Download - Herria 3071

Transcript
Page 1: Herria 3071

2010eko Irailaren 9-koa - 9 Septembre 2010 - 1,15 E - N° 3071- ISSN 0767-7643

Deusik ez duena ez da sekulan ohoinen beldur

(Alphonse Allais)

« Begi bat nigarrez, bestea irriz ! » horra Moussak Euskal Herrirat itzultzeko tenorea jin zaukularik erran daukuna. Nola ez ! Hain zen gure bihotza ximikatua ! Begi bat irriz bai, gurasoak berriz atxemanen ginitue­lakoan, bainan beste begia nigarrez ere, hangoak utzi behar izan ditugulako. Joan den uztailean, Frantziatik Malirat joan giren laguntzailek esperientzia azkarra bizi izan dugu Malin, Bamako hiri nagusian. Lau ginen : paristar neska gazte bat, bre­tainiar emazte bat, eta gu bi euskaldun, Ortzaiztarrak. Asmae Soeur Emmanuelle elkartearekin engaiatu gira, presondegi batean lanean artzeko. Elkarte laikoa da,

dener idekia, helburu nagusi batekin : he­rrialde pobreetako haurren laguntzea, arta eta eskolaratze mailan bereziki. Partaidetza ere sustengatzen du, lekuko populuarekin lanean arizanez, haiek dituztelako bertako beharrak eta ahalak hobekienik ezagutzen, alabainan.

Hiru astez Bamakoko Bollé presondegian lanean arizan gira. Bollé presondegia, e mazteen presondegi bat da ; usu, ema­zteen haurrak ere presondegiratuak dira, amengandik bereizteko ttipiegiak dire­lakotz. Hala nola, 4 urte arte bularrean atxi­kitzen dituzte. Gure xantierraren helburua, presondegiko haurñoentzat haurzaindegi baten eraikitzea zen, eta animazio batzuen proposatzea. Egunak untsa antolatuak zi­ren : goizetan eraikuntza lanak, eta aratsal­detan animazio tailerrak. Eraikuntza: Lekuko partaideak, Maya­Ton elkarteak, hargin eta langileak engaiatuak zituen obrak hastetik buru eramaiteko. Gu laguntzaile gisa ginen, lur karreatzeko, harri biltzeko, brika altxatzeko, tindatzeko baita ideien proposatzeko. Presondegiko emazte zonbait ere izendatuak ziren gure laguntzeko. Mutiko gazte batzu guri juntatu dira, ondoko presondegitik heldu zirenak. Bollé ondo ondoan, 18 urtez petikako mu­tiko gazteen presondegia bada ere. Haie­kin kolaboratu dugu, lanen aitzinatzeko, bainan bereziki heien eguneroko bizi la­tzetik aterarazteko. Denen laguntzarekin, egiazko partaidetza bat izan da. Lehen egunean mesfidantza sendi zen, zertarat jinak ote ginen heien bizien nahas­mahas­terat ! Bainan ohartu direlarik lanean bagi­nakiela, heiek bezala, gauzak aldatu dira. Onartu gaituzte, eta egiazko bateratzea izan da. Bai, egiazko bateratzea ! Heiek bezala, eskuen zikintzeko beldurrik ez gi­nuen! Egunez egun, denen nahikaria eta indarrei esker, haurzaindegiari bizia eman dakogu : inguruko murrua eraiki, bilintxi­balantxen xokoa egin, tindatu. Bakotxak bere harriñoa ekarri eraikuntzari ! Zinez ! (Ikus 3. orri)

Udan istudiant gazteek komuzki sasoina egiten dute, lan bat harrapaturik, beren diru beharren lagungarri. Zenbaitzuk haatik udako oporraldi horren zati bat erabiltzen dute herrialde bahartsuenetara joanez, laguntza zerbaiten eskaintzeko xedez, bide beretik beren bizia esperientzia hortaz aberastuz. Hori dute egin uda huntan bi ortzaiztar gaztek, Maialenek eta Mirenek.

Ikusarte Maliarrak…

Miren eta Maialen, maliar lagunekin Bollé presondegian eraiki duten haurzaindegiaren aitzinean

Page 2: Herria 3071

Gure Hitza

HarrikatzeEbanjelioan irakur daiteke pasarte famatu batean farisauen eta Jesusen arteko elkarrizketa: « Irakasle jauna, emazte hau adulterioan ari zela harrapatu dute. Moisek, legean, holakoak harrika hiltzeko manatu zaukun; zuk zer diozu? » Hau zen galdea eta hau erantzuna: « Zuetan bekaturik gabe denak lehen harria bota dezola ».Halakoak ziren ohidurak Jesusen garaian, bainan ez ditu onartzen Jesusek. Halakoak dira oraino Iran­en kondenatua dutelarik hiltzera emazte bat, gehiago dena harrikatuz. Salbaikeria hutsa! Ezin jasana XXI. mendearen hastapenean.Nork bekaturik gabe denak botako dio lehen harria?

Mundu zabalean

JendetasunaA ! Edurne Pasaban tolosar eta Oh Eun-Sun korear goimendizaleen arteko zein-gehiagoka hori, munduko 14 zortzimi-lakoen lehen emazte garailea izaiteko ! Lehenik Korearra ekarria garaile, orain aldiz Euskalduna, erran dezadan berehala ez dutala guduka hori batere gustukoa. Biek merezimendu handiak badauzkate goimendi horiek iganik. Zer inporta du lehen izaitea, bigarren ala ehungarren ? Mendia maitatzen da mendiarentzat, ez ohorearentzat.

Ohorea baztertu du hain zuzen Anne Ma-rie Gouvet Paueko medikuak, munduan gaindi urtetan behartsuenen alde egi-niko lanaren saritzat Sarkozy presidentak eman beharra zion Ohorezko Medailari uko eginez. Gobernuak Romanixel de-lakoen kontra deraman politika nahi izan du gisa hortan salatu. Hori bai jendeta-suna ! Holakorik frango beharko da haatik hemendik aitzina ere, ikusiz Sarkozyren bi rottweilerrek, Hortefeux eta Besson minis-troek, nolako hortzak erakusten dituzten etorkineri buruz.

Nola ez txalotu ere Claire Haran Baionesa-ren eskuzabaltasuna ! Erretretara heldu-rik, salgai ezarria zuen Hôtel des Basques egoitza. Gutienez 400.000 euroren men-tura bazuen saltze hortarik. Ororen buru, erabaki du egoitza hori ez saltzea eta Seaskari urririk uztea, hunek bere behar handieri buru egin dezan. “Nere adinean, zertarako diru hori guzia ?” diola... Zer jen-detasunezko urratsa !

Jendetasuna, ez du bertzerik galdegiten Irango Sakineh Mohammadi-Ashtiani 43 urteko emazteak. Bere senarraren herio-tzean zerikusia ba omen duelakoan, ha-rrika kalitzera kondenatu dute, gorputza bularretaraino lurperatu ondoan. Zer ba-sakeria ! Munduko hamar bat herrialdetan bizirik da oraindik gisa hortako herio gaz-tigua. Ikusiz mundu zabaletik heldu zaiz-kion protesta ugariak, iduri luke Irango gobernuak gibelera egin lezakeela. Bai-nan, batzuk diotenaz, harrikatze herioa... urkatze herio bilakaraziz ! Pollitagoa li-tzaioke !!

Bururatzeko, hemendik agurtu nahi ditut ixil ixilik joan zaizkigun Jakesa Haram-boure eta Jacqueline Etcheveste. Badute zerbait pairaturik, bereziki beren seme Txistor eta Ttotte euskal militanteen en-gaiamenduaren gatik. Bainan beti jo dute aitzina, burua gora eta bihotza zabal.

Peio Jorajuria

Gehexan Pontto

nago jada urrunduak ziren 21.000 jendeen gainerat. Erran behar da 69 sumendi ba­direla orotarat Indonesiako isla ta urarte horietan.

• Italiarat badu bisita bat egin beharra Kadhafi afrikar islamista gogorrak, Berlus­coni presidentarekin eginak zituen tratu batzuen ondotik. Ez dira harreman horiek sobera ontsa hartuak Italian, tratu horien bigarren urteburukari. Ez gira beharrik hor­tan bainan ez ote du Kadhafi horrek errana Europa guziko erlisionea egin nahia duela Islam erlisionea!

• Pakistanen ez dute oraino berri onik hainbertze joak dituzten uhaste gaindidu­ren ondotik. Estimatua da herrialde hor­tako guziko lur eremuen bostetarik bat joa dutela urek. Halanola, badute Islamabad kapitaletik 400 kilometretan doi­doia, herri hortako probintzia jendetsuenean, zelai bat osoa osoki urperatua dagoena eta kotoina zuten hango mozkina, orai metra bat uren pean dutena. Horrekin batean, edateko ur garbirik ez, haurrak goseak, egunean behin ahal bezala banatua den jateko poxiarekin. Aldiz hango laborari xumeek zaukaten lur mikoa ezdeusturik, ez dakite zer egin eta norat joan. Holaxe dira 17 miliun jende miserian, ez baitute beren lur pozi hura baizik bizitzeko gutiz­gehienek. Han dute han bietan pekatzen orai, denetan bezala, sartua zitzaien krisia ekonomikoa.

• Alta Belgika ere ez da oraino bere krisia politiko hartarik jalgia ez eta jalgitzekotan ere iduriz. Joan den ekainaren 13an ukan zuten gaitz horren lehen kolpea: Flan­driarren eta frantses mintzairakoen artean zuten auzia mintzen hasia, Elio Di Rupo frantximantak irabazi zituelarik bozak bai­na flandriarrek geroztik ez amor e maiten beren gizona badutelarik hauk ere Bart De Wever ez nolanahikoa, eta horra ere flandriarren girixtino demokratak, eztia­goak. Bainan hautsimautsiak ez aise egi­ten, batzuek gehiengoa badutelakoan eta besteek tema bederen. Aski makur horiek oro, elgarrekilako gobernua batetarat heltzeko.

• Barak Obamak ere badu aski lan Irak hartan, denboraren buruan oraino, hamar bat egun bakantza hartu ahal izan baditu ere Floridako probintzialdean. 50.000 sol­dadotara jautsia da erran bezala Irak ha­ren « zaintzeko » nolazpait eta bi ilabete­ren buruko ditu bere kongresuko bozak, eta despeitu nahia du Irakeko saltsa txar hura. Gainerat, hor du ere Palestinar eta Juduen arteko gataska hura bere buruko mina, aspaldian bururatu nahia duen auzia, eta tanto ederrik tira lezake bere kongresuaren aitzinean bataila txar hori ere bururatzen ahal balu. Baina horra beste kezka batzu ere beti nunbaitik jalgi­tzen direnak: langabezia ere ez dea naski ehuneko 10 tarat hurbildua, lehen hortarik garbi zagoen Amerika sakratua!

• Washingtonen preseski hasiak dira azkenean Israelgo eta Palestinako auzo hasarretuen elkarrizketak amerikar juje haundiaren etxean. Bixtan da ez direla oraino ere elgarri fida beren tratuetako baina gertatzen ez denik ez da politika mailean. Hillary Clinton anderea ere la­nean arizanik batzuen eta besteen kon­ponketentzat, huna orai Benyamin Neta­

nyahu israeldarrak badituela karta batzu eskutan, iduriz, Mahmud Abbas arabeare­kin zerbait bururatzeko, lehengo aiher­kundeetarik beste alderat itzuliko bada ere. Mintzatzea ere lehen urrats bat da, ez ttipia. Solastatze horietan, Iranarekilakoak batetik, arma tratu batzu bestetik F35 aireko berezietaz, nor ez da oroitu holako ustegabeak egin zituela lehen ere, duela 12 urte, israeldar horrek berak Yasser Ara­fat batekin Hebron aldean! Orai ez litake batere txarra, gisa berean, akordio bat bu­rura balezate palestinar eta juden artekoa, mundu guziak atsegin bailuke eta berek ere zer abantailak!

• Berriz ere 54 hil eta 200 kolpatu baino gehiago Pakistanen, hau berriz bi musul­man alderdiren artean gertatu dena. Ba­lutxistango xihiten elgarretaratze batean, kamikaz gizon batek berekilako bonbak saltarazten zituelarik gutienik ustean eta bere burua barne.

• Afghanistan herriarena ere zerbait bada aspaldian. Ainitz herrik beren segurtamen lagungarriak ekarriz heien alde, badaude nolazpait oraino bizi baina emeki emekin lotsatzen hasiak laguntzaileak bat bes­tearen ondotik. Hala nola Kanada, eta Po­lonia eta Dinamarka, Amerika USA ere be­ren soldadoak etxeratu nahiak eta hasiak, Sarkozy frantsesak aldiz ez duelarik uko egin nahi gizon galtze batzu ukanik ere, ez ditakeela fida herri hortako bakearen tzat bera uzteko. Hain dute holako batzuek besteren beharra denen onetan!

