filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)

10
IES San Adrian BHI GAIA MATERIA FILOSOFIA ETA HERRITARTASUNA BATX. BATX. 1 X BATX. 2 SAILA DEPARTAMENTO FILOSOFIA ASTEKO ORDUAK 3 Iraupena 96 ordu 1 ARLOAREN HELBURUAK Batxilergoko ikasleen adina kontuan izanik, filosofia ikasgaiaren helburua ikaslearen heldutasun prozesuan lagungarri izatea da, ikaslea persona kritiko, ireki, arduratsu eta bere ingurunearekiko arduradun gisa gara dadin. Beraz, Filosofiaren inguruan egiten den lana, ezagutzak transmititzeko bide bilakatzeaz gain, ordenaturiko gogoetarako, orientaziorako, munduaren argiketarako eta gaur egun dituen arazoen ulerkuntzarako bide da, batez ere. Beste alde batetik, azpimarratu egin behar da Filosofiak, gizakiaren existentziaren galderei erantzun globalak eman nahi dizkiela, bere dimentsio guztietan: ezagutzaren, ekintzaren, etikaren, politikaren, justiziaren … dimentsioetan, alegia. Eta azterketa horretan hartzen du gogoeta filosofikoak veste inon baino gaurkotasun gehiago; gure gizartean gertatzen ari diren kontaezinezko aldaketa guztiei buruz argitasunarekin, sentsibilitatearekin, garai jakin bat gaindituko duten erantzun unibertsalak aurkitzeko borondatearekin eta ezagutzako esparru desberdinak osatzen dituzten ekintzen artean gertatzen diren erlazioen ezagutzarekin eghin behar zaie aurre. Edozien gaietaz pentsatzen edo hitz egiten dugunean filosofatzen ari garela kontuan izanik, filosofía beraien bizitza eta ingurugiroa ulertzen lagunduko dien ikasgaia bezala ulertu behar da. Ondorengoak izango ditu helburu: 1

Upload: andeka

Post on 25-Jul-2015

785 views

Category:

Education


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)

IES San Adrian BHIGAIA MATERIA

FILOSOFIA ETA HERRITARTASUNA

BATX. BATX. 1 X BATX. 2

SAILADEPARTAMENTO

FILOSOFIA

ASTEKO ORDUAK3 Iraupena 96 ordu

1 ARLOAREN HELBURUAK

Batxilergoko ikasleen adina kontuan izanik, filosofia ikasgaiaren helburua ikaslearen heldutasun prozesuan lagungarri izatea da, ikaslea persona kritiko, ireki, arduratsu eta bere ingurunearekiko arduradun gisa gara dadin. Beraz, Filosofiaren inguruan egiten den lana, ezagutzak transmititzeko bide bilakatzeaz gain, ordenaturiko gogoetarako, orientaziorako, munduaren argiketarako eta gaur egun dituen arazoen ulerkuntzarako bide da, batez ere.Beste alde batetik, azpimarratu egin behar da Filosofiak, gizakiaren existentziaren galderei erantzun globalak eman nahi dizkiela, bere dimentsio guztietan: ezagutzaren, ekintzaren, etikaren, politikaren, justiziaren … dimentsioetan, alegia. Eta azterketa horretan hartzen du gogoeta filosofikoak veste inon baino gaurkotasun gehiago; gure gizartean gertatzen ari diren kontaezinezko aldaketa guztiei buruz argitasunarekin, sentsibilitatearekin, garai jakin bat gaindituko duten erantzun unibertsalak aurkitzeko borondatearekin eta ezagutzako esparru desberdinak osatzen dituzten ekintzen artean gertatzen diren erlazioen ezagutzarekin eghin behar zaie aurre. Edozien gaietaz pentsatzen edo hitz egiten dugunean filosofatzen ari garela kontuan izanik, filosofía beraien bizitza eta ingurugiroa ulertzen lagunduko dien ikasgaia bezala ulertu behar da. Ondorengoak izango ditu helburu:

1. Ikasleak bere pentsatzeko estilo pertsonala garatzea eta bere pentsaera modu argi, koherente batez azaltzeko gaitasuna lortzea.

