herria 2941

8
HERRIA : Lehenbiziko galdea : LIHURI izen horrek merezi du zerbait argitasun ? I.M. : Lihuri Bardoze zei- harkatzen duen erreka baten izena da. Biduzerat ixurtzen da, Biduze bera Aturrirat, eta Aturria Itsasorat. Izen hori hartuz gure hizkuntzetako literaturek elgar atzemaiten eta gurutzatzen direla erakutsi nahi izan dugu. Lihuri izenak dakarren sin- boloari beste azpi lema bat gehitu diogu : Angela DUVAL bretoin idazleak idatzi bertsu bat da hori : “Etxean dagoenak ez du haizea maite ”. Herri hizkuntzetako idazlek haizea maite dugu, kanpora atera gira eta gogo bizia dugu kanpokoak ezagutuz (gure) tokikoaren indartzeko. H : Hizkuntza desberdinetako idazleak deitu dituzue gaur honat, nolakoa izan da haien arrapostua ? I.M. : Hunat etorri direnak : Bretainia, Alsazia, Korsika, Okzitania, Kataluna, eta nola ez, Euskal Herriko idazleak. Berrogei bat orotara. Xifre horrek erakusten du gure deia ez dela antzua izan, oihartzun bat eta ihardespen bat izan duela frantses estatuko hizkuntza gutietsi bakoitzean. Kon- tutan hartu behar da bestalde, bildu garen hizkuntza guziek gisa bat edo beste, gutiespena bizitzen dugula, zoinek bere lurraldean. H : Hori duzuea azpimarratu Orreagan, igandez, Frantziako hizkuntza gutituen literaturaren aldarrian” ? I.M. : Hori bera. Aldarri horren puntu nagusienetan hauxe idatzia da : Frantziako errepublikak ez du bere hizkuntza/hezkuntza eskuduntza inorekin partekatzen. Gure hizkuntzak gizarteratzeko ez dugu behar bezalako kultur li- terarioa zabaltzeko aukera inoiz erdietsi. Bere hizkuntzaren jabe ez den herriak ezin du ordea, bere kulturaren etorkizu- na lortu”. Baina, bildu gira hain zuzen puntu negatibo horri elgarrekin nola ihardetsi ikusteko. Ezen, “gure kulturek hizkuntzaren nahiz literaturaren premia badute. Gure artean elkartzeak eta esperientziak trukatzeak bide horretatik joai- ten lagunduko gaitu dudarik gabe”. H : Biltzen zareteen hizkuntzak ez dira aparantziarik ere denak urrats berean ibilki, ez dea konplikatua elka- rrekin joaitea ? I. M. : Parekotasunak ez dira eskas hizkuntza ttipitu guzien artean. Hala nola batzuek eta bestek bizi duten menpeko- tasuna, horrek ondorio desberdinak sortzen baditu ere lekuka. Kalte horier buru egiten duten militanteen artean dira idazleak, ikusi behar da idazteko ahala baliatuz zertara heltzen garen. H / Elkar ezagutzea errexena da, hortik aitzina joaitea ez dea zailago ? I. M. : Elgar ezagutzetik abiatuz elgarrekin joaiteko bidea jorratzea da Lihuriko egun hauen helburua. Bide luze baten hastapena izan nahi dute. Hemen diren idazleek beren hizkuntza maite dute, ez bakarrik idaztearen eztetika hutsarentzat, hizkuntza horren militanteak ere dira ; eta militante gisa, batzuek ala bestek egiten dutenaren eragina zein den lerrokatzearekin, elkarlanaren abiapuntu berriak agertuko zaizkigu. 2008-ko Urtarrilaren 24-ekoa 24 Janvier 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2941 Presaka dabilanak beti beranta biltzen du. (Jean Dutourd) SENDO ETA IRAUNKOR Antzara baten urratsean doa gaurko labo- rantza Euskal Herri hontan, erran nahi baita arras kakolki. Hanka bat badauka etxalde xumeetan finkatua, laborari ttipienen arran- gurak bere gain harturik, laborantza iraunkor eta kalitatekoaren defenditzaile. Beste hanka etxalde handienetan finkatua, multinazionalen peko den laborantza baten berme, bere erroak ukatzeraino. Laborari ttipiz osatua den euskal sindikata gazte batena da lehen hanka, kemen handiz jokatzen den euskal laborarien batasunare- na. Departamenduko sindikata nagusiaren hanka da bigarrena, laborari ttipi frangoz osatua hau ere bainan handienen mo- rroitzan murgildua, euskaltasuna eta biarnotasuna bidean galdurik. Eta bi eskualdetara doatzin indar horien arteko urrakoa handituz doa. Egoera minkor batean sartua da Euskal Herriko laborantza. Horren adibide argi ditugu azken egunetako bi gertakari. Joanden astean, Donapaleun, Safer egituraren batzorde teknikoak bere abisua eman du Ainharbeko Kakoa e- txaldeari buruzko tirabira eztabaidatsuan : etxalde hortan bi urte hontan dagon kuple gazteari lekuak hutsarazi nahi dizkio, lurrik gabeko bertze kuple bat ezartzeko ordainez. Lehen horren hoben bakarra : euskal sindikateko kide izaitea. Bada asaldatzekoa ! Sindikaten arteko urrakoak gaina hartua dio jendetasunari. Bertzalde, jitez aldatu izakieri doakionez, frantses go- bernuak erabaki du hoien ereitearen debekatzea, mementoko bederen, lanjer bide bailitaizke. Kalitateko laborantza bultzatzen dutenen loriarako ; laborantza industrializatuago baten aldekoen kexadu- rarako. Hauen karranka ozenek nahi lukete gobernuari hitza iretsarazi, holakorik gerta litaikeelarik berdin ! Egoera horrek uzten gaitu frango kezka- turik, gaur halako arno mingor gostua daukan laborantza horrek ez ote duenez bista lausotua eta iparrorratza galdua. Haatik, joanden larunbatean Ainhizan gi- nauden, Euskal Herriko Laborantza Gan- bararen hirugarren urtemugakari, eta han, atseginez eta esperantzaz beterik, ikusi dugu laborantzak ari duela, traba guzien gainetik, bere etorkizuna finkatzen, sendo eta iraunkor... P.J. Bardoze eta Orreaga gozatu dituzte elkarrekin frantses estatuko sei hizkuntza gutituetako berrogei idazlek joan den asteburuan. Bardozen elkarren ezagutza eta lan praktikoak osatu dute plata nagusia, larunbat arratseko ikuskizunak euskal eta okzitandar hitzaren talentuak erakutsi ditu. Igandean, Orreagako ibilaldiak Euskal Herriko eta munduko sin- boloen eskuz hunkitzeko balio izan du. Han baita irakurria izan idazleen adierazpena hizkuntza gutitu guzietan ; Orreagako kaperan Bernard Manciet okzitandarraren olerkia kantatu dutelarik Xiberotar “Amaren Alabek”. Auritzeko herriaren bisitak erakutsi du Ernest Hemingway idazleak, duela hainbat eta hainbat urte, non eta nola izan duen herri hori bere lerroen inzpiratzaile, Iruineako bestetatik gibelerakoan. Euskal Idazleen Elkarteak kudeatu ditu Bardoze/Orreagako egun horiek. Elkarteko Itziar Madinarekin solastatzen da HERRIA , “Lihuriko egunak” deituak ziren ekitaldi horietaz. HIZKUNTZA GUTITUETAN IDAZTEA BARDOZEN OHORATUA HERRIKO BESTA EDERRAK HENDAIAN ETA ZIBURUN Aroa ere alde, iguzkia berriz jinik aste euritsu baten ondotik, herriko bestak ederki hasi dira Hendaian eta Zibu- run. Hendaian, mugimendu handia portutik herrriko etxe aintzinerat Pellot kortsarioa eta haren lagun Neskatxa segituz giro alegera batean. Kotte Ecenarro auzapezak itsas-gizon famatu horri eman daizkio herriko giltzak. Jendea txalo eta txalo! Biharamunean, egundainokotan giro gaitza Bixintxotx deitzen duten afarian, afari hori muntatua sagar- dotegietakoen molde berean. Igandean ere ausagailu frango eta meza nagusia bixtan da, Jondoni Bixintxo ohoratuz. Kantu eta txistu, alimaleko airostasuna goizetik arats ! Ziburun ere, bazterrak harro eta airos! Hasteko, Guy Poulou auzapezak herriko gakoak eman daizkiote eskoletako haurreri. Igandean, meza nagusi guziz hunkigarria, kantu arraroz beztitua, predikari Jean Eliçagaray erretora, azpi- marratzen zuela beti izan direla, Bixintxo diakrearen gisa, beren bizia eman dutenak beren fedea ez ukatzea gatik. Iparraldeko odolki egileen xapelgo nagusiak arrakasta ederra ukan du. Amaturretan, deneri aintzindu Joxefina Labandibar azkaindarrra, ofiziokoetan Jean-Bernard eta Marie-Christine Jorajuria senpertarrak, duela bi urte jadanik irabazle izanak, etxeko ekoizpen saltegi bat atxikitzen dutena Donibane Lohizunen. Aratsaldean, pilota partida biziki ederra izan da : Patrick eta Paxkal de Ezcurra kintze xoil batez nagusitu Grego- ry Aguirre eta Bixente Lazcano-ri ( 35-34), lauak ere Urruñarrak eta pilotari finak. Bertsulariak ere trenpu onean, Errexil, Xumai Murua eta Xabi Soubelet. Fandango lehiaketa ere ezin hobeki joan da. Lehen atera direnak: ttipienetan, Marion Cornu eta Morgan Da Eira, hameka eta hamesei urte artekoetan Intza Thurin eta Ainhoa Dachary, hamasei urtez goitikoetan Fanny Dogna eta Nathalie Vivier. 48 pare zoin-gehiagoka arizan dira mus lehiaketan, Cathy ostatuan kokahala muslari. Urruñako bi emazte deneri nagusi, Martine Ibarburu eta Chantal Dal-Zin. Bigarren, Popol Claudio eta Dédé Bayo, hirugarren Maritxu eta Jean-François Rivera anai-arrebak, laugarren Thomas Urrutia eta Paxkal Duhart, hauk izanki lau lehenetan sailkatu diren ziburutar bakarrak... ( Ikus 3.) Ziburun, odolki egileetan xapeldun, Joxefina Labandibar eta Marie-Christine Jorajuria Lihuriko egunetan ziren idazleetarik batzu

Upload: 8probintziak

Post on 31-Mar-2016

289 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2941

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2941

HERRIA : Lehenbizikogaldea : LIHURI izen horrekmerezi du zerbait argitasun ?

I.M. : Lihuri Bardoze zei-harkatzen duen erreka batenizena da. Biduzerat ixurtzen da,Biduze bera Aturrirat, eta AturriaItsasorat. Izen hori hartuz gurehizkuntzetako literaturek elgaratzemaiten eta gurutzatzendirela erakutsi nahi izan dugu.Lihuri izenak dakarren sin-boloari beste azpi lema batgehitu diogu : Angela DUVALbretoin idazleak idatzi bertsubat da hori : “Etxean dagoenakez du haizea maite”. Herrihizkuntzetako idazlek haizeamaite dugu, kanpora atera giraeta gogo bizia dugu kanpokoakezagutuz (gure) tokikoarenindartzeko.

H : Hizkuntza desberdinetako idazleak deitu dituzuegaur honat, nolakoa izan da haien arrapostua ?

I.M. : Hunat etorri direnak : Bretainia, Alsazia, Korsika,Okzitania, Kataluna, eta nola ez, Euskal Herriko idazleak.Berrogei bat orotara. Xifre horrek erakusten du gure deiaez dela antzua izan, oihartzun bat eta ihardespen bat izanduela frantses estatuko hizkuntza gutietsi bakoitzean. Kon-tutan hartu behar da bestalde, bildu garen hizkuntzaguziek gisa bat edo beste, gutiespena bizitzen dugula,zoinek bere lurraldean.

H : Hori duzuea azpimarratu Orreagan, igandez,“Frantziako hizkuntza gutituen literaturaren aldarrian” ?

I.M. : Hori bera. Aldarri horren puntu nagusienetan hauxeidatzia da : Frantziako errepublikak ez du berehizkuntza/hezkuntza eskuduntza inorekin partekatzen. Gurehizkuntzak gizarteratzeko ez dugu behar bezalako kultur li-terarioa zabaltzeko aukera inoiz erdietsi. Bere hizkuntzarenjabe ez den herriak ezin du ordea, bere kulturaren etorkizu-na lortu”. Baina, bildu gira hain zuzen puntu negatibo horrielgarrekin nola ihardetsi ikusteko. Ezen, “gure kulturekhizkuntzaren nahiz literaturaren premia badute. Gure artean

elkartzeak eta esperientziak trukatzeak bide horretatik joai-ten lagunduko gaitu dudarik gabe”.

H : Biltzen zareteen hizkuntzak ez dira aparantziarik eredenak urrats berean ibilki, ez dea konplikatua elka-rrekin joaitea ?

I. M. : Parekotasunak ez dira eskas hizkuntza ttipitu guzienartean. Hala nola batzuek eta bestek bizi duten menpeko-tasuna, horrek ondorio desberdinak sortzen baditu erelekuka. Kalte horier buru egiten duten militanteen arteandira idazleak, ikusi behar da idazteko ahala baliatuz zertaraheltzen garen.

H / Elkar ezagutzea errexena da, hortik aitzina joaiteaez dea zailago ?

I. M. : Elgar ezagutzetik abiatuz elgarrekin joaiteko bideajorratzea da Lihuriko egun hauen helburua. Bide luzebaten hastapena izan nahi dute. Hemen diren idazleekberen hizkuntza maite dute, ez bakarrik idaztearen eztetikahutsarentzat, hizkuntza horren militanteak ere dira ; etamilitante gisa, batzuek ala bestek egiten dutenaren eraginazein den lerrokatzearekin, elkarlanaren abiapuntu berriakagertuko zaizkigu.

2008-ko Urtarrilaren 24-ekoa24 Janvier 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2941

Presaka dabilanakbeti beranta biltzen du.

(Jean Dutourd)

SENDO ETAIRAUNKOR

Antzara baten urratsean doa gaurko labo-rantza Euskal Herri hontan, erran nahi baitaarras kakolki. Hanka bat badauka etxaldexumeetan finkatua, laborari ttipienen arran-gurak bere gain harturik, laborantzairaunkor eta kalitatekoaren defenditzaile.Beste hanka etxalde handienetan finkatua,multinazionalen peko den laborantza batenberme, bere erroak ukatzeraino. Laborarittipiz osatua den euskal sindikata gaztebatena da lehen hanka, kemen handizjokatzen den euskal laborarien batasunare-na. Departamenduko sindikata nagusiarenhanka da bigarrena, laborari ttipi frangozosatua hau ere bainan handienen mo-rroitzan murgildua, euskaltasuna etabiarnotasuna bidean galdurik. Eta bieskualdetara doatzin indar horien artekourrakoa handituz doa. Egoera minkorbatean sartua da Euskal Herriko laborantza.

Horren adibide argi ditugu azken egunetakobi gertakari. Joanden astean, Donapaleun,Safer egituraren batzorde teknikoak bereabisua eman du Ainharbeko Kakoa e-txaldeari buruzko tirabira eztabaidatsuan :etxalde hortan bi urte hontan dagon kuplegazteari lekuak hutsarazi nahi dizkio, lurrikgabeko bertze kuple bat ezartzeko ordainez.Lehen horren hoben bakarra : euskalsindikateko kide izaitea. Badaasaldatzekoa ! Sindikaten arteko urrakoakgaina hartua dio jendetasunari. Bertzalde,jitez aldatu izakieri doakionez, frantses go-bernuak erabaki du hoien ereitearendebekatzea, mementoko bederen, lanjerbide bailitaizke. Kalitateko laborantzabultzatzen dutenen loriarako ; laborantzaindustrializatuago baten aldekoen kexadu-rarako. Hauen karranka ozenek nahi luketegobernuari hitza iretsarazi, holakorik gertalitaikeelarik berdin !

