errenta eta ondare kanpaina 2015 prentsaurrekoa...4 prentsa txostena errenta eta ondare kanpaina...
TRANSCRIPT
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA
2015
Prentsaurrekoa 2016ko apirilaren 6a
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
ARGAZKIA EDO
GRAFIKOA
2
HELBURUA
Zergadun bakoitzak ordaintzen dituen
zergak gure gizartera itzultzen dira berriro.
3
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
,
Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena
2014 2015
Kopurua %, kopuru osoaren gainean
Zenbatekoa Batez
bestekoa Kopurua
%, kopuru osoaren gainean
Zenbatekoa Batez
bestekoa
Itzultzeko 426.858 % 74,26 -434.726.845 -1.018 430.000 % 74,78 -436.000.000 -1.014
Ordaintzeko 147.977 % 25,74 246.133.404 1.663 145.000 % 25,22 246.000.000 1.697
GUZTIRA 574.835 % 100,00 -188.593.441 -328 575.000 % 100,00 -190.000.000 -330
Zenbatekoa, eurotan
PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA
2015ERAKO AURREIKUSPENAK
Aitorpen kopurua: 575.000 Itzuli beharreko zenbatekoa: 436.000.000 € Sartu beharreko zenbatekoa: 246.000.000 €
4
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
Kanpainan aurkeztutakoaren datuak (amaieran) Kanpainako aurreikuspena
2014 2015
Kopurua Zenbatekoa Kopurua Zenbatekoa
6.892 61.736.201 6.900 63.000.000
Zenbatekoa, eurotan
ONDAREAREN GAINEKO ZERGA
2015ERAKO AURREIKUSPENAK
Aitorpen kopurua: 6.900 Zenbatekoa: 63.000.000 €
5
DATAK ETA BETEBEHARRAK PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
Aurkezteko epea
2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 30era
Betebeharra
1. PFEZ:
Aitorpena aurkeztu behar dute 20.000 eurotik gorako laneko errentak eta/edo 1.600 eurotik
gorako kapitalaren etekin gordinak —salbuetsiak barne— eta ondare-irabaziak dituzten
pertsonek.
2. Ondarearen gaineko Zerga:
Zergadunek aitorpena aurkeztu behar dute haien autolikidazioa ordaintzekoa denean edo, hala
izan ez arren, 2 milioi eurotik gorako ondarea dutenean.
Politika fiskal kontinuista
Errenta eta Ondarearen 2014ko kanpainaren aldean, 2015ekoan ez dago aldaketa nabarmenik araudian, ez PFEZean, ez eta Ondarearen gaineko Zergan ere. 2014ko kanpainan, lehen aldiz egin ziren aldaketa nabarmenak PFEZaren araudian, Bizkaiko Batzar Nagusiek eginiko erreforma fiskal garrantzitsuaren ondorioz.
6
POLITIKA FISKAL KONTINUISTA PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
