Download - Herria 3046

Transcript
Page 1: Herria 3046

2010eko Martxoaren 4ekoa - 4 mars 2010 - 1,15 E - N° 3046- ISSN 0767-7643

Liburu eta disko feria gehigarriaEncartFoire aux vieux livres et disques

Garazi/Baigorri elkarlana xutik

Herria : Erakusten diguzun Garazi/Baigorri herri elkar-goa handitzen ari da beti ?JM G. : Hondakinetarik abiatu zen elkarlana duela hainbat urte, sail hortan beregain ditu herri elkargoak hondakinen bilketa eta garraioa, tratamen-dua Bil ta Garbi-ren gain de-larik. Hortik ez urrun hartu du ere SPANC izenaren pean, bilduak eta garbituak ez diren herrialdeko etxe partikularren ur ustelen ardura. Instalazioen kontrola, entretenimendua eta teknikalariaren kontseiluak edo argitasunak. Sail hori badabila orai zalutasun erregularrean. Elkarlana azkarki hedatzen ari da geroztik. H : Beste herri elkargoek be-zala zuek ere ekonomia esku-tan duzuea ?JM G : Egia baldin bada ainitz familia gazte hemen gaindi plantatzen direla beren lan-tokitik berrogoi minutetan di-relakotz, gure xedea hemen berean lan eskaintza gehia-goren ukaitea da. Hortarako, ekonomia sailean bermatzen gira. Irulegin alfer zagoen ere-mua beterik dago orain, eta lau langune eskaini ditugu ofiziale komertsanteri azken hiru ur-tetan. Lehena Ortzaizen 2006 an; Uharte Garazin 2007 an zortzi ofizialeren eremua osoki saldua dena ; Baigorrin 2009 an bost lekurekin, horietan

hiru jada salduak ; eta Aldu-den zortzi tokitakoa antolatzen ari. EPFL erakundearekin ari gira lanean eremuen erospen kapitalaren aitzinatzeko. Lur erosteko prest gira, orain arte baino eremu zabalago batzuen galdea baitugu.H : Entzun izan dut pizina be-rri bat egingo duzuela?JM G : Bi urte huntan hartua dugu Donibane ta Baigorriko pizinen ardura eta Donibanen pizina berri baten proiektua finkatua dugu. 4,8 milioi euro pasa gostako dena. Beharrik Donibaneko herriak milioi bat ekarriko daukula. Pizina horre-kin egiazko pario bat altxatzen dugu ondoko hogoi/hogoita-mar urteentzat. Igerikatoki hori gizaldi gazteek bainan joano ta gehiago edozoinek erabi-liko dugula pentsatzen dugu. Medikuak igorririk edo des-kantsurako belaunaldi guziek ezagu tzen dute orain igerika artzearen plazerra eta alde ona osagarriarentzat. Urte guzian zabalik egonen da.H : Sozial saila ere eskutan hartzera doa herri elkargoa?JM G : Mementoan jadanik xu-tik diren Eskuz Esku elkarteak eta Donibane Garaziko CCAS ak eskaintzen dituzten zerbi-tzuen segida dugu hartzen. Jende xahartuak frangotan be-ren etxetan egoitekotz laguntza beharrean daude. Gogoan dut

sail huntan jendeaz girela ar-duratzen, eta horrek iziga rriko pi zua emaiten du betebehar huni. Xerbitxu berri bat laster abiatu nahi dugu. Hau da apairu prestatuen etxera hel-tzea. Baigorri, Arrosa, Ortzaize eta Bidarrain xutik den zerbitzu hori nahi dugu eremu guzira hedatu baldintza beretan. Gazteriaz ere arduratu nahi dugu. Eskola denboratik kanpo elgarrekin agusatzeko dauden bilguneak, eskaintza berdinean eta eginahala zabalean biziara-ziz. Gogoeta sail berri bat ere abiatu nahi ginuke gure gaz-teriaren beharrak ikertzeko eta gure ahalen neurrian erantzu-nak ekartzeko. H : Eta kultura sailean hain zuzen zertan zarete ?JM G : Hor lehenik euskara ai-patu nahi dut, ezen gure min-tzaira kulturan sartzen ohi da. Amikuze, Oztibarre/Iholdi eta gure herri elkargoak elgarrekin hartua dugu euskararen per-manente bat, honen lan jarrai-kiari esker hemengo 25 herri engaiatuak gira euskarari beti ta leku gehiago egiteko eremu publiko munizipalean.Kultura saileko kapitulu han-dia guretzat aurten Garazikus elkartearen geroa. Hasiak gira mintzatzen ez ote duen herri elkargoak hartuko elkarte ho-rrek daraman Herri Antzoki sai-laren kudeantza ; Amikuze eta Oztibarre-Iholdirekin konbenio batzuen bidez elgarrekin be-har ginuke uztartu gastuentzat. Drac egiturak (Estatuko kul-tur administrazioa), Akitaniak, Departamenduak, denek begi onez ikusten dute herri elkargo batek har dezan holako saila.

Herri Antzokiaz bestalde aunitz elkarte sustatzen ditugu beren saila aski zabala den ber.H : Eta Estatuko zerbitzu pu-blikoak zertan dira Garazi/Baigorrin ?JM G : Zerbitzu publikoak ez dira goiti ari hemen gaindi. Postako zerbitzua orobat gibelka abiatua da, beti eta gehiago xekatuz bu-legoak hesteko argumentuak. Urradura numerikorik ez ginu-ela sofrituko erran zaukutelarik behin eta berriz, ohartzen gira, Urepelen bezala, mendiari hur-bil diren bertze hanbat herritan ADSL internet zerbitzu laste-rrik ez dela kurri tzen. Elektrika sailean harreman sokatiratsuak ditugu ERDF zerbitzuekin ; joan den larrazkenean kezka publi-koki erakutsi ondoan Bidarrain, kondu zehatzak egitearekin ohartu gira Donibane Garaziko elektrika bulegoko lau langi-lek, Kanbotik edo urrunagotik behar gorrian etortzen diren bi langileren laguntzaren beharra badutela egun guziez. Zergatik ez Donibanen finka bi lanpostu horiek?H : Zer oraino?JM G : Aldudeko Errekagorri etxearen geroaz abiatua dugu gogoetaldi bat. Aldude, Ure-pele eta Bankako auzapezekin eta E rreka Gorri elkarteko ar-duradunekin eskuz esku, herri elkargoak eraman lezakeen estudio baten prestatzen ari gira. Gastu haundiak engaiatu aitzin, behar dugu neurtu etxe hori nola balia hobekienik, bai kultur mailan, bai sozial mai-lan, bai turisma mailan, hiru he rrietako biztanleen onerako izan dadien xekatuz.

Garazi eta Baigorriko hogeitamar herrien elkarlana kudeatzeko sortua den herri elkargoak zazpi zenbakia maite du. Zazpi hautetsi dira alabaina elkargoaren buruzagitzan, presidente bat eta sei presidente orde, gauza kuriosa ere horietan bihibat ez dela ez Baigorrikoa, ez eta Donibane Garazikoa. 12500 herritar kondatzen dira eremuan, jendetza emendatzen hasten da hogeitamar urtez beheiti joan ondoan.Herri elkargoak bere esku ditu hondakinen biltzea eta garraiatzea, ekonomia, 650 enpresa orotara, euskara 25 herri sartuak baitira berrreuskaratze urratsean ; eta beste bi gaitasun aurten gorpuzten ari direnak : soziala eta Herri Antzokia. Horien guzien kudeatzeko zazpi milioi euroz goitiko buxeta, eta hamasei langile, kopuru hau hain segur goiti joanen delarik, eta funski ere oraindik aitzina.Hara zer nolako argazkia duen begipean egun oroz Garazi/Baigorriko herri elkargoan lanean hasten delarik Jean Mixel Galant, Azkarateko auzapeza eta herri elkargoko presidenteak. HERRIAren galdeei ihardesten du aste honetan.

Jean Michel Galant herri elkargoburua, bost presidente-ordez inguratua (seigarrena argazkian falta)

Page 2: Herria 3046

Gure Hitza

Usain tzarraBoz urte, gezur urte dio erran zaharrak zernahi hitzemaiten baita hauteskunde garaian eta gero, irabazleak, boterean dagolarik, ahanzten duelakotz hitzemana eta hitza jaten.Aurtengo hauteskundeetan nola nahika mintzo dira politikariak, ideiak baztertuz eta jendea mendratuz ez dutelarik belzten, zikintzen. Zer dira manera horiek ? Zein mundutan bizi gara ? Non dago bakoitzak merezi duen errespetua ?Gaizki mintzatzeko libertatea eta harekin doan « anaitasuna » !

Mundu zabalean

Sekulan…Joanden egunean, bospasei lagun baginauden solasean eta batek ateraldi hau egin dauku: “sekulan ez nuen holakorik ikusia…”. Zertaz ari zen, ez da gure gaia eta joanen gira paso. Haut dut erran nahi, solas hori entzun orduko ene baitan egin dutala “sekulan” hitz hori gero eta gutiago aditzen ginuela zerbait gisaz… Oraino gutiago “sekulan santan”, gauza beraren erraiteko indar gehiago baduena. Nago hitz batzu ez ote ditugun galtzen ari, baztertzen baginitu bezala, guhaur biziki ohartu gabe ere berdin. “Sekulan” baino usuago erraiten dugu “behinere”, berdin egokia dena egia erran, edo “inoiz”, hau Gipuzkoatik sartua zaukuna. Hasian hasi, oroitarazi nahi nuke “sekulan” horrek batzuetan beste erran nahi bat ere bazuela (eta baduela): “sekulan ikusten baduzu eiherako Manex, errozu …” Hola erakusterat emanez Manexen ikusteko mentura ttipia dukezula orobat, bainan ikustea gertatzen ahal halere…Dena den, domaia da hitz batzuren galtzerat uztea berenaz baliagarri daudelarik. Hortaz ari ginela, adixkide batek erran dauku “perreka” eta “perrekeria” hitzak konparazione ez dituela aspaldian nehori entzun. Beharbada ez baita gehiago nihun perrekeriarik? Bi hitz horiek ez baziren ere biziki erabiltzen Iparraldetik kanpo, zendako ez dira begiratu behar? Gero, bixtan da, euskaraz beste mintzairetan bezala, hitz batzu galdu dira ez delakotz gehiago heien beharrik… Hala nola lehen erabiltzen zirenak izari neurrientzat. Orai, nehork ez du erranen holako tresnak baduela bospasei zehe luzeko giderra, edo ehun luisetan saldu duela behi bat Hazparneko merkatuan, edo galtzeiru bat arto bihi erosi duela etxeko oiloen pazkatzeko… Zehe, luis ala galtzeiru, hitz horiek desagertuak dira… Nola lehengo idazkietan kausi ditazkeen, hiztegietan bederen behar litazke halere atxiki.Gisa berean kantatzen duzularik “Iruten ari nuzu, kiloa gerrian…” ez dakizu zer kantatzen duzun ez balinbadakizu irutea eta kiloa zer ziren… Beste gauza bat gertatzen da arrunt bestalderat, hitz berriak ere, edo berritsuak, guretzat segurik hala direnak, sartzen direla gero eta gehiago gure egun guzietako solasetan, ardura Hegoaldetik jiten direnak: aztertze, aurkezpen, ekoizle eta zonbat holako, guhauren mintzaira aberasten dutenak…

Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

• Kondenatuen hiltzeko gaztigua beti beititzen ari da munduan gaindi. 1786an agertu zen lehen aldikotz mundu mailean, Estadu batek gaztigu hori ez gehiago emaitea erabaki zuela. Italia Toskania izan zen lehen hori, oraino etzelarik Italia batua. 1945an 15 estadu izanen dira munduan hortaratuak. Orain 104 dira eta badute munduko ONU-ko biltzarrean konbentzio bat hori diona onartua dutenak. Baina bada oraino zer egin lege horren gauzatzeko. 2008an izan ziren 2390 jende kondenatu eta hil zituztenak mundu osoaren 25 nazionetan, eta 8844 kondenatu 52 naziotan. Xina da hortan lehena (1.718), Iran bigarrena (465) bai eta Arabia Sauditarra (102), Estatu Batuak (37), Pakistan (36), Irak (34).

• Xilen lurrikara izigarria izan dute 8,8 neurrikoa Richter mailean, ez baitzen

holakorik ikusi ehun urte huntan munduan. 708 baino gehiago badira hilak, eta hilak Pazifiko itsaso hegietan jauzi diren tsunami uhasteekin, hauk ere lurrikarari datxikola. Desagertuak bertzalde oraino ez baita errex jakitea zer eta nor ziren Xileko Conception bigarren hiriaren etxe lehertzetarik Santiago kapitaletik 400 kilometretan. Gainerat, erran behar da ere tsunami eta beste harrotzeek jo dituztela haratagoko ainitz herrialde, hala-nola Japonia, Australia, Zelanda Berria, Polinesia, Hawai eta Pazifiko hartako ugarte askotarainokoak. Horiekin guziekin miliun bat eta erdi egoitza badituzte inarrosiak edo gehiago Xilen berean eta orotara bi miliuneko bat jende etxegabetuak.

• Milako bat hil baditu Amerikak izanak 2001 urteaz geroz Irakiatik Afganistanerako hortan egin guduka eta atentaduetan. Hau ere jakin behar zena, 58.217 soldado galdu zituen Amerikak Vietnamen.

• Bolikostan aipatua dugu Laurent Gbagbo presidenta nola dabilan, bere

bozen ondotik irabazi egonaldia bururatu ondoan estadu kolpe bat eginez kargutan egoiteko. Horien aitzinean ukan dituen manifestaldiak garrazki zigortzen ditu eta orain beti beha daude egitekoak diren presidentaren hauteskunde hek noiz izaiten ahalko diren.

• Holandan Balkemanderen gober-namendua erori geroz beste bozkatze batzuen behaketan daude, ekainaren 9ko, erabakia denaz. Aitzineko gobernua travaillisten koalizio bat zuten eta beren herriko soldadoen Afganistanerat joaitea ez onarturik eroriak ziren, OTAN-ek hori izana zuelarik proposatua.

• Maluinetan, Argentinatik itsasalde dauden guneetan, petrolio toki direlakotz hangoak, ingles konpainia batzu joaitekoak dira urre beltz horren hartzerat. Haatik, gaur baino lehenagokoak dituzte hor gaindi auzibide batzu Ingalaterrak batetik eta Argentinak bestetik. Elkarrizketa bat badute orai bi nazione horiek egitekoa Ban Ki-Mon ONU-ko segetario nausiarekin, agian denen onerako.

• Turkian orai pasatzen denak griñatzen ditu nehork uste baino gehiago herri horri beha daudenak eta beldurrak ere emaiten. 65 militar badituzte beren armadakoak auzitan emanak estaduari leial ez direlako akusamenduekin eta Ergenekon deitu gobernuaren kontrako talde baten alde dabiltzalakoan, Erdovan lehen ministroaren kontra jazarri beharrez bezala. Hunek ere zerbait erran nahi du, badituzte bederatzi soldado aitzindari bere buruaz beste egina dutenak. APK partidua dute gobernamendukoek begi txarrez ikusten baina hauk ere fama ilunak dituzte herrian, zer joko ote derabilaten, batere ez dena demokratikoa gisa guziz.

• Irakian, giristinoak badira baina beldur handiekin bizi eta hori orai ere lehenago ikusi zen bezala. Munduko beste herriek begiak idekarazirik tokiko gobernamenduari, behar ukan du hunek inkesta bat abiatu problema horri buruz. Izan zen alabaina atentadu bat joanden abenduaren 14an eliza baten kontra eta bonba bat egun berean beste eliza katoliko batean ezarri, eta, gainerat, giristino batzuen hiltzeak behin baino gehiagotan. Aita Sainduak egin ere ditu protestak.

• Janariaren desberdintasunak dira gure mundu hunen injustizia eta kezka haundienetarik bat hauk bezalako kondu batzu lekuko, batzuek janari eskasa eta besteek soberakina, hau ere bere ondorio txar guziekin. Hots, soberakin horren mailean, ainitz jaten dutenek beti gehiago haragi jaten, eta eskas dutenek beti beren gosetean bizi behar. 1980tik eta 1985 artean, 76 haragi kilo jatetik 82 kilotara pasatu da aberatsen munduko jan kopurua. Aldiz eskas dutenetan pobreek 14 kilotik 30 artean dute jatekoa haragian.

