herria 2962

8
TXISTU ETA TTUNTTUN Larunbatean ospatzen da Musikaren besta. Uda gisa hortan agurtuz. Udako lehen eguna izanen baita alabainan. Udaberririk gabeko urte huntan ere uda berdin hasten Jondonane irian! Musikaren besta beraz, Jack Lang minix- troak asmatu zuena eta arraskata ederra bildua duena. Ez baditugu ere denek maite musika mota guziak, bakoitxak kausi deza- ke eta hauta bere gostukoa... Ez da musika mota eskasik egia erran, musika tresnak ere araberan! Txistu eta ttunttun, aspaldikoak ditugu gure herrie- tan, akordeoia eta organoa sartuak bazaiz- kigu ere beste ainitzen artean! Ahantzi gabe txalaparta, denetako lehena, aurre- historiako denboretan jadanik ezagutua zitakeena gure mendi eta baserrietan... Bazterrak alegera ditela beraz musika jo eta jo, gogoan dugula Nietzche zaharraren gain ezartzen den ahopaldi hau: " musika- rik gabeko munduak deus ez luke balio"... Beste musikarik ere hitzemaiten daukute haatik uda haste huntan. Ipar-Euskal-He- rriari johan zaio "lurralde-kontratua", zon- bait urtez gozatu "hitzarmen bereziaren" ildo beretik finkatua. Kontratu hori pikoan ezarria izana jende frangoren ikusmoldeak kondutan hartuz naski, mila lagunenak omen. Denek gure lurraldearen garapena zutela (eta dutela) beti gogoan. Hitzarmen bereziarentzat baino sos gutiago izanen omen da haatik. Bainan diru-alde pollita halere. 77 proiektu desberdin gauzatzeko xedetan. François Fillon gobernuburua bera jin beharra da gure ganat kontratu horren izenpetzerat. Eta erraiterat zoin maite gituzten Parisen eta hor gaindi. Ez giten izan sobera min- kor. Sail baliosa izan ditake. Aintzinamen- du on zerbaiten menturarekin. Bainan zen- dako ar ere aintzinetik dena espantu eta espantu? Musikaren besta goxoan ospatu ondoan ere, ukanen dugu irrintzinaka boz- kariatzeko denbora frango! Gisa hartako aroa heldu balinbada... J-B D 2008-ko Ekainaren 19-koa 19 juin 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2962 Herriko bozen ondotik, izana da aldaketa asko herri-elkargo edo herri-erkidego horietan ere. Hazpar- ne aldekoan, Pierre Haiçaguerre, Donamartiriko auzapeza dena hama- hiru urte huntan, hautetsia dute joanden apirilean elkargoburu, Jean Falagan beskoiztarraren segida hartzen zuela. Bainan lehenik erran behar da herri- elkargo horiek gero eta eragin han- diagoa dutela, herrien arteko elkarla- nean gero eta toki gehiago hartzen dutela. Gobernuak ere funtsean, eta aspaldixkoan jadanik, bera izan eskuineko edo ezkerreko, pusatzen ditu herriak holako elgarretaratze batzuetarat, denentzat hola hobe dela, bakoitxa arrunt berez-bere jokatzeko partez... HAMAR HERRI ELGARREKIN Hazparne aldeko herri-elkargoa sor- tua da duela hamahiru urte, gogoeta askoren ondotik. Gisa hortako sailari ez baita hola eta hola plantatzen. Behar da untsa ikusi zeri buruz ariko den elkargo berria. Eta hasteko, nor izanen den barne, elkargoak nun ukanen dituen bere mugak. Denboran, kantonamenduak nola nahika muntatu baziren, gehienak arras molde potretean, elkargoen- tzat bide egokiago bat hartu da. Eta beharrik... Hazparne alde hortako kasuan beraz, hamar herri dira elgarretaratu: alde batetik, Hazparneko kantona- menduan diren guziak, salbu Mehai- ne, hau Donapaleu alderat itzuliagoa dena. Heldu baita Hazparne bera, Lekuine, Lekorne, Makea, Donoztiri eta Donamartiri. Bestetik, Heleta, Aiherra, Izturitze eta Beskoitze, hau denbora batez doi bat zalantzan egonik egia erran. Orotarat, 24.209 hektarako eremua eta azkenik egin jende kondaketaren