2. Filosofaren ikuspegitik, jakintza, ezagutza, errealitatea, gizakia, ekintza eta gizarteak sortzen dituen arazo garrantzitsuenak ulertzea.

3. Erantzun filosofiko garrantzitsuenak ulertzen, deskribatzen eta elkarlotzen jakitea.4. Gogoetarako jakinmina eta interesa erakustea historiaren testuingurutik.5. Filosofiak erabiltzen duen lexiko berezia ulertzea, eta definitzen eta erabiltzen jakitea.6. Testu filosofikoak ulertu, kritikatu eta erlazionatzeko gai izatea.7. Gure gizartean aurki daitezkeen iritrzi ezberdinak ulertzen eta errespetatzen jakitea eta

aurreiritzien aurrean jarrera kritikoa garatzea.8. Zientzien eta ideologien diskurtsoaren oinarrian aurkitzen diren suposaketak adierazteko gai

izatea.9. Adimen lanetan, informazioa biltzea, zuzeneko behaketa, alderaketa, azterketa, informazio

laburpena eta ebaluazio kritikoa egiten jakitea.10. Gure gizartean gertatzen diren bidegabekeriak, diskriminazioak, giza eskubideen zapalkuntza,

adierazpen askatasun eza eta abarren aurrean jarrar kritikoa garatzea.

1

Page 2: Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)

11. Gertakariei buruzko eztabaidan, argudiaketan eta azterketan arrazoiketa erabiltzea, gaur egungo gizartearen errealitatea aztertzeko eta hobeto ulertzeko.

12. Besteen iritziak, jarrera filosofikoak edo sinesmenak, norberaren ikuspuntuak aberasteko, argitzeko edo frogan jartzeko modu gisa baloratzea.

2 IAZKO MEMORIAREN JARRAIPENAIazko memoria kontutan harturik, aurtengo programazioa egitean denboralizazioa kontutan hartu izan dugu, ikasturte osorako era maila bakoitzerako, edukin guztiak eman ahal izateko edukitzeko asmoz. Hala ere, nahiz eta aurten gai batzuk berdinak izan, badira ere berriak direnak eta aurten lehenengo aldiz sartu direnak

3 EDUKIAK / CONTENIDOS

KONTZEPTU EDUKINAK

Filosofiako programazioa batxilergoko lehenengo mailan, ikasleentzako berria ez ezik, baita ere zaila eta oso luzea da. Errealistak izan nahi badugu, gai guztiak ematea ezina da ikasgaiaren ulermena helburu badugu behintzat. Beraz, ikasleen berezitasunak eta interesak kontutan hartuz, irakasleak erabakiko du zeintzuk izan beharko diren klase bakoitzean emango diren gaiak, beti ere kontuan izanik filosofiak olanteatzen dituen arazoen ikuspegi orokor eta bateratua eman nahi dela. Ikasturtearen eduki kontzeptualak hurrengo lau bloketan bereiziak daude:

1. Jakintza filosofikoa Filosofia, zientzia eta beste jakintza mota batzuk. Mitotik logosera: Sokrates aurreko filosofia. Munduko filosofiak: India, Txina eta Babilonia-Persia.

2. Gizakia. Pertsona eta gizartea Gizakiaren dimentsio biologikoa eta soziokulturala. Gizakiaren ikuskera filosofikoak.

3. Filosofia morala eta politikoa Ekintza moralaren oinarriak: askatasuna Egungo gizartearen erronka etikoak: zoriona eta justizia.

4. Demokrazia eta herritartasuna Botere politikoaren jatorria eta zilegitasuna. Demokrazia mediatikoa eta herritartasun kosmopolita.

DENBORALIZAZIOA

EDUKIEN DENBORALIZAZIOA

ORD. 1. Ebaluazioa ORD.. 2. Ebaluazioa ORD. 3. Ebaluazioa

10

15

10

Filosofia, zientzia eta beste jakintza mota batzuk.