• New Yorken negu gaixtoa dute. Elurketa handiekin hiri handi hortan ezin ibilia ukan dute iragan astean : eskolak hetsiak, unibertsitateak ere bai, aireko munduan ehunka hegazkin izan dituzte ezin airatuz etxean egon behar dutenak.

Denetan, ikaragarriko makurrak

2

Page 3: Herria 3046

Han eta HeMen

«Lapurdi 1609-2009» elkartearen deiari ihardokirik, 300 pertsona nonbaitan bildu dira otsailaren 27an, Senpereko jauregiaren aitzinean, duela 400 urte ehunka erbesteratuak, auziperatuak eta hamarnaka erreak izan ziren gure aitzi-neko lapurtar biktimeri sentimenezko omenaldi bat eskain-tzeko. Nestor Bazterretxea zizelkariak asmatu eta Jean Mixel Bedaxagar burdingileak eraiki obra bat kari hortara lehen aldikotz erakutsia izan da, jasan gertakizun larrien oroitza-pena ez dadin sekulan gehiago egon galdurik. Herriaren izenean, Christine Bessonart Senpereko auza-peza, Peio Aincy hautetsia eta «Lapurdi 1609-2009» elkar-tearen izenean, Elena Dufau, Andoni Iturrioz, Mixel Mendi-boure bai eta Nestor Bazterretxeak berak ere hitza hartu dute omenaldi-estreinaldiaren funts eta erran-nahiak bar-netik sakontzeko. Gero, estreinaldi osoa gainditua izan da sentimenez eta kartsutasunez, bereziki Marie Hélène Este-kahandi kantarisak, Jakes Etxeberria eta Vivi musikariek la-gundurik, eman duelarik, bihozkada haundi batekin, ‘’Jauna Miserere‘’, Auxtin Zamorak duela 30 urte idatzitako olerki hunkigarria. Maddi Ane Txoperena bertsulari gazteak 4 per–tsu ziradaz beteak segurtasun haundi batekin kantatu on-doren, Jean-Mixel Bedaxagar eta Mixel Arotze Xiberutarrek kantu berri bat abestu dute, lotuz Senpereko gaurkotasuna duela 400 urte gertatu zirenekin. Gero, Mathieu Hiribarren dantzariak eta Jakes Shreiber txistulariak ohoratu dute aurresku airos batez, Nestor Bazterretxearen zizel obraren lehen agerraldia, eta azkenera, bi eskoletako haurrek eta ‘Senperen Kantuz’ elkarteko kantari herritarrek abestu di-tuzte 3 kantu maitagarri eta bakez beteak. Ospakizuna buru-ratu da hasi bezala, Jean Claude Enrique eta Txomin Dhers

Kartsutasunezko estreinaldi-omenaldia

EGUZKI FOTOVOLTAIKOA / AEROTERMIA

/ GEOTERM

IA

06 1

4 55

77

66

IKERTZE TEKNIKOA & DEBISA URRIRIK

IkerbulegoaMuntaketaSal ondoko zerbitzu

8, Pitoys bidea - ZA Maignon - ANGELU

Laborari, ofiziale ala partikular...

DIRU MOZKIN EDERRAAMORTITZE ZALUA

Zure teilatuarekinirabaz dezakezu ainitzeta horrek deusik ez du ikustekorik

suertearekin !

N° 1 ENERGIA BERDEETAN

lurralde boz apailuak : Cade kolektiboaren gomendioak

CADE ingurumen defentsa elkarteen batasunak gomendioak zehaztu ditu, ezagutu ondoan lurralde hauteskundetarako zerrenden lerroa. Lehenik baztertzen ditu hiru zerrenda : Lamassourek burutzen duena, Alain Rousset sozialistarena eta eskuin muturreko FN, hiruak abiadura handiko linearen aldekoak direlakotz. Beste puntan hautua uzten die bere kidei lau zerrenden artean : Europe Ecologie, Alliance de l’écologie indépendante,

eH bai-ek protesta boza gomendatzen

Euskal Herria Bai koalizioaren barnean aurkitzen dira Batasuna alderdikoak bai eta ere Abertzaleen Bata-sunakoak, bai eta menturaz zenbaitzu ez direnak ez bata ez bestean, baina ezkerreko abertzale deklara-tzen direnak. Zerrenda honek jendeari gomendatzen dio « hitza eta erabakia » markatua duen papera sar dezan lurraldeko bozen karietara bozkutxan.

txalapartarien oihartzunekin.Herriko etxeak eskainitako zintzur bustitzeak parte hartzale eta publiko guzia giro ezin hobean bildu ditu Gantxikin eta, buru-ratzeko, Lapurdi 1609-2009 elkartearen ekitaldietan parte hartu duten 60 bat hizlari, artista eta arduradunak bildu dira elgarrekin bazkari alegera baten preziatzeko.

euskadi europanIpar Euskal Herriko E.A.J. alderdiak 95 hautagai aurkezten ditu Akitaniako 5 departamenduetan. He-men, Jean Tellechea urruñar hautetsia du zerrenda-buru. Bere ondoan, Maitena Ugarte Donibane Lo-hizuneko erakaslea, Paco Arizmendi garaztar inpri-matzailea, Marielle Aurnague abokatua, Alain Dubois makear auzapeza, Gaxuxa Elhorga donibandar hau-tetsia, Frantxua Lambert Izpurako auzapeza, Clotilde Bordenave baiones komertsanta, Jean Pierre Ibar-boure azkaindar hautetsia, Maite Lafourcade uniber-tsitaria... Hor ere Jean Aniotzbehere saratar auzapez ohia, Maite Maniort abokatua, Dominique Larramen-dy medikua...

Nouveau parti anticapitaliste NPA eta Euskal Herria Bai. Ezkerreko frentea eta Modem zerrenden kasuan bi hautagai marratzea gomendatzen du CADEk, Daniel Romestant komunistarena eta Michel

Veunac Miarritzekoarena, biak trenbide

berriaren aldekoak direlakotz. CADEk

gehitzen du bigarren itzulirako ez duela

gomendiorik eginen.

3

Page 4: Herria 3046

HeGoaldeanETAren ustezko burua arrastatua beste bi kiderekinIbon Gogeaskoetxea, ETAren ustezko burua, Normandian a rrastatu du Frantziako poliziak, Guardia Zibilaren laguntzare-kin. Beste bi kide ere arrasta-tuak izan dira operazio berean : Beñat Aginagalde eta Jose Lorenzo Ayestaran. Espainiar barne ministerioak dionaz, Ibon Gogeaskoetxea ETAko buruza-gitzara heldu zen 2009ko api-rilean, Jurdan Martitegi arrastatu eta gero. Frantziar eta espainiar poliziek egin dute operazioa zaintza luzearen buruan. Hiru arma, dokumentazioa eta mate-rial informatikoa aurkitu dituzte a rrastatuen etxean eta autoan. Poliziak uste du Beñat Agina-galdek, Inaxio Uria enpresabu-rua eta Isaias Carrascoren hil-ketekin zer ikusia baduela. Bi ur-teko epean, bost aldiz desegin dute ETAren burua, Francisco Javier Lopez Peña « Thierry », Garikoitz Aspiazu « Txeroki », Aitzol Iriondo eta Jurdan Martite-giren arrasta tzeekin.

Independentistak Aberri Egun bateratua egitera deitu du

Alderdi ala mugimendu berria ? Independentistak izeneko mugi-mendua sortu dute gizarte era-gile, sektore sozial edo Eusko Alkartasuna eta ezker abertzale-ko alderdietako hainbat kideek. Donostiako Miramar Jauregian egin aurkezpenean deklaratu dutenaren arabera, Aberri Egun bateratua antolatu nahi dute ikusmolde ezberdineko aber-tzaleak biltzeko. Beren aldarri-kapenean, Euskal Herriarentzat independentzia dela hauturik hoberena adierazi dute, lehen hitzordua proposatuz apirilaren 4ean, Irun eta Hendaia artean eginen den Aberri Egunerako. Dagoeneko 139 pertsonek be-ren parte hartzea izenpetua dute kirol, musika, kazetaritza, osa-sun, irakaskuntza edo ekonomia alorretako ordezkariek. Hoietan Txillardegi edo Ramon Labayen, Juan Mari Irigoien idazlea, Flo-ren Aoiz eta Tasio Erkizia, Koldo Amezketa eta Rufi Etxebarria ezker abertzaleko ordezkariak ; Ina Galparsoro Arrasateko auza-peza ; eta EA-ko Jesus Mari La-rrazabal, Maiorga Ramirez, Rafa Larreina eta Sabin Intxaurraga.

Antxoaren kanpaina martxan da berriroAstelehenean hasi da antxoa-ren kanpaina ofizialki Bizkaiko Golkoan bost urtez debekatua

izan ondoan arrain eskasa gatik. 7.000 tonelada harrapatzeko es-kubidea onartu die Europar ba-tasunak, eta kopuru hori Espai-nia eta Frantziako arrantzaleen artean behar dute partikatu. Unt-salaz, Espainiak kuotaren % 80a eskuratzen du eta Frantziak % 20a. Adostutako harrapaketak gaindi ez ditzaten, kontrol zo-rrotzak eginen ditu gobernuak.

EAJ- PNV : Estaduarekin hitzarmen berri baten aldeIñigo Urkullu EAJ-PNVko pre-

sidentak ekimen politiko, eko-nomiko eta soziala aurkeztu du, euskaldunen «erabakitzeko eskubidea» kondutan hartuko duena. Espainiar Estatuarekin hitzarmen berria sortzea espero du, helduden autonomia agin-taritzan aldaketa instituzionala egiteko asmoarekin. Euskal-dunen erabakitzeko eskubidea, lurraldeen artean hitzartu atxi-kimendu libroan oinarritua lor-tzea espero du, gaurko autogo-bernua murriztu gabe. Ondoko egunetan proposamena zehaz-kiago aurkeztekoa du alderdiak publikoki.

Galarretako pilota lekua hetsia ?

Zenbaitek ezagutzen dukezue erremonteari dedikatzen den Galarretako pilotalekua. Fron-toia kudeatzen duten enpresa-buruek jakinarazi dute martxoa-ren 31n ateak hetsiko dituela. Halaber Euskal izeneko, Na-farroan Huarteko pilota lekuan. Arrazoina : azken laupabost urtetan dirua galtzen dutelako. Ikusle ala pariatzaileak gero eta gutiago dira Galarretara hurbil-tzen direnak. Enpresa buruek diotenaz parioak bi urte barne % 400-ez gutitu dira eta ikusleen kopurua % 10-az. Enpresan 50 bat langilek lan egiten dute eta

32 pilotarik jokatzen. Pilotari gazte eta balio haundikoak zu-zendarien arabera. Enpresaren erosleak balitaizke iduriz eta denek espero dute erremonteko pilotak bizirik segituko duela.

Bi nafartar mendizale galduak Lescun aldeanAzken egunetako denbora txa-rraren ondorioz, bi nafartar men-dizale desagertu dira Lescun aldeko mendian. Beren urratsen errestoak aurkitu dituzte salba-tzaleek bainan mendizalerik ez. Hipotesi nagusiaren arabera, Al-fonso Gonzalez Rey eta Arman-

do Nieto Lakuntza elur lausoak harrapatuak lituzke.

Mattin Irigoien eta Xabier Artola Donostia Hiria sariaren irabazleakMattin Irigoienek « Jendeen Jende » antzerkiarekin eta Xabier Artolak « Deception Island » ipui-narekin irabazi dute aurten Kutxak antolatu Donostia Hiria literatura saria. Maiatzaren 29an emana izanen zaie saria eta Alberdania etxeak argitaratuko ditu.

Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak hitzarmen berriaEusko Jaurlaritzak eta Ipa-rraldeko Euskararen Erakunde Publikoak akordioa berritu dute, Jaurlaritzak 470 mila euro ema-nen ditu iparraldean euskararen sustatzeko. Orotara 1,6 milioi euro izanen ditu aurten Euska-raren Erakunde Publikoak, jaz baino 210 mila euro gehiago. Jaurlaritzak jakinarazi du ETB1 eta ETB3 iparraldean ikuste-ko behar dena eginen duela. EITBko Baionako egoitzaz, mar-txoan bururatzen den oraingo kudeatzailekin duten kontratua erreberritzeko lehiaketa pu-blikoa deituko dutela jakinarazi

du Jaularitzako ordezkariak eta gutienez hiru kazetarik jarraituko dutela beren postuan. « Iparral-dearen Orena » saioari buruz, astean behin emaitea aipatzen dute nahiz eta erabakia ez dela oraingotz hartua deklaratu.

Abiadura Haundiko trena, 2016 eko bururatua ?Eusko jaurlaritzatik jakin denez, 2016eko abiadura haundiko tre-naren linea berria irekia izanen da.

100 kilo lehergai hurbil aurkitu ditu poliziak Gorbea eta HernaninIragan astean poliziak Beobide arrastatuz egin operazioaren ondorioz 100 bat kilo lehergai hurbil harrapatu ditu Gorbea mendian eta Hernani aldean. Lehergaiak bost zulotan gor-deak ziren eta erakunde arma-tuaren gomendioz Beobidek hoien baliatzeko asmoa zuen taldeak berpiztuz.

CAF Beasaingo enpresaren lanak ala irabaziak emendatuzNahiz eta krisi egoera bizi, 124 milioi euroko irabaziak iragarri ditu CAF Beasaingo enpresak, %17,5 eko emendioa 2008ko urteari alderatuz. Egin lanaren fakturazioa 5.700 milioi eurokoa izan da, %25aren emendioa, hoietarik erdia kanpo herrialde-tan egina. 4500 bat langilek lan egiten dute enpresan. Trenak egiten dituen enpresak, Bra-sil, Txile ala Mexikon egin ditu lantegi berriak. Turkia, Brasil, Arabia Saudita, Aljeria, Mexiko, Kolonbia, Italia, Beljika eta beste zenbait herrialdetako hirietako trenak egiten ditu Beasaingo enpresak.

Agirre lehendakariaren aldeko omenaldiakJose Antonio Agirre lehendaka-riaren heriotzaren 50 garren ur-tebetetzea ospatzeko ekitaldiak martxoaren 6ean abiatuko dira. Orotara 14 ekitaldi antolatuak iza-nen dira, hoietan, apirilaren 11n Donibane Lohizunen, bere hilo-bian eginen den lore eskaintza.

Chillida-Lekuaren 10 garren urtebetetzeaHernaniko Chillida - Lekuak 10-ga rren ur tebetzea ospatuko du irailean eta jadanik erakus-keta berria antolatua du Zaba-laga baserriari dedikatua bere-ziki, maiatzaren 24a arte ikusten ahalko dena.

Iñigo Urkullu mintzo alderdi jeltzalearen biltzarrean

4

Page 5: Herria 3046

eGun eta biHar

Kondu egile ona…

Joanden urtarrilean hil baitzen supituki Philippe Seguin, Fran-tziako kondu-gorte nagusiaren buru zena, haren ordaina behar zuen izendatu Nicolas Sarkozy presidentak eta kargu hortako hautatu du sozialixta alderdiko deputatu bat, Didier Migaud, 57 urte, legebiltzarreko diruzaingo batzordearen burulehena. Hau-tu hori ez da denen gostukoa. Bainan gisa batez ederki egina haatik. Hola, eskuinaldean batzu beltzurika plantaturik ere, Nico-las Sarkozy-k bere burua eder-tzen duke, erakutsiz ez ditakeela

hain alderdikaria, holako kargua ezkerreko norbaiti emaiten-eta! Hots, arras “idekia” dela… Zer-nahi gisaz, iduriz segurik, gizon asurtia hautatu du, kondu egile arraroa, xuxena eta xintxoaren fama duena.

