eaeko lurralde-atolamenduaren gidalerroen … · 2017-02-03 · a) zeharkako gaiak: generoa,...
TRANSCRIPT
EAEko LURRALDE-ATOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU ESTRATEGIKOA
2016KO AZAROA
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU ESTRATEGIKOA
2016ko Azaroa
XEDEA: EGILETZA ZIURTAGIRIA
ZUZENDARITZA NAGUSIA
Antonio Bea Biologian Doktorea
HDEaren ZUZENDARITZA
Amanda Seoane Geografian Lizentziaduna
Antonio Bea
Antonio Bea jaunak, Ekos Estudios Ambientales S.L.U, sozietatearen Administratzaile den aldetik,
ziurtatzen du ondoren aipatzen diren egileek ikerketa hau egiten parte hartu dutela.
Yves Meyer Biologian Lizentziduna
Aitor Tobar Mendietako Ingeniaria eta Nekazaritza Ustiategietako Ingeniaria
Maria Jesus Arrayago Biologian Lizentziaduna
Maite Ibarrola Ingurumen Zientzietan eta Zientzia Kimikoetan Lizentziaduna
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU ESTRATEGIKOA
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU ESTRATEGIKOA
2016ko azaroa
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN
BERRIKUSPENA. HASIERAKO DOKUMENTU ESTRATEGIKOA
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
1 2016ko Azaroa
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN
BERRIKUSPENA. HASIERAKO DOKUMENTU ESTRATEGIKOA
Aurkibidea
Orrialdea 1. SARRERA ............................................................................................................................................... 31.1. LANTALDEA ...................................................................................................................................... 42. INDARREAN DIREN LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEK EAEKO
GAUR EGUNGO INGURUMEN-EGOERARI EGINDAKO EKARPENA .................................. 43. EAEKO LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENA:
HELBURUAK ....................................................................................................................................... 73.1. ZEHARKAKO GAIAK ...................................................................................................................... 83.2. PAISAIA ............................................................................................................................................ 113.3. INGURUNE FISIKOA ETA AZPIEGITURA BERDEA .............................................................. 113.4. LANDA-INGURUNEA ..................................................................................................................... 143.5. HIRI-INGURUNEA .......................................................................................................................... 153.6. MUGIKORTASUN IRAUNKORRA .............................................................................................. 183.7. URA .................................................................................................................................................... 213.8. ENERGIA .......................................................................................................................................... 213.9. GOBERNANTZA: PARTE-HARTZEA, ANTOLAMENDUA, ADIERAZLEAK ..................... 224. EAEKO LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENAREN
IRISMENA ETA EDUKIA ................................................................................................................ 234.1. ZEHARKAKO GAIAK .................................................................................................................... 244.2. PAISAIA ............................................................................................................................................ 274.3. INGURUNE FISIKOA ETA AZPIEGITURA BERDEA .............................................................. 274.4. LANDA-INGURUNEA ..................................................................................................................... 294.5. HIRIGUNEA ..................................................................................................................................... 304.6. MUGIKORTASUN IRAUNKORRA .............................................................................................. 374.7. URA .................................................................................................................................................... 404.8. ENERGIA .......................................................................................................................................... 414.9. GOBERNANTZA: PARTE-HARTZEA, ANTOLAMENDUA, ADIERAZLEAK ..................... 435. IRTENBIDEEN AZTERKETA .......................................................................................................... 455.1. AZTERKETA DIFERENTZIALA: LAGEN BERRIKUSPENA, "EZ ESKU-HARTZEAREN"
IRTENBIDEAREN AURREAN ...................................................................................................... 456. EAEKO LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENAK IZAN
DEZAKEEN GARAPENA ................................................................................................................ 487. EAEKO INGURUMENAREN GAUR EGUNGO EGOERAREN GARRANTZIZKO
ALDERDIAK ...................................................................................................................................... 497.1. KLIMA ............................................................................................................................................... 497.2. GEOLOGIA, GEOMORFOLOGIA ETA LURZORUAK ............................................................ 507.3. LURPEKO ETA AZALEKO HIDROLOGIA ................................................................................ 557.4. LANDARETZA ................................................................................................................................. 637.5. FAUNA ............................................................................................................................................... 697.6. NATURGUNEAK ............................................................................................................................. 727.7. PAISAIA ............................................................................................................................................ 77
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
2 2016ko Azaroa
7.8. KULTURA-ONDAREA .................................................................................................................... 797.9. ARRISKU NATURALAK ETA ANTROPIKOAK ....................................................................... 797.10. GIZA HABITATA ........................................................................................................................... 857.11. HIRI-INGURUNEA ETA LURRALDEAREN ARTIFIZIALIZAZIOA ................................... 877.12. HONDAKINAK ............................................................................................................................... 917.13. BIBLIOGRAFIA ............................................................................................................................. 938. INGURUMEN- ETA PAISAIA-UNITATEAK ................................................................................. 968.1. EREMU ANTROPIKOAK ............................................................................................................... 978.2. BABES BEREZIA ............................................................................................................................. 988.3. INGURUMENAREN HOBEKUNTZA ........................................................................................... 998.4. BASO-SISTEMA ............................................................................................................................... 998.5. NEKAZARITZA-ABELTZAINTZA ETA LANDAZABALA .................................................... 1008.6. MENDIKO LARREAK .................................................................................................................. 1018.7. AZALEKO URAK .......................................................................................................................... 1029. INGURUMEN-INPAKTU POTENTZIALAK ................................................................................ 1049.1. LURRALDE-EREDUAREN INGURUMEN-INPAKTU POTENTZIALAK, BLOKEZ BLOKE
.......................................................................................................................................................... 1059.2. INGURUMEN-INPAKTU POTENTZIALEN BALORAZIO OROKORRA ........................... 1159.3. INDARREAN DAGOEN LURRALDE-EREDUTIK OINORDETZAN JASOTAKO
INGURUMEN-TENTSIOAK ........................................................................................................ 118"AZPIEGITURA GRIS ETA BERDEEN ARTEKO KONTAKTU-EREMU NAGUSIAK"
PLANOA ......................................................................................................................................... 12010. NATURA 2000 SAREAN IZAN DITZAKEEN ONDORIOEN BALORAZIOA ....................... 12110.1. ZEHARKAKO GAIAK ................................................................................................................ 12110.2. PAISAIA ......................................................................................................................................... 12210.3. INGURUNE FISIKOA ETA AZPIEGITURA BERDEA .......................................................... 12310.4. LANDA-INGURUNEA ................................................................................................................. 12410.5. HIRI-INGURUNEA ETA MUGIKORTASUN IRAUNKORRA ............................................. 12510.6. URA ETA ENERGIA .................................................................................................................... 12510.7. LURRALDE-EREDUAREN BERRIKUSPENAK NATURA 2000 SAREAREN GAINEAN
DITUEN ERAGINEI BURUZKO ONDORIOA ......................................................................... 12611. ERAGINAK BESTE EREMU NATURALETAN ......................................................................... 12712. ERAGINAK LURRALDE-PLANETAN ETA BILDURIKO PLAN SEKTORIALETAN. ...... 12813. IRAUNKORTASUN ENERGETIKOA POLITIKA PUBLIKOETAN ...................................... 13114. INTERESA DUEN PUBLIKOAREN ZERRENDA-PROPOSAMENA ..................................... 1371. ERANSKINA. INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOA ESKATZEKO INPRIMAKIA.
URRIAREN 16KO 211/2012 DEKRETUARI EGINDAKO V. ERANSKINA. .......................... 139
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
3 2016ko Azaroa
1. SARRERA
2015eko uztailaren 27an, Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia
Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG), otsailaren 11ko 28/1997
Dekretuaren bidez onartuak, berrikusteko prozedurari ekiteko erabakia hartu zuen, eta
halaber erabaki zuen Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku uztea berrikusketa
hori zuzendu eta prestatzeko lana, Euskadiko Lurralde Antolamendurako (ELA)
maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren Amaierako Lehen Xedapenaren arabera –zeinaren
bitartez arautzen den Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak egin eta/edo
onartutako planek eta programek ingurumenaren gainean duten eraginaren ebaluazio
estrategikoa egiteko prozedura–,ingurumen-ebaluazio estrategikoaren mende dauden
planen eta programen artean daude Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak.
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Bberrikuspenaren ingurumen-ebaluazio
estrategikoa egin beharrekoa denez legearen arabera, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen
eta Lurralde Antolamendua sailak Ingurumen Ebaluazio Estrategikoaren izapidetzea
jarri du abian, eta, hori dela eta, Hasierako Agiri Estrategikoaren erredakzioa egin du,
indarrean den ingurumen-ebaluazio estrategikoari buruzko legediaren arabera: 21/2013
Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa, eta 211/2012 Dekretua,
urriaren 16koa, planek eta programek ingurumenaren gainean duten eraginaren
ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duena.
Hasierako Agiri Estrategikoak emango dio hasiera ingurumen-ebaluazio estrategikoaren
izapidetzeari, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren
Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzarentzat tresna baliagarria izango da EAEko
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
4 2016ko Azaroa
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenaren Ingurumen Azterketa
Estrategikoaren Irismen Agiria osatzeko.
1.1. LANTALDEA
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Lurralde
Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzaren zuzendaritzapean, Ekos Estudios
Ambientales S.L.U. sozietateak lantalde bat antolatu du Hasierako Agiri Estrategikoa
osatzeko. Antonio Bea Biologiako Doktorea izan da lantalde horren Zuzendari
Nagusia.
Hasierako Agiri Estrategikoaren zuzendaria Amanda Seoane izango da, Geografoa eta
Ingurumen eta Lurralde Azterketen Masterra, hain zuzen ere. Erredakzio-taldean,
bestalde, honako hauek parte hartu dute: Yves Meyer, Biologian Lizentziaduna eta
Informazio Geografikoko Sistemetan aditua; Maria Jesus Arrayago, Biologian
Lizentziaduna; Maite Ibarrola, Ingurumen Zientzietan eta Zientzia Kimikoetan
Lizentziaduna, eta Aitor Tobar, Mendietako Ingeniaria eta Nekazaritza Ustiategietako
Ingeniaria.
2. INDARREAN DIREN LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEK EAEko GAUR EGUNGO INGURUMEN-EGOERARI
EGINDAKO EKARPENA
Indarrean diren Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak, 1997. urtekoak, Euskal Herrian
indarrean dauden plangintza-agiri nagusitzat hartzen dira. Haiek erredaktatu zirenean,
LAGek aurre egin behar izan zioten EAEko ingurumenaren eta paisaiaren narriadura
gero eta handiagoari, eta orobat aurre egin behar izan zioten baliabide naturalak
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
5 2016ko Azaroa
zaintzeko eta erabilerak eta jarduerak lurraldearen harrera-gaitasunaren arabera
izendatzeko bidean aitzina egiteko premiari.
Gaur egun indarrean diren Lurralde Antolamenduaren Gidalerroei esker, lurralde-
kulturak eta -antolamenduak gero eta leku handiagoa edukitzea lortu da, eta hori, aldi
berean, laguntza handikoa izan da ingurumenaren kontserbaziori dagokionez
lagungarriak izan diren hainbat printzipio finkatzeko. Hala, esate baterako, lurraldearen
eta eremu naturalen ikuspegi orokorrean laguntza handikoa izan da lurraldea sistematzat
hartzea, zeinetan parteetako batean egiten den aldaketa oro ez den mugatzen eragindako
partearen ondorioetara, multzo osora baizik; eta laguntza handikoa izan da, halaber, udal
esparru estuak gainditu izana, bestela ezin izango baitziren muga horiez haratagoko
lurralde-arazoak konpondu. Erabileren arauketari dagokionez, bestalde, funtsezko
mugarria izan da nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietara lotuta ez dagoen familia
bakarrerako edo birako etxebizitzak erabiltzeko debekua, izan ere, horren bitartez
saihestu egin baita landa-ingurunearekin zerikusia ez duen bizileku estentsibo mota bat,
baliabideen kontsumitzailea eta arriskuan jartzen duena kokatzen den lurzoruen
jatorrizko bokazioa.
Beste alde batetik, kasuen arabera izaera loteslea edo orientagarria duen araubide baten
ezarpenaren bidez, lurraldearen kudeatzaileak ohitu dira aurretik ezarritako plangintza
baten aurreikuspenaren arabera eta bertan ezartzen diren kontrolen eta zehaztapenen
arabera jardutera.
EAEn indarrean diren Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek arreta berezia jarri dute
Ingurumen Fisikoen arazoetan eta aukeretan. Zazpi antolamendu-kategoria finkatu dira,
eta lau baldintzatzaile gainjarri lotu zaizkie horiei; horiek izan dira, hain zuzen, lurralde
osoan erabilera-erregimen homogeneo baten oinarriak. Horrez gainera, eremuen multzo
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
6 2016ko Azaroa
bat finkatu da, Lurralde Plan Partzialek (LPP) dagokien eremuetan zehaztu dituztenak.
Era horretara, balio handieneko piezen babes-matrize bat sortu da.
LPPek Ingurune Fisikoko gidalerroa gauzatzeko betetako zeregin erabakigarriari LPS
sail baten garrantzizko ekarpena erantsi behar zaio, hain zuzen ere, ingurumenaren
ikuspegitik interes handia duten eremu eta prozesu jakin batzuen berariazko
antolamendura bideratuek egindako ekarpena. Era horretara, asko aurreratu da Ibaien
eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialen, Hezeguneen Lurralde Plan
Sektorialen eta Kostaldea Babesteko eta LPSen eta Nekazaritzako eta Basozaintzako
LPSen onarpenean.
LPPen eta PTSen garapen biziaren bitartez eta LAGetatik abiatuta, lurraldearen
premiazko kudeaketa-lana egin duen lege-esparru erabatekoa sortu da. Era horretara,
1997ko LAGek aurrez aurre zituzten ingurumen-arazoetako askok badute, dagoeneko,
arintzeko behar adina tresna.
1997an ingurune fisikoaren antolamenduaren bitartez eratu zen esparrua kontuan
hartuta, ia 20 urteko aplikazioaren ondoren, Euskal Herriko ingurumenaren egoera eta
ekosistema naturalen egoera hobetu egin dela esan liteke, eta horretan asko lagundu
dute 1997ko LAGeen bitartez ezarritako babesek. Heldutasun-maila handia lortu da,
hortaz, plangintzan, eta, hori dela eta, beharrezkoa da urrats kualitatiboa egitea eta
jarraitutasun hori eskualde mailara ez ezik maila guztietara zabaltzea, Lurralde
Antolamenduaren Gidalerroen berrikusketaren bitartez.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
7 2016ko Azaroa
3. EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN
BERRIKUSPENA: HELBURUAK
LAGaren berrikuspenaren helburu nagusia, plangintzaren gaur egungo fasean, gai hauei
buruzko gogoeta egitea da, lurraldearen ikuspegitik betiere:
a) Zeharkako gaiak: generoa, klima-aldaketa, osasuna, euskara eta lurraldeen
arteko harremana.
b) Paisaia.
c) Ingurune fisiko eta azpiegitura berdea: antolamenduaren eguneratzea eta
erabileren matriza, azpiegitura berdeak, naturgune babestuak eta Natura 2000
Sarea, korridore ekologikoak eta ekosistemen zerbitzuak.
d) Landa-ingurunea.
e) Hirigunea, arreta berezia jarriz hiri-birsortzean, metropoli-eremuetan eta
eraldaketa-ardatzetan, hiri-hazkundearen perimetroan, bizitegi-kuantifikazioan
eta jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren lurralde-iraunkortasunean. Bigarren
etxebizitzarekin eta turismo-baliabideekin eta plangintzen bateragarritasunarekin
lotura duten gaiak ere kontuan hatzen dira.
f) Mugikortasun iraunkorra: bizikleten eta oinezkoen mugikortasuna, bide-
mugikortasuna, portu-, trenbide- eta aireportu-mugikortasuna, mugikortasun
kolektibo multimodala eta eredu logistikoa.
g) Ura.
h) Energia.
i) Gobernantza: parte-hartzea eta antolakuntza.
Alderdi horiek gizartearen zein erakundeen parte-hartzearen ondoriozko ekarpenen
bitartez osatuko dira. Parte-hartze hori, halaber, berrikuspen-prozesuarekin batera abian
jarritako partaidetza bideen bitartez egituratuko da. Aipatutako ekarpenetan, azken
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
8 2016ko Azaroa
ebaluazioa egiteko zain, hainbat proposamen daude adierazten dutenak honako alderdi
hauek txertatu beharko liratekeela, besteak beste, gogoeta-prozesuan: hondakinen
prebentzioa eta kudeaketa eta ekonomia zirkularra, lur azpia aintzat hartzea, industria-
ondarearen birmoldaketa, nekazaritzarako lurzorua babestea eta elikagai-
subiranotasuna, derrigorrezko gutxieneko hazkundea eta bakantze-koefizientea,
administrazioaren dezentralizatzea, paisaiaren zeharkakotasuna, lurraldearentzat
agresiboak diren energia sortzeko tekniken debeku esplizitua, hala nola fracking-a, eta
arrisku geologikoen prebentziorako planen garapena, besteak beste.
Gaien arabera, eta laburbilduz
, honako hauek dira proposamenak aurkezten dituen
helburu zehatzak, indarrean diren LAGen edukiekin eta gizartearen parte-hartzearen
ondoriozko ekarpenei buruzko azken balorazioarekin bateratu beharrekoak:
3.1. ZEHARKAKO GAIAK
Hau da, genero-ikuspegia lurralde-inpaktuaren alorreko eremuetan lantzea da kontua,
esaterako, honako hauetan:
Genero-ikuspegia
- Garraioa eta mugikortasuna.
- Ekipamenduak eta irisgarritasuna.
- Merkataritzaguneak eta ekipamenduak.
- Etxebizitza.
- Landa-ingurunea.
- Segurtasuna.
- Parte-hartzea.
- Udalaren ikuspegitik landu beharreko beste gai batzuk.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
9 2016ko Azaroa
Klima-aldaketaren alorrean lurralde-estrategia berrikustearen helburuak, oro har, Euskal
Herriko 2050erako Klima Aldaketaren Estrategiari dagozkion helburuak dira, eta,
zehazki, lurraldean eragin gehien dutenak:
Klima-aldaketa
1. Lurraldearen eraginkortasuna eta erresilientzia handitzea.
2. Karbono gutxi erabiltzen duen energia-eredua sustatzea.
3. Mugikortasun iraunkorra bultzatzea.
4. Ingurune naturalaren erresilientzia handitzea.
5. Lehen sektorearen erresilientzia handitzea eta sektore horren igorpenak
murriztea.
6. Ur-hornidura bermatzea eta ingurune eraikiaren eta azpiegitura kritikoen
erresilientzia (energia, ura, elikadura, osasuna eta IKT) ziurtatzea, muturreko
gertaeren aurrean.
7. Hondakinen sorrera gutxiagotzea eta kontsumo iraunkorragoa bultzatzea.
8. Gizartea lurraldearen iraunkortasunaren alorreko balioetan sentsibilizatu dadin
bultzatzea, plangintza-agirietatik abiatuta.
Osasunaren alorrean honako helburu hauek proposatzen dira lurralde-ereduaren
berrikuspenean:
Osasuna
1. Lurraldeak osasunean dituen inpaktuen azterketa sistematikoa bultzatzea eta
horretan laguntzea.
2. Ekitateari laguntzea, hau da, herritar guztiek –edozein dela ere beren generoa,
adina, etnia, estatus sozioekonomikoa, dibertsitate funtzionala– komunitatearen
zerbitzuak eskuratzeko, horietara jotzeko eta erabiltzeko aukera berberak izan
ditzaten bultzatzea, planeamendu-prozesuen hasieratik beretik eginez
desberdintasunen azterketa.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
10 2016ko Azaroa
3. Herritarren parte-hartzea hobetzea lurraldearen antolamenduaren eta
hirigintzaren eremuan, gardentasunaren, demokraziaren eta berdintasunaren
printzipioetan oinarrituta.
Euskarari dagokionez, honako helburu hauek proposatzen dira lurralde-ereduaren
berrikuspenean:
Euskara
1. Lurralde-antolamenduaren eta hirigintzako plangintzaren eremuko tresnak
osatzen eta garatzen direnean, euskarak lurraldean duen presentzia kontuan
hartzea, hizkuntz politikari eta koofizialtasunari babesa emateko tresna gisa.
2. Neurri egokiak sustatzea euskara Administrazioan normaltasunez erabil dadin
pertsonen arteko harremanetan, zerbitzu sozialetan (osasunean edo hezkuntzaren
eremuan), merkataritzaren edo enpresen eremuan eta aisialdiari dagozkion
eremuetan.
Lurralde-ereduaren berrikuspenean, helburu hauek proposatzen dira lurralde barneko
zein kanpoko harremanei dagokienez:
Lurralde arteko harreman
1. EAEk europar errotula gisa duen ahalmena garatzea,
2. Euskadiren eta Akitaniaren arteko harremana garatzea, euroeskualdearen
esparruaren baitan.
3. Lurralde arteko lankidetza eta harremana estutzea, Nafarroarekin eta, bereziki,
Errioxa, Kantabria eta Gaztela-Leonekin.
4. Lurralde barneko harremanak areagotzea.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
11 2016ko Azaroa
3.2. PAISAIA
Pasaiaren alorrean honako helburu hauek proposatzen dira lurralde-ereduaren
berrikuspenean:
1. Paisaia txertatzea lurralde- eta hirigintza-plangintzaren alorreko tresnen osaeran
eta garapenean.
2. Paisaia ikuspegi integral batetik aintzat hartzea, kontuan hartuta landa- eta hiri-
eremuko paisaiak eta kalitate handikoak zein hondatuak.
3. Herritarren parte-hartzea bultzatzea paisaiaren balorazioan, pertzepzio
pertsonaleko kontua delako eta garrantzi handia duelako pertsonen bizi-
kalitatean eta osasunean.
4. Pasaiaren gaineko inpaktuak saihestea eta lurraldeko osagaiak eta bertan egiten
diren jarduerak bisualki txertatzea, bereziki azpiegiturak eta jarduera
ekonomikoko eremuak.
Paisaiaren garrantzia azpimarratzea, kalitatezko faktore bat baita gizartearen,
kulturaren, ekonomiaren eta ongizatearen ikuspuntutik.
3.3. INGURUNE FISIKOA ETA AZPIEGITURA BERDEA
Ingurune fisikoaren alorrean honako helburu hauek proposatzen dira lurralde-ereduaren
berrikuspenean:
Ingurune fisikoaren antolamendua
1. Espazio bakoitzarentzat erabilera egokienak arautuko dituen lurralde-xede bat
definitzea.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
12 2016ko Azaroa
2. Lurraldearen erabilera iraunkorra bermatzea, eskura dauden baliabideak
etorkizuneko belaunaldientzat arriskuan jarri gabe eta desberdintasunak ezabatu
daitezen lagunduz.
3. Erabileren konplexutasunaren eta eragindako inpaktuaren jarraipena egitea,
metodologia homogeneoen bitartez.
Azpiegitura Berdearen alorrean honako helburu hauek proposatzen dira lurralde-
ereduaren berrikuspenerako:
Azpiegitura berdea: Azpiegitura Berde integratua eta ekosistemen zerbitzuak
1. EAEn azpiegitura berde antolatu bat osatzea, zeinaren bitartez bermatuko den
Lurraldearen konektibitate ekologikoa, geldiaraziko duen biodibertsitatearen
galera eta arinduko dituen giza asentamenduek eta azpiegitura "grisek"
eragindako zatiketaren ondorioak.
2. EAEko ondare naturala zaintzea eta aberastea eta ekosistemek eskaintzen
dituzten zerbitzuak babestea.
3. Ekosistemen zerbitzuen garrantzia azpimarratzea, hazkunde adimentsua,
iraunkorra eta integratzailearen esparruan.
4. EAEko ekosistemek ematen dituzten zerbitzuen galera arintzea eta haiek
indartzea, eta bereziki honako hauek:
a. Bioaniztasuna: galera geldiaraztea.
b. Arauak: lurralde erresiliente bat sortzen laguntzea.
c. Nekazaritza eta abeltzaintza: nekazaritza eta abeltzaintza ekologikorako
eremuak aurkitzea.
d. Osasuna eta ongizatea: jendea bizi den inguruneetan eremu berdeak
orekatzea eta bizi-ohitura osasuntsuak bultzatzea.
e. Elikadura: ziklo laburrak eta elikadura-ohitura osasungarriak bultzatzea.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
13 2016ko Azaroa
f. Ekonomia: azpiegitura berdeari eta haren helburuei lotutako lanpostuak
sortzea.
g. Mugikortasuna: ibilbide arinak sustatzea, bizikletaren erabilera eta oinez
ibiltzea bultzatzea.
h. Turismoa: azpiegitura berdearen inguruan zirkuituak, ibilbideak,
paketeak, etab. sortzea.
i. Kultura: "testuinguruak" edo "karaktereak" ondasunetatik haratago
zaintzea.
j. Paisaia: paisaia-osagai bereziak zaintzea eta ingurune degradatuak
berreskuratu daitezen laguntzea.
k. Lurraldearen Antolamendua: lurzoruaren erabileraren ikuspegi
integratuagoa, azpiegitura "grisen" zatiketa arintzea.
l. Parte-hartzea: topaleku parte hartu bat osatzea.
Lurralde-ereduaren berrikuspenerako helburu hauek proposatzen dira naturgune
babestuen eremuan:
Azpiegitura berdea: Naturgune Babestuak
1. EAEko ingurumen-eremu garrantzitsuenek eskaintzen dituzten zerbitzuak
indartzea.
2. Espazio babestu bakoitza ingurumen-babeseko egitura bakar batean sartzeko
lana amaitzea.
3. Naturgune babestuen EAEko sarea eremu funtzionaleko eta tokiko eremuko
garrantzizko naturguneetan txertatzea, azpiegitura berde integratu batean, bai
EAEn, bai mugakide dituen eskualdeetan.
Lurralde-ereduaren berrikuspenerako helburu hauek proposatzen dira korridore
ekologikoen eremuan:
Azpiegitura berdea: Korridore Ekologikoak
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
14 2016ko Azaroa
1. EAEn zatiketa ekologikoa saihestea eta biodibertsitatearen galerari aurre egitea.
2. Korridore Ekologikoen Sarea eskualdeko Azpiegitura Berdean txertatzea.
3.4. LANDA-INGURUNEA
Landa-ingurunearen eremuan lurralde-ereduaren berrikuspenaren bitartez proposatzen
diren helburuak EAEko Landa Garapenerako Programan (2015-2020) ezarritakoaren
ildotik doaz, eta honako hauek dira, hain zuzen ere:
1. Landaguneen izaera eta irudia zaintzea, lurraldearen funtsezko elementuak
baitira.
2. Ezagutzaren transferentzia eta berrikuntza sustatzea nekazaritzaren eta
basogintzaren sektoreetan eta landa-eremuetan, eta ahalegin berezia egitea
eremu horietan berrikuntza, lankidetza eta jakintzen oinarriaren garapena
sustatzeko.
3. Nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak eta arrantza-jarduera sustatzea,
oinarrizkoak baitira elikagaien hornikuntzarako eta lurralde baten elikagai-
subiranotasunerako eta biztanleei bizi-kalitate egokia eta osasuntsua
eskaintzeko.
4. Landa-lurzorua babestea, ingurune fisikoa kudeatzeko tresna gisa, nukleo txikien
egitura eta haien paisaia-eremuak kontserbatu eta sustatzeko.
5. Nekazaritza-ustiategien bideragarritasuna eta lehiakortasuna sustatzea, eta
pertsona gazte eta prestatuek lana izan dezaten laguntzea.
6. Nekazaritzarekin eta basogintzarekin lotutako ekosistemak leheneratzea,
babestea eta hobetzea, biodibertsitatea, balio natural handiko nekazaritza-
sistemak eta paisaia leheneratuz, babestuz eta hobetuz.
7. Baliabideen eraginkortasuna sustatzea, baita karbono gutxiko eta klima-
aldaketara egokitzeko gai den ekonomia sustatzea ere, nekazaritzaren,
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
15 2016ko Azaroa
elikaduraren eta basogintzaren sektoreetan. Ahalegina egingo da ura eta energia
eraginkortasun handiagoz erabil daitezen, eta, horretarako, energia-iturri
berriztagarrien erabilera erraztu eta bioekonomiaren garapena sustatuko da.
8. Landa-eremuetan, gizarte-inklusioa sustatzea, pobrezia murriztea eta garapen
ekonomikoa sustatzea: horretarako, dibertsifikazioa erraztu, enpresa txikiak
sortu eta garatu eta enplegua sortuko da; landa-eremuetan tokiko garapena
sustatuko da; eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien
eskuragarritasuna eta erabilera eta kalitatea hobetuko da.
3.5. HIRI-INGURUNEA
Hiri-ingurunea birgaitzearen eta birsortzearen eremuan lurralde-ereduaren
berrikusketaren bitartez proposatzen diren helburuak honakoak dira:
Hiri-birgaitzea eta -birsortzea
1. Hiri-ingurunea birsortzea eta urbanizatutako espazioaren aprobetxamendurik
onena sustatzea.
2. Hiri adimendunak sustatzea, garapen teknologikoaren euskarri izan daitezen,
zerbitzu eta komunikazioen prestazio aurreratua eskaini dezaten eta
iraunkortasunaren eredu izan daitezen.
3. Mugikortasuna eta garraio iraunkorra sustatzea udalerrietan.
4. Bizikidetzarako, gizarteratzeko, merkataritza- eta kultura-jardueretarako eta
hirigintzaren, arkitekturaren eta kulturaren arloko ondareaz gozatzeko espazio
publikoak sustatzea.
5. Birgaitzea eta irisgarritasuna eta bizigarritasuna sustatzea, eta orobat sustatzea
energia-eraginkortasuna eta etxebizitzen, eraikinen eta hiri-ingurunean kalitate-
baldintzak.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
16 2016ko Azaroa
Jarduera ekonomikoei eta merkataritzako ekipamenduei dagokienez, ereduaren
berrikuspenean helburu hauek proposatzen dira:
Lurraldearen iraunkortasuna jarduera ekonomikoetarako lurzoruan
1. Lehendik dagoen lurzoru industrialari balioa ematea, hutsik dauden industria-
pabilioiak birgaitzea eta berrerabiltzea, eta lankidetza publiko-pribatuko
estrategiak diseinatzea lurzoru industrialen urbanizazioaren kontserbazioa
sustatzearren.
2. Lurzoru industrialak dentsifikatzea eta erabilera mistoak sustatzea, jarduera
ekonomikoak eta hiri-bizimodua uztartzearren; horrekin batera, lurzoru
industrialen dentsifikazioaren alde egitea.
3. Goi-mailako teknologiekin eta hiri-berrikuntzaren eta -birsorkuntzaren alorreko
eragiketekin lotutako espazio berriak lotzea, ez daitezen landa-ingurunean
sakabanatuta gera, eta jarduera berritzaileen parkeak sortzea, kanpoko
konektibitate-nodoekin edo unibertsitate-zentroekin lotuta.
4. Jarduera ekonomikoetarako lurzoru berrien bereizgarritzat hartuta, hiri-paisaia
eta paisaia naturala uztar daitezen defendatzea, garraio publikoaren bidezko
konektibitate handia eskaintzea eta mugikortasun-sistema iraunkorrak txertatzea.
5. Gure herritarren hiri-bizimodua sustatzea, hiriko merkataritza eta aldirietako
merkataritza orekatuz.
Hiri-hazkundearen alorrean honako helburu hauek proposatzen dira lurralde-ereduaren
berrikuspenean:
Hiri-hazkundearen perimetroa
1. Hiri-hazkundeari mugak jartzea Eremu Funtzionalaren Hiri Hazkundearen
Perimetroa (HHP) ezarrita, Lurralde Plan Partzialaren indarraldirako
aurreikusitako edo lehendik dagoen hiri-orbana hartu behar duen lurralde-
eskalaren zehaztapentzat hartuta.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
17 2016ko Azaroa
2. Hiri Hazkundearen Perimetroa epe ertaineko zehaztapen gisa finkatzea, hiri-
berrikuntzako eta dentsifikazioko estrategietan eragitearren.
3. Hiri Hazkundearen Perimetroa udal-plangintzan zehaztu eta mugatzea.
Metropolialdeen eta eraldaketa-ardatzen eremuari dagokionez, honako helburu hauek
proposatzen dira lurralde-ereduaren berrikuspenerako:
Metropolialdeak eta eraldaketa-ardatzak
1. Eraldaketa Ardatzen bitartez hiri-garapeneko prozesuak egituratzea, egitura
linealtzat hartuta betiere, garraio kolektiboaren erabilera ahalbidetzearren,
lehendik eraikitako espazioak dentsifikatuta eta eremu berrietan hiri-okupazioa
saihestuta.
2. Hirigintza lausoa mugatzea, ingurumenaren eta paisaiaren kalitatea hobetzea, eta
dentsitatea, hiri-berrikuntza eta berrikuntza-espazioak sortzeko aukera
ahalbidetzea, lurralde-elementuen arteko antolaketa ahalbidetuko duten
Eraldaketa Ardatzen bitartez.
3. Eraldaketa Ardatz horien bitartez, hiri-garapenerako egitura iraunkorrak eratzea;
horretarako, lurraldearen konpartimentazioa saihestu eta gure jarduera
ekonomikoen dinamizazioko eta berrikuntzako prozesuetarako lurralde-euskarri
egokia eskainiko da.
4. Hiri-intentsitate geroz eta handiagoko espazioak sortzeko aukera ematea, dela
bizitegi-dentsitateari dagokionez, dela zerbitzu, erabilera eta jardueren
dentsitateari dagokionez.
Bizitegi-kuantifikazioari dagokionez lurralde-ereduaren berrikuspenerako honako
helburu hauek proposatzen dira:
Bizitegi-kuantifikazioa
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
18 2016ko Azaroa
1. Bizitegi-erabilerarako lurzoruaren artifizializazioa mugatzea, zentzuz erabiltzeko
irizpideei eta iraunkortasun-irizpideei jarraituz.
2. Hirigintza-plangintza berrikustean, bizitegi-ahalmena eta bizitegi-premiak
kalkulatzeko aukera ematea udalerriei.
Bigarren etxebizitzaren eta baliabide turistikoen eremuari dagokionez, honako helburu
hauek proposatzen dira lurralde-ereduaren berrikuspenerako:
Bigarren etxebizitza eta baliabide turistikoak
1. Bigarren etxebizitzaren garrantzia eta ezaugarriak balioestea lurralde-plangintza
partzialean eta udal-plangintzan.
2. Turismoaren sektorea antolatzeko lurralde-plangintza orokorra egitea Lurralde
Plan Sektorial baten bitartez, baliabide turistikoak lurralde-iraunkortasunaren
ikuspegitik begiratuta baliatuko direla bermatzearren.
Plangintzen bateragarritasunari dagokionez, honako hauek dira helburuak:
Plangintzen bateragarritasuna
1. Mugakide diren udalerrietako udalaz gaindiko erronkei erantzun egokia ematea.
2. Herritarrek eremu mugakide horiek aukera-eremutzat har ditzaten sustatzea,
pertzepzio positiboa edukitzeko.
3.6. MUGIKORTASUN IRAUNKORRA
Oinezkoen eta bizikletarien mugikortasunaren alorrean, honako helburu hauek
proposatzen dira lurralde-ereduaren berrikuspenerako:
Oinezkoen eta bizikletarien mugikortasuna
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
19 2016ko Azaroa
1. EAEko lurraldea egituratzea, oinezkoentzako eta bizikletentzako azpiegituren
EAEko sarea eratuz, hiriarteko eta eskualdearteko motorrik gabeko
mugikortasuna gara dadin. Era horretara, barne-ibilbideak eta mugakide diren
eskualdeekiko loturak finkatuko dira.
2. EAEko zatian, Donejakue bidea finkatzea, lurraldea egituratzeko duen
ahalmenagatik; eta, orobat, EAE zeharkatzen duten Inaziotar bidea, Itsas
ibilbidea (eta haren jarraipena Frantziatik eta Kantabriatik), Ardo eta Arrain
bidea eta Bidezidor historikoa sustatzea.
3. Bizikletaren erabilera garraiobide publiko moduan sustatzea, egunero erabil
dadin laguntzea eta garraio moduen gaur egungo banaketan eragitea, sare
seguru, eroso eta konektatu bat oinarri hartuta.
4. Irizpideak zehaztea, bizikleta-sareak udal-plangintzekin bat eginez igaro
daitezen udalerrietatik.
Bide-mugikortasunaren alorrean honako helburu hauek proposatzen dira lurralde-
ereduaren berrikuspenerako:
Bide-mugikortasuna
1. Mugikortasun iraunkorreko testuinguru integratu baten baitan, garraiobide
bakoitzari dagokion eginkizun espezifikoa eta, bereziki, bide-sistemari
dagokiona zehaztea.
2. EAEko errepide-mapa ia osorik amaitutzat ematea, Foru Aldundien Lurralde
Plan Partzialetan edo Lurralde Plan Sektorialetan garatu beharreko proposamen
zehatz batzuk gorabehera. Dena dela, bide-azpiegitura Europan zeharreko
azpiegitura denez, mota horretako azpiegiturei dagokien kudeaketa egin beharko
da.
3. Aurrekontu-aurreikuspenetan, lehentasuna ematea gaur egun dauden
azpiegituren mantentze-lanei azpiegitura berriak egitearen aurrean.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
20 2016ko Azaroa
4. Salgaien distantzia luzeetarako errepide bidezko garraioaren egoera gero eta
jasanezinagoa denez, horri erantzun integratua ematea.
Honako hauek dira arlo horietako helburuak:
Trenbide-, portu-, eta aireportu-mugikortasuna
1. Abiadura handiko trenbide bidezko Europa barneko sarea sustatzea.
2. Trenbide-mugikortasunak sistema global integratu batean, mugikortasun
iraunkorrekoan eta EAEko egituraren antzeko dentsitate handiko hiri-egitura
batean duen eginkizun nagusia finkatzea.
3. EAEko portu-sistema eta itsasoko salgaien garraioa sendotzea.
4. EAEko Aireportu Sistema sustatzea eta haren ahalmenak optimizatzea.
Honako hauek dira mugikortasun kolektibo multimodalaren alorreko helburuak:
Mugikortasun kolektibo multimodala
1. Garraio publikoaren erabilera sustatzea.
2. Garraio publikoaren bidez irisgarritasun integrala erraztea.
3. Berotegi-efektuko gasen igorpenak murrizten laguntzea, garraiobide publiko
garbiak erabiliz.
Honako hauek dira alor honetan proposatzen diren lurralde-helburuak:
Eredu logistikoa
1. EAE salgaien nazioarteko garraiorako nodo logistikoa bihurtzeko erronkari aurre
egitea, eta plataforma logistikoen sare bat osatzea.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
21 2016ko Azaroa
2. Jundiz-Foronda, Arasur eta Lezo-Gaintxurizketa plataforma logistikoek Europar
Batasunaren garraio-sarean duten kokapen estrategikoa agerian jartzea,
multimodalitaterako aukera handiak eskaintzen dituzte-eta.
3. Eginda dauden eta eskura dauden azpiegitura logistikoak optimizatzea.
3.7. URA
Uraren alorrean honako helburu hauek proposatzen dira lurralde-ereduaren
berrikuspenerako:
1. Ibaien eta erreken LPSa aplikatzea ibaien eta erreken ertzetan aurreikusten diren
bizitegi-lurzoru edo ekonomia-jarduera berrien antolamenduan.