arabera 12.465 biztanle. Jendetzea- ren kasik erdia Hazparnen berean (5.913), Beskoitze delarik bigarren (2445), azkarki goraturik azken urte- tan. Herri ttipiena, Lekuine (289), Donamartiri ez hein hortarik biziki urrun (318) ARRAMOLDAKETA BAT Lurraldearen kudeatzeko bada herrietako 31 ordezkarik osatzen duten kontseilu edo batzarra. Herri bakoitxak badu hunenbeste ordezka- ri, ez arras jende-arau haatik. Arrunt jende-arau ari behar, Hazparne eta Beskoitzek, bien artean baluzkete hogoi bat, gauza guti geldi litake beste zortzientzat... Finkatua izan den moldean, herri ttipiak hobeki en- tzunak dira eta denen buru denek arras untsa kausitzen dute hori... Hastean, Pierre Haiçaguerre ez bide zen hain bero elkargoburu jartzeko. Kargua onartu du laneko segida gisa hartarat arramoldatua izanik. Bere aldean baditu bederatzi elkarteburu- ordezko, horiek dira beste herri guzie- tako auzapezak, salbu Aiherrakoak bere tokia utzia diola bere axudanteta- rik bati...Hola, lana partikatua da denen artean, ez baita batere gaizkia- go... "Lurraldearen garapena gogoan, bada segur denek elgarrekin nun zer egin", dauka elkargoburu berrriak. Lur-antolaketa eta ekonomia, turis- moa barne, horiek ditu elkargoak bere gain, legeak hori hola manatuz. Bere gain ere, hautuak gisa hartarat eginak izanik, zikin eta ondarkinak, etxebizitza-saila, ondarea, kultura ere berdin. Besteak beste. GEROARI BURUZ Herri-elkargoak badu sei urte huntan bere egoitza berezia, Hazparneren erdian, lehengo Ary zapeta-lante- gian. Etxe hori xaharberritua izanik. Hor ditu bere bulegoak, hor egiten bere biltzarrak. Hor aterbetua da ere Garbiki herri- sindikata, ondarkinez arduratzen dena. Garbiki hortan partzuer erkide- goan barne diren guziak, bestalde Bastida, auzo hurbila alabainan, eta Iholdiko kantonamenduan diren bost herri, Iholdi bera, Irisarri, Suhuskune, Landibarre eta Armendaritze. Herri- sindikat horren buru da Beñat Inchauspe Hazparneko auzapeza. Egoitza berean aterbetua da ere Laguntza-Etxerat, familia asko eta askori laguntza baliosa segurtatzen duen zerbitzua. Aterbetuak ere Eihartzea kultur-etxea, biltokirik gabe gelditua zena, Soinu-Bila musika-eskolaren bulegoa eta, sail munta handikoa hau ere, Aldatu enpresa-mintegiarekin sortu lantegi berri batzu, beren lehen urratsak aiseago egin ditzaten, bi urte hor egoiten ahal, beharrez beste bi gehiago ere... Herri-Elkargoa jarria da bere lanari geroa gogoan. "Hazparneko lurralde guziaren garapena ahal bezen mol- dez sustatzea gatik", dio Pierre Hai- çaguerre elkargoburuak. Hasi lanetan, mapa berezi baten moldatzea denek errexki jakiteko nun diren bideak, nun ere uraren, argiaren eta telefonaren sareak. Laneko tresna baliosa izanen den mapa edo karta. Elkargoak nahi luke ere muntatu lan- zelai bat, jende gehiagok tokian berean ukaiteko laneko segida bat. Pierre Haiçaguerre-k garbiki diona: " Jendea joaiteko partez lana baden tokirat, lana ekarri nahi ginuke langi- lea baden lekurat". Xede hauta, bestenaz ere ezantza itsuski kario- tzen ari zaukun keinka huntan, hola- ko xedea ez bada ere gauzatzeko erretxa, toki egoki baten kausitzeak berak ere buruhauste frango ekar- tzen... Arrosa batek ez du deus balio ez balinbaduzu norbaiti eskaintzen (Jose Angel Valente) PIERRE HAIÇAGUERRE ELKARGOBURUA MINTZO: "Hazparne aldeko lurraldearen onetan beti bada segur nun zer egin" Pierre Haiçaguerre elkargoburu berria Pierre Moulian elkargoko zerbitzuen zuzendaria Gilles Garay, Laguntza-Etxerat kudeatzen duena