2014. URTEAN EZARRITAKO ERREFORMA FISKALAREN ILDO NAGUSIAK MANTENTZEA
1. Ekarpen pertsonala zergapekoaren benetako gaitasun ekonomikoaren araberakoa dela bermatzea.
2. Zerga-tratamenduen ekitatea eta neutraltasuna bermatzea.
3. Jarduera ekonomikoa bultzatzea eta onura fiskalen eraginkortasuna handitzea.
4. Zergaren progresibotasuna handitzea.
5. Zerga-arauekin lortu nahi den helburuaren aurkako jokabideak desagerraraztea.
7
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015 HELBURUAK 2015EKO PFEZ-ARI DAGOKIONEZ
8
ERRENTAREN GAINEKO ZERGA. KENKARI SOZIALAK PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
2015eko kenkari sozial zenbatetsiak Kopurua Zenbatekoa
Ondorengo ahaideak 219.000 137.500.000
6 urtetik beherako ondorengoak 70.000 17.000.000
Adinaren araberako kenkaria (65 urtetik gora) 114.000 69.000.000
Desgaitasuna 55.300 58.000.000
Ohiko etxebizitzaren alokairua 27.500 28.000.000
Ohiko etxebizitzan egindako inbertsioa 170.000 157.000.000
BGAE, PP eta mutualitateei egindako ekarpenak 163.000 101.000.000
Zenbatekoa,
eurotan
9
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
ERRENTAREN GAINEKO ZERGA KENKARIAK, MURRIZKETAK ETA TARIFAK
KENKARIAK KUOTAN 2015
KENKARIA ONDORENGOENGATIK
- Lehenengoa 585,00
- Bigarrena 724,00
- Hirugarrena 1.223,00
- Laugarrena 1.445,00
- Bosgarrena eta hurrengoak
1.888,00
- < 6 urte 335,00
KENKARIAK MANTENURAKO URTEKOENGATIK
(ORDAINDUTAKO KOPURUEN % 15)
- Lehenengoa 175,50
- Bigarrena 217,20
- Hirugarrena 366,90
- Laugarrena 433,50
- Bosgarrena eta hurrengoak.
566,40
KENKARIA AURREKOENGATIK 279,00
KENKARIA DESGAITASUNAGATIK
% 33-% 64koa 779,00
% 65eko edo handiagoa/Mendetasun ertaina (I. gradua)
1.113,00
% 75ekoa edo handiagoa eta 15 puntu/Mendetasun larria (II. gradua)
1.334,00
% 75ekoa edo handiagoa eta 40 puntu/Mendetasun oso larria (III. gradua)
1.666,00
KENKARIA ADINAGATIK > 65 URTE
*Ikusi taula
KENKARIA ADINAGATIK > 75 URTE *Ikusi taula
KUOTA GUTXITZEA 1.389,00
MURRIZKETA BATERA TRIBUTATZEAGATIK 2015
EZKONTIDEAK ETA IZATEZKO 4.218,00
BIKOTEKIDEAK
GURASO BAKARREKO FAMILIA 3.665,00
2015EKO TARIFA
OINARRI OROKORRA
TARTEAK KUOTA GAINERAKOA % MARJINA
LA
15.550,00 23,00
15.550,00 3.576,50 15.550,00 28,00
31.100,00 7.930,50 15.550,00 35,00
46.650,00 13.373,00 19.990,00 40,00
66.640,00 21.369,00 25.670,00 45,00
92.310,00 32.920,50 30.760,00 46,00
123.070,00 47.070,10 56.390,00 47,00
179.460,00 73.573,40 Hortik gora 49,00
*KENKARIA ADINAGATIK
Adina Zenbatekoa
Zerga-oinarria ≤ 20.000 € >65 urte 334
>75 urte 612
20.000 € < Zerga-oinarria ≤ 30.000 € >65 urte 334-0,0334(ZO-20.000)
>75 urte 612-0,0612(ZO-20.000)
2015EKO TARIFA
AURREZKIAREN OINARRIA
Kop. honetatik
Kop. honetara
TASA (%)
0,00 2.500,00 20,00
2.500,01 10.000,00 21,00
10.000,01 15.000,00 22,00
15.000,01 30.000,00 23,00
30.000,01 Hortik gora 25,00
10
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
2015EKO TARIFA
TARTEAK KUOTA GAINERAKOA % MARJINALA 800.000 0,20
800.000 1.600 800.000 0,60 1.600.000 6.400 1.600.000 1,00 3.200.000 22.400 3.200.000 1,50 6.400.000 70.400 6.400.000 1,75
12.800.000 182.400 Hortik gora 2,00
2015
OHIKO ETXEBIZITZAREN ZIOZKO SALBUESPENA
400.000
ZERGA-OINARRIAREN
MURRIZKETA (GUTXIENEKO SALBUETSIA)
800.000
ONDAREAREN GAINEKO ZERGA MURRIZKETAK ETA TARIFAK
11
Aurkezteko sistemak:
1. Rentanet Etxean 2. Rentanet erakundeak 3. Aurkezpen telematikoa 4. WEB proposamenak 5. Gainerako aitorpenak Beste zerbitzu batzuk: 6. Datu fiskalak 7. Errenta gakoa
8. Zuzenketak
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
12
RENTANET ETXEAN
Ogasunak berak egindako 350.000 aitorpen baino gehiago bidaltzen dira zergadunen etxeetara.