• Indonesian sumendi bat arrapiztu da joandeneko 400 urte huntan itzalia bezala zagoena, Sinabung mendian 2460 me­tra goratan bere lano beltz eta porroskak hedatzen zituela suaren sorlekutik 30 ki­lometrataraino. Hiru mila jende bederen urrundu ditu beldurrak beren etxetik, lehe­

Avigdor Lieberman, Israelgo Atzerri ministroak, koloniak aitzina eraikitzeko

xedea agertu du, horrek bake proze­sua hauts lezakeelarik

2

Page 3: Herria 3071

Han eta HeMen

Eguerditan, denek elgarrekin jaten ginuen, plata beretik, eskuarekin. Zer “trufak” jasan

ahal izan ditugun zenbait egu­nez ! Ez ginuen ez heien errex­tasunik, eskuz jateko! Hango usaieri jarri gira, eta jendek hori preziatu dute, bihotzetik ! Heiek bezala bizi nahi izan dugu, egiazko elkartze bat izaiteko gisan. Heien bizia zen­bait astez partekatu nahi izan dugu. Animazioa : Aratsalde guziz, animazioak proposatu ditugu haurrei. Egia erran, lehen as­tean zaila izan da. Amak ez ziren errexki hurbiltzen, eta ez ginituen bortxatu nahi ere. Hor ere mesfidantza ezagun zen. Emeki emeki, laguntzari esker, hurbiltzen hasi dira, eta polliki polliki, egun guziz segitu dute. Haurrak arrunt gazte izanki, ameri ginituen animazioak proposatzen, geroxago heiek haurrer proposatzeko. Lagun­

tzaile bakotxak ahal ginuena eramana ginuen material gisa etxetik : joko, margo, apain­

keta, liburu, baloin, pupeta…Horien guzien erabiltzen ikasi diegu, holakorik ez baitute ezagutzen han. Eta gurasoek ez dute haurrekin jostatzeko usaiarik, jokoa ez baita heien tradizioan : haurrak bere alde pasatzen ditu egunak, kutzu kutzu, lurrean atxemaiten due­narekin. Gure lana amen sentsibiliza­tzea izan da, eta jokoari ga­rrantzia emaitea, haurraren on­giarentzat. Proposatu ditugu marrazketak, tindu tailerrak, eraikuntza jokoak (legoak), kantuak, “kirol joko” batzu…Loria zen ikustea nola zon­bait amek haurrei erakusten eta erakasten zieten, eta zoin polliki ! Animazioeri esker, amekilako harremanak bar­natu ditugu. Egiazko batera­tzea izan da, ohartu direlakotz

heiekin denbora goxoen pa­satzeko hor ginela, eta bere­ziki, heien haurren laguntzeko jinak ginela. Hastapeneko mesfidantza errespetatu dugu. Gure helburua ez zen segur garaile bezala heltzea !! Den­bora hartu dugu, heien usaiak errespetatuz. Segur gira horri esker dugula xantierra erreu­situ, hango biziari jartzen jakin dugulakotz. Harrokeria litaike pentsatzea hiru astez heien bizia aldatzen ahalko ginuela, gure manerak inposatuz. Ez zen batere gure xedea. Partaidetzari esker xantie­rra bururaino eraman dugu. Maya­Ton partaideak, preson­degiko zuzendaritzak eta As­mae elkarteak elgar lagundu dugu. Kausitu dugu : hango haurñoek haurzaindegi pollit bat badute, jostatzeko behar duten guziarekin. Bihotzetik espero dugu guk ekarri la­

guntza baikorra izanen dela haurren garapenarentzat ! De­nentzat funtsean, presonde­

gian bizi hobexago bat merezi dutelako, denek !Etorri da, etorri da, partitzeko tenorea ! Zaila izan da Malia­rren uztea, halako esperientzia azkar bat heiekin bizi­eta. Ha­rrigarri da ikustea nola “xu­riak”, Jainkoa bezala ikusiak giren han ! Ongi etorri gaitza ukan dugu, denek heien bi­hotza ideki daukute. Momentu azkarrak partekatu ditugu, ezin ahantzizkoak. Maliarrak biziki jende finak dira, bihotz haundikoak! Nigar xortak han utzi ditugu... eta fite xukatu ! Maliarren erranen arabera, ni­garrez ari den jendea, betirako joaiten den jendea da ! Ez ginuen nihundik halako irudi­rik utzi nahi ! « Begi bat i rriz, bestea nigarrez » ! Irriz bai, Maliarrak berriz ikusiko ditugu­lakoan ! Eta bestea nigarrez, menturaz, hemengoak utziko ditugulakotz…

Bihotzetik ikus arte Maliarrak, eta esker mila !

Maialen eta Miren

IkusarteMaliarrak…(1orri.hasia)

Euskaltzaindian lege berri bat hartü günüan düala urte zon­bait: 75 urteetara heltzean eus­kaltzain emeritu sartzekoa. Adin hortarik goiti, euskaltzain oso egonagatik, bakoitxak bere on­dokoa hor düke, euskaltzain oso güziek bozkaz haütatürik. Eme­rituak bilküretara joaiteko obli­gazione moralik ez dü. Joaiten delarik, ohiko züzenak badütü, bereziki bozkatzekoa. Haatik joaiten ez delarik, bere partez bozkatzeko poterea ez deio ha­boro beste euskaltzain bati hela­razten ahal.Oraikoan ene aldia da : 1935eko üztailaren bostean sortürik, adin kanonikoa gaintitu düt, eta euskaltzainburuak horren berri eman dü hilabete hontako jün­tan, Donostian, üztailaren 23an. Ene ondokoaren haütatzeko ü rratsak hasiko dira. Agorrilaren jüntarik ez beitügü egiten, haü­tageien presentatzeko legez be­

har diren bi hilabeteak se­temere / bürüïla / iraila eta ürrieta dirate. Aurkezpen hori Euskaltzaindian ez da Frantziako Akademian be­zala gertatzen : gure hon­tan, ihork ez dü bere bürüa bozkan eskentzen, hiru euskaltzainek egiten düe, bena sinadüra haboro ere bil ditake.Ene ondokoak zuberotar izan behar dü mintzajez. Zuberoak Euskaltzain­diko legez euskaltzain oso bat behar dü, Arabak bezala, eüs­kaldün haboro badüen beste laur lürraldeek hiruna bederen, Lapurdi eta Baxenabarre boti. Zuberoako lehen euskaltzaina Pierre Lhande zalgiztarra izan zen (1919­1957), eta bigerrena Guillaume Eppherre altzürüku­tarra (1958­1974). Hirugerrena niz (1975).Euskaltzain lagünak eskertzen

dütüt beren pazentzia lüzaz, zonbaitek 35 urtez egari benaie : bizitze batetan ez da epe llabü­rra. Euskaltzaindia osorik es­kertzen düt, apezküpü bat beno hobeki tratatzen naialakotz. Ene adinean apezküpüak leküa hüstü behar dü. Nik aldiz ez düt deüs ere galtzen bilküretara joaiteko behar den osagarria düdano, eta honen galtzea dü­ket handiena.

Gaineala gure aitzinekoek ez züen zorihon bat ükenen düt : ene ondoko zuberotar eus­kaltzainaren ezagützekoa, eta osagarri dükedano harekin lan egitekoa eüskararen zer­bütxüko, bereziki Zuberoako eüskalkiaren alde, denen beha­rretan beitago. Gure aitzinekoer beren ordaria berak hil ondoan haütatzen zitzaien. Jinkoak nahi badü, erran ohi den bezala, mündü hau ütziko düdalarik Zuberoako euskaltzain berria dejadanik hor date, agian builta hartan.Emerituen lege hori lege zühü­rra zait, eta gogo honez betat­zen düt. Horri esker Euskaltzain­dia gaztetzen ari da : bata beste 60 urtetan da. Académie Fran­çaise famatüa 80 urtetan delarik. Batetik besteala ez ahal da ber trenpüa.

Jean-Louis Davant

Euskaltzainemeritu

Haurzaindegiaren eraikuntza lanetan

3

Page 4: Herria 3071

HeGoaldeanETAk ekintza armatuak uztenIgande goizean, BBC britainiar irrati­telebistari eta Gara egun­

kariari igorritako bideo baten bi­dez, ETA erakundeak jakinarazi du ekintza armatuak uzten zitue­la. Ez du erraiten haatik behin behineko su­etena den ala behin betikoa. Aitzineko egun horietan, Batasuna eta Eusko Alkartasuna alderdiek ETAri gal­degina zioten su­etena iragar dezan lehen bai lehen, nazioar­teko behatoki baten zainpean. Indar armatu erakundeari ez zitzaiola bertze biderik geldi­tzen zioten bi alderdiek. Euskal alderdi politikoak ­ eta euskal gizartea orokorrean ­ pozten ba­dira egoera berri hortaz, bertze alderdiek, hala nola PSOE eta PPk, sinesgarritasun guti aurki­tzen diote igande goizeko mezu horri.

Joxe Arregi frantziskotarrak fraidetza utziJose Iñazio Munilla Donostiako

Zoe Bray

apezpiku izendatuz geroz, kala­pita gaitzak badira Gipuzkoako kristau elkargoan, askok deito­ratzen dutela kargudun kont­serbadore horren izendapena.

Arantzazuko Joxe Arregi f r a n t z i s k o ­tarrak bere­ziki ika­mikak ukan ditu a p e z p i k u berr iarek in , bere pen­t s a m o l d e a emai ten ziola k a r g u d u n berriari, erres­petuzki baina fermuki. On­dorioz, urte baten ixilaldia eskatua izan zitzaion Joxe Arregiri. Ba­zterrak jabal­tzeko asmoz, onartu zuen ixilaldi hori. Baina sei hi­labeteren bu­ruan Munillak frantziskota­rra “ur zikina” zela adierazi zuen eta de­serr i ratzeko

manua eman zion, “Amerike­tara pobreekin lan egitera”. Bis­tan da, hori salatu zuen Joxe A rregik, eta gaur, estimatuz den tokitik ez dezakela elizarentzat behar den lanik egin, fraidetza uztera erabaki du, kristauen ar­tean bertze gisa aitzina jotzeko. 57 urte ditu Joxe Arregik eta 17 urte eman ditu Arantzazun.

Sahara librearen aldeDuela guti, espainiar lagun batzu Marokora joan dira, Sahara li­brea aldarrikatzera, Fronte Poli­sarioaren bandera ere zabaltzen zutela, mendebaldeko sahara­rren eskubideak errespetatuak izan diten eskatuz. Marokoar polizak haatik arrastatu ditu, preso hartu eta zanpatu ere. Orain etxerat itzuliak dira. Aralar alderdi politikoak galdegin dio Madrilgo gobernuari behar dena egin dezan, Rabat marokoar hi­rinagusiko botereari presionea egin dezan, Sahararren eskubi­deak zainduak izan diten, hauen borroka zuzena baita, euskal al­derdiak dionaz.

Cadizen, euskaldunen autobusa harrikatuaCadizeko (Andaluzia) Puerto de Santa Maria presondegiko eus­kal presoen bisitatzera joanak ziren euskal senideen autobusa harrikatua izan da, aitzineko berinak hautsiz. Ekintza horren salaketa poliziari egin dutelarik,

hunek haatik ez du segidarik eman, gertakari hori normala balitz bezala. Ez da lehen aldia gisa hortako ekintzak gertatzen direla han gaindi.

Milaka amuarrain hilakGipuzkoako Urola eta Oria ibaie­tan, milaka amuarrain hilik aur­kituak izan dira. Urolan, Aizar­nazabal eta Bedua artean dira arrain hil horiek ikusi, Orian al­diz, Olaberria eta Beasainen ar­tean. Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzu adituak ari dira hilketa horien arrazoinen iker­tzen.

Donostian, lehen iktioterapia zentroaDonostian idekia izan da Euskal He­rriko lehen iktiote­rapia zentroa. Zer ote da ba hori ? Ar­taleku bat, zangoe­tako eta eskuetako larrua sendotzeko. Zangoak edo es­kuak sartzen dira ur bainuetan eta han dauden arraintxo batzuek, garra rufa ize­nekoek, larru gainean dauden azal hilak jaten dituzte, larrua gisa hortan purgatuz eta leun­duz. Gero­eta gehiago jendek preziatzen duten terapia, arrunt lasaigarria omen. 15 euro gos­tatzen da 15 minutuko saioa eta 25 euro oren erdikoa. Turkian sortua da iktioterapia, eta han­dik Asiara eta Europara zabalt­zen ari da...

Langabezia emendatuAbuztuan, langabeziaren xifreek gora egin dute Hego Euskal Herrian. 3.386 langabe gehiago kondatzen da : 1784 Bizkaian, 957 Araban, 720 Gipuzkoan, aldiz 75 gutiago Nafarroan. Orotara 170.159 lagun (horie­tan 87.505 emazte) daude lanik gabe Hegoaldean, jendetza akti­boaren %12a, Nafarroan delarik egoera kaskarrena, %13,1ekin.

4.200 eurotan gasna erdiaUharte Arakilgo Artzain egunean iragan da Nafarroako ardi latxa esnearekin eginiko gasna lehia­keta. Finaleratu diren 12 gasnen arten, Eulateko Ricardo Remiro artzainaren gasna (1,2 kilokoa) da garaile atera. Gasna erdia (600 grama) inkantean ezarria izan da. 4.200 eurotan erosi du Solbes Gourmet jatetxeak.

Lizardi bertsu sarian, Aitzol Barandiaran xapeldunSei bertsulari gaztek parte hartu dute Lizardi sariketan, Zarau­tzen, joan den ortziralean : Asier Azpiroz (Hernani), Manu Goio­gana (Irun), Jone Uria (Algorta), Aitzol Barandiaran (Ataun), Ane Labaka (Lasarte­Oria) eta Xumai Murua (Azkaine). Eta Aitzol Ba­randiaran Ataundarra da xapel­dun atera, Jone Urria aitzinduz.

Anoeta kirolzelai berriaren proiektua

Anoeta berritzeko lehen urratsa egin du Donostiako hiriak. Odon Elorza alkateak jakinarazi due­naz, Donostiako hiria eta Reala akordio batera heldu dira, Anoe­taren berrantolatze proiektuan. Atletismo pistak kenduko dira. Obren ardura har lezaketenen artean lehiaketa publikoa ide­kiko da, irabazlea delarik dato­zen 30 urteetan kirolzelaiaren kudeantzaz arduratuko. Do­nostiako hiriak ez duela dirurik sartuko berritze lan horietan, du azpimarratu Odon Elorzak. Ki­rolzelai berria handiagoa litaike (15.000 metro karratu gehiago), estalia ere izango da eta 41.000 ikusle har lezazke.

Euskal amerikanoen besta Sunbillan

Irailaren 19an ospatuko da Ame­riketan ibilitako euskal artzainen besta, Sunbillan. 700 lagun igu­rikatuak dira. Goizeko 10etan idekiko da besta, gosariarekin. 11etan meza emanen da elizan, herriko abesbatza eta bertsu­lari zenbaiten partehartzearekin. Eguerditan, dantzak eta ber­tsuak (Sebastian Lizaso eta An­doni Egaña). 13etan artzainen topaketa eta omenaldia, ondotik bazkaria pilotalekuan...

Joxe Arregi

Aitzol Barandiaran

4

Page 5: Herria 3071

eGun eta biHar

Nor ote gobernuburu?

