gizarte herritar parte
TRANSCRIPT
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Arloa: Gizarte Zientziak
Maila: Lehen Hezkuntzako 6. maila
Saio kopurua: 9 inguru
Proposamenaren justifikazioa
Gaur egun, udalerrietako agintariek herritarren parte-hartzea sustatzen dute, eta herritarrei proposamenak egiteko aukera ematen diete askotariko gaietan; kaleen, plazen eta abarren izenetan, besteak beste. Horrenbestez, uste dugu komeni dela ikasleek ezagutzea arduraz parte hartzeko bide eta prozesu horiek. Testuingurua Gure kaleen, auzoen, zubien, plazen edo etorbideen izenak gure herriaren jatorrien, historiaren, toponimoen eta idiosinkrasiaren beraren isla dira. Arazoa Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, parte hartzeko prozesua ireki behar du hiriko kale eta plaza batzuk izendatzeko. Nola parte hartu prozesu horretan? Xedea Herritarrek parte hartzeko herriko prozesuetan parte hartzen ikastea. Ataza Aurretik aipatu den herritarren parte-hartze prozesuan esku hartzea, eta, horretarako, gelako lantalde bakoitzeko gutxienez bi proposamen egitea, idatziz, kale edo plaza bat izendatzeko. Power Point bat prestatzea ekinbide horretan parte hartzeko emandako pauso guztiak azaltzeko, eta ikastetxeko gainontzeko ikasleei erakustea.
Oinarrizko konpetentziak:
Zeharkakoak:
Ikasten ikastea. Jarduera: 1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27. Ekimen pertsonala. Jarduerak: 1-2-3-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-16-17-19-20-21-24-25-26-27. Elkarrekin bizitzen jakitea. Jarduerak: 1-2-3-6-7-9-12-18-19-20-21-24-25-26-27. Autonomia: izaten jakitea. Jarduerak: 1-2-6-9-12-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27. Komunikatiboa eta digitala. Jarduerak: 1-2-3-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27.
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
Berariazkoak:
Soziala eta zibikoa. Jarduerak: 1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27. Komunikatiboa. Jarduerak: 1-2-3-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18-19-20-21-22-23-24-25-26-27.
Helburu didaktikoak:
Ikasleen gertueneko ingurunearen ezaugarri sozialen, historikoen,
politiken eta abarren ezagutza hobetzea.
Hiria eboluzionatzen duen eta denboran zehar aldatzen den
osotasuntzat hartzea; izan ere, gertaera historiko, politiko eta
kulturalek eragiten diote, besteak beste.
Historiaren interpretazioak egiteko aukera ematen duten inguruneko
elementuak identifikatzea.
Herriek eta kulturek eguneroko elementuen gainean egiten duten
erabilera sinbolikoa ulertzea.
Giza lan guztietan komuna den aldaketaren eta iraunkortasunaren ideia
ulertzea.
Herritarren prozesu batean parte hartzea.
Edukiak:
Herriko kaleen eta plazen izenen arrazoiak azaltzeko mota guztietako
informazioa lortzea eta berriro lantzea.
Herriguneen izenen, armarrien eta abarren sinbologia.
Kaleen, plazen, armarrien eta abarren izenak aldatzeko zergatiak eta
ondorioak.
Komunitateko gaietan jarrera parte-hartzailea hartzea.
Jardueren sekuentzia:
Hasierako fasea
Jarduerak: 1, 2 eta 3
Garapen-fasea
Jarduerak: 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, eta 17.
Aplikazio- eta komunikazio-fasea
Jarduerak: 18, 19, 20, 21, 22, 23 y 24.
Orokortze- eta transferentzia-fasea
Jarduerak: 25, 26, 27 eta 28.
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
Ebaluazioa
Adierazleak:
Planteatutako arazo-egoeraren informazio nahikoa, zorrotza eta
zehatza eskuratu du.
Hasieran planteatutako hipotesiak azaltzen laguntzen duten erantzunak lortu ditu eta laburpen-lanean erantsi ditu.
Informazio argia eta zehatza aurkeztu du.
Adierazitako ataza zuzen egin eta aurkeztu du.
Modu egokian arrazoitutako ondorioak lortu ditu, historia- eta
gizarte-fenomenoak ulertzen errazten dutenak.
Lan ona egin du, bai banaka bai taldearen barruan.
Kide den gizartearen ezaugarri aldakorrei buruz gehiago daki orain.
