errosari erreportari misteriotsua
DESCRIPTION
Beldurrezko ipuinaTRANSCRIPT
Errosari erreportari famatua zen. Oso altua zen, ile gorria
zeukan eta misterio asko argitu zituenez mundu guztiak eza-
gutzen zuen.
Zapatu gauean, beti bezala, bere etxean programa misterio-
tsu bat ikusten zegoen, gaueko 23:00an hasten zen eta goi-
zaldeko 4:00etan amaitu. Zapatu gau horretan programa ikusi
zuen , “Nuevo Mexiko”ko” herri batera joan ziren programa
horretakoak erreportaje bat egitera. Jendeak esaten zuen
gauean, almazen batean kristal apurtuen zarata eta horre-
lako soinu arraroak entzuten zirela. Orduan Errosarik alma-
zen zahar horretara joatea pentsatu zuen misterioa argi-
tzera.
”Nuevo Mexikora” heldu zenean
jendeari galdetzen hasi zen almazen
hori non zegoen eta arotz batek esan
zion “en la calle del terror” zegoela,
eta non zegoen kale hori azaldu zion.
Azkenean Errosari arotzak esandako tokirantz abiatu
zen. Almazeneko atean arrakala asko zeuden atea ireki
“iiiiiiiiiii” eta… barruan obrak egiteko material asko zegoenla
ikusu zuen. Aurrera eta aurrera joan zen eta horma batetik
zintzilikaturik zeuden kortina batzuk zabaldu eta ate bat
arrakala askorekin ikusi zuen.Atea ireki “iiiiiii…” eta … labi-
rinto handi-handi, ilun eta beldurgarri bat ikusi zuen. Ber-
tara sartu zen eta ateak “krrrrras” egin zuen sartzera-
koan eta zarata handiz itxi egin zen. Ahalegindu egin zen
atea irekitzen, baina ezin zuen ireki, orduan aurrera ja-
rraitu zuen beste irteera aurkitzeko asmoz. Horma batera
hurbildu eta kristalak apurtuen zaratak entzun zituen baina
berari ez zitzaion axola eta jarraitu egin zuen aurrera. Oso
beldurtuta zegoen eta aluzinazioak entzun zituen. Bost se-
gundo pasa ondoren ez zituen zaratarik entzun, orduan au-
rrera jarraitu zuen eta hiru ate ikusi zituen. Ate baten gai-
nean kartel baten zegoen “aquel
que elija la puerta equivocada
desaparecerá” eta ez zuen jaki
zein ate aukeratu. Azkenean er-
diko atea ireki zuen eta …
hantxe JENDE PILO BAT isilik eta bahituta ikusi zituen eta
horrela ba kristalak apurtuen zaratak entzuten ziren. Baina
gazte batek esan zion Errosariri:
-Arotz bat ile beltzarekin bahitu egin gaitu!!
Errosarik asko pentsa ondoren esan zuen:
-Badakit nor den! Niri esan zidana non zegoen leku hau!
Hor, gela barruan beste ate bat zegoen, Errosari sartu
zen eta … arotza maskara batekin zegoen, maskara kendu
zuen eta Errosariri esan zion:
-Ja-ja!! Nik bahitu ditut hor dauden herritar guztiak eta zu
engainatu egin zaitut. Ja-ja!!
Halako batean “PUM” … norbaitek eskopeta batekin arotzari
lepoan tiroa eman zion baina NOR...ZEN???