2. Gaur egungo hiria berritzeko lanekin jarraitzea, dauden arazo hidraulikoak
konpontzearekin batera.
3. Gaur egungo hiria iragazkorra izan dadin sustatzea.
4. Lurralde-maila egokian zehaztea uraren, ur-horniduraren eta ur-arazketaren ziklo
osoa, eta isurialdeetako eta arroetako baliabide hidrikoak elkarri lotuta kudea
daitezen sustatzea.
5. Uraren hiri-eskaera murriztea, bai per capita eskaera, bai eskaera orokorra.
6. Hirigintza-aurreikuspenak egitean, kontuan izatea horretarako nahikoa ur
badagoen.
7. Araztutako hondakin-uren berrerabilera handitzea.
3.8. ENERGIA
Energiaren alorrean lurralde-ereduaren berrikuspenerako honako helburu hauek
proposatzen dira:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
22 2016ko Azaroa
1. Energia-betekizunak eta energia-instalazioak lurralde- eta hiri-plangintzan
txertatzea, politika publikoetan iraunkortasunerako jarraibideak barneratuz,
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko energia-iraunkortasunari
buruzko irailaren 22ko 178/2005 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.
2. Hiriak berotegi efektuko gasen zero igorpenerako helburuetara bideratzea, alde
batetik, energia-eraginkortasuna eta efizientzia nabarmenki areagotuz
(desenergizazioa) eta, beste alde batetik, energia berriztagarrirako iturrien
erabilera orokortu eta autokontsumoa (deskarbonizazioa) sustatuz.
3. Hiri-estrategietan nahiz etxebizitzarekin eta mugikortasunarekin lotutako
estrategietan energia-efizientzia areagotzea.
4. Energia-kontsumo ia nuluko eraikuntza irtenbideetan aurrerapausoak ematea.
5. Garraio publikoaren erabilera sustatzea, garraio kolektibo eraginkor eta garbien
bidez.
3.9. GOBERNANTZA: PARTE-HARTZEA, ANTOLAMENDUA,
ADIERAZLEAK
• Aurrez aurreko parte-hartzea eta parte-hartze telematikoa lurraldearen antolamendu-
politikaren barruan osagai naturalak izan daitezen lortzea.
Parte-hartzea
• EAELABaren koordinazio funtzioa sendotzea, hura osatzen duten administrazio
publikoen parte-hartze aktiboagoaren bitartez.
• Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen aholkularitza-funtzioa sendotzea.
• LAGen kudeaketa berrikustea.
Gobernantza
• LAGen, LPPen eta LPSen zehaztapenen eraginkortasuna modu homogeneo eta
soilean ebaluatzea.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
23 2016ko Azaroa
• LAGen, LPPen eta LPSen baitako elkarrizketa eta horien artekoa egon dadin
bultzatzea, arreta berezia jarriz eremu funtzional mugakideetako LPPei.
• Gaur egungo hiri- eta lurralde-testuinguruaren adierazleak.
Lurralde- eta hirigintza-adierazleak
• Gaur egungo garapenaren inpaktuaren eta aurreikusitakoaren adierazleak.
• Artifizializazioaren adierazleak.
4. EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN
BERRIKUSPENAREN IRISMENA ETA EDUKIA
Plangintza-helburuetarako ezarritako eskemari jarraituz, jarduera-ildoak eta lurralde-
orientabideak aipatutako 8 gai arlo handi hauen arabera egituratzen dira,
identifikatutako helburuen lorpenari begira:
• Zeharkako gaiak
• Paisaia
• Ingurune Fisikoa eta Azpiegitura Berdea
• Landa-ingurunea
• Hirigunea
• Mugikortasun iraunkorra
• Ura
• Energia
• Gobernantza: parte-hartzea, antolamendua, adierazleak
Gai arlo horietako bakoitza lurraldearen antolamenduan txertatzeko proposamenak
azaltzen dira ondoren:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
24 2016ko Azaroa
4.1. ZEHARKAKO GAIAK
• Beharrezko neurriak sustatzea auzoek erabilera bat baino gehiago eduki dezaten,
bizitza sortzen duten ekipamenduak eta dendak eduki ditzaten, segurtasuna indartu
eta bizi-kalitate hobetu dezaten, topaguneak eta espazio publiko eta pribatuen arteko
fluxuak sor daitezen, pertsona guztien autonomia sustatu dezaten eta egoera
ahulenean dauden taldeen gizarte-premiei erantzun diezaieten. Zaharkituta dauden
espazioak birmoldatzea bizitegi- eta zuzkidura-erabilerekin bateragarriak izateko
moduan.
Genero-ikuspegia
• Hirietako espazio publikoetan segurtasuna funtsezko eskubide moduan txertatzea.
Hirigintza-plangintza berrikusteko prozesuetan, herritarren parte-hartzearen
laguntzaz, “gune arriskutsuak” hautemango dira, plangintza berrietan konponbidea
eman diezaioten.
• Garraio publikoaren sistema hobetzeko inbertsioak egitea. Irisgarritasunari
konponbidea ematea, lurzoru kalifikatu berrietara garraio publikoa eramanez, eta
haren segurtasuna bermatzea.
• Udalerriz gaindiko plangintzan frogapen-proiektu bat gauzatzea, zeinetan txertatuko
den klima-aldaketarekiko urrakortasun-ikerketa bat eta egokitzapen-neurriak
sartzeko mekanismoak.
Klima-aldaketa
• Azpiegitura berdea eta naturan oinarritutako irtenbideak sustatzea, klima-aldaketara
eta hiriaren iraunkortasunera egokitzeko neurri gisa.
• Klima-aldaketara egokitzeko prozesua txertatzea, inpaktuen eta klima-
aldaketarekiko urrakortasunari buruzko kartografia tematikoaren bitartez.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
25 2016ko Azaroa
• Ekosistemak birsortu eta naturalizatzea, lurraldearen erresilientziari eusteko.
• Espezieen migrazioa ahalbidetuko duten ekosistemen arteko konektibitatea sustatzea
eta erraztea.
• Itsas mailaren igoeraren eta muturreko olatuen eragina duten kostaldeko eremuak
identifikatzea.
• Degradatutako eremuak basoberritzea eta baso naturalaren azalera handitzea,
karbono-hobiak baitira.
• Baso-kudeaketa hobetzea, ziurtatutako eremua handituz eta suteei aurrea hartzeko
programak hobetuz.
• Intermodalitatea eta BEG gutxiago igortzen dituzten garraiobideak bultzatzea.
• Energia-eraginkortasuneko irizpideak eta energia berriztagarriak sustatzea.
• Espazio atseginak, seguruak eta herritarren ongizateari eta gizarte-kohesioari
laguntzen diotenak sortzea.
Osasuna
• Osasunaren alorreko gizarte-desberdintasunak murriztea, bizi-kalitatea hobetzen
duten giroak eta inguruneak eskainiz.
• Bizi-ohitura edo bizimodu osasungarriak sustatzea, elikaduraren, ariketaren eta
mugikortasun aktiboaren bitartez.
• Sareen eta ekipamenduen eskuragarritasuna sustatzea, oinarrizko ekipamendu-
sarearen plangintza egitean eskuragarritasun-berdintasuna kontuan hartuta.
• Tokiko enplegua sustatzea, lekualdatze-denbora murrizten baitu eta bizitza
pertsonalaren eta profesionalaren arteko orekari laguntzen baitio.
• Lurzoruaren erabilera mistoa duten hiri-garapen konpaktuak sustatzea, enplegu-
aukera zabalagoak sustatzen baititu.
• Espazio publiko irekiak eta kalitatezko ingurunea eta etxebizitza sustatzea.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
26 2016ko Azaroa
• Kutsatzaileen kontzentrazioa murriztea, lehentasuna emanez kutsadura iturrian
bertan murrizteari eta biztanleria haren eraginpean ahalik gutxien egoteari.
• Euskarak lurraldean duen presentzia aztertu eta behatzea, eta alderdi hori kontuan
izatea dagozkion lurralde-plangintzako tresnak osatzean.
Euskara
• Lurraldeko hizkuntza-paisaian euskara kontuan izatea.
• Euskararen arnasguneak edo bizi-espazioak zehazteko eta mugatzeko irizpideak
garatzea, eta lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnetan erabiltzea.
• Auzoen, industrialdeen, osasun-zentroen, ikastetxeen eta abarren izen berrietan
lehentasuna ematea euskarazko toponimoen edo terminoen erabilerari, eta, bereziki,
arnasguneetan eta hiru hiriburuetan, euskaldun gehien dituzten eremuak baitira.
• Garraiobideen, multimodalitatearen eta EAEren zentralitate logistikoaren
ahalmen guztia zabaltzea, lurralde osorako egokia eta arrazoizkoa izango den
lurralde-antolamenduaren bitartez.
Lurralde arteko harremana
• Euroeskualdearen baitan, ingurumeneko eta mugikortasuneko lurralde-ekintzak
proposatzea.
• Lurralde-antolamenduko tresnak zehaztu eta garatzean, kontuan izatea kanpoko
lurralde mugakideekiko harremana.
• Lurralde-antolamenduko tresnak zehaztu eta garatzean, kontuan izatea kanpoko
eremu funtzional mugakideekiko harremana.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
27 2016ko Azaroa
4.2. PAISAIA
• Paisaia irizpide baldintzatzailetzat hartuta jardutea antolamenduaren maila
guztietan.
• Natura-, kultura-, landa- eta hiri-paisaiak berreskuratzeko, hobetzeko eta
zaintzeko jarduera- eta kudeaketa-sistemak proposatzea.
• Elementu eta azpiegiturak, hiri-hazkundeak, erauzketa-ustiategiak eta
zabortegiak paisaian txertatzeko oinarrizko baldintzak betetzea.
• Lurraldearen gaineko jardunak topografiaren arabera egokitzea, paisaia
tradizionalaren landarediari eta zuhaitzei eutsiz. Horrez gain, elementu
gailenetan edo mendi-gailurretan eraiki dadin saihestea.
• Itsasertzeko paisaia eta hondartzen ingurunea babestea; horretarako,
urbanizazioa eta azpiegiturak saihestu behar dira, eta portuen irudia hobetu.
4.3. INGURUNE FISIKOA ETA AZPIEGITURA BERDEA
• "Lurzoru urbanizaezinaren" kalifikazioa duen espazio oro LAGen kategoria
batean sartzea. Erabilerek bateragarriak izan behar dute Gidalerroen erabilera-
matrizearekin.
Ingurune fisikoaren antolamendua
• Lurzoru urbanizaezinean etxebizitzarako eraikin berrien eraikuntza debekatzea,
salbu eta nekazaritza- eta abeltzaintza-baliabideen ustiapenarekin zuzenean
lotuta dagoela frogatzen bada argi eta garbi, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko
ekainaren 30eko 2/2006 legeak ezartzen duenaren arabera.
• Lurzoruaren erabilera eta plangintza-agiriek proposatutako lurralde-xedea
benetan bat datozela egiaztatzeko jarraipena eta kontrola egitea.
• "Erabilera-bokaziorik gabea" kategoria LAGetatik kentzea.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
28 2016ko Azaroa
• LPP eta LPSetan ingurune fisikoa mugatzea, agiri honetako kategoriekin bat
eginez, nahiz eta gehiago zehaztu daitekeen. Plan horietan, Baso lurzoruen eta
Nekazaritzako, Abeltzaintzako eta Landazabaleko lurzoruen eta Mendi Larreen
irizpideak eta ezaugarriak zehaztea.
• Udal-planetan, LAGetako erabilera-kategoriak sartzea, baita dagozkien LPP eta
LPSetako irizpideak ere, eta erabilerak arautzea.
• Udal-plangintzan, erauzte-jarduerek eragindako guneak edo horietarako erabil
daitezkeen guneak mugatzea. Lurpeko erauzketa-jarduerei dagokienez,
mugaketa horretan aire zabalean daudenei dagokien eremua jasoko da.
• Eskualdeko azpiegitura berdea zehaztea. Parke naturalek, Biosferaren
erreserbak, Natura 2000 sareak, korridore ekologikoen sareak, ibai-ibilguek eta
ur-masa guztiek osatzen dute.
Azpiegitura Berde integratua eta Ekosistemen Zerbitzuak
• Azpiegitura berdeen zenbait eskalatako espazioak elkarri lotzeko baldintzak
zehaztea.
• Datu koherenteak eta fidagarriak edukitzea, eta informazioa lortzea ekosistemen
hedadurari eta egoerari buruz, eta ematen dituzten zerbitzuei eta zerbitzu horien
balioari buruz; eta ekosistema-zerbitzuen metodologia EAEko lurraldeari
eragiten zaizkion inpaktuak neurtzeko erabiltzea.
• Tokiko azpiegitura berdearen plangintza egitea eta hiri-azpiegitura berdea
konektatua eta orekatua izan dadin laguntzea.
• Landa-lurzorua babestea, ingurune fisikoa kudeatzeko tresna gisa, nukleo txikien
egiturari eusteko.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
29 2016ko Azaroa
• Naturaren babeserako irudiak bateratzen saiatzea, espazio bakoitzak babes-
tresna bakarra izan dezan gai horretan.
Naturgune babestuak
• Lurralde horien bokazioa babestea, haien bilakaera aztertuz, adierazleak ezarriz
eta hartan eragiten duen edozein plan, programa edo proiekturen inpaktua
neurtuz. Azterketa hori aurrez ezarritako metodologia bat erabiliz egingo da,
Ekosistema Zerbitzuen Ebaluazioa nagusiki.
• EAEko naturgune babestuen arteko jarraitutasun ekologikoa bermatzea.
• Azpiegitura “gris” batek ingurumen-balio handiko espazioen arteko jarraitutasun
ekologikoa arriskuan jartzen dituen lekuak identifikatzea.
Korridore ekologikoak
• Espazioen arteko jarraitutasuna finkatzeko irizpideak, neurriak eta ekintzak
proposatzea.
• Sare horretan sartutako espazioetan egiten den edozein erabilera edo jarduerak
lehen adierazitako eginkizun nagusia betetzeak baldintzatuko du. Erabilera
horiek aurrezarritako baldintza moduan arautuko dira.
4.4. LANDA-INGURUNEA
• Xehetasunez aztertzea landa-nukleoak babesteko lurralde-ikuspegia.
• Landa-inguruneari ekipamendu eta komunikazio egokiak ematea, hiri-
inguruneak duen bizi-maila bera izan dezan.
• Elektronikaren, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien
eskuragarritasuna eta erabilera sustatzea, landa-eremuetan bizi direnen bizi-
kalitatea eta lan-kalitatea hobetzeko.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
30 2016ko Azaroa
• Gaur egungo landa-lurzoruari eustea, eta gutxiegi erabiltzen diren lurrak
aktibatzea, nekazaritza-elikagaien industria sustatzeko, lurraldearen kudeaketa
orekatua bermatzen du-eta horrek.
• Paisaia bere horretan eduki eta zaintzea, nortasuna, ekonomia eta ingurumena
babesteko gizarte-baliabidea baita, eta bereziki zaintzea landa-nukleoen eta
haien inguruaren irudia.
• Landa-gizarteari eustea, hark gordetzen baititu gure kultura-ondarea, ondare
artistikoa, historikoa eta etnografikoa, eta baita gure errituak eta ohiturak ere;
hau da, gure idiosinkrasiaren atal diren balioak eta bizimoduak.
4.5. HIRIGUNEA
• Urbanizatutako espazioen dentsifikazioari eta zaharkitutako edo narriatutako
espazioak birziklatzeari lehentasuna ematea hazkunde berrien aurrean.
Hiri-birgaitzea eta -birsortzea
• Lurralde Plan Partzialetan, beren lurralde-ereduan, hiri-eremuak birgaitzeko eta
birsortzeko lehentasunezko eremuak zehaztea, betiere eremu horietan
dentsifikazioko eta espazio libreak edo zuzkidurako espazioak sortzeko esku-
hartzeak aurreikusiz.
• Hiri-birsortzeari eta lehendik urbanizatutako edo integratutako espazioa
erabiltzeari lehentasuna ematea lurzoru berrien urbanizazioaren aurrean,
etxebizitza-premiak edo jarduera ekonomikoen premiak betetzeko.
• Dentsitate handiagoko hiri-espazioak sortzea, hiri-intentsitate handiagoarekin,
bereizgarri izango dituztenak erabileren aniztasuna eta nahasketa, honako hauen
bitartez: gutxiegi erabilitako hiri-espazioak aprobetxatu eta dauden hiri-
hutsuneak bete; eraikin-intentsitate txikiko eremuetan dentsitatea areagotu; eta
espazioak berrerabili, hiri eremua berritzeko eta berreraikitzeko ekintzen
bitartez.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
31 2016ko Azaroa
• Espazio libreei eta ekipamendu publikoei lehentasuna ematea, defizitarioak
direnean, eraikinik gabeko hiri-hutsuneetan edo eraitsi egin nahi diren
zaharkitutako eraikinak dituzten eremuetan.
• Mugikortasuna eta garraio iraunkorra sustatzea, honako ekimen hauen bitartez:
garraio-azpiegiturak eta zerbitzuak hobetu eta intermodalitatea sustatu;
irisgarritasuna hobetu; oinezkoen eta bizikletarien sareen konexioetan dauden
gabeziak konpondu; erabiltzen ez diren azpiegiturak berreskuratu; eta
informazioaren teknologiak eta garraio adimenduneko sistemak erabili, energiari
dagokionez garraiobide eraginkorragoak eta garbiagoak lortzearren.
• Honako egintza hauek sustatzea: hirigintzako, arkitekturako eta kultura-arloko
ondarea berreskuratzea; aisiarako eremu, parke eta lorategiak areagotzea;
harremanetarako eta erabilera publikorako espazio berriak sortzea; ekipamendu
komunitarioak areagotzea; eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea,
erabiltzen ez den ondarea berreskuratzearen bitartez.
• Eraikinetan honako hauek sustatzea: etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak
hobetzea; eraikinen eta hiri-ingurunearen barne-irisgarritasuneko baldintzak
hobetzea; eraikinen segurtasuneko, estankotasuneko eta osasungarritasuneko
baldintzak egokitzea; hutsik dauden etxebizitzen parkea berreskuratzea;
eraikinen inguratzailea egokitzea, energia-eraginkortasuna optimizatzearren; eta
energia berriztagarrien ekarpena areagotzea, berotegi-efektua eragiten duten
gasen igorpenak murriztuz.
• Gutxiegi erabilitako jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren aprobetxamenduari
lehentasuna ematea landa-lurralde berrien kolonizazioaren aurrean.
Lurraldearen iraunkortasuna jarduera ekonomikoen erabileran
• Hiria erabileren arabera zatitu dadin saihestea, eta orobat saihestea bizitegi-
erabilerarekin bateragarriak diren jarduera ekonomikoak kanpoaldeko
poligonoetara kanporatzea.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
32 2016ko Azaroa
• Hainbat solairutako eraikinak egiteko aukera ematen duten jarduera
ekonomikoetarako lurzoruak sustatzea.
• Parke teknologikoetarako espazio berriak hirien barnealdean edo mugaren
inguruan kokatutako eremuekin lotzea, zeinetako proposamen berriak hiri-
berrikuntzako eragiketen ondorio izango diren.
• Berrikuntzaren espazio berriak sustatzea hirigune historikoetan, aspaldiko
industrializazio-eremuetan, landa-eremuko eta nekazaritzako paisaietan eta
arkitektura bereziko hiriguneetan.
• Lurraldearen bikaintasun-osagaiei eta kanpoko konektibitate-nodo handiei
lotutako eremuak espazio kritikotzat hartzea, jarduera berritzaileak eta talentu
eta sormen handiko pertsonak hartzeko ahalmena baitute.
• Euskal Herriko unibertsitate-campusekin lotuta egongo diren “Parke
Zientifikoak” sor daitezen sustatzea, hezkuntza-arloa enpresa-arloarekin uztartu
dezaten eta espazio multifuntzional eta zaindu gisa eratuta egon daitezen.
• Jarduera ekonomikoetarako lurzoru berriei dagokienez, honako hauek sustatzea:
kokagune berezi edo bereizietan kokatzea, inguruko hiri-paisaian eta paisaia
naturalean txertatzea, garraio kolektiboaren bitartez edo errepidez konektibitate
handia izatea; mugikortasun-sistema iraunkorrak txertatzea; azken belaunaldiko
azpiegitura digitalak eta telekomunikazioetako zerbitzuetako azpiegiturak
edukitzea; hirigintza eta arkitektura bioklimatikoko irizpideak txertatzea, energia
berriztagarriak erabiltzea, energia-eraginkortasuneko sistemak, ez edukitzea
igorpen kutsagarririk, eta uraren eta hondakinen kudeaketa eraginkorra egitea;
eta espazio publikoen kalitatea sustatzea.
• Hiri-merkataritzaren eta saltegi handiei lotutako periferiako merkataritzaren
arteko oreka bilatzea.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
33 2016ko Azaroa
• Udalerri bakoitzeko guneak identifikatzea Lurralde Plan Partzialetan;
horretarako, ezartzen den Hiri Hazkunderako Perimetroa udal-plangintzen
bitartez aldatu ahal izango da, eta udal guztiek bizitegietarako, jarduera
ekonomikoetarako eta zuzkiduretarako dituzten eskariak hartu beharko dira
aintzat, baita inplikatutako udal-plangintzek orokorrean egin beharreko lurzoru-
eskaintza ere.
Hiri-hazkundearen perimetroa (HHP)
• Hiri Hazkundearen Perimetroa zehaztea gaur egungo hiri-orbanaren morfologia,
inguruko lursailen ezaugarri fisikoak eta ekologikoak, eta gunearen hazkunde-
aukerak aintzat hartuta.
• Hiri Hazkundearen Perimetrotik kanpo uztea hirigintza-eraldaketa debekatuta
duten lursailak.
• Hiri Hazkundearen Perimetroa finkatzea, soilik hiri-lurzorua duten eremuen
inguruan.
• Hiri Hazkundearen Perimetroaren barruan, hirigintza-ekimen berrien xedea
izatea garapen berriak aldez aurretik dagoen hiri-bilbean txertatzea; era
horretara, hiri-bilbe hori osatu, lurzoruaren erabileran intentsitate txikiko
eremuak dentsifikatu eta, hiri-berrikuntzako ekintzen bitartez, okupaziorik
gabeko espazioak edo erabilera berriak izan ditzaketen espazioak berrerabiliko
dira.
• Garraio-sistema intermodaletarako sarbideen inguruan kokatuta dauden
dentsifikazioko, berrikuntzako edo hazkundeko jardunei lehentasuna ematea.
• Eraldaketa Ardatzak eratzeko beharrezkoak diren ekintzak eta antolamendu-
irizpideak txertatzea Lurralde Plan Partzialetan, betiere Eraldaketa Ardatzak
garraio kolektiboaren euskarria duten egitura linealtzat hartuta, zeinetan espazio
Metropolialdeak eta eraldaketa-ardatzak
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
34 2016ko Azaroa
libreak zaindu eta hiri-berrikuntzako prozesuak modu eraginkorrean antolatuko
diren.
• Eraldaketa Ardatzetan honako hauek biltzea: hirigintza-erabilerarik gabe gorde
behar diren espazio libreak, lehendik eraikitako espazioetan dauden hiri-
berrikuntzako eremuak eta garraio kolektiboko sistemetarako euskarri diren
elementu linealak.
• Saihesbideak edo edukiera handiko errepide berriak eraiki direlako edo, hala
badagokio, eginkizun berdina bete dezaketen bestelako errepide edo trenbide
bidezko azpiegiturak eraiki direlako funtzionaltasuna galdu duten errepide-
tarteak berriz diseinatzea; horretarako, tarte horiek ekobulebar bihur daitezke,
Eraldaketa Ardatzen hiri-eremuetako bide-euskarri izateko. Hori lortzeko,
honako proposamen hauek egin dira: oztopoak ezabatzea, trafikoaren inpaktua
murriztea, errepidea zeharkatzeko aukerak areagotzea, eta tarte horien inguruko
espazio libreetan eta eraikitako espazioetan ingurumena eta paisaia hobetzea.
• Eraldaketa Ardatzetako hiri-tarteei lehentasuna ematea hiri-garapen berrietan,
betiere garapen horiek eraikitako espazioen berrikuntzan eta dentsifikazioan
oinarritzen badira, eta baita hiri inguruko eremuetan sakabanatutako sareen
antolaketan ere; hartara, nukleo tradizionalen hiri-irudia hobetu eta nortasun-
ezaugarriak indartuko dira, hazkunde berrien aurrean –urbanizatutako espazioak
areagotzea eragingo bailukete–.
• Eraldaketa Ardatzetan txertatzen diren ibai-ibilguak eta urbazterreko espazioak
korridore ekologiko bihurtzea.
• Soilik garraio kolektiboko sistemetarako izango diren plataformak txertatzea
Eraldaketa Ardatzetan, hiri-zentraltasuneko nodo gisa egituratuko diren
geltokiekin, eta inguruan etxebizitzak, lantokiak, merkataritza-espazioak eta
eskari handiko zerbitzuak kokatzea. Erabiltzaileentzako aparkalekuak eta tren-
autobus truke-sistemak ere jartzea proposatu da, eta baita oinezkoentzako eta
bizikletarientzako bide garrantzitsuenekin lotuta egotea ere.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
35 2016ko Azaroa
• Oinezkoentzako eta bizikletarientzako bide bereziak txertatzea Ardatzetan, haien
joan-etorriak erraztu dezaten eta hiriaz eta paisaiaz gozatzeko eta
mugikortasuneko elementu eroso eta erakargarriak bihur daitezen; hartara, gure
hiri-espazioetako interesgune bihurtuko dira, eta baita gure lurralderako
erakarpenezko eta kalitatezko elementu ere.
• Hirigintzako eta arkitekturako diseinu bioklimatikoaren printzipioak sustatzea,
Eraldaketa Ardatzen ingurumen-iraunkortasunerako elementutzat hartuta.
• Udalerriaren bizitegi-ahalmena finkatzea, lehendik dagoen etxebizitza-premiari
dagozkion osagaiak erantsita; horretarako, emaitzari harrotze- edo puzte-
koefizientea aplikatuko zaio.
Bizitegi-kuantifikazioa
• Plangintzak bete behar dituen etxebizitza-premiak zehaztea, bilakaera
demografiko gorakorra, familia-tasaren bilakaera edo bigarren etxebizitza
kontuan hartuta, eta premia horiei harrotzea edo puztea aplikatzea.
• Bizitegi-kuantifikazioari udalerrian hutsik dauden etxebizitzak gehitzea,
plangintzak sustatu beharreko bizitegi-ahalmenerako funtsezko faktore diren
aldetik.
• Gehieneko eta gutxieneko bizitegi-ahalmenaren tartea ezartzea, udal-plangintzak
aurreikuspenak egin ahal izateko.
• Finkatutako hiriari edo garapen berriei tratamendu guztiz bestelakoa ematea,
bizitegi-kuantifikazioari dagokionez; hau da, hiri-lurzorua birgaitzeko,
birsortzeko edo birdentsifikatzeko eragiketak onartzea, kuantifikazio-irizpideen
ondoriozko bizitegi-ahalmenaren gainetik.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
36 2016ko Azaroa
• Bigarren etxebizitzaren fenomenoa izan baduten udalerrietan plangintza eta,
besteak beste, bizitegi-ahalmena, egokitzea, bizitegi-kuantifikazioari buruzko
zehaztapenen arabera.
Bigarren etxebizitza eta baliabide turistikoak
• Baliabide Turistikoak Antolatzeko Lurralde Plan Sektorial bat egitea eta plan
horretan zehaztea zer eskualde nagusiki turistikotan egingo litzatekeen bertako
Baliabide Turistikoak Antolatzeko Plan Estrategikoa.
• Naturaren eta kulturaren ikuspegitik dagoen ahalmena modu iraunkorrean
garatzea.
• Sektorekako azpiegitura baliabidearen ahalmenera egokitzea, lurralde-
iraunkortasunaren irizpideei jarraituz.
• Bateragarritasun-sistema alternatibo berriak txertatzea udalaz gaindiko
kudeaketa-eremuak zehaztu ahal izateko, eta hirigintza-antolamendurako
zehaztapenak ere zehaztea, udalaz gaindiko egiturazko jardunak ahalbidetu eta
koordinatu edo harmonizatzeko aukera egon dadin, lurraldearen orekan eragingo
duen eredu jakin bat ezarri eta erabilerak zehazteko.
Plangintzen bateragarritasuna
• Lurralde-plangintza partzialean udalaz gaindiko eremu estrategikoak zehazteko
aukera izatea zehaztapenak garatu ahal izateko, dela Bateragarritze Plan baten
bitartez –lurzoruari eta azpiegiturei buruzko politikak garatu beharreko
kasuetan–, dela Antolamendu Integraleko Plan Bereziaren bitartez –azpiegiturak
koordinatu beharreko kasuetan–.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
37 2016ko Azaroa
4.6. MUGIKORTASUN IRAUNKORRA
• Herritarren ikuspegitik segurua den sare bat sortzea; koherentea, jarraitua eta
etenik gabeko ibilbidearekin, eta ulertzeko erraza; zuzena, bide laburrenak
bilatuz, bizikletaren erabilera sustatzeko; erakargarria eta muturreko klima-
baldintzetatik babestua eta inguruneari egokitua; eskuragarria eta erosoa, malda
handiegirik gabea eta trafiko motordunarekin nahasten ez dena.
Oinezkoen eta bizikletarien mugikortasuna
• Bizikleta beste garraiobide batzuen aldean lehenestea, abantailak baititu:
garraiobide azkarra da eta hiriak hobetzeko ahalmen handia du.
• Lurralde- eta hiri-plangintzan bizikletaren erabilera kontuan hartzea —bizikleta
elektrikoa barne—, aparkalekuetarako eta kargatze-puntuetarako.
• Ongi zehaztea bizikleta-bideak eta bide historikoetako ibilbideak, eta herritarren
artean zabaltzen ahalegintzea.
• EAE mailako Bizikleta Sare bat zehaztea, hiru Lurralde Historikoak elkarren
artean eta mugakide diren eskualdeekin lotzeko.
• Lurralde eta Hirigintza Plangintzan, Donejakue bidea sartzea, lurraldea
egituratzeko duen ahalmenagatik, bai eta EAE zeharkatzen duten Inaziotar
bidea, Itsas ibilbidea (eta haren jarraipena Frantziatik eta Kantabriatik), Ardo eta
Arrain bidea, eta Bidezidor historikoa.
• Lurralde eta Hirigintza Plangintzan oinezkoen mugikortasuna egoki garatu eta
egituratu dadin sustatzea, Eremu Funtzionalen eta Tokiko Eremuan.
Haratago, mugikortasunaren ikuspegi integratutik begiratuta, errepideen alorreko
zeregin nagusia beste garraiobide batzuekin osatzea da; hori dela eta, aurrekontuaren
mugak ikusita, azpiegituretako inbertsio-lehentasunak ezarri beharko dira, mugikortasun
Bide-mugikortasuna
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
38 2016ko Azaroa
iraunkorreko sistema bateratu baten barruan hartuta horiek. Horren guztiaren oinarrian
ideia bat dago, hain zuzen ere, EAEko errepide mapa gehienbat amaituta dagoela, alde
batera utzita ibilbideen hobekuntzak, beste batzuen perfekzionamendua, herri-
saihesbideren bat gauzatzea eta ezinbesteko mantentze-lanak. Ildo horretatik, bide-
azpiegitura handien garaia igaro ondoren, iraunkortasun ekonomikoko denbora-
testuinguru batean, dagoeneko eraikita dagoen bide-sarearen mantenimenduan eragin
behar da,
sare berriak egin beharrean.
Lurralde-ereduaren berrikuspenerako bide-mugikortasunaren alorrean proposatzen diren
lurralde-jarraibideak honakoak dira: indarrean diren LAGetan ezarritako bide-
sistemaren antolamendu-eredua ontzat hartzea, bide-konexioen egituratze honen
bitartez:
- Hiriburuen Gune Anitzeko Euskal Sistemaren kanpoko loturak.
- Hiriburuen Gune Anitzeko Euskal Sistemaren barne-loturak.
- Eremu Funtzionalen Buruen arteko loturak.
- Paisaiaren ikuspegitik interesa duten kostaldeko ibilbideak.
• Abiadura handiko trenbidearekin lotzea EAEko hiri nagusiak eta sarean dagoen
lurralde polizentriko moduan egituratzea EAE; halaber, AHTaren geltokiak
metropolietako eta periferietako garraio-sistemekin lotzea. Abiadura handiko
trenen geltokiak gure hiriburuetako bikaintasun-elementu nagusiekin lotzea, eta
irisgarritasun handiko metropoli- eta eskualde-eremuetan kokatzea. Abiadura
handiko trenen geltokiak intermodalitateko nodo handi moduan eraikitzea.
Portu, trenbide eta aireportuen mugikortasuna
• Trenen geltokiek irisgarritasun-elementuak eta aparkalekuak edukitzea
erabiltzaileentzat, ahal den guztietan tren-geltokiak garraio kolektiboko beste
zerbitzu batzuekin lotzea, eta ingurunean eskari handiko ekipamenduak jartzea.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
39 2016ko Azaroa
• Trenbide-sistemetan oinarritutako mugikortasun-sistema iraunkorrak garatzeko
baldintza egokiak sustatzea, kontuan izanda EAEko biztanleria-dentsitate handia
dela eta hirigune handietan eta ardatz linealetan biltzen dela nagusiki.
• Bilboko portua eta Pasaiako portua merkataritza-portu nagusi moduan sustatzea.
• Arrantza-jarduera sustatzea, batez ere, Ondarroa, Getaria, Hondarribia eta
Bermeoko portuetan, eta azken horretan, merkataritza-jarduerak ere egitea.
• EAEko hiru aireportuen espezializazioen sendotasuna oinarri hartuko duen
aireportu-sistema bat sustatzea.
• EAEko hiru aireportuen ezaugarri positiboak optimizatzea.
• Garraiobide publiko motak uztartu daitezen sustatzea, mugikortasunaren
kudeaketa integraleko ereduak osatzeko, EAEren lurralde osoa irisgarria izan
dadin.
Mugikortasun kolektibo multimodala
• Garraiobide publiko garbiak erabil daitezen sustatzea; esaterako, trena, tranbia,
autobus elektrikoak eta bizikleta elektrikoak.
• Ibilbide paraleloa duten garraiobide publikoen arteko lehiarik izan ez dadin
ahalegintzea eta garraio publikoa hobetzen duten konbinazio multimodalak
bilatzea.
• Lurralde-plangintzan eta hirigintza-plangintzan, garraiobide guztiak uztartzen
dituen garraio publiko intermodaleko sistema integralak lantzea, eta arreta
berezia jartzea garraiobide garbiei eta hiri-autobusen lehentasunezko trafiko-
lineei; esaterako BRTak (Bus Rapid Transit).
• Autobus-geltokiak intermodalitate-irizpideak kontuan hartuta egitea eta
periferiako tren-geltokiekin eta garraio-sareko sarbide-nodo nagusiekin
integratzea, esaterako, aireportuekin eta abiadura handiko tren-geltokiekin.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
40 2016ko Azaroa
Horrez gain, Eraldaketa Ardatzetako ekobulebarren diseinuan autobusek
erabiltzeko plataformak txertatuko dira.
• Landa-eremuetan eta biztanle-dentsitate txikiko eremuetan eremu horietako
baldintzetara egokitutako garraio kolektiboko zerbitzuak ezartzea.
• Jundiz-Forondako plataforma logistikoa sustatzea.
Eredu logistikoa
• Arasurreko plataforma logistikoa sustatzea, kokapen estrategikoa baitu Iberiar
penintsulako industriagune garrantzitsuenetako baten bihotzean.
• Lezo-Gaintxurizketako etorkizuneko plataforma logistikoak eskaintzen dituen
aukerak optimizatzea.
4.7. URA
• EAEko ibaien eta Erreken LPSaren xedapenei eustea, ibaien eta erreken ertzen
lurralde-antolamendu gisa, eta garapen egokia sustatzea.
• Hiri-birsortzeko prozesuetan bideratze-lanak edo oztopo hidraulikoak kentzeko
lanak kontuan hartzea, eta ardatz berde kontzeptuaren barnean txerta daitezkeen
uholdeen prebentzio-neurrien aldeko hautua egitea.
• Etxadien, plazen eta espaloien iragazkortasuna sustatzea, hiriaren drainatze-
ahalmena handitzeko.
• Isurialdeetako eta arroetako baliabide hidrikoak elkarri lotuta kudea daitezen
sustatzea.
• Ur-beharra asetzea eskatzen duten lurralde- eta hirigintza-plangintzako
xedapenak onartu aurretik, nahikoa baliabide hidriko badagoela bermatzea.
• Ur-horniduraren hiri-sarea hobetzea, ur-ihesak eragozteko edo ahalik gehien
murrizteko.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
41 2016ko Azaroa
• Araztutako hondakin-uren berrerabilera bultzatzea.
4.8. ENERGIA
• Lurralde-plangintzan nahiz hiri-plangintzan energia-kontsumoaren beharrizanak
murrizteko neurriak konatuan hartzea. Era horretara, energiaren eraginkortasuna
eta kutsatzaileak ez diren energia-iturri eta -sistemen erabilera areagotuko da,
eta, era berean, beharrezkoak diren azpiegiturak finkatzeko behar diren lurzoru-
erreserbak areagotuko dira.
• Lurralde-plangintzaren eta hiri-plangintzaren energia-iraunkortasunaren
ebaluazioari buruzko ikerketa sustatzea, kontuan izanik, gutxienez, honako
alderdi hauek: energia-iraunkortasunerako eskakizunak egokitzea; eraikin eta
azpiegituretan energia berriztagarriak ezartzea; mugikortasun iraunkorra, etab.
• Energiari dagozkion arloko helburuak lurraldera eramatea, Lurralde Plan
Partzialak egokituz.
• Energia Eolikoko LPSa berrikustea eta gaur egungo energia-eskakizunetara
egokitzea, energia berriztagarriei eta, zehazki, energia eolikoari lotuta bete
beharreko helburu sektorialetatik abiatuta.
• Lurralde Plan Partzialetako paisaiaren integraziorako ikerketetan Energia
Eolikoko LPSean barneratzen diren instalazioen finkapenerako paisaia-
baldintzak biltzea, eta baita LPS horretan barneratzen ez diren 10MW baino
gutxiagoko eta 100kW baino gehiagoko instalazioena ere; hala badagokio,
erabilera horretarako zer eremu debeka daitezkeen adieraziko da.
• Polizentrismoan oinarritutako garraio publikoa eta hiri-egitura eraginkor eta
trinkotuak bultzatzen dituzten garapen-ildo linealak sustatzea, joan-etorriekin
zerikusia duten beharrizanak murrizte aldera.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
42 2016ko Azaroa
• Energia alternatiboen garraiorako sistemak sustatzea petrolioaren eratorrien
ordez, esate baterako, elektrizitatea eta gas naturala erabiltzen dituztenak.
• Energiaren autokontsumorako sistemen erabilera bultzatzea, orotariko eraikin
eta instalazioetako eguzkiaren, energia eolikoaren edota biomasaren
aprobetxamendurako sistemen bidez. Horretarako, lehentasuna emango zaie,
alde batetik, elektrizitatea sortzeko energia berriztagarrien aprobetxamendurako
irtenbideei eta, beste alde batetik, energiaren autokontsumorako sistemen
erabilerari, lurzoru urbanizaezinean kokaturiko eta beren funtzionamendurako
energia-hornidurako linea edo baldintza berriak behar dituzten eraikin
isolatuetan.