Nicolas Sarkozy presidentak egin du gauza bat beste nehork etzuena orai arte egina bosga­rren errepublika sortuz geroz duela 52 urte: uda hastean de­plauki jakin­arazi du helduden urrian edo hola gobernua arra­moldatuko duela. Hiruzpalau hilabete aitzinerat beraz! Zen­dako jokatu den hola, berak ba­dakike, guk ez dakigu eta ez gira bakarrak ez jakinean gaudenak!Ardurenean azken puntan da holako erabaki baten berria zabaltzen, lehentxago erakus­terat emanik ere gisa hortako zerbaiten tenorea hurbildua di­takeela… Sarkozy­k zer irabazi du edo zer irabaziko gisa hortan plantatuz? Ixtorio mixtorio, da­kienak konda dio…Hoinbeste denbora aitzinerat hedaturik berria, pentsatzeko da arramoldaketa hori ez dela en­traalekoa izanen, gobernua az­karki kanbiatuko dela beraz. Go­bernu tinkiago bat ukanen omen dugu. Tinkiago bat, zer erran nahi du horrek? Minixtro gutiago izanen omen dela, bakoitxak sail zabalago bat hartuz bere kondu, hori diote behin hor gaindi…

Fillon ala beste bat?Galde bat denek egiten dute­na eta nehork ez arraposturik: François Fillon­ek segituko duen ala ez gobernuburu be­zala? Berak arras lasai iduri du halako irri maltzur aireño batekin erraiten balu bezala segi edo ez segi berdin zaiola. Batzuk uste

dute beste gobernuburu bat na­hiko duela Sakozy­k, bestenaz arramoldaketak ukanen duela halako eskas aire bat. Beste batzuen iduriko, 2012­ko bozak aitzin beste gobernu arramolda­keta bat izan beharko da, bozeri buruzkoa preseski, eta orduan da izaitekotz gobernuburua kan­biatuko. Bi aldiz kanbia ditakea hogoi hilabete barne? Bai, be­harrez kanbia ditake bainan usuegi kanbiatzea ez da ere sei­nale ona izaiten…

Izen batzu Dena den, gobernuburu kan­biatzea gogoan, badira sondaia gisako ikerketa batzu akulatuak.Hor, hiru izen dira gehienik agertzen: Michèle Alliot-Marie,

Christine Lagarde eta Jean-Louis Borloo minixtroenak… Itxuraz hiruak ere gai litazke karguaren hartzeko. Frangoren ustez haatik, Jean­Louis Borloo, sozial mailean ausatargo iduri duena, asurtiago litake bozak arrunt hurbil izaitearekin jar tzeko gobernuburu alki hortan… Bada beste gauza bat: kargua begis­tatzen duketenentzat ez da bai­tezpada hain on izena hola ate­ratzea, kasik iduri­eta Sarkozy nahi dela haren hartzerat pusa­tu. Gisa guziz, Sarkozy­k berak nahi duena hautatuko du bixtan da. Hori da presidentak dituen eskubide nagusietarik batto. Gertatu da ere batzuetan gober­nuburu hautatua izaitea denbo­ra guti lehenago nehork etzue­na kargu hortan biziki ikusten, konparazione Jacques Chirac gure Jakes Haundiak lan hori eman ziolarik Jean-Pierre Raf-farin-i. Nork daki, beharbada Sarkozy­k ere gogoan du gure­tzat uste­gabekoa litakeen nor­bait…

Buru-hausteakZernahi gisaz, gobernuaren arramoldatzea ez da hain lan erretxa. Buru­hauste frango Sarkozy­rentzat. Nor behar duen gobernuan atxiki eta nor despeitu… Segur batzuk kanpo joan beharko dutela. Horietan ditake hain segur, denek hala diote segurik, Bernard Kouch-ner ezkerraldetik jina Sarkozy­ren ganat… Eta Eric Woerth ote? Sarkozy­k nahi luke beti

bere ondoan, ez da dudarik. Bainan atxikitzen ahal ote du hoinbeste ixtorio baduen gi­zona? Haatik, baztertzen ba­linbadu ainitzek usteko dute presidentak amor eman diotela minixtro hori alde bat jorra eta jorra arizan eta ari diren guzie­ri… Sarkozy­rentzat tratu txarra hori ere… Anartean, Luc Chatel gobernuko bozeremaileak dio minixtroak karraskan ari direla lan eta lan udazkenean gober­nu arramoldatzerik ez balitz be­har bezala, badutela segur bes­terik gogoan! Uste duzue beraz ez direla batere oroitzen urriko arramoldaketa hortaz? Nik se­gurik ez dut holako ilarrik aise iretsiko… J-B D

Jainkoa bizia Jendea

Christine Lagarde minixtroa, frangok gobernurbu ikus lezaketeena…

Bernard Kouchner, azken asteak hain segur minixtro dela…

Gan den aldian, « Anand » titulu pean, kondatu nuen pixka bat Austin Sein Urruñako frailearen bizia, erranez bixita eginen geniola.Harrituak egon gare Jesusen Anai Ttikiekin egin dituen obra ederren aitzinean. Ze plazerra Austin ikustea hango jendeez hain maitatua, haien mintzairan, Tamu­lez, ari barra barra. Ordu zen haren ikustera joan gintezen. Huna nola eskertu gai­tuen Tote Saldubehere apezak eskaini digun mezan :

« Nik gomidatu zaituztet meza huntan parte hartzera. Zerbeit azkar gertatzen da neretzat, el­kar atxemate bat. Badu 22 urte hemen nagola eta lehen aldia da familia hurbileko norbeit heldu dela, Pierrot zueri junta dena ; lehen aldia ere, lagun min batzu heldu zaizkidala… Ixtorio haundi baten sarea egiten ari da.. Hor­tako nahi zintuzdedan gomidatu otruntza huntara. Ni Indian baldin banaiz, da nun­beit herri huntaz maitemindua

naizelako bainan gehien bat Krix­tok igorri nauelako, amodioaren lekuko, lehen girixtinoak bezala. Hori da egunez egun bizitzera entseiatzen naizena, girixtino ez den jendearen erdian eta gizar­teak baztertu dituen jendeen ar­tean, dalitekin (« ezin hukituak ») bertzeak bertze. Uste dut hortako emana dudala nere bizia. Neretzat “amodio hi­tzarmena” egun guzitako urra­tsetan bizitzen da.Kontent naiz ere Rosario hor bai­tugu guen artean. Inportan tzia haundiko norbeit da nere tzat. Daliten mundua hobeki ezagu­tarazi daut, barne barnetik, egia­zko loturak sortaraziz. Horri es­ker hemen bizi diren jendeetarik hurbil hurbila sentitzen naiz.Horiek denak nahi nituzke ekarri eukaristia huntara. Otruntza izi­garri inportanta izan da Jesu­sentzat. Maiz hori ahantzen dugu aldrebeski egin meza batzuetan agertzen den bezala.Jesusek bere azken afariaren bitartez nahi izan du ospatu bizi izan duen guzia, sortzetik herio­

tzera, bere ingurukoen ixtorio eta esperantza guziarekin batera… Ez du sekulan gomidarik errefu­satu, izan Zakeorena, izan atze­rritarrarena…Guretzat ere Euskal Herrian apai­ruak badu garrantzi : hor gare biltzen, hor ditugu adixkidantzak lotzen…Hori dena ekarri nahi nuen zue­kin batean. Eskertzen zaituztet etorririk, zerbeit sortzen ari da Rosario eta Indiaren inguruan. »Rosario hori Dalit deitu baztertu horien laguntzen ari den aboka­ta da. Ikusi behar da zer egin eta egiten duen haien alde. Ondoko aldi batez berdin hortaz ariko gare.

Gan den aldian erran nuen web­gune bat abiatu nuela Ananden inguruan. Sobera umila dugu Austin holakorik onhartzeko. Bertze bat proposatu diot eta akort da: indioanai.unblog.fr titu­lupean ezarriko ditugu Anand eta Rosarioren berri batzu bai ta ere noiz eginen dugun arrats bat hoieri buruz Azkainen.

Mandio

Anandenloria

Austin loriatua. Elgarrekin eman dugun lehen kantua, berak galdeturik: “Azken dantza hau”

5

Page 6: Herria 3071

kostaldean

Kolegio publiko hori osoki be­rritua izan da, departamenduak obretan gastatu ditu hamar mi­lioi euro. Sartze honen kari es­treinatu dute kargudunek irria ezpainetan. Beste xantier bat ere irekitzekotan dute FAL kole­

gioaren zahar berritzea hain zuzen ; baliatuko dira funtsean berritu beharraz arra ikusteko barneko arkitektura guzia ; egu­neratze horrek galdatuko du dotzena bat milioi euro gastu.

Eskola sartzea Hendaian

Hendaian, aurten, ikasle kopu­rua anitz igo da lehen mailako eta ama eskola publikoetan: 100 haur gehiago! Hori dela eta, 7 postu erdi sortu dira Gel­toki, Hiri­barne eta Lizardiko es­koletan (5 frantsesez eta 2 eus­karaz), eta Hendaiako He rriko Etxeak espero du Intzurako R. Boulaert eskolan galduriko postu erdia datorren urtetik goi­ti berreskuratzea. Bistan dena,

ikasle kopurua gora badoa, eraikinak ere handitzen dira! Gela berriak bukatu dira (edo kasik) Hiri­barneko, Intzurako, Geltokiko eta Hondartzako ikastetxetan. Ikastolari doa­kionez, gelak xuhurregiak dira han dauden ikasle guzientzat. Auzapezak hitzeman du haatik hiru urte barne eraikin berriak obratzea.

Eskola sartzearen aurkezpena, Hendaiako Herriko Etxean

Sartze ona eskola giristinoetan

Astelehen goiz huntan, Jean Marc Aphaule eskola giristi­noetako zuzendariak aurkeztu dauku eskola sartzea nola iragaiten ari den eskola giris­tinoetan. Sartze ona, oro har, nahiz 145 ikasle gutiago kon­datzen diren departamenduko

ikastetxe giristinoetan. Depar­tamendu osoan 27.028 ikasle badaude (10.992 Biarnoan eta 16.036 Euskal Herrian). Kole­gioetan da gehien bat ikasle ko­purua apaldu, Hiriburuko Aturri kolegio publikoaren eragina menturaz. Lehen mailean postu

bat galdu da, bigarrenean al­diz 5,75 postu (103,75 oren). Azpimarratzekoa da Baionako Bihotz Sakratua eskola osoki hetsi dutela, seguritate arauen gatik (gastu handiegiak behar berrantolatzeko) eta ere eskola hortako postuen beharra baza­golakotz bertze ikastetxe batzu­tan.

Sail elebiduna azkartuz doa (orotara 2.571 ikasle elebidun euskarazko alorrean), ele­biduna idekirik Izturitzeko San Josep eskolan eta emendaturik Uztaritzeko San Josep lizeoan. Erakasle kopuruari doakionez, departamendu osorako, 553 erakasle badaude lehen mailan (70 elebitasunerako) eta 1500 kolegio/lizeotan. Aurten 7 era­kasle berri dira hartuak izan lehen mailean eta 15 bigarre­

nean. Elbarritueri ere kasu han­dia egina zaie ikastetxe giristi­noetan. Badira 3 elbarritu gela berezi lehen mailan : bat Baio­nan, biga Pauen, bakotxa 12 ikaslerekin. Eta bi gela bigarren mailan : bat Baionan (8 ikasle) eta bat Pauen (12). Bertzalde, ehun bat haur elbarritu integra­tuak dira ikastetxe desberdine­tan, zoritxarrez horietarik 25ek ez dute AVS erakaslerik uka­nen, Estaduak ez dituelakotz postu horiek finantzatzen, le­gez egin beharko lukeelarik alta. Urruñan, bertzalde, haur ttipienen egitura bat idekia izan da. Bertze xantier batzu bidean daudelarik, hala nola Donibane Lohizuneko Donamaria ikas­tetxearen berritzea bai eta Baio­nan eraiki beharra den haur­tzaro gunea...

Eskola giristinoetako arduradunak, Jean Marc Aphaule zuzendariaren inguruan

Miarritzen, Jean Rostand kolegioko ikasleak

JeanRostandkolegioagoitikbeheraberritua

EskolapublikoetakohaurrenarretabereziaBaionanBaionako eskoletan dabiltzan 4200 ikasleak gastatuak direla erranen dute batzuek. Zazpi egin ahalak egiten ditu He rriko Etxeak haur kopuru horren atxikitzeko ; erdia pasa jantegi publikoetan bazkaltzen da es­kola egun oroz, eskola publiko bakoitzean herriko etxeak in­formatika gela bat irekia du, eta klase bakoitzean ordena­gailu bat ezarria. 800 000 eu­roko gastuak egin ditu esko­len be rritzeko uda honetan ; Zezenplazako eskolan berean 250 000 eman ditu ; hor dabilt­za hain zuzen aglomerazioko

eta hego Landesetako elkorrak klase berezi batean, frantsesez ikasten dute irakurtzen eta ida­zten zeinuen frantses hizkuntza hain zuzen.

Ekorren gela

Baiona:AlbertCamuskolegioarenmailagoratzekoasmoakBadu orain pare bat urte ez du­tela gehiago indarrik ezartzen sare publikoko ikastegien karta zorrozki betetzeko. Ondorioz gauzak botere publikoaren le­hia gabe iragaitera uztearekin gertatzen ohi dena, ikastegi “pobreek” haurrak galdu dituz­te, hala nola ipar Baionan Ca­mus kolegioak. Beherakada horri buru egiteko, kargudunek pentsatu dute CRDP, erakasleen

dokumentutegiaren euskal adarra hor finkatzea, gaur egun Zezenplazako eskolan leku ttik­iegitan omen baita. Aldaera hori burutuko dute hemendik bi edo hiru urtetara, Camus kolegioa osoki arraberrituko dutenean. Paradaz balia, ideia dute kole­gio horretan irekitzeko hizkuntz sekzio desberdinak, espainola, portugesa eta berdin euskara­rena.

6

Page 7: Herria 3071

kostaldean

nuztekilili esperientzia martxanOraingoan gauzak pikoan dira. Nuztekilili koperatibako labora­riek iguzkilore olioa hornitzen dute, bai “Lapurdi” eta “Nahi­kari” arrantzale ontzientzat, bai eta ere Bizigarbiarekin hamar bat herritako hondakinak biltzen dituzten hamazazpi kamioien­tzat. Zortzi mila pinta iguzki­lore olio jasaiten dituen dupa bat paratu dute Ziburuko kaian a rrantzaleentzat. Nuztekililiko la­

borariek horrela segurtatua dute ekoizten duten eguzkilore olioa­ren salmenta. Arrantzaleek olioa pagatzen dute gazolioaren pre­zio berean (0,45 eurotan pinta), Bizigarbiak aldiz euro bat eta hogeita zenbait, laborariei 0,75 euro pagatua zaie. Bi urte irau­nen du esperientziak Europaren laguntzarekin, handik aitzina se­gitzeko zerbait asmatu beharko da.