Kide den komunitatearen gaietan modu aktiboan parte hartzeko
gaituago dago orain.
Tresnak:
Autoebaluazioa eta koebaluazioa.
Talde-laneko kontratua.
Laguntza-eskemak.
Idatzizko probak.
Ikasleen behaketa.
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
1
HASIERAKO FASEA
Gure kaleen, auzoen, zubien, plazen edo etorbideen izenak gure herriaren jatorrien, historiaren, toponimoen eta idiosinkrasiaren beraren isla dira. Gure herria gero eta gehiago handitzen ari da. Duela urte asko, Zazpikaleak eta etxe eta kale gutxi batzuk gehiago baino ez zituen. Baina, urteen poderioz, hori aldatu egin da. Eraikin, kale, plaza, zubi, etorbide eta auzo gehiago agertzen dira egunetik egunera. ARAZO-EGOERA:
Aburtok bilbotarren esku utziko du kaleak eta plazak bataiatzea Alkatea udal-taldeekin batzartuko da gaur, osoko bilkuran aztertuko duten proposamena azaltzeko. Alkateak bere eskumen hori herritarrekin partekatuko du. BILBO.– Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, parte hartzeko prozesu bat ireki behar du hiriko kale eta plazak izendatzeko. Gaur bertan, udal-talde guztien bozeramaileak deitu ditu prozesuaren nondik norakoen berri emateko. Orain arte alkatearen eskumena baino ez zen kaleen izena erabakitzea, baina ekinbide horren ostean herritarrek parte hartu ahal izango dute herriko kaleen bataioan.
Deia.com, 2016ko otsailak 24
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
2
ATAZA: Herritarren parte-hartze prozesu horretan parte hartzea, eta, horretarako, gelako lantalde bakoitzeko gutxienez bi proposamen egitea, idatziz, Alkatetzak proposatutako kale edo plaza bat izendatzeko. Power Point bat prestatuko duzue ekinbide horretan parte hartzeko eman dituzuen pauso guztiak azaltzeko, eta ikastetxeko gainontzeko ikasleei erakutsiko dizkiezue. Proposatutako ataza egiteko:
Lantalde gisa lan-plan bat zehaztu behar duzue. Lana banaka eta taldean egingo duzue. Alkateak proposatutako parte-hartze prozesuari buruzko informazioa
bilatu eta bilduko duzue: informazio idatzia, grafikoa.... Zuen herriko kale-izendegiari buruzko dokumentazioa lortu behar
duzue, baita kaleen, plazen eta abarren izenen jatorri, esanahi eta aldaketei buruzkoa ere.
Zuen herriaren eboluzio historikoari buruzko informazioa bilatuko duzue.
Taldean lan egingo duzue udal-prozesuan parte hartzeko. Power Point bat prestatuko duzue ekinbide honetan parte hartzeko
egindako lana azaltzeko, eta ikastetxeko gainontzeko ikasleei erakutsiko diezue.
Zeuek ebaluatuko duzue jarraitutako lan-prozesua eta ikasitakoa. 1. JARDUERA Lantaldeak antolatu eta osatzeko orduan, alderdi hauek erabaki behar dituzue:
Arduradunak izendatzea: koordinatzailea, idazkariak. Ardurak eta lanak banatzea. Lanaren helburua, behar diren lanak eta lan-metodoa zehaztea. Lantaldearen barruko eta lantaldeen arteko arauak jartzea: parte-
hartzea, koordinazioa, giroa eta abarrak. Nola hartu erabakiak. Denboraren kudeaketa (konpromisoak, epeak eta abarrak). Behar diren espazioak eta materialak. Nola ebaluatu zuen lana, taldearena eta talde barruan zuek
egindakoa. ... beharrezko deritzezuen bestelako alderdiak.
2. JARDUERA
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
3
3. JARDUERA
Zeure buruari noizbait galdetu diozu zure herri edo hiriko kale, plaza edo auzoek zergatik duten izen hori?
Nola du izena zure kaleak? Horretarako arrazoi zehatzen bat al dago? Ezagutzen duzu? Aldatu al diote noizbait izena?
Ikasi nahi duzu zure udalerriko herritarren parte-hartze prozesuetan parte hartzen?
Parte hartu nahiko zenuke kaleren baten izena aldatzeko edo kale, plaza edo zubi berri bati izena emateko prozesu batean?
Unitate didaktiko honetan, galdera horiei guztiei eta beste batzuei erantzungo diegu.
