindatu behar baita, herdoilak ez dezan jan! Igogailuentzat ere arta handia behar... Besteak beste. Orotarat badira 500 lagun alde bat dorre hortan lanean ari direnak. Dorrearen kudeantzan bainan ere saltegi eta jatetxetan. Bestalde dorrea ederki baliatzen delarik telebixtako emankizunen hedagailu bezala. Muslaria

LehengoHazparne

Hitzordu nagusietarik bat bilakatua da... eta hobe ! Donibane Garaziko besten abiatzeakari, herriko besta taldea eta

Baxe Nafarroako Herri Antzokiak ikusgarri eder bat antolatzen dute.

Agorrilaren 13an, ostegun aratseko 9etan, Jai Alaian, antolatzaileek Anaigazteak konpainiaren Bodarin dantza ikusgarria pro­posatzen dizuete. Jadanik 2005ean, Garaziko Larralde anaiek bazterrak inarrosi eta airostu zituzten Bidean Zehar ikusgarriko dantza he­rrikoia eta gizon abesbatzekin.

Aldi huntan, topaketa harrigarri batera gomitatzen zaituzte : euskal dantzarien

zaluta­suna­ eta­ harrotasunaren­ parean­ flamen­koaren arima eta sua. Lapurdiko ihauteritik abiatuz sorginen auzietik pasatuz, dantzariek euskal dantza “ modern­jazz ” dantzari nahas­ten­ dute­ flamenko­ dantzariek­ haien­ froga­ egin­aitzin,­ Maina­ Coronado,­ flamenko­ erakaslea­ren aholkueri esker. Ondotik, bi giro desberdin hauen topaketa edo hobeki erran ezkontza, boda ikusiko duzue.

Ipar Euskal Herriko 25 dantzari (Ez­peleta, Arbona, Basusarri, Gabadi, Luhuso, U rruña, Donibane Lohizune...), zuzenean ari diren 10 musikari, argi ederrak... segur da udako ikusgarria hor duzuela !!

DONIBANE GARAZIBestak hasten... dantzan... Bodarinekin !

Besta gaitza

iguzkirik ez

bainan denak

biziki airos

eta omore onean


Top Related