Mila lagun antola tzaileen arabe­ra, erdia polizaren ustez, larun­bat goizean Baionako herriko etxe aitzinean bildu dira Fran­tziako presidentearen seguritate mailako azken ukaldien sala­tzeko. Hemengo berezitasuna izan da euskal ikurriña pare bat gehitu dela, estatuan barna iragan diren beste bilaldiekin desberdintasuna ekarriz. Den bezalakoa izan da gertakaria, ez arrunt deboila, larunbat goizez jendea biltzea ez baita inoiz er­

rexa, ez ordea ere ikusga rriki jendetsua, gaiak behar bada mereziko zuena ikusi eta. Nico­las Sarkozy presidenteak burutu dituen mila ROM­tarren itzule­rak agorrileko azken asteetan ez dira egia erran denen ganik gaizki ikusiak ; ez eta aparan­tziarik ere, ezen aburu ikerketek erakusten dute frantsesen ehu­neko 48ak konprenitzen dituela, ehuneko 42ak kondenatzen di­tuelarik.

Xenofobiaren salatzeko karrikan

Arg. Eitb

Irailaren 16an, o s t e g u n e z (20:30), Hen­daiako Variétés gelan ikuskizun berezia eskainia izanen da, “Ber­tso Esko(l)ba” izenekoa, ber­tsua, antzerkia eta musika naha­sirik. Taulen gai­nean pertsonai ezagun askoren ikusteko eta en­tzuteko parada ederra : Ken Zazpiko kantaria, Porrotx pailazoa, Txan magoa, Ramon Agirre antzeslea, Ando­ni Egaña bertsu­laria, hau izanki i kusk i zuna ren asmatzailea, hor izango delarik ere Maddalen Arzallus hendaiar bertsulari gaztea.

bertsu, antzerki, musika…

Angeluko hiriak garraio pu­blikoen prezioak beheiti ego­kitzen ditu irailaren lehenetik aitzina. RSA (revenu de solida­rité active) laguntza hunkitzen dutenek, zuzeneko zergarik pa­gatzen ez duten erretretadunek eta laguntza publikoak ahituak dituzten langabeek, urririk har dezakete autobusa, Angeluko zerbitzu sozialeko kartarekin. Jean Espilondo auzapezak deklaratu du Angelu prest dela orain Chronoplus markatua iza­nen duen autobusa hartzeko

errextasunak hedatzeko beste herrietara, BAM/Bokale eta Bi­darteren artean elkartasun kutxa bat sortuz ; hori lehen etapa be­zala bost hirietako garraio pu­blikoa osoki urririk ezarri ai tzin. Haatik Jean Grenet BAM hiri elkargoko presidentea eta Jean Mixel Veunac garraioen axuanta urririk emaitearen kontra dira arrunt ; ikusteko da Angeluko auzapezak orientabide hori onarraraziko duen, Aturri/Euskal Kosta izena hartuko duen hiri el­kargo osatuan.

stab autobusak urririk angeluar behardunentzat

Emaztek askoz erretreta apa­lagoak hunkitzen dituzte Fran­tzian, HALDE emazteen diskri­minazioen goi batzordearen arabera. Gaur egun eta bana bestean erretretadun gizonkiek 1400 euroko erretreta hunki­tzen dute hilabetean, emaztek aldiz 825 euro, hots erretreta bat ehuneko berrogeiaz apalagoa. HALDE batzordeak aztertu ditu desberdintasun horren arrazoi­nak : denbora partzialeko lanak usuago proposatuak zaizkie emazteei, hunkitzen dituzten soldatak ehuneko hemeretzia merkeagoak izaiten dira lan be­rarentzat.Eta laborariek ere bai400 euro hilabetean, hona zer heinetan den oro har laborarien erretreta ! Ez dela haboro onar­tzen ahal salatu dute, erretreta­

ren topaketetan bildu diren 2500 erretretatuek. Aho batez galde­ginik izan da, erretreten emen­datzea SMIC gutieneko soldat apalenari hurbiltzeko. MSA, laborantzako kutxaren ikerketa baten arabera, laborantzan ari­zan den gizon batek hunkitzen du 650 euro, emazte batek 350 euro. Milioi bat eta 700 mila dira laborantzako erretretadunak, denak bizipide apalekin den ho­berenetik ere, eta orain krisa az­kar batek hunkitzen du ofizioa. Zenbaki arrenkuragarriak ema­nik izan dira, 40 000 laborariek RSA galtegin dute aurten; labo­rantzako unitateen %30a likida­zioan ezarririk izan da, irabaziak apaldu dira azkarki eta laborari frankok beren buruaz beste egi­ten dute, nahiz prentsak guti ai­patzen duen arazoa.

erretretak : antolaketak eta protestak emaztek gutiagorekin bizi behar

Ametzondoko bidezubia estrei­natu dute joan den asteazke­nean, Baiona/Hiriburu/Mugerre partean, A63 eta A64 auto­bideen gurutzagunetik hurbil. Obra horri esker Mugerre eta Hiriburu artean ibiltzen ahal da A64 autobidetik pasatu gabe,

bidezubiaren zati bat espresa antolatu dute bi errotako ibilgai­luentzat. 250 metro luze eta mila tona pisu dituen bidezubi horren bi aldetan eraiki dituzten bi itzul­guneekin, obra guziaren gastua 30 milioi eurotara heltzen da.

ametzondoko bidezubia idekia

7

Page 8: Herria 3071

Herriz Herri

Kontrabandisten lasterketa, iragan zen abuztuaren 22an. 24 lasterkari abiatu ziren beren kargak bizkarrean (8kg mutilek eta 4kg neskatilek), zazpi fago­ta hupatu eta jautsi dira berriz ka rrikarat. 24 etarik 23 arribatu dira, emakume batek ez du bu­katu. Aurten bozgarren aldikoz Fernando Etxegarai Beratarrak

irabazten duela, 40mn 24s, biga­rren Bros Hervé kanbokoa, 43mn 09s, hirugarren Mehats Daniel, 44mn 47s, Donibane Garazikoa eta laugarren Vaquié Philippe lehenbixiko saratarra, 46mn. 9 garren Garcia Ximun bertze sa­ratarra 49mn 12s. Lehenbixiko emakumea 20 garren, Carty Marie, 55mn 55s. 23 garren Ze­laieta Jone, Etxelarkoa, oren bat 06mn 14s. Lehenago Ramuntxo Lamotek bazituen 4 irabaziak orai Fernando­k bat gehiago badu. Eguraldia alde zuten, ez bezperan bezain bero. Usaian bezala izigarriko jendeketa ba­zen, partikulazki hegoaldetik, kuraia handia eman diote laster­karieri, beren eskuzartekin. Sara Korrika taldeari milesker haundi bat holako manifeztazione ba­ten antolatzea gatik eta turismo bulegoari ere, zeren zuek ere ekarri baituzue laguntza. Heldu­den urte arte.

Erretretatuen ateraldia, Herriko Etxeak antolaturik iraganen da buruilaren 22an asteazkenez. Aurten Landesetara joanen dira, Mugron herrirat. Partiada karri­katik goizeko 8etan zeren bide luzea izanen baita. Behar dira izenak eman Herriko Etxean or­tziralez buruilaren 17 aitzin, ize­na ematean 28E beharko ditu­zue ordaindu.

Herriko Bestak ditugu asteburu huntan. Larunbatez Sara Korrika taldeak antolatua arratsaldeko 5 orenetan 10 km korrika. Arra­tseko 10tatik biharamun goize­ko 5ak arte izanen dira kont­zertuak eta musika. Igandean 10etan meza nagusia Urruñako klikarekin. 10ak eterditan pilota e rrebotean luzara. Arratsaldeko 4ak eterditatik aitzina gazteak

etorriko dira erreboterat beren tresna bereziekin, ondotik Ahate Joko eta euskal indarrak. 7etan afal aitzinekoa Sarako kantari taldearekin. Arratseko 10etan kantariak, ondotik soinua eta gau erditan susko zezena. As­telehenean 10ak eterditan pilota errebotean luzara. Arratsaldeko oren bat eterditan polikiroltegian

zikiro jatea Ol­hain ikastolak antolatua. 4ak eterditan ga­zteen jokoak eta euskal dantzak, 5 ore­netan trinke­tean esku hus­ka Pleka Tro­fearen lehen f i n a l e r d i a Ibarrola­Haris­mendi, Walta­ri­Lazcano­ren kontra, 6ak eterditan bi­garren finaler­dia Alfaro ­ De Ezcurra, Lam­bert ­ E tcheto­

ren kontra. Arratseko 10etan kantariak, ondotik soinua. Aste­arte goizean 10ak eterditan pi­lota errebotean luzara. Arratsal­deko 5 orenetan herriko gazteak atxiki ttikian, ondotik helduak Kapito Harri, Luzaz Gaz te­ren kontra. 7 orenetan Mutxikoak eta arratsean soinua. Asteaz­ken goizeko 10etan Sarako ha­zienden primak trinketean, 10ak eterditan Pleka trinketean Xoko ligaskaren finala, karrikan 10ak eterditan haurren jokoak. Ar­ratsaldeko 5 orenetan eskuz bi­naka errebotean Euskal Herriko bestetako Esku Pilota txapelke­taren finalerdia. 6ak eterditan trinketean, Pleka trofearen fina­la, gero plazan aperitifa edanez, bertsulariak, Maialen Lujanbio, Ximun Cazaubon, Amets Arza­llus entzunen ditugu, gai emaile Karlos Aizpurua. Arratseko 10ak eterditan lehengoentzat soinua, ondotik gazteentzat goizeko 5ak arte eta su artifizialak 11 orene­tan. Bestetako elkarteak eske­rrak ematen ditu Saratar guzieri zeren diru laguntza ona eskaini baituzue. Beraz besta on deneri, laguntasunean.

Abisu: aurtengo suko egur loten eremua udazkena aitzin zerratu beharra da. Badire oraino lota frango kentzekoak, orduan be­har dituzue ahal bezain fite ken­du, gero berantegi izanen da.

Pilota : palantxaka trinketean gizonak : Arotzarena Pierre eta Branger Iñaki irabazle Pilota Hutxaren kontra 40­17. Mounho Guy eta Iribarren Jean Francois galtzaile Uhaldean­en kontra 30­40. Saint Jean Benoit eta Men­dez Anthony irabazle Uhaldean­en kontra 40­28.

Ganex

sara

Eskuinetik ezkerrerat: Fernando Etxegaray, Carty Marie, Bros Hervé eta Mehats Daniel

irisarri

Kantaldi : Ortzaizeko ikasto­laren alde, kantaldi handi bat beharra da buruilaren 12an, igandez (16:00), Airoski gelan: Mixel Ducau eta Karolin Philips, Txomin Artola eta Urbil Artola, Jean Mixel Bedaxagar eta Mixel Arotze, Abar Olano, Erramun

Marticorena, Kattalin Indaburu, bai eta ikastolako haur eta bu­rraso kantari taldeak. Ondotik ostatu eta talo. Kantaldiko sar­tzea 10 eurotan txartelak aitzi­netik hartuz, 12 eurotan egun hortan berean.

Ortzaizeko ikastolako ikasgela berriak, azaroan estreinatuko direnak

HeletaErretor sartzea

Igandean eliza mukurru betean, parropiako jendeak, Atharra­tzeko parropia ohiko, Iholdi ta Heletako klikak, kantariak, familia, horra nor ziren Tote Saldubehere erretor berriaren errezebitzeko jinak zirenak. Bi­kario « episkopal » (hola omen da euskaraz ere) den, bestalde Donibaneko erretorak, jarri du bere kargutan ohiko urhats gu­ziak eginez. Predikuan erran du: « Dugun barneko bizia behar dugu azkartu, sustatu, sekulan bururatua ez den gure girixtino izaitearen hobetzeko, izaite hori gure burhaso eta aitzinekoetarik jina zauku, 30 urte apez naizela sekulan joanago ta gehiago senditzen dut ene burua, zuen eta ebanjelioaren zerbitzuko. Bainan ez zazuela bera utz ape­za, girixtino ororen egitekoa da haren eta inguruan lanean ari direnen laguntzea, apez etxean bada mahain eta kadera langile borondate oneko guzien erreze­bitzeko ».Bost herriz osatua den parropia, Heleta, Armendaritze, Iholdi, Mehaine, Landibarre, meza has­tean presentatua izan zako Marc Lagourgue­n ganik, horiek dute ere gomita egin, ondotik zintzur bustitze batera Erregelu gelan, Philippe Etchepare auzapezak egin dio ongi etorria agian luza­rako gutartean izanen dugula, Agur Jauna guziek goraki kanta­tuz bururatu da basoak eskutan hartu aitzin.

Atharratze, ta orai San Bladi Bai­gur’aldeUrhatsez urhats, apez eginbidea duzu beteAldatzea nik ezin erran zuk duzunez maiteEne desirekin, agian luzaz, gutar­tean finka zaite

J. P. C.DoluIholdiko erretira etxean doi bat egonik, Baionako ospitalerako bidea hartu behar izan zaio biziaren bururapenarendako Kaiet Etchepareri, 83 urtetan utzi gaitu. Herrian berean sortua, handitua eta esposatua zen, la­borantxatik familia hazten zuela Etxarteko etxaldean xinpleki bainan uroski erretreta tenorea jin arte, gero semearen etxe berrira gozatzeko bizi bururatze pausuzko bat, eritasunak emeki emeki bildu artean.Ehortz egunean jende alde han­dia bildu da, berak hoin maite zuen elizarat. Bere botz xarame­larekin hoinbeste aldiz Jaunaren laudorioak kantatu ditu, hor bai­tzen beti bere kantari multxoan. Horien denen sari Jaunak bere ondorat deitu du, betiereko zo­rionera. Gure dolumin bizienak bere espos lagun, haur, haur ttipi, haurride eta heriotze hortaz hunkiak diren guzieri.Eri: Katalin Lacroix Eiherakoa ospitalean dugu hanka hezurra hautsirik, operaturik, gure desi­rek lagun dezatela laster hobe­kitzen. Iholdiko erretira etxera joana dugu Jakes Idiart Uxarre­takoa. Goraintziak igortzen daz­kogu.Mezak: Ibiakoitz aratsean, 7 orenetan Heletan; Igandean, 9 orenetan Iholdin, 11 orenetan Armendaritzen.

