gaztetxeko proiektua

14
2013ko ekaina, VILLA ALEGRIA GAZTE ASANBLADA ELKARTEA

Upload: txantxarreka

Post on 06-Apr-2016

235 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Antiguakoko gazteen eskaera bati erantzun nahian, Donostiako Udalak Villa Alegria eraikina gaztegune bihurtzeko proiektua jarri zuen abian 2012an. Proiektuak bi fase izan zituen: lehenengoan, 2012ko azarotik 2013ko otsailera, gazte-taldearekin elkarlanean hurrengo fasea diseinatu eta gainerako gazteekin zer eta nola lan egin erabakitzeko. Bigarren fasean, berriz, otsailetik ekainera, prozesua auzoko gazteei zabaldu zitzaien, proiektua elkarrekin zehazteko: helburuak, erronkak, ekintzak, funtzionamendua, Udalarekin harremana… Gazteek beren gain hartu zuten prozesuaren ardura nagusia, Udalarekin elkarlanean eta Elhuyar Aholkularitzak lagunduta.

TRANSCRIPT

Page 1: Gaztetxeko proiektua

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2013ko  ekaina,  VILLA  ALEGRIA  GAZTE  ASANBLADA  ELKARTEA    

Page 2: Gaztetxeko proiektua

Proiektuaren  egitura  

1.   SARRERA  ......................................................................................................  3  

2.   HELBURUAK:  ................................................................................................  4  

3.   BALIOAK:  ......................................................................................................  7  

4.   PLANTEAMENDU  ZEIN  EKINTZAK:  .................................................................  9  

5.   ANTOLAKUNTZA  .........................................................................................  12  

6.   ONDORIOAK  ...............................................................................................  14    

Page 3: Gaztetxeko proiektua

1. SARRERA    

Proiektu   hau,   Donostiako   udalak,   “gazte   gune”   prozesuaren   ostean,   Villa   Alegria   Gazte  

Asanblada   elkarteari   egingo   dion   lagapenari   dagokiona   da.   Lagapen   hau   aurretik   burututako  aurreprozesu  eta  prozesuaren  ondorioz  gertatu  da.  

 Aurreprozesuan,   Antiguoko   Gazteek,   udal   teknikariek   eta   Elhuyarreko   aholkulari   batek  sortutako  talde  motoreak  ondoren  burutuko  zen  prozesuaren  oinarriak  finkatu  zituzten.  Ondoren,  prozesua  martxan  jarri  zen  eta  talde  zabala  hilabetean  behin  hasi  zen  biltzen,  talde  motorea  bilera  hauek   prestatzeko   astebete   lehenago   gelditzen   zelarik.   Lau   bilera   burutu   ziren   etxean   bertan,  Antiguako  gazte  guztiei  irekiak  eta  bertan  20-­‐50  gazte  inguru  bildu  dira  eta  proiektu  hau  osatzen  duten  puntu  guztiak  zehaztu  dira.  Zentzu  horretan,  gaztetxean  garatuko  diren  ekintzen  helburuak,  balioak,  planteamendu  proposamenak  eta  antolakuntza  eredua  islatzen  da.  Bilera  hauen  ondoren,  auzolana  burutu  zen  etxea  txukun  utzi  eta  partaideek  hau  beraiena  sentiarazteko  asmoz.    

Proiektu   honen   hartzaileak   Antiguako   gazteak   izango   dira   16-­‐30   urte   bitartekoak.   Adin  tarte  horretatik  kanpo  gelditzen  diren  gazteek  ez  dute  inongo  arazorik  izango  Gaztetxean,  izan  ere  adin   tarte  hori  ez  da  muga  bat   inondik   inora.  Hala  ere,  18  urtetik  beherako  gazteek  ezin   izango  dute  ardura  zuzenik  hartu  eraikinarengan.  

Beraz,  ondoren  aurkeztuko  dugun  “Alegria”  bila   izendatutako  proiektua  Antiguoko  gazte  askoren  eta  udalaren  artean  burututakoa  da.    

