NAFARROAKOHITZA
MAITE BEAUMONTEK ETA SABINA PUERTOLASEK UTZITAKOAK
Maite Beaumont eta Sabina Puertolas abeslariek munduko hamaika txokotara eraman dituen bideaegin dute operaren munduan bNafarroako Orkestra Sinfonikoarekin aritu dira, Iruñean eta Tuteran b 2-3
Ahotsak
oholtzara
lotuta
Bertiz Jaurerriko kaperakobeirateak lehengoratu, eta
erakusketa osatu dute parkean
5Amiantoa Mineral hori dutenazpiegiturak kentzeko plan
zuzentzailea onartu du gobernuak
4Ostirala
2019ko apirilaren 5aX. urtea393. zenbakia
Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekinaritu dira Sabina Puertolas eta MaiteBeaumont. Kontserbatorioan ezagutuzuten elkar, baina hemendik kanpoegin dute bat beren bideek. Maite duteopera, eta agerian uzten dute oholtzan.
Musikaegitekopasioa
Edurne Elizondo Iruñea
Gogoan dut,
behin, oholtza
gainera igo, eta
pentsatu nuela:
hau da benetan
maite dudana,
hau da beti egin nahi dudana;
oholtza gainera igotzen jarraitu
nahi dut, eta gauzei beren kasa
gertatzen utzi». Maite Beaumont
mezzosoprano iruindarra da
mintzatu dena. Adi entzun ditu
lagunaren hitzak Sabina Puerto-
las Tafallako sopranoak, eta
buruarekin keinu bat eginez
baieztatu ditu. Gehiago erantsi
nahi izan du: «Maite duguna egi-
ten dugulako sortzen da magia
oholtza gainean. Musika egiten
dugu, sortzen dugu, eta hor
magia bada».
Iruñean eta Tuteran egin dute
bat Beaumontek eta Puertolasek.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa-
rekin aritu dira hiriburuko Ba-
luarte auditoriumean eta Tutera-
ko Gaztanbide antzokian, Manuel
Hernandez-Silvaren zuzendari-
tzapean. Pergolessiren Stabat
Mater obra eskaini dute abesla-
riek.
«Bi kantariok elkarrekin en-
tzun nituen lehendabiziko aldiak
erabat hunkitu ninduen; beti go-
goratuko dut orduko sentsazio
zoragarria», erran du Hernan-
dez-Silvak, Beaumonti eta Puer-
tolasi buruz. Bien arteko harre-
mana estua da oholtza gainean,
bai eta handik kanpo ere.
«Pablo Sarasate kontserbato-
rioan ezagutu genuen elkar.
Oroitzen zara garai hartaz? Nire
ahizpak ere han ikasten zuen»,
galdetu dio Beaumontek Puerto-
lasi. Gogoan ditu ordukoak, bai,
Tafallakoak. Ikasketak amaituta,
halere, nork bere bidea egin zuen,
eta Euskal Herritik kanpo egin
zuten topo, berriz ere. «Bruse-
lan», gogoratu dute.
Iruñean kantu eta biolin ikas-
ketak amaituta, Alemaniara joan
zen Maite Beaumont, trebatzen
jarraitzeko. Hanburgoko Musik-
hochschulen aritu zen, zehazki,
Hanna Schwarzekin. Hanburgo-
ko Opera Studioko kide bilakatu
zen, eta, gerora, Ensemblekoa.
Puertolasek, berriz, Iruñetik Ita-
liarako bidea egin zuen: Sienako
Accademia Chigianan ikasi zuen,
bai eta Bussetoko Accademia Ver-
dianan ere. Hamaika kontzertu
eta operatan parte hartu dute bi
abeslari nafarrek, eta hainbat dis-
ko grabatu dituzte.
2NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko apirilaren 5aAstekoa
Baluarten. Sabina
Puertolas sopranoa,
Maite Beaumont
mezzosopranoarekin.
IDOIA ZABALETA / FOKU
Nafarroatik kanpo aurkitu di-
tuzte biek operaren munduan
bide bat egiten hasteko lehen au-
kerak, baina estimatzen dute
anitz Iruñeko kontserbatorioan
jasotako heziketa. Sorterrian
maite eta estimatzen dituztela
sentitzen dute. «Tafalla herri txi-
ki bat da, baina kultur jarduera
guztietan parte hartzen nuen nik,
eta beti eskertuko ditut abesteko
izan nituen aukera horiek guz-
tiak», erran du Puertolasek.
«Maila handiko musika hezi-
keta jasotzeko aukera bada Iruñe-
an; hutsunea mundu profesiona-
lera jauzia egiteko orduan suma-
tzen da, ikasketen eta lanaren
esparruen arteko zubirik ez baita-
go», azaldu du Beaumontek. Ho-
rregatik erabaki zuen Alemaniara
joatea. «Lehendabiziko rolak lor-
tzeko, sasoi iraunkor bat dagoen
toki batera joan behar duzu.
Oholtza gainean egoten ikasi be-
har duzu, pixkanaka», erran du.
Ados da Puertolas ere. «Ikaske-
tak amaituta, garrantzitsuena da
esperientzia lortzea, eta hemen ez
dago azpiegitura egokirik. Dago-
en tokira joan behar duzu, treba-
tzeko, ikasten jarraitzeko», erran
du.
Heldutasunean1996. urtean, Julian Gaiarre
kantu txapelketako hirugarren
saria irabazi zuen Puertolasek.
