herria 2946

8
Zer balio du zure euskara ederrak mintzatzeko ez bada ? 2008-ko Otsailaren 28-koa 28 février 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2946 Urtats ondoko astean, urtarrilaren 7- an, idekia da Luma-Baiona, haur- tzaindegi berri bat, euskarari lehenta- sun osoa emaiten diona. Zazpi aste- ren buruan, erran ditake arras polliki abiatua dela eta Balixon auzoaldeko jendeak ere ongi hartua duela... Iparraldeko lehen haurtzaindegi euskalduna, Ohakoa , Miarrritzen sortu zen eta bere hamar urteak jaz ospatuak ditu. Bigarrena izan da Luma, Ziburun kokatua, aurten hiru urte betetzen. Eta horra beraz hiruga- rrena, bigarren horren ahizpa ttipia nolazpait, ildo beretik doana, Domini- ka Ortuño zuzendari. Euskarari bere tokia behar zaiola eman erakaskuntzan, hor ditugu ikas- tolak eta gela elebidunak. Bainan euskarak bere lekua hartze du ere haurtzaindegietan bestenaz ere eskualde hortarik badelarik gero eta galde gehiago, bai Kostaldean eta bai Euskal-Herrri barne hortan. AINITZ URRATS EGITEKO Haurtzaindegi bat ez da haatik hola eta hola sortzen. Alde batetik, behar da burrasoen ganik gisa hartako galdea. Gero, behar da toki egoki bat, herriko etxe baten sustengua, familien kutxak segurtatzen duen babespena, haur ttipiez axolatzen diren sozial maileko zerbitzuek ere ekartzen dute- na oraino bestalde, eta bixtan dena behar dira gisa hartako langileak, sail horri doan formakuntza dutenak... Hots, ainitz urrats bada egiteko. Elkar- te bat behar da ere muntatu, kudeantza haren izenean egin dadien. Balixonekoaren buru jarria da Manuel Castiella, berriketari eta idazle bezala ezagutua bestalde, auzoalde hortan aspaldian erro azkarrak dituena. Baliosak dira ere, eta mintza giten gar- biki, gaurko egunean baiztepadakoak, haurtzaindegi euskaldun batentzat hegoaldetik jiten diren laguntzak, Udalbide erakundeari esker ardiesten direnak. SARE BAT Hain xuxen, Luma Ziburun muntatu zutenen xedea da hori, sare baten hedatzea hein bereko haurtzaindegi batzu idekiz iparraldean gaindi. Bi berezitasun aipagarri dauzkaten haur- tzaindegiak: euskara lehen ezarriz eta ez handiegiak eginez, hein bat ttipi direnetan lan hobea egiten ahal dela. Ziburuko Luma-ren ondotik horra beraz Luma-Baiona gogo berarekin sustatua eta xutik ezarrria, Jean Grenet auzapezak bere laguntza hitzemanik galdea egin zitzaion bezen laster. Balixon auzoaldeko atsedengunean kokatua da, toki hori atsedenguneak baliatzen du beretzat asteazkenetan eta eskolierak oporretan direlarik. Luma-Baiona ez da haatik beti hor egoitekoa. Bere egoitza berezia, osoki berea eta alde bat beretzat ukanen duena, hitzemana izana zaio, tokia berexia eta segurtatua, orai den leku- tik bi urratsetan, auzoaldeko bil- tokiaren sahetsean. Herriak errana xede hori gauzatuko dela hemendik bi urte barne. Horiek hola, gisa bereko haurtzainde- gi baten muntatzeko xedea agertu dute berrikitan Angelun eta holako zerbaiten abiadura bada ere Dona- paleun. Bestalde badirelarik gogoetak hasiak haurtzaindegi elebidun batzuen eraikitzeko. 18 FAMILIA Luma-Baionak 18 familia hunkitzen ditu, aldian 12 haur hartuz. Haste- hastetik betea da eta toki gehiagoren galdea ere balitake. Haur ttipiak hor ezartzen dituztenak ez dira denak euskaldunak, gauza den bezala errraiteko euskaldunak ez dire- nak badira ere gehiago. Denak Baio- nan bizi. Bainan ez denak Balixon auzoalde hortan. Hauxe ere ohargarri den gauza: haur- ño horietarik bientzat segurik, euskara hirugarren mintzaira da, etxen entzuten baitute, batek frantsesa eta española, besteak frantsesa eta ingle- sa. Dominika Ortuño zuzendariaren aldean, langileak bi dira, Aña-Mari, berenaz aihertarra, eta Maddalen, Hiriburukoa. Hirugarren bat artetan heldu zaiote laguntzerat. Mediku bat ere bada haurño horieri artoski jarrai- kitzen dena. Jadanik, Luma-Baionak harreman onak ditu Balixoneko atsedengunean dabiltzanekin eta bereziki astean biz- pahiru aldiz hor biltzen diren adinekoekin. Aitatxi eta amatxi horiekin ospatua du funtsean Baio- nako ihauteria, ttipi eta handi aski pol- liki mozorrotuak zirela, xaharrenak ere loriatuak haurño horiekin hola kurutzatzearekin. Luma-Baionak egin dezala bide eta heda dadila ere haurtzaindegi euskaldunen sarea! ZERUKO PURRUSKAK Berri nagusietan ez da baitezpada hanbat sartu orai aipatuko dugun ixtorioa, nahiz aipaldi asko ukan duen halere eskuin eta ezker, bainan arras gogoetagarrria dela iduritzen zauku: duela zonbait egun, Estatu Batuetako itsas-armadak tiroz suntsitu du Amerikanoek berek igorria zuten satelite bat, Lurretik 247 kilo- metrotan zena. Balentria gaitza ez da dudarik, erakusten duena amerikano mariñelen trebetasuna eta dituzten muntadura batzu zoin diren fidagarriak. Bainan gure solasa besterik da. Delako satelitea Jainkoak daki zonbat pozitan purruskatu duten etzadin Lurrerat eror. Bulta huntan alabainan gero eta apalago ari zen jausten eta hemendik zonbait hi- labeteren buruko Lurra joko zuen. Biziki polliki errana izan zauku nahiago ukan dutela zeruan dena desegin, pozoinki bat izanki satelitearen muntaduretan eta pozoinki hori preseski ez lurrean hedatzeko. Bazterretik batzuk diote haatik satelite hori “espiun “ baten parekoa zela eta amerikano aintzindariek etzutela nahi haren den gutieneko poxirik nun nahi erortzea, bere buruzagiak Amerikanoekin makur dituen herrialde batean berdin... Dena den, satelitea zeruan nunbait gelditu da beraz, dena erraustua, eta hain xuxen hori bera zauku berdin kezkagarri. Gaurko egunean ehunka badira zeruan dabiltzan tresna berezi horietarik, alde bat itzulika ari eta batzu arras baliosak... Salbu hara, gauza guziak bezala, higakor dira holakoak ere eta artetan badira “hiltzen” direnak. Gero eta gehiago, zeru hurbil hori ere ez ote da zikintegi bilakatuko? Bai, aditzen ditugu batzuen solasak: ikaragarriko eremuak dauzkala zeru horrek, guk igorri tresnek ez dutela toki handirik hartzen, tresna horien ondarkinek oraino gutiago... Denboran, etzena kantu bera aditzen itsasoarentzat: edozoin zikin orgataraka eta kamiuntaraka botatzen ahal zela itsasorat, itsasoak denak iresten zituela ... Lurreko ondarkinekin badugularik buru- hauste frango, aintzina zeru-tresna batzuen purruskak han nunbait berduratuz zeruan ere behar balinbadugu kotsadura hedatu, guhaurek ez bada gure haurrek eta gure haurren haurrek ederrak beharko dituzte orobat pekatu... J-B D LUMA-BAIONA IPARRALDEKO HIRUGARREN HAURTZAINDEGI EUSKALDUNA Luma-Baionako haurño batzu beren kasu egileekin Haurtxoak, hirugarren adineko batzu eta Dominika Ortuño zuzendaria Baionako ihauterietan Aña-Mari-rekin bi ttipienak, doi-doia zonbait hilabete, Liam eta Nahia

Upload: 8probintziak

Post on 08-Mar-2016

242 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2946

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2946

Zer balio du zure euskara ederrak mintzatzeko ez bada ?

2008-ko Otsailaren 28-koa28 février 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2946

Urtats ondoko astean, urtarrilaren 7-an, idekia da Luma-Baiona, haur-tzaindegi berri bat, euskarari lehenta-sun osoa emaiten diona. Zazpi aste-ren buruan, erran ditake arras pollikiabiatua dela eta Balixon auzoaldekojendeak ere ongi hartua duela...Iparraldeko lehen haurtzaindegieuskalduna, Ohakoa, Miarrritzensortu zen eta bere hamar urteak jazospatuak ditu. Bigarrena izan daLuma, Ziburun kokatua, aurten hiruurte betetzen. Eta horra beraz hiruga-rrena, bigarren horren ahizpa ttipianolazpait, ildo beretik doana, Domini-ka Ortuño zuzendari.Euskarari bere tokia behar zaiolaeman erakaskuntzan, hor ditugu ikas-tolak eta gela elebidunak. Bainaneuskarak bere lekua hartze du erehaurtzaindegietan bestenaz ereeskualde hortarik badelarik gero etagalde gehiago, bai Kostaldean eta baiEuskal-Herrri barne hortan.

AINITZ URRATS EGITEKO

Haurtzaindegi bat ez da haatik holaeta hola sortzen. Alde batetik, beharda burrasoen ganik gisa hartakogaldea. Gero, behar da toki egoki bat,herriko etxe baten sustengua, familienkutxak segurtatzen duen babespena,haur ttipiez axolatzen diren sozialmaileko zerbitzuek ere ekartzen dute-na oraino bestalde, eta bixtan denabehar dira gisa hartako langileak, sailhorri doan formakuntza dutenak...Hots, ainitz urrats bada egiteko. Elkar-te bat behar da ere muntatu,kudeantza haren izenean egin dadien.Balixonekoaren buru jarria da ManuelCastiella, berriketari eta idazle bezalaezagutua bestalde, auzoalde hortanaspaldian erro azkarrak dituena. Baliosak dira ere, eta mintza giten gar-biki, gaurko egunean baiztepadakoak,haurtzaindegi euskaldun batentzathegoaldetik jiten diren laguntzak,Udalbide erakundeari esker ardiestendirenak.

SARE BAT

Hain xuxen, Luma Ziburun muntatuzutenen xedea da hori, sare batenhedatzea hein bereko haurtzaindegibatzu idekiz iparraldean gaindi. Bi

berezitasun aipagarri dauzkaten haur-tzaindegiak: euskara lehen ezarriz etaez handiegiak eginez, hein bat ttipidirenetan lan hobea egiten ahal dela.Ziburuko Luma-ren ondotik horra

beraz Luma-Baiona gogo berarekinsustatua eta xutik ezarrria, JeanGrenet auzapezak bere laguntzahitzemanik galdea egin zitzaion bezenlaster.Balixon auzoaldeko atsedenguneankokatua da, toki hori atsedenguneakbaliatzen du beretzat asteazkenetaneta eskolierak oporretan direlarik.Luma-Baiona ez da haatik beti horegoitekoa. Bere egoitza berezia, osokiberea eta alde bat beretzat ukanenduena, hitzemana izana zaio, tokiaberexia eta segurtatua, orai den leku-tik bi urratsetan, auzoaldeko bil-tokiaren sahetsean. Herriak erranaxede hori gauzatuko dela hemendik biurte barne. Horiek hola, gisa bereko haurtzainde-

gi baten muntatzeko xedea agertudute berrikitan Angelun eta holakozerbaiten abiadura bada ere Dona-paleun. Bestalde badirelarik gogoetakhasiak haurtzaindegi elebidun batzueneraikitzeko.

18 FAMILIA

Luma-Baionak 18 familia hunkitzenditu, aldian 12 haur hartuz. Haste-

hastetik betea da eta toki gehiagorengaldea ere balitake.Haur ttipiak hor ezartzen dituztenak ezdira denak euskaldunak, gauza denbezala errraiteko euskaldunak ez dire-nak badira ere gehiago. Denak Baio-nan bizi. Bainan ez denak Balixonauzoalde hortan.Hauxe ere ohargarri den gauza: haur-ño horietarik bientzat segurik, euskarahirugarren mintzaira da, etxenentzuten baitute, batek frantsesa etaespañola, besteak frantsesa eta ingle-sa.Dominika Ortuño zuzendariarenaldean, langileak bi dira, Aña-Mari,berenaz aihertarra, eta Maddalen,Hiriburukoa. Hirugarren bat artetanheldu zaiote laguntzerat. Mediku batere bada haurño horieri artoski jarrai-kitzen dena.Jadanik, Luma-Baionak harreman

onak ditu Balixoneko atsedenguneandabiltzanekin eta bereziki astean biz-pahiru aldiz hor biltzen direnadinekoekin. Aitatxi eta amatxihoriekin ospatua du funtsean Baio-nako ihauteria, ttipi eta handi aski pol-liki mozorrotuak zirela, xaharrenak ereloriatuak haurño horiekin holakurutzatzearekin.Luma-Baionak egin dezala bide etaheda dadila ere haurtzaindegieuskaldunen sarea!

ZERUKO PURRUSKAK

Berri nagusietan ez da baitezpada hanbatsartu orai aipatuko dugun ixtorioa, nahizaipaldi asko ukan duen halere eskuin etaezker, bainan arras gogoetagarrria delaiduritzen zauku: duela zonbait egun,Estatu Batuetako itsas-armadak tirozsuntsitu du Amerikanoek berek igorriazuten satelite bat, Lurretik 247 kilo-metrotan zena. Balentria gaitza ez da dudarik, erakustenduena amerikano mariñelen trebetasunaeta dituzten muntadura batzu zoin direnfidagarriak.Bainan gure solasa besterik da. Delako

satelitea Jainkoak daki zonbat pozitanpurruskatu duten etzadin Lurrerat eror.Bulta huntan alabainan gero eta apalagoari zen jausten eta hemendik zonbait hi-labeteren buruko Lurra joko zuen. Bizikipolliki errana izan zauku nahiago ukandutela zeruan dena desegin, pozoinki batizanki satelitearen muntaduretan etapozoinki hori preseski ez lurreanhedatzeko. Bazterretik batzuk diote haatiksatelite hori “espiun “ baten parekoa zelaeta amerikano aintzindariek etzutela nahiharen den gutieneko poxirik nun nahierortzea, bere buruzagiak Amerikanoekinmakur dituen herrialde batean berdin...Dena den, satelitea zeruan nunbait geldituda beraz, dena erraustua, eta hain xuxenhori bera zauku berdin kezkagarri. Gaurko egunean ehunka badira zeruandabiltzan tresna berezi horietarik, alde batitzulika ari eta batzu arras baliosak...Salbu hara, gauza guziak bezala, higakordira holakoak ere eta artetan badira“hiltzen” direnak. Gero eta gehiago, zeruhurbil hori ere ez ote da zikintegibilakatuko? Bai, aditzen ditugu batzuensolasak: ikaragarriko eremuak dauzkalazeru horrek, guk igorri tresnek ez dutelatoki handirik hartzen, tresna horienondarkinek oraino gutiago... Denboran, etzena kantu bera aditzenitsasoarentzat: edozoin zikin orgatarakaeta kamiuntaraka botatzen ahal zelaitsasorat, itsasoak denak iresten zituela ...Lurreko ondarkinekin badugularik buru-hauste frango, aintzina zeru-tresnabatzuen purruskak han nunbait berduratuzzeruan ere behar balinbadugu kotsadurahedatu, guhaurek ez bada gure haurrek etagure haurren haurrek ederrak beharkodituzte orobat pekatu...