Herritarra

Delgue, Cornu, Saldubehere, beretterrak

8

Page 9: Herria 3071

Herriz Herri

Kermeza ­ Duela bi urte baino jende gutixago bazen ere, eder­ki iragan da aurtengo kermeza, 160 bazkaltiarrek preziatzen zituztela herriko sukaldariek prestatu jaki onak. Bazterren alegeratzeko hor ziren bi neska gazte musikari trebe eta giroa berotzearekin, aihertar, izturiztar eta donoztiritar gizon eta em­azte batzuen ixtorio eta kantu xaha rrak entzun dira, Jean Mi­chel Donapétry aurkezlea sus­tatzaile eta Xiprik lagundurik. Aratsalde atsegingarria denen­

tzat, batzuek musarekin burura­tu dutena, besteek Abarratiako pilotari gazteen arteko partidari behatuz. Artetik zozketako sa­riak ere banatu dira, orotarat ehun bat hurbil eta lehen lota, te­lebista, herrian gelditzen zauku Frantxua Garay kermezako lan­gile jarraikiak baitu eskuratu. Txartel ondoetan izenak izanez zozketako irabazdun guziak ezagutuak dira. Antolatzaileek parte hartzaileak eskertzen di­tuzte, bai eta ere sari emaile eta laguntzaile guziak!

izturitze

Zozketako arduradunak lehen sariaren emaiten Frantxoa Garay­ri, auzapeza aurkezle

Herriko gazteenak ere hor

Maialen Elosegi eta Mikele Duhalde

musikariak

baigorriHeriotzeAzken egun hauetan, bi herri­tar lagundu ditugu beren azken egoitzara. Micheline Anatole, erakasle ohia, 95 urtetan zen­dua. Baionan bizi zen bainan egoitza bat herrian izanez, he­men, bere senarraren ondoan hobiratua izan da. Bertzea, Ba­tixta Arriada, 81 urtetan utzi gai­tuena. Bere bizia, laborantzan eta harrobian langile eramanik, Haritzaldeko xoko hortan bizi zen iloba baten etxean. Gure doluminak doatzi nahigabetan diren familieri.

Eki torneoa

Uztailaren lehentsuan abiatua, ezker paretan, esku huska eta atxiki ttipian egin den torneoa bururatu da agorril ondarrean. Finaletan, hiru partida biziki gustagarriak ikusi dira. Lehenik, batasuneko gaztek esku huska eskaini duten aitzin partidan, Iri­garay eta Arreguy­k gaina hartu diote Oçafrain eta Cedarry­ri 22 ­ 16 denek esku zarta ede­rrak bildurik. Ondotik, heldue­tan, u rriaren lehen hamarkadan Pauen jokatuko den munduko xapelgorako hautatuak diren Hendaiarrak­eko Alberdi eta Lau Herriko Goñi nagusitu 22 ­ 6 Ar­raztoa eta Arano Baztandarreri. Atxiki ttipian, G. Ospital eta Al­bistur­ek irabazi 40 ­ 34 Handia eta Monaco­ri. Sarien ondotik, trinketean mahain on baten in­guruan bururatu da aratsaldea, giro hoberenean.

Meza Euskal telebistatikEuskal telebistak Irulegiko meza zabalduko du hiru igande goizez segidan 10.00tan : buruilaren 12an, 19an eta 26an. Hauek, bezperan larunbatarekin gra­batuko dira aratseko 19.00tan. Ondorioz, egun horietan ez da aratseko mezarik izanen Bai­gorrin, igandetan aldiz, usaian bezala 9.00tan aldizka kartierre­tan eta 10.30tan eliza nagusian.

Irulegiko mahastia bestanJoanden maiatzean egin zen sotoa eta arnoaren besta, huna orai mahasti eta arnoarena. Zer

dakigu arno huntaz ? Ekoizpen hau eta hunen ingurua hobeki ezagutzeko, bi egun besta anto­latu dituzte Irulegiko “Herria bizi” elkarteak, Garazi­Baigorriko tu­rismo bulegoak eta “Irouleguy” izendapeneko mahastizainek.Larunbatean, buruilaren 11n, lehen hitzordua bestaren idekitzea, Izpurako plazan egi­nen da 10.30tan. Ondotik, Arra­doiko trofeoa, hunen mendi ma­zelan lau ibilbide deskubritze, desafio desberdinekin, lagu­narteko giroan mahastizainekin juntatuz beren jastatze eta era­kuts tokietan. Aratsalde guzian herriko plazan arno jastatze

eta saltzea. 19.00tan Arradoiko ha rrian zizelkatu trofeoaren emaitea eta 20.00tan, kantu eta musika lagun gaualdi gormanta eta ondotik dantzaldia.Igandean, buruilaren 12an, hitzordua 10.00tan Irulegiko eliza aitzinean eta mahastizain batekin ibilaldi komentatua mahastietako lanaz. 10.30tan Claude Labat­en mintzaldia he­rriko kaperan : Irulegiko mahasti eta arnoaren jatorrietaz. 11.30 – 13.00 : herri barnean, arnoen jastaketa sormarkako mahas­tizainekin. 12.30 : bazkaria euria balitz aterbe segurtatuan. 16.00tan herriko plazan, makilari gazteen lehiaketa, ondotik, esku huska pilota partida urririk eta bururatzeko talo ta xingar. Egun guzian izanen dira ere ibilaldiak mahastietan 4 x 4 autoekin, oi­nez edo astoekin haurrentzat. Herlauz’band txarangak eta Ai­roski bandak ere alaituko dituzte bazterrak.

Musika festibalaBaxenabarreko musika fes­tibalaren azken ekitaldia eginen da ortzirale huntan buruilaren 10ean. Ortzaizen, ofizialeen guneari bisita eginen zaio arra­tsaldeko 15.00etatik goiti. Iluna­barrean, 19.00tan, festibaleko azken kontzertua, Baigorriko elizan, Jose Luis Echechipia eta Pello Ruiz­Huici orgina eta zaha­miola (hautbois) joileekin. Hauk, Iruñatik heldu zauzku, Juan eta Antonio Cabezon, J.S. eta W. F. Bach eta M. Britten eta Marcello­ren obretan entzunen dira.

Hiru heriotze− Agorrilaren 11n zendu da Baionan Gilbert DAURADE jau­na, 79 urtetan, « Château Teille­rie »n bizi zena.­ Agorrilaren 22an zendu da Baionan ere Fernand MAHE jau­na, 77 urtetan, Irigoineko etxe­gunean bizi zena.­ Agorrilaren 29an zendu da Itsasun Yann BREGEON jauna, 48 urtetan, « Atekagaitzeko e rrepidean » bizi zena.

ErakusketaErakusketa berri bat ikusgai iza­nen dugu hilabete osoan (burui­laren 29a arte) Ateka gunean: Nathalie ARMAND margolaria­ren lanak, « Lumières du Sud » deitu erakusketa.

Ihiziko agiriakIhizi elkarteak (edo batzordeak) ihiziko kartak edo agiriak bana­tuko ditu buruilaren 11n, larun­batez, Herriko Etxeko elkarte gelan.

itsasu

Eki torneoko irabazleak

9

Page 10: Herria 3071

Herriz Herri

lasa-arnegi

Aita Guillaume Iriberry85 urte ditu Untzorone Kurutxetako se­meak, horietarik 72 Belokeko Fraidetxean, horrek merezitu dizkio jubilautze ederrak, Arnegin, Untzorone Mispiratik mezan eta katiximan ibili zen herrian, eskola aldiz bere auzoan jarraikiz. Eskerrak horren fa­milia eta jendakia guziari, Belokeko otoiz­lagunak ahantzi gabe. Bazen kartsutasun igandean Arnegiko elizan eta mugarik ez batere Luzaideko bazkariraino.

1) Arnegin besta dugu, zinez arraroaGuillaume Iriberry­ren ohoratzekoaUrteburu haundi bat, hau apeztekoaEztei egun deitua, diamantezkoa

2) Diamant hori zer den orok badakiteUrrea bera baino hobea ditakeAdin hortan ainitzik baden ez dut usteAla Jainkoak ere ahantziak ote?

3) Horren bilo xuriek zer errespetua!Nun da Untzoronetik jin zen mutikoaDonetch ertor maiteak ongi moldatuaArnegiraino zuen otoizten Jainkoa.

4) Mendi hortan etziren putiko ahulakKatiximak Arnegin, halaber eskolakKartsuki bereturik Kristau parabolakEmanen zuen fruitu holako arbolak

5) Artzainak jausten dira zelai onetaraHan ere larre ala bazka onak dira Berdin jautsi zen Guillaume, heien araberaBaxenabarre goitik Beloke aldera.

6) Gaia hala duenak berea ekartzenBeneditar ixil hau daukute hautatzenEta ezartzen fraile gazteen moldatzenHerriak du geroztik Beloke maitatzen

7) Belokez mintzatzeko ez gira gu lotsaOtoitz­kantu ederrik han da sortzen ontsaHain beroa delakotz fraide haien hatsaKristau Euskal Herriak hura du bihotza

8) Fraide maitea, zuri bihotzez eskerrakEgia hauk gintuen salatu beharrakKurutxeta­Beloke, guzier agurrakNola ordain denekin guk ditugun zorrak!

E. L.

HeriotzeGanden astean bi herritar segituak izan dire be­ren azken egoitzarat.­ Bat, Frantxoa Millox Plaza Xabatxurienekoa. Berrikitan oraino gizon azkarraren itxura zuen. Eta zerbeit enegurekin eritegirat altxatua izan da. Hiru astez gaitzak bereganatu du. Pausatu da 81 urtetan. Bere laneko denbora gehiena Frantxoak Parisen iragana zuen. Erretretarat heltzean bere sort etxerat itzuli zen. Huguette bere emaztearekin goxoki bizi ziren.­ Bertzea, Annie Lafont Ibarrundarra. Zonbeit denboraz barkatzen ez duen gaitzarekin bo­rrokan arizanik pausatu da 76 urtetan. Clement bere senarrak erretreta hartzean egoitza berri bat egina zuten Ibarrun gainean. Hor iragan ditu bere pairamenak, arras hurbildik senarra eta bi semeek segitzen zutela.Bi heriotze horiek hurbildik hunkitu dituzten gu­zieri eskaintzen ditugu gure doluminak.Selauru husteaGure ikastolak moldaturik abuztuko azken igandean erreboteko zabaltasun guzia har­tzen zuela egina izan da selauru hustea dei tzen dutena. Hor zabalduak izan dire herriko eta herriz kanpoko jendeekin zernahi gauza xahar eta berri. Zonbeitek segurik orhoitarazi daukute gure gazte denborako orhoitzapen asko. Bazen

ere jateko eta edateko talo eta xingar, gasna eta sagarnoa.Elkarteen egunaAitzineko urtetan bezala gure herriko elkarte andana ederrak egin du gure pilota plazan el­garretaratze bat interesgarria. Ganden larunbat egun guzian kirol edo kultur sailetan berezi­tasun askok agertu dituzte oihalezko gerizan ziren mahainetan bakotxak bere lanbide edo ibilmolde guziak. Jende ainitz iragan da ardu­radun horien galdezkatzen eta entzuten.Eguerditan alaitasuna ere bazen. Lehenik « Senperen kantuz » taldeak eman du kantaldi bat arras pollita. Ondotik, EMAK HOR­eko soi­nulariek entzun arazi dituzte beren musika aire ederrenak. Hor berean bazen jateko eta eda­teko nasai. Talo ta xingar, gasna eta sagarno. Aratsaldean ere biltzarrak segitu du. Bertze guzien gainerat su hiltzaileak hor ziren. Agertu dituzte beren laneko manerak eta egun hau­tan errezebitu duten beren zerbitzuko kamiun bat guziz ederra. Auto­kamiun horrek berekin dauzka behar orduan denari laguntza egiteko errementa berri guziak, denak kuxean zerbi­tzatzeko prest direnak. Gero izan diren mutxiko eta dantza piko zonbaitekin egun eder hori bu­ruratu da goxotasun hoberenean.

senpere

HazparneLoulou Ospital zendu daJuanden astelehenean, mila jende etorri dira Loulou Ospital­en ehorzketarat. Minbi­zia ezin du garaitu eta hiru ilabete barne zen­du da 61 urtetan. Hazparnen eta Frantzian barna ezagutua zen Loulou Ospital buxera, « Baionako xingarra » deitzen denaren egile omentsua. Hazketan sortua, 14 urterekin Donibane Garazin egin zituen buxer ofi­zioako aprendizgoak Pecoitz buxerian. Han ikasi zuen xingar egiten eta hauen ontzen. Ondotik, Bidaxunen ari izan zen bere ofizio­an eta ere Hazparnen Artayet buxerian. 22 urtetan, Yvonne bere andrearekin bere gain hasi zen buxeria berri bat idekiz Jean Lissar karrikan. Toki hori hautatu zuen, pentsatzen baitzuen Hazparneko herria Kanboko bide­rat buruz hedatuko zela eta ondorioz jendea hortik etorriko zela. Hala gertatu da, geroak arrazoia eman dio! Ordutik hasi zen xingar egiten, bere etxen, Petinteneko selauruan xukatzen ezartzen zituen. Laster ere hasi

zen janari egina presten saltzen, bere sal­tegian saltzen zituenak edo eremaiten baz­kari haundiak antolatuak ziren tokietarat. 23 langile arte izan dira enpresan, bi saltegie­tan eta Hazketako lantegian lanean ari izan direnak. Lagunkina zen Loulou, maite zuen musean artzea, rugbiaz mintzatzea eta ahal bezain usu euskaraz hitz egitea. Ororent­zat bazuen bere ele ona, hitz lantua, begi ezkineko irri ttittarekin botatzen zuena. Gai­tzak ereman du zenbeit egunez, eperik utzi

gabe. Yvonne bere andreari, Sylvie eta Eric seme alaberi eta haur ttipieri eskaintzen diotegu gure doluminak. Hazpandar berrieri ongi etorriaJuanden larunbatean, irailaren 4 an, herriko hautetsiek, hazpandar berri­eri egin diote ongi etorria, Mendeala gelan. 30 bat etorri dira eta Beñat Inchauspe auzapez eta kontseilari nagusi denak Hazparneko herria aurkeztu diote, dituen ondareak, ki­

roltegi, kultur eta sozial etxeak eta ere herri inguramena. Hor kausitzen ziren axuantak eta hautetsiek beren burua aurkeztu dute eta zoin diren bakotxak bere gain dituen egitekoak xeheki erran. Ondotik jan edariak eskainiak izan zaizkiote eta laster elgarrizke­tak abiatu dira. Egun berean elkarte foroa zen Mendealako gelan. 60 bat elkarte ba­ziren beren batasunaz mintzatzen zirenak eta egun hortan ainitz jende harpidetu dira elkarte horietan.