Ordutik egindako urratsek mol-
datu eta aldatu dute sopranoa.
«Nire burua, nire gorputza, nire
ahotsa aldatu dira». Beaumontek
ere heldutasunak emandakoa
nabarmendu du, eta eskertu du
esperientziak ekarritako segurta-
suna. «Ikasten duzu zuretzat zer
den onena; zer-nolako rolek egi-
ten dizuten mesede eta zeintzuk
ez».
Abeslariek, batez ere, abesten
jarraitzeko izan duten aukera es-
kertu dute. Beaumont: «Nik ez
nuen uste, duela hogei urte, mu-
sika nire lanbide bilakatu ahal
izanen nuenik». Puertolasek ere
ez. Horregatik, helburuak zehaz-
tea ez du gustuko Tafallako so-
pranoak. «Inportanteena bidea
da; urrats bakoitzarekin goza-
tzea». Egiten dutena gustuko iza-
tea ezinbertzekoa da operaren es-
parruan aurrera egiteko. Hori
argi dute sopranoak eta mezzoso-
pranoak; eta ongi dakite, halaber,
gustuko duten hori egitea ez dela
nahikoa. «Lan egin behar duzu;
aukerak bilatu behar dituzu; eta
zortea ere alde izan behar duzu.
Lehia handiko esparrua da gu-
rea», erran du Beaumontek.
Oholtzaren atzean gertatzen
direnei buruz jendeak gutxi da-
kiela azaldu du mezzosopranoak,
baina oholtzaren atzean hartzen
dira erabaki nagusiak, hain zuzen
ere. «Produktu bilakatzen gara,
neurri batean; abeslari bakoitzak
baditu bere ahotsa, bere nortasu-
na, hobeki egokitzen zaizkion ro-
lak, oholtzan mugitzeko bere
modua, eta hori guztia hartzen du
zuzendariak kontuan zu edo ber-
tze bat kontratatzea erabakitzen
duenean».
Agentzien lana aipatu du Sabi-
na Puertolasek. «Haien zeregina
da sortutako produktua saltzea».
Nabarmendu du, halaber, opera
baten atzean talde lan handia da-
goela, eta denen lanak eragiten
diola bertzeei. «Bertzeen lana ere
kontuan izan behar duzu zurea
egitean». Ezinbertzeko bertze
ezaugarri bat badela nabarmen-
du du Puertolasek: «Malgutasu-
na. Malgutasunez jokatu behar
duzu mundu honetan aurrera
egin ahal izateko, zuzendarien
lan egiteko moduetara, oholtze-
tara, bertze abeslarien eretara
egokitzeko».
Maite Beaumontekin lan egitea
erraza da Puertolasentzat. Hori
baino gehiago: «Kolpean maite-
mindu nintzen bere lan egiteko
moduarekin, bere ahotsarekin.
Babesa sentitzen dut elkarrekin
abesten dugunean». Agerikoa da
bi abeslarien arteko konplizita-
tea; agerikoa da musikarekiko
duten grina eta pasioa. Eta ageri-
koa, batez ere, oholtza gainean
dena emateko duten ardura.
«Zure onena ematera atera behar
duzu beti oholtza gainera. Sabi-
narekin erraza da. Ongi ulertzen
dugu elkar, eta gure ahotsek bat
egiten dute», erantsi du Beau-
montek.
Jendez betetako espazioa da
antzoki bat. Opera bat estreinatu
ondoko besta giroa nabarmendu
du Puertolasek. Baina makillajea
kendu eta hoteleko gelara itzul-
tzearekin batera, bakardadeak
harrapatzen du artista. «Momen-
tu hori zaila da; arrakasta lortu
edo porrot egin, bakarrik zaude-
nean, jakin behar duzu zure bu-
rua eta zure emozioak kudeatzen;
bertzela, zureak egin du».
Lagunarekin bat egin du Iruñe-
ko mezzosopranoak ere. «Zu zeu
zara zure kritikaririk zorrotzena.
Zuk inork baino hobeki dakizu
noiz eman duzun onena». Gerta
daiteke onena emanda ere nahi
edo espero bezainbertze txalo ez
jasotzea. Baina horrek ez du Be-
aumont gehiegi kezkatzen. «Nire
buruarekin ongi eta lasai senti-
tzea da kontua; hori lortuta, gai-
nerakoek bost axola», erran du,
irmo.
Etxetik urrunMaite Beaumontek Iruñean du
etxebizitza; Sabina Puertolasek,
berriz, Madrilen. Etxetik kanpo
ematen dute denbora anitz, hale-
re. «Gure lanbideak hori du, he-
mendik harat ibili behar dugula.
Gauza anitz utzi behar ditugu
bazter», erran dute. Merezi duela
zalantzarik ez dute, halere. Baina
zenbaitetan etxekoengandik
urruntzea zailagoa dela onartu
dute biek.
Alaba bat du Beaumontek, eta
seme bat, berriz, Puertolasek.
«Haiekin egoteko dugun denbo-
ra guztia aprobetxatzen dugu».
Amatasuna eta lanbidea uztar-
tzea ez da beti erraza, bi abesla-
riek onartu dutenez. Baina ez
dute uste haientzat bertze edo-
zein lanbidetan ari den emakume
batentzat baino zailagoa denik.
Egutegiari so egon behar dute
beti, halere. «Harat eta honat».