• Energiaren ikuspegitik eraginkorrak diren argiteria publikoko gailuen erabilera
sustatzea.
• Linea elektrikoen antolamenduari dagokionez, udal-plangintzan nahiz sektoreko
ekintzetan honako irizpide hauek kontuan hartzen direla ziurtatzea: linea horien
azpian mantenurako egiten diren sastrakak kentzeko eragiketetan zuhaiztiak
errespetatzea; mantenurako kimatzeak altueran egitea, segurtasun-distantzia
errespetatzeko; isolamenduetan, airea mozteko gailuetan eta, oro har,
abiaraztean txinparta sor dezaketen gailu guztietan suaren aurkako sistema bat
erabiltzea, txinparta hori landareetara iritsi eta sua heda ez dadin.
• Babes Bereziko Antolamendu Kategorian sartutako lurretik igarotzen diren
airezko instalazio elektrikoetarako arau tekniko batzuk aplikatzea.
• Elektrizitatearen garraiorako linea berriak eraikitzeko premia justifikatzea, eta
horretarako, aztertu egingo da linea zaharrak baztertu eta aurretik zeuden
korridoreak aprobetxatzeko (lineak trinkotzea) aukera edo eratorritako
ingurumen-inpaktuak baztertu edo mugatzea dakarten beste linea batzuk
erabiltzeko aukera.
• Aprobetxamendu hidroelektrikoei dagokienez, beste gauza batzuen artean,
instalazioen efektu metatzailea ikertzea, ezaugarri ekologiko zein morfo-
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
43 2016ko Azaroa
dinamikoen gainean efektu negatiborik gerta ez dadin eta, era berean,
aztertutako ibaietan uraren erabilerari buruzko efektu negatiborik gerta ez dadin.
4.9. GOBERNANTZA: PARTE-HARTZEA, ANTOLAMENDUA,
ADIERAZLEAK
• Parte-hartzea lurralde-antolamendurako politikaren osagai natural bilakatzea.
Parte-hartzea
• Tradizioz, administrazio mailako tramitazioan, administrazioei entzuteko eta
informazio publikoa emateko faseetara mugatu da partaidetza. Haatik, partaidetza
mugatu hori gainditu egin nahi da, politikaren kudeaketara bertara hedatuz.
• EAELABaren koordinazio-funtzioa sendotzea, hura osatzen duten administrazio
publikoen parte-hartze aktiboagoaren bitartez.
• Lurralde Politikarako Aholku Batzordeak bere aholkularitzako funtzioak modu
aktiboan bete ditzala planteatzen da.
• Erakundeenak ez diren bilerak hainbat lurralde-mailatan egitea proposatzen da,
bereziki Lurralde Historikoen edo alor funtzionalen arabera.
• Telematikaren alorrean, parte-hartzea bultzatzeko egokiak diren eta sortzen doazen
tresnen eraginpean egongo da.
• LAGak berrikustean, haren kudeaketa ere berrikusi behar da. Hogeigarren
hamarkadaz geroztik “plangintzarako bloke” izendatu dena eratu da pixkanaka,
LAGez, LPPez eta LPSez osatua dena. Gainera, ordutik esperientzia ugari metatu
da, eta esperientzia horretatik abiatuta, hainbat proposamen egin daitezke
gobernantzaren alorrean, esate baterako, honako hauei dagozkienak: araudiaren
ebaluazio, zehaztasun eta sinplifikazioa, LPP eta PSetarako eduki eta elementu
Gobernantza
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
44 2016ko Azaroa
grafikoen homogeneotasuna, abiatu gabeko LPSen aukerak balioestea, eta lurralde-
antolamendurako tresnen izapideak denboran murriztea.
• LAGetako, LPPetako eta LPSetako zehaztapenak eraginkortasunez ebaluatzea,
modu homogeneo eta sinplean, haien garapena balioesteko eta egokitzat jotzen diren
neurriak hartzeko baliagarria izan dadin. Horretarako, adierazle jakin batzuk finkatu
beharko lirateke, ebaluazio hori behar bezala egiteko aukera emango dutenak.
• LAGen, LPPen eta LPSen baitako elkarrizketa eta horien artekoa egon dadin
bultzatzea, arreta berezia jarriz eremu funtzional mugakideetako LPPei.
• Lurralde- eta hirigintza-plangintzaren neurketa eta jarraipena egiteko proposatzen
diren lurralde- eta hirigintza-adierazleak honako hauek dira:
Lurralde- eta hirigintza-adierazleak
• A. Gaur egungo hiri- eta lurralde-testuinguruaren adierazleak. Lurzoruaren
kalifikazioak eta lurraldearen dentsitateak modu funtsezkoan deskribatzen
dute gaur egungo lurralde- eta hirigintza-eredua.
A1.-LURRALDE-EREDUA. LURZORUAREN KALIFIKAZIOA
A2.- LURRALDE-DENTSITATEA
• B. Gaur egungo garapenaren inpaktuaren eta aurreikusitakoaren adierazleak.
Plangintza orokorrean bildutako etxebizitza aurreikuspenek hiri- eta lurralde-
errealitatearen gainean duten inpaktua deskribatzen dute: hiri-eredua,
bizitegien garapena eta etxebizitza-dentsitatea.
B1.-HIRI-EREDUA
B2.-BIZITEGI-GARAPENA.
B3.-ETXEBIZITZA-DENTSITATEA.
• C. Artifizialtze-adierazleak. Hiri-orbanak azken urteetan izandako bilakaera
adierazten dute, eta, zehazki, lurzoruaren Hirigintza Kalifikazioaren
bilakaera.
C1.-HIRIGINTZA-KALIFIKAZIOAREN BILAKAERA
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
45 2016ko Azaroa
5. IRTENBIDEEN AZTERKETA
5.1. AZTERKETA DIFERENTZIALA: LAGEN BERRIKUSPENA, "EZ ESKU-
HARTZEAREN" IRTENBIDEAREN AURREAN
Lurralde-ereduaren garapenaren gaur egungo estadioan, lurraldeari dagozkion helburuen
eta orientazioen proposamenekin definitutako 8 bloke handientzat, ez da antolamendu-
mailako irtenbideak sortzeko prozesurik garatu.
Era horretara, alternatiben analisirako, "0 Alternatiba" deitua baino ezin da kontuan
hartu, lurralde-eredua ez berrikusteari eta bere proposamenak ez aplikatzeari dagokiona.
Hortaz, 0 Alternatibak, zeinak gaur egungo lurralde-ereduari eustea bultzatzen duen,
ingurumenaren alorrean izan ditzakeen ondorioak ebaluatzen dira, ondoren.
1997an onartutako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak funtsezko bi helbururen
inguruan antolatu ziren:
• Hirigintzaren, ingurumenaren eta azpiegitura-garapenaren erreferentziazko
Lurralde Eredu bat zehaztea, lurraldeko eta arloko prozesuak orientatzeko, une
hartan garapen-prozesuei modu eraginkor eta iraunkorrean aurre egiteko tresna
juridiko eta plangintzazkorik ez zuen lurralde batean.
• Ekonomiaren eta gizartearen eraldaketa-prozesuei lagunduko dien lurralde-
eredua bultzatzea, aurreko industria-eredua agortzeak eragindako krisi bete-
betean zela.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
46 2016ko Azaroa
1997an GALak onartu zirenetik, ingurumenaren alorreko kontzeptu berritzaile asko
sortu dira, eta beharrezkoa da EAEko lurralde-ereduaren barruan egokitzea:
• 1992an izan zen Rio de Janeiroko lehenengo goi-bilera historikoa, zeinetan
argitu zen garapen iraunkorraren kontzeptua, eta lurraldeei hura aplika zezaten
bultzatzen zitzaien, 21 agenden inplementazioaren bitartez; Danimarkan hasi zen
horien inplementazio mantsoa udalen dinamikan, 1994ko maiatzaren 27an
Aalborgeko Gutuna onartu zenean, hain zuzen ere. Honako hauek dira EAEn
garapen iraunkorra lortzeko konpondu beharreko eremuetako batzuk:
o Lurzoruaren gero eta artifizializazio handiagoa,
o Hirigintza-garapen berrien dentsitate txikia,
o Mugikortasun iraunkorra (garraio kolektiboen erabilera bultzatzea
autoaren aurrez aurre, intermodalitatea).
• 1997an, indarrean dauden GALak onartu ziren unean, klima-aldaketari buruzko
Kiotoko protokoloa izenpetu zen. Hala ere, garai hartan ez erakundeek ez
gizarteak ez zuten hautematen zein larria zen arazoa; hori dela eta, aldaketa
klimatikoa ez zen kontuan hartu 1997ko lurralde-ereduan.
• Uraren kudeaketak eta ibaien, estuarioen, itsasertzeko uren eta akuiferoen
kalitatearen ikusmoldea irauli egin zen Uraren Zuzentarau Esparrua onartu
zenean, izan ere, hark behartu egiten zituen administrazioak arro hidrografikoen
kudeaketa integrala egitera eta hark garatu ditu ur-masen egoera ekologikoa
zaintzeko eta egoera onera lehengoratzeko helburuak. Europar Parlamentuaren
2000/60/EC Zuzentarauaren azken testua 2000. urteko abenduaren 22an
argitaratu zen.
• Biodibertsitatearen babesaren ikuspegia ere erabat aldatu da. Interasa duten
naturguneen babesari eta kudeaketari dagokion kontzeptuaren ordez, sareen
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
47 2016ko Azaroa
kudeaketa integratua kontzeptua erabili da, eta horien barruan sartu dira
naturguneak, habitat naturalak eta intereseko espezieak, eta baita eremu horien
artetik intereseko espezieen zirkulazioa ahalbidetzen duten osagaiak ere:
korridore ekologikoak. Euskal Herriari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren
Ingurumen eta Lurralde Plangintza Saileko Biodibertsitatea eta Ingurumen
Partaidetza Zuzendaritzak 2005eko urtarrilean argitaratutako EAEko Korridore
Ekologikoen Sarea azpimarratu behar da.
• Era berean, indarrean diren GALak onartu zirenetik, garrantzizko legedia osatu
da ingurumenaren alorrean, hala nola: abenduaren 13ko 42/2007 Legea, Natura
Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoa; apirilaren 15eko 1/2014 Lege
Dekretua, zeinaren bitartez onartzen den Euskal Herriko Natura Kontserbatzeko
Legearen testu bategina; ekainaren 23ko 1/2006 Legea, Urarena; ekainaren
25eko 4/2015 Legea, lurzoruaren kutsaduraren prebentziorako eta
zuzenketarako; edo ekainaren 30eko 2/2006 Legea bera, Lurzoruari eta
Hirigintzari buruzkoa, eta Euskal Herriko Ingurumen Ebaluazio Estrategikoaren
sustapena, 2003. urteaz geroztikoa.
• Paisaia eta ekosistema-zerbitzuak kontzeptuak azken urteotan gero eta garrantzi
handiagoa izan duten kontzeptuak dira, eta gizakiaren eta naturaren arteko
harremana birdefinitzen dute.
Kontzeptu horietako asko gizartean barneratuak dira oro har, politika sektorialen eta
erakundeen eta gizartearen ekimenen bitartez. Hala ere, lurralde-ikuspegirik ezak asko
mugatzen du haren garapena, eta murriztu egiten du, halaber, inplementutako neurrien
eraginkortasuna.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
48 2016ko Azaroa
Azken hamarraldietan sortutako kontzeptu horiek ekimen sektorialetako eta hirigintza-
eta lurralde-ekimenetako erabaki-irizpide gisa modu eraginkorrean baliatzeko
ezinbestekoa da Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan txertatzea. Horrela baino
ezingo dira modu sistematikoan aplikatu gainerako plangintza-trenetan eta horrela baino
ezingo dira aurrera eraman beharrezkoak diren aldaketa-prozesuak datozen urteetan.
Horregatik pentsatzen da, hain zuzen ere, "0 Alternatiba" deituak, indarrean dagoen
lurralde-ereduari eustearen aldekoak, nekez aurreikus daitezkeen ondorio negatiboak
izango lituzkeela ingurumenaren alorreko ia aldagai guztietan.
Hortaz, funtsezkoa da etorkizuneko lurralde-ereduan kontzeptu berri horiek irudikatzea,
GALek garatzen duten lurralde-plangintzaren tresnekin batera egituratuko badira.
6. EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN
BERRIKUSPENAK IZAN DEZAKEEN GARAPENA
Kronograma baten modura diharduen lan-programa bat proposatzen da, izapidetze
administratiboa bultzatzeko. Era horretara, "Oinarrizko Dokumentua" 2015eko azaroan
aurkeztu zen, Euskal Hiria Kongresuan; "Gidalerroen Aurrerapena" 2016ko azaroko
Euskal Hiria Kongresuan aurkeztu zen; Gidalerroen hasierako onespena 2017ko
azaroko Euskal Hiria Kongresuan aurkeztuko da, eta GALen behin betiko onespena
2018ko azaroko Euskal Hirian izango da.
Edonola ere, aurreplangintza bat da, eta aldaketak izan ditzake; behin-behinekoa da,
beraz. Edonola ere, kronograma gutxi gorabeherako bat da, etengabe eguneratzen ari
dena eta, ahal den neurrian, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-estrategiaren gai
garrantzitsua denboran gehiegi luzatzea saihestuko duena.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
49 2016ko Azaroa
7. EAEko INGURUMENAREN GAUR EGUNGO EGOERAREN
GARRANTZIZKO ALDERDIAK
7.1. KLIMA
Euskal Autonomia Erkidegoa hiru eremu klimatiko handitan banatzen da:
• Isurialde atlantikoa iparraldean, klima atlantikoarekin, hau da, arina tenperaturei
dagokienez, eta oso euritsua.
• Hegoaldeko muturra, Ebroren sakonunean eta Arabar Errioxaren barruan, klima
mediterraneo kontinentala duena, uda lehor eta beroekin eta negu hotz eta
lehorrekin.
• Euskal Herri ertaina erdialdean, klima ozeanikoaren eta klima mediterraneoaren
arteko trantsizioko klima duena, ezaugarri atlantikoen nagusitasunarekin, ez
baitago benetako uda lehorrik.
Klima-aldaketari dagokionez, Euskal Herrian aldaketa-klimatikoari dagokionez
proiektutako egoeren arabera (Eusko Jaurlaritza, 2016), honako hauek dira berokuntza
globalaren ondorioz espero diren aldaketa nagusiak:
a) Gutxieneko tenperaturak areagotzea neguan eta gehienekoak udan.
b) Euriek % 15 eta 20 bitarte behera egitea mende bukaerarako.
c) Uraren tenperatura berotzea eta itsas mailak gora egitea.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
50 2016ko Azaroa
7.2. GEOLOGIA, GEOMORFOLOGIA ETA LURZORUAK
Esparru geologikoa eta geomorfologikoa.
EAEren lurraldea eremu hertsiki pirenaikotik kanpo badago ere, bertako geologia
Pirinio mendien eraginpean dago guztiz; mendi horiek dira, hain zuzen ere, Iberiar
penintsularen eta Europaren arteko lotura. Pirinioak zokalo nagusiki paleozoikoa den
hertziniar zaharrari dagokion ardatz axial baten inguruan egituratzen dira. Aipatutako
zokalo hori material zerrenda modernoagoez, bigarren eta hirugarren mailakoez
inguratuta dago (estalkiari dagozkie). Mendebaldeko muturrean, ardatz paleozoiko hori
estutu egiten da, Peña Forca-Acherito inguruan erabat hondoratu arte; baina,
mendebaldera, azaleratu egiten da berriz, hainbat mendigune isolaturen bitartez.
Arbelek, eskistoek, kuartzitek eta kareharriek osatzen dute bertako litologia,
metamorfosi maila desberdinekin, dike eta plutoi granitikoen intrusioen eraginaren
arabera, Aiako Harriena esaterako.
Lurraldea nagusi den unitate geologiko-fisiografikoa Euskal-Kantauriar Mendiak
izenekoek osatua da, eta Mendebaldeko Pirinioaren eta Asturiar Mendigunearen artean
dagoen mendi multzo osoa –ibar eta depresioekin– hartzen du bere baitan. Ikuspegi
geologikotik piriniar katearen mendebalderanzko luzapentzat har liteke, baina bestelako
ezaugarriekin morfologiari eta egiturari dagokionez. Mendi ertainen motako buruko
erliebeak ditu, 1.500 m bitarteko altitudeekin. Ohikoak dira erliebe karstikoak, eta
garapen nabarmena eta garrantzi handia hartzera iris daitezke unitate horren bi aldeetan.
Unitatea, aldi berean, bi azpiunitatetan banatzen da:
• kantauriar azpiunitatea, EAEren kantauriar isurialdea hartzen duena. Ezaugarri
hauek ditu: morfoegituren masibotasun eskasa, arro hidrografikoen uholde
motako luzetarako profila, arro hidrologikoen hedadura apala, ibarren V
formako zeharkako profil nabarmena, kostaldearen eta itsasertzaren morfologia
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
51 2016ko Azaroa
nagusiki malkartsua, askotan sargune ugariz etena: estuarioak, badiak eta
itsasadarrak.
• Ebro ibaiak drainatutako azpiunitatea, uren banalerroaren hegoaldera. Ezaugarri
hauek ditu azpiunitate honek: drainatze sarearen luzetarako profil arinagoa eta,
ondorioz, uholde eskasekoa; ibarren zeharreko profila, kantauriar
azpiunitatekoak baino askoz ere zabalagoa; Goi Kretazikoko material nagusiak
diapiroekin zulatuta agertzea, marga irisatuak, igeltsuak eta Triasikoko ofitak
azaleratuz.
Ikuspegi litologikotik, Euskal-Kantauriar Mendien unitateak bi ezaugarri nagusi ditu:
material aukera zabala du eta antzeko litofazieak daude estai geologiko desberdinetan;
hori dela eta, paisaia-unitate nabarmena du. Sedimentazio-harri detritikoak dira nagusi
(hareharriak, hareharri karedunak, buztinak, limolitak eta margak); nagusiki
Kretazikoko flysch moduko sailetan agertzen dira, eta erliebe oro har biribilduak sortzen
dituzte. Kareharrizko mendigune karstifikatuak, bestalde, han-hemenka ageri dira, eta
altitude handienak osatu eta erliebe malkartsu eta garapen urriko lurzoruak sortzen
dituzte.
Lurraldearen hegoaldeko muturrean Ebroren Sakonunea
dago, eta haren baitan dago,
halaber, Arabar Errioxa. Ebroren mendigunea hondoratzearen eta, aldi berean, Iberiar
mendien eta Euskal-Piriniar mendien goragunearen ondorioz (alpetar orogeniak
bultzatuta) sortutako unitate handi bat da, hiruki formakoa. Gaur egungo erliebea
Ebroren sare hidrologikoaren ekintzak modelatua da, sedimentu tertziarioak higatu baitu
hierarkizatu ahala. Sakonunearen erdialdean sakonune endorreiko ugari ageri dira; eta
horien jatorria igeltsuen edo kareharrien disoluzio-prozesuak edo deflakzio eolikoko
prozesuak izan litezke.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
52 2016ko Azaroa
Litologia (Iturria: Geoeuskadi)
Interes geologikoko guneak
Euskal Autonomia Erkidegoan aurkitutako osagai geologiko ugariek –arrokak,
mineralak, fosilak, lurzoruak, erliebe-formak, formazio- eta unitate-geologikoak eta
paisaiak– interes geologikoko leku ugari egotea dakarte berarekin. Leku horien
inbentario bat egin zen, Euskal Herriko Geodibertsitatearen Estrategia osatzeko oinarri
izateko helburuarekin osatu zena.
EAEko interes geologikoko lekuen inbentarioa eta hartatik sortutako 1:25.000
kartografian 142 osagai interesdun biltzen dira guztira, lurralde osoan sakabanatuta eta
guztira 408 km2-ko eremua hartuz. Interes Geologikoko Lekuei dagozkien fitxak eta
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
53 2016ko Azaroa
kartografia Eusko Jaurlaritzaren webgunean kontsulta liteke:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/informacion/lugares-de-interes-geologico/r49-
u95/es/.
Interes Geologikoko Lekuak (Iturria: Geoeuskadi)
Lurzoruak
Lurraldearen isurialde ozeanikoan, lurzoru azidoak dira nagusi eta materia organikoaren
eta burdinaren portzentaje handiak dituzte, hainbat arrazoiren ondorioz: erliebe
menditsua, sedimentu-arroka detritikoen litologiaren nagusitasuna (hareharriak,
buztinak eta margak), karstifikatutako kareharrizko mendigune handiak sakabanatuta
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
54 2016ko Azaroa
eta plubiositate-baldintzak. Haran hondoko lurzoru alubialak, sakonak eta emankortasun
handikoak, eta kareharrizko mendi-eremuei dagozkien litolurzoruak dira joera horri ihes
egiten dioten bakarrak.
Isurialde mediterraneoan, sasoi lehorreko ur-baliabideak faktore erabakigarria izaten
dira lurzoruaren bilakaerari dagokionez. Mendi-eremuetan ez da lehorterik izaten udan,
eta, kareharrizko substratuak badira ere nagusi, lurzoruek azidotasun nabarmena izan
ohi dute, garbiketa biziaren ondorioz. Nekazaritza-bailaretan, gizakiaren ekintza
etengabeak ezkutatu egiten ditu nagusi diren ezaugarri naturalak: karbonato eduki
handiak, kareharrizko eta margazko substratuei lotuta.
Lurzoruaren erabilerari dagokionez, eskualde ozeanikoetan baserriaren inguruko
ustiapena da nagusi, eta bertan larre iraunkorrak eta hedadura txikian egiten den
polilaborantza nabarmentzen da, hainbat labore nahasten dituelarik: artoa, lekadunak eta
bazka-laboreak, baratza eta fruitu-arbolak. Malda handiko guneetan, basotarako
erabiltzen da lurra, eta radiata pinua da protagonista nagusia. Euskal mendialdean,
nekazaritza-basogintza-artzaintza sistemek mugatzen dute lurzoruaren erabilera,
tradizioz bi baliabideren ustiapenean oinarritutako ekoizpenarekin: basoa eta menditar
larreak. Trastermitantzia ohiko jarduera da gaur egun oraindik ere: abereak uda hasieran
hasten dira mendira iristen eta bertan egoten dira udazken amaiera arte. Arabar
Lautadako eremu irekietara iristean, garrantzi handiagoa hartzen dute lur landuek, eta
horietan zerealak dira protagonista bereziak.
Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialak babesten ditu EAEn interes
agrologiko handien duten lurzoruak, eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Balio
Estrategiko Handiko kategorian biltzen ditu.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
55 2016ko Azaroa
Nekazaritza eta Basogintzako LPSren balio estrategiko handiko lurzoruak
(Iturria: Geoeuskadi)
7.3. LURPEKO ETA AZALEKO HIDROLOGIA
Hidrologia eta baliabide hidrikoak
Ikuspegi hidrologikotik, Euskal Autonomia Erkidegoa bi isurialdetan banatuta dago
banalerroko mendien bitartez, Gorobel Mendilerrotik Aralarko Mendigunera.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
56 2016ko Azaroa
Kantauriar isurialdeak itsasora isurtzen du zuzenean, eta dagokion sare hidrikoak, klima
ozeanikoaren eraginpean, ahalmen higatzaile handia du, eta emariek ez dute gorabehera
handirik, uholde-gertaerak izan ezik.
Isurialde mediterraneoa Ebro ibaiaren arro hidrologikoari dagokio; Ebro ibaiaren
adarrek emari eta hedadura handiagoa dute bertan, baina udako lehorteak gutxieneko
edukierak eragiten ditu, eta zenbait tarte erabat lehortzera ere iristen dira.
EAEko azaleko ur-ibilgu nagusiak
(Iturria: Geoeuskadi)
Lurpeko hidrologiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren azaleraren parte
handi bat (% 27 baino gehiago) bat dator lurpeko ur-masen sektoreekin. EAEko
akuiferoak, geologia konplexuaren ondorioz, txikiak dira, oro har, eta
konpartimentuetan nahiko zatituak, deskarga-gune ugarirekin. Akuifero karstikoak dira
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
57 2016ko Azaroa
gehienak, heterogeneoak eta erregulatzeko gaitasun eskasekoak; baina badaude, halaber,
emari lausoko akuifero karstikoak, homogeneoagoak, eta akuifero detritikoak. Akuifero
horien ustiapen-maila apala da, oro har.
EAEko akuifero nagusiak
(Iturria: Geoeuskadi)
Akuiferoen birkarga-eskualdeak, iragazkortasun handiko substratuekin bat datozenean –
eta hori askotan gertatzen da akuifero karstikoetan–, lurpeko ur-masek urrakortasun
handia dute unean uneko kutsaduraren eta/edo kutsadura lausoaren aurrean.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
58 2016ko Azaroa
Akuiferoen kutsaduraren aurrean urrakortasun handia eta oso handia duten eremuak.
(Iturria: Geoeuskadi)
Kalitate ekologikoa
Lurpeko ur-masen kalitatea egonkorra da 2010. urteaz geroztik; akuifero guztiak iritsi
dira egoera ona lortzera, bi kasutan izan ezik: Gernikako akuiferoa, konposatu
lurrunkorrek eragina, eta Miranda de Ebroko eta Gasteizko akuiferoak, gehiegizko
nitratoak baitituzte (URA, 2014).
Ibaien kategoriako azaleko ur-masen kalitateari dagokionez, 2014ko laginketa-
kanpainan, URAk urtero egin ohi duen jarraipenean kontuan hartutako ur-masen % 62
egoera onean zeuden; % 38, aldiz, ez ziren zegokien kalitate-helburuetara iristen. 2004.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
59 2016ko Azaroa
urteaz geroztik hobetzeko joera nabarmena hauteman da, dauden presioetan neurri
zuzentzaileak aplikatu izanaren ondorio maila handi batean.
"Trantsizio-urak" (14 masa) eta "kostaldeko urak" kategorietako azaleko ur-masen
kalitateari dagokionez, 2014an egoera onean zeuden ur-masa bakarrak Urumeako
trantsizioko ur-masak eta kostaldeko lau masak ziren (Kantabria-Matxitxako,
Matxitxako-Getaria, Getaria-Higer eta Monpas-Pasaia). Gainerako ur-masak egoera on
baino txarragoan daude, bai egoera ekologiko onera iristen ez direlako, bai ez direlako
ez egoera horretara ez egoera kimiko onera iristen. Ez da joera argirik hauteman 1995-
2014 epeko emaitzetan.
2014an, barnealdeko hezeguneen kalitatea "ontzat" eman da, URAren jarraipen-sarean
sartu dauden 16 hezeguneetatik 4tan. Gainerakoek ez dituzte ezarritako kalitate
helburuak betetzen. Ez da joera argirik hauteman 2001-2014 epeko emaitzen bilakaeran.
Baliabide hidrikoak eta eskaria
URAk 2014. urtean argitaratutako EAEko baliabide hidrikoen ebaluazioa eguneratzean,
21 Unitate Hidrologikoen ekarpen hidrikoa guztia 4254,9 Hm3-koa zela kalkulatu zen.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
60 2016ko Azaroa
Unitate Hidrologikoen baliabide hidrikoen xehetasuna, banan-banan
(Iturria: URA, 2014)
EAEn 2011. urtean kalkulutako hiri-eskari gordina 263,514 hm3-koa zen guztira,
urteko. Zenbateko horren parte nagusia Bizkaiari dagokio (141,428 hm3/urteko), eta
horren ondotik daude Gipuzkoa (80,641 hm) eta Araba (41,445 hm). Hiri-eskaria
osatzen duten erabilerei erreparatuta, etxeetarako ura da eskari gehien duena; hain zuzen
ere, guztizkoaren % 50 baino pixka bat gehiago osatzen du. Bien bitartean, udal ur-
hornidura sarera lotutako industria-eskaria % 30etik gorakoa da. Gainerako % 20 beste
erabileren artean banatzen da. Etorkizunari begira, 2014an URAk 2027. urte bitartera
begira egindako aurreikuspenen arabera, ez da aldaketa handirik izango gaur egungo
egoerari dagokionez.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
61 2016ko Azaroa
Gune babestuen erregistroa
2000/60/CE (UEZ) Zuzentarauaren 6. artikuluak adierazten du derrigorrezkoa dela
urarekin zerikusia duten gune babestuen erregistro bat egitea demarkazio hidrologiko
bakoitzerako.
Gune babestu mota hauek bereizten dira EAEn:
• Hiri-hornidurarako ur-harguneak: 871 puntu
• Etorkizunera begira hiri-hornidurarako ur-harguneak izan daitezkeen guneak: 7
puntu
• Etorkizuneko lurpeko erreserbak: 8 eremu Ebroren Unitate Hidrologikoan (UH)
• Hartuneen babes-eremuak hornidurarako lurpeko masetan: 277 eremu Ebroren
UHan
• Ikuspegi ekonomikotik garrantzitsuak diren ur-espezieen eremuak: 15 eremu
• Aisialdian erabiltzeko ur-masak: 40 masa
• Eremu urrakorrak: 4 eremu
• Eremu sentiberak: 12 eremu
• Habitaten edo espezieen babes-eremuak (Natura 2000 Sarea): Hegaztientzako
Babes Bereziko 6 Eremu (HBBE) eta Kontserbazio Bereziko 52 Eremu (KBE)
edo Batasunaren Intereseko Lekua (BIL).
• Ur mineralak eta termalak babesteko perimetroak: 8 eremu
• Ibai-erreserba naturalak: 9 ibai-tarte
• Plan hidrologikoetan izendatutako babes bereziko eremuak:
o Naturaren eta ingurumenaren ikuspegitik interesa duten ibai-tarteak: 57
ibai-tarte
o Espezie Babestuen Interes Bereziko Eremuak: 12 espezie ur-habitatei
lotuak
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
62 2016ko Azaroa
o Biotopo babestua: 6 eremu
o Geoparkea: Espazio 1 (Euskal Kostaldeko Geoparkea)
o Parke Naturala: 9 espazio natural
o Plan Berezia: espazio 1 (Txingudiko Plan Berezia)
o Biosferaren Erreserba: espazio 1 (Urdaibai)
• Hezeguneak: 31 hezegune
Urarekin zerikusia duten eremu babestuen erregistroan sartutako eremuak. Uraren Esparru
Zuzentarauren irizpideei jarraituz egin da erregistroa (Iturria: Geoeuskadi)
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
63 2016ko Azaroa
7.4. LANDARETZA
Gizakien batere eraginik gabe, eta landaretzaren faktore baldintzatzaileei erreparatuta,
Euskal Autonomia Erkidegoko ia lurralde osoa baso hostotsuek hartuta dago, nagusi
izanik Quercus robur motako hariztiak ibarretan eta isurialde ozeanikoko muinoetan,
Fagus sylvatica motako pagondoak mendialdeetan, eta Quercus faginea motako
erkameztiak isurialde mediterraneoan. Gazitasun-egoera oso bereziak dituzten lursailak,
irtenune harkaiztsuekin, hidromorfia nabarmenarekin, etab., dira garrantzi gutxiagoko
landare komunitateez estalirik dauden bakarrak (itsaslabarrak, dunak, hezeguneak,
harkaitzak, etab.).
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
64 2016ko Azaroa
EAEko landaretza potentziala
(Iturria: Geoeuskadi)
Baso potentzialak, gaur egun, gizakien jardueretara lotutako landaretza-formazioek
ordeztu dituzte, maila handi batean bederen, eta ikuspegi ekonomikotik
errentagarritasun txikiagoa duten aprobetxamenduko lursailetara baztertu dira:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
65 2016ko Azaroa
- Larreak, belardiak, sasiak eta espezie exotikoko baso-plantazioak, kantauriar
isurialdean.
- Monolaborantza intentsiboak, larreak eta espezie exotikoko baso-plantazioak,
isurialde mediterraneoan.
Gizakiak neolitikoaz geroztik paisaia begetalean eskala handian eragindako aldaketaren
ondorioz, nekazaritzaren jarduna sartzearekin batera, euskal paisaia dibertsifikatu egin
da, eta gaur egun aldakortasun eta aberastasun handia dago landaretza-komunitateei eta
-formazioei dagokionez.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
66 2016ko Azaroa
Landaretza eta lurzoruaren erabilerak
(Iturria: Geoeuskadi)
Gaur egungo landaretza mota ugaritasun hori dela eta, habitat natural ugari daude, eta
horietako batzuk intereskotzat hartzen dira baita Europa mailan ere. Europako estatuek
babestu nahi dituzten interes komunitarioko habitatak dira, hain zuzen ere. EAEn interes
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
67 2016ko Azaroa
komunitarioko 66 habitat mota daude guztira gaur egun, eta erkidegoaren azaleraren %
32,1 hartzen dute.
Interes komunitarioko habitatak
(Iturria: Geoeuskadi)
Habitata horien kontserbazio-egoerari dagokionez, bada datu aipagarri bat: IHOBEk
(2011) egindako atariko ebaluazioaren arabera, % 14 baino ez dago kontserbazio-
egoera onuragarrian, eta kostaldeko habitatak eta baso-habitatak dira oro har egoera
kaskarragoa dutenak (ikusi ondorengo taula).
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
68 2016ko Azaroa
Habitatak Aldeko Kontrakoa desegokia Kontrakoa txarra
Kostaldekoak – 12 1 – 8 % 2 – 17% 9 – 75%
ur geza -12 1 – 8 % 8 – 67% 3 – 25%
Sastrakak – 6 3 – 50 % 3 – 50% 0 – 0%
Larreak – 11 1 – 9 % 9 – 82% 1 – 9%
Zohikaztegiak - 9 0 – 0% 6 – 67% 3 – 33%
Harkaitzak – 5 3 – 60% 2 – 40% 0 – 0%
Basoak – 11 0 – 0% 0 – 0% 11 – 100%
Guztira - 66 9 – 10% 20 – 45% 27 – 41%
Interes komunitarioko habitat motak, kontserbazio-egoera kontuan hartuta
(Iturria: Eusko Jaurlaritza, 2012)
Era berean, EAEn intereseko landare-espezie ugari daude habitat baliodun horiei lotuak.
Euskal Herriko natura zaintzeko ekainaren 30eko 16/1994 Legean oinarritzen den Basa
eta Itsas Fauna eta Landaredian "Arriskuan dauden Espezieen Euskal Katalogoa"
izenekoan, 152 espezie eta 5 populazio daude gaur egun, lau taldetan banatuta, arrisku
handieneko taldeetatik arrisku txikienekoetara: Desagertzeko arriskuan (7 espezie
katalogatuak), Kalteberak (37 espezie katalogatuak), Bitxiak (83 espezie eta 2 populazio
katalogatuak) eta Interes Berezikoak (25 espezie eta 3 populazio katalogatuak). Gaur
egun, 282 eremu izendatu dira espezie horietako batzuk kontserbatzeko edo
berreskuratzeko, EAEn Arriskuan dagoen Landaredia leheneratzeko planen esparruan.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
69 2016ko Azaroa
Landare-espezie mehatxatuak kontserbatzeko edo berreskuratzeko eremuak
(Iturria: Geoeuskadi) Oharra: orbanen ingurunearen lodiera handitu da, mapan hobeto bereizi ahal izateko
7.5. FAUNA
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion lurraldea Europaren eta Iberiar penintsularen
arteko kontaktu-eremua da, eta giro-dibertsitate handia du, Atlantikoaren kostaldetik
Ebro ibaiaren haraneraino, mendi eremu ugarirekin; hori dela eta, espezie elkarren oso
desberdinak daude, ohiko eurosiberiarretatik hasi eta nabarmen mediterraneoak
direnetara.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
70 2016ko Azaroa
Era horretara, EAEn espezie ugari daude ornodun kontinentalen sailekoak; 400 espezie
ingururen inbentarioa egin da, bai sedentarioak bai migratzaileak, ohikoa baita EAEko
eremu hezeetan hegazti-espezie migratzaileak ikusi ahal izatea, eremu horiek erabiltzen
baituzte atsedenerako eta negua igarotzeko.
Gizakiek presio handia eragin dute, bai zuzenekoa –zuzenean hilez–, bai zeharkakoa –
habitat naturalak aldatuz–, eta horrek ondorioz ekarri du hainbat espezie desagertzea
edo bitxi bihurtzea eta fauna-komunitateak aldatzea.
Arrisku handieneko espezieak babesteko eta horiek kontserbatzeko neurriak ezartzeko,
espezie babestuen katalogoak sortu dira, herrialde, erkidego eta estatu mailakoak zein
nazioartekoak.
Euskal Herriko Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen
Euskal Katalogoan "kudeaketa-plana" izenekoaren irudia agertzen da, arriskuan diren
espezieen kontserbazioa bermatzeko tresna gisa, espezie horiek galzorian jartzen
dituzten arriskuak gainditzeko aukera ematen duten neurrien bitartez.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
71 2016ko Azaroa
EAEn arriskuan dagoen faunaren Kudeaketa Planetan sartutako eremuak
(Iturria: Geoeuskadi) Oharra: orbanen ingurunearen lodiera handitu da, mapan hobeto bereizi ahal izateko
Habitataren aldaketari dagokionez, sentiberatasun handieneko espezieak aurki
daitezkeen faunarako interes handieneko eremuak honako hauek dira:
• presio antropikoa txikia duten euskal mendietako hostozabal baso autoktonoen
masa ondoen kontserbatuak,
• ibai eta erreketako galeria-ibilguak eta -basoak, intereseko espezie askorentzat
korridore natural gisa ere jarduten dutenak,
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
72 2016ko Azaroa
• kostaldeko hezeguneak eta kontinentalak interes handikoak dira hegazti
migratzaileek negua igarotzeko eta hazteko,
Basa faunarako balio gehien duten eremu horietako asko EAEko Gune Babestuen Sare
barneko eta/edo Natura 2000 Sareko eremu natural babestuan daude.
7.6. NATURGUNEAK
Ikuspegi ekologiko, zientifiko eta geologikotik edo paisaiaren eta hezkuntzaren
ikuspegitik balio gehien duten espezieak, habitatak eta ekosistemak babesteko gune
babestuen sareak sortu dira, dibertsitate biologikoa eta geologikoa eta horiei lotutako
baliabide naturalak eta kulturalak babesteko eta mantentzeko helburuarekin. Helburu
horiek lortzeko asmoz, plangintza egin behar da leku horietarako.
Gaur egun, EAEn naturgune babestu hauek daude1
:
• EAEko Naturgune Sarearen barruan (autonomia erkidegoaren eremuan) dauden
9 parke natural, geoparke 1, 8 biotopo babestu eta 25 zuhaitz berezi.
• Natura 2000 Sareko 55 leku (Europar Batasunaren eremuan)
• Biosferaren Erreserba 1 (mundu mailako eremua)
• Ramsar hitzarmenak babestutako 6 hezegune (mundu mailako eremua)
1http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-
u95/es/u95aWar/lugaresJSP/U95aEntradaFiltroLugaresCAPV.do?flnMenu=true
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
73 2016ko Azaroa
Naturgune Babestuak (Iturria: Geoeuskadi)
Eremu Hezeen Inbentario bat ere badago, Eremu Hezeen informazioari eta zaintzari
buruzko tresna irekia dena. Gaur egun, 1.251 hezegune, garrantziaren araberako 3
taldetan banatuta, hartzen ditu aipatutako inbentario horrek.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
74 2016ko Azaroa
EAEko Eremu Hezeen Inbentarioko hezeguneak
(Iturria: Geoeuskadi) Oharra: orbanen ingurunearen lodiera handitu da, mapan hobeto bereizi ahal izateko
Beste alde batetik, Erabilera Publikoko Mendiak (EPM) kontzeptuaren barruan sartzen
dira arro hidrografikoen goi-ibarretan eta aintziretako arro hornitzaileetan dauden
mendiak, euritik zein elurretik sortutako ur-erregimenaren gorabeherak egokitzeko balio
duten mendiak eta beren eragin ekonomiko edo fisikoagatik osasungarritasun
publikoarentzat, uren erregimen egokiarentzat, lurren emankortasunarentzat eta
lurzoruen higadura saihesteko beharrezkoak diren mendiak. Arabako azaleraren % 50
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
75 2016ko Azaroa
inguru, Gipuzkoakoaren % 17 eta Bizkaikoaren % 16 Erabilera Publiko Mendiei
dagokie.
Erabilera Publikoko Mendiak
(Iturria: Geoeuskadi)
Elkarrengandik isolatuta dauden naturgune babestuen arteko lotura funtzionalari eusteko
eta hura leheneratzeko premiak bultzatu zuen Eusko Jaurlaritza EAEko Korridore
Ekologikoen Sare bat garatzera. Natura 2000 Sarearen lotura eta koherentzia ekologikoa
sustatzea da horren helburu nagusia, "Habitaten" 92/43/CEE Zuzentarauaren
betebeharrei erantzunez. Korridore ekologikoen sare hori lurralde-antolamenduaren
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
76 2016ko Azaroa
barruan egokitzeko, gainjarritako baldintzatzaile gisa txertatu da 2014an behin betiko
onartutako Nekazaritzako eta Basogintzako Lurralde Plan Sektorialean.
Gaur egun, korridore ekologikoak berrikusi eta eguneratzeko prozesuan dago Eusko
Jaurlaritzaren Ingurune Naturala eta Ingurumen Plangintza Zuzendaritza. EAE mailako
korridore ekologikoen sarea Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika
Saileko Ingurune Naturala eta Ingurumen Plangintza Zuzendaritzak definitzen du,
egiten dituen lanen bitartez, http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-579/es/.
Ondoren azaltzen den planoa da gaur egun egiten ari diren lan horien emaitza.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
77 2016ko Azaroa
EAEko korridore ekologikoen Sarearen eguneratzea
(Iturria: LAGen berrikuspenerako oinarrizko dokumentua; EAE mailako korridore ekologikoen sarea Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurune Naturala eta
Ingurumen Plangintza Zuzendaritzak definitzen du, egiten dituen lanen bitartez, http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-579/es/.
7.7. PAISAIA
Giro fisiogeografikoen aniztasunak, batetik, kostalde atlantikotik Ebro ibaiaren haranera
bitartean, eta lurzoruaren erabilera aniztasunak, bestetik, baldintzatzen dute Euskal
Autonomia Erkidegoko paisaia aberats eta askotarikoa.
EAEren iparraldeko isurialdean baso-paisaiak dira nagusi erliebe eremuetan, landa-
paisaiak malda-eremuetan eta hiri-paisaiak eremu lauetan, ibai nagusien alubioi-
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
78 2016ko Azaroa
lautadetan kokatuak oro har. Hegoaldeko isurialdean nagusi dira nekazaritza-paisaiak
eta mahastiak.
2005. urtean, paisaien katalogorako aurreproiektu bat erredaktatu zen, zeinetan definitu
ziren interes eta hauskortasun handieneko arro bisualak, eta baita lurraldeko paisaia-
mugarriak ere.
EAEko paisaia berezi eta bikainen katalogo irekiaren aurreproiektuaren araberako arro bisual
katalogatuak eta paisaia-mugarriak (Iturria: Geoeuskadi)
2014an Eusko Jaurlaritzak 90/2014 Dekretua onartu zuen, Euskal Autonomia
Erkidegoko lurraldearen antolamenduan paisaiaren babesari, kudeaketari eta
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
79 2016ko Azaroa
antolaketari buruzkoa, aurreikuspen horiek bete ahal izateko mekanismo normalizatuak
zehazteko helburuarekin. Dekretu horrek honako tresna hauek identifikatzen ditu,
besteak beste: Paisaiaren Katalogoak, Paisaiaren zehaztapenak, Pasaiaren Ekintza-
planak eta Pasaian Integratzearen Azterlanak. EAE osoko Paisaia Katalogoak eta
Zehaztapenak erredaktatzea da helburua.
Ikerketa hau osatu den unean, EAE banatuta dagoen 14 Eremu Funtzionalen artetik
Balmaseda-Zalla (Bizkaia), Biasteri (Araba) eta Zarautz-Azpeitia (Gipuzkoa)
Eremuetako Katalogoak osatu dira. Gaur egun hiru Eremu Funtzional horietako Paisaia
Zehaztapenak eta Donostialdeko Paisaia Katalogoa erredaktatzen ari dira.
7.8. KULTURA-ONDAREA
Euskal Herriaren aberastasun historiko eta kulturalaren emaitza dira EAE lurraldean
dauden Monumentu, Monumentu Multzo eta Intereseko aztarnategi ugariak. Eusko
Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zentroak intereseko osagaien katalogoa mantentzen
du; horietako asko babestuta daude legez. Guztira, 4400 osagai daude katalogatuta
Arkitektura eta Azpiegiturako datu-basean, 768 osagai Arkeologiako datu-basean eta 73
osagai Erretaulen datu-basean.
7.9. ARRISKU NATURALAK ETA ANTROPIKOAK
Larrialdi egoerak eragiten dituzten arriskuak bi taldetan sailkatzen dira: naturalak eta
antropikoak edo gizakienak. Lehenengoen artean uholde-arriskuak, arrisku sismikoak
eta baso-suteen arriskuak daude. Azken hori arrisku naturaltzat hartzen bada ere,
pertsonen zuzeneko edo zeharkako esku hartzea izaten da, gehienetan, horren eragilea.
Bigarrenen artean hondamendiak, zoritxarrak eta/edo gizakien ekimenaren eta/edo
jardueraren ondorioz sortutako istripuak nabarmentzen dira.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
80 2016ko Azaroa
Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdi nagusiei aurre egiteko larrialdi-plan berezi
batzuk egin dira arrisku hauek aintzat hartuz: uholde-arriskua, arrisku sismikoa, baso-
suteen arriskua, salgai arriskutsuen errepidezko edo trenbidezko garraioetako istripu-
arriskua eta SEVESO zuzentaraua bete behar duten industrietako Plan Bereziak.
Eremu alubialetan hirigune eta industriagune ugari daudenez, EAEko eraikin ugaritan
dago uholde-arriskua.
10, 100 eta 500 urteko errepikatze-denborarako sakonera (lurrazalarekiko uraren sakonera
adierazten du uholdeetarako) - (Iturria: Geoeuskadi)
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
81 2016ko Azaroa
Baso-suteetarako Larrialdi Planak arrisku txikieneko, ertaineko eta altuko garaiak
adierazten ditu EAEko eremu bakoitzerako, eta, horrez gainera, arriskua txikiagotzeko
eta aurre hartzeko protokoloak finkatzen du.
I EREMUA Bizkaia, Gipuzkoa, Arabar Kantauriarra
Gorbeiaren eta Elgea mendilerroaren adarrak Arrisku handia: 1-10etik 31-3ra Tarteko arriskua: 1-8etik 30-9ra eta 1-4etik 10-5ra
II EREMUA Arabako Lautada, Mendiak eta Haranak
Tarteko arriskua: 7-1etik 10-31era Arrisku txikia: 11-1etik 6-30era
III EREMUA
Arabar Errioxa Arrisku handia: 9-1etik 12-31ra Tarteko arriskua: 5-1etik 8-31ra Arrisku txikia:1-1etik 4-30era
EAEko Arrisku sismikoetako Larrialdi Planak arrisku sismiko handieneko eremuak
definitzen ditu. Agiri horren ereduaren arabera, Euskal Herrian kalkulatutako gehieneko
intentsitateak VIkoak dira, beraz, ez dago Larrialdi Sismikorako Plan bat egitera
behartuta dagoen udalerririk. VI mailako arriskua edo hortik gorakoa duten udalak
Autonomia Erkidegoaren mendebaldekoenetara mugatuta daude, eta, kasu honetan,
azterketa zehatzagoak egin beharko lituzkete, udalerri mailan, hala nola eraikin berezien
edo garrantzi bereziko eraikinen kalteberatasun azterketak edo katalogazioa.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
82 2016ko Azaroa
Azken intentsitate sismikoa EAErako modelizatua
(Iturria: Geoeuskadi)
Arrisku antropikoei dagokienez, salgai arriskutsuen garraio-bolumena handia dela
kontuan hartuta, eta murrizketak aplikatzen bazaizkie ere garraio mota horri, ia-ia
ezinbestekoa da errepide eta trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan gorabeherak
sortzea. Gure autonomia erkidegoan, azken urteetan, urteko kopurua 150 eta 200 istripu
bitartekoa izaten da salgai arriskutsuen garraioei dagokionez, nahiz eta kasuen % 95ean
ez dagoen nahastuta salgai arriskutsua edo edukiontzia, eta ondo konpondu ohi dituzte
Erkidegoko ohiko larrialdi-zerbitzuek, eta galerek ez dute istripuak berak eragindakoak
gainditzen. Salgai Arriskutsuak Errepidez eta Trenbidez Garraiatzeak eragindako Istripu
Arriskuei aurre egiteko Babes Zibileko Oinarrizko Zuzentarauari jarraituz, Larrialdi
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
83 2016ko Azaroa
Plan Berezi bat osatu zen gai horietarako. Horrez gainera, 29 enpresa daude beren
jardueran gai arriskutsuen ondoriozko istripu larriei atxikitako arriskuen kontrolari
buruzko 1996ko abenduaren 9ko Kontseiluaren 96/82/CE Zuzentarauaren eta
ondorengo aldaketen mendeko gai arriskutsuak erabili, egin eta biltegiratzen dituztenak.
Instalazio horiek beren Larrialdi Plana dute barrurako zein kanporako, zeina aktibatuko
den instalazio horietan larritasunen bat sortuz gero.
Gai arriskutsuak erabiltzen dituzten garraioei edo industriei lotutako arrisku antropikoak
(Iturria: Geoeuskadi)
Beste alde batetik, lurzorua baliabide natural bat da, eskasa eta ez-berriztagarria, eta
gero eta gehiago du jarduera antropikoaren eragina; beraz, beharrezkoa da kalteen
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
84 2016ko Azaroa
prebentzioa egiteko eta kalteak konpontzeko irtenbideak eskaintzea. Lurzoru kutsatuei
buruzko araudiak, lurzoruen kutsaduraren prebentziora eta zuzenketara bideratua denak,
kutsagarria izan litekeen jarduera edo instalazio bat duten edo izan duten lurzoruen
inbentario bat bultzatu du; jarduera horietarako beharrezkoa da lurzoruaren kalitatearen
adierazpena lortzea. Inbentario eguneratuan (IHOBE, 2014) 12.368 lursail daude
potentzialki kutsatuak, zeinak hartzen duten 90 km2-ko azalera.
Kutsagarria izan litekeen jarduera bat edo instalazio bat duten edo izan duten lurzoruen
inbentarioan dauden lurzoruak (IHOBE, 2014) (Iturria: Geoeuskadi)
Oharra: orbanen ingurunearen lodiera handitu da, mapan hobeto bereizi ahal izateko
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
85 2016ko Azaroa
7.10. GIZA HABITATA
Euskal Herria Espainiako industria-iraultzaren lehenengo fokuetako bat izan zela-eta,
bertako biztanleria asko hazi zen XIX. mendearen erdialdetik 1970eko hamarraldiaren
hasiera bitartean, immigrazio handia jaso baitzuen Espainiako beste eskualde
batzuetatik. Edonola ere, 80ko hamarraldiko industria-krisiaren ondoriozko industria
birmoldaketa eta jaiotza-tasaren beherakada zela-eta, Euskal Herriak atzera egin zuen
ikuspegi demografikotik, eta Trantsizioaz geroztik hazkuntza negatiboa izan zuen; joera
horrek horretan jarraitu zuen, nahiz eta 90eko hamarraldiaren erdialdeaz geroztik
oparoaldi ekonomikoa etorri eta BPGaren adierazleak Europako batez bestekoaren
gainetikoak izan.
Euskal Herriaren bilakaera demografikoa eta
estatutako guztizkoari buruzko ehunekoa
1857 1900 1910 1920 1930 1940 1950
Biztanleria 413.470 603.596 673.788 766.775 891.710 955.764 1.061.240
Ehunekoa % 2,67 % 3,24 % 3,37 % 3,58 % 3,77 % 3,67 % 3,77
1960 1970 1981 1991 1996 2001 2011
Biztanleria 1.371.654 1.878.636 2.134.763 2.109.009 2.101.478 2.133.684 2.184.606
Ehunekoa % 4,49 % 5,53 % 5,66 % 5,35 % 5,11 % 4,77 % 4,63
2015
Biztanleria 2.173.210
Ehunekoa % 4,67
Iturria: Izatezko biztanleria Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren arabera. INEn eskuragarri dauden datuak. 1857ko errolda, Espainiako izatezko biztanleria taldeak 1900.
urtetik 1991. urtera, Espainiako biztanleria taldeak 1996. urteaz geroztik, Estatistika Institutu Nazionalaren webgunea.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
86 2016ko Azaroa
Biztanleria hori ez da era berean banatzen lurralde guztietan. Konparazioa isurialde
artean egiten bada, biztanleriaren % 11 baino ez da bizi erkidegoaren isurialde
mediterraneoan, eta gainerako % 89 erkidegoaren kantauriar isurialdean dago. Bestalde,
biztanleria hiriguneetan kontzentratzen joan da, eta asko handitu da garrantzizko
hiriguneetako biztanleria (Bilbo Handian pilatzen da, esate baterako, guztizkoaren %
43), gune ertainen kaltetan; edonola ere, azken horiek espezifikoki landa-eremuetako
biztanleria berenganatu dute.
Euskal Herriko biztanleriaren banaketaren ezaugarri bereziena hiri-eremuen eta
hurbileko landa-ingurunearen arteko inbrikazioa da, zeinak, Euskal Herriko kantauriar
isurialdearen kasuan bereziki, hiri-dinamiken eragin izugarria duen: kutsadura,
maiztasuna, lurzoruaren okupazioa, enplegua xurgatzea eta nekazaritza-jarduerak
abandonatzea... Eta hori guztia, mendiko landa-eremu bat izatearen ondoriozko
hauskortasunarekin larriagotua.
Bi ingurumen-aldagaik oso modu nabarmenean eragiten dute gizakiaren habitaten
kalitatean: zarata eta airearen kalitatea.
Euskal lurraldean, airearen kalitatearen ebaluazioa, alde batetik, egunero egiten da
webgunean argitaratzen den Airearen kalitate-indizearen bitartez, non airearen
kalitatearen egoera balioesten den kontzentrazio-tarte baten arabera, eta bestetik, urtero
sare osoan erregistratutako datuen azterketa egiten da, araudiak adierazten duen
lurraldea ebaluatzeko betebeharrari erantzuten dion Urteko txostena lantzeko.
EAEko airearen kalitateari buruzko urteko azken txostenaren arabera (Eusko Jaurlaritza,
2015), kutsatzaileen mailak (SO2, NO2, PM10, PM2.5, CO, O3, bentzenoa, metalak eta
bentzo(a)pirenoa), oro har, eta oso une jakinetan izan ezik, 102/2011 Errege Dekretuak
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
87 2016ko Azaroa
(zeina den airearen kalitateari buruzko erreferentziazko araua) ezarritako inguruneko
airean dauden kutsatzaile nagusientzako mugen barruan daude.
Zaratari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko zaraten maparen arabera –zeinetan
neurtzen diren trafikoaren eta industriaren afekzioak–, eremu ugari daude 70 dBA-tik
gorako inpaktu akustikoa dutenak, eta trafikoa da zarataren eragile nagusia. Azterketa
horren barruan zarata murrizteko politika bat proposatu da, foku igorleen eta hartzaileen
sentikortasunaren arabera onar daitezkeen gehienezko zarata-mailak finkatzeko.
7.11. HIRI-INGURUNEA ETA LURRALDEAREN ARTIFIZIALIZAZIOA
Artifizializazio hitzaren bitartez izendatzen da EAEn etxebizitzak, azpiegiturak eta
ekipamenduak sortzeko lurzorua kontsumitzeko edo okupatzeko ekintza. Artifizializazio
kontzeptuaren barruan lurzoruaren iragazgaiztasuna inplizituki daramaten ekintzak
deskribatzen dira; beraz, artifizializazioa "lurzoruaren zigilatzea" kontzeptu teknikoaren
baliokidea da, oro har.
Lurzoruaren artifizializazioaren inpaktu nagusiak EAEn:
• Lurraldearen zatikatzea eta biodibertsitatearen galera.
• Lur emankorren itzulezinezko galera, zeren EAEko topografia menditsuaren eta
kokapenen ondorioz, gehienbat artifizializatzen direnak haranen behealdean
baitaude.
• Klima-inpaktua (artifizializatutako guneen tenperatura artifizializatu gabekoen
aldean pixka bat igotzea).
• Arroak eta Ur, Itsaso eta Lur Jabego Publikoak okupatzea; horren ondorioz, ibai-
ibilguen uraldien emaria areagotu egiten da, baita uholdeen arriskua eta horiek
ondorio katastrofikoak sortzeko probabilitatea ere.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
88 2016ko Azaroa
• Sistema hidrikoan hainbat kalte sortzea (azaleko-lurpeko ur-fluxuei oztopoak
jartzea, etab.).
EAEn, lurraldearen konfigurazio orografikoa menditsua denez, garrantzi kritikoko gaia
da haranen behealdeen okupazio masiboa.
1994. eta 2005. urteen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoaren azalera artifizializatua
lurraldearen % 5,2 izatetik % 6,5 izatera igaro da; 9.440 ha-ko azalera artifizializatu da.
Indar eragile nagusiak honako hauek izan dira: kalifikatutako bizitzeko eremua (4.854
ha areagotu da); jarduera ekonomikoak, hau da, merkataritzaguneak eta industrialdeak
(2.908 ha); eta garraio-azpiegiturak (671 ha).
2005. eta 2015. urteen bitartean, lurraldearen artifizialtasuna % 6,54koa izatetik %
6,72ra izatera igaro da. Oro har, ugaritzen jarraitu du, baina azken urteetan,
artifizializazio-tasa egonkortzen ari dela dirudi.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
89 2016ko Azaroa
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2015
Bizitegi Lurzorua 19.539 19.675 19.858 20.027 20.085 20.199 20.121 19.070
Jarduera
Ekonomikoetarako
Lurzorua
13.286 13.364 13.611 13.602 13.756 14.061 14.077 13.667
Ekipamenduetarako
Lurzorua 5.185 5.232 5.233 5.292 5.260 5.298 5.350 5.272
Oinarrizko
Azpiegiturak 962 1.015 1.057 1.067 1.123 1.153 1.189 1.181
Errepideak 6.884 6.899 6.925 6.944 6.965 6.986 7.216 7668
Portuak 260 264 256 256 254 253 273 495
Aireportuak 605 605 604 605 603 603 599 615
Trenbidea 601 590 588 585 581 594 600 615
Artifizializatutako
lurzorua guztira 47.321 47.643 48.133 48.377 48.627 49.145 49.424 48583
Aldakuntza (%) -
%
0,68
%
1,03
%
0,51
%
0,52
%
1,07
%
0,57 % -1,7
artifizializatutako % / lurzorua EAEn
(%) % 6,54
% 6,59
% 6,65
% 6,69
% 6,72
% 6,79
% 6,83
% 6,72
Artifizializatutako lurzoruak EAEn (Iturria: EAEko ingurumen-adierazleak, 2011 eta Udalplan, 2015)
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
90 2016ko Azaroa
Lurzoru artifizialak 2015ean, Udalplan 2015
2011. eta 2015. urteen arteko tasa negatiboa oso kontuz hartu behar da, taula horretan
sartutako gainazalak planeamenduko gainazalak dira eta ez dira benetako
urbanizatutako gainazalak, eta ez dirudi artifizializazio egoera leheneratu denik.
Bizitegi-lurzoruen eta industria-lurzoruen azalera-murrizketa udal plangintzetan
egindako doikuntzen ondorioa izango da, seguru asko. Edonola ere, hainbat
hamarralditan lehenengo aldiz izan den aldaketa negatibo horrek artifizializazio-
prozesuaren moteltze nabarmena adierazten du, eta inflexio-puntua izan liteke.
Geldotze hori, ziurrenik, EAEko 2020 Ingurumen Esparru Programa 2002. urtean abian
jarri zenetik arfizializazioa murrizteko hartzen joan diren helburu eta konpromisoei
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
91 2016ko Azaroa
lotuta dago (Ikusi Ingurumen Esparru Plana 2020, 1. zkia. (2002-2006) 2. zkia. (2007-
2010), 3. zkia. (2011-2014) eta 4. zkia (2015-2020).
EAEko Lurralde Antolamenduaren Zuzentarauak funtsezko tresna dira helburu horren
lorpenean sakontzeko, izan ere, aurretik artifizializatuta dauden lursailak hirigintzako
garapen berrietarako eta garapen industrilizatuetarako erabiltzea bultzatzen da, lursail
berriak erabili ordez.
7.12. HONDAKINAK
2010ean EAEn 5.430.279 tona hondakin sortu ziren; horietatik erdia (2.794.198 t; %
51) hondakin ez-arriskutsuei dagokie; % 22 (1.200.000 t) eraikuntzako eta eraispen-
lanetako hondakin ez-arriskutsuei; % 20 (1.068.581 t) hiri-hondakinei eta % 7 (367.500
t) hondakin arriskutsuei.
EAEn hondakinen sorrera bertako industria-jarduerak baldintzatzen du, eta baita
produkzio-prozesu garrantzitsuenei lotutako hondakinen sorrerak ere.
Bost jarduera-sektorek sortzen dituzte hondakin ia gehienak (% 94.95):
— Metalen ekoizpen- eta eraldaketa-sektorea: 1.746.121 t; % 32.
— Eraikuntzaren sektorea: 1.240.248 t; % 23.
— Hiri-hondakinak eta asimilagarriak: 1.071.583 t; % 20.
— Egurraren eta paperaren sektorea: 579.481 t; % 11.
— Hondakinen tratamenduaren eta uraren sektorea: 518.518 t; % 10.
Hondakin horiek hondakinen tratamendurako azpiegitura-sare baten bitartez –behar
adinakoa, oro har– kudeatu ziren.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
92 2016ko Azaroa
Hondakinen tratamenduak EAEn (2010)
(Iturria: Hondakinen Prebentzio eta kudeaketa Plana 2020)
Hondakinen sorkuntzak etorkizunean izango duen bilakaerari dagokionez, eta
hondakinen alorreko ekimenen plangintza kontuan hartzen duen testuinguruan, 2020.
urtean hondakinen sorkuntzak 2010. urtekoak baino % 10 txikiagoa izan beharko luke.
Kasu honetan, hondakinen sorkuntza, guztira, 4.863.579 tonara iritsiko litzateke 2020.
urtean.
EAEn, gaur egun, hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak biltzeko eta tratatzeko sare
bat dago. Horrez gainera, hiri-hondakinak biltzeko eta tratatzeko sare bat dago,
berariazko Lurralde Historiko bakoitzerako; hala ere, badaude balorizazioaren alorrean
hobetzeko aukerak.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
93 2016ko Azaroa
7.13. BIBLIOGRAFIA
AIERBE, T.; OLANO, M. & VÁZQUEZ. J. 2001. Atlas de las aves nidificantes de
Gipuzkoa. Munibe (Ciencias Naturales), 52: 5-136.
ASEGINOLAZA C., GÓMEZ D., LIZAUR X., MONSERRAT G., MORANTE G.,
SALAVERRIA M.J. ETA URIBE-ETXEBARRIA P.M. 1988. Vegetación de la
Comunidad Autónoma del País Vasco. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu
Nagusia. Vitoria-Gasteiz
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. 1996. Euskal Herriko Mapa
Hidrogeologikoa E: 1/100.000.
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. Euskal Herriko Mapa Geologikoa, E
1/25000.
EUROPEAN COMMISSION, DG ENVIRONMENT, NATURE AND
BIODIVERSITY. 2007. Interpretation manual of European Union habitats - EUR 27
EUSKALMET. EUSKAL METEOROLOGIA AGENTZIA. 2016. Klimatologia –
meteorologiari buruzko webgunea. http://www.euskalmet.euskadi.net
EUSKO JAURLARITZA. 2002-2015. 2020ko Ingurumen Esparru Plana. I (2002-
2006), II (2007-2010), III (2011-2014), IV (2015-2020).
EUSKO JAURLARITZA. 2014. 2015-2020 aldirako Landa Garapenerako programa
(Ingurumen Iraunkortasuneko Txostena barne)
EUSKO JAURLARITZA. 2015. 2020rako EAEko Hondakinak Prebenitzeko Plana
EUSKO JAURLARITZA. 2016. GeoEuskadi – Informazio Geografikoko Sistema
online. www.geo.euskadi.net
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
94 2016ko Azaroa
EUSKO JAURLARITZA. 2016. EAEko ingurumenari buruzko webgunea.
http://www.nekanet.net/
EUSKO JAURLARITZA. INGURUMEN ETA LURRALDE PLANGINTZA SAILA.
2005. Euskal Autonomia Erkidegoko muga hidrografikoen karakterizazioa
EUSKO JAURLARITZA. INGURUMEN ETA LURRALDE PLANGINTZA SAILA.
BIODIBERTSITATE ETA PARTAIDETZA ZUZENDARITZA. 2005. EAEko Paisaia
Berezien eta Apartekoen Katalogo Irekia. IKT
EUSKO JAURLARITZA. LURRALDE ANTOLAMENDU, ETXEBIZITZA ETA
INGURUMEN SAILA. 2010. Euskal Autonomia Erkidegoko Flora Baskular
Mehatxatuen Zerrenda Gorrian sartuta dauden taxonen banaketa-mapa, UTM 10x10 eta
1x1 koadrikuletan.
EUSKO JAURLARITZA. LURRALDE ANTOLAMENDU, ETXEBIZITZA ETA
INGURUMEN SAILA. 2000. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Kartografia
Sistema. CD.
GURUTXAGA, M. 2005. Euskal Autonomia Erkidegoko korridore ekologikoen sarea.
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila. Eusko Jaurlaritza.
IHOBE, EUSKO JAURLARITZAREN INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA,
NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILAREN HERRI-BALTZUA. 2011. Euskal
Herriko interes komunitarioko habitaten kontserbazio egoerari buruzko lehenengo
ebaluazioa. Bilbao
LOIDI, J., I. BIURRUN, J.A. CAMPOS, I. GARCÍA-MIJANGOS & M. HERRERA.
2010. La vegetación de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Leyenda del mapa de
series de vegetación a escala 1:50.000. Eusko Jaurlaritza.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
95 2016ko Azaroa
Martí, R., & del Moral, J. C. 2004. Atlas de las aves reproductoras de España. Parques
Nacionales.
MINISTERIO DE MEDIO AMBIENTE. 2005. Los tipos de Hábitat de interés
comunitario de España. Guía básica. M.I.M.A.M. Madril
AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 10ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza
eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen den Basa eta Itsas Fauna eta
Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda.
PALOMO, J. L. & GISBERT, J. 2002. (eds). Atlas de los mamíferos terrestres de
España. Ministerio de Medio Ambiente. Madril.
PLEGUEZUELOS, J. M.; MÁRQUEZ, R. & LIZANA, M. (eds). 2002. Atlas y libro
rojo de los anfibios y reptiles de España. Ministerio de Medio Ambiente. Madril.
URA, URAREN EUSKAL AGENTZIA. 2014. EAEko ur-eskariaren azterketa.
URA, URAREN EUSKAL AGENTZIA. 2014. EAEko baliabide hidrikoen
ebaluazioaren eguneratzea 2010
URA. URA, URAREN EUSKAL AGENTZIA. Ide Ura Webgunea – Uraren Informazio
sistemak. http://www.uragentzia.euskadi.net/appcont/gisura/
URA. URA, URAREN EUSKAL AGENTZIA. 2015. EAEko azaleko ur masen egoera
biologikoaren jarraipen sarea. 2014.
WIKIPEDIA. 2016. Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko webgunea.
https://es.wikipedia.org/wiki/Pa%C3%ADs_Vasco
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
96 2016ko Azaroa
8. INGURUMEN- ETA PAISAIA-UNITATEAK
EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko testuinguruan, agerikoa
dirudi ingurumen- eta paisaia-unitatetzat hartzea "ingurumen fisikoaren
antolamendurako sei kategoriak". Kategoria horiek beren lurralde bokazioaren arabera
definitu dira, eta beste batek eremu antropiko hauek biltzen ditu:
• GUNE ANTROPIKOAK: bertan sartzen dira eremu urbanizatuak, komunikazio-
bideak, berezko landaretzarik ez duten eremu degradatuak, etab.
• BABES BEREZIA: ekologiaren, kulturaren, paisaiaren edo horien guztien
ikuspegitik baliozkoak diren osagaiak guztiak hartzen ditu.
• INGURUMENAREN HOBEKUNTZA: baso degradatuak, sastraka-eremuak eta
lurzoru marjinalak; baliozkotzat hartzen da, balio handiagoko eremuen
barrualdean edo horien alboan egonik, kalitate-maila handiagokoak bilakatzea.
• BASO-EREMUAK: gaur egun duten erabileragatik eta/edo erabilera bokazioa
dela-eta (maldak, arriskuak, arroen babesa, etab.), baso-erabilerarako orientazio
garbiak dituztenak.
• NEKAZARITZA-ABELTZAINTZA ETA LANDAZABALA: gaitasun
agrologiko askotarikoa duten lurzoruak biltzen ditu: kantauriar landazabaleko
mosaikoak, lursail ureztatuak edo baratzerako erabilerak dituztenak, mahastiak
eta nekazaritza estentsiboko eremuak, lurzoru luberrituak baina nekazaritzako
eta abeltzaintzako errendimendu eskasekoak.
• MENDITAR LARREAK: alturako abeltzaintza-eremuak, mendikateen eremu
kakuminaletan kokatuak.
• AZALEKO URAK: ibai eta errekak eta dagozkien babes-eremuak, EAEko Ibai
eta Erreken Ertzetako Ordenamendurako LPSarekin bat eginez.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
97 2016ko Azaroa
Ingurumen-unitate homogeneoak
Berariaz lan honetarako egina, behin betiko onartutako basogintza eta nekazaritza LPSaren kategorietatik abiatuta. Iturria Geo.Euskadi)
8.1. EREMU ANTROPIKOAK
Eremu antropikoetan sartzen dira hiriguneak eta industriaguneak, erauzketa-guneak,
garraio-sareak eta loturiko lursailak, urtegi artifizialak, zabortegiak eta hiri-parkeak eta
lorategiak.
Gizakiak asko eraldatutako eremuak dira, zeinetan elkartzen diren etxebizitza guneak
eta ekonomiaren bigarren eta hirugarren sektoreei lotutako azpiegiturak.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
98 2016ko Azaroa
Ikuspegi naturalistikotik unitate honek duen interesa oso murritza da; ikuspegi
sozioekonomikotik, aldiz, oso interes handia du.
8.2. BABES BEREZIA
Kategoria honetan sartzen dira ondo kontserbatutako baso autoktonoak, itsasadarrak eta
estuarioak, egoera onean dauden ibai konplexuak, hondartzak, barrualdeko eremu
hezeak, kostaldeko labarrak, gailurreko eremuak edo landaretza berezikoak, eta, oro har,
ekologiaren, kulturaren edo paisaiaren ikuspegitik edo guztiagatik baliozkoak diren
osagai guztiak.
Zehazki, unitate homogeneo honetan sartuko dira:
• Funtsezko prozesu ekologikoen mantenimenduan garrantzizko zeregina betetzen
duten eremuak, hala nola lurzoruen babesa edo akuiferoak kargatzea.
• Kontserbazio-egoera onean dauden habitat naturalen laginak, zeinak
desagertzeko arriskuan dauden edo nazioarteko hitzarmenei edo xedapen
bereziei jarraituz, babes berezia behar duten.
• Mehatxupean dauden espezie gisa katalogatuta dauden animalia- edo landare-
populazioak, osagai endemikoen kontzentrazio handiak edo nazioarteko
hitzarmenei edo xedapen bereziei jarraituz babes berezia behar duten espezie
kontzentrazio handiak dituzten eremuak.
• Landa-paisaiak edo paisaia malkartsu harmoniatsuak, edertasun edo balio
kulturak handikoak, hala nola aztarnategi paleontologikoak, mineralak, interes
geologikoko lekuak (IGL), etab.
• Bereziak edo bitxiak direlako nabarmentzen diren osagai naturalak dituzten
eremuak, edo interes zientifiko berezia dutenak.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
99 2016ko Azaroa
8.3. INGURUMENAREN HOBEKUNTZA
Ingurumenaren hobekuntzari dagokion unitate homogenoan sartzen dira: baso
degradatuak, sastraka-eremuak eta lurzoru marjinalak, zeinak, balio handiagoko
eremuen barrualdean edo horien alboan daudenez, kalitate maila handiagokoak
bilakatzea baliozkotzat hartzen den.
##Azken batean, ezaugarri naturalen ikuspegitik kontserbazio-egoera onean ez dauden
eremuak dira, baina beren kokalekuagatik edo beren balio intrintsekoen ondorioz
kontserbazio-egoera onuragarriagoaren bokazioa dutenak, kudeaketa-neurriak aplikatuta
edo aplikatu gabe.
8.4. BASO-SISTEMA
Baso-sistemek EAEko azalera osoaren % 55 hartzen dute, eta bi baso-masa mota
hartzen dituzte bereziki: baso autoktonoak (zuhaitzez estalitako azaleraren % 47) eta
baso-plantazioak (% 53).
Hainbat hamarraldiz geroztik, baso-sistemen azalera handitzen ari da, batez ere antzina
nekazaritzarako eta abeltzaintzarako erabilitako lursailak utzi egin direlako edo baso-
plantazio bihurtu direlako.
Azalera handitu bada ere, oso handia da baso naturalen zatitze-maila kantauriar
isurialdean eta horien konektibitatea txikia; horrek ondorioak ditu bai biodibertsitatean
bai lurraldearen paisaian.
Baso autoktonoen baso-masa nagusiak eta handienak mendilerro eta mendiguneen
magaletan eta gailurretan kokatzen dira. Lurraldearen gainerako partean, orbanak
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
100 2016ko Azaroa
txikiagoak dira eta sakabanatuta daude. Baso-jarduera nagusiak lursailen mantentze- eta
hobekuntza-lana dira, funtzio ekologikoak edo aisialdikoak egiteko eta egurra
ateratzeko. Baso autoktonoetako baso-landaretza eta -fauna oso aberatsa eta askotarikoa
da, eta garrantzizko funtzioa betetzen dute lurzoruak higaduratik babesteko eta
karbonoaren isurbide gisa.
Baso-plantazioen artean, eukalipto eta Monterreyko pinu masak dira nagusi, kantauriar
isurialdean kokatuak bereziki. Plantazio horiek egurra lortzeko baliatzen dira, txanda
labur edo tartekoetan. Lurraren ekoizpena optimizatzea helburu duten jardueren
ondorioz, plantazioak baso autoktonoak baino askoz ere pobreagoak dira
biodibertsitatearen ikuspegitik. Lurra zuhaitzez estalita dagoen garaietan, lurzoruak
higaduratik babestuta daude. Hala ere, ebakitzen diren unetik basoa berritzen den unea
arte, eta basoko pistak eraikitzen diren bitartean, higadura-arriskuak sor daitezke.
8.5. NEKAZARITZA-ABELTZAINTZA ETA LANDAZABALA
Nekzaritzarako eta/edo abeltzaintzarako lursailak biltzen dira hemen, mendiko larreak
izan ezik, beste ingurumen-unitate baten barruan baitaude horiek. EAEko lurralde-
gainazal handia hartzen dute.
EAEn bi agrosistema nagusi bereizten dira, bai ikuspegi funtzionaletik bai lurraldearen
ikuspegitik:
• Bereziki abeltzaintzarako bokazioa duten agrosistemak, zeinetan nagusi diren
belardi eta larre iraunkorrak eta EAEko azaleraren % 24 hartzen dutenak,
EAEko kantauriar isurialdean kokatuak bereziki.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
101 2016ko Azaroa
• Bereziki nekazaritzarako bokazioa duten agrosistemak, zeinetan nagusi den
zerealen eta mahatsen laborantza eta EAEko azaleraren % 9,5 hartzen dutenak,
isurialde mediterraneoan kokatuak bereziki.
Ikuspegi ekologikotik, gizakiek orekatutako ekosistema gisa definitu litezke; hark beren
egitura soiltzen du, bere komunitateak espezializatzen ditu, ziklo materialak ixten ditu
eta fluxu energetikoa merkatuarentzat interesgarriak diren produktuetara zuzentzen du.
Biodibertsitatearen ikuspegitik, espezie asko daude tradizioz sistema horietan
nekazaritzaren eta abeltzaintzaren alorrean egiten diren jardueren mendekoak.
Sistema horietan, tradizioz, osagai natural linealak egon dira edo orbanetan elkartuak
(hesiak, ezpondak, zuhaiztiak, zuhaitz isolatuak, etab.), flora eta fauna espezie
ugarirentzako babeslekuak. Jardunen intentsifikazioaren ondorioz desagertu edo
murriztu egin dira leku askotan, eta ondorio negatiboak izan dituzte biodibertsitatearen,
paisaiaren eta konektibitatearen ikuspegitik; hala, areagotu egin da bado-eremuen
isolamendua.
8.6. MENDIKO LARREAK
Mendiko larreen unitateak alturako abeltzaintza-eremuak hartzen ditu bere baitan, hain
zuzen ere, mendikateen eremu kakuminaletan kokatuak.
Mendiko larreen artean bi azpimota handi bereizten dira:
• Larre menditarrak-harkaitzak (hormatzar harkaiztsuak, irtengune ia
bertikalekin).
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
102 2016ko Azaroa
• Gainerako mendiko larreak (belardi lauak eta trinkoak, kota altuetan kokatuak
eta abeltzaintzako ustiapen trinkoa dutenak, urtaroaren arabera eta artzaintzako
kultura-tradizioari lotuta).
Abeltzaintzarako bokazioa duten sistemak dira, gizakiak aspaldi basogabetutako
eremuak eta hainbat mendez erdizka artzaintzako jardunak hartu dituztenak. Jarduera
horiei esker jatorrizko landaredia sortu da, intereseko espezie ugari biltzen dituena;
espezie horiek artzaintzaren oreka behar dute bizirik irauteko.
8.7. AZALEKO URAK
Bertan sartzen dira ibaiak, errekak eta gizakiak aldatu gabeko beste ur-masa kontinental
batzuk, eta baita barrualdeko eta kostaldeko hezeguneak, kostaldeak eta kostaldeko ur-
masak ere.
Ingurumen-unitate honek hartzen duen gainazala txikia da agrosistemek eta baso-
sistemek hartzen dutenaren aldean, baina ingurumenaren ikuspegitik duten garrantzia
funtsezkoa da alderdi guztietatik.
Ur-masek eta hezeguneek EAE mailan eta sistema hidrikoan duten garrantziaz gainera,
biodibertsitatearen “hot spots” har daitezke, intereseko espezie ugari, horietako batzuk
desagertzeko arriskuan daudenak, habitat horien mende daude zuzenean. Horregatik,
ondoen kontserbatuta dauden ibai-tarte asko, hezeguneak eta kostaldeko tarteak gune
babestuen nazioarteko sareetan sartuta daude (Biosferaren munduko erreserbak, Ramsar
Hitzarmena, Natura 2000 Sarea).
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
103 2016ko Azaroa
Bestalde, urari lotutako osagaiek oso modu positiboan laguntzen diote EAEko
paisaiaren dibertsitateari eta funtsezko osagaiak dira herritarren asialdian, eta baita
haien sentsibilizazioan eta ingurumenaren alorreko hezkuntzan ere.
Unitate honi kalte handia egin diote historikoki giza jarduerek, izan ere, horien
ondorioz, asko murriztu da baso alubialen azalera, hezegune ugari lehortu egin dira, ur-
masak kutsatu egin dira modu puntualean edo lausoan, kostaldea urbanizatu egin da,
etab.
Urari lotutako espezieak eta habitatak eta lurrazaleko eta lurpeko ur-masak babesteko
eta kontserbatzeko neurriak hartu izanari esker, azken hamarraldietan degradaziorako
joera alderantzikatu egin dela ematen du, nahiz eta oraindik ere zer egin asko dagoen
floraren, faunaren, habitaten eta ur-masen kontserbazio-egoera onera iristeko.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
104 2016ko Azaroa
9. INGURUMEN-INPAKTU POTENTZIALAK
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak erreferentziazko esparrua dira Lurralde Plan
Partzialak eta Lurralde Plan Sektorialak eta lurralde- eta hiri-antolamendurako
gainerako tresnak formulatzeko.
Beraz, EAEko lurralde osoan edukiko ditu ondorioak LAGen berrikuspenak; horren
azterketa dokumentuan definitutako lurralde ereduko 8 bloke handien arabera
egituratuko da. Bloke horietarako lurralde-mailako helburuak eta zehaztapenak
proposatzen dira:
• Zeharkako gaiak
• Paisaia
• Ingurune Fisikoa eta Azpiegitura Berdea
• Landa Ingurunea
• Hirigunea
• Mugikortasun iraunkorra
• Ura
• Energia
8 bloke horietarako ezarritako lurralde-helburuak eta -zehaztapenak dira Lurralde
Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenetik eratorritako ingurumen-inpaktu
potentzialak aurreikusteko aukera ematen dutenak.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
105 2016ko Azaroa
9.1. LURRALDE-EREDUAREN INGURUMEN-INPAKTU POTENTZIALAK,
BLOKEZ BLOKE
1 BLOKEA: ZEHARKAKO GAIAK
LURRALDE-HELBURUAK ETA
-ORIENTABIDEAK
INGURUMEN INPAKTU
POTENTZIALEN AURREIKUSPENA
Generoaren ikuspegia:
Generoaren ikuspegia sartzea lurraldearen
antolamenduan eta haren hirigintza-
garapenean (Garraioa eta mugikortasuna,
Ekipamenduak eta irisgarritasuna,
Merkataritzaguneak eta ekipamenduak,
Etxebizitza, Landa Ingurunea,
Segurtasuna, etab.).
Ez du ondoriorik izango aldagai
naturalistikoetan.
Generoaren ikuspegia lurralde-
antolamenduan sartzeak bertako
herritarren bizi-kalitatean eragin beharko
luke; beraz, ingurumen-inpaktu potentzial
positiboak aurreikusten dira giza
habitatarentzat.
Klima-aldaketa:
Euskal Herriko 2050 Klima Aldaketaren
Estrategiak karbono igorpenak murriztera
eta lurraldearen erresilientzia hobetzera
bideratuak diren eta lurraldean eragin
gehien duten helburuak onartzen dira.
Klima-aldaketak ondorio negatiboak
izango ditu floran eta faunan, eremu
naturaletan, urean eta ekonomiaren
lehenengo sektorean, hortaz, klima-
aldaketaren kausak eta ondorioak
gutxitzera bideratutako lurralde-helburuek
eta zehaztapenek ingurumen-inpaktu
potentzial positiboak edukiko dituzte
aipatutako ingurumen-aldagaietan.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
106 2016ko Azaroa
Osasuna:
Osasunaren alorreko lurralde-helburuen
eta -orientabideen xedea da hiri-
inguruneak osasunean duen inpaktuari
buruzko ezagutzak hobetzea,
desberdintasuna murriztea eta giza
habitata oro har hobetzea, osasunaren
gaineko inpaktuen ikuspegitik.
Lurralde-helburu eta -orientabide horiek
giza habitatean oro har inpaktu positiboa
edukiko dutela aurreikusten da.
Euskara:
Euskararen erabilera gizartearen eremu
guztietan normalizatzea bilatzen da.
Ez da ingurumen-inpaktu potentzialik
aurreikusten euskara sustatzeko lurralde-
helburuen eta -zehaztapenen ondorioz.
Lurralde-erlazioa:
Alor honetako lurralde-helburuek eta -
orientabideek EAEk lurralde
mugakideekin dituen harremanak
hobetzea bilatzen dute.
Lurralde-erlazioa sustatzeko lurralde
mailako mugikortasun-ekimenak ez daude
definituta oraingo fasean; lurralde-
jarduera horietan sartu litezke, besteak
beste, garraio publikoaren egokitzapena
eta lotura-azpiegituren garapena.
Erabakitzen diren jarduerei dagokien
ingurumen-balorazioa egingo zaie, eta
horretarako prozedura ingurumen-
ebaluazio estrategikoa edo proiektuen
ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa izango
da.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
107 2016ko Azaroa
2 BLOKEA: PAISAIA
LURRALDE-HELBURUAK ETA
-ORIENTABIDEAK
INGURUMEN INPAKTU
POTENTZIALEN AURREIKUSPENA
Paisaiari dagozkion lurralde-helburuak eta
-orientabideak bideratuta daude paisaia-
eraginak saihestera eta zuzentzera, EAEko
intereseko paisaien garrantzia
nabarmentzera, paisaia antolamendu-
maila guztietarako irizpide baldintzatzaile
gisa hartzera.
Helburu eta orientabide horiek
ingurumenean ondorio positiboa
edukiko
dutela aurreikusten da, paisaiaren
kalitatean bereziki, proposatutako
lurralde-helburu eta -orientabide guztiek
gaur egungo egoera hobetzeko aukera
emango dutelako.
3. BLOKEA: INGURUNE FISIKOA ETA AZPIEGITURA BERDEA
LURRALDE-HELBURUAK ETA
-ORIENTABIDEAK
INGURUMEN INPAKTU
POTENTZIALEN AURREIKUSPENA
Ingurune fisikoaren antolamendua:
Ingurune fisikoaren eremuan lurralde-
ereduaren berrikuspenaren helburuek eta
orientabideek bilatzen dute erabilerak
lurralde osoan orientatzea, iraunkortasuna
ziurtatzea, erabileren ondorioen jarraipena
egitea, eta LPPentzat, LPSentzat eta Udal
Planentzat esparru bat osatzea.
Helburu eta orientabide horiek
ingurumenean positiboak
izango direla
aurreikusten da, ingurumen-aldagai
guztietan, erabilerak lurraldearen
ezaugarrietara hobeto egokitzea eta
iraunkortasuna lortzea bilatzen delako, eta
horrek ondorio positiboak izango ditu
ingurumen-aldagai guztietan.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
108 2016ko Azaroa
Azpiegitura berdea:
Lurralde-ereduaren berrikuspenean
proposatutako Azpiegitura Berdearen
plangintzak integratu egiten ditu
naturguneak, korridore ekologikoak,
kontserbazio-ekimenak, zerbitzu
ekosistemikoak, etab. Ekimen guztiak
biltzeko xedea duen kontzeptu bat da, eta
asmoa du horien guztien arteko lotura
baldintza guztiak eskaintzea, lortutako
ondorioak baliabide berdinen bitartez
biderkatu daitezen.
EAEko azpiegitura berdea ezartzeko
proposatu diren lurralde-helburuak eta -
orientabideak bat datoz EAEko naturaren
kontserbaziorako filosofiarekin eta
helburuekin.
Bereziki garrantzizkoak dira
biodibertsitatearen galera geldiarazteko
eta lurraldearen konektibitatea, bai EAE
barruan bai lurralde mugakideekin,
hobetzeko helburuak.
Horregatik, lurralde-helburu eta -
orientabide horien garapenak ingurumen-
inpaktu positiboa edukiko duela
aurreikusten da.
4 BLOKEA: LANDA INGURUNEA
LURRALDE-HELBURUAK ETA
-ORIENTABIDEAK
INGURUMEN INPAKTU
POTENTZIALEN AURREIKUSPENA
Landa-ingurunearen eremuan lurralde-
ereduaren berrikuspenerako proposatutako
lurralde-helburuak eta -zehaztapenak
EAEko Landa Garapenaren Programan
(2015-2020) ezarritakoaren ildoari
jarraitzen diote eta lehen sektoreari
eustera eta iraunkortasuna lortzera
bideratuta daude.
Lurralde-orientabideen
inplementazioarekin eta proposatutako
helburuen lorpenarekin ingurumen-aldagai
askotan ingurumen-inpaktu positiboak
aurreikusten dira, eta aurreikusten da,
orobat, mesede egingo diotela lurrazaleko
eta lurpeko ur-masei, lurzoruei,
landarediari, faunari, paisaiari eta
sozioekonomiari.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
109 2016ko Azaroa
5 BLOKEA: HIRI-INGURUNEA
LURRALDE-HELBURUAK ETA
-ORIENTABIDEAK
INGURUMEN INPAKTU
POTENTZIALEN AURREIKUSPENA
Hiri-birgaitzea eta -birsotzea
Eremu honetako lurralde-helburuek eta -
orientabideek hiriguneak dibertsifikatzea
eta hiriak berritzea bilatzen dute, eta baita
hiri-ingurunearen kalitate hobetzea ere,
lurzoru berrien kontsumoaren aurrez
aurre.
Lurzoruen kontsumoa eta artifizializazioa
mugatuz eta ingurunerako igorpen
kutsatzaileak murriztuz hiri-hazkundearen
iraunkortasuna lortzea bilatzen duten
lurralde-orientabideak positiboak dira
hainbat ingurumen-aldagaitan: ura,
lurzorua, landaredia, fauna, paisaia, giza
habitata, baliabideen kontsumoa.
Lurraldearen iraunkortasuna jarduera
ekonomikoen erabileran
Lurralde-antolamenduaren berrikuspenak
eremu honetan gaur egun dauden
poligonoen aprobetxamendua eta
birsortzea bilatzen dute, eremu berrien
sorreraren aurrez aurre, iraunkortasuna
bultzatzea (mugikortasuna, ura, energia),
jarduera berritzaileak eta hezkuntzaren
eremuaren eta enpresen arteko sinergiak
sustatzea.
Lurralde-helburu eta orientabide horiekin,
jarduera ekonomiko iraunkorrak
sustatzeaz gainera, lurzoruaren eta
baliabideen kontsumoa saihestea edo
murriztea lortzen da. Beraz, hainbat
ingurumen-aldagaitan inpaktu positiboa
aurreikusten da, hala nola honako hauetan:
klima, ura, lurzorua, landaredia, fauna,
paisaia, giza habitata, baliabideen
kontsumoa.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
110 2016ko Azaroa
Hiri-hazkundearen perimetroa
Hirigunearen hazkundea mugatzeko eta
hiri-dentsifikazioan eragiteko, hiri-
hazkunde perimetro bat definitzea da
kontua.
Ardatz honek aukera ematen du, halaber,
lurzoruaren eta baliabideen kontsumoa
minimizatzeko, honako aldagai hauetan
ingurumen-inpaktu positiboak
edukiko
direla aurreikusten da: klima, ura,
lurzorua, landaretza, fauna, paisaia, giza
habitata eta baliabideen kontsumoa.
Metropolialdeak eta eraldaketa-
ardatzak
Lurraldearen eraldaketari, berrikuntzari
eta garraio kolektiboen bidezko
hiriguneen loturari lagunduko dioten
eraldaketa-ardatzak eratu nahi dira.
Plangintza-eremu horrek aukera emango
du giza habitata hobetzeko eta kutsadura
atmosferikoa eta akustikoa eremu
sentikorretan murrizteko; beraz,
aurreikusten da ingurumen-inpaktuak, oro
har, positiboak izango direla ingurumen-
aldagai hauetan: klima, giza habitata eta
baliabideen kontsumoa.
Bizitegi-kuantifikazioa
Alor honetako lurralde-helburuek eta -
orientabideek modu arrazional eta
iraunkorrean erantzun nahi diete bizitegi-
premiei, lurzoruaren artifizializazioa
mugatuz.
Lurzoruaren artifizializazioa mugatzeko
helburuaren lorpenak ingurumen-inpaktu
positiboak edukiko ditu ingurumen-
aldagai hauetan: lurzorua, giza habitata eta
baliabideen kontsumoa.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
111 2016ko Azaroa
Bigarren etxebizitza eta baliabide
turistikoak
EAEn bigarren etxebizitzaren fenomenoa
kontuan hartzea da helburua, eta batez ere
Baliabide Turistikoen Antolamenduaren
LPS bat erredaktatzea, baliabide
turistikoak iraunkortasunaren irizpideekin
garatzeko.
Bigarren etxebizitzaren fenomenoa gaur
egun existitzen den gertakaria den
neurrian eta garapen turistikoa
iraunkortasunaren alorrean proposatzen
den neurrian, ez da garrantzizko
ingurumen-inpaktu negatiborik espero.
Plangintzen bateragarritasuna
Eremu mugakideetan udal plangintzak
bateratzea da, funtsean, helburua, udalaz
gaindiko kudeaketa-eremuak mugatuz.
Eremu mugakideetan plangintzen
koordinazioa hobetuz gero, ingurumen-
inpaktu positiboak eragingo dira,
ingurumenaren alorreko hainbat
aldagaitan, hala nola: lurzorua, giza
habitata eta baliabideen kontsumoa.
6 BLOKEA: MUGIKORTASUN IRAUNKORRA
LURRALDE-HELBURUAK ETA
-ORIENTABIDEAK
INGURUMEN INPAKTU
POTENTZIALEN AURREIKUSPENA
Oinezkoen eta bizikletarien
mugikortasuna
Oinezkoentzako eta bizikletentzako
Azpiegitura Sare seguru eta planifikatu
baten bitartez oinezkoen eta bizikleten
mugikortasuna sustatzen da.
Oinezkoen eta bizikletarien
mugikortasuna bultzatzen duten
ingurumen-planek eta - ingurumenari
dagokionez neurriek lurralde osoan
dakarten onurak garrantzizkoak dira, eta
bereziki giza habitatean eta osasunean
inpaktu positiboak edukiko dituztela
aurreikusten da.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
112 2016ko Azaroa
6 BLOKEA: MUGIKORTASUN IRAUNKORRA
LURRALDE-HELBURUAK ETA
-ORIENTABIDEAK
INGURUMEN INPAKTU
POTENTZIALEN AURREIKUSPENA
Bide-mugikortasuna
Gaur egungo sareari eustea eta kudeatzea
eta bide-sistemak mugikortasun
iraunkorraren esparruan betetzen duen
zeregina zehaztea da helburua.
Aurretik dagoen bide-sare seguruaren
mantenimendua azpimarratzen denez, sare
berriak egitearen ordez, ez da garrantzizko
ingurumen-inpaktu negatiborik
aurreikusten.
Trenbide-, portu- eta aireportu-
mugikortasuna
Proposatutako lurralde-helburuek eta -
orientazioek mugikortasunaren hiru eremu
horiek bultzatzea eta optimizatzea bilatzen
dute, eta, trenbidearen kasuan, baita
intermodalitate-lotuneak bultzatzea ere.
Trenbide-, portu- eta aireportu-azpiegitura
handi asko finkatuta daude gaur egun,
beraz, ez da ingurumen-inpaktu handirik
espero. Abiadura handiko trenaren
ingurumen-inpaktua ebaluatuta eta
onartuta dago dagoeneko. Etorkizunean
eraikiko diren tren-geltokiek ingurumen-
inpaktu negatiboak izango dituzte
lurzoruetan, urean, landaretzan, faunan,
paisaian eta giza habitatean, bereziki lanak
egiten diren bitartean, baina inpaktu
positiboak ere izango ditu kliman, giza
habitatean, sozioekonomian, baliabideen
kontsumoan, ustiapen-fasean.
Mugikortasun kolektibo multimodala
Hiri-eremuetan zein landa-eremuetan
garraio publiko iraunkorra sustatu nahi da
funtsean.
Norberaren ibilgailuaren ordez garraio
publikoa bultzatzen duten ekimen guztiek
ingurumen-inpaktu positiboa dute kliman,
giza habitatean, sozioekonomian eta
baliabideen kontsumoan.
Eredu logistikoa: Ez direnez azpiegitura berriak proposatzen
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
113 2016ko Azaroa
6 BLOKEA: MUGIKORTASUN IRAUNKORRA
LURRALDE-HELBURUAK ETA
-ORIENTABIDEAK
INGURUMEN INPAKTU
POTENTZIALEN AURREIKUSPENA
Euskal Herria salgaien nazioarteko
garraiorako gune logistiko gisa
bultzatzeko, aurretik dauden azpiegiturak
optimizatzea proposatzen da.
eta salgaien garraioa gaur egun ere
badagoenez, ez da eremu honetan
garrantzizko ingurumen-inpaktu
negatiborik aurreikusten.
7 BLOKEA: URA
LURRALDE-HELBURUAK ETA
- ORIENTABIDEAK
INGURUMEN INPAKTU
POTENTZIALEN AURREIKUSPENA
Uraren alorreko lurralde-helburuek eta -
jarraibideek ibaien eta erreken LPSa
aplikatzea bilatzen dute, lurzoruaren
iragazgaizpenari eta uraren kontsumoari
lotutako inpaktuak murriztea eta arazo
hidraulikoak konpontzea.
Egindako proposamenen ondorioa izango
da uraren kudeaketa-eredu iraunkor
baterantz jotzea, beraz, aurreikusten
denaren arabera, inpaktu positiboak
eragingo dira urean, landaredian, faunan,
paisaian, giza habitatean eta baliabideen
kontsumoan.
8 BLOKEA: ENERGIA
LURRALDE-HELBURUAK ETA
-ORIENTABIDEAK
INGURUMEN INPAKTU
POTENTZIALEN AURREIKUSPENA
Energiaren alorrean lurralde-eredua
berrikusteko proposatzen diren lurralde-
helburuek eta -jarraibideek hiri-
ingurunearen eraginkortasuna, hiri-
ingurunean eta mugikortasunean aurreztea
Energiaren kontsumoa murriztea eta
energia fosil ez-berriztagarriak murriztea
lortu nahi denez, kliman, giza habitatean
eta sozioekonomian ingurumen-inpaktu
positiboa edukitzea aurreikusten da oro
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
114 2016ko Azaroa
eta gero eta energia berriztagarri gehiago
erabiltzea bilatzen dute.
har. Hala ere, kontuan hartu behar da
energia berriztagarrien sorrerak ondorio
negatiboak izan ditzakeela hainbat
aldagaitan, nola diren lurzoruak, ura,
landaredia, fauna eta paisaia. Inpaktu
horien garrantzia neurtu eta kontuan hartu
beharko da, ingurumenaren alorreko
onuren aurrez aurre.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
115 2016ko Azaroa
9.2. INGURUMEN-INPAKTU POTENTZIALEN BALORAZIO OROKORRA
Ingurumen-inpaktu gehienak positiboak izango direla da, hain zuzen, lurralde-ereduaren
berrikuspenak izango dituen ingurumen-inpaktu potentzialei buruzko ondorio nagusia.
Hainbat lurralde-helburu eta -jarraibidek –esate baterako baliabide turistikoen
antolamenduak, etorkizunean tren-geltoki intermodalen eraikuntzak eta energia
berriztagarrien sorrerak– ingurumenari dagokionez oro har hobekuntza ekarriko badute
ere, iraunkortasunaren ikuspegitik proposatzen baitira, ingurumen-inpaktu negatiboak
ere eduki ditzakete haiei lotuta. Beste alde batetik, oso modu positiboan baloratzen da
EAEko errepide-mapa gehienbat amaitutzat hartzea eta plataforma logistiko berririk ez
planteatzea eta, horren ordez, aurretik daudenen erabilera optimizatzeko premia
azpimarratzea; hala ere, ezin ahaztu liteke aurretik dagoen bide-sarea eta sare logistikoa
kontsolidatzeak alboko ondorio negatiboak dituela.
Lurralde helburuak eta jarraibideak
Proposatzen den lurralde-ereduan lurralde-helburuek eta -jarraibideek baliabideen
kontsumoa saihestea, aurretik dauden azpiegituren eraginkortasuna hobetzea, igorpen
kutsagarriak murriztea, balio naturalistikoak zaintzea eta ingurumenarentzat oro har
mesedegarrien diren jarduerak bultzatzea bilatzen dute, orobat.
Jakina, ezin dira baztertu proposatutako lurralde-jarraibideek etorkizunean gauzatuko
dituzten planen eta proiektuen ondorioz ingurumen-inpaktu negatiboak eragingo direla.
Horregatik, GAL berrien garapenen ondoriozko planei eta proiektuei Ingurumen
Ebaluazio Estrategikoa edo Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa egin beharko zaie aldi
berean, indarrean den legediari jarraituz, era horretara neurtuko baitira ingurumenean
eragingo diren onurak kostuekin alderatuta eta orobat zehaztuko baita horien
ingurumen-errentagarritasuna.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
116 2016ko Azaroa
Ingurune fisikoaren antolamendu-matrizearen proposamen berriari dagokionez, hainbat
berrikuntza daude, oro har, positibotzat hartzen direnak:
Ingurune fisikoaren antolamendua
• Indarrean dauden LAGen "erabilera definiturako bokaziorik gabea"
antolamendu-kategoria desagertu egiten da, gaizki interpretatu baita askotan,
baliorik gabeko geldikin eremu gisa.
• "Eremu higagarriak" kontzeptua zabaldu egin da, eta horren ordez "arrisku
geologikoak" jarri da, zeinak sakontzen duen gertaera higigarritzat hartzen
direnetan, zehazten baitu arrisku aukera zabala dagoela bai material geologikoen
ondorioz bai prozesuen ondorioz; edonola ere, erabileren arauketak aldaketa
nabarmenik gabe jarraitzen du indarrean dauden LAGei dagokienez.
• "Korridore Ekologikoak eta interes naturaleko beste eremu batzuk" gainjarritako
baldintzatzaile berri gisa txertatzea. "Azpiegitura berdea" delakoa osatzen duten
eremuak dira, eta modu bateratu eta koherentean hartzen du EAEko ondare
naturala; horixe da, hain zuzen ere, LAGen berrikuspenak defendatzen duen
eredua, zeinaren bitartez indartu nahi diren naturak eta bere ekosistemek ematen
dituzten zerbitzuak. Erabileren arauketak, printzipioz, erabilera aukera zabala
onartzen badu ere, dokumentuak aurreikusten du gainjarritako baldintzatzaile
honetan aurreikusitako edozein erabilera Ingurune Fisikoa eta Azpiegitura
Berdea 5. kapituluan zehaztutako azpiegitura berdearen helburuen mende egon
beharko dela, eta bereziki dokumentuan2
2 EAEko korridore ekologikoen sarea Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko
Ingurune Naturalaren eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak definitzen du, egiten dituen lanen
bitartez, http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-579/es/.
proposatutako korridoreentzat,
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
117 2016ko Azaroa
ingurumenaren alorrean duten balioagatik babestuta dauden eremuen arteko
konektibitate ekologikoaren lehentasunezko helburuaren mende. Aipatutako
helburuak ahalbidetuko duen edozein jarduera hartuko da onargarritzat,
lehentasunezkoak izanik horientzat mesedegarriak diren jarduerak. LAGen
berrikuspenak honako helburu hauek proposatzen ditu azpiegitura berdearen
alorrean:
1.- Ondare naturala eta naturak eskaintzen dizkigun zerbitzuak mantetzea
eta aberastea.
2.- Habitat berezien garrantzizko ordezkaritza duten eta EAE mailan
zatiketara sentiberak diren eremu naturalen arteko konektibitate
ekologikoa zaintzea, bultzatzea eta berritzea, eta lurraldearen
konektibitate ekologikoa erraztea, baita lurralde mugakideetan ere.
Tokikora ere zabaltzea jarraitutasun hori.
3.- Giza asentamenduek eta azpiegitura "grisek" eragindako lurralde-
zatiketaren ondorioak saihestea eta, hala dagokionean, mugatzea.
4.- Ekosistemen zerbitzuei garrantzia ematea eta ikusgai bihurtzea,
lurraldearen kudeaketa iraunkorreko tresna diren aldetik.
5.- Lurraldearen erresilientziari laguntzea, hondamendi naturalen edo
jatorri antropikoen aurrean arriskuak edo kalteak murriztuz, baita klima-
aldaketari dagozkionak ere.
6.- Nekazaritza ekologikoa eta hurbileko ekoizpen-baliabideak sustatzea,
eta landa-biztanleriak ekosistemen kontserbazioan eta kudeaketan
betetzen duen zereginari balioa ematea eta bizitza-kalitatea hobetzea.
7.- Elikadura-ohitura osasungarriei laguntzea, elikadura nahikotasuna eta
segurtasuna bultzatzea, eta baita hurbileko hornikuntza ere.
8. Herritarren osasuna eta ongizatea hobetzea, eta horretarako, airearen
eta zarataren kutsadura murriztea, beroarekin lotura duten gaixotasunak
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
118 2016ko Azaroa
murriztea, jarduera fisikoaren jardunari lagunduz, eta egoera emozionala
hobetzea, era horretara erdibanatu egiten baitituzte eremu publikoak eta
berdeak beste pertsona batzuekin.
9.3. INDARREAN DAGOEN LURRALDE-EREDUTIK OINORDETZAN
JASOTAKO INGURUMEN-TENTSIOAK
Euskal Herriko lurralde-estrategia berrikusteko prozesuak garrantzizko aukera
eskaintzen du indarrean dagoen eredutik jasotako gatazkak eta tentsioak konpontzeko
zereginari heltzeko. Gatazka eta tentsio horiek garapen ekonomiko eta sozialeko ildoen
(azpiegiturak eta hiri- eta landa-jarduerak eta ekimenak) eta garapen horiek kokatu eta
garatu diren ingurune naturalaren artean sortzen dira.
Tentsioak hauteman diren eremu garrantzitsuenak "Azpiegitura gris eta berdeen arteko
harreman gune nagusiak" Planoan agertzen dira modu grafikoan adierazita. Plano
horretan lau ardatz handiren konfigurazioa ikusten da, zeinetan zehazten den zer
eremutan komeni den ingurumen-kontziliazioa egitea, oinordetzan jasotako azpiegitura
"grisek" konektibitate ekologikoaren eta ekosistemek hornitzen dituzten zerbitzuen
babesaren gaineko ondorio negatiboa mugatzeko helburuarekin (LAGen berrikuspen
proposamenean txertatuko kontzeptua).
- Oriaren Ardatza, zeinetan sortzen diren hainbat kontaktu-eremu, Gaintxurizketa,
Legorreta eta Etxegarate parean.
- Erdiko Arkua, zeinetan sortzen diren hainbat kontaktu-eremu korridore
ekologikoetan, Mendaro, Durango eta Arrasate/Mondragonen parean.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
119 2016ko Azaroa
- Bilbao-Gasteiz korridorearen ardatza, non ikusten diren interferentziak,
oinarrizko interkonexioen sareak korridore ekologikoekin eta Eremu
Babestuekin (Gorbeia Naturgunea).
- Gasteiz Arkua, zeinetan dauden bi gurutze Zadorraren ibai-korridorearekin
(GKL, Bisoia, etab.) hiriburuaren iparraldean, eta azpiegitura-sistemaren eta
korridore ekologikoen oinarrizko interkonexioen arteko kontaktu guneak
mendebaldean. Horrez gainera, aipatutako arku horretatik kanpo, Agurainen
ekialdera, bi kontaktugune daude, oinarrizko interkonexioen sarearen eta
korridore ekologikoen artean (irla-hariztien eremuak), Entzia eta Aizkorri Aratz
naturguneak lotzen dituztenak.
!.
!.
!.
!.
!.
!.!.
!.
!.
!.
!.
!.
!.
!.
!.
!.
!.
!.
!.
!.
!.
!.
!.!. !.!.
!.
!.
%2
%2%2
%2
%2
AZPIEGITURA BERDE
(Fuente: Documento base de la revisión delas DOT)
AZPIEGITURA GRISAREN ELEMENTUAKOinarrizko interkonexioakGoiburuen interkonexioakInteres paisajistikoko ibilbideak
Trenbideak
Transformazio-ardatzak
Hiriburuak
AZPIEGITURA GRIS ETA BERDEARENARTEKO KONTAKTU ZONA NAGUSIAK%2 Trenbidea
!. Errepideak
O
0 10 20 305km DINA3 -
PLANO ZK / Nº
ESKALA / ESCALA
DATA / FECHA
GAIA / TEMA:
Azpiegitura gris eta berdearen artekokontaktu zona nagusiak
Urria / Octubre2016
1
LEGENDA
EGILEA / AUTOR:YVES MEYER
ZUZENDARIA / DIRECTORAAMANDA SEOANE
1:460.000
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUARENGIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU ESTRATEGIKOA
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
121 2016ko Azaroa
10. NATURA 2000 SAREAN IZAN DITZAKEEN ONDORIOEN
BALORAZIOA
LAGen Berrikusketan proposatutako lurralde-eredua zortzi blOketan banatzen da,
honako gai hauen inguruan:
• Zeharkako gaiak;
• Paisaia;
• Ingurune Fisikoa eta Azpiegitura Berdea;
• Landa-ingurunea;
• Hirigunea;
• Mugikortasun iraunkorra;
• Ura;
• Energia.
Zortzi bloke horietako bakoitzak harreman gutxi-asko garrantzitsuak ditu Natura 2000
Sarearekin.
10.1. ZEHARKAKO GAIAK
Zeharkako gaien artean, klima-aldaketarekin zerikusia duten lurralde-helburuek eta -
jarraibideek harreman zuzenak eta zeharkakoak dituzte Natura 2000 Sarearekin.
Gizakiarentzat mehatxu bat izateaz gainera, klima-aldaketa mehatxu bat da ingurumen-
aldeketei sentiberatasun handien dieten habitat eta espezieentzat. Itsas mailaren igoera
mehatxu bat da marearteko kostaldeko habitat gehienentzat eta horiek erabiltzen
dituzten espezieentzat. Berotze globalak mendiko habitat sentiberetan eragin dezake,
esate baterako zohikaztegietan, eta prezipitazio-erregimenen aldaketak ekosistema
guztietan edukiko luke ondorioa.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
122 2016ko Azaroa
Klimaren alorrean LAGen berrikusketaren helburuak Euskal Herriko Klima
Aldaketaren 2050 Estrategiaren helburuen berdinak dira, eta horietako hainbatek
ondorio zuzena edo zeharkakoa edukiko dute Natura 2000 Sarean, bereziki:
• 2. helburua: Karbono gutxi erabiltzen duen energia-eredua sustatzea.
• 4. helburua: Ingurune naturalaren erresilientzia handitzea.
• 5. helburua: Lehen sektorearen erresilientzia handitzea eta sektore horren
igorpenak murriztea.
Horrela, klima-aldaketaren eremuan proposatzen diren lurralde-jarraibideen artean, eta
Natura 2000 Sarean ondorioa edukiko dutenen artean honako hauek nabarmentzen dira:
Azpiegitura Berdearen sorrera, ekosistemen birsorkuntza eta naturalizazioa lurraldearen
erresilientziari laguntzeko, espezieen migrazioari laguntzen dioten ekosistemen arteko
konektibitatea sustatzea, itsas mailaren igoerak eta muturreko olatuek eragindako
kostaldeko eremuak identifikatzea, eremu degradatuen basoberritzea eta baso
naturalaren azalera handitzea, hala nola karbono-hobiak.
Proposatutako lurralde-helburuek eta -jarraibideek Natura 2000 Sarean ondorio orokor
positiboak edukiko dituztela pentsatzen da, klima-aldaketari eta hark gizakiengan zein
eskosistemetan dituen ondorio negatiboei aurre hartzeko jarduerak bultzatzen dituelako.
10.2. PAISAIA
Paisaia ez bada ere Natura 2000 Sarearen kezka nagusia, LAGen Berrikusketan
paisaiaren eremuan proposatutako hainbat lurralde-jarraibidek lotura zuzena eduki
dezakete Natura 2000 Sarearekian, esate baterako:
• Itsasertzeko paisaia eta hondartzen ingurunea babestea; horretarako,
urbanizazioa eta azpiegiturak saihestu behar dira, eta portuen irudia hobetu.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
123 2016ko Azaroa
• Ibaietako paisaiak leheneratu eta kontserbatu daitezen sustatzea, eraikuntza
itsugarriak ezabatuz, ur-bazterreko landaredia babestuz eta oinezkoentzako eta
bizikletentzako bide-sare bat bultzatuz.
• Kultur bideei balioa ematea eta ibilbideen, bideen eta behatokien sare bat
sortzea, herritarrak paisaiara hurbildu daizen, kostaldeko ibilbideak barne.
Kostaldeko eta ibaietako paisaiei aplikatzen zaizkien jarraibide hauek Natura 2000
Sarearen barruan dauden kostaldeko eremuetan eta ibaietan ondorio oro har positiboa
izango dela aurreikusten da.
10.3. INGURUNE FISIKOA ETA AZPIEGITURA BERDEA
LAGen aurreikuspenak lurralde-ereduaren ingurune fisikoa Ingurune Fisikoaren
Antolamenduaren inguruan berrikustea proposatzen du, eta Azpiegitura Berde Integratu
bat lortzea, zeinetan sartuko diren Eremu Natural Babestuak eta Korridore Ekologikoak.
Azpiegitura Berde baten plangintzak, Europar Batzordeak 2013an "Azpiegitura Berdea:
Europako ondare naturala hobetzea" argitalpenean definitu bezala, aukera ematen du
ingurune naturalaren babesa eta garapena eskutik eramango dituen lurralde-eredu bat
sortzeko. Azpiegitura berde bat eremu naturalen eta erdi naturalen eta bestelako
ingurumen-osagaien sare baten erara definitzen da, modu estrategikoan antolatua eta
zerbitzu ekosistemikoen aukera zabala eskaintzeko moduan diseinatua eta kudeatua.
Espazio berdeak (edo urdinak, uretako ekosistemen kasuan) eta lurreko (kostaldeko
eremuak barne) eta itsasoko eremuak (kostaldeko eremuak barne) hartzen ditu. Lurreko
espazioetan, azpiegitura berdea landa- eta hiri-inguruneetan dago presente.
Azpiegitura Berdeak oinarri hartzen du naturaren eta prozesu naturalen babesa eta
balorazioa modu kontzientean txertatzen direla lurraldearen plangintzan eta dagokion
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
124 2016ko Azaroa
garapenean. Aukera emango luke, halaber, eskualde guztiak partekatzen dituen beste
ondorio batzuekin sintonian dauden ondorioak lortzeko, besteak beste: klima-
aldaketaren kontrako borroka, hondamendi-arriskuaren kudeaketa, natura-ondarearen
gainerako ondorio positiboak, osasuna eta pertsonen ongizatea, nekazaritzako eta
basogintzako jarduerei eustea, landa-ingurunean lan egin eta bizi diren pertsonak
ingurune fisikoko errealitate sozialaren eta paisaiaren eta ingurumenaren alorreko
errealitatearen osagai dinamikotzat hartzea.
Bloke handi horretarako proposatutako lurralde-helburuak eta -zehaztapenak sintonia
perfektuan daude Natura 2000 Sarearen filosofiarekin eta helburuekin. Bereziki
biodibertsitatearen galera geldiarazteko eta EAE barruko zein lurralde mugakideekiko
konektibitatea hobetzeko helburuak.
Hori dela eta, lurralde-helburu eta -zehaztapen horien garapenak ondorio argi eta garbi
positiboa edukiko du Natura 2000 Sarearen gainean.
10.4. LANDA-INGURUNEA
Landa-eremuaren esparruan lurralde-eredua berrikusteko lurralde-helburuak eta -
zehaztapenak EAEko Landaren Garapenerako Programan (2015-2020) ezarritakoen ildo
beretik doaz.
Azpimarratu behar da Natura 2000 Sarean sartuta dauden interes komunitarioko habitat
asko eta asko zuzenean daudela nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren
mantenimenduaren mende.
Era horretara, jarduera horiek modu nabarmenean laguntzen diote biodibertsitatearen
mantenimenduari, eta horiek uzteak ondorio negatiboak ditu euskal landazabalari
lotutako habitat eta espezie askotan.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
125 2016ko Azaroa
Hortaz, landaguneak eta landako jarduerak mantentzeko helburua duten Lurralde
Antolamenduko Zuzentarauaren berrikuspenaren baitako "Landa Ingurunea" blokean
dauden lurralde-helburuek eta -zehaztapenek ondorio positiboa edukiko lukete, oro har,
Natura 2000 Sarearen kontserbazioan.
10.5. HIRI-INGURUNEA ETA MUGIKORTASUN IRAUNKORRA
Bi bloke horien eta Natura 2000 Sarearen arteko harremanak ez dira beste blokeetan
bezain nabarmenak.
Edonola ere, hiri-hazkundearen eta mugikortasunaren iraunkortasuna lortzera
bideratutako lurralde-zehaztapen guztiak, positibotzat hartzen dira, oro har, Natura 2000
Sarearen kontserbazio-helburuentzat, aukera emango baitute lurzoruaren kontsumoa
mugatu eta ingurunerako igorpen kutsagarriak murrizteko.
10.6. URA ETA ENERGIA
Orokorrean, bi bloke horietarako proposatutako lurralde-helburuek eta -zehaztapenek
hornidura-egituren eraginkortasuna hobetzea bilatzen dute, eta baita eskura dauden
baliabideen erabilera iraunkorra eta aurrezpena ere oro har.
Helburu horien lorpenak zalantzarik gabe ondorio positiboak edukiko lituzke sare
hidrologikoan eta kutsaduraren gainean, oro har; beraz, ondorio orokor positiboa
aurreikusten da Natura 2000 Sarean, bereziki ur-ibilguetan eta hezeguneetan.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
126 2016ko Azaroa
10.7. LURRALDE-EREDUAREN BERRIKUSPENAK NATURA 2000
SAREAREN GAINEAN DITUEN ERAGINEI BURUZKO ONDORIOA
LAGen berrikuspenak Natura 2000 Sarearen gainean izan ditzakeen ondorioen azterketa
honetatik ondorioztatzen da sintonia perfektua dagoela lurralde-ereduaren
berrikuspenaren helburuen eta zehaztapenen eta Natura 2000 Sarearen kontserbazio-
helburuen artean.
Natura 2000 Sarearen barneko eremuentzat mesedegarriak izango dira helburu hauek
bilatzen dituzten lurralde-zehaztapen guztiak: biodibertsitatearen galera geldiaraztea,
konektibitate ekologikoa, eremu naturalen kudeaketa eta plangintza hobetzea, habitat
naturalak eta erdi-naturalak kontserbatzeko mesedegarrien diren nekazaritzako eta
abeltzaintzako jarduerak sustatzea, airearen, uraren eta lurzoruen kutsadura murriztea,
baliabide naturalen erabilera iraunkorra sustatzea, etab.
Hori guztia kontuan hartuta, EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen
berrikuspenak Natura 2000 Sarearen gainean ondorio orokor positiboa edukiko duela
aurreikusten da.
Lurralde-ereduaren berrikuspenak etorkizunean izango duen garapenaren bitartez,
EAEko lurralde-planak eta plan sektorialak aldatu eta eguneratu ahalko dira, eta, aldi
berean, udal eremuko eta udalaz azpiko planak aldatu eta eguneratuko dira, eta, azkenik,
mota askotako proiektuak garatuko dira. Natura 2000 Sarean ondorio garrantzitsuak
izan ditzaketen lurralde-ereduaren berrikuspenaren ondoriozko planei edo proiektuei
Natura 2000 Sarearen gaineko ondorioen ebaluazioa egin beharko zaie.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
127 2016ko Azaroa
11. ERAGINAK BESTE EREMU NATURALETAN
Natura 2000 Sareaz gainera, lurralde-ereduaren berrikuspenak naturaren kontserbazioari
buruzko legediaren arabera Erkidegoan babesturik dauden eremu natural guztiei
eragingo die: Urdaibaiko Biosfera Erreserba, nazioartean garrantzizkoak dira Ramsar
hezeguneak, Paisaia bereziak eta/edo bikainak, Erabilera Publikoko mendiak eta
babesleak, Natura 2000 Saretik kanpo kokatuta dauden Interes Komunitarioko eta/edo
Lehentasunezko Habitatak, baso autoktonoak, ibai eremuak eta kalitatezko eta
ingurumen sentiberatasuneko eremuak.
Lurralde-ereduaren barruan ingurumenaren ikuspegitik handinahiak diren eta honako
lurralde-helburu eta -jarraibideak dituzten proposamenak sartzen dira: baliabideen
kontsumoa saihestea, aurretik dauden azpiegituren eraginkortasuna hobetzea, igorpen
kutsagarriak murriztea, balio naturalistikoak zaintzea eta ingurumenarentzat oro har
mesedegarrien diren jarduerak bultzatzea bilatzen dute, orobat.
Proposamen horien artean, Azpiegitura Berde baten plangintzak garrantzi berezia
hartzen du lurralde-ereduaren berrikuspenak ingurune naturalen gainean izango dituen
ondorioak zehazteko orduan. Entitate bakar batean (Azpiegitura Berdea) bateratu nahi
dira naturguneak, korridore ekologikoak, kontserbazio-ekimenak, zerbitzu
ekosistemikoak, etab. Ekimen guztiak bildu ditzakeen esparru bat izateko xedea duen
kontzeptua da, eta horien guztien arteko lotura-baldintza egoki guztiak eskaintzea
bilatzen du, lortutako ondorioak baliabide bitartez bitartez biderkatu daitezen.
EAEko Azpiegitura Berdearen plangintza egiteko proposatutako lurralde-helburuak eta
-jarraibideak erabateko sintonian daude EAEko naturaren kontserbazioaren
filosofiarekin eta helburuekin, eta aukera eman beharko lukete biodibertsitatearen galera
geldiarazteko eta lurraldearen konektibitatea espazio-eskala guztietan hobetzeko.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
128 2016ko Azaroa
Horregatik guztiagatik, naturguneen multzoan EAEko lurralde-ereduaren
berrikuspenaren ondoriozko ingurumen-inpaktua positiboa
izango dela aurreikusten da.
12. ERAGINAK LURRALDE-PLANETAN ETA BILDURIKO PLAN
SEKTORIALETAN.
Euskal Lurraldearen Antolamendurako maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen arabera,
“Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzako Zuzentarauak izango dira
Lege honetan arautzen diren gainerako antolabideak aurkezteko abiapuntu nagusia, eta
halaber lur-jaurpideei buruzko legeetan ohartemandako antolakuntza-egitamuentzat
ere, lege horiei egokitu beharko baitzaizkio beti ere Herri Administrazio ezberdinek,
direla autonomiazko, foruzko zein toki-mailakoak, bakoitza bere eskuduntzez baliatuz,
gara ditzaten eta lurraldean eragina izan dezaten egitamu, egitarau eta ekintzak.” (4.
Art.)
Autonomia Erkidegoko lurraldea antolatzeko helburuarekin, aipatutako Legeak hiru
tresna sortzen ditu: Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak, Lurralde Plan Plartzialak
eta Lurralde Plan Sektorialak.
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak, beraz, erreferentziazko esparrua dira Lurralde
Plan Partzialak eta Lurralde Plan Sektorialak eta lurralde- eta hiri-antolamendurako
gainerako tresnak formulatzeko. Hala, 4/1990 Legearen 11. artikuluak adierazten du
Lurralde Plan Partzialek garatuko dituztela Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak
udalek mugatzen dituzten udalaz gaindiko eremuetan edo guneetan, eta horietako
bakoitzaren Gidalerroek finkatzen dituzten antolamendu-irizpide espezifikoak
zehaztuko dira. Lurralde Plan Sektorialei dagokienez, 17. artikuluak adierazten du:
“Lurralde Plan Sektorialek Antolakuntza Gidalerroek zein horien garapenerako egin
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
129 2016ko Azaroa
daitezkeen Lurraldearekiko Plan Partzialek zehaztutako lurralde esparruan, hasiera
hasieratik, ahalik eta egokien sartzea bermatu ahal izateko, gaia dela-eta hori
gertatzeko gaitasuna duten autonomiazko nahiz foruzko Administrazioko ihardutze-
sailek aurrez iritzia eskatu beharko diote Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza
eta Ingurumen Sailari, alor-egitamuketaren helburu diren lan, ekintza edo zerbitzuen
kokatzeko indarrean dagoen lurralde antolakuntzak eskaintzen dituen aukera,
konponbide eta ahalbide ezberdinei buruz.” Eta gehienez ere: “…Lurralde Plan
Sektorialek eta Lurralde Antolakuntzarako Gidalerroekin eta, hala egokituz gero,
Lurralde Plan Partzialek izan ditzaketen aurkakotasunak, horiek bere baitan izan
ditzaten Plan Sektorialen zatia edo zatiak indargabetzeko zio izango dira.”
Euskal Lurralde Antolamendurako maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen II. Tituluak, I.
Kapituluak, adierazten duenaren arabera, LAGek eraginkortasun loteslea edukiko dute,
eta eraginkortasun hori zuzenekoa izango da aplikazio orokorreko arau zehatzak
direnean, eta zeharkakoa izango da hirigintza eta lurralde antolamenduko tresnen
bitartez etorkizunean garapena behar dutenean. Lotura hori antolamendu-irizpideei
buruzkoa eta espazioaren erabilerari buruzkoa izan liteke; LAGekin bateragarriak ez
diren irizpideen bazterketari buruzkoa; irtenbideen definizioari buruzkoa; eta
gomendioei buruzkoa, nahiz eta kasu horretan, eskumena duen Administrazioa
horietatik bereizi ahal izango den, baldin eta modu justifikatuan eta berariazkoan egiten
bada. LAGen zehaztapenek eragina izango dute, era berean, hiri-antolamenduko
tresnetan, izan ere, planeamenduaren plan orokorrak eta bereziak eta arau osagarriak eta
subsidiarioak Gidalerroei egokitu beharko zaizkie.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Zuzentarauak behin betiko
onartzen dituen otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren hitzaurrean nabarmentzen denez,
beharrezkoak dituen udal-plangintzan zuzenean aplikatzeko zehaztapen lotesle batzuk
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
130 2016ko Azaroa
salbuetsita, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen gainerako zehaztapenak Lurralde
Plan Partzialak eta Lurralde Plan Sektorialak idazteko erreferentzia dira.
Euskal lurraldearen antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearekin bat
eginez, Lurralde Plan Partzialek LAGak garatzen dituzte eta zehazten dituzte beren
antolamendu-irizpideak berariaz LAGetan aurreikusitako eremu funtzional
bakoitzerako.
Lurralde mailan eragina duten plan sektorialek eratuko dituzte Euskal lurraldearen
antolamendurako maiatzaren 31ko 4/1990 Legean araututako Lurralde Plan
Sektorialak.
4/1990 Legeak adierazten du nuluak izango direla LAGen kontrakoa adierazten duten
LPSen zehaztapenak edo, hala badagokio, LPPenak;
era horretara, LAGak gailentzen
direla ezartzen da, eta bigarrenik, LPPak LPSen aurretik.
Gaur egun indarrean dauden Lurralde Plan Partzialak eta Lurralde Plan Sektorialak eta
horien izapidetze egoera zehazten da taula hauetan:
BEHIN BETIKO ONARTUTAKO
LURRALDE-PLAN PARTZIALAK
EREMU FUNTZIONALA
• Donostia-San Sebastián (Donostialdea-
Bidasoa Beherea)
• Biasteri (Arabar Errioxa)
• Erdialdeko Araba
• Laudio
• Eibar (Debabarrena)
• Arrasate-Bergara (Debagoiena)
• Zarautz-Azpeitia (Urola Kosta)
• Bilbo Metropoliarra
• Beasain-Zumarraga (Goierri)
• Igorre
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
131 2016ko Azaroa
• Durango
• Balmaseda-Zalla (Enkarterriak)
• Gernika-Markina
• Mungia
IZAPIDETZEN ARI DIREN LURRALDE-
PLAN PARTZIALAK
• Tolosa (Tolosaldea), lehenik 2013ko urrian
onartua.
• Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalaren
Lurralde Plan Partzialaren Aldaketa
(lehenik 2014ko apirilean onartua).
INGURUMENEKO LURRALDE-PLAN
SEKTORIALAK
• Ibai eta Erreka Bazterren Antolamendurako
LPSa (abenduaren 28ko 455/1999 Dekretua,
ES, eta azaroaren 19ko 449/2013 Dekretua)
• Itsasertzeko LPSa (martxoaren 13ko
43/2007 Dekretua ES, eta 32/2016
Dekretua, martxoaren 1ekoa)
• Hezeguneetako LPSa (uztailaren 27ko
160/2004 Dekretua ES)
• Nekazaritzako eta Basozaintzako LPSa
(irailaren 16ko 177/2014 Dekretua ES)
• Gipuzkoako Hiri Hondakien Azpiegiturei
buruzko LPSa (uztailaren 21ko 24/2009
Foru Dekretua ES)
13. IRAUNKORTASUN ENERGETIKOA POLITIKA PUBLIKOETAN
Euskal Autonomia Erkidegoan sektore publikoaren iraunkortasun energetikoari buruzko
Irailaren 22ko 178/2015 Dekretuaren bitartez arautzen da energia berriztagarrien
aurrezpena, eraginkortasun energetikoa eta erabilera, EAEko sektore publikoan.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
132 2016ko Azaroa
Aipatutako Dekretuaren arabera, EAEko Administrazioak erredaktatu eta onartzen
dituen lurralde-antolamenduari eta garraio-azpiegiturei buruzko tresnek ekin beharko
diote energiaren kontsumoari, aurrezpenari eta eraginkortasun energetikoari eta energia
berriztagarrien erabilerari dagokionez dituen ondorioen azterketari.
4. artikuluan, sektore publikoko iraunkortasun energetikoari buruz adierazten
diren helburuak betetzea: sustapena, bereizketa, prebentzioa, integrazioa,
eredugarritasuna, bultzada, promozioa eta zabalkundea.
Aipatutako Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako helburuak betetzeari buruzko 178/2015
Dekretuko 7.2 artikuluari dagokionez, aipagarria da LAGen berrikuspenak hartzen
duela bere gain iraunkortasun energetikoari dagozkion helburuak, Energiari buruzko
kapitulu berezi bat barne. Era horretara, beharrezkoa ikusten da lurralde-antolamenduan
txertatzea energiaren kontsumo-premiak murrizteko premiak eta, orobat, eraginkortasun
energetikoa eta energia-iturri eta -sistema ez-kutsagarrien erabilera handitzeko neurriak.
Aurreikusten da, bestalde, mugikortasunean mendekotasun energetikoaren bereizte
etengabea, baina ez bakarrik petrolioaren erabilera energetikoari begira, izan ere,
garraio publikoko zerbitzuen garapena eta erabilera sustatuko duten lineen garapen-
ardatzak bultzatzea eta desplazamendu-premiak murrizteko hiri-egitura eraginkorrak eta
dentsifikatuak, polizentrismoan oinarrituak, bultzatzea aurreikusten du; eta horrez
gainera, intermodalitatea eta BEG gutxiago igortzen dituzten garraio-moduak bultzatzen
du. LAGen berrikuspenak arreta berezia eskaintzen dio klima-aldaketaren gaiari,
zeharkako gai gisa, eta aurreikusten du eraginkortasun energetikoko irizpideak eta
energia berriztagarriei dagozkienak bultzatzea, klima-aldaketaren mehatxuaren aurrean
lurraldearen eraginkortasuna eta erresilientzia handitzeko baliabidetzat hartuta. Azken
finean, LAGen berrikuspenak garapen-eredu eraginkor eta iraunkor baten alde egiten
du, eta hori lortzeko, alde batetik, energia gutxiago kontsumitu behar da, eta, beste
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
133 2016ko Azaroa
aldetik, energia berriztagarriek protagonismo handiagoa behar dute eta horiek gehiago
erabili daitezen bultzatu behar da, aldaketa klimatikoaren kontrako bektore gisa.
Euskal Autonomia Erkidegoan sektore publikoaren iraunkortasunari buruzko irailaren
22ko 178/2015 Dekretuaren 7.2 artikuluak adierazten du, halaber, heldu egin behar
zaiola energia-kontsumoari, energiaren aurrezpenari eta eraginkortasunari eta energia
berriztagarrien erabilerari buruzko lurralde-antolamenduko tresnari. Honako hauek dira
landu beharreko gaiak:
Lurralde- eta hirigintza-plangintzarako ereduaren ebaluazioa eta energiaren
aurrezpen eta eraginkortasun-eskakizunetara egokitzea.
178/2015 Dekretuan helburu orokor hauek ezartzen dira:
• Energiaren kontsumoa % 12 murriztea 2020. urterako eta % 25, berriz, 2025.
urterako.
• Beren eraikinen % 32k energia berriztagarrien aprobetxamendurako instalazioak
eduki behar dituzte gutxienez 2020. urterako, eta % 40k 2015. urterako, bai
aprobetxamendu-sistema termikoen bitartez bai elektrizitatearen sorkuntzaren
bitartez.
• Hemendik aurrera Autonomia Erkidegoko sektore publikoan erosten diren
automobil guztiek petroliotik eratorritako erregaien ordezko energia-iturriak
erabili beharko dituzte.
• Aurretik dauden eraikinei dagokienez, eraginkortasun energetikoko ziurtagiriak
edukitzeaz gainera (LO 2arekin bat eginez eta, bestela, gehienez ere bi urteko
epean) , eraikin horien % 25ek hobetu egin beharko dute beren kalifikazioa 2025
urterako.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
134 2016ko Azaroa
• Autonomia Erkidegoaren sektore publikoak sustatuak diren eta eraikita dauden
babes publikoko etxebizitzen eraikinak, alokairuko erregimenekoak, ikuskaritza
bat egiteko premia eta horretarako epea zehaztuko dituen plan baten helburu
izango dira.
• Eraikuntza berriko eraikinek edo horien zabalpenek, baldin eta eraikuntza edo
zaharberritzea 2016/10/14 dataren ondorengoa bada, kontsumo ia nuluko
eraikinak izan beharko dute (A Ziurtapen energetikoa eta beren energia-
kontsumoaren % 70 iturri berriztagarrietatik hartua behar du).
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenak eraikin orokorren eta eraikitako
hiri-ingurunearen eraginkortasun energetikoa hobetzea bultzatzen du, eta, horretarako,
proposamen zehatzak egiten ditu, nola diren eraikinen inguratzaileen egokitzapena eta
energia berriztagarriek egiten duten ekarpena handitzea eta, horrez gainera,
mugikortasuna eta garraio iraunkorra sustatzea, proposamen zehatzen bitartez:
azpiegiturak eta garraio-zerbitzuak hobetzea eta intermodalitatea sustatzea; oinezkoen
eta bizikleten sareen arteko loturetan dauden urritasunak konpontzea; erabiltzen ez diren
azpiegiturak berreskuratzea eta informazio-teknologiak eta garraio-sistema
adimendunak erabiltzea, garraioak eraginkorragoak eta garbiagoak izatea energiaren
ikuspegitik. Jarduera ekonomikoetarako eraikinei dagokienez, LAGaren
berrikuspena arduratuko da jarduera ekonomikoetarako lurzoru berriek hirigintza- eta
arkitektura-irizpideak kontuan har ditzaten, energia berriztagarrien erabilera sustatu
dezaten, eraginkortasun energetikoko sistemak erabil ditzaten eta ez dezaten igorpen
kutsagarririk sortu.
Beste alde batetik, energiaren alorrean, proposatutako lurralde-ereduan aipatzen da:
• Energia-betekizunak eta energia-instalazioak lurralde- eta hiri-plangintzan
txertatzea, politika publikoetan iraunkortasunerako jarraibideak erantsiz, Euskal
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
135 2016ko Azaroa
Autonomia Erkidegoko sektore publikoko energia-iraunkortasunari buruzko
irailaren 22ko 178/2005 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
• Hiriak berotegi efektuko gasen zero igorpen helburuetara bideratzea, alde
batetik, energia-eraginkortasuna eta efizientzia nabarmenki areagotuz
(desenergizazioa), eta, beste alde batetik, energia berriztagarrien iturrien
erabilera orokortu eta autokontsumoa (deskarbonizazioa) sustatuz.
• Hiri-estrategietan nahiz etxebizitza eta mugikortasunarekin lotutako
estrategietan energia-efizientzia areagotzea.
• Kontsumo ia nulua eraikitzeko irtenbideetarako aurrerapausoak ematea.
• Garraio publikoaren erabilera sustatzea, garraio kolektibo eraginkor eta garbien
bidez.
Eraikinetan eta azpiegituretan energia berriztagarriak ezartzeko indarrean den
hirigintza-diseinua ebaluatzea, aprobetxamendu energetikoa ezartzeko
helburuarekin.
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenak hiri- eta arkitektura-diseinu
bioklimatikoaren printzipioak sustatzen ditu, ingurumenaren iraunkortasunerako osagai
gisa, eraldaketa-ardatzetan (lurralde-proiektu integralak).
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
136 2016ko Azaroa
Argiteria publikoaren azterketa, energia-eraginkortasuna hobetzeko
helburuarekin.
Energiaren eremuan lurralde-ereduaren berrikuspenerako proposatzen diren lurralde-
jarraibideen artean, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenean, ikuspegi
energetikotik eraginkorrak diren argiteria publikoko gailuen erabileraren sustapena
hartzen da kontuan.
Mugikortasunaren azterketa energia-kontsumoari dagokionez, garraio
pribatuaren erabilerarako eta petrolioaren erregai eratorrientzako irtenbideak
barne.
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenak mugikortasun iraunkorraren alde
egiten du, eta garrantzia ematen die eta sustatzen ditu oinezko, bizikleta bidezko eta
garraio publikoaren bidezko garraioak, automobil pribatuaren aurrean, eta, horretarako,
alderdi hauek hartzen ditu kontuan, besteak beste:
• garraio-sistema kolektiboen garrantzia handitzea mugikortasun orokorrean;
• intermodalitatea erraztea;
• hiri-garapen prozesuen eta azpiegitura- eta garraio-sistemen artean harreman
estuagoa lortzea;
• pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzea CO2 igorpenak murriztean eta
mugikortasun aktiboa handitzean.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
137 2016ko Azaroa
14. INTERESA DUEN PUBLIKOAREN ZERRENDA-PROPOSAMENA
Erakundeen parte-hartzeari dagokionez, organismo hauek parte-hartzea bultzatuko
da:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea
(EAELAB), zeinetan dauden Estatuaren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru
Aldundiaren eta Eudel euskal udalerrien elkartearen ordezkariak.
• EAEko Lurralde Politikako Aholku Kontseilua, zeinetan dauden ordezkatuta
Eusko Jaurlaritzaren sailak eta lurralde gaietako adituak.
Aurrekoez gain, aholku-organo kontsultiboak sartzen dira:
• Ingurumeneko Ingurumen Batzordea,
• Ingurumeneko Aholku Batzordea,
• Naturzaintza,
• Urdaibaiko Patronatua,
• Euskadiko Garraio Agintaritza,
• Legebiltzarreko Ingurumen eta Lurralde Politikakoko Batzordea,
• Ekonomia eta Gizarte Kontseilua (EGK),
• UPV/EHUko Kultur Paisaia, Lurraldea eta Ondarearen UNESCO Katedra,
• Unibersitatea/gizarte zibila elkarrizketarako UPV/EHUren ehuGune forua.
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
138 2016ko Azaroa
Gizartearen parte-hartzeari dagokionez, interesa dutenen zerrendan daude:
• Euskadi osoko eragile sozial, akademiko, ekonomiko eta ingurumenaren
alorrekoak biltzen dituzten elkarte eta taldeak,
• Udalsarea, Iraunkortasunerako udalerrien euskal sarea,
• Parte hartu nahi duen herritar oro,
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN
GIDALERROEN BERRIKUSPENA.
HASIERAKO DOKUMENTU
ESTRATEGIKOA
139 2016ko Azaroa
1. ERANSKINA. INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
ESKATZEKO INPRIMAKIA. URRIAREN 16ko 211/2012
DEKRETUARI EGINDAKO V. ERANSKINA.
V. ERANSKINA
INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ESKABIDEA
I.– SARRERA ETA AURREKARIAK.
I.1.– AURREIKUSITAKO PLAN EDO PROGRAMAREN DATU OROKORRAK.
Plan edo programaren titulua edo xedea.
Izenburua:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENARI
DAGOKION INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
Xedea:
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak Berrikustea, EAEko lurralde-eredu berria definitzeko helburuarekin.
Izapide mota: Berrikuspena
Tresna mota: Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroak
Antolamenduaren esparrua: EAE
Plangintzan sartutako gaiak: (Hautaketa anitza)
Nekazaritza Abeltzaintza Basogintza Energia Industria Garraioak Hondakinen kudeaketa Ur-baliabideen kudeaketa Telekomunikazioak Turismoa Lurraldearen antolamendua Urbanismoa Beste batzuk:
Biodibertsitatea Klima-aldaketa Informazioa eta parte-hartzea
Planaren edo programaren beharra eta egokitasuna justifikatzea
2015eko uztailaren 27an, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozedurari ekiteko erabakia hartu zuen, eta erabaki horren hitzaurrean biltzen dira zein diren LAGen berrikuspen-prozesua abian jartzearen arrazoiak; laburbilduz, bi helburu nagusiri erantzuten diote: alde batetik, lurralde-antolamenduaren alorreko politikaren eta tresnen berrikuspena egin nahi du, eta, beste aldetik, parte-hartzearen kultura eta gobernantza onaren kultura sustatu nahi dira lurralde-politikaren kudeaketan eta garapenean. Horrela, egoki jotzen da Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspen prozesuari ekitea, izandako esperientziatik ateratako irakaspenak kapitalizatuko dituena, lurralde-antolamenduaren erronka berriei erantzungo diena, eta, bereziki, prozesu parte-hartzaile zabal batean eraikiko dena, bai erakunde publikoen parte-hartzearekin, bai eragile sozioekonomikoen, politikoen eta herritarren parte-hartzearekin.
Plan edo programaren eskumenak legitimatzea
2015eko uztailaren 27an, Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG), otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuak onartuak, berrikusteko prozedura hasteko erabakia hartu zuen eta, orobat, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku uztea berrikusketa hori zuzendu eta prestatzeko lana, Euskadiko Lurralde Antolamendurako (ELA) maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Dekretu honen arabera ingurumen-ebaluazioa jasotzeko legezko kasua Otsailaren 27ko Euskal Herriko Ingurumenaren Babeserako 3/1998 Lege
Orokorraren IA Eranskina Ingurumen Ebaluaziorako abenduaren 9ko 21/2003 legearen 6.1a artikulua.
1.- Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroak.
Batera bildutako administrazio-eskumenak:
Organo sustatzailea Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Oinarrizko organoa edo behin betiko onartzeko arduraduna Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Ingurumen-organoa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza
V. ERANSKINA
INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ESKAERA
Izenburua:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENARI
DAGOKION HASIERAKO AGIRI ESTRATEGIKOA
I.2 PLAN EDO PROGRAMAREN AURREKARIAK
Goragoko hierarkia mailako plangintza (horrelakorik badago). Ez da egokia
V. ERANSKINA
INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ESKAERA
Izenburua:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENARI
DAGOKION HASIERAKO AGIRI ESTRATEGIKOA
I.3 Aurreikusitako plan edo programaren izapideak
Erreferentziako agiriaren eskaeraren aurretiko faseak azaltzea.
Administrazio-egintza
Data Organo igorlea Lotutako dokumentazioa (Arau-
erref.) Hasiera Amaiera
Parte-hartze prozesuaren hasieraren aurkezpena, zeinaren emaitza izango den ondorengo "Berrikuspenaren Aurrerapena"
2015eko Azaroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
LAGen berrikuspenaren "Oinarrizko Dokumentua"
Planeamenduaren Aurrerapenaren aurkezpena
2016ko Azaroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
“Gidalerroen Aurrerapena”
Erreferentziako agiria igorri osteko administrazio-egintzak, plan edo programaren izapideetan aurreikusita daudenak.
Administrazio-egintza
Aurreikusitako data Organo igorlea
Lotutako dokumentazioa (Arau-
erref.) Gidalerroen hasierako onespena
2017ko Azaroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
Gidalerroen Hasierako Onespenari dagokion Dokumentua
LAGen behin betiko onespena
2018ko Azaroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
Gidalerroen Behin betiko Onespenari dagokion Dokumentua
Plan edo programaren izapideetan zeharreko parte-hartze publikoaren azalpena.
Esku hartzeko maila
(Informazioa, kontsulta
edo lankidetza)
Plan edo programaren
izapideak egiteko fasea
Planaren edukia (Ordezko
proposamenak eta horien
zabaltasuna
Esku hartzeko epea
Aurkeztua
Entzunaldiko eta informazio publikoko derrigorrezko izapideetan ez ezik, partaidetza bide irekiak ezarriko dira, eta parte hartzeko prozesu edo plan bat diseinatuko da, berrikuspen prozesuarekin batera egingo dena 2015eko azaroan Oinarri Dokumentuaren aurkezpena egiten denetik; etengabe eguneratuko da eta aldatzen diren egoeratara egokituko da.
Fasearen arabera Irekia
V. ERANSKINA
INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ESKAERA
Izenburua:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENARI
DAGOKION INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
I.4 Plan edo programaren ondorengo garapen-tresnak.
Tresna mota (Plan, programa
edo proiektua)
Azalpen sintetikoa Izapideen egoera
Ingurumenebaluaziopean jartzea
(IEE edo IIE) (Eginda edo aurreikusgarria)
Plangintza Programa Proiektua
Dauden LPPen aldaketak eta berrikuspenak
Denak behin betiko onartuak, Tolosaldekoa izan ezik
Bai
Plangintza Programa Proiektua
Dauden LPSen aldaketa eta berrikuspenak
Denak behin betiko onartuak, honako hauek izan ezik: – Etxebizitzen Sustapen Publikoa LPSa – Euskadiko Portuak LPS – Kultura Ondarea LPS – Sare Intermodalaren eta Garraioaren Logistikaren LPSa – Gipuzkoako Errepide Plana
Bai
Plangintza Programa Proiektua
Udal planeamenduen aldaketak Izapidetze estadio guztiak Bai
Plangintza Programa Proiektua
Baliabide Turistikoen Antolamendurako Lurralde Plan Sektorial bat egitea
Lurralde-ereduaren berrikuspenaren lurralde-orientabidea
Bai
Plangintza Programa Proiektua
Harrobiak jartzeko Eremuen Lurralde Plan Sektoriala egitea
Lurralde-eredu berrikuspenaren lurralde-orientabidea
Bai
V. ERANSKINA
INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ESKAERA
Izenburua:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENARI
DAGOKION INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
II. Administrazio-esparrua Erreferentziako ingurumen-helburuak eta -zehaztapenak
identifikatzea..
II.1 Aplikatu beharreko lurralde- eta ingurumen-araudia.
Gaia Araudia Helburuak Garapen-irizpideak
Adierazleak
Ingurumena Euskal Herriko Ingurumenaren Babeserako 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa.
Ingurumenaren babesa
Garapen iraunkorra, Biodibertsitatearen kontserbazioa, Ingurumen-inpaktuen prebentzioa LAGen, LPPen eta LPSen garapena
Helburuak betetzea
Biodibertsitatea 16/1994 Legea 42/2007 Legea
Naturaren babesa Espazioen, habitaten eta eremuen kontserbazioa
Kaltetutako espezie kopurua Kaltetutako intereseko habitat eta eremuen azalerak
Lurralde eta Hiri Antolamendua
4/1990 Legea 2/2006 Legea
Lurralde-plangintza eta -antolamendurako tresnen definizioa, Lurzoruaren erabilerarako esparru legegilea, hirigintza
Lurraldearen Egituratzea, Hiri Antolamendua, Lurzoruaren erabilera iraunkorra
Arauen eta zuzentarauen errespetua, Koherentzia hierarkikoki gorago dauden Planen helburuekin
Uren babesa 1/2006 Legea Uraren garrantzia bizi-baliabide gisa eta gizartearen eta ingurumenaren ondare gisa
Ur-masen kontserbazio-egoera onari eustea edo leheneratzea.
Ura Mugak, Atzeraemanguneak, Domeinu publiko hidraulikoa mantentzea
Kutsaduraren Prebentzioa eta Kontrola
4/2015 Legea 34/2007 Legea 213/2012 Dekretua 22/2011 Legea
Lurzoruaren kutsaduraren prebentzioa, atmosferaren, zarataren, hondakinen kudeaketa
Kutsatuta egon litezkeen lurzoruen azterketa eta kudeaketa, igorpen kutsagarriak saihestea edo minimizatzea,
Legeak finkatutako mugak betetzea
EAE 211/2012 Dekretua, 21/2013 Legea
Planen eta programen ebaluazio-prozedura
Planek eta programek dituzten ingurumen-ondorioen ebaluazioa eta ondorio negatiboak saihesteko neurrien proposamena
Ingurumen-organoaren aldeko ebazpena lortzea
IRAUNKORTASUN ENERGETIKOA POLITIKA PUBLIKOETAN
178/2015 Dekretua, irailaren 22koa
Sektore publikoaren iraunkortasun energetikoa Euskal Autonomia Erkidegoan
Promozioa, urruntzea, prebentzioa, integrazioa, eredugarritasuna, sustapena, bultzatzea eta dibulgazioa iraunkortasun energetikoari dagokionez
- Energia-kontsumoa – Kalifikazio energetikoa hobetzen duten eraikinen % – Energia berriztagarrien aprobetxamendurako instalazioak dituzten eraikinen % – Petrolioaren eratorriak ez diren erregaiak erabiltzen dituzten ibilgailuen % -
Biodibertsitatea, Klima-aldaketa eta eraginkortasun energetikoa, Kutsaduraren Prebentzioa eta Kontrola, Lurralde- eta hiri-antolamendua, Ondare historiko eta kulturala, Informazioa eta parte hartze publikoa ingurumenean, Besteak
V. ERANSKINA
INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ESKAERA
Izenburua:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENARI
DAGOKION INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
II.2 Plan edo programarekin zerikusia duten estrategiak eta planak, goragoko mailaren, antolatutako eremuaren edo planifikatutako gaiaren arabera, ingurumen-ebaluaziorako agiriak barne hartuta.
Tresnak (Zerrenda)
Egoera Administratiboa (Izapidetze- edo onartze-egoera)
Zehaztapen nagusien eta haien ingurumen- ebaluazioen laburpena
[Hasierako agirian egindako analisiaren laburpena (500
karaktere/tresna)]
Ingurumen Esparru Programa 2020 Onartua
EAEko ingurumen-politika osorako esparrua da. Helburua da pertsona guztiek, gaur egungoek zein etorkizunekoek, bizimodu duina izateko eskubidea izatea, kalitatezko ingurune batean. Iraunkortasunaren kontzeptua funtsezkoa dela adierazten du helburu horrek.
Klima Aldaketaren Aurkako 2050. urterako Euskal Estrategia
Onartua
Estrategiaren helburua da Euskadin BEGen igorpenak gutxienez % 40 murriztea 2030. urterako eta % 80, berriz, 2050. urterako, 2005ekoekin alderatuta. 2050. urtean energia berriztagarriaren kontsumoa % 40koa izatea azken kontsumoari dagokionez. Euskal lurraldearen klima-aldaketari buruzko erresilientzia ziurtatzea.
2030 Biodibertsitate Estrategia Onartua
Ondare naturalaren alorreko lehentasunak eta konpromisoak ezartzea 2030. urteari begira. Lurreko ekosistemen erabilera iraunkorra, lurzoruen babesa eta dibertsitate biologikoaren galera geldiaraztea bultzatzen du
Geodibertsitatearen Estrategia 2020 Onartua
Bi helburu nagusi: –Euskal Herriaren eta bertako ondare geologikoaren geodibertsitatea aztertzea eta baloratzea, "EAEko Interes Geologikoko Lekuen (IGL) Inbentarioan", eta –Kudeaketaren alorrean esku-hartze irizpideak eta proposamenak ezartzea.
Hondakinen Prebentzio eta kudeaketa Plana 2020 Onartua
Helburu hauek dituzten jardueren programa: –Hondakinen sorkuntza murriztea –Gaikako bilketa, birziklapena eta balorazioa hobetzea –Hondakinen ezabapena optimizatzea –Informazioa eta gardentasuna hobetzea
Airearen Kalitatea Hobetzeko Ekintza Planak
2003-2012 urteetan onartutako hainbat
plan
Azken urteetan hainbat ekintza-plan osatu dira udalerrien edo eremu geografikoen arabera. Plan horietako gehienak bideratuta daude PM10en mailak murriztera maila horien eguneko mugako maila gainditu ziren puntuetan.
EAEn Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana
Onartua
Euskal administrazio publikoek emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko bultzatu behar dituzten lan-ildoak ezartzen ditu, bizitza politikoaren, ekonomikoaren, kulturalaren eta sozialaren alor guztietan benetako berdintasuna lortzeko.
Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2016 Onartua
Euskararen Agenda Estrategikoak hiru helburu estrategiko ditu: – Euskararen jabekuntza edo ezagutza – Euskararen erabilera – Euskararen kalitatea
Ingurumenaren ikuskaritza eta kontrolerako plana
Onartua
Ingurumen Ikuskaritza eta Kontrolerako Planaren ikuspegia da Euskadin ingurune garbi eta osasungarri bati eusteko zereginean laguntzea eta orobat laguntzea airearen, uraren, lurzoruen eta hondakinen kudeaketaren kalitatearen hobekuntzan, EAEn egiten diren jarduerak kontrolatuz eta zainduz, ingurumenaren alorreko araudia betearaziz, eta, horretarako, objektibotasunez eta independentziaz jarduten duten pertsonak edukitzea.
V. ERANSKINA
INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ESKAERA
Izenburua:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENARI
DAGOKION INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
II.3 Erreferentziako ingurumen-helburuak identifikatzea
Tresnak (Zerrenda)
Identifikatutako ingurumenhelburuak
(Ondoriozta daitezkeen
ingurumenhelburuen zerrenda)
Haien aplikagarritasunaren
justifikazioa [Testu sintetikoa
(200 karaktere/helburu]
Garapenirizpideak (Helburu
aplikagarri bakoitza
garatzeko irizpideen zerrenda)
Adierazleak (Helburu
aplikagarrien jarraipena
egiteko adierazleen zerrenda)
Ezarritako edo proposatutako
mugak [Helburu
aplikagarriak bete direla jotzeko
adierazleek hartu beharreko balioak
(arrakastairizpidea)]
Euskal Ingurumen Estrategia 2002-2020
–Biodibertsitatearen galera geldiaraztea –Ekosistemak leheneratzea -Lurzoruaren artifizializazioa mugatzea
Lurralde-eredu berria ingurumenaren iraunkortasunaren printzipioan oinarritzen da
–Habitaten eta espezieen babesa –Ekosistemak leheneratzea –Hiriguneen dentsitatea eta lurzoruen kontsumoa saihestea
–Espezie-populazioen joera –Habitat azalera –Habitaten kontserbazio-egoera –Hiriguneen hazkundea –Lurzoru kutsatuen azalera
–Espezie populazioen joerak hobetzea –Habitaten azalerei eustea –Kontserbazio-egoera hobetzea –Hiriguneak dentsifikatzea –Eraikinetarako lurzoruaren kontsumoa murriztea
Euskal Herriko 2050 Aldaketa Klimatikorako Estrategia
–BEGen igorpenak murriztea –Euskal lurraldearen klima-aldaketari buruzko erresilientzia ziurtatzea.
Lurralde-eredu berriak bere egin ditu Estrategiaren helburuak
–Eraginkortasuna sustatzea –Ikatz gutxiko energia-eredua –Erresilientzia hobetzea sistema antropikoetan eta naturaletan
–IIZ igorpenak –Energia garbien kontsumoa –Berotze globalaren eragina lehen sektorean eta habitat naturaletan
–EAEko Klima Aldaketaren estrategian hartutako konpromisoak
Euskadiko Estrategia Energetikoa 2020
–Energia berriztagarrien aprobetxamendua handitzea –Energia-eraginkortasuna hobetzea eremu guztietan –Garraio kolektibo garbien erabilera sustatzea
Helburu horiek bere gain hartu dituzte LAGek zeharkako gaietan eta energiari buruzko blokean
–Deskarbonizazioa –Energia garbiak eta berriztagarriak erabiltzea –Eraginkortasuna eta aurreztea
–Etxebizitzen eta tresna elektrikoen eraginkortasun maila –Energia garbien kontsumoa
–Euskadi 2020 Estrategia Energetikoan hartutako konpromisoak
Tresnak (Zerrenda)
Identifikatutako ingurumenhelburuak
(Ondoriozta daitezkeen
ingurumenhelburuen zerrenda)
Haien aplikagarritasunaren
justifikazioa [Testu sintetikoa
(200 karaktere/helburu]
Garapenirizpideak (Helburu
aplikagarri bakoitza
garatzeko irizpideen zerrenda)
Adierazleak (Helburu
aplikagarrien jarraipena
egiteko adierazleen zerrenda)
Ezarritako edo proposatutako
mugak [Helburu
aplikagarriak bete direla jotzeko
adierazleek hartu beharreko balioak
(arrakastairizpidea)]
Landaren Garapenerako Programa (2015-2020)
–Nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduera iraunkorrak sustatzea –Habitat erdi-naturalen eta paisaiaren mantenimenduan parte hartzen duten jarduerak sustatzea
Lehen sektoreko jarduera ekonomikoek betetzen duten zeregina kalitatezko elikagaien ekoizpenean, ekonomia zirkularrean eta lurraldearen, habitat erdi-naturalen eta paisaiaren mantenimenduan
-Nekazaritzarekin eta basogintzarekin zerikusia duten ekosistemak zaintzea eta hobetzea (biodibertsitatea, balio natural handiko nekazaritza sistemak, paisaia) –Nekazaritzaren ikuspegitik interesekoak diren lurzoruak babestea –Landa-eremuen garapen ekonomikoa sustatzea (berrikuntza teknologikoa, iraunkortasuna)
–Gastu publikoa nekazaritzaren alorreko neurrietan –Nekazaritzarekin eta basogintzarekin zerikusia duten ekosistemen kontserbazio-egoera —Balio agrologiko handiko lurzoruaren azalera –Nekazaritza-ustiategi kopurua –Enplegu kopurua landa-eremuetan –Zerbitzuen presentzia landa-eremuetan
–Landa Garapeneko Programaren errendimendu-esparruan aurreikusitako balioak (2015-2020)
Euroeskualde mailako proiektu estrategikoa 2014-2020 (Akitania - Euskadi)
3. ardatz estrategikoa: Lurraldea eta iraunkortasuna Mugikortasun iraunkorra
Bat dator lurralde-eredu berriaren hainbat lurralde-orientabiderekin
–Garraio kolektibo garbiak sustatzea mugikortasunerako euroeskualdean –Energia berriztagarrien erabilera sustatzea –Kostaldea babestea
–Eskualde mailako lankidetze proiektuaren zenbakia. –Egindako inbertsioa
Eskualde mailako proiektuen finantzaketa-iturriek ezarritako mugak
Natura 2000 Sarea
Interes komunitarioko espezieen habitaten eta populazioen kontserbazio-egoera onari eustea edo leheneratzea.
Azpiegitura Berdean Natura 2000 Sarea eta gainerako babes egitura guztiak txertatzea proposatzen da, korridore ekologikoak barne
–Europako habitat eta espezie mehatxatuenak babestea. –Planek eta proiektuek Natura 2000 Sarean duten ondorioa neurtzea –Habitaten mantenimenduari laguntzen dioten giza jarduerak sustatzea
–Interes komunitarioko habitaten azalerak –Kontserbazio-egoera –Lehen sektoreko jardueren bilakaera
–Azalerari eustea / handitzea –Mehatxupean dauden espezieen habitaten eta populazioen kontserbazio-egora hobetzea
Uraren Esparru Zuzentaraua eta Plan Hidrologikoa
Ur-masen kontserbazio-egoera onari eustea edo leheneratzea.
Bateratasuna lurralde-eredu berriak uraren eremuan dituen helburuekin
–Ingurumen-helburuak betetzea –Erabileren eskaerei eta arrazionalizazioari arreta –Segurtasuna muturreko gertaeren aurrean –Ezagutzak eta gobernantza
–Helburuak betetzen ez dituzten masa kopuruen bilakaera –Kontsumoaren bilakaera –Baliabideen bilakaera –Muturreko gertaeren ondoriozko afekzioak –Parte-hartze publikoaren bilakaera
–Ingurumen-helburuak betetzea ur-masa guztietan –Eremu babestuen babesa –Ur-masen egoeraren bilakaeraren jarraipena
V. ERANSKINA
INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ESKAERA
Izenburua:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENARI
DAGOKION INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
III. Ebaluatu beharreko plan edo programaren laburpena
III.1 Antolamenduaren lurralde-esparrua eta ezaugarri orokorrak Azalpena
Lurralde-antolamenduaren eremua Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) da Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) Kantauri itsasoa du aurrez aurre, eta garrantzizko bi mendilerro ditu albo banatan, Pirinioak eta Kantauriar mendiak. Hori dela eta, eremu nahiko txikian (7.234 km2) elkarren oso bestelako paisaiak eta bizimoduak txandakatzen dira. Bi isurialdetan banatzen da: • kantauriar isurialdea (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba iparraldea), erliebe
gorabeheratsukoa. Ezaugarri nagusia du baserriez, belardiez, pinudiez eta hostozabal basoez zipriztindutako paisaia; herriak eta industria- eta komunikazio-azpiegiturak bailaren hondoan pilatzen dira.
• isurialde mediterraneoan (Araba), erliebe leunagoarekin, nagusi dira laborantza intentsiboak eta mahatsondoa Arabar Errioxan, eta horekin batera, txandakatuta, muino eta mendiak, baso hostozabelekin.
Giro-dibertsitate horren ondorioz, dibertsitate geologikoa eta biologikoa ere oso handia da, eta haren babesaren eta naturgune babestuen sareen kudeaketaren bitartez ziurtatzen da haren kontserbazioa. EAEk 2.164.311 biztanle ditu guztira (INE 2015); biztanle dentsitatea oso handia da, 300 bizt./km². Bertako ekonomiari dagokionez, 30.459€-ko per capita BPGarekin, Eukal Herria Europar Batasuneko lurralde aurreratuenetako bat da: industriaren sektorea aurreratua da eta hirugarren sektorea, gero eta garrantzi handiagoarekin.
III.2 Plangintzarako proposatutako helburuen eta irizpide orokorren laburpena.
Planaren funtsezko helburuak eta garapen-irizpideak
Helburuak: LURRALDE ADIMENDUNA
Garapen-irizpideak: EAEko lurraldea askotarikoa bihurtzea da helburua (ekonomian, biztanleriaren ezaugarrietan, guneen eta
ingurumenen eskaintzan, etab...), eta orobat bertako osagaien arteko harremanak eta kanpoaldekoekikoak handitzea, eremu dentsoagoak, egituratuagoak eta konplexuagoak lortzea, eta ezagutza, sormen eta berrikuntza osagai eta modu berriak garatzea.
Helburuak: LURRALDE IRAUNKORRA
Garapen-irizpideak: Iraunkortasunaren eztabaidak eramango gaitu asentamendu dentsoagoen eta trinkoagoen sistema bat lortzera; kanpoaldearekin hobeto lotuta egongo dena eta barrura begira ere konexio handiagoa edukiko duena; orekatuagoa eta hobeto zaindua eta paisaia erakargarriagoekin; hiriguneak garraio-sistema kolektiboen gehieneko erabilera lortuko duena; berrikuntzaren eta birziklatzearen aldeko apustua egingo duena, eta ikuspegi energetikotik eraginkorragoa izango dena.
Helburuak: LURRALDE SOZIALA ETA INTEGRATZAILEA
Garapen-irizpideak: 1997an LAGak onartu zirenetik, berariazko tratamendua eta arreta berezia merezi duten hainbat gai sortu dira, lurralde sozial orekatuaren oinarrian eragiten dutenak.
Helburuak: LURRALDE ELKARLOTUA
Garapen-irizpideak: Euskadi Europako eremu handien testuinguruan kokatzea da indarrean diren LAGen lurralde-ereduaren oinarrietako bat, eta oraindik balioa edukitzen jarraitzen du.
Helburuak: LURRALDE PARTE-HARTZAILEA
Garapen-irizpideak: Garai diziplinar berrien ildotik, Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko 4/1990 Legean diseinatutako tramitazioari Lurralde Antolamendurako Gidalerroetarako (LAG) prozesu parte-hartzaile zabala eranstea proposatzen da, hasierako faseetan Aurrerapenaren erredakzioa arte luzatuko dena eta bere edukiari erantzuteko, sentsibilizatzeko eta gizarteratzeko helburua izango duena.
Planaren funtsezko helburuak eta garapen-irizpideak
Helburuak: Klima-aldaketaren kontrako borroka
Garapen-irizpideak: –Lurraldearen eraginkortasuna eta erresilientzia handitzea. –Karbono gutxi erabiltzen duen energia-eredua sustatzea. –Mugikortasun iraunkorra bultzatzea. –Ingurune naturalaren egokitzeko gaitasuna handitzea. –Lehen sektorearen erresilientzia handitzea eta sektore horren igorpenak murriztea. –Uraren hornidura bermatzea eta ingurune eraikiaren eta azpiegitura kritikoen erresilientzia (energia, ura, elikadura, osasuna eta IKT) ziurtatzea, muturreko gertaeretara
egokitzeko gaitasuna izan dezaten. –Hondakinen sorrera gutxiagotzea eta kontsumo iraunkorragoa bultzatzea. –Gizartea lurraldearen iraunkortasunaren alorreko balioetan sentsibilizatu dadin bultzatzea, plangintza-agirietatik abiatuta.
Helburuak: Paisaia babestea eta leheneratzea
Garapen-irizpideak: –Paisaia txertatzea lurralde- eta hirigintza-plangintzaren alorreko tresnen osaeran eta garapenean. –Paisaia ikuspegi integral batetik aintzat hartzea, landa- zein hiri-eremuko paisaiak eta kalitate handikoak zein hondatuak kontuan hartuta. –Herritarren parte-hartzea bultzatzea paisaiaren balorazioan, pertsonaren pertzepzio kontua delako eta garrantzi handia duelako pertsonen bizi-kalitatean eta osasunean. –Pasaiaren gaineko inpaktuak saihestea eta lurraldeko osagaiak eta bertan egiten diren jarduerak bisualki txertatzea, bereziki azpiegiturak eta jarduera ekonomiko eremuak. –Paisaiaren garrantzia azpimarratzea, kalitatezko faktore bat baita gizartearen, kulturaren, ekonomiaren eta ongizatearen ikuspuntutik.
Helburuak: Ingurune fisikoaren antolamendua
Garapen-irizpideak: –Espazio bakoitzarentzat erabilera egokienak arautuko dituen lurralde-xede bat definitzea. –Lurraldearen erabilera iraunkorra bermatzea, eskura dauden baliabideak etorkizuneko belaunaldientzat arriskuan jarri gabe eta desberdintasunak ezabatu daitezen lagunduz. –Erabileren konplexutasunaren eta eragindako inpaktuaren jarraipena egitea, metodologia homogeneoen bitartez.
Helburuak: Azpiegitura berde bat sortzea
Garapen-irizpideak: -EAEn azpiegitura berde antolatu bat osatzea, zeinaren bitartez bermatuko den Lurraldearen konektibitate ekologikoa, geldiaraziko duen biodibertsitatearen galera eta arinduko dituen giza asentamenduek eta azpiegitura "grisek" eragindako zatiketaren ondorioak. Horretarako:
–Eskualdeko azpiegitura berdea zehaztea, parke naturalek, Biosferaren erreserbak, Natura 2000 sareak, korridore ekologikoen sareak, ibai-ibilguek eta ur-masa guztiek osatua. –Datu koherente eta fidagarriak edukitzea: informazioa lortzea ekosistemen hedadurari eta egoerari buruz, eskaintzen dituzten zerbitzuei buruz eta zerbitzu horien balioari buruz. –Ekosistemen Zerbitzuen Metodologia orokortzea, EAEko lurraldearen gaineko inpaktuak neurtzeko.
–Tokiko azpiegitura berdearen plangintza egitea eta hiri-azpiegitura berde konektatua eta orekatua izan dadin laguntzea. –Azpiegitura berdearen garapenerako eragileen arteko topaguneak eta aliantzak sortu daitezen bultzatzea.
–EAEko ondare naturala zaintzea eta aberastea eta ekosistemek eskaintzen dituzten zerbitzuak babestea. –Ekosistemen zerbitzuen garrantzia azpimarratzea, hazkunde adimentsua, iraunkorra eta integratzailearen esparruan. Gure ondare naturalaren babesik ezaren gaiari heldu bere osotasunean eta ekosistemen zerbitzuen balorazio egoki bat eman, Europar Batasunak 2020. urtean Europarako zehaztutako lehentasunekin sintonian. –Galera murriztea eta EAEko ekosistemek ematen dituzten zerbitzuak indartzea.
Helburuak: Naturgune babestuen sarea indartzea
Garapen-irizpideak: -EAEko ingurumen-eremu garrantzitsuenek eskaintzen dituzten zerbitzuak indartzea. –Espazio babestu guztiak ingurumen-babeseko figura bakarrean sartzeko lana amaitzea. –Naturgune babestuen EAEko sarea eremu funtzionaleko eta tokikoaren eremuko garrantzizko naturguneetan txertatzea, azpiegitura berde integratu batean, bai EAEn, bai eta mugakide dituen eskualdeetan.
Helburuak: Korridore ekologikoak indartzea
Garapen-irizpideak: EAEn zatiketa ekologikoa saihestea eta biodibertsitatearen galerari aurre egitea. –Korridore Ekologikoen Sarea eskualdeko Azpiegitura Berdean txertatzea.
Helburuak: Landa-ingurunearen mantenimendua
Garapen-irizpideak: –Landa-lurzorua babestea, ingurune fisikoa kudeatzeko tresna gisa, nukleo txikien egitura eta haien paisaia-eremuak kontserbatu eta sustatzeko. –Nekazaritzarekin eta basogintzarekin lotutako ekosistemak leheneratu, babestu eta hobetzea, biodibertsitatea, balio natural handiko nekazaritza-sistemak eta paisaia leheneratuz, babestuz eta hobetuz. –Baliabideen eraginkortasuna sustatzea, eta baita karbono gutxiko eta klima-aldaketara egokitzeko gai den ekonomia ere, nekazaritzaren, elikaduraren eta basogintzaren sektoreetan. Ura eta energia eraginkortasun handiagoz erabiltzeko ahalegina egingo da, eta, horretarako, energia-iturri berriztagarriak erabiltzea erraztu eta bioekonomia gara dadin sustatuko da.
Helburuak: Hiri-birgaitzea eta -birsortzea
Garapen-irizpideak: –Hiri adimendunak sustatzea, garapen teknologikoaren
euskarri izan daitezen, zerbitzu eta komunikazioen prestazio aurreratua eskaini dezaten eta jasangarritasunaren eredu izan daitezen. –Udalerrietan mugikortasuna eta garraio iraunkorra sustatzea.
Helburuak: Lurraldearen iraunkortasuna lortzea jarduera ekonomikoen erabileran
Garapen-irizpideak: –Lehendik dagoen lurzoru industrialari balioa ematea, hutsik dauden industria-pabilioiak birgaitzea eta berrerabiltzea, eta lankidetza publiko-pribatuko estrategiak diseinatzea lurzoru industrialen urbanizazioaren kontserbazioa sustatzearren. –Jarduera ekonomikoetarako lurzoru berrien bereizgarritzat hartuta, hiri-paisaia eta paisaia naturala uztar daitezen defendatzea, garraio publikoaren bidezko konektibitate handia eskaintzea eta mugikortasun-sistema iraunkorrak txertatzea.
Helburuak: Hiri-hazkundearen perimetro bat finkatzea
Garapen-irizpideak: –Hiri-hazkundeari mugak jartzea, lurralde mailako zehaztapena izango duen Eremu Funtzionalaren Hiri Hazkundearen Perimetroaren (HHP) bitartez. Bertan sartuko lehendik dagoen hiri-orbana eta Lurralde Plan Partzialaren indarraldirako aurreikusitakoa. –Hiri Hazkundearen Perimetroa epe ertaineko zehaztapen gisa finkatzea, hiri-berrikuntzako eta dentsifikazioko estrategietan eragitearren. –Hiri Hazkundearen Perimetroa udal-plangintzan zehaztu eta mugatzea.
Helburuak: Lurralde-eredua berrikustea metropolialdeetan eta eraldaketa-ardatzak
garatzea
Garapen-irizpideak: –Eraldaketa Ardatzen bitartez hiri-garapeneko prozesuak egituratzea, betiere egitura linealtzat hartuta, garraio kolektiboaren erabilera ahalbidetzearren, lehendik eraikitako espazioak dentsifikatuta eta eremu berrietan hiri-okupazioa saihestuta. –Hirigintza lausoa mugatzea, ingurumenaren eta paisaiaren kalitatea hobetzea, eta dentsitatea, hiri-berrikuntza eta berrikuntza-espazioak sortzeko aukera ahalbidetzea, lurralde-elementuen arteko antolaketa ahalbidetuko duten Eraldaketa Ardatzen bitartez. –Eraldaketa Ardatz horien bitartez hiri-garapenerako egitura iraunkorrak eratzea, lurraldearen konpartimentazioa saihestuz eta gure jarduera ekonomikoen dinamizazioko eta berrikuntzako prozesuetarako lurralde-euskarri egokia eskainiz. –Hiri-intentsitate geroz eta handiagoko espazioak sortzeko aukera ematea, dela bizitegi-dentsitateari dagokionez, dela zerbitzu, erabilera eta jardueren dentsitateari dagokionez.
Helburuak: Bizitegi-kuantifikazioa
Garapen-irizpideak: –Bizitegi-erabilerarako lurzoruaren artifizializazioa mugatzea, zentzuz erabiltzeko irizpideei eta iraunkortasun-irizpideei jarraituz. –Hirigintza-plangintza berrikustean bizitegi-ahalmena eta bizitegi-premiak kalkulatzeko aukera ematea udalerriei.
Helburuak: Mugikortasunaren iraunkortasuna
Garapen-irizpideak: –Garraio-sistema kolektiboen garrantzia handitzea mugikortasun orokorrean. –Intermodalitatea erraztea. –Hiri-garapen prozesuen eta azpiegitura- eta garraio-sistemen artean harreman estuagoa lortzea. –Pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzea, CO2 igorpenak murriztearen eta mugikortasun aktiboa handitzearen ondorioz.
Helburuak: Uraren erabilera arrazionalak
Garapen-irizpideak: –Lurralde-maila egokian zehaztea uraren, ur-horniduraren eta ur-arazketaren ziklo osoa, eta isurialdeetako eta arroetako baliabide hidrikoak elkarri lotuta kudea daitezen sustatzea. –Uraren hiri-eskaera murriztea, bai per capita eskaera, bai eta eskaera orokorra ere. -Hirigintza-aurreikuspenak egitean, kontuan izatea horretarako nahikoa ur badagoen. –Araztutako hondakin-uren berrerabilera handitzea.
Helburuak: Iraunkortasun energetikoa
Garapen-irizpideak: –Energia-betekizunak eta energia-instalazioak lurralde- eta hiri-plangintzan txertatzea, politika publikoetan iraunkortasunerako jarraibideak kontuan hartuz, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko energia-iraunkortasunari buruzko irailaren 22ko 178/2005 Dekretuan ezarritakoaren arabera. 2. Hiriak berotegi efektuko gasen zero emisiorako helburuetara bideratzea, alde batetik, energia-eraginkortasuna eta -efizientzia nabarmenki areagotuz (desenergizazioa) eta, beste alde batetik, energia berriztagarrirako iturrien erabilera orokortu eta autokontsumoa (deskarbonizazioa) sustatuz. 3. Hiri-estrategietan nahiz etxebizitza eta mugikortasunarekin lotutako estrategietan energia-efizientzia areagotzea. 4. Energia-kontsumo ia nuluko eraikuntza irtenbideetan aurrerapausoak ematea. 5. Garraio publikoaren erabilera sustatzea, garraio kolektibo eraginkor eta garbien bidez.
V. ERANSKINA
INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ESKAERA
Izenburua:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENARI
DAGOKION INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
III.3 Kontuan hartutako plangintza-alternatiben deskribapena
Alternatibak balioesteko erabilitako irizpide teknikoen identifikazioa eta definizioa.
Irizpide teknikoak, justifikazioa 0 alternatiba. Lurralde-ereduaren garapenaren gaur egungo estadioan, lurraldeari dagozkion helburuen eta orientazioen proposamenekin definitutako 8 bloke handietako bakoitzarentzat ez da antolamendu-mailako alternatibak sortzeko prozesurik garatu. Era horretara, alternatiben analisirako, "0 alternatiba" deitua baino ezin da kontuan hartu, lurralde-eredua ez berrikusteari eta bere proposamenak ez aplikatzeari dagokiona.
… Proposatutako alternatiba bideragarriak ingurumen aldetik karakterizatzea
Alternatibak, izena 0 alternatiba: lurralde-ereduaren berrikuspenik ez eta bere proposamenen aplikaziorik ez.
Kongruentzia, proportzionaltasuna eta ekarpena
Indarrean diren GALak onartu zirenetik, ingurumenaren alorreko kontzeptu berritzaile asko sortu dira, eta beharrezkoa da EAEko lurralde-ereduaren barruan egokitzea:
– Klima-aldaketaren kontrako borroka – Garapen iraunkorra – Uraren kudeaketa arro hidrografiko bidez – Biodibertsitatearen galera geldiarazteko premia – Paisaiaren kudeaketa integratua – Ingurumen-zerbitzuak aintzat hartzea Kontzeptu horietako asko dagoeneko barneratu dira lurralde-politiketan, politika sektorialen eta erakundeen eta gizartearen ekimenen bitartez. Hala ere, lurralde-ikuspegirik ezak asko mugatzen du haren garapena eta murriztu egiten du inplementutako neurrien eraginkortasuna.
III.4 Plan edo programaren zehaztapen nagusiak
Izena
Deskribapen laburra
Genero-ikuspegia Lurraldearen garapen egokia egiteko beharrezkoak diren neurri
estrategikoetan metodo orokor, multidiziplinarra eta sektore artekoa behar da. Helburu nagusien artean dago ikuspegi teoriko eta metodologiko berritzailean aurrera egitea, eta horretan ezinbestekoa da generoaren ikuspegia eta emakumeen parte-hartzea eta zuzendaritza txertatzea.
Klima-aldaketa Klima-aldaketa da gizakiek datozen hamarraldietan aurrez aurre edukiko duten erronka nagusietako bat, eta modu koordinatuan egin beharko dio aurre. Negutegi-gasen igorpen orokorren eta horiek arintzearen eta biosferan igorpen horiek xurgatzeko gaitasunaren arteko oreka da iraunkortasunerako giltzarrietako bat.
Osasuna Osasunaren eta lurraldearen arteko harramena lurraldearen antolamenduaren paradigma diziplinar berri gisa txertatu da, osasuna izanik politika sektorialen zeharkako osagaietako bat. Lurraldearen eta hiriaren antolamenduaren alorrean hartzen diren erabakiek aldatu egiten dituzte inguruneak, gu bizi garen eta lan egiten dugun lekuei eragiten diete, eta orobat eragiten diote batetik bestera joateko edo aisialdia igarotzeko moduari ere. Dauden ebidentzien arabera, faktore horiek guztiek eragiten dute jendearen osasunean. Horregatik, beharrezkoa da horien azterketa eta jarraipena egitea, berdintasuna kontuan hartzea antolamendu-prozesuetan, komunitatearen parte-hartzea eta ikusgaitasuna bultzatuko duten tresnak garatzea plangintzaren hasierako etapetatik beretik hasita.
Euskara Euskal hiztunen kopuruak etenik gabe egin du gorantz azken 30 urteetan, eta beharrezkoa da errealitate hori kontuan hartuko duen lurralde- eta hirigintza-antolamendu bat, ezagutza-indizeak handitzeko eta euskararen arnasguneak zaintzeko.
Lurralde arteko harremana Euskal Hiria, euskal eskualde irekia. Euskadiren kontzeptua europar giltzadura gisa hartuta, garraio-sistemetako eta komunikaizoetako aurrerabideen ondorioz sortutako baldintza berriek eta lurralde arteko harreman ekonomiko eta sozial berriek aukera ematen dute Europa mailako lurralde-garapeneko estrategia berriak eremu zabalago batean diseinatzeko, EAEren lurraldea eta eskualde mugakideak biltzen dituena.
Paisaia Paisaiak erreferentzia bat izan behar du Lurralde Antolamenduan, eta modu bateratuan hartu behar dira kontuan, paisaia bikainak zein egunerokoak kontuan hartuz. Eta eremu ahulenak babesteko eta degradatuak berritzeko neurriekin.
Ingurune fisikoaren antolamendua
LAGetako inguru fisikoaren antolamendua, ezarritako kategorizazioarekin eta lotutako erabilera-arauekin baliozko gisa mantentzen da, nahiz eta unean uneko doikuntzaren bat proposatzen den, hala nola "erabilera definituko bokaziorik gabea" kategoria ezabatzea.
Azpiegitura Berde integratua eta ekosistemen zerbitzuak
Azpiegitura Berdea kontzeptuak aurre egiten du, diziplinari dagokionez, Eremu Babestuaren edo Korridore Ekologikoaren aldean; jauzi kualitatiboa egiten du eskala guztiei eragiten dielako eta aukera ugari eskaintzen ditu hainbat alorretan, hala nola ingurumenean, osasunean, ekonomian edo aisian, besteak beste. Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioak, bestalde, horiek gizarteari egiten dioten ekarpenak aztertzeko baliagarria izan daitekeen oinarri metodologiko bat eskaintzen du.
Landa-ingurunea Euskal landa-eremuari lotutako problematika ez dago soilik lotua jendez husteko gertaerekin, hiri-egitura sozioekonomikoen garrantzizko erakarpen- eta eragin-indarren mendeko landa-eremuen hauskortasun sozioekonomikoarekin ere badu lotura: berriro urbanizatzeko prozesuak, nekazaritza-jarduera uztea, hipermugikortasuna, lurzoruaren prezioaren inflazioa. Ezinbestekoa da Landa Inguruneari eusteko erabateko estrategiak definitzea.
Hiri-birgaitzea eta -birsortzea
Hiri-birigaitzea eta -birsortzea bideratu behar da hirietan lor dadin desoreka ekonomiko eta sozialak gainditziko baldintzak, eremu libreen eta ekipamenduen sorreraren bitartez, eta, aldi berean, irisgarritasuna hobetzeko eta karbono dioxidoaren igorpenak murrizteko baldintza berriak, energia berriztagarri garbien horniduraren bitartez, energia aurrezteko aukera emango duten kontroleko teknologien erabileraren bitartez eta tokiko baliabide energetikoen kudeaketaren hobekuntzaren bitartez.
Lurraldearen iraunkortasuna jarduera ekonomikoen erabileran
Euskal Herriko industria-jarduera eta kalitatezko industria-eremuak edukitzea da gure lehiakortasunaren eta gure ekonomiaren oinarritako bat. Beharrezkoa da industria-lurzoruetan esku hartzea, horiek berritzeko, konpontzeko, birgaitzeko, birdentsifikatzeko edo, azken batean, balioa emateko, jarduera ekonomikoari lotuta erabil dadin.
Hiri-hazkundearen perimetroa
Dentsifikazioa eta hiri-berrikuntza, –lehentasunezko ekimenak garapen berrien aurretik– eta, azken batean, perimetro eraginkorrak ezartzea eremu urbanizagarrien zabalkundea mugatzeko, horiek guztiak faktore kritikoak dira, eragin erabakigarria dutelako ingurumenaren kalitatean eta baliabide naturalen kudeaketan: banaketa-sareen hedadura murrizten da eta energia- eta hornidura-sistemen eta ura arazteko eta hondakinak kudeatzeko sistemen eraginkortasuna hobetzen da. Lurzorua zaintzen da batez ere, EAEko baliabide eskasenetako eta balio handienetako bat, hain zuzen ere.
Metropolialdeak EAEko hiru hiriburuen Metropolialdeek, Vitoria-Gasteiz, Bilbao eta Donostia/San Sebastián, hartzen dute, oro har, biztanleriaren, etxebizitza kopuruaren eta enpleguaren % 70. Azken bi hamarraldi hauetan, hedatu egin dira, ekipamenduez hornitu dira eta sendotu egin dira, beharrezkoa izanik lurraldea mugatzeko, berriro dentsifikatzeko eta periferiak berriro prestatzeko ekimenak, eta modu berezian, nortasunari eusteko ekimenak.
Eraldaketa-ardatzak Hiri ertainek funtsezko zeregina betetzen dute euskal hiri-sisteman. Eraldaketa Ardatzak oinarrizko osagaia dira hiri-eremuak egituratzeko, berritzeko eta garatzeko eta, orobat, eremu libreak babesteko eta hobetzeko.
Bizitegi-kuantifikazioa Bizitegi-kuantifikazioari dagozkion irizpideekin LAGek ekarpen positiboa egiten dutela abiapuntu hartuta, beharrezkoa da doikuntzaren ildotik aurrera egitea, eta, horretarako, bakantzeak murriztu behar dira, bereizi behar dira hiri-inguruneko bizitegi-gaitasunaren tratamendua eta garapen berriak eta zamatu behar dira etxebizitza hutsak.
Bigarren etxebizitza eta baliabide turistikoak
Bigarren etxebizitza gertaera mugatua eta lokalizatua da EAEn, eta azken urteetan lehenengo etxebizitza bihurtu da. Euskadiko baliabide turistikoak beren dibertsitate natural eta kulturalagatik bereizten dira, eta garapen-eredua mugatu behar dute lurralde-iraunkortasunari dagokionez.
Plangintzen bateragarritasuna
EAE erabat metropolizatuta dagoen lurraldea izanik, zeinetan udalerrietako mugak erabat ikusgaitz bihurtu diren, Lurralde Antolamenduak udal plangintzen bateragarritasuna bultzatu behar du, ez bakarrik udal mugakideen arteko gatazkak konpontzeko, baita lurralde mailako erronka berriei heltzeko modu gisa ere.
Oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna
Motorrik gabeko oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna da lehenengo mugikortasuna, segurua da, konektiboa eta erakargarria. Beharrezkoa da EAEko lurraldea egituratuko duen herrialde mailako sare bat definitzea, guneak beren artean eta auzoko lurraldeetako guneekin lotuko dituena.
Bide-mugikortasuna LAGen ikusmoldea gai horretan zuzena izan da, errepideen administrazioetan garatu behar den eredu baten definizioarekin, ibilbideari, funtzionaltasunari zein gauzatzeko denbora-epeari dagokionez. Pentsatzen hasi liteke EAEko errepide-mapa gehienbat amaituta dagoela, alde batera utzita ibilbideen hobekuntzak, beste batzuen perfekzionamendua, herrietako saihesbideren bat gauzatzea eta ezinbesteko mantentze-lanak.
Trenbide-, portu- eta aireportu-mugikortasuna
Gure lurraldearen kanpo konektibitate handiagoa eta mugirkotasun-sistema iraunkorrak orokortzea proposatzen dira jarduera ekonomikoen lehiakortasunerako eta lurraldearen kohesio eta orekarako faktore kritiko gisa. Era berean, garraio-sistema kolektibo eraginkorra eta erakargarri bat bideratuko da, nodoak eta ardatzak lotuko dituena, lotura handiko hiri-sare bat osatzeko helburuarekin.
Mugikortasun kolektibo multimodala
Intermodalitate irizpideak dituen garraio publiko iraunkorra erronka bat izaten jarraitzen du administrazioentzat lurralde osoaren irisgarritasunaren bilaketan eta zerbitzu publikoaren hobekkuntza, konbinazio multimodalen bitartez.
Eredu logistikoa Euskal Herriarentzat erronka gisa hartzea salgaien nazioarteko garraiorako nodo logistiko bihurtzea, Bilboko (Hegoaldeko Tren Saihesbidea) eta Pasaiako portuek eta plataforma logistikoen sare batek osatua.
Ura Uholde-arriskugarritasunari dagokionez, EAEko Ibai eta Erreken LPSetik abiatuta, uraren erabilera arrazionala proposatzen da, baliabidearen kudeaketa arroen arabera egitea eta hirigintza-politika plangintza hidraulikoarekin korrespondentzian egotea.
Energia XXI. mendeko hiriek iraunkortasun energetikoaren erronka nagusiari aurre egin beharko diote, konprometituak izan beharko dute desenergizazioarekin, eraginkortasun energetikoa nabarmen handitzearen bitartez, edo deskarbonizazioarekin, energia-iturri berriztagarrien erabilera orokortzearekin eta buruaskitasunerako bidean aurrera eginez.
Parte-hartzea Parte-hartzea bere horretan da erronka bat, kudeaketa publikoaren eta gizartearen kulturaren aldaketa baitakar. Oinarrizko Dokumentu honen bitartez LAGen berrikuspenaren prozedura parte-hartzailea jartzen da martxan, Aurrerapena aurkeztu aurretik.
Gobernantza Berrikuspen honen bitartez LAGen, LPPen eta LPSen zehaztapenen eraginkortasuna ebaluatu beharko litzateke, modu homogeneo eta soilean, horien garapena baloratzeko moduan.
Lurralde- eta hirigintza-adierazleak
Neurtu egin behar da gizakiaren ekintza lurraldearen gainean. Beharrezkoa da adierazleak edukitzea lurraldearen eta hirigintzaren alorrean, hirigintzaren bilakaera erakutsiko dutenak eta lurralde eta hirigintza antolamenduko tresnen egokitasuna neurtuko dutenak.
V. ERANSKINA
INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ESKAERA
Izenburua:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENARIR
DAGOKION INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
IV. Potentzialki eragindako lurralde-esparruaren ingurumen-karakterizazioa
IV. 1 iInformazio-iturriak eta aurkitutako zailtasunak
Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentzia (Webgunea). EAEko airearen kalitateari buruzko Urteko Txostena, 2015 (Eusko Jaurlaritza). GeoEuskadi, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura (Webgunea eta FTP zerbitzariak); Ide Ura Webgunea - Uraren Informazio Sistema (webunea); EAEko Landaretza. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz 1998, Europar Batasuneko habitaten interpretaziorako gidaliburua 1999, Euskal Herriko Mapa Hidrogeologikoa, EAEko Pasaia Berezien eta Apartekoen Katalogoa, EAEko korridore ekologikoen sarea, Espainiako Interes komunitarioko habitat motak. Oinarrizko gida. Atlas y libro rojo de los anfibios y reptiles de España, EJ Kultura Ondarea eta beste. Zailtasunik gabe informazioa eskuratzeko.
IV.2 Potentzialki eragindako Lurralde-esparruaren Ingurumen-deskribapena
Analisiaren esparrua
Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldea.
Ingurune atmosferikoa Airearen kalitatea eta zarata.
Klima
- isurialde atlantikoa iparraldean, klima atlantikoarekin, hau da, arina tenperaturei dagokienez eta oso euritsua.
3 eremu klimatiko nagusi daude EAEn:
- Hegoaldeko muturra, Ebroren sakonunean eta Arabar Errioxaren barruan, klima mediterraneo kontinentala duena, uda lehor eta beroekin eta negu hotz eta lehorrekin. - Euskal Herri ertaina erdialdean, klima ozeanikoaren eta klima mediterraneoaren arteko trantsizioko klima duena, ezaugarri atlantikoen nagusitasunarekin, ez baitago benetako uda lehorrik. Klima-aldaketa Euskal Herrian aldaketa klimatikoari dagokionez proiektutako egoeren arabera (Eusko Jaurlaritza, 2016), honako hauek dira berokuntza globalaren ondorioz espero diren aldaketa nagusiak: a) Gutxieneko tenperaturak areagotzea neguan eta gehienekoak udan. b) Euriek % 15 eta 20 bitarte behera egitea mende bukaerarako.
c) Uraren tenperatura berotzea eta itsas mailak gora egitea. Airearen Kalitatea
. EAEko airearen kalitateari buruzko urteko azken txostenaren arabera (Eusko Jaurlaritza, 2015), kutsatzaileen mailak (SO2, NO2, PM10, PM2.5, CO, O3, bentzenoa, metalak eta bentzo(a)pirenoa), oro har, eta oso une jakinetan izan ezik, 102/2011 Errege Dekretuak (zeina den airearen kalitateari buruzko erreferentziazko araua) ezarritako inguruneko airean dauden kutsatzaile nagusientzako mugen barruan daude.
Euskal Autonomia Erkidegoko zaraten maparen arabera –zeinetan neurtzen diren zirkulazioaren eta industriaren afekzioak–, eremu ugari daude 70 dBA-tik gorako inpaktu akustikoa dutenak, eta trafikoa da zarataren eragile nagusia. Zaraten Maparen barruan zarata murrizteko politika bat proposatu da, foku igorleen eta hartzaileen sentikortasunaren arabera onar daitezkeen gehienezko zarata-mailak finkatzeko.
Zarata
Geologia, geomorfologia eta lurzoruak
Unitate geologiko-fisiografiko nagusia: Euskal-Kantauriar mendiak. Esparru geologikoa eta geomorfologikoa.
Mendebaldeko Pirinioaren eta Asturiar Mendigunearen artean dagoen mendi multzo osoa, bere ibar eta depresioekin, hartzen du bere baitan. Mendi ertainaren motako buruko erliebeak ditu, 1.500 m bitarteko altitudeekin. Ohikoak dira erliebe karstikoak, eta garapen nabarmena eta garrantzia handia hartzera iris daitezke unitate horren bi aldeetan. Unitate honen isurialde ozeanikoak ezaugarri hauek ditu: morfoegituren masibotasun eskasa, arro hidrografikoen uholde motako luzetarako profila, arro hidrologikoen hedadura apala, ibarren V formako zeharkako profil nabarmena, kostaldearen eta itsasertzaren morfologia nagusiki malkartsua, askotan sargune ugariz etena: estuarioak, badiak eta itsasadarrak. Isurialde mediterraneoak, berriz, ezaugarri hauek ditu: dreinatze-sarearen luzetarako profil arinagoa eta, ondorioz, uholde eskasekoa; ibarren zeharrako profila kantauriar azpiunitatekoak baino askoz ere zabalagoa; Goi Kretazikoko material nagusiak diapiroekin zulatuta agertzea, marga irisatuak, igeltsuak eta Triasikoko ofitak azaleraratuz. Ikuspegi litologikotik: material aukera zabala du eta antzeko litofazieak daude estai geologiko desberdinetan; hori dela eta, paisaia-unitate nabarmena du. Sedimentazio-harri detritikoak dira nagusi (hareharriak, hareharri karedunak, buztinak, limolitak eta margak); nagusiki Kretazikoko flysch moduko sailetan agertzen dira, eta erliebe oro har biribilduak sortzen dituzte. Kareharrizko mendigune karstifikatuak, bestalde, han-hemenka ageri dira, eta altitude handienak osatu eta erliebe malkartsu eta garapen urriko lurzoruak sortzen dituzte. Lurraldearen hegoaldeko muturrean beste unitate bat bereizten da: Ebroren Sakonunea, eta bertan dago Arabar Errioxa. Ebroren mendigunea hondoratzearen eta, aldi berean, Iberiar mendien eta Euskal-Piriniar mendien goragunearen ondorioz (alpetar orogeniak bultzatuta) sortutako unitate handia da, hiruki formakoa. Gaur egungo erliebea Ebroren sare hidrologikoaren ekintzak modelatua da, sedimentu tertziarioak higatu baitu hierarkizatu ahala. Sakonunearen erdialdean sakonune endorreiko ugari ageri dira; eta horien jatorria igeltsuen edo kareharrien disoluzio-prozesuak edo deflakzio elikoko prozesuak izan litezke.
EAEko interes geologikoko lekuen inbentarioa eta horren ondoriozko 1:25.000 kartografian Interes geologikoko guneak
142 osagai interesdun biltzen dira guztira, lurralde osoan sakabanatuta; guztira 408 km2-ko eremua hartzen dute.
Lurraldearen isurialde ozeanikoan, baldintza ekologikoak direla-eta, lurzoru azidoak dira nagusi eta materia organikoaren eta burdinaren ehuneko handiak dituzte, hainbat arrazoiren ondorioz. Haran hondoko lurzoru alubialak, sakonak eta emankortasun handikoak, eta kareharrizko mendi eremuei dagozkien litolurzoruak dira joera horri ihes egiten dioten bakarrak.
Lurzoruak
Isurialde mediterraneoko nekazaritza bailaretan, gizakiaren ekintza etengabeak ezkutatu egiten ditu nagusi diren ezaugarri naturalak: karbonato eduki handiak, kareharrizko eta margazko substratuei lotuta.
Isurialde ozeanikoan, erliebe apaletan, baserriaren inguruko ustiapena da nagusi, larre iraunkorrekin eta hedadura txikian egiten den polilaborantza, hainbat labore nahasten dituena: artoa, lekadunak eta bazka-laboreak, baratza eta fruitu-arbolak. Malda handiko guneetan, basotarako erabiltzen da lurra, eta Monterreyko pinua da protagonista nagusia.
Lurzoruaren erabilerak
Bi isurialdeetako euskal mendialdean, nekazaritza-basogintza-artzaintza sistemek mugatzen dute lurzoruaren erabilera, tradizioz bi baliabideren ustiapenean oinarritutako ekoizpenarekin: basoa eta menditar larreak. Arabar Lautadako eremu irekietan, garrantzi handiagoa hartzen dute lur landuek, eta horietan zerealak dira protagonista bereziak.