Legezain berriakJina zen ere tenorea legezain handien batzarreko hiru lagun berriren hautatzeko, duela be-deratzi urte izendatu hiruen or-daintzeko. Hor ere, bere gostuko segurik, azerikeria pollita egin duke gure Nicolas Sarkozy-k, kargua eman baitio aski ezkerraldekoa izana den Michel Charasse sozia-lixta ohiari. Bai, ohia, luzaz al-derdi hortan egona, François Mitterrand president zenaren kontseilari handietarik ere izana, bainan duela bi urte sozialixta alderdiak kanporatua ixtorio askoren ondotik. Aspaldian Sarkozy-rekin arrunt adixkide eta oraino gehiago Brice Hor-tefeux barne-minixtroarekin. Framazona dela, ez da sekulan eliza batean sartzen. Mitterrand presidentaren ehorzketak izan

zirenean ere, elizan etzen sartu, kanpoan egon zen. Egia erran, estakuru ederra bazuen hor-tako, “Baltique” Mitterrand-en zakurrari kanpoan kasu egin be-har baitzion, sokatik atxikitzen zuela…Legebiltzarburuak ere badu le-gezain handi horietarik baten izendatzeko eskua. Hautatu du

Jacques Barrot minixtro ohia, 73 urte, erdikoetarik lerratua UMP alderdirat, hedadura han-diko gizonaren fama daukana.Zenaturren burulehenak bere aldetik eta gisa berean izendatu du Hubert Haenel UMP-tiarra,

gutiago ezagutua dena.Askoren arrangura izendatze horien ondotik: nolaz ez duten hiru legezain berrietarik batto bederen emaztekia hautatu.

Azkenetarik!Laborantza feria-erakusketa na-gusia, ainitzek saloina deitzen dutena, ideki da beraz aurten ere Parisen, aldi huntakoa 47-ga-rrena izanki. Beti bezala, best a gaitza segur, parada hauta bes-talde hiritarrak ere laborantzari ohartzeko, laborariek arrangura frango baduten keinka huntan… 3500 abere buru, jateko eta edateko gauza frango metaka bestalde, aste huntan guzian izanen da mugimendu! Usaian, errepublikako presidentak du egiten estreinaldi ofiziala. Aurten ez haatik. Bazterrak harritu ere baitira horren gatik. Denen buru, aste ondarrean agertuko omen da halere. Lehen bisitarietarik ez izana, azkenetarik izanen da. Es-treinaldia Bruno Le Maire labo-rantza minixtroaren gain. Polliki lausengatu ditu laborariak eta artoski entzun heien arrangura saminak… J-B D

1 - Juan Jose Ibarretxe lehen-dakari ohia (Laudio, 1957). Ibilaldi politiko luzea du bete Euskadin. Laudioko alkate 26 urtetan (1983-1987), Arabako Batzar Nagusietako partaide (1983-1994), Arabako Ganbera-ren buru (1986-1991), Eusko Le-gebiltzarkide hautatua 1984ean. Ogasun eta Herri Administrazio sailburu eta lehendakariorde izan ondoan, Lehendakari bila-katua 3 legegintzalditan, 1999-2001, 2001-2005 eta 2005-2009. Ekonomia zientzietan lizent-ziatua, Euskadiren ekonomia azkarki indartu du, Europako lurralde dinamikoenetarik bi-lakarazteraino. Aldi berean, bere ahalegin guzia eman du Euskadin bakea egiteko, berak dion bezala “euskaldun guzien artean lortu behar dugun helbu-rua”. Eusko Jaurlaritzaren buru izan den 10 urtetan, Ibarretxe beti atxikia izan zaie bere do-hainetako biri : besteen ideie-kiko errespetua eta emandako hitza betetzea. Izigarriko txaloen artean hartu du saria : “Ohore handi bat da ni bezalako her-riko seme xume batentzat sari hau ukaitea”. Bere gobernukide

izandako guzieri eskaini duen saria.2 - Manuel Elkin Patarroyo (Kolonbia, 1946). Dozena bat unibertsitatek medikuntzan “Ho-noris causa” doktoretza eman diote zientifiko huni. Malariaren prebentziorako txerto sintetikoa-ren egilea da. Forma asko dituen eritasun tropikal horrek urtero 3 eta 5 miliun bitarte pertsona hil-tzen ditu. Patarroyoren txertoa forma gogorrenaren kontra doa eraginkortasun handiz. Gizon a tsegina da Patarroyo jauna. Ko-lonbian bizi da. “Gizadi oso bat dago eta denentzat lan egiten dut” dio. Gaitzeko emozio eta txalo zaparradarekin bururatu da Patarroyoren esker onezko hitzaldia.

3 - Donostiako Erreala futbol elkartea, aurten 100 urte. Ofi-zialki 1909ko irailaren 7an sor-tua. Kirol mota asko dauzka bere baitan, futbola nagusi. Futbol talde bat baino gehiago da Erreala bere kolore xuri urdi-nekin. Gipuzkoako kolektibitate osoaren ordezkaria da. Taulen gainera igo dira saria hartzeko Aperribay presidenta, Arkonada aspaldiko jokolari sinbolikoa eta

beste bospasei jokolari, “Aupa Real” oihuen artetik, presidentak eskertzen zuela Markel Olano Diputazioburua.

4 - Inma Shara emazte orkestra-burua (Amurrio, 1972). Inmacu-lada Saratxaga, Inma Shara be-zala ezagutua, 4 urterekin hasia da musikan eta gaur munduko orkestrarik ospetsuenak zuzen-tzen ditu, Viena, Israel, Ukraina, Errusia ala Londresekoak... Gasteiz eta Madrilgo kontserba-torioetan eginik ikasketak, Ale-manian, Herbereetan eta Estadu Batuetan segitu zuen aitzina. Munduan gaindi 6 edo 7 emazte dira bakarrik Inma bezala orkes-tra sinfoniko handiak zuzentzen dituztenak.

5 - Altuna eta Uria Construc-ciones Azpeitiako enpresa. Ale-jandro Uriak 1966an sortua. Ur-teak jin urteak joan, eraikuntza sektoreko enpresa azkarreneta-rik da, izari handiko obretan bere-zitua, tunel, treinbide, presak, ki-roldegiak, herri urbanizazioak... Leitzarango autobidea (1995), Donostiako Kursaal, Zurriolako pasealekua (2000), Arantzazuko santutegiaren estalduraren bir-

moldaketa (2001)... Gaur egun, “Euskal Y”, Donostiako bigar-ren ingurubidea, Bilboko hego saihesbidea... 350 langilerekin, erreferentziako enpresa da eta kalitatezko obrak egiten ditu. Horien artetik zoritxar handi bat, ETAk Uria familiako aitona hil duelarik...

6 - Gure arrantzaleak. Alakra-na atunontziaren bahitze afe-rak Indiako Itsasoan ari diren a rrantzaleen egoera argitan ezarri du. Euskaldunak beti ait-zindari izan dira arraintza toki berriak aurkitzeko, Ternuatik Indiako Itsasoraino. Gaur egun euskal atunketariak Europako bigarren garrantzitsuenak dira. Fundazioak saria eman nahi izan diote Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko arrantzale guzieri. Taulen gainera igo den dozena arrantzaleren artean, Serge Lar-zabal Donibane Lohizunekoa eta Jean Marie Zarza Hendaiakoa.

Bi oren iraun dituen ekitaldiaren bukatzeko, saridun guziak igo dira taulen gainera publikoaren txalo beroak hartzera, Atutxaren inguruan jarririk...

Ramuntxo Camblong

2009ko Sabino Arana sariakUrtarrilaren 31n banatu ditu Sabino Arana Fundazioak 2009ko sariak Bilboko Arriaga antzokian. Juan Mari

Atotxa Fundazioko lehendakariak ditu han zeuden guziak agurtu, Ardanza eta Ibarretxe lehendakari ohiak, hiru diputazioetako Ahaldun Nagusiak, udaletxetako auzapez eta hautetsiak eta bertze guziak. Oroitarazi ere martxoaren

22an 50 urte beteko direla J.A. Agirre lehen lehendakaria zendu zela. Kari hortara omenaldiak beharrak dira, hala nola Donibane Lohizunen apirilaren 11n. Arriagako ekitaldian sei sari banatu dira, artetik gozatuz Amaren Alabak

xiberotar kantariak, Kukai taldeko dantzariak eta OrekaTx txalapartariak.

Didier Migaud

Jacques Barrot

5

Page 6: Herria 3046

Kostaldean“Otto” ikusgarria haurrentzatHendaian aste huntan abiatzen da erran bezala euskararen hi-labetea. Ortzegun huntan egi-nen zaio estreinaldia, herriko etxean, aratsaldeko 5-ak eta er-dietan beharra den bilkurarekin. Larunbat aratsaldean, 3-ak eta erdietan, Abbadiako jauregia-ren inguruko eremuen bisita, euskarazko irakurketa batzue-kin. Asteartean, martxoak 9, “Otto” ikusgarria eskoletako haurrentzat, Elirale konpainia-ren eskutik, goizean Haurtza-roko etxean eta aratsaldean, bi aldiz, mediatekan. Biharamu-nean, martxoak 10, aratsaldeko 2-etan, su-hiltzaileen zentro

berriaren bisita.

“Emazteak ohoretan” DonibanenJoanden astean agertua dugu Donibane Lohizunek hilabete huntan eskaintzen daukun eus-kal Kulturaldiaren egitaraua. Oroit aste huntan berean badi-rela hitzordu batzu… -Ortziralean, aratseko 9-etan, Ravel entzuntegian, Amaia Riouspeyrous-en kantaldia. Anhauzen sortua, Amaia-k Haur Kantu Xapelketa irabazi zuen bederatzi urte zituelarik. Gero-ztik, egin du bide. France-Bleu irratiak muntatu kantu lehiaketa batean ere lehen saria erema-nez. Diska eder bat badu ate-ratua, “Har Ezazu”.

-Larunbatean, aratsaldeko 2-etan autobusez abiatuz Do-nibaneko geltoki aitzinetik, Baionako euskal-erakustegirat ateraldia, museo horren bisita lagundua, euskaraz eta fran-tsesez. Tokiak segurtatzen ahal aitzinetik deituz 05-59-51-61-58.-Larunbatean ere, La Rotonde erakusgunean, Zoe Bray ar-tixtaren margo erakusketaren idekitzea. Estreinaldi ofiziala bezperan eginen da, ortziralean beraz, aratsalde apalean. Sail horrek iraunen du apirilaren 11 arte. Erakusketa idekia asteaz-kenetik iganderat, aratsalde-

tan, bai eta larunbat goizetan, 10-etarik haste eguerdi arte.Helduden asteko lehen hitzor-dua, asteartean, aratsaldeko 2-ak eta erdietan, portuko e rretegian, Béatrice Elissalde mintzo beretzat hautatua duen arrantzale ofizioaz, Donibane-Ziburun hiru emazte direlarik bakarrik ofizio hori dutenak…

Donibanen, auto gutiago hiriaren erdi hortan…Aspaldiko leloa da hori, Doni-bane Lohizuneko karriketan, hiri erdi hortan segurik, auto gu-tiago behar litakeela, azkenean denentzat hobe litakeela. Bulta huntan, badira funtsean neurri bereziak autoen mugimendua hiri barne hortan mugatzeko gisan hartuak. Aurten haatik, beste batzu hartuko dira ildo beretik, jadanik hartuak bezala funtsean, maiatzaren lehenetik goiti eta udazkena arte behin jarriko direnak, gero ikusi behar urte guzian bide hortarik segi-tuko den ala ez. Badira bilku-rak muntatuak heritarreri argi-tasun guzien emaiteko, neurri berriak zoin izanen diren eta zendako hartu diren. Konpara-zione, Garat karrikan autoak ez dira ibiltzen ahalko Victor-Hugo ibilbidetik itsas-alderat baizik. Beste karrika batzutan ez da gehiago autorik ibiltzen ahalko, salbu han berean bizi diren jendeenak eta hek ere ahal bezen guti eta gisa guziz a rras emeki… Erabaki horiek ez dira denen gostukoak. Batzuk xorrotxegiak kausitzen, beste batzuk aldiz eskasegiak. Baitira hiri barne guzia alde bat autoeri debekatzea eskatzen dutenak ere… Herriko etxeak erdibide bat hartu du, auzapezak dio-naz asurtiena izan behar dena, edozoin neurrik ere ba denen buru bere alderdi ona eta bere alderdi txarra…

Itzuliaren itzuliak…Itzulia deitzen da Donibane Lohizunen eta Ziburun auzoal-dez auzoalde artetan ibiltzen den autobusa, izen bera emai-ten zaiola ere autobus horrek segurtatzen duen zerbitzuari.

Itzulia ibilki da merkatu egune-tan, goizetan bakarrik, eta bes-talde noiztenka, gisa hartako galdea badelarik. Gertatzen dena da zerbitzu horrek denen buru arrakasta ttipia duela, alta denek, edo kasik denek, diote-larik arrunt beharrezkoa dela… Jende ainitzen arrangura, seku-lan ez dakitela noiz nundik pa-satuko den eta xuxen zer teno-retan… Hots, ez dela hain zer-bitzu fidagarria… Itzuliak beste segida bat balu, jende frangok har lezaketela… Hautetsiak ere gogoetatuak daude, ez jakin denen buru zer egin. Hiru bide ikusten dituzte aztergai: edo zer-bitzu hori urte bat edo hola ai-tzina atxikitzea orai den bezala, arte huntan funtsezko ikerketa batzu akulatuz gerokoa gogoan; edo zerbitzu horren gelditzea, beste zerbait asmatzeko ge-roxagoko; edo zerbitzua az-kartzea eta hedatzea epe la-burrean, aurten berean nihun-dik ahalaz. Karkulan ari dira Itzuliak ez lukeenetz segitzen ahal egun guziz, goizetik arats, Donibanen eta Ziburun gaindi bixtan da, bainan ere ibiliz Ge-tarian, Urruñan eta Azkainen barna, herri horietako behar-orduak ikusiz geroz… Uda aitzin beharra dute hautua trenkatu…

Bost urteren buruan, antxoa!Badu bost urte antxoaren arran-tza debekatua dela, arrain mota hori arras xuhurtua izanez. Hein bat berritu dela nolazpait, aurten Europa mailean berriz haizu iza-nen da bainan izari batean eta baldintza xorrotx batzuekin. Mu-garen bi aldetako arduradunek gisa hartako hitzarmena finkatua dute, hegoaldekoek 5400 tona hartzen ahal, martxoaren lehene-tik goiti, heldu baita aste huntan berean hasten ahal beraz, nahiz Pazko ondoa igurikatuko omen duten, eta iparraldekoek 1600 tona bainan ekainaren lehenetik harat. Akomeamendu hori ez da denen gostukoa haatik. Kasik erran ginezake nehork ez duela arrunt gostukoa bainan denek onartua halere hautsi-mautsi ba-tetarat heldu behar zela ikusiz. Pilar Unzalu euskal-gobernuko arrantza sailburuak garbiki e rran du hurbiletik segituko dituela batzuen eta besteen harat-huna-tak. Donibane-Ziburuko portuan ere erne egonen dira bixtan da…

Almonte elkarteanDuela hamasei urte sortu zen Almonte elkartea, elgarretara-tuz Donibane Lohizunen eta Ziburun Andaluziako dantza berezieri biziki atxikiak direnak. Haste hartan, helburu nagusie-tarik zuen Pascal Gaona zibu-rutar gaztearen laguntzea, bera dantza horietan azkarki treba-tua-eta. Elkarteak egin du bide

eta osagarri onean dago, 134 kide badauzka. Biltzar nagusia-ren karietarat, Jean Steunou elkarteburuak utzi du bere kar-gua, Françoise Duvert da se-gida hartu duena. Bide beretik segituko du. Elkartea ongi eza-gutzen du funtsean, bera jada-nik aitzindarietarik izana, batean idazkari eta bestean diruzain.

Zokoburuko aparkalekua dena berritzenHendaian, herriko etxearen kondu, obran hasi dira eta bi hi-labetez ariko Zokoburuko apar-kalekua, atseden-portuaren hurbilean, dena berritzeko eta arramoldatzeko. Azpima rratu dute hektara baten eremua hartzen duen aparkaleku horrek

bazuela berritzearen beharra. Toki hori beztituko dute ere 222 arbola landatuz, hein bat laster handitzen direnetarik, itzal ede-rra egin dezaten. Eskoletako haurrak partzuer jarriko dira zuhaitz horien landatzeko, hola hobeki ohar diten ingurumenak baduela munta handia.