GARAPEN-FASEA
4. JARDUERA
TALDE-LANEKO KONTRATUA
Gure lantaldeko kideok datozen 3 asteetan elkarrekin lan egitea erabaki dugu gure udalerriko herritarren parte-hartze moduei buruzko ikerketa egiteko, eta konpromiso hauek hartzen ditugu:
– Astean behin edo bitan batzea elkarrekin lan egiteko. – Taldearen barruan arduraz lan egitea. – Lana egiteko elkarri laguntzea. – Taldearen barruan atazak zuzen banatzea. – Lanak taldean egiteko erabakitako prozedurari jarraitzea. – Lanean behin gutxienez haren erritmoa eta bilakaera egiaztatzea. – Lan zorrotza eta kalitatekoa aurkeztea. – Lana dagokion egunean aurkeztea.
Ikasleek eskatutako informazioa guztia emateko eta sortzen zaizkien zalantza eta behar guztiekin laguntzeko konpromisoa hartzen du irakasleak. Ikasleen sinadurak Irakaslearen sinadura
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
4
Iruñea Udalerri guztietako kaleen, plazen eta auzoen izenek esanahi zehatza dute, eta arrazoi askoren ondorio izan daiteke hori.
Adibidez:
– Hiriko bertako edo munduko pertsona ospetsuak omentzen dituzte
(Fleming doktorearen kalea, Blas de Otero kalea...).
– Gertaera historiko garrantzitsu baten berri ematen dute (Padurako
Guduaren kalea).
– Monumentu edo eraikinen baten izena hartzen dute (Elizalde kalea,
Eskolape kalea...).
– Iraganeko jarduera ekonomikoren bat gogorarazten dute (Harategi
kalea, Posta kalea, Gerrikogin kalea...).
– Herrigunearen jatorrizko kokapen edo egituraren berri ematen dute
(Artekale, Errekalde, Barrenkale...).
– Kalearen ezaugarri fisiko bat adierazten dute (Zabalbide, Bidezabal,
Aldapa, Errotako aldaka, Kale Nagusia, Estufa kalea...).
– Komunitatearen antolaketa politiko-sozialaren elementu garrantzitsu
bat gogorarazten dute (Autonomia kalea, Askatasunaren kalea,
Konstituzio plaza...).
– Beste batzuetan, irudiaren adibidean bezala, kalearen izena herri-
jolas moduko bat da.
– Eta abar.
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
5
Iruñea
Kaleen izenek gure herriaren edo hiriaren historia jakinarazten eta irakasten digute; udalerriarekin zerikusia izan duten pertsonaiei, tokiei eta gertaerei buruzko arrastoak ematen dizkigute, baita horiek kale-izendegian islatuta nola gelditu diren ere.
5. JARDUERA
callejero, ra
De calleja1.
1. adj. Perteneciente o relativo a la calle. U. especialmente para referirse a lo que actúa, se mueve o existe en la calle. Murga callejera.
2. adj. Que gusta de callejear.
3. m. Lista de las calles de una ciudad populosa que traen las guías descriptivas de ella.
4. m. Registro o nota de los domicilios de los suscriptores, que usan los repartidores de periódicos y de otras publicaciones.
Real Academia Española © Todos los derechos reservados
Espainiako Errege Akademiaren hiztegiak gaztelaniazko callejero (kale-izendegia) hitzaren lau adiera ematen ditu. Zure ustez, zeinek du lotura handiena zuen lanarekin?
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
6
6. JARDUERA Guztiok, taldean (aldez aurretik zereginak banatu ditugu taldeko kideen artean: idazkariak, denbora-kontrolatzailea, hitza nork ematen duen, eta abar), gure kalearen, plazaren edo auzoaren izenaz hitz egingo dugu. Bizi garen herriko beste kale batzuk aipa ditzakegu, gurea izan ez arren. Aipatzen ditugun kale, plaza, zubi... guztiak gure herriko kale-izendegian bilatu behar ditugu.
Hautatutako kaleetako batzuen esanahia gure ustez zein izan daitekeen pentsatu eta idatziz jasoko dugu.
Kale horietako batzuen izenaren esanahiari buruzko informazioa bilatu eta gure hasierako ideia zuzena zen egiaztatuko dugu.
Laguntza-eskema
Hipotesia: azalpen, ideia edo bestelako baten suposizio bat da, posible izan daitekeena edo ez. Une jakin batean egiten dugun galdera eta/edo adierazpen bat da, eta froga objektiboak gehitu behar zaizkio egiaztatzeko.
