genero-indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna · 2019-11-22 · gazteluak garbitu baino....

9
1 Buenos Días ESO Campaña Pastoral 2019-2020 ETXEAN BERDINAK GARA Astelehena, azaroaren 25a GENERO-INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA BIBLIAKO IRAKURGAIA: Salmoak 28, 7 «Jauna dut indar eta babeski. Berarengan izan dut konfiantza; laguntza jaso dut eta pozarren dut bihotza: eskerrak emango dizkiot kantari». IRAKURGAIA Emakumearen aurkako indarkeria heriotza- eta ezgaitasun-kausa handia da, minbizia bezain larria, ugalketa-aldian dauden emakumeen artean, eta osasun txarraren eragilea da, trafiko-istripuak eta malaria (biak batera) baino handiagoa. GOGOETARAKO Denok gara desberdinak, bakanak eta bakarrak. Eta berdin tratatu behar gaituzte, desberdintasunak alde batera utzita. Egia da desberdintasunok aberastu egiten gaituztela, baina oraintxe, emakumeren bat (edo asko), munduko edozein lekutan (edo hementxe), diskriminatua edo gaizki tratatua da… emakume delako. Zure ustez, zergatik gertatzen da hau? Denok gara berdinak? Neskak eta mutilak? Benetan? Zer gertatzen da besteen aldean desberdin tratatzen nautenean? Zer sentitzen dut? Ezin hobea izango litzateke emakumeen aurkako diskriminazio edo indarkeria oro desagerraraztea… eta egun hau beharrezko ez izatea. Gure eskuetan dago. BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=92pBExcxYHc

Upload: others

Post on 29-May-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

1 Buenos Días ESO

Campaña Pastoral 2019-2020

ETXEAN BERDINAK GARA

Astelehena, azaroaren 25a

GENERO-INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Salmoak 28, 7 «Jauna dut indar eta babeski. Berarengan izan dut konfiantza; laguntza jaso dut eta pozarren dut bihotza: eskerrak emango dizkiot kantari». IRAKURGAIA Emakumearen aurkako indarkeria heriotza- eta ezgaitasun-kausa handia da, minbizia bezain larria, ugalketa-aldian dauden emakumeen artean, eta osasun txarraren eragilea da, trafiko-istripuak eta malaria (biak batera) baino handiagoa. GOGOETARAKO Denok gara desberdinak, bakanak eta bakarrak. Eta berdin tratatu behar gaituzte, desberdintasunak alde batera utzita. Egia da desberdintasunok aberastu egiten gaituztela, baina oraintxe, emakumeren bat (edo asko), munduko edozein lekutan (edo hementxe), diskriminatua edo gaizki tratatua da… emakume delako. Zure ustez, zergatik gertatzen da hau? Denok gara berdinak? Neskak eta mutilak? Benetan? Zer gertatzen da besteen aldean desberdin tratatzen nautenean? Zer sentitzen dut? Ezin hobea izango litzateke emakumeen aurkako diskriminazio edo indarkeria oro desagerraraztea… eta egun hau beharrezko ez izatea. Gure eskuetan dago. BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=92pBExcxYHc

2 Buenos Días ESO

Campaña Pastoral 2019-2020

IRUDIA

OTOITZA Jauna, inor ez da perfektua. Gaur, garena izateari utzi gabe, hobetzen saiatuko gara. Eskerrak, Andre Maria!

