herria 2939

8
GOROSPIL KASKOTIK Urte oroz atsegin zaiku urtats goizez mendi kasko batetik agurtzea urte berria. Behorlegi, Larla, Autza eta bertze batzuren ondotik, aldi huntan Gorospil kasko berde eta gozoak inguruz inguru eskaintzen duen bista zoragarriaz gira gozatu. Ainhoako plazatik argi ttirrinttan abiaturik, bazter izoztuetan gaindi zer loria, iresten ginuen aire freskoa ginuela gure Urtatsetako xanpaña ! Bidexketan mendizale bakar batzu, heiek ere gure gisa bezperako tripa jokoeri uko egina. Eta, laster, zerua bere urdin ederrenean, haize hotz batek haatik zafratzen zituela bazterrak ! Maldan gora, Arrantzeko Ama Birjinaren aitzinetik iragaitean, otoizño bat gure bai- tan, munduak urte berri huntan ezagut dezan egoera baketsuago bat. Gogoan ginituela Kenyako gataska hilkorrak, Pa- kistango egun beltzak, Birmaniako esto- ka, Kolonbiako bahituak... Ez dezaket erran haatik otoizñoak aski suharrak ginituen ala ilusione gutikoak, hain du mundu hunek itxura txarra, alde guzi- etatik altxatzen diren bakezko otoitz guzien gatik ere ! Guy Gilbert apez fama- tuak duela zenbait aste Bardozeko elizan prediku alkitik bere ohiko mintzamolde gordinean zion bezala : “ Horrela doa mundu puta hau ! ”. Gorospil mendia, zer gune lasaia, potto- ka, betizu eta ardien alhapide baketsua. Ez da beti hala izana haatik. Duela bi mende nunbaitan, 1813ko azaroan, gudu izigarriak izan ziren hor berean, Napoleon eta Wellingtonen armaden artean, kanoi eta baioneta ukaldika, ehunka hil eta zaurituekin. Gaur ezin sinetsia da holakorik izan dela ere noizbait toki hortan. Ixtorio zaharrak horiek oro, gaur ahantziak direnak. Euskal Herriak bere osotasunean jasta baleza Gorospilek gaur bizi daukan lasaitasun hortarik pixka bat, ez diogu urte berri huntan bertzerik gutiziatzen ! Zeren denen beharra izanen du urte hunek : boz urte, kalapita urte ! Bertze kalapita guzien gainera, zuzenkontrako preso, jitez aldatu izaki, behi esne prezio, zalutasun handiko treinbide... P.J. 2008-ko Urtarrilaren 10-ekoa 10 Janvier 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2939 Guhaurek ez baginu itzalik besteen itzalak gutiago aipa ginezazke. (La Rochefoucault) Galdea gisa hartakoa dela, hori da frangotan aditzen dena kariotze hori salatzen delarik, erraiten dugularik hein hortako kariotzea izariz kanpokoa dela eta beraz ezin onetsia. Denetan ere, izan da goratze pollita bainan Euskal-Herrian emendatze gaitza, itsusia gauzak garbiki erraiteko! Orai, halako eztitze bat sendi dela, lekuka segurik, hori diotenek erakusterat eman nahi dute naski azken denbora hotan prezioak hein bertsuan daudela, apaltzen hasiak ere berdin. Orokorki, hori ez da egia. Jazko goititzea aintzineko bi urtetan jasan zena baino eztixagoa dela, hori erraiten ahal da orobat bainan goratzearen eztitzeak ez du apa- rantziarik ere erran nahi goratzerik ez dela gehiago... Arbonan bizi den emazteño batek hauxe erraiten zaukun joanden egunean: “ ene alabak eta ene suhiak begistatua zuten etxe-lur bat herrian berean. Harrituak gelditu dira prezioa jakitearekin. Etxearen eraikitzeko bezenbat diru behar lehenik lurra- rentzat! Biziki sosduna behar da zer- baiti apailatzeko...” Hau ere zonbat aldiz ez dugu entzuten: bikote batean, gizona eta emaztea biak irabazle onak behar direla etxe berri bat eginez hein batean ateratzeko. Baten irabazia etxeak berak iresten. Beharrik badirela haurdunentzat familien kutxak emaiten dituen laguntzak... SEKULAN BAINO GEHIAGO! Bizkitartean, zernahi etxe berri egiten da eskuin eta ezker. Hori ezagun da gehienik Kostaldean, ikusteko da herri batzu nola handitu diren, nola hantu diren erraiten ahal litake berdin. Dela Ahetze , Bidarte , Arbona edo Basusarri, hiritik hurbil direnak. Bainan ere Uztaritze, Senpere eta Urruña, besteak beste. Su hori ez da oraikoa. Piztu zen duela berrogoita-zonbait urte Baionan sortzearekin auzoalde berri batzu eta bereziki Gurutze-Sainduko Gainak, luzaz ZUP deitu den kartiera. Sua joan gero hedatuz eta azkartuz. Donibane Lohizunen, dena errepira zen zola batean eraiki zelarik Urdazuri. Geroztik, zonbat auzoalde berri han eta hemen! Handienetarik Untxin-eko hori, Ziburu eta Urruñaren junta hortan. Azken denbora hotan ere, eskualde hortan berean dira ikusi etxegintza obra aipagarrienak. Hola du Urruñak airoski gainditua zortzi mila biztanleen ozka. HORRA ZUBIBURU! Eta horra hiri berri baten pareko etxe- gune pizkorra sortzen ari Ziburun, obrak azkarki abantzatuak, bizitegi berrietan familia frango jadanik plan- tatuak. Ez da entraaleko auzoaldea, saltegi eta bulego askorekin, bi hotel ere aurten idekiko, uda aintzin errekontru handiz kanpo, hiri ttipi bat nolazpait, Zubiburu deitu dutena, Zibururen lehen izena hartzen duela gisa hortan... Hiri berri hori moldatzen ari dute denboran Saupiquet arrain kontser- bategiak berea zuen eremuan, bai eta Hegokoa kooperatibak zuen hartan. Herriko etxeak gisa hartako erabakia harturik 2001-eko apirilean, badu beraz kasik zazpi urte. Handik bi urteren buruko, proiektua pikoan ezarririk eta paper guziak eginik, ba- rreatu zituzten gune hortan ziren basti- mendu xaharrak, lekua dena garbitu eta prestatu etxegintza obreri jartzeko... Horko bizitegi berrietan, badira hiru mota: sozial maileko ekarrriak diren batzu, arrandan hartzeko direnak ; sozial-mailekoak emeki emeki bakoi- txak beretzen dituenak: Pribatuak, ez direnak sozial-maileko ekarriak. Obra gaitza dela azpimarratzen da ardura. Ez dira halere denak ados. Batzuk auzoalde berriari kausitzen diote ito aire bat, sobera bizitegi egin dela, bestalde behar zen denbora igurikatuz Saupiquet etxea espropri- atzen ahalko zela, bortxatzen ahalko nolazpait lurraren merkeago uzterat, legezko estimutik ariz, hor sobera kario pagatu dela. Arrazoinamendu gisa horri emaiten zaion errefera, biz- pahiru urte galduko zirela eta hori arras kaltegarri izanen zela... BASERRIAN ERE... Hirixka baten heineko auzoaldea lotzen bazaio Zibururi, beste etxegune frangoren abiadura zerbait bada hor gaindi, batzuetan abiadura baino gehi- ago ere. Batzu baserrian berdin. Hala nola Urruñan obran ari diren ka- rraskan Oletako kaperaren ondoan, kapera horren bisen-bis, “Pentzia Berri” deitu duten etxegunean. Artetik erraiteko “Pentze Berri” egokiago iza- nen zen euskal izen bezala, gure gos- tuko segurik... Donibane Lohizunen, 240 bizitegi egitekoak dituzte Senpere alderateko bide xaharraren hegian, denboran FAPA lantegia kokatua zen kaskoan, “Alturan” deitu duten auzoalde berria. Solasa da ere zernahi bizitegi laster eginen direla Uztaritze eta Kanbo alde hortan. Norentzat ote? Erretreta hemen nun- bait hartu nahi duten kanpotiar sos- dunentzat gehienik? Ikusi behar ere nun zer nola akulatzen ahalko den herrien arteko agentzia berri horrekin, lurrak erosiz ahal bezen arrazoinki, lur horietan eraikitzeko bizitegiak hemen bereko gazteentzat. Galde frango baita bainan jendeak lot- satzen prezioak sobera goiti joanak direlakotz. Hori baita beltza eta baliosak beraz bixtan da beltz hortarik ateratzeko urrats guziak... AUZOALDE BERRIAK SORTZEN DIRELARIK... Zubiburuko etxeak, lehengo kontserbutegien lekuan... Auzi bat balinbada biziki minbera gure eskualdean, hori da etxebi- zitzarena. Harrigarri da, aldi bat baino gehiago errana ere dugu segur, prezioek nolako jauzia egin duten azken urte hotan. Bai etxe-lurren prezioek, bai bizitegienek. ”Pentzia Berri” auzoaldea Oletan Kalitxo Gainak auzoaldea Urruñan, Untxin ibaixkaren bazterrean

Upload: 8probintziak

Post on 11-Mar-2016

275 views

Category:

Documents


10 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2939

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2939

GOROSPIL KASKOTIKUrte oroz atsegin zaiku urtats goizezmendi kasko batetik agurtzea urte berria.Behorlegi, Larla, Autza eta bertzebatzuren ondotik, aldi huntan Gorospilkasko berde eta gozoak inguruz ingurueskaintzen duen bista zoragarriaz giragozatu. Ainhoako plazatik argi ttirrinttanabiaturik, bazter izoztuetan gaindi zerloria, iresten ginuen aire freskoa ginuelagure Urtatsetako xanpaña ! Bidexketanmendizale bakar batzu, heiek ere guregisa bezperako tripa jokoeri uko egina.Eta, laster, zerua bere urdin ederrenean,haize hotz batek haatik zafratzen zituelabazterrak !

Maldan gora, Arrantzeko Ama Birjinarenaitzinetik iragaitean, otoizño bat gure bai-tan, munduak urte berri huntan ezagutdezan egoera baketsuago bat. Gogoanginituela Kenyako gataska hilkorrak, Pa-kistango egun beltzak, Birmaniako esto-ka, Kolonbiako bahituak... Ez dezaketerran haatik otoizñoak aski suharrakginituen ala ilusione gutikoak, hain dumundu hunek itxura txarra, alde guzi-etatik altxatzen diren bakezko otoitzguzien gatik ere ! Guy Gilbert apez fama-tuak duela zenbait aste Bardozeko elizanprediku alkitik bere ohiko mintzamoldegordinean zion bezala : “ Horrela doamundu puta hau ! ”.

Gorospil mendia, zer gune lasaia, potto-ka, betizu eta ardien alhapide baketsua.Ez da beti hala izana haatik. Duela bimende nunbaitan, 1813ko azaroan, guduizigarriak izan ziren hor berean,Napoleon eta Wellingtonen armadenartean, kanoi eta baioneta ukaldika,ehunka hil eta zaurituekin. Gaur ezinsinetsia da holakorik izan dela erenoizbait toki hortan. Ixtorio zaharrakhoriek oro, gaur ahantziak direnak.Euskal Herriak bere osotasunean jastabaleza Gorospilek gaur bizi daukanlasaitasun hortarik pixka bat, ez dioguurte berri huntan bertzerik gutiziatzen !Zeren denen beharra izanen du urtehunek : boz urte, kalapita urte ! Bertzekalapita guzien gainera, zuzenkontrakopreso, jitez aldatu izaki, behi esne prezio,zalutasun handiko treinbide...

P.J.

2008-ko Urtarrilaren 10-ekoa10 Janvier 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2939

Guhaurek ez baginu itzalik besteen itzalak gutiago aipa ginezazke.

(La Rochefoucault)

Galdea gisa hartakoa dela, hori dafrangotan aditzen dena kariotze horisalatzen delarik, erraiten dugularikhein hortako kariotzea izariz kanpokoadela eta beraz ezin onetsia.Denetan ere, izan da goratze pollitabainan Euskal-Herrian emendatzegaitza, itsusia gauzak garbiki erraiteko!Orai, halako eztitze bat sendi dela,lekuka segurik, hori diotenekerakusterat eman nahi dute naskiazken denbora hotan prezioak heinbertsuan daudela, apaltzen hasiak ereberdin. Orokorki, hori ez da egia.Jazko goititzea aintzineko bi urtetanjasan zena baino eztixagoa dela, horierraiten ahal da orobat bainangoratzearen eztitzeak ez du apa-rantziarik ere erran nahi goratzerik ezdela gehiago...Arbonan bizi den emazteño batekhauxe erraiten zaukun joandenegunean: “ ene alabak eta ene suhiakbegistatua zuten etxe-lur bat herrianberean. Harrituak gelditu dira prezioajakitearekin. Etxearen eraikitzekobezenbat diru behar lehenik lurra-rentzat! Biziki sosduna behar da zer-baiti apailatzeko...”Hau ere zonbat aldiz ez duguentzuten: bikote batean, gizona etaemaztea biak irabazle onak behardirela etxe berri bat eginez heinbatean ateratzeko. Baten irabaziaetxeak berak iresten. Beharrik badirelahaurdunentzat familien kutxak emaitendituen laguntzak...

SEKULAN BAINO GEHIAGO!

Bizkitartean, zernahi etxe berri egitenda eskuin eta ezker. Hori ezagun dagehienik Kostaldean, ikusteko da herribatzu nola handitu diren, nola hantudiren erraiten ahal litake berdin. DelaAhetze , Bidarte , Arbona edoBasusarri, hirit ik hurbil direnak.Bainan ere Uztaritze, Senpere etaUrruña, besteak beste. Su hori ez da oraikoa. Piztu zen duelaberrogoita-zonbait urte Baionansortzearekin auzoalde berri batzu etabereziki Gurutze-Sainduko Gainak,luzaz ZUP deitu den kartiera. Suajoan gero hedatuz eta azkartuz.Donibane Lohizunen, dena errepirazen zola batean eraiki zelarikUrdazuri. Geroztik, zonbat auzoaldeberri han eta hemen! HandienetarikUntxin-eko hori, Ziburu etaUrruñaren junta hortan.Azken denbora hotan ere, eskualdehortan berean dira ikusi etxegintzaobra aipagarrienak. Hola du Urruñakairoski gainditua zortzi mila biztanleenozka.

HORRA ZUBIBURU!