Gaitzeko sutea UrruñanLarunbat iluntxean, Urruñan, gaitzeko sutea izan da La-rrungo mendiaren hegi hortan, Ziburu-Mendiren mazelan. Su hori laster hedatu da burrustan, gisa hartako haizea ere baitzen. Haize tenpesta alabainan, gau guzia iraun duena. Kostaldean ez bada bestalde makur han-dirik izan haize basa horren gatik, su-hiltzaileek lanak ukan dituzte suari ezin gaina hartuz eta ikaragarriko eremuak erre kixkildu dira, orotarat berrehun bat hektara ! Zazpi etxe behar izan dira arta handiz begiratu, sua heietatarat etzadin sobera hurbil. Lekukoentzat ez da du-darik, sute hori norbaitek piztu du tzarkeria hutsez, ezagun baitzen lau tokitarik partitua zela denbora guti barne... Gisa gu-ziz, zentzugabekeria izigarria, aro gisa horrekin sua hola piz-tea eta gauaz gainerat! Odile de Coral Urruñako auzapeza bera ere han zen eta azkar sa-latu du egitate hits hori Goize-ko hiruak iria zen su-hiltzaileek alde bat menperatu dutelarik sute alimale hori!

Dena berrituko dute Hendaian aski toki arraroan den aparlaleku zabal hau…

Zoe Bray margolaria, HERRIA-ren irakurleek ongi ezagutzen duten artixta

Béatrice Elissalde Donibaneko portuan

6

Page 7: Herria 3046

Kostaldean

Miarritze : exit sogicoba, hona ercilia

Hiru oreneko eztabaida ozena bururatzean Herriko Kontseiluko gehiengoak onartu du (31 alde, 8 kontra), Sogicoba sozietatearen salmenta Erciliari. Sogicobak orain arte eraiki dituen 626 egoitzetatik 40 bizilagun bildu dira kontseilua aitzin salmenta horren protestaz Herriko Etxe aitzinean. Bilkuran oposizio guziak, eskuinetik ezkerrera, bat agertu dira salmenta horren kontra. Auzapezak aitortu du Herriko Etxean markatuak dituztela aurten 700 egoitza sozial galde. BAM hirielkargoaren bilkuran errana zuen berriki, hamar urtez Miarritzeko bigarren egoitza kopurua hupatu dela 6850-etik 9250-etaraino.

batz-eko hondakin proiektuaz lasaitasun deiakBiltagarbi hondakinen tratamendurako herri elkargoak hainbat puntu nahi izan ditu azpimarratu joan den astean HERRIAn iragarri den Batz hondakindegiaren inkesta publikoa irekitzearen kari. Dominique Gibaud Baionako axuantak eta Biltagarbiko presidente ordeak argi utzi du Batzeko hondakindegiak ez duela usainik hedatuko, behar diren guziak eginen direla horrelakorik ez gertatzeko ; segurtatu du ere hondakindegia eraikiko duena eta gero baliatuko duenaren artean ez dela errespontsabilitateen pilota batetik bestera ibiliko. Jendea hurbil daiteke herriko etxera proiektuaren ikustera eta bere arranguren idaztera martxoko azken eguna arte.

santandres auzoko gaupasen kalteen gogoeta hasiaOstegun arratsetik hasirik eta astelehen goiz arte gazteriak besta egiten ohi du “Baiona ttipian”. Harrabots anitz ateratzen da ostatu eta inguruetatik batzuetan ; zenbait joka partida tarteka, jendea karrikan tripa beteegia laxatzen, noizean behin hor bizi den norbait bestaliarrek erasiatua ; auzo horretan jarri berriak diren familia baitzuek ezin trankil lo egin, goizean goiz lanera joan behar izaiten dutelarik. Denbora berean auzoko ostatuek badute bestaliar jarraiki horien behar gorria irauteko bereko, batenbatek musika grabatua ozenkiegi hedatzen du karrikara, gazteria aiseago tirriatzeko ideiarekin, arrabots horrek auzotarrak gaizki uzten ditu.Auzapezak sortu berri du lantalde bat Santandreseko gora behera horietaz, eta prokuradoreak poliza eta jandarmei gomendatu diote zorrozki so egin dezaten, hea hemezortzi urtez peko gaztei alkoholakirik zerbitzatzen zaien ostatuetan. Horrelako kasuetan ostatuzaina zigortua da, eta polizak adingabearen burrasoak deitzen ditu beren seme/alabaren bila jin daitezen. Zentzu horretatik abiatua da ere gogoeta bat ez ote diren ostatuak gauerditan zorrozki hetsi behar asteburutan.

erretretadunak baionako karriketanSarkozyk egin nahi duen erretreta erreformaren kontrako lehen mugimendua burutu da joan den ostegun goizean Baionako karriketan intersindikalak deiturik. Hiru ehun erretretadun elkartu dira herriko etxe aitzinean gero suprefeturara abiatzeko. Beren kexua, biziaren prezio orok goiti egiten duela : argia, gasa, alokairuak, aldiz zahartzaro pentsioak ez. Beraz Sarkozyk egin nahi duen erreforma horretan hori kontuan hartua izan dadila eta erreteta sarian araberako emendioa ager dadila. Bai eta seguritate sozialaren egonkortzea eta osasun zerbitzuak bermatuak izan daitezen galdatu dute manifestariek. Frantzia osorako deialdi estatala egina da martxoaren 23rako, Sarkozy eta frantses gobernuaren erretreta erreformaren aitzinean kontra manifestatzeko.

baiona : aurtengo orientabideakUrtarrileko agiantzez geroz berritasunik ez auzapezaren hitzetan aurtengo orientabidetan. Sartzeak funski ttipitu dira iaz, ehuneko 35 gutiago diru sartu da funts salmentak azkarki apaltzearekin. Ondorioz hamabost milioi eurotan ezarri du auzapezak inbeztizamenduen marra ; erdia ipar Baionako igerileku berriarentzat, hiru milioi pasa Floridako kirolekuaren atontzeko. Hitzeman du finantza axuantak tatsak ez direla mugituko.Ezkerreko oposizioak salatu du estatuaren pisua gero eta handiagoa, kenduko baitie herriko etxeei lan tatsaren maila mugitzeko ahala urte batetik bestera ; galdatu dute ere BAM bezalako hiri elkargoen araudiak kanbia daitezen, oposizioei lekua segurtatzeko ; Pibouleau-Blain ezkerreko hautagai bakartiak auzapezari leporatu dio anbiziorik ez ukaitea ; BPC-ko hautetsiak ere azpimarratu du iazkoarekin parekatuz inbeztizamenduak azkarki apaltzera doazela aurten.

Politika : Jean Grenet deputatua eta lurralde erreformaBaionako ezkerreko oposizioa kurios da ikusteaz zer bozkatuko duen Parisen Jean Grenet deputatuak, Lurralde erreformaren kapituluan. Galde hori zuzenean egin dio azken Baionako kontseilu bilkuran, Euskararen Erakunde Publikoa eta hiriaren arteko hitzarmena erreberritzeari baiezkoa bozkatzean. Ezkerreko oposizioak beldur handia du lurralde erreforma horrek hamar urte honetan iparraldean irekia den funtsezko saila geldiaraziko duela, lurraldei, departamenduei bai eta bereziki « pays » ekarriak diren egiturei gaitasun eta botereak kenduko dizkiela eta.

anGelu : Komertsa sobera, bizitegi gutiegiAzken kontseilu bilkuran auzapezak ez du tituluan bezain zorrozki erran gauza, baina hitza alde horretara joanarazi du. Busquet auzoa, 810 errepide nagusiaren bi aldetan eraikia nola nahizka egina izan dela zioen auzapezak, aitzineko kargudunek promotoreen aztaparrei amore emanez, ahantzirik bizitegiak ere baitezpadakoak direla ; gehitu du hiriko buruak auzo guziaren berrikusketa bat eginaraziko duela, autobus garraioa, bizitegiak eta komertsa analizatuz ; gogoetaldi bera eginaraztekoa du ere Leclerc supermerkatua eta Baby Relax lantegi ohiaren arteko eremuaz, hori ere nolanahika eraikia izan dela zioen, beharko direla hortik autobusak pasarazi eta bizitegi/komertsa multzoari nortasun bat eman. Eskuineko oposizioak ezin izan dio auzapezari zuzenean ihardetsi, baina prentsa bidez ozenki adiarazi du hasarre gorrian utzi dutela auzapezaren erasoek.

Maharin auzoa hezea baina eztabaidatsuaMaharin auzoa Montbrun auzoaren jaraian kokatzen da ; mementoan gune heze eta berdea ; herriko etxeak xedetua du hor altxatzea ekoauzo bat, hiru ehun bat bizitegirekin, hauek sozialak eta ingurumenaren aldeko eraikuntza lege zorrotzenen pean eraikiko direnak. Montbrun aldeko auzotarrek haatik defentsa elkarte bat sortua dute joan den abendoan, « Bien vivre autour du Maharin » deitu dutena. Martxoaren hamabian bilkura publiko bat antolatzen du elkarte horrek Cygales gelan, herriko etxearen xedez

auzotarren galdeak eta gogoetak biltzeko. Ohar pare bat bilduak ditu jada : herriko etxearen kontsulta galdeketa hetsiegia dela, ezin dituztela beren galdeak behar bezala erakutsi ; Montbrun auzoko oreka soziala hautsiko dutela hainbat bizitegi sozialek ; Angeluk duen gune berdetatik bat desagertuko dela, eta eraikuntza gastuak uste baino biziki karioagoak aterako direla eremu heze eta intatsu horretan.Hirigintzako axuantak azpimarratzen du jada bost bilkura publiko izanak direla auzo horren geroaz, urrengoan martxoaren 29an, erakutsiko dela klarki herriko etxeak hor dituen hiru xedeak : Maharin auzoko ingurumen aberastasunak zaindu, Angeluarren kezkak kontutan hartu eta maila sozial eta adin desberdinak gune horretan bizitzen eman.

21 agendaren lehen partea burutua21 Agenda etiketaren pean herritarrak kontsultatuak izan dira Angelun, emaitzak ez dira txarrak : 2236 arrapostu heldu dira herriko etxera. Haatik ihardespenen erdia pasa erretretan diren jendek ekarririk, hogeitabost urte artinoko gaztek arrapostuen %3 bakarrik ekarri dute ; nahiz internet eta ihardespen garaikideenak mobilizatu diren jendearen ikuspuntua biltzeko. Herriko Etxeak argi du elkarren kontra doazkeen helburuak beharko dituela 21 agenda gogoetaldi horren zakuan sartu ; hala nola enpleguak eta bizitegi berriak sortu eta, denbora berean, naturaren biodesberdintasuna zaindu.

7

Page 8: Herria 3046

Herriz HerriSenpereHeriotze – Aurtengo lehen bi ilabete hautan osoki giro beltza dugu. Aste huntakoekin 13 he-riotzetara heltzen gira. Ganden astean bi herritar segituak izan dire beren azken egoitzarat. Lehena Carmen Errandonea Plaza Ganderrantzenekoa. Bar-katzen ez duen gaitzarekin hiru ilabete eta erdi borrokan arizan da. Pausatu da 75 urtetan. Bere eritasunean arras hurbildurik segitua izan da bere bi seme eta horien familiez. Bigarrena, Rene Ustariz. Lakuan bizi zen. Duela zonbeit den-bora emaztea galduz ge-roz osagarriak batere ez du lagundu. 78 urtetan pausatu da. Beren bizian eri artatzaile ziren senar e mazteak bai eta ere pe-netan gelditu den alaba. Bi heriotze horiek hunkitu dituzten guzieri eskain-tzen ditugu gure dolumi-nak.

Kirolarien afaria – Urte guziz bezala SPUC kirol elkarteak moldatzen du afari bat osoki alaitua. Martxoaren 13ko larunbatean Ibarrunen Inha rreko barne na-saian. Afari hori moldatua da el-kartearen behar haundiak doi bat laguntzeko. Kirol suerte eta be-rezitasun askorekin herriko haur, gazte eta ez arras gazte, 60 bat kide itzulikatzen dire elkartearen barnean. Bixtan dena da horiek guziak bakotxa zoin bere kirole-tan segitzeko gastu handiak ba-dire. Ahal duten guziek laguntza ona eginen dute arats hortan parte hartuz. Prezioak dire : 20 euro helduentzat, 10 euro 18 urtez petikoentzat, 10 urtez pe-tikoak urririk. Ara tseko lekua arrasta ditake telefonaz zenbaki hautara. Mattin 0628290774, Ka-rine 0603555440, edo Turismo Bulegorat 0559541169. Sagar-notegietan usatzen den janaria izanen da arats hortan edaria barne.

Obra berri ederra – Duela lau ehun urte gure herriko emazteak ehunka sorginak zirela erra-nez erre arazi zituen De Lancre jaun salbaiaren balentria doha-kabearen oroitzapena berritu eta atxiki nahiz, badugu herrian moldatua « Lapurdi 1609 elkar-tea » deitua dena. Elkarte ho-rren nahikariari Herriko Etxeak

ihardetsirik, Nestor Basterretxea eta Jean Michel Bedaxagar ar-tistek obra berri osoki ederra egin daukute. Gure gaztelu za-harrean gertatu baitziren delako sarraskiak, hor berean izan da obra hori xutik ezarria. Karia hor-tarat ganden larunbat goizean elgarretaratze bat guziz ospe-tsua izan dugu. Lehenik entzun dugu txalaparta. Gero gure el-karte berriaren buru den Michel Mendibourek agurtu eta eskertu ditu lehenik bi artistak. Herriko

Etxea eta hor zen jende oste handia. Ondotik zabaldu dauku De Lancre eta haren adixkideen istorioa. Ondotik bere musikari bikotearekin Estecahandy ande-reak kantuz eman dauzku egun hortan berritu diren ixtorioak, Auxtin Zamorak moldatu hi-tzekin. Gero andere auzapezak e rran dauku gogotik onartu due-la ixtorioaren oroitzapena berritu eta atxiki nahi duen elkartearen galdea. Miretsi du artistek egin lana. Horiek asko gauza urririk eskainirik ere obra hori bere za-patadurarekin gosta da 40.000 euro. Nestor Bazterretxeak eta Jean Michel Bedaxagarrek egin dute beren hitzaldia. Aurresku bat eskainia izan da. Maiana Txoperena bertsulari nexkato gazteak eman dauzku egunari zoatzin bi bertsu pollit. Andoni Iturriozek laudorioak ere eman ditu egungo bi artisteri. Bedaxa-gar eta Bordacharrek ere eman dauzkute kantu pollitak. Azkenik Senpereko bi haur, nexka eta mutiko ttipiek euskaraz polliki kantatu dute. Gero « Senperen Kantuz » taldeak ere eman du bere alaitasuna. Denen burura-tzeko zintzur bustitze bat izan da herriko etxeak eskainirik.

Sortze - Otsailaren 15ean sortu da Baionan Kaiet Txomin USAN-DISAGA LAPLACETTE, Frantxua Usandisaga eta Emilie Lapla-cette-ren lehen haurra. Familia hau « Larreburua » etxean bizi da, Panekau bidean. Zorionak ait’ameri eta ongietorri gure auzora sortu berriari !

Behi-hazleei abisua - Behi go-rrien hazkuntzarako diru lagun-tzaren txostena Herriko Etxean eskura daiteke oraidanik. Es-kaera martxoaren lehena eta maiatzaren 17a artean helarazi behar da DDT laborantzako zu-zendaritzari.

itsasu

Lapurdi 1609 elkartekoak Nestor Basterretxearen inguruan

HeriotzeDenbora laburra barne, do-

luak berriz ere hunki du Bidart familia. Duela hiru hilabete, Amaiak, zuten alaba bakarrak, galdua zuen Cathy bere ama eritsasunarekin 60 urte zituela-rik, eta horra joanden astean, bere aita Jean-Baptiste joan zaikola 62 urtetan, hau ere osa-garri arrangurek gaina hartu-rik. Etxauzea jauregiko lurretaz jabetua, Salaburuko semeak hor ereman du bere bizia labo-rantzan. Gizon ona zen Damatit Salaburu dei tzen ginuena, zer-bitzu egina eta inguru huntan ontsa ezagutua. Ehorzketan, ainitz jende bildu da segitzeko lur huntako bere azken bidaian. Doluzko agur beroenak helaraz-ten ditugu Amaia alabari, bere anai-arreba eta familia guziari.