Mitotik logosera: Sokrates aurreko filosofia.

Munduko filosofiak: India, Txina eta Babilonia-Persia

12

9

7

Gizakiaren dimentsio biologikoa eta soziokulturala.

Gizakiaren ikuskera filosofikoak.

Ekintza moralaren oinarriak: askatasuna

12

9

7

Egungo gizartearen erronka etikoak: zoriona eta justizia.

Botere politikoaren jatorria eta zilegitasuna.

Demokrazia mediatikoa eta herritartasun kosmopolita.

Page 3: Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)

PROZEDURAZKO EDUKINAK

Bloke bakoitzean argitzen diren interpretazio desberdinen eszaugarri nagusien identifikazioa eta kontzeptuen definizioa egiteko, kurtsoan zehar termino filosofikoen hiztegia egingo dute ikasleek. Bertan, kontzeptu bakoitzaren definizio zehatza eta ulergarria egitea dugu helburu, eta ikasleek ikus dezaten nola kontzeptu berbera adiera ezberdinak dituen filosofo edota garai ezberdinekiko.

1. Testu iruzkinak egiteko oinarrizko teknikak menperatu beharko dituzte; besteak beste: testuaren bigarren irakurketa, azpimarraketa, laburpena, eskema, testuan planteatzen den arazoaren identifikazioa, tesia edo ideia nagusia eta autorearekiko informazioa bilaketa.

2. Gai bakoitzean ikasleak lortutako ulermena neurtzeko azterketa egin beharko dute.3. Testu liburuan datorren informazioaren gaiaren ulermena lortzeko nahikoa ez denean,

irakasleak klasean beste zehaztasun batzuk emango ditu ikasgaiaren bloga (http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com) eta beste baliabide digitalak erabiliz. Beraz, beharrezkoa izango da apunteak hartzeko oinarrizko teknikak menperatzea.

4. Gai filosofikoei buruzko eztabaidetan parte hartzea, datuak emanez, iritziak argudiatuz, ideiak egiaztatuz eta gainerakoen ekarpenak norberaren gogoetan sartzea.

5. Filosofo batzuen ideiak hobeto ulertzeko asmotan, merezi duenean, bestelako irakurgaiak gomendatuko zaizkie.

JARRERAZKO EDUKINAK

1. Pentsamendu autonomoa eta kritikoa garatzea.2. Besteen iritzienganako errespetuzko jarrera irikia izatea.3. Gizakiaren dimentsio desberdinen eta haien arteko erlazioari eta gaur egungo une historikoari

buruzko gogoeta eta azterketa egiteko interesa izatea.4. Gizakiaren eboluzio historikoak eta haren jakiteak eta ideiek izan duten garrantzia onartzea eta

prozesu horrek gaur egungo gizartean izan duen eragina baloratzea.5. Kultura eta azpiegitura guztietan, Euskal Herrikoan bereziki, aurki daitezkeen baloreak aztertu,

benetako elkartasuna, bakea eta onarpenean oinarritutako elkarbizitza baloratuz.6. Zientziari buruzko gogoeta kritikoa egitea, lotura etikoak, zientziaren gizarte eta ekologi

kostuak eta lorpenak ez baztertzen saiatuz.7. Informazio lortzeko, testuinguratzeko eta modu kritikoan lantzeko estrategia bat baino gehiago

erabiltzeko joera izatea.8. Kultura aniztasuna kontuan hartuz, inguruko bizitza sozialean parte hartzera bultzatzea.