Eta horra hiri berri baten pareko etxe-gune pizkorra sortzen ari Ziburun,obrak azkarki abantzatuak, bizitegiberrietan familia frango jadanik plan-tatuak. Ez da entraaleko auzoaldea,saltegi eta bulego askorekin, bi hotelere aurten idekiko, uda aintzinerrekontru handiz kanpo, hiri ttipi batnolazpait, Zubiburu deitu dutena,Zibururen lehen izena hartzen duelagisa hortan...Hiri berri hori moldatzen ari dutedenboran Saupiquet arrain kontser-bategiak berea zuen eremuan, bai etaHegokoa kooperatibak zuen hartan.Herriko etxeak gisa hartako erabakiaharturik 2001-eko apiri lean, baduberaz kasik zazpi urte. Handik biurteren buruko, proiektua pikoan

ezarririk eta paper guziak eginik, ba-rreatu zituzten gune hortan ziren basti-mendu xaharrak, lekua dena garbitueta prestatu etxegintza obrerijartzeko... Horko bizitegi berrietan, badira hirumota: sozial maileko ekarrriak direnbatzu, arrandan hartzeko direnak ;sozial-mailekoak emeki emeki bakoi-txak beretzen dituenak: Pribatuak, ezdirenak sozial-maileko ekarriak. Obra gaitza dela azpimarratzen daardura. Ez dira halere denak ados.Batzuk auzoalde berriari kausitzendiote ito aire bat, sobera bizitegi egindela, bestalde behar zen denboraigurikatuz Saupiquet etxea espropri-atzen ahalko zela, bortxatzen ahalkonolazpait lurraren merkeago uzterat,legezko estimutik ariz, hor soberakario pagatu dela. Arrazoinamendugisa horri emaiten zaion errefera, biz-pahiru urte galduko zirela eta horiarras kaltegarri izanen zela...

BASERRIAN ERE...

Hirixka baten heineko auzoaldealotzen bazaio Zibururi, beste etxegunefrangoren abiadura zerbait bada hor

gaindi, batzuetan abiadura baino gehi-ago ere. Batzu baserrian berdin. Halanola Urruñan obran ari diren ka-rraskan Oletako kaperaren ondoan,kapera horren bisen-bis, “PentziaBerri” deitu duten etxegunean. Artetikerraiteko “Pentze Berri” egokiago iza-nen zen euskal izen bezala, gure gos-tuko segurik... Donibane Lohizunen,240 bizitegi egitekoak dituzte Senperealderateko bide xaharraren hegian,denboran FAPA lantegia kokatua zenkaskoan, “Alturan” deitu dutenauzoalde berria.Solasa da ere zernahi bizitegi lastereginen direla Uztaritze eta Kanbo aldehortan. Norentzat ote? Erretreta hemen nun-bait hartu nahi duten kanpotiar sos-dunentzat gehienik?Ikusi behar ere nun zer nola akulatzen

ahalko den herrien arteko agentziaberri horrekin, lurrak erosiz ahal bezenarrazoinki, lur horietan eraikitzekobizitegiak hemen bereko gazteentzat.Galde frango baita bainan jendeak lot-satzen prezioak sobera goiti joanakdirelakotz. Hori baita beltza etabaliosak beraz bixtan da beltz hortarikateratzeko urrats guziak...

AUZOALDE BERRIAKSORTZEN DIRELARIK...

Zubiburuko etxeak, lehengo kontserbutegien lekuan...

Auzi bat balinbada biziki minbera gure eskualdean, hori da etxebi-zitzarena. Harrigarri da, aldi bat baino gehiago errana ere dugu segur,prezioek nolako jauzia egin duten azken urte hotan. Bai etxe-lurrenprezioek, bai bizitegienek.

”Pentzia Berri” auzoaldea Oletan

Kalitxo Gainak auzoaldea Urruñan, Untxin ibaixkaren bazterrean

Page 2: Herria 2939

• Ameriketan president berriarenbozak izanen baitira aurten lau urteguziz bezala, kanpaña abiatu da Iowakoestadu ttipitik errepublikanoen eta demokra-ten artekoa, eta bide luzea izanen da bururatheltzeko. Sei edo zazpi dira kandidatak zerbaitxantza dutenak Etxerurirateko. George Bush ez

ditake gehiago presenta hirugarren aldiz eta DickCheney haren presidentordeak ez du osagarririkaski. Demokratetan Hillary Clinton anderea luzazaitzinean izan da ponduetan bainan hor du oraiBarack Obama goiti doana eta ere John Ewardseta nor ez oraino ? Errepublikanoetan horraRudy Giuliani New-Yorkeko auzapez ohia etaMitt Romney mormona, eta Mike Huckabeeprotestant artzaina, eta John McCain, Bushenadiskidea. Bainan azaro arte huntan ainitz gertaditake.• Afrika Kenyan nahasketa gogorra dute, aldebatetik Mwai Kibaki president ohia eta orai ereirabazi duena bozetan bainan zuzenkontrakoakeginez besteek diotenaz, eta bestetik Raila Odin-ga oposizioko kontrarioa. Hots, Nairobi kapi-talean eta beste, baziren hiru ehunez goiti hilizanak eta 35 bederen eliza batean salbaikierreak ere, eta manifestaldi gaitzak, leinu eta jen-daldeen artean. Bi alderdien arteko gataskagogorren artean, badira diotenak kanpoko kon-trola batzuek dituztela bakarrik hango auziakxuxentzen ahal bainan nola egin hori ?• Pakistanen Benazir Bhutto anderea hil dutenondoan, lanik errexena, nahiz baitezpadakoa,egin dute, bozen bi astez gibelatzea urtarrilaren18 rat, bainan badute besterik : Pervez Mucha-rraf presidenta, 1999 ko estadu kolpean kargu-ratua, ez da gehiago onartua : hanbat juje taabokatek haren demisionea oihukatzen dute ka-rriketan eta frango greban ere dira, hori baitaherriaren paralesia eta podorearen ahal eskasia.• Irakian, Amerikanoen arabera, soldado hiltzeaketa bortizkeriak beheiti omen doatzi berenheinean eta, hortako, beren okupazioneko

tropak, 160.000 soldado orai arte,130.000 tarat apaldu gogo dituzte.

Halere 2007 urtea biziki odoltsua izanadutela aitortu behar 896 soldado hilak izan

dituztenaz geroz eta nehork ez jakin xuxen zergertatzen ahal den, Al-Qaidako hiltzaleak hobekizaindu badituzte ere Bagdad kapitaleko aldeanbederen. Erran behar da bestalde, badituztela70.000 zibil armaturik ezarriak Irakian Amerika-noek, sunitetan horiek.• Alemanian langabeziak beheititze ederra egindu joan den urte hortan. 2007ko hortan 711.000langabe gutiago kondatu direla han, ez da horigauza ttipia. Halere oraino gelditzen zaizkote 3miliunez goiti langabe herri jendetsu hortan.Berek diotenaz, ez zuten sekulan holakorik ikusiberen errepublika federala dutenaz geroz. Orai% 8,4 tan dute heien langabezia neurria, hots1993an zuten mailakoa.• Erroman bilduko dira 138 jakintsun musul-mano, joan den urrian erlisione hortakoek eginzuten letra baten ondorioz, hemen aipatu ginue-na Aita Sainduarekin elkarrizketa modukobatentzat musulmano eta katolikoen artekoa.Biltzarre horren prestatzeko, hiru musulmanojoanen dira lehenik Erromarat hango Bertonekardinalarekin mintzatzera. Horra zertaratu direnbi erlisioneen artean agertu zituzten elgarrizketanahikaria batzu, bien nahikaria eta borondateakelgarretaratuz.• Eslovenia, Europa erdiko nazio ttipiak hartu dusei ilabeterentzat urtarrilaren lehen huntan Euro-paren epe bateko presidentzia. Austria, Hon-garia, Italia eta Kroaziak mugatzen duten herrihori Suitzaren heintsukoa da doidoia, bi miliunbizitzale, Titoren Yugoslabiako izana, bainan1991n berexia, bereber jarria erreferendumez,2004an Europan eta Otan-en sartua, euro diru-aren hautua egina 2007an, hango jendea,gehiena Errusia parterat baino Europarat eka-rriagoa elkartasunez eta justiziako hautuz, ha-laber erlisionez ere Erroma katolikoari da hurbile-na bere gehienean.• Georgian, Mikhail Saakachvilik irabazi ditupresident berriaren hauteskundeak ehuneko 55,23 boz biltzen zituela. Horien ondorioz hamarmileko bat hurbil izan dira Tbilissi kapitaleanmanifestatzen ibili direnak bainan horiek gutiziren joan den hazaroan protestan izanak ziren50.000 heien aldean. Gisa guziz, batzuek etabesteek, aldeko ala kontrako, Europaren alde-rateko dute karga edo alderdia, galdu dutenekkritika alde bat egina gatik ere, bozak ez direlaarras zuzenki pasatu bainan hori ez da horkoabakarrik izaiten.• Grezian lurrikara bat izan dute, Peloponesiapartean bereziki, 6,5 indarrekoa bainan ez dahilik edo kolpaturik izan ez-eta makur haun-diegirik ere.• OPEP petrolioen munduan ehun dolarreko horijorik barrilak, badira kezkatuak direnak ekonomi-arendako. Bainan ez da hortaz izituegia agertuOPEP-eko president aljeriarra, erranez mementohuntako inflazioaren barnean behar dela horiikusi.

ALDAKETAKJendea azkarki mintzo da bixtan da NicolasSarkozy presidentak Urtats bezperan eginduen hitzaldi hortaz. Alta, ez du gauza handirikerran. Urte on eta urte on, betiko kantua,bainan besterik zer ? Xuxenean mintzo zela, ezberaz grabaketa bat aintzinetik egina izanez,horrek ez du denen buru deusik kanbiatu.Aldaketa hitza usu jin zaio ezpainetarat.Jadanik aldaketa askori apailatu dela azkenzortzi hilabete horietan eta bide hortarik nahiduela segurki segitu... Bainan nun zoin dirabada aldaketa horiek? Ikusten duzue zerbaitharrigarri orai artinoko urratsetan? SalbuSarkozy bera alde bat denetan dela, denakberak egin behar balitu bezala... Denen buru,guk erran behar, hitzaldiño bat arras polliki tro-xatua, hitz ederrez jauntzia, eta hortan kito. Ezmerexi François Fillon gobernuburuak egindituen espantuak, ez eta ere haatik ezkerrekobatzuek egin dioten jorraldia...

HIRU HITZORDUUrtarril haste huntan, ainitz aipu dira aurtenospatzekoak diren hiru urtebetetze, ainitzekguziz aipagarriak kausitzen dituztenak:-Lehena, maiatzean, 1968-ko sukar jauztearen40 urteak eta orduko gertakarien ondorioak,jendarteak hartzen zuela inarrosaldi bat ona.-Irailean, bosgarren Errepublikaren 50 urteak,mende erdia lege-nagusi bera dugula, hori askierrepikatzen dute hor gaindi, aitortu gabe lege-nagusi horri bazaizkiola geroztik zonbait etazonbait hunkialdi emanak, handiena orobat1962-an finkatu zen hura, presidenta ez gehia-go boz-emaile “handi” batzuek hautetsi beharbainan ba populuak, herriko bozetan eta depu-tatuenetan boz-emaile ekarriak diren guziek.-Azaroan, 14-eko gerla izigarri hura bururatuzelako 90 urteak, parada hauta zinez berriz ereoihukatzeko bakean nahi dugula bizi.

DELIBERATUASégolène Royal ez da gibelerat egiten dutenhorietarik! Egun hotan, aski garbi errepikatu dunahi lukeela sozialixt alderdiaren buru jarriaurten berean, lau urte aintzinetik aski gogoan-eta 2012-ko president-bozak! Dauka alderdiabehar dela azkartu eta berritu. Hortarako,nehor ez du ikusten bera baino asurtiagorik... Horra zer dion argi eta garbi oraidanik, alder-diaren biltzar nagusia helduden udazkeneanegitekoa delarik eta ez lehenago... Bainanhautagai bakarra izanen dea? Hor da ereBertrand Delanoë , Pariseko auzapeza,ainitzek pusatzen dutena, eta hirugarren batere bi horien artean sartzen ahal...

NOTA ONAKHauxe da ixtorioa hau berriz! Eskolier batzueribezala, notak emanen omen dira ... minixtroeri!Lanean untsa ari diren ala ez! Hortakoak direnjaun-andere batzu epaile! Konparazione, kultu-raz arduratzen den minixtroak tantoak galdukoditu jende gutiago ibiltzen balinbada erakuste-gietan edo (eta) Frantzian egin filma batzuenarrakasta ez balinbada aski handia! Bainannorat ari gira bestenaz? Ala haurtzen ari dirahor gaindi?Eta gero, minixtroeri notak emaitea, hori bat da,bainan zendako ez ere, beroan bero, minixtrohoriek hautatu dituen presidentari?Hainbestenarekin, François Fillon gober-nuburua Guadalupeko itsas-bazterretik arizanda erran eta erran ez direla notak minixtroeriemanen, ikertuko dela bakarrik egiten dutenlana nolakoa den, ona ala txarra, minixtroakberak ere araberan segitzeko bere saila...Makur kausitu hura xuxendurik... Ageriko,ageriko, zer jaliko den oraino saltsa hortarik.

J-B D

2

Lehendakariaren Urtatseko mezua : “2008a garrantzia handiko urtea iza-nen da”Euskal Herriaren etorkizuna idatziko dela 2008an eta urriaren 25ean euskalgizarteari hitza emanen diola adierazi du Ibarretxe lehendakariak. Nehorbaztertu gabe, denekin hitz egiten jarraituko duela baieztatu du, “ondoriojuridikoak eta politikoak zein izanen diren” kondutan hartu gabe. “Etork-izunean elkarrekin bizitzeko aukera izan dezagun, ziklo historiko berria abi-atuko dugu guzion artean ; eta horretarako hiru zutabe erabiliko ditugu :Bakea, Elkarrizketa eta Erabakia” deklaratu du lehendakariak. Bere hitzetankonponbidea euskal gizartearen esku dago eta, hargatik, urriaren 25ean hitzaemanen diola gogorarazi du.“Ez ETA-k, ez nehork ez digu kenduko indarkeriaren tuneletik behin betikoatera eta euskal gatazka politikoari konponbide baketsu eta demokratikoaaurkitzeko itxaropena”. Bestalde, ETAri desagertzea galdatu dio : “Ez dugubiktima gehiago nahi, bat bera ere ez. Indarkeriak desagertu behar du, etaerabaki hori ETA-k hartu behar du, berak bakarrik eta atzera ezin egiteko mo-duan, alderdiok akordioak ardietsi edo ez “.