Page 4: Gaztetxeko proiektua

2. HELBURUAK:  

HELBURU  OROKORRA:    Etxean  garatuko  diren  ekintza  eta  planteamendu  guztiek  edukiko  duten  helburu  orokorra  

hau   izango   da:   Antiguako   gazteen   sustatze,   formazio,   gizarteratze   eta   aisialdi   alternatiboa  bultzatzea,  gazteentzako  gune  bat  kudeatuz,  beste  ekimen  batzuen  artean.    

HELBURU  ZEHATZAK:    Helburu   orokorra   lortu   ahal   izateko,   hurrengo   helburuei   erantzungo   dieten   jarduera,  

ekimen  eta  planteamendu  ezberdinak  gauzatuko  dira;  Antiguan  biltzen  diren  gazteei  eta  auzoari  aisialdi  alternatibo  bat  eskainiz.  Horrela,  hurrengo  helburu  zehatzak  gauzatuko  dira:    

1.  Oinarrizko  helburua:    Elkartearen  oinarrizko  helburua,   gazteok   sustatze,   formazio  eta  aisialdi  honekin   ikasteaz  

gain,   disfrutatu   eta   ondo   pasatzea   izango   da.   Hori   ezinbesteko   gisa   ulertzen   dugu,   gazteok  ekimenetan  parte  hartu  eta  integratzeko.  

2.  Proiektuarekin  erlazionatutako  helburuak:    -­‐Auzoko  gazte  eta  eragile  ezberdinek  euren  planteamenduak  garatzeko  etxeari  erabilera  

ematea.    

-­‐Denok  proiektuaren  parte  sentitzea.    

-­‐Proiektua  jakitera  ematea,  Antiguako  jendartearen  artean.    

-­‐Era  guztietako  planak  burutzeko  aukera  ematea,  betiere  helburuei  erantzuten  badiete.    

-­‐Auzoa  eta  bertako  auzokideak  aktibatzea  edo  mugiaraztea,  Antiguari  bizitasuna  emanez.    

-­‐Antiguako   gazteria   aktibatzea.   Gizarteko   arazoen   aurrean   gazteen   pasibotasunarekin  bukatuz  eta  iniziatibak  bultzatuz.    

-­‐Izaera  sortzailea  sustatzea.    

3.  Erreferentzialtasunari  dagokionez:    -­‐Gazteen  bilgune  erreferente  bat  izatea.    

-­‐Auzoko  gazteentzat  erreferentzia  gune  izatea.    

-­‐   Haur,   gazte   zein   helduk   gazteon   erreferentzialtasun   gunea   ezagutu   eta   non   dagoen  jakitea.  Hau  da,  auzoko  gazte  eta  auzokideen  erreferentzia  gune  bat  izatea.    

-­‐Erreferentzialtasuna  ekintza  bidez  lortzea,  haietan  gure  balioak  transmitituz.    

4.  Berdintasuna/Aniztasuna:    -­‐Gazte  eta  parte  hartzaile  guztien  integrazioa  bultzatuko  da.    

-­‐Benetako  berdintasuna  garatu  estereotipoak  apurtuz.    

-­‐Guztien  interesekoak  izango  diren  ekintzak  antolatzea.    

Page 5: Gaztetxeko proiektua

5.  Aisialdia:    -­‐Kirola  bultzatuko  da.    

-­‐Aisialdi  alternatiboa  eraikiko  da,  egungo  errealitate  kontsumistatik  urrunduz.    

-­‐Aisialdi  edo/eta  bizimodu  alternatiboa  eskaintzea  (truke  azoka,  baratzea,  tailerrak...)    

-­‐Autogestioa  sustatzea.    

-­‐Baratze  edo  lorategia  landu.    

6.  Sorkuntza/formakuntza:    -­‐Ideiak  eta  informazioa  partekatu  guztion  artean.    

-­‐Gertaera  ezberdinen  aurrean   ikuspuntu  zein   ideia  kritikoa  garatu  gazte  zein  auzokideen  artean.    

