egunkaria - euskaltzaindia€¦ · malabare, trikimailu tan-ta, n eta musikarekin. 22:00:...

7
. ostirala 2001 eko martxoaren 9a Egunkaria Iruñerria •Hamahiru gazte taldek antolatuta, bihar Gazte Eguna eginen dute Euskal Jai gaztetxean. Chogdup Dorje • «Budismoa maitasuna eta errukia da, gizaki ona izatea» III - ASIER AZPILIKUETA Aurten Nafarroako Unibertsitate Publikoko 161 ikasle daude Europako unibertsitateetan euren karreretako azken ikasturteak edo proiektuak egiten. Erasmus bekak ahalbidetzen du Europako ikasleen joan-etorri hau. Alemaniako Krefeld hirian industria eta telekomunikazio ingeniaritzetako sei ikasle daude hainbat enpresatan karrera bukaerako proiektuak egiten. Ezin erran etxetik kanpo gaizki daudenik, baina gogor egin behar dute lan, batetik, bertako hizkuntza menperatzeko, eta, beste-tik, enpresek agindu dizkieten proiektuak ongi egiteko.

Upload: others

Post on 05-Oct-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Egunkaria - Euskaltzaindia€¦ · malabare, trikimailu tan-ta, n eta musikarekin. 22:00: Kontzertua: Barricada, Buitraker Danket, a Kop Atarrabiak. o Loren-zo Goikoakiroldegian

. ostirala • 2001 eko martxoaren 9a

Egunkaria

I ruñerr ia •Hamahiru gazte taldek antolatuta, bihar Gazte Eguna eginen dute Euskal Jai gaztetxean.

Chogdup Dor je • «Budismoa maitasuna eta errukia da, gizaki ona izatea»

III -

• A S I E R A Z P I L I K U E T A

Aurten Nafarroako Unibertsitate Publikoko 161 ikasle

daude Europako unibertsitateetan euren karreretako

azken ikasturteak edo proiektuak egiten. Erasmus

bekak ahalbidetzen du Europako ikasleen joan-etorri

hau. Alemaniako Krefeld hirian industria eta

telekomunikazio ingeniaritzetako sei ikasle daude

hainbat enpresatan karrera bukaerako proiektuak

egiten. Ezin erran etxetik kanpo gaizki daudenik, baina

gogor egin behar dute lan, batetik, bertako hizkuntza

menperatzeko, eta, beste-tik, enpresek agindu dizkieten

proiektuak ongi egiteko.

Page 2: Egunkaria - Euskaltzaindia€¦ · malabare, trikimailu tan-ta, n eta musikarekin. 22:00: Kontzertua: Barricada, Buitraker Danket, a Kop Atarrabiak. o Loren-zo Goikoakiroldegian

lesaka %ss0! !%»m w ^mmm

Lesakako sarreran, Otsango auzoan, izen

bereko industrialdearen aldamenean, ekimen

pribatuko aretoa eraikitzen hasiak dira egunotan. Eskualde

osorako erreferentzia izatea nahi dute, eta, horretarako, ekitaldi

aski desberdinak antolatzeko xedea agertu

dute antolatzaileek.

Zambra aretoa, urte bukaerarako

Ekimeri pribatuko aretoan ikuskari mota guztiak bildu riahi dituzte, eta eraikitzeri hasiak dira dagoeneko

1 I AINBAT OSTALARIREN E K i m e -

I I nez,azkenurteotanLesakan izan di ren zu r rumur rue i aur re eginez, Zambra aretoa eraikitzen hasiak dira. Orain arte zelaia eta baratzea izandako 12.000 metro koadroko eremu batean hasi dira l anak egi ten, O t s a n g o auzoko Landa Zelaia inguruan. Eraikinak 2.000 metro koadro izanen ditu, eta 3.000 lagun hartzeko presta-tua izanen da, ikuskizunaren ara-bera. Gainerako eremuan zelaiak eta aparkalekuak . tartekatuko dira.

Eg i t a smoaren bul tza-tzaileek diskoteka bat bai-no gehiago eraiki nahi izan dituzte. Funtzio hori ere betetzeko aukera iza-nen duen arren, bilkurak, hitzaldiak, erakusketak, azokak, kontzertuak, jaial-diak eta bertzelako ospa-kizunak aterpetu ahal iza-nen ditu. T a l d e e n t z a k o entsegu aretoak ere bildu-ko ditu eraikinak. Proiek-tuaren bultzatzaileek 500 milioi pezetatik goitiko in-bertsioa eginen dutela ira-garri dute, eraikinean eta horren inguruetan.

Ingurua biziberritzeko asmoz

Zambra aretoa eraikiz bat, Bor-tziriak eta oro har Baztan.-Bida-soako eremuabiziberri tzeko as-m o a a g e r t u du t e . Aisialdi e t a ku l tu ra a r l o e t a n izanen d u e n era-g ina ez ezik, es-kua ldeko ekono-mian eta turismo-an izan dezakeen garrantzia ere na-b a r m e n d u n a h i izan d u t e . G a u r egun d a u d e n az-piegitura eta zer-b i t zuen osaga r r i i z a t e a nah i d u t e b u l t z a t z a i l e e k , «haiek ez ba i t i ra n a h i k o a , e t a da -

goen eska in tza h o b e t u eg inen ba i tu» . K u l t u r g i n t z a n e r a g i n nahi dute bereziki, «arlo hone -tan bai tago hutsuner ik handie-na».

Eraikina diseinatzeko tenore-

an, kon tuan har tu dute ekitaldi aski desberdinetarako erabiliko dela, h a u r ikuskizunak, b e r t s o emanaldiak, kontzertiiak, musi-ka m o t a guztiak, opera, dantza eta be r t ze l ako ekitaldiak ater-

p e t u k o bai t i tu , be t i e re egi tas-moaren bultzatzaileen hasiera-ko x e d e a r i j a r ra ik iz . Era ik ina ikuskizun horiek guztiak hartze-ko hornitua egonen da, ikus-en-tzunezko t resner iar ikberr iene-

kin. Mug iko r t a su -na , i k u s m e n a e t a e n t z u m e n a e r raz -tuko duen eraikina izanen da.

Ur te ama ie ra r a -ko a f n a i t u a b e h a r d u e n p ro iek tu ho -nek soka luzea du, hala ere. Lesakako h e r r i a n b e h i n e t a berriz zabaldu izan da a r e toa eraikiko z u t e n z u r r u m u -r rua , e t a b a i m e n guz t iak aspa ld i t ik zi tuzten. Bertzela-ko a r a z o b a t z u e k t a r t e k o , ha l a e re , h a s i e r a d a t a bu l -t z a t z a i l e e k nah i b a i n o g e h i a g o gi-

beleratu da. Oraingoz, hala ere, lur mugimenduekin baino ez di-ra hasi, eta datozen asteetan da-go aurreikusia eraikinaren oina-rriak eraikitzen hastea . Inguru-ko e r r e p i d e e t a t i k s a r b i d e b e -r r iak e r e e ra ik iko dira , g a u r egungoak bertako baserrietara-ko pistattikiakbaitira. Errepide-tik zuzenean sar tu ahal i zanen -

da aparkalekura. Nolako egita-raua osa tuko du ten , hor ixe da herr i tarren jakin-minik handie-na orain.