Upload: 8probintziak

Post on 08-Mar-2016

273 views

Category:

Documents


13 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2962

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2962

TXISTU ETA TTUNTTUNLarunbatean ospatzen da Musikaren besta.Uda gisa hortan agurtuz. Udako leheneguna izanen baita alabainan. Udaberririkgabeko urte huntan ere uda berdin hastenJondonane irian!Musikaren besta beraz, Jack Lang minix-troak asmatu zuena eta arraskata ederrabildua duena. Ez baditugu ere denek maitemusika mota guziak, bakoitxak kausi deza-ke eta hauta bere gostukoa... Ez da musika mota eskasik egia erran,musika tresnak ere araberan! Txistu etattunttun, aspaldikoak ditugu gure herrie-tan, akordeoia eta organoa sartuak bazaiz-kigu ere beste ainitzen artean! Ahantzigabe txalaparta, denetako lehena, aurre-historiako denboretan jadanik ezagutuazitakeena gure mendi eta baserrietan...Bazterrak alegera ditela beraz musika joeta jo, gogoan dugula Nietzche zaharrarengain ezartzen den ahopaldi hau: " musika-rik gabeko munduak deus ez luke balio"...Beste musikarik ere hitzemaiten daukutehaatik uda haste huntan. Ipar-Euskal-He-rriari johan zaio "lurralde-kontratua", zon-bait urtez gozatu "hitzarmen bereziaren"ildo beretik finkatua.Kontratu hori pikoan ezarria izana jendefrangoren ikusmoldeak kondutan hartuznaski, mila lagunenak omen. Denek gurelurraldearen garapena zutela (eta dutela)beti gogoan. Hitzarmen bereziarentzatbaino sos gutiago izanen omen da haatik.Bainan diru-alde pollita halere. 77 proiektudesberdin gauzatzeko xedetan. FrançoisFillon gobernuburua bera jin beharra dagure ganat kontratu horren izenpetzerat.Eta erraiterat zoin maite gituzten Pariseneta hor gaindi. Ez giten izan sobera min-kor. Sail baliosa izan ditake. Aintzinamen-du on zerbaiten menturarekin. Bainan zen-dako ar ere aintzinetik dena espantu etaespantu? Musikaren besta goxoan ospatuondoan ere, ukanen dugu irrintzinaka boz-kariatzeko denbora frango! Gisa hartakoaroa heldu balinbada...

J-B D

2008-ko Ekainaren 19-koa19 juin 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2962

Herriko bozen ondotik, izana daaldaketa asko herr i -elkargo edoherri-erkidego horietan ere. Hazpar-ne aldekoan, Pierre Haiçaguerre,Donamartiriko auzapeza dena hama-hiru urte huntan, hautetsia dutejoanden apirilean elkargoburu, JeanFalagan beskoiztarraren segidahartzen zuela.Bainan lehenik erran behar da herri-elkargo horiek gero eta eragin han-diagoa dutela, herrien arteko elkarla-nean gero eta toki gehiago hartzendutela. Gobernuak ere funtsean, etaaspaldixkoan jadanik, bera izaneskuineko edo ezkerreko, pusatzenditu herriak holako elgarretaratzebatzuetarat, denentzat hola hobedela, bakoitxa arrunt berez-berejokatzeko partez...