-­‐Eguneroko  gertakizunen  informazioa  sustatu.    

-­‐Jarrera  sortzailea  bultzatuko  da.    

-­‐Burua  landu  eta  gai  ezberdinen  inguruko  jakin-­‐mina  areagotu.    

-­‐  Gai  desberdinen  inguruan  formakuntza  eskaini  eta  jasotzea.    

7.  Kultura:    -­‐Sorkuntza  lantzea.    

-­‐Euskararen  erabilera  sustatzea.    

-­‐Kultura  bultzatzea.    

-­‐Euskal  kultura  gazteen  artean  sustatzea.    

-­‐Gune  kulturala  izatea.    

-­‐Kultura  ezberdinak  ezagutzea.  

8.  Auzo  harremana:    -­‐Auzoko  gazteen  arteko  harremana  sakontzea.    

-­‐Jendearekin  gehiago  ireki  eta  erlazionatzea.    

-­‐Auzoko  aurpegiei  izen-­‐abizenak  jartzea.    

-­‐Auzotarren  ezagutza  eta  elkarrekintza.    

-­‐Auzo  kohesioa  bultzatzea  gazte  eta  auzokideen  artean.    

-­‐Antiguako  gazteen  elkartasuna  bultzatzea.    

-­‐Auzotarren  artean  harremana  sortzea.    

Page 6: Gaztetxeko proiektua

-­‐Bateratuak  egotea.    

-­‐Sozializazioa  bultzatzea.    

-­‐Gazteen  arteko  etengabeko  harremana  sustatzea.  

Helburu  horiek  guztiak  izango  dira  egunerokoan  garatuko  diren  jardueren  jomuga.  Zentzu  honetan,   ezinbestekoa   izango   da   garatuko   diren   jarduera,   ekintza   eta   planteamendu   guztiek  helburu  hauetakoren  bati  edo  gehiagori  erantzutea.      

Page 7: Gaztetxeko proiektua

3. BALIOAK:    

Behin  helburuak  zehaztu  direnean,  ekimenen  bidez   landuko  diren  balioak  zeintzuk  diren  izendatuko  da.  Beraz,  balio  hauek  errespetatuko  beharrekoak  izango  dira  garatuko  diren  ekimen  eta  ekintza  guztietan:    

-­‐Gertutasuna:  parte  hartzen  duten  pertsonekin  eta  testuinguruarekin.    

-­‐Izaera   asanblearioa:   ekintzak   eta   planteamenduak   antolatu,   gauzatu   eta   erabakitzeko  modua  izango  da,  erabakiak  guztion  artean  eta  era  irekian  hartzea.  Ahal  den  heinean  kontsentsuz  eta  beharrezkoa  denean  gehiengoz  hartuko  dira  erabakiak,  betiere  denen  iritziak  kontuan  hartuz.  

-­‐Parte  hartze  aktiboa:  bultzatuko  den  balioa  norbanakoen  parte  hartze  aktiboa  izango  da.    

-­‐Garapen  jasangarria  -­‐>  Ingurumenarekiko  errespetua    

-­‐Konfiantza:  gure  arteko  eta  kanpokoekiko  harremana  konfiantzakoa  izango  da.  

-­‐Elkarlana:  lan  egiteko  forma  izango  da.    

-­‐Konpromisoa:   hartzen   diren   konpromisoak   errespetatuko   dira,   eta   bete   egingo   dira.  Bestalde  proiektuarekiko,  helburu  zein  antolamendu  edo  arauekiko  konpromisoa  izango  da.    

-­‐Aktiboa  eta  autodidakta  izatea  izango  da  balioetariko  bat.    

-­‐Aniztasuna:   aniztasuna   bilatuko   da   ekintza,   parte   hartzaile,   ideia   eta   antolakuntza  ereduei  dagokionez.    

-­‐Parekidea:  guztion  arteko  parekidetasuna  edo  berdintasuna  bermatuko  da.    