Jon Abril

Zambra aretoa ireki asmo dute Lesaka inguruan. Goiko argazkian aretoa eraikitzeko ianak. Ezkerrean, aldiz, areto berria iragartzen duen kartela. • J O S E B A I R A Z O K I

zubian barna

B I N G E N A M A D O Z

Angelina, Zizurreko morroia

Lau urtetan behin bildutako botoak denetarako dituzte erabilgarri boterean daudenek, edozertarako aitzakia dira agintarientzat. Baitatalibanen modurajokatzeko

ere. Talibanek harri kulturaren aurka jotzen dute, eta Nafarro-an mendeetan bizirik iraun duen gure hizkuntzari, gure altxo-rrik preziatuenari, bortizki erasotzen diote UPNko goreneko agintariek.

Agintariek aginduak eman eta morroiak prest lan zikina egi-teko. Morrontza horretan dabil Angelina Lekunberri Sagiies, Zizur Nagusian diharduen irakaslea.

Haren jokabidea ezagutzean ez da txikia izan Zizurren sor-turiko eskandalua. «Zizurren.Angelinaanderea.milakagara euskaldunok eta milaka gehiago euskara maite duten eta du-gunok». Xabier Labaien eskola langilearen bitartez egunkarie-

tan zabaldutakoa Zizurren bizi garen guztion ahotan egon da eta lur eta zur utzi gaitu eskola bateko zuzendari horren joka-moldeak. Garai zaharretako maisu-maistra haiek etorri zaizkit gogora. Edozeinek asmatuko du ze garaitakoak... Gogora etorri zait duela ez horrenbeste urte Saldiasko gurasoei seme-alabei erdaraz hitz egiteko eskatzen zien Erronkariko Kanbra maisu hura. Zentzu onaren, zintzotasunaren, intelijentziaren aurka jotzen zuten orduko talibanek eta orduko talibanen mo-rroiek. Ez nuen uste duela urtebete arte nire alabaren eskola izandakoaren zuzendaria horrelako morroi berria zenik.

Gure herri honetan ez dugu erraz ahazten jasandako kal-tea. Ezta harturiko ondasunak ere. Nire gurasoek bizitza oso-an gogoratu zituzten Errepublika garaian izandako irakasle onak. Aitak Pitillasko On Pedro aipatzen zuen behin eta berriz

eta nire aitatxik soroetatik bueltan argizariaren argitan gehia-go jakiten erakusten zioten mende hasierako bere maisuak.

Nire aitari, bere belaunaldiko guztiei bezalaxe, Errepublika-ko maisu-maistrek oinarrizko euskara erakutsi zioten herrian. Murillo Ei Cuenden. Orduan ez zegoen zonalderik hizkuntzen auzian eta Tafallaldeko herrietan ere laguntza eman zioten ira-kasleekgure kulturari, ahal zuten neurrian.

Beste garai beltzagoak etorri ziren gero. Nik ongi gogora-tzen ditut makilazo ez merezitako haiek eta Elgorriagako es-kolan haur baserritarren negarrak. Haien errua... euskaraz mlntzatzea.

Zizurren eta euskararen historia beltzean bada orain beste izen bat tamalez ahaztuko ez zaiguna: Angelina Lekunberri, Murillo el Frutoko maistra, euskara gorrotatzen dutenen mo-rroia.

Azken bi hitz Xabier Labaienentzat. Zizurko gehienak zin-tzoagoak dira gure hizkuntzarekin eta, ezbairik gabe, zurekin daude.ZUREKIN EUSKARAZ.

Egunkaria ostirala, 2001 eko martxoaren 23a ostirala, 2001 eko martxoaren 23a Egunkaria

Page 3: Egunkaria - Euskaltzaindia€¦ · malabare, trikimailu tan-ta, n eta musikarekin. 22:00: Kontzertua: Barricada, Buitraker Danket, a Kop Atarrabiak. o Loren-zo Goikoakiroldegian

runerri a • Gazteak euren eremua eskuratzen

lruiierriko Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Eguna eginen dute bihar lruñean

Iruñerriko auzo eta herrietako hamahiru gazte taldek Iruñerriko Gazte Asanblada (IGA)

berpiztu dute azken asteotan. Eratze batzarren ostean, lehen ekitaldi bateratua biharko

Gazte Eguna izanen da.

Iruñerriko hamahiruauzoeta herritakogazte batzarrekantolatuta, biharGazte Egunaeginen dute Iruñeko Euskal Jaigaztetxean. • M I K E L S A I Z

Geure~eremua eskuratu lelo-pean, Iruñerriko gazte tal-

deetako kideek Gazte Eguna an-to la tu du t e b iha rko . Egi ta rau oparoa eratu dute, «gazteria mu-giarazteko». «Gaur egun, gazte-riak, be rea har tu ordez, eskatu egin behar du, baimenak eta diru laguntzak direla medio», adiera-zi zuen Gazte Egunaren aurkez-penean IGAko kide batek. «Gure ustez, gazteek ez dute deus ere eskatu behar . Hor kanpoan da-goena gurea da, e ta horregat ik hartu behar dugu».

Duela zenbait hilabete, Iruñe-

rriko auzo e ta he r r i e t ako ha-mahiru gazte batzar elkartu egin ziren, gazteen arazoen gaineko komunikazioa eta koordinazioa ahalbidetzeko. Atarrabia, Burla :

ta, Antsoain, Berriozar, Olatz, Zi-zur, Uharte, Txantrea, Alde Za-harra , Donibane , Ermi tagaña , Sanduze la i e ta A r r o t x a p e a k o gazte taldeak elkartu ziren. Ko-ordinazio hor ren lehen frui tua biharko Gazte Eguna da. Egun h o r r e t a k o eki ta ld iak I ruñeko Euskal Jai gaztetxe-an eginen dituz-te, bukaerako

Gazteeguneko Egitaraua

Martxoaren lOean, Iruñeko Euskal Jai gaztetxean

10:30: Gazte Egunaren aurkezpena, gosariarekin. 11:00: Mahai inguruak: sexualitatea; aisialdia; gazte loka-

lak (gaztetxeak, etxabeak); komunikazioa (hedabideak, kontrainfor-mazioa); egungo gazteria (noiakoa da?, zer nahi du?).

14:30: Herribazkaria: menubegetarianoa eta askotariko menua. Txartelak 700 pezeta balio du. Izena eman zure herri edo auzoko gazte batzarrean.