3 Buenos Días ESO

Campaña Pastoral 2019-2020

Asteartea, azaroaren 26a

INGURURA BEGIRA: GAIZKI TRATATUTAKO EMAKUMEAK

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Galaziarrei 3, 28 «Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan». IRAKURGAIA Emakumeen aurkako indarkeria egunero agertzen da albistegietan. Espainian, urtetik urtera handiagoa da bikotekideak eta bikotekide ohiak hildako emakumeen kopurua. Emakumeen aurkako indarkeriaren alderik txarrena da, baina, egunero, gure inguruan, emakume askok tratu txarrak jasaten dituzte, gizarteak isiltzen edo toleratzen dituen modu askotan. Emakume batzuek tratu txar psikologikoak jasaten dituzte; edo lanik ez dutelako indarkeria ekonomikoa pairatzen dute; emakume asko beldur dira kalera bakarrik irteteko; askok gizonek esaten dizkieten gordinkeriak entzun behar dituzte, hainbat gizonek emakumeekiko harremanean hala jokatzea gauza normaltzat baitute; zenbait emakume bikotekidearekin bakarrik ibili daitezke,… GOGOETARAKO Pentsatuko duzue hau ez dagokizuela, zuek ez duzuela inor gaizki tratatzen, edo tratu txarrik gertatzen denean ez duzuela beste alde batera begiratzen,… Ziur zaudete? Ikusi ondorengo bideo hau. BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=98KEBxuBGW4 #cambiáeltrato Vídeo colegas 2:23

4 Buenos Días ESO

Campaña Pastoral 2019-2020

Eta orain?... Pentsatu ondo… Esango zenuke inoiz ez duzula halakorik egin, edo inork egin duenean ez duzula beste alde batera begiratu?... Tratu txarrak alde asko ditu, eta denon eskuetan dago hori aldatzea. Aldatu tratua. Oraintxe. Zuzen jokatu! IRUDIA

OTOITZA Irakats iezadazu, Jauna, daukadan onena ematen. Irakatsi, denen lagun izaten, pertsonak adeitasunez eta gozotasunez tratatzen, besteengandik beti onena itxaroten, eta mundua denon “etxea” izan dadin ahalegintzen.

5 Buenos Días ESO

Campaña Pastoral 2019-2020

Asteazkena, azaroaren 27a

INGURURA BEGIRA: DISKRIMINAZIOAREN SEINALEAK

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Lebitarrena 19, 15 «Ez egin bidegabekeriarik epaiketan, ez jende xehearen alde jarriz, ez handikiari mesede eginez: epaitu zuzenbidez zeuen herritarra». IRAKURGAIA Emakumeak diskriminatuak ez izatea funtsezko eskubidea da, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasoa. Argi azaltzen da pertsona oro libre eta besteen eskubide berberez jaio dela eta pertsonon artean ezin dela inolako bereizketarik egin, ezein arrazoirengatik (ezta sexuagatik ere, jakina). Genero-diskriminazioaren edo sexuagatiko bereizkeriaren aurka borrokatzea gizarte inklusiboagoak, berdinzaleagoak eta zuzenagoak egiteko modua da. Hau ez da emakumeen mesederako bakarrik, herritar guztien mesederako baizik. Denok denon onerako inplikatzen gaitu. Egia da badela denok berdintasunean bizi gaitezen interesa, gero eta handiagoa, baina, hala ere, oraindik lan handia egin behar da bide horretatik. Lan-eremuan, etxean bertan edo hitz egiteko moduan,… desberdintasun/desparekotasun hori ikus daiteke. GOGOETARAKO Denok berdinak garela uste duzu? Igartzen duzu desberdintasunik/desparekotasunik zure inguruan?

6 Buenos Días ESO

Campaña Pastoral 2019-2020

Zuk, zure jarreraz eta etsenpluaz, nolako gizartean bizi nahi duzun erabakitzen duzu. Inolako desberdintasunik izango ez den eta herritar guztiok, gizon eta emakume, neska eta mutil, berdintasunean biziko garen gizartearen alde ahaleginduko gara? IRUDIA

OTOITZA Jauna, ausardia eskatzen dizut, nire inguruko jazarpenari, diskriminazioari eta erasoari aurre egiteko. Ez nadila isildu, ez nadila geldi geratu. Emadazu indarra, beti justiziaren eta bakearen alde jarduteko.

