el eje de nuestro proyecto es la concepción que tenemos...
TRANSCRIPT
okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,
honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko
Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.).
I.H.P. gure oinarrizko dokumentoa da eta bertan gure hezkuntz asmoa, lortu nahi
duguna, jasota dago.
Guk dugun ikaslearen kontzepzio da gure I.H.P. ko ardatza:
Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak
interesatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako
ikasketak. GURE XEDEA UMEAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA
DA. Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lotuta daude garapen hiru
esparru hauekin.
Izaki bakoitza norberaren kontzeptu eskema eta emozio-egoeratik abiatzen
da eta bere ahalmena du.
Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolaserako interesa.
Jolasaren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazioz ikasten dute.
Prinzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta
hauek gure eguneroko eginbeharra bideratzen dute:
INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta
egoera kontuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera
emango dion programa ahalbideratu behar du.
SOZIALIZAZIOA: Elkarreraginak aurrera jotzen eta gure eskemak aldatzen
laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun aktibitate guztiak
kontestu sozialak dira.
AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak
egin”. Gure helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina
dutenak lortzea da.
SORMENA: gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu,
pertsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz
jabetzeko aukera izan dezan.
ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko,
adierazteko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen
eskubidea da, honi “ muga soziala” deitzen diogu.
D
NORMALIZAZIOA: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen ari
den egoeraz jabetzen joateari deitzen diogu normalizazio prozesua. Egoera
berri eta aldakorren aurrean bere buruarekiko konfidantza sustatu nahi dugu
erantzuna ahalik eta baikorrena izan dadin.
GLOBALIZAZIOA: Bizitza globala da. Haurra bizirik eta bizitzen nahi dugu
eskolan eta bizi delako ikasiko du.
Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko
ideiak eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena
antolatzeko, programatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz
batera eramaten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta
hezkuntza-praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.
Antolamoldea bera eskuharmenerako oinarrizako estrategia da.
Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu,
hau da, ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi
ekintzen bidez. Aktibitate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak
deitzen diegu. Sozialak, umeen arteko harremanak sustatzen dituztelako;
egonkorrak, ziklo osoan mantentzen direlako; osagarriak, aktibitateen
baturak curriculuma osatzen duelako.
Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa
edo helburua
dute. Lanak
irteera
desberdinak
izan ditzake,
gela barruan
besteen
aurrean
aurkeztu,... edo eskola
irrati eta telebistaren
bitartez emititu edo
eskola prentsan
argitaratu. Baliabide hauen bitartez ikasleek Informazio eta
Komunikaziorako Teknologia Berrietan jarduten dute, testu prozesadoreak,
Interneta, skanerra, argazki kamera digitala, bideo kamera, bideoen
editaia,... erabili eta ikasiz.
Ziklo programen bitartez eta adin nahasketarekin lana egiten dugu.
Irakasle desberdinek lan egiten dute ikasle talde bakoitzarekin.
Aktibitate bakoitzak bere lan metodo idatzia du. Ikasleek lana burutu ahal
izateko, lan metodoan adierazten diren urratsak jarraitu behar dituzte.
Mediateka edo baliabide gunea lanak
burutzeko oinarrizko informazio-
etorbidea da.
Kritika eraikitzaileak aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.
Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere
erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da
adinarengatik geldiarazten.
Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok
ezberdinak gara.
Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek ikasketetan behar bereziak
dituzten ikasleei, gaitasun ezagatik zein gaitasun apartagatik, erantzuna ematen
die.
1. zikloko beste zenbait ezaugarri:
Irakurketa eta idazketa euskeraz egiten da.
Hirugarren hizkuntza (ingelesa) ikasten jarraitzen da da.
G. H.a lantzen hasten da
Irrati emanaldiak eskola barnean ematen dira. Emanaldi hauek, ziklo honetako
ikasleek soilik, burutu eta entzuten dituzte.