J-B D

L U M A- B A I O N AIPARRALDEKO HIRUGARREN HAURTZAINDEGIEUSKALDUNA

Luma-Baionako haurño batzu beren kasu egileekin

Haurtxoak, hirugarren adineko batzu eta Dominika Ortuño zuzendaria Baionako ihauterietan

Aña-Mari-rekin bittipienak, doi-doiazonbait hilabete,Liam eta Nahia

Page 2: Herria 2946

• Kosovo herriaren independentziaez da batere aise onartua, ez Jugosla-via herrian berean ez-eta urrunagokobatzuetan ere. Etxetik hasiz, Belgradekapitalean ez bazen sobera nahasmendu ageri,eskolierrak ez ziren eskolan halere. Bainankexuaren harra bizi halere, hala-nola banderekzaukaten izkirio han ikus zitakeen : « Serbiaere Kosovo da ». Beste herrien enbaxadak ezdira arras bakean utziak, hala-nola AmerikaUSAri egina zaion desafioa : « Eta noizko zuekKalifornia libroa, eta Mexika libroa » ? Fran-tziari berriz : « Zerendako ez Bretanialibroa » ? Igandeaz geroz ez da manifestaldieskasik denetan, polizia harrikatua eta mehat-xatua ere bai lekuka. Aita Sainduak, beretik, ezdu bake dei eskasik hor ere.• Luxembourg herrian eutanasiaren auzianbaia eman diote gutiz bada gutiz lege horri,jadanik Holandan eta Beljikan ere lehenagoegina zuten bezala. Bozkatze hori egitean egiaerran, nahi ukan dute argitasun zerbait eman,erranez ez dela hori erizaineri edo burusoeriemana zeien eriaren hilarazteko baimen batholako edo holako kasuan, baina eriari berarizaiola bere sofrikarioen geldiarazteko ahalmenauzten. Errana da ere legeak ez duela ahalmenberri horrek medikua bortxatzen norbaiten hila-raztera baina eria bera bere hautuaren jabeuzten. Bainan errex dea ote kasu bakotxeanholako berexkuntzen egitea ?• Armenian, Asiarateko ate hartan, presidentberri baten hautatzeko bozak zituzten etabatere dudarik gabe irabazi ere du Serge Sar-kissian jaunak, ber hori zelarik aitzineko presi-dentaren adiskidea eta aitzineko hura ezinpresenta gehiago, bi egonaldi bazituelakotzjada eginak kargu hortan berean. Presidentberriak 53 urte ditu, ezkondua eta bi haurrenaita da, errepublikano alderdikoa; Azerbaïdjanherritik berexia da Armenia eta geroztik hare-kin gerlan, 30.000 hil ere eginak dituen gatas-kan.• Petrolioa beti ta kariotzen ari da eta ehundolar prezio pasatu du New-Yorken lehen aldi-kotz barrilak. Ainitzek uste badute ere goitijoaite horrek beharko duela nunbait geldituarrazoin berezi batzuen gatik, horra halereXinatik heldu den beldur ezagutua, herri haun-di hori ari baita gero ta gehiago industrian ait-zinatzen eta horrek ekarriko baitizkio beharhaundiak petrolioz eta oroz oraino ere. Ezdea hor petrolio kontsumazioa % 6,2 en neur-

rian emendatu joan den urtarrileanberean !

• Kuban, bixtan da ez dela deus berri-rik. Fidel Castro presidentak bere mana-

mendu bakar eta osozko « demokrazia » jasa-narazirik herriari, eta gehiago ez baita on bere-ber kudeatzeko hor ezarri zuen komunisgoa,huna orai bere anaia Raul ezarri duela bere kar-guan. 76 urte ditu hunek eta, funtsean, 2006kouztailaren 31 egunaz geroztik ere horrek dubere anaiaren ordaintza, orduan egin baitziotenebakuntza operazione larri bat presidentari.• Venezuelan aireko hegazkin bat suntsitu da46 pasaiant zeramatzalarik herri horren barnekozerbitzu garraio batean, Caracas kapitalakoaldean. Aroa ona zen baina lanjerosaren famaizaki toki harek. Bigarren ixtripua dute hola ger-tatzen zaiela aurten berean.• Nahasmendu, indarkeria, basakeria eta ezinkonponduzko auzi, holako solasak nun ez diraentzuten eta jakiten munduaren alde batetikbestera :Pakistanen hala-nola : hor bozak dituzte 272deputaturen hautatzeko bost urterentzat. Bai-nan ainitz atentadu, hilketa eta mehatxuren gos-tuz hoik oro, islamisten desafioekin, eta 47 hilere holaxet azken atentadu-suzida batean,hainbeste entzuten den bezala.Afganistanen, 80 hil eta hanbat kolpatu berrizere.Tchaden, bideak zainduak eta nehor ez fidasasigudariekin.Danimarkan ere, imigratuen eta gazteriarenzalaparta askoKenyan hautsi-mautsi bat ezin aurkituz ari,Bush eta Condoleza Rice amerikanoak berakararteko, bozketa nahasi eta jukutriadunak izanziren heien ondotik Kibaki eta Odingarenartean. Irakian, azkenik, 40 bat beilari hil dituzte bon-baz Kerbala hiri saindurat zoatzinak.Chipre ugartean Demetris Chistofioas komunis-tak ditu igande huntan presidengorako bozakirabazi lehengo kontserbatorea beste koaliziobatekin garaiturik. Orai, buruzagi berriarekinbadukete 1974 urteaz geroztik berexi ugartehorren batetaratzeko mentura.Aljerian, edateko ura falta zelarik Aljer aldean,horra itsas-uraren desgazitzeko obra haundi batbururatu duela Abdelaziz Buteflika presidentakegunean 200.000 metra kuba edateko ur onemanen dituena.

TRATU BAT Ez dea arras gogoetagarria Tarnoseko nagusibatek bere langileri egin dioten eskaintza hori?Bakoitxari mila euro emaitea langileak hitze-maitekotan... ez dela greban jarriko. Sekulangreban plantatzen balitz sos hori dena segidanturnatu behar... Sindikatak hasarre, ez delaholakorik aipatu behar ere! Jendeaz trufatzeadela hori! Langile batzu dudakor, mila eurogogotik har bailezazkete, denen beharrabadutela, bainan ez soberakinik fida halere, gre-bari alde bat uko egite horrekin galtzale izanditazkeela goitxago edo berantxago...

SALTSA EDERRAKHerriko bozekin bada lekuka segurik nahiko sal-tsa eta eztabada. Parisen berean, ezke-rraldekoak ez batere ados beren artean, batzukbegi onez ikusten Modem erdiko alderdiarekineskuz-esku jartzea bigarren itzulian, beste fran-gok ez holakorik aditu nahi! Bertrand Delanoeauzapeza deika ari batzu eta besteeri, ez duteladenborarik galdu behar elgarren artean mokokabainan denek bat egin eskuindarreri nagusitzeko.Bigarren igandekoa ikusiko dela lehena iragan-eta...Bainan saltsa ederrena Neuilly hirian dute,Nicolas Sarkozy bera luzaz auzapez egona denherrian. Ondoko beharra, David Martinon,baztertu dute... bere adixkidek, gehiago dena,hori egin dute UMP alderditik urrundua zen hau-tagai batekin uztartzeko. Saltsa hortan barne,eta ez guti barne naski, presidentaren semegaztea, Jean Sarkozy, 21 urte, untsa goizikoilaxkotua den xitoa, beroan bero kantonamen-dukako bozetan ere hautagai agertzen dena...

IRABAZI POLLITAAtsegin handirekin jakin dugu Société Généralebanko famatua ez doala hain gaizki, bost miliareuro ezbaian galdu baditu ere batere funtsikgabe eta hori berrikitan, dakizuen bezala, soberaausarta agertu den langile xoil baten faltaz, haladiote segurik!Banko horrek jazko konduak agertu ditu eta ezdira batere txarrak. Denen buru, gelditzen daalabainan 947 miliun euroren irabaziarekin. Bix-tan da, alimaleko irabazia ukanen zuela delakogaltze hori gabe bainan aferak ez ditu halere hainmakur. Nagusia ez da beraz etxez-etxe eske abi-atzekoa ziloa tapatu beharrez, nork emanen

daizkion bi sos ...Keinka berean jakin dugu ere BNP-Paribasbankoak jaz irabazi dituela 7 miliar eta 800 mi-liun euro, kasik 8 miliar beraz. Ezagun da dirunegozioetan ari direnak ez direla batere gaizkiheltzen...

LABORARIEKINParisen ideki da laborantzaren feria-erakusketanagusia, urte guziz arrakasta gaitza ukaitenduena, Euskal-Herria ere barne bixtan da usaianbezala. Estreinaldiko ukan dute Nicolas Sarkozy-ren bisita. Itzulia labur-aire egin du haatik etaezagun zen etzela Chirac bezen gostuan labo-rantzaren mundu hortan. Xede onak eta argiakagertu dituela laborantzak Europa batuan atxikibehar duen tokiaz, hori dute haatik ainitzek azpi-marratu laborari elkarteetan buruzagi diren horienartean.... Gauzaño bat arras harrigarria gertatuda batere funtsik gabe: bisitari bat itsuskimintzatu zaio presidentari, errespetu mikorikgabe, eta Sarkozy-k berdin itsuski, edo itsuskia-go, errefera eman dio, holako solasak zernahigisaz ez direlarik batere egokiak president batenahotik jalgitzeko...

NORAT ARI GIRA?Auzi zaila da. Badira biziki gauza itsusiak egitendituzten gaixtaginak, bide txarrerat berrrizerortzen direnak presondegitik jalgi orduko Legeberri bat bozkatua izan da holakoen kontra.Presondegitik ateratu-eta ere aintzina toki zerratubatean atxikiak izaiten ahal litazke, ez dezatengehiago itsuskeriarik egin. Batzu arras alde dira.Beste ainitzek ikusten dute hori heldu dela nor-baiten zigortzea ez egin duenaren gatik bainanegiten ahal lukeenaren gatik. Untsa gogoetagarrribaita. Bide hortarik abiatuz geroz, nun geldialabainan? Bestalde, Pariseko legezain handiekerabaki dute lege berri hori ez dela baliagarriizaiten ahal hemendik aintzina kondenatuak iza-nen direnentzat baizik, eta ez ja kondenatuak etapreso direnenentzat. Hainbestenarekin, Sarkozypresidentak bere baitarik Pariseko gorte-nagu-siari galdetu dio legea gisa hartarat “orraztatzea”nolazpait, ja kondenatzuentzat ere bali izaiteko.Salbu hara, lege-nagusiaren 62-garren artikuluakgarbiki dio legezain nagusiek erabakia dutenalegetzat behar dela hartu nahi ala ez eta hortankito. Hots, berriz ere eztabada samurrak,Sarkozy-ren jokamoldea azkarki salatuz ...

J-B D

2

ETAren bonba Arnotegiko errepikagailuanHauteskunde kanpaina bizi bizian abiatua delarik hegoaldean, ETAk bereaurpegia erakutsi nahi izan du. Lehergailua ezarria zuen Bizkaian Arnotegikoerrepikagailuan. Norbaitek abisua emanik ertzaintzari, larunbatean iragarribaino bi oren lehenago zapartatu da. Ertzaintzaren arabera beren artekonorbaiten hiltzeko ezarria izana zen, abisua baino lehenago lehertaraziztranpa moldean. Hunkitu eta mugitu bezain laster zapartatzeko antolatuaomen zegoen. Ez da nehor zauriturik izan, bainan lehergailua desegin duenrobota suntsitua izan da eta kalte material haundiak eragin ditu errepika-gailuan. Poliza iturrien arabera bost kilo kloratitarekin osatua zen lehergailua.

Txelis eta Pikabea ETAren borroka armatuaren kontra“Borroka armatuak ez duela Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoarizentzuzko aterabiderik eskainiko” jakinarazi dute idatziaren bidez, Jose LuisAlvarez Santacristina Txelis eta Kepa Pikabea Ugalde, preso dirautenETAko buruzagi ohiek. Beren ustez, borroka armatuak “abertzaleen bata-sunari traba egiten dio eta Euskal Herriaren etsaieri baizik ez die onikekartzen”. Gaurko ETAren zuzendaritza eta bere estrategia okerra kritikatudute Alvarezek eta Pikabeak, azken su-etena hausteko “presoen gehien-goaren iritzia” kontuan hartu ez zutela gehituz. Urte luzeetako gogoetarenemaitza bezala presentatu dute beren iritzia. ETAko bi buruzagi ohiak kan-poratuak zituela jakinarazia zuen erakunde armatuak. Gobernuko iturrienarabera, deklarazio hoiek frogatzen dute ETAko presoen artean dauden tirabira eta ongi ez izanak.

Torturak ukatu dituzte Guardia ZibilekIgor Portu eta Mattin Sarrasola ustez ETAko kideek salatu tortura eta tratutxarrak ukatu dituzte heien arrastatze eta galdezkatzean parte hartu zuten 8guardia zibilek. Iturri ofizialen erranak berretsi dituzte, hots, ez zituztela tor-turatu eta gorputz ala aurpegiko uheldurak eta zauriak arrastatzeko garaianeginak izan zitzaizkiela.Igor Portu Donostiako Ospitalera eraman behar izan zuten, arrastatu eta 15oren berantago saihets-hezurra hautsia eta birika zilatua. Lekuko batek jaki-narazi zuen bere bistan gertatu arrastatzean ez zela bortizkeriarik gertatu.

Duela 5 urte arrastatu zutenean torturatua izan zela aitortu du TorrealdaikDuela bost urte, Euskaldunon Egunkaria hetsi eta arrastatu zutenean, tortu-ratu egin zutela aitortu du Joan Mari Torrealdaik, ETBko ‘Kalaka’ saioan etaEuskadi Irratiko ‘Mezularia’ irratsaioan. Martxelo Otamendi Egunkarikozuzendariak torturak salatu zituen libratu eta berehala. “Gaur hasi naiz tor-tura hoien aitortzen” deklaratu du Joan Mari Torrealdaik, “presondegitik ateranintzanean ez bainuen beste epaiketa batean sartzeko gogorik eta horre-gatik ixildu naiz urte askotan, gaur arte”.

Yolanda Barcinak ez ditu izen frankistak dituzten kaleen izenak aldatu nahiNafarroako Auzitegi Administratiboak arrazoina eman dio Batasuneko zine-gotzi ohi batek Txantreako 20 kaleri izena aldatzeko eskariari, bainanIruñeko Udalak erabakiaz dei eginen duela iragarri du. Lizarran zortzi gaztearrastatu dituzte simbolo frankistak kentzen ari zirelako : 100 euroko isunaezarria izan zaie.

Euskararen biziraupena bermatzea adostu dute Nafarroa eta EAEko agintariekElgarrekin euskararen alde lan egitea erabaki dute Euskal AutonomiaErkidego (EAE) eta Nafarroako Administrazio arduradunek. Miren AzkarateKultura sailburuak eta Carlos Perez Nievas Nafarroako GobernukoHezkuntza arduradunak onartu dute “politika bazterrera utzita” euskararenalde lanean hastea. Bi alderdiek adostu dute euskararen etorkizuna,hizkuntzaren biziraupena eta hizkuntzari buruzko bi gobernuen arteko ha-rremanak normaltzea eta bermatzea. Lan taldeak sortuko dituzte asmohoien gauzatzeko.

