Download - NON DAGO MAMUA?
1.- Hau gaztelu bat da.
Oso polita eta oso handia da.
2.- Hauek Leire eta Eneko dira.
Gazteluko atean daude eta atea itxita dago.
-Begira, gaztelu bat! Goazen! – esaten du Enekok.
3.- Orain Leire eta Eneko gaztelu barruan daude.
Eneko pozik dago, baina Leire ez. Leire beldur
da. Mamua ikusi du.
Begira mahai azpian! Mamua dago! – esaten
du Leirek.
4.- Enekok mahai azpian begiratzen du, bai-
na mamua ez dago.
- Ez dago! – esaten du Enekok.
5.- Orain mamua erloju gainean dago.
Leirek ikusi du, eta Enekori esaten dio:
Begira erloju gainean! Mamua dago!
6.- Enekok erloju gainean begiratzen du,
baina mamua ez dago.
- Ez dago! – esaten du Enekok. Zu ge-
zurti bat zara, Leire.
7.- Mamua armairu gainean dago. Etzanda
eta oso pozik dago.
- Begira armairu gainean! Mamua dago!
– esaten du Leirek.
Enekok ez du sinisten mamua dagoenik eta
ez du ezta ikusteko keinurik egiten.
- Ez dago! - esaten du Enekok. Zu buru-
tik zaude.
8.- Eneko eserita dago. Aulki azpian mamua
dago.
- Begira aulki azpian!. Mamua dago. –
esaten du Leirek
- Bah! Ez dago! – esaten du Enekok. Utzi
pakean leire, ez dizut sinisten!
9.-Baina orduan… Mamua aulki azpitik atera da
eta Enekori susto itzela eman dio.
• -BUUUUUUUUU…….. BUUUUUUU…
•
• -ENEKOOO... HEMEN NAGOOOOO….
Eneko: AAAAAYYYYY….AAAAAYYY!!!!
-Leire, goazen hemendik mamu bat dago!!
10. - Leire eta Eneko korrika doaz etxera.
-AAAAAAH…. Goazen etxeraaa….. Ma-
mu bat dago!!! -esaten dute Leirek eta Ene-
kok beldurrez beteta.
- Agur Eneko eta Leire! Etorri nahi du-
zuenean berriro!– esan du mamuak.
AGUR !!!