ETA-ren deklarazioa : “urte luzeetako gatazka”“Zapaterok hautu bat egin du, hautu okerra, honek urte luzeetako gatazka ira-gartzen duelako Espainiako Estatuaren aldetik”, dio ETA-k Gara egunkariankaleratutako elkarrizketan. ETA-ren arabera, “euskal gatazka ez da zentzu mi-litar batean ulertu behar, oinarriak politikoak direlako-eta, gauzak horrela, ezdago porrota militarrik ez eta garaipen militarrik”. Lehendakariaren plana kri-tikatu du, Euskal Herriak garatzeko eskubidea duela azpimarratuz, Eskoziakedo Kosovok bezala. Hori lortzeko borrokan jarraituko duela azpimarratzendu, Estatuko terrorismoa gainean izanik ere . Azkenean negoziatzen bukatubeharko dutela gogorarazi die taldeak PSOEri eta PPri, gatazka hitz eginezbakarrik konpondu daitekeelako.

ETA-ri kritika gogorrakAlderdi gehienek “ETA-ren autokritikarako ezintasuna” azpimarratu duteerakundeak egin deklarazioen ondotik. “Gizarteak erran behar duen guziaerran diola ETA-ri, hots desagertzea” erran du, berriz, Eusko Jaurlaritzak.“Euskal gizartearen gehiengoak aspaldian erakutsitako nahiari kasu egin”, eta“desagertu” behar duela erran diote halaber euskal politikariek erakundearmatuari. Eusko Alderdi Jeltzalearen arabera, ETA-ren “itsukeriak eta autokri-tika ezak bertan behera utzi dute Anoetako adierazpenean zabaldutakobidea”. PSEko sozialistentzat, ETAren adierazpenak “higuingarriak etamehatxuz beterikoak” dira, bainan nolanahi ere, horrek ez omen du Gober-nuaren terrorismoaren kontrako politika aldatuko. ETA-rekin negoziazio bidea“behin betiko baztertzeko” eskatu dio berriz ere Partidu Popularrak gobernuarieta horrekin batera, “ezker abertzaleko erakunde politikoak legez kanpouzteko”. Eusko Alkartasunaren iritziz, ETA-k “berriz ere bizkarra itzuli dioEuskal Herriari”. Ezker Batuko ordezkariek diote ETAren mezuak “fanatismoa”adierazten duela eta ezker abertzaleari zuzendutako hitzak direla. Aralarrekobozeramaileak uste du, ETA dela “independentziaren alde lan egiten dutenentrabarik nagusiena”.

Bi ustezko ETA-kide arrastatuak

Igor Portu eta Mattin Sarasola arrastatu ditu polizak Arrasaten. Lesakako bigazteei pistolak aurkitu dizkiote plaztikaz inguratuak. Polizaren ustez berrikieskuratuak zituzten. Beren etxebizitzak miatu ditu polizak. Igor Portu astelehengoizaldean ospitalera eraman behar izan dute polizaren erranen arabera,indarra erabili behar izan zuten arrastatzeko mementoan. Alfredo Perez Rubal-caba barne ministroak bere egin duen bertsioa. Aldiz lesakar gazteak dionazkolpatu egin dute poliziek. Alderdi zenbaitek galdatu dute inkesta egina izandadin jakiteko tortura kasua izan diteken.

EA eta Aralar, EAJkin eta EBrekin koalizio bat sortzearen aldeMartxoaren 9an Espainiar estatuan eginen diren hauteskunde orokorretanNafarroa Bai iduriko koalizioa sortuko ote da Autonomia Erkidegoko alderdiabertzaleen artean ? Lasagabasterrek (EA) erran du EAJrekin, EBrekin etaAralarrekin indarrak biltzeko prest dagoela bere alderdia. Aranak EBren ize-nean ez du koalizioa baztertu, eta Abrilek Aralarren izenean hortarako“nehoiz baino aukera gehiago” daudela adierazi du. Horrelako koalizioasortzearen giltza, alderdi jeltzaleak (PNV) dauka. Bereziki Bizkaikoalderdikideek. Untsalaz aste huntan erabakiko dute Euskal Herria Bai izenekokoalizioa sortuko den ala ez.

Eusko Jaurlaritzaren Bake Hezkuntza PlanaEuskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskola publiko eta kontratupeko guzi-etan, bakearen aldeko irakaskuntzak eginen dira helduden ikasturtetik harat.Eusko Jaurlaritzak prestatu Bake eta Giza Eskubideen Hezkuntza Planarenbidez, indarkeriari ala terrorismoari zilegitasuna kentzea du helburu nagusiplanak. Ekimena “ez da terrorismoaren kontrako hezkuntza plana, baizik biz-itzeko eskubidearen defentsa ere bultzatzeko ezin direlako herritar gisa ditu-gun eskubideak ahantzi”. Beraz, giza eskubide guzien defentsa egiten duPlanak. ETAren eta GALen biktimen lekukotasunak entzunen dituzteikasleek. Planak bideratua izaiteko onartua izan beharko du legebiltzarrean.

Madrilen duten ordezkaritza “bikoiztea” espero du NaBaikHelduden martxoko hauteskundeetan, Kongresuan duten ordezkaritza“bikoiztea” espero dutela adierazi du Uxue Barkos Nafarroa Baiko diputatu etaIruñeko herriko etxeko bozeramaileak. NaBairen botoak Madrilen gobernuaosatzeko beharrezkoak balira, argi utzi nahi izan du Barkosek NafarroakoGobernua ez dutela Madrilen negoziatuko, “hala erran ginuen eta hala egindugu”.

ANVk Estrasburgora jo du zerrendak baliogabetu zizkiotela salatzekoEAE-ANVren abokatek bi galde aurkeztu dituzte Giza Eskubideen EuropakoAuzitegian, 2007ko maiatzaren 10ean Espainiako Auzitegi Konstituzionalakhartu epaiaren kontra. Epai horrek ukatu zuen 2007ko maiatzaren 5eanEspainiako Auzitegi Gorenaren erabakia baliogabetzea. Auzitegi Gorenakhauteskundeetako 133 zerrenda baliogabetzea erabaki zuen.

120 euro gastatuko dituzte bataz beste euskaldunek beherapenetanAste huntan, astezkenean abiatu dira beherapenak hegoaldean. Kontsumitza-ile gehienek arropa eta oinetakoak erosteko baliatuko dute urteko merkealdiluzeena (martxoaren 31n bururatuko dira EAEn eta martxoaren 9an Nafa-rroan). Eguberriko erosketen ondotik azken sosen xahutzeko parada ezinhobea. %35ek arropa erosten dute, %27k zapatak, eta %16k osagailuak.

Barack Obama goiti ari.

Donostiako ospitale aintzinean, torturasalatzen, Igor Portu zauritua izanez.

Page 3: Herria 2939

3

HEIN BATEAN JARRI...

Kostalde guzian, iduriz segurik, denakuntsa jarri dira, eta laster, zigarreta erre-tzeari buruz hartu neurri berri horieri. Ur-

tats biharamunean berean ez da errretzai-lerik ikusi erretzea hemendik goiti legezdebekatua den ostatu eta jatetxetan. Egiaerran, hutsean atxemana denak behar du68 euroko ixuna pagatu, ostalerak aisegehiago, lehen egunetan nihun ez balin-bada ere holako larderiarik agertu. Erre-tzaile ainitzek etsi bat hartua dukete, ne-hork ez ere ixtoriorik nahi. Denik ere kasi-noetan ibiltzeko usaia duten zonbait a-rranguratu dira naski, kasinoetan beti izandela erretzeko usaia eta ez dela erretxkolpez uko egitea holako usaiari...

TIRAHALA DANTZAN

Ziburun, urte berriaren ohoretan, herrikoetxeak bazkariño bat eskaini diote 60urtez goitiko herritarreri, Bordagainekodorrean. Berrehun bat lagun bildu dirakaria hortarat, denak omore onean.Untsa jan dute eta gero tirahala dantzanarizan dira, zangoak hogoi urtetan bezenarin balituzte bezala...

PATARRAREN GATIK

Donibane Lohizunen, hilerri xaharretarikhurbil, bada hotel bat, Goelandsizenekoa, patar baten kaskoan dena. Du-ela zonbait denbora, horko nagusiakhauxe erabaki du ixil-ixila, oraintxe de-plauki aitortzen duena: jende batzu a-rrangura hotelerat heltzeko patarra frangoxuta dela, hotelerat heldu direneri bizikletabat prestatzen diote, elektrikaz dabilanmotor ttipi batekilakoa. Eguneko 10 euro,egun erdiko 5, orenka hartuz oreneko 2euro. Eta bizikleta horiek badute arrakastapollita...

MAGOEN IBILALDIA

Donibane Lohizunetik hau ere : iguzkieder batekin, goizean frango aro hitsazelarik, xarmanki joan da igande ara-

tsaldean elizaren itzulian errege magoakTrufania-kari egiten duten ibilaldia. Gisaberean ondotikako elizkizunak. Betibezala, haurrak biziki polliki jauntziak,aingeru izardunari segitzen zirela...

TRUFANIAKO MAINALDIA

Izurdiak izeneko elkarteak urte berrikomainaldia muntatu du, urte guziz bezala,Donibane Lohizuneko hondartzan. Mia-rritzen eta Zokoan Urtats aintzinttoanegiten den bezala, hor haatik Urtats on-doxean, Trufania bezperan. Hogoita-hamar bat lagun mainatu dira giro onbatean, nahiz eguraldia arras hitsa zen,euri eta haize. Itsasoko ura 11 gradotan.Ondotik, zintzur bustitzea, hura ereomore onean..

ARRAINA PORTUAN SALGAI

Hiru aldiz zortzi egun barne, Donibaneeta Ziburuko arrantzale batzu arizan diraberrikitan beren arrainaren xuxeneansaltzen Donibaneko kaia nagusian,denbora berean beren aldarrrikapenakentzun-araziz. Nahiz hori ez den arraslegezkoa. Orai, preseski, nahi luketeaintzina segitu bainan gisa hartakobaimena ardietsirik. Iragan asteburu hor-tan, bilkura bat ukan dute beraz komer-tsialdegiko arduradunekin. Eskatzenduten baimena ukanen omen dute, ezegun guziz plantatzeko holako saltzebati, bainan astean aldi bat edo bi, etabixtan dena bakarrik salduz berek hartuarrainetik... Gisa hortako hitzarmena aridute pikoan ezartzen.

A63 autobideak pasagune estalia HiriburunSokatira luze eta gogorra izan da urtez eta urtez, alde batetik HiriburutarrakADRA defentsa elkartean bildurik eta herriko kontseilua eskuz esku, bestetik ASFautobidetako sozietatea. Lehenek kausitu dute azkenean eskatzen zutena : A63autobidea lau lerrotatik seietara largatuko dutenean Hiriburuko sarreran 60metroko gune bat gainetik estaliko dute. Horrela Hiriburu ez da bi partetan ezarriaizanen eta autobide gainetik pasatzen ahalko dira errexki herritarrak. ASF sozi-etateak erran duenez, autobide estali parte horren ezartzea hamar milioi eurogostako da. Obrak urtea barne hastekoak dituzte bost urteko iraupenarentzat.

Herriko kontseiluak baietz “ Luma ” haurtzaindegiariHamabi lekuko haurtzaindegia da, LUMA elkartearen eraginpean idekitzen daBalichon auzoan, Herriko Etxearen bastiza baten barnean. Antolaketa lanak her-riko langilek burutu dituzte eta CAF familien laguntza kutxak dirustatuko du besteedozein haurtzaindegi bezala. Bastiza urririk alokatzen dio herriak LUMAri, basti-za berria geroago egiteko.

DALO legea indarrean frantses estatuanUrtats egunean sartu da indarrean bizitegien lege berria, frantsesez “Droit au loge-ment opposable” deitua. Lege honekin urte luzeetan bizitegi duin bat eskuratzeakausitu ez duten jendeek, botere publikoen kontra pleinta pausatzen ahalko dute.Gure departamenduan, 2000 dozier pausatuko direla hemendik laster aurreikusiada.Urte berriarekin kargua hartu du Baionako suprefetakEric Morvan, huna Baionako suprefeta berriaren izena. Bretaindarra da, ofizialkikargua hartu du suprefeturan. Berehala jakinarazi du hilabete undarrean iraganendela Euskal Herria 2008-2013 lurralde proiektuari buruzko kargudunen arteko bil-kura. Proiektu hunen inguruko txostena bururatzen ari dela, adiarazi du. Hauekizan dira Eric Morvan suprefeta berriaren lehen hitzetarik.

Osasun txekeak eskura ditzakete ahal ekonomiko gutiko jendekTxeke hauek, irabazi edo ahal apaleko jendeentzat dira. Segurantza sozial gisaCMU deitu errextasuna duten jendeentzat lagungarri izanen dira. Hilabetean 606eta 727 euro arteko irabaziak dituzten jendeek eskuratzen ahalko dituzten Osasuntxeke hauekin, medikuak errexkiago pagatuak izanen dira. Eta ez dituzte CMU kar-tarekin bezala desmartxa konplikatuak egin beharko ordainduak izaiteko. Ez duteere urrats konplikatu horien estakururik izanen jende xehea tanto laburrez errezi-bitzeko.

Larrialdi zerbitzuetako medikuak lanerako errekizionatuakBadu zonbait aste jadanik Larrialdi zerbitzuetako medikuak greban direla beren lanbaldintza txarrak salatzeko. Soldaten emendioa eta sekulan hartzen ahal ezdituzten pausa egunen berreskurapen ekonomikoa galdatzen dituzte. Anestesistakere juntatu dira larrialdietako medikuen grebarat.

Ikerketa lanak laguntzen Eusko Ikaskuntzak eta Miarritzeko hiriakEusko Ikaskuntzak, Biarritzeko herriko etxearekin, diru laguntza bat proposatzen du,Euskal Herriari buruzko ikerketa lan baten egiteko. Guti gora behera 15 mila eurokolaguntza izanen da, eta aurkeztuko diren proiektuen artean bat hautatu eta honekeskuratuko du laguntza osoa. Artea, historia edo gizarte zientzia, Euskal Herriari lotuedozoin gai aztertzen ahal da, eta euskaraz eginen diren ikerketek lehentasuna iza-nen dute. Urtarrilaren 10-erako igorri behar ziren proposamenak EuskoIkaskuntzaren Baionako bulegorat.

Afera turismoak errainak altxatzenIpar Amerikarrak itzultzen hasiak omen dira Miarritzera, 2001-eko iraileko atentatu-aren kalteak gainditu ondoan, eta Irakeko gerla Frantziak ez sustengaturik goimailako amerikarrek boikotatzen omen baitzuten honat jitea bakantzetara. Hala ereikusirik euroak dolarrari hartzen dion gaina, pentsa daiteke amerikarren itzulera arrashandiagoa izanen zela euroa eta dolarra pareanago balira. Hots, Miarritzeko turismoburuzagiek Coué metodoa erabiltzen dute brastaka aurten, sinetsarazteko afera tu-rismoak urte ona ezagutu duela, xifrek kontrarioa erakusten dutelarik. Joan den pri-madera guziz tristea uda kopurutsuagoak ordezkatu duela diote alta. Gaitikoarentzatjakiten da 97 animazio gertakari antolatu direla bisitarientzat urte osoan eta kopuruhori emendatuz joanen dela.

EASYJET konpainiaren programa pikoanEasyjet hegazkin bidaia konpainiaren urtea izanen da 2008a Miarritzeko aireportuan.Hiru hegaldi abiatzen ditu konpainia horrek Parise/Roissyra bata, beste biak Londo-nera. London/Bristoleko linea apirilaren 23an idekiko da, astean lau egunez ai-reratuko da hegazkina Miarritzetik arratsaldeko hiruak hogei gutitan, eta Bristolen lu-rreratuko hiruak eta erditan. London/Gatwick-eko linea uztailaren lauean idekiko da,asteko egun beretan. Hegazkina aireratuko da Miarritzetik eguerdi eta erditan, Lon-don hegoan lurreratzeko arratsaldeko oren bata eta erditan. Txartelak 25 eurotandira joanarentzat, baina aski aitzinetik manatuz ; bidai eguna hurbilago eta txartelakkarioago proposatuak dira.

MIARRITZEn

BAIONAn

Hazparnen bi zerrenda momen-tukoJaki Coumetek jakinarazi du ezdela berriz abiatuko heldu denmartxoan, hamahiru urtez auza-pez egon ondoan. Jean Ondartzkontseilari eta enpresaburuak bu-rutuko du Coumetek uzten duenzerrenda. Daniel Lartigue lehenaxuant karguan segitzekotan dabozen gehiengoa biltzen badute.Xabi Larrek burutzen duen opo-sizioko zerrendan ez da mugi-mendurik ezagun oraino. BeñatInchauspé kontseilari orokorrarenzerrenda aitzinatua da jadanik ;hitzartua da argi eta garbi “Geroazain” elkarte abertzalearekin,honek lau leku beteko ditu, hori-etatik bi axuant izaitekotan,

baldin eta zerrendak gehiengoaeskura baleza. Ezkerreko taldebat gogoetatzen hasia da, berebaitan badituena berdeak etaXarlo Etxezaharreta hautetsiabertzale ohia besteak beste.Momentuko talde hori saiatzenda galde honi ihardestera : zertanda ezkerra Hazparnen ?Maule eta Eskiulan auzapezberriak izanen diraDenis Barbé Labarthe Maulekoauzapez sozialistak argi utzia duez dela martxoan berriz abiatuko.Ez du deusik salatu, ez nork bu-rutuko duen berarekin zoan ze-rrenda, ez eta ere zerrendariksustengatuko duen.Eskiulan Laurent Chabalgoitykuzten du hamahiru urtez eraman

duen auzapez kargua. Hemengauzak bidean dira nolabait ;Jean Bedecarrax lehen axuantakburutuko du Chabalgoityrengehiengoa.Garazin eta Baigorrin ja-rraipena ezagunBaigorrin Jean Baptiste Lambertabian da helduden martxoan, baiauzapez izaiteko gogoarekin, baieta ere kantonamenduko boze-tara. Atseginekin ikusten du Bai-gorrik 1600 herritarreko marragoiti pasatzen duela.Donibane Garazin, Alfontso Idiartauzapezak segitzeko gogoa du.Honek ere atseginekin ikusten duherritar kopurua ehuneko zortziangoratu dela.

HARROBI , ET XEGINTZAKO PUSK AEntreprise

EUSKAL HERRIKO ETXEAMUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T

Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13

EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE

Errege magoak Donibaneko Karrika-Handian.

EZKERREKO LIXTA BAT

Peio Claverie buru eta sustatzaile, ezkerreko zerrenda bat izanen da Miarritzen hau-tagai, herriko bozen karietarat. Ezkertiar, abertzale eta alderdi-gabe, 39 lagun denakados jarriak egokia daukaten egitarau bat gauzatzeko xedetan. Etzaiola lehentasunhandiegia eman behar turismoari eta sozial maileko behar-orduak direla premiatsue-nak, horra zer dioten lista hortakoek, ez ados Didier Borotra-k azken urte hotan hartubidearekin…

BOZAPAILUAK

XABIER ITZAINA KANBONEuskal Kultur Erakundeak antolaturik

Urtarrilaren 11n, ostiralarekin, 18:30etan, Xabier Itzainak “Les virtuoses de l’identité, reli-gion et politique en Pays Basque” liburua aurkeztuko du Kanboko mediatekan. EuskalHerrian dagoen nazionalismoaren eta erlijioaren elkarreraginari buruzko lana.Xabier Itzainak zientzia politiko ikerketak egiten ditu CNRS zentroan.Bere lanaren aurkezpenaren ondotik, publikoaren galderei erantzunen die. Mintzaldia euskarazizanen da.

Page 4: Herria 2939

4

BAXENABARRE SEGIDA

Irakurle adiskidea,Ez igor gehiago artikulu edo prentsa-ageririk “[email protected]” helbiderat (hau betirako hetsiada) bainan bai “[email protected]”helbidera. Milesker

HERRIA

MAKEA - LEKORNEBeti beretik

Bai, agian luzaz beti beretik segituko dugu, zion asteburu huntan nere lagun batek.Dena den, gora-beheren berri izan eta ukanen ditugula, ez da erraite beharrik.Eguberri iragan eta 2008ko urtea hasia dugula, eta urtarril erditsuan izanen girelaHerria astekari hau heltzean.Eta eskualde huntako 70 familiek jada ordaindua dutela astekari balios hau, eta 20eklaster eginen, ez da dudarik. Milesker guzien izenean, gure xokoko irakurlejarraikiak !!!

SortzeHuna hirugarren haurño bat sortu dela Etxelekuan, Maite deitzen dena ; lorietandaude bi anaia gehienak, Peio eta Ximun, eta nolaz ez Valerie eta Kristian aitamabaliosak. Gure sortu berria handi dadila zorionean eta euskaldunki Atizaneko alorberoetan, eta goresmenak Mendiburu deitzen diren guzieri.

HeriotzeMaixan Aozteko amatxi laborari argituak utzi gaitu 76 urtetan, segur gogotik onartudutela beren artean zeruko erreinurat jada helduak direnek !

AiretikBai, bai eta bai ! Helduak direla finalerdietarat Laura Machicotte eta Célia Révoredo,airez aire irabazirik !

P.I.

Gazte sanoak, orai gehienak 50 urteak hurbil eta askok adin ederra : beti gazte agian !

SENPEREHeriotze

Urte berriaren lehen astean ilundurakhartu du gure herria. Asteazkenetik etalarunbata barne bortz herritarren ehorz-ketak iragan dire gure elizan.- Lehena – Juanita Zamora Amotz Ami-letakoa. Adinarekin osagarria ahulduzaio. Pausatu da 86 urtetan. Hor itzalida Amozko andere dendarietarik bat.- Bigarrena – Leonie Harisgain ElbarrunBastidirioingoa. Hor ere adin handiare-kin osagarria ahuldu zaio. Pausatu da90 urtetan.- Hirugarrena – Sylvestre Arandia Elba-rrun Mendi Bixtakoa. Bere osagarrianizan ditu enegu osoki zailak. Artategirataltxatua izan da eta hor pausatu da 76urtetan.- Laugarrena – Luxi Harizmendy gureherriko Mendy familiako alaba. Ezkon-tzaz Azkainen kokatua zen. Duela zon-

beit urte senarra galdu eta bera erituzen azkarki. Eritegian pausatu da 75urtetan. Berak desiratu bezala sort he-rrian izan ditu ehorzketak.- Bortzgarrena Marie Borthaire Audete-nekoa, bere anaia pilotariak bezala dei-tzen ginuen Marie Audet. Hameka hau-rridetako famila handi hortan zaharrenazen. Bere denboran badu zerbeit zerbeitlan eginik. Arras goxoki etxean pausatuda 94 urtetan.- Heriotze horiek guziek hunkitzen dituz-ten guzieri eskaintzen ditugu gure dolu-minak.

SortzeGanden ilabetean izan ditugun sortzeak.- Xabi Noblia Ergarai Xoko Ona etxean- Paul Mattin Harriague Lakuko kartie-reanZorionak, bizi luze eta urosa sortu be-rrieri eta goresmenak horien aita ameri.

UZTARITZE

HeriotzeUrtats bezperan zendu da ustegabetarikKristine Andueza, 40 urte zituela doi-doia. Doluminak eskaintzen ditugu fami-liari.

Urtarrilaren 12aHeldu zaikun larunbat huntan lau ekital-di iraganen dira Uztaritzen, bi leku des-berdinetan. Lehenik goiz guzian Latsaelkartean izanen da ahate eguna,bertako sukaldaritza taldeak antolaturiketa kanpoko profesional baten pre-sentziarekin, janari hau, haragi eta gibelgizen, nola apaila erakusteko nahi due-nari. Izanen da gero tokian bereangauza on horien jastatzeko parada.Aratsalde apalean 5etatik goiti Latsakogaineko gelan Herria Bizia Dadin alder-diak ez ohiko biltzar nagusi bat eginendu deneri idekia dena, helduden mar-txoko hauteskundeeri buruz, egitarauaeta zerrenda bat osatzeko helburu-arekin.Lapurdi gelan aldiz eguerditan BeñatAuroy auzapezak bere kontseiluarekin

eskainiko ditu hango elkarteenordezkarier eta gomit guzier urteberrikoagiantzak. Aratsaldean aldiz toki berean6etarik goiti Lapurtarrak abesbatzak egi-nen du joanden urrian grabatutakoazken diskaren aurkezpena. Hemenkantuzale eta musikazale guziak gomitdira.

Hauteskundeer buruzHemen ere martxoko hauteskundeerburuz bazterrak hasiak dira higitzen,nahiz ez oraino oso garbi ageri. Behar-bada azkeneko aldian bezala 4 zerren-da ager ditaizke. Estadu maileanSarkozy-k egin duen idekidura horihemen ere guti aski senditzen da alderdibatzutako izen batzu bertze zerrendabatzutara juntatuz. Ondoko astetan gar-bikiago agertuko da hori. Gauden beha !Kantonamenduko bozak baditugula ereaurten, hautagai bat da oraindik ofizialkiagertu dena. Hori da FerdinandDaguerre Jatsuko hautetsia. Bertzebatzu izanen dira segur. Gauden hor erebeha !

HAZPARNEKirolari batzu saristatuakAste undar huntan izan ditugu herrikohautetsien agiantzak urte berriarentzat.Karia hortarat herritar andana bat sarista-tua izan da urtean zehar egin dituenbalentrientzat. Hervé ETCHEGARAY(HAC), Gérard IRIBARNEGARAY (HAC),Léa ETCHEBERRY (zarean), Iban LA-RRANDABURU (zarean), Cédric CORNU(Noizbait), Maxime LARRONDO(Noizbait), Philippe ONDARTS (Noizbait),Ramuntxo ONDARTS (Noizbait),Christophe LEGLISE Baionako xingar feri-an irabazdun izanik, Cathy HIRIGOYENeta Nicole NOVION mus xapelgoanbigarren tokia harturik.Bertzalde Pierrette DAUGREILHandereak ukan ditu goresmen bereziakhaur elbarrituen burrasoeri buruz lanegitea gatik. Gure goresmenak saristatuhauer guzieri.Herritar mediku bat ohoratuaMichel Haissaguerre hazpandar medikuanasaiki ezagutua da herrian eta ere herrizkanpo. Mundu zabalean ezagunak dira

hunen lan baliosak. Medikuntzakoerakasle omentsu hunek bi hitzez aipatudu bere lanaren berri iragan larunbat ara-tsean. Bihotz tankakoen abiaduran dubere berezitasuna eta huni buruz ainitzekintza baditu eginak… Gaur erebihotzeko operazioneri buruz tresna batenponduan ezartzen ari da bere lanekotaldearekin. Ainitz xehetasun eman ditueritasun horren eta hunen sendatzeariburuz egin dituzten aintzinamenduetaz.Bertze erresumetatik ere etortzen diramedikuak M.Haissaguerre erakaslearenformakuntzen segitzeko. Herriko auza-pezak, hautesi batzuek eta jende andanabatek egin diote omenaldi labur bat.AbisuJaun auzapezak jakinarazten du HerrikoEtxearen zabaltzeko orduak aldatuakdirela urtatsez geroz. Hala nola astele-henetik ortzirala arte, goizetan, 9etatik12,30ak arte idekia izanen dela eta arat-saldetan, 2etatik 5,30ak arte. Larunbate-tan aldiz goizarekin bakarrik 9etatik 12akarte.

SARALarrungo oihartzunak

-Aintzin egunetako soberakinak ontzeko nindoalarik Larrungo mazeletan, agertu zaitnere adixkide mamia : xori salataria…Ongi etorrizko hitzen ondotik ohartu naiz gaizoa ilun zagola, nigarra begi xokoan. Bel-durtua nago hari buruz. Azken berrien arabera egun latzeri buruz goatzi herrian, zerenarrotzak gure ontasunez ari dire jabetzen. Sugeak iduri, bazterrak ari dituzte ikertzen;eta salgai den ontasunaz laster jabetzen. Hola segituz, kabiaren lekuak zuhurtzen aridire, eta umeak nekez haziko. Herriko Etxe horietan, hautatuko ditugun zinegotzi taldeberrieri agian gogoratuko zaiote zerbait sendagailu, erdaldun horien oldarraren tra-batzeko, edo adios gure Euskal Herri maitea !-Jendetzaren berri gure herrian, 2007an : 27 sortze - 12 ezkontze - 32 saratarren heri-otze, Diturbide erretira etxean 15.

P.D.