HAMAR HERRI ELGARREKIN

Hazparne aldeko herri-elkargoa sor-tua da duela hamahiru urte, gogoetaaskoren ondotik. Gisa hortako sailariez baita hola eta hola plantatzen.Behar da untsa ikusi zeri buruz arikoden elkargo berria. Eta hasteko, norizanen den barne, elkargoak nunukanen dituen bere mugak.Denboran, kantonamenduak nolanahika muntatu baziren, gehienakarras molde potretean, elkargoen-tzat bide egokiago bat hartu da. Etabeharrik...Hazparne alde hortako kasuanberaz, hamar herri dira elgarretaratu:alde batetik, Hazparneko kantona-menduan diren guziak, salbu Mehai-ne, hau Donapaleu alderat itzuliagoadena. Heldu baita Hazparne bera,Lekuine, Lekorne, Makea, Donoztirieta Donamartiri. Bestetik, Heleta,Aiherra, Izturitze eta Beskoitze, haudenbora batez doi bat zalantzanegonik egia erran.

Orotarat, 24.209 hektarako eremuaeta azkenik egin jende kondaketarenarabera 12.465 biztanle. Jendetzea-ren kasik erdia Hazparnen berean(5.913), Beskoitze delarik bigarren(2445), azkarki goraturik azken urte-tan. Herri ttipiena, Lekuine (289),Donamartiri ez hein hortarik bizikiurrun (318)

ARRAMOLDAKETA BAT

Lurraldearen kudeatzeko badaherrietako 31 ordezkarik osatzenduten kontseilu edo batzarra. Herribakoitxak badu hunenbeste ordezka-ri, ez arras jende-arau haatik. Arruntjende-arau ari behar, Hazparne etaBeskoitzek, bien artean baluzketehogoi bat, gauza guti geldi litakebeste zortzientzat... Finkatua izanden moldean, herri ttipiak hobeki en-tzunak dira eta denen buru denekarras untsa kausitzen dute hori...Hastean, Pierre Haiçaguerre ez bidezen hain bero elkargoburu jartzeko.Kargua onartu du laneko segida gisahartarat arramoldatua izanik. Berealdean baditu bederatzi elkarteburu-ordezko, horiek dira beste herri guzie-tako auzapezak, salbu Aiherrakoakbere tokia utzia diola bere axudanteta-rik bati...Hola, lana partikatua dadenen artean, ez baita batere gaizkia-go... "Lurraldearen garapena gogoan,bada segur denek elgarrekin nun zeregin", dauka elkargoburu berrriak. Lur-antolaketa eta ekonomia, turis-moa barne, horiek ditu elkargoakbere gain, legeak hori hola manatuz.Bere gain ere, hautuak gisa hartarateginak izanik, zikin eta ondarkinak,etxebizitza-saila, ondarea, kulturaere berdin. Besteak beste.

GEROARI BURUZ

Herri-elkargoak badu sei urte huntanbere egoitza berezia, Hazparnerenerdian, lehengo Ary zapeta-lante-

gian. Etxe hori xaharberritua izanik.Hor ditu bere bulegoak, hor egitenbere biltzarrak.Hor aterbetua da ere Garbiki herri-sindikata, ondarkinez arduratzendena. Garbiki hortan partzuer erkide-goan barne diren guziak, bestaldeBastida, auzo hurbila alabainan, etaIholdiko kantonamenduan diren bostherri, Iholdi bera, Irisarri, Suhuskune,Landibarre eta Armendaritze. Herri-s indikat horren buru da BeñatInchauspe Hazparneko auzapeza. Egoitza berean aterbetua da ereLaguntza-Etxerat, familia asko etaaskori laguntza baliosa segurtatzenduen zerbi tzua. Aterbetuak ereEihartzea kultur-etxea, biltokirikgabe geldi tua zena, Soinu-Bi lamusika-eskolaren bulegoa eta, sailmunta handikoa hau ere, Aldatuenpresa-mintegiarekin sortu lantegiberri batzu, beren lehen urratsakaiseago egin ditzaten, bi urte horegoi ten ahal , beharrez beste bigehiago ere...Herri-Elkargoa jarria da bere lanarigeroa gogoan. "Hazparneko lurraldeguziaren garapena ahal bezen mol-dez sustatzea gatik", dio Pierre Hai-çaguerre elkargoburuak. Hasi lanetan, mapa berezi batenmoldatzea denek errexki jakitekonun diren bideak, nun ere uraren,argiaren eta telefonaren sareak.Laneko tresna baliosa izanen denmapa edo karta.Elkargoak nahi luke ere muntatu lan-zelai bat, jende gehiagok tokianberean ukaiteko laneko segida bat.Pierre Haiçaguerre-k garbiki diona:" Jendea joaiteko partez lana badentokirat, lana ekarri nahi ginuke langi-lea baden lekurat". Xede hauta,bestenaz ere ezantza itsuski kario-tzen ari zaukun keinka huntan, hola-ko xedea ez bada ere gauzatzekoerretxa, toki egoki baten kausitzeakberak ere buruhauste frango ekar-tzen...