Ziklo honetarako liburutegia badago.
Ingurune natural eta sozialaren ezaguera departamentu guztietan lantzen da, eta
irratiaren bitartez batik bat bideratzen da. Arlo honi dagozkion helburuak
hauexek dira: ingurunearekiko sentsibilitate eta behaketa gaitasuna garatzea, eta
gure jarduerek lagunengan zein ingurunean duten ondorioez jabetzea.
Zientzia Ganbara El desván de la ciencia
Hitz lapikoa
Hitzaldiak:
Hitzaldiak
Bitxikeriak
Kromo albuma
Ipuin sormena:
Binetak
Asmatutako ipuinak
Asmatutako istorioak
Kontu kontari:
Postalak
Eskutitzak
Albisteak
Foto albisteak
Mezu sekretua
Kontu kontari:
Tarjeta postal
Cartas
Noticias
Foto noticias
Mensajes secretos
Literatur txokoa
Asmakizunak
Olerkiak
Txisteak
Ahokorapiloak
Ipuinaren laburpena
Ipuinaren berridazketa
Rincón literario:
Adivinanzas
Poesías
Canciones
Chistes
Trabalenguas
Resumen de cuentos
Reedición de cuentos
Publikoari aurkezpena
Irratira
Prentsara
Postatrukea Correspondencia
Cocinando con palabras
Charlas:
Charlas
Curiosidades
Album de cromos
Creación de Cuentos::
Viñetas
Cuentos inventados
Historias inventadas
Representación en público Radio Prensa
Ziklo honetan euskera hizkuntza departamentu honetan lantzen da:
HITZ LAPIKOA
Departamentua lau zona edo txokotan banatuta dago.
Literatur txokoa. Zona honetako helburu nagusi bat irakurketaren jariokorta-
suna (ahoskera, erritmoa, entonazioa....) eta grafia eta ortografia hobetzea da,
testu xinpleak zehazki kopiatuz: olerkiak, ahokorapiloak, asmakizunak, txisteak eta
abestiak. Kopiatutako testu hauek behin eta berriro irakurri ondoren, grabatzen
dituzte, beraien aurrerapenez ohartarazteko. Lan hauek egiten duten irratsaio
berezietan emititzen dira edo prentsara eramaten dituzte eskolako egunkarian
argitaratzeko.
Bestalde ulermena eta idazketa ere lantzen dira zona honetan. Horretarako liburu-
tegiko sail literarioan ipuin bat aukeratzen dute. Irakurri behar dute hiztegia kon-
tsultatuz, testuaren ulermen orokorrera iritsiz eta bere hitzen bitartez berridaz-
tera gai izatera iristeko. Hau ere marrazkiekin apaintzen dute. Entsaiatu ondoren
taldean azaltzen dute.
Kontu kontari . Txoko honen helburua idatziz komunikatzea eta testu ezber-
din batzuen barne egitura ezagutzen joatea da. Gainera, idazketa eta zenbait arau
ortografiko lantzen dira (maiuskulak, puntua, bi puntuak....). Horretarako mezu se-
kretuak, eskutitzak eta postalak egiten dituzte. Inguruko pertsonei idazten diete,
bakoitzak duen irakurketa-idazketa mailaren arabera.
Eskutitza egiterakoan, prozesu osoa jarraitzen dute, hau da, zer idatzi pentsatzen
dutenetik hartzailearengana iritsi arte, postontzia erabiliz eta postariaren lana
betez. Gutunaren eta eskutitzaren azalaren formatoa ikasten dute eta honekin
zerikusirik duen hiztegi egokia (igorlea, hartzailea, …).
Honez gain eta informazio iturri ezberdinetaz baliatuz, zuzenak edo zeharkakoak,
(egunkaria, telebista, pertsonak, eskola-prentsa, norberaren bizipenak,... ) aukera-
tutako albiste bat idazten dute beraien hitzak erabiliz, elementu hauek kontuan
izanik: zer, nork, noiz, non.... Testuaren ondoan, doakion argazki edo marrazki bat
jartzen dute.