16:00: Bazkalburukoa trikitixa eta Servicio Secreto hip-hop taldearekin. 18:00: Gin-Sidrajokoa Gazteluko plazan. Ginkana antzekoa da, eta proben

ostean baso bat sagardo edan behar da aitzina egiteko. 20:00: Herri poteoa gaztetxetik abiatuta Alde Zaharreko karriketan barna,

malabare, trikimailu, tan-tan eta musikarekin. 22:00: Kontzertua: Barricada, Buitraker, Danketa Kop. Atarrabiako Loren-

zo Goikoakiroldegian.

kontzertua izan ezik. Barricada, Buitraker, Dank eta Kop taldeen kontzertua Atarrabiako Lorenzo Goikoa kiroldegian izanen da.

«Gazte guzientzako egun han-dia izatea nahi dugu», azaldu zu-ten an to l a t za i l eek . «Gaz te r ia mugitzea nahi dugu, kalera atera eta berea dena har dezan. Gazte-endako antolatu dugu hau, eta ez dugu deus lortuko lau katu bes-terik e tor tzen ez badira. Horre-gatik, ahalik eta gonbitik zabale-na egin nahi dugu». Kontuan iza-nik IGA sortzeko toki batzarre-tan denetara 400 gazte izan zire-la, e tabatzar re orokorrean, 200, biharko egunean gazte anitz bil-tzea espero dute.

Iaz Espainiako Poliziak Gazte Eguna debekatu bazuen ere, aur-ten horrelakorik ez gertatzea es-pero dute, ekitaldi gehienak gaz-te txe b a r n e a n eginen direlako. Eta kanpoan eginen di tuztenak jai giroan izanen dira. «Kalea de-n o n a da, e ta ez dugu ba imenik eskatu behar kalera ateratzeko», adierazi zuten IGAkoek.

Gazteriaren udal plana Gazte Eguna aurkez teaz ba te -ra, IGAko kideek I'ruñeko Uda-

lean ona r tu nahi d u t e n gazte-r ia ren p lan in tegra la kri t ikatu ' zuten: «Zenbait alderdik gazte-r i a r e n p l a n b a t a t e r a d u t e . Eurek egin dute plana eta onar-tu nahi dute, gero guri, gazteoi, e m a t e k o . B a i n a h o r i ez da modur ik hobe rena gazteentza-ko plan bat egiteko. Gure abu-ruz, p l a n a e g i t e k o g a z t e e k i n egon behar dute, jakiteko zein-t z u k d i r e n g u r e a r a z o a k e t a gure beharrak».

Hori dela eta, IGAkoek gaz-teen arteko inkesta soziologiko b a t e g i n n a h i d u t e , j a k i t e k o zeintzuk diren bene tan gazteen beharrak. «Hori da planari falta zaizkion gauzetako bat», erran zu ten . «Planak ez di tu a intzat hartzen gazteen arazoak, ez du l a n g a b e z i a z h i tz eg i t en , ez t a etxebizitzaz, emakumeaz , ezin-duez eta drogez ere. Gai guziak gainet ik t ra ta tzen ditu planak. E ta , g a i n e r a , k o s t u i z u g a r r i h a n d i a d u . B a i n a g a z t e e k m u g i t z e k o ez d i tugu mil io iak b e h a r . G a z t e r i a k b e r e k a s a antola tzeko m o d u a izan behar du».

Asier Azpilikueta

mintzoa

; Xabier Larraburu

; Zero : GaurgoizeanTakoneran ibili naiz

: eta bat-batean Zaldi Eroa marraz-

: kilariarekin egin dut topo. Harrizko

: banku zahar batean eserita, txoriei

• botatako ogi papurren poltsa jada

• husturik, zigarro bat erretzen ari

: zen, eta ni ikusi orduko berarekin

: esertzekogonbitaegindit, etanik

; onartu. Hortxe egon gara erretzen,

; berabereducadosarekin(zer

usain nazkagarria botatzen du-

; ten!) eta ni nire pipa usaintsuare-

: kin, isiltasunosoan,txorieneta

: haizearen hotsak dastatzen, lasai

; asko, mututuak. Gero, gogora

; etortzen zitzaidan bezala jaurtirik,

; gureaurreanzeuden Jingko Bilo-

: bazuhaitzeiburuzhitzegindiot,

: etaguregainetikigaroden mirua-

; renlauedobostberezitasunibu-

; ruz aritu naiz, eta gauza bat beste-

; arekinmodudotoreetadidaktoz

; lotuaz Linaresko Kasparov-Kar-

: povazken partidazerezeredozer,

: zirriborro batzuk, azaldu dizkiot,

; eta ondotik, taularen gaineko erre-

; ginaren mugimendu boteretsuek

; gogorarazi didatelako-edo, fisika-

; riek mekanika kuantikoaz berriki

': ibili izan dituzten bi ideia zoraga-

; rriak aipatu ditut, iradokitzaileak

; zirelakoan. Bukatzeko, behin Egip-

; ton egon nintzela esan diot, bidaia

; bat egin nuela alegia, eta, hitz sen-

; tikor bezain neurtuak lotuz, Nilo

: ibaiarenoroimenaeskuetanjarri

; diot; nolabait esateko, hain izan da

; gorpuztua nire azalpena.

; Berakbaietzegitenzuenbeti

; buruarekin, eta noizean behin

: «aaaa!» eta «ez nekien» esaten

: zuen begirune osoz; «zenbat daki-

; zun» ere marmartu du behin edo

; bietan. Nire aldetik, bere lausen-

; guzkohitzakumilkierrefusatudi-

: tut, eta bere gogoetaz galdetu diot

\ : (edonorekin zer edo zer ikas deza-

: kegulakoan) ea zertan pentsatzen

; zuen azkenaldi honetan eta beste.

; Berak orduan, kezkaturik, azkenal-

; di honetan inongo ideiarik zein go-

: goetarik gabe bizi dela aitortu dit.

': Lehengoan Sadar futbol zelaira

; jaitsi zela eta guzti. Iruditzen zaiola

; garunaespongiformeaduela jada,

; eta zuloetatik ihesi joan direla bu-

; ruan zituen kontu guztiak, eta ho-

: rrela. Eta, aitormen gupidagabe

: horientzunondoren,hantxeutzi

; dut gaixoa, lurrari begira makurtu-

; rik, ogi papurren poltsa hutsaes-

; kuetan tolesten zuen bitartean.