Enpresek, finantza-erakundeek edo beste erakunde batzuek zergadunen diru-sarrerei, atxikipenei, inbertsioei, eta abarri buruz Bizkaiko Foru Ogasunari bidalitako datuak hartzen dira kontuan proposamenak egiteko. Informazio fiskalaren arabera egindako proposamen horietan emaitza bi izan daitezke: zergadunari bere kontuan dirua itzuli beharra edo zergadunak Foru Ogasunari ordaindu beharra.
Datak: apirileko lehen azken astetik aurrera bidaliko dira etxeetara zergadunaren aldekoak diren errenta-aitorpenen proposamenak (haren kontuan itzulketa egin beharra dakartenak). Foru Ogasunean diru-sarrera egiteko betebeharra dakarten proposamenak, berriz, apirileko hirugarren astetik aurrera bidaliko dira.
Zalantzak argitzeko eta galderak egiteko telefonoa: 901 50 3000.
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
1. RENTANET ETXEAN
13
ITZULTZEKO EMAITZA DUTEN PROPOSAMENAK (berdeak):
Proposamenaren edukiarekin ados egonez gero, zergadunak EZ DU EZER EGIN BEHAR, eta maiatzeko lehenengo astean bere kontuan ordainduko zaio itzuli beharreko diru kopurua.
Datu errazen bat aldatu nahi bada (esate baterako, proposamenean ageri den helbideratze-kontua edo zerga-esleipenaren xedea —eliza katolikoari laguntzea eta/edo gizarte-intereseko beste xede batzuk, biak edo bietako bat ere ez—), edo errenta-aitorpena euskaraz jaso nahi bada, aldaketa zuzenean egin daiteke, 901 503 000 telefonora deituz, apirilaren 27ra arte (egun hori barne).
Zergadunak ezeztatu egiten badu itzultzeko emaitza duen proposamena, aitorpena egiteko eta/edo aurkezteko beste edozein modalitate erabili beharko du hura aurkezteko.
Egin nahi dituen aldaketak ez badira goian azaldutakoak:
a) Apirilaren 18tik 27ra (egun biak barne), aurretiko hitzordua eskatu beharko da Foru Ogasunaren Bilboko edo beste herrietako bulegoetara joateko. Hitzordua 901 503 000 telefonoan edo www.bizkaia.eus/ogasuna webean eskatu ahal da.
b) Maiatzaren 2tik ekainaren 17ra (egun biak barne), jasotako proposameneko daturen bat aldatu nahi bada, berriz, «Rentanet erakundeak» zerbitzuko edozein finantza-erakundetara edo, ekainaren 30era arte, Ogasun Sailak Bizkaiko zenbait herritan dituen bulegoetara joan ahal da, aurretik hitzordurik eskatu gabe.
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
1. RENTANET ETXEAN
14
ORDAINTZEKO EMAITZA DUTEN PROPOSAMENAK (urdinak):
Edukiarekin ados egonez gero, zergadunak BERARIAZ BERRETSI beharko du, ekainaren 30a baino lehen, etxera bidali zaion proposamenean helaraziko zaion identifikazio-zenbakiaren bidez, honako bitarteko hauek erabilita:
901 440 201 telefonora deituz.
Internet bidez, www.bizkaia.eus/errenta webean
Sakelako telefonoarekin SMS mezua bidaliz 638 444 555 zenbakira. Mezuan «Etxean» hitza jarri behar du zergadunak, gero zuriune bat utzi eta, azkenean, identifikazio-zenbakia sartu behar du. Zenbaki hori proposamen-gutunean ageri da, nabarmenduta.
QR kodea erabiliz, gailu mugikor batetik.
Ados dagoela adierazitakoan, PFEZaren aitorpena aurkeztutzat joko da eta Ogasunak dirua kobratuko dio zergadunari, uztaileko lehenengo astetik aurrera.
Ordaintzeko proposamenean akatsen bat ikusten badu edo zerbait aldatu nahi badu, zergadunak 901 503 000 telefonora deitu beharko du, ekainaren 27ra arte (egun hori barne).
Proposamena berresten ez badu, ezeztatu egingo da, eta erabilgarri duen beste sistemetako edozein erabili beharko du zergadunak aitorpena aurkezteko.
GARRANTZITSUA: proposamena berresten bada errenta-aitorpena aurkeztutzat joko da; hala egin ezean ez da aurkeztutzat joko.
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
1. RENTANET ETXEAN
15
Errentaren kanpaina osoan, Foru Ogasunak gainbegiratuta, 6 finantza-erakunde laguntzaileetako (Kutxabank, Laboral Kutxa, BBVA, Banco Santander, Caixabank eta Banco Sabadell) teknikariek, 250 bat sukurtsaletan, dohain eta modu pertsonalizatuan egingo dizkiete aitorpenak zergadunei, nahiz eta erakunde horietako bezeroak ez izan. Sukurtsalei buruzko informazioa hemen: www.bizkaia.eus/errenta
Aitorpena itzultzekoa bada, zenbateko hori zergadunak adierazitako kontuan ordainduko da, gehienez ere 10 egun balioduneko epearen barruan.
Aitorpena ordaintzekoa bada, berriz, ordaindu beharrekoa zergadunak adierazitako kontu-zenbakian
helbideratuko da.
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
2. RENTANET ERAKUNDEAK (itzulketak 10 egunetan)
16
Aitorpenen aurkezpen telematikoa erraza da eta errenta-gakoa erabili behar da. Foru Ogasunaren informatika-programa ofiziala erabilita, errenta eta/edo ondarearen aitorpena egin eta gero, programak berak aukera emango du Ogasunaren Bulego Birtualarekin harremanetan jartzeko, eta aitorpena aurkezteko jarraibideak emango ditu.
Programa www.bizkaia.eus/errenta webetik deskargatu daiteke Bulego birtualaren orrian, web orrira sartzeko beste sistema batzuk ikusiko dira, errenta-gakoaz gainera. Aurreko urteetan bezala, sistema horiek Foru Ogasunak pertsona fisikoen sinadura elektronikorako onartutako ziurtagiri normalizatuak dira. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena telematikoki aurkezteko ez da beharrezkoa aitorpenean adierazitako datuei buruzko agiriak edo frogagiriak aurkeztea. Hala ere, dokumentazioa ez badator bat Ogasunak emandako informazio fiskalarekin, edo bertan ageri ez bada, telematikoki aurkeztutako aitorpenari erantsi behar zaio. Bulego birtuala: www.bizkaia.eus/errenta Aitorpena egun guztian zehar eta asteko zeinahi egunetan bidal daiteke, maiatzaren 2ko 00:00etatik ekainaren 30eko 24:00ak arte.
GARRANTZITSUA:: Ondarearen aitorpena telematikoki aurkeztu behar da.
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
3. AURKEZPEN TELEMATIKOA
17
Ogasunak 30.000 web proposamen egingo ditu, eta www.bizkaia.eus/errenta webean ikusi ahal izango dira
Proposamenak egiteko, Bizkaiko Foru Ogasunean dagoen informazioa –informazioa bidaltzeko betebeharra duten pertsona fisikoek eta juridikoek bidalitakoa– erabiliko da, baita aurreko ekitaldietako behin-behineko likidazioetan agertzen dena ere.
Apirilaren 18tik aurrera kontsultatu daitezke web proposamenak.
Datuetan sartzean, web proposamen hori badagoela dioen abisua ikusiko da. Proposamena ikusi ondoren, zergaduna edukiarekin ados badago, nahitaez berretsi beharko du, aurkezpena balioduna izan dadin
(itzultzekoak zein ordaintzekoak diren web proposamenak berretsi beharko dira).
Ez baldin badago ados proposamenaren edukiarekin, PFEZaren aitorpena aurkeztu beharko du, beste edozein sistema erabiliz, aitorpena aurkezteko borondatezko epea bukatu aurretik, hau da, 2016ko ekainaren 30a baino lehen.
GARRANTZITSUA: web proposamena berresten ez bada, aitorpena ez da aurkeztutzat joko.
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
4. WEB PROPOSAMENAK
18
Aitorpenak egiteko, aurreko sistema horiek ez ezik, herritarrek PFEZaren aitorpenerako laguntza-programa informatikoa ere erabil dezakete eta inprimaki-eredu ofizialean ere aurkez dezakete, dena delakoa lortu duten errenta. Bi euskarriak www.bizkaia.eus/errenta webetik deskargatu ahal izango dira, apirilaren 18tik aurrera.
Itzultzeko aitorpenak edo zero emaitza dutenak Foru Ogasunak Bilbon (Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4), Balmasedan, Barakaldon, Basaurin, Durangon, Gernika-Lumon, Getxon, Mungian eta Portugaleten dituen bulegoetan aurkez daitezke.
Ordaintzeko aitorpenak, berriz, Foru Ogasunaren finantza-erakunde laguntzaileetako edozeinetan aurkeztu beharko dira. (zerrenda www.bizkaia.eus/errenta webean)
Ordaindu beharra dakarten aitorpenak ordaintzeko, zergadunak epe bakarrean egin ahal izango du ordainketa, edo bi zatitan, interesik gabe. Aurkezteko epea: 2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 30era.
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
5. GAINERAKO AITORPENAK
19
www.bizkaia.eus/errenta webean, errenta-aitorpenarekin lotutako informazioa fiskala eskuratu ahal da.
Datu fiskalen kontsultara sartzeko, errenta-gakoa behar da. Gako hori hainbat bidetatik ematen zaie zergadunei: telefonoz, telematikoki edo postaz.
Datuak zuzenean deskargatu ahal izango dira aitorpena egiteko programan. Aitorpena egiten denean, fitxategi bat sortzen da, aitorpena bidaltzeko edo inprimatzeko
Zerbitzu hori erabilgarri egongo da 2016ko apirilaren 18tik abenduaren 31ra arte, www.bizkaia.eus/errenta webaren bitartez
AURREIKUSPENEN ARABERA, DATU FISKALAK IKUSTEKO 1,7 MILIOI SARBIDE EGINGO DIRA KANPAINAN ZEHAR.
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
6. DATU FISKALEN KONTSULTA
20
Ezinbestekoa izango da:
• Ogasun eta Finantza Saileko Bulego Birtualarekin konektatzeko errenta eta ondarearen aitorpenak aurkezteko orduan.
• Aitorpenak finantza-entitateetan egiteko,
• Datu fiskalak www.bizkaia.eus/errenta helbidean kontsultatzeko 2015eko errenta-aitorpenak bidaltzeko epea 2016ko ekainaren 30ean amaituko da
Ondarearen aitorpenen kasuan, nahitaez telematikoki aurkeztu behar direnez, epea luzatu egingo da eta epez kanpo ere bidali ahal izango dira.
ERRENTA-GAKOA bitarteko hauen bidez lor daiteke: jakinarazpen telematikoa, SMS mezua, posta elektronikoa eta posta arrunta.