Egoera horrek uzten gaitu frango kezka-turik, gaur halako arno mingor gostuadaukan laborantza horrek ez ote duenezbista lausotua eta iparrorratza galdua.Haatik, joanden larunbatean Ainhizan gi-nauden, Euskal Herriko Laborantza Gan-bararen hirugarren urtemugakari, eta han,atseginez eta esperantzaz beterik, ikusidugu laborantzak ari duela, traba guziengainetik, bere etorkizuna finkatzen, sendoeta iraunkor...

P.J.

Bardoze eta Orreaga gozatu dituzte elkarrekin frantses estatuko sei hizkuntza gutituetako berrogei idazlek joan denasteburuan. Bardozen elkarren ezagutza eta lan praktikoak osatu dute plata nagusia, larunbat arratseko ikuskizunakeuskal eta okzitandar hitzaren talentuak erakutsi ditu. Igandean, Orreagako ibilaldiak Euskal Herriko eta munduko sin-boloen eskuz hunkitzeko balio izan du. Han baita irakurria izan idazleen adierazpena hizkuntza gutitu guzietan ;Orreagako kaperan Bernard Manciet okzitandarraren olerkia kantatu dutelarik Xiberotar “Amaren Alabek”. Auritzekoherriaren bisitak erakutsi du Ernest Hemingway idazleak, duela hainbat eta hainbat urte, non eta nola izan duen herrihori bere lerroen inzpiratzaile, Iruineako bestetatik gibelerakoan. Euskal Idazleen Elkarteak kudeatu dituBardoze/Orreagako egun horiek. Elkarteko Itziar Madinarekin solastatzen da HERRIA , “Lihuriko egunak” deituakziren ekitaldi horietaz.

HIZKUNTZA GUTITUETAN

IDAZTEA BARDOZEN

OHORATUA

HERRIKO BESTA EDERRAK HENDAIAN ETA ZIBURUNAroa ere alde, iguzkia berriz jinik aste euritsu baten ondotik, herriko bestak ederki hasi dira Hendaian eta Zibu-run.Hendaian, mugimendu handia portutik herrriko etxe aintzinerat Pellot kortsarioa eta haren lagun Neskatxa segituzgiro alegera batean. Kotte Ecenarro auzapezak itsas-gizon famatu horri eman daizkio herriko giltzak. Jendea txaloeta txalo! Biharamunean, egundainokotan giro gaitza Bixintxotx deitzen duten afarian, afari hori muntatua sagar-dotegietakoen molde berean. Igandean ere ausagailu frango eta meza nagusia bixtan da, Jondoni Bixintxo ohoratuz.Kantu eta txistu, alimaleko airostasuna goizetik arats !Ziburun ere, bazterrak harro eta airos! Hasteko, Guy Poulou auzapezak herriko gakoak eman daizkiote eskoletakohaurreri. Igandean, meza nagusi guziz hunkigarria, kantu arraroz beztitua, predikari Jean Eliçagaray erretora, azpi-marratzen zuela beti izan direla, Bixintxo diakrearen gisa, beren bizia eman dutenak beren fedea ez ukatzea gatik. Iparraldeko odolki egileen xapelgo nagusiak arrakasta ederra ukan du. Amaturretan, deneri aintzindu Joxefina

Labandibar azkaindarrra, ofiziokoetan Jean-Bernard eta Marie-Christine Jorajuria senpertarrak, duela bi urtejadanik irabazle izanak, etxeko ekoizpen saltegi bat atxikitzen dutena Donibane Lohizunen. Aratsaldean, pilota partida biziki ederra izan da : Patrick eta Paxkal de Ezcurra kintze xoil batez nagusitu Grego-ry Aguirre eta Bixente Lazcano-ri ( 35-34), lauak ere Urruñarrak eta pilotari finak. Bertsulariak ere trenpu onean,Errexil, Xumai Murua eta Xabi Soubelet.Fandango lehiaketa ere ezin hobeki joan da. Lehen atera direnak: ttipienetan, Marion Cornu eta Morgan Da Eira,hameka eta hamesei urte artekoetan Intza Thurin eta Ainhoa Dachary, hamasei urtez goitikoetan Fanny Dognaeta Nathalie Vivier. 48 pare zoin-gehiagoka arizan dira mus lehiaketan, Cathy ostatuan kokahala muslari. Urruñako bi emazte denerinagusi, Martine Ibarburu eta Chantal Dal-Zin. Bigarren, Popol Claudio eta Dédé Bayo, hirugarren Maritxueta Jean-François Rivera anai-arrebak, laugarren Thomas Urrutia eta Paxkal Duhart, hauk izanki lau lehenetansailkatu diren ziburutar bakarrak... ( Ikus 3.)

Ziburun, odolki egileetan xapeldun, Joxefina Labandibar eta Marie-Christine Jorajuria

Lihuriko egunetan ziren idazleetarik batzu

Page 2: Herria 2941

• Serbian, presidentaren bozak zituz-ten igande huntan. Elgarri hurbil geldi-tu dira igande huntako bi kandidatakTomislav Nikolic aitzinean doi batez, horieskuinburukoa eta ez europatiarra, 55 urte, etagero, hurbil Boris Tadic, hau berriz 50 urtekoa.

• Australia eta Japoniak badute beren auziabalea arrantzaren gainetik, ez dena arrasegungoa ere egia erran. Jakina den bezala,milako bat balea biltzen dituzte itsasoko arran-tzatik beren gisako disimulak estakuru, arra-zoin zientifikoak aitzinatuz doi bat faltsuki, dio-tenaz. Hor gertatzen dena da, Antartiko guneandutela japonesek arrantza hori egiten, hots,Australiako uren aldean nolazbait. Badute baiaustraliar dretxo juridiko bat, hori debekatzenduena, bainan ez daude bat preseski australiareta japoniar dretxoak eta hor dute koxka edoauzia. Beti, beren hautsimautsietan japonesekuko egiten dute bai hitzez arrantza horri bainanurrun daude oraino elgar aditzetik obretan. Hordute jada 1986ko akordioa mila balearen dre-txoarekin baina egia nun da ? Ez dutea errai-ten 9 611 baleako urtea ere izan zutela !• Bihotz xertoak egun batez egiteko entse-guak beti aitzina doatzi amerikar eta frantsesikerle batzuen lanetan. Bihotza osoan xerta-tzea baino gehiago, bihotzaren parteño batzudituzte xertatzeko entsegutan, Valva batzu etabeste. Urrun dira oraino bihotz artifizieletik,anartean garratoinaren edo xerriarenak dituzteegokienetarik kausitzen, horiek baitira jendea-ren organoeri hurbilenak eta, bixtan dena, jen-dearen bihotzeko beharrordu edo eritasunak

baitira horietan guzietan gogoan.• Amerikanoek beste 3.200 soldado

igortzekoak dituzte Afganistanerat hel-duden martxo-apiril hoietan talibanek han

beldurra daukaten guneetan gogor egiteko etadenbora berean hango tropen formatzen etatrebatzen segitzeko, entrenamendu bipilagoenbidez. Erran behar da Al Qaidaren beldurrakdituela hortara hertsatzen, berriz ere hangoukaldietan ukanak dituzten galtzeen gatik. Hibahiz eta ni banuk, ez da dudarik zoingehiago-ka horrek dituela akulatzen sekulan bainogehiago.• Amerika-Ekuadorean urtea du Rafael Co-rrea iraultzaleak hartu zuela herri horren buru-zagitza eta geroztik beti aitzina doa berak dei-tzen duen herritar-sozialismo bat hango depu-tatu, bankoer eta mediak haxean ezarri beha-rrez. Ekonomista eta erakasle den gizon berrihorrek ehuneko 70 boz bilduak ditu eta kontra-rio guziak edo halatsu ixilaraziak ere. Bainanhoriek norat ote deramate ? Ekonomia ahule-netakoetarik dute Ekuadorean, nahiz %75 berealdeko baduela beti Correak sondaietan etaholaxe doa bereari beti gehiagoko axolarikgabe.• Europear batasuna da Kosovo herrian ONUnazioneen Biltzarrak zaukan eskua hartukoduen Elkartea helduden otsailetik harat, Koso-vok berebertasuna hartzera doan epe huntandenen kudeatzeko. 1 800 arduradun enpleatuizanen ditu bere esku herri horren bere dretxoofizala izaiten laguntzeko. Jugoslabiako Bel-gradek ere sinatua du horrarat biltzea, geroSerbia eta besteak Europaratzen sustengatuz.Oroit, nola zuen OTAN deituak finkarazi ereserbiar eta albaniarren gudu-ixiltzea.• Wladimir Putin errusoa haatik ez da Kosovohorren berebertzeko independentziaren alde-koa, berak Moskuko Kremlinetik Bulgariaratabiatzean erran duen bezala. Hori erakutsizpentsatzen da, bixtan dena, Kosovoren inde-pendentziak umeak egin detzazkeela hala-nolabeste seperatista batzu ere hari segituz, Alka-zia, Ozetia eta beste errusotiar batzu.• Kuban Fidel Castro, orai naski pollikiagodena osasunean, ez da segur ugarte hortakoeri bakarra. Hor dira ere artamen gutiagorekinhango presondegietako gartzelatu politikoak,zenbait estatu trixtean, Gizonaren dretxoakahantzirik, asko han hiltzen ari direnak : 230presonier politiko bederen, eta heietan kaseta-lariak, ixilik atxikaraziak direnak. 2007 urteanberean 325 arrastatze badira izanak politikoarrazoinez xoil xoilik, beraz libertatearenmespretxu osoan.• Kenyan ez dute manifestaldiek eta bortizke-riak bururatzerik, Mwai Kibakik, zenbaiten ara-bera jukutriaz, president bozetan gaina ukanzuenaz geroztik. Oraino ere hilak izan dituztejoan den astean ezagutu dituzten gasailetan.•Uribe Kolunbiarra Frantzian eta Espainiandabila bere herriko bake kezka agertzeko etaIngrid Betancourt anderea bezalako bahituezmintzatzeko.

KANBIAMENDU

INSEE iker-erakundeak plazaratu ditu xifrebatzu arras gogoetagarriak. Behin hasteko etabat, azpimarratuz Frantzia osoa kondutan hartuzjendetzea aintzina emendatuz doala, kasik 64miliunetarat heldua joanden Urtatsetan.Jendartea gaztetzen ari ote zauku alaxahartzen? Gauzak nola ikusten diren. Aldebatetik, jaz izan da aintzineko urtetan bainosortze gehixago eta orai jendetzearen % 25-aizanki 25 urtez azpikoa, ikertzaileen oroiteansekulan etzelarik hori gertatua. Bainan denboraberean, bana beste batean jendea gehiago bi-zitzen delakotz, 65 urtez goitikoak badira % 16,lehen aldia hoinbeste badela!Ohargarriena orobat, jaz sortu diren haurrenerdiak (doi-doia gehixago) sortu direla aitamakesposatuak izan gabe. Ez hain aspaldi oraino,nork errranen zuen hortaratuko ginela eta gai-nerat hoin denbora guti barne? Duela hogoita-hamar urte, sortzen ziren hamar haurretarik be-deratzik burasoak esposatuak zituzten. Battozen bakarrik “baxtarta” denbora hartan orainofrango aise erraiten zen gisan, halako esker tzarzerbaitekin erraiten frangotan, haurra bera zer-bait gisaz hobendun balitz bezala! Denboraknola kanbiatu diren, harritzekoa ere bada! Beste oharpen bat, jaz lehen haurra ukan dutenermazteak bana beste kasik 30 urtetarat heldu-ak ziren. Lehen baino aise berantago ukaitendute lehen seme edo alaba... “ Bizian untsa jarri-eta gero” eran du jendartegintzan aditua denbatek...

“ERIKA”Izen hori ez duke nehork arrotza. Zonbait aipal-di ukana du izen hortako itsas-untziak!Petrolaketako untzi handi zaharkitu bat, hon-

datu zena, bi puska eginik, Espainiamendealeko leihorretik haratxago. Makur ali-maleak izan baitziren Frantziako kostaldean ere,gure eskualderaino funtsean! Geroztik, beti au-zitan ziren. Azkenean, Total etxe famatua,petrola karreun artzeko delako untzi hori hartuazuena, bai eta untziaren jabea, kondenatuakizan dira, egin kalte guziak ordaindu behar, ixu-naz bestalde 192 miliun euro ba pagatzekodamu-domai kondu. Ainitzen gostuko, zigortzebortitza bainan xuxena. Haatik, afera ez da naskihortan bururatzen, diote Total etxeak dei eginenduela. Kasu hortan, auzia berriz haste izanenda...

BEHEITINicolas Sarkozy beheiti ari zauku sondaietan.Polliki beheiti. Kargutan jarriz geroz etzenbehinere hola jautsia. Bainan maltzurki badamaltzurki bere inguruan dituenek erraitendaukute ez dela sondaieri fidatu behar. Sarkozyurrun behatuz ari dela. Luzarat ageriko delahartua duen bidea dela egokiena... Horiek hola, ikusiz Sarkozy-ren arrakasta tti-pitzen ari, sozialixtek badute espantu! Aisesobera berdin! Sozialixta horien alderdiburuguziak Parisen bilduak ziren joanden igandean.Gobernua jorra eta jorra arizan dira. Gobernuabaino gehiago kitzikatuz funtsean Sarkozy bera.Ezkerraldeko guziek bat egin behar dutela he-rriko bozetan eta gobernuari larderialdi bat onaeman karia hortarat... Hola, beren arteko maku-rrak estali bederen dituzte, aintzineko egunetanelgarri ximikoka eta ausikika ere azkarki arizanondoan... Dela Europa batuari johan zaionhitzarmen berri “arinduaz”, dela alderdiarengeroaz, zernahitaz beti mokokan!Orai, denak bat beraz, elgarri muxu eta muxu!Noiz arte ote?

J-B D

2

Danborrada airosaDonostian, herriko patroina ospatuz, danborrada gaitza izan da aurten ere !Zernahi atabalari karriketan, aro hauta, bazter guziak alegera !

Erabakitzeko eskubidearen aldeko deia “Erabaki nahi dugu eta erabakiko dugu” izenburua duen agiria izenpetu dutehegoaldeko 80 bat pertsona ezagunek, izenpetze zabalagoaren aldeko deiaeginez www.erabaki.nireblog.com web gunean. “Normalizazio eta bakearenbidean” giltza, erabakitzeko eskubidea dela aldarrikatu dute.Komunikabideen aitzinean mintzatu dira Julio Ibarra kazetaria, Txaro ArtegaEmakundeko zuzendari ohia, Juan Maria Atutxa Sabino Arana Fundaziokopresidenta, Paul Rios Lokarriko idazkari nagusia eta Ramon Zallo EHUkoirakaslea. Sinatzaileen artean, besteak beste, Nestor Basterretxea eskul-torea, Toti Martinez de Lezea idazlea, Andoni Egaña bertsularia, Iñaki Perure-na harri altxatzailea, Xabier Euskitze eta Josu Loroño kazetariak, sentsibili-tate politiko ezberdineko lagunak.Sustengu ahal bezain zabala eta anitza lortu nahi dute herritarren artean etaotsailaren 10ean Donostiako Kursaal jauregian erabakitzeko eskubidearenalde eginen den “herri mugimendu haundian” parte hartzeko deia egin dute.

“ Elkarrizketari ezetzik ez “ eskatu dio Ibarretxek ZapateroriDuela zenbait ilabete, ETArekin negoziatu zuela eta, lehendakariak pro-posatu elkarrizketari ezezkorik eman ez dezan eskatu dio Juan Jose Ibarre-txek Jose luis Zapaterori. Hauteskundeak hurbiltzen ari dira eta GALEUZKAizeneko egitura osatzen duten PNV, CIU eta BNG Euskal Herri, Kataluniaeta Galiziako alderdi nazionalixtak bildu dira hauteskundei begira jarrera ba-teratuaren adosteko. Urriaren 25 ko herri kontsultaren egiteko proposamena mahain gaineanezarria du lehendakariak, Espainiar gobernuarekin negioziatzea eskatuz.Espainair Kongresuak Ibarretxe plana nola errefusatu zuen 2005ean gogoanizanez, euskal gizarteak mahai gainean ezarri proposamenari Madrildik jaki-narazi ezezko berria ez duela onartuko ohartarazi du lehendakariak.