-­‐Autokritikoa:  momentu  oro  antolatutako  ekimen  eta  hartutako  erabakiekiko  autokritika  funtsezkoa  izango  da.    

-­‐Gardentasuna:   gardentasuna   izango   da   proiektuan   parte   hartuko   dutenen   artean   eta  honen  inguruko  informazioa  jakin  nahi  dutenekiko  egongo  den  jarrera.    

-­‐Berdintasuna:  parte  hartzaile  eta  parte  hartzen  ez  dutenen  arteko  berdintasuna  oinarri  izango  da.    

-­‐Kreatibitatea:  bultzatuko  den  balioa  izango  da.    

-­‐Alternatiboa:   egungo   sistemaren   eskaintzen   dituen   eta   bere   baitan   aurkitzen   diren  jarduera,  dinamika  eta  filosofiarekiko  alternatiboak  izango  dira  ekintzak.    

-­‐Parekidea:  norbanakoen  berdintasuna  bermatuko  da,  horien  sexu,  orientazio  sexuala  edo  generoa  edonolakoa  izanda  ere.    

-­‐Errespetua:  parte  hartzen  dutenen  eta  ez  dutenen  arteko  errespetu  oinarri  izango  da.    

-­‐Bizitasuna:   proiektuaren   izaera   bizia   izango   da.   Era   guztietako   ekintza   eta   programen  bidez,  bizia  egongo  den  proiektu  eta  etxea  izango  da.    

Page 8: Gaztetxeko proiektua

-­‐Euskalduna   (euskara   bultzatzea):   euskara   bultzatzea   izango   da   ekimenen   beste   balio  garrantzitsu   bat.   Zentzu   horretan,   euskara   komunikaziorako   hizkuntza   nagusia   edo   lehenetsiko  den  hizkuntza  izango  da  inor  baztertu  gabe.  

-­‐Autogestioa   (autonomoak   izatea   gure   beharrak   asetzeko):   proiektuan   parte   hartzen  dugunon   eta   gauzatzen   diren   nondik   norakoen   autogestioan   oinarrituak   gauzatuko   dira;  bitartekoak  era  autonomo  batean  bilatuz  eta  lortuz.

-­‐Irekia:  ekintza,  planteamendu  eta  kudeatuko  den  gunea  guztiz   irekia   izango  da  edonork  sartzeko  aukera  edukiz.      

Page 9: Gaztetxeko proiektua

4. PLANTEAMENDU  ZEIN  EKINTZAK:    

Planteamenduak   garatzeko   garaian,   helburuak   zehaztea   izango   da   lehen   pausoa.   Behin  helburua  jarri  denean,  helburu  hori  lortzeko  programa  bat  egituratuko  genuke  planteamendu  eta  ekintza   ezberdinak   gauzatuz.   Zentzu   horretan,   lantalde   ezberdinak   sortu   ahal   izango   dira  planteamendu  ezberdinak  garatuz,  helburu  ezberdinak  lortu  ahal  izateko.    

Honela,   nahiz   eta   planteamendu,   ekintza   eta   ekimen   ezberdinei   forma   eman,   zentzua  eman   eta   antolatzea   ezinbestekoa   izan,   hurrengoa   da   gauzatu   nahi   diren   ekintzen   idei  zaparradaren  zerrenda:    

-­‐Baratzea  eta  konposta    

-­‐Collagea   (egunkari,   aldizkariekin)   (eguneroko   albisteekin,   ondoren   salaketa   egin   ahal  izateko)    

-­‐Hitzaldiak    

-­‐Boulderra  (eskalatzeko)    

-­‐Euskal  dantza  tailerrak,  klaseak    

-­‐Informatika  tailerra    

-­‐Liburutegi  alternatiboa    

-­‐Bilera  gela/Talde  lan  gela/Entsaio  gela    

-­‐Kontzertuak:  formatu  txikikoak  izango  dira  

-­‐Josten  ikasteko  tailerra    

-­‐Bertso  tailerra    

-­‐Graffiti  tailerra  (gaztetxeari  itxura  emateko)    

-­‐Mahai  inguruak    

-­‐Mus  txapelketa  (karta  jokoak,  mahai  jokoak)    

-­‐Bizikleta  tailerra    

-­‐Ping-­‐pong  mahaia,  boloak    

-­‐Musika  instrumentuen  ikastaroak    

-­‐Karaokea    

-­‐Mendi  Txangoak    

-­‐Literatur  kluba    

-­‐Antzerki  librea    

Page 10: Gaztetxeko proiektua

-­‐Formakuntza  (txarlak,  eztabaidak,  pelikulak...)    