2014an eguneratutako IHOBEren inbentarioaren arabera, 12.368 lursailek jasaten dute edo jasan dute potentzialki kutsagarria den jarduera edo instalazio bat, eta horietan beharrezkoa da lurzoruaren kalitateren adierazpena lortzea. Potentzialki kutsatutako lursail horiek 90 km2-ko azalera hartzen dute guztira.
Lurzoru potentzialki kutsatuak
Artifizializazio kontzeptuaren barruan lurzoruaren iragazgaiztasuna inplizituki daramaten ekintzak deskribatzen dira; beraz, artifizializazioa "lurzoruaren zigilatzea" kontzeptu teknikoaren baliokidea da, oro har.
Lurzoruaren artifizializazioa
EAEn, lurraldearen konfigurazio orografikoa menditsua denez, haranen behealdeen okupazio masiboa garrantzi kritikoko gaia da. 1994. eta 2005. urteen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoaren azalera artifizializatua lurraldearen % 5,2 izatetik % 6,5 izatera igaro da; 9.440 ha-ko azalera artifizializatu da. Indar eragile nagusiak honako hauek izan dira: kalifikatutako bizitzeko eremua (4.854 ha areagotu da); jarduera ekonomikoak, hau da, merkataritza guneak eta industrialdeak (2.908 ha); eta garraio-azpiegiturak (671 ha). 2005. eta 2015. urteen bitartean, lurraldearen artifizialtasuna % 6,54koa izatetik % 6,72ra izatera igaro da. Oro har igotzen jarraitzen badu ere, azken urteetan artifizializazio-tasa nabarmen murriztu da. Geldotze hori, ziurrenik, EAEko 2020 Ingurumen Esparru Programa 2002. urtean abian jarri zenetik arfizializazioa murrizteko hartzen joan diren helburu eta konpromisoei lotuta dago.
Lurrazaleko eta lurpeko ingurune hidrologikoa
EAE bi isurialdetan banatuta dago banalerroko mendien bitartez (Gorobel Mendilerrotik Aralarko Mendigunera)
Hidrologia
• Kantauriar isurialdeak itsasora isurtzen du zuzenean, eta dagokion sare hidrikoak, klima ozeanikoaren eraginpean, ahalmen higatzaile handia du, eta emariek ez dute gorabehera handirik, uholde-gertaerak izan ezik.
• Isurialde mediterraneoa Ebro ibaiaren arro hidrologikoari dagokio; Ebro ibaiaren adarrek emari eta hedadura handiagoa dute bertan, baina udako lehorteak gutxieneko edukierak eragiten ditu, eta zenbait tarte erabat lehortzera ere iristen dira.
Lurpeko hidrologiari dagokionez, EAEko azaleraren % 27 baino gehiago bat dator lurpeko ur-masen sektoreekin. EAEko akuiferoak, geologia konplexuaren ondorioz, txikiak dira, oro har, eta konpartimentuetan zatituak, deskargagune ugarirekin. Akuifero karstikoak dira gehienak, heterogeneoak eta erregulatzeko gaitasun eskasekoak; baina badaude, halaber, emari lausoko akuifero karstikoak, homogeneoagoak eta akuifero detritikoak. Ustiapen-maila apala oro har Akuiferoen birkarga-eskualdeak iragazkortasun handiko substratuekin bat datozenean, eta hori askotan gertatzen da akuifero karstikoetan, lurpeko ur-masek urrakortasun handia dute unean uneko kutsaduraren eta/edo kutsadura lausoaren aurrean (EAEko azaleraren % 25).
Lurpeko ur-masak: 2010. urteaz geroztik kalitatea egonkorra da, eta ia akuifero guztiek egoera ona lortu dute, bi kasutan izan ezik: Gernikako akuiferoa, konposatu lurrunkorrek eragina, eta Miranda de Ebroko eta Gasteizko akuiferoak izan ezik, gehiegizko nitratoak baitituzte (URA, 2014).
Kalitate ekologikoa
Azaleko ur-masak Ibaiak: URAren 2014ko laginketen arabera, masen % 62 egoera onean daude, eta % 38k, berriz, ez dituzte kalitateari dagozkion helburuak betetzen. 2004. urteaz geroztik hobetzeko joera nabarmena hauteman da, dauden presioetan neurri zuzentzaileak aplikatu izanaren ondorio, maila handi batean. Trantsizioko urak eta kostaldeko urak: 2014an egoera onean dauden ur-masa bakarrak Urumeako trantsizioko ur-masa eta kostaldeko lau ur-masak dira (Kantabria-Matxitxako, Matxitxako-Getaria, Getaria-Higer eta Mompas-Pasaia). Gainerako ur-masak egoera on baino txarragoan daude, bai egoera ekologiko onera iristen ez direlako, bai ez direlako ez egoera horretara ez egoera kimiko onera iristen. Ez da joera argirik hauteman 1995-2014 epeko emaitzetan. Barrualdeko hezeguneak: 2014an, Uraren jarraipen sarean sartutako 16 hezeguneetatik 4tan kalitate "ona" izan da. Gainerakoek ez dituzte ezarritako kalitate-helburuak betetzen. Ez da joera argirik hauteman 2001-2014 epeko emaitzen bilakaeran.
URAK 2014. urtean argitaratutako EAEko baliabide hidrikoen ebaluazioa eguneratzean, 21 Unitate Hidrologikoen ekarpen hidriko guztiak hartu zirennaintzat, 4254,9 Hm3.
Baliabide hidrikoak eta eskaria
Hiri-eskaeraren guztizko estimazio gordina EAErako 2011. urtean: 263,514 hm3/urteko. Zenbateko horren parte nagusia Bizkaiari dagokio (141,428 hm3/urteko), eta horren ondotik daude Gipuzkoa (80,641 hm) eta Araba (41,445 hm) (URA, 2014). Etxeetarako ura da eskari gehien duena, guztizkoaren % 50 baino pixka bat gehiago. Bien bitartean, udal ur-hornidura sarera lotutako industria-eskaria % 30etik gorakoa da. Gainerako % 20 beste erabileren artean banatzen da.
Etorkizunari dagokionez, URAk 2014an 2027. urte bitartera begira egindako aurreikuspenen arabera, ez da aldaketa handirik izango gaur egungo egoeraren aldean.
2000/60/CE (UEZ) Zuzentarauaren 6. artikuluak adierazten du derrigorrezkoa dela urarekin zerikusia duten gune babestuen erregistro bat egitea demarkazio hidrologiko bakoitzerako.
Gune babestuen erregistroa
Gune babestu mota hauek bereizten dira: • Hornidurarako ur-harguneak: 871 puntu • Etorkizunera begira hornidurarako ur-harguneak izan daitezkeen guneak: 7 puntu • Etorkizuneko lurpeko erreserbak: 8 eremu Ebroren Unitate Hidrologikoan (UH) • Hartuneen babes-eremuak hornidurarako lurpeko masetan: 277 eremu Ebroren UHan • Ikuspegi ekonomikotik garrantzitsuak diren ur-espezieen eremuak: 15 eremu • Aisialdian erabiltzeko ur masak: 40 masa • Eremu urrakorrak: 4 eremu • Eremu sentiberak: 12 eremu • Habitaten edo espezieen babes-eremuak (Natura 2000 Sarea): Hegaztientzako Babes
Bereziko 6 Eremu (HBBE) eta Kontzerbazio Bereziko 52 Eremu (KBE) edo Batasunaren Intereseko Lekua (BIL).
• Ur mineralak eta termalak babesteko perimetroak: 8 eremu • Ibai-erreserba naturalak: 9 ibai-tarte • Plan hidrologikoetan izendatutako babes bereziko eremuak:
o Naturaren eta ingurumenaren ikuspegitik interesa duten ibai-tarteak: 57 ibai-tarte
o Espezie babestuen Interes Bereziko Eremuak: 12 espezie ur-habitatei lotuak o Biotopo babestua: 6 eremu o Geoparkea: Espazio 1 (Euskal Kostaldeko Geoparkea) o Parke Naturala: 9 espazio natural o Plan Berezia: espazio 1 (Txingudiko Plan Berezia) o Biosferaren Erreserba: espazio 1 (Urdaibai)
Hezeguneak: 31 hezegune
Landaretza
Euskal Autonomia Erkidegoko ia lurralde osoa baso hostotsuek hartuta dago: nagusi dira Quercus robur motako hariztiak ibarretan eta isurialde ozeanikoko muinoetan, Fagus sylvatica motako pagondoak mendialdeetan, eta Quercus faginea motako erkameztiak isurialde mediterraneoan. Gazitasun egoera oso bereziak dituzten lursailak, irtenune harkaiztsuekin, hidromorfia nabarmenarekin, etab., dira garrantzi gutxiagoko landare komunitateez estalirik dauden bakarrak (itsaslabarrak, dunak, hezeguneak, harkaitzak, etab.).
Landaretza potentziala:
Baso potentzialak gizakien jardueretara lotutako landaretza-formazioek ordeztu dituzte, maila handi batean bederen, eta ikuspegi ekonomikotik errentagarritasun txikiagoa duten aprobetxamenduko lursailetara baztertu dira:
Gaur egungo landaretza eta habitatak
• Larreak, belardiak, sasiak eta espezie exotikoko baso-plantazioak, kantauriar isurialdean.
• Monolaborantza intentsiboak, larreak eta espezie exotikoko baso-plantazioak, isurialde mediterraneoan.
Gizakiak paisaia begetalean eskala handian eragindako aldaketaren ondorioz, paisaia dibertsifikatu egin da, eta gaur egun aldakortasun eta aberastasun handia dago landaretza-komunitateei eta -formazioei dagokionez. Gaur egungo landaretza ugaritasun hori dela eta, habitat natural ugari daude, eta horietako batzuk Europa mailan ere interesekotzat hartuak dira. Interes komunitarioko habitatak dira, eta europar estatuek horiek babestea dute helburu, Europar Batasunari dagokion lurralde osoan EAEn interes komunitarioko 66 habitat mota daude guztira, eta EAEko azaleraren % 32,1 hartzen dute. Habitat horien kontserbazio-egoerari dagokionez, aipatu beharra dago IHOBek egindako aurretiazko ebaluazioaren arabera (2011), habitaten % 14 baino ez daudela kontserbazio-egoera onean, eta kostaldeko eta basoetako habitatak dira oro har egoera txarragoan daudenak. Era berean, EAEn intereseko landare-espezie ugari daude baliozko habitat horiei lotuak. Euskal Herriko natura zaintzeko ekainaren 30eko 16/1994 Legean oinarritzen den Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian "Arriskuan dauden Espezieen Euskal Katalogoan" 152 espezie eta 5 populazio daude gaur egun, eta lau taldetan sartuta daude, arrisku handieneko taldeetatik arrisku txikienetakora sailkatuta: Desagertzeko arriskuan (7 espezie katalogatuak), Kalteberak (37 espezie katalogatuak), Bitxiak (83 espezie eta 2 populazio katalogatuak) eta Interes Berezikoak (25 espezie eta 3 populazio katalogatuak). Gaur egun, 282 eremu izendatu dira espezie horietako batzuen kontserbaziorako edo lehengoratzeko, EAEn Arriskuan dagoen Landaredia leheneratzeko planen esparruan.
Fauna
EAE Europaren eta Iberiar penintsularen arteko kontaktu-eremua da, eta giro-dibertsitate handia du, Atlantikoaren kostaldetik Ebro ibaiaren haraneraino, mendi eremu ugarirekin; hori dela eta, espezie elkarren oso desberdinak daude, ohiko eurosiberiarretatik hasi eta nabarmen mediterraneoak direnetaraino. Era horretara, EAEk ornodun kontinentalen espezie ugari ditu; 400 espezie ingururen inbentarioa egin da, bai sedentarioak bai migratzaileak, ohikoa baita EAEko eremu hezeetan hegazti espezie migratzaileak ikusi ahal izatea, eremu horiek erabiltzen baitituzte atsedenerako eta negua igarotzeko. Gizakiek presio handia eragin dute, bai zuzenekoa –aleak zuzenean hilez–, bai zeharkakoa –habitat naturalak aldatuz–, eta horrek ondorioz ekarri du hainbat espezie desagertzea edo bitxi bihurtzea eta fauna-komunitateak aldatzea; eta horregatik sortu dira espezie babestuen katalogoak, probintzia, autonomia eta estatu mailan eta nazioartean, biodibertsitateari eusteko. Basa eta itsas fauna eta landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskal Katalogoan kudeaketa-planaren irudia agertzen da, arriskuan diren espezieen kontserbazioa bermatzeko tresna gisa, espezie horiek galzorian jartzen dituzten arriskuak gainditzeko aukera ematen duten neurrien bitartez. Habitataren aldaketari dagokionez, sentiberatasun handieneko espezieak dagoen faunarako interes handieneko eremuak honako hauek dira:
• presio antropikoa txikiagoa duten euskal mendietako hostozabalen baso autoktonoen masa ondoen kontserbatuak,
• ibai eta erreketako galeria-ibilguak eta -basoak, intereseko espezie askorentzat korridore natural gisa ere jarduten dutenak,
• Kostaldeko hezeguneak eta kontinentalak interes handikoak dira hegazti migratzaileek negua igarotzeko eta hazteko leku gisa,
Basa faunarako balio gehien duten eremu horietako asko EAEko Gune Babestuen Sare barneko eta/edo Natura 2000 Sareko eremu natural babestuan daude.
Garrantzi Bereziko Naturguneak
Espezieak dauden eremuak eta ikuspegi ekologiko, zientifiko eta geologikotik edo paisaiaren eta hezkuntzaren ikuspegitik balio gehien duten habitatak eta ekosistemak babesteko, gune babestuen sareak sortu dira, dibertsitate biologikoa eta geologikoa eta horiei lotutako baliabide naturalak eta kulturalak babesteko eta mantentzeko helburuarekin. Helburu horiek lortzeko asmoz, leku horien plangintza egin behar da. Gaur egun, EAEn gune natural babestu hauek daude1
• EAEko Gune Naturalen Sarearen barruan (autonomia erkidegoaren eremuan) dauden 9 parke natural, geoparke 1, 8 biotopo babestu eta 25 zuhaitz berezi.
:
• Natura 2000 Sareko 55 leku (Europar Batasunaren eremuan) • Biosferaren Erreserba 1 (mundu mailako eremua) • Ramsar hitzarmenak babestutako 6 hezegune (mundu maiako eremua)
Eremu Hezeen Inbentario bat ere badu, Eremu Hezeen informazioari eta zaintzari buruzko tresna irekia dena eta gaur egun bere baitan hartzen dituena 1.251 hezegune, garrantziaren araberako 3 taldetan banatuta. Beste alde batetik, Erabilera Publikoko Mendiak (EPM) kontzeptuaren barruan sartzen dira arro hidrografikoen goi-ibarrean eta aintziretako arro hornitzaileetan dauden mendiak, euritik zein elurretik sortutako ur-erregimenaren gorabeherak egokitzeko balio duten mendiak eta beren eragin ekonomiko edo fisikoagatik osasungarritasun publikoarentzat, uren erregimen egokiarentzat, lurren emankortasunarentzat eta lurzoruen higadura saihesteko beharrezkoak diren mendiak. Arabako azaleraren % 50 inguru, Gipuzkoaren % 17 eta Bizkaikoaren % 16 Erabilera Publikoko Mendiei dagokie. Elkarrengandik isolatuta dauden naturgune babestuen arteko lotura funtzionalari eusteko eta leheneratzeko premiak EAEko Korridore Ekologikoen Sare bat garatzera bultzatu zuen Eusko Jaurlaritza. Horren helburu nagusia da Natura 2000 Sarearen lotura eta koherentzia ekologikoa sustatzea, "Habitaten" 92/43/CEE Zuzentarauaren betebeharrei erantzunez. Korridore ekologikoen sare hori lurralde-antolamenduan egokitzeko, gainjarritako baldintzatzaile gisa txertatu da 2014an behin betiko onartutako Nekazaritzako eta Basogintzako Lurralde Plan Sektorialean. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Natural
1 http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-u95/es/u95aWar/lugaresJSP/U95aEntradaFiltroLugaresCAPV.do?flnMenu=true
eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza korridore ekologikoen berrikuspen- eta eguneratze-prozesuan dago, eta bertan sartuko dira kostaldeko korridoreak eta EAEn eta lurralde mugakideetan kokatuta dauden naturguneak lotuko dituzten korridoreak.
2014an Eusko Jaurlaritzak 90/2014 Dekretua onartu zuen, E paisaiaren babesari, kudeaketari eta antolaketari buruzkoa, uskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen antolamenduan aurreikuspen horiek bete ahal izateko mekanismo normalizatuak zehazteko helburuarekin. Dekretu horrek besteak beste honako tresna hauek identifikatzen ditu: Paisaiaren Katalogoak, Paisaiaren zehaztapenak, Pasaiaren Ekintza-planak eta Pasaian Integratzearen Azterlanak. EAE osoko Paisaia Katalogoak eta Zehaztapenak erredaktatzea da helburua. Ikerketa hau erredaktatu den unean, EAE banatuta dagoen 14 Eremu Funtzionalen artetik Balmaseda-Zalla (Bizkaia), Biasteri (Araba) eta Zarautz-Azpeitia (Gipuzkoa) Eremuetako Katalogoak osatu dira. Gaur egun hiru Eremu Funtzional horietako Paisaia Zehaztapenak eta Donostialdeako Paisaia Katalogoa erredaktatzen ari dira.
Paisaia
Inguru sozioekonomikoa
Euskal Herria Espainiako industria-iraultzaren lehenengo fokuetako bat izan zenez, bertako biztanleria asko hazi zen XIX. mendearen erdialdetik 1970eko hamarraldiaren hasiera bitartean, immigrazio handia jaso baitzuen Espainiako beste eskualde batzuetatik. Edonola ere, 80ko hamarraldiko industria-krisiaren ondoriozko industriaren birmoldaketa eta jaiotza-tasaren beherakada zela eta, Euskal Herriak atzera egin zuen ikuspegi demografikoetik, eta Trantsizioaz geroztik hazkuntza negatiboa izan zuen; joera horrek horretan jarraitu zuen, nahiz eta 90eko hamarraldiaren erdialdeaz geroztik oparoaldi ekonomikoa etorri zen eta BPGaren adierazleak Europako batez bestekoaren gainetikoak izan. 2015ean, Eustaten arabera, EAEko biztanleria 2.173.210 biztanlekoa da; 321.777 Araban, .141.442 Bizkaian eta 709.991 Gipuzkoan.
Demografia
Biztanleria hori ez da era berean banatzen lurralde guztietan. Konparazioa isurialde artean egiten bada, biztanleriaren % 11 baino ez da bizi erkidegoaren isurialde mediterraneoan, eta gainerako % 89 erkidegoaren kantauriar isurialdean dago. Bestalde, biztanleria hiriguneetan kontzentratzen joan da, eta asko handitu da garrantzizko hiriguneetako biztanleria (Bilbo Handian pilatzen da, esate baterako, guztizkoaren % 43), gune ertainen kaltetan; edonola ere, azken horiek espezifikoki landa-eremuetako biztanleria berenganatu dute. Euskal Herriko biztanleriaren banaketaren ezaugarri bereziena hiri-eremuen eta hurbileko landa ingurunearen arteko inbrikazioa da, zeinak, Euskal Herriko kantauriar isurialdearen kasuan bereziki, hiri-dinamiken eragin izugarria duen: kutsadura, maiztasuna, lurzoruaren okupazioa, enplegua xurgatzea eta nekazaritza-jarduerak abandonatzea... Hori guztia mendiko landa-eremu bat izatearen ondoriozko hauskortasunarekin larriagotua.
Euskal Herriaren aberastasun historiko eta kulturalaren emaitza dira EAE lurraldean dauden Monumentu, Monumentu Multzo eta Intereseko aztarnategi ugariak. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zentroak intereseko osagaien katalogoa mantentzen du; horietako asko
Kultura-ondarea
babestuta daude legez. Guztira, 4400 osagai daude katalogatuta Arkitektura eta Azpiegiturako datu-basean, 768 osagai Arkeologiako datu-basean eta 73 osagai Erretaulen datu-basean.
V. ERANSKINA
INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ESKAERA
Izenburua:
EAEko LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN GIDALERROEN BERRIKUSPENARI
DAGOKION INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
IV. 3 Inplikatutako lurralde-esparruen ingurumen-balorazioa. Ingurumen-diagnostiko eta -unitate homogeneoak
Inplikaturiko lurralde-esparruaren ingurumen-karakterizazioaren eta
diagnostikoaren laburpena eta ingurumen-arazo nabarmenenen identifikazioa Ingurumen-karakterizazioa
EAE Europaren eta Iberiar penintsularen arteko kontaktu-eremua da, eta giro-dibertsitate handia du, Atlantikoaren kostaldetik Ebro ibaiaren haraneraino, mendi eremu ugarirekin; hori dela eta, espezie elkarren oso desberdinak daude, ohiko eurosiberiarretatik hasi eta nabarmen mediterraneoak direnetaraino. Giro-dibertsitate horri esker, dibertsitate handia du geologia, biologia eta paisaiari dagokionez, eta interes-osagai ugari ditu. Biztanleria-dentsitate handiko lurraldea da, halaber, eta hori dela eta, oso handia izan da gizakien presioa ingurumenean, eta halakoa da oraindik ere. 90eko hamarraldiaz geroztik hainbat neurri hartu dira, poliki-poliki igorpen kutsagarriak murrizteko, biodibertsitatearen eta geodibertsitatearen galera geldiarazteko, balio handieneko osagai naturalak babesteko, giza jarduera iraunkorrak sustatzeko, etab. Horri esker, azken hamarraldietako joera positiboa da gai hauetan: airearen kalitatea, lurrazaleko eta lurrazpiko ur-masen kalitatea, artifizializazioa eta lurzoruaren kutsadura, biodibertsitatea eta ingurune naturala, sozioekonomia eta hondakinak. Joera positibo hori gorabehera, intereseko espezieen habitat eta populazio askoren kontserbazio-egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du, eta lurrazaleko ur-masa askok ez dituzte ekologikoko helburuak iristen. Uraren, lurzoruaren eta energiaren kontsumoa murrizteko ahaleginak hauteman dira. Hondakinen eremuan, beharrezkoa da horien balorizazioa sustatzea.
Ingurumen-unitate homogeneoen definizioa eta balorazioa Unitate-zk Izena: Eremu antropikoak Azalpena
Hemen sartu dira honako eremu hauek osatutako eremu antropikoak: hiriguneak eta industriaguneak, erauzketaguneak, garraio-sareak eta horiei loturiko lursailak, urtegi artifizialak, zabortegiak eta hiri-parkeak eta lorategiak.
Gizakiak asko eraldatutako eremuak dira, zeinetan elkartzen diren etxebizitza guneak eta ekonomiaren bigarren eta hirugarren sektoreei lotutako azpiegiturak.
Harrera-gaitasunaren balorazioa
Harrera-gaitasuna oso txikia da flora eta faunarentzat, eta espezie oportunistetara mugatzen da. Bizitegi-erabilerentzako eta bigarren eta hirugarren sektoreko jarduera ekonomikoentzako harrera-gaitasuna oso handia da.
2. unitatea Izena: Babes Bereziko Eremuak Azalpena
Zehazki, honako hauek sartzen dira hemen: – Funtsezko prozesu ekologikoen mantenimenduan garrantzizko zeregina betetzen duten eremuak, hala nola lurzoruen babesa edo akuiferoak kargatzea. - Kontserbazio-egoera onean dauden habitat naturalen laginak, zeinak desagertzeko arriskuan dauden edo, nazioarteko hitzarmenei edo xedapen bereziei jarraituz, babes berezia behar duten. - Mehatxupean dauden espezie gisa katalogatuta dauden animalia edo landare populazioak, osagai endemikoen kontzentrazio handiak edo nazioarteko hitzarmenei edo xedapen bereziei jarraituz babes berezia behar duten espezie kontzentrazio handiak dituzten eremuak. - Landa-paisaiak edo paisaia malkartsu harmoniatsuak, edertasun edo balio kulturak handikoak, hala nola aztarnategi paleontologikoak, mineralak, interes geologikoko lekuak (IGL), etab. – Bereziak edo bitxiak direlako nabarmentzen diren osagai naturalak dituzten eremuak, edo interes zientifiko berezia dutenak.
Harrera-gaitasunaren balorazioa
Harrera-gaitasun oso handia flora eta faunarentzat. Naturaren kontserbazio-bokazioa. Harrera-gaitasun handia naturari lotutako aisialdiko erabilerentzat. Harrera-gaitasun txikia erabilera ekonomikoentzat.
3 unitatea Izena: Ingurumen Hobekuntzako Eremuak Azalpena:
Bera baitan hartzen ditu baso degradatuak, sastraka-eremuak eta lurzoru marjinalak, zeinak, balio handiagoko eremuen barrualdean edo horien alboan daudenez, baliozkotzat hartzen den kalitate maila handiagoak bilakatzea. Eremu degradatuak dira, baina beren kokalekuagatik edo beren balio intrintsekoen ondorioz kontserbazio-egoera onuragarriagoaren bokazioa dute, kudeaketa-neurriak aplikatuta edo aplikatu gabe.
Harrera-gaitasunaren balorazioa
Harrera-gaitasun ertaina flora eta faunarentzat, baina hobetzeko gaitasun handiarekin. Harrera-gaitasun ertaina naturari lotutako aisialdiko erabilerentzat, hobetzeko gaitasunarekin. Harrera-gaitasun txikia erabilera ekonomikoetarako.
4. unitatea Izena: Baso-eremuak Azalpena
Baso-sistemek EAEko azalera osoaren % 55 hartzen dute eta bereziki bi baso-masa mota hartzen dituzte: baso autoktonoak (zuhaitzez estalitako azaleraren % 47) eta baso-plantazioak (% 53). Azalera hori handitzen ari da azken hamarraldietan, larreak abandonatu egin direlako edo baso-plantazio bihurtu direlako. Baso autoktonoen baso-masa nagusiak eta handienak mendilerro eta mendiguneen magaletan eta gailurretan kokatzen dira. Lurraldearen gainerako partean, orbanak txikiagoak dira eta sakabanatuta daude. Baso autoktonoetako baso-landaretza eta -fauna oso aberatsa eta askotarikoa da, eta garrantzizko funtzioa betetzen dute lurzoruak higaduratik babesteko eta karbonoaren isurbide gisa. Baso-plantazioen artean, eukalipto eta Monterreyko pinu masak dira nagusi, kantauriar isurialdean kokatuak bereziki. Plantazio horiek egurra lortzeko baliatzen dira, txanda labur edo tartekoetan. Lurraren ekoizpena optimizatzea helburu duten jardueren ondorioz, plantazioak baso autoktonoak baino askoz ere pobreagoak dira biodibertsitatearen ikuspegitik. Lurra zuhaitzez estalita dagoen garaietan, lurzoruak higaduratik babestuta daude. Hala ere, ebakitzen diren unetik basoa berritzen den unea arte, eta basoko pistak eraikitzen diren bitartean, higadura-arriskua dago.
Harrera-gaitasunaren balorazioa
Harrera-gaitasun oso handia flora eta faunarentzat baso autoktonoetan. Baso-plantazioetan gutxiago, baina, hala ere, handia izaten jarraitzen du txanda luzeko plantazioetan. Baso naturalen zatiketa handia da kantauriar isurialdean, eta beren konektibitatea, berriz, txikia; beraz, horrek ondorioak ditu harrera-gaitasunean. Erabilerei dagokionez: lehen sektoreko jarduera ekonomikoa (egurraren ekoizpena) eta aisialdiko jarduerak.
5. unitatea Izena: Nekazaritzako eta abeltzaintzako eremuak Azalpena
Nekazaritzarako eta/edo abeltzaintzarako lursailak biltzen dira hemen, mendiko larreak izan ezik, beste ingurumen-unitate baten barruan baitaude. EAEko lurralde-gainazal handia hartzen dute. Bi agrosistema nagusi daude EAEn:
• Bereziki abeltzaintzarako bokazioa duten agrosistemak, zeinetan nagusi diren belardi eta larre iraunkorrak; EAEko azaleraren % 24 hartzen dute, eta EAEko kantauriar isurialdean kokatuta daude bereziki.
• Bereziki nekazaritzarako bokazioa duten agrosistemak, zeinetan nagusi den zerealen eta mahatsen laborantza; EAEko azaleraren % 9,5 hartzen dute, eta mediterranear isurialdean kokatuta daude bereziki.
Ikuspegi ekologikotik, gizakiek orekatutako ekosistema gisa definitu litezke; hark beren egitura soiltzen du, komunitateak espezializatzen ditu, ziklo materialak ixten ditu eta merkatuarentzat interesekoak diren produktuetara zuzentzen du fluxu energetikoa.
Harrera-gaitasunaren balorazioa
Harrera-gaitasun handia flora eta faunarentzat, nekazaritza eta abeltzaintza-jardun tradizionalen mendekoak diren espezieekin. Harrera-gaitasuna urritua, sasitzen, ezponden eta zuhaiztien arrarotzearen ondorioz, nekazaritza intentsifikatu den eremuetan. Lehen sektoreko erabilera ekonomikoen harrera-gaitasuna oso handia da. Beste sektoreetako erabilera ekonomikoen harrera-gaitasuna oso txikia da.
6. unitatea Izena: Mendiko larreak Azalpena
Alturako abeltzaintza-eremuak, mendikateen eremu kakuminaletan kokatuak, hartzen ditu. Unitate hau mendiko larreen 2 azpimota handiz osatuta dago: – larre menditarrak-harkaitzak (hormatzar harkaiztsuak, irtengune ia bertikalekin). – gainerako mendiko larreak (belardi lauak eta trinkoak, kota altuetan kokatuak eta abeltzaintzako ustiapen trinkoa dutenak, urtaroaren arabera eta artzaintzako kultura-tradizioari lotuta). Abeltzaintzarako bokazioa duten sistemak dira, gizakiak aspaldi basogabetutako eremuak eta hainbat mendez erdizka artzaintzako jardunak hartu dituztenak. Jarduera horiei esker, jatorrizko landaredia sortu da, intereseko espezie ugari biltzen dituena; espezie horiek artzaintzaren oreka behar dute bizirik irauteko.
Harrera-gaitasunaren balorazioa
Harrera-gaitasun oso handia flora eta faunarentzat, nekazaritza eta abeltzaintza-jardun tradizionalen mendekoak diren espezie esklusiboak. Lehen sektoreko erabilera ekonomikoen harrera-gaitasun handia, abeltzaintza estentsiboari eta kalitateko elikagaien ekoizpenari lotuak bereziki. Beste sektoreetako erabilera ekonomikoen harrera-gaitasuna nulua da.
7. unitatea Izena: Azaleko urak Azalpena
Bertan sartzen dira ibaiak, errekak eta gizakiak gutxi aldatutako beste ur-masa kontinental batzuk, eta baita barrualdeko eta kostaldeko hezeguneak, kostaldeak eta kostaldeko ur-masak ere. Ingurumen-unitate honek hartutako azalera agrosistemek eta baso-sistemek hartzen dutena baino apalagoa da. Unitatearen ingurumen-garrantzia funtsezkoa da bai florarentzat bai faunarentzat, eta baita gizakiarentzat ere, hornidurarako, paisaiarako, aisiarako, ondo pasatzeko, etab.
Harrera-gaitasunaren balorazioa
Harrera-gaitasun oso handia da flora eta faunarentzat. Unitatea biodibertsitate “hot spots” bat da. Espezie sentibera asko edo arriskuan dauden espezie asko zuzenean daude ur-masen egoera ekologikoaren mende. Unitate honi kalte handia egin diote historikoki giza jarduerek, izan ere, horien ondorioz, asko murriztu da baso alubialen gainazala, hezegune ugari lehortu egin dira, ur masak kutsatu egin dira modu puntualean edo lausoan, kostaldea urbanizatu egin da, etab. Egoerak hobera egiteko joera du azken urteetan, nahiz eta oraindik zer egin asko dagoen floraren, faunaren, habitaten eta ur-masen kontserbazio egoera onera iristeko.
Plan edo programak Natura 2000 Sarean izan dezakeen ondorioaren balorazio espezifikoa
LAGen Berrikusketan proposatutako lurralde-eredua zortzi bloketan banatzen da. 1. blokea: Zeharkako gaiak Lurralde-ereduan sartutako zeharkako gaiak honako hauek dira: "generoaren ikuspegia", "klima-aldaketa", "osasuna", "euskara" eta "lurralde arteko harremana". Azterketarako eta lurralde-ereduan txertatzeko identifikatu diren zeharkako gaien artetik, klima-aldaketarekin zerikusia dutenak dira Natura 2000 Sarean eragin zuzena eta zeharkakoa edukiko dutenak:
• Klima-aldaketa mehatxu bat da ingurumenaren aldaketei sentibera zaien habitat eta espezieentzat (zohikaztegiak, mendiko habitatak, habitat mediterraneoak, etab.).
• Itsas mailaren igoera mehatxu bat da marearteko kostaldeko habitat gehienentzat eta horiek erabiltzen dituzten espezieentzat.
LAGen berrikuspenaren lurralde-helburuek eta -jarraibideek, klimaren gaian, ikatzaren igorpenak murriztera eta ekosistemen erresilientzia hobetzera bideratuta daude guztiak. Natura 2000 Sarearen esparruan garrantzi gehien duten gaiak honakoak dira: Azpiegitura Berdearen sorrera, ekosistemen birsorkuntza eta naturalizazioa lurraldearen erresilientziari laguntzeko, espezieen migrazioari laguntzen dioten ekosistemen arteko konektibitatea sustatzea, itsas mailaren igoerak eta muturreko olatuek eragindako kostaldeko eremuak identifikatzea, eremu
degradatuen basoberritzea eta baso naturalaren azalera handitzea, hala nola karbono-hobiak. Hori guztia dela eta, prosatutako lurralde-helburuek eta -jarraibideek Natura 2000 Sarean ondorio orokor positiboa
edukiko dutela pentsatzen da, klima-aldaketari eta hark gizakiengan zein ekosistemetan dituen ondorio negatiboei aurre hartzeko jarduerak bultzatzen dituelako.
2. blokea: Paisaia LAGen Berrikusketan paisaiaren eremuan proposatutako hainbat lurralde-jarraibidek lotura zuzena eduki dezakete Natura 2000 Sarearekin, esate baterako:
• Itsasertzeko paisaia eta hondartzen ingurunea babestea; horretarako, urbanizazioa eta azpiegiturak saihestu behar dira, eta portuen irudia hobetu.
• Ibaietako paisaiak leheneratu eta kontserbatu daitezen sustatzea, apalgarriak diren eraikuntzak ezabatuz, ur-bazterreko landaredia babestuz eta oinezkoentzako eta bizikletentzako bide-sare bat bultzatuz.
• Kultur bideei balioa ematea eta ibilbideen, bideen eta behatokien sare bat sortzea, herritarrak paisaiara hurbildu daitezen bultzatzeko, kostaldeko ibilbideak barne.
Kostaldeko eta ibaietako paisaiei aplikatzen zaizkien jarraibide hauen ondorioa Natura 2000 Sarearen barruan dauden kostaldeko eremuetan eta ibaietan oro har positiboa
izango dela aurreikusten da.
3. blokea: ingurune fisikoa eta azpiegitura berdea LAGen berrikuspenak lurralde-ereduaren ingurune fisikoa Ingurune Fisikoaren Antolamenduaren inguruan berrikustea proposatzen du eta Azpiegitura Berde Integratu bat lortzea, zeinetan sartuko diren Eremu Natural Babestuak eta Korridoreen Ekologikoak. Azpiegitura Berdeak oinarri hartzen du naturaren eta prozesu naturalen babesa eta balorazioa modu kontzientean txertatzen direla lurraldearen plangintzan eta dagokion garapenean. Bloke handi horretarako proposatutako lurralde-helburuak eta zehaztapenak sintonia perfektuan daude Natura 2000 Sarearen filosofiarekin eta helburuekin. Bereziki biodibertsitatearen galera geldiarazteko eta EAE barruko zein lurralde mugakideekiko konektibitatea hobetzeko helburuak. Hori dela eta, lurralde-helburu eta -zehaztapen horien garapenak ondorio argi eta garbi positiboa
edukiko du Natura 2000 Sarean.
4. blokea: Landa-ingurunea Lurralde-helburuak eta -zehaztapenak bat datoz EAEko Landa Garapenerako Programarekin (2015-2020). Natura 2000 Sarean sartuta dauden interes komunitarioko habitat asko eta asko zuzenean daude nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren mantenimenduaren mende, modu nabarmenean laguntzen baitiote biodibertsitatearen mantenimenduari. Abandonatzeak ondorio negatiboa du euskal landazabalari lotutako habitat eta espezie askotan. Landaguneak eta landako jarduerak mantentzeko helburua duten Lurralde Antolamenduko Zuzentarauen berrikuspenaren "Landa Ingurunea" blokean sartuta dauden lurralde-helburuek eta -zehaztapenek oro har ondorio positiboa
edukiko dute Natura 2000 Sarearen kontserbazioan.
5. eta 6. blokea: hiri-ingurunea eta mugikortasun iraunkorra Bi bloke horien eta Natura 2000 Sarearen arteko harremanak ez dira beste blokeetan bezain nabarmenak. Edonola ere, hiri-hazkundearen eta mugikortasunaren iraunkortasuna lortzera begirako lurralde-zehaztapen guztiak, lurraren kontsumoa saihestu eta ingurunerako kutsagarrien igorpenak murriztea ekarriko dutenak, oro har positibotzat
hartzen dira Natura 2000 Sarearen kontserbazio-helburuei dagokienez.
7. eta 8. blokeak: Ura eta energia Orokorrean, bi bloke horietarako proposatutako lurralde-helburuek eta -zehaztapenek hornidura-egituren eraginkortasuna hobetzea bilatzen dute, eta baita eskura dauden baliabideen erabilera iraunkorra eta aurrezpena ere oro har. Helburu horien lorpenak zalantzarik gabe ondorio positiboak
edukiko lituzke sare hidrologikoan eta kutsaduraren gainean, oro har; beraz, ondorio orokor positiboa aurreikusten da Natura 2000 Sarean, bereziki ur-ibilguetan eta hezeguneetan.
Lurralde-ereduaren berrikuspenak Natura 2000 Sarearen gainean dituen ondorioei buruzko ondorioa Sintonia dago lurralde-ereduaren berrikuspeneko helburuen eta zehaztapenen eta Natura 2000 Sarearen kontserbazio-helburuen artean. Natura 2000 Sarearentzat mesedegarriak izango dira helburu hauek dituzten lurralde-zehaztapen guztiak: biodibertsitatearen galera geldiaraztea, konektibitate ekologikoa, eremu naturalen kudeaketa eta plangintza hobetzea, habitat naturalak eta erdi-naturalak kontserbatzeko mesedegarriak diren nekazaritzako eta nekazaritzako jarduerak sustatzea, airearen, uraren eta lurzoruen kutsadura murriztea, baliabide naturalen erabilera iraunkorra sustatzea, etab. Hori guztia kontuan hartuta, EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenak Natura 2000 Sarearen gainean ondorio orokor positiboa edukiko duela aurreikusten da. Edonola ere, ezin dira baztertu proposatutako lurralde-jarraibideek etorkizunean gauzatuko dituzten planen eta proiektuen ondorioz ingurumen-inpaktu negatiboak eragingo direla. Horregatik, Kontserbazio Eremu Berezien edo Hegaztientzako Kontserbazio Bereziko Eremuaren nortasunean ondorio nabarmenak izan ditzaketen lurralde-ereduaren berrikuspenaren ondoriozko plan eta proiektuen ebaluazioa egin behar da, Natura 2000 Sarearen gaineko ondorioak ebaluatzeko.