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa-
rekin aritzeko, astebeteko opo-
rraldia eman diote Beaumonti,
Madrilen. Verdiren Falstaff lana
aurkezteko ari da lanean. Ostegu-
nean eta ostiralean Iruñean, eta
larunbatean Tuteran abestu eta
gero, igandean itzuli zen mezzo-
sopranoa Madrilera.
Sabina Puertolasek ere Madri-
len du hurrengo lana: Doña Fran-
cisquitaari da prestatzen. Handik
Oviedora joanen da, eta, gero, be-
rriz, Txilera. Atseden hartzeko ia
denborarik ez dute. Baina kon-
tent dira. «Maite duguna egi-
ten», berretsi dute. Operara hur-
bildu nahi dute jendea. «Orain-
goa jada ez da diven garaia»,
erran dute.
Hasieran errandakoa berretsi
dute Puertolasek eta Beaumon-
tek, halere. Maite dutena egiten
dutelako beren ahotsek magia
sortzen dutela oholtza gainean,
alegia. Musika egiten dutela abes-
ten dutenean. Eta elkarrekin
abestea biziki maite dutela. Age-
rikoa da elkar ongi ezagutzen du-
tela; elkar errespetatzen dutela.
Oholtza gainean, bai eta handik
kanpo ere, artista direla. «Divak?
emakume arruntak gara», barre
egin dute.
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5a Astekoa
«Gogoan dut behinoholtza gainera igo etapentsatu nuela: hau dabenetan maite dudana,egin nahi dudana»
Maite BeaumontMezzosopranoa
«Arrakasta lortu edoporrot egin, bakarrikzaudenean, jakin beharduzu zeure burua eta zureemozioak kudeatzen»
Sabina PuertolasSopranoa
Ane Eslava Iruñea
Borroka luze baten
ostean lortu dute.
Amiantoaren bikti-
mek urteak dara-
matzate eskatzen
kendu ditzatela mineral horrekin
egindako eraikin, teilatu eta ma-
terial guztiak, eta, azkenean, Na-
farroako Gobernuak pausoa
eman du: amiantoa ezabatzeko
plan zuzentzailea onartu du. Bik-
timak pozik daude, halako egitas-
mo bat onartzen den lehen aldia
delako, baina ohartarazi dute
hura aurrera ateratzea «zaila»
izango dela, eta arazoa «presaz-
koa» dela.
Amiantoa mineral oso toxikoa
da, eta, bere arroka naturaletatik
erauziz gero, zuntz mikroskopi-
koetan desegiteko joera du. Zuntz
horietako bakar bat irentsiz gero,
birika albeoloetan iltzatuta gera
daiteke, eta hasieran ez du sinto-
marik sortzen, baina, 30 bat urte-
ren ostean, hainbat eritasun era-
giten ditu. Pleurako mesotelioma
da ohikoena, baina beste batzuk
ere badira: minbizia, asbestosia,
perikardioa… Gaitz horiek ez dute
sendabiderik; gaixoek kimiotera-
pia jasotzen dute, gaixotasunaren
kalteak moteltzeko; baina ez dira
sendatzen.
AEBetatik ekarri zen amiantoa,
XX. mendean, eta erruz erabili
zen industrian, inolako babesik
gabe. Lantegietara eramaten zi-
tuzten kutxek arriskuaz oharta-
razteko zigiluak zituzten; baina,
kutxak sartzean, zigilu horiek
kentzen zituzten. Europako Bata-
suna 1983an hasi zen amiantoa-
ren erabilera erregulatzen, baina
2005era arte ez zuen guztiz debe-
katu. Ordurako toki askotan ze-
goen: eskoletan, lantegietan,
etxeetan… Gaur egun, hor jarrai-
tzen du, eta, deskonposatuz gero,
edonork arnas dezake.
«Ezkutuko gaitz bat da»,
laburbildu du Maria Asun Fer-
nandezek. Amiantoak kalte egin-
dakoen artean dago Fernandez,
eta Ananar Nafarroako Amianto-
aren Biktimen Elkarteko presi-
dentea da. «Oso positibotzat» jo
du Nafarroako Gobernuaren egi-
tasmoa, baina arazoak erantzun
azkarrak eskatzen dituela adiera-
zi du. «Izan ere, inork ezin du
jakin gaur egun jendea kutsatzen
ari den edo ez; kaletik paseatzen
ari zarela kutsatu zaitezke, eta
hemendik 35 urtera minbizia
izan».
Nafarroako Gobernuaren do-
kumentuak aditzera eman du, le-
hen aldiz, herrialdean dagoen
amianto kopurua. Datua kezka-
tzeko modukoa da: uralita edo
zuntz zementuzko 6,37 milioi
metro koadro daude, eta kanali-
zazioetako 566 kilometro. Gaine-
ra, oraindik zenbatu ezin den ez-
kutuko fibrozementua ere badela
esan du gobernuak.
Lanean kutsatutako gaixoei
dagokienez, 2018an 3.192 pertso-
na zeuden Nafarroako Osasun
Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutuko erregistroan. Horiek
Nafarroako Ospitale Guneko
Pneumologia zerbitzuko jarrai-
pena dute. Bestalde, kalkulatu
dutenez, pleurako mesotelioma
kasuen %20 ez dira lanean kutsa-
tutakoak, ingurugiro esposizio
bidez kutsatutakoak baizik.