: Ideien falta kutsagarria izan baitai-

: teke askotan! Hortaz, badaezpada

; ere, segituanospaegindutnire

': zutabetxo hau idaztera. •

ostirala, 2001 eko martxoaren 16a Egunkaria

Page 4: Egunkaria - Euskaltzaindia€¦ · malabare, trikimailu tan-ta, n eta musikarekin. 22:00: Kontzertua: Barricada, Buitraker Danket, a Kop Atarrabiak. o Loren-zo Goikoakiroldegian

Uriibertsitate publikoko 161 ikasle

Europako unibertsitateetan daude f

barreiaturik, Erasmus programaren bidez

Erasmus bekari esker, Nafarroako hainbat ikasle Europako

unibertsitateetan daude. Iruñearen tamainako Alemaniako

Krefeld hirian hiru industria ingeniarigai eta hori

telekomunikazio ingeniarigai ikasketa bukaerako

proiektuak egiten ari dira hainbat enpresetan. Ezin erran

etxetik kanpo gaizki daudenik, baina gogor egin behar

dute lan hango hizkuntza menperatzeko eta enpresek

agindu dizkieten proiektuak ongi egiteko.

DAVID PEREZ, CARLOS JIMENEZ, DANIEL

Agreda, Naiara Lopez, Sara Ansorena " eta Dalia Rosagarai NUPeko ikasleak Krefel-deko ikasle egoitza batean daude. Lantokia Krefeldetik kanpo dute, eta egunero har tu behar dute trena. Naiarak, zorionekoa bera, ordu erdi du lantokiraino. Besteek, ordube-te. Lanaldia bukatu, eta gimnasio edo hiz-kuntza eskoletatik pasa eta gero, egoitzan biltzen dira afaltzeko. Hantxe harrapatu ditu NAFARKARIAk, amarik mesf ida t iena ere kontent utz dezakeen afariaren inguruan.

Krefeldera ailegatzeko, iazko urtarrilean aldez aurretik izena eman behar izan zuten. Hizkuntza azterketa egin eta gero, Alema-niara joateko aukeratu zituzten. Krefeldera irailaren bukaeran ailegatu ziren.

Krefeldeko unibertsi tatean seiok komen-tatu zuten proiektua enprese tan egin nahi zutela, eta ez unibertsi tatean. Daniel, Sara eta Daliari (telekomunikazioak) unibertsita-teak aukera hori eskaini zien, baina industria alorreko David, Carlos eta Sarari ez. Erran beharra dago Sara Iruñeko TRWn ari zela bekadun eta zuzenean joan zela Diisseldor--f e k o TRVVra. Ba ina Dav id e t a C a r l o s e k euren kabuz aurkitu behar izan zuten proiek-tua egiteko enpresa. «Anitz bilatu behar izan genuen», erran du Davidek. «Hirurogei bat eskutitz bidali genituen enpresetara, eta zor-tzi elkarrizketa egin». Azkenean, Siemens enpresan aurkitu zuten gustuko proiektua. Biak hagitz gustura daude Siemensen, estu-diatu dutenarekin zerikusia duen lana egi-ten.

Egunkaria ostirala, 2001 eko martxoaren 23a

Hizkuntza da oztopo nagusia

Orokor r ean seiak gus tu ra d a u d e egiten ari diren lanarekin. Oztopo bakarra dute: hizkuntza. «Ingelesa e r a b i l t z e k o a s m o a r e k i n e t o r r i , baina apenas erabili dugun», onar-tu du Danielek. Alemanian dira eta a lemana erabili behar dute, noski. «Lanean bost lagunen arteko sola-saldi batean ezin sartzen ahal naiz ni», dio Danielek. «Lan egiteko ez

duzu a razo handir ik , zuk z e u r e a egiten duzulako. Dena dela, enpre-san oso ongi t r a ta tzen naute . D e n a behin eta berriz errepikatzen didate. Iragan aste-lehen eta a s t ea r t ean jai nuen , e ta d o z e n a bat aldiz erran zidaten lanera joan ez nen-din».

H i z k u n t z a g o r a b e h e r a , e r r a n b e z a l a , hagitz gustura daude Alemanian. Miguel de los Rios Krefeldeko egoitzan dago bes tee -kin batera . Miguel iaz egon zen pro iektua egiten. Ingeniaria da dagoeneko, eta Koln herriko Ford enpresan ari da lanean. Ale-manian apur bat gehiago gelditu nahi zuen: «Alemanian erraza da ingeniaritzaren mun-duan lana aurkitzea». Dena dela, hil hone-tan buka tuko du Forden eta Ingala terrara joanen da, neska-lagunarengana, lan bila.

«Etxean baino hestebete gehiago»

Egoitzan egoteagat ik 300 marko ordaindu behar dituzte hilero (25.500 pezeta, 1.020 li-

Erasmus bekadunek enpresetan egiten dituzten proiee dira nahitaezkoak, baina egin egin behar dira, eta jnteresgarriihienetan.

David Perez Siemens enpresan dago.'

bera). Eta Erasmus beka 30.000 p e z e t a i ngu rukoa da. NUPet ik , Nafarroako Gobernutik eta Euro-pako B a t a s u n e t i k j a s o t z e n dute dirua. Baina erran behar ra dago aur ten EBk Erasmus diru lagun-tzak eten egin dituela, diru falta-gatik, eta NUPek ordaindu behar izan duela p r o m e s t u t a k o dirua. Badirudi a u r r e r a n t z e a n EBk ez duela diru gehiago emanen. Hala e re , u n i b e r t s i t a t e e k E r a s m u s p r o g r a m a r e k i n j a r r a i t z e k o as-moa dute.

Eta ikasleak, noski, Erasmusekin segitze-ko asmoa dute. Lan gogorra egin behar dute hizkuntza menpe ra t zeko eta proiektua be-harbeza in ongi egiteko, baina, beste aldetik, ahal duten parranda eta bidaia guziak egiten dituzte. Eta, kasik, etxean baino hobeki dau-de egoitzan. «Behintzat, etxean baino heste-be te gehiago ja ten dugu», erran du Danie-lek. Astero urdaiazpikoz eta txorizoz beteri-ko fardela jasotzen du.

«Nik us te dut h e m e n oso ongi bizi garela elkarrekin gaudelako, NUPen enbaxadan», adierazi du Davidek. «Akaso, egoera faltsua da. H o n a bakarr ik etorriz gero, h i rugarren asterako Iruñean geundeke berriz bueltan». Dagoeneko bost hi labete egin dituzte han, eta ekain bukaera arte izanen dira, proiek-tua bukatu arte.

—e» Testuak eta argazkiak: Asier Azpiiikueta

DanielA Monchenglaiko

Kalthoffer enprtja Da-niel, Telekomumnge-

niaritzako ikaslei, datu sareetatik ahotsiititze-ko proiektuaegiiresak

dituen hiru prcjgatu behar ditut nik.ffierta-

rakobaliodueipk», dio. «Eta horrekibuka-

tuzgero. bezettako sistema diseinatko dt-

date». Lanarer.500 marko jasotzetero

^ 2 7 . 5 0 0 pezetaMra)^

Afaria denak elkartzeko tenorea da. Krefeldeko egoitzan, kasik, etxean baino

hobeki daude, eta jan onai jaten dute.

ff David Perez eta Carlos Jimenez David eta Carlos Industria Ingeniaritza ikasten

ari dira, mekanika alorrean. Miihlheim hiriko Sie-mens enpresan daude. Siemensek turbinak egi-ten ditu. Davidek materialek tenperatura handie-tan izaten duten portaera aztertzen du, eta Car-

ñ i i ;

dutenean. Lanaren truke 1.800 marko jasotzen L dituzte hilero (153.000 pezeta, 6.120 libera).

Naiara Lopez Industria Ingeniaritzako ikaslea da, elektronika alorrekoa. Diisseldor-

feko TRW enpresan direkzioetarako komunikazio bus baten gaineko proiektua egiten ari da. Busa datuak transmititzeko konexioa da. norma-

lean kable bidezkoa, Direkzioak aztertzeko ideia berri baten garapen proiektua da, eta Naiarak zer moduz funtzionatzen duen ikusi behar du.

Lanaren truke 500 marko jasotzen ditu hilero (42.500 pezeta, 1.700 libera).

Dalia Rosagarai eta Sara Ansorena

Telekomunikazioen Ingeniaritzako bi ikasle hauek IMST ikerketa eta garapen enpresan daude, Kamp-Linfort herrian. Bluetooth teleko-

liasi ziren. Bluetoothek kablerik <• ' .* ii i i

Proiektua apur bat aldatu behar izan dute. enpresak ezin dituelako ordaindu txip batzuk ballo (14.000

dolar balio dute). Lanaren truke 700 marko jasotzen dituzte hilero

^ ^ (59.500 pezeta. 2.380 libera). n

Europan barna, Erasmoren gisara

ERASMO ROTTERDAMGOA, HOLANDAKO HUMANISTA

(1466-1536), han-hemenka ibili zen Europa'n ikasle eta irakasle: Herbehereak, Ingalaterra (Oxford, Cambridge), Paris, Italia... Bere ome-nez, Erasmus bekak asmatu zituzten, Europako

ikasleek karrera bukaera-ko ikasturteak edo proiektuak beste herrial-de batean egiteko aukera izan zezaten. Aurten Na-farroako Unibertsitate Publikoko 161 ikasle daude barreiaturik Euro-pako hainbat unibertsita-tetan: Belgika, Danimar-ka, Frantzia, Herbehere-ak, Italia, Portugal, Ale-mania, Suitza, Grezia, Hungaria, Txekia, Irlan-da eta Erresuma Batua...

Ikasleek leku finko ba-tean estudiatzen dute edo

egiten dute karrera bukaerako proiektua. Baina asteburuetan eta jaiegunetan harat-honat ibil-tzen dira Europan barna. Krefeldgo ikasleak Bru-sela, Brujas, Amsterdam, Hannover, Akisgran, Kolonia, Dtisseldorf eta Bonn hirietan egon dira, eta laster Parisera, Londresera eta Berlinera joa-teko asmoa dute. Ikasleak normalean erresiden-tzia batet ikbestera ibiltzen dira. Inauterietan, adibidez, Bruselako hogei bat lagun etorri zi-tzaizkien Krefeldgoeibisitan.

ostirala, 2001 eko martxoaren 23a Egunkaria

Page 5: Egunkaria - Euskaltzaindia€¦ · malabare, trikimailu tan-ta, n eta musikarekin. 22:00: Kontzertua: Barricada, Buitraker Danket, a Kop Atarrabiak. o Loren-zo Goikoakiroldegian

K I a s i k o b i t x i • a r r o n t k I a s i k o

Joxemiel Bidador

XX. mendeko euskal literatura zaharberritua

Ez dira, milurte berrian egonik ere, Durangoko lurrinak oraino amatatu, euskal liburugintzaz denez bezanbatean bederik, eta asko dira liburu azokarako argitaratu ziren liburuen artean gure

arreta merezi izan zutenak; hauen guztien artean legoke Jon Kortazarren Euskal Literatura XX. mendean.

Euskarazko liburu gehiegi argitaratzen ez dela, ez-

pada irakurle gehiago behar direla irizten zion Xabier Mendigurenek berriki Ordi-ziako Baga-biga kultur den-daren ixtea dela-eta eraturi-ko jardunaldietan. Ez zaioke arrazoirik faita, ausaz, ala-baina, irakurle den honek, gustatu bezain porrokatu ez badabilelako edo, hamaika liburu dauka hor nonbait me-taturik irakur zain. Gaurkoan dakarguna, ostera, ez da arrapaladan irakurtzeko ho-rietakoa, eskura hiztegi eta entziklopedien artean eduki-tzeko esku-liburua baizik.

Euskal Herriko Unibertsi-tateko Euskal Literaturako katedraduna den Jon Korta-zar Uriarte Mundakan jaio zen, 1955ean. Filologia erro-manikoan doktore, Lauaxe-taren olerkigintza izan zen bere tesiaren gaia, Koldo Mitxelena bera epaima-haiaren buru izan zelarik. Doktoretza atzeman eta urtera eman zuen ar-gitara Kortaza-rrek bere tesia, 1986an hain zuzen, Bilboko Desclee de Brouvveren etxearen eskutik, Teoria y practica poetica de Lauaxeta. Aurretik ere, Uriar-teren Poesia bascongada dia-lecto vizcaino eskuidazkiaren edizioa apailatu zuen tesina, baita 1987an argitara eman ere. Alta, Kortazarren ikerke-ta esparru hauta ez da XIX. mendean sakonkiegi barne-ratzen, eta XX.eko moderni-tatea aisago bide du gogoko. Horrela ematen digu aditzera Uriarteren lanaren edizioa ondu ostean Zarateren prosa ikertu izanak ere, eta horrela frogatu du bere ondorengo

bibliografiarik gehienak ere. Alde batera uzten baditugu Lauaxetaren lanen taxuturi-ko edizio kritikoak—Ereinen Olerkiak, Labayruren Azalpe-nak eta EEEren Antzerkia eta ArratsBeran XX. mendeko euskal literaturaren historia, kritika eta edizio antologiko-ak dira Kortazarren arrobiak ekoizturikoa. Azken liburua, euskaraz zein galizieraz ager-tu dena, euskaraz egiten ari den poesiarikberrienaren la-ginez osaturiko liburua dugu,

ikasleak izaniko Kirmen Uri-beren nahiz Castillo Suarez altsasuarraren bertsoak jaso-tzen direla. Kritika arloan, or-dea, besteakbeste, Luma eta lurra: euskal poesia 80ko ha-markadan liburutzarra atera zigun 1997an, alabainabere lanik klasikoen zein aipatue-netakoa Laberintoaren oroi-mena dukegu, Donostiako Barojarenean 1989an estrei-nakoz eta bigarrenez Ereine-koek 1994an atera zutena Saiopaperak sailean. Azke-nik, literaturaren historiari bagagozkio, bi dira, funtsean,

Kortazarrak ateratako libu-ruak. Alde batetik EuskalLite-raturaren historia txikia dugu, aipatu Ereinen Saiopaperak bilduma berean 1997an atera zena, Etxeparerengandik erromantizismora doan ibil-bidea, gutxiz gehien institu-tuetan erabiltzeko bide den testu liburu soila, ahozko lite-raturari buruz dakarren zati luzeak aski edertzen'badu ere. Bestea, berriz, Literatura vasca: Siglo XX liburuki eza-guna da, Etor argitaletxetik 1990ean elki zena, eta lau urte beranduxeago ere be-rrargitaratu dena.

* Gaurkoan dakargun lana, hortaz, aipatu azkenaren euskarazko aldaera osatua litzake. Ez da egokitutako itzulpenen honakoa Kortaza-rrek erabiltzen duen lehenbi-ziko aldia. Gorago atera zai-gun Luma eta lurra horren

erdarazko bertsioa iazkoan atera zen La pluma y la tie-rra izenburupean, tamaina ttikiagotuan baina. Izan ere, La pluma y la tierra

huraxe atera zuen argitaletxea bera da

oraingoan Euskal Lite-ratura XX. mendean

karrikaratu duena, Zarago-zako Prames etxea hain zuzen ere, eta Aragoi aldean euskararekiko dezaketen asmo onen zalantzarik ez badugu ere, bistan da sosen txin-txina dela agintzen duena, onerako zein txarre-rako. Kasu honetan onerako izan delabagaude, liburu eder eta mamitsu eskaini baitigute Prarhesekoek geure literaturaren erakus-garri. Edozein modutan ere, eta ohi legez, eroslea izanen da fmean azken hitza eduki-ko duena.

Iruñeko kalekume askok ondoko herrietara bizitzera joatea erabaki dute. • M I K E L SAIZ

Hiri eta herri IRUINDAR GEHIENOK GURASOAK

herrianjaioakditugu. Haien sortetxean sarritan egonak gaude. Herrian etajolasean ikusten dugu geure burua jaie-gun, asteburu, opor eta uda lu-zeetan. Haurtzaroko kontuak dira horiek. Baina, oharkabean, lehengusuak, sugandilak, ma-sustak eta tiragomak baztertu eta herrira j oateari utzi egin ge-nion. Nerabe bihurtu ginen. Kalekume bihurtu ginen.

Ikastolako lagunekin goitik behera zeharkatzen genuen Iruñeko Alde Zaharra asteburu oro. Gaur egun pijo-e n topale-ku nagusi bihurtu den San Ni-kolas kaleko Otano tabernan egiten genuen hitzordua larun-bat eguerdietan baserritar eta cuenco-e n kontura barre egite-ko. Gaztetxo harroxkobatzuk besterik ez ginen. Iruñekoak izanik, herritarren gainetik geundela iruditzen zitzaigun.

Gauez, berriz, Kale Berriko Malembe tabernañ orduak ematen genituen garagardoak irensten eta lehen txirri-ak erretzen, Leño taldea entzuten genuen bitartean. Gu bai hiri-tar martxosoak!

Tarteka herriko lehengu-suak etortzen ziren bisitan. Haiek eskutik hartu eta cicero-nelanetan ibiltzea egokitzen zitzaigun. Curia kaleko Ttutt tabernara, gazteentzat lokalak eskatzeko manifara, Tijuana in Blue taldearen kontzertura eta Eguzki Irratian egiten genuen irratsaio katastrofikora erama-ten genituen. Laostia ginela erakutsi nahi genien.

Oharkabean, oraingoan ere, heldu bihurtu ginen. Formaldu egin ginen. Etxebizitza baten bila hasi han eta hemen. Batzuek Alde Zaharrean bizi-tzeko apustua egin dute. Bes-teek hiriaren in'guruko urbani-zazioetan aurkitu dute haien aterpea. Herriko lehengusuak, berriz, baserria atzean utzi, ezkondu eta ziudadera etorri dira. Gure arteko ausartenak, gainera, seme-alabak mundu-ratzen hasi dira orain.

Oharkabean, beste behin, Iruñea garai.bateko herri handi hura etengabe zabal-tzen ari den hiria da. Hiperre-an ordu laurden zain egon beharra dago ordaintzeko; zineman sarrerak lortzea oso zaila da; polizia gehiegi dago bazter guztietan; tabernak jendez gainezka daude beti; ez dago aparkatzeko tokirik inon. Urbanita omen ginen haiek herrira begira jarri gara bat-batean. Haurtzaroko iru-diak ditugu buruan: baserri handia, ganbara misteriotsua, sukaldeko tximinia, baratzea, erreka garbia, herritarren patxada, gaueko solasaldi luzeak, iturriko ur txorrota freskoa, mendira eginiko txangoak.

Herribaterabizitzerajoatea erabaki dute zenbaitzuek. Iru-ñetik gertu zer gerta ere. Egu-nero joan-etorrian dabiltza. Gauerako etxeratzen dira. Hi-ria ez zuten herritartu nahi le-hen modernitatearen izenean. Ez ote dira ari herria hiritartzen orain?

Motxorrosolo

Ezp i londorenak

MENIA'GARAIAN NORAEZA GAILENDU ZEN DEMOKRATEN ARTE-

an, inoiz baino ageriago batzuen diskurtsoaren hutsala. Morenoren aipua da. Bozak gainean ditugularik, hutsaltasu-nak ez du mugarik ezagutzen. Konparazio batera ezpilondoren arrazoitzea. Eztabaida maila Hegoa ldean gainbehera etorri da oso, are nabariago dena, bozen ingurukoei so eginez.

Egunkaria ostirala, 2001 eko martxoaren 23a ostirala, 2001 eko martxoaren 23a Egunkaria

Page 6: Egunkaria - Euskaltzaindia€¦ · malabare, trikimailu tan-ta, n eta musikarekin. 22:00: Kontzertua: Barricada, Buitraker Danket, a Kop Atarrabiak. o Loren-zo Goikoakiroldegian

Ohogd!i|) Dtrjfe T i b e t e k o L a i v i a

«lidlsraoi maitasuna eta errukia da, gizaki ona lzatea»

K a r m a p a Mikyo D o r j e G u l i n a k o I j u r r i e t a b a s e r r i a n d a g o e n B u d i s t a

i k a s k e t e t a r a k o e t a m e d i t a z i o r a k o z e n t r o a d a . B e r t a k o z u z e n d a r i a d a

C h o g d u p D o r j e l a m a t i b e t a r r a . U r t e r o e g u n b a t z u k p a s a t z e n d i tu h e m e n ,

b e r e z i k i i k a s l e e k i n e t a h i t z a l d i a k e m a t e n .

UDISMOARI BURUZKO HITZAL-

di ho r i e t ako ba t I ruñeko Larraona ika s t e txean e m a n zuen joan den as tean , guztioi irekia. Han ha r r apa tu genuen lama tibetarra.