Hasierako ideia Informazioa bilatzea Hasierako ideia ona den edo ez objektiboki egiaztatzea
7. JARDUERA Begiratu Gasteizko alde zaharraren planoa eta bildu hurrengo taulan kale edo plaza bakoitzari zer azalpen dagokion. Zuen irakasleari laguntza eska diezaiokezue azalpenen bat eman diezazuen.
Gasteiz
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
7
Kalearen edo plazaren izena
Azalpena
Adibidez: Gerrikogin
Erdi Aroko jarduera ekonomikoa
Harategi kantoia
Pintore kalea
Buruilera plaza
Apaizgaitegiko kantoia
Txikita kalea
Aiztogile kalea
Errementari kalea
Bueno Monreal kalea
8. JARDUERA Gure herri edo hiriko kale-izendegian, kale zaharrenen edo garrantzitsuenen azalpena bilatuko dugu.
Kalearen edo plazaren izena
Azalpena
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
8
9. JARDUERA Ikaskide batekin taula trukatu, eta elkarri zuzenketak egongo dizkiogu. Eman al diezaiokegu ezagutzen ez duen daturen bat?
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
9
10. JARDUERA Kontuan hartu behar duzue, halaber, kaleak eta plazak ez direla aldaketarik gabe gelditu denboraren joanean. Aitzitik, izenak aldatzen dira eta hiriaren historia ulertzeko gakoetako bat da hori.
Begiratu Bilboko kale batzuen adibideari.
Bilbo
1979tik gaur arte, kale eta plaza batzuk izenez aldatu dira.
– Espainia plaza orain Plaza Biribila da. – Armadaren etorbidea orain Agirre lehendakariaren etorbidea da. – José Antonio kalea orain Sabino Arana kalea da. – Gregorio Balparda kalea orain Autonomia kalea da. – Eta abar.
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
10
11. JARDUERA Donostiako kale-izendegian zer aldaketa izan diren aztertzea.
Donostia
Elosegi alkatea, Pio XII.a, Nafarroa hiribidea... Oraindik Donostiako kale askok dituzte diktaduran jarritako izenak, Francoren erregimena amaitu zenetik hiru hamarkada baino gehiago igaro arren. Horregatik, Gipuzkoako hiriburuko udalak batzorde bat sortu zuen 2012aren amaieran, udal kale-izendegiko izenak aztertzeko. …
Francoren garaian jarri eta/edo onartutako kale-izenei buruzko azterlan bat idazteko agindu zien Donostiako Udalak Josu Tellabideri (Aranzadi fundazioko kidea) eta Asier Agirresaroberi (gai honetan aditua), toponimoak edo lanbideak kanpo utzita betiere. Zehazki, 1936tik 1951ra bitartean izendatu eta ezabatu ez diren kale-izenei edo plazen izenei buruz. …
Aitor Azurki
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
11
12. JARDUERA Udalbatzaren ustez, «etorkizuna eraikitzeko, ezinbestekoa da iragana ezagutzea, eta memoria historikoak justizia soziala, egia eta errekonozimendua dakartza».
Taldean adierazpen horren esanahia aztertuko dugu.
Egoki deritzozue?
Eztabaida nola egin?
Edozein eztabaidatan kontuan hartu behar dira ondorengo aholkuak:
Moderatzailea eta idazkaria hautatzea.
Denek hitz egiteko denbora berdintsua izan behar dute.
Hitz egiteko txandak errespetatu.
Eztabaidan soilik hitz egin behar da adostutako gaiaz.
Eztabaidaren helburua ideiak azaldu eta defendatzea da.
Idazkariak jasoko ditu akordioak.
Ideia guztiak argi azaldu behar dira.
Gure ideia horiek zuzenak direla frogatu behar dugu.
Argumentuak eman behar dituzue.
Ados
Ez nago ados
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
12
13. JARDUERA Bilatu zure herri edo hirian izena aldatu dioten kale edo plaza bat. Kokatu planoan eta azaldu izena noiz eta zergatik aldatu zuten.
14. JARDUERA Bilbok, 1997an, Miribilla izeneko auzoa sortzea onartu zuen. Aukera ona da
auzo berri bat nola sortzen den jakiteko.
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
13
Miribilla auzoa
Ikertu auzoaren webgunean honako alderdi hauek:
Auzoaren izena Zergatik izen hori eta ez beste bat? Zer zegoen zona honetan auzoa sortu baino lehen?
Zer dokumentu onartu behar du Udalak auzo bat sortzeko?
https://bilbaoenconstruccion.com/2008/01/22/miribilla-el-barrio-que-renueva-bilbao/ (gazteleraz).
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
14
15. JARDUERA Kaleen edo plazen izenak bezalaxe, udalerriaren izena batzuetan berezko ezaugarri batean dago oinarrituta edo sortzeko xedearekin du zerikusia. Adibidez: Aldeanueva, Hiriberri, Portal de..., Villar de..., Guardia, Bastida, Gatzaga Buradon, Gesaltza Añana, eta abar.
Gesaltza Añana (Araba)
Goiko irudian ikusten den Arabako herri horren izenak, argi eta garbi, bertako gatzagen ustiapenean du jatorria. Interes historiko eta artistikoko monumentu izendatuta dago, eta erromatarrek sortu zuten, duela hogei mende inguru, orduan gatz-iturburuak ustiatzeari ekin baitzioten. 16. JARDUERA Zer ezaugarrirekin lotuko zenituzke herri hauen izenak? Ondarroa
Defentsa-izaera. Herri gotortua
Guardia
Sortu berria den herria
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
15
Villanueva de la Serena
Portuko sarrera, hareatza duena
Herriaren izenarekin gertatutakoaren antzeko zerbait gertatzen da haren armarriarekin. Han ageri diren osagaiek esanahia dute beti, eta herriaren historiarekin daude lotuta.
Bilbo
ITSASADARRA: Itsasadarrak komunikabide gisa daukan garrantzia izan da hiribildua ibarrean kokatzeko zergatietako bat, eta horregatik da itsasadarra hiribilduaren armarriaren osagai nagusietako bat ere.
OTSOAK: 1300ean, otsoak gehitu zituzten, sortzailearen omenez, Bizkaiko jaunaren omenez, alegia: Diego Lopez Harokoa jaunaren armarrian ere ageri dira otsoak. Gainera, lotura ere badago otsoaren gaztelaniazko hitzaren (lobo) eta Lope (lupus) abizenaren artean. Esan beharra dago, halaber, bi otsoek Bizkaiaren jatorriari buruzko kondairetan garrantzi handia dutela; Jaun Zuriaren kondaira ezagunean,
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
16
adibidez. Pertsonaia horrek, izan ere, bi otso hil zituen Bizkaiko lehen jaun izendatu aurreko gudura zihoanean, eta zantzu ontzat hartu zuten hori.
ZUBIA eta ELIZA: Merkatarientzako ezinbesteko geralekua zen San Antongo zubia. Bilbo zubi horren mende egon zen urte askoan, merkataritza-izaeragatik, eta, horregatik, toki estrategiko horretan eraiki zuten Bilboko portua, itsasaldia horretaraino iristen baitzen. Zubiaren alboan, San Anton eliza dago, gotortutako dorre zahar baten gainean eraikia.
KOROA: Armarrira 1475ean gehitu zuten, Fernando Katolikoak Bilbori hiribildu noblearen titulua eman zionean.
LUMA BATEN ORLA eta EREINOTZ-ADARRA: Hiribilduak garaiezinaren titulua eskuratu zuen 1836 eta 1837ko setioen ostean; orlan luma bat gehitu zuten defendatzearren hil zirenen omenez, eta ereinotz-adarra 1874ko laugarren setioaren omenez gehitu zuten.
17. JARDUERA
Irudian, Bizkaiko herri baten armarria duzue, Zallakoa; Bilboren ereduari jarraikiz, armarria osatzen duten elementuei buruzko informazioa bilatuko duzue Interneteko helbide honetan:
http://www.zalla.org/parrafos/default.jsp?sec_id=34.
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
17
18. JARDUERA
Aurreko jarduerakoa egin orain Oñatiko (Gipuzkoa) armarriarekin. http://www.oñati.eus/eu/onati/onatiko-armarria?set_language=eu
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
18
APLIKAZIO- ETA KOMUNIKAZIO-FASEA
19. JARDUERA Baina itzul gaitezen zuen kale, plaza, auzora... Zergatik du zureak izen hori? Ba al du esanahirik? Izenez aldatu da denboran? Ba al dakizu zergatik? Ziur asko, zuek ez duzue galdera horien erantzunik. Horregatik, laguntza eskatu beharko diezue senideei, ezagutzen dituzuen helduei eta abarrei; ikertu Udalaren webgunean, bilatu zuen herria/hiria ageri den turismo-gidalibururen bat... Ikerketa hori egiteko lagungarria izan daiteke hau bezalako galdetegi bat prestatuta edukitzea.
