el intruso

5
10. TESTUA: VICENTE BLASCO IBÁÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA (1904) Aurrean daukagun testua, Vicente Blasco Ibáñezek idatzitako El intruso eleberriaren pasarte bat da, Bizkaian XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran hasitako mehatzen ustiapen handiari buruzko eleberria. Testu honek, lehen mailako iturri historikoa du, ematen duen informazioa zuzena eta gertaeren garaikidea delako. Formagatik, testu narratiboa da, eta edukiengatik soziala, mehatzen bizi baldintzak salatzen baititu. Bestalde, publikoa da, eleberria argitaratu zelako baita bere izaera salatzailearengatik. Egilea indibiduala da, Vicente Blasco Ibáñez, esan bezala. Blasco Ibáñez, kazetari, idazle emankorra (40 bat liburu idatzi zituen) eta politikari errepublikazale valentziarra izan zen. Eleberri kostunbristak (“Cañas y barro”) idazten hasi zen eta gerra-eleberriekin (“Los cuatro jinetes del apocalípsis”) lortu zuen nazioarteko ospea. Tesi- eleberrietan (“El Intruso”) bere ideologia iraultzailea erakutsi zuen. Gainera, hainbat herrialdetan bizi izan zen. Garaiari dagokionez, 1904an argitaratu zen, Alfonso XIII.aren erregealdian (1902-1931). Garai honetan, industrializazioaren fenomenoa finkatu zen Bizkaian, meatzaritzarekin lotuta. Horrela, meatzarietako jardunetik, Bizkaiko industria osoa garatzeko behar zen kapitala atera zuen Bizkaiko burgesiak. Bestalde, testu honen gaia Bizkaian meatzeen langileen bizi-baldintza txarren deskribapena da.

Upload: inama33

Post on 19-Jan-2016

47 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: El Intruso

10. TESTUA: VICENTE BLASCO IBÁÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA (1904)

Aurrean daukagun testua, Vicente Blasco Ibáñezek idatzitako El intruso eleberriaren pasarte bat da, Bizkaian XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran hasitako mehatzen ustiapen handiari buruzko eleberria.

Testu honek, lehen mailako iturri historikoa du, ematen duen informazioa zuzena eta gertaeren garaikidea delako. Formagatik, testu narratiboa da, eta edukiengatik soziala, mehatzen bizi baldintzak salatzen baititu. Bestalde, publikoa da, eleberria argitaratu zelako baita bere izaera salatzailearengatik.

Egilea indibiduala da, Vicente Blasco Ibáñez, esan bezala. Blasco Ibáñez, kazetari, idazle emankorra (40 bat liburu idatzi zituen) eta politikari errepublikazale valentziarra izan zen. Eleberri kostunbristak (“Cañas y barro”) idazten hasi zen eta gerra-eleberriekin (“Los cuatro jinetes del apocalípsis”) lortu zuen nazioarteko ospea. Tesi-eleberrietan (“El Intruso”) bere ideologia iraultzailea erakutsi zuen. Gainera, hainbat herrialdetan bizi izan zen.

Garaiari dagokionez, 1904an argitaratu zen, Alfonso XIII.aren erregealdian (1902-1931). Garai honetan, industrializazioaren fenomenoa finkatu zen Bizkaian, meatzaritzarekin lotuta. Horrela, meatzarietako jardunetik, Bizkaiko industria osoa garatzeko behar zen kapitala atera zuen Bizkaiko burgesiak.

Bestalde, testu honen gaia Bizkaian meatzeen langileen bizi-baldintza txarren deskribapena da.

Eleberriko pertsonai nagusia den Aresti meatzeen medikua, meatzarien eguneroko bizitzaz hausnartzen ari da. Pertsonai hau, Enrique Areilza medikuan oinarritu zen, honen nortasuna eta lana erakutsiz. Areilza, medikuntza doktore egin zen eta 22 urte baino ez zituen Trianoko meategietako ospitaleen zuzendari lana lortu zuenean. Horrela, bertan bizi izan zen 20 urtez zientziara eta ingurukoen zerbitzura guztiz emana. Istripuz zauritzen ziren meatzariak hartzen zituen kontsultan eta milaka ebakuntza egin behar izan zituen, teknika modernoa erabiliz. Beraz, ospea handia lortu zuen zientzia arloan, aldi berean kultura handiko gizona izan zelarik, garaiko intelektualen adiskide: Unamuno, Baroja, Zuloaga…