7 Buenos Días ESO

Campaña Pastoral 2019-2020

Osteguna, azaroaren 28a

BIHOTZAZ JUZGATZEN DUGU: GIZONAK ETA EMAKUMEAK, BERDINAK DUINTASUNEAN

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Hasiera 1, 27

«Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen». IRAKURGAIA Behin batean aspaldiko lagunak ziren zenbait emakume bildu ziren. Bilera hartan bakoitzak bere bizimoduaren eta lorpenen berri eman zuen. Errauskinek kontatu zien arkitekto egin zela, nahiago zuelako gazteluak eraiki gazteluak garbitu baino. Edurnezurik kardiologoa izatea aukeratu zuen, ipotxen esanetan, hainbat bihotz apurtu baititu. Txanogorritxu Europako Parlamentuko diputatua da, eta ez die otsoei beldurrik. Loti Ederra, ehun urtean lo egon ondoren, harrituta geratu zen emakumeek lortutako arrakastaz eta gizonekiko duten berdintasunaz. Eta ametsa iruditu zitzaion kontua hain aldatuta egotea. Berdintasunaren aldeko ipuin labur honek bigarren saria jaso zuen 2015eko lehiaketa batean. Idazlea: Beatriz Dominguez Palarea, Kimikan lizentziatua. Atsegin du ezinezko gauzarik ez dela pentsatzea. Harro dago emakumea delako… eta pozik kontua aldatu delako. GOGOETARAKO Zure ustez, aldatu da kontua ala errealitatea fikzioaren gainetik dago oraindik? Uste duzu gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna egiazkoa eta benetakoa izango dela XXI. mende honetan zehar? OTOITZA Aita maitea, nire zimenduen sendotasuna oinarritu dadila zugan, ez gauza materialetan. Nirekin harremanetan jartzen den jendea, sentitu dadila ondo, etxean bezala.

8 Buenos Días ESO

Campaña Pastoral 2019-2020

Ostirala, azaroaren 29a

MUNDUA TRANSFORMATZEN: BERDINTASUNA AREAGOTZEN

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Hasiera 1, 27 «Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen». IRAKURGAIA: Genero-berdintasuna Egun on! Genero-berdintasuna oso gai garrantzitsua da, eremu guztietan ageri baita. Gainera, ez die helduei bakarrik eragiten, gaztetxoenoi ere eragiten baitigu. Genero-berdintasunerako heziketak ume eta gazte ororen gaitasunak edo trebetasunak hartzen ditu kontuan (sexua alde batera utzita), desberdintasunak errespetatuz eta edonolako diskriminazio-mota saihestuz, aukera-berdintasun erreala sustatzeko. Gaur egun emakumeek gero eta protagonismo handiagoa dute gizarteko eremu guztietan: lanean, unibertsitatean, zientzian, kirolean,… eta gizonek aurrera egiten dute etxeko zereginei eta seme-alabekiko ardurari dagokien erantzunkidetasunaren bidetik. Hala ere, estereotipo maskulino eta femeninoek eta aurreiritzi kulturalek sano eragiten diete emakumeen eta gizonen eginkizunei. Ondorengo bideoa ikusi bitartean, egin gogoeta: Zu, borroka honen alde zaude? Estereotipoak ezabatzen laguntzen duzu? Ala genero-berdintasunaren aurka zaude? Hala bada, mesedez, egizu gogoeta horren inguruan. Ez duzu uste gizonek eta emakumeek, neskek eta mutilek, eskubide berberak dituztela eta aukera berberak eduki behar dituztela? Lagundu gizarte zuzenagoa eta berdinzaleagoa eraikitzen, denok, gizonok eta emakumeok, bat izan gaitezen.

9 Buenos Días ESO

Campaña Pastoral 2019-2020

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=xGnXoLZsc1g GOGOETARAKO Helburuak: + Genero-estereotipoak identifikatu, gure eguneroko bizimoduan ez errepikatzeko. + Tratu txarrak, edozein motatakoak, saihestu eta eragotzi. + Diskriminazio-jarrerak igartzen eta arbuiatzen ikasi, gure familiaren eta irakasleen laguntzaz. + Errespetua sustatu. Gogoan izan: Denok ditugu eskubide berberak. Besteek berdin tratatu behar gaituzte eta guk berdin tratatu behar ditugu besteak. Tratu ona eta errespetua denontzat!! Ahalegin gaitezen horretan! IRUDIA

OTOITZA Eskerrak, Aita, beti elkar maitatzera, zaintzera eta errespetatzera animatzen gaituzulako, arazoak bakez konpontzera bultzatzen gaituzulako, denok elkarrekin zoriontsu bizi gaitezen nahi duzulako.