Galdetegia
Udalerria Kalearen edo plazaren izena: Argazkia: Izenaren esanahia: Aldatu al da izenez?, noiz?, zergatik? 20. JARDUERA Taldeko lana: Horma-irudi batean, herriko fitxa guztiak erakutsiko ditugu kaleen planoaren inguruan. Gure herriko kaleen eta plazen izenen ibilbide historikoaren azalpen labur bat gehituko dugu.
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
19
21. JARDUERA Orain, gaia hobeto ezagututa, kale berrien izenetarako ideia arrazoituren bat eman ahal izango diogu Udalari. Talde bakoitzak kaleen bi izen-proposamen egin behar ditu alkateak proposatutako prozesuan parte hartzeko.
1. proposamena. Zergatik?
2. proposamena. Zergatik?
22. JARDUERA Prestatu Power Point bat udal-ekinbide honetan parte hartzeko zer lan egin duzuen azaltzeko.
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
20
23. JARDUERA Ebaluatu zuen aurkezpena. Jar ezazue «X» bat zuen ustez dagokion tokian.
Kategoriak Ezin hobea Oso ondo Ondo Hobetzeko modukoa
Azala eta izenburua
Itxura/Diseinua
Antolamendua-denbora
Edukia. Azaldutakoaren interesa
Diapositiben kopuru egokia
24. JARDUERA Talde-lana ebaluatzea. Jar ezazue «X» bat zuen ustez talde gisa dagokizuen tokian. Kategoriak Ezin hobea Oso ondo Ondo Hobetzeko
modukoa Parte-hartzea
Jarrera
Erantzukizuna
Asistentzia eta puntualtasuna
Arazoak konpontzea
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
21
25. JARDUERA Ebalua ezazu talde barruan zuk egin duzun lana. Jar ezazue «X» bat zure ustez dagokizun tokian.
Bai Ez Batzuetan Hobetu dezaket
1. Egokitu zaizun lanaren zatia egiteko epeak betetzen dituzu
2. Gainerako taldekideek zure lanari buruz egindako oharrak onartzen dituzu
3. Zure lana berrikusten eta aldatzen duzu gainerako taldekideek egindako oharren arabera
4. Gainerako taldekideek egindako lanari buruz iritzi onuragarriak ematen dituzu
5. Besteren bat...
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
22
OROKORTZE- ETA TRANSFERENTZIA-FASEA
26. JARDUERA Gaur egun, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da udal-funtzionamendu demokratikorako. Kaleen izenak aldatzekoa ez ezik, beste adibide asko ere badaude. Adibidez:
– Gasteiz: «Zure auzoa hobetuz» – Donostia: «Herritarren postontzia» – Bilbo: «Barrutiko Kontseiluetan parte hartzea» – Santurtzi: «Hainbat kaleren izena aldatzea»
Herritarrek udal-bizitzan parte hartzeko modua zuen udalak nola bideratzen duen bilatu behar duzue orain. Aukeratu eta parte har ezazue horietako batean. 27. JARDUERA Ebaluatu proiektuan zehar nola sentitu zaren. Eman erantzun laburrak.
1. Zer sentitzen duzu atazaren batean asmatzen ez duzunean?
2. Zer sentitzen duzu taldekideren batekin arazo bat duzunean?
3. Zer egiten duzu huts eginez gero? Ba al dakizu zer egin huts eginez gero?
4. Lagundu al dizute taldekideek ataza batzuk egiten? Eta arazoak gainditzen?
5. Lagundu al diezue gainerakoei atazak egiten ulertzen ez zutelako?
Herritarren parte-hartzearen adibidea
Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntzako 6. maila
23
28. JARDUERA Ebaluatu proiektuan zehar nola sentitu zaren. Eman erantzun laburrak.
1. Zer da zuretzat ikastea?
2. Nola egiten duzu lan?
3. Zer lan-ohitura dituzu?
4. Zer duzu gustuko lan egiten duzunean?
5. Zer urrats egin dituzu ikasteko?
6. Zer ez dut ulertzen?
7. Zer ez dut ezagutzen?
8. Nola lagun diezaioket neure buruari?
9. Zertan hobetu dezaket?
10. Nola argitzen ditut zalantzak?
11. Zer ikasi dut?