-­‐Esposizioak    

-­‐Truke  gunea    

-­‐Tailerrak  (motibatzen  gaituzten  gauzak)    

-­‐Irratia    

-­‐Webgunea    

-­‐Tailerrak  (zerbeza  nola  egin,  egur  lantze  tailerra,  musika  klaseak,  txalaparta,  bertsolaritza,  arte  tailerrak,  sukaldaritza  tailerra)    

-­‐Gaztetxeko  zerbeza      

-­‐Zine  forum    

-­‐Antiguako  jaiak    

-­‐Gai  ezberdinen  inguruko  hitzaldiak  eta  hauen  inguruko  tailerrak    

-­‐Mintzalaguna    

-­‐Kultur  ezberdinen  topaketa    

-­‐Malabarerak,  monozikloa...    

-­‐Defentsa  pertsonalerako  tailerrak    

-­‐Talde  ezberdinen  bilera  gunea    

-­‐Beste  kulturetako  instrumentuen  tailerra    

-­‐Bertso  eta  poesia  emanaldia    

-­‐Argazkilaritza  tailerra    

-­‐Bertso  eskola    

-­‐Hilean  behin  truke  azoka    

-­‐Afariak    

-­‐Kontsumo  tailerra    

-­‐Afari  exotikoak    

-­‐Herri  kirolak    

Esan   bezala,   horiek   guztiek   helburuei   erantzuten   diete   eta   proiektuaren   filosofia   eta  balioen  barne  gelditzen  dira.  Hala  ere,  horiek  guztiak  proposamenak  dira  eta  beharrezkoa  izanez  

Page 11: Gaztetxeko proiektua

gero   dagozkien   baimen   eta   lizentziak   izanez   gero   eramango   dira   aurrera   eta   horiek   antolatu,  zentzua  eman  eta  garatzen  hasteko,  programak  edo  plangintza  zehatzak  burutuko  dira.    

Esan   bezala,   ekimen   horiek   guztiak   planteamenduen   baitan   kokatuko   dira,   jomuga   bati  erantzunez   eta   etxearen   azpiegituren  banaketa   eta   antolakuntza,   denon   artean   era   asanbleario  batean  zehaztuko  da,  beharrei  eta  hutsuneei  erantzun  eginez.      

Page 12: Gaztetxeko proiektua

5. ANTOLAKUNTZA    

Antolakuntzari   dagokionez,   oinarrizko   bost   puntuak,   finantziazioa,   komunikazioa,  udalarekiko   harremana,   kudeaketa   eta   azpiegituraren   antolaketa   dira.   Gai   bakoitzarekin  proposamen  eta  erabaki  batzuk  hemen  daude:    

FINANTZIAZIOA:    Seguruaren   gastuei   aurre   egiteko,   etxeko   argi   edota   uraren   gastuak   ordaintzeko   edota  

ekimen  ezberdinen  gastuei  aurre  egiteko  gauzatuko  diren  hainbat  formula:    

-­‐Ahal  den  heinean  autogestioa.    

-­‐Plan   presupuestario   bat   egin   (estimatu   beharko   da   argia   eta   urarekin   hilean   zenbat  gastatuko  den)    

-­‐Borondatezko  itsulapikoa  jarri    

-­‐Rifak,  zozketak    

-­‐Donostitruk    

-­‐Futbito  txapelketa    

-­‐Eragileen  aportazioa    

-­‐Bokatak,  afariak    

-­‐Kamixetak.    