OINARRIZKO GAITASUNAK

2. 1. Herritartasunerako gaitasuna

Filosofia eta Herritartasuna irakasgaiak zuzenean laguntzen die ikasleei gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna indartzen, hau da, gizartean jarduteko eta herritar ona izateko gaitasuna eskuratzen. Hurkoekiko elkarrizketan jardunez ikuspegi pertsonala garatzeari ematen zaio garrantzia, genero-harreman orekatuak azpimarratuz bereziki, eta giza eskubideak errespetatuz. Horiek dira aipatu dugun ekarpenaren oinarri nagusiak. Horrez gainera, ikasleek lankidetzan jarduten dute, eta, bakoitza bere izaeratik abiatuta, lotura sozialak eratzen dituzte. Gaitasun hori eskuratzen laguntzen du horrek guztiak.

3

Page 4: Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)

2.2. Ikasten ikasteko gaitasuna

Era berean, lankidetzan oinarritutako lanak ikasten ikasteko gaitasuna garatzen laguntzen du, azterketa sistematikoan eta argudiaketan oinarritutako gogoeta eta balioespen pertsonalarekin batera, pentsamendua modu zorrotzean erabiltzen ikasten baitute ikasleek, beren eguneroko jarduneko beste alor batzuetara eramanez hori guztia, dakitenaz jabetuz eta beren gaitasun pertsonalei buruzko ideia orekatua osatuz, horrela. Ikaskuntza arautzeko gaitasuna ere lantzen da hemen, ikasitakoa eztabaidetako elkarrizketetan eta lankidetza-lanean landutako irizpideekin erlazionatzeko aukera ematen zaielako ikasleei.

2.3. Autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Irakasgai honek norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna lantzen du, bakoitzak bere jarrerak hartzea eta jarrera horiek elkarrizketaren bidez argudiatzea bultzatzen baitu. Balioespenak eta ekarpenak egin beharrak (ideiak alderatuz, neurtuz, aukeratuz...) eta gauzak ondo argudiatu eta ikuspegi pertsonala osatu beharrak gogoetan oinarritutako koherentzian bermatutako autonomia ematen die subjektuei.

2.4 Hizkuntza-komunikazioaren garrantzia

Gehienbat hitzez baliatzen denez, Filosofia eta Herritartasuna irakasgai honek garrantzi handia ematen dio hizkuntza- komunikazioari. Entzuketan eta erantzunean oinarritzen da irakasgai hau, etengabeko komunikazioan (ahozkoan nahiz idatzian), alegia. Elkarrizketa da entzuketa-erantzun binomioak hartzen duen moldea, argudiaketan oinarritutako koherentziari jarraiki. Testu konplexu samarrak irakurriz ere gaitasun hori landuko da. Azkenik, Filosofiako eta beste ezagutza-alor batzuetako hitzak eta kontzeptuak ezagutuz eta erabiliz beren lexikoa zabalduko dute ikasleek.

2.5. Informazioa tratatzeko baliabide digitalak

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna ere lantzen da irakasgai honetan, jakintzaren gizarteak berezkoak dituen informazio-iturri ugariak eta elkarrekintzarako tresna bereziak erabili behar direlako alor honetan, eta, horretarako, baliabide digitalak ondo erabiltzen jakin beharra dagoelako. Elkarreragina edo interaktibitatea eta jakintza partekatzea bultzatzen dutenak dauzkagu, batetik: Web 2.Oko lankidetza-tresnetan oinarritutako sare digital horizontalak (blogak, wikiak, etab.), alegia. Eta Interneten dagoen informazio guztia irizpide jakin batzuen arabera aukeratzen eta behar bezala lantzen laguntzen diguten tresnak dauzkagu, bestetik. Ikasgaiaren bloga: http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com

2.6. Arterako eta kulturarako gaitasunaAzkenik, giza eta arterako eta kulturarako gaitasunean ere sakontzen da hemen, kulturako eta arteko sorkuntzak hartzen baititu filosofiak bere gogoeten oinarritzat. Filosofiaren erreferentzia bazterrezina da kultura, orokorrean, eta herritartasuna lantzeari dagokionez, bereziki. Kulturen bat-egitea eta kulturen arteko harremanak lantzen dira bereziki, beste herrialde batzuen kultura- eta arte-adierazpenekiko errespetua landuz, ondorioz.