Urdozen artzain txakurrakIgande aratsalde goxoa ira-

gan da Bidarteko pentzean Ur-dozeko bestakari. Tokiko gaztek antolatua zuten artzain txakur lehiaketa eta hau « lekukoekin lekukoentzat » izpiritu hobe-renarekin. Aro ederra lagun, jendalde ederra bildu eta lo-riatu txakur horien lanari so. Egia e rran, lehen aldia zuten artzainek eta txakurrek holako ekitaldian parte hartzen zutela.

Horietarik zonbeitek kurioski egin dute lana, bertze batzuek irri ederrik eginarazi. Dena dela, eder zen ikustea auzo hortarik holako jendaldea elgarretaratua giro hoberenean. Ondotik talo ta xingarrekin Urdoztarrek itxura

ederra eman diote bestari. Segi hola eta eskerrak orori.

Huna parte hartzaileak eta sailkapena : 1) « Abil » (Roger Jauretche), 2) « Abil » (Antton Errotabehere), 3) « Beltxa » (Jean-Paul Elgorriague) eta bertzeak « Jaunki » (Bertrand Ospital), « Blaki » (Eñaut Larre) eta « Mike » (Roger Jauretche).

IhauteriakLarunbat huntan eginen

dira Baigorriko ihauteriak. Des-filea elizako plazatik abiatuko da 17.00tan, lehen gelditzea eginez Laia txokolategian. Zubi konkorrean, akelarrea eta auzia-ren lehen partea egin ondoan, plaza nagusiratuko da hartzaren jazartzea eta auziaren bigarren partearentzat. Trinketera heldu eta hartzaren konfrontazioa, auziaren azken partea eginik, Zanpantzarren erretzeak buru-ratuko du desfilea. Bide guzian, denen harrotzeko izanen dira gaitero, Iparralai, Zurbeltz, txala-partari, txistulari eta bertze. Bu-ruratzeko gaualdia Zpeiz mukaki taldearekin.

ErrugbiaIgande arratsaldean, Baigo-

rriko zelaian US Nafarroa ma-nera ederrez nagusitu da l’Isle Jourdain-eri 22 – 13.

PilotaPasakan. Frantziako txa-

pelgoaren kondu, finalerdie-tan lehen mailean Izoco eta Dutaret-ek galdu 11 – 13 Noiz-bait-en kontra. Esku huska, Euskal Herriko txapelgoako finalerdietan : Benjamin mailean, Mikael Duhalde eta

Marc Berterreche 40 – Senpe-rek 6. Minimo mailean, Mathieu Ascery eta Frantxua Oteiza-k 40 – Denek bat 26. Xabi Alcasena eta Xan Bascans 40 – Airetik (2) 26. Hauen finalak Baigorrin joka-tuko dira martxoaren 14ean.

baigorri

Kartierreko artzainak beren txakurrekin

8

Page 9: Herria 3046

Herriz HerriHazparneJ.B Etcharren misionesta Hazparnen

Martxoaren 5 an, Garizuma-ko biltzarren karietarat, Aita Jean Baptiste Etcharren MEP eko mi sionesta mintzatuko da “Viet-Nam herrialdea atzo et egun” gaiaz. Mintzaldia “Elgar” zentroan iraganen da aratseko 8 ak eta erdietan. Irulegin sortua, misionest hau 20 urtez egon da Asian. Gaur Pariseko miso-nesten etxearen superior da. Mintzaldia orori idekia izanen da.

Dom Bernard Hazparne Iri-barneko semeari omenaldiaMartxoaren 7 ko igandean, J.B Etcharren misionestak Haz-parneko meza e rranen du Xemar-tin Mendiboure h e r r i t a r r a r e n o rroitzapenez.1874 urtean Haz-parne Iri barnean sortua zen Xemar-tin Mendiboure, bere ixtudioak Hazparnen hasi zituen eta ondo-tik La rresoroko Seminarioan. 19 urtetan Pariserat juan zen eta Mi-sionesten etxean

bukatu zituen bere apezgorako ikaskuntzak. 23 urtetan apeztu zen eta Viet-Nam Asiako eskual-derat igorria izan zen. Behin Hué-ko bikario apostolikoa izan-ik, hango seminario haundiaren buruzagi izan zen. Bera erakasle izan zen eta ikasle ere ezen to-kiko hizkuntza ikasi zuen. Bere misione tokian, Aita Denis aurki-tu zuen, hunek ziztertar mon-asterio baten egiteko asmua zuena. Bi apezek eraiki zuten “Phuoc-Son»- eko monasterioa. Frantziako Citeaux-eko ziztertar monasterioaren gerizapean jar-tzen dira. Monasterioan ainitz gazte sartu zen eta han ikasi zuten gasna egiten, liburuen es-taltzen eta bertze asko gauza, egun guzietako egitekoak ho-betzen zaizkiotenak.Viet-nam-go nahasmenak jasan zituztenetik gauzak gaixtatu zi-ren euskaldun apezarentzat eta monasterio guziarentzat. Hau bahitua izan zen, ainitz eskapa-tu baziren zenbeit preso altxa-tuak izan ziren eta heietan Dom Bernard euskaldun misionesta. 15 ilabete egon zen preso eta

han hil zen 80 urtetan 1 9 5 4 e k o u rtean, seku-lan nehork jakin gabe nola galdu zuen bizia. 1954eko ur-t a r r i l a r e n 20an Haz-parnen egin z i t u z t e n ehorzketeta-ra jende alde haundia eto-rri zen.

San Josep eta Armand David lizeoen ongi etorriaMartxoaren 20 an, goizeko 9eta-tik eguerdi arte eta aratsaldeko 2etatik 5ak arte, SAN JOSEP eta ARMAND DAVID lizeoek an-tolatzen dute ate zabaltze bat, laugarrenean, hirugarrenean eta bigarren mailan diren ikasleen-tzat. Gaztek eta hauen familiek lizeo hauetako formakuntza sail desberdinak ikusten ahalko di-tuzte.Laborantxa, ingurumena, tresna konpontzea, injeneru zientziak, elektronika, elektroteknika, antolaketa bereziak, mekanika produkzioa, informatika dira formakuntza sail desberdinak. S-SVT baxilergoa antolatzen da ere SAN JOSEP lizeoan.Formakuntza horiek aurkitzen ahal dira professional mailean (CAP edo baxo professional) laugarren mailatik goiti, tekno-logia mailean (baxo STI eta STAV) eta erakaskuntza orokor mailean (baxo S-SVT), neska edo mutikoentzat.Eguneko egitaraua: argitasun orokor batzuen ondotik, gonbi-datuek oren bat eta erdiko bisita bat egiten ahalko dute lizeoko geletan, hauetan erakasleek presentatuko dizkiote forma-kuntza bakotxaren berezitasu-nak. Bisita hori egina izanen da beste erakasle batekin, hunek erantzunak egiten ahalko ditu

eskolako biziaz izanen diren galde guzieri. Orotarat ehun bat izanen dira gonbidatuen erreze-bitzeko egun hortan.

Zonbeit xehetasun: leku aban-tailatu batean, ikasleek esku-ratzen ahal dute diploma bat lan profesional sailetan edo goiko formakuntzetan segitzeko (unibersitate, BTS, DUT, etabar). Hala nola, SAN JOSEP lizeoan antolatzen ahal da BTS CPI.Bi lizeoek egiten dute indar berezi bat urte guziez lekuak arraberritzeko eta pegagogia hornidurak izan diten azken teknologiarekin adostasunean. Informatika, internet, pedagogia mailean irakaslek eta erakaslek erabiltzen dituzte material be-rrienak. Bestalde, eskualdeko lantegiekin konbenioak xutik ezarriz, lizeoek antolatzen dute erakaskuntza hoberena jakita-tearen aldetik bai eta ere prak-tikaren aldetik. Lantegietan egin ikastaldiekin gerorako lan pos-tuak dituzte irakaslek apailatzen.Pirinio Atlantikoetako kontseilu orokorrak finantzaturik, egun guzietako autobus sare bat plantan ezarria da, ikasleentzat kitorik dena.Martxoaren 20 an etortzen ahal ez dena, jin daiteke asteazken aratsaldetan, hitzordua hartuz, lizeoaren bisitatzerat eta ikas-ketetaz xehetasunak biltzerat.

Hazparnealdeko EHBAI taldeak bertsu afaria antolatzen du martxoaren 5ean, ostiralez, Hazparneko Xuriatea ostatuan.Gaualdia 7etatik goiti hasiko da, Hazparnealdeko trikitilari

gazteek alaiturik.Ondotik afari fina, tokiko sukaldari talde baten eskutik. Bertsulariak : Xan Alkhat, Ekhi Erremundegi eta Patxi Iriart.Prezioa : 12 €.

EUSKAL HERRIA BAI Hazparnealdean :

lasaDolu – Jan Battitt Haiçaguerre Jatsaldeineko semea itzali zauku otsailaren 23an Kanboko eritetxe batean adin gordinean 56-garren urtean. Bazuen zonbeit urteño senditzen zituela eritasunaren zimikoak. Hala ere larrazken huntarat artio iduriz itxura pollitean ikusten ginuen ibilki, ixilik karreiatzen zituen gorabeherekin ez da dudarik. Maluroski gero hasi da gaizkitzen eta frango laster bildu eritasunak. Aurpegiak trixterik, jende alde gaitza bildu da ehorzketako meza eder hortarat azken agurraren egiteko Jan Battitti. Hor agertzen zen nolako harremanak zituen, bada lanean, deskantsu denboretan eta berdin kurutzatzen zituenekilan. Herritarren atxikimendu eta estimua ere hor ziren lekuko hain nonbre haundian aurkiturik. Ez dugu oroitzapen onik baizik atxikitzen ahal Jan Battittetaz, zituen ateraldi omoretsuak falta eginen daukute. Gure doluminak onhart ditzatela Ellande, Pierre, Fatima hunen emazteak, jendakiak eta joaite hunek hunki dituen guziak. Zuk Jan Battitt goza ezazu orai, zure aitzinean joan direnekin sofrikariorik ez auhenik ez den zorionezko betiko bizia.

Martxoaren 8a – Nork ez daki orai egun hori emaztearen eguna dela ? Hortarako bere berezitasuna eman behar ziotela emazte multxo batek antolatu du mahain on baten inguruan elgarretaratzea, Aldakurria Sagarnotegian, aratseko 7ak eta erditarik goiti. Gomita zabaldua zauku orori, haatik gure izenaren emaitea galdegina zauku afari hortan parte hartzeko deituz Aldakurria 0559371313 martxoaren 4a barne. M.G.

bidarraiBatera - Lurraldeko bozkaldi egunean, martxoaren 14ean, iraganen da ere Batera-ren kontsulta gure herrian, bertze ehun bat herritan bezala, hala nola gure kantonamendu osoan. Herritarrak gomitatuak izanen dira galde huni ihardestera : “Euskal Lurralde elkargo baten sortzearen alde zirea ?” Kontsulta hori iraganen da trinketeko salan. Egun hortan, Herriko Etxerat bozkatzerat joanen denak askiko du, nahi badu, bere urratsa trinketeko gela hortaraino luzatzea eta bere hautua bozkutxan ezartzea, edozein bozkalditan bezala, goizeko 8ak eta arratsaldeko 6ak bitartean. Herritar multxo bat arduratuko da kontsulta horren ongi iragaiteaz.

ainhoaHerriko bozak – Aitzineko astetako kargu uzteen ondotik, herriko kontseiluko 11 alki behar ziren bete. Hauteskundeak iragan dira joanden igandean. Henri Daguerre auzapezak aurkezten zituen sei hautagai, oposiziokoek 11. Azken hauek dira lehen itzuli hortan berean hautatuak izan : Jean Raymond Arruferia 300, Philippe Aspirot 287, Thierry Broudin 279, Jean Marc Delpech 266, Jean Michel Ezcurra 277, Laurence Goyeneche 293, Michel Ibarlucia 308, Cecilia Larralde 286, Roger Larralde 303, Sylvie Leizagoyen 305 eta Jean Marie Mihura 266. Beste seiak aldiz urrun gelditu dira : Micheline Larralde 131, Bruno Gorosureta 128, Franck Lapedagne, Jean Ithurria eta Christian Berdou 120-ez petik.

9

Page 10: Herria 3046

Herriz Herri

HeletaDolu – Mayi Irigoin Bordaiko andere xaharrak utzi gaitu 87 urtetan. Undar denboretaraino segitu da ba elizkizuner ba adin ederreko biltzarretara. Emazte arrallant eta langile baten oroi-tzapena uzten dauku Mayik, nahiz penak izanak zituen ja-saiteko, lehenik bere esposa eta duela bost urte bere alaba gal-durik. Ehorzketan izan da jende azken agur baten egiten Mayiri eta sustengu familiari. Gure do-luminak heriotze hortaz hunkiak diren guzieri.

Abian – Santa Maria, eliza on-doko etxe ixtorioz betea dagon

12garren mendeko egoitzak ate idekitzeak egiten ditu, bai-eta ere harri zizelkatze ikastaldiak, martxoaren 15etik 19ra eta api-rilaren 19tik 23ra, nahi duenak ganbara eta jatekoa tokian har-tzen ahalko ditu abisatuz geroz.

Bestalde, emaztearen eguna-ren karietara, afaria bada mun-tatua Idioineko ostatuan, ara-tseko 7.30etan. Izenak eman tel. 0559376299.

Asteko mezak – Ibiakoitz ara-tsean, 8 orenetan, Landibarren. Igandean 9.30etan, Iholdin. 11 orenetan Heletan. Herritarra

uztaritzeTindu lan erakusketaUztariztarrak dira biak eta dute bizian pasione eta kartsutasun bera, potret tindaketa molde ez-berdinak ukana gatik. Ur Begi el-kartearen laguntzarekin Solange Verrichon eta Virginie Iztueta andereek beren obrak eraku-tsiko dituzte Gaztelondoa her-riko etxeko kontseiluaren gelan martxoaren 6etik 27ra arte. La-runbat aratsaldetan 13an, 20an eta 27an publikoa errezebituko

dute berek. Bisita on tindu lanak gustatzen zaioten guzieri.

LandagoyenLandagoyen mainutegia hetsia izanen da martxoaren 7tik 21era ohidurazko mantenu lanak egi-tea gatik. Denen onerako lan horiek egin behar baitute, era-biltzaleek pazientzia har deza-tela. Martxoaren 22an idekiko da berriz.

Makea – lekorneHeriotze – Mayi Mendilahatxu, Basoita Urrutigaraikoa pausatu zauku 84 urtetan. Emazte lan-gile eta bihotz onekoaren fama utzi dauku. Pentsu dut zeruko alor beroa ardietsi duela. Etxeko segida guziari, gure euskal bi-hotzeko sendimendu leialenak.Sortze – Bigarren neska pollit bat sortu da Basoita Etxega-raian. Zorionak etxeko guzieri eta Penelope handi dadila osa-sunean eta uroski gure xoko lo-retsuan.Xori papogorria – Otsailak 26, ukan dut aurten ere zure ikus-teko parada nere etxe gibelean. Agian, agian, ez zaituzte janen gatu hoiek. Eta hola egun oroz, argitzean, zure jantzi pollitak es-kainiko dituzu euskaldun alaba eta semeeri, aitatxi amatxiak ahantzi gabe.Airetik – BURUZ BURUKA :

Herve Bonetbeltx 40, Berazategi 32. Gérard Etxebarne 39, Urruña 40. J.M. Mougika 34, Bessonart 40. Beñat Bidegarai 40, Atzarri 0. David Duhart 34, Lau Herri 40. Ximun Oxarango 40, Goizeko 35. Jon Karrikart 40, Denek Bat 33. Finalerdiak iragan dira gora beherekin. XITOAK : Iban Jaure-gui eta Bastien Iribarren 40, BAC 15. ARINAK : Eñaut Etxeberria eta Peio Hiriart (Airetik) 39, De-nek Bat 40. TTARROAK : Olivier Duhart eta Bixente Idiart 26, Bai-gorri 40. LEKORNEKO TRINKE-TEAN : Lehen mailan, Palomes 40, Etxeto 28. 3 berdintze (1-3-10). Palomesek 10 bote, Etxetok 6. BEREZKOETAN : Lambert-Ducassou 16, Alfaro-Dermit 12. Dermitek min hartu, murrua jo du belaunarekin. Beraz emaitza 40-12. Agian laster sendatuko da. Buruz buruka segitu dute gero : Alfaro 20, Ducassou 11. PI

ortzaizeEmazteen Eguna- Emazteen eguna kari, Lokarri elkar-teak afari bat anto-latzen du helduden larunbatean, mar-txoaren 6-an, Zu-biondoa ostatuan. Apairua, aperitifa eta animazionea barne, dena 22 eu-rotan. Ortzaiztar emazte eta neska guziak gomit dira eta beren izena eman behar dute ostaturat deituz (0559377381).

