Download - ikt ko lana ona
IKT – Web 2.0 tresnak
0
19-10-2011
Lehen Hezkuntza, 32 taldea |
UPV-EHU
WEB 2.0 TRESNAK
Oihan Makazaga
Leire Oriondo
Miren Herguedas
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
AURKIBIDEA
1.Sarrera ......................................................................................... 3-4
a. Zer da lankidetza?Informazioaren gizartearen aldaketa:
Teknologia berrien sorrera. Web 2.0 eskolan erabilgarria
2.Garapena ...................................................................................... 5-19
b. Web 2.0: definizioa, tresnak ....................................................... 5-12
c. Wikiak .................................................................................................. 13-19
3.Ondorioak .................................................................................... 20
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
Lankidetzari buruz aritzean, orokorrean, burura datorkiguna orain arteko
lantalde modu tradizionala da, eta beraz, teknika hau hezkuntzan aplikatzen badugu,
guztiok oroituko zarete ikasgelan egindako talde lanez; batzuk binaka, hirunaka edota
launaka eginikoak, zeinak aurrera eramateko ezinbestekoa zen mahaiak elkartzea gaia
ikasgelan lantzen zenetan, edo bestalde, klaseen amaieran liburutegian edota
bilguneren batean geratzea lanari itxura ematen jarraitzeko.
Baina gaur egun hezkuntza sisteman lankidetza ikaskuntza integratzeko
ahaleginak egiten ari dira. Zer ote da hau? Geuretzako ere termino berria den arren,
horixe azaltzen saiatuko gara lan honetan eta berau lantzeko dauden baliabide
ezberdinak aztertuko ditugu baita ere.
Lankidetza ikaskuntza helburu bera duen talde bat osatzen duten kideen
artean eraikitzen den irakaskuntza-ikaskuntza prozesua da, zeinak hauen arteko
koordinazioa eta komunikazioa ezinbesteko konpromiso gisa bilakatzen dituen
emaitzak eraginkorrak izan daitezen. Irakaskuntza eredu honen xede nagusia
elkarlanaren bitartez ingurukoekin eta ingurukoez ikastea da; ideiak eta iritziak
elkarbanatuz adostasuna lortzea eta ezagutza bereganatzea alegia. Taldekide bakoitzak
bere gaitasunetara egokitutako rol bat izango du eta batek egindako lana beste kide
batek egindakoaren osagarria izango da; hots, taldea osatzen duten pertsonek dituzten
gaitasunez baliatuz, hauetako beste batzuek dituzten gabeziak orekatzen dira eta
alderantziz. Beraz, lankidetza ikaskuntzaren helburu nagusia taldean ikaskuntza
eraikitzea den arren, lan indibiduala ere esanguratsua eta beharrezkoa da.
Ikaskuntza mota hau berritzailea da, taldekideen kokapen fisikoak garrantzia
galdu duelako, hain zuzen ere. Oraintsu gertatzen ari den Interneten hedapena dela
eta, lantalde eredu tradizionalek jada ez dute berebiziko garrantzia ikaskuntza-
prozesua aurrera eraman dadin, beste aukera ezberdin batzuk sortu baitira.
1.Sarrera
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
Aipatutako guztiaren adibide argia da Wikipedia plataforma birtuala. Izan ere,
proiektu hau milioika eta milioika sarreraz hornitua dago, zeintzuk sarera konektatzeko
baliabideak dituen edonork; dagoen lekuan dagoela, zuzendu eta aldatu ditzakeen.
Lankidetza ikaskuntza ahalbidetzen duten tresna teknologikoen artean guretzat
ezagunenak jarraian aipatutakoak dira, besteak beste: internet (posta elektronikoa,
informazio bilaketak egiteko zerbitzariak, sare sozialak, blogak, foroak, bat-bateko
mezularitza: txat-ak, etab.), ordenagailua eta ekipo lagungarriak, PDI-ADE, ikus-
entzunezko aparailuak (argazki makinak, telebista, bideoak, etab.), mugikorrak, eBook,
ofimatika, pendrive-ak, wikiak (informazioa eraikitzeko, eraldatzeko, pilatzeko eta
partekatzeko plataformak), LMS (Learning Manager System, gela birtualak), karpeta
partekatuak, Google Docs, Tablet PC, VolP zerbitzuak eta egutegi partekatuak.