Hazpandar berrieri ongi etorria

Bertsulari xapelketa AiherranAurtengo Bertsulari xapelketa hastera doa. He­mendik laster 3 finalerdi iraganen baitira, jakin ezazue bigarrena Aiherrako Denen Etxean ira­ganen dela, buruilaren 25ean, larunbatarekin, aratseko 8tan. Huna noren entzuteko eta ikus­teko parada izanen dugun:Miren Artetxe (Hendaia) Xumai Murua (Azkaine) Kristine Txoperena (Hendaia) Gillen Hiribarren (Itsasu) Txomin Elosegi (Hazparne) Mattin Luku (Donibane Garazi).Herritar batek ere parte hartzen duela xapelke­ta hortan jakiten dugu, Ramuntxo Christy Aire Ona­koak, buruilaren 18an, Muskildin.Aiherrako finalerdian, afaltzen ahalko da ere. Xehetasunak helduden astean.Mendiondo anaiak munduko xapeldun orde ! - Harrietako Pier eta Roger Mendiondo, aurtengo Frantziako xapeldunak dira musean. Munduko xapelketa nagusian parte hartu dute Kaliforniako Chino hirian, han baitira bildu 13 herrialdetako ordezkariak.Debrien balentria lortu dute, bigarren ateraia baitira, munduko aurtengo muslari xapeldunak direlarik Euskadikoak. Hirugarren atera dira Ar­gentinakoak.Biba gure herritar xapeldunak, munduko xa­

peldun ordeak baizirezte !! Orain beren pidaia segitzen baitute, herrira itzuliko dira berantago eta hauien berri emanen dautzuegu. Goizean goizik Orreagara - Joan den astezke­nean zortzi zen urte guziz iraileko lehen astez­kenarekin antolatzen den Orriako beila. Usaia da Garazi eta Baigorri aldetik zernahi jende hor kausitzen dela, Orreagako eliza tanpez be­tetzen delarik.Meza hortan parte hartzeko gisan, oinezkoak Donibane Garazitik abiatu dira goizeko 2ak 1/2tan, eta aurten baziren 80 bat, horietan 5 Aihertar eta 2 Bastidar elgarrekin abiatuak. Denbora ederra lagun, egun xoragarri bat pa­satu omen dute.Gorputz heziketa AIROSAK taldearekin - Gorputz heziketa ikastaroak abiatzen dira Aihe­rran eta Lekuinen Airosak taldeak kudeaturik, asteartetan arratseko 8ak 1/2tan, eta ortze­gunetan arratseko 7ak 1/2tan. Lehen elgarre­taratzea eginen da buruilaren 14an Aiherrako Denen Etxean, eta buruilaren 16an Lekuinen.Aurtengo berezitasuna, gimnaztika goxoa ere egiten dutela ortzirale arratsaldetan, 3ak 1/2tan.Trebetzailea, Nathalie Legleye herritarra dugu, eta horra hunen tel zenbakia : 05 59 70 26 44/ 06 15 34 04 06 Ongi etorri deneri !

aiherra

10

Page 11: Herria 3071

Herriz Herri

BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23

SVITTONATTO OPTICIENSCOONATTO OPTICOVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCOOONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSO CONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSOO CCONATTO OPTICONATTO OPTICVVVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCCCOOO CCCCCCCONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU

KermezaIgandean dugu hiru parropien kermeza handia, Makea Min­degian iraganen dena. Orok badakite, bazkaria 20 eurotan dela helduentzat eta 10 eurotan haurrentzat eta egun alegera bat iraganen dugula! Beraz, ez huts egin, eta gora Gerezieta, Mendiondoa eta Mendiartea, eta gora gure elkartea!!!

EzkontzaMakean iragan dira Stephanie Dagorret Zuhaztikoaren eta Se­bastien Som kanboar gazte ler­den baten ezkontza. Domaia, hauk ere herritik urrun bizitze­koak baitira, Grenoble aldean. Milesker halere, gure elizan eta herriko etxean entzuna izan bai­ta zuen baia. Zoriontsu izan da­dila Stephanie eta Sebastienen

biziaren segida. Goresmenak etxeko guzieri.

SortzeEz jakinean nagon, barkatu. Huna muttiko azkar bat sortu dela Makea Landan. Bai, segur lorietan daude Jean Michel aita eta Nathalie Goutenegre beren hirugarren muttikoarekin, Jon deitu dutena! Biba zuek, burra­so baliosak! Etxe guzietan holako segida bat behar litake, handiegi egin diren egoitza hoiek ongi betetzeko. Jon­ek euskara entzunen du etxean, ama, aita, amatxi eta ai­tatxirekin. Bai, Jon handi dadila euskaldunki, zorionean, etxeko bi anaien artean, gure Mendiar­tean. Goresmen herrikoiak, bu­rraso langileak eta etxeko gu­ziak. P. I.

Makea-lekorne

Hemen diren andereak, gehienak ezkonduak dira eta gure xokoetan geldituak. Milesker herritarren izenean

bidarraiPilota – Eskuhuskako lehiaketa abiatua da trinketean, lau maile­tan, Jo Pilota elkarteak antolatu­rik. Partidak aratsetan jokatzen dira, igandetan salbu. Jendea partiden ikustera eta pilotarien sustengatzera joan litaike, jaki­nez ostiral eta larunbat aratsetan afaria ere muntatua dela, han jan nahiko luketenentzat.Artxilondoko besta – Goxoki iragan da joanden larunbatean Baztandarrak elkarteak Iratin, Artxilondoko kaiolar baten on­doan, antolatua zuen besta. Ehun bat lagun bazagon han aro guziz ederrez : aperitifa, paella bazkaria, mus, kantu... goizean zenbaitzuk egina zutela ere Okabeko itzulia.Aipa ditzagun ere hemen agor­rileko azken asteburuan Baz­tandarrak elkarteko lasterkari batzuen balentriak “Grand Raid des Pyrénées” delakoan, Saint Lary aldetik abiaturik, Bigorreko Pic du Midi kaskoan gaindi. 80 kilometrakoan, 577 lasterkari dira abiatu (Baztandarrak elkar­tetik 9) eta 499 helmu­garat heldu: i r a b a z l e a 10:47, eta Baztandarre­tan 6° Gilles Errotaberea (11:58), 19° Stephane Le­gras (12:41), 23° Gabi H a r i s t o y (12:56), 44° Ximun Gala­nena (13:28), 53° Frede­ric Larronde

(13:43), 89° Johan Boutoille (14:29), 91° Pierre Sallaberry (14:29), 166° Julien Harymbat (15:35), 407° Brice Darraidou (20:42). Eta 160 kilometrakoan, 643 lasterkari dira abiatu (Baz­tandarretik 10) eta 370 helmu­garatu : portuges bat irabazle (26 oren), Baztandarretan 150° Michel Arrossa (38:38), 151° Sebastien Durritzague (38:38), 152° Thierry Urrutia (38:39), 197° Jean Claude Cuiburu (40:18), 198° Patrick Larrategui (40:20), 238° Panpili Ainciart (42:26). Claude Escots, Jean Alchute­guy, Gerard Iribarren eta Serge Capdevillek utzi dute.Orain, Baztandarrak elkarteko batzuk Réunion ugartean urrian kurritu beharra den “Diagonale des fous” delakoa prestatzen ari dute (163 km). Amarrain besta – Joanden as­tean kasetan huntan aipatua oroitaraziko dugu. Igandean amarrain besta dugu : 10:30 meza, 11:30 pilota, 12:30 ape­ritifa, 13:00 bazkaria trinketean.

Izanen dela zingar azpi ederrik irabazteko !

Sormenaren eresiakSormenaren eresiak, hameka­

garrena, iraganen da irailaren 12an Heraitzen egun guzian.

Ederlan eta tindu erakusketa bat izanen da eta tokian berean eginen diren tin­dalarien zoin­gehiagoka bat. Irailaren 8tik 19ra arte izanen da ere Patrice Rouleau marrazkilariaren obren erakusketa bisitatzen ahalko dena Heraitzeko kaperan. Ur Begi eta Herri Soinu elkarteak dira de­nen antolatzaile.

uztaritze ostankoaHerriko pestakBuruilaren 11n, ibiakoitzean, Zikiroa, Holako taldeak alaitu­rik. Buruilaren 12an, igandean,11tan: meza eta ondotik ape­ritifaArratsaldeko 4tan: birla txapel­ketaArratsaldeko 5tan: dantza ikus­garria, Hazparneko Hegalka taldeak emanikArratsaldeko 7etatik goiti: talo ta xingar.

Beraz buruilaren 11tik 12-rat jin denak OSTANKOKO BESTETARAT !! Besta on dener !!

Euskaltzaindiaren gomitaEuskaltzaindiko Literatura Iker­keta Batzordea bilduko da da­torren 17an Azkaingo Herriko Etxean goizez. Aratsaldean, 5­etan gomitatzen ditu Azkain­darrak duela bi mende Azkai­nen sortu zen Hiribarren apez idazlearen omenaldira. Mintza­tuko dira:­ Jean Haritschelhar, euskal­tzainburu ohia: J. M. Hiribarren bere mendean;

­ Xipri Arbelbide, euskaltzain ur­gazlea: Bardozeko giroa Monho, Duvoisin eta Hiribarren­en ga­raian;­ Ana Toledo, euskaltzain ande­rea: Arbasoak Hiribarren­en Es­kaldunak idazlanean;­ Xabier Altzibar, euskaltzain ur­gazlea: Hiribarren­en Eskaraz Egia eta atsotitz bilduma.Ongi etorri Azkaindar euskal­tzale guziei.

azkaine

11

Page 12: Herria 3071

�������������

abisuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE­SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

­ Bandarekin : 97 E edo 127 $­ Gutun­azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E ­ Afrikan : 87 E ­ Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.­B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren eskuratzeko frogak

urriaren 2an

Baionako Errobi bazterreko Fakultatean.

Izen emateko azken epea irailaren 17a

EEPren Interneteko www.mintzaira.fr gunean berean izenemate orria bete.

Baldintzak : 2010ean 17 urte betetzea eta Iparraldeansortu, bizi edo lan egitea.

Izen emate saria 17 €Euskararen Erakunde PublikoaPlatanondoen etorbidea, 2- 64100 BAIONA

Avis de modification

AML Communication EURLAu capital de 3000 ESiège Social : 8 allée des Acacias 64200 BiarritzRCS BAYONNE 451 130 488 00013

Aux termes d’une assemblée générale extraordinaire en date du 17 mai 2010, le gérant constate le transfert du siège social depuis le 1er septembre à l’adresse suivante : ZA Errepira – RD 9332 – 64480 LARRESSORE.

L’article 4 des statuts a été, en consé­quence, mis à jour.

Le dépôt légal sera effectué au re­gistre du commerce et des sociétés de Bayonne.

Pour avis et mention,

Mme Anne-Marie LacassagneGérante

Anne-Marie LACASSAGNE AML Communication06 19 79 50 38 09 77 48 79 78aml@aml­communication.com

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privé en date du 10 août 2010 à SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques), il a été consti­tué une société présentant les caractéris­tiques suivantes:

FORME: Entreprise Unipersonnelle à Responsabilité Limitée

DENOMINATION: E.U.R.L PANTXI

SIEGE SOCIAL: 9, rue Gambetta ­ 64500 SAINT JEAN DE LUZ

OBJET: la prise de participations directes ou indirectes dans toutes entre­prises et sociétés

DUREE: 99 années à compter de son immatriculation au registre du commerce et des sociétés

CAPITAL SOCIAL: 1 000 euros divisé en 100 parts de 10 Euros

APPORTS EN NUMERAIRE: 1 000 euros

GERANCE: Monsieur Alain GIRAR­DOT demeurant à Maison Etxevertzia, chemin de Serres – 64310 ASCAIN

IMMATRICULATION: au Registre du commerce et des sociétés de BAYONNE

Pour avis, le représentant légal

SUD FOTO

SOCIETE A RESPONSABILITÉ LIMITEE AU CAPITAL DE

7 622.45 EUROSSIEGE SOCIAL: 6 BOULEVARD

THIERS64500 ST JEAN­DE­LUZ (PYRENEES

ATLANTIQUES)420974925 RCS BAYONNE

AVIS DE PUBLICITE LEGALE

D’un procès­verbal d’assemblée gé­nérale extraordinaire du 29 juin 2010, il résulte que:

­ Les associés, statuant dans le cadre des dispositions de l’article L.223­42 du Code de commerce ont décidé de ne pas dissoudre la société.

Dépôt légal au greffe du tribunal de commerce de BAYONNE

Pour avis,le représentant légal

BOULOUS-CHEVALLIERSociété d’Avocats

22 le Forum - 15 rue Raoul Perpère - 64100 BAYONNE

TEL 05.59.31.21.21 Fax: 05.59.31.21.29

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 3 septembre 2010, il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes:

Dénomination: TS MOTO Forme: Société par Actions Simplifiée, Siège: ZA Dubuscoa VILLEFRANQUE (64990), Durée: 99 ans à compter de son imma­triculation au Registre du commerce et des sociétés, Capital: 8.000 Euros par apport en numéraire, Objet: la société a pour objet tant en France qu’à l’étranger toutes activités de garage, réparation mé­canique, récupération et vente de pièces pour motocycles, la destruction de cycles et motocycles, la vente ou la location de cycles et motocycles, Préemption: la cession des actions à un tiers ou au profit d’associés est soumise au respect du droit de préemption des associés, Agrément: La cession de titres de capital et de valeurs mobilières donnant accès au capital à un tiers ou au profit d’un associé, est sou­mise à l’agrément préalable de la collec­tivité des associés, Président: Monsieur Thierry STEFANI, demeurant à ST PEE SUR NIVELLE (64), route de Sare.La société sera immatriculée au Re­gistre du Commerce et des Sociétés de BAYONNE POUR AVIS Le Président

Atalante zinegela bere bidetik

Sylvie Larroque eta J.P. Saint Picq

99 000 sartze Atalante/Autre zinema geletan aurten, iaz bai­no mila sartze gutiago. Deus arranguratzekorik ez apalketa horretan hiru zinegelak kude­atzen dituen elkartearentzat.Elkarteko kide karten kopurua 1400 etan dago eta apalketa­rik ez dago sustengu horren aldetik. Epe motzean Atalante gelak ezarriko du tresneria nu­merikoa.

zuzeneko ereintza, suhuskunenBuruilaren 10ean, ostiralez (14:30), Suhuskunen erakutsia izanen da zuzeneko ereintzaren teknika berria. Zer ote da hori? Lurra ereinten da aitzinetik landu gabe, abantail ainitz eskaintzen dituela lan molde honek, denbora irabaztea, irabazte ekonomikoa, lurra hobeki uztea eta haztea... Ostiralean, ereintza mota horren erakusketa eginen da beraz pentzean. Hitzordua Suhuskunen, Urtzotegietako lepotik hurbil, seinaleak segituz. Euskal Herriko Laborantza Ganbara antolatzaile.

