egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
TRANSCRIPT
-
8/8/2019 Egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
1/13E
-
8/8/2019 Egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
2/13
Egoera
Sozioekonomikoa
2010eko lehenengo seihilekoa
-
8/8/2019 Egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
3/13
Aurkibidea1. Lan merkatuaren egoer . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 51.1.Euskal Herriko langabezia-tasa % 10,3 da 2010. urtearen erdian
1.2.Langabezian dauden pertsonen % 38k urtebete baino gehiago darama lanik gabe
1.3. Krisiaren hasieratik, 74.000 lanpostu baino gehiago galdu dira
1.4.Gazteria lan-eskuaren benetako erreserba-armada bilakatu da: krisiak gazte-enpleguaren % 27 suntsitu du
2.Emakumeen aurkako lan diskriminazioaren eraginez, generoen arteko soldata-aldea % 30 eta % 39
bitartean dago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
-
8/8/2019 Egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
4/13
5
1. Lan merkatuaren egoera
1.1. Euskal Herriko langabezia-tasa % 10,3 da 2010 urtearen erdian
2008ko bigarren erdiaren hasieran, nazioarteko finantza-krisiaren ondorioak euskal
ekoizpen-ekonomiaren oinarriak zuzenean ukitzen hasi zirenean, Euskal Herria gertu
zegoen osoko enplegu teknikotik. Harrezkero, enpleguaren suntsipena ziztu bizian
gertatu da, hainbesteraino non langabezia-tasa bikoiztu egin baita urtebete batean,
2009ko amaieran % 11,2 iritsiz.
2010eko bigarren hiruhilekoan, langabezia-tasa1 % 10,3ra hurbildu da, baina oraindik
ere azken hamarkadako maila gorenetan mantentzen da.
Euskal Herriko langabezia-tasaren bilakaera
Erabilitako iturrien arabera, 2010eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal Herri osoan
154.200 langabe zeuden. Horrek esan nahi du langabeen kopurua 4.000 pertsona
baino apur bat gehiago jaitsi zela aurreko urteko garai berberaren aldean.
Aurreko urtearen amaieran egondako langabezia maila erreferentziatzat hartuz gero,
baina, ikusten dena da 2010eko lehenengo sei hilabeteetan langabeen kopurua
11.500 pertsona baino gehiago jaitsi dela, hau da, % 7 termino erlatiboetan.
Beraz, langabeziaren bilakaerak hobera egin du Euskal Herrian 2010eko lehenengo
erdian; nolanahi ere, joera horrek ezin izango du iraun urteko gainerako hilabeteetan.
Oraingo zalantza-giroak ez du aurreikuspen baikorrik sortzen hainbeste espero
dugun susperraldi ekonomikoaren inguruan, gutxienez epe laburrera. Gainera, aurre-
kontu-murrizketak eta administrazioek hartutako doikuntza-neurriak zama erantsia
dira, eta ekonomia zein enplegua berriz jaitsiko direla iragartzen dute.
Urtearen lehenengo seihileko honetan, langabeziaren jaitsiera nabariagoa izan da
1 Euskal Herri osoko langabeziaren zifra kalkulatzeko, datu hauek erabili ditugu: EPA inkestakHegoaldeari buruz ematen dituen datuak eta AZTIKERek Iparraldearentzat egindako estimazioa.
-
8/8/2019 Egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
5/13
Araban eta Gipuzkoan; Bizkaian eta Iparraldean, berriz, jaitsiera askoz ere apalagoa
izan da. Nafarroan, aldiz, lehenengo seihilekoaren saldo garbiak langabeziaren igoera
erakusten du.
Urtearen bigarren seihilekoan, Bizkaia da langabezia-tasa handiena duen lurraldea: %
12. Bere atzean Nafarroa eta Araba datoz, hurrenez hurren % 11% eta % 10,8rekin.
Iparraldearentzat egindako estimazioaren arabera, bertako langabezia-tasa % 8,5 da.
Gipuzkoako langabezia-tasa % 7,5 da, eta, beraz, langabeziak hor du eraginik txikiena.
Lanik gabeko biztanleria eta langabezia-tasa lurraldez lurralde (2010eko bigarren
hiruhilekoa)
Euskal Herriko langabeziaren egoera aztertzeko, gure ingurune ekonomiko eta geo-grafikoko beste herrialde batzuen egoerarekin alderatuta, EUROSTATek argitaratutako
datuak hartuko ditugu erreferentziatzat. Bulego estatistiko horren arabera, aztertutako
garaian, Europar Batasuneko langabezia-tasa % 9,6 izan da, eta euro-zonan % 10era
iritsi da.
Dena dela, Europar Batasunaren barnean, egoera askotarikoa da. Espainiar Estatua
langabeziaren rankingaren burua da, % 20tik gorako langabezia-tasa baitu, eta bere
atzean hiru Errepublika Baltikoak datoz: Letonia, Estonia eta Lituania.
Beste muturrean, nazioarteko krisi ekonomikoa gorabehera osoko enplegua duten
EBko Estatuak daude, alegia, Austria eta Herbehereak, haien langabezia tasa % 5etikbeherakoa baita.E
6
Koaderno
sindikalakekonomiko
a
-
8/8/2019 Egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
6/13
1.2. Hego Euskal Herrian, pertsonen % 38k urtebete bainogehiago darama langabezian
Iparraldea politikoki aitortuta ez egotea eta instituzio propiorik ez izatea da
frantziar administrazioaren mende dauden lurraldeei buruz dugun informa-zioa eskasa eta prekarioa izatearen arrazoia. Horregatik, oztopo handiak ditu-
gu Iparraldeko lan-egoera sakonago aztertzeko.
Hegoaldearen kasuan, aldiz, Biztanleria Aktiboaren Inkestak (EPA) informazio
zehatzagoa eskaintzen digu Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurral-
deei buruz.
Hegoaldeko langabeziaren bilakaera 2010eko lehenengo seihilekoan
(EPA inkesta)
2010eko 2009ko
2. Hiruh. 4. Hiruh. Aldea Aldaketa. %GUZTIRA 143.900 155.300 -11.400 -7,3%
GIZONAK 74.600 80.200 -5.600 -7,0%
EMAKUMEAK 69.300 75.100 -5.800 -7,7%
GAZTEAK 28.300 32.300 -4.000 -12,4%
2009ko amaieratik 2010eko erdira arte, Hego Euskal Herriko langabezia-tasa
% 11,5etik % 10,5era pasatu da. Bilakaera horren ondorioz, 2010eko bigarren
seihilekoan, emakumeen langabezia-tasa % 11,3 izan zen eta gizonena % 9,9.
Egia da, nonbait, emakumeen langabezia-tasak handiago izaten jarraitzenduela, baina agerian geratzen da gizonen eta emakumeen langabezia-tasen
arteko diferentziala murriztuz joan dela azken urteotan.
Hala eta guztiz ere, gogoan izan behar dugu emakumeen jarduera-tasa oso
txikia dela; izan ere, oraindik ere % 51tik behera dago, hau da, 15 puntu gizo-
nen tasaren azpitik.
Gizonen eta emakumeen langabezia-tasaren bilakaera Hego Euskal
Herrian (EPA)
7
Gizon
Emakumea
-
8/8/2019 Egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
7/13
E
8
Ikus daiteke, halaber, gizonen eta emakumeen langabezia-tasa hurbiltzeko joera hori
indartu egin dela 2008 urtearen erditik aurrera, hau da, krisia enplegua masiboki
suntsitzen hasi zenez geroztik. Fenomeno hau koherentea da oraingo krisiaren ezau-
garriekin, zeren bere ondorioak askoz ere nabariagoak izan baitira eraikuntza eta
industria sektoreetan. Sektore horietan gizonak izan direnez beti nagusi, emakumeek presentzia txikia dute, eta, beraz, suntsitutako lanpostu gehienak gizonek betetzen
zituzten.
Dena dela, bi langabezia-tasen arteko aldea berriz ere handi liteke krisiaren ondo-
rioak eta ekonomiaren motelaldia beste sektore batzuetara hedatzen diren neurrian;
eta gauza bera gerta liteke orain zigortuen dauden sektoreak bizkortuko balira.
Hala eta guztiz ere, oraindik ere goiz da ekonomiaren susperraldiaz hitz egiteko.
Izatez, gero eta zailtasun handiagoak daude langabeziatik irteteko, langabezia-aldi
luzeko egoeran dagoen kolektiboaren etengabeko igoerak erakusten duenez.
2010eko bigarren seihilekoari buruzko EPAren datuen arabera, langabezian daudenpertsonen % 38k urtebete baino gehiago darama lanik gabe. 2009 amaieran, berriz,
langabeen % 31 zen egoera horretan zegoen ehunekoa.
Horrek esan nahi du langabeziaren kronifikazioa gero eta kolektibo handiago bat ukit-
zen duen errealitate bat dela. Horren eraginez, langabezia-prestazioa amaitu duten
pertsonen bizi-baldintzak gero eta gogorragoak dira, eta gero eta gehiago kostatzen
zaie bizirik irautea.
Gaur egun, langabezian dauden pertsonen herenek gutxi gorabehera- ez dute inola-
ko langabezia-prestaziorik kobratzen; eta prestazioren bat kobratzen dutenen aretan,
gero eta gehiago hazten ari da laguntzazko sorospena eskuratzen dutenen ehunekoahau da, prestazio kontributiboa amaitu ondoren eskuratzen den laguntza-.
Beste alde batetik, krisiak gehien kolpatzen dituen taldeen artean gazteria ere bada-
go. 25 urtetik beherako gazteen kolektiboak zailtasun handiagoak izan ohi ditu lana
aurkitzeko; orobat, haien kontratuen iraupena aldi baterakoa izaten da gehienetan, eta
normalean denbora laburrekoak izaten dira. Eta krisiak langile-klasea kolpatzen due-
nean, gazteriak pairatzen dituen ondorioak are gogorragoak eta neurrigabeak izaten
dira.
Krisia hasi zenez geroztik, eta bi urtean soilik, gazteen langabezia-tasa % 19tik % 32ra
pasatu da, 2010eko bigarren seihilekoko biztanleria aktiboari buruzko inkestaren ara-
bera. Txosten hau egiteko unean, hori da lan-merkatuari buruz eskura dagoen azken
inkesta; dena dela, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (lehengo INEM) dituen
datuen arabera, langabezian dauden gazteen kopurua % 9,6 igo zen irailean.
Seguruenik, gazteen langabeziak irailean izandako igoera handi hori estu lotuta dago
sasoiarekin, hau da, udako sasoia amaitzearekin eta aldi baterako kontratuen deusez-
tapenarekin, batez ere turismoari eta oporrei lotutako jarduera-sektoreetan. Nolanahi
ere, garbi dago aurreikuspen ekonomikoen gainbehera orokorra izango dela etorki-
zun hurbilaren ezaugarri nagusia.
Ekonomiaren oraingo ahulezia larriagotzen ari da, bai gastu publikoaren murrizketen-
gatik eta bai familiek eskura duten errenta murrizten duten beste erabaki batzuenga-tik (BEZaren igoera eta oinarrizko zerbitzu batzuen garestitzea, hala nola elektrizitate-
arena). Neurri horiek susperraldia balaztatzen dute eta motelaldira eramaten gaituzte;
horren ondorioz, urtearen lehenengo erdian langabezia-tasak erakutsi duen behe-
ranzko joera alderantziz jarriko da.
Koaderno
sindikalakekonomiko
a
-
8/8/2019 Egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
8/13
1.3. Krisiaren hasieratik, 74.000 lanpostu baino gehiagogaldu dira
EPAren arabera, 2010eko bigarren hiruhilekoan, 1.223.000 okupatu zeuden
Hego Euskal Herrian. Eragiketa estatistiko horren bidez egindako kalkuluazuzena izanez gero, horren ondorioa izango litzateke biztanleria okupatua %
2 igo dela ur teko lehenengo erdian, eta, gainera, 24.500 lanpostu sortu direla
2009ko amaieraz geroztik. Nolanahi ere, badira arrazoi sendoak konklusio
hori zalantzan jartzeko.
EPAren datuek enpleguak hobera egin duela itxuratzen badute ere, bilakaera
hori ez dator inola ere bat ekonomiak erakusten dituen ahulezia-zantzuekin,
ezta bere susperraldi hauskor eta gorabeheratsuarekin ere.
Beste alde batetik, badira desadostasun estatistiko nabarmenak EPA inkestak
(INEk egina) eskuratutako emaitzen eta EUSTATek egindako PRAren emaitzen
artean. Azken inkesta horrek aztertzen du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bizi
den biztanleriaren ekoizpen-jarduerarekin dagoen erlazioa, baina ez du
Nafarroari buruzko informaziorik ematen.
EUSTATen datuen arabera, 2010eko bigarren hiruhilekoan Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoan zegoen enplegu-bolumena oso antzekoa zen 2009ko amaieran
zegoenarekin. Emaitza horiek berretsiko lukete dinamismo ekonomikorik eza
eragozten ari dela enpleguaren sorrera; interpretazio hori, gainera, Gizarte
Segurantzako afiliazioaren datuek berresten dute.
EPAren informazio estatistikoak, aldiz, askoz ere ikuspegi baikorragoa ema-
ten du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpleguaren bilakaeraz; izan ere, berearabera, urteko lehenengo erdian sortutako lanpostuak 20.800 izan dira, gutxi
gorabehera. Hala eta guztiz ere, lan-egoeraren itxurazko hobekuntza hori ez
dator bat, inondik ere, oraingo koiuntura ekonomikoarekin.
Edonola ere, enpleguak izandako joera denbora-serie luzeen bidez aztertzea
interesgarriagoa da hiruhilekoetako datuen eta epe laburrean gertatutako
aldaketen behaketa hutsa baino; izan ere, aldaketa horiek sasoi-faktorearen
ondorio izaten dira batzuetan.
Hego Euskal Herriko enpleguaren bilakaera, hiruhilekoen arabera EPA
Inkesta
9
Gizon
Emakumea
-
8/8/2019 Egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
9/13
E
10
Arrazoi horregatik, komenigarria da enpleguak krisiaren hasieratik izan duen bilakaera
aztertzea, okerreko konklusioak erakutsi ditzaketen epe laburreko azterketak saihestuz.
2008 urtearen erdian, krisia hasi zen ekoizpen-ekonomia ukitzen eta bere ondorioak
enpleguan islatzen. Harrezkero, Hego Euskal Herrian 74.500 lanpostu inguru galdu dira,hau da, krisia etorri baino lehen genituen enpleguen % 5,7.
Krisiaren izaeraren eraginez, lanpostuen suntsipena eraikuntza eta industria sektoreetan
kontzentratu da. 2010eko bigarren hiruhilekora arte, bi sektore horietan galdutako lan-
postuen kopurua berdintsua izan da: 31.000 lanpostu inguru industrian eta 29.000 baino
gehiago eraikuntzan. Dena dela, krisiaren ondorioak askoz ere gogorragoak izan dira
azken sektore horretan, zeren ekonomiaren bi urteko atzeraldian % 23 baino gehiago
murriztu baita okupazioaren maila.
Bi jarduera-sektore horietan, gizonak dira jaun eta jabe, batez ere eraikuntzan, gizonen
presentzia ia esklusiboa baita hor. Horregatik, krisiaren ondorioak nabariagoak dira
gizonezkoen enpleguan eta, izatez, suntsitutako 10 lanpostu bakoitzetik ia bederatzigizonek okupatzen zituzten.
Krisiaren hasieratik Hego Euskal Herrian galdu diren lanpostuak EPA Inkesta
2010eko 2008ko
II. Hiruh. 2. Hiruhil. Aldea Aldaketa. %GUZTIRA 1.223.000 1.297.500 -74.500 -5,7%
EMAKUMEAK 546.300 555.000 -8.700 -1,6%
GIZONAK 676.800 742.500 -65.700 -8,8%
GAZTEAK 59.900 82.000 -22.100 -27%
LEHEN SEKTOREA 23.100 26.400 -3.300 -12,5%
INDUSTRIA 281.300 312.300 -31.000 -9,9%
ERAIKUNTZA 96.900 126.200 -29.300 -23,2%
ZERBITZUAK 821.800 832.600 -10.800 -1,3%
Lan-egoerari eta krisian gertatutako bilakaerari buruzko azterketak erakusten duenez,
emakumeen enpleguak hobeto eusten dio krisiari, gutxienez oraingoz. Hori paradoxi-
koa izan daiteke, kontuan hartzen badugu emakumeen presentzia lanpostu prekarioa-
goetan kontzentratu ohi dela eta haien aldi baterakotasun tasa gizonena baino handia-
goa dela.
Hori horrela izan arren, emakumeen okupazioaren zifrek sendotasun handiagoa era-
kutsi dute. Jokabide hori lotuta egon liteke krisiari hobeto eutsi dioten sektoreetan
emakumeek duten presentzia sendoarekin; adibidez, haien presentzia handia da zer-
bitzu-sektorean edo administrazio publikoetan (hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbi-
tzuak), eta sektore horietan enplegua egonkorragoa da eta ez da hain ahula ziklo eko-
nomiko negatiboaren aurrean.
Edonola ere, garbi dago krisiak ez duela gelditu emakumeak lan-merkatura sartzeko
prozesua, lana aurkitzeko zailtasunak gorabehera. Aitzitik, emakumeen jarduera-tasak
gora egin du puntu eta erdiz, % 51,3ra iritsi baita; gizonen tasa, aldiz, bi puntuz jaitsi da
eta % 66,2an jarri da.
Iraganean gertatutako atzeraldi ekonomikoen azterketak garbi adierazten du emaku-
meak beti erabili izan direla ziklo ekonomikoaren faseetara egoki daitekeen erreser-
ba-armada moduan; hau da, hazkunde ekonomikoaren sasoietan lan-merkatura sa-
rtzen dira eta atzeraldietan kanpora bidaltzen dituzte.Koaderno
sindikalakekonomiko
a
-
8/8/2019 Egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
10/13
Horrela esplikatzen da zergatik emakumeen enpleguaren jokabidea gizone-
na baino proziklikoagoa den, eta, beraz, zergatik zen handiagoa enplegua-
ren suntsipena emakumeen artean. Oraingo krisian, aldiz (agian bere izaera
eta jatorriagatik beragatik), ez da antzematen horrelako kanporatze-efektu-
rik emakumeen artean, hau da, emakumeak lan-merkatutik kanporatzeko etaetxearen esparrura bidaltzeko joera.
Halaber, normalean esan ohi da emakumeek joera handiagoa dutela lanpos-
tu prekarioagoak onartzeko, eta baita lanaldi partzialekoak ere; horren helbu-
rua da bigarren soldata bat lortzea, familiaren diru-sarrerak osatzeko edo
diru-sarrera nagusiaren galera konpentsatzeko.
Nolanahi ere, emakumeen enplegua erakusten ari den erresistentzia handia-
goaren euskarria ez da, oraingoan, lanaldi partzialeko enpleguaren hazkun-
dea emakumeen artean-. Enplegu garbiaren ikuspuntutik begiratuta, lanaldi
partzialeko okupazioaren zifra krisia hasi baino lehen zegoen zifraren adina-
koa da, gutxi gorabehera.
Izan ere, lanaldi partzialeko enplegua azpienpleguko formulatzat har dezake-
gu, osoko okupazioaren % 14 hor babesten baita. Dena dela, krisiaren aurre-
tik, lanaldi partzialeko lanpostuen % 83,2 emakumeek okupatzen zituzten, eta
ehuneko hori % 81,3ra jaitsi da gaur egun.
Horrenbestez, esan dezakegu emakumea lan-merkatuan parte hartzera sartu
dela eta hor geratzeko sartu dela; nahiz eta bere parte-hartzea desberdinta-
sun eta diskriminazio baldintzetan gertatzen den gaur egun, hots, salatu eta
borrokatu behar diren baldintzetan.
Biztanleria okupatuaren bilakaera Hiruhilekoen aldaketa tasak
1.4. Gazteria lan-eskuaren benetako erreserba-armadabilakatu da: krisiak gazteen enpleguaren % 27 suntsitu du
Biztanleria okupatuak izan duen bilakaerari begiratzen badiogu, eta emaku-
meen eta gizonen artean erregistratutako hiruhilekoetako aldaketa-tasak
alderatzen baditugu, lehengo konklusioa berresten dugu: krisi honek ez ditu
kanporatu emakumeak lan-merkatutik.
11
Gizonak
Emakumeak
Gazteak
-
8/8/2019 Egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
11/13
E
12
Emakumeen okupazioaren hiruhilekoetako bilakaera jasotzen duen serieak deskri-
batzen duen profila gizonen okupazioaren profil berdina deskribatzen du ia (ikus gra-
fikoa), nahiz eta hiruhileko batzuetan gizonen enpleguaren aldaketa-tasak balio txikia-
goak erakusten dituen. Horrek islatzen du gizonen enpleguaren suntsipena handiagoa
izan dela sasoi batzuetan, bereziki 2008 eta 2009 urteetako bigarren seihilekoetan.
Gazteen enpleguaren bilakaera aztertzen badugu, berriz, garbi ikusten dugu gorabe-
herak askoz ere nabarmenagoak direla.
Gazteen enpleguaren hiruhileko-aldaketa deskribatzen duen profilak, zerra-hortzen
profilak, zenbait konklusio ateratzea ahalbidetzen digu:
Krisia hasi denetik, okupatutako gazteen kopurua % 27 murriztu da. Datu hori
aski da krisiak gazteriarengan izandako ondorio suntsigarriez konturatzeko.
Gazteriak kontratu-harreman hauskorragoak eta prekarioagoak pairatzen ditu;
horregatik, enplegua suntsitzen denean gazteria kolektibo baztergarri bezala
erabiltzen da.
Gazteen kontratazioak gora egiten du uda-sasoiarekin (uztaila, abuztua eta irai-
la). Ohiko praktika bat da, enpleguaren behin-behineko beharrei erantzuteko era-
biltzen dena kualifikazio txikia eskatzen duten sektoreetan.
Patronalaren kontratu-praktikak dira gazteria kolektibo bereziki hauskor bihurtzen
dutenak eta lan-eskuaren erreserba malgu bezala funtzionatzera behartzen dutenak,
ziklo-aldaketatara, merkatuko koiunturaren beharretara eta enpresen kapritxoetara
egokitzeko.
Koaderno
sindikalakekonomiko
a
-
8/8/2019 Egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
12/13
Soldaten Egiturari buruzko 2008ko Ur teko Inkestaren arabera (iragan ekaine-
an argitaratu zen), Nafarroako gizonen batez besteko soldata gordina 26.635
eurokoa izan zen urtean; emakumeen batez besteko ordainsaria, berriz,
19.212 eurokoa izan zen. Diferentzia horren eraginez, gizonen eta emakume-
en arteko soldata-aldea % 39 da.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, gizonen eta emakumeen soldaten arteko dife-
rentzia Nafarroan baino txikiagoa da, baina hor ere bada nabarmena. INEkemandako informazioaren arabera, EAEko lurraldeetan, gizonen batez beste-
ko urteko soldata 28.264 eurokoa izan zen, emakumeena baino % 30 handia-
goa, zeren emakumeen batez besteko soldata gordina 21.766 eurokoa izan
baitzen.
Zalantzarik gabe, emakumeek lan-merkatuan duten egoera ondoen deskri-
batzen duen ezaugarria lan-diskriminazioa da, alegia, enpresa-kulturan finka-
tutako aurreiritziengatik pairatzen duen lan-diskriminazioa.
Laneko desberdintasun horiek soldatako enplegu batera iristeko emakumeek
gainditu behar dituzten oztopoetan ere antzeman daitezke. Zailtasun horien
adierazleak dira beren langabezia-tasa gizonena baino handiagoa dela eta
presentzia txikiagoa dutela lan-merkatuan.
Lan-baldintzei dagokienez, ikus daiteke aldi baterako eta lanaldi partzialeko
kontratazioak eragin handiagoa dutela emakumeen artean. Oraindik ere,
enpresariek bigarren mailako rola asignatzen diete emakumeei lan-merka-
tuan; horren froga da kontratazio-formula prekarioagoak aplikatzen direla
emakumeen lan-eskuaren kudeaketa malgurako.
Hala, 2008an (inkestaren erreferentziazko urtea da hori), aldi baterako kontrata-
zioaren tasa % 32,2 zen emakumeen artean eta % 22,5 gizonen artean. Lanaldi
partzialeko kontratazioa patronalaren beste baliabide bat da lan-malgutasunhandiagoa izateko, nahiz eta aldi baterako kontratazioa baino gutxiago erabilt-
zen den; izatez, 2008an okupatutako pertsonen artean, % 13,5ek soilik zuen
lanaldi partzialeko kontratua, baina horien artean ia % 84 emakumeak ziren.
Garbi dago lanaldi mota dela soldata maila gehien determinatzen duten alda-
gaietako bat; horregatik, gizonen eta emakumeen arteko soldata-diferentziak
txikiagoak dira baldin eta, urteko batez besteko soldata kontuan hartu beha-
rrean, lanordu arruntaren soldata aztertzen badugu. Aldagai hori kontuan har-
tuta, soldata-aldea % 27 da Nafarroan eta % 22 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Ikus dezakegu, gainera, generoaren eraginez soldatetan dagoen desberdin-
tasuna handiagoa dela kontratu-lotura mugagabea dutenen artean aldi bate-
rako kontratu-lotura dutenen ar tean baino.
Kontratua mugagabea denean, lanordu baten truke gizonek jasotzen duten
ordainsaria emakumeena baino % 31 handiagoa da Nafarroan eta % 27 han-
diagoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
13
2. Emakumeen aurkako lan diskriminazioaren era-ginez, generoen arteko soldata-aldea % 30 eta %
39 bitartean dago
-
8/8/2019 Egoera sozio-ekonomikoa. 2010eko lehenengo seihilekoa
13/13
E
14
Alderaketa hori iraupen jakineko aldi baterako kontratuekin diharduten gizonen eta
emakumeen artean egiten badugu, berriz, hauxe ikus dezakegu: Nafarroan lan egiten
duten gizonek hango emakumeek baino % 10 gehiago kobratzen dute lanordu bakoit-
zeko; eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, berriz, gizonek emakumeek baino % 2 gehia-
go kobratzen dute lanorduagatik.
Edonola ere, azpimarratu behar da kontratu mota soldatan eragin nabaria duen fakto-
re bat dela. Batez beste, aldi baterako kontratua duen pertsonaren urteko soldata kon-
tratu mugagabea duen pertsonarena baino % 30 txikiagoa izaten da, gutxi gorabehe-
ra. Lanorduagatik irabazten denari begiratuz gero, berriz, soldaten arteko alde hori %
20ra jaisten da.
Seguruenik, badira kontratu-modalitatearekin zerikusia duten beste zirkunstantzia bat-
zuk, soldaten arteko aldea igoarazten dutenak. Adibidez: aldi baterako kontratazioa
beheko kategoriei eta kualifikazio txikiagoko kategoriei egoten da lotuta; kontratu
mugagabeek, berriz, lanbide-karrera luzeagoak ahalbidetzen dituzte, eta, hortaz, ant-
zinatasun luzeagoa eta barne-promoziorako aukera gehiago.
Beste alde batetik, emakumeek bai modu horizontalean eta bai bertikalean pairatzen
duten lan-segregazioaz hitz egitean, salatu behar da segregazio horren eraginez dute-
la emakumeek presentzia handia balio erantsi txikiagoa sortzen duten sektoreetan eta
lanbide-eskalako kategoria baxuenetan.
Dena dela, ez dugu ahaztu behar genero-estereotipoak ez direla lanaren munduan
geratzen. Aitzitik, bai gizarteak oro har- eta bai eremu pribatuak modu partikularre-
an- jarraitzen dute betikotzen familia patriarkalaren ereduak emakumeei asignatu izan
dien rola; horren eraginez, ugalketarekin zerikusia duten zereginak eta ordaindu gabe-
koak emakumeei egozten zaizkie bereziki.
Gizonek ez dutenez ardura handiagorik hartu etxeko zereginetan eta familiaren zaint-
zan, laneko, familiako eta pertsona mailako bizitza bateragarri egitea emakumeak soi-
lik ukitzen dituen kezka bilakatu da, zeren haiek baitira lana eta ugalketa (haurrak iza-
tea eta zaintzea) uztartzeko zailtasunak gehien pairatzen dituztenak, bai enplegura iris-
teari dagokienez eta bai lan-baldintzei berei dagokienez.
Laburbilduz, gizonen eta emakumeen soldaten artean dauden diferentzia handi horien
iraupenak zerbait erakusten du, alegia, emakumeek lan-merkatuan duten parte-hart-
zea igo izan arren horrek ez duela berekin ekarri aukera-berdintasunen hobekuntza-
rik emakumeen eta gizonen artean.
Horregatik, beharrezkoa da laneko desberdintasun eta diskriminazioen aurkako
borroka jartzea ekintza sindikalaren lehentasunen artean; horrekin batera, beharrez-
koa da enpresarien praktika horiek salatzea eta horien aurkako ekintza eraginkorra
eskatzea botere publikoei.
Koaderno
sindikalakekonomiko
a