Hau guztia esan ondoren, aro industriala izenez ezagutu izan dugun garaia
informazioaren gizartea izatera pasa dela esan beharrik ez dago. Teknologia berrien
sorrera gogor eragiten ari den fenomenoa da, eta jada hauen omnipresentzia ukaezina
da gurean. Bestalde, azpimarratzekoa da gizartean gertatzen diren aldaketek zuzenki
eragiten diotela hezkuntza sistemari eta hauen integrazioa motel ematen ari den
arren, gero eta presenteago dauzkagu ikasgeletan.
Hau horrela izanik, Web 1.0ren garapena aztertuko dugu, gailu teknologikoek,
eta berauek eskaintzen dituzten baliabideek, eman duten aurrerapausoa ebidentzian
jartzeko asmoarekin eta baita teknologiak hezkuntzan hartu duen protagonismoa
manifestuan jartzeko. Web 1.0 irakurketarako soilik erabilgarria den orrialde estatiko
bat da, hau da, bertan dokumentuak ez dira eguneratzen. Erabiltzaileak ezin du web-
ean argitaratutako edukietan parte hartu; ez komentariorik utzi, ez erantzunik eman,
etab., beraz, Web-masterrak, orrialdea zuzentzen duen pertsonak alegia, bertan
publikatzen dituen edukietara mugatuta dago. Gezurra badirudi ere, web eredu hau
1991tik 2003ra operatibo egon omen da. Dena den, eboluzio esanguratsu bat egon da
eta ondorioz Web 2.0 sortu da, egun indarrean dagoena eta, harira bueltatuz,
hezkuntza programetan txertatzen ari dena.
Jarraian, plataforma honi buruz arituko gatzaizkizue.
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
2.GARAPENA
Erabiltzaileen parte-hartzea eta informazio trukaketa sustatzen duten
Interneteko web-zerbitzuak dira hain zuzen ere.Web1.0etik web2.0rako trantsizio
honekin interneten bigarren generazio bat sortu da. Web1.0ron ez zegoen pertsonen
arteko interakzioa, igorleak mezua bidaltzen zuen hainbat hartzailek hau jasotzen
zutelarik. Beraz,hartzaile eta igorlearen arteko komunikazioa ezinezkoa zen.
Gainera,informazioa hierarkikoki antolatua zegoen. Web2.0rekin hierarkiak hausten
dira, ezagutza subjektu askoren artean eraiki daitekeelarik.
Zeintzuk dira web2.0 tresnak?
Web 2.0 tresnak ugariak dira. Jarraian, web honen hainbat tresna aipatuko
ditugu:
1. Google zerbitzuak
Google enpresa bat da non zerbitzu gehienak doakoak diren. Beren zerbitzuak
online daude eta taldeen arteko komunikazio naiz elkarlana ahalbidetzen dute.
Ondorioz, pertsonen arteko interakzioa errazten dute. Google zerbitzuen
barruan,besteak beste,honakoak aurkitzen dira:
1.1 Google reader
Irakurtzaile bat da, webgune ezberdinetako sarrera berriei buruz informatzen
duena.Honetarako, RSS eta ATOM-en irakurtzaile eta abisatzailea ditu.
1.2 Google libros
Honako ezaugarriak ditu:
Liburu ezberdinen testua bilatzen du
Bilaketa egitean liburuen orrialdeak bila ditzakezu.
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
Egile eskubideak errespetatzen ditu.
Ikasleak eskatutako liburu,argitaletxea...aurki ditzake.