12

Page 13: Herria 3071

telebixta leihotik

asteburuko Hitzorduak

Bahituak: Astero bezala aipatuko ditut hemen frantses bi kaseta­riak beren hiru afganistar lagunekin. Noiz arte atxikiko dituzte ba­hitzaileek? Hasi zen 2009­ko abenduaren 29an eta irailean gaude.

Txiletar meatzariek, aldiz, badakite hiruzpalau hilabetez beharko dutela lurpean bizi. Oroit gaiten haietaz ere.

Nahas-mahas: Oporraldiak bururatuak dira, ministroen biltzarra ere egina abuztuaren azken egunetan, irailaren 7an hasi delarik Lege Biltzarrean erretreten auzia.

Egun berean manifestaldi haundi batek hirietako karrika nagusiak bete ditu lege­gai horren kontra, pentsatzen baita ez dela zuzena.

Bien artean Woerth jaun ministroa, legearen alde jokatzen dena, bainan sekulako saltsan murgildua Bettencourt afera horrekin. Egunero agertzen da zerbait haren kontra, bultzatzen duelarik de Maistre jauna ardiets dezan « Legion d’honneur » xingola eta honek erantzuten diolarik eskerren bihurtzeko eta hasten duelarik gutuna hitz hauekin: Eric maitea.

Jakinik de Maistre jauna Liliane Bettencourt­en diruaren kudea­tzailea dela, ikus daiteke politikariek diruarekin duten atxikimendua, politikari batzuk bederen, ez baita erori behar « Denak ustelak » de­lako leloan.

Diru beharrrez ari dira aldierdiak; hortakotz mugak behar dira eraiki diruaren eta ofizioaren artean. Nola izan daiteke alderdi baten di­ruzaina eta denbora berean aurrekontuetako ministroa? Utzia du diruzaingoa, bainan behar zuen utzi ministro izendatu bezain laster.

Laurent Fignon: Zendu da txirrindularia 50 urtetan. Minbiziak ere­man du Frantziako itzulia bi aldiz irabazi duena eta galdu hiruga­rrena azken etapan 8 segundu eskasean. Entzun dugu aurtengo Frantziako itzulian bere boz erkatsarekin, ahal zuen bezala mintza­tuz eritasunaren gatik.

Errugbia: Hiru partida 10 egunez. Bigarrenean Baiona ­ Brive (19 eta 18), Perpignan ­ Miarritze (17 eta 12). Hirugarrena igandean, Baiona irabazle Bourgoin­en (28­23) eta Miarritze Agileran Parista­rren kontra (19­11).

J. H.

euskal irratiak 89.7 - 91.8 - 95.5 - 106.6

Sartzea da Irailaren 13an !Usaiako gustuko emanaldiak

hasten dira !Goiz Berri goizeko 7tarik goiti, denetaz jakinean izaiteko. Ezin hutseginak, Punttuka, Gure bazterrak, Mintza leku, Aitzur eta Jorra, arrats guziz 7tanEmanaldi bereziak, Hamaka-ren deia, Ikusi makusi, Pre-soen oihartzuna, Xapin.Musika emanaldiak, Adi, Hegoaldeko ostatua eta Zu-riabeltzez.Ahantzi gabe !Kantaire egun guziz arratsal­dero 5etan, kantu eta musika munduan gaindi bidaia.Gazte Zaparrada ostegun a rratsetan, gazteen kezka,

egitasmo eta ilusio guziak, ga­zteek berek jorraturik.Lau haize goizeko 10etarik goiti, aipaldi, aholku eta abisu lagungarriakBeroan bero larunbatetan 9tan, asteko aktualitatearen bildumaAiresta larunbat guziz kanpo­rat eramanen gaituen emanal­dia.

Entzun eta goza !

ortziralean­Ortzaizen, ofizialeen herrix­karen bisita gidatua (15.00) eta Baigorriko elizan (19.00) organo eta oboe kontzertua, bi ekitaldiak Baxenabarreko mu­sika festibala kari­Kanboko elizan (20.30) Ol­darra abesbatza­Donibane Lohizunen, Jaia­laian (21.00) Bordeleko orkes­tra eta Donostiako Orfeon ko­roak, Kostaldeko musikaldiaren kondu

larunbatean­Donibane Lohizunen, triatloi eguna-Leitzan, Nafarroako euskal dantzarien eguna­Baionan, Albert Thomas karri­kako 3an, Oreka zirkoaren pista idekiak egun osoan, zirko tailer, ikusgarri, musikaldi­Azkainen selauru hustea eta Bidarten zaharki feria­Donamartirin, Izturitze eta Otsozelaiko harpeetan (10.30 eta 12.30), “Les rêveries scienti­fiques” bisitaldiak­Miarritzen, Mazon parkean

(15.00) besta : dantza ikusgarri, capoiera, mutxiko­Donapaleun, Amikuze plazan (20.30) Merienda taldearen gitarra musikaldia­Urruñako elizan (21.00) Ravel Akademiaren emanaldia­Bidarten, Herriko Etxeko plazan (21.30) Cel3 taldearen kontzertua

igandean­Bidarrain, Amarrain besta (kermeza). Makean ere ker­meza.­Pausun, Xaia ostatu gibelean, selauru hustea Urruñako Orga­noak elkartearen fagoretan­Bidarten, Herriko Etxeko pla­zan (12.15) mutxikoak Patxi eta konpainiarekin­Bidarten, Herriko Etxeko pla­zan (12.15) mutxikoak Patxi eta konpainiarekin­Irisarrin, Airoski gelan (16.00), Ortzaizeko ikastolaren aldeko kantaldi handia, Txomin Artola eta bertze­Donibane Lohizunen, Luis XIV plazan (22.00) euskal dantzak Bixintxo taldearekin

asteburuan­Herriko bestak Ilharren, Mus-kildin, Saran, Ostankoan, Ez-terenzubin­Miarritzen, ortziralean hasirik, Dantzaren Maitaldia­Kanbon, Arnagako baratzetan, larunbatean eta igandean, oilo, antzara eta gisa hortako xorien feria­Izpuran larunbatean eta Irule-gin igandean, Irulegiko mahas­tien besta­Hazparnen, ortziralean eta igandean, Asunak­Bastidan, larunbatean eta igandean, eltzegintza merkatua­Ziburun, Recollets biltokiko kaperan (11.30), larunbatean eta igandean, Ravel Akade­miako musikari gazteen ema­naldia­Donibane Lohizunen, Ravel entzutegian (15.00), larunba­tean eta igandean, Ravel Aka­demiaren emanaldia­Ziburun, larunbatean eta igan­dean, kermeza.

Gonzalo etxebarria Miarritzen

Irailaren 9tik azaroaren 7raino ikusgai dira Gonzalo Etxeba­rriaren margolanak Miarritzen, Anne Broitman­en arte galerian (GAAB), Gambetta karrikako 8an.

Glisseguna angelunSeaskak eta BABko ikastolak Glisseguna antolatzen dute irai-laren 19an igandearekin Ange­luko La Barre skate parkean eta hondartzan : skate, surf, eska­lada, roller, kostaldeko sorros­pena eta abar, aktibitate guziak dohainik dira, guzieri idekiak.

bastidako eltzegintza merkatuaAste huntan guzian, larunba­tean eta igandean, iraganen da eltzegintza merkatua Bastidan. 16garren aldikotz egiten den merkatua. 50 erakusmahain izanen dira, Euskal Herriko eta urrunagoko askorekin, katalan eltzegileak barne. Idekidura tenoreak : 10:00­19:00. Estrei­naldia larunbatean (12:30) : herriak aperitifa eskainiko du deneri. Bi egun horietan izanen dira tailerrak, mustraketak, ani­mazioneak.

donoztirin sehaska husteIrailaren 26an, igandez, iraga­nen da sehaska hustea Do­noztiriko Sanoki gunean, Ar­beroa ikastolaren alde. Izena e maiteko: tel.: 05.59.29.46.25 edo 06.81.99.96.57.

13

Page 14: Herria 3071

Han eta HeMen

Tibhirinekomartirioak:

liburuederra

Tibhirineko fraile martirioakartean hori baita fidagarriena eta osoena. Eta hain xuxen, Nouvelle Cité argitaletxeak aitzine­ko egun horietan helarazi dauku John Kiser­en “Les moines de Tibhirine” liburua, gotorra be­zain ederra, 480 orrialdekoa. Idazleak lau urte eman ditu liburu horren ontzen, lekukotasunak iturri hurbilenetik hartuz, eta Tibhirineko fraileen bizia urratsez urrats segi dezakegu beren marti­rioraino. “Amodioaren martirioak”, idazleak dion bezala, hunen arabera “frantses fraile horien herrialdea ez zelarik baitezpada Frantzia bainan Ebanjelioa”. Eta Maghrebeko lurralde hura zen­bat maite zuten agertzen duena, eta gertatuak gertatu, aitzina maitatzen segitu behar, bertzerik ez baitzuten nahiko Tibhirineko fraileek...

Fraile bilakatua den Henry Quinson trader ohiak du liburua frantsesera itzulia, molde argienean. Balio balinbadu filmaren ikustera joaitea, balio du ere liburu hunen irakurtzera. Gizatasun han­diko obra. Liburuaren loditasunak ez du nehor iziarazi behar, errexki irakurtzen da (24 eurotan salgai).

Tibhirineko fraidetxea

Aste huntan zabalduko da zinegeletan Xa­vier Beauvois zinegilearen “Des hommes et des dieux” filma, Cannes hiriko azken festiba­lean handizki saristatua izan dena. Tibhirineko fraileen martirioa kondatzen du film horrek, bertzeak bertze Lambert Wilson eta Michael Lonsdale aktore paregabeekin.

Film horren ontzeko, John Kiser Amerikanoa­ren liburuaz ziren gehien bat baliatu, Tibhirineko gertakariaz argitaratuak izan diren liburu guzien

ItsasoazerakusketaMiarritzen

MiarritzekoMaitaldiak20urteIrailaren 10etik 19ra iraganen da Dantzaren Maitaldia, Miarritzen. Hogoi­garren urtemuga du aurten ospatuko Thierry Malandainek kudeatzen duen festibalak, 20 maitaldiak gogoaraziz eta 10 egunez dantza miresgarriak eskainiz, antzokietan, hondartzetan, karriketan... Zazpi herrialde dira gomi­tatuak. Eta zazpi sorkuntza dira bere­zikiago preziatzen ahalko. Ikusgarriak gozatzeko, sartzeak gorenetik 20 euro­tan izanen dira, nahiko prezio apalean beraz.

Huna lehen egunetako egitaraua. Irailaren 10ean, ostiralez (21:30), es­treinaldi kari, Portu Xaharreko hondar­tzan, Lorrenako Baleta. Irailaren 11n, larunbatez, Koliseoan (17:00) “Mallar­mé” ikusgarria (Domenger eta Claus) ; Kasinoan (19:00) “Entrelacs” (Lionel Hoche konpainia) ; Midi geltokian (21:00) “Romeo et Juliette” (Malandain Ballet Biarritz). Irailaren 12an, igandez, Hondartza handian (17:00) “John à la plage” (Eclats konpainia) ; Koliseoan

(19:00) “Kaori Ito” (S’Poart konpainia) ; Kasinoan (21:00) “Soirée entre d’eux” (Kader Belarbi). Gainerateko xehetasu­nak letempsdaimer.com webgunean.

Urriaren 3raino irauten du Miarritzeko Bellevue egoitzan (Bellevue plaza) zabalik den erakusketak, itsasoaz. Jadanik 5.000 bisitari baino gehiago e rrezebituak ditu. Egu­nero idekia da (11:00­20:00) salbu asteartetan.

apezen sartzeaIkasle, langile eta politikarien gisa, apezek ere beren sartzea dute, bederen parropiaz aldatzen diren horiek. Eta urte guziz bezala, bada aurten ere mugimendu apez pos­tuetan. Huna jakin ditugun izendatzeak. Jean Pierre Ouret diosesako artxiboetako arduraduna Kanbo Arditeirat erretiratzen da. Arño Indart Oragarretik Atharratzera doa. Paul Sarcou Baiona Santespietatik Katedralera doa kalonje gisa. Jean Bap-tiste Mounho Donapaleutik Oragarrera doa. Jean Louis Condon, Angelun zagona, e rretiratzen da. Peio Bordagaray Uztaritzetik Angelura doa. Tote Saldubehere Atha­rratzetik Heletara. Jean Michel Barnetche Heletatik Uztaritzera. Ttotte Ardohain Do­nibane Lohizunetik Baionako Bixintxo Paulokoa­Jondoni Estebe parropiara doa eta Bokaleko apezetxean ukanen du egoitza. Bernard Harambillet Pauetik Baionako Katedralera dator, kalonje gisa. Dominique Sentucq Pauetik Arrangoitzera dator, iragan apirilean zendu den Jean Marie Mouhicaren ordainez. Jean Ichas Baionan

dagon diosesako liburutegiko arduraduna erretiratzen da. Jeannot Etcheto Mauletik Atharratzera doa. Bernardin Dunate Bardozetik Nabarren­koxera. Jacques de Mesmay, Marc Aillet apezpikuak Baio­nan orain sortu duen seminario berriko superior izendatua da, seminario hori Légion Tchèque karrikan aurkitzen da, Kaputxi­noen komentu ohian. Komentu hortako kaperan da ere igande oroz meza latinez emaiten.Paul Sarcou apezak Baiona Santespietako eliza utziko du Katedralera joaiteko

14

Page 15: Herria 3071

kirolak

pilota Larrecheaberrizhordugu

Larrechea - Saldubehere .. 50Sorhaitz - Ducassou .......... 35Bi urte hurbil falta ginuela, de­nek atsegin zuten astelehenean, eta bazen jendea polliki, Larre­chearen lehen partida huntan, besoko operatze hura ta denak ontsa pasaturik. Lehengo apuña eder hura ez oraino baina badoa jadanik haren pilota, 12 bote ere sartu ditu eta ez da dudarik onerat baizik ez dezakeela egin. Kasik, aldi huntan aise arizan ere da Marc Saldubehere lagun fin eta ariarekin, kontrario hauk beti menean atxikiz, Sorhaitzen lau boteekin. Ducassouk ere hor du bere jo ederra, ezkerrez seguragoa bainan eman izan dute beste batzuek ere denbora (E tcheto eta beste), hortarat­zeko. Eskuzartak zituen Gara­teneko ikusle jendeak denaden, partida hau bururatzean, oren bat eta erdiren buruan.