XiberoaIKAS jotake Xiberoan ari

Ikas pedagogia zentroak eüskarazko kurtsoen emaiteko lagüntza ekarten deie erakasleer, izan ditean eskola elebidünean ala Ikastolan. Xiberoan ere, badira urte zonbait lan hori abiatü zela. Gisa horretan, eüskara batuan proposatürik zen materiala xiberotartzen da emeki-emeki. Erakasleak ez dira haatik zerbütxü horren baliazale soilak, berek ere xedean parte hartzen beitüe, hilabetean behin jüntatzez. Jünta horietan, bakoitxak bere kurtsoentako egin düan lana besteer proposatü eta besteek ere baliatzeko parada badüe.Bena bada ere Ikasek proposatzen düan materiala, izan ditean ikaslibürüak, ipuinak edo ikus-entzünezkoak, eta ahal oroz xiberotarrez eginik. Ikasen beste eginkizüna, animazioen proposatzea da. Eskola ezberdinetako haurrak urtean kursean alkartzen dütüe, eta eskolaz kanpoko hitzordü bereziak proposatzen.Herri alkargoan ofizio tatsaz arrenküra

Xiberoko herri alkargoaren azken bilküran, 2010eko aitzinkontüak aurkeztürik izan dira, dagün bilküran bozkatü ahal izateko. Ofizio tatsaren desagertzeak arrenküra berriak ekarri dütü, oraitik aitzina tatsa hori estatüak bereganatüko beitü, eta herrietara gibel ützüliko. Sistema horrekin, 2010ean ber dirüzionea üken behar lüke herri alkargoak. Bena ondotik, enpresek eta bizizaleek pagatü tatsarekin behar lüke aitzina jarraiki. Ikusirik Xiberoan zonbat enpresa eta bizizale baden, lotsa dira sos gütiagorekin baratüko direla. Aurtenko aitzinkontüen egiteko, herri alkargoak kontüan hartü dü aitzineko urtetan, besteak beste haurtzaintegiekin, sos hanitx ezarririk izan zela. Hargatik, xede handi bat bera gei düe aitzina eraman : igerixkagia edo pizinaren zaharberritzea. Haatik, bi maneraz egiten ahal litzateke eta dagün bilküran deliberatüko düe zoin haütatü.Partikularren artatzalek arrenkürak

Etxeetako artatze zerbütxüetan ari diren sindikatuek deiadarra jo düe, beren ofizioen zailtarzünak ezagütarazteko. Etxez-etxe ari direnen arrenkürak zenbakietan ere agertzen dütüe : 10 000 lanpostü desagertzeko püntüan frantses estatüan, 100 egitüra ezberdin desagertürik eta beste 400 alkarte edo beste zailtarzün gorrian. Horretan izatearen zergatiak hanitxak dira, bena bereziki zerbütxü oren baten prezioa aipatzen da, eta prezio horretan estatüak eta departamentüak bere gain hartzen düen parte ttipia. Argiki erraiteko, alkarte batentako lan orena 18 eurokoa delarik, erakunde püblikoek bere gain hartzen dütüe 17 euro. Departamentüaren arabera ezberdintarzünak badira halere. Estatüaren partetik berriz, geroago eta parte hartze apalagoa da. Egoera horri burü egiteko, 100 miliu euroko dirüzione baten ezartea galtegin dioie estatüari, eta bestalde, departamentü güzietan ber baldintzak izatea.Basabürüko erreximentak goiti ari

Oraiko 70 tonetarik bikoitza egitera heltü nahi litzateke Basabürüko erreximentak enpresa. Horrentako, Zibozen düan egoitzaren ondoan, 965 metro karratüko eraikin berria altxatzen ari dira, eta apirilan baliatzen hasi behar lirateke. Eraikin berri horretan erreximenta egiteaz gain salmenta xüxenarentako ere saltegi bat zabaltüko düe. Buturini senar-emazteak dira nagusiak, eta dütüen zortzi langileetarik hameketara heltü nahi lüküe xede berri honi esker. Azkenik, erran dezagün eraikin berriak 700 000 euro balio dütüala, eta Akitaniatik eta Europatik 256 000 euroko sos lagüntzak ükenen dütüela.

donibane GaraziAntzerki – Garazi Baigorri-ko Sokorri Katolikoa batasunak oroitarazten du heldu den igandean, martxoaren 7an, beharra dela lehen emanaldia, « Nork hil du Oyanalde » antzerkia Vauban zinegelan, hiruak eta erdietan. Joanden astean kaseta huntan agertu bezala, antzerki horren irabazi osoa joanen da Afrikako Burkina Faso-ko jendei, miserian direnen laguntzeko, leku desertu eta idorretan bizi diren jendentzat, uraren lurretik ateratzeko putzuen pagatzeko. Okasione bat, beraz, arratsalde goxo baten pasatzeko, lehengo gaztek emanaldiaren ikusteko, bai eta ere, obra balios batean parte hartzeko. Kasu, hobe txartelak aitzinetik segurtatzea, Vauban berean, gaineko bulegoan edo Garaziko Turismo Bulegoan. Igande arte beraz, zuen beha gaude.

Garazi Baigorriko Sokorri Katolikoko taldea

10

Page 11: Herria 3046

Herriz Herri

San Josep Lizeo Pribatu Anitza650 Hiribehere karrika - 64480 UZTARITZETel. 05 59 70 39 70 - Fax 05 59 70 39 71

[email protected] LIZEO PROFESIONAL ELEBIDUNA

Elebitasuna lizeoan (2.1 eta T.ean) - Historioa - Geografia euskaraz- Euskararen erakaspena (3 ordu astero)- Euskarazko klaseak beste sailetan

Bi hizkuntza bat baino hobe !Lizeo Orokor, Teknologiko eta Profesional Elebiduna

ATE IDEKITZEAK MARTXOAREN 13 an,

larunbata (9:00 - 13:00)ETA APIRILAREN 7an,

asteazkena (14 :00 - 17:00)

Ehun urte – Françoise

Santesteban andereak

ospatu ditu 100 urte. 7 haurren

ama, seme bat gazterik galdua, bizi da alabaren

auzoan. Izan ditu merezi

dituen ohoreak, pertsu eta

herriko opariak. Segi hola

Pantxika zure irriñoarekin

familiaren goxotasunean.

Bataio – Oyan Chaffenet haurrak errezibitu du sakramendu hori. Handi zaite familiaren goxoan eta zorionak familiari.

Heriotze – Adina xahar etxean Gabrielle Doyenard, sortzez Vigneres, 94 urte eta Modesta Garcia 94 urte. Azken hunek zion beti egun guziz behar zela otoitz eta irri egin. Jainkoak ditu bereganatu. Doluminak bi familieri.

Selauru hustea – Martxoaren 13an herriko plazan izanen da egun hori. Deitu turismo bulegorat : 0559540084.

Txopinondo – Sagarnotegiak idekitzen du primaderako kupela ortzirale 19an, aratseko 8etan.

azkaine

Familiak eta Azkaingo hautetsiek ohoratu dute Frantsiska Santestebanen 100 urte betetzea.

Frantsika santesteban 2010- eko otsailaren 20an

Korrika - Otsaileko hilabetean, ortzegun batez, Zangoak Arin taldeko batzu ibili dira korrika elurpean, elurretako erraketekin. Alkurruntz mendian, Otxon-

doko lepoaren aldean, 10 lagunek 10 bat kilometra egin dituzte. Atsegin izigarria izan dute, zeren ez zuten ezagutzen holako ibilaldirik. Oihaneko borda baten leihorrean pausatu dira pokado bat janez. Bortz oren kurri ibili eta, sartu dira beren xokoetarat, erranez bertze holako ibiltze baten egiteko prest direla. Bertzeak berriz astearte aratsalde batez izan dira Urdazubiko gainetan, 8 bat km ibiliz korrika. Batzuek ortzegun egun guzia eta ber-tzeak astearte aratsaldetan ibiltzen dira. Martxoaren 4an ortzegunarekin badute ateraldi bat, Izarbe alderat erraketekin kurri ibiltzeko Miarritzeko taldearekin.

Jatekoa - Jende adinekoeri etxeetara erematen diote bazkaria. Zahar etxearekin badute antolamendu bat egina. Orai arte 10 presunentzat egina zen, nola 15 galdetzaile baitire, zahar etxeak onetsi du 12endako egitea eta bertze hiruak, Senpereko Suarrik eginen ditu. Gero eta gehiago galdetzaile bada, zeren jende adineko horietan ainitz baita errejimen, kozinari batek guk baino hobeki moldatzen baititu holako jatekoak.

Selauru hustea - Otsailaren 21ean izan da selauru hustea polikiroldegian, eskola publiko-ko haurren burasoek antolaturik. Izigarriko arrakasta izan dute. 42 presentatzaile baziren. Jende ainitz ibili zaiote ikusten eta erosten ere. Hor bildu dirua baliatuko dute hiru eguneko bidaia bat egiteko Pariserat, handiek eta bertzek bi egun Irabarne herrirat. PilippeCalvet lehendakaria izigarri satisfos

zen eta maiatzean eginen dute bertze bat.Informatika - Martxoaren 8tik 11 arte Herriko Etxean izanen dira informatika kurtsoak goizeko 9

orenetatik eguerdi arte, jadanik pixka bat dakitenentzat eta arratsaldeko 2 orenetatik 5ak arte, hobeki dakitenentzat. Kurtso horiek dohainik dira. Izenak emateko Herriko Etxerat deitu tel. 05/59/54/20/28.

Arbolak - Omordia auzoko bide lanak bukatu dira. Trinketeko bidegurutzetik Argaingo zubi-raino zabaldu dute. Ohar ka ko pasaietik Argaingo zubia artean azpitik goitiratekoan ezkerreko aldetik 36 platana landatu dituzte. Platana horiek badituzte 8 urte eta 8 metra goratasun. Holandatik ekarriak dira. Pentsatzen dut Euskal Herrian ongi emanen dutela.

Sua - Ganden asteburuan izigarrizko haize bortitza izan dugu. Larrungo mazelean Urruñako aldetik ainitz hektara erre dira, bainan jendetan ez da malurik izatu. Saran ere izan dugu makur. Lizarrietara gaki den eletrika, oihanpean pasatzen da. Nola eletrikako konpañiak ez baitu garbitzen, haize haundi hortan arbolak erori eta haria mozturik, oihanak su hartu du. Xabalotik Usotieta alde hektara pare bat erre da. Beharrik Senpereko su hiltzaileak hor zirela, bertzenaz gehiago erreko zen.

Pilota - Trinketean esku huska: Xitoek, Fagoaga Eneko–Arribillaga Enekok galdu final laurdenetan 40-33 Urruñarren kontra. Artekoek, Riobo Imanol–Sarié Bastienek irabazi 40-20 Noizbait-en kontra. Gazte hauk finalerdian dira. Buruz buruka, Endara Denis-ek irabazi 40-27 Mauleren kontra. Mariluz Patrick-ek galdu 40-26 Airetik-en kontra. Urbistondo Leonek galdu 40-14 Noizbait-en kontra.

Sara

Ehun urtetan FrantsiskaNunbait bizia gaindikaMende osoa zehakatzea Ez dea pollita ?Auzapezaren bisitaTa loreak brixta brixtaBaina biziaren jabeak zaitu Hemen lehenik sarista !Ekaitz, elur eta euriLehen ere duke ixuriBainan familia eder horrekin Grazia’re jori…Sendotasun eder horiDena mirespen iturriBeira dezazun desio dugu Eta zorionak zuri !

Fermin MIHURA

11

Page 12: Herria 3046

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 ELaguntzaile saria 62 EEuropan 63 EIpar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E- Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE

Zuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIA

Diruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

8, Quai Augustin-Chaho64100 BAYONNE/BAIONA

Tél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

abisuaK

Éditions Basques

AVIS DE CONVOCATION

L’Assemblée Générale Ordinaire du Syndicat des Vins d’Appellation d’Origine Contrôlée IROULEGUY se tiendra le :

Samedi 20 mars 2010 à 10h00A la Cave d’IrouleguyOrdre du jour :• Rapports moral et financier,• Délimitation parcellaire,• La fête de l’Irouleguy,• Renouvellement du Conseil d’Admi-

nistration,• Questions diverses.

Le président,M. BERGOUIGNAN

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN&BONNECAZE-DEBAT

AvocatsRésidence Adour - 4 Rue de Gramont

64100 BAYONNETél. 05 59 25 71 00 - Fax : 05 59 59 79 62

21 Place Charles de GAULLE 64220 ST JEAN PIED DE PORT

Tél : 05 59 37 38 94 - Fax : 05 59 37 27 19E-mail : [email protected]

G.A.E.C. LEKAIOGroupement Agricole

d’Exploitation en CommunAu Capital de 54.840,00 Euro

Siège Social : Lekaio64430 Banca

R.C.S. Bayonne 481 296 846

L’Assemblée Générale Extraordinaire des associés réunie le 31 Décembre 2009 a pris acte du retrait et de la démission de Madame Marie-Félicie OCAFRAIN née AR-RACHEA de ses fonctions de cogérante pour faire valoir ses droits à la reraite à effet du 1 er Janvier 2010, le GAEC de-meurant géré par Monsieur Jean-Marie OCAFRAIN.

Pour avisLa gérance

Maître Olivier GANETNOTAIRE

BP 664250 ESPELETTE

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte reçu par Me Olivier GANET, Notaire à ESPELETTE, le 26 Février 2010, en cours d’enregistement à la SIE de BAYONNE, a été constituée la so-ciété civile dénommée «UBAYE LOISIRS», siège social : ITXASSOU (64250), maison Errebola, quartier Errobi.

Capital social : DEUX MILLE EUROS (2.000,00 e), divisé en 200 parts sociales de DIX EUROS (10,00 e) chacune, numé-rotées de 1 à 200,

Constitué d’apports en numéraire, en-tièrement libérés.

Objet social : L’acquisition, l’adminis-tration et l’exploitation par bail, location ou autrement, de tous les immeubles bâtis ou non bâtis, dont la société pourrait devenir propriétaire par voie d’acquisition, d’ap-port, d’échange ou autrement.

Durée : 50 ans à compter de son im-matriculation au RCS de BAYONNE.

Cession de parts sociales : libre entre associés et demande d’agrément pour toute autre personne.

Nommé gérant de ladite société : Monsieur Frédéric Jérôme MAGNE, chef d’entreprise, demeurant à ESPELETTE (64250), maison Baiguera.La société sera immatriculée au RCS de BAYONNE.

Pour avisMaître GANET.

Maître Olivier GANETNOTAIRE

BP 664250 ESPELETTE

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte reçu par Maître Olivier GANET, notaire à ESPELETTE, le 26 février 2010, en cours d’enregistrement au Service des Impôts des Entreprises de BAYONNE, il a été constitué une Société à responsabilité limitée à associé unique, dont les caractéristiques sont les sui-vantes :

Dénomination : EVASION EAUX VIVES

Forme : SOCIÉTÉ A RESPONSABI-LITÉ LIMITÉE à associé unique

Siège social : ITXASSOU (64250), maison Errebola, Quartier Errobi

Objet social : Toute activité de loisirs de montagne et de sports d’eaux vives et la commercialisation de tout produit se rattachant aux activités ci-dessus.

Plus généralement, toutes opérations commerciales, financières, mobilières ou immobilières, se rattachant directement ou indirectement à cet objet et de nature à en favoriser la réalisation.

Durée : 99 ans à compter de son im-matriculation.

Capital social : 8.000,00 E divisé en 100 parts sociales de 80,00 E chacune.

Apports : Apports en numéraires pour un montant de 4.700 Euros et apports en nature évalués à la somme de 3.300 Eu-ros.

Gérance : Monsieur Frédéric Jérôme MAGNE, demeurant à ESPE-LETTE (64250), maison Baiguera.