Lehenengo deskribapenean, Arestiren begirada humanista agerian jartzen da. Meatzeko lanaldi gogorra eta gero, peoiak barrakoietara itzultzen ziren abailduta, apur bat afaldu eta lo egiteko, laneko arropa soinean jantzita. Gelaxka txiki haietan, hainbat pertsona bizi ziren, haien izerdia eta arnasak nahasiz, higiene baldintza oinarrizkoenak

Page 2: El Intruso

ere falta zitzaizkielarik (zikinkeria, bizkarroiak, aireztapen eskasa…). Bestalde, Bizkaiko meatzeak harrobiak zirelarik (lurpeko meazuloetako baino lan sinpleagoa), kualifikaziorik gabeko langileak erabiltzen ziren. Horrela, emigranteak etengabe eta multzo handitan etortzen ziren, langile asaldatzaileak ordezkatuz, meatzari hauen eskubideen eskuratzea zailduz.

Euskal Herriko Industrializazioa, Bizkaian garatu zen gehienbat, burdinaren erauzteak garapen ekonomikoa monopolizatu baitzuen, Euskal burgesiak eta atzerriko enpresek (mehatzeen jabeak) sortutako enpresen bidez.

Hasteko, 1840-1850 hamarkadetan, 1841ean Esparterok aduanak kostaldera hedatzean, Bilboko merkatariak bertako industria siderurgikoan inbertitzen hasi ziren. Horrela, lehengo sozietate anonimo modernoa sortu zen, Boluetako Santa Ana (1840). Bestalde, 1856an Ingalaterran asmatutako Bessemer bihurgailuari esker, kalitate hobeko altzairua lortzea ahalbidetu zen, burdin ez-fosforikotik abiatuz. Eskandinaviakoaz gain, Bizkaiko burdina zen ezaugarri hauek betetzen zituen bakarra Europan. Burdin hau kalitate onekoa zen, kostaldetik hurbil zegoen, urte osoan zehar ustia zitekeen (aire zabaleko meategietan) eta eskulana merkea zen. Faktore hauek hurrengo hamarkadetan atzerriko kapitala Bizkaiko meategietan inbertitzera bultzatu zuten.

Geroago, 60ko hamarkadan, Seiurteko Demokratikoaren lege librekanbistei esker, atzerriko kapitala zuten hainbat konpainia sortu ziren, Bizkaiko mineralean interesatuta, honen esportazioa mundu mailan bultzatuz (The Bilbao River and Cantabrian Railway C.L, Orconera Iron C.L, Societé Franco-Belgedes Mines de Somorostro).

Hirugarren Gerra Karlista bitartean (1872-1876), prozesua eten egin zen, baina 1876tik aurrera, Bizkaiko Industrializazioa burdinaren ustiapenaz markatuta zegoen erabat zegoeneko. Burdina atzerrira saltzeak euskal kapitalismoa ezartzeko beharrezko dirua ekarri zuen eta foru legeak indargabetzean, esportatzeko mineralaren ekoizpena azkar hedatu zen: konpainia atzerritarrak eta euskal konpainiak sortu ziren zorupea ustiatzeko eta Burdinaren eskaerak gora egin zuen, mendebaldeko Europako siderurgien partez. Ondorioz, 1880tik 1890ra, produkzioaren %90 inguru esportatu zen.

Beraz, XIX. mendearen amaieran industrializazioa fenomenoa guztiz finkatuta zegoen. Izan ere, meatzaritza jardunetik Bizkaiko industria osoa garatzeko beharrezko kapitala atera zen, euskal siderurgian inbertituz batez ere. Horretarako, merkatu nazionala babesteko lege protekzionistak eskatu zituen industriako euskal burgesiak. Bestetik, 1898ko Hondamendiaren ondorioz, kolonietako kapitala ekarri zen eta metalgintzan eta ontzigintzan inbertitu zuten.