Arrosa batek ez du deus balio ez balinbaduzu norbaiti eskaintzen

(Jose Angel Valente)

PIERRE HAIÇAGUERRE ELKARGOBURUA MINTZO:

"Hazparne aldekolurraldearen onetan betibada segur nun zer egin"

Pierre Haiçaguerre elkargoburu berria

Pierre Moulian elkargoko zerbitzuen

zuzendaria

Gilles Garay,Laguntza-Etxeratkudeatzen duena

Page 2: Herria 2962

• Irlandan erreferendum hura egin dairagan aste ondarrean bainan eza boz-katuz %53 baino gehiagok Europa bata-sunari. Alta eginahalak eginak zituzten Ale-maniak eta Frantziak bereziki salbatzen ahalzena salbatzeko. Alabaina ukaldi txarra hartuazuen europear konstituzioak 2005ean Holandaketa Frantziak eza nausi bozkatu zutelarik. Orai-koan herritarren eza izan da nunbaiteko bulego-zainek azken orduko hautsimautsieri eman dio-tena eta beraz Europako 27 herrietan irabazle-rik ez da ikusten nehor ere bainan galtzale fran-go bai, Bayrou eta holako batzuek erran dutenbezala. Denbora berean berri txarra ere horiSarkozyrentzat, Frantziak sei i labeterenkudeantza hartzen duen ordu huntan, hunenaldia izanen baita urte erdi batez kargu hortan,bainan eskuak hutsik bete beharko den eginbi-dea nolazbait.• Zaragozan Esposizio edo erakusketa haun-diak hasi dira, herriartekoak, erran nahi baitamundu zabalekoak beren gisan, Aragoiko hirinagusi hortara zernahi jende ekarriko dutenakEbro ibaiaren sorgia hoietan. Ura dute berengaia eta hunen bidezko lurraren garapen iraun-korra, hiru ilabete osoz bilduko dituelarik mun-duko ekoizle arduradunak, enpresalari, politika-ri, filosofo eta jakintsunak, hots, Japoniako Kyo-ton inguramenaz erabili ziren gogoeta heiensegida zerbait bezala, bainan aldi huntan urareninguruan, kultura eta arte mota guziak hunkituz.Horiek oro erakutsiko dira 3.400 ikusgarri edoagerraldi motaren bidez, hortako beharko direnartista guziekin. Ba ahal dira gure aldeetarik erePiriniotan gaindi harako direnak.• George Bush amerikano presidentak bere

kargua bururatu baino lehen, Euro-pan gaindi ibiliz, hautatu du ikusarte

bat bezala erraitea gure kontinenteari,zernahi ele on eta adiskidetasunezko hitze-