ITSASUMus

Xapelgo nagusia laster hasiko da.Txistularin eta Beñat-en ostatuan iraganenda. Izenak eman behar dira urtarrilaren15a aitzin, 0559299644era.

LUHUSOUrteko gorabeherak

Joanden urtean izan ditugu 9 sortze, 3 ezkontza eta 7 heriotze. Iduriz jendea emen-datzen ari da hoinbertze etxe berrirekin, bainan, xuxena agertuko da, orain, urtarrileaneginen den jende kondaketa horren ondotik. Hortarako, bi presuna ibiliko dira etxezetxe. Galdegina zauku ongi etorria egitera. Anartean, urteberri on herritar guzieri, gisapartikular batez, xahar eta erieri !

Lehen Arberatze-Zilegi herria ezagutia zen Jean Errecart famatua han bizi zela baitza-kiten hainbat euskal-herritarrek.Azken egunotan, biziki aipatua izan da Amikuzeko 340 herritar dituen herri ttipi hau.Kontseiluarentzat balentria handia zen lan zerrenda ederra estreinatzea, abendoaren29an, urtearen azken ebiakoitzean. Herritarrak hor ziren eta ere hautetsi eta adminis-trazioko arduradun frango. Xalbat Bacho jaun auzapezak eskertu ditu denak eta emanxeheki, tekniko eta diruzko argipen frango. Helburua izan zen herri erdigunearenarramoldatzea, eta hori, herritarrei hainbat bilkuratan parte hartzea galdatuz.Lehen lehenik lur trukatze batzuk Guillamondeguyrekin baitezpadakoak izan ziren.Hona lanen zerrenda :Plaza libro berri bat eraiki bere harmailekin, oraiko baldintzak errespetatuz xapelgoakjokatzeko moldean. Lehengo ezker pareta berritu haurrek baliatzeko gisan. Kirolarienjanztokia eraiki, iguzkiak berotu ura baliatuz. Ur zikinak bildu eta irazkitu pentze eremuberezi batean. Elektrika eta telefonako hariak lurperatu. Edateko uraren banaketaberritu. Ahantzi gabe aparka lekuak, soro berdeak eta bideko seguridadeak .Horrenbeste lan, denak batean eratzea, osotasunean, harriturik egon da hain segurbaten bat. Bainan zein antolaketa logikoa eta zeinbat eredugarri eta erakasgarri besteedozein herrirentzat! Denetara ahantxu miliun bat euroren inbertsioa, eta ororen buru,280 000 euroko mailegua herriarentzat. Gainera, Xalbat Bacho auzapezak erran duherritaren zergak ez direla goitituko! Hor ikusten da zenbatetaraino egiten ahal denherrietan, nahikunde handiz bermatzen delarik !Auzo herritarrek ere begi onez ikusten dituzte obra horiek guziak eta segur kanpotikere etorriko direla baliatzaileak!Herri erdigunea ikusiz, norbeitek galda dezake horiek guziak justifikagarriak diren…Erantzuna emana du jaun auzapezak bere mintzaldian, adieraziz herriak baduela lurraarrastatua, etxe berri parrasta baten eraikitzeko, herriko etxearen gibelean. Hola kon-prenitzen da batek bestea dakarrela eta herri erdigune hori beztituko dela denbora gutibarne.Gainera erran dezagun, Arberatze-Zilegin, 46 bizitegiren proiektua badoala beti aintzi-na gazteluan, eta ere 40 langilekiko lantegi berriaren proiektua; hok biakhegoaldekoek daramatzatenak.Hots, oraidanik Amikuze aldean, beharko da kondatu Arberatze-Zilegi herriarekin etadenek badakite lehiatzeak iratzartzen duela.

Xalbat Bacho Arbaratze-Zilegiko auzapeza eta Baterako presidentea

ARBERATZE-ZILEGIESTREINATZEAK

Page 5: Herria 2939

5

AIHERRA

Abarratia batasunarenTrufania

Trufaniaz errege magoak jinziren opariekin Jesus haursortu berriaren ikustera. Joanden larunbatean, Trufaniabezpera zen, eta azken urtehauetan egiten duten bezala,Abarratia elkarteko pilotari,burraso eta arduradun bildudira goxagailu eta bixkotx onbatzuen inguruan, elgarri etabatasunari agiantza oneneskaintzeko, Aiherrakoarrabote gibeleko gelan..Karia hortarat, opari ttipi batzubanadu ditu Arño Gastambidelehendakariak haur eta pilotarigazte guzieri.Aurtengo elkartearen biltzarnagusia Donoztirin iraganenda, urtarri laren 27an, 10orenetan ezker paretakobilkura gelan. Bi urteren buru-an Arñok nahiago luke lehen-dakaritza utzi ez duelakodenbora gehiago hartzen ahalelkartearen bizia hobeki anto-latzeko. Dei zabal batluzatzen du ordezkari bat a-txemaiteko.Giro ona badago elkartekopartaideen artean, eta gisaberean bururatu da elga-rretaratze hau. Luzaz halabedi ! !

Ttoma Ospital-en kontzertuaJoan den larunbatean zortzi, ederki iragan da Baigorriko elizan Ttoma Ospitalherritarraren kontzertua. Hunek 17 urte ditu eta orginan joiten du. Tronpetan ariden Pascal Guichandut 19 urteko irisartarrarekin musikaldi eder bat eskainidigute. Biek erakutsi daukute zer talendu ederra daukaten eta eman dituztenTorelli, Bach, Haendel, Stanfer eta Gabrieli-ren obrekin, entzulegoa xoratu dute.Aihertar eta Bastidar andana ederra hemendik abiatua zen, autobusa ere betedute. Bide on bi talendu gazte hauieri !

“ Burraso etapilotarigazte… ”

“ ArñoGaztambid

e oparienbanatzen ”

ARBEROAKO IKASTOLA-kantolaturik :

MUS TXAPELKETAIZTURITZEN

Urtarrilaren 20an

Izen emaiteak :arratsaldeko 2etatik goiti 10 € / jokalarika

Txapelketaren hastea : arratsaldeko 2ak ta 30etan

Sariak : 400 € irabazleentzat, 200 € finalistentzat eta beste sariainitz (afari, DVD-ak, …)

Gela berotua / ostatua eta taloak

Arberoako ikastolak antolatukoduen ondoko ekintza : Urtarrilaren 26anEuskarazko antzerkia Satorrataldeak emanik, Aiherran(Beltzuntze elkartearenlaguntzarekin)

BIDARRAIDantza Bietan

Bidarrai eta Ortzaizeko familietan eginden errege bixkotxa saltzea emanko-rra izan da, eta bildutako diruak ederkilagunduko du Dantza Bietan elkartea.Huntan badaude 65 dantzari, bi herri-etakoak. Neskek asteazkenetan egi-ten dituzte dantza trebaketak gure trin-keteko salan : 6-8 urtekoek 13:30etik14:30era, 8-12 urtekoek 15:30etik16:30era eta 12 urtez goit ikoek14:30etik 15:30era. Mutikoek aldizastearte aratsaldetan, 17:30-18:30.I.D.B.ko Celine Duperou eta Jon Irure-tagoiena dituzte erakasle.

MusMuseko xapelgo nagusia hasiko dagure herrian urtarri laren 19an,Noblianean. Izenak eman behar diraurtarri laren 12ko, deituz05.59.37.70.89. Parte hartzea, 10euro muslari bakar.

Jende kondaketaAurten eginen da jende kondaketagure herrian, urtarri laren 17tikotsailaren 16raino. Bi herritar ibilikodira karia hortara etxez etxe, IrriñokoMayi Urruty eta Goiz Argiko PierreSallaberry. Pentsatzekoa da ongi eto-rri hoberena eginen zaiotela denetan.

LASA2007 urteari adio

Bururatu da 2007 urtea bere on-gaitzekin.Batzuek diote bat gehiago, bertzebatzuek aldiz bat gutiago, bakotxakhauta.Dena dela hor dugu 2008a, nehork ezinerran nolakoa izanen den gutarikbakotxarentzat. Elgarri desiratu dugu urteon bat osagarria lagun, egia, beharrenaeta baitezpadakoa dela gaineratikoen joa-narazteko. Nik ere agiantza berak dauz-kitzuet orori : kaseta hunen egile, irakurle,herritarreri, urte hunek eman dezagulaelkartasun eta bakea gure artean.2008az gehiagorik ezin erranez, 2007ariso bat egin diogu. Abendoan ukan ditugu

2 sortze : Xabi Etcheverry (J. Luc etaMaite Jauberrikoen semea) eta ElaiaGoizargi Iribarne. Bestalde urtearenbarnean izan ditugu beste 3 sortze : Ma-ttin Etcheverry, Jon Harriet eta Xan Capi-tain. Ezkontza bat : Fabrice Lançaro etaM. Christine Plaa. 3 heriotze : Peio Sal-dain, Erramun Hirigoin eta FerranddoEtchart, herriko auzapeza, gu guziakinharrosi gaituena. Abendoan, BeñatEyherabide Iribarneko nausiari gertatuzaion ixtripuak penaturik utzi gaitu, bainandakitanaz polliki doa. Desiratzen dakogulaster sendatzea, pazientzia eta kuraiahartuz anartean.

M.G.

HELETAUrteko gorabeherak

Joanden urtean gure herrian izan dira12 sortze : Emma Lagourgue, Alegera,Xalbat Arotçarena, Poxolua, Mattin LeLandais, Egoitza, Naia Heguy, Eihera,Mattin Irigoin, Xehela, Cecilia Plaque-ment, Agerregaraia, Jules Brunson,Arkaitzea, Kevin Haristoy, Elhorria, Pan-txika Graer, Piarresteia, Joana Curu-tchet Ithurburia, Maika Noblia, Helbidea,Uda Goity-Zubildea, Kurutzaldia.Hiru ezkontza : Jeannine Fosse eta EricLemonier, Airemendia, Laure Eliçagarayeta Baptiste Ondarts, Mahastigaina -Inbidia, Bernadette Lafrangue eta BrunoPlaquement, Agerregaraia.Bost heriotze : Terexa Neguelouart, E-txotua, Elixabet Bibens Errekartia,Michel Mongabure, Jortea, XalbatArhancet, Xalbatenia, Graxiana MoleresZemelaria. Heriotze guti eta sortzeainitzekin gure herria bizirako bidean

dugu.Adin ederrekoen bazkaria

Adin ederrekoak igandean bildu diraurtero herriko etxeak eskaintzen duenbazkariaren inguruan, abantxu 80lagunek iragan dute memento goxo etaalegera bat. Eskerrak partalier guziereta bereziki gure herriko buruzagier.

MusaIgandean Errecart ikastetxeko BTSmaileko ikasleek antolatzen dute muslehiaketa bat Larre Agerrebeherekoostatuan sari ederrekin. Beren ikastaldiegunak erresumaz kanpo egitendituztenen laguntzeko. Aratsaldeko biorenetarik goiti hasten da.

MezakIbiakoitzean 20.30etan Mehaine, igan-dean 9.30etan Behauze eta Iholdi,11etan Armendaritze eta Heleta.

Herritarra

SortzeBastidako auzoan, Anaibideko Argitxueta Ximun Larre-k manera ederrean hasidute urte berria. Urtatseko lehenorduetan, ongi etorria egin diote berelehen haurrari, Maitena deitu dutena.Osagarrian eta zorionean haundi dadilasortu berria eta goresmenak aitamauroseri, goraintziak ere aitatxi etaamatxieri.

HeriotzeJoanden astean jakin dugu PileZalduaren heriotzea. GazterikAmeriketara joana, Kalifornian Modestohirian bizi zen. Familiatua, seme batenaita, han zendu da 57 urtetan. Joandenigandean, 10.30etako meza bereorroimenez emana izan da. Familiaguziak onar ditzala gure doluminak.

ErrugbiaIgande aratsaldean, US Nafarroakerrezebitu du Morlaas, Baigorriko zelaianeta partida berdinketarekin bururatu da3– 3.

BAIGORRI

JUTSIHeriotze

Urte hastapen hau iluna izan dugu gure herrian bi ehorzketa izan baititugu lehenastean berean. Lehenik joanden asteazkenean lagundua izan da bere azkenegoitzarat Marie Jeanne Pochelu Garatekoa 66 urte zituelarik ; aste bat lehenagoburuan odol-galtze bat ukana zuen eta elikopteroz Baionarat ereman zuten bainansobera hunkia zen. Bere lan denbora guzia Pau-eko ospitalean pasatua zuen eriartatzaile eta orai bere erretreta gozatzen zuen familiakoen artean.Biharamunean berriz Beñat Salla Otsaranekoaren aldi ginuen ; hunek 71 urtetanutzi gaitu osagarri arrazoin seriosak pairatu ondoan azken urte hauetan. Hau ongiezagutuak diren aita Pierra Salla eta Pettan Salla Betarramixten etxeko anaia gin-uen ; arreba bat ere Maitexa serora dena eta Behauzen lan egiten duena. Familiahorrek ainitz eman du elizari, Franxua beste anai bat ixtripuz hil zen gazterikMugerren bikari zelarik. Hamabortz bat apez aldare inguruan, zeremonia hunki-garria izan da bi anaiek meza emaiten zutela.Joan zauzkigun bi presuna horien memoria eta oroitzapenak gogoan atxikikoditugu eta doluak hunkitzen dituen familiek onhar ditzatela gure dolumin bizienak.

P.L.

DONOZTIRIUrte berria

2007 urtea iraganik, 2008 urte berriagoxoki hasia dugu. Urte berri on guzieri,lehenik kaseta egile, herritar eta urrunditugun familiako ala adixkide guzieri ereagurño batekin. 2007ko gorabeherakizan dira herrian : 8 sortze, 4 ezkontzeeta 5 heriotze.

CATMSoldado ohien batasunak igandearratsaldean izan du urtekoelgarretaratzea zointan hartuak izanbaitira urteko biltzarren egin moldeak.Manex Cachenaut lehendakariak emanditu konduak. Herritar guzieri CATMbatasunak esker beroenak helaraztendaizkute ongi etorri hoberena eginikurteko gutun berria hartzean. Bihotzetikmilesker.

MusaXapelketa handiaren kondu heldudenaste ondar 18 eta 19an, 21.00 orenetan,Sanoki gelan hasiko dira lehen haitadak.Izenak eman ahal guziek heldudenigande 13ko, arratseko, Sanoki gelan.Oraitik guzieri xantza on !

A.A.