IRRATIA
Ipuin sormena. Zona honetako helburuak sormena garatzea eta idazketa lan-
tzea dira.
Bertan agertzen diren ihardueretan istorioak asmatzen dituzte kontakizunaren
egitura kontuan izanik. Honetarako, zertaz idatziko duten, ze pertsonaiak azal-
duko diren, istorioaren garapena eta bukaera ondo pentsatu behar dute. Pixkanaka
istorio baten egitura nolakoa den ikasten doaz ( hasiera – muina- bukaera).
Idazten duten ipuina istorioarekin lotura duten marrazkiekin apaintzen dute.
Istorioak bineta batzuen bidez edota beraien sormenaz baliatuz burutu ditzakete.
Hitzaldiak. Zona honetan besteei emango zaien hitzaldia prestatu behar dute.
Liburutegiko sail zientifikotik bere mailara egokia den liburu bat aukeratzen dute.
Testu honen edukia ondo azaldu ahal izateko esaldiz-esaldi irakurri eta bakoitzari
dagokion galdera idazten dute. Galdera hauek gakoa izango dira hitzaldia eman
behar dutenean aurretik irakurritako edukiarekin gogoratzeko.
Hau baino lehenago, ziklo hasieran, kromo bildumak egiten dituzte sailkapenean
kriterio ezberdinak erabiliz.
Iharduera honetan irakur-ulermena, hiztegiaren aberastasuna, buruz ikasteko gai-
tasuna, alfabetoaren ordena (ondoren hiztegia erabili ahal izateko) eta ortogra-
fiari dagozkion hainbat arau lantzen dira (letra larria, galdera ikurrak eta puntua
batez ere), baita buruz ikasteko ahalmena garatzen delarik ere.
Departamentu honetan egiten diren iharduera guztiek irteera bat dute: irratsaioan
edo telebista saioan emititu, gelakideen aurrean aurkeztu, eskolako egunkarian
argitaratu ala gutuna edo postala bada, postaz bidali.
HITZALDIAK
Asmategia Inventos
TXOTXONGILOA
Txotxongiloa departamentuan nagusiki euskara
lantzen da, plastika arloa bitartekoa delarik. Lau
kontestu dago. Kontestu bakoitzeko lana bukatzen
denean, aurkezpena egiten
da eta ikus-entzuleek
aurreratzeko balio duen
kritika egiten dute.
Margotegia. Teknika desberdinak erabiliz marrazkiak sortzen dituzte eta hauen
inguruan istorioak asmatu. Egindako bat aukeratu ondoren entsaiatuko dute eta
departamenduan daudenei aurkeztuko diete, hauek eskeinitakoa balora dezaten.
Gunearen helburua da istorioa prestatu eta adierazterakoan departamenduan lantzen
diren edukinak, artistikoak zein hizkuntzakoak, sartzen eta erabiltzen joan.
Asmategia. Gune honen helburua da, edozein materiala erabiliz edota birziklatuz,
jostailuak eta tresnak sortu.
Lehendabizi zer egin nahi duten pentsatu behar dute. Ondoren tresna osatzeko behar
duten materiala aukeratuko dute, plastika teknika desberdinak erabiliz eraldatuko dute.
Azkenik, egin duten lanaren eta osatze prozesuaren aurkezpena prestatzen dute.
Aurkezpen horretan lantzen ari diren hizkuntza edukinak txertatuko dituzte.
Panpinen sortze-lana. Ekintza hau burutzeko prestatuak dauden istorioen artean
bat aukeratzen dute. Irakasleok sortutako testuak dira, adinaren ezaugarriak eta
interesak kontuan hartuta, eta, haurrek zati hau sor dezaten, ez dute amaiera zehatzik.