«Oso kopuru larriak
dira, eta, orain arte, gai-
nera, ez zieten inolako
garrantzirik ematen»,
nabarmendu du Ana-
narko presidenteak. Ha-
lere, «kontent» dago az-
kenean datuak eskura
izateagatik, asko kostatu
zaielako lortzea gober-
nuak zenbaketa egitea.
Fibrozementuak 30
eta 50 urte arteko bizitza
erabilgarria dauka. Ho-
rren ostean, zuntzetan
desegiteko aukera area-
gotu egiten da. Beraz, kalkulatu
dute instalatuta dauden materia-
len %65ek izango dutela agortua
bizitza erabilgarria 2020rako, eta
guztiek, berriz, 2040rako. Hain
zuzen ere, Europako Batasuneko
irizpen batek agintzen duenez,
2032. urterako EB osoko amianto
guztiak kenduta egon beharko
luke. Hori dela eta, esku hartzea
«urgentziazkoa» dela azpima-
rratu du Fernandezek: «Egin be-
harrekoa orain egin dezatela. Ezin
dugu 2040ra arte itxaron. Jende
gehiegi hil da dagoeneko». Go-
bernuaren urratsa hauteskunde-
ei begirako estrategia bat ez izatea
espero duela esan du Ananarko
presidenteak.
Nafarroako Gobenuraren au-
rreikuspenen arabera, amiantoa
kentzeko planak 245 milioi euro-
ren kostua izango du, eta hamabi
urte iraungo du. Administrazioko
teknikari talde batek diseinatu du
plana, eta fibrozementuzko estal-
kien teledetekzioa eta geolokali-
zazioa, berriz, Tracasa enpresa
publikoaren eta NUPeko Ingenia-
ritza Departamentuaren ardura
izan da. Hornikuntza eta sanea-
mendu mankomunitateei fibro-
zementuzko kanalizazioen ingu-
ruko informazioa eskatu diete,
eta, azkenik, Nafarroako Inguru-
men Kudeaketa enpresa publiko-
ari eskatu diote txosten bat egin
dezala, amiantoa kendu ondoren
zabortegian biltzeko aukerak az-
tertzeko.
Plan zuzentzailean garrantzi
handia eman diete amiantoa se-
gurtasunez kentzeko hartu beha-
rreko neurriei, langileen osasuna
bermatzeko. Bestalde, herritarrei
zuzendutako informazio kanpai-
nak eta talde zein profesionalen-
tzako formakuntza egitea ere
proposatu dute.
Ikerketa eta konpentsazioaAmiantoa kentzea egin beharre-
ko urrats nagusietako bat da, bai-
na ez bakarra; hori uste du Ana-
narko presidenteak. Horrekin ba-
tera, amiantoarekin lotutako
gaixotasunen inguruko ikerketa
bultzatzea ere ezinbestekoa dela
uste du. «Elkartean, baina, ez
dugu diru laguntzarik jasotzen
ikerketarako, eta Gizarte Segu-
rantzak ez du ezer egin ikerketa-
ren arloan», salatu du. Ananar el-
karteko kideak Nafarroako Uni-
bertsitate klinikarekin lanean ari
dira, ikerketa batean, baina Fer-
nandezek azpimarratu du «prest
dagoen edozeinekin» lan egingo
dutela.
Bestalde, kaltetuentzako kon-
pentsazio funts bat sortzea ere es-
katzen dute. Dagoeneko lortu
dute Espainiako Kongresuak
funts baten sorrera onartzea.
«Hiru zutabe horiek eskutik hel-
duta egon beharko lukete:
amiantoa ezabatzea, ikerketa eta
kopentsazioa», azaldu du Ana-
nar elkarteko presidenteak. Eta
neurriak hartzen hasteko garaia
badela gaineratu du, «berandu
baino lehen».
Nafarroako Gobernuak plan zuzentzaile bat onartu du amiantoz egindako materialakkentzeko. Biktimek begi onez ikusi dute egitasmoa, eta martxan jartzeko eskatu dute.
Bide luze baten lehen urratsa
Ananar Nafarroako Amiantoaren Biktimen Elkarteko kideak, sinadurak biltzen, iaz, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Inork ezin du jakin gaur egunjendea kutsatzen ari den edoez; kaletik paseatzen ari zarelakutsatu zaitezke»
«Hiru zutabeek eskutik heldutaegon beharko lukete: amiantoaezabatzea, ikerketa etakonpentsazioa»Maria Asun FernandezAnanar elkarteko presidentea
‘‘
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5aGaiak
Edurne Elizondo Iruñea
Ezkutuko altxorra
agerian da, berriz
ere. Biltegia izan da
Bertizko jaurerriko
beirateen gordeleku,
hogeita hamar urtez. Nafarroako
Gobernuak lehengoratu ditu, eta
jatorrizko beren tokian dira orain,
berriz ere: argipean, jaurerriko
kaperaren ondoko markesinan.
Nafarroako Gobernuko Onda-
re Historikoaren Zerbitzuko tek-
nikari zaharberritzaile Violeta
Romerok zuzendu ditu Bertizko
beirateak moldatzeko lanak.
33.000 euroren aurrekontua izan
dute. Lan horiek aprobetxatu di-
tuzte artelanak lehengoratzeko
prozesuari buruzko eta Bertizen
dauden beirateen inguruko era-
kusketa osatzeko, gainera.Bertiz-
ko argia izenburupean, Bertizko
jauregiko beheko solairuan ego-
nen da ikusgai, irailaren 29ra bi-
tarte, parkeko ordutegian.