• Zeri buruz hitz eg in behar duzu? Medi taz ioa ren gar ran tz iaz

hitz eginen dut; azaldu nahi nu-ke meditazioak zer onura ekar diezaiokeen jendeari . Medita-tzeko erabakia lehenbai lehen hartzeko deia ere eginen diet, azkar pentsa tu eta erabaki be-harrekoa baita. Izan ere, hemen jendeak oso denbora gutxi dau-ka libre, eta horregatik, gerora-ko utziz gero, orduan berandue-gi izan daiteke.

• Di ferentz iar ik b a al d a g o h e m e n b u d i s t a i z a n e d o Tibeten izan? Diferentziak ego.n b a d a u d e

eta nabarmenak dira. Nagusia denbora kontua da; hemen, jen-deak nahi izanagatik ere denbo-ra gutxiago daukalako medita-zioapraktikatzeko. Izan ere, lana egin behar du janaria eta arropa lortzeko, e ta hor rek denbora gehiena ken tzen dio edonori . Gainera, h e m e n i rakas learen zain egon behar duzu: lehenen-go, guztien artean (asko baitira mendebaldetikbidaiatzen dute-nak) zuri hobekien datorkizuna aukeratu behar duzu, apropose-na, hark urrats bakoitza irakats diezazun. Gero, hura noiz itzuli-ko den zain egon behar duzu.

• Eta Tibeten? Han monasterioak dauzkazu.

Gainera, mendian zaude, etahan kobazulo asko daude meditatze-rajoateko. Ez duzu arropa etaja-nariaz arduratzeko inongo beha-rrik, hango nomadak zoriontsu

«Meditazioaren bidez, denon

eskura dago lotura guztietatik

askatu eta Budarengana

heltzeko aukera»

bizi baitira hori dena monjeei es-kaintzen, e ta beraz , denbora guztia eskain diezaiokezu medi-tazioari. Dena den, gaur egun hemen ere errazagoa da, men-debaldeko jende gehiagok me-ditatzen duelako eta lamek ere asko bidaiatzen dugulako. Lehe-nago baino errazagoa da.

• Iruñeko zentro honek ino-lako loturarik ba al dauka Tibetekin? Ez, ni naiz nire bisitekin lotura

bakar ra , ni t ibe ta r ra bainaiz. Baina zent roakberak ez du Ti-betekin inolako loturarik. Ni neu hona natorren bezala, munduko beste zentro batzuetara ere joa-ten naiz. Asko bidaiatzen dut.

• Zer eg in behar du h e m e n -g o p e r t s o n a b a t e k bud i s -m o a praktikatzeko? Buruak egonkorra behar du

izan, g a u z a k g a r b i dauzkana . Bere buruaz irudi garbi bat edu-ki behar du. Badago jendea bu-d i smoa hobby ba t bezala har-tzen duena, modan dagoelako soilik, baina hortik abiatzen ba-da, motibazioa segituan buka-tuko zaio, e ta horregat ik , ga-rrantzitsua da burua garbi edu-kitzea, eta «meditazioa, hori da nik egin nahi dudana» benetan pentsatzea.

• Zer da budi smoa lama ba-tentzat? Maitasuna eta errukia, eta gi-

zaki on bat izatea, baina hori zen-tzuzko izatea besterik ez da, zu-zenjokatzea . Milioika praktika daude, baina denak maitasune-an eta errukian oinarritzen dira. Horretan oinarrituta eta medita-zioaren bidez, bakoitza bere bu-rua garbi ikustera heltzen da, eta bakoitzarenburua garbi ikusteko momentu horretan, Buda zeure buruanikusten duzu. Beraz, mai-tasuna eta errukia gauzatzeak ematen du Budarengana heltze-ko aukera eta bakoitzak bere bu-rua Buda bezala ikusteko bidea. Eta hori eskuragarria da, guztion eskura dago lortzea. • Zer e s a n n a h i d u horrek ,

Budarengana hel tzeak? Hori lortzeak esan nahi du lo-

tura guzt ie ta t ik aska tzea , e ta ba i ta b e s t e a k a ska t zea ere: emozio eta kontzeptu guztieta-tik askatzea. Budista izatea bera ere kontzeptu bat da, eta horre-tatik ere urrundu egin behar du-gu, ezin baikara horre ta ra lotu erlijiorik onena gurea dela pen-tsa tuz , h o r r e k b e s t e e n g a n d i k bereiz tera garamatzalako, e ta ba i ta h a s e r r e r a e ta a m o r r u r a ere; ni garrantzitsua naizela eta b e s t e a k ez direla p e n t s a t z e r a hain zuzen ere, eta hori ere bes-te m o t a b a t e k o lo tu ra ba t da. Horretatik ere askatu behar di-tugu geure buruak.

Bestalde, maitasuna eta erru-kia ez du bakar r ik b e s t e giza-k ienganakoa izan behar : izaki guz t ienganako ma i t a suna eta errukia landu behar dugu, baita animalia eta intsektu txikienen-ganakoa ere. Eta medi ta tu ere egin b e h a r dugu . Hori da ga-rrantzitsuena.

—^Arantzazu Zabaleta

s o s 1 a i a i

Chogdup Dorje lama tibetarra da, bertako Kailash mendian jaioa. Han hiru urteko erretiroa egin zuen Rumtekeko monasterioan eta beste bat BokarRinpochekoan. Irakasl^intza budista erakusteko

gaitasunarengatik da ezaguna Dorje.

t@> -

Asko bidaiatzen duela dio, bereziki mendebaldean barrena, Iruñeko zentroaren antzeko beste zenbaitetara bere irakaskuntza zabalduz. Oraingoan, hamar eguneko egonaldia eçjin du Iruñean.

Gulinako Karmapa Mikyo Dorje zentroan 30 pertsona inguruk esku hartzen dute. Horietako batzuk egunero doaz meditatzera,

eta besteak hitzaldietara eta ekintza bereziak daudenean. Gainera, zentroak beste egoitza bat du Iruñean bertan, Gartzia

Naiarakoa kalearen 1. zenbakian, jendeak Gulinaraino joan beharrik izan ez dezan. Jada 17 urte dira meditazio eta ikasketa

zentro hau sortu zela.

ostirala, 2001 eko martxoaren 16a Egunkaria

Page 7: Egunkaria - Euskaltzaindia€¦ · malabare, trikimailu tan-ta, n eta musikarekin. 22:00: Kontzertua: Barricada, Buitraker Danket, a Kop Atarrabiak. o Loren-zo Goikoakiroldegian

Egunkaria

• ostirala • 2001 eko martxoaren 9a

Aitor Arotzena

Etorkizunekojanaria

EU R O P A O S O R A E T A M U N D U R A A K A S O BAL,

baina kutsatu gabeko gure Nafarroara inoiz ailegatuko ez zen behi eroen eritasu-na enzefalopatia espongiformea zela ikasi genuenerako, Aezkoa aldean eta Beran gai-tzaren kasu batzuk ezagutu dira. Berako ka-sua bereziki mingarria izan.da: behi bakarra baitzuen baserrian eta hura eroa suertatu. Gipuzkoako egunkaririk salduenak agertu-tako kronika sentsazionalista ez omen da abeltzainaren batere gustukoa izan: zialdo-ka zebilen behia kamioian sartzeko bi ordu behar izan zituztela zioen egunkariak, bai-na nagusiak bortz minutuz xuxen-xuxen igo eta azienda ibilgailuan lotua zegoela adierazi du.