Lantalde   bat   egituratuko   da,   finantziaziora   begira,   plangintza   bat   burutuko   duena   eta  ondoren  taldekide  guztiekin  konpartitu  eta  zehaztuko  dena.    

KOMUNIKAZIOA:    Komunikazioari  begira,  oinarrizko  erak  garatuko  direla  erabaki  da,  sare  sozialak,  kartelak  

eta     betiko  moldeak   erabiliz.   Dena   den,   horretarako   lantalde   bat   sortuko   da,   non   komunikazio  planteamendu   bat   diseinatuko   den,   ondoren   taldekideei   aurkeztuz   eta   denon   artean   behin  betikoa  onartuz.  Lantalde  honek  bane  komunikazioa  ere  landuko  luke.  Zehaztu  behar  da  kanpora  begirako  komunikazioetan  udal  eraikina  dela  aipatu  beharko  litzakela.  

UDALAREKIKO  HARREMANA:  Hitzarmenaren   aplikazioa,   jarraipena,   sustapena   eta   garapena   behar   bezala   egiten   dela  

ziurtatzeko,  jarraipen-­‐batzorde  bat  sortuko  da,  eta  udaleko  eta  elkarteko  hiruna  lagunek  osatuko  dute.  Batzorde  hau,  urtean  hiru  aldiz  bilduko  da.

KUDEAKETA:    Kudeaketari  dagokionez,  aspektu  edo  puntu  ezberdinak  azpimarratzen  dira.  Bizilagunekin  

harremanetan   egoteko   2-­‐3   pertsona   izango   dira,   erreferentzia   eta   eurekin   lanketa   burutuko  dutena.  Era  horretan,  eurekin  landutakoa  eta  konpartitutakoaren  jarraipen  bat  edukiko  dutelarik.  Horiek  taldeari  helaraziko  dizkiete  eurekin  landu  eta  hitz  egindakoak.    

Page 13: Gaztetxeko proiektua

Lantalde   bidezko   antolaketa   (garrantzitsua   izango   da   lantaldeen   arteko   komunikazioa).  

Etxearen   barne   antolakuntzaz   arduratuko   dira   eta   bozeramaile   bat   eramango   dute   asanblada  nagusira.  Hauek  dira  oraingoz  sortu  diren  lantaldeak:  

-­‐Lantalde   ekonomikoa:   Etxearen   gastuei   aurre   egiteko   planteamendu   ekonomiko   bat  garatuko  du  eta  honek  izango  du  etxean  mugitzen  den  diruaren  ardura.  

-­‐Komunikazio  lantaldea:  Kanpo  zein  barne  komunikazioaren  ardura  izango  du.  

-­‐Interlokuzio  lantaldea:  Bizilagunekin  harremanetan  egoteko  ardura  izango  du.  

-­‐Mantenimendu  lantaldea:  Etxea  egoera  egokian  mantentzeko  ardura  izango  du.  

-­‐Antolakuntza   lantaldea:  Gaztetxean  burutu  behar  diren  ekintzen  arteko  koherentzia  eta  koordinazioa  bermatzea  izango  da  lantalde  honen  ardura  nagusia.  

Lantalde   horiek   eta   norbanakoek   asanblada   nagusian   parte   hartuko   dute.   Gainera,  bizilagunekiko   landuko   diren   gaietan   ere,   euren   presentzia   lortzen   saiatuko   gara,   gonbidapena  luzatuz.  Asanblada  nagusia,   hilean  behin  bilduko  da   (gehiagotan  ere  bai  hala  erabakiz   gero)   eta  hori   izango   da   erabakiak   hartzeko   markoa.   Bertan,   lantaldeen   planteamenduen   aurkezpena  egingo   da,   denon   artean   hileko   programak   zehaztuz,   itxiz   eta   onartuz.   Horrez   gain,   denoi  dagozkigun  erabaki  orokorrak  hartuko  dira.  Horretarako,  bilera  dinamizatuko  duen  pertsona  bat  egongo  da,  bileraren  egituraketa  zehaztuko  duelarik,  talde  motor  batekin  batera.    