Bertizko jauregian, Aizkolegi
jauregitxoan eta kaperako mar-
kesinan daude ikusgai jaurerrian
dituzten beirateak. Kaperakoak
dira orain lehengoratu dituzte-
nak. 1908. urtean egin zituen Do-
nostiako Maumejean Etxeak. 26
panelen bidez, urteko sasoien ale-
goria erakusten dute kaperako
beirateek, zehazki. Bi emakume-
ren figurak eta eskualdeko pai-
saiaren irudi idealizatu bat dira
nagusi.
Bertizko kapera barrokoa da,
eta Luis Elizalde arkitekto donos-
tiarrak diseinatu zuen. Estetika
modernista zuen markesina
erantsi zioten, eta Maumejean
etxeak egindako beiratearekin
itxi egin zuten. XIX. mendeko bi-
garren zatian, hain zuzen ere, ar-
kitekturarekin bat egin zuen bei-
rateen inguruko arteak.
Nafarren esku
Pedro Ziga eta Dorotea Fernande-
zek 1898. urtean erosi zuten Ber-
tizko jaurerria. Naturarekin ha-
rreman estua zuten, eta jaurerri-
ko eta inguruko basoak zaintzea
hartu zuten helburu, erosi zute-
nean. 1949. urtean, nafarren esku
utzi zuten jaurerria, baldintza ba-
tekin: ezin zituztela hango ezau-
garri naturalak aldatu.
Bertizko parkea erabili dute,
bertzeak bertze, haurren egonal-
diak hartzeko. Nafarroako Go-
bernuko teknikariek uste dute
jarduera horrek egin ziela kalte,
batez ere, kaperaren ondoko
markesinako beirateei. Hainbat
beira hautsita zeuden, eta bertze
zenbait, berriz, falta ziren. Azken
hogeita hamar urteotan, jaurerri-
ko biltegi batean izan dira, gehia-
go ez hondatzeko.
Gobernuak, azkenean, kon-
pontzea erabaki du. Berez, 2011.
urtean egin zituzten beirateak le-
hengoratzeko lehendabiziko
urratsak, baina prozesuak man-
tso egin du aurrera. Beirateekin
batera, kaperako markesinaren
egitura ere konpondu behar izan
dute. Nafarroako Gobernuko ar-
duradunak kontent dira emaitza-
rekin. Aurreko astean, bisita egin
zuen Bertizko jaurerrira Landa
Garapen, Ingurumen eta Toki
Administrazio kontseilari Isabel
Elizaldek, eskualdeko hainbat or-
dezkarirekin batera.
Bertizko jaurerriko kapera zaharreko beirateak hogeita hamarurtez egon dira gordeta; Nafarroako Gobernuak lehengoratuditu, eta erakusketa osatu du, gainera, artelana moldatzekoprozesuari buruz. Violeta Romero teknikariak zuzendu du lana.
Biltegitik argiperaitzuli dira beirateak
Violeta Romerok zuzendu ditu Bertizko beirateak lehengoratzeko lanak. Jaurerriko ordutegian bisitatzen ahal dira. IDOIA ZABALETA / FOKU
5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko apirilaren 5a Gaiak
RHURBILDU ETA LAUSaioa Alkaiza
Gizonakauzolanean
Maskulinitatearenperformance batda auzolana. Sasiakgarbitzen, paretak
margotzen, pitzadurak konpon-tzen, oholtza muntatzen edotamahaiak eramaten zaudeneanikustea nola mundura zis gizonheterosexual sortutakoek elka-rren arteko gizontasun lehia batabiatzen duten, auzolanaren jar-duna horren neurgailu bilakatuz;hala, batek herri bazkarian bimahai jasotzen baditu, ondokoakikusi eta horiek edo gehiago jaso-ko ditu ez-gizongisa klasifika ezdezaten, eta hara non ikusten du-zun, beraz, bigarrengo horrek biez, baizik eta hiru daramatzala;
gero, hirugarren batek ikusikodu bigarren hori hiru mahai era-maten eta orduan, nola ez ba,beste hiru hartuko ditu eta ego-nen da laster baino beranduagolau hartzen saiatuko denik ere.Indar erakustaldiak gurpil zorobat osatuko du eta ertzak ertzera-go egonen dira. Egitekoa egiatan nola egin be-
har den ez dakiten zis gizonezkoheterosexualek azalpenak ema-teko gunea da auzolana. Elektri-zitate instalazioa jartzen, mikro-ak probatzen, pareta alikatatzen,agertokia atontzen, uzta biltzenedota taladro bat eskuetan duzu-la ikustea nola zuk bezainbeste(edo bezain gutxi) dakien gizo-
tzekin, identitateekin, izateekin,erritmoekin, indarrekin edo in-dar ezekin, komunikatzeko ko-deekin, maskulinitate periferiko-ekin, feminitatearen performan-ceekin, performance ezekin,batetik bestera mugitzen direnneurriekin, isiluneekin, ahalme-nekin eta gabeziekin; zer perife-riekin eta zer zentroekin? Gauza asko da berez auzolana:
herriak herriarentzako egindakoekina; komunalaren defentsa;autoantolakuntzarako deia; auzoaren osaketa; lana, lurra etagiza harremanak birpentsatzekoaukera; sorkuntza; zaintza; bitar-tekaritzarik gabeko antolakun-tza; herri libreago baterako oina-rria; kapitalari su ematea da; el-kartasuna, maitasuna.Arazoa da askok uste dutela
neutroa ere badela, eta edozei-nen neurrikoa beti, baina bir-pentsatu ezean, neutroa beti dagizonezko.