Ondoren taldean entzun eta pertsonai banaketa egiten dute. Banaketa hau elkarren
artean adostua eta orekatua izan dadin saiatzen gara.
Bakoitzak dagokion pertsonaiaren panpina egiten du eta honekin batera gidoia
aurkezteko beharrezkoak diren elementuak eta dekoratua egiten dituzte.
Txotxongiloa. Kontestu honetan aukeratutako istorioaren gidoia buruz ikasten dute.
Lehenengo entzunaldian amaiera asmatzen dute eta hurrengoetan ahal badute aberasten
joango dira. Buruz ikastearena hiru urratsetan egiten dute:
1. Istorioa osorik entzuten dute isiltasunean. Irudiak (komikia) bistan izaten
dituzte eta lagungarriak gertatzen dira arretari eusteko.
2. Esaldiz esaldi entzungo dute eta bakoitzak bere pertsonaiari dagokion testua
errepikatuko du. Horrela poliki poliki lantzen ari diren testuaren hizkuntz
edukinaz jabetzen joango dira.
3. Eskenatokian entsaiatuko dute panpinarekin eta istorioa buruz ikasita edo
beren hitzekin kontatuko dute, irakaslearen laguntzarekin.
4. Jende aurrean aurkeztuko dute.
Gune honen helburua ez da antzespen errepikakor eta mekanikoa burutzea baizik eta
norberak barneratu eta elaboratu duen hizkuntzarekin antzespena burutu.
PRENTSA
Departamentu hau lau kontestuk osatzen
dute: gaileta lantegia, denborapasa
geometrikoak, zenbaki- nahaski eta
problemak.
Aldiro-aldiro egindako
lanak, denborapasa
aldizkarian jasotzen
dira.
Gaileta lantegia. Bloke logikoak
erabiliz, berezitasunak eta
ezaugarriak kontuan hartuz
elementoak multzokatzen dituzte.
Elementu bakoitzaren balioa kontuan
hartuz, multzoaren balioa kalkulatzen
dute. Kontestu honetan irudi
geometrikoekin egiten dituzten
multzoak, gaileta paketeak balira
saltzen dituzte dendan.
Denbora pasa geometrikoak.
Joku ezberdinen bidez, inguru
hurbileko irudi eta elementu
geometrikoak identifikatzen dituzte,
baita espazioan orientazioa eta
kokapena ere.
Hemen, neurtzeko tresnak ezagutzen
eta erabiltzen hasten dira.
Zenbaki – nahaski. Zenbakia
eta zenbakien arteko harremanak
lantzen dira: zenbakuntza, serieak,
sailkapenak, batuketa eta kenketak,
biderkaketa ere batugai berdinen
batuketa bezala.
Buruzko kalkulurako estrategien
hastapena.
Problemak. Beraien inguruko
egoeretatik abiatuz problemak
ebaztuko dituzte hizkuntza
ezberdinak, idatzia, ahozkoa eta
grafikoa, erabiliz. Aktibitate honekin,
datuen antolaketa, estrateji eta
eragiketa ezberdinen erabilera eta
emaitzaren balioztatzeari hurbilketa
bat egingo zaie.
AUZOA
Auzoa departamentuko antolamendua etxean, dendan,
jostun-gelan, eta jolas-gelan oinarrituta dago, eta hauen
artean sortzen diren hartu-emanak eta salerosketak
bertako iharduera
markatzen dute: jostun
gelakoek beraien telarrak
burutzeko artilea erosi
behar dute. Etxekoek
janaria prestatzeko
produktuak erosten dituzte.
Dendakoek produktuak
saltzeko hainbat neurri
erabiltzen dute.
Etxea. Kontestu honetan haurrak
jolasten ari diren bitartean, beraien
barne mundua eta afektibitatea
adierazten dute, rol ezberdinak hartu
eta harremanak sendotzen dituzte.
Denon artean elkarkidetzaren bideak
jorratzen dituzte. Produktoen eskaera
egin ondoren dendan egiten dute
erosketa. Erositako produktuak erabiliz,
janaria prestatzen dute.
Jostun gela. Telarra egiten dute.
Honetarako artile eskaera egiten dute,
honen salneurria kalkulatuz. Eskaera
honen bidez, era bizi batean, eragiketa
arruntenak (batuketa eta kenketa),
zenbakien deskonposaketa eta luzera
neurriak erabiltzen dituzte.
Jolas gela. Joku matematikoen
ikuspuntutik abiatuz, aktibitate
ezberdinak burutzen dira. Honela,
bakarkako eta taldeko jokuak egingo
dituzte matematika trebetasunak garatu
ahal izateko.
Denda. Dendan, manipulazioaren bidez
eta saiakuntzak eginez, kontzeptu
ezberdinak bereganatzen dituzte:
neurriak ( luzera, masa, bolumena,
moneta) eta zenbakuntza (zenbakien
deskonposaketa, serieak, zenbakiak
ordenan jarri, oinarrizko eragiketak,...)
Lau kontestu dago: mertzeria, kutxa,
elikagaiak eta likidoak.
- Mertzerian, jostun gelakoek lana
burutzeko behar duten artilea
saltzen da. Bezerorik ez dagoenean,
luzera neurriekin zerikusia duten
ariketak egiten dituzte.( metroa )
- Kutxan diru kontaketa egiten dute
eta moneta-unitatea erabiltzen dute.
- Elikagaiak txokoan, etxetik datozen
bezeroei produktuak saldu eta masa
unitatearekin (gramo eta kiloa)
ariketak burutzen dituzte.
- Likidoen txokoan ere bezeroei saldu
ondoren, bolumen neurriekin
saiakerak eginten dituzte ontzi
ezberdinak erabiliz. ( litroa,...)
Zientzia Ganbara
Gure mundua:
Txostenak
Bideoak
Jolasak
Irudimenaren faktoria:
Maketak
3D
Ikergunea:
Esperimentuak
Mikroskopio digitala
Investigación:
Experimentos
Microscopio digital
Urtaroak:
Eguraldia:
behaketak, grafikak
Urtaroen ezaugarriak
Las estaciones:
El tiempo metereológico
Observaciones, gráficas
Características de las
estaciones
Publikoari aurkezpena
Irratira
Telebistara
El desván de la ciencia
Nuestro mundo:
Cuadernillos
Vídeos
Juegos
Factoría de la
imaginación:
Maquetas
3D
Representación en público Radio
Televisión
Departamentu honetan inguruaren ezaguera lantzen da, ingurune naturala eta
soziala.
Ikasleek ezagutza zientifiko-teknikoaren sarbidean murgiltzea nahi dugu.
Honekin batera, jakinmina bultzatu, naturarekiko begirunea garatu eta beraien
jardueretan manipulazioa erraztu nahi dugu.
Horretarako proiektuak planifikatu eta gauzatu egiten ditugu, gailu eta tresna
sinpleak erabiliz.
Zikloan zehar lau gai jorratuko ditugu: ikastetxea, gure gorputza, animaliak eta
makinak. Gai bakoitzaren inguruan saio kolektiboak eta kontestuak antolatuko
dira: gure mundua, urtaroak, ikergunea eta irudimen faktoria.
Gure mundua. Kontestu honen helburua eguneroko bizitzako adibideetan
oinarrituz (gelan, ikastetxean, etxean eta komunitatean) gure inguruaren
ezagueraz jabetzen hastea da. Hori lortzeko gai bakoitzari dagokion zenbait
iharduera gauzatzen dira, datuen bilketa, grafiken ekoizpena, mapen
interpretazioa, bideoen ikuskaketa, elkarrizketak egitea eta abarren bidez.
ZIENTZIA GANBARA DEPARTAMENTUA
Urtaroak. Urtaro bakoitzeko naturako fenomenoak jasotzeko eta
interpretatzeko gaitasunak eta baliabideak garatzen joatea da kontestu
honetako helburua. Errealitatea behatuz, fenomeno metereologikoei buruzko
datuak jasotzen dituzte (tenperatura, euria, haizea, itsasoa,…), ondoren grafikak
bete eta eguraldiari buruz egunero jasotako informazioaren berri irratitik
emititzen dute. Honekin batera, urtaroen ezaugarrien inguruan ere lan egiten
dute.
Ikergune. Kontestu honetako helburua egoera argitzeko edota ikusitako zerbait
frogatzeko ikertze prozesuaren hastapena da. Hipotesiak formulatzen dituzte,
esperimentuetako datuak bildu, antolatu, gauzatu eta interpretatzen saiatzen dira,
hipotesia bete den egiaztatuz. Mikroskopio digitala ere erabiltzen dute materia ezberdinen
barruko egitura ezagutzeko.
Irudimen faktoria. Kuriositatea, imajinazioa, eta sormena ditu ezaugarri nagusi zona
honek. Gaiarekin lotutako lanak sortzen dituzte proportzioak, neurriak eta errealitateko
beste aspektu batzuk kontuan hartuz. Lankidetzan jarduten dute, aukeratutako materiala
zuzen erabiltzen eta maneiatzen. Sortutako hondakinak kudeatzeko oinarrizko arauak
errespetatzen saiatzen dira.
INGELESA
iklo hau programatzerakoan, ziklo honetako ikasleen gaitasun eta
ezaugarriak abiapuntutik hartu eta, metodologia aktibo baten bidez,
sortzen ditugu egoera natural eta egokiak haurrak espontaneoki komunikatu
ahal izateko.
Lehengo kontaktu hauetan, komunikazioari ematen diogu garrantzia. Asko
hitzegiten diegu ingelesez, hizkuntza gero eta ezagunagoa izateko eta, horrela,
ziurtasuna hartzen duten neurrian, ikasten dutena erraztasun haundiagoz
kanporatu ahal izango dute.
Saioa egoera kolektiboan hasten da. Saio
honetan egiturak aurkeztu eta landu egiten
ditugu eta baita eguneroko hizkuntza ere.
Honen ondoren ipuina lantzen dugu. Ipuina
funtsezko abiapuntutzat erabiltzen dugu
sartu nahi ditugun ikas-proposamenetarako.
Ipuina beste bakarkako iharduera batzuren bidez indartzen dugu: fitxak, abestiak,
errimak, jolasak eta lan plastikoak.
Z
MUSIKA
Hauek dira lortu nahi ditugun helburuak:
musika klasikoaren ezaguera eta gozamena.
orkestrako instrumentuen oinarrizko ezaguera.
musika belarriaren garapena.
ahots trebetasuna.
errepertorio ezaguera
musika instrumentua den gorputzaren garapena.
mugimendu koordinaketa.
musika mintzairaren ikasketa.
Musika hezkuntzan arlo hauek lantzen ditugu: kantua, musika instrumentuen
praktika, musika mintzaira , musika entzuketa eta gorputz adierazpena.
KANTUA
arnasketa.
ahotsaren hezkuntza:
- emisioa.
- bokalizazioa.
abestien ikasketa.
INSTRUMENTUAREN PRAKTIKA
gorputza soinuak egin dituen
instrumentutzat hartuta:
- gorputz perkusioak.
- fonazio-aparatua.
perkusiozko musika instrumentuak
GORPUTZ ADIERAZPENA
gorputza mugimenduan.
dantza errezen ikasketa .
MUSIKA MINTZAIRA
partitura irakurketa.
musika mintzairaren teoria.
MUSIKA ENTZUKETA
musika klasikoen obren ezaguera
orkestrako instrumentuen
ezaguera
musikogramak.
GORPUTZ HEZIKETA
Departamentu honetan garatu nahi ditugun helburuak
hauexek dira: Jokuen arauen ezaguera eta talde
ekintzen bidez JOLASAREN HASTAPENA BULTZATU;
AUTOESTIMA ETA NORBERE EZAGUERA SENDOTU,
oinarrizko trebetasunen praktikaren bidez (korrikaldiak,
jauziak, jaurtiketa, jasoketa, ...) material ezberdinak
erabiliz; ELKARKIDETZA OHITURAK SORTU,
norberaren eta besteen ekintzetan indartze positiboa
erabiliz; Egoera eta espazio ezberdinetan, OREKA ETA
KOORDINAKETA OROKORRA LANDU; GORPUTZ
MUGIMENDUA ERRITMO EZBERDINETARA
MOLDATU; NORBERAREN GARBIKETA ETA HIGIENEREN OHITURAK BULTZATU.
Gorputz-Hezkuntzako arloak LOE legean ezarritako oinarrizko zortzi konpetentzien
lorpenean laguntzen du.
Helburu hauek guztiak aurrera eramateko ekintza multzo haundi bat eskeiniko diogu gure
ikasleriari, guztien edo gehienen gustoak betetzen saiatuz. Ekintza hauek lau multzotan
banatuko ditugu:
AISIALDIA ETA DENBORA LIBRERAKO HEZKUNTZA. Koordinaketa orokorra (lasterketa,
norabide aldaketa, geldiketak, ... ) garatu eta jokuen arauak ezagutu eta errespetatzea dira
beren helburuak. Multzo honetan ezagutzen ditugun jolas mota guztiak sartzen ditugu:
tradizionalak, herrikoiak, etab. Material ezberdinak erabiliko ditugu jolasak egiteko: baloiak,
pikak, uztaiak, sokak, etab...
GORPUTZ KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA. Honen helburuak hauek dira: dantza erraz
batzuren ikastea, gorputz mugimenduak musikaren erritmora moldatzea, gorputz eskema
garatzea, mugimenduen sormena, etab... Hemen musikarekin zerrikusia duten jolasak eta adinari
egokitutako dantza errezak ere sartzen ditugu.
NORBERAREN EZAGUTZA ETA KONTROLA . Gorputza menderatu eta ezagutzea (
desplazamendu ezberdinak, igoerak, narrazketak, katamarrean ibili, biraketak, ezkerra, eskuma,
koordinazio dinamiko eta egonkorra, oreka, e.a. )
JARDUERA FISIKOA ETA OSASUNA Multzo honetan jarduera fisikoa osasungarria izateko
ezinbesteko diren ezagutzak lantzen dira . Gainera bizitzan zehar jarduera fisikoa egiteko
ohitura hartzeko edukiak ere .
Jolasa edo jokua izango da oinarrizko metodologia.Umeek bizi duten errealitatea eta
aurre esperientziak kontutan hartu eta heurentzat zentzudunak eta motibagarriak diren
edukinen bitartez ikaskuntza esanguratsuak proposatuko ditugu .
Egoeraren ebazpenak era desberdinetan ahalbideratzen duten jolas jarduerekin autobalorazioa ,
aniztasuna eta solidarizazioa bermatuko dira , arazoei aurre egiteko irtenbide ezberdinak egongo
dira eta .
Tutoretza eskola komunitate osoaren lana da eta denon arteko koordinazioaren
beharra ezinbestekoa da eskuhartze antzekoak mantentzeko gure lanean.
Baina talde bakoitzeko tutoreak familiekin harremanatzeaz gain ba ditu beste
ardura batzuk bere gelako tutoretzapekoekiko.
BAKARKAKO TUTORETZA
Tutorea noizbehinka bere tutoritzapeko ikasleekin banaka elkarrizketatzen da,
harrera afektiboa ziurtatzeko eta sendotzeko, umea hobeto ezagutzeko,
inpresioak aldatzeko, umearen zalantzak argitzeko edo guk berarengan espero
dugun jarreraz hitz egiteko.
TUTORETZA SAIO KOLEKTIBOAK
Tutoretza saio kolektiboak testuinguru espezifiko bat bezala hartzen ditugu non
helburu nagusia norbanako eta taldearen hazkundea den, jarrera zabalak garatuz
eta balore positiboak barneratuz.
Hauen bitartez, hainbat aspektutan eragina edukitzen saiatzen gara: aniztasuna
kualitate bezala onartzen, iritzi pertsonalen eraketan eta besteen iritzien
onarpenean, objetibitatearen garapenean edo giza mugen barneratzean.
Saio hauetan hiru ardatz nagusi lantzen ditugu.
Talde edo eskola komunitate funtzionamendurako beharrezkoak diren aspektuak:
Bloke honetan eskolako funtzionamenduan eragin zuzena duten gaiak lantzen
ditugu: materialaren edo eman-komuneko espazioaren erabilpena, hainbat
zerbitzuren antolaketa (liburutegia, irratia, jantokia) baita ekintza osagarrien
antolaketa (jaiak, irteerak...) helburu hauek lortu nahian:
Talde eta komunitate baten partaide garelako kontzientzia hartu.
Funtzionamendua hobetzeko ditugun ideiak gogoz azaldu.
Norbanakoaren nahien aurrean etekin orokorrak lehentasuna duela
barneratu.
Talde barruko harremanak:
Bigarren bloke honetan talde barruan sortzen diren dinamikak aztertzen ditugu
eta hauek sortzen dituzten sentimenduak eta gatazkak tutoreen ustez hobe
daitezkeen egoerak batzutan edo ikasleentzat kezkagarriak direnak besteetan
jorratzea ditugularik.
Jarrera eta balore positiboak:
Hirugarren bloke honetan gizarte hobe batetan parte hartzeko behar ditugun
jarrerak eta baloreak ikertzen saiatzen gara.
Hasieran gure egoera pertsonaletik abiatzen gara: nire sentimenduak, nire auto-
estima, geroago begirada hau gure ingurune hurbilean jarriz: familia, taldea,
eskola...
TUTORETZA
ZERBITZU KOMUNAK
ure sisteman antolamendu-
egitura esku hartzeko
estrategia giltzarria da. Eskola
komunitaterako beharrezkoak diren
zerbitzuetan ikaslearen partehartzea
erabiliz pentsamendu sozialaren
garapena bultzatu nahi dugu,
norberaren ekarpenak eskeini eta
besteenak jasotzeko jarrera irekia,
alegia.
Ziklo honetan, departamentuei hertsiki
loturik dauden zerbitzuetan parte
hartzeaz gain ikasleak ondorengoetan
ere aritzen dira:
IRRATIA
Arratsaldero, txandaka, zikloko irratitik emititzen den albistegian parte hartzen
dute eta gidoi bat jarraituz eguraldiaren berri, menua, hainbat ohar....kontatzen
dute. Esatari eta teknikariaren lana betetzen dute eta honela komunikabide
baliabideen balioaz jabetzen dira eta arduraren kontzeptua garatzen dute
hartutako konpromisuak betetzean.
LIBURUTEGIA-MEDIOTEKA
Egunero, 2.mailako ikasleak liburutegiko liburuen mantentze lanez eta maileguez
arduratzen dira. Era horretan baliabide komunak eta hauen zaintzaren garrantziaz
ohartzen dira. Era berean, zerbitzuaren erantzule eta protagonistak sentitzen dira.
POSTARIA
Astean behin, ostiraletan, bigarren mailako ikasleek posta banaketa zerbitzu egin
behar dute, zikloan jasotako mezuak, postalak edota eskutitzak banatuz.
G