Atutxa legebiltzarreko presidente ohia kondenatu du Espainiako auzite-gi gorenakJuan Maria Atutxa legebiltzarreko presidente ohia, Gorka Knörr eta KontxiBilbao, bera bezala legebiltzarreko mahaiaren kide ohiak kondenatu dituAuzitegi Gorenak. Batasuna legez kanpo ezarri eta Sozializta Abertzaleakezker abertzalearen legebiltzarreko taldea ez desegiteagatik. Alta euskalautonomia erkidegoko auzitegi nagusiak xuritu egin zituen. Bainanerabakiaren kontra “manos limpias” ultra eskuineko elkarteak dei eginik, kon-denatzea onartu du auzitegi gorenak. Hiru legebiltzar kideei isunak eta kargupublikoarako debekua ezarriko diete. Orotara, hiru urteterdiko debekua, 18hilabete Atutxarentzat eta urtebete beste bientzat, eta 42.000 euroko isuna,18.000 Atutxarentzat eta 12.000na Knörrentzat eta Bilbaorentzat ezarrikodiete.Hiru legebiltzarkide ohien defentsak auzitegi konstituzionalari dei eginen dio.

Torturaren kontrako manifestaldiakIruñean eta Lesakan manifestaldiak egin dira, Askatasunak deiturik “Errepre-sioa ez da bidea, Torturarik ez” lelopean.Nafarroako hiriburuan 2.000 pertsona bilduak ziren, Igor Portu eta MattinSarasola ETAko ustezko kideek salatu torturak salatzeko. Askatasunarenarabera tortura sistematikoki erabiltzen dute Estatuko segurtasun indarrenegoitzetan. Terrorismoaren kontrako legea indargabetzea eta AuzitegiNazionalaren desagertzea eskatu du Askatasunak. Lesakan, 600 bat lagunbildu dira Iruñeako lelo bera zuen manifestaldian.

Martxoko hauteskundeak : Aralar, Ezker Batua, EAJ eta EAMartxoko hauteskundetarako Aralar eta Ezker Batuak ez dute koaliziorik egi-nen. Bi alderdiek ez dute beren arteko akordiorik adostu.EAJ (PNV)k, euskal gatazka bere osotasunean kondutan hartzen duenarenalde eginen duela Madrilen iragarri du Josu Erkoreka EAJren Kongresukobozeramaileak. Alderdiari ez zaiola axolarik martxoko hauteskundeetannork irabazten duen jakinarazi du, zeren euskal gatazka bere osotasuneanjorratzen duenaren alde bakarrik eginen baidute. Sozializten erantzuna : EAJez dela baitezpadakoa Madrilen.Unai Ziarreta EAko presidenteak jakinarazi du bere alderdiak martxokohauteskunde orokorretara bakarrik joaitea erabaki duela.

Etxebizitzaren prezioa baretua Hego Euskal HerrianEtxebizitzen prezioak emendatu badira azken urtean, emendatzea gutiagoaizan da aurten. Hego Euskal Herrian dira Espainiar estatu osoko preziorikkarioenak. Hala nola, Donostian (3.930,8 euro) eta Getxon (3.904,1 euro).Aitzineko hiruilabetearekin alderatuz, etxebizitzaren prezioak behera egindu. Hala nola, Gipuzkoan (2.983,8 euro/m2) %0,4 ko beherapena.Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzaren sailburuak ohartarazi du bizitegiakgutiago kariotu direla Euskal Herrian Estatuan baino, Jaurlaritzak azkenurteetan egin lanari esker.

Bilboko Arte Eder Museoan artelan onenak Aurten 100 urte betetzen dituen Bilboko Arte Eder Museoak erakusketainteresgarria proposatzen du : “XX. Mendeko Artea” izenburuarekin estatukoarte lan hoberenen erakusketa martxoaren 2a arte ikusgai izanen dena. Oro-tara 63 artelan dira ikusteko, 48 margolan eta 15 eskultura. Pribatu batenkolekziokoak, 90ko hamarkadan hasi bilduma. Artista ospetsu zenbaitenlanak, Kandinsky, Klee, Leger, Chagall, Juan Gris, Picasso, Miro, Dalo,Braque, Tapies, Barcelo, Torres Garcia eta Blanchard, besteak beste.

Tomislav Nikolic eskuin burukoa denen aintzinean, bozen%40 ezbaian segurtaturik. Ez du aditu ere nahi

Serbia Europa Batuari lotzerik…

Arg. Jakes D.

Page 3: Herria 2941

Batzuek diote Baldarretako itsasbazterrak baduela dohain berezibat. Udaberriko hirugarren ilar-gi betean, itsas behera denean,mirari bat gertatzen omen da.Hondartza guzia ortutsik egitenbada, bakoitzak herrestoetanikus dezake bizia nolakoa izanduen…

Biak laborariak ziren, berrikierretretan sartuak. Igande arratsbatez, kabalak moldatu, sukal-dean gauza guziak altxatu, etajoan ziren Baldarretara.Hondartzan eskuz-esku bazoa-tzin, hitzik erran gabe. Aspalditik,gaztaroaz geroztik funtsean, ezzuten denborarik hartu elgarre-kin “menskeria ” baten egiteko. Itsas bazterrean goxo zen : uhai-nen burrunba ta galupa, oinetanhondar xehearen kilika, uhainenzilarrezko aparra. Goxo zenbehingoz denbora hartzea.Hondartza buruan, harrokabaten gainean jarri ziren. Berenbizi guziko herrestoak hor zeu-den, lerro lerro.

Ageri zen lehenik, han, noiz eginzituzten ezagutzak. Bat hiritikheldu zen, bestea etxekoa.Herresto arinak ziren haiek,kasik dantzatuak. Baziren urratsbarnagoak : ezteiak, haur bakoi-tzaren sortzea, aita zaharrarenheriotza, etxea zahar-berrituzuten urtea, barruki berria eraikizutena.

Zenbat urrats ! Urte arruntak,sasoinez sasoin, beti aitzina, betilanean, nehor haieri biziki ohartugabe. Berek ere ahantzia zutenhorrenbeste urrats eginik. Bi bienherrestoak batzutan ez ziren ezhain hurbil. Halere, gizonak atse-ginez ikusten zuen emaztearenurratsak gehienetan biziki hurbil-dik jarraiki zitzaizkiola : elgarlagunduz, elgar lauzkatuz…So-izu hor ! Urrats makur horiek.Mahastia errotik atera ginuenurtea ! Ba ta ondotik, ardiaksaldu ginituen urtea !! PAC dela-koan sartu ginelarik…“Quota”k… Primak…Hara han “ Gîte ”-a muntatuginuelarik. Zer lanak ! Zer kez-kak !

Gizona emaztea besoetanamultsuki hartzekotan zen ohar-tu zelarik, memento batez, batenurratsak baizik ez zirela ageri.Oldarrean zutitu zen : Jes ! Zer debru gertatu da hor ? Gaixo zu ! Hori zen gure behi tro-paren hiltzera etorri zirelarik !Oi oi Ama ! Behi-eroaren urtea !Jin ziren, bai ! Egun hartan eznauzu ikusi ! Ez nuen nehor ikus-teko gutiziarik, ez eta nehork iku-sia izaitekoa ere… Sabaiangorde nintzen, denak untsa he-

tsirik… Entzuten dut orainobehien orroa, sudurrean dut erreusaina. Soka hartu nuen etagapirio baten gainetik bota...Putxas ! Putxas ! Bainan nunmila debru zinen, egun hartan ?Zure behar gorrian nintzen eta ?Ixo ! Emazteak eskuarekin ahoatapatu zion. Begira ezazu ontsanoren urratsak diren, ikus zeinbarna diren ! Egun hartan etaondokoetan, nik ekarri zaitut biz-karrean, eta pizua zinen, jakizu !Pizua !...Denbora luzean egon ziren ixilik,elgarren besoetan. Orain, itsaszabaletik haize arin bat ari zenaltxatzen.- Hainbeste urrats ! Badea

posible ! Iduri-ta bizia xita-mirujoan zaukula ! Emaiten du gurebiziak ez duela arto pikor balioizan !!- Ta ta ta ! Zenbat jende ez dugugure lanetik hazi. Gure burra-soek emana hobetu eta aitzinaeraman dugu… Arto pikorra,gure aldian, landatu dugu.Hozitu da eta jadanik landareegin eta burutuko da.

Oraikoan, uhain handiago batekherrestoak ezabatu zituen.Marea goiti heldu zen. Gibeleraabiatu ziren hondartzan, batabestearen besoetan. Bazutenoraino frango urrats elgarrekinegiteko. Johanes Bordazahar

6

BALDARRETA

KULTURA SAILA

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8urtarrilaren 26-tik otsailaren 1-erat

Asteko emankizunak : Urtarrilaren 26an, 14.00 : “Piarres Larzabal-en(1915-1988) obra”. Hizla-ria : Daniel LANDART,lehen partea.Berriz zabaldua : Urtarri-laren 28an (23.00) ; 29aneta 31n, 14.00 eta 20.15

Urtarrilaren 27an, 20.15 : “Zer da erlijioek ukan be-har duten lekua ?” XabierAndonegi Donostiako Er-lijio Zientzietarako GoiIkastegiko zuzendaria.Berriz zabaldua : Urtarri-

laren 30an eta otsailaren1an, 14.00 eta 20.15

Kronikak egunero, 7.15,8.45, 14.45, 20.45 : Asteartea 29 : Euskal He-rriko Sainduak – Pierre An-diazabal.Asteazkena 30 : “EuskalKultur Erakundetik zerberri ?”.Osteguna 31 : “Jakilea”Aldizkaritik.Ostiralea 1 : Herriaastekariaren prentsa bildu-ma – Jamattitt Dirassar.

Bahituak : Clara Rojas eta Consuelo Gonzalez de Perdonio etxeratudira. Bakoitzak, hainbeste denboraren buruan, berriz ikusi du bere fami-lia, Clara Rojas-ek bere haurra, Consuelo-k ezagutzen ez zuen arrase-mea. Beti bahiturik segitzen du Ingrid Bétancourt-ek eta harekin sei gehi-ago berrikitan FARC-ekoek bahitu dituztenak.

***Eslovenia : Europako buruzagitza aldatu da Urtatsez. Esloveniako herri-aldea da orain buru sei hilabeterentzat. Garai batean, Tito zela nagusi,sartua zen Serbiako “inperio” delakoan. Ez du batere senditu eta jasanSerbiarren arteko borroka. Badu bulta bat Europan sartua dela eta eu-roaren batasunean ere. Beharbada egokiena da Kosovo-ko aferen xu-ritzeko ezagutzen dituelakotz Serbiako agintariak. Zer nahi gisaz,Kosovoarrek independentzia nahi dute eta lortuko dute dakigularik Serbiaeta Errusia ez direla batere akort. Alta, egun batez, erran famatua “akorteta apart” delakoa nagusituko da.

***Prentsaurrekoa : Aspaldian ez zen holakorik izan. De Gaulle-n denboranfamatuak ziren zinez profesionala baitzen jenerala. Pompidou-k segituzuen, Giscard-ek ere. Bainan bakandu ziren Mitterrand-ekin eta Chirac-ek nahiago zuen bizpahiru kasetarirekin.Aldakorra baita Sarokzy jauna berriz hasi da prentsaurrekoekin, bilduz700 bat kasetari Elyseoko gela nagusian. Eta han mintzatu, beti berdin,ganora berarekin. Galdeei ihardetsi eta batzutan bortizki, hala nola“Libération” egunkariaren buruzagiari. Halakoa da gure erregetxoa.

***Beherakada : Erran du deplauki ez zuela husten ahal jadanik hustua zenmoltsa. Eta hain zuzen iduri luke galtzen duela, denbora bereanfrantsesen konfiantza. Alabainan %50en petik daude konfiantza egitendiotenak. Aldiz, Fillon lehen ministroa goiti doa. Zertako ote ?

***Errugbia : Nahiz irabazi italiarren kontra, Miarritze baztertua da Eu-ropako kopatik. Tolosak aldiz segitzen du, Perpiñan-ek ere, Clermont-ekbehar bada. Ikusiko noraino joanen diren. Jauntzi urdina uzten dute Do-minici-k, Ibañez-ek eta Betsen-ek. Aro berri bat sortzen ari entrenatzaileberriarekin.

J.H.

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Beti eta gehiago aipatzen da“Presses Unviersitaires deRennes” argitaletxeak plazaratuliburu berria : “Les virtuoses del’identité. Religion et politiqueen Pays Basque”. Autorea : Xa-bier Itzaina, zientzia politikoetandoktore dena eta BordalekoCNRS-an ikerle.Duela zortzi urte tesia bat de-fenditu zuen gai beraz Mon-tesquieu Unibertsitatean,goreneko aipamena ardietsiz,hain zen ohargarria. Fedeareneta euskaltasunaren artekolokarriak zituen xehekiaztertzen, bai eta zientifikoki, i-kerle bati doakion bezala. A-labainan, azken bi mende haue-tan, Euskal Herrianere, Elizak eta Poli-t ikak aldaketagaitzak jasan dituzteberen baitan etaberen arteko harre-manetan.Oraikoan, tesiaoinarritzat hartuz,publikoari buruznahi ukan du gai be-raz mintzatu, liburugotor baten bidez,Jacques Palard e-rakaslearen aintzin-solas batekin.Bere 353 orri-aldeekin, lehen-biziko obra bermol-datua da, bainangaurkotua ere, hanhemenka aberastua.Alabainan, aintzinadoa bere ikerlane-tan, zerbait berrita-sun hatzeman beharrez.Hegoaldeko eta Iparraldekoarazo desberdinak elkarrenparean emanez, XIX. eta XX.mendeetan zehar, ederki ar-gitzen gaitu euskaldunen etafededunen nortasunaz.Pirineoko bi aldeetan, Elizareneragina ez da ttipia izan eus-kaltasunaren eremuan, bai poli-tikan, bai kulturan edo ekono-mia sailan. Azken hamarkade-tan, militante klase berri batzusortu zauzkigu, ez direnakofizialki krixtau bezala agertzen,zeinetan haatik sendi baita krix-

tau hats bat ezin ukatua, e-kintza berri batzutara bultzatzendituena. Hor dira lekuko indus-triako kooperatibak, laborarisindikalak, kultur elkargoak,gazteriaren batasunak. Ainitzekezagutu ditugun elizgizon etapolitiko daude berpizturik beza-la, arazoeri konponbide bat bi-latu beharrez. Halaber oraikojende askoren lekukotasunak,denak laño bezain hunkigarriak,nahiz izenak ixilik dauden.Holako liburu mamitsua ez da biegunez klikatzen direnetarik.Hor, lasterka guti, bainan, au-torearen eskutik, urratsez u-rrats, gogo bihotzen aberastekoparada gaitza, bai eta gure Eus-

kal Herriaren histo-ria hobeki eza-gutzeko ahala, etaoroz gainetikulertzeko, aski bar-na joaiten baita.HERRIA huntanberean, duela zen-beit urte, tesiaaipatu ondoan,berriketari batek ar-t ikulua bururatuzuen erranez :“Balio luke argi-taletxe batek holakoobra baliagarriapublika dezan etalau haizetara heda.”Orain obra hauirakurtu ondoan ezlezakea erran : “Es-painiarrera i tzulbalezate, hobe,Hegoaldeko anaiekere irakurtzeko

gisan !”? Segur, preziatukolukete haiek ere ! Hor dugu be-raz liburua dendetan salgai,aski merke, 20 eurotan. Preziohortan, Unibertsitateko kurtsosakon bat supazter xokotik se-gitzen ahal dena, XabierItzaina-ren trebetasunari esker.Bihotzez gure goresmenbizienak eskaintzen dizkiogu,Euskal Herr i hau, beregorabeherekin, zer izan deneta zer den hobeki ulertzenbaitugu.

J.B. Etxarren-Lohigorri

Xabier Itzaina-ren liburu bat

Argitaletxea : Presses universitairesde Rennes. 2 rue duDoyen Denis Leroy

35044 RennesCedex. Internet :ww.pur-editions.fr

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

Urtarrila 27anBaiona-tik (San Andres)

Goizeko 10ak ta erditan

BESKOITZEBeskoitze bestela “Briscous autrement - Beskoitze bestela” hamabiurtez geroz zerrenda munizipala oso bat sortu da Beskoitzen. Taldemotibatu hori, auzo diferentetarik jalia, eskumen eta sentsibilitatez osatuada. Biltzen ditu herrian sartutakoak eta etorri berriak. Adin guzietakoak(22 urtetik 71 urteraino) eta denak jadanik untsa sartuak herriko bi-zimoldean. Gardentasunak eta talde-lanak baimenduko ditu programaardatz nagusiak garatzea : baserria, erkidegoa, modernitatea(www.briscousautrement.com).