4 METODOLOGÍA

Page 5: Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)

Printzipio metodologikoak:1. Parte hartze printzipioa, gogoeta filosofiko prozesuan parte hartze zuzen gisa ulertua,

ideiak emanez eta, pixkanaka, curriculuma osatzen duten diziplina desberdinetan jasotako ezagutzak.

2. Ikasketen eraikuntza printzipioa. Gogoeta, ezagutzako egitura berean norbereganaketa berriak sartzeko eta planteamendu pertsonalen eta ikasketa berrien artean ahalik eta erlazio kopuru handiena ezartzeko aukera emango duten aurre esperientzietan eta ezagutzetan oinarritu behar dela esaten duena.

3. Motibazio printzipioa. Plateatzen diren arazo filosofiakoak gaur egungo testuinguru historikotik hartuak izan beharko dira, eta gazteen interesa pizten duten gatazkak izan behar dituzte oinarritzat, gazteek beraiek dituzten esperientziatik landu ahal izateko.

4. Malgutasun printzipioa, arazoen planteamenduari, edukien sekuentziazioari eta eskolako komunitateko kide desberdinek hezkuntza proiektuari egiten dizkiete ekarpenen artikulazioari eta sartzeari buruzkoa, aipaturiko hezkuntza proiektua, haren hartzaile izango diren ikasle taldeei egokitu ahal izateko.

Alor honetan egin beharreko lana gogoetaren eta pentsamendu kritikoaren garapenera bideraturik egon behar da. Horrela, eta aurreko printzipioen isla bezala, ikasgelako taldearekin burutuko den arazoen, egileen eta testuen azterketa, hurrengo puntu hauetan aurre egin ahal izateko moduan planteaturik egon beharko da:

Ikerketarekin erlazionaturiko gaitasunak norbereganatzea (informazio iturri desberdinetan bilatzea, dokumentazioa erabiltzea eta filmak analizatzea).

Lorturiko datuen antolakuntza (laburpenak, gidoiak, ...). Informazio desberdinak aztertzea haien fidagarritasuna egiaztatzeko eta argudiaketa

orokorretan eta objetiboetan oinarritutako planteamendu pertsonala egin ahal izateko.Beraz, klasean erabiliko diren informazio iturriak ondorengoak izango dira:

Testuliburua: Filosofia eta herritartasuna, Ibaizabal argitaletxekoa. Ikasgaiaren bloga: http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com

Klasean azaldutakoaren apunteak: ikasleek apunteak hartzen ikasteko lehenengo saikerari hasiera emanez.

Ikusentzunezko baliabide desberdinak, hala nola, fikziozko filmak, dokumentalak, iragarkiak, blogak, sare sozialak, e.a.

5 BALIABIDEAK

Testuliburua: Filosofia eta herritartasuna, Ibaizabal argitaletxekoa. Ikasgaiaren bloga: http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com

Klasean azaldutakoaren apunteak: ikasleek apunteak hartzen ikasteko lehenengo saikerari hasiera emanez.

Ikusentzunezko baliabide desberdinak, hala nola, fikziozko filmak, dokumentalak, iragarkiak, blogak, sare sozialak, e.a.

6EBALUAZIOA: TRESNAK, EBALUAZIO ETA KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK

5

Page 6: Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)

Ebaluazio irizpideak honako hauek izango dira:1. Klasera etortzea eta parte hartzea: ulertu ez dutena galdetuz edota norbere iritziaren berri

emanez. Beraz, jarrera aktiboa baloratuko da.2. Klaseako apunteak egunean lantzea. Argitasuna, egitura eta antolaketa baloratuko dira.3. Lan eta hariketa pertsonalak modu argian adieraztea, idazkerak behar duen denbora

pentsatzeko erabiliz eta honela norbere iritziak aztertuz aurreiritzien aurrean jarrera kritikoa izaten saiatzea.

4. Termino filosofikoen hiztegia egitea, kontzeptu bakoitzaren definizioa modu argian adieraziz eta filosofo bakoitzat ideia hori nola ulertzen duen bereiziz.