Monce - Heguiabehere ........ ?Heguiaphal - Bessonart ...... ?Hau izanen da helduden aste­leheneko partida hor berean, orai goiti ari diren putiko batzue­kin.

Kanboko trinketeanAlfaro - Kurtcharry ............. 40Ezcurra I - Heguiabehere .. 29Baietz ba, badakitela Lapurdi hortan ere lehiaketa pollit ba­

ten egiten, Baionako trinket za­harrean ez bada, Kanbokoan uda jitearekin eskupilotaren arduradunen menean, huntan gibeleko sarerik ez bada ere, Argentinarren modan. Huntan bi trebatu baztertuz, berak ere hain gazte ez diren baxenabar­tar hauk.

Aguirre - Lazcano .............. 40Olçomendy - Lambert........ 31Bigarren finalerdian urruña rrak nausitu. Eta behar zela ari, Mat­tin baigorriarraren eta Ximun izpurarraren garaitzeko. Bainan hor baitzen ere Dongaiztarren eskola ona batetik eta Bixente Lazcanoren beso bolanta bes­tetik, denak ere oraino ikusiko diren pilotari gazteak.

Aguirre - Lazcano .............. 40Alfaro - Kurutcharry ........... 23Urruñarrek joan dute airez aire Kanboko trofeoaren finala.

Esku pilota plazetanG. Etchebarne - J. Carricart 30Laduche - Elissalde ........... 29Partida pollita Larzabalen hau, Berasategiren ordez ari zela­rik Elissalde itsasuarra, kolpe baten gatik. Eta hor dira ere bertzalde Monce ­ B. Ducas­sou gazteenak, Lucu ­ Amulet amikuztar xapeldunak, Olço­mendy ­ Arbeletche eta guziak.

Saran ari beharrak 15ean beste­tan Lucu ­ Amulet eta Carricart ­ Etchebarne. Aldiz, Lakarran 19an Monce ­ Ducassou eta Olçomendy ­ Arbeletche.

Urruñako bestetanIbarrola - Kurutcharry ........ 40Waltari - Lazcano ............... 36

Ezcurra I - Oçafrain ........... 40Bielle - Ezkurra II ............... 39Horra bi partida eder herriko bestetan. Dongaitzen trinketean jokatu direnak, zortzi pilotaritarik lau herriko, leku guziak bete be­terik. Biba!

HegoaldeanIrujo - Barriola.................... 22Bengoetxea - Apraiz .......... 15Horra nola duten lehenek joan Lekeitioko trofeoa, Barriolaren sari berezi batekin gainera.

J. Retegi - Beroitz .............. 22A. Lasa - L. Galarza ........... 17

Idoate - Zezilio ................... 22

Olazabal - Arruti ................ 17

Merino I .............................. 18Cabrerizo ........................... 15Zarautzen ziren horiek hirurak.

Diaz - Eskudero ................. 22Mendizabal I - Argote ........ 14

Rico - Oteiza ...................... 22Lemuno - Urrizelki ............. 13Lehen hori Bargotan, bestea Obanosen

Ongay - Merino I ................ 22Diaz - Urrizelki ................... 21

Saralegi - Ruiz ................... 22Titin - Goñi III ..................... 11

Arretxe II - Beloki ............... 22Rico - Otxandorena ........... 21

Lemuno .............................. 22Mendizabal I ...................... 15Lehen bi hoik Lunbieren, beste biak Ceniceron.

Bego

Txapelketa berri huni izen alege­ra eman zaio, Euskal Herriko pi­lotari guziak distirantsuak baitira izarrak bezala !Finalerditan Thierry Etcheto eta Laurent Lambert nausitu dira Waltary eta Kurrutchary­ri 40/21.Eta Joset Laduche trinketa bete da final egunean, lehengo par­tida handietan egiten zen be­

zala. Azkaingo pilotari handia Sebastien Gonzalez uztartua zen Paxkal De Ezkurrari finala jokatzeko. Bainan Lambert /E tcheto nausitu zaizkiote puntu batez 40/39.Sebastienek agian hobeki egin nahiko du heldu den urtean. Az­kainen « Larrun izarrak txapelke­ta » sortu da, luzaz bizi dagola !

Azkainen,«LarrunIzarrak»lehentxapelketa IgorAntonatorra

gorrizEspainiako Itzulia aitzina doa. Astearte goizean, Igor Anton galdakoztarra beti atorra gorriz ginuen. Euskaltel­Euskadikoak laugarren etapa irabazi zuen Valdepeñas de Jaen­en (bere bederatzigarren garaipena pro­fesionaletan), Laurent Fignon frantses txirrindulari ohiaren he­riotz egunean funtsean, eta hau omendua izan zen biharamun goizean, Guadix­en. Haatik, joanden larunbatean du biz­kaitar txirrindulariak lidertzaren atorra gorria beretu, Alacante­ko etapan, hau ez badu ira­bazi ere. Bezperan zendutako Txema Gonzalez masajistari (Euskalteleko masajista ohia) du atorra gorria sinbolikoki es­kaini. Igandeko etapan, bertze euskaldun bat izan da garaile, bizkaitar bat hor ere, Caisse d’Epargne taldeko David Lopez.

Igor Anton, Jaen­eko helmugan ga­raipena ospatzen

txirrindularitza

Mendi kaskoetako auto­las­terkaldia iragan da joan den asteburuan, Xiberoko men­dietan. Olorueko eskualdean hasirik ortziralean, Iratiko mal­detan kurritu da larunbatean, Atharratzeko Madalenan bu­ruratzeko igandean. Iazko ira­bazduna, Patrick Orhategaray, ez zagon hor, hunek iduriz au­

to­lasterkaldiak aldebat utzirik. Bere autoa funtsean jadanik saldua du. Dena den, Anicet Garicoix xiberotarra da orain nagusitu (hirugarren garaipe­na, 2004 eta 2007koen ondo­tik), gutitarik haatik, 5 segundu txarrez baizik ez baitu aitzindu bigarrena, Alain Pierrine.

anicet Garicoix garaile

15

Page 16: Herria 3071

inbidoBizkaian gaindi

Zierbena, Sopela, Plentzia, Gorliz…

euskal diasPoraEuskadiko bikotea txapeldun Los Angelesen

Joanden hilabete hortan, bi egunez segidan, Donibane Lohizunen izan da erakusketa bat guziz interesgarria, Herrian guti aski aipatu ginuena Kos­taldean sailean. Bizkaia­Euskal Kostaldea izeneko erakundeak zuen muntatua, Bizkaiako foru aldundia babesle, Donibaneko udaletxea laguntzaile. Helbu­rua, hobeki ezagutaraztea bai Donibane eta inguru hortako jendeeri, bai eta horrat etorri udatiarreri, nolako bazterrak diren Bilboko aldean bai eta nolako ondarea. Bereziki itsas­bazterrean eta hango hama­hiru portuetan, zerrenda hortan sartuz Gernika, bera ez dena arras­arras itsas­hegian, nahiz Bermeo aldetik itsas urak hur­bil heltzen zaizkion… Toki ho­rietarik frango arras ezagutuak dira gure artean ere, hala nola Bilbo, aspaldian hiri handien lerroan dagoena, edo berdin Ondarroa eta Lekeitio, beren arrantza­portuekin. Beste batzu ez hainbeste, Getxo eman de­zagun, alta badauzkalarik laue­tan­hogoi mila biztanle, heldu baita Miarritze eta Angeluk bien artean duten bezenbat. Eta beste batzu arras guti ezagu­tzen ditugu, ez direlarik hain urrun, Hendaiako mugatik tira­hala oren baten bidean nunbait han autobidez joanez. Horie­tarik lau aipatuko ditugu egun, Zierbena, Sopela, Plentzia eta Gorliz, Bilbotik arrunt hurbil di­renak, Zierbena mendealerat,

beste hiruak ipa­rralderat…

E r r o m a n o e n denborakotzat?

Zierbena, Euskal­Herri mendealeko punta­puntan, ez da herri handia, ez eremuz eta ez jen­detzez. Doi­doia 1300 biztanle. Ize­na ez dute haatik arrotza mugaren bi aldetan estropadak segitzen dituzte­nek, baita hor arraulari talde bat ardura hoberenen mailerat helt­zen dena. Mendez­mende, eta Erdi­Arokotzat horko portuan izan da ainitz mugimendu an­

txua eta xardi­na arrantzari esker. Orai, beti badira a r r a n t z a l e batzu bainan atseden­por­tuak du gaina hartua. Erdi­Aroan jadanik arrantzari em­ana zen Zier­bena, histo­rialari batzuen ustez, bainan hori ez omen da arras se­

gurtatua, aise lehenago ere ba­zitakeen haatik hor berean edo biziki hurbil portu bat, erroma­noen denborakotzat orobat… Eta egia da iragan mende hor­

tan erromanoen denbora hetako aztarna batzu kau­situ ere direla preseski Zier­benako hondartzatik frango hurbil.

Herrian ikustekoak dira eliza, 19. mende ondarrean dena berritua, San Iñazio kapera, sahetseko murru pareta bat pilotan artzeko baliatzen arrabote gisa, bai eta Punta Luze deitu kas­koan den gotor­lekua…

Ezponda harrigarriakEz idurika, Iparraldean ai­nitzek ez badute ere batere ezagutzen, Sopela herri

pizko rra da. Hamabi mila biz­tanle baino gehixago badauz­ka, heldu baita gauza guti eskas Donibane Lohizune edo Hen­daiaren heina. Itsas­bazte rra xoragarria da, hiru hondartza badira eta harrigarriko ezpon­dak. Barneko alderat ere badira biziki toki pollitak.

Sopelatik iparralde segituz han berean dira Plentzia eta Gor­liz, biak ere gero eta gehiago turismoari emanak. Plentzia, bere lau mila biztanleekin, itsas golko baten xokoan untsa mal­datua, hamahirugarren men­dean sortu herrixka. Denboran, horko balea ihiztariak guziz fa­matuak ziren. Bestalde, itsas­untzigintzak ere munta handia ukana du hor gaindi. Gorliz ere jendetzearen aldetik handituz doan herria, bost mila biztanle baduzke gaurko egunean. Hor ikusteko den gauza bereziena itsas­hegiko “harri bihurtutako aremuneak” deitzen dituztenak, duela sei mila urte edo hola no­lazpait moldatu zirenak. Legar edo are meta alimale batzu harri bilakatuak are pikorrak elgarri tinki tinki zerbait gisaz loturik… Besterik ere bada ikusteko bix­tan da, dela burgoan berean, dela urruntxago, aipamen bere­zi bat hartze duela Andra Mari baselizak, ermita batzu luzaz hor egonak kaperazain beza­la… (Gero Beretik)

Muslaria

Zierbenako San Iñazio kapera

Gorliz, leku miresgarri batean kokatua dagoen herri pollita

Chino­Los Angelesen egin dute iragan astean, larunbat artio, agorrilaren 31etik buruilaren 4era, Euskal Etxeen arteko Munduko XXXIII. Mus Txapelketa. Hamahiru bikote arizan dira lehian, hala nola Frantzia, Euskadi, Kanada, Mexiko, Argentina, Txile, Australia, Peru, Ve­nezuela, Espainia eta Estatu Batuetako ordezkariak, horietarik Espainia bi bikoterekin (aurtengo ohiko ordezkariak eta iazko munduko txapeldunak) eta baita Estatu Batuak ere (txapelketa antolatzen duen herrialdeak eskubide hori baitu). Txapela aise ereman du Euska­diko bikoteak, Angel Rivero eta Jose Antonio Vicente, partida guziak irabazi baititu. Sailkapena honela geratu da: 01. Euskadi (Angel M. Rivero, Juan Antonio Vicente): 12 partidak irabazirik02. Frantzia (Roger Mendiondo, Pierre Mendiondo): 9 irabazi, 3 galdu03. Argentina (Gustavo E. Perez, Horacio Carrascal): 9 irabazi, 3 galdu04. Espainia­2 (Norberto Rodriguez, Andres Fernandez): 8 irabazi, 4 galdu05. Estatu Batuak­1 (Alberto Blanco, Pedro Sanz): 6 irabazi, 6 galdu06. Txile (Juan Mendiburu, Juan Carlos Lago): 6 irabazi, 6 galdu07. Australia (Jose Lasa, Pedro Altuna): 6 irabazi, 6 galdu08. Espainia­2 (A. Arratibel Jauregui, M. Larrañaga): 5 irabazi, 7 galdu09. Mexiko (Ramon Zugarramurdi, Antonio Barrena): 5 irabazi, 7 galdu10. Venezuela (Ausencio Eguilaz, Jon Zubiri): 4 irabazi, 8 galdu11. Estatu Batuak­2 (Josephine Curutchet, Etienne Jorajuria): 4 irabazi, 8 galdu12. Peru (Juan Jose Meneses, Raul Noblecilla): 3 irabazi, 9 galdu13. Kanada (Domingo Mihura, Pedro Etchart): 1 irabazi, 11 galdu Nahi duenak, sailkapena, osorik, musaren mundu mailako webgune berri batean irakurtzen ahal du, beste hainbat jakingarrirekin batera, euskaraz, espainolez, frantsesez eta ingelesez: www.globalmus.com

Joseba Etxarri

Munduko Mus Txapeldunak (Angel Rivera eta Juan Antonio Vicente), bigarrenak (Roger eta Pierre Mendiondo anaia ai­hertarrak), Pierro Etcharren NABOko antolatzailea eta Jose Luis Garcia, Euskadiko ordezkaria. Arg. EuskalKutura.com

16


Top Related