Eguneko soldata : 20 euroren orde, 5 ordainduakNafarroa hegoaldeko Arguedas aldean, Portugaldik ekarrarazi langileei 20euroko soldata egunean, aterbea eta jana bermatzen zizkieten. Ororen buru,5 euro baizik ez zitzaizkien ordainduak eta bizi baldintza txarretan. Polizakarrastatu ditu langile hoietaz baliatzen ziren pertsonak.

EDF konpainia frantziarra Iberdrolaren erosle ?Iberdrola euskal enpresa erosiko ote dute EDF eta ACS izeneko espaniarenpresak elkarturik ? Zurrumurruak badabiltza eta EDF-eko zuzendaritzakez ditu baztertu helburu horrekin ACS-ekin dituen harremanak. Iberdrolaenpresa energia berriztatzaile alorrean puntako enpresa bilakatua da,konkurrente asko tirriatzen dituena.

Pasaiako portu berria eraikitzeko lanak 2010ean hasi litezkeItsas betean eraikitzeko proiektuaren lanak 2010erako hasita egon beharkodira, 2020an dena bururatua izan nahi bada jakinarazi du J.Gonzalez deTxabarrik. Pasaiako portu berria sortuz, badian 70 hektarea libre izanen dirabeste zeregin batzuetarako. Gaur egun kutsadura larria jasaiten dutela badi-an bizi diren 60 mila bizitzalek, errauts, azantza ala beste, jakinarazi duteproiektuaren aldekoek.

Euskal flotaren %50 desagertu da azken 12 urteetanAzken 12 urteetan arrantz untzien flota %50ez gutitu dela Euskal Herrian,eta lanpostu asko galdu direla salatu du LAB sindikatak. Ondarroan mani-festaldia egin du “gure arraintza defenda dezagun” lelopean, untzien lekuzaldatzeak salatuz.

Iker sailean, Euskaltzaindiak plazaratudu liburu mamitsu bat, Euskal-HerrikoUnibertsitatearekin duen hitzarmenaberme ateratu duena. Liburu hori be-renaz Piarres Lafitte zenari eskainiomenaldi baten parekoa da. Izenakemaiten duen bezala : “Piarres Lafi-tteren ekintza bideak 1920-1944”. Horida tesia bat, Amelia Hernandez Matabizkaitar erakasle eta ikerlearena. Lanaberatsa, azterketa asko eta askorenfruitua.

PIARRESLAFITTE

GOGOAN

Amelia Hernandez Mata

Page 3: Herria 2946

HERRIKO BOZAK ZIBURUN

Hiru hautagai zerrenda badiraZiburun, bai hiru denen buru,azken puntan hirugarren batagertu baita, Jean-Paul Madridzinegotzi ohia zerrendaburu etaMichel Poulou auzapez ohiasustatzaile. Badu asteak etaasteak erraiten zutela hirugarrenlixta bat jalgiko zela nunbaitikbainan azkenean nehork etzuengehiago hori sinesten. Bizki-tartean, azken puntan badaazken puntan, hirugarren ze-rrenda hori agertu da eta horrekberak “biper” gehixago emaitendiote herriko bozeri. Es-kuinaldean, Guy Poulou auza-pezak zabaldua du - edo“idekia”- bere lixta, berekin har-turik Roland Machenaud, Mo-dem alderdikoa, bai eta IñakiIbarloza abertzalea, alderdi Jeltzalekoa.Hunek berak errana dauku egokiagozaiola barnetik artzea lanean, gauzabatzu kanbia eta abantza diten, eus-kaldungoaren alde bereziki, kanpotikedo bazterretik artzeko partez. Ezkerreko zerrenda ere, DominiqueDuguet duela buru, arras “idekia” dago,elgarretaratzen dituela, hastetik erranbezala, sozialixtak, abertzaleak, komu-nixtak, ezkerreko radikalak eta“berdeak”, nahiz ez den “berde” ekarriadenik hautagaietan ( bainan zerrendabu-ruak berak dio denek badutela lixta hor-tan “berde” aire bat eta ez entraalekoa,ingurumenaren arrangura handibatekin). Hedadura zabaleko zerrendaberaz, nahiz abertzale eta sozalixteenartean behin segurik ez denak adosagertuak...Eta horra beraz hirugarrena jin dela ja

bulta huntan agertu beste bien arteratedo alderat...

ELGARREKINItsasoko Jondoni Petri deitzen daDonibane Lohizune, Ziburu eta Urruñabatetaratzen dituen parropia. Jaz bestagisako elgarretaratze bat muntatu zuenUrruñako kiroldegian, joanden larun-batean gauza bera, nahiz ez arrasmolde berean, Ziburuko elizan. Bildu dajende, ttipi eta handi, eta meza nagusibat guziz kartsua izan da, Dominique E-rrecart erretorak dei bat zabaltzenzuela, apezak eskas diren mendehuntan, girixtino guziek gehiago partehartzeko Elizaren bizian eta beraz par-rropietako lanetan.

BETI HANDITUZQuiksilver etxea fama handikoa da egi-ten dituen jauntzi eta soineko bereziekin.Australian ditu bere erro zaharrak bainanEuropan ere hedatua da, beti eta gehia-go hedatzen ari funtsean, eta Europakobere bilgune nagusia Donibane Lo-hizunen dauka. Horko muntadurak pre-

seski handitu beharrak ditu eta egoitzaberri baten lehen harria pausatua izanda joanden egunean Michèle Alliot-Marie minixtroa denen aintzinean,Jean-Jacques Lasserre departamen-duburua ere hor. Etxeak baduela inguru-menaren axola handia, egoitza berria ar-bolpe batean kokatuko da, sei ehunzuhaitz itzulian landatu beharrak-eta(lehenak “lehen harri” gisa landatuakfuntsean). Quiksilver-ek 2300 langile ba-ditu Europan gaindi, horietarik 800 gureeskualdean.

ETXE BAT DENA LURRERATZiburun, astelehen goizean, dena lu-rrerat bota dute Mitterrand etorbidearenbazterreko etxe bat, hutsa zena, horegiteko biribilgune bat. Huni esker, e-rrextasun gehiago behar litake Zubiburuauzoalde berrirat sartzeko eta auzoaldehortarik ateratzeko. Ondoko etxea ereaurdikitzekoa dute bainan orainokoantratua ez trenkatua jabearekin.

3

Baiona eta iparraldeko komertsaldegiak2008ko urtarrilaren 28 eta otsailaren 8aarteko inkestan galdekatu dituen 558enpresen arrapostuak bildu eta aztertuondoan, bi pundu azpimarra daitezkehemengo ekonomiaren tendentziaorokorra adierazteko. Enpresen konfi-antza galtzea, eta oraindik maila positi-boa erakusten badute ere, enpresenetekin inbestizamendu eta kon-tratazioen apaltzea da agerian gelditudena. Kezka gero eta handiagoa ageridute enpresaburuek.Momentuko argazkiaGaldekatuak izan diren enpresen here-nak arranguratuak agertu dira geroariburuz. Eta turismo eta Komertsa sek-toreko enpresak dira bereziki geroariburuz dudakor direnak. Baikorragoagertzen direnak aldiz, Industria,eraikuntza eta zerbitzuen sektorea.Salmenten emendioa izan duten enpre-sen kopurua bertsua izan da 2006 edo2007 urtekin parekatu eta. Aldiz,galtzeak izan dituzten enpresen kopu-rua emendatu da.Bestalde, langileen kontratazio edo en-boxak apalak izan dira 2007an eta on-doko 12 hilabeteetan tendentziak mailaberean segituko duela pentsa daiteke:galdekatuak izan diren enpresen

ehuneko 80ak ez du langile berririkhartzeko xederik 2008an. Alor honetanerran daiteke sektore dinamikoenak In-dustria, eraikuntza eta zerbitzuakdirela, langile berriak hartzen dituztenenpresen kopurua bataz bestekoarengainetik delarik.Biharrari buruzko fidantzia graduaGerora begira, galdezkatuak izan direnenpresen ehuneko 40ak pentsatzen dusalmentak emendatuko dituela, 2007anbaino ehuneko 5 guttiago. Ondoriozetekineri dagokienez, galdekatuak izandiren enpresen erdiak mantentze batizanen dela pentsatzen du, ehuneko20ak aldiz galtzea ukanen duela. Etainbestizamenduei dagokienez,galdekatuak izan diren enpresenehuneko 64ak pausa bat egin du etatendentziak berean segituko du 2008anere. Gauza bera erran genezakeazkenik lan kontratazio edo enboxei bu-ruz. Galdekatuak izan diren enperesenehuneko 78ak ez du langile berririk har-tu 2007an. 14 punduz jautsi da berazkopurua 2006ari konparatuz. Kezkabistakoa baldin bada ere, konfiantzagiroa hedatu nahi izan du komertsa etaindustria ganbarak, emaitzak orainopositiboak gelditzen direla azpima-rratuz.

Telebista kanal numeriko bat - TNTkanal bat bakarra- idekiko da Larrunekokaskoan hemendik zenbait hilabetetara.Frantziako entzun ikuseko erakunde na-gusiak, CSA-k, lekuko telebista batbakarrarentzako kanal bat libratuko du,ondorioz aurten berean deialdi bat egi-nen da, interesaturik liratekeen elkarteedo taldeei hautagai ager daitezen.

Oraingo telebista analogikoen hedapensistema hemendik 2011era numeriko for-mara iraganen da, horixe TNT sistemadeitzen dena. Orain ezagutzen dituguntelebista desberdin guziek numerikotikpasa beharko dute orduan, irautekotan,bestela Internet sarean ari beharko dutebakarrik.

Ipar Euskal Herriko enpresen barometro ekonomikoa

Lehiaketa haste Larrungo TNT kanalaren gainetik

500 bat jende bildu zen Andoainen,Gipuzkoan, joan den ostegunean, eta70 bat Baionan, oroituz “EuskaldunonEgunkaria” hetsi zutela duela bost urteegunez egun. Hestea ez zaie aski izan,hura kudeatzen zuten 12 ordezkariauzipetuak dituzte garrazki. Ezin kon-prenituak eta demokrazia bide ordena-rioak onartzen ez dituen gora beherakmustupilka lerrokatzen dira euskal ko-munikabide horren inguruan.Egunkari bat bera debekatzea aski ezbalitz, hona non materiala sesituadaukaten beti, pasatzean ARGIAastekariko hainbat dokumentu ere hartubaitzituzten. Hamabi ordezkari auzipe-tuak dira beti geroztik eta, momentuanpreso atxikiak izanik hainbat hilabetez,eta presondegiratzeko osagarri es-kasean zirenei ere beren banku kontupertsonalak sesituak.Denbora iragaitearekin gauzek beste

bide bat hartuko zutela pentsazitekeen ! Nondik bada ? Horrelakorikez da posible hego Euskal Herrian.Hamabi ordezkari horiek beti auzipetu-ak dira, nahiz Espainiako estatuarenizenean mintzo den prokuradoreakakusamendu guziak erretiratuak dituenEgunkariaren kontra. Kondenu mehatxularria, hemezortzi urtekoa hor dago beti,terrorismoaren biktimen elkarte batekgaldaturik. Nondik izan daiteke posibledamu domaia ekonomikoak galda ditza-keen erakunde batek galdatzea erepresondegi kondenuak ! Alta horixe ger-tatzen da hegoaldean. Andoainen eta Baionan gertatuez gain,mobilizazioak izan dira Katalunian,Kataluniako lehendakariordeak Martxe-lo Otamendi Egunkaria-ko zuzendariohiari batzarri egin dio joan den oste-gun goizean auziaren egoerazmintzatzeko.

Eskuinaldeko hautagaiak Guy Poulou auzapezarekin

Ezkerrekoak Dominique Duguet-en inguruan

Urte guziz bezala, martxoan da“ Kaperan, a kapela ” saileko lehen kan-taldia.Aurtengo lehen kantari gomitatuakXuberotarrak ditugu eta hango kantuxaharrak apuñatik emanen dizkigute.Sortzez Altzürükutarra, Dominika Etxart,beste euskaldun gazte asko bezala, lanbila Parisera joan zen. Lanpostu bereziaaurkitu ere : eliza batean “ Suisa ” egitenzuen, soineko koloretsuak jantziz, etaahots ederra baitzuen, egunero mezakantatuz. Arratsetan, ateak hetsi bezainlaster, eliza barneko isiltasunean,Dominikak kantuak irakasten zizkienbere xuberotar lagunei eta bereziki Nikosemeari baita Robert Larrandaburusuhiari.

Orain, hiruak Euskal Herrian izanez, ezinhobeki kantatzen dituzte, besteak beste,Ligueix, Etxahun edo Attuli batek utzikantu xoragarriak…, eta horien artean,italiar bat ere, aldiro arrakasta ederra bil-tzen duena, aipatu gabe “ Eperra ”,beren diskoaren izenburutzat hautatudutena.Kontzertuaren antolatzailea Euskal kulturerakundea da, partaide dituelaHendaiako kultura elkartea/HendaiakoHiria eta Antoine d’Abbadie fundazioa.Sartzea : 8 €.Leku ttikia izanez, atxik zuen tokiakotsailaren 29a baino lehen telefonatuz :05 59 20 04 51. Jauregia bisita daitekekontzertua baino oren bat lehenago.

HENDAIAAbbadiako jauregianMartxoaren 2an, 16:00etan

Kantaldia : Dominika eta Niko Etxart & Robert Larrandaburu

EGUNKARIAREN HESTEAK BOST URTE

Kontseilu Nagusiak baimena eman dubi zahar etxe sozialen eraikitzeko, batapublikoa, Arrangoitzen, 70 oherekin, etabeste bat, elkarte batek kudeatuko due-na, Haltsun, 80 tokirekin. Bi zaharretxehauetan toki bereziak atxikiko dituzteAlzheimer eritasuna duten jendeentzat.Bakoitxa 7 edo 8 milioi euro gostako da,

eta orotara 70 lanpostu sortuko dira.Bestalde, Kontseilu Nagusiak jakinarazidu Aturri-Errobi herri elkargoarekin bihaurtzaindegiren eraikuntza lagundukoduela Ahurtin eta Hiriburun ; eta partehartuko duela ere beste bi haurtzainde-giren sorreran, Mugerre eta Urketan.

Bi zaharretxe berri Lapurdin

BAIONAKanpaina berri bat erremedio jenerikoen bultzatzekoErien Axurantza Kutxak kanpaina berri bat abiatzen du martxoaren lehenetik haste,erremedio jenerikoen erabilpena bultzatzeko. Eriak behartuak izanen dira markakoerremedioen pagatzera beren sakelatik,sekulan eta ez badituzte farmazilariak pro-posatu jenerikoak hartu nahi. Gaur egun farmazietan erosten diren ehun erreme-diotatik 76 jenerikoak dira, Baionako Erien Kutxak jada hiru milioi euro ekonomisatuditu joan den urtean jenerikoen sistemari esker, eta kanpaina berri honekin ekono-mia emendatu nahi du oraino.

APFen braderia arrakastatsuaJende andana hurbildu zen APF enbaldituen elkarteak Baionan egin zuen braderi-ara joan den larunbatean. Bi helburu nagusi zituen braderia honek.Diru iturri bat da APFentzat, gisa honetako braderieri esker, aktibitate desberdinakantolatzen ahal baitituzte. Baina horretaz gain, elkar ezagutzeko parada ere da, en-baldituak direnekin harreman berriak sortzeko, bai eta ere elkartea lagundu nahiduten jendeekin. Ondoko braderia irailean eginen da eta, ohitura horrela hartuadute, enbaldituek berek egun bat lehenago egiten dute braderia, erosketak lasaita-sunean egin ditzaten.

Oren bateko greba GT LOGISTICS enpresan“ Harrigarria da hemen pasatzen ari dena ” adierazi du prentsa aitzinean PierrePRAT GT Logistics enpresako langileen CFDT ordezkariak. Zuzendaritzak 1000euroko dirulaguntza proposatzen dio langilegoari, horren truke langilegoak urteosoan lana segurtatu beharko du.Haatik, egun batez langile horrek erabakitzen baldin badu greba egitea, 1000 eurohoriek berritz hartuak izanen zaizkio. Momentuko langilegoaren ehunetik hiruro-geiek izenpetu dute kontratu hori eta beraz greba egiteari uko egin diote. Kontratuaizenpetu ez duen langilegoak beste greba egun batzuk irgarri ditu.

Page 4: Herria 2946

4

UZTARITZEBiltzar nagusi

Joanden ortziralean Heraitzeko eskolan iragan da Ur Begi elka-rtearen ohiko biltzar nagusia. Nicole Ibarra lehendakarisak etaJose Saplayrolles diruzainak egin txostenak, moral eta diruegoerarenak, onartuak izan dira aho batez. Elkarte bizi eta

dinamiko hunek aktibi-tate ezberdinak ere-maiten ditu. Azken hi-labete hotan derama-ten lan berezi bataipatua izan da Jean-not Lastiri eta ArmandHaitze-ren ganik, hauda kartier hortako zokobatean sasien azpiangordea zen gisulabezahar baten berritzea.Obrak orai itxura ede-rra hartzen ari du,

nahiz oraino lanak ez arras bukatuak bainan apiril hortanestreinatua izaiteko gisan. Kosabateneko iturria eta Iturbidekolatsaren ondotik, hirugarren obra da elkarteak berritzen duenaHeraitzeko ondare hortan. Lan sail hori ez du hortan gelditunahi eta ondoko hilabetetan hasirik, garai batean Errobigainean puskaketa ibilitako xalant baten berritzeko asmoa du.Xalant hori zenbaitek dakite nun den bainan ixo behingoan,lanak abiatzen diren arte. Paraleloki elkarteak bertze sail batzueremaiten ditu : kantari talde bat 25 bat lagunekin, Plazerrekindeitua, Gilles eta Armand Haitze-k sustaturik, dantza IsabelleCoute arduradun eta orain berriki hasirik antzerki tailer batDaniel Belanger jaunarekin. Aurtengo egitasmoetan ditu ganerhuste bat uztailean, soinu-argi gaualdi bat hilabete berean,irailean artixten ibilaldia eta ondarearen lasterkada ere irailean.Biltzar bukaeran Labat-Suzan jaunak aipatu du Abiadura Han-diko Trenbide proiektua. Azkenik Beñat Auroy auzapezak hitzahartu du lehenik Labat-Suzan-i ihardetsiz eta ondotik aipatuzHeraitzen eginen den eraikuntza berria eskolaren gibelean,zeintan izanen baitira eskolako haurren jantokia eta elkarteenbiltzarrendako hiru edo lau gela. Udazkenean hasiko dirahunen obrak. Ateratzean hango partaideak elgarrekin egon diraixtant bat adixkidantzazko baso baten inguruan.

LEKUINEHerriko bozak

“Lekuine Elgarrekin” zerrenda aurkezten da herriko bozetan.Duela 7 urte ere aurkeztu zen zerrrenda hau, DominiqueDuhalde zela hautetsia izan. Hiru ardatz nagusi nahi ditu ze-rrenda hunek bultzatu : kontseiluaren eginmoldeak aldatu,lekuindarren pentsamoldeaz axolatuz ; bizi den herri bat aitzi-narazi, lekuko kulturari atxikia den herri bat, idekidura handie-nean ; garapen proiektuak bideratu.

KANBOHerriko hauteskundeak

Zerrenda bakar bat aurkezten da aldi honetan. Vincent BRUoraingo auzapezak du zerrenda hau eramaiten eta horra nordiren bertze 26 hautagaiak : Annie HERNANDORENA, ChristianDEVEZE, Bernadette JOUGLEUX, Beñat GARAT, Anne-MariePONTACQ, Henri JANOT, Eliane NOBLIA, Didier IRASTORZA,Pascale LESPADE, Jean-Marie BRIDOUX, Claude TROTOT,Frédéric BARDIN, Annie RENAUDIN, Henri SAINT-JEAN, Nat-halie AICAGUERRE, Patrice DOR, Marie-Carmen GONZALEZ,Laurent BIDART, Aline JOUARET, Bixente GOYTINO, Maryan-nick HIRIGOYEN, Frantxoa AMESTOY, Arlette IRUMBERRY,Jean-Jacques LASSUS, Argitxu HIRIGOYEN, Alain BOSCQ.

MediatekanOtsailaren 26etik martxoaren lehenera, TXAKURRAK elkarteakantolatzen du erakusketa bat txakur abandonatuetaz eta nolaatxemaiten duten familia berri bat. Elkarte hau da herri elkargokotxakurtegiaz arduratzen dena. Otsailaren 29an, Stéphane Rozo-ttek egin filma bat ikusten ahalko da beti gai berari lotua etaondotik eztabaida bat animatuko du Joëlle Turcat andereak.

SARAGazteria

Haur, mutil eta neska gazte,gogotik murgiltzen dire berenadineko kiroletan. Geroariburuz badituzte zenbeit duda,zeren hodei beltz batzuagertzen dire Euskal Herrikozeru urdin ederrean ; piztendute tirabira zenbeit heienartean. Axolatzen dire asko,beldurtzen dire ikusiz oraikoegoerak zer ondorio ekardezakeen, diruari emanez pri-mantza. Badakigu dirua delazerbitzari ona, bainan nagusidorpea. Ondikotz gehienakgare horren mutil.Ondorioz, herrietan har bat daagertzen, ikusiz zein heinetarat

joan diren gure ontasunen sari-ak. Geroaz gazteria hersturabatez joa da. Nola egin berekabia ? Udalari buruzzabaltzen dute beren galdea.Elgarrekin ikertuz oraiko ego-era, agian harrapatuko duteaterabide egoki bat.

BixixteBetidanik, lehengo denbore-tako fama entzun dut xirtxil,gaixtoa zelakotz, eta otsoengatik, otsaila, zigortzat, biegunez murriztu zutela. Aurtenaldiz isuna egun batez zaioapaldu, Bixixte izaki-eta…Bainan kasu, kanpoa etabaratzezainak ez ote dire axo-lagabeak ?

ITSASUAntzerki

Joanden igande aratsaldean Zirtzilak taldeak eskaini du Sanokigelan bere lehen antzerkia : Gomeet. Taldea osatzen du hiruurtez Garaziko lizeoan Antton Luku-rekin sortu eta abiatuikaskide-lagun multxo batek. Gomeet komedia sailan kokatzendute berek, “ gizartearen kritika ” bat da eta ere doi bat, kon-prenitu dugunez, lizeoko urteen nostalgia edo iragan-mina. 9antzerkilari (3 neska eta 6 mutiko), hauen artean Itsasuar bat :Nicolas Damestoy. Testua eta taula zuzendaritza Samuel Bis-cay gaztearen lana da. Oren bat irauten du antzerkiak etazinez laket du ikustea gazte hauek hartzen duten plazerra. 100bat ikusle egon dira, gehienak gazteak. Oraino bi emanaldieskainiko dituzte : martxoaren 8an Larzabalen eta, azkena,apirilaren 30ean Arrosako trinketean.Goresmenak gazte haueri eta hea aitzina segitzeko kemenaerakusten duten.

Odol bilketaAsteburu huntan bi egunez odol bilketa bat eginen da KanbokoLarrazkena gelan : ostirale aratsaldez (otsailaren 29an beraz)aratsaldeko 15.30etarik 19.30ak arte, eta martxoaren lehe-nean, larunbatez, goizeko 10etarik oren bata arte.

BESKOITZEHerriko bozketak

“Servir Briscous ensemble - Beskoitze elgarrekin zerbitza”-kohautagaiek, Jean Falagan auzapezak gidaturik, gomitatzenzaituzte parte hartzea otsailaren 29an, ortziralarekin, 20.30etaneginen den biltzar publikora, herriko Biltoki salan.Gau-bilera honek ekiparen ezagutza baimenduko du bai etaegindako lanaren bilana, aurkeztuz beren “Beskoitzekoikuskizuna” eta programaren ardatz nagusiak heldu diren seiurterentzat. Artikuluaren berriak erregularki emanak dira bereblogean. Izena ematen ahal duzue azken argitalpenez erregu-larki informatuak izateko. Informazio gehiago nahi baldinbaduzue : www.briscous-ensemble.com

MUGERREHerriko bozeri buruz

Zonbat argazki, zonbat idazte, zonbat ele eder, bozen bezperan,gure hiri eta herrietan. Denak zoin kalitate handi eta proiektumiresgarriak eskainiz boz emaileer. Beti programa eta proiektubat bestea baino loriogarriago, jende xumeeri ametseginarazteko. Eta horra nun, denbora berean, goi mailako burubatzu erraiten ari diren, nola kutxak denak hutsak direla. Bainanneretako, funtseko galdera da : besten diruarekin zoin diren erretxgauzak egitea. Gogora hau guziak gostarik gosta, hautetsiek deusirriskurik hartu gabe. Nere ikusmoldea, egun guziez begiak idekiz,hau da : Ez dugu beti segitzen ahalko diruaren xahutzenergelkerietan. Biharko gizartea ez dadin zepoan sar, beharkodugu zintzoki lanari lotu eta ametsak bazterrerat utzi. Erranakerran, uste dut irakurleak ulertu duela talde bati nere hitza emanadutala Mugerre herriko bozetan. Talde hori deitzen da :“Mouguerre avec vous - Mugerre zuekin”. Daguerressar Robert

SENPEREHauteskundeakGure herrian izanen dugun hirugarren lixta «Egun eta Bihar»abertzaleen taldeak prentsaurreko bat egin du ganden asteaz-kenean, jende multxo pollitaren aintzinean. Hor ziren jendeeriagurra eginik, zerrendaren buru diren Joana Harambourek eus-karaz eta Jean François Bederedek erdaraz agertu dituzteberen taldearen proiektu nausiak : hirigintza, Senpereko gara-pena, euskara, ingurumena eta laborantza. Gero Joxet Lahetju-zanek xehekiago eman du lema bakarraren berri. Ondotik oraiarte talde horren izenean kontseiluan barne ziren Serge Haris-gain eta Pierre Ithourriak zabaldu dute, lehenik sei urtez DanielOlacireguik eta ondar zazpi urtetan azken bi horiek, arras gutiardietsirik ere zenbat lehiatu diren herriaren eta herritarren one-tan. Huna zerrenda hortan hautagai izanen diren 14 gizon eta13 emazteak.Jean François Bederede – Joana Haramboure – ChristophePinaquy – Eliane Galarraga – Joxet Lahetjuzan – CorinneGamus – Thierry Berzion – Amets Arana Butron – Mixel Men-diboure – Amaia Gobet – Christophe Jaureguy – MaiteGoyetche – Jakes Fordin – Marie Jo Otheguy Levy – PaxkalDuhau – Bernadette Luro – Serge Harisgain – Beronika Zamora– Henri Perez – Kathy Bergara – Bruno Josie – Amaia Henebut-te – Rene Tellechea – Maider Erremundeguy – Willian Valverde– Maitena Muzica – Andoni Jorajuria.

AZKAINEHeriotze : Martine Castangsortzez Eceizan joan zauku 42urtetan. Hiru haur beren aita-rekin uzten ditu, zazpi urtezgaitzarekin borrokan aritu eta.Beti zuen bertzeeri pentsatzeneta alegera ikusten ginuen.Edmond Susperreguy 87 urte-tan zendu da. Xaharretxeanditu iragan azken denborak.Bolanjer lanarekin hazi du berefamilia. Bortz urtez Alemanianpreso sofriturik. Bere andreauzten du xaharretxean. Bifamilieri gure dolumin bizienak.Appel détresse : Elkarte ho-rrek Reketeneko merke saltze-an bildu ditu 200 eurotik goitipobreen alde.Eriak : Eri ainitz badugu he-rrian, zonbait etxe horietan etafamilian ere. Atxik kuraia, ezzaituztegu ahanzten.Piltzarketa : Helduden larun-batean piltzarketa edo selairu

hustea herriko plazan iraganenda. Beti ibilki da jendea, ikus-keta balin bada ere.Esku pilota : Ganden larunba-tean hirugarren mailako buruzburukako txapelketak segitu dubere bidea. Laduche Jon-ekirabazi du 40 eta 18. Orainfinal-hamaseigarrenean aritukoda helduden asteburuan.Ondarts Michel-ek galdu du 40eta 14. Alain Armendaritz-ek40 eta 30 galdu du. Michel-eketa Alain-ek beren txapelketahortan bukatzen dute beraz.Lehen mailan berriz, MarcBerasategi-k bere bigarrenpartida galdu du 40 eta 33,oraingoan Olivier HarotçareneSenpertarraren kontra. Ibarbu-ru Gabi-k 40 eta 19 galdu dubere partida Alain Heguiabe-here famatuaren kontra.

ML

MAKEA - LEKORNESortze

Lehenbiziko haurño bat sortu da Nathalieeta Jean Mixel Mougicaren egoitza berrian.Luixa deitzen da gure azken etorria. Handidadila euskaldunki eta zorionean, eta gero-xago, nola Nathalie eta Jean Mixelek pilotamaite duten, segur pilotari lotuko dela laster !Goresmen herrikoiak zueri buraso ezagunaketa nolaz ez aitatxi-amatxieri.

HeriotzeBat-batean utzi gaitu Larregain Serge Lekor-ne Kaminoneko aita gazteak, doi doia 44urtetan.Utzi duen espos lagunari eta hiru seme mai-tatuer gure dolumin sarkorrenak eta segurAita onak zerutik lagunduko zaituztela.

AiretikH. Bonetbeltx eta J. Etxebarne-k galdu dutedoi-doietarik borroka ederra egin ondoan !Irabazle ginituen Mañu eta David Duhart ;eta biranazka segitzen beti irabaziz xito-arinetan eta andereak ere irabazle, B. Idiarteta M. Moueska, airez aire, 30-10, pilotahutsarekin. Segi segi !

Bi zerrenda MendiondoanHor ikus, bada hauta : 30 langile, herriamaitez, prest direnak hautatuak izaitekoherri osoaren zerbitzuko, guzien onetan.Segi segi irakurtuz HERRIA astekaria ! Goraherriko hizkuntza !