kin, gu guziekin ere zaindu nahi dituen elgarta-sunak goretsiz, dena biltzar, mintzaldi eta baz-kari, Erromarainoko bisita barne. Bistan da ezdituela denak aldekoak hatxemanen halere,bereziki zenbaiten manifestaldi txarrekin berenkexuaren erakusteko, bereziki ezkerretik.• Arabiar herriek biltzar egin dute Libian berenbatasunaren hobeki finkatzeko. Kadhafi libiarpresidenta zuten hor arras minbera europearbatasuna Mediterraneo hortan barnegi sartzeratez utzi nahia. Kadhafik erakutsi nahi izan du fer-muki afrikar herriek badutela beren Liga eta ezdutela onartzen europear traturik beren artekobat edo birekin, besteetarik berex.• Xinak, aski urrun eta hotz aire egona gatikEliza katolikoarekin, huna jestu on bat eginduela Hong Kongeko apezpiku laguntzailea denMgr John Tong Hon jaunari buruz : apezpikulagun horri komita egin dio ondoko egunetanOlinpi Jokoetan egin beharra den estrena edoinauguratze zeremoniarako. Oraino ez baitirahalere patar guziak ordoki, komitatze hori eginazaio apezpiku laguntzaileari soilki eta ez apezpi-kuari berari, hau ez baitu osoki gogokoa Pekin-go gobernuak. Dena ere on halere eta jestubatek ere balio du.• Vietnamen ere, gobernuaren eta Elizarenarteko berriak hobeak dira, pasatuak pasatu.Hango bereko seminario bat, aspaldi diosesariebatsia izan zitzaiona, Thai Binheko herrial-dean, berriz itzuli dio Elizari Vietnam-eko gober-nuak. Denbora berean, handik hurbileko lur bat,hau ere eskola baten egiteko ebatsia izana,itzulia izanen bide zaio lehengo jabe zuzenari.• Atun gorria eskastera doala itsasoetan ohar-turik, arrantza horren debeku garratza erabakidu Europa batasunak epe batentzat. Beti beza-la, aldekoak eta kontrakoak hor ere, frantsesarrantzalek eta beste batzuek diotelarik ez delahortan oraino xuhurreria, holako neurrietaratze-ko.• Egiptoko Kairo kapitalerat bildu dira nolazbaitHamas islamistekoak eta Isralego buruzagibatzu Gazako lur zerrenda hortaz konponbidebat bilatu nahiz, Siriako batzu ere barne. Bate-kik hor dute Omar Suleiman egiptoarra arartekobezala, bai-eta ere, Israelgo aldetik, Amos Giladisraeldar jenerala bere herriko kargudun haun-dia.• Afrika-Zinbabuen, ekainaren 27an presiden-taren bozkatzeko bigarren itzulia aitzin, urrundira gauzak argitzetik. Hor dute beti alabainanMugabe, 28 urte huntan presidenta eta galtzaledutena, eta boz edo ez boz, 84 urtetan nehon-dik bere kargua utzi nahi ez duena « bizideno », berak dionaz. Hunek, bere kontrariopolitiko guziak preso sartzen ditu epe batentzatbederen eta deus guti egiten berak gose mis-erian duen herri gaixoarekin, gauzak hortara-tuak baititu bere nazionean.• Xina-Sichuan aldean, duela ilabetea ukan lu-rrikararen ondotik, 55.000 hil edo gehiago izanbaitzuten, euriteak dituzte orai berriz eta urakainitz tokitan gaindituak edo nausituak.

AISE GEHIAGOEgun hotan agertu txosten baten arabera, Pari-seko Eliseo jauregiaren despendioak azkarkiemendatu dira joanden urtean. Aintzineko urte-koen aldean goratzea izan da % 8,40-ekoa.Hots, despendioek 35 miliun euroren heinagainditu dute, 2006-an 32 miliunetan zirelariknunbait han. Ez dute hori garbiki salatzen, bai-nan emendatze handiena gertatu da NicolasSarkozy jartzearekin president alkian ( alkianbehar dea erran, ala tronuan egokiago litake?Bakoitxak ikus..;). Kasu huni ere haatik: gastu batzu ttipitu dira,eta ez guti gainerat! Jatekoarentzat ez da hur-biltzekorik ere aintzineko urtean bezenbatxahutu, eta edatekoentzat aintzineko urteanbaino % 43 gutiago, ainitz gutiago zinez!Aldiz, despendioak doblatu dira Frantziatikkanpo egin bidaientzat, eta doblatu bainogehiago Frantzian berean eginentzat. Batzukdiote ez dela hori batere harrigarri! Nicolas Sar-kozy usu etxetik kanpo dela, batean han etabestean hemen, denak ikusi nahi, denak berakegin behar balitu bezala! Hots, Eliseo jauregiangehiago xahutzen dela segur bainan lan gehia-go ere egiten! Aise eta aise gehiago!