Zergadunak aukera izango du aukeratzeko hurrengo ekitaldiko ERRENTA-GAKOA zer bidetik eskuratu nahi duen. Horretarako eskaera, telefonoz, inprimaki bat betez edo Internet bidez egin behar du.
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
7. ERRENTA-GAKOA
21
Rentanet Etxean proposamenak nahiz errenta-aitorpenak zuzentzeko prestatu den zerbitzua da. Zuzenketa berehala eta dohainik tramitatuko da. Teknikariek zergadunaren aurrean egingo dituzte horretarako izapideak:
- Foru Ogasunak Bilbon dituen bulegoetan (apirilaren 18tik 27ra bitartean; horretarako, baina, hitzordua eskatu behar da, apirilaren 4tik 26ra –egun biak barne–, 901 503 000 telefonoan edo www.bizkaia.eus/errenta webean)
- Finantza-erakundeetan: aitorpenak egiteko zerbitzua duten banku eta aurrezki-kutxetan, maiatzaren 2tik ekainaren 17ra bitartean.
Errenta eta Ondare kanpaina amaitutakoan ere lanean jarraituko du zerbitzu horrek, Ogasunaren bulegoetan, 2016ko abenduaren 31ra arte.
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
8. ZUZENKETAK
22
Ekintza Data
Errenta eta Ondare kanpaina 2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 30era
Itzultzeko Rentanet Etxean bidaltzea 2016ko apirileko lehen astetik aurrera
Ordaintzeko Rentanet Etxean bidaltzea
2016ko apirileko hirugarren astetik aurrera
Errenta-gakoa bidaltzea 2016ko apirilaren 11tik aurrera
Ordaintzeko diren proposamenak berrestea
Ekainaren 30era arte, egun hori barne
Datu fiskalak bistaratzea 2016ko apirilaren 18tik abenduaren 31ra
Web proposamenak berrestea 2016ko apirilaren 18tik ekainaren 30era
Proposamenak zuzentzea
Apirilaren 18tik 27ra, Ogasun Sailak Bilbon eta herrietan dituen bulegoetan. Bilboko bulegoetan hitzordua eskatu behar da, 901 503 000 telefonoan
edo www.bizkaia.eus/errenta webean
Aitorpenak egiten dituzten finantza-erakundeetan, 2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 17ra
Beste aitorpen batzuen zuzenketak 2016ko maiatzaren 2tik aurrera, finantza-
erakundeetan eta Ogasun Sailak Bilbon eta herrietan dituen bulegoetan.
Errentako programa deskargatzea www.bizkaia.eus/errenta
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
23
Kanpainaren DATA ofizialak: 2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 30era.
Aurten, Errentaren kanpainarako, sare sozialetan gaude: Twitter (https://twitter.com/errentabizkaia) eta Facebook (https://www.facebook.com/errentabizkaia/). Kanpainari buruzko informazio zehatza emango da sare horietan: datak, zerbitzuak, gorabeherak eta beste datu garrantzitsu batzuk.
PFEZaren 575.000 aitorpen jasotzea aurrez ikusten da. Haietako % 75 inguru itzultzeko eta, guztira, 436 milioi euro itzuliko dira. Ordaintzekoak % 25 izango dira, eta 246 milioi euroko sarrerak aurrez ikusten dira.
Apirileko lehen astetik aurrera, aurrez egindako 350.000 aitorpen baino gehiago bidaliko dira etxeetara.
Ondarearen gaineko Zerga: 63 milioi euro, 6.900 zergadunenak.
Kenkari sozialak 567 milioi eurotik gorakoak izango dira.
Ondare-aitorpena soilik telematikoki aurkez daiteke.
PRENTSA TXOSTENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
DATU GARRANTZITSUENEN LABURPENA
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2015
2016ko maiatzaren 2tik ekainaren 30era
www.bizkaia.eus
901 50 3000 facebook.com/errentabizkaia Twitter.com/errentabizkaia
www.bizkaia.eus/laguntzaile_osasuna