Giltzei   dagokionean,   gauza   baliotsuetarako   kaja   fuertea   (edo   leku   seguru   bat   definituko  da).  Bertako  giltza  oso  jende  gutxik  edukiko  du,  nahiz  eta  taldekide  guztiek,  era  autonomo  batean,  sartzeko   aukera   edukiko   duten.   Hasiera   batean   etxeko   giltzari   dagokionez,   lantalde   bakoitzak  giltza  bat  edukiko  du  antolakuntza  lantaldeak  izan  ezik,  izan  ere  kasu  honetan  lantaldeko  partaide  bakoitzak   izango   du   giltza.   Honetaz   gain,   gaztetxeari,   bertako   helburuei   erantzuten   dioten   eta  erabilpen  jarraitua  ematen  dioten  zenbait  eragile  eta  lagun  taldek  ere  giltza  bana  edukiko  du.    

Hau   behin-­‐behineko   planteamendua   da;   etxea   ireki   eta   hilabete   igaro   ostean,   giltzaren  inguruko  balorazio  bat  burutuko  da,  beharrezkoa  balitz,  planteamendua  aldatzeko.  Honetaz  gain,  etxea  irekia  dagoen  bitartean  bertan  daudenek  eraikina  eta  eremuaren  ardura  izango  dute.  

Gaztetxea   irekia   izango   da   eta   beraz   nahi   duenak   nahi   duenean   erabili   ahal   izango   du  betiere   hau   errespetatu   eta   honen   balio   eta   helburuen   barnean   lan   egiten   badu.   Gaztetxearen  parte  izateko  modua  asanblada  nagusietan  parte  hartzea  izango  da.  

AZPIEGITUREN  ANTOLAKETA:    Puntu   hau,   zehaztear   dagoen   arren,   ekintzen   beharren   arabera   antolatuko   dira   espazio  

ezberdinak.   Den   den,   azpiegiturari   dagokionez,   behar   ezberdinak   izendatu   dira:   proiektorea,  extintorea,  memoria  externa,  ordenagailua,  mahaiak  eta  aulkiak,   sukaldea.  Puntu  hau  gaztetxea  ireki  bitartean  eta  irekiera  eta  jarraian  zehaztuko  da,  era  gradual  batean;  beharrak  eta  hutsuneak  ikusten  diren  heinean.    

Gaztetxearen   ordutegi   eta   egutegiaria   ez   dago   zehaztuta   eta   hau   antolatzein   diren  ekintzen  araberakoa  izango  da.    

Page 14: Gaztetxeko proiektua

6. ONDORIOAK    

Aurretik   izendatutako   helburu,   balio,   planteamendu   eta   antolakuntza   eredua,  proiektuaren  bizkarrezurra  da.   Era  honetan,  proiektuan  parte  hartzen  duten  guztiek  berau  bete  eta  errespetatzeko  konpromisoa  hartuko  dute.    

Den   den,   oso   garrantzitsua   da   proiektu   hau   finkoa   ez   dela   zehaztea.   Hau   izango   da  proiektuaren  funtsa,  baina  ikusten  diren  beharren  eta  gabezien  arabera,  aldaketa  txikiak  egiteko  aukera  egingo  da;  aldaketa  horiek,  asanblada  nagusian  adostu  beharko  direlarik.  Beraz,  proiektua  dinamikoa   izango   da,   aldaketa   txikiak   jasan   ditzakeelarik,   zehaztasunei   dagokienez.   Esaterako,  helburu   edota   balio   bat   gehitzea   edo   aldatzea,   edota   antolakuntza   ereduari   erreparatuz,   beste  tresna  eta  formulak  sortzea,  oinarriak  bete  ahal  izateko.    

Bukatzeko   argi   utzi   behar   da   helburu   orokorra   aldaezina   dela   eta   islatzen   den   izaera  izango  dela  mantenduko  eta  errespetatuko  dena,  nahiz  eta  aldaketa  txiki  batzuk  eman.