GEROARI BURUZ : Lucien Betbeder,Cyprien Amorena, Myriam Seguin Prieto,Francis Larrea, Christelle Duhau Loubet,André Tillard, Jean-Pierre Lagourgue,Katrine Delage, Bernadette Dunat, Jean-Michel Hargous, Paul Mendiburu, FrantxoaDirachette, Jean Claude Ledée, AnddeDubois, Bernadette Camblong.ZERRENDA IDEKIA : Hervé Amorena,Jean-Michel Bergara, Anne-Marie ChalletFagois, Patriq Cruveilher, HervéEtchebarne, Pierre Etchebarne, MartinEtchepare, Daniel Eyerachar, Jean-LeonHiriart, Francis Labarraque, Annie Lissar,Martine Lissardy, Pierre Paul Mongabure,Laurence Noblia, Christian Robine.

HAZPARNEPirritx eta Porrotx

Otsailaren 28an, ortzegun aratsaldeko4.30etan, Pirritx eta Porrotx jostakinekeskainiko dute ikusgarri eder bat Mendealasalan. Arberoako ikastolaren alde.

Emazteek Diote-rekinEmazteek Diotek antolatzen du REIKI, japo-niar artatze metodoaren aurkezpen batmartxoaren 15ean, larunbat goizean,10etan, Xuriatean, Hazparnen. Libe Goñi,Reiki erakasleak artatze metodo honi buruz-ko argitasun guziak emanen ditu. Bi hizkun-tzetan iraganen da hitzaldia. Reiki, Japonia-tik datorren artatze molde bat da. Eskueneta gorputzaren atal energetikoen artekoharremanean oinarritzen da. Reiki-ak ongi-zate sakon bat eta sendatze prozesuanlaguntza bat ekartzen dio praktikatzen due-nari. Reikik, gure baitan ditugun ahalak,indarrak, kemenak iratzartzen ditu, hor baiti-ra lokartuak, ahulduak.

Izendatu 30 hautagaiek maite dute xoko pollit hau !

Xutik, Dominique Harlouchet, Maialen Carrere, Françoise Sasco,Raphael Masegosa, Yves Bidart, Sylvie Broine. Lehen lerroan, Rena Riad, Dominique Duhalde,

Germena Challet-Etcheverry, Yves Defois (falta Mayi Reme)

XARLOTA ETA KRIZTIAN LAXAGUE-N OMENEZ

Airea : Zuek horrela ikusi eta

Bi mila zortzi, hemezortzia, negua ta urtarrilaDinbi ta danba triste hasi zen jotzen Hazparneko ezkila.Gure Xarlot joan zen hemendik bizi hobearen bila.Zen emazte hain umila,Zen emazte hain abila,Oroitzapen onak mila…Zure arima gure bihotzetan betiko geldi dadilaGorputzez hala bazira ere, zu Xarlot ez zira hila (bis)

Xarlot joan zen, eta bizia bihurtu zen kalbarioKristianendako galdu baitzuen horrenbeste amodio.Maitea berriz ikusi nahia pagatu zuen kario.Gaur bi malko darizkioGuri erranik adio,Ez da itzuliko gehio…Xarlot zu lehenik, segidan Kristian,heriotzak hauxe dio :

Hemen biziak maitasun gabe ez duela deus balio (bis) Txomin

Page 5: Herria 2946

5

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

AIHERRAHeriotze

Kanborat ezkondua zen Piarres Martinon Aiherra Gandaramendikoa joan zauku, arrasgazterik. Aihertar ainitzek parte hartu dute Piarres zenaren ehorzketetan, Kanbokoelizan. Gizon gozoaren oroitzapena uzten dauku. Gelditzen diren emazte, haur, anaiaarreba eta ahaidego guziari, gure dolumin bizienak

Sortze : parezkakoak Londaitz Ttipian !Londaitz Ttipiko Nathalie Diron eta Philippe Etchegaray andere jaunek ongi etorria egindiete bi haur polliteri. Familia kolpez haunditu zaiote Mikel eta Maddi-ren sortzeekin.Haurrak ongi dira, ama ere bai ! 2 urte et’erdi dituen Aurelien seme zaharrena biziki kon-tent omen da.Agiantza hoberenak Maddi eta Mikel bi sortu berrier, eta goresmenak burraso eta aitatxiamatxieri !

Martxoaren 2an, 20. mus zoingehiagokaAiherrako eskola girixtinoko burrasoek antolaturik, horra 20. mus zoingehiagoka heldu-den igande arratsaldean iraganen zaukula, Aiherrako Denen Etxean. Arratsaldeko 2ak1/2tan hasiko da, 500 euro irabaziko dutelarik xapeldunek, eta 250 finalistek. Horrezgain, beste sari asko segurtatzen dauzkigute antolatzaileek.Izenak tokian berean eman behar dira. Eta ez ahantz, nor nahirentzat edari, matahamieta taloak izanen direla salgai arratsalde guzian. Egunaren ongi bururatzeko, arratseko7etarik goiti, hor berean afaltzen ahalko da : arroltze moleta, arteki, gasna, bixkotxa etakafea, 8 eurotan. Ongi etorri deneri eta parioa libro ! !

Irulegiko irratiaren kanpañaIrulegiko irratiaren alderateko eskea Aiherran ere eginen da, gazte batzu pasatuko baitiraondoko egunetan eta astetan zuen etxetan. 26.garren urtea da diru biltzeko kanpaña horiegiten dela. Zuen laguntza, entzule guzien laguntza beti beharrezkoa baita hoinbertzezerbitzu egiten duen irratiarentzat, ongi etorri hoberenaren egitea gure etxetan presen-tatuko diren gazteeri edo laguntzaileeri galdatua zauku. Aitzinetik eskerrak !

Herriko bozak : auzapezaren zerrendaBi lixta edo zerrenden artean hautua egin beharko dugu. Lehena jaun merarena dugu,osoa eta arraberritua, bost kontseilariek beren kargua utzirik. 7 emazte eta 8 gizon, horraberaz hauien berri : BASTERRETCHE Jean-Paul auzapeza 57 urte, enpresaburu,AGUERRE Jeanne (axuanta), 55 urte, kondu egile, CAILLABA Isabelle (hautetsi), 48urte, kondu egile, DARRIDOLE Michel (hautetsi) 46 urte, koziner, DITHURBIDE Robert(axuanta) 44 urte, laborari, ETCHEGARAY Sébastien (hautetsi) 32 urte, mekanikalangile, ETCHEVERRY Sabine 32 urte, erizain, GARCEAU Karine, saltzale, 33 urte,HARREGUY Peio 21 urte, langile, MINJOU Bernard (hautetsi), 44 urte, laborari, MINJOUSylvie 39 urte, laborari, MOUGICA Jean- Louis (hautetsi) 33 urte, laborari, OGERIsabelle (hautetsi) 53 urte, langile, ROCCHIA Olivier, 42 urte, informatikalari, UHARTMayi (hautetsi), 40 urte, kondu egile.

Beste zerrenda : 10 herritarrekinZerrenda hau ez da osoa,10 herritar baitira aurkeztenlehen aldikotz. Huna hauienberri : Patrick BARNECHE21 urte, laborari, MaianaDARRAIDOU 27 urte,erakasle, DamatitDUHALDE 43 urte, laborari,Eñaut ELOSEGI 40 urte,erakasle, XarlexETCHEGARAY 58 urte,erretretan, Angel MENDY18 urte, ikasle, ThierryMIRANDE 31 urte, ostaler,Extefana OIHENART 21urte, erakasle, LydieOYHENART 29 urte,enpresaburu, Hervé PARA-CHOU 30 urte, laborari.

BIDARRAIHeriotze

Joanden astean bere azken egoitzarasegitua izan da Osiarteko Jana MariElorga, sortzez Irisarri. 90 urte zituen.Aspaldisko huntan Kanboko Arditegiaxaharretxerat erretiratua zen. Familiakonart ditzala gure dolumin bizienak.

Ikusgarri pollitaKanboko Xalbador Ikastegiko 14-15urteko 38 ikaslek, Lekuineko Lagunartekonpainiak musikaz lagundurik, “Nor-berezaroa : iruditik aztarnerat” ikusgarripollita, dantza eta bertze, eskaini dutejoanden larunbat arastirian gure herrikotrinketean. Ikasle horien burasoetazbertzalde, hemengo jendeak ere gozatuahal izan duen ikuskizuna.

Laster bi hitzorduEz ahantz heldu zaikigun bi hitzorduak:martxoaren 1ean, larunbat aratsaldean,ihauteriak, ahal duten guziak mozorro-turik agertuz, beren omore hobe-renarekin, eta martxoaren 7an, ostiralaratsez, emazteen afaria Itsasu Elizal-dian, izenak emanez martxoaren 1ekoberantenez Añamari Sabarots-i.

Dantza BietanBidarrai eta Ortzaizeko dantza elkar-tearen biltzar nagusia iragan da Ortza-izen. Karia hortara bulegoa berritua izan

da, beti lehendakari atxikiz haatikNathalie Heguy. Lehendakari-orde Caro-line Cuburu. Diruzain Michèle Camino-Oçafrain, diruzain-orde Christiane La-rran. Idazkari Terexa Lekumberri,idazkari-orde Christine Irastorza. Elkar-teko 53 dantzariek (20 bidarritar eta 33ortzaiztar) ukanen dituzten hitzordunagusiak : apirilaren 29an eta 30eanDantzari Gazte Bidarrain berean,maiatzaren 17an Dilin Dalan haur fes-tibala Heletan, uztailaren 14ean FrantziaIparraldeko haurren errezebitzearen 60.urteburuko besta Ortzaizen...

BozakLaster hor ditugu herriko eta kantona-menduko bozak. Kantonamendukoeridoakionez, jakin dugu Euskal Herria Bai-eko Jean Mixel Galant eta ChantalArambel-ek biltzar publiko bat eskainikodutela gure herrian martxoaren 3an,astelehen aratseko 8.30tan, HerrikoEtxean. Horrat joaiten ahal ez duenakbaditu bertze bi posibilitate : Ortzaizenmartxoaren 1ean, larunbatez (14.30) edoArrosan martxoaren 3an, astelehenez(18.00). Jacky Etchandy-k aldiz Bidarrainotsailaren 29an, ostiralez (18.00 eta21.00). Bertze hautagaien biltzarrenberririk ez dugu ukan.

BAIGORRIHeriotze : Astelehen aratsaldean, Mari-anne Alchuteguy lagundu dugu bereazken egoitzara. Lezparz Arraunean sor-tua, Baionan bizi zen eta han pausatu da78 urtetan. Ehorzketak Baigorrin iragandira eta gure doluminak eskaintzen ditugunahigabetan den familiari.Ihauteriak : Baigorriko ihauteriak otsaila-ren 29an iraganen dira ortziralarekin. Hi-tzordua finkatua da aratseko 19.00tan eli-zako plazan. Desfilea hortik abiatuko daeta karrikan ibiliko trinketera heltzeko,bidean izanen delarik jateko eta edateko :arno, sagarno, ogitarteko, matahami…Bai eta dantza, antzerki, kantu, bertsu etasoinu gaitero, joaldun eta musikariekin.Trinketean eginen da Zanpantzarrenerretzea eta ondotik gaualdia, Maika etaPaxkalek alaiturik. Herriko kirol, dantzaeta kultur elkarteek bai eta eskola libro,pribatu eta ikastolek eta ere Iparla musikaeskolak antolatuak dira. Joanden urteanbezala, euskal mitologiari buruzko pertso-naien inguruan eginen dira mozorrotzeak,aurtengo gaia : primadera. Beraz gogoaduenak, mozorrotu eta jin memento goxobaten pasatzera.Urdozeko bestak : Auzogune hau bestandugu asteburu huntan. Zikiro jatea larun-bat eguerdiarekin eginen da eta ez ara-tsarekin usaian bezala, ilunabarrean dan-tzaldia Eztiki taldearekin. Igande aratsal-dean 16:30tan Garaztarrak taldeak ema-nen du dantza ikusgarria eta Astezkene-koak ere entzunen dira kantuz, ondotiktalo eta xingar Maikarekin. Astelehen etaasteartez etxekurrida eta bukatzekoasteart aratsean kartierre-koen afaria.

BozakBozka eguna ari zaukuurrats haundiz hurbiltzen.Kantonamendukoeri doa-kionez, bortz hautagai ditu-gu. Etxez-etxe ibiltzeazbestalde, biltzarre publikoakeginen dituzte herrikoetxean. Jean-Michel Galant(E.H. Bai) eta ChantalArambel ordainak :martxoaren 1ean larunbata-rekin, 10.30tan. Jean-Bap-tiste Lambert (UMP) etaChristiane Elissetche ordai-nak : martxoaren 6an ortze-gunarekin 20 :30tan. Jakes Irumé (etike-tarik gabe) eta Angèle Larramendy ordai-nak : martxoaren 7an ortziralarekin20:30tan, Jacky Etchandy (Modem) etaNadine Guenard ordainak : martxoaren8an larunbatarekin, 18:00tan eta21:00tan. Beñat Minhondo (PS) eta Odet-te Barnetche ordainak ez dute biltzarrerikeginen.Herriko bozetan, bi lista ditugu. Batean,herriko auzapeza Jean-Baptiste Lambertzerrenda buru. Berak dionaz “ Orain arteegin ditugun lan larrienak dira : Plaza

Xoko eta gela zonbaiten eraikitzea, Kor-taldeko bideen antolatzea… Egitasmotanberriz : geltoki zaharra mekiduntza lekubilakatzea, aldean etxe leku zonbaitekin,aparka lekua egitea, zaharretxea emen-datzea eta beti bideak antolatzea ”.Berarekin aurkezten dira : Christiane Eli-ssetche, Bernard Bruthé, Théodore Har-gain, Paul Arrachea, Jean Bérard, DanielElgorriague, Pierre Erramouspé,Antoinette Erreca, Jean-ClaudeLapeyrade, Dominique Mendivil, PierreMiura, Léon Sagardia, Joseph Sallaberria,Lazlo Titli.Bigarren listan berriz Antton Curutcharryzerrenda buruak dio : “Aintzina Baigorriren motibazio nagusiada herria berriz dinamizatzea eta denenalde lan egitea, nehor baztertu gabe. Ho-rrengatik muntatu dugun lista, idekiduraizpiritu batekin egina izan da. Gure pro-graman proposatzen dugu gogoetaorokor baten eremaitea Baigorriren etor-kizunari buruz”. Berarekin hautagai dira :Monika Indart, Marie-Pierre Oronos,Philippe Dupuy, Annie Obiague, SylvainSahores, Beñat Arangoits, AnttonErrotabehere, Alain Daniel, MarianneHillau, Daniel Ithurburua, MarcelErrotabehere, Marie-Agnès Haristoy, BettiOlçomendy, Gehexan Alfaro, Jean-MichelCoscarat, Laurent Petricorena, FrantxuaMocho et Marie-Jo Etcheverry. Zerrendahunek biltzar publikoa eginen dumartxoaren 5ean, 20:30tan herriko etxe-an. Ohar bat : bozka bulegoa PlazaXokon izanen da.

Musa : Museko txapelgo nagusia aintzinabadoa. Multxoko partidak bururatu diraManexenea ostatuan eta lau pare gaiatera dira kantonamenduko finalerdiakjokatzeko asteburuan Irulegin : Golofit etaJ.B. Lambert – J.P. Sallaberry eta F.Garaicotchea. - L. Inçaurgarat eta J.Mocho - J.P. Almonecil eta B. Biscaychi-py. Suerte on deneri.Errubgia : Play down lehiaketaren kondu,euskal derbia US Nafarroa eta Maulerenartean jokatu da Baigorriko zelaian etalekukoak garaile : 24 – 14.

LASAHeriotze

Duela 69 urte Mokosailean sortua eta Baionan bizi zen Jean Pierre Saldain zendu dasupituki. Otsailaren 19an ehortzia izan da familiako hil hobian. 11 haurride zituenfamilia haundi eder horrek urte bat barne galdu ditu 3 menbro. Bortizki hunkitua denMokosaileko familiak gure dolumin bizienak onhar ditzala. M.G.

HELETAKexu : Bai, eskola publikoko aitamakkexu dira, euskarazko postua bilakatubaitzaiote postu-erdi, beste erdia Aha-tsarekin ezarririk. Gainerat sartzeazgeroz lau erakasle iragan dira. Aitamabatzu bildu dira jakinarazteko berenhaserrea, hor ziren ere herriko auzapezaeta kontseilari orokorra sustengatzeratjinak. Marie Claude Larrea jina zenburuzagi gisa eta horra nun ezartzenduten euskararen erakasle denbora-erdiz, Heletan eta Ahatsan, erranezordezkari bat igorriko dutela Larrea

anderearen ordain. Gauzak frango min-bera daude eta astelehen huntan ezdute utzi anderea Ahatsarat partitzera. Bigauza ikus ditaizke gertakari horiekin,euskararendako indar ttipiak egitendituztela eta herri ttipiak direla ardurapekatzaileak. Bakantza epe hau agianbaliosa izanen da guzien onetan.Mezetako tenoreak : Ibiakoitzean20.30etan Landibarren. Igandean9.30etan Mehainen eta Armendaritzen.11etan Iholdin eta Heletan.

Herritarra

IRISARRIEskubaloiko loto gaualdia

Iragan ibiakoitzean, berantako partida bat jokatu dute irisartarrek Carcassonnekotaldearen kontra eta galtze batekin itzuli zaizkigu, 31-29. Eskupean zuen partida bat,alta ! Larunbat huntan, Montpon Mussidan-eko taldea errezibituko dute irisartarrek(hauk mementoko zortzigarren sailkatuak dira). Eta martxoaren 8an (20:30) bereohiko loto gaualdia du antolatzen Irisartarrak klubak, betiko sari ederrekin, izanendelarik ere jateko eta edateko.

Argazki huntan falta da Patrick Barneche

Herriko bozetako bigarren zerrenda

SortzeBeranta poxi batekin jakin dugu Sylvia eta David Etchamendy Ezkardaitziakoek ongietorri egin diotela beren lehen haurrari, Allande izendatu dutena. Ainitz zorion etaosagarri haur sortu berriari eta goresmen beroenak guzieri.

HeriotzeOtsailaren 24ean segitu dugu bere azken egoitzarat Piarre Minhondo Indartenekoa91garren urtean itzali dena. Bost haurren aita, elizari atxikia. Bere bizian egin du lanPiarre zenak okin ofizioan eta beste. Bere etxekoez izan da ongi inguratua. Gureorhoitzapenarekin doluminak familiako guzieri. A.I.

Page 6: Herria 2946

Otsailaren 28an : Osteguna • 19.00: Mintza leku : Amikuzeko kantonamen-

duko bozetako mahain ingurua .- Antton Etcheverry- Barthelemy Aguerre - Sauveur Bacho

Martxoaren 1an : Ibiakoitza• 14.30 : Errubia, BO/Stade Français• 18.00 : Zazpi ahalak Kirol emaitzen bilduma • 20.45: Esku baloina : Irisarri/Montpon

• 21.30: Izotz hokeia /Hormadi finalerdia

Martxoaren 2 an : Igandea• 9.30 : Gure Bazterrak Ziburutik • 10.30 : Meza, Garaziko Jatsuko beilatik• 18.00 : Kirol emaitzen bilduma

Huna orai otsaileko “Gazte”kekartzen dituen xehetasunak :orrialde bat osoa, laburtuko be-har dutana, titulua : “Lurde,martxoaren 15 eta 16 an 5000gazte hurbil Lurderat ari.”“Han izanen giren 5000 gaztekfamilia bat eginen dugu, Es-kualdun Gazteriaren familia ;eta familia bat elgarretaratzendelarik pesta baten egiteko,balin badu bere menbroetarikfalta, zer erraiten dute handirenek ? Gaizoa ! Hemenbalitz, zer plazerra lukeen !Gisa hortakoa izanen gure fa-mil ia Lurdeko Harpearenaitzinean ; falta izanen dituguAljerian diren soldadoak, beregaztetasuneko bi-hiru urte e-derrenak ezin akabatuzko gerlabatean pasatzen dituztenak ;falta ere Euskal-Herrian ezinbiziz urrunago joanak direnak :Pariserat, Ameriketarat edobertze norapait. Gaizoak

hemen balire, zer plazerraluketen ! Horra zoin diren gurebeilako bi xede handiak. Oi,Ama zerukoa ! Zure oinetan daEskualdun-Gazteria. Gure ana-ia eta lagunez orhoituzemaguzu bakea eta geroarensegurtamena !Aintzin-solas horren ondotik ;treinen abiadurak, tenorekineta bere geltoki guziekin inaha-la hurbil hartzeko gisan.Haratxago hotelen izenak, nor,nun izanen den jakitea gatik.Hiru trein partituko dira Baigo-rri-Garazi, Hendaia etaMauletik. Gero hotelak : 34hoteletan iganen gira mutikogazteak 21 hoteletan, neskatogazteak bertze 13 etan ; hotelbakotxean, eskualdeka bilduakdira gazteak eta bakotxean

gazte arduradun bat bada es-kualde hortakoa ; ez idurika 70bat gazte, beren omonierekinbixtan da, engaiatuak dira beilahortan eta horiek dute egitenberen eskualdeko gazteen etabeilaren lotura. Galdeginazaiote bertzalde parropia edoeskualde bakotxean, beilaprestaera bat antolatua izandadin bezperan edo bezperagauean, azken xehetasunenemaiteko, gastuen ordaintzeko,liburuxka eta ezaugarrien ba-natzeko ; ber denboran gureizpirituak beilari preparatzeko :kantu, kofesio, otoitz bereziakeginez.Aski egungo ; bertzaldianhasiko naiz Lurdeko programazeta utziko Jean Louis hangoegunen kondatzerat beti or-duko “Gazte”k dionaz.

Marcel Recalde

6

LURDE : 1858-1958-2008

KULTURA SAILA

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8Martxoaren 01-tik 07-rat

EUSKAL IRRATIAK

Martxoaren 1an, 14.00 :

Gratien Adema “Zaldubi”-ren omenaldian, PatriUrkizu : “Zaldubi-ren“Jeus” poemaren iruzki-na.Berriz zabaldua :Martxoaren 3an (23.30) ;4an eta 6an, 14.00 eta20.15

Martxoaren 2an, 14.00 :

Alberto Inurrategi-renfede lekukotasuna,Indiako misionestan ibi-lia.

Berriz zabaldua :Martxoaren 05an eta 07an,14.00 eta 20.15

Kronikak egunero, 7.15,8.45, 14.45, 20.45 : Asteartea 04: EuskalHerriko Sainduak – PierreAndiazabal.Asteazkena 05 : Kristaubehako bat – AnddeIthurbide.Osteguna 06 : ATD 1/4Monde.Ostiralean 07 : Herriaastekariaren prentsa bildu-ma – Jamattitt Dirassar.

Sei urte : Otsailaren 23an sei urte egin ditu bahitua izana dela IngridBétancourt anderea, sei urte luze harentzat lehenik, sei urte luze haren fami-liarentzat. Parisen dago Consuelo Gonzalez anderea, F.A.R.C.-ekoek libratudutena Clara Rojas-ekin. Parisera etorri da bere sustenguaren eta atxiki-menduaren eskaintzeko Ingrid Bétancourt-en familiari. Sei urte, sei urte luze !Hori ere abrekeria mota bat da.

***Des racines et des ailes : Parisen ginauden joanden asteazkenean LouisLaforge-n emankizunarekin, bainan ez nun nahi Parisen, Pariseko plaza etakarrika famatuenetan, Champs Elysées deritzan ibilbidean eta Concordedeitzen den plazan.Duela bi mende bizpahiru etxe baziren Champs Elysées delakoetan. Osokialdatua da XIX. mendean Haussman baroiari esker eta bilakatu da frantseszilkozaleek “la plus belle avenue du monde” ospatzen dutena. Egia da ede-rra dela, ederrena munduan ez dakit. Egia da ere luzea dela, zabala dela etaFrantziako erregeek, gustu haundiarekin, Tuileries-etako palaziotik bazutelahan bixta paregabea, bereziki Luis XV-ak moldatu zuelarik Concorde-koplaza. Nork erranen zuen orduan plaza estrenatu izan zelarik han bertanbere arrasemeari lepoa moztuko ziotela iraultzaleek ?

***Castrotarrak : Bat joaiten, Fidel izenekoa, bertzea heldu, Raul deritzana.Bainan biak deitura berekoak, gehiago dena familia berekoak, anaiak. Anaiazaharrena joaiten, gaztea heldu, 76 urtekoa, gazte gazte horietarik. Abantzu50 urte nagusi zela Kuban zaharrena, bertze hainbertze gaztea zela gerlakoministro. Ez dezakegu erran belaunaldiz aldatzen dela Kuba “zaharkilakra-zian” aldiz bai. Zahar batek uzten dio boterea beste zahar bati eta jo aitzina.

***Errugbia : Errugbi eguna zen joanden larunbatean, Europako koparen hirupartidak jokatzen zirela egun hartan. Galestarrek aise irabazi dute italiarrenkontra, halaber Irlandak Eskoziaren aurka. Aratsean Ingelesek ereman duteFrantziaren kontrako partida (24 eta 13). Halere nahiago ditut ikusi galtzen“airoski” airosa baita haien jokoa ezinez eta galtzen “trixteki” joanden azaroanbezala. Gazteek ikasiko dute irabazten Ingelesen kontra. J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Martxoaren 2an Jatsu-tik (beila)Goizeko 10.30etan

otsailaren 7ko artikuluaren segida

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

KONTSEILU OROKORRA Ez gira gehiago Frantz Duboscq eta Henri Grenet-en garaian. Erraiteko ma-neran, heiek ez zuten diru pilik bozkatzen euskararen eta euskal kulturarenalde. François Bayrouk hartu zuelarik presidentgoa, gertatu zen lehenidekidura, bere aldian Jean Jacques Lasserrek segitu duena. Erran behar daanartean Euskal Herritarren kontzientziak atzartzen hasiak zirela. Lehenagoalki beretan egon zirenak baino idekiagoak direlakotz, Uztaritzen, Amikuzen,Xiberoan, Iholdi-Oztibarren, Hazparnen eta Garazin abertzaleak ez direngaurko kontseilari orokorrek badakite, bederen bigarren itzulian, nolaeuskaltzale eta abertzale askok heientzat bozkatu ukan duten. Ondotik,hautetsi hauek beren kantonamenduetan sustengatu dituzte ekimen zonbait,dela ikastola edo bertze. Beti euskaltzaleek eta abertzaleek eman bultzadariesker, azken 15 urteetan urrats pollitak egin ditu Kontseilu Orokorrak, bainanez aparantziarik ere oraino aski, ikusiz nolako beranta hartua zuen eta zon-bat kanpotiar sartzen ari den gure herrietan. Aintzin-konduak bozkatzean,gauza jakina da Euskal Herriko kontseilari orokorrek zer kemena behar dutenBiarnokoer onar arazteko hemengo ekimenen sustengatzea. Izan ditezeneskuintiar ala ezkertiar, Biarnoko hautetsi ainitz jelos bezala dira EuskalHerrian nortasunaren alde egiten den lanaz. Den hurria sobera iduritzen zaie.Salbuespenetan, halere hor da Jean Lassalle. Hunek hobeki baitaki herri bo-rrokaren berri. Kasik gainerateko guziak ez beren arbasoen mintzairaz, ezBiarnoaren nortasunaz (hau “Pyrénées Atlantiques” izenak estaltzen du) ezdira axola.

Ipar Euskal Herriaren indarraDuela 25 urte, Azkaingo Andde Luberriaga-k Euskal Herri departamenduarenaurkako hautetsiak mututurik utzi zituen, zenbaki zehatzez frogatu baitzuennola ordukotzat jendekal Ipar Euskal Herritik Biarnotik baino diru gehiagozoala Departamenduko erakundera. Azken urte hauetan gauza bera fro-gatzen du Renaud Delissagaray Baionako auzapez orde ohiak. Egiarenentzuteak min egiten baitie, jaunttoen ganik ez da ongi ikusia. Adibidez, geroeta argiago da Ipar Euskal Herriko diru iturririk gabe Biarnoko elur lekuetakozorrak ez litaizkela estaltzen ahal. Biarnoari behar zaiola elkartasuna erakut-si, ados ! Bainan ez gira gu euskaldunak heien auzo bakarrak; auzoko besteherrialde batzuek (adibidez Bigorrak) ez dezoketea elkartasun hori erakuts ?Ez ote laike xuxenago Ipar Euskal Herria libro uztea berak ikus dezan norekinnahi duen elkartu ? Eman dezagun, denboran Senpereko erretor izan zenZaldubi kantu egile famatuak aipatu zazpi Euskal Herriekin ?

Menpekotasunetik ezin ateraz1979tik gaurrera, hegoaldea ez da gure beha egon. Autonomia eta kontzier-to ekonomikoa ardietsi dituen pundutik nola ez da aitzinatu ? Alabainan,zerga guziak Foru Aldundiek altxatzen dituzte eta Madrileko gobernuarikupoa baizik ez diote ordaintzen. Gure kontseilari orokor gehienek bai etaPariseko Ministroen esku-makil den Prefetak halaber, lekura joanez ikusiadute, ororen buru hango diru kudeantza dela herrialdearentzat emankorrena.Bainan, abertzaleek salbu, nehork ez du gure iparraldearentzat horren alda-rrikatzeko kuraiarik. Frantses gobernuko ordezkariak oldar ditezen beldurrez,denek nahiago dute, ordaintzen dugun TVAtik haste, gure zerga guziakEstatuko kutxetara joan ditezen, gero berek ardietsi dutenaren konduezartzeko Parisek ttinttaka ixurtzea onartuko duena. Bixtan da Frantziako sis-temari autonomia galdatzea debaldetako lana dela, mementoan segurik.Euskal Herriko departamendua onargarriago lirudike, gure herritarren gehien-goak ulertzen baititu ardiestearen abantailak. Eskakizun hunen mugimenduaazkartzen hasi denetik, harritzekoa da gure aintzindariek beren mintzaldi etaaldizkarien bidez zer indarrak egiten dituzten jendearen izpirituetan “lesPyrénées sont Atlantiques”, “le 64”, “le departement”, eta “le territoire” beza-lako hitzak sar arazi nahiz. Erran gabe doa, “Pays basque” eta oroz gainetik“ipar Euskal Herria” hitzak ez erabiltzeko. Dena den, Biarnoak beti bost eginahalak eginen ditu lakastak bezala guri loturik egoiteko, eta ahal badu gureproiektu bereziak trabatzeko (duela 4 urte arte Pabeko LaborantzaGanbarara zoatzin ELBkoek badakite horren berri). Makurrena da IparEuskal Herriko hautetsi “handiek” ere nahiago dutela Biarnoaren peko egon.Lasserre presidentak noizbait aitortu ukan du bakarrik ipar Euskal HerrikoKontseilu Orokorraren buruzagitza ez zitzaiola interesatzen ; askoz nahiagozuela Biarnoa barne duen eremu handiagoaren buru izan. Bestalde, azkenhilabetetan, doi bat jabaldu bada ere, Lasserre bera biziki urrun joan zenEuskal Herriko laborantza ganbara-ren aurkako erasoetan, alta ganbara har-tan sartzera eta ordaintzera nehor ez delarik bortxatua, Pabekoan ez bezala.Bere inguruan akulatzaile ainitz ukanik ere, president gisa hobeko zukeen ixi-lik eta geldirik egonik, beste gisan lan egin nahi duten herritarren errespetuz. Ontsalaz, gure ordezkari argituenek eginbide lukete beste jendeer erakusteanun diren Euskal Herriaren abantailak. Zorigaitzez, ainitz aldiz, politikarieninteres partikularrek eta botere goseak dute gaina hartzen eta egiaren partebat gordetzen. Ene Eiheratik

Bozka txartele l e b i d u n a konartuko dituadministrazioakOfiziala da, martxoko he-rriko eta kantonamendue-tako hauteskundeetan boz-ka txartel elebidunak e-rabiltzen ahalko dira. Orainarte hainbat zerrendek ho-rrela egin badute ere, deusez zen ofiziala, eta Beha-tokiak eskaera egin diosuprefeturari. Honek onar-tu du eta beraz hemendikgoiti bi hizkuntzetan egitenahalko dira bozka txarte-lak.

Page 7: Herria 2946

7

LAN ESKAINTZA

LEGEZKO ABISU

MODERNEANAgusti Waltari . . . . . . . . . . . 40Paxkal Ezcurra . . . . . . . . . . 22Ororen buru, batzuek maite tabesteek ez, huna Kubatarradugula aurtengo xapelduna,gutiz bada gutiz, bere pilotakomolde bereziarekin, buruzburu-

ka ere. Ez du ez, egia-erran,denbora bateko fama etakuriostasun hura jendearenpartetik, trinketak kokorrerainobetetzen baitzituen. Bainan holada. Ezcurra gaztearekin finaleangertaturik, erditaraino elgarrenerrespetuan joan dira eta 19-17ziren oraino orduan. Bainan hor-tan berean da 34-17 tara joan16 kintze lerroan eginik, gehie-nak botetik toki legun hartan eta18 botetik orotara. Erran beharda ere pilota batzu tiroan sa-rerat eta beste batzu izkin-motzera kausitu dituela, hori ereez baita deneri emana. Bainanaldi huntan etzen deus egiteko-rik eta oroitzekoa izanen daaurtengo xapelgoa.Xebaxtien Sorhuet . . . . . . . 40Patrick Oçafrain . . . . . . . . . 37Behar baitzen jakin nor zenbeste bi finalista horien ondotik,huna hemen berriz Sorhuetgazteak bankar-irisartarrari joandiola hau, hala-nola Kurutcha-rryk ere lau tantoz eremana zionbezala, pilotari hoberenek ereberen gorenak eta apaltzeakizaiten. Hau jakin behar dahaatik : 14-0en gaina hartuzhastetik, gero lanak direla,baldin eta 37-33tan aitzin eregero Patrik, bainan zazpi ondar-rak biriatuarrari utzi behar ukandiozka. Hori ere zerbait da.

GARANETEANIdiart - Ducassou . . . . . . . . 50Etcheverry - Jeannots . . . . 42Garaziko astelehenek pilotadute beren ahusaldi maitatuaeta aste huntan ere ez du hu-tsegin usaiako publikoak.Interes haundiarekin segitu duhau ere, lehen aldian ari litaz-keen amatur batzuen lehian aribaitziren aldi huntan ere, ha-tsaren hartzeko denbora hartuere gabe erraiteko maneran.Holako nahikaria eta karrean,Panpi Idiart makearra nausi,botean lehenik (18 sartu ditu,horien ekartzen ere ikastenbaita denborarekin eta hortanJeannots landestarrak sofritudu). Beste aldetik Etcheverryrenbotea ere tzarra da, hunek 16sartu aski bortitzak. Gero hunengaiak paregabeak dira bainangaldu du haatik aldi huntan ere.

GARAZIKO TROFEOA HASTEHelduden astelehenean hasikoda Garatenean aurtengoGaraziko Trofeoa lehiaketa,Bazkotan bururatzen dena urteguziz. Huna horri buruz astele-

hen huntan jokatuko diren bipartidak, lau orenetan haste.Lehen partidan ikusiko dira Iba-rrola eta Lazcano, L. Lamberteta Oçafrainen kontra ariko dire-nak. Gero jokatuko da bigarrenpartida : hortan Bielle eta Wal-tari ariko dira Alfaro eta PaxkalEzcurraren kontra.Partida horietan haatik, galtza-lea kanpo, beraz ari beharko dagogotik, ez baita geroko mentu-rarik izanen. Garaziko Pilotakfornituko ditu pilotak, denentzatberdinak.

BAIONATTIPIANLambert - Ducassou. . . . . . 50Alvarez - Lazcano. . . . . . . . 48Horra nola joan den ortzegunhuntako partida, Alvarezhegoaldekoak ere bere lekuaatxikiz ederki. Milesker etagoraintziak Baionako AndreIthurralde pilotari pilotazalearieta osagarri on, pasatuakpasatu.

LIGAKO BURUZBURUKAKAlain Heguiabehere . . . . . . 40Ibarburu azkaindarra . . . . . 19Lekornen aise nausitu da berrizere urketarraPeio Saint Esteben. . . . . . . 40Sasco arbonarra. . . . . . . . . 31Itsasuarra ere bai beste lapurtarbatekin.Gregory Aguirre . . . . . . . . . 40Herve Bonetbeltx . . . . . . . . 35Urruñar gaztea ere bai makea-rrarekin.Olivier Haroçarene . . . . . . . 40J. Marc Berasategui . . . . . . 35Eta Zuraideko senpertarrakazkaindar hau garaitu onda-rrean.Beñat Maitia . . . . . . . . . . . . 40Lamure Eskularikoa . . . . . . 25Azken huntan hazpandarranagusi.

HEGOALDEAN GONZALEZ“BESTE ZERU” BATEANGonzalez - Barriola. . . . . . . 22Leiza - Patxi Ruiz . . . . . . . . 20Partida gogorra Donostiakohau, Patxi Ruizek eskua min-beratua ondarrekotz. DiarioVascok du “beste zeruaren” horierran, bikoteak zortzigarren par-tida segidan irabaztean.Del Rey - Harizmendi . . . . . 22Berasaluze VIII - Iza . . . . . . 10

Diaz - Oteiza . . . . . . . . . . . . 22Larralde - Arruti . . . . . . . . . 16Donostiako Atano III-an horiekbiak ere.Xala - Pascual . . . . . . . . . . . 22Olaizola II - Mendizabal II. . 12

Beloki II - Peñagarikano . . 22Chafee - Apraiz . . . . . . . . . . 12

Belloso - Urrizelki. . . . . . . . 18Olaetxea - Albuzuri. . . . . . . 15Iruñeko Labriten jokatuak parti-da horiek hirurak.Titin - Laskurain . . . . . . . . . 22Olaizola I - Otxandorena . . 16

Galarza VI - Nalda III. . . . . . 22Cabrerizo - Zubieta. . . . . . . 18Kovaledan jokatu partidak,lehen parida hori xapelgokoazutelarik, bixtan dena. EtaLabriteko partida hartan, laukintze eginak zituen Xalaksaketik. Bego

AVIS DE CONSTITUTIONAux termes d’un acte sous seing privéen date à ANGLET du 08/02/2008, il aété constitué une société présentantles caractéristiques suivantes :Forme sociale : Société à responsabi-lité limitée,Dénomination sociale : TECHNIQUEAGENGEMENT,Siège social : 2, Esplanade de l’Euro-pe, Centre d’affaires, (64600) ANGLET,Objet social : La Société a pour objet,en France, dans l’union européenne ouà l’étranger, la création, l’acquisition etl’exploitation de toute entreprise depose et fabrication de pièces demenuiserie en bois, aluminium, P.V.C.,parquets, meubles, et agencements ;de réalisation de cloisons sèches, pla-fonds suspendus, ouvrage en plâtre etpeinture,de l’immatriculation de la Société auRCS,Capital social : 3 000 euros,M. Maurice REY, demeurant 7 rue duchamp Rosey à (71100) ST REMY a éténommé premier gérant de la sociétépour une durée illimitée.Immatriculation de la Société au RCSde BAYONNE.

La Gérance

WALTARI XAPELDUN BEREZKOETAN

AVIS DE CONSTITUTION D’UNESOCIETE

Par acte SSP en date du 19 janvier2008, il a été constitué une SARL àcapital variable, capital minimum5000 euros, pour moitié en natureet pour moitié en numéraire,dénommé “CALCEMENTOIntérieurs”Siège social : 25, rue Victor Hugo,64100 BAYONNE.Objet : Création, rénovation, déco-ration et aménagementd’intérieurs ; création et commer-cialisation d’objets, mobiliers etéléments d’aménagement ou déco-ratifs.Durée : 33 ans à compter de l’im-matriculation au registre desMétiers et des sociétés de Bay-onne.Gérant : M. Vincent LAJUS DECHAUTON, demeurant 25, rue Vic-tor Hugo, 64100 BAYONNE,nommé pour une durée indéter-minée.

AVIS est donné de la constitutiond’une Société présentant les carac-

téristiques suivantes :FORME : Société à responsabilité li-mitée.DÉNOMINATION SOCIALE : SARL DAJOHERADÉNOMINATION COMMERCIALE :SOLS & TECHNIQUESSIÈGE SOCIAL : Villa Cadilhac, RueSaint Charles, 64340 BoucauOBJET SOCIAL : la réalisation dechantier du bâtiment et notamment derevêtement de solsDURÉE : 99 ans à compter de l’imma-triculation de la société au RCSCAPITAL : 1000 €€GÉRANCE : M. Jean Pierre HERNAN-DEZ, demeurant rue Saint Charles,64340 BoucauIMMATRICULATION : au Registre ducommerce et des sociétés de Bayonne

Pour avis, le gérant.

SEASKAk, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak,

GARAPENAko teknikalari batbilatzen du denbora osoz

aritzeko 2008ko apirilaren 1etik.

BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK:Galdegina den formakuntza :Goi mailako formakuntza(Baxoa + 3 urte edo esperi-entziaduna)

Behar diren gaitasunak :Elebiduna, euskara/frantsesa,gaztelerako ezagutzak erehainbat hobe.Euskaraz eta frantsesezidazteko gaitasun onaSeaska ereduaren etahezkuntza sailaren ezagutzaona. Barneko eta kanpoko garape-nean trebatuaKomunikazio arloan trebatua Animatzaile gaitasunak Proposamenen egiteko etaekimenen hartzeko gaitasunak

Interesatuak direnek, idatzdezatela 2008ko martxoaren

12a aintzin - motibapen gutun bat + CV bat

igorriz: SEASKA

Zentral Forum, 19André Emlinger plaza, 10

64100 BAIONAFax : 05 59 52 88 87 edo

[email protected]

LUHUSOHerriko bozak

Bertze ainitz herrietan bezala, izanen ditugu 2 zerrenda hautuarenegiteko. Oraiko kontseilutik 2-k utzi dute kargua. François Cesat jaunmerak egin du bere zerrenda 3 kontseilari ohirekin eta 11 hautetsiberrirekin. Jean Pierre Harriet lehen axuantak berdin egin du berea :3 kontseilari ohirekin eta 11 hautetsi berrirekin.Huna izenak zerrenda bakotxarendako.Jaun meraren lista : Césat François, Bidabe Patricia, BlanchardLaure, Camblong Jean-Léon, Duhart Pierre, Etchebehere Michel,Hirigaray Joseph, Iribarren Jean-Louis, Jaille André, Largenté Michel,Laricq Dominique, Marianne Patrick, Mocho-Etchemendy Michel,Mogabure René, Pottier Claude.Axuantaren lista : Harriet Jean-Pierre, Alzuri Isabelle, Duclos Michel,Duguine Hubert, Duhart Jean-Louis, Dupuy Gilbert, Hiriart Alain, IriartBonnecaze Carole, Jaureguiberry Jean-Louis, Larronde Irène,Mongabure Bernadette, Olhagaray Michel, Ospital Marie-Dominique,Roux Laurent, Saint Pierre Marie-Claire.

PARISEKO LABORANTZA SALOINEANIrulegiko arnoak 3 medaila ardietsi ditu : urrezko bat (Miñaberri) etabi zilarrezko (Mendia eta Xuri). Ezpeletako biperrak 5 medaila : hiruurrezko (Lastiri Itsasu, Martinon Kanbo, Ainhoako ekoizleak), zila-rrezko bat (Sabarots Larresoro) eta brontzezko bat (Noblia La-rresoro). Euskal Herriko gasnetan, Ossau-Iratik brontzezko bimedaila, Larzabaleko Istarak zilarrezko bat. Ahate gibel gizenetan,Akamarreko Gueraçague-k zilarrezko bat. Amarrain keztatuarekin,Bankako Goicoechea arraintegiak zilarrezko medaila.

LABORARIEN AUZIAErabakia martxoaren 13an

400 presuna nunbaitan hurbildu dira Baionako auzitegi aitzinera joandenostegunean, auzitan ziren sei lagunen sustenguz, banderola frangobazterretan, hala nola “Sarko, ez hunki Kako”. Auzi luzea, 10 orenekoa,Patrick Michel prokuradorearen hitz gogor eta mespretxugarriekineuskalduneri buruz. Ororen buru, huna galdegin dituen zigorrak : biilabeteren presondegia “sursis” delakoarekin Virginie Brunet-entzat, 600euroko isuna Frantxua Irigoyen eta Mizel Dunat-entzat, 1200 euro JeanMixel Ayçaguer-entzat, 1800 euro Beñat Etcheto eta Fred Larrañaga-rentzat. Erabakia martxoaren 13an, ortzegun aratsaldeko 2.30etan, or-duan ere sustengu handia agertuko zaiela hain segur auzipetueri.

GARAPEN KONTSEILUAN BURU BERRIAGarapen Kontseiluak joanden asteko biltzar nagusian berritu du berebulegoa, lehendakari izendatuz Jean Baptiste Etcheto CFDT-ko ardu-raduna, Bernard Darretche hazpandarraren partez. Orain arte gehienbat bi ildo jorratu baditu Garapen Kontseiluak, hizkuntza eta kulturabatetik, ekonomia bertzetik, hemendik aitzina sozial sailan du buruberriak berezikiago lan egingo.

Martxoaren 7an, Baionan, Ma-rracq auzoan, musika eskola-ren ondoan, arratsaldeko 6 t’er-dietan, iraganen da bilkurapubliko bat Presondegietakonazio arteko behatokiak antola-turik.Hasteko presoen eskubideeriburuzko filma laburrak ikusten

ahalko dira. Ondotik mintzaldi-elgarrizketa.Hor izanen dira :- Echeverria Maite : Baionakolehendakaria- Patrick Marest : FrantsesEstaduko ordezkaria- Gaby Mouesca- Baionako abokatu bat.

PRESONDEGIETAKO BEHATOKIARENBILKURA BAIONAN

Australiak Aborigenoei barkamendu galdatu ofizialki“Barkamenak galda-tzen ditugu aborige-noei, Australiako gober-nu eta legebiltzar des-berdinek urtetan barnaezarri dituzten legeengatik, aborigenoekjasan dituzten pena,sofrikario eta kalteen-tzat“. Hara zer deklara-tu duen Kevin RuddAustraliako gobernubu-ruak joan den astear-tean (argazkian, jendeaparlamentu aitzinean bildua deklarapen momentuan), estatu horta-ko irrati eta telebistetan mintzatu da, aitormena leku publiko guzie-tan hedatua izan delarik. Aborigenoak, horrela deitzen dira betida-niko Australiarrak, gaur egun 470 000 dira, Australiako jendetzaguziko ehuneko bi. Aborigenoen bizi esperantza australiarrenabaino hamazazpi urte gutiagokoa da.

LAB sindikatua barneko aldeko zerbitzu

publikoaz axolaLAB sindikatuak ipar Euskal Herri barneko zerbitzupublikoen egoera kezkagarria dela azaldu du,bereziki justizia sailean aterabideak proposatzenditu. Ministroak deliberatua duelarik Donapaleukoauzitegia eta Oloroneko lan auzitegiaren hestea, biegiturak Donapaleun ezartzea bastiza berean gal-datzen du euskal sindikatuak. LAB-ekDonapaleuko merkatuan mobilizatzera dei egitendu martxoaren 1ean goizeko 11.30tan.

Presondegi molde berriak Hendaian papergabeentzatMuga inguruko zaintza segurtatzen duen polizak, lehenago PAF etageroztik DICILEC anagramarekin ezagutua denak, iaz egin duenlanaren bilana plazaratu du. Argi emana da paperik gabekoen arras-tatzeak biderkatu direla. 2339 paperik gabeko atxilotu dituzte,aitzineko urtean baino doblea baino gehiago. Horietatik 548 berensortestatuetara igorri dituzte. Xifre hau ere aitzineko urteko doblea.2008-2009 urteetan, Hendaiako erretentzio zentroan obrak eginendirela eta tokiak 15-etarik 30-etarat altxatuko direla aipatu du ereDICILEC-eko zuzendariak. Eta ondoko asteetan 10 zaindari gehiagohartuko dituzte Hendaiako erretentzio zentro horretan.

Page 8: Herria 2946

8

ARRAZAKERIAKirol zelaietan kokatzen da arrazakeria, oraiko arrazakeria. Ez edozein kirol zelai-etan, futbol zelaietan hain zuzen. Nola agertzen den ? Besoa altxatuz nazienagurra eginez, ziminoen garrasiak botaz eta bertze…Hori gertatu da Bastia-ko futbol zelaian, berrikitan Metz-ekoan, Valenciennes-ekotalde buruaren kontra. Larru beltzeko jokolaria larru xuriko asto batek (ez baitahitz egokiagorik) iraindua. Noiz arte holako itsuskeriak ?Eta batzuk erraiten dute gu, euskaldunak, arrazistak girela ! Otoi ! Ixilik daudela !

Gehexan Pontto

Azken aste hotan zonbat aipaldi ez du bazter guzietan ukaiten Kosovo lurraldeak?Eta bereziki hamar bat egun huntan, Serbiatik arrunt berexi delakotz eta bere gainjarri, aspaldiko aldarrikapena gauzatuz, Serbiak ez duena haatik batere onesten... Auzia ez ditake alde bat xuritua eta bazterrak biziki minbera daude han gaindi.Bainan nun da Kosovo eta zer da, zendako da ere holako giro nahasia?

UNTSA IZEN POLLITA

Kosovo hori eskualde menditsu bat da, Ser-biaren hegoaldean, Albaniako juntan. Ere-muz Nafarroaren hein berekoa, 10.877kilometro karratu, Nafarroak 10.421 ditue-larik. Jende kondaketa fidagarririk ez dabulta huntan egin, ukan dituzten nahasmen-du izigarriekin. Duela hamar urte, bi miliunbiztanle ziren ezbaian.Orai gutixago naski. Zernahi jende iheskajoanik, gerlaren gatik, frango berriz itzulibadira ere azken bizpahiru urte hotan...Pristina da hirinagusia, ehun mila jendetaratez dena arras heltzen...

Izena pollita du Kosovok, “kos” deitzenbaitute serbiarrez xoxoa, mintzo gira izen hortako xoriaz eta ez zentzu gutixko duennorbaitez. Kosovo litake beraz bere izenaren arabera xoxo-lur edo holako zerbait,“xoxo ainitz baden eskualdea”.

ALBANIARRAK NAGUSI

Kosovo hortako jende gehienak, % 88duela hamar urte ateratu konduenarabera, orai ere hein bertsua edogehixago ainitzen gostuko, albaniarrakdira motaz eta mintzairaz. Serbiarrakez dira % 7 edo 8 baizik. Gaineratikoakinguru hetako beste herrialdetarik jinakgerlarik etzeno...Historiaren aldetik, ez gira xehetasune-tan biziki sartuko, lehengo mendeakaipatuz segurik ez, ainitz populu motaibili baita hor gaindi, batzu denboraaskorentzat hor kokatu ere eta geronolazpait lekutu. Hamekagarren

mendean, Kosovo hori Serbiar printzebaten meneko jarri zen, jende gehienak albaniarrak izanki ordukotz eta girixtinoak.Hamabigarren mendean, gaitzeko eliza ederrak egin ziren hor gaindi, komentuhandi batzu ere plantatu. Ixtanteko haatik, Turkoak agertu ziren, Europa hego-ekialdea osoki menperatu nahiz. 1389-an izan zen ikaragarriko guduka, Kosovokolurretan hain xuxen, albaniar, serbiar eta beste denak elgarrekin turkoen kontra,bainan denen buru turkoak nagusitu! Erran da eta idatzi hainbeste hil eta kolpatuizanik lurrak ezin iretsi zuela batzuk eta bestek guduka hortan ixuri zuten odolguzia!

AZKENEANAUTONOMIA...

Bost mendez - etabost mende luze da- Kosovo eta aldehetako beste lu-rralde batzu turkoenlegepean egonakdira. Arte hortan,aldaketa handiakizanak ere Kosovon,jende ainitz erl i-sionez kanbiatu, gi-rixtino fedea utzi etamusulmano bilakatu,turkoen sinestebereko. Heien usa-iak ere hartu. Ser-biarretarik gero etad e s b e r d i n a g o

paratu. Hainbestenarekin, serbiar frangok Kosovo utzi, gero eta albaniar gehiagohor segidatu, gehiengo nasaia ukaiteraino.Iragan mende hastetsuan, Serbiari lotu zuten Kosovo. 14-eko gerlatik landaJugoslaviari, bainan hein bat autonomia utziz. 1941-ean Italiako soldadoak sartuziren eskualde hortarat, Mussolini-ren manuz, eta Kosovo Albaniari lotua izan zen.1945-ean aintzineko tornurat berriz itzuli. 1974-ean, Tito famatuaren denboran,ardietsi ere zuten frango autonomia zabala bainan kosovotar askori etzitzaiotenaaski, gehiago nahi baitzuten. 1989-an, Milosevic, Serbiako lehendakari larderiatsua, arrunt kexatu zen. Autono-mia gehiago ez eman nahiz, zuten hura dena kendu zioten, beroan bero albaniarmintzaira arrunt debekatu eskoletan eta agerkarietan. Huts izigarria, ezen geroztikdira gauzak gero eta makurrago! Serbiarrek denak serbiartu nahi, denbora bereankosovotarrek ez gehiago autonomia galdetzen bainan osoki beren gain jartzea.Gerla gaitza, biziki itsusia, piztu zen eta hamar urte iraun du. Hamar mila hilsegurik, zernahi kolpatu eta alimaleko desmasiak.1999-ean, ONU nazioartekoerakundeak hartu zuen lurralde horren kudeantza. Geroztik, arizan dira solas etasolas aterabide bat kausitu nahiz bainan funtsezko akomeamendurik egin gabe.

ETA ORAI?

Kosovo bere gain jarria, Ameriketako Estatu Batuek, Frantziak, Italiak eta besteainitzek onartzen dute hori. Beste batzu uzkur edo kontra, hala nola Espainia, bel-durrez hain segur gisa hortako bere gain jartzea kotsukor izan ditakeela. Errusiaere arrunt kontra, Serbiaren adixkide handi agertu nahiz.Bainan serbiarrek zendako ez dute nihundik ere onartu nahi Kosovoren berextehori ? Alde batetik, Kosovon badirela herri batzu arrunt serbiarrak, bestetik - etaserbiar “nazionalixtek” aski errepikatzen dute hori- Kosovo dela, historiaren aldetikSerbiaren bihotza, lehen ohantzea, lehen kafira... Horren gatik ere Kosovoko tokibatzu sainduak eta sakratuak dauzkate, besteak beste komentu batzu arrunt alba-niarren arteko eremuetan badira ere... Leku horiek atsulutuki berentzat atxiki nahi.

Ez da beraz harritzeko bazterrak minbera balinbadaude. Alta, jendetasun izpibatekin, denek elgar untsa hartzen ahal lukete. Salbu hara, azken hogoi urtetan,hainbeste zauri izan da eta hainbeste herra metatu, orai nehork ez baitu barkatunahi. Denborarekin halere, bakearen urtxoa kantuz ariko ahal da oraino xoxoenparabisu hortan... Agian ba!

Muslaria

Badu 10 urte lehen urratsak eman zituela Gatuzain argitaletxeak. Argitaletxe berri-ak bi kide zauzkan orduan, ildo guzia aitzina eremaiteko. Orain zazpi lagun dira,denak bolondresak, jo ta ke ari direnak, irakurlegoari eskaintza interesgarriak egi-teko. 10 urtez, 46 liburu ditu Gatuzainek argitaratu, erditsuak euskaraz, autore lanala kolektibo lan, orotara ehun bat idazle. Harpidetza sare bat du ere bideratu,gaur 150 harpidedun baditu, 300eko kopurura nahi lukeelarik haatik heldu. Harpi-dedunak urtean lau liburu berri eskuratzen ditu, saltegietan baino %25 merkeago,beste hainbesteko apaltzearekin ere beste katalogo batzutan. 2008 huntan harpi-detzen denak ukanen du gainera jadanik argitaratutako liburu bat urririk. Urtekoharpidetza 48 eurokoa da (12 euro hiruilabetetarik).

2008ko uztaGatuzainen ekoizpenak sorkuntzak dira gehienak, eleberri, saiakera, haur liburu,argazki liburu… Euskal herritarrak eta mundu zabaleko jendea informatu nahizEuskal Herriaren egoeraz, bai eta kanpoko historiaz eta borrokaz ere (Irlanda,Nepal, Maghreb, Bretainia, Palestina…) jakinean atxiki hemengo jendea.Aurtengo uzta ildo hortarik doa. Ekainean, Marie José Basurco-ren L’exilée daber-argitaratua izanen (1997ko obra hau agortua izanki-eta). Irailean, Grimm-enhiru ipuin dira liburu batean agertuko, Hamabi anaiak, Hansel eta Gretel, Biziarenaldia, Luixa Guilzu eta Arantxa Hirigoyen-ek euskaraturik. Abenduan, Euskalherriko antimilitarismoaren historia zaiku eskainia izanen, euskaraz, bost intsumi-tu ohiren lumatik, 18/19. mendetik orain artinoko intsumisio mugimenduaz. Eta2009ko martxoan, Antonio Palomar mediku idazlearen Les savoirs d’Hygie gida-liburua, eritasunen prebentzioaz eta osasun hezkuntzaz, molde pedagokikoan etaumoretsuan kondatua. Uzta pollita orohar. Harpidetza hartzeko : Gatuzain, BP 2,64480 Larresoro (tel : 06.86.62.90.34, [email protected]. - Argitasunak :www.gatuzain.com).

Gatuzain argitaletxeko lagun batzu, beren uzta berria aurkeztean

Jauregi ederrak ere badira Kosovon

Bazterrak perde bainan menditsu

Obran ari zauritu herrien berritzeko

GATUZAIN ARGITALETXEAK

10 URTE

- Ortzegunean (16.30) Hazparnen,Mendeala gelan, Pirritx eta Porrotx,Arberoako ikastolaren alde-Ortzegunean eta ortziralean (20.00),Angelun, Barojako zalditegietan,Koldo Amestoy eta Pantxitx Bidart-en “Aneta du Boucou” ikusgarria -Ortzegunean (20.30), Donapaleun,Otsail-ostegunak sailaren kondu,hitzaldia Bitoriano Gandiaga olerkarifamatuaz.- Ortzegunean (21.00) UztaritzekoGaztetxean, mintzaldi eztabaida :etxebizitza, zalutasun handiko trein-bidea, euskara eta gaztetxea-Asteburu guzian, herriko bestakAngelun.-Ortziralean (20.00) Azkainen, Biltokinbertsu-afari : Xumai Murua, FerminMihura, Patxi Iriart, Ekhi Erremu-ndegui.-Ortziralean (20.30), Angelun, SanLeon elizan, David Olaizola kantaribere lagunekin.- Ortziralean (21.00) Hendaian, Jon-doni Bixintxo elizan, Gaztelu Zahartaldearen kontzertua, urririk, berediska berria aurkeztuz-Ortziralean (21.00), Hazparne Tta-ttolan, kantu eta musika, BeñadinLohiague eta Fabien Mogabure.-Larunbatean, ihauteria Bidarrin etaBaigorrin-Larunbatean (20.00), Miarritzen, Ata-

bal musikategian, ETHS eta Watchataldeak- Larunbatean (20.00) Pagolan, he-rriko gelan, kabaret gaualdia : Gu tagutarrak, Pagolako trikitilariak,Xiberoko bertsu eskola, Tipul etaPutil oztibartar antzerkilariak,Xiberoko Botzaren alde- Larunbatean (21.00) Miarritzen, Gel-toki xaharrean, Ken Zazpi-Larunbatean (21.00), Miarrritzen,Koliseo gelan, euskal dantzak Leinuaeta Zirikolatz taldeekin.- Larunbat aratsean, DonibaneGarazin, Jai Alaian kontzertuIrulegiko Irratiaren alde : Iron etaMaider, eta Trikizio-Larunbatean (21.00), Baionan, Poloauzoaldean, Kitzikazan/K taldearenantzerkia, “ Loreak mendian, ondarki-nak lurpean eta autoak gainean” ,Sustrai Kolina, Kristina Txoperenaeta Ekhi Erremundegi bertsulariakpartzuer. Igandean (16.00), antzerkibera Saran, Jon Martin eta Patxi Iri-art bertsulariekin. - Larunbatean eta igandean, Bai-gorrin, Urdozeko bestak.- Igandean (15.30) Donibane Garazin,Vauban gelan, “Arotzena” antzerkia,Sokorri katolikoko taldeak emanik-Igandean (16.00) Angelun, Amodio-Gelako biltokian, Michel Etcheverrykantari.- Igandean, Ziburun, zaharki-merka-tua untxin auzoaldean.-Igandean, Gamere-Zihigan,Xuberoko maskarada-Igandean (16.00) , Hendaian, Abbadi-ako jauregian, kantaldia, Dominikaeta Niko Etxart, bai eta Robert Lar-randaburu.-Igandean (18.00), Hendaian, Va-riétés zinegelan, “Gari Beltza” dantzaikusgarria, Miarritzeko gaztebaletarekin.

KOSOVO, LURRALDE GUZIZ MINBERAKOSOVO, LURRALDE GUZIZ MINBERA