Cession de parts sociales : de-mande d’agrément dans tous le cas.

Immatriculation : RCS de BAYONNE.Pour avis

Maître GANET.

«Handitzen handitzen» liburua (elkar)

Txikitatik ongi jaten ikastea eta elikadura ohitura egokiak har-tzea funtsezko baldintzak dira hazkundean garapen fisiko eta psikiko egokia izaiteko eta hel-dutasunera sasoi betean hel-tzeko. Ildo horretatik, elikadu-raren abentura handirako gida errex, atsegin eta praktikoa osatu du Amaia Diaz de Mo-nasterioguren nutrizionistak «Handitzen, handitzen» liburu honetan, hazkurriei buruzko gomendioak eta 200 errezeta goxo eta osasungarri ezin hobeki uztartuta. Elkar etxean, frantsesezko bertsioa «Manger et grandir» egun hauetan ager-tua.

Xarnege taldearen iXo diska berria

Xarnege taldeak bere burua kulturaren kontrabandista defi-nitzen du. Gaskonia eta Euskal Herriaren arteko lurralde xarne-guetan bi kulturek elkarbizitzen eta eremu propio eta komu-nak izaten jakin dute. Sorburu beretik abiatuta adierazpide bereziak garatu dituzte. Bide-gurutzea direla diote, ez muga. Erroetatik etorkizunerantz be-girada, ez museo bizigabea. Guzien lurra eta inorena ez. Konpartitzeko lekua, zakua musikaz bete ondoren, gaueko ibilialdia jarraitzeko. Xarnege bi kulturak ezagutu eta maite dituena da. Diska honetan es-kaintzen du besteak beste, Donostia aldean 1900 urtetan oraino kantatzen zen kantu bat euskara eta gaskoinera erabil-tzen dituena. Xarnege Miarri-tzen ariko da martxoaren 26an «Bi harriz lau xori» festibalaren kari ; irailean itzuli sakon bat eginen du Kebekera.

“Pareak bai” erakusketa baionako liburutegi munizipaleanOndoko bi argazkiek, gainekoa Afrikar emazte bat txirrindolan, pe-koa Amerikar bat autoan zutik eta besoa gora, ez dute deus elka-rrekin ikustekorik, salbu argazkilari berak hartuak direla, eta ere…. barnagotik begiratzearekin eta aldamenean emana den olerki-aren laguntzarekin, aiseago sendi daitekeela bien arteko lotura. Pa-reak bai deitu argazki bilketa eta presentaketa hori egin duena : Nora Arbelbide-Lete, ofizioz kaze-taria, eta horrengatik beretik ere behako barnakorra botatzen diena bazterrei eta jendei. Baionako li-burutegi munizipalean paratua da erakusketa hori, heldu den larun-batetik haste ; eta astearte arra-tsaldeko seiak eta laurdenetan hi tzordua proposatzen digu, libu-rutegian, Nora Arbelbide-Letek be-rak, erakusketaren ingurua egiteko berarekin, tarteka argazkiak ilus-tratzen dituzten olerkiak irakurriko direlarik. Hiru astez liburutegi mu-nizipalean egonen da erakusketa, bide nabar euskarak zirrikitu bat eginen du leku horretan, eta horko tirantetan errautsa hartzen hasia zuten euskal liburuei age rraldi osasuntsua eskainiko zaie, pu-blikoak probatuko duelarik zen-bat diren irakurleen beha.

12

Page 13: Herria 3046

telebixta leihotik

�������������

asteburuKo HitzorduaK

Bahituak : Noiztenka behar dugu alegeratu, bereziki bahitzaileek libratzen dutelarik preso eman zuten bat. Hori gertatu da berrikitan, Mali herrialdean, Maliko buruzagiek onartu dutelarik Frantziak gal-degiten ziena : libratzea lau gizon Ipar Afrikako Al Qaidak nahi zuen bezala frantses bahitu baten ordez. Hala askatua izana da Camatte jauna joan den astean. Halere ez dezagun ahantz badela ainitz jende bahitua munduan gaindi.

Des racines et des ailes : Ez dut gordeko maite dudala asteaz-kenetan, bainan ez asteazken guziz, France 3 gateak zabaltzen duen emankizuna. Parisen ibili gara joanden astean, Seine ibaiaren eskuineko bazterrekoan. Ez dakit badakiten paristarrek daukaten ondarearen edertasuna. Nihaur bizi izan naiz Parisen zenbait urte, bainan Pariseko zoko guziak ez ditut ezagutzen. Oraiko ibilbideak harresiak ziren duela zenbait mende eta beraz zabaldu da hiria mendez mende. Oinez behar da kurritu eta egon aski denbora ka-rrika batzuetan edo plazetan hala nola « Place des Vosges » deitua den enparantzan. « Place Royale » deitua zen lehenago Henri IV-ak pentsatua, orduan Frantziako erregeak Parisen bizi zirelarik. Ez ditut hemen denak aipatuko bainan ez dezaket ahantz hiriko etxea edo udaletxea. Frantziako historiaren parte bat ezagutu du, hala nola 1871-n erre izan zelarik eta 1944an de Gaulle jeneralaren mintzaldia berrikitan askatua zelarik Parise. Ez zen ahanztekoa ere 1910eko uholdea, duela mende bat nola zabilan jendea orduko dokumentuei esker, hain zuzen filma batzu, 15 urte Lumière anaiek sortu zutela zinema.

L’enfer de Matignon : Ez dakit infernua den ala ez. Lehen ministro izanak agertu dira, haien artean emazte bakarra, Cresson anderea, Mitterrand-ek izendatua. Bakoitzak agertu du bere lekukotasuna, bereziki Rocard eta Juppé-k. Bazuten zer erran. France 2 gateak zabaldu du emankizuna aski berant ortzegunean, aratseko hama-rrak eta erditan.

Errugbia : Galestarren kontra erakutsi du frantses taldeak bere na-gusitasuna, partidaren lehen zatian : 20 eta 0 denbora erdian bi en-tsegu emendatuak eta bi gaztigu ostiko. Ez da berdin izan bigarren zatian Galestarrak iratzartu direlarik. Azkenean 26 eta 20 markarekin frantsesak nagusitu dira. Larunbatean Italiak irabazi du Eskoziaren kontra (16 eta 12) eta Irlandak Ingalaterraren kontra (20 eta 16). Top 14 delakoan Baionak galdu du Bourgoin-en kontra (12 eta 6).

J.H.

Martxoaren 5a, ostirala7.00 : Goiz berri 16.00 : Kantaire Petti kantaria19.00 : Aitzur eta jorra

Martxoaren 6a, larunbata11.00 : Airesta12.00 : Xapin Euskal Irratietan entzun diren memento hunkigarri eta irringarriak

Martxoaren 7a, igandea 9.30 : Gure bazterrak Lohitzun Oihergi 310.30 : Meza Landibarretik13.00 : Hegoaldeko ostatua

Martxoaren 8a, astelehena19.00 : Zer dioxu, Beatrice Elissalde arrantzalea

eusKal irratiaK 90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6

ortziralean-Baionako karriketan, Martxoko Etiopikoen festibala

-Arrangoitzen, herriko antzoki idekian (20.30), Eric Morena kantari, Luis Mariano zenaren omenez-Baionan, Luna Negra kabare-tean (20.30), “Ca s’en va et ça revient” antzerkia

-Donibane Lohizunen, Ravel entzuntegian (21.00), Amaia Riouspeyrous kantari bere mu-sikari lagunekin

-Hazparnen, Xuriatea jatetxean, bertsu-afaria, Ekhi Erremunde-gi, Patxi Iriart eta Xan Alkhat

-Miarritzen, geltoki xaharrean (20.30), Emmanuel Moire-Heletan, Itsasoa biltokian (21.00), Okabe taldearen kon-tzertua

larunbatean-Baionako karriketan, Martxoko Etiopikoen festibala

-Hendaian (15.00), Abbadiako eremuen bisita, euskarazko irakurketak eginez-Baigorrin (17.00), ihauteriak

-Mithiriñen (17.00), Bithirinda-rrak taldearen 40 urteak : Bithi-rindarrak, Errobiko kaskarotak, Barkoxeko dantzariak, St Pée de Lerengo xankaireak-Urdiñarben, Xixtera ostatuan, bertsu-afaria, Xumai Murua, Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta eta Mixel Xalbador

-Baionan, Luna Negra kabare-tean (20.30), “Ca s’en va et ça revient “antzerkia

-Luhuson, Harri Xuri gelan (20.30), Pulunpa dantza ikus-garria -Miarritzen, geltoki xaharrean (20.30), “Plus si affinités” an-tzerkia, Pascal Legitimus eta Mathilde May. Atabal musikate-gian (21.00), The Dodoz taldea-Makean, Mindegian (21.00) Gazte Eguneko kontzertua, Is-laia, Gatibu, Ekintza-Altzain, Xabaltxen kontzertua, “Cymeus” diska berria aurkez-tuz

igandean -Altzürükün, Xuberoko maskarada.

-Miarritzen, Kasino aitzine-ko plazan (10.30), Kantula-sai, ondotik mutxikoak

-Donibane Garazin, Vauban zinegelan (15.30), “Nork hil du Oihanalde?” antzerkia, Piarres Larzabal zenak ida-tzia, bai eta “Sehi berria”, Sokorri Katolikoaren esku-tik eskainiak, Burkina-Faso herrialdearen sustenguz

-Domintxinen, Denen-tzat gelan (16.00), Jean-Mixel Bedaxagar eta Pil-Pil, Amikuzeko ikastola eta Za-balik elkartea antolatzaile

-Luhuson, Harri Xuri gelan (16.00), Ruper Ordorika

asteburuan

-Angelun, herriko bestak, bai eta Onizepean

euskal Museoan

Baionako euskal erakuste-gian ikusgai da « No pasa-ran ! » argazki erakusketa apirilaren 4a arte, Espainiako gudari errepublikanoen po-tretak ditu agerian ezartzen Francis Blaise argazkilariak. Martxoaren 5ean, ostirala (18:00), argazkilariarekin hitzegiten ahalko da. Mu-seoaren idekidura tenoreak, asteartetik igandera : 10:00-18:30. Erakusketa horrentzat sartzea urririk.

angeluko bestakAngelun, herriko bestak dituzte asteburu huntan bai eta ondo-koan. Hasteko, ortzirale ara-tsean izanen da musika eta kan-tu, filma bat ere ikusten ahalko da surf kirolean trebe diren batzuekin muntatua. Larunbat aratsean, herritarren afaria, kra-kada deitzen dutena, arrakasta handia ukaiten duena urte guziz. Igande goizean, meza nagusia, San Leon patroin sainduaren ohoretan, eta Laminen lasterral-dia, ikastolak muntatzen duena Integrazio Batzordearen fago-retan. Aratsaldean ere, zernahi ausagailu...

Pariseko ferian medailak

Ezpeletako biperra : u rrea, Christine Saint Esteben (Itsasu) ; zilarra, Laurence Las-tiri (Itsasu), Peuski (Ezpeleta), Aintzima (Larresoro), Atelier du Piment (Ezpeleta), Uhartea (Itsasu) ; brontzea, Elharra (Ez-peleta).Irulegiko arnoa : urrea (Axeri-doy 2008) eta bi zilarrezko.Gasna : urrea (Heletako Agour), zilarra (Ossau-Iraty), brontzea (Larzabaleko Pyrene-from).

13

Page 14: Herria 3046

Han eta HeMen

Otsailaren 26an, Euskaltzain-diak izendatu berri dituen oho-rezko euskaltzainei diplomak eman dizkie. Ekitaldian zortzi ohorezko euskaltzain izan dira eta “euskararen aldeko merezi-mendu bikainak” aitortzen di-tuen Euskaltzaindiaren diploma bana ukan dute. Halaxe erran die Andres Urrutia euskaltzain-buruak: “Askotarikoak dira zuen eginak, hitzetan nahiz ekintzetan, euskalgintzaren alorrean. Horiek eskertu nahi ditu Euskaltzaindiak ekitaldi honekin eta bide batez, zuen presentzia baliatu zor zai-zuen ohorezko izate hori nabar-mentzeko eta azpimarratzeko

gizartearen aitzinean”. Orotara, 11 ohorezko euskal-tzain berri izendatu zituen Aka-demiak, urtarrilaren 29an Donos-tian eginiko osoko batzarrean: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraia-zarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xa-bier Lete.

Fishman, Iriondo eta Lete ekital-dira ezin izan dira etorri. Beste guziek hitz batzuk erran dituzte, eskerrak emanez eta beren poza adieraziz.

Desberdintasuna eginZoé Bray-en begi kliska

Ohorezko euskaltzain berriak

80 urtetan utzi du mundu hau Arizkungo Orabide au-zoko bertsulari maitagarriak.Haren heriotzaren berri berant jin da Iparraldera. He-mengo berriketariek ez dute jakin arazi, ezagutzen ez zutelakotz edo zonbait urte hauetan plazetatik erre tiratua zelakotz, nork daki zergatik. Sortzez Goizuetarra zen Juanito Perurena, ezkontzaz Orabide-ra etorria. Baserritarra, erdarak gutti kutsatu eskola zaharreko bertsu-laria naturalki ari zen. Ederki bazakien bere bertsuen azken lerroetan ziria nola sartu. Hortaz norbait arduratuko balitz, ba-lioko luke haren bertsuen bilduma bat argitaratzea.Gazte denboran, bere bertsulari lagun hurbilenak zituen Arozamena, Xalto, Madariaga anaiak. Argiñarena anaiak, Eli-zagoien, Fagoaga eta beste zonbait bera baino gazteago zi-renekin ere ibili zen plazaz plaza, maizenik Malerreka, Bortzi-ri eta Baztango herrietan. Menturaz bertsuzale zonbait orroit dira 1983ko ekainean Nafarroako bertsulari xapelgoko azken haitadan kantatu zuela Donibane Garaziko Vauban aretoan. Iparraldeko eta Nafartar bertsulariak gaur baino usuago el-kartzen ziren urteetan, Alkhat, Xanpun eta Arrosagarai zenak, Ezponda, Mixel Xalbador, Mendiburu, Mihura eta Laka-rekin ere ukan zuen kantatzeko paradarik. Omenaldi pare bat ukan zuen, bat 1985an Goizuetan eta bestea Elizondon duela ha-mar bat urte. Arrailleria laket zuen bertsulari eta gizon goxo baten orroitza-pena ukanen dugu. Goian bego! Gizartea bezala funtsean, izpirituz hiritartua den gaurko bertsu mundua prest ote da oraino gelditzen diren Perurena-ren pare-ko bertsulari bakar batzuer saioetan leku bat egiteko?

Juanito PERURENA-k utzi gaitu

Zinez izigarria izan da joanden larun-bat aratseko hori, ikaragarriko ekai-tzak zafratzen zuela Frantziaren erditsua, zonbait oren lehe-nago makur frango ja eginik Portugaletik haste eta Espainian barna… Hego-Eus-kal-Herria ere azkarki hunkia izan da, hai-zeak itsus ki joiten zuela Bizkaian eta Gipuzkoan. Urduñako aldean, Bilbotik ez urrun, ufada batzu izan dira ore-nean 228 kilometrokoak! Jen-deari galdetua zitzaion etxen egoitea, treinak eta kamiunak ere geldi-araziak zituzten, gisa hortan kalte gutiago izan zadin. Iparraldean aldiz, Xuberoa izan da gehienik joa, zernahi etxe ar-girik gabe, asko herritan teilatu batzu galernak harrotuak eta ai-rean eremanak! Frantzia behere hortan, mendealeko eskualde-tan bereziki, igande goizalderat, tenpesta izigarria jasan dute. Gaitzeko haizea eta gainerat itsasoa hasarre gorrian, marea goraren tenorean uhainek ol-darrean eremu handiak estaliz, itsas bazterreko geriza guziak gaindituz eta fundituz! Urak, ai-nitz etxetan sarturik eta epe la-burrean azkarki goraturik, egin du denen buru haizeak baino aise makur gehiago. Vendée eskualdea izan da zafratuena, bainan ere Ré ugartea eta La Roxelako inguruak. Orotarat hi-lak badira 51, gehienak ito dire-nak, uraren menetik ezin eska-patuz!