jartzeko, betiere ez zuk hasieranzenuen lekuan; ikustea nolabehin galdetu eta gero uraren ir-teera ongi jarrita dagoen berrizere konprobatzen duen, zure hi-tzarekin fidatu ez eta berearekinbai; ikustea nola inbentatzen di-tuen edozein aparatu konplexuarmatzeko jarraibideak eta nolasegiarazten dizkien besteei in-bentiba hutsa baino ez direnagindu larruzko uste horiek.Azalpenen ordua da. Manadako liderra zein den era-
bakitzeko espazioa da auzolana.Maskulinitate hegemonikoenanork duen erabakitzeko unea:izan daiteke lehenago ere argidauden hierarkiak iraunaraztekoedo iraultzeko; izan daiteke ma-nadako kide zaharrek gazteeneiberen oniritzia emateko; izandaiteke ekinaren ekinez gizonberriren batek besteen begiruneairabazteko aukera. Hor, baina,zer gertatzen da bestelako gorpu-
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5aIritzia
Birpentsatu ezean,neutroa beti da
gizonezko
nezko batek azalpenak ematendizkizun apal hori beherago edogorago edo ezkerrerago edo es-kuinerago edo norabait-erago
30TUTERAKO UNED-EK BETE DITUEN URTEAKTuterako UNEDek 30 urte bete di-
tu. Urteurrena ospatzeko, uniber-
tsitatearekin harremana izan duten
irakasleak, ikasleak eta langileak
omenduko ditu zentroak, gaur,
18:00etan eginen duten ekitaldi
batean. Udalak parte hartuko du.
Ekonomiasolidarioarenazoka egin dute,zazpigarrenezIRUÑEA bJende anitz pasatu da,asteburuan, Iruñeko autobus gel-toki zaharretik, ekonomia solida-rioaren azokan parte hartzera.Zazpigarrenez egin dute, mar-txoaren 29tik 31ra, Reas Nafarro-ako Pobreziaren eta Gizarte Baz-terketaren Aurkako Sareak anto-latuta. Asmoa izan da ekonomiasolidarioaren esparruan laneanari diren eragileen lana ikusgarribilakatzea. Hamaika sustatzaileketa elkartek jarri dituzte berenproduktuak geltoki zaharrean,ekoitzitakoa saltzeko eta haienarteko elkarlan sarea indartzekoasmoz; gainera, tailerrak eta hi-tzaldiak egin dituzte, bertzeakbertze, energiaren arloan gauregun dauden alternatiba solida-rioak herritarren artean zabaltze-ko asmoz. Ehun begetalekin egindako zapatak erakutsi dituzte azokan, bertzeak bertze. IDOIA ZABALETA / FOKU
«Gazte guztiek, orain,badakite euskaraz,behintzat, lehen ezbezala; kontua daerabilera dabilelamuga-mugan»
Mertxe MugikaAEK-ko koordinatzaile nagusia
Herrialdekomendiak bisitatuditu ‘Claverina’-kERRONKARIbNafarroako Gober-nuak ezagutarazi du Claverinahartz emearen arrastoak aurkitudituztela Erronkarin. FrantziakoGobernuak Biarnon askatu zuenanimalia hori, udazkenean. Ber-tzalde, adituek uste dute 30 urteinguruko Pyroshil egin dela.1997tik zegoen Pirinioetan.
MUSIKA
BARAÑAINThe Abba Generation.
bGaur, 20:30ean, auditorioan.
BURLATAEne Kantak: Satorjator.
b Igandean, 16:30ean, kultur etxean.
FALTZESMotxila 21.bBihar, 20:00etan, Pedro Iturralde
aretoan.
IRUÑEASoqquadro Italiano.
bGaur, 20:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEAToundra eta La Red Bullet.
bGaur, 22:00etan, Zentralen.
IRUÑEAEsto no es rock radical
vasco: Hasta la Polla, Aizu eta Los
Demenciales Chicos Acelerados.
bBihar, 20:00etan, Zentralen.
IRUÑEAGu Emakumeok jaialdia:
Sweet Barrio, Bandada eta
Lemon y Tal.
bBihar, 21:00etan, Indara aretoan.
LESAKALesakako musika banda.
bBihar, 22:00etan, Harriondoa
kultur etxean.
OLATZAGUTIAXabi Bandini.
bGaur, 22:30ean, kultur etxean.
TUTERAPepe Habichuela.
bGaur, 20:30ean, Gaztanbide
antzokian.
BERTSO SAIOAK
EZKAROZEKorrika Kulturala.Bertso poteoa: Aimar Karrika
eta Alazne Untxalo.
bGaur, 19:00etan, Otxoa tabernan.
IRUÑEABertso askaria:
Unai Iturriaga eta Julio Soto.
bGaur, 20:00etan, Alegria peñan.
ANTZERKIA
BERRIOBEITIClownic: Turist (or not turist).
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
IRUÑEACarmen Moreno ipuin
kontalaria.
bGaur, 18:00etan,
San Frantziskoko liburutegian.
IRUÑEAOurenseko Unibertsitate-
ko konpainia: Implosiones eta
Drogas, pasma y otras cosas
de las que preocuparse.
b Igandean, 19:30ean, Iturramako
Civivox aretoan.