Page 3: El Intruso

Honela, Bizkaiko siderurgiak gora egin zuen eta punturik gorena Sestaon 1902an Altos Hornos de Vizcaya sortzean izan zen, Industria kontzentrazioari hasiera emanez. Honetan, Nuestra Señora del Carmen, AHB (Ybarra familiak zuzendutakoa), La Vizcaya eta La Iberia fusionatu ziren, herrialde osoko enpresarik handiena bihurtuz.

Bestetik, meatzarietako jardunetik ateratako kapitala ontzioletako konpainietarako ere erabili zen (Nerbioiko ontziolak, Euskaldun Sozietatea…De la Sota eta Aznar buru izaten). Era beran, Lehen Mundu Gerran, Espainiaren neutraltasunari esker, Bizkaiko burgesia industrialak negozio handia egin zuen eta etekin itzelak lortu zituen.

Dena dela, nahiz eta meatzeen jabeek diru asko lortu, industrializazioarekin batera klase berria sortu zelako, proletalgoa, eta meategietan lan egiten zuten hauen bizi baldintzak penagarriak ziren, eleberri honetan deskribatzen diren moduan.

Aipatu bezala, Bizkaiko ustiapen sistemak, kualifikaziorik gabeko langileak erabiltzeko aukera ematen zuen, kostuak merkatuz, eskulana etorkinen multzo handiekin eta euskal herriko langileekin betez. Horrela, meatzaritza-konpainiek langileei ostatu emateko ardura hartu zuten, barrakoien sistemaren bidez. Langile artean “sasoikakoak” eta familiarekin bizi ziren meatzariak zeuden. Halaber, barrakoien eta meatzarien familiek eraikitako txabola multzoetatik, XIX. mendearen 70eko hamarkadan, meatzarien lehen auzoak sortu ziren, La Arboleda adibide.

Hauen higiene baldintzak penagarriak ziren (analisian azaldu bezala), eta lan-baldintza gogorrekin batera, bizi-itxaropena izugarri murriztu zen. Bestalde, kontratistek eta langile buruek nahitaezko kantinak ezarri zituzten, langileak bertan erostera behartuz, neurriz kanpoko prezioetan. Gainera, soldata lan egindako egun bakoitzekoa zen.

Horregatik, XIX. mendearen amaieratik, langile-mugimenduak garatu egin ziren, langileen eskubideak defendatzeko, Bizkaian zeinua nagusia sozialista izan zelarik (UGTren egoitza 1888an sortu zen La Arboledan). Beraz, ideia sindikalak sendotzean, grebak eta mobilizazioak antolatu ziren. 1890ko greba, meatzarien lehenengo greba garrantzitsua izan zen. Matxinada hau baretzeko asmoz, Loma Jenerala hurbildu egin zen meategietara, baina langileen bizi-baldintza penagarriak aurrez aurre ikustean, langileen egoera eta bizi kalitatea hobetzeko bitarteko izan zen. Horrela, bere bandoarekin batera langileen eskaerak onartu zituzten baina azkenean lanaldia murriztea baino ez zuten lortu.

Balorazioa: Blasco Ibáñezen eleberri hau Bizkaiaren gizarte konplexuaren deskribapena da. Gizarte moderno eta industriala nola jaio eta nola garatu zen azalduz. Prozesua Europako beste herrialdeetan bezala ez zen erraza izan eta aurrerapen ekonomikoak ez zituen langileentzako bizi baldintzak hobetu. Bestalde, garai hartako intelektualen papera islatu da eleberri honetan. 98ko belaunaldiaren idazleek Berrikuntza mugimenduaren eta Hezkuntza Instituzio Librearen intelektualek (Unamuno, Joaquín Costa, Baroja)gizartea kritikatu zuten nazio egoera berritu eta hobetzeko. Era berean “El

Page 4: El Intruso

Intruso” liburuan egilearen posizioa eta ikuspuntua agertu ziren: giza injustiziaren kontrako protesta, zapalkuntzaren kontrako kexa eta berdintasunaren aldarrikapena.Bizkaian aste batzuk pasatu ondoren, Blasco Ibáñezek une historiko horren indarra ulertu zuen. Gero liburua idatziz une historikoa kontatu eta eguneroko bizipena hezurmamitu zuen. Honela XX. mendearen hasieran bidaia interesgarria egin dezakegu gaurko gizartearen jatorria ulertzeko.