Frantses legebiltzarrak Europar konstituzio berria, Lisboako Xarta, eztabaidatzekoa zuelarik,hizkuntza gutituak ezagutuak izaiteko gisan emendakin bat proposatu dute UMP ko hautetsibatzuek, horien buru Marc Le Fur betroina, Legebiltzarreko president ordea. Haatik, FrançoisFillon, frantses lehen ministroak, emendakina ez du onartu. Azkenean deputatuen gehiengoakeranskinaren kontra bozkatu du. Hemengo deputatuetan, Daniel Poulou-k lehen ministroarenerranak segituz bozkatu du, Jean Grenet Baionako deputatua ez zelarik legebiltzarrean. Haatikfrantses lehen ministroak hitzeman du, Frantziak martxoko hauteskundeen ondotik izenpetukozuela hizkuntza gutituen xarta. Marc Le fur bretaniar deputatuak hitzeman du galdea primaderanberriz eginen duela legebiltzarrean.

Seaska ikastolen federazioak bulegoa berrituPaxkal Indo bulegokideak hartu du Seaskaren presidente kargua, gutienez heldu den ekainaarte. Paxkal Indok berrogei urte ditu, bi semeak Baigorriko eta Ortzaizeko ikastoletan ditu ;ezagutua da euskal kantari eta kantu moldatzaile bezala, Baigorrin bizi da. Seaskako bulegoanbi kide berri sartu dira joan den larunbateko kontseilu bilkuraren kari : Mertxe Galañena,Angelukoa eta Erik Etxamendi baxenabartarra. Ikastolen federazioak zuzendari berri bat hartukodu heldu den martxotik aitzina : Hur Gorostiaga, 35 urtekoa eta hiru haurren aita,EGUNKARIAko kazetari eta Euskal Herriko Kazetako idazleburu ezagutua.

Hizkuntza gutitueri buruzko europar xartari ezetz erran dute frantses lege biltzarrean

Page 4: Herria 2941

4

HAZPARNEReiki artearen aurkezpena

Gaur egun, sendatzeko medikuarenganagoaz eta sendagaiak iresten ditugu.Baina ez al dugu guk, gure barnean,auto-artatzeko ahala? Hots, kanpotiketorritako zerbaitek baino, gure barnekoenergiak sendatzen ahal ote gaitu?Galdera egitea eta erantzunen bilajoatea, desmartxa interesgarria da. REIKI, Japoniatik datorkigun artatze artefilosofiko bat da. Eskuen eta gorputzarenatal energetikoen arteko harremaneanoinarritzen da. REIKIak, ongizate sakonbat eta sendatze prozesuan laguntza batekartzen dio praktikatzen dionari.Ikastaro hori, REIKI diziplinaren introdukziobat bezala antolatua da. Ikastaro labur ho-rrek REIKI munduaren atea zabalduko du.Parte hartzaileek teoria sakontzen ahalkodute ondotik, beren baitarik.

REIKI zer den jakin nahi duen edozeinpertsona kuriosari edo hobeki bizitzekomundu berri bat deskubritu nahi duenedonori idekia da ikastaldi hau. LibeGOÑI GARATE, ikastoletako lehenirakaslea izan zen. 2002-an ezagutu zuenREIKI-a. Orain, REIKI irakaslea da. Haz-parneko ELGAR zentroa edo XURIATEAostatuan iraganen da 2 orduko ikastaldihau, 10 etatik eguerdi arte larunbatezurtarrilaren 26 an eta 15 € gostako da.Antolatzaile : U.E.U. eta Emazteek Diote.

Beti gazteOtsailaren 13 an, goizeko 10,30 etan ira-ganen da elkarte hunen biltzar nagusia Bil-Toki ostatuan. Elkarte hunen bulegoanparte hartu nahi dutenek galdea eginbehar dute Mayi Parot lendakariari lehenbai lehen. Ondotik 65 urte beteakdituztenentzat, herriak ordaintzen diote ohiden urteko bazkaria.

Xuriatean musikaldi Urtarrilaren 25ean, Xuriateaostatuan arat-seko 9 etankontzertu batizanen da,Eihartzea kul-turetxeak anto-laturik : XabiHayet : kontra-baxuan MathiasPontévia bate-rian Maghreb,Afrika beltza etaEuskal Herrikomusika doinueks u s t a t u t a k omusikaldia.

Haritz Barnen kantaldi

Urtarrilaren 27an, igande aratsaldeko 4etan, ikusgarri bat beharra da HaritzBarne zinegelan : Klixka kantari taldea,Maritzuli dantza konpainia, Elgarrekingizon koroa. Helduden udan Australianiraganen diren Gazte Munduko Egune-tarat joango duten gazteen laguntzeko.

HiltzeIragan egun horietan zendu dira: ClaudeLefort 80 urtetan, Etty Bonnet 75 urtetaneta Andre Ospital 78 urte. Gure dolumi-nak eskaintzen ditugu hil hoien familieri.

AbisuArdi pr ima edo prima berezien al-txatzeko bete behar diren hostoak He-rriko Etxean aurki ditaizke oraidanikHerriko mutilaren bulegoan. Urtarrilaren24 a aintzin eskuratu behar dira eta 31aintzin helarazi DDAF Baionako del-egaziorat.

Larrungo oihartzunak-Ardi eta ahuntzen jabe diren laborariek behar dute urtarril hunen 31 gabe HerrikoEtxerat agertu. Paper asko, abereeri buruz, behar dituzte bete. Udaletxeanxehetasunez argituko zaituzte.-Herritar asko, gure jaun erretora barne, dire arta etxe horietan. Opatzen diotegu lastersendatzea. Plazer haundirekin ber-ikusiko ditugu gure artean. P.D.

HeriotzeGanden astean bere azken egoitzarat segi-tua izan da Kattina Bacardatz Ibarrundarra.Berenaz Hazpandarra zen. Xemartin sena-rrarekin bortz haur, seme bat eta lau alabaaltxatu dituzte. Beren alaba Maialen LeonBonnetekin ezkontzean, bost haurretariklauekin gure herritar eta Ibarrundar eginziren. Senarra aski gazterik galdu zuen. Bai-nan Kattina, Maialen alabaren ostatuanlanean arizan da ahal zueno. Geroxago,bere xahartzean izan da emazte alegera etamaite zuen bere gisako lagunekin museanartzea. Azkenean osagarria ahuldu zaio eta94 urtetan pausatu da goxo-goxoa berehaur, haur ttipi eta arra haur ttipiez inguratu-rik. Ongi maite zuten ama edo amatxi galduduten famila guzieri eskaintzen ditugu guredoluminak.

Meza telebixtanGanden larunbat aratseko mezan EuskalTelebistako teknikalariak gure elizan gintuenberen tresneria nasaiarekin. Gauza beraeginen dute bertze segidako bi larunbatez.Meza hori zabaldua izanen da biharamu-nean igande goizean ETBbian. Segur giraahal izanez segurik gure eri, xahar edo ezin-duek atseginekin begiratuko diotela mezahorri.

Biltzar nagusiaGanden astean gure patronajeko EMAKHOR elkarteak egin du urteko bere biltzarnagusia. Daniel Petriat lehendakariak bereagurra ekarri du hor zen jende multxo ede-rrari eta urte berriarentzat agiantza hobere-nak eskaini ditu guzieri. Andere auzapezakigorri du bere ordezkari Dominique Idiartelkarteetako axuanta. Musikarentzat Sebas-tien Perez lehendakariak erran dauku gan-den urteko konkurretan bigarren egin dutelapundu erdi batentzat. Badute gazte multxopollita ikasten ari dena. Nathalie Jorajuriakeman ditu diru maileko kondu sanoak. Kora-larentzat Mixel Bereau lehendakariak etabere arreba Gemak eman dituzte hor erekondu sanoak. Gero jaun erretorak emandiozkate omonier solas goxoak. Aratsarenbururatzeko denek egin dugu zintzur busti-tze bat pastizarekin.

Xarlota Laxague Iragan astelehenean bizikiainitz jendek parte hartu duteXarlota Laxague-ren ehortz-ketetan. Betidanik elkarte eta elizamugimenduetan barne izanda Xarlota eta ondorioz herrizkanpo ere ezagutua zen. Herria maiteizan du bainan oroz gainetik herriko biztan-leak, bere hurbilekoetarik haste zabaltzenzuen bertzearentzat zaukan maitasunaeta arta haundia. Guk, Hazketako auzohortan, sortzen ikusi gaituenek eskerrakbihurtzen daizkiogu, guretzat izan denagatik. Ama baten maitasunarekin inguratugaitu ginen haur guziak eta bere geriza-pean hartu. Ama baten egitatearekin, gure

griña eta arranguren entzule izan da, gurezorionetan ere parte hartzen zuela etabere bizi osoan jenden elgarretarazlesuharra izan da. Hitzari eta hartuemanarieman dio lehentasuna. Ez du nehoiz elgar-rizketa batean erantzuna moztu ez ondori-orik gabe utzi. Beti hitza biziarazi du,hitzari bidea ideki dio. Bere hitz lerro gos-tukoenetarik izan da “ : “Eta zuri zer idu-ritzen zauzu ? ” Bertzen erranak berextenzituen bertzeari balioa emaitea gatik, huniutziz azken hitz onaren kokatzeko aukera.Eskerrak izan zirena gatik Xarlota. Ikus ahalaren mugetarik haindian baziraere badakigu gure dei abots batenmenean hurbil zaudela hain maite izanduzun Euskal Herriari begira.

J.A.

SENPERE

ZuhurtziaEz dakizunik ez aipa, bainan dazkitzunakoro ez erran, eta nik zerbait asmatubehar astekari balios huntan ezartzeko !

AiretikBai, beharrik asteburu huntan horginituen gure bi andere xarmantak,palantxan jokatzeko Airetiken izenean.Galdu dutela nahi dut, 27-40, beraz Sen-pere xapeldun. Bainan irria atxiki dutehalere eta gora Machicote Laura etaRévoredo Celia, eta nolaz ez hauenlehendakaria, Darthayette Pantxika !!

Mezen tenoreakLarunbatean Gerezietan 19.30etan, igan-dean Lekornen 10.30etan. P.I.

MAKEA - LEKORNE

SARA

AHETZE

Herriko etxeko agiantzak (joanden asteko segida !)2008 urte berri honentzat dituen proiektuak jakin arazi ditu jaun auzapezak. Bizitegizozialen eraikitzea beti herriko kargudunen arrangura izanez, 73 kanboar familia gaztekukanen dute egoitza baten eskuratzeko ahala, edo etxe eraikitzeko lurra prezio onean,edo apartamendu bat baldintza beretan, edo HLM bizitegi batean sartzeko ahala.Haurtzaindegia handitua izanen da : familia gazte gehiago eta beharrak araberakoakhaurtzaindegian. Kasinoaren doziera bururatua da : HIRIGOYEN enpresa hautatua izanda Kanboko Kasinoaren kudeatzeko, Hossegor, Hendaia eta Capbretonekoak jada egi-ten dituen bezala. Obrak laster hasiko dira eta 2009ko primaderan, idekiko ditu ateakKanboko Kasinoak, San Josep parkean. Kanboko petanka joileek toki berri bat ukanendute Mixel Labeguerie kirol parkean. Lau joko eremu eta gela bat eraikiak izanen zaizkie.Osasun mailako toki berezi bezala izendatu du Kanbo Frantziako estatuak. Jada ezagu-tua zen osasun arlo horretan Kanbo, ainitz eritetxe eta xaharretxe baitira gure herrian.Joanden urtean Frantziako estatuak osasunerako gune berezi bezala hautatu du Kanbo,geroa argiago eginez kanboko artaetxeetako arduradun eta langileentzat, orroituz 2000enplegu badirela hemen. Txokolatearen museo baten idekitzea ikusi behar ginuke urteberri honetan. Musdehalsueneko Bordaren ondoan herriak duen lur eremu batean, txoko-late egile famatu batek bere langela eta saltegia eraiki behar lituzke. Ekialdeko desbide-ratzearen bazterrean, Jerome ostatutik hurbil, aurkituko da txokolatearen museo berrihori. Tokiko ura Kanboarrentzat, hau zen Etienne Durruty zenaren nahia, duela zenbaiturte jada. Orduan landatu haziak fruituak laster ekarri behar lituzke, URA sindikata, Baio-na eta Kanboko herrien artean izenpetuko den akordio baten bidez, Urtsu eta Latsako urgarbia ukanen baitugu gure dutxuluetan.Joanden eguneko elgarretaratzea ez zen bururatzen ahal herriko medailen banaketagabe. Horra nor diren aurtengo saristatuak : Beñat Lagourgue erretor ohia, EchevarriaMaialen eta Jesus Behereko Plazako artistak, Janot Duhau Behereko Plazakoa ere,Andre Larrondo erretretan sartzen den suhiltzaileen aitzindaria. Bertzalde beste bisuhiltzaile ohoratuak izan dira joanden maiatzeko uholdeetan ekarri sokorrientzat baldin-tza biziki zailetan : Teddy Vermotte eta Xabier Ayerbe. Pablo Tillac-en familia eskertuaizan da artistaren 18 obra eskainirik herriari. Pablo Tillac-en toki berezi baten idekitzekogogoa du ere Kanboko herriak.

KANBO

SortzeUrtarrilaren 11n sortu da Eiko OSPITAL-ETXEBERRI, Iñaki Ospital eta MirentxuEtxeberri-ren bigarren haurra. Hau muttikoa beraz, Eheina-ren anaia ttipia. Zorionakgurasoeri eta ongi etorri sortuberriari !

Urte berriko agiantzakJoanden larunbat aratsean, Sanoki gelan, auzapezak eta kontseilariek gomitaturik, bildudira herriko elkarteburu eta ordezkariak eta ere jin-berriak herri-agintarien ganik agiantzakerrezebitzeko. Elkarte bizitza pixkorra dugu herrian : 37 elkarte dira orotara, eta jin-berriak25 bat ziren ! Karia hortara banatuak izan dira hainbat sari merezimenduz beren buruaaiparazi duteneri. Jendalde pullita bildu da eta, denen atseginerako, eskainia izan da jan-edanaldi bat herriko hautetsiek zerbitzaturik. Karia hortara ere jakin dugu Roger Gamoyauzapezak berriz presentatzeko asmoa duela herri bozetara lista doi bat berritu batekin.

Urruty ahizpa biritxiak xapeldun !Ezusteko ederra egin dute Joana eta MaylisUrruty ahizpa biritxiek Frantziako Xapelgoairabaziz trinketean ustez ezin-hurbilduak direnBidarritar Marisco ahizperi (hauek ere biritxiak !)“Cadettes“ mailan. 40 eta 38 : bi kintzeznagusitu dira Arrangoitzeko trinketean bizikipartida ederra jokaturik. Goresmenak Joana etaMaylis-eri, bai eta ere hauen prestatzaileeri.Izerdi larrienak ez ote ditu Gratien-ek pasatu ?...

IhauteriakAitzineko urtetan bezala, herriko Ataitze taldekodantzari eta zirtzilek kartierren itzulia eginendute ihauterikari, eta beraz bazterrak doi batharrotuko beren soinu eta jauziekin ! Biasteburuz eginen dute kartier guzien itzulia.Huna asteburu huntan nun gaindi ibiliko diren :urtarrilaren 26an, larunbat goizetik : Izoki(Uhartetxeberritik Mulieniarat) – Gibelarte(Estebenetik Olhanerat) – Juanttipianekoinguruak – Arrantzaliaenia – Kanboxokoa –Etxeberri Haranea – Uharretua – Zabaloa –Gixontoenia – Lehengo Postako inguruak – Uhaldia – Txistulari – Errobi xola.Urtarrilaren 27an, igandez : Ameztoia – Haiderrenia – Jauretxea – Agerria – Panekau –Hiriberria – Larrainarteko bidea – Larraldea – Panekau ttipi.Helduden astean agertuko dugu xehekiago nundik ibiliko diren ondoko asteburuan.Gomita berezi bat egina da jendeari : ahalaz kartiereko biztanleak edo egoiliarrak etxebakar batean bil diten, ihauteriak elgarrekin hobeki ospatzeko. Herriko berri aldizkaria egun hautan eskuratu ahal izan dugu. Hau 6 hilabetetarikagertzen da eta xeheki emanak dira bi hizkuntzetan herriari doazkion jakin beharrekoguziak. Norbaitek hartu ez balu, Herriko Etxean eskura dezake arazorik gabe.

ITSASU

Laura Machicote,Pantxika Darthayette eta Celia Révoredo

Urruty ahizpak, Battitte Coyos eta PopolEtchebarne prestatzaileekin

Herriko zorionakUrte berritako zorionak eskaini dauzkuAhetzeko kontseiluak urtarrilaren 12anherriko etxean. Auzo herritako hautetsiakhor ziren bai eta ere adminiztrazionekoburuak.Jaun auzapezaren mintzaldia entzunondoan, baso on bana edan dugu, euskalbixkotxa puska on bat janez, CelineDrouillet andereak eginik. Omore oneangoxatu gira urte berri on bat desiratuz.

HeriotzeKaliforniatik berri trixte bat heldu da Ahe-tzera, Ttotte Jorajuria Etxehartzekoa,

urtarrilaren 15 ean hil dela eritasun gaixtobaten ondotik, Redwood City-n. AhetzetikAmeriketara joan zen 1959an, 23 urtetanbehi hazkuntzan lan egiteko. Ondotikbaratzezain aritu da erretira hartu arte.Bere bizia Ameriketan iragan du, hanezkondu eta lau haur izan ditu, seme bateta hiru alaba. Haren oroitzapenetanmeza bat emana izanen da Ahetzeko SanMartin elizan, otsailaren 3an igandearekingoizeko 10 ak eta erditan.Nere doluminik beroenak familia guziarieta gure Jainkoak bere ondoan atxikdezala. Panpili

UZTARITZE

Ttotte Jorajuria

Hartzaro FestibalaBi asteburutan iraganen da aurtengo Hartzaro Festibala.Urtarrilaren 25etik 27ra lehenik, otsailaren 1etik 5era gero.Asteburu huni doakionez, ostiral aratsaldeko 2etanHeraitzen ibilaldi alaitua, euskal mitologia gogoan, etaLapurdi gelan “Hartza iratzarri” emanaldia, hau ere 2etatikgoiti. Larunbatean, 9etan, Iparraldeko ohiko musika etadantzaz eztabaida (EKE, IDB, Herri Soinulari), eguerditanfestibalaren estreinaldia, Uztaritzeko txistulariek alaiturik ;ibilaldi artistikoak Heraitzen eta Arruntzan, Patrice Rouleau-ren erakusketa Heraitzeko kaperan eta hor berean, arat-seko 8.30etan, Mochicas taldearen kontzertua. Igandean,Hiribeheren ganer hustea trikitilariek alaiturik ; Heraitzekoplazan aldiz, 11etan, Kaskarotak eta mutxikoak.

Xabi Hayet

Page 5: Herria 2941

SAN FRANTZISKOTIKAdixkide bat juan zauku

5

DONAIXTIHeriotze : Astelehen huntan familiako etaadixkide ainitz bildu dira Donaixtiko elizanazken agur baten egiteko TuiurrenekoAnbroxi Erdozaincy-Etxart-i. 81 garrenurtean utzi du mundu hau zortzi haurride-tako familia eder bat hazi ondoan Xaxibere andrearekin. Bera Ibarla Pekotxekoseme zen eta hunen zazpi anaietarik

gintuen bai Manez Frantxixkano idazle etaolerkari ezagutua gazterik zendua eta erePettan Mendiben 40 urtez goiti erretoregona zena. Doluminetan gelditzen denfamiliak onhar ditzala gure doluminak.Kaseta hau ere juntatzen da bereberriketari duen Piarres-en eta hunenfamiliaren doluari.

HeriotzeJoanden astean Manuel Iribarren lagun-du dugu bere azken egoitzarat, 90 urtezituela. Elizkizun bat biziki ospetsua izandu, funtsean gizon gisa merezi zuenbezalakoa. Dolumin bizienak familiaguziari.

MusaGazteen kanporaketa bat izanen daArambel ostatuan 21 urte azpitik dutenmuslariendako. Ibiakoitz arratsaldehuntan jokatuko dira partidak. Izenaklekuan berean hartuak izanen dira.

Kantaldi Herriko gazteek antolatzen dute kantaldibat elizan igandean, aratsaldeko 4etan.Kantariak izanen direlarik Bankarraktaldea eta Eltzegor famatua, ondotik taloeta xingar Arambel ostatuan. Egun hor-tan bildu dirua izanen delarik preso direneta heien burrasoen laguntzeko.

ArrantzariekinAPRN elkarteak bere biltzar nagusia egi-nen du igandean 10.00 orenetan Ortzai-zen, ondotik bazkaria Mendi Alde ostatu-an. Gomita zabaldua da elkarte hortandiren guzieri.

F.J.

LASAColoradotik heriotze

Duela aste pare bat jin zauku PiarreEtchart Xubialdeko semearen hil mezua,arrantxoan bere kabalen artatzen arizelarik, bihotzeko kolpe txar batek kendudiola bizia. Gorputz atzeman dute, trak-turra bizirik laster behartuko zitzaio-lakoan dudarik gabe. Aldi bat gehiagoikusten dugu zer giren, ez bagira ere horigogoan bizitzen ahal. Duela 78 urteXubialdean sortua, 6 seme zituen, famili-ako 5garrena zen. Han esposatua, 3seme alaben aita zen, alargundua duelaurte pare bat. Eguberriko agiantzetanhitzemana zuen aurten etorriko zela,zorteak besterik zaukan. Bekan ger-tatzen zena 6 semeak Ameriketarat joanziren bakotxa bere aldian eta 2 bakarrikgibelerat itzuli, horietan Eñaut (luzazauzapez egon dena) etxe berria altxa-turik etxaldearen segida segurtatu zuen.Xubialdeko familiak jasaiten duen bizitza-ko pasaia dorpe eta trixte honetan partehartzen dugu horien bihotz minean.Penetan utzi dituen etxeko, anaia, koinateta iloba guzieri gure dolumin bizienakhelarazten dizkiegu. M.G.

BIDARRAIHeriotze

Bi heriotzek inarrosi dute gure herria. Toki Ederreko Pilar Mortalena zendu da 57 urte-tan. Odol xankreak du ereman denbora laburrez. Kanbon bizi zen. Gure herrian ira-gan dira joanden ostiralean haren ehorzketak. Igandean aldiz Presaldeko JanbattittOrhategaray zuen jendalde handiak, eliza ttikiegia ere zela, bere azken egoitzarasegitzen. Menditik jausterakoan, hain segur trenputxartze baten ondorioz, bereautoarekin erroitzan behera erori da Ezpadako aldean, han berean zoritxarrez gor-putz zela gelditzen Batitun Erripa. 62 urte zituen. Heriotze horiek hain bortizki jodituzten familiek onart ditzatela gure dolumin bizienak.

Pilotan, bi herritar xapeldunBost herritar baginituen lehian joandenasteburuan, Frantziako xapelgoko trin-keteko finaletan. Horietarik bik dutexapela beretu. Arrangoitzen, palantxan, kadet mailan,Aña eta Graxi Marisco ahizpek galdudute, 40-38, Itsasuko Joana eta Maylisahizpen kontra. Juniorretan, KristinaAguerre-k, Mirentxu Hirigaray alduda-rrarekin, galdu du Oloroneko Lephailleahizpen kontra, 40-31. Senior B mailan,Kattalin Marisco-k, Marie Amestoyekin,irabazi Baigorriko Argia Olçomendy etaHelene Ansolabehere-ren kontra, 40-33.Baionako Modernean aldiz, eskuhuska,juniorretan, Mathieu Olhagaray-ek, Ma-ttin Olçomendy baigorriarrarekin, irabazi40-15, Hazparneko Alexis Inchauspe etaMattin Salaberry-ren kontra. Goresme-nak finaletara heldu diren pilotari horierguzieri eta bereziki xapeldun berrieri !

BANKA

Heriotze : Urtea untsa hasia ginuen sortzebatekin bainan iguzki eder hori lastergoibeldu zerauku jakitearekin Jean PierreOçafrain Elgeko semeak 32 urtetan galduduela bizia moto ixtripu batean. Herriguzia inarrosia izan da. Jean-Pierre zenmutiko bat ona, langilea, lagunkina eta

bihotz onekoa. Bazuen urte multxo bat lanegiten zuela Durruty lantegian. Ukan dituehorzketa hunkigarriak herriko elizanainitz jenderekin, merezi zuen bezala.Gure dolumin bizienak eskaintzen dituguaitameri, anaia, koinat eta bi osaberi. Etazuri, Jean Pierre, ikus arte zeruan. M.A.

AINTZILE

Santibate eta LibertimenduEgutegi fantesiengatik ihaute laburra aurtengoa eta Garaziko usaiei jarraikiz Santibateeta libertimendu asteburu berean ditugu. Hobeki? Gaizkiago? Ez dakigu, hola eginbehar. Santibatek “ aurten bezala gero’re ” igorriko gaitu etxek’anderei eske. Otsailaren1ean, ostirale aratsez ibiliko dira zirtzilak ostatuz ostatu eta eske kantuak emanen.Garaziko lizeoa, Zitadelako kolegioa, Garaztarrak, Garaziko bertsu eskola eta Urkulupeña eskuz esku jarri dira gaualdi horren kausitzeko. Zirtzilek hitzordua dute Jai Alaian17 etan. Kantuz hasiko lehen ostatuan, “Xuriketenean” 17.30etan, gero oren erdi guziztokiz aldatzeko. 23.30etan Herriko Etxeko sasi dantzaldiaren ondotik maskak kendukodira Urkulu peñaren egoitza gaineko harresietan, tripota jateko. Kantatzeko asmozdirenentzat, itsusiz bezti, eta oroit nehork ez zaituela ezagutu behar !Libertimendua berriz, bolanten eguna da. Igande goizean 9.30tan abiatuko da kabalkadaPortaleburu eta Eiheraberriko juntatik, Eiheralarreko bidean, Eiheraberritik hiri zaharrerajoateko. Karrikaz karrika ibiliondoan hitzordua emanada trinketeko plazan11.30tan libertimenduberaren ikusteko. EkhiErremundegi, Patxi Hiriarteta Mizel Mateobertsulariek erantzunendute zirtzil jokoei.Garaztarrak-eko dantzariekjauziak emanen dituztelarikbolanten moldean. Euriabalitz libertimenduamerkatu estalian litzateke.Beraz udaberri alfer batekere ez gaitu jitetikeragotziko.

DONIBANE GARAZI

BasaizeaJoanden abenduaren 16an iragan daBasaizea kultur elkartearen biltzar nagusiaBaigorrin, Bixentainia bere egoitzan.Multxo pollitak parte hartu du bilkuran,horietan gazte anitz. 2007 urteko bilanbaikorra azpimarratua izan da, ekitaldidesberdin anitz antolatuak izan baitira(merkatia, kantu afari, antzerki, informaziobilkura, kontzertu, bertsu saio, Urtatsgaua...) baita ere sail berri baten abia-tzea : haur eta gazte saila. Bakantzadenboran (bakantza ttipietan eta udan),Basaizea elkarteak ekitaldiak proposatzenditu kantonamendu guziko haurrer zuzen-duak (rafting, perkusio ikastaldi, pilotaegunak, mendi ibilaldi...) eta arrakasta pol-lita bildu dute orain artio. Bestalde,Basaizea elkarteak orroitarazi du 2007urtean, Nafarroaren Egunean eta besteekitaldietan egin irabazier esker, 18000euro banatu dituela enpresa eta elkarteezberdiner. Horietan dira : Haize Berrikultur elkartea, Laborantxa Ganbara, XokoOna ostatua Azkainen, Pagatxa elkartea(Larzabaleko ikastola berria)... 2008kohelburuetan agertu da, orai arteko dinami-ka berarekin, bide beretik segitzekoxedea.

HeriotzeAstezken aratsaldean, bi ehorzketa izanditugu herrian. Xaharrena Maurice Alçu-garat, Landda-ko nagusia, 95 urtetan zen-dua. Bihotz haundikoa eta izpiritu argiazuen gizona. Jendalde ederrak segitu dubere azken egoitzara. Ondotik MarianoEscos-ena, ainitz urtez Baigorrin egona.Sei haurreko familia altxatua zuen,bertzeak bertze, lauza harrobietan laneginez. Azken denbora hauetan, Arrosanbizi zen eta 74garren urtean zendu da.

Elizkizuna han iragan da eta gero Baigo-rriko hilerrian ehorzia izan da. Doluminbizienak eskaintzen dizkietegu, nahiga-betan diren bi familieri.

Herriko etxetikArtzain laborariek behar dituzte ardi pri-men altxatzeko paperak herriko etxeanhartu, bete eta igorri Baionako D.D.A.F.-era. Azken epea, urtarrilaren 31 izanez,egun guti gelditzen zaie oraino egina ezduteneri.

PilotaFrantziako xapel-goaren kondu,finalak jokatu diraaste buru huntan.L a r u n b a t e a n ,Arrangoitzeko trin-ketean, nexkatoeneguna zen pale-tan. “Juniors” edoartekoetan :Olorue 40 - Zaha-rrer-Segi (Kristina Aguerre eta MirentxuHirigaray) 31. Helduetan “ B ” mailean :Goizeko 40 – Zaharrer Segi (A.Olçomendy eta Hélène Ansolabehere) 33.Igandean Moderne trinketean gizonen aldiesku huska. Artekoetan Zaharrer-Segi (M.Olçomendy eta M. Olhagaray) 40 –Noizbait (Inchauspé eta Sallaberry) 15.Pare gazte hunek eskuratu ditu beraz baiEuskal Herriko eta bai Frantziakotxapelak. Txalo beroak pilotari guzieri etaberen laguntzaileri.

ErrubgiaGaraziko zelaian US Nafarroa nagusitu daPérigueux-ko taldeari 22 – 20. Emaitzaona heldu diren partiden jokatzekogogoarentzat. Sailkapenean beti 7garrenpostuan daude.

BAIGORRI

Sebastien Kurutxetek utzi gaitu 71 urte-tan. Sebastian Ezterenzubi Bidarteansortua zen eta gazterik Ameriketaratjuana, denbora hartako bertze ainitzbezala beharrak manaturik.Gazterik bizitzen ikasia zuen, haren zer-bitzu denboran Aljeriako gerla nahasihura ari baitzen. Soldado juan eta zen-bait ilabeteren buruan Aljeriarat eremanzuten. Handik ixtanteko « Jeep » bate-kin mendietan zabilalarik bide bazterre-ko lehergailu batek haren Jeepa jauza-razi zuen eta bere aldean zuen lagunahan berean gorputz gelditu zitzaion,bera bizirik atera zen bainan arras izituaeta zainetarik doi bat eritua egon zen.Hala ere bere denbora bete ondoanetxerat etorri eta frango laster esposatuzen Avignon-eko Josephine anderegaztearekin. Handik zenbait ilabeterenburuan San Frantzizkorat etorri zirensenar emazte gazteak gaitzeko lanekonahikariarekin. Biak lanean arizan dira azkar denborahandiz. Sebastianek baratzezaingoanzuen bere negozioa eta lanari arras ja-rraikia izana da beti. Josephinek etabiek familia altxatzen zutela, bi alabaeta seme bat. Orai hok ere beren fami-liekin direnak.

Lanean azkar arizanik ere Sebastianekhartzen zuen denbora bere gustukogauzen egiteko. Sasoinean urtxo-ttipienihizin biziki maite zuen, badu zenbaitibilaldi eginik mendi horietan.Kartetan ere gaitzeko gostua zuen,igande arratsaldetan Euskal Etxekomuseko beltxidak etzituen galtzekoak.Museko xapelgoak hasten zirelarik erelaster prest zen norat nahi juaiteko.Behin baino gehiagotan heldu izan daNABO-ko xapelketa haundirat.Haatik orai, zenbait denbora hotanarras nekez zabilan eritasuna ezingaraituz eta azkenean ez du ihardokiahal izan. Abenduaren 7an begiak hetsiditu.Ehorzketetan gaitzeko jende aldea bilduzaio azken agur baten egiterat. Beraainitz urtez klikan ibilia baitzen kleronarieta tronpetari eta ere « Elgarrekin »kantari taldean, bere lagunak bai soinu-lari eta kantari, denak han ziren ehorz-ketetako meza eder baten eskaintzeratetorriak. Biziki meza ederra izan da.Bere anaia Johnny-k lau pertsu emandazko, hunkigarriak.Ez adiorik Sebastian.Familiak onar ditzala gure doluminak.

M.E.

Igandeko mus lehiaketaArberoako ikastolaren aldeko mus lehiake-tak arrakasta pollita ukan du, 48 pare bildubaitira. Antolatzaileek parte hartzale guziakeskertzen dituzte ahantzi gabe Jean Bibenseta Ttotte Larre laguntzaileak.

Herriko Etxetik2007an sortu dira Duhart Maiana LekuOrdokian, Larre Leila Etxartean etaMendiburu Mae Ixtebendean.Ezkontzak : Gara Jean Claude-CasemajorJoëlle, Larre Sébastien-Colinet Magdalena,Lassalle Jean Michel-Bonneaud Sabrina,Mériguet Eric-Durruty Christelle, OihenartJon-Etxart Maialen, Albero Frédéric-LupiacIsabelle eta Bidart Patrick-Eliçagaray Eve-lyne, azken bi hauek herriz kanpo. Eta zori-onez heriotzerik ez.

Museko txapelketa haundiaTxapelketa hortan arizan nahi dutenek he-rrian berean hasten ahalko dute Haram-boure ostatuan antolatzen baitute herrikozoingehiagoka. Hitzordua heldu den urta-rrilaren 26an larunbat aratseko 8etan.Izenak emaitean 10 euro galdatuak izanendira jokolari bakotx. Ongi etorri musa maiteduten guzieri.

IZTURITZE

Kattalin Marisco eta Marie Amestoy maila gorenean !

Bigarren maila, ezkerretik haste : Arotzarenaantolatzailea, Etchegorry-MendiburuDonamartiritar irabazleak, IzturitzekoCasemajor Haramboure andereak, Aguerre

Lehen maila, ezkerretik haste : Bibenslaguntzailea, irabazi duten Haristoy anaiaaihertarrak, Basterretche eta Bellinzonadonoztiritar andereak, Aguerre ikastolakolehendakaria eta Larre laguntzailea.

Mathieu Olhagaray eta Mattin Olçomendy

Page 6: Herria 2941

LAGUNTZAILE BALIOSAK

Itsasoan badelarik zerbait errekontru edozerbait laguntzaren beharra, beti hor diraSNSM itsas erreskate erakundearen untziak,hala nola Pierre-Loti deitzen dena, Donibane-Ziburuko portuan dagoena. Erakunde horrekospatzen ditu bere berrogoi urteak. Laguntzagisa hori aise lehenago ere segurtatua zenhaatik Donibaneko portu hortarik, gisa hor-tako lehen untzia hor agertu baitzen,Napoleon III enperadoreari esker 1865-ean.Gai hortaz , Charly Montet elkarteburuakhitzaldi bat eginen du larunbat huntan, urtarri-lak 26, aratseko 6-ak eta erdietan,Donibaneko batzokian, Agustin-Xaho ka-rrikan.

PIERROT GIL OMENDUZ

Donibane Lohizunen, Begiraleak euskalelkarteak bere biltzar nagusia eginen dularunbat huntan, urtarrilak 26, aratseko 7-etan. Usaian bezala, iragan urteko goiti-be-heitiak aipatuko dira bai eta aurtengo xedeak.Bainan bestalde omenaldi bereziño bat es-kainiko zaio berrikitan zendua den Pierrot Gilelkarteburu ohiari.

GOAZEN XINARAINO!

Olinpi-Joko famatuak Xinan baitira heldu-den agorrilean, karia hortarat ehun bat lagunharat abiatuak dira Frantzatik arras moldeberezian, bide guzia - edo kasik dena behin -egitekoa baitute denek elgarrekin eta bakoitxabizikleta baten puntan! Martxoaren 16-an partitzekoak dira Parisetik,Xinako hiri-nagusirat nahi lukete helduakizan agorrilaren 3-ko, aste bat Olinpi-Jokoakhasi aintzin beraz... Eta ehun txirrindularihorietan bada Donibane Lohizunen bizi denbat, Jean-Yves Blanchard, Lagunak elkartekoarduradunetarik dena bestalde. Txirindularitrebea bixtan da, hilabete guziz mila kilo-

metro edo gehixago egiten baititu bere bizi-kletarekin...

POLIZAREN KONDUAK

Donibane Lohizunen, hautetsi eta kargudunainitz bildurik karia hortarat, polizako aintzin-dariek beren agiantza bilkura muntatua zutenjoanden egunean eta jazko gora-behera fran-go aipatuak izan dira. Oro har, aintzinekourtean baino ohointza eta arrobatze gutiagoizan da, aldiz droga ixtorio gehiago etabideko errekontru gehiago ere ba, ixtripuhorietarik gehienetan - hiruetarik bietan nun-bait han - bi errotako ibilgailu bat barne izan-ki. Polizategitik langile parrasta bat joan da,edo erretreta hartuz edo beste norapait izen-datua izanik. Joan diren horien ordainak oraidira heldu, hamabi lagun orotarat, zazpi hi-labete ondar huntan jinak edo jinen, bestebost hemendik zonbait asteren buruko.horizanen. Denen beharra badela azpimarratuaizan da. Bestalde, jakin da polizategia berahandituko dutela eta berrituko ere. Obranhasi behar litazke udaberrian. Estreina heldu-den urtean, Jondonane irian edo hola...Hasian hasi, polizategiaren aintzineko su gor-ri eta berdeak desagertuko dira, borobilgunebat muntatuko da toki hortan.

ESKERRAK ETA ESKERRAK

Urtarrilean gireno ez baita berantegi,agiantza-bilkura larunbatean egin daDonibaneko herriko etxean. Herrriko bozakhor berean direla, Peyuco Duhart auzapeza ezda biziki arizan ez iragan urtean egin obrezez eta aurten akulatu beharrak direnez Doi-doia aipatu bakarrik hasiak diren batzu, halanola merkatugunearen ondoko aparkalekua,lurpez egiten ari dutena, edo laster hasikodirenak, Alturan etxegune berria eta mediate-ka... Eskerrak bihurtu ditu bestalde herrikoelkarteeri, denen artean lan gaitza egitendutela Donibaneren onetan

3

Ziburuko bestetan, mus lehiaketan bi emazte xapeldun, Martine Ibarburu eta Chantal Dal-Zin

HERRIKO BESTA EDERRAKHENDAIAN ETA ZIBURUN

(1.hasia)

Goizetik saldoan hurbildu da jendea Ainhiza Monjolosera joanden larunbatean, Eus-kal Herriko Laborantza Ganbararen (EHLG) 3. urtemuga ospatzera. Ospakizun os-petsuak, 500 bat lagunekin. Sala nagusia ttipiegia zen jende hori guzia kokatzekogoizeko mintzaldietarako. Mixel Berhocoirigoin eta Maryse Cachenaut arduradun na-gusien inguruan, orain arteko lanaren bilduma egin da eta 2008ko egitasmoak aipatudira, hala nola laborantzaren behatoki baten sortzea eta hurbiltasun zerbitzuen in-dartzea, sail nagusienetarik bat delarik laborari gazteen “instalatzearena”, hainpolemikatsua batzutan, Ainharbeko Kakoa etxaldekoaren gisara.Egitura horren “Lagunak” elkarteak ere bere biltzar nagusia egin du, Patxi Noblia etaMixel Bidegainek kudeaturik. Elkarte hau arduratzen da EHLG-rentzat sustengu etadiru biltzen. Lan baliosaderama. Alabainan,urteko buxetaren %40adu bildu orain arte, ezbaita guti, ikusiz zertraba ikaragarriakezartzen dizkionfrantses adminis-trazioak EHLG-ri.Jakinez 2008ko au-rrekontua 450.000 eu-rokoa dela (11 langiledauzka EHLGk), “La-gunak” elkartearensaila behar-beha-rrezkoa da, EHLGkezagupen ofiziala ardi-etsi artino. Eta haunoizbait etorriko da :“Admin i s t raz ioneabezain tematsu etakasko gogor gira” ziolaMixel Berhocoirigoinek.Laborantza iraunkorrazAldudarrak Bideo elkar-teak eginiko filma adie-razgarria ikusi ondoan,Ainhizako egoitzaarraberrituaren estreinaegin da. Karia hortara,orain arte egoitzarenjabe zen Manu Robles-Arangiz FundazioakEHLG-ri uzten ziolaetxe horren jabegoa.Eusko JaurlaritzakoIker Guzman Muñozeta Akitaniako Kont-seiluko Frantxua Maiti-ak ere bi egitura horiensustengu osoa adierazidute EHLG-ri. Egunakaitzina jotzen zuelabesta giro alaienean.

AINHIZAN, 3. URTEMUGA KEMENTSUA

Urtats egunean, isilik, bakez, hil zen Ataungo bere etxean Pilar Ba-randiaran, 96 urterekin. Hilerrian datza orain bere osaba Jose Migue-len ondoan, biek nahi zuten bezala.

1936ko gerra piztu zenean, Debako Urtiaga lezea zuten lantokiAranzadi, Eguren eta Barandiaranek. “Los tres tristes trogloditas”izendatu zituen kazetalari batek umorez ; umorez baina okerrez. Hiruziren, bai, baina ez tristeak ezta trogloditak ere (lezean ez baitzirenbizi).

Barandiaranek Lapurdira ihes egin zuen orduan, zer egin ez zekie-la. Behin baino gehiagotan eman zien aditzera Gasteizko apaizgaite-

giko agintari berriei Gasteizera itzuli nahi zuela. Haiek, berriz: ”Deituko zaitugu”. Ezzuten hori sekula egin.

Bizitoki bila ibili zen Barandiaran. Baionako apaizgaitegia eta Belokeko mo-nasterioa izan ziren, besteak beste, aldi baterako haren aterpeak. Azkenean, Saranaurkitu zuen etxea, Ibarsoroberria. Eta han egokitu zen 1940ko azaroan, Pilar ilobare-kin. Barandiaran Fundazioak aurten argitaratuko duen egunkariaren bigarren liburu-kian hau irakurtzen dugu: “Me traslado a Sara con mi sobrina Pilar. Nos instalamosen la casa Ibarsoroberria. Pensamos residir en adelante en este pintoresco pueblo.El traslado de los muebles en autocamión me ha costado 350 francos. En Sara meesperaba D. Bernardo de Aurkia, quien me ha gestionado el logro de la casa. Es éstade una familia belga que pasa el invierno en Bélgica, y que, según suponen D. Ber-nardo de Aurkia y los encargados de cuidar dicha casa (no se puede comunicar porcorreo con Bélgica), se verá contenta de que yo la ocupe. Esta casa es de la novelis-ta belga Mme. France Adine”. Aurkia hori gipuzkoar apaiz bat izan zen. Esan beha-rrik ez da, II. Mundu Gerra hasia zen eta Belgika naziek okupatua zegoen.

Mende erdi bizi izan zen Pilar osabarekin. Saran lehenik eta Ataunen gero,1953az gero, jakintsua 1991n hil zen arte. Etxeko lanak eginez soilik? Inola ere ez.Egunkaria aski garbi mintzo da. Osabarekin maiz joaten zen hona eta hara, etxe ba-tera eta bestera, maiz nor bere motoan. Eta beti zubigile lanean, hainbeste eta hain-beste dei eta bisita antolatzen. Ez baitziren bat edo bi. Hara zer idatzi zuen Barandia-renek 1948 urte bukarean: “1948 urtean 215 otordu eman ditugu gure etxean, etorrizaizkigun adiskide eta arrotzai”. Axularrek Etxauz Baionako apezpikuaz dioena esandaiteke zinez Barandiaranez eta haren ilobaz:”Zure etxea […] betiere izatu da eus-kaldunen etxea, pausalekua eta portua”.

Osabak ez bezala, ilobak bazuen Atauna joatea. Berriak ez ziren beti gozo-ak, jakina. Hara 1940ko irailean osabak bere egunkarian idatzia:”Vuelve de Ataun lasobrina Pilar. Noticias poco tranquilizadoras de aquel lado: muchos odios, muchaescasez de víveres, mucha carestía, jornales bajos, poco trabajo: son las consecuen-cias de la guerra. La gente descontenta con la situación política actual”.

Ataungo etxe berria egitean ere parte handia izan zuen Pilarrek: lurra erosi,langileekin mintzatu, planaren arabera lana betetzen ari zenentz ikusi… 1950ean ai-patzen da lehenbiziko aldiz etxea eraikitzeko asmoa, eta zama handiena Pilarrek era-man zuen. Sara eman zion izena Barandiaranek, aterpe-herriaren oroigarri, baina le-hen pentsatu zuen izena ez zen hori izan, Ikaste(g)i baizik.

Pilar, emakume argia izateaz gain, alaia izan da guztientzat, eta lanerakobeti prest. Etxe hartan hilabete bizitzeko zoria izan dut (1970ean) eta lekuko naiz.Goizeko 6etan jaikitzen zen Jose Miguel Barandiaran, lanari ekiteko, eta ez askoz ge-roago iloba ere.

2006ko azaroaren batean egin zitzaion Pilar Barandiarani omenaldia, etaJuan Gorriti zizelkariaren lan bat eskaini. Pilarren gogoa aski lausotua zegoen ordu-ko. Urtebete eta zerbaixka gehiago bizi izan da. Bizi dadila orain guztion oroitzapene-an.

Henrike Knörr

Itzali zaigu Sara etxeko emakume ona

Robles-Arangiz Fundazioko Fernando Iraeta, Jon Etcheverry-Aintchart notarioa eta

Mixel Berhocoirigoin EHLG-ko lehendakaria, egoitzaren eskualdatze akta izenpetzen

Egoitza aitzinean, aurreskua

ELKARTE BIZIAElkartegintzaren lehen formazio zikloa

U.E.U. eta Basaizearen eskutik

Udako Euskal Unibertsitateak etaBaigorriko Basaizea elkarteak formazioziklo bat eskainiko dute, edozein elkarte-tan daudeneri idekia eta zabalagoki nor-nahiri. Ziklo hori otsaila eta maiatzabitartean iraganen da, osoki euskaraz.Helburutzat daukalarik elkarte bizialaguntzea eta indartzea bere alor des-berdinetan. Zazpi alor dira jorratuko :* Elkarteak eta legeak (elkarte batenlege-jantzia, elkarte enplegua,erantzunkizuna, ekitaldi antolaketa)otsailaren 2an, 9an eta 16an, AinhizakoLaborantza Ganbararen egoitzan,erakasle Amaia Rekarte abokata, MariePierre Arrieta, Mattin Olzomendi, BixenteEiherabide eta Peio Juantorena (10 oreneterdi, kopurua : 10 eta 20 ikaslerenartean).* Maketazio informatikoa (logizielaezagutu, irudi eta testuak landu...)otsailaren 25etik 29ra, NikolasPadronesekin Donibane GarazikoFrantsesenean (22 oren eterdi, 7/12ikasle).* Elkarte dinamika eta elkarte proiek-

tua, Iraultza Urrutia soziologoa eta DanielHarotzarenerekin, Donapaleun, ZerbitzuPublikoetako Etxean, martxoaren 15eaneta 22an (8 oren, 10/20 ikasle).* Elkarteak eta komunikazioa, JoanaEsponde eta Eneko Bidegainekin,Baigorriko Herriko Etxean, martxoaren29an (4 oren, 10/20 ikasle).* Elkarteak eta blogak, NikolasPadronesekin, Izuran, apirilaren 12an (6oren, 7/12 ikasle).* Irudien lanketa informatikoa, NikolasPadronesekin, D. Garazin, Frantse-senean, apirilaren 21etik 25era (35 oren,7/12 ikasle).* Elkarteak eta kontabilitatea, XabiAphesteguy eta Maddalen Errotabehere-Dupuyrekin, maiatzaren 24ean eta 31n,D. Garaziko Herriko Etxean (9 oren,10/20 ikasle).Izenak lehen bai lehen eman behar dira :UEU, Eneko Gorri, 1 Arsenal Plaza 64100Baiona (tel.06.21.68.56.71 edo [email protected]). Ikastaldiak ordain-duzkoak dira (argitasun guziak:www.ueu.org).

Page 7: Herria 2941

FDSEA axurien prezioaren gatikkezkatua Axurien prezio apalak ikusiz, Fdseasindikatuko 10 bat laborari, Baio-nako suprefetarengana joan diraberen kezka azaltzeko. Sindikatuakgaldatu du gobernuak ardiarenprima emenda dezan, eta ardi hara-giarentzat eskuratzen den dirulaguntza zabal dezan ere esneaekoizten duten laborariei. Suprefe-tak laborarien galdea prefetarihelaraziko diola hitzeman du etalaborariek Frantzia mailan ari denardien federazioari FNO (federationnational ovine) igorri diote doziera.Hazkuntza egunak Baionan ira-ganenEuskal Herriko laborantza gan-barako lehendakariak Lurramarenbilana egitearekin erakustera emanzuen gisa bertsuko feria bat anto-latzeko xedea zuela departamen-duko laborantza ganbarak ere Baio-nan. Jean Grenet Baionako auza-pezak erran horiek baieztatu ditu:“Hazkuntza egunak” deitu feria ira-ganen da Baionan heldu denekainean.

Bozen aktualitateaBayonne Par Cœur zerrendakaparkaleku bat lurpean pro-posatzenBayonne par Cœur zerrendakoYves Ugaldek lurpekoaparkaleku/tunel baten proposame-na plazaratu du. DeGaulle plaza etabaratze publikoaren azpian, lurpeankoka liteke aparkaleku hori, erdian2000 auto har litzake, bi aldetarik

lurpez ibil litezke hiri barneatrebeskatu nahi duten autoak ; ho-rrela herriko etxetik suprefetura arti-noko lur gaineko bi errepideakeremu berde ezartzeko autorikgabe. Yves Ugaldek uste du gunehorretan tunnel/aparkaleku bateneraikitzeko, Donostiako kontxanbezalaxe, aise arrapa daitezkeelaenpresa pribatuak interesatuak.Ifop etxeak daraman aburu iker-keta anitz komentatuaKomentarioak hainbat eta handiagodira inork ez baitaki zuzen norkmanatua eta nork pagatuko duenaburu ikerketa hori. Begi guziakJean Grenet auzapezaren aldera sodaude, ustekizuna baita berak duelahorrelako ikerketa baten pagatzekoahal ekonomikoa. Galdera batekeztabaidak sortzen ditu : bigarrenitzuli bat izaiterakoan Baionan pro-posatzen duen hipotesia bakarrahauxe baita : Grenet-en zerrendalehen, bigarren sozialistak eta hiru-garren BPC Yves Ugalden zerren-da. Azken hunek uste du sozialistenzenbakiak gainditzen ahal dituela.

7

LEGEZKO ABISU

Lekarozeko (Baztango Elizondorenondoan) lizeoak frantses erakaslebat bilatzen du ordezkaritza batensegurtatzeko helduden martxoaren3tik apirilaren 30a arte.Xehetasun gehiagorentzat deituzenbaki huntara : Idoia : 00 34 679 613 201

LAN POSTUA

Itoiz anaiak . . . . . . . . . . . . 40Poueyts-Heguiabehere . . . 28Hola zen Baionako Moderneanadinekoen finala igandean,oraino lekuak izan zitaizkeelariktrinket berinadunean. Suareneta ikusmenaren pizteko, pilotariberriak maite ditu ikusleak.Hemengo lauretan bizikiezagutuak lauetarik hiru, horrekez baitu erran nahi gutiagomerezi dutela. Etsenplua bai,ederra, horiek emaiten dutena40 urteri buruz ere ez baitiraamor emaitekotan izanen horgozenbait. Bestalde Urruña, Bai-gorri ala Zuraidek badituztesozietate-elkarte baliosakpilotako bainan ez beti herritarsemeekin, eta hor ere ezmerezimendurik gabe, ukanabaitute moldatzen ta hezten. Ezda jo haundi eta pindar bortitzikikusi hemen baina jokoa baizaharrek, eta parada zutelarikgaztea hutsean ezarri dutehunek lehen urtea alabainanhortaratzen zela. 16etan adosizanik eta 24-21, gero dutejokoa gogortu Itoiztarrek,Heguiabehere bera eregakatzeraino ondarrekotz.Olçomendy-Olhagaray . . . 40Inchauspe-Salaberry. . . . . 15Junior gazteetan bi pilotari ederzituzten Zaharrer Segi elkar-tekoek jada ezagutuak. Ligakoxapeldun, bai-eta plaza laxoanere eta badakigu besterik erebaduela Berterretche - Juan-torena - Iputcha eta gehiagoreneskolak. Galtzaleez zer erran :biak pilotari semeak baitira,begote hauk berak erakasle,boteen biltzen eta beste. Gaiakholakoak direlarik ez daerraitekorik. Jinen dira berrizhazpandarren egunak ere.Sorhaitz-Haroçarene. . . . . 40Etchemendy-Maitia . . . . . . 19Bigarren maileko amaturrenadugu hau, Modernean berefinala bazuena hunek ere. Abilkijokatuak ziren zuraidarrak bipilotari bilduz, bat biziki erneaeta bestea berriz jada aitarenesperientziatik zerbait baduenabere adrezian eta moldeanberean. Hoieri kintzea nunegin ? Aitzinean zituztenhazpandarrak, biak herrikoakhauk, ez dira beldurtiak. Badutejo eta beso, bainan erditangelditzea ez aski halere.Besteeri utzi dute goragojoaiteko xantza.

GARATENEAN Idiart-Heguiabehere . . . . . 50Alfaro-Lazcano . . . . . . . . . 29Astelehen huntan, Garatenean,ikusi-ta, nork erranen zuenbezperan Baionako finala hurajokatua zuela AlainHeguiabeherek ontsa gostarik.Alta hor zuen aratsalde hortanbere kar guzia, jo aitzinerat etajo ta laster gibelerat, pilota batez baitzuen uzten lagunarenmenturan. Bainan Panpi Idiartzuen preseski laguna eta norkikusi du alfer eta nagiturikMakea Uhazkiko laboraria ?Harrapaka arizan dira bi gorri-ak astelehenean eta ezzituzten uzten kontrarioakbaten egiterat ere ondarrerat.Alta ezin erran partida txarrakzituztela. Pilotari ederra daLazcano urruñarra bainaprestua zen egun hortan, etaez Heguiabehere bezala ke-xatzen. Ala ez da hori erekonda ? Alfaro hor zela,bainan 29 tan gelditu diradenaden.Idiart-Heguiabehere . . . . . . ?Bielle-Kurutcharry . . . . . . . ?Baigorriarrekin izanen dituzteberaz egitekoak asteleheneanirabazle horiek. Hor zen jen-dearen arabera, ari beharko

omen dute hek ere, irabazteko.

BAIONATTIPIANLambert-Lazcano . . . . . . . 38Ezcurra I-Ducassou . . . . . 32Aroa eztitzearekin, betikoa SanAndresen : paretak izerdi, hor-tan utzi behar ukan dute partidapollit hau, denak ari zirelarikgogotik eta ez gutienik Lau-renten botea. Beste aldiko,agian, aro bada.

BEREZKOETANAgusti Waltari . . . . . . . . . . 40Ellande Alfaro . . . . . . . . . . 25Saran jokatu da partida hauPleka trinketean.Agusti Waltari . . . . . . . . . . 40Herve Etcheverry . . . . . . . 27Eta beste partida huntan 20-1errausten zuen kubatarrak bai-gorriarra, salburik, gero, hunekbere gibelatuak harrapaturik, 27egin dituela. Orai Aramburu arida Waltariren kontra.

HEGOALDEANOlaizola II - Mendizabal II . 22Capellan-Lasa . . . . . . . . . . 14Xapelgoan, 10-11 izanik, geronausiak nausi. Eta ziztu ederrikizan da erretzeko debekua egindelarik, Iruñeko Labriten.Arretxe II- Eskudero . . . . . 22Diaz-Oteiza. . . . . . . . . . . . . 17Hau ere xapelgoan, bigarrenmailekoa, han berean.Iñaki Esain . . . . . . . . . . . . . 22Imanol Agirre. . . . . . . . . . . 19

Saralegi-Iza . . . . . . . . . . . . 22Jul. Retegi-Argote. . . . . . . 19Amorebieta-Etxanen hoik biak,xapelgoan.

Bengoetxea VI-P. Ruiz . . . 22Titin-Laskurain . . . . . . . . . 18

Astelehenan, Eibarren, jo duteTitin pilotari gogorra ondarrean600 ikusleren aitzinean, azkenlauak lerroan eginik, oren bateta laurdenez.Uriarte-Eulate . . . . . . . . . . 22Cabrerizo-Goñi III . . . . . . . 18

Larralde . . . . . . . . . . . . . . . 18Harizmendi. . . . . . . . . . . . . . 3Gertatzen ahal hau ere. Eiba-rren ziren bi partidak, bestehaundien ondotik.Del Rey - Merino . . . . . . . . 22Alazabal - Arruti . . . . . . . . 19

Capellan - Galarza VI . . . . 22Galarza V - Zubieta . . . . . . 12Bi partida horiek Azpeitian.Koka - Begino . . . . . . . . . . 22Xala - Pascual . . . . . . . . . . 15Xala eskuin xoilaz ari behar,ezkerreko besotik minez, besohori ezin altxa.

Bego

V. ANDRIEU - J.F. LARREGAINNotaires Associés

3, Avenue de la Reine Victoria64200 BIARRITZ

Tél. 05.59.01.50.15INSERTION - CHANGEMENT DE

REGIME MATRIMONIAL

Suivant acte reçu par Maître Jean-François LARREGAIN, Notaire Associéde la Société “Vincent ANDRIEU etJean-François LARREGAIN, Notaires,Associés d’une Société Civile Profes-sionnelle titulaire d’un office notarial”,dont le siège social est à BIARRITZ(Pyrénées-Atlantiques), 3, Avenue dela Reine Victoria, Résidence Carlton, le10 janvier 2008, a été reçu le change-ment de régime matrimonial portantadoption de la communauté uni-verselle par :Monsieur Jacques Albert GUYOMAR,retraité, et Madame Monique Mar-guerite VANDARD, retraitée, sonépouse, demeurant ensemble à BAS-SUSSARRY (64200), Chemin de Goïtia.Les oppositions des créanciers à cechangement, s’il y a lieu, seront reçuesdans les trois mois de la présenteinsertion, en l’Office Notarial où domi-cile a été élu à cet effet.

Pour insertion - Le Notaire

Rémy COURREGELONGUEAvocat au Barreau de BAYONNE

Conseil en Droit des Sociétés2 Rue du 49 ème RI - BAYONNE

Tél. 05 59 59 79 08 Télécopie 05 59 59 05 80

E.mail : [email protected]

SARL HIRUKIASociété au capital de 10 400 EurosSiège social à ITXASSOU (64250),

ZA ErrobiRCS BAYONNE 425 013 695REDUCTION DE CAPITAL

Aux termes d’une Assemblée GénéraleExtraordinaire en date du 19 décembre2007, enregistrée au SIE DE BAYONNEPOLE ENREGISTREMENT, le 2 janvier2008, Bordereau n°2008/2, case n°6,Extrait 13, les associés ont décidé deréduire le capital social de 10 400Euros à 7 800 Euros, par attribution dela branche d’activité de charpente à laSARL ALTXA, société au capital de 7000 Euros, dont le siège social est àITXASSOU (64250), Maison Eltzarrea,Route d’Espelette, moyennant une va-lorisation de 109 300 Euros, en cecompris les éléments corporels etincorporels, et par annulation des 260parts détenues par la SARL ALTXAdans la SARL HIRUKIA.Cette décision non motivée par despertes, a été prise sous la conditionsuspensive de l’absence d’oppositionde la part des créanciers sociaux.Le dépôt des actes sera effectué auGreffe du Tribunal de Commerce deBAYONNE.

Pour avis. La gérance.

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN &BONNECAZE-DÉBAT

AvocatsRésidence Adour – 4 Rue du Gramont

– 64100 BAYONNE21 Place Charles de Gaulle – 64220 ST

JEAN PIED DE PORTAVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte sous seing privé en datedu 7 janvier 2008, enregistré à la SIEde BAYONNE le 10/01/2008 Case 14Bordereau 2008/37, il a été constituéun Groupement Agricole d’Exploitationen Commun reconnu par le Comitéd’Agrément des GAEC présentant lescaractéristiques suivantes :DÉNOMINATION : “ IRULEIA ”SIEGE SOCIAL : “ IRULEIA ” - 64220BUSTINCE IRIBERRYDURÉE : 99 ans à compter de l’imma-triculation au RCS de BAYONNE.OBJET SOCIAL : l’exploitation desbiens agricoles apportés ou mis à sadisposition par les associés, achetésou pris à bail par lui, et généralement,toutes activités se rattachant à cetobjet, pourvu qu’elles ne modifient pasle caractère civil du groupement, etsoient conformes aux textes régissantles GAEC.APPORTS : Apports exclusivement ennature pour un total net de 90.000,00Euros avec entrée en jouissancerétroactivement fixé au 31/12/2007CAPITAL SOCIAL : 90.000,00 Eurosdivisé en 900 parts sociales de 100,00Euros chacune,CESSIONS DE PARTS : Toute cessionde parts entre associés est librelorsque le GAEC comprend deux asso-ciés. Dans tous les autres cas, toutecession de parts, même entre asso-ciés, est subordonnée à l’accordunanime des autres associés.CO-GERANCE : Monsieur Guy-MichelIDIART demeurant à BUSTINCEIRIBERRY (64220) - “Iruleia”, MadameDominique Noëlle CACHENAUTépouse IDIART demeurant àBUSTINCE IRIBERRY (64220) -“Iruleia” et Monsieur Bixintxo GER-MAIN, demeurant à MENDIVE (64220),pour une durée non limitée.R.C.S. : La Société sera immatriculéeau Registre du Commerce et desSociétés de BAYONNE.

Pour avis - LA CO-GERANCE

Urruña (Itoiz), Baigorri (junior),Zuraide (2.)

Aurtengo xapeldunak trinketean

ETUDE DE ME BERNARD ET JERÔME GOUFFRANT

NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

Aux termes d’un acte reçu par Me Jérô-me GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIEN-NE DE BAIGORRY, le 4 janvier 2008,enregistré à BAYONNE le 9 janvier 2008,bordereau 2008/36, case n°3, a été cons-tatée la cession par,La société à responsabilité limitéedénommée ELLISSECHE-GINESTETdont le siège social est à SAINT ETIEN-NE DE BAIGORRY (64430), Rue principa-le, ayant pour N° SIREN 488 622 226,immatriculée au RCS de BAYONNE.Au profit de la société à responsabilitélimitée dénommée SARL NAHIA dont lesiège social est à SAINT ETIENNE DEBAIGORRY (64430), Hôtel Juantorena,Rue principale, ayant pour N° SIREN 501695 068, immatriculée au RCS deBAYONNE.D’un fonds de commerce de bar, restau-rant et hôtel exploité à SAINT ETIENNEDE BAIGORRY (Pyrénées-Atlantiques),rue principale, sous le nom de HOTELRESTAURANT JUANTORENA, leditfonds comprenant tous éléments incor-porels et corporels y attachés.La cession a été consentie et acceptéemoyennant le prix principal de QUATRE-VINGT-QUINZE-MILLE EUROS (95 000,00E), s’appliquant : - aux éléments incorporels pour 50 000 €- au matériel et au mobilier pour 45 000 €Entrée en jouissance fixée le 1er janvier2008.Oppositions chez le Notaire dans les 10jours suivants l’insertion ou la publicitéau Bulletin Officiel des Annonces Com-merciales.

Pour avis et mentionMe Jérôme GOUFFRANT

CONSTITUTION DE SOCIÉTÉAux termes d’un acte sous seings pri-vés en date à BAYONNE du 17 décem-bre 2007, enregistré au SIE de BAYON-NE POLE ENREGISTREMENT, le 19décembre 2007, Bordereau n°2007/1485, Case n° 26, Extrait 5871, ila été constitué une Société Civile Pro-fessionnelle dont les caractéristiquessont les suivantes :- Dénomination : Société Civile Pro-fessionnelle MALHERBE TUGAS- Objet : l’exercice de la professiond’avocat- Siège : 27 rue Frédéric Bastiat àBAYONNE (64100)- Durée : 40 années- Apports : Monsieur Jean-Paul MAL-HERBE a apporté son activité civiled’avocat, en ce compris les élémentscorporels et incorporels pour 120 000Euros, Monsieur Antoine TUGAS aapporté son activité civile d’avocatconstituée d’éléments incorporels,pour 40 000 Euros.- Capital : 160 000 Euros, divisé en1600 parts sociales de 100 euros.- Cession de parts : seules sont libresles cessions entre associés, les autrescessions sont soumises à l’agrémentdes associés statuant à la majorité destrois quarts.- Co-gérants : Monsieur Jean-PaulMALHERBE et Monsieur AntoineTUGAS demeurant à BAYONNE, 27 rueFrédéric Bastiat.La société sera immatriculée au Regis-tre du Commerce et des Sociétés deBAYONNE.Le dépôt des actes sera effectué auGreffe du Tribunal de Commerce deBAYONNE.

La géranceXala-k ahal guziak egin ditu halere beretokiaren hein batean atxikitzeko

HERRIKO BOZAKZiburun, astelehenean egin da bilkura bat zointan segurtatuaizan baita, aintzineko egunetan hedatu solas batzu alde batfinkatuz, Ziburu Euskaldun taldeko abertzale batzu sartukodirela ezkerreko lixtan, Dominique Duguet zerrendaburu.Abertzale guziak ez dira haatik hortarik ari eta iduriz sozialixtakere ez dira naski oraino hain ados beren artean.Urruñan, orai arte gehiengoa zuen zerrenda bi pusketan jarrida. Alde batetik Daniel Irazoqui zerrendaburu, hautagaietanbarne Daniel Poulou deputatua. Bestaldetik, behin dudan ego-nik, Odile De Coral zerrendaburu, Léon Marin orai artinokoauzapeza ere barne.

Tatsa berri baten mentura telepublikoenpublizitate hutsaren betetzeko.Les Echos egunkariak joan den astean zioenez, frantses gobernuahasia da pentsatzen tatsa berri bat ezartzeari, telebista, ordenagailueta sakelekoetan. Horrela bildu dirua atxikiko luke publizitatekomertziala galduko duten telebista publikoentzat. 170 eta 340 mi-lioi euroren arteko sarreraren esperantza luke estatuak.Partikularrak mila euroko ordenagailu bat erosterakoan hamar edohogei euro gehiago pagatuko luke. Oroit Frantziako presidenteakurtarrilaren zortzian iragarri zuela telebista publikoak ez direlahaizuko gehiago, publizitate komertzialaren egitera. Haatik,telebista publiko horien guzien publizitate komertziala metatuz milioibat eurotara heltzen gara, hots tatsa horrek ekar lezakeena bainohiru aldiz gehiago.

Zenbaki guziak goiti iaz, errepidekokontrola kontuetanPrefeturak presentatzen duen iazko bilanean bi zifra altxatzenditugu : 27 260 isun edo amanda eta gida baimeneko tanto kentze,etorri direla iparraldera, radar kontrola automatikoetatik. Bestalde,gutarteko 1560 lagunek galdu dutela autoaren gidatzeko baimena,Lapurdi/Baxenabarre/Xiberoan. 2006an baino 175 gehiago.

BAIONAn

Page 8: Herria 2941

8

-Asteburu guzian, JondoniBixintxoren ohoretan, herrikobestek segitzen Hendaian, Ziburuneta Beskoitzen-Igande arte, Miarritzen, FIPAentzun-ikus festibala-Ortzegunean (19.00), Miarritzen,Atabal musikategian, Taratatabalkontzertu berezia-Ortzegunean (21.00), Baionan,Luna Negra kabaretean, SwampCats musika-taldea.- Ortziraletik igandera, Uztaritzen,Hartzaro festibala-Ortziralean (15.00), Baionan,Bonnat erakustegian, BéatriceLeroy-ren hitzaldia, “Espainiahamekagarren mendean “.-Ortziralean (18.00), Kanbon, he-rriko mediatekan, Thierry Truffautihauteriaz mintzo.- Ortziralean (20.00) Azkainen,Txopinondo sagarnotegian, sagar-no berriaren txotxa- Ortziralean (20.30) Bokalen,

Vaillant Couturier gelan, DanielMesguich eta Quilapayun taldea-Ortziralean (21.00), HazparneXuriatean, Xabi Hayet eta MathiasPontevia musikariak -Ortziralean (20.00), Miarrritzen,Versant antzerki-taldearen bil-tokian, “ A la Bastoche” ikusgarria,antzerki, kantu eta olerki. -Ortziralean (21.00), Baionan, LunaNegra kabaretean, BenoitSourigues bere lagunekin-Ortziralean eta larunbatean(20.30), Larzabalen, “ Au P’titMusée” antzerkia eta Trabouleskonpainiaren korala atipikoa-Larunbatean, Angelun, kukuso-merkatua Quintaou plazan.

-Larunbatean (11.00), Baionan,Baionan Kantuz Lakarra plazatikabiatuz-Larunbatean, Irulegin, arrapesta-kari, eguerditan zikiro-jatea mahas-tizainekin eta aratsean herritarrenafaria, Eztiki taldeak bazterrakairostuz.-Larunbatean (14.00), ParisekoEuskal-Etxearen biltzar nagusia-Larunbatean, Donostian, Bertsu-Eguna, saio nagusia (18.00)Kursaaleko areto handian.- Larunbatean (18.00) Baionan,Eusko Ikaskuntzaren egoitzan,Thierry Truffaut euskal ohituretazmintzo-Larunbatean (19.00) Azkaingoelizan, Piarres Larzabal apezeuskaltzain zena omenduz, mezaharen oroitzapenetan, harenhiltzearen hogoigarren urtebu-rukari.- Larunbatean (20.00) Larresoron,herriko gelan gau beila Uztaritzekoikastolak antolaturik : MaialenErrotabehere, Kattalin Indaburu,Philippe Albor, Izartxo, Maribisos,Putil eta Tipul-Larunbatean (21.00), Baionan,Luna Negra kabaretean, “Les Filsdu Vent”’ musika hirukotea.- Larunbat aratsean, BaigorriBixentainean, “Uda gaua” Irulegikoirratiaren alde- Larunbat aratsean (21.00)Aiherran, Denen Etxean, Satorrakantzerkia-Igandean, Ligin, Xuberokomaskarada- Igandean, Itsasun, Bertsu EskolenEguna- Igandean, Uztaritzen, Latsa gelan,ganer hustea- Igandean (16.00), Hazparnen,Haritz Barne zinegelan kantaldi :klixka, Elgarrekin, Maritzuli- Igandean (16.00), Bankako elizankantaldi : Bankarrak, Eltzegor-Helduden asteartean eta

asteazkenean, Ezpeletako feriak

ZALDI OLDARTSUBadakizue nolakoa den zaldi mota hori. Ezin atxikia zalditegian, dena irrintzi eta denaputar, non nahi joana, eskuin ala ezker, ezin gidatua bridak ez baititu onartzen.Zaldi oldartsu, hala deitzen du gure presidenta Arabiako errege batek. Egia erran, Arabi-an badakite zer diren eta nolakoak diren zaldiak. Egia erran ere ez da batere gaizki sor-tua izengoitia. Amultsuki emana.Zaldun baten beharra ?

Gehexan Pontto

Afrika eta Asiaren juntandago Sinai lurralde mendi-tsua. Izen bereko mendifamatuarekin, batzuekHoreb deitzen dutena, edoberdin Moisen mendia,arabeentzat “Djebel Mou-ssa” . Mendi famatua etasakratua ere judu, girixtinoeta musulmanoentzat. Horomen zitzaion Moiserimintzatu eta agertuJainkoa, hor eman berehamar manamenduak.Urtarril huntan ezpeletarbatzu ibiliak dira hor gaindi.Heien lekukotasuna dugubildu, heiek egin argazkibatzu ere eskuratzengintuela...

TOKI HARRIGARRIA

Eskualde hortan bazterikuska dabiltzan gehienakhegazkinez heltzen diraTaba-rat. Nun da Taba?Ejiptoan, Itsas Gorriarenbazterrean. Zer ikustekoda Taba-n? Deusez! Tokiharrigarria da Taba hori,Ejiptoko gobernuak turis-moa sustatzea gatikmuntatua. Aireportu bat etaharen ondoan bost hotelhandi, ttipienak hiru ehunbat gela, handienak kasikbost ehun! Besterik ez daTaba-n, alde bat hor bizidiren jende guziak, bakarbatzu salbu, hoteletakolangileak dira. Taba-nberean deus arrarorik ezbainan hor izanki ibilaldixoragarri asko eta askorenabiapuntua. 2004-ko udazkenean, AlQaida delakoak hor eginzuen gaitzeko atentatua.Geroztik, tokia azkarki zain-dua da. Noiz nahi behar

dira paperak erakutsi, zurepuska guziak ere artoskimiatzen dituzte gutienustean... Iduriz, jendeakuntsa hartzen du hori.Denek jakinki segurtasunneurri zorrotz horiek beha-rrezkoak direla...Hoteletan, inglesa dagehienik mintzo. Inglesikbatere ez dakiena doi batgaldua izaiten da...Dugun erran ere Tabaarrunt Israelgo juntan dela.Funtsean, 1982-an Israel-ek Sinai lurraldea Ejiptoariturnatu ziolarik, gisa har-tako hitzarmena berme,Taba atxiki zuen beretzat.Egia erran, deusik etzenordua Taba-n. Ez airepor-turik, ez hotelik. 1989-anzuten muga doi bat tokizaldatu. Taba Ejiptoari utzi.

SANTA KATALINAMONASTEGIA

Taba-rat doatzin ainitzjende Itsas Gorrianmainatzeko joaiten dira, etaurpez trebe direneri itsasohorren zolaraino ibiltzealaket zaiote, gauza mires-garriak badirela hor ikusgai,beste nihun ez bezalakoak. Beste ainitzek, fededun edoez, itzuli bat egiten duteSinai mendirat, SantaKatalina monastegiraino.Monastegi hori Sinai mendimazelan da, 1500 metrokogoratasunean nunbait han.Mendi kaskoa 2288metrotan delarik. Seigarrenmendean eraikia damonastegi hori, ErromakoJustinien enperadorearenmanuz, denbora hartakojakintsun batzuek erranikhor zela suzko sasi batean

agertu Jainkoa. Harresiazkarrez inguratua,monastegia eraikuntzaikaragarria da. Erdi-Aroanizan da hor berrehun frailezgoiti. Orai, hogoi bat dira,girixtino ortodokzoak, kato-l ikoeri ere ongi etorriagogotik egiten. Eta musul-manoekin untsa akomea-tzen. Denboran, mendeakjin eta mendeak joan, izanbada ere gataska frango.Musulmano frango langiledira monastegian etaelizaren ondoan baduteberen moskea edo meskitaberezia. Monastegiak badauka libu-rutegi bat arraroa bainoarraroagoa. Lehen mende-tako 3400 liburu balios-balios, kasik denak eskuzidatziak, altxor bat zinezparegabea! Liburutegi horiez dute deneri idekitzenbixtan da. Aldiz, el izazabalik da, nornahi sarditake barnerat. Debekatuahaatik barnean argazkihartzea eta ere solaseanartzea. Ixil ixila egon behar.Autobusez joaiten da Taba-tik Santa Katalinarat. Ezarras ateraino. Autobusabeheraxago gelditzen da.Azken patarra igan beharoinez, nun ez den astozedo kameluz egiten...Oinez, ez baita urrun, orenlaurden baten bidea da,urrats onean ibiliz.

EZTABADA BATZU

Aspaldian, azken berrehunurte hotan bereziki, badiraeztabada batzu Sinai mendihorren gainetik. Ikerlebatzuen ustez ez ditakemendi hori izan Biblian aipuden hura, ez beraz Moisekhamar manamenduak hartuzituen mendia. Horidiotenek badituzte berenustez beren arrazoinak.Diote konparazione Jon-doni Paulok bere epistolabatean Moisen mendia Ara-bian daukala eta Sinai ezdela Arabian. Ateraldi horriegiten zaion errefera: oraiArabia haratxago hastendela bainan Erromanoendenboran Sinai eskualdeaere Arabiako egiten zela,lurralde hori baitzen latinez“Arabia Petrea “ deitzenzutena, Arabia harritsua...Beste arrazoin batagertzen dena batzuetan:Bibliaren arabera Moisek80 urte bazituela Jainkoamintzatu zitzaionean etaadin hortan nola joanen zenhoin gora den mendi bate-tarat. Apalago den mendibat xekatzen dute berazeskualde hortan berean. Dena den, froga osorik ezbada ere, girixtino, judu etamusulmanoek Sinai mendiadaukate sakratua, hor duteospatzen Bibliak kondatzenduen gertakari aipaga-rrienetarik batto, horrekberak arrunt beste itxurabat emaiten dio mendihorri, mendia bera sain-dutzen nolazpait. Beti iza-nen dira segur Taba-tikjoan nahiko dutenak SantaKatalina monastegirat etaberdin gorago ere ba,bidexka baita kaskoraino,zazpi ehun bat mailekoeskaler harritsu batekin...

Muslaria

SINAIKO MENDIETAN

Baionako René Cassin lizeoko bigarreneko ogeitalau ikasle elebidun joangara Bizkaian aurkitzen den Zornotzara, trukaketa baten karietara.Aste honen helburuak ziren Bizkaiaren hobeki ezagutzea kultura eta ekono-mia aldetik, gazteek elgar ezagutzea eta euskararen aberastea.Horretarako, Bizkaiko kostaldean den Urdabai gune babestua treinezzeharkatu dugu Bermeon, Mundakan eta Gernikan geldituz. Hiri historikohonetan Picassoren obraren kopiak eta bakearen museoak interesa piztudigute.Bilbo aldean, Portugaleteko Rialia museo berri berrian 19 eta 20 garren men-deko industrigintzaren historioa ezagutu dugu. Hortik hurbil den Bizkaikozubira igan gara. Mota honetako munduko burdinezko zubirik zaharrenarengainetik ikuspegi zabal eta zoragarria bagenuen. Bilbon izanez geroz,Guggenheim museo famatuan “Chacun a son goût“ erakusketa ere ikusidugu.Aurten, Araban gaindi ibili gara Gasteizeko katedrala obretan delako, bisita-ño bat merezi zuela. Hor eraikuntza bereziaz aparte, arkeologoen lan arta-tsuak hunki gaitu, agerian emaiten baiditu jende hezurrak ongi lerrokatuaketa denak iguzki aldera itzuliak. Ekonomia arloan aldiz, tornijuak, abisak egiten dituen eta berrikitan sarituaizan den Torniplasa enpresan ibili gara. Pieza txar horiek eskatzen dutentresneria eta lan baldintza gogorrek harritu gaituzte.Abendoaren 21an, Hegoaldean izanki, Lekeitioko Santo Tomas-era itzuli bategin dugu.Egonaldian gure lagunekin iragan ditugun mementu xoragarriak eta familie-tan ukan dugun ongi-etorria gure oroitzapen hoberenetarik izan dira.Orai berantetsia dugu gure trukakideen etortzea, heldu den martxoan.Milesker Miren Amestoy euskarako erakasleari, Urritxe lizeoko AnabelIzpizua trukaketaren arduradunari eta diruz lagundu gaituzten EuskoJaularitzari, Biga-Bai buraso elkarteari eta lizeoko koperatibari.

Zornotzan bagare…

Cassin-eko bigarreneko ikasle elebidunak

Sinai mendi mazelan, Santa Katalina monastegia

Sasi hau Bibliak aipu duen Suzko Sasia agertu zen tokian dela, haladiote inguru hetako jendek ; sasipe hortako aihen eta hostoilak ainitzek

hunkitzen dituzte, geriza berezi zerbaiten menturan...

Quilapayun taldea