Jaz, urtarrilean, izana zen jada-nik aski ekaitz handia. Eta de-nek gogoan ukanki oraino duela hamar urteko hura, 1999-ko

abendo ondarrekoa! Lekuka aldi huntakoa hein bertsukoa izan da, han edo hemen iziga rriagoa ere funtsean. Treinak geldituak, aireportuak zerratuak, bidetan ezin ibil edo biziki nekez, argia ere joana, arazo handiak bazi-ren bazter guzietan.

Beharrik sokorri zerbitzuak, su-hiltzaile eta beste, erne jokatu dira, ahal guziak ahal bezen las-ter egiten zituztela egoera txa-rrean ziren jendeen laguntzeko. Aterbea ere nolazpait segurta-tuz beren etxetarik ihes egina zuteneri. Batzu berak joanak, arrunt presaka, ikusiz urak goiti egiten, beste frango norbaitek lagunduz ateratuak etxetarik, barkuz edo berdin, batzuetan, helikopteroz.

Gobernuak ere igande aratsal-dean berean bilkura berezi bat egin du ikusiz zonbat makur ba-zen bazter guzietan. Araberako laguntza neurriak hartzen zitue-la. Astelehen goizean, Nicolas Sarkozy presidenta bera izan da Vendée eta Charente-Mari-time departamenduetan, nolako makurrak ziren ikuska, hitzema-nez behar dena eginen dela kal-teak jasan dituztenak plantan la-guntzeko eta denborarik galdu gabe itsas-bazterretako gerizak berriz eraikitzeko, orai artino-koak baino azkarragoak ahalaz.

Ikaragarriko ekaitza eta makur handiak!

14

Page 15: Herria 3046

KirolaK

pilota Berezkoen xapelgo nausiari buruz

LEKORNEN IKUSIAKLambert – Ducassou ..........17Alfaro – J.C. Dermit ............12Suerte txarra berriz ere, pilotan eta joko guzietan gerta ditakeen bezala, hola ziren igandean partida huntan noiz-eta Jean Claude Dermit, bera herritarra, kolpatu baita errebot bat bil-tzean. Legeak hor dira eta hola da egiten partida hasiz geroz, hau 40 eta 12 irabaziarendako joan da, handik goiti ez baitzen deus egitekorik. Agian geroko-rik gabekoa eta epe laburrekoa izan dadila lekondarraren zau-ria. Adina ere hor, Jean Claudek ez du gehiago lehengo emaitza pilotan, ez besoa ere baina bere adrezia xuxen hura bazaukan oraino eta eskerrak gure trinke-tean beti berea eman duen pilo-tari horri.Mikael Palomes ..................40David Etcheto .....................28Beste partidan beste lekondarra ere bazen igandean, baina bu-ruz buruka, David Etcheto ge-rezietarra, Palomes Baigorriko arrosatarraren kontra ari zena. Lehena, nahiz gaztea baina ez talendu gabea, hori da nausitu.

ETA GARATENEAN EREBielle – Harismendy ...........40Ezcurra – Kurutcharry ........15Astelehenean bururatu da beraz berezkoen partaliarren osatzeko azken aitzin partida. Lau pare jokatu dira hortan jakiteko nor pasatuko ziren aurtengotz gore-nekoen mailean jokatzeko trin-keteko xapelketa. Behar ziren, bikote bat lehenik eta gibeleko pilotari bat bestalde. Egin di-tuzten partida horien ondorioz, Bielle eta Harismendyk dute pasatze hori irabazi, jokaldi hor-tako partida guziak irabazi sari. Suerte on izan dezatela besteen artean. Baina behar zen ere pi-lotari bat gehiago, gibeleko ho-berena. Eta hori izanen da Peio Ducassou itsasuarra. Orai, ho-riekin denekin eginen dire aste huntan berean xapelgo hortako parekak. Haatik, norbaitek zion bezala, ez ditela agian onak onekin gerta, denen onetan ! Gaineratekoan partida huntaz ez dugu deus erranen, salburik alde batetara joan dela.Laurent Lambert .................40Txomin Sasco .....................18Buruzburuka hunek ere bere

aldea hartu du eta atxiki, buru-raino, joko zaila baita eta ainitz galdatzen duena bakarkako hori.

ASTELEHENEAN WALTARIGarateneak jakinarazten dauku helduden astean bost orenetan jokatuko dela hor desafiozko partida bat : Waltari bera ariko baita Oyhenart-Heguiabehere aurtengo xapeldun amaturren kontra. Parioa libro !

BURUZBURUKA XAPELGOAKJean Marc Lamure ..............40Beñat Maitia ........................27

Alain Heguiabehere ............40Gabriel Ibarburu .................36

Herve Bonetbeltx ................40Marc Berasategui ...............32

Bixente Oyhenart ................40Olivier Haroçarene .............32

Mikael Palomes ..................40David Etcheto .....................28

HEGOALDEAN XALA ETA GONZALEZ LAUKOANGonzalez – Laskurain .........22Olaizola I – Mendizabal II ...21Eibarko partida hau telebixtak eman du. Eta balio zuen, ze-ren irabazleak hartze baitzuen azken ligaxka deitu laukoan sartzea horietako bi lehenak fi-nalera joaiteko. Hori da ederre-tarik eskapatzea. Eibarren zen

igandean hori dena, 850 ikusle ta ainitz arrabots.Olazabal – Arruti .................22Urrutikoetxea – Pena ............8Aritz Lasa – Merino I...........22Mendizabal I – Eskudero ......6Han berean ziren beste bi hauk ere, bigarren mailakoak. Eta hor finalean dira Olazabal-Arruti eta Arretxe II – Zabala bereenean.Xala – Zubieta .....................22Beraluze VIII-Begino ..........13Eta horra ere Xala-Zubieta, hauk ere azken laukoaren ligax-kan sartu direnakRetegi-Zezilio ......................22Diaz-Oteiza ...........................8Irujo – Beroitz .....................22Bengoetxea VI - Otxando ...13Hauk Iruñean, Irujo ere azken ligaxkako laukoan, eta lauga-rrenak Titin eta Pascual, denak elgarren kontra ariko direnak, bi lehenak finaleko.Leiza ....................................18Olaetxea ..............................14Hau ere han berean jokatua bi-garren mailako.Cabrerizo – Goñi II .............22Ibai Perez – Eulate ..............14

Titin – Pascual ....................22Berasaluze III – Begino ......10Eta hauk Covaled-en jokatuak.Saralegi – Apraiz ................22Xala – Arruti ........................17Tolosa Beotibarren, astelehe-nean, jokatu partida bizi hau ikusi dugu astelehen huntan te-lebixtan. Bego

Berezkoen partidak antolatzen dira Irulegiko Irratiaren kanpaina kari, heldu den martxoaren 7an, igandearekin, Donapaleuko St Jayme trinketean. Arratsaldeko 4 orenetarik goiti, Filipe Bielle –

Thierry Harizmendy eta Ellande Alfaro – Thierry Etcheto. Ondotik, Irulegi Irratiko desafioa : Patrick Ibarrola – Patrick Oçafrain eta Sebastien Sorhuet – Paxkal Ezcurra. Sartzea 10 eurotan.

Oinez Atharratzetik Mauleala

Ezin hobeki baliatu düe Xiberotar zanko arinek igaran iganteko egün goiza, hamabost kilometroko ibilaldi baten egiteko Atharratzetik eta Mauleala. Orok autobüsa Maulen hartü zizien tenorez Atharratzera heltzeko ; hor jüntatü ziren Atharratzeko ihauteriari, eta horko ziganteen artetik emanik izan da martxaren abiada. Oro ontsa igaraiteko alkarreki lanean arizan dütützü : Zibero Sport, Us Menditte eta Gazteak alkarteak, besteak beste errepide bazterretan sokorriak segürtatzen.

Pilota irulegiko irratiaren alde

aviron berriz ere lagunduaAvirongo errugbilari eta trebatzaileek soin gainekoetan « Bayonne » badaukate handi handia emana ; bestalde kategoriako soegile hainbat jarleku berexiak izan dira Herriko Etxearekin harreman ekonomikotan diren enpresentzat. Aviron Bayonnais errugbi-pro adarrak 150 000 euroko dirutza eskuratu du goragoko puntu horien aiseago asumitzeko. Ezkerreko oposizioak salatu du nola dirutza hein hori emana izan den

kontseilu bilkuran hitzik aipatu ere gabe ; auzapezak ihardetsi du ez zela diru emaitza bat baizik eta zerbitzu pagamendu bat.

errugbia

Argazkian ezagun dira ezker Peio Ospital, gitarra joilea erdian eta eskuin Pantxoa Carrere, kantuz ari Aviron/BO partida hasi aitzin

15

Page 16: Herria 3046

inbido

Hondamendia ekarri du lurrikara bortitzak TxileraeusKal diasPora

Joxeba Etxarri

Haize-errota berri horiek…

Joanden larunbatean 8:8 graduko lurrikara bortitzak heriotza, hondamendia eta suntsipena ekarri dizkio Txileko Herriari. Lerro hauek idazteko mementuan, hildakoak ehundaka zenbatzen dira, baina ainitz jendek aipatzen du instantean milaka zenbatuko dituztela, desagertu direnen kopurua arras handia baita, eta horietarik asko hilik leudeke. Euskaldunen artean, mementu huntan ez da hildakoren berririk heldu, bainan ikusiko, komunikazioak txarrak baitira oraino, leku frango oraino inkomunikatuta. Santiagoko Euskal Etxean kalte materialak baizik ez dira sortu, «aise arreinatzen ahal direnak».

Ez da gauza bera agitu Txileko bertze euskal etxean, Valparaisokoan. Bulego eta egoitza tipi bat bazuen Valparaisoko Eusko Etxeak, baina paretak higitu, zortzi solairu dituen etxe osoko egitura kaltetu eta ez du ematen etxe hartan segurtasunez sartzen

ahal denik. Uste dute, bertze hainbat etxe bezala, galdua dela. Hala erran dauku Etxeko lehendakari Archivaldo Uriartek.Pozik zen gizona, familian eta euskaldunen artean hildakoren berririk ez baita heldu, baina tristerik ikusiz zenbat bizitza galdu diren, eta kalte materialak ere zoin diren handiak, alimalekoak. Denbora beharko dute lehengora itzultzeko. «Guziek, gehiago ala gutiago, izan dugu hemen kalterik», erran dauku bertze lagun txiletar euskaldun batek.

Egunak joan dira eta hiru, lau, bortz

egunez urik, argindarrik, telefonorik gabe izan den jendea bada, Santiago hiriburuan berean, familiakoeri erran ahal izan gabe bizirik zirela. Eta zer erranik ez Txile hegoaldean. Hondamendia izigarria da hor leku askotan. Kostaldean bereziki, hala nola Constitucion herrian. Hor hil direnak ez ditu zuzenean lurrikarak sortu, tsunami edo uhin erraldoiek baizik, guzia murgildu eta urpetuz, eta Constitucionen bakarrik 350 bat hildako ekarriz. Constitucion, bertzalde, hondamendi handienetarik izan duen lekua, euskalduneri lotua da, herria euskaldun batek, Santiago Oñederra Alvizu-k sortu baitzuen 1794ean, eta izen ‘euskalduna’ ezarri: Nueva Bilbao de Gardoqui. Armarria ere Bilbo hiriko armarria eman zion. Euskaldun andana bat bizi zen orduan hor, anitz, itsasuntzigintzan.

Nihaur hor ibili nintzelarik, atxeman nituen

hiru nafar bederen, baztandarrak, Consti–tucion-en ogia egin eta saltzen zutenak, Oscariz, Arraztio, Baquedano... Orai, herria birrindurik, ez da posible telefonoz horko nehorekin mintzatzea. Agian ontsa egonen dira. Kuraia, denbora eta laguntza beharko du Txilek hortik ateratzeko.

Badu mendeak eta mendeak, urteak milaka ere ba berdin, jendeak nahi duela nolazpait baliatu haizeak duen indarra. Luzaz eta luzaz, itsas-untzien aitzinarazteko, edo behar ziren arrau-lariak, edo bestenaz bela zabal batzu, barkua mugitzen haizeak bela horiek jotzearekin. Haizearekin zabiltzan ere lehengo eiherazainen haize-errrotak, nun ez zabiltzan urarekin.

Noizbait ohartu ziren ere haizearen indarra balia zitakeela argindarraren biltzeko. Iragan mende hortan da abiatu sail hori eta emeki emeki hein bat azkartu ere… Hola sortu dira kasko batzuetan haize-errota berri batzu, urrunetik ikusten direnak, errota “eolikoak” deitzen dituzte, frantsesez “éoliennes”. Izen hori emana zaiote lehengo greko zaharren Aiolos edo Eole delakoa gogoan, hura izanki-eta haizeen jainkoa, haize guziak mana-tzen zituena noiz nundik behar zuten ufatu, ahul edo azkar…

Beste hamalau tokitan segurik?Ipar-Euskal-Herrian holako errotarik

ez dugu orainokoan segurik. Nahiz ez hain aspaldi solasa hedatu zen Hazparne alde hortan batzu ezartzen ahal litazkeela. Euskadiko erkidego autonomoan, jadanik badira zonbait, orotarat lau andana, biga Bizkaian, batto Araba ekialdean eta bestea Elgea mendian, Araba eta Gipuzkoaren juntan… Egun hotan gisa hortako haize-errotak solasgai dira, azkarki gainerat, euskal-gobernuak jakin-arazirik beste ha-malau tokitan segurik laster jartzen ahal

litazkeela, ttipi edo handi, haize-errota parke batzu, gehienak Bizkaian eta Araba-ren hegoaldeko punttan, batto Gipuzkoan, arrunt Nafarroako mugan, Mandoegi men-dian…Beste lau errotagune ere sor litazke orobat bainan berantxago, horietarik hiru Araban, probintzia hortako Foru Aldundia, orai arte uzkur agertua, ados jartzen balitz, lauga rrena Gazume mendian, Errexiletik hurbil, Gipuzkoan beraz…

Euskal-gobernuaren xede horiek hola agertzearekin, gaitzeko eztabadak berriz piztu dira… Batzu arrunt errota horien alde, besteak arras kontra ! Bestalde, Nafarroan ere bada errota horietarik andana bat ederra.

Arras ikusmolde desberdinakAlde direnek azpimarratzen dute errota

“eoliko” horieri esker biltzen den indargaia arrunt garbia dela, kotsadurarik batere gabekoa, eta horrek berak gaurko egu-

nean ainitz munta duela…

Kontra edo uzkur direnek diote hori ez dela arras egia. Errota horiek, ahal bezen gora landatu beren masta handiekin eta beren beso luzeekin, bazterra desbistatzen dutela, ingurumenaren kaltetan. Bestalde alhan direlarik gaitzeko karranka egiten, hein bat hurbil dauden jendeen beharrien-tzat untsa nardagarri bai eta kaltegarri…

Bestalde oraino, errota horien indargaia nehork uste baino karioago heldu dela, kondu guziak xuxen eginez geroz. Eta gai-nerat aitzinetik ezin sobera erran zonbat in-dargai bilduko den, errotak ez baitira mar-txan hein bat haize izaiten denean baizik…

Dena den, Hegoalde hortan euskal-go-bernua bera gero eta gehiago berotzen ari bada errota horien alde, ez da hori hain harri-garri jakinaren gainean Espainia guzian bide berari aise plantatzen direla. Eta Frantzian? Akitania guzian, ez da oraino holako haize-errota bihi bat izan behar! Bainan badira al-diz eskualdeak holako ainitzekin: Bretainia, Lorraine lurraldea, Orléans hiriaren ingurua eta Aude departamendua, besteak beste… Orotarat, Frantzian gaindi, jaz egin kondake-ta baten arabera, badira 2400 errota “eoliko”, 367 gunetan banatuak. Alemanian baino sei aldiz gutiago haatik. Jende arau eta eremu arau, Dinamarka da orainokoan Europako herrialde ausartena sail hortan. Baliatzen duen argindar guziaren % 20 errota horieta-rik biltzen du. Ondoko urtetan, haize-errota berri horietarik gero eta gehiago ikusiko ote da bazter guzietan? Ala azken bizpahiru urte hamarkada horietako oldarra doi bat eztituko ote da izaitekotz? Nork daki? Muslaria

Haize-lekuetako errota berriak, kasko batzuetan urrunetik ezagun…

Arg. Facebook

16


Top Related