5. Tresna metodologikoak erabiltzen jakitea (ahozko eta idatzizko adierazpena, irakurketaren ulermena, definizioak, sintesia, análisis, arrazonatzeko gaitasuna, e.a.).

6. Debateetan norbere iritzia ematea ahozko argudiaketa zehaztasunez egitea.Ebaluazio tresnak hauek izango dira:

1. Klasean ikasle bakoitzak egiten duen lana eta bere parte hartzea egunean kontuan hartuko da. Baloratuko dira ikaslearen: interesa, lana, arrazonatzeko gaitasuna, besteon iritziekiko duen errespetua, entzuten eta ulertzen dakien, ordena, diziplina eta taldearekiko duen solidaritatea. Aurreko guztiaren balioa bi puntutakoa izango da, jarrerazko edukiei dagokiona, hain zuzen.

2. Ikasleen lan idatziak, hiztegi lana, irakurketak, eta testu iruzkinak; bai klasean egindakoak baita etxeko lanak badira ere, eguneroko lanaren berri izateko. Kontzeptuen ulermena ez ezik, adierazpen argi eta arrazonatua, ariketen aurkezpen garbi, ordenatu eta antolatua ere baloratuko da.

3. Aurreko ataleko ariketaz gain, klasean hartutako apunteak, kapituluen laburpenak eta banatutako fotokopiak ere aurkeztu beharko dituzte ebaluaketa bakoitzean. Metodologiazko errekurtsoen erabilpena eta lanaren aurkezpena prozedurazko balorazioa izango dute. Aurkezpenari dagokionez, ebaluaketa bakoitzean aurkibide batean zehaztuko dituzte egindako lan guztiak, eta gai bakoitzaren bukaeran iritzia eman beharko dute. Bertan gaiak planteatzen dituen arazoetaz hausnarketa pertsonala egin behar dute; hau da, bere iritzia eman.

4. Ebaluaketa bakoitzean azterketa bat egingo da. Ideien adierazpen argia eta kontzeptu nagusiak bereganatu eta ulertu dituzten baloratuko da. Horretarako, azterketa egiteko izango duten denbora eta orrialdeak aurretik zehaztuak izango dituzte. Ezin izango dute nahi duten beste izatea, beraz, ideiak modu argi eta sintetikoan adierazi beharko dituzte.

5. Lan guztien notarekin eta azterketetan ateratako notarekin nota media egingo da, guztira zortzi puntu lortzea posiblea izanik. Esanda dagoenez, jarrera egokia izanik beste bi puntu lortu dezakete.

6. Azterketa egiteko ezinbesteko baldintza da ebaluaketa osoan zehar egindako ariketa, lan eta apunte guztiak aurkeztea. Aurkezten ez badira ezinezkoa da ikasgaia gainditzea nahiz eta matematikoki bost puntuko emaitza lortu.

KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK

Ikasgaiaren blogean aurki daitezke erabiltzen ditugun irizpideak: gogoetak, aurkezpenak, lanak zuzentzeko.

7 BERRESKURAPEN SISTEMA

Ikasleak atal bakoitzean lortu ez dituen helburuak berreskuratu beharko ditu. Honela:

Page 7: Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)

1. Bere jarrera hobetu beharko du hauxe bada bere zailtasuna.2. Egin edo aurkeztu ez dituen lanak aurkeztu beharko ditu edo modu okerrean egin baditu,

berriro aurkeztu baina modu zuzenago batean.3. Azterketa ez badu gainditu berreskurapena egin beharko du ebaluaketa bakoitzeko eduki

kontzeptualak gainditzeko.4. Laburbilduz: jarrerazko edukiak (2 puntu), prozedurazkoak (4 puntu) eta eduki kontzeptualak

(4 puntu) gainditu behar ditu ikasgaia gainditua izateko.

Fecha / Data2013/06/17

Jefe Departamento/ Saileko Burua:

Andeka Larrea.

7