IRUÑEALleidako Espai de Teatre
konpainia: El pueblo escogido.
bAstelehenean, 19:30ean,
Iturramako Civivox aretoan.
IRUÑEAEHUko Antzerki Faktoria:
Becketiana.
bAsteartean, 19:30ean, Iturramako
Civivox aretoan.
IRUÑEASoriako Unibertsitate
Campuseko antzerki konpainia:
Yonquis y yanquis.
bAsteazkenean, 19:30ean,
Iturramako Civivox aretoan.
IRUÑEABurgosko Unibertsitate-
ko antzerki konpainia: Sólo hay
una vida y en ella quiero tener
tiempo de construirme y
destruirme.
bOstegunean, 19:30ean,
Iturramako Civivox aretoan.
IRURTZUNTanttaka: Soka.
bGaur, 20:30ean, kultur etxean.
LIZARRABakarrizketak: Maribel
Salas eta Alazne Etxeberria
aktoreekin.
bBihar, 20:00etan, Los Llanos
zinema aretoan.
NOAIN Markeliñe konpainiarenEuria.
b Igandean, 18:00etan, kultur
etxean.
TAFALLAPata Teatro: El árbol
de mi vida.
bAsteazkenean, 18:00etan,
kulturgunean.
ZINEMA
ATARRABIA Siempre feliz.bOstegunean, 19:00etan,
kultur etxean.
BURLATA Desde el otro lado del charco, memoria historikoari
buruzko dokumentala.
bAsteazkenean, 19:00etan,
kultur etxean.
IRUÑEACrepúsculo en Tokio.
bBihar, 19:30ean,
Kondestablearen jauregian.
TUTERA ExpoPiriBus:Ama, demayor quiero ser alpinista etaVida
entre las estrellas.
bGaur, 19:30ean, Queilesen.
BERTZELAKOAK
BERRIOZAR Korrika Kulturala:Minutu 1eko Eleak, Berriozarko
Zorroka euskara taldearen
eskutik.
bGaur, 19:00etan, Herria tabernan.
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 5a Agenda
Edurne Elizondo Iruñea
Aurreiritziak eta pribilegioak za-lantzan jartzen dituzten istorioakmaite ditu June Fernandezek (Bil-bo, 1984). Kazetaria da, eta PikaraMagazine-ko editore. Astintzenduten istorio horiek kontatzealanbide hartu du, bertzeak ere as-tintzeko asmoz. Iruñean egon dalan horretaz hitz egiten.Zure esperientzia abiapuntu
hartuta, zer ematen dio feminis-
moak kazetaritzari?
Nire kasuan eman dio nire begi-rada zabaltzea eta aberastea. Teo-ria feministatik pila bat ikasi dut,eta hori baliagarria izan zait ikus-puntua bilatzerakoan. Pikara-koesperientziari buruz, hasieran,kazetaritza feministari buruzpentsatzen genuenean, buruangenituen ikuspuntuak, protago-nistak; baina gerora konturatugara feminismoak eragin behardiola kazetaritza kulturari ere;hau da, eragina izan behar duprozesuetan, elkarrizketatzendugunarekin dugun harremane-an, gaiari egiten diogun jarraipe-nean. Kazetaritzaren esparruanere zaintza erdigunean jartzea li-tzateke kontua. Horrek ekartzendu unibertsitatean ikasitako gau-za asko zalantzan jartzea.Zer, adibidez?
Irakasten digute elkarrizketatueiinoiz ez zaizkiela galderak aldezaurretik bidali behar. Agian, zen-baitetan hala egin behar da. Ema-kume askorentzat, adibidez, zailada hedabideetan parte hartzea,eta konfiantza hori eman behardiezu. Mezuak behar du izan he-dabideen dinamikak zalantzanjarri behar direla, eta despatriar-kalizatu.Bide horretan urratsak egiten
ari zarete zuek, Pikara Magazi-
ne-rekin?
Gu ere ari gara ikasten. Gure ka-buz ikasi dugu. Lantalde txikiadugu oraindik ere, baina bedera-tzi urte egin ditugu jada, eta pape-rezko edizioa ere badugu.Erreferente bilakatu zarete.
Uste dut lortu dugula burbuila fe-ministatik ateratzea, eta hainbathedabiderentzat erreferente bila-katu gara. Hedabide askorekinlankidetza dugu, ikastaroak ema-ten ditugu...Kazetaritza feminista egin daite-
keela erakutsi duzue?
Bai. Oraingoa, gainera, une bitxiada guretzat. El País egunkariak,adibidez, badu genero arduradunbat; Efe agentziak ere martxan ja-rri du feminismoari buruzko ataribat; eta Eldiario.eshedabide digi-talak ere genero sailburu bat du.Ematen du hedabide hegemoni-koek ere ulertu dutela feminis-
moa estrategikoa dela. Albisteona da, baina, aldi berean, bitxia,hasieran, Pikara-rekin hasi gine-nean, feministahitzak berak es-tigma bat zekarrelako. Egoera ho-rretan, erronka da argi izatea gu-rearen gisako hedabide batek zerematen ahal duen, beste medioekematen ez dutena.Eta zer da ematen duen hori?
Kontua da mugimendu feminis-taren ekarpenak aprobetxatzea,eta begirada benetan kritiko batieustea.Hedabide hegemonikoetan zer
neurritan da etiketa huts femi-
nismoarena?