LUZAIDEHeriotze

Aitzineko astean, bi luzaidar heriotzak ereman ditu. José Miguel Luro, Aldatsekosemeak utzi gaitu, 76 urte zituelarik. Bazien urte batzu frango ezindia zela, etaduela zonbait denbora izan zien bihotzeko arrangura zerbait. Hortarik artaturikegon ondoan Iruñeko eritetxe batean, etxerat itzuli zen, bainan duela aste pare batberriz eremana izan zen Iruñerat, eta artamendu guzien gatik ere ez dute deusikegin ahal izan biziaren salbatzeko. José Miguelek laborantxan egina zien beredenbora, gizon hun eta adret baten oroitzapena utzi dauku ; adreta erraiten dut,hargintzan ere berdin trebea zelakotz. Zazpi haurridetan gazteena zen, besteseiak joanak denak beste mundura.Heriotzak atzeman du ere Ameriketan bizi zen Madalen Lapeire. Bidondoko alabapausatu zauku Luzaidera jiteko prestaketen egiten ari zelarik, tupustez hil izan daeta berehala hedatu da berri txarra Luzaiden. 73 urte zitien Madalenek. Aspaldijoana zen Ameriketara.Beraz doluminik bizienak eskaintzen ditugu bi heriotze horiek hunkitzen dituztenfamilieri.

A.A.

DONAMARTIRIHeriotze

Denak harritu gaituen berria zabaldu da, Louis Etchegorry Gure Nahikoa zendu dela57 urtetan. Hiru hilabete eritua zela, arras laster ereman du eritasunak. Louis ostaleranork ez zuen ezagutzen ? Jendekina eta zerbitzu egilea, auzapez egona 12 urtez,Union Basque batasunaren kideetarik bat. Penetan uzten dituen ama, emaztea, haureta familiako guzieri dolumin bizienak !

Urte onHain urrun hedatua den astekari euskaldun hunen bidez, deneri urte berri on, eri,zahar, ezindu, herritik urrunduak direnak, kaseta maitagarri hunen egileak barne,Jainkoari galdatuz behar dugun osagarria eta laguntza.

Page 6: Herria 2939

Urte berrikari Euskal Herriari Bihotzetik goraintzi.

Mendi, itsaso eta muga dituengure eskualde hunek, jite edokalitate balios batzu sortaraziditu. Itsaso eta mendiak errespe-tu eta umiltasun galdetzen dute.Ez da nahi den guzia egiten itsa-soarekin, ez eta mendia zapal-tzen landa bilakatzeko. Euskal-dunek ingurumena errespeta etazain dezatela : itsas-mendiakgarbi eta beren biziaren lagunizan daitezen. Zonbat joan diraitsasoa gaindi bertze mundu ba-tzuetarat, lana eta bizia han aur-kitzeko! Itsasoak emaiten duenidekidura, izan dadila izpiritua-ren hedadura, bihotzaren zabal-tasuna. Mendiak bere baitanduen indarra, goratasuna, izandadila bakotxarentzat ikus mol-deen goratasuna bai eta bere bu-ruaren gain hartzea. Geografiaketa historiak eman muga izandadila auzoeri zor den bisitatze-ko parada, loturak egiteko auke-ra. Atxik dezagun gure baitanikusmin hori, gure haurrideenbizia gure bizia izan dadila.

Euskal Herrian Etxea zinez da premiatsua. Etxea da arbasoen ondarea, hekegin lanaren ondorioa. Etxea dafamiliaren kafia, hainbertzetainonun etxeak bere izena emaitenbaitu bere jabeeri. Erroak hordira, etxe xuri eta panpinetan,kanpotiarrentzat miresgarri! E-txea izan dadila geriza eta ongi

etorri. Gaztek ukan dezatela be-ren etxea egiteko ahala eta bura-soen etxea izan dadila beti mai-tasunaren egoitza. Xaharrekukan dezatela etxen xahartzekoahalbidea edo xahar etxe airosbatzuen ongi etorria. Euskaldu-nen etxea izan dadila haurrezbetea den etxea, irri, alaitasun,eta elgarren laguntzaren bizite-gia. Etxekoek ikas dezatela es-kuzabaltasuna, nasaitasuna,bertzekin partekatzea.

EuskaraHizkuntza zaharraEuskara-dun egiten gaituena.Gogoetak, mezuak, sendimen-duak, otoitzak, arrozoinamen-duak, pentsaketak, hizkuntzagaldetzen dute izaite bilakatze-ko. Mintzairak du gizaldi batiizaitea emaiten eta mintzaira dalokarri baitezpadakoa. Euskarakbilketa garbi eta argiak ditu a-rrazoinamendu xuxenak erabil-tzeko. Euskararen hitzak, oler-karitzaren bereizkuntzak. “Eus-kara jalgi hadi plazara” dioabestiak. Euskaldunek mintzadezaten beren hizkuntza etxetan,familietan, lagunekin, ikastetxe-tan, saltokietan, elizetan, karri-kan, herriko etxetan, lantegietan,

bulegoetan, landetan, merkatue-tan.. Ikastetxek hasi maila, de-nek segi dezatela. Kantariek a-txiki saila, olerki, antzerki, dan-tzari, pilotari... segi dezatela.“Guk euskaraz, zuk zergatikez?” du galdetzen kantariak. “Orain zuen birtutezzuen indarrez, euskara itsas’urdin eta zabalbat izanen da eta gurea da.”(Aresti. Urko)

Herriko bestak.Herri haundi edo herri ttikiJondoni Bixintxo, Besta Berridenetako besta, irri, jauzi.Ezaguna da Euskaldunak airo-sak direla, irrintzina eta fandan-go, kantu, pilota eta museko xa-pelketa, urtero egiten dituztela.Alabainan, bihozminak, penaketa atsegabeak bertzetan bezalahor dira. Gaztek antolatu bestak,belaunaldi guziek gozatzen di-tuzte, edozoin adinetakoek ba-liatzen elgar biltzeko, egun goxobatzuen pasatzeko, herriaren ba-tasunean. Euskaldunek atxik de-zatela beren baitako konfiantxa,azkar ditzatela familiako loka-rriak, zabal dezatela herrian ba-kea, eman dezatela Jainkoa bai-tan fedea, maitasuna eta leialta-suna .

Urte Berriko goraintziak Euskal-duneri eta Euskal Herrian bizi

direneri.

Maïte Irazoqui

6

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

EUSKAL HERRIARI

URTE BERRIKO

GORAINTZIAK

KULTURA SAILA

Urtarrilaren 10an :- Ostegunean : 19.00 Mintza leku : 2007 urteko bilduma kasetalariekin Urtarrilaren 12an : - Larunbatean :11.00 Saltsero emankizunean gomita Emile Larre : 18.00 Pilota, Frantziako xapelgoaren lehen finalerdia : Bac / Zaharrer segi20.45 Errubia: Baiona/Montpelier Izotz hokeia : Hormadi/Donostia Urtarrilaren 13an :- Igandean 11.00 Meza Bunuzetik.18.00 Pilota, Frantziako xapelgoaren bigarren finalerdia : Urruña /Maule. Urtarrilaren 14 an : - Astelehena 19.00 Zer dioxu : Mikel Markez kantaria

EUSKAL IRRATIAK

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8Urtarrila 12-tik 18-rat

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

Asteko emankizunak : Urtarrila 12an, 14.00 : “Ihauteriak”, XabierItçaina, lehen partea.Berriz zabaldua : Urtarrila14an (23.00) ; 15an eta17an, 14.00 eta 20.15Urtarrila 13an, 20.15 : “Elizaren misioa gaur :Elizaren bilakaera histo-rioan” Xabier AndonegiDonostiako Erlijio Zientzi-etarako Goi Ikastegikozuzendaria.Berriz zabaldua : Urtarrila16an eta 18an, 14.00 eta

20.15Kronikak egunero, 7.15,8.45, 14.45, 20.45 : Asteartea 15 : Euskal He-rriko Sainduak – Pierre An-diazabal.Asteazkena 16 : Elkarta-sunezko geroa eraikitzeko :herri ekintza, CMR el-kartearen ekintza.Osteguna 17 : Donostiakoelizbarrutiaren berriak –Mari-Je Gerra.Ostiralean 18 : Herriaastekariaren prentsa bildu-ma – Jamattitt Dirassar.

Urtarrila 13anBunuze-tik

Goizeko 11etan

Bahituak : Hauxe da saltsa ! FARC-ekoek ez dituzte libratu hitzeman zi-tuzten hiru bahituak, Clara Rojas, Manuel haren semea eta ConsueloGonzalez diputatua. Diote Kolonbiako gobernua dela hobendun, bainanUribe jaunak aldarrikatu du ez dituztela libratu, Manuel ez baitzen haieneskuetan, bazuela urte bat Bogotan zela Clara Rojas-en haurra eta ADNdelakoak salatuko zuela hea egia zen ala ez. Egia dela agertu dute azter-keten arabera. Zer da beraz komedia hori ? Anartean segitzen dute bahi-turik Clara Rojas eta Consuelo Gonzalez-ek. Alta ez dute berehalakoanaskatuko Ingrid Betancourt.

***Urte zahar, urte berri : Telebixtaren aitzinean egon direnek bazuten zerikus : « Les enfants du 31 » TF1 gatean, « Le grand cabaret sur son31 » Patrick Sebastien-en emankizuna France 2 gatean eta bertze. Az-ken hau ikusi dut frango plazerrekin. Aho haundiko gizona da Patrick Se-bastien, dena ele pollit eta laudorio, bainan aurkezten dituen ikusgarriakarraroak dira gehienetan eta urte zaharraren bururatzeko bazen begi-be-harrien xoratzekoa.

***Aditegia : Ez dakienak zer den aditegia jakin beza hala deitzen dela eus-karaz inkesta bat egina aztertzeko nola doan saltegi edo lantegi bat edoberdin elkarte edo erakunde bat, nola xahutzen duen dirua, zeri buruz jo-katzen den. Hitz batez, frantsesez « un audit ».Holako zerbait sortuko dute ikertzeko nola dabiltzan ministroak, zer egi-ten duten zer hutsegiten, zer daukaten gogoan, nora doatzin. Aditegiarenerantzunak sortaraziko du haien geroa.Bainan zertako da «La Cour des Comptes » famatua ? Ikerketak egitenditu, salatzen ere gehiegikeriak, emaiten aholkuak gauzen hobetzeko.Gertatzen da gure politikoek ez diotela kasurik egiten eta debaldetan aridela delako administrazioa. Aditegiarekin, aldiz, kasu gaztiguari : egunministro, bihar joan fuera futro !

***

Errugbia : Top 14 deritzan xapelgoan gutiz irabazi du Miarritzek Montau-ban-en kontra (10 eta 8) emendio baten diferentziarekin, Agilerako kirolzelaian jokatzen zela. Baiona Bourgoin-en jokatu da eta han galdu (15eta 10) puntu bat gehiago bereganatuz. Akizek ere galdu du Albi-n (24eta 17) eta etxeratu pundu bat gehiagorekin. Miarritze hirugarren sailka-pen orokorrean. J.H.

Euskal Irratietako, laguntzaile, administralari eta langileguzien partez 2008 Urte berri on…

Euskal Irratiak zuekin urte guzian.

Azken aste horietan aurkeztu dauzkizuegun obra berriaskoren segidan, huna hemen beste hiruren berri.

“Energia urrikomundu baterakogida”Liburu arraro batdauku plazaratu30 urteko GorkaBueno bizkaita-rrak, munduangaindiko energiakzertan diren gaurazaltzen daukula.Aditu gehienekonartzen dute e-rregai fosilakxahutzea, egitendugun maneran,ez dela on mun-duaren etorkizunerako. Halere, bide berri batzuren neurri konkreturikez da hartzen. Bilboko Ingeniaritza Eskolan erakasle den bizkaitargazte hunek aztertzen du hori guzia, 234 orrialdetan barna, izan litaiz-keen aterabideak ere aipatuz. Liburu teknikoa, segur, bainan zeinbaliosa, euskara hutsean idatzia. Energia berriztagarriak, aerosorgailu-

ak, parke eolikoa, sistema fototermikoa,nuklear indarrak eta horiek guziak gar-rantzi handiko gaurko gaiak dira, eta libu-ru hunek laguntzen gaitu hori dena hobekikonprenitzen... Manu Robles-Arangiz In-stitutuko Fernando Iraeta eta Mikel No-val-ek idatzia dute aitzinsolasa, Institutuhori izanki-eta liburuaren argitaratzailea.

Heider Rodriguez-en bigarren liburua

Oreretakoa dugu Eider Rodriguez idazlegaztea (30 urte). Susa argitaletxeanplazaratu berri du Haragia izeneko liburuberria, hamabi ipuinez osatua, horietariklehenak Haragia duela hain xuxen izenbu-rutzat. Ipuin aski ilunak denak ere, per-tsonai nagusiak kinka larrian daudenakdirela-eta, pertsonai gaixto eta krudelakzenbaitzu. Salgai 14 eurotan.

Noizean Behin taldearen diska berria

Bizkaitar talde bat duguNoizean Behin, Gatikaherrikoa, 2001ean sor-tua. Lau musikari dirataldekideak: Alex, Egoi,Ander eta Ibai. Inoizkontatu ez nizkizunaklehen diskatik landa,huna beraz bigarrenobra bat, Arazi izenbu-rutakoa, rock indartsueta boteretsu bat plazaratzen duena, 10 kanturen bidez (Baga-Biga argitaratzaile).

LIBURU ETA DISKA BERRI

Page 7: Herria 2939

7

LEGEZKO ABISU

TRINKETEKO AMATURXAPELGO NAUSIAN

KULTUR ETXEAREN ANIMATZAILEMISIOAKEihartzea kultur etxearen animazioa,administrazio eta kontabilitatearenkudeatzea, erakundeerekiko harrema-nak, kultur proiektuak prestatze etajarraikitza.

AKTIBITATE NAGUSIAK :

Aktibitatezko erremuak :Barne arautegiko aplikazioa eta elka-rtearen ibilmolde onearen kasuemaitea.Proiektuak segitzea, egutegia antola-tzea, partaideekin harremanetan sar-tzea, komunikazioa egin, aurrekontuakegin, agerbideak egin, bilkurrak ani-matzeaAdminiztrazio eta kontabilitatezko sai-lak.Diru-laguntza eta autofinantzaketa bil-keta.Partaide eta erakunde publikoekinharremanak jarraikitzea.

Inguramenekiko bete beharrak :Administrazio kontseiluaProiektuen aintzinatzearen konduakeman.Administrazio kontseiluari galdegindirua gastatu aintzin.Adminiztrazio eta kontabilitatezko kon-duak eman.Administrazio kontseiluaren hautuakonartu.

Erakunde publikoekiko harremanakErakunde publikoeri haiekin ditugunproiektuen konduak eman.

Partaideekiko harremanak Gure partaideeri haiekin ditugun pro-iektuen konduak eman.

ERANTZUNKIZUN EREMUAK :Lanaren antolatze eta jarraikitza.Proiektuen egutegi egintza eta jarrai-kitza.Proiektuen aurrekontu egintza eta ja-rraikitza.

GAITASUNAK :Bac+2 / Bac+5, kultura edo komunika-zio ingurumenetan.Euskara, kastellano.Informatika : testu-tratamendu,kudeatze/kontabilitatea eta posta elek-tronikoko sistema logikoak eta internetezagutza. Sonorizazio ezagutza.Garraztasuna eta autonomia.

CAE kontratu motakoari hauta-gai bazira, igor zure CV eta motibaziogutuna : Eihartzea, 81 Francis Jam-mes karrika 64240 Hazparne ([email protected]).

LAN POSTUA

GABY ETCHEBARNEDONAPALEUN

Urtarrilaren 12an, 10:30etan, Donapaleukomediatekan, Euskal kultur erakundeak GabyEtchebarne gomitatzen du “Paroles d’Amatxi”liburu berriaren aurkezpena egin dezan. Bertan,amatxi batzuek “beren” Euskal Herria aipatzendute. Estatu Batuetako euskal artzainen biziaaipatzen zuen “Paroles de bergers” liburuarenondotik, Gaby Etchebarne Aldudarrak erabaki duEuskal Herri guziko 16 amatxiri hitza ematea.

Beren lekukotasunen eta esperientzien bidez,liburu honek bidaia baten egitera gomitatzengaitu iraganean, irakurlea gaurregungo munduaneta bere bilakaeretan murgilarazten duen ber. Nortasun handiko emazteak Donapaleun aipatu-ko dituena, horietarik batzu hor izanen direlarik.

Itoiz anaiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .40Aguerre - Saint Esteben . . . . . . . . . . .21Finala laurdenak ziren igande huntan parti-da hau eta ondoko hori. Hau Baigorrinjokatu da eta berriz ere berea atera duteItoiz bi anaiek, itsasuarrak kanpo ezarrizxapelgotik denbora berean, eta usaiakoausartziarekin. Ahalak behar dira pilotanurrun joaiteko baina beste zerbait ere beharda. Urruñaren kondu ari diren irabazle haukbatere dudarik gabe ereman dute berea,lehenik, aitzinean ederki sakatuz Fabieneketa gero gibeleko lana balioski segurtatuzbururaino Thierryk. Pentsa orai finalerdi-etako hortzak xorrotx ukanen dituztenetzberen aspaldiko esperientziarekin.Poueyts - Heguiabehere . . . . . . . . . . .40Aguirre - Jeannots . . . . . . . . . . . . . . . .36Beste partida hau Larresoron jokatu daBergara makila egile pilotariaren herrikotrinketean. Laurak lapurtarrak berak ere,azken hok, urruñar kondukoak, zituztenparioak beren alde hastean bainan ikus norzuten beste aldean Alain Heguiabeheredebru ttipi horrekin (barkatu, zeren hunekbeti loriatu izan gaituen bere nahikariaz etaorain jakitateaz ere). Hunek du berriz ereukan aski bertute bere lagun gaztearekinbehar zena egiteko eta hola dute funtseanpartida hau irabazi.Antchordoqui - Massonde . . . . . . . . .40Saldubehere - Tambourin . . . . . . . . . .23Junior gazteetan, Zuraideko Atzarri aterada irabazle, Baigorriko gazte kideakgaraituz.Inchauspe - Sallaberry . . . . . . . . . . . .40Milhac - Carricart . . . . . . . . . . . . . . . . .27Eta huna junior gazteen beste finala laurde-na Hazparne Noizbaitekoak nausitzenzitzaizkiotela Airetikeko kontrarioeri aurten-go xapelgoetan.Sorhaitz - Haroçarene . . . . . . . . . . . . .40Recalde - Cazaux . . . . . . . . . . . . . . . . .16Bigarren mailan, adinekoe-tan, horra Atzarrikoek nolairabazi duten Landesetakobikote huni. Hor ere nahibaitute atxiki pilota, berenherrietan eginak dituztenplaza eta trinket ederretan.Etchemendy - Maitia. . . 40Retegui - Etcheverry. . . 28Eta huna beste bigarrenmailekoa, zuraidarren etahazpandarren artean joka-tua. Helduden larunbateanfinalerdiak, Milafranganjokatuko direnak. Eta igan-dean besteak, hauk berrizDonapaleun jokatuko dira.Eta garaileak urtarrilaren20an joanen dira, BaionakoModernean jokatuko denfinalarendako.

BAIONATTIPIANAROAK EZ DITU UTZIBerriz ere trinket zaharramurruen izerdiak hartua ger-taturik, ez da partidarikjokatu ahal izan ortzegunean.

GARATENEANIdiart - Heguiabehere . . . . . . . . . . . . . .40Aguerre - Etcheto . . . . . . . . . . . . . . . . .21Ez ginuen murruen aitzakirik asteleheneanGaratenean. Bitartean, oren baten burukokanporat libro ginen. Alta aitzinaldea hartuazuten lehenik, bi galtzale hauk, 8 eta 5, hiruboterekin, eta besteek bat baizik ez. Handikharat dute irabazleek 12 tantoko lerroa eginbesteeri bat utzi gabe, eta segidan, etabeste lerro bat, bederatzi tantokoa. Nolahori ? Bi irabazleak harrapaka lotuak pilotaguzieri, beti sartzen zirela gorputzguziarekin, Heguiabehere zorria bezalalehenik, eta Panpi Idiarten beso gogorbaina prestak gaineratekoa. Ezin erran

aldiz lo zeudela besteak bainan hauk berrizez aski sartzen berotzeko eta hutsak egi-ten. Iduri hori aski etzela, horra 48 garre-nean J.C. Aguerre kasik lehertzen dela,eskuineko murruaren kontra joz espalda.Berriz ere xantza makurra, agian ondoriotxarrik gabea.

HEGOALDEANIKASIKO DUTEAHARIZMENDI IDAZTEN ?Cabrerizo - Harizmendi . . . . . . . . . . . .18Apezetxea - Urberuaga . . . . . . . . . . . .10Huna preseski Donamartiriko Harizmendi,guk idazten dugun bezala. Ala ez dakiteHegoaldeko horiek idazleek gure “H” horibeste letrak bezain euskalduna dela ?Hots, Donostiako Atano IIIan jokatu du hauCabrerizoren ondoan.Titin - Laskurain . . . . . . . . . . . . . . . . . .22Olaizola II - Otxandorena . . . . . . . . . . .11Xapelgoko finala laurden hunen aitzineanjokatua zen Harizmendiren partida hori.Berriz ere Titin irabazle, eta beha norenkontra ! Baina hemen, Laskurain gazteaizana bide da partida bat zinez ikusgarriaegin duena.Capellan - Nalda . . . . . . . . . . . . . . . . . .18Galarza V - Eulate . . . . . . . . . . . . . . . . .3Hor berean ikusi da galtzaleeri emana izanzaien zafraldia beste jokaldi huntan.Esain - Oteiza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22Diaz - Albizuri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .21Iruñeko Labriten partida eder hau ikusiazuten Xala eta beste horien xapelgoko par-tida haundia aitzin.Xala - Pascual . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22Bengoetxea VI - Patxi Ruiz . . . . . . . . .17Hemen Pascualen partida gaitza goretsi dahaundizki pare eder horren kontra. Bainandenentzat ere nekagarria izan da partidahau, oren bat eterdi pasatu dituena jo etajo 806 jorekin. Iraun ere behar zen.

Arretxe II - Rai . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18J. Retegi - Argote . . . . . . . . . . . . . . . . .15Beti Labriteko partida, hau ere.Gonzalez - Barriola . . . . . . . . . . . . . . .22Koka - Begino . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20Ze partida bitxia, beste xapelgoko hau ere,Eibarren ! 10-2, 17-7, 20-11 zoan Koka,xoragarriki eginez nahi zuena, Begino ederbatekin, noiz-eta, Barriola arras gogor atxi-kitzen emanik, Gonzalez hasi baita aitzinartan pika eta jo, hola joanez 11tarik 22tara.Berek ere usteko zutena holakorik ?Merino T. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18Uriarte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .2

Bego

Pedro Arrupe bil-botarra (1907-1991) mundukojesuita guzienburu egon zen1965etik 1983ra,“Aita Santu Beltza”j e s u i t a b u r u a -rentzat erraitenden gisa, Bati-kanoaren kon-trapodere bat nun-bait. Jesusen La-gundiko bigarrenb u r u z a g ieuskalduna, Loio-lako Iñaziorenondotik. Karisma handiko presuna zenAita Arrupe, XX. mendeko gizarte eta erli-jio bizitzako protagonista handienetakobat, presuna aurrerakoi bat, Elizarenberrikuntza bidean erreferientzia bat, ezhaatik Erromako elizaburuen gostukoa.Askok nahi lukete Aita Pedro Arrupedohatsuen zerrendan sarrarazi bainan ezluke iduri gauzak bide hortarik doatzila !Peter-Hans Kolvenbach holandesak hartudio lekukoa jesuiten gidaritzan 1983tik

honara. Orainhaatik buruzagiedo jeneral berribat hautatu beha-rra dute. Hor-tarako Erromanbilduak dira.Jesusen Lagundi-ak 19.000 kidebadauzka mundu-an gaindi. Norukanen ote duteburuzagi ? Karguhori bete leza-ketenetan, hirueuskal herritar ba-litaizke : Juan

Miguel Arregi, Loiolako probintziala, KoldoAlcibar eta Patxi Alvarez.Dena den, Aita Arrupe-ren sortzearen100. urtemuga dela-eta, ospakizunandana bat antolaturik da munduangaindi, horietan argazki erakusketa ibil-tari bat, 87 irudiz osatua, Arruperen bi-zitzako hainbat ikuspegi zabaltzendituztenak. Erakusketa hori urtarrilaren28a arte zabalik da Donostian,Deustuko Unibertsitatearen kanpusean.

MOBY DICK : RCS 4013904225 rue des orangers 64700 HENDAYEModification de l’objet social :-Prestations de services nautiques-Location de bateaux, bateau école,convoyage-Vente de bateaux et de remorques

AITA PEDRO ARRUPE JESUITAZ ARGAZKIERAKUSKETA DEUSTUKO UNIBERTSITA-

TEAREN DONOSTIAKO KANPUSEAN

BIPER SARIA EZPELETANIbarrola - Saint Esteben . . . . . . . . . . .40Etcheverry - R. Dermit . . . . . . . . . . . . .17Ezpeletako Biper Sariko finala ginuen hau,Urtats egunean jokatua (abendoaren 29anhasia, bainan trinketa hezeegia izanki etapartida erditan gelditua eta berriz 3 egunenburuan hasia, 0-0 abiaturik). Lauetanhoberena izan da bidarritarra, partida airezaire despeituz.J.C. Aguerre . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30J.C. Dermit . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .25Aitzin partidan, gazteena nagusi.

Xala eta Bengoetxea, biak ere trenpuan…

ELB sindikatak hedabideak bildu ditu astelehengoizean Baionako komertzialdegian. Iragan urteaneginikako lanaz baikor agertu da eta aitzina segitukodu beti-eta indartsuago. Mementoko, su gaineandiren hiru dozieretan mobilizatzera galdegiten du.Frederic Larrañaga eta hunen bizilaguna susten-gatzen ditu, Ainharbeko Kako etxaldea beretu deza-ten GFA lurra-ren bidez. SAFER-a urtarrilaren 17anbilduko da Donapaleun, erabakitzeko nori emaitendion lehentasuna. ELB-k bere kideak deitzen dituegun hortan Donapaleura hurbiltzea.Jitez Aldatu Izakieri doakionez, Parisen gose grebaderamaten 15 laguneri bere sustengua ekartzendiote. Gose greban jarri dira militante horiek (tarteanJosé Bové bai eta Ahurtiar bat) urtarrilaren 15eanFrantses Legebiltzarrak alde onera legezta dezan,erran nahi baita Jitez Aldatu Izakien behin behinekogelditzea, Inguramenaren Grenelle delakoan eraba-ki zenaren arabera. Euskal sindikatak galdegiten duere urtarrilaren 12an mobilizatzea Jitez Aldatu Iza-kien kontra, Frantzia guzian eginen den gisa.Behi esnea Hegoaldera (Nafarroa IzazoitzekoGoshua enpresari) saltzea erabaki duten laborariakere sustengatzen ditu, hots CLPB eta Berria-tik ate-ratu direnak. Azken huntakoak haatik zigortuak izandira, zuzenkontra euskal sindikataren arabera,Berria kooperatifako buruzagitzak azaroko esnesaltzeak ez baititu ordaindu nahi. LaborariakMakeako kooperatifara bana-banaka deituak zituenhango buruzagitzak astearte goiz huntan eta hor ereELB-k bere kideak higiarazi ditu behi esne ekoizlehorien sustenguz, eta ehun bat laborari dira bildu.

ELB SINDIKATA KEMENTSU

Manu Robles Arangiz Fundazioak argitaratu du35 orrialdeko aldizkari interesgarri bat : “Beste-lako sindikalismo bati buruzko mintegi baten kro-nika”. Huntan agertzen dira 2007ko ekaineanFundazioan antolatutako mintegiko hitzaldi etagogoetaldiak, Christian Levesque, Gregor Murray,Christian Dufour eta Adelheid Hege-renak, Que-bec-en, Kanadan eta Europan gaindi azterketakeginik. Euskaraz, frantsesez eta gaztelerazkoartikulu mamitsuak. Aldizkari hau eskura ditaikeFundazioaren Baionako egoitzan (Gai mono-grafikoak, N° 30, 2007ko abendua).

BESTELAKO SINDIKALISMO BAT

JEAN CLAUDE GAYSSOTEUSKAL HERRIAN

ETXEBIZITZAZJazko urtarrilean, Michel Rocard, GerardOnesta eta Jean Pierre Massias eka-rrarazi zituen Abertzaleen Batasunakbakegintzaz mintzatzeko, aurten JeanClaude Gayssot ministro ohia eka-rrarazten du, otsailaren 1ean, aratsaldeko3etan, AB-ren Baionako egoitzara.

ODOL EMAITEADONIBANE GARAZIN

Urriaren 10ean, ortzegunez (7:30 -11:30) eta urriaren 11n, ostiralez (15:30- 19:30); odol biltzea antolatua daDonibane Garazin, Lycée de Navarreikastetxean. Ahal duten guziek betebehar luketen urrats garrantzitsua. Joanbehar da nortasun agiriarekin eta ezbarurik.

Aita Arrupe Joanes Paulo II

Aita Sainduarekin

Page 8: Herria 2939

8

-Ortzegunean (20.30), Baionakoantzokian, “Léonard... Malagomie”ikusgarria. Luna Negra kabaretean(21.00), Christelle Colin kantari etaPascal Ségala gitarra joile.-Ortzegunean (21.00) Hendaian, Va-riétés gelan, “c’est quand qu’on vaoù” ikusgarria-Ortziralean (18.30), Kanboko medi-atekan, Xabier Itzaina mintzo erli-sionea eta politikaren arteko loturabatzuez.-Ortziralean (21.00), Baionan, LunaNegra kabaretean, Caumon eta LucaCosta, kantu eta musika. Larun-batean, toki berean eta tenore bere-an, Salsa Berde taldea.-Ortziralean (21.00), Miarritzen,Koliseo gelan, Farid-en ikusgarria,musika eta antzerki.-Ortziralean (21.30), Miarritzen, Ata-bal musikategian, Kebous eta Mixu.- Larunbatean (10.30) Donapaleukomediatekan, Gaby Etchebarne“Paroles d’Amatxi” liburuaz mintzo”

- Larunbatean, Uztaritzen, goizosoan Latsa elkartearen egoitzan“ahate eguna”, eta aratsaldean(18.00) Lapurdi gelan Lapurtarrakabesbatzaren kontzertua diska berriaurkezteko.- Larunbatean (20.30), Miarritzen,Koliseoko gelan, “SOS Amitiés J’é-coute !” antzerkia-Larunbatean (21.00) eta igandean(17.00), Miarritzen, geltoki xaharrean,“ La Veuve Joyeuse” ikusgarria-Igandean (11.00) Baionan, Santespi-etako plazan, mutxikoak, Leinua etaOrai-Bat taldeekin.-Igandean, Angelun, zakarki-merka-tua Bost-Kantoineko plazan.-Igandean, Larresoron, ElkartasunEguna, bazkari, hitzaldi eta kontzertu.-Igandean, Atharratzen, Xuberokomaskarada, aurtengo lehen ateraldia- Igandean (16.00), Bardozekozinegelan Jean Baptiste Aroztegui-ren kantaldia.

Christian BourgoisTitulu arraroa ene artikulutxoarentzat. Izen eta deitura, paristar gizon batena, berri-kitan zendua. Aipatzen balinbadut egun, ez dut ukatuko badutala haren alde atxiki-mendu berezia.Jaun horrek sortu zuen, duela berrogei bat urte, argitaletxe bat Parisen, ez edozeinargitaletxe. Alabainan, kaleratzen zituen atzerrietako idazleak, frantsesak ere duda-rik gabe, bainan frantsesek aurki zezaketen, itzulpenen bitartez, mundu guziko idaz-leen obrak, haien artean Bernardo Atxaga euskaldun idazlearenak.Ohore eta eskerrak zuri Christian Bourgois jaun agurgarria.

Gehexan Pontto

Herriko bozak ari zaizkiguhurbiltzen. Bi hilabeterenburuko ukanen ditugu,martxoaren 9-an eta 16-an.Hauteskunde horiekinbazterrak harrotzen diraazkarki. Hiri handietan segurbainan herri ttipietan ereberdin…Frantzian badira orotarat36.782 herri. Artetikerraiteko, ez ote litake egoki-ago eta denen buru garbia-go udal erraitea hegoaldean

bezala, herri hitza asko gise-tarat hartzen ahal baita etaondorioz gauzak nahastenbaitira batzuetan...Dena den, herri edo udal,jende arau bada Frantzianauzoko herrialdetan bainoaise gehiago. Alemanian,biztanle gehiagorekin,13.000 dira nunbait han.Espainian 8.000 tirahala.Frangotan errana izan daherri ttipiak behar litazkeelabatetaratu. Hemeretzigarrenmendekotzat, baziren holakoxedeak, lekuka gauzatu erezirenak. Hala nola gureeskualdean elgarretaratuzAmorotze eta Zokotze,Lukuze eta Altzumarta,Buzunaritze eta Sarasketa.Keinka bertsuan, herri batdesagertu edo desegin zenLapurdin, Serreseko udala,partikatu zena Azkaine etaDonibane Lohizunerenartean.

Ez hain aspaldi, berriz eregobernua arizan da bate-taratze batzu sustatu beha-rrez bainan oro har ez dirahortarik ari hor gaindi, herribakoitxak nahiago baitubere nortasuna begiratu...Badira ere funtsean“ezkontzak” hautsi direnak,konparazione Donapaleueta Garruzeren artekoa...Orai, beste bide bat hartzenda izaitekotz, herriek ain-tzina segituz bainan mul-txokaturik halere, herrierkidegoak muntatuz hor-tarako...Horiek hola, urte guziz badabeti han edo hemen herrielgarretaratze bat edo beste,berexte bat edo beste ereba haatik...

ARRUNT DESBERDINAK

Herri edo udalak arruntdesberdinak dira bai ere-muz eta bai jendetzez .Frantzian, eremu handienaduena, kondutan hartugabe itsas-haindiko fran-tses lurraldetan diren batzu,Arlese dugu, 758 kilometrokarraturekin. Ttipiena aldiz,Bordeleko ondo hortan,Castelmoron d’Albret, 4hektara ere ez arras!

Euskal-Herrian ere badiraeremuz arrunt ttipiak direnherriak, hala nola Lekuine,Getaria eta Luhuso.Ainitzek uste ez dutena,tt ipienetarik da ereDonibane Garazi.Zerbait gisaz, askotan adituda - eta oraino artetanaditzen - Angelu dela ere-muz Frantzia guziko handi-ena. Zazi zu nundik atera-tua den hori? Lapurdinberean, Hazparne, Senpereeta Urruña bezalako herri-ak Angelu baino hedatu-agoak dira... Jendetzez,Parise deneri nagusi, bi mi-liun biztanle baino gehia-go, bainan 3911 herri badi-ra ehun jendez azpikoak,herri gehienak, 31.927, bimila jendetarat ez direlarikheltzen... Kasu berezi hau ere aipa-garri: badira Frantzian seiherri, eta seiak elgarrenauzo gainerat, batere biz-tanlerik gabekoak. Lurrakba, jenderik ez. Horiek diraVerdun aldeko sei herri, 14-eko gerla denboran arruntsuntsituak izanak, izigarrikogudukak izanak han gaindieta geroztik nehor ez hanbizi. Herri horietan ez daherriko kontseilurik eta ezda beraz bozkatzerik,Meuse departamendukoprefetak ditu ondo hetakohiru lagun izendatzen bideeta gaineratikoez ardu-ratzeko...

SEI URTERENTZAT

Untsalaz, herriko kontseilu-ak berritzen dira sei urte-tarik . Oraikoan, kasu

berezia hau ere, azkenaldian hautetsi zirenakzazpi urte egon dirakargutan, jazko bestehauteskundeeri, president-bozeri eta deputatueneri,eman baitzaiote lehenta-suna, denak betan edodenak segidan egiteaetzela untsa heldu...Herri ttipienetan, ehun biz-tanlez azpikoetan, bede-ratzi lagun behar dira kon-tseiluaren osatzeko. Hame-

ka, ehun eta bost ehunjende artekoetan. Hama-bost, bost ehun jende etamila bost ehunenartekoetan. Hirietan, aisegehiago. 43 Baionan, 39Angelun eta Miarritzen.Parisen, 163. Bozka-legeaere ez da arras bera he-rrixketan eta hirietan. 3500biztanle baino gehiagokoherrietan, zerrenda osokabozkatzen da, hautagai-etan batto gora-beherabehar da gizon bezenbatemazte. Herri ttipienetanbakarka ere ager ditakehautagai, eta lixta bat bainogehiago izaitearekin,batetik eta bestetik harditazke izenak, kasueginez ez sobera hartzeahaatik, ez baita alki bainoizen gehiago behar bozabali izaiteko...Aspaldian, kontseiluak dubozetarik landa auzapezahautesten, kontseiluan dire-nen artean hautatuz. Ez dahori beti hola izan. Na-poleon-en denboran, prefe-tak izendatzen zituen auza-pezak hiru mila jendezazpiko herrietan, gobernu-ak handiagoetan. Gero eregisa hortako jokoak iraundu frango luzaz. Hau ere erran behar da:lehengo aldean, auzapezekbadutela aise eta aise langehiago ez baita hanbatharritzeko batzu lotsaturikere... Auzapezgoa karguederra, bainan karga han-dia ere ba. Halere, ezomen da aurten oraino hau-tagai eskasik izanen...

Muslaria

IRLANDAN GAINDI (2)

DUBLIN, HIRI KOSMOPOLITA BIHURTU

36.782 AUZAPEZ HAUTETSI BEHAR

Goiz batez, trena harturik, ehundaka jende bezala, abiatu ginen Dublin-era.Jakin behar da oso zaila dela atzematea aparkaleku bat autoarentzat,ahantzi gabe lekua lortuz gero garrestia dela eta gehienetan ez duzu uztenahal beribila 3 oren baino gehiago. Pentsa! Mulingar berean ere, zentrokomertzialeko aparlekuak pagatu behar dira.Dublin-era heltzean, doi bat sumatu ginuena baieztatu zen. Dudarik gabeIrlandako ezaugarriak (“irlandartasuna”) oro har ttipitzear dijoaz edo gehia-go itoak dira, hiria hedatu delako izugarriki. Orain kosmopolitismo azkar batsenditzen da, funtsean Europako anitz hirietan bezala.Adibide bat emateko - uste dut bisitari anitzek ezagutzen dutela - Belley’skafetegi famatua bilakatu da beste edozoin kafe garesti bat bezala. Orain,sartzean, emazte batzu hor dira ongi etorria egiteko, lehengo ohizko ohidu-ra naturalak galduz. Goizetik arratsa arte ikusten ahal da jendeak trumilkaibiltzen, saltoki batetik ateratzen segidan beste batean sartzeko, shoppingdelako hura egiten. Horien artean, bistan da, gu bezalako turistak bainanere milaka ta milaka herri guzietatik etorriak, han lanik ez baita falta.Irlandan, edozoin lan mota sortzen baduzu, ez duzu kasik zergarikpagatzen. Merkataritzak dena gainditzen du. Hortaz, ostalaritzan berezikikonturatzen da. Egun batez, eguerdi pasatua zelako, hasi ginen bilatzenostatu bat. Jakin behar da Irlandarrek ez dutela hain sukaldaritza berezirik,salbu beharbada beren garagardo famatua, Guinness-a. Horrengatik, lekuguzietan ikus daiteke kebbab, Xinako ostatuak, pizzeria, Amerikako jantoki-ak (Mac Do, Burger, Chicken eta abar). So egin ginion Pizzeria bati. Berehormetan, ikusten ginituen urrundik Toscane lurraldeko argazki eder batzu.Eta lurralde hori maite ginuelako, sartu ginen pizzeriara. Bainan, harriturikegon ginen barnean zeren 8 langileak Ekialdeko herritar batzu ziren, idurizxinatarrak. Beste egun batez gauza bera gertatu zizaigun, bainan aldi hone-tan arabarrak eta polones bat ziren. Beraz, ohartu ginen ez zela hain erretxa Irlandarrak atzematea Dublinen. 20urte barne, zer aldaketa ! Dublin bilakatu da Europako –munduko ?- hirihandi bat. Globalizazioaren alde on eta txarrekin, geldiezina iduri du. Holakoerrealitate dorpeek ni bezalako Irlandaren maiteminduak gaizki ezartzengaituzte. Gainera, gure ateraldietan, gurutzatzen ginituen emazte gaztebatzu buruz behera beltzez jantziak eta aurpegia estalia (salbu begiak). Unehorietan, frantses errepublikaren ereduak hartzen du itxura baikorra. Urrungara 1920ko Irlandako aldarrikapenatik!Eta bederen gaelika piska bat entzun bagenu! Ez dugu aldi bat ere entzunherriko mintzaira Dublinen. Jakinez gaelika mintzaira ofiziala dela, erreali-tate hau enetako tragikoa da. Euskaldun batek segidan konparaketaeuskararekin egiten du. Gu ere, zorritxarrez, kenka txarrean gara eta ikusizHegoaldean zein emeki aitzinatzen diren, ez da dudarik jo ta ke jarraitubehar garela ez baldin badugu Irlanda bezala bilakatu nahi. Erran digute,omen, Dublin-eko jende “aitzinatuek” ematen dituztela beren haurrak saregaelikan.

Bizkitartean senditzen dugu adminiztrazioak indarrak egiten dituelamintzaira eta Irlandako ikurrak biziarazteko. Hori ageri da karriketan, plaze-tan, baratze publikoetan; nun nahi ikus daitezke oroitarriak. Itxuratzendizkigute jende famatu batzu: Griffit, Colins, De Valera eta abar; denakabertzale sutsuak eta herri sortzaileak. Beste alor bat nun Irlandarrak fama-tuak diren da musika. Haren arrakasta mundu osora zabaldua da. Gutiagoezagutua dira haien bi herri kirolak: football gaelika eta hearling-a. Gurepilota mundua haien ondoan arrunt ttipia dela iduritzen zaigu. Herri kirolhoriek milaka ta milaka begirale sutsu biltzen dituzte. Ikusi dugu Dublin-enfootball gaelikako finalerdi bat, Dublin taldea Kerrykoaren aurka. Ikusi beharzen giroa ! Kiroldegia muturreraino betea bere 80 000 ikusleekin. Jokolariekberen indar guziak jokoan zituzten eta epaileak 13 -hamahiru!- kartoin horibanatu zituen partida bizirik atxikitzeko! Kerryko jokolariek azkenean irabazizuten. Ondotik, irabazle eta galtzaileak elgarrekin eta anaitasunean joandira inguruko ostatuetara zerbaiten edatera.

Gabi Oyharzabal (gero beretik)

Irlandako karriketan, saltegi koloretsuak...

Auzapezen griñabidetarik batto, hirietan segurik, aparkalekuak; Donibane Lohizunen, merkatugunetik hurbil,alimaleko ziloa egina dute 350 autoren aparkalekua muntatzeko lurpez...