Eta trabatu gabe eritasun horren izena suelto-suelto hitzetik hortzera erabiltzen genuenean, hara non ailegatzen zaigun su-kar aftosoa. Ahoskatzeko errexagoa izana-gatik, lehenbizikoak sortu zuen ikara eta ezinegon bertsua sortu du abeltzain sufri-tuen artean. Gizakiengan ez omen du eragi-nik, ez omen da Espainiara ailegatuko, bai-na hasiak dira Erresuma Batuko granjetan zerriak nola erretzen dituzten agertzen di-tuzten irudiak. Hasiak dira eritasuna Belgi-ka, Frantzia edo Danimarkara ailegatu de-lako zurrumurruak barreiatzen harat-hona-tean, hasiak dira aireportu, itsas portu eta mugetan uharteetatik datozen turista, ne-gozio-gizon eta kiroiariei azpiak egiten (oi-netakoak eta autoen zirrikak garbitzen, ale-gia). Zenbat denbora igaroko da Nafarroan lehen kasua agertu baino lehen? Behi txule-tak, bildots saiheskiak, zerri patak, oilasko hegalak... ezin badira jan, zertaz homituko gara euskaldun haragijaieok?

Edo sulfatoz estalitako tomateak eta ma-ruriak, ongarri sintetikoz bustitako letxuak eta xinaurrien kontrako botikaz enpo dau-den lekak jaten dituzten barazkizale bihur-tu beharko dugu? Nora garamatza abeltzai-na eta nekazaria gero eta gehiago produzi-tzera behartzen duen gizarte kontsumista honek? Garai bateko baserri autosufizien-tera itzuliko gara? Edo barazki menestra gustua duen kapsularen ondotik, zerri solo-mo pilula jan beharko dugu, platano esen-tzia duen txikle postrea dastatu aitzin?

MUSIKA

t Iruñea: The Last Second eta Not Enough taldeek O'Connors ta-bernan joko dute gaur, 22:30ean.

• Lodosa: Bihar, 17:00etan, pilota-lekuan Azkoien, Viana, Sarta-guda, Lodosa, Tutera eta Tafa-llako ikastetxeetako ehun bat

, haurrek parte hartuko dute Na-farroako Haur Kantari Txapel-ketako lehen kanporaketan, aurtengo Nafarroa Oinez-en barruan.

I Gares: Loquillo y los Troglodi-tas taldea Gares aretoan izanen da bihar, 23:00etatik aurrera.

• Iruñea: De Dos en Blues Band taldeak kontzertua emanen du ostegunean, 21:30ean, Termi-nai tabeman.

KORRIKA KULTURALA

I Iruñea: Korrika hainbat tokitan aurkeztuko dute egunotan: gaur Iturraman (17:00, Amaiur) eta Sanduzelain (19:30, auzo el-kartea); eta igandean Ermitaga-ñan (18:00, Bartolome Carran-za lokaletan). Hiruretan bideoa pantailaratu eta jatekoa ema-nen dute, besteakbeste.

• Iruñea: LeihotikantaldeakArro-sadiako San Fermin peñan joko dugaur, 23:30ean.

• Tutera: Bihar Numidia, Hijas de Sol eta Faltriqueira taldeek Elo-la kiroldegian joko dute, 22:00etatik aurrera.

• Elizondo: Bar puerto, bazterreko ahotsak ikuskizuna eskainiko dute igandean Kirmen Uribek, Josu Eizagirrek, Bingen Mendi-zabalek eta Mikel Urdangari-nek, 18:30ean, Arizkunenean.

I Berriozar: Ibiltarixanak ikuski-zuna eskainiko dute azteazke-nean, 20:00etan, eskolan. Iru-diak, poesia eta musika uztartu-ko dituzte Imanol eta Joni Ube-dak, Karlos Aranzegik, Jose Luis Otamendik eta Iñigo Aran-barrik.

> Tafalla: Ostegunean, Euskal Se-lekzioaren gaineko mahai ingu-rua eginen dute zenbait kirolari ezagunek, 20:00etan, kultur etxean.

• Iruñea: Ziorek taldeak eta Jose Mari Karrere ipuin kontalariak ipuin kontzertua osatuko dute ostegunean, 20:30ean, Niza ta-bernan.

ZINEMA

I Iruñea: Karrikirik antolatu zine-maldiaren barruan, gaur, Zu zeu (Get real) filma eta Usoa film laburra emanen dituzte,

20:00etan, Golem Baiona zine-matokietan.

ANTZERKIA

> Bera: Igandean, Idoia Sanche-zek Ni: Ez-naiz hori clown an-tzezlana eskainiko du, 19:30ean,kultur etxean.

I Mutiloagoiti: Igandean, Dar-Dar taldeak Alizia mirarien herrial-dean haurrentzako antzezlana eskainiko du, 17:00etan, kultur etxeko auditorioan.

HITZALDIAK

• Bera: Elkarbizitzarako hezi gaia

hizpide hartuta, gurasoentzako hitzaldia eskainiko du gaur Al-berto Cascantek, 19:00etan, Ja-motenean.

I Burlata: Gaur, Patxi Telletxeak, Nafarroaren egoera gogoan, 2001 - Hizkuntzen urtea Euro-pan izanen du mintzagai, 20:00etan, Axular elkartean.

LEHIAKETAK

• Zangoza: Abian da Zangoza Hi-ria II. Pop-rock Lehiaketa. Izen ematea eta maketen bidaltzea martxoa bukatu baino lehen egin behar da. Informazio gehiago, kultur etxean.

» JOXE LACALLE

Txanpona nora, begia hara ilargia seinalatu eta behatzari so gelditzen dira batzuk. Beste batzuk, ordea, begiratu beharrekoari

begiratzen diote; jokoan sarturik daudelako seinale. Iragan larunbateko pilota partidan, epaileak gora

bota zuen txanpona eta pilotariek txintxo-txintxo segitu zieten txanponaren itzulipurdiei. Duela bi larun-

bat, nora begiratu ote zuen Sanz lehendakariak? Corellarrarendako euskarak ez omen du "manifesta-

zio panfletariorik" behar, eta 27.000 lagun ez dira deus 150.000 bozen ondoan. Sanzek, noski, epailea-

ren eskuari begiratu zion, bere eskuari. Argazkiko partidan, hasierako sakea gorriek egin zuten.

Gorriak ikusiko ditugu, bai.