1.3 Google akademikoa
Google akademikoaren bitartez bibliografia espezializatua aurkitzen da,
informazio espezializatua bilatuz, adituek idatzia alegia.
1.4 Google talk
Doaineko zerbitzu bat da non ahotsezko deiak naiz momentuko mezuak bidal
daitezkeen.
1.5 Google alertas
Zerbitzu honekin erabiltzaileari mezu elektroniko bat bidaltzen zaio
interesatzen zaion albisteren bat “google news” en edo “google group” en agertzen
denean.
1.6 Google docs.
Ofimatikako dokumentuak dira, pertsona ezberdinen artean elkarbanatu
daitezkeenak.
2. ISSUU
Word, pdf-ko … dokumentuak flashera pasatzean datza, partekatzea errezagoa
egiten delarik.Honela,flashera pasaturiko dokumentuak liburu,aldizkari,portafolio
edo/eta egunkari errealak balira bezala ikus daitezke.
Zerbitzu hau hezkuntzan oso aplikagarria da,oso nekeza egiten baita orrialde
askoko dokumentu bat webgune batean modu jarraian irakurtzea,orrialdez bereizi
gabe,web-orrian berantz emanaz jarraitzen delarik irakurketa.
3. ARGAZKIAK KONPARTITZEKO APLIKAZIOAK
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
Argazkiak igotzen diren webguneak dira.Bertan,argazkiak beste erabiltzaileekin
konpartitu daitezke.Zerbitzu hauek publikoak edo pribatuak izan daitezke.
Funtzio hauek betetzen dituzten zerbitzuak,besteak beste honakoak dira:
3.1. Flickr
Hasieran txat moduan erabiltzen zen. Gaur egun argazkiak konpartitzeko
erabiltzen da. Bi bertsio ditu: bata doakoa eta bestea pribatua. Argazkiak ikusteko,
argazkiak igotzen dituen erabiltzaileak hauek publiko edo pribatu egin ditzake.
3.2 Picasa
2004.urtean googlek Picasa zerbitzua hartu zuen eta denen erabilpenerako
eskuragarri utzi zuen,doako zerbitzuan bilakatuz.
3.3 Fotolog
Argazkiak konpartitu daitezke, komentarioak jarriz. Fotolog, sare sozialen
aurrekaria izan zen.
3.4 Pikeo
Online moduan,erabiltzaile ezberdinen artean argazkiak elkartrukatzeko
zerbitzua da.
3.5 Nirudia
3.6 Favshare
4. MARKATZAILE SOZIALAK
Interneten edo intraneten erabiltzaileak baliagarri ikusten dituen web orriak
zerrenda batean gordetzen ditu,gaika ezberdinduz. Interneten web orri asko
daudenez, berauetatik bereizketa bat eta ordenamendu bat egitea beharrezkoa da.
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
Web orrien zerrenda hauek publikoak edo pribatuak izan daitezke. Markatzaile
sozialen aplikazio bat delicious da.
4.1 Delicious
Markatzaile sozialen aplikazioetan,ospe gehien eta erabilpen handiena duen
zerbitzua Delicious da. Programa honek ezer instalatu gabe funtziona dezake, online
alegia, baina hainbat aplikazio instalatzeak honen erabilera erraztu diezaiguke.
5.PODCASTING
Audio artxibo digitalak dira, non musika hauek entzun edo deskarga daitezkeen.
Pod= hipod etik dator eta casting=internet terminotik.
Podcasting aplikazioak,besteak beste,honakoak dira:
5.1. Ivoox
Aplikazio hau batez ere irrati-saioekin erabiltzen da.
5.2. Goear
Baina,nola aplika dezakegu podcasting-a hezkuntzan?. Podcasting zerbitzuak
hezkuntzan,besteak beste ingurugiroko ikasgaian erabil daitezke.Adibide
moduan,honako egoera jarri dezakegu:
Animalia bakoitzak egiten duen hotsa ikasteko,ikasleak baserrira joan daitezke
animalia ezberdinen hotsak grabatzera.Ondoren,aplikazio honetara igo dezakete
grabatutakoa klasean entzuteko.Honela,ikaskuntza modu praktiko batean ematen da.
6.MAPEN APLIKAZIOAK INTERNETEN
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
Normalean, aplikazio hauetan mapa mugikorrak egoten dira,irudiak satelite
bidez ikusten direlarik. Aplikazio honen adibide modura,honako zerbitzuak aipa
ditzakegu:
6.1. Viamichelin eta callejero
Gehienbat errepideei daude bideratuak.
6.2 Paronamio
Zerbitzu honek,leku jakin bateko argazkiak ikusteko aukera ematen du.
6.3 Google street
Honekin,irudiak kalean bagindoaz bezala ikusten dira.
6.4 National geographic
Atlas digital bat da.
6.4. Google earth
Zerbitzu honek informazio orokorragoa ematen du.Herrien arteko azalera,
perimetroa…kalkulatzeko erabilgarria da.
6.5 1.5000
15000 gipuzkoako foru aldundiak egin duen programa bat da,gipuzkoako kaleak
ikusteko aukera ematen duelarik.
Nola aplika ditzakegu zerbitzu hauek hezkuntzan?.Zerbitzu hauetako batzuk
erabilgarriak dira matematikan azalerak, perimetroak…kalkulatzen
ikasteko.Bestalde,beste zenbaitekin txango jakin bat egiterakoan egin behar den
ibilbidea ikus daiteke.Ingurugiroaren ezagutzan,klima eta erliebe ezberdinak aztertu
daitezke zerbitzu hauekin.Klasean integrazioa bultzatzeko,ikasle bakoitza non bizi den
ere ikus dezakegu.
7.RRSS
Erabiltzaileak nahi dituen web orrien informazioa berritua jasotzeko balio
dute,web orri hauetara sartzeko beharra izan gabe.Honetarako,erabiltzaileak
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
interesatzen zaizkion web orriak aukeratu behar ditu. RRSS-ek, zerrendak gaineratu
diren dataren arabera ordenatzen ditu. Hiru RRSS mota daude:
Ordenagailuan instalatzen direnak.
Postan edo web orrian instalatzen direnak.
Online daudenak
RRSS aplikazioaren zerbitzu bat google reader da.
Nola aplika dezakegu RRSS aplikazioa hezkuntzan? Besteak beste,ikasle bakoitzaren
lana jarraitzeko erabilgarria da.Ikasleek azken berriak ere ikus ditzakete, kronologikoki
ordenatuak.
8. HASIERAKO ORRI PERTSONALIZATUAK
Aplikazio honekin,erabiltzailearen hasierako orrian beste webgune batzuen
aplikazioak ezarri daitezke. Google,windows live eta yahoo web orriek aukera hau
eskaintzen dute. Honela, google bezalako web orrian beste web orriak itsatsi daitezke.
Hasierako web orri hauek denbora gehiago irauten dute kargatzen,aplikazio
ugari baitituzte bertan.
9.SARE SOZIALAK
Sare sozialak, elkar komunikazioa ahalbidetzen duten web2.0 tresnak dira bere
funtzio nagusia komunikatzea delarik.Honela,bat-batasunerako aukera ematen
dute,mezuak momentuan bertan iristen direlarik. Gizartean naiz eskolan asko hedatu
dira.Gaur egun, Bizitzako esparru askotan erabiltzen dira: aisialdian,lanean..etab.
Interneten pasatzen den denboraren %10 sare sozialetan da.Espainian Internet
erabiltzaileen %80ak sare sozialen bat du.
Hezkuntzan, hezkuntza komunitatea osatzen dutenen arteko komunikazioa
ahalbidetzen dute aurrez aurre egoteko beharra izan gabe.Horregatik, ikasleen
gurasoekin komunikazioa sustatzeko egokiak dira.
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
Lehen hezkuntzan erabiltzeko ez da oso gomendagarria tresna hau. Sare sozial
nagusienak tuenti,facebook twitter eta myspace dira:
9.1 Tuenti
Bere erabilpenerako beste erabiltzaile baten gonbidapena beharrezkoa da.
9.2 Facebook
Pertsonaren erakus leiho bat da.
9.3 Myspace
Hasierako orriekin erlazio gehiago du.
9.4 Twitter
Zerbitzuaren erabiltzaileak nahi duenarekin harremanetan jartzea ahalbidetzen
du. Facebookarekin alderatuz,oso mezu motzak bakarrik bida daitezke, 120 karaktere
dituzten mezuak soilik bidal daitezkeelarik.Twitterrean ezberdina da jarraitzailea edo
jarraitua izatea.Jarraituak ez du jarraitzailea jarraitu beharrik derrigor. 120 karaktere
bakarrik idatz badaitezke,nola egin webgune bat idazteko twit bat?
Horretarako, bitly aplikazioa erabil dezakegu, webgunearen helbidea asko
mozteko. Twitterraren bitartez, hezkuntzaren gaia jorratzen duten twitter orriak jarrai
ditzakegu.
10 BLOGAK
Zer da blog bat? Interneteko erabiltzaile batek, istorio edo artikuluak
argitaratzeko erabiltzen duen web gunea da. Blog plataforma gehienetan,mezuak
kronologikoki ordenatuak daude idazten diren mezuak erabiltzaileak argitaratu
ditzakeelarik. Blogaren plataforma ezberdinak, besteak beste, honakoak dira:
Blogak.com(euskaraz)
Blogariak.net(euskaraz)
Blogger.com
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
Wordpress.com
Bloga.com
Typepad.com
Blogwave.com
Hezkuntzan nola aplikatu?
Alde batetik, ikasleek albiste eta burututako lan ezberdinak irakaslearekin eta
ikaskideekin konpartitu ditzakete.Honela,ikasleek beren ikaskideek egindako lanetatik
ikas dezakete.Bestalde,ikasleen gurasoek,euren seme-alabek egindako lanak ikus
ditzakete.
Hezkuntzan erabiltzeko blog egokienak, euskaraz dauden blogak dira, blogak.com
eta blogariak.net alegia.
11.BIDEOAK PARTEKATZEKO APLIKAZIOAK
Bideoak partekatzeko edo konpartitzeko aplikazioak dira. Erabiltzaileek
aplikazio hauetara bideoak igotzen dituzte,geroago hauek gainontzeko erabiltzaileek
ikus ditzaketelarik.Honela,pertsonen arteko elkar komunikazioa eta harremana
sendotzen da,bideak konpartitzen baitira. Bideoak partekatzeko aplikazioak,besteak
beste honakoak dira:
Blog.tv
Veodia
Yahoo video
Vimeo
Vsocial
VideoEgg
Rewer
Jumpcut
Google Video
Eyespot
Youtube
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
Hezkuntzan nola aplikatu aplikazio hau?
Partekatzeko bideoekin,interesgarriak izan daitezkeen bideoak ikus daitezke
ikasleekin,hau da,helburu didaktiko bat duten bideoak ikus daitezke.Gainera,ikasleek
egiten dituzten aktibitate,ospakizun…ezberdinak ere ikus ditzakete gurasoek aplikazio
honetan igo daitezkeen bideoen bitartez.
12.WIKIAK
Zer da wikia?
Wikia webgune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu
eta eraldatzeko aukera duten eta hau posible da web nabigatzaile bat erabiliz. Erraz
alda daitekeen web orri bildumak dira. Honela, orrialde hauek elkar-lana bultzatzeko
modu egokienak dira. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai
bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab.
Teknologia konplexuena ere erabilita, wikia teknologia ikusezinaren froga da; horrela,
web 2.0 plataforman oinarrituta, web orri bildumak sortzean zailtasunak saihesteko
adibide garbia. Horretarako, erabiltzaileek beraiek sortu duten marka hizkuntza sinple
bat erabiliz ere egin dezakete: gai bat erraz garatu, garapen horren ibilbidea gorde,
eman diren edizio pauso zehatz batera itzuli, gaien arteko lotura erraztu eta ia aldi
berean argitaratu.
Dena den, bi termino definizioan bereizi behar genituzke: bata, wiki-orria,
bilduma baten ale bat dena eta bestea, wikia, bilduma bera.
Wikiak, edozein gai bati buruzko jakinduria partekatzeko aukera ematen dute
eta orrialdeak editatzeko aukera dago nahiz eta erregistratua ez egon.
Wikiek hipertestuak sortzera bultzatzen; hau dela eta, wiki bateko orri
bakoitzean bertan beste webetara bideratzen dituzten hainbat esteka aurki
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
daitezke.Testu guztia goitik behera irakurtzea posible da, baina ez da beharrezkoa
izaten. Lotura baten gainean klik egitean, norberak bere interesaren arabera komeni
zaion irakurketa ibilbidea aukera dezake. Hau guztia errazteko, lotura-eredu bat
erabiltzen da.
Wiki orriak erabiltzeak dituen abantailak
Wiki plataforma batek web orriak sortzeko ematen dituen erraztasunen artean
honako hauek aurkitzen dira: interfaze sotila, (erraz menderatzen dena), erabiltzaileei
ematen dien askatasuna (editatu ahala argitaratzeko bat-batekotasuna), edukiak
garatzeko abiadura eta erosotasuna eta web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko
erraztasuna. Hau guztia kontuan harturik, erraz ulertzen da wikien arrakasta.
Bilaketen sakontasuna
Wiki guztiek bilaketa-zerbitzua dute; hala ere, bilaketaren sakontasuna wiki
bakoitzaren barruko antolaketan datza: datu base garatua du, wikiek bilaketa garatzen
dute, web orrien izenburuetan ez ezik, web orri horien testuetan zehar ere.
Aldaketen kontrola
Lehentasuna edizioari ematen zaio. Ikusi dugunez, ezaugarri nagusia irekiera
da; horren ondorioz, beharrezkoa izaten da erraztasun hartatik sortzen diren web
orrien aldaketak kontrolatzea: hori helburu izanik, web orri bat sortzen denean,
automatikoki aldaketa web orria sortzen da, nork aldatu duen eta zer aztertzea
ahalbidetzen duena. Modu honetan, ados ez bagaude, beti eskura daukagu, gaizki
dagoena ezabatuz, aurreko bertsio batera (ondo zegoen batera, alegia) itzultzea.
Wiki eredua zein den, edozein erabiltzaileren esku dago zuzentzea; bestela, wiki
sarrera baten aldaketak iragazteko ardura hartzen duen bibliotekariek bereziki
gauzatuko dute.
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
Hauxe da txikizioen aurkako neurririk zorrotzena. Zenbait kasutan, gaiarengatik
berarengatik edo erabiltzailearen jarrerarengatik, zenbait wiki sarreratan okerreko
erabilera egiten da: edukien zati handia ezabatuz, okerren bat aurretik argitaratu den
testu batean gehituz, baieztapen subjektibo eztabaidagarriak txertatuz, arauei kasurik
egin gabe, spam-a bertaratuz, bilatzaileetako postuetan lehengoratzeko asmoko
informazioak (aipamenak, estekak...) sartuz, norberaren produktuak edo ideiak
inposatuz, egile-eskubideei muzin eginda eta besteren informazioa erabiliz.
Horrelako bandalismoaren aurka, badago nola erantzun: aldatu den web orria
lehenengora itzuliz, asmo txarreko aldatzailea aspertu arte, ez-bidezko erabilera egiten
dutenen IP helbidea blokeatuz, oker aldatzen ari den web orria blokeatuz, haren
edizioa galarazteko, aldaketak egin aurretik eta erregistratzeko baldintza betearaziz.
Nola aplikatu daiteke wikia hezkuntzan?
Wikiaren erabilerarekin konstruktibismo izeneko ikaskuntza pedagogikoa
ahalbidetu daiteke. Teoria honek dioenez, ezagutza eraiki egiten da pertsonen arteko
elkarrekintzan. Honela, ikasleek web orri bat sor dezakete, ikasle ezberdinek egiten
dituzten aportazioekin gai batekiko ezagutza eraikiz. Gainera, ikasleren bat
esandakoarekin ados ez badago, hau aldatzeko aukera du.
Aurrekoaz, gain, ikasleek ezagutza informazioan bilakatzeko gaitasuna garatzen
dute. Izan ere, wikiarekin artikuluak idatzi daitezke. Artikulu hauen eraketan ikasle
askok har dezakete parte, pertsona askoren artean eraiki dezaketelarik artikulua.
Honela, gelakideen artean komunikazioa sustatzen du, hierarkiak hautsiz. Ikasleek,
adituak (irakasleak) idatzitako dokumentuez gain, beren kideek sortutako artikuluak
eta ezagutza konpartitu ditzakete.
Gelakideen arteko komunikazio honetan, ikasleek proiektu amankomun bat ere
eraman dezakete aurrera, wikiko espazioan bakoitzak bilatu duen informazioa igoz,
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
beren ikaskideek dutenarekin osatuz eta birformulatuz. Honela proiektuaren zirriborro
nahiz azken lana elkarrekin burutu dezakete fisikoki elkarrekin egon gabe.
Wikiak irakasleek ere erabil ditzakete baliabide didaktiko gisa, ikaskuntza
prozesuak diseinatzeko, IKT giroan lana egiten ikasteko, informazio iturri gisa eta
jarduera gisa osatzeko. Eta gune gisa ere erabil ditzakete: orientaziorako, informazioa
bildu eta antolatzeko, ideiak eta proiektuak partekatzeko, gai bat kudeatzeko,
hausnarketarako, gai bat koordinatzeko eta hornitzeko, baliabide bildumak egiteko eta
tutorial modura.
Wikiak irakaskuntzan honako aspektu hauek indartzen dituzte: elkarreragintza,
partaidetza, ikasteko gogoa, jakin-mina, autonomia, ikaskuntza aktiboa, ikasle-
irakasleen arteko harremanak, komunikatzeko gaitasuna, iritzi kritikoa eta ezagutza
partekatzea.
Nola erabiltzen dira wikiak?
Jarraian, wikiak nola erabiltzen diren azalduko dugu pausoz pauso.
Lehenik eta behin wikispace-a erabili ahal izateko kontu bat sortu behar dugu.
Horretarako, eskatzen dizkiguten datuak (erabiltzaile izena, pasahitza, e-mail kontua…)
bete beharko ditugu eta “Unete” jartzen duen lekuan sakatu beharko dugu. Horrela,
hau egin ondoren wikispace kontu baten jabeak izango gara.
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
Behin, wikispace orrialdean sartzen garenean honako hau ikusiko dugu. Bertan,
gure erabiltzaile izena eta pasahitza eskatuko digute sartu ahal izateko eta jarraian
wikispace orrialdearen barruan egongo gara eta honako hau ikusiko dugu.
Hau gure kontuaren orrialdea da bertan, “Create a New Wiki” sakatzen badiogu
wiki berri bat idazteko aukera izango dugu eta honetaz gain ere, wikispace-ean
argitaratuta dauden edozein gai bati buruzko artikulu ezberdinak kontsultatzeko
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
aukera dago nahiz eta artikulu horiek guregatik idatziak ez egon. Horrela, artikulu
horiek bilatu ahal izateko “Search Wikispaces” jartzen duen hutsunean guk bilatu nahi
dugun gai bati buruzko hitz klabeak jarri beharko ditugu.
Behin, “Create a New Wiki” sakatuta, honako orri hau agertuko zaigu. Bertan,
wiki berria sortu ahal izateko datu batzuk betetzea eskatzen dizkigute, hala nola,
wikiaren izena, wikiaren baimenak eta wiki mota. Ondoren, “Crear” sakatuz gero,
ondorengo irudian agertzen dena aterako zaigu.
Irudi hau agertzen zaigunean goian eskuin aldean “Editar” jartzen duen tokian
sakatzen diogu eta jarraian artikulu berri hori idazteko aukera izango dugu.
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
Horrela, “Editar” hitzan sakatu ondoren honako hau agertuko zaigu artikulua
idatz dezagun. Artikulua idazten bukatu ondoren, “Save” hitzari sakatu beharko diogu
eta horrela guk idatzitako artikulua gordeta geratuko da.
Irudi honetan, guk orain arte idatzi ditugun artikuluak ikusteko aukera dugu.
Horrela, hauek eraldatzeko, ezabatzeko… aukera dago. Eta artikulu horiek ikusi ahal
izateko eskuin aldean agertzen den “Cambios recientes” sakatzen diogu eta irudi
honetan ikusten den bezala guk idatzitako artikulu guztiak ikusi ahal izango ditugu.
IKT – Web 2.0 tresnak
IKTkariak
Konklusio moduan, teknologia berriek gizartean duten eragina gero eta
nabariagoa bilakatzen ari da eta, hori gutxi balitz, bizitzako esparru guztietan
nagusitasuna hartzen ari direla ukaezina da.
Bereziki txosten honetan jorratu dugun Web 2.0k gizartean izan duen eragina
izugarria dela esango genuke. Gaur egun ezinbestekoa da tresna teknologiko hauek
maneiatzen jakitea bizitzako edozein arlotan erabiltzen baitira. Gainera, etorkizunari
begira, ezinbestekoak bihurtuko dira.
Hau guztia dela eta, azpimarratzekoa iruditzen zaigu hain ezaguna den
fenomeno bat: gizartean ematen diren aldaketa etengabeak hezkuntzan islatzen direla,
alegia. Gaur egun, haur eta gazte asko teknologiaren inguruan hazten dira.
Ordenagailuek, telebistek, mugikorrek eta bideojokoek gazteen arreta erakartzen dute
eta hori dela eta, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek, IKTetan ikusi
dute hezkuntza hobetzeko biderik onena. Gauzak horrela, hezkuntza sistema aldatzen
ari da; teknologien integrazioak programa pedagogiko birtualen sorrera ekarri du
ikasgeletara eta magistrozentrismoan oinarritutako ikaskuntza eredu tradizionala albo
batera uztea du helburu. Hala eta guztiz ere, zailtasun esanguratsu batekin egiten dugu
topo: eskoletako irakaskuntza praktika oro irakaslean zentraturik dagoela.
Aditu askok egiten dute lan teknologiaren erabileraz baliatuz, irakasle eta
ikasleen arteko harremana errazteko eta ezagutzak hauen arteko elkarreraginean
oinarritzen den prozesu batean eraikitzen joateko eta, hau posible izan dadin, izaera
hezitzailea duten baliabide teknologikoak sortzen eta garatzen ari dira etengabe.
Iniziatibak eta saiakerak izugarriak izaten ari diren arren, hainbat faktorek prozesua
oztopatzen dute.
Arazo honen aurren irtenbide bat bururatzen zaigu, bereziki etorkizunean
irakasleak izango garela pentsatuaz, eta gailu hauen erabilera ezagutzean datza; hots,
etorkizunean lan honetan aipatu ditugun Web 2.0 tresnak erabiltzeko beharrezkoa den
prestakuntza jasotzea ezinbestekoa deritzogu, ondoren haurrengan eraginkorrak
suertatu daitezen.
3.Ondorioak