Kasuan-kasuan aztertu beharkogenuke. Uste dut lankide femi-nistak hor zeudela lehendik erehedabide horietan, eta borrokaegiten zutela. Orain feminismoakzilegitasuna lortu du, eta horrekekarri du hainbat aldaketa.
Iazko Martxoaren 8ko grebara-
ko deialdi zehatza egin zuten
emakume kazetariek. Hortik
etorri dira aldaketa horiek?
Uste dut kazetari horien mobili-zazioaren ondorio izan direla he-dabide horietan genero ardura-dunak sortzeko urratsak. Orain-dik ere, hedabide gehienenegiturak oso patriarkalak dira,baina gure ahotsa entzunarazidugu.Erran izan duzu kazetaritzak au-
kera ematen dizula interesatzen
zaizun jendearen istorioak eza-
gutzeko.
Nire apustua da istorioak konpli-zitatetik eraikitzea. Norbaiten bi-zitza interesatzen zaidanean, ha-ren diskurtsoa ezagutarazi nahidut, errespetutik abiatuz. Elkar-lanean osatu behar dugu konta-kizuna. 10 ingobernables libu-ruan, adibidez, prozesua horrela-
koa izan zen, oso kolektiboa. Par-te hartu zutenek aukera izan zu-ten aurretik testua irakurtzekoeta aldaketak egiteko. Nire beldu-rra da pertsonen istorioak nirega-natzea, nolabait; horregatik na-barmentzen dut errespetuarena,kontuan izatea zerbait kontatze-ak elkarrizketatu duzun horrenbizitzan eragina izan dezakeela.Nola aukeratzen dituzu kontatu
nahi dituzun istorioak?
Liburuan, adibidez, protagonistagehienak ez ditut nire kazetari ro-lean ezagutu; harremana sortu danire bizitza pertsonalaren espa-rruan edo aktibismoan. El Salva-dorko Nicole Santamaria, adibi-dez, emakume intersexuala da.Bere istorioaren berri eman zidankonfiantza giro batean, bazkaribatean. Entzun nuenean, kontatunahi nuela pentsatu nuen. Saia-tzen naiz ikusezin diren errealita-
teak ezagutzera ematen. Intere-satzen zaizkit, batez ere, gure au-rreiritziak zalantzan jartzen di-tuzten istorioak.Mugimendu feministaren ba-
rruan ere bada zer konpondu?
Nik uste dut mugimendu femi-nista autonomoak autokritikara-ko gaitasuna baduela, eta beresubjektu politikoa zabaltzekoapustua. Madrilen emakumearrazializatuen aurkako erasoakegon dira, emakume feministaarrazistak egon badirelako. Bainakoordinakunde feministak arra-zakeriaren aurkako apustu ga-rrantzitsua egin du; erdiguneanjarri ditu etxeko langileen egoeraeta atzerritarren legearen aurka-ko salaketa. Mugimendu gisa,uste dut badela pribilegioak be-rrikusteko eta hegemonia zalan-tzan jartzeko apustua. Egia da,hala ere, gertaera kezkagarriakjazo direla.Zerk kezkatzen zaitu zu?
Adibidez, gertatzen ari da femi-nismo erradikalaren izeneanemakume transak baztertzen aridirela batzuk. Twitterren badahori egiten duen eta oihartzunhandia duen talde bat. Azken bo-ladan, gainera, batzar feministakere boikotatzen ari dira hainbattokitan. Bitxia da, eskuin mutu-rraren gorakada gertatzen ari de-nean, gune feminista batzuetanere diskurtso transfoboak eta go-rroto diskurtsoak azaleratzen aribaitira. Eskuin muturraren me-hatxua aurrean dugun honetan,garrantzitsua da feminismoa ezhartzea borroka isolatu gisa; argiizan behar dugu iraultzak izanbehar duela feminista, antikapi-talista, arrazakeriaren aurka-koa... Hori guztia lotuta dago. Fe-ministok ere entzun behar izandugu ezkerreko gizonen ahotikklase borroka dela lehentasuna,eta gero datorrela genero zapal-kuntzarena. Tamalgarria dahainbat feminista txurik horrela-ko diskurtsoak errepikatzea.Kapazitismoaren aurkako bo-
rrokarena da anitzetan ezku-
tuan gelditzen diren errealitate
horietako bat.
Bai. Marta Plazarekin asko ikasidugu, adibidez, neurodibergen-tziari buruz. Duela gutxi, PilarLima ere elkarrizketatu genuen;gorra da, eta argi esan zigun kapa-zitismoak matxismoak bainogehiago eragiten diola. Orainasko hitz egiten da identitate bo-rrokaz. Nik argi dut identitatea-ren eta egoera materialaren arte-ko lotura badela. Transen ingu-ruan mintzatzea, adibidez, ez dasoilik identitate kontu bat; osasuneskubideak, prekaritatea eta bes-te daude erdigunean.
«Lortu dugu burbuilafeministatik ateratzeaeta erreferente izatea»
June Fernandez b Kazetaria, ‘Pikara Magazine’-ko editorea
Kazetaritza narratibo feministari buruz mintzatzera etorri da IruñeraJune Fernandez; ‘10 ingobernables’ bere liburua ekarri du besapean.Kazetaritzan ere zaintza aldarrikatu du ‘Pikara Magazine’-ko editoreak.
IDOIA ZABALETA / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko apirilaren 5a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]