ERRAN ETA EGINNicolas Hulot bazter guzietan ezagutua daingurumenaren aldeko sail indartsu bat sustatubeharrez ari delakotz tirahala. Joanden egu-nean izan da Nicolas Sarkozy-ren ikusten etaahoan bilorik gabe erran omen daizkio berearrangurak. Iduritzen zaio Sarkozy presidentabera errotik alde duela bainan deputatu ainitz,minixtro asko eta presidentaren hurbileko ahol-kulari zonbait ere batzuetan, uzkur direla, etauzkur baino uzkurrago ere berdin. Hots, berriz

ere dei bat luzatu du indar bat funtsez egindadien ingurumenaren alde, denen onetan,bestenaz xahu girela! Erraitea ez dela aski,erranaren arabera behar direla gero gauzakegin! Nahi luke sail hortan Frantzia denen ain-tzineko agertzea, bestenaz ere Europa batua-ren kudeantza bere gain ukanen duen sei hila-bete horietan!

LAGUNTZA BATJendea arrangura dela ezantza azkarki kariotudelakotz, eta ainitzek autoa behar lanerat joai-teko, Franççois Fillon gobernuburuak hitze-man du langilek ukaiten ahalko dutela laguntzaberezi bat etxetik laneko tokirat egiten dituztenjoan-jinentzat. Laguntza hori altxa lezaketeberen soldatarekin batean, nagusiaren eskutikberaz, nagusiari sos hori gobernuak nolazpaitordainduz bestalde, zergak arinduz edo hola...Ez da haatik garbitasun handirik orainokoan,nork nola hunkitzen ahalko duen laguntza gisahori ez eta zonbatekoa izanen den. Nagusiakberen aldetik frango uzkur, hala iduri dubehin....

AISE SOBERA !Frantzia guzian, presondegiak galkatuak dira!Orotarat, presondegi horietan bada 50.746lagunen tokia. Aspaldian, bada ere haatik pre-suner gehiago ! Aise gehiago! Eta ekainarenlehenean, egun hotan jakin denaren arabera,marka guziak hautsi dira, presunerak baitzirenorotarat 63.838! Sekulan baino gehiago beraz!Presondegi askotan bizpahiru lagun barne ttipi-ttipi batean egon behar, untsalaz jende bakarbatentzat egina den toki batean! Nahi duenaknahi duena erran dezala, bada hor ere bigogoetaren egitekoa! J-B D

2

Euskadi 3. lerroan, giza garapenaren konduNazio Batuen Erakundeak ikertu du munduko 180 herrialderen giza gara-pen neurria, 1999tik gaur artekoa. Erran nahi baita herrialde horietako jen-deek daukaten bizi esperantza, hezkuntza heina, osagarria eta bizi duin batsegurtatzen dioten irabazia. Ikerketa horren emaitzak agertarazi ditu joan-den astean : Euskadi (Bizkaia, Araba, Gipuzkoa) hirugarren sailkatzen da,Islanda eta Norvegiaren ondotik, bere bizi kalitatearentzat. Gero, Australia,Kanada, Suedia eta Irlanda dauzkagu. Eta azkenik, maleruski betikoak,Sierra Leone, Burkina Faso eta Ginea.

Garraiolarien mugimendua eztitu da bainan brasak beti bizirik dirauBide nagusietan eta Biriatuko muga hortan egoera “normaldu” da, garraio-lariek beren mugimendua eztitu ondoan. Hiru egunez muga blokatu ondoan,kamioi gidariek lekuak hustu behar izan zituzten bi aldetako poliza indarrekhortara beharturik. Greba aitzina segitu zuten ondoko egunetan, bainangobernuaren ganik deusik ez dute ardietsi. Orain gehienek lana berriz har-tua badute ere, erregaien prezio goratzearen mailan deusik ez da aldatu,eta den gutieneko pindar batek bazterrak berriz inarrosi ditzazke, aldi hortantaxi gidariak ere junta litaizkeelarik protesta mugimendueri.

Prentsa askatasuna aldarrikatua Bilbon eta ZamudionETAk Zamudion “El Correo” egunkariaren kontra eginikako atentatua fermu-ki salatu dute alderdi eta hautetsi gehienek bai eta kazetarien elkarteek. Bielgarretaratze bereziki antolatu dira, bata Bilbon, bertzea Zamudion berean.“Ez gara xantaiaren eta lehergailuen indarrez kikilduko” du adierazi EuskalKazetarien Elkarteak. “Mugarik gabeko kazetariak” elkarteak bere aldetik“ETAk komunikabideen ahotsa isilarazteko erabiltzen duen indarkeria”gaitzetsi du. Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak ez diobertzerik, “gure herrian nahiko jipoitua dagoen adierazpen askatasunariegindako eraso larria da, oso larria”, bere egunkarian idazten duenaz.

Orioko bi enpresaburu arrastatuak, iraultza zerga pagatzea gatikOrioko bi ahizpa, biak enpresaburu, arrastatu ditu guardia zibilak, BaltazarGarzon jujearen manuz, ETA erakundeari iraultza zerga ordaintzea gatik.Bordelen berrikitan arrastatutako lau iheslarien dokumentuetan da aurkituaizan ordainketa horren ageria. Maria Isabel eta Blanca Rosa Guño Azpirozdira bi emazte horiek. Beren Usurbilko eta Aginagako enpresak ondoriozmiatuak izan dira ere eta bi ahizpak preso sartuak.

Araba euskaraz bestan milaka euskaltzaleHamabortzgarren aldikotz iragan daigandean Arabako ikastolen Arabaeuskaraz besta, aldi huntan ArabakoErrioxan, Bastidan. Bigarren aldia daherri hortan ospatzen dela besta hori etamilaka euskaltzale dira bildu, aroadudakoa izanikan ere. Bost kilometrokoibilbidean jende lerro luzeak ikusi diraegun osoan, eta jai giro ederra animaziotoki guzietan. Bastidako elkarteak omen-duak izan dira, batzuk eta bertzek herrikoikastolaren eta euskararen alde eginikourratsentzat. Alabainan, merezimenduhandiz eremaki du bere ildoa Bastidakoikastolak 26 urte hontan, euskara kasikdesagertua zen herri hortan.

Europear eta latinoamerikar kristau demokratak Bilbon“Think Gaur Euskadi 2020” etorkizuneko egitasmoaren barne, jardunaldiberezi batzu antolatuak ziren Bilbon, Europako eta Latinoamerikako buruza-gi kristau demokrata nagusiak bildu dituenak, munduko ordena berriarenerronkak aztertzeko. Hor zeuden Mexiko, Txile, Paraguay, Uruguay,Frantzia, Italia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Lituania, Txipre, Kataluniaeta Euskadiko ordezkariak. Globalizazioak denak iresten ari dituen huntan,“gure bidea lehiakortasunarena, berrikuntzarena, kultur identitatearena,garapen jasangarriarena eta elkartasunarena besterik ezin daiteke izan”diote erran Iñigo Urkullu EAJko buruak.

Juan Maria Uriarte apezpikua erretirako adineanPierre Moleres Baionako apezpikuaren gisa, Juan Maria Uriarte Donostiakoapezpikua erretirako adinera heldua da. 75 urte bete ditu aitzin hortan eta,ondorioz, karguari uko egitearen ageria igorri du Vatikanora. Ondoko aste-tan hasiko dira, beraz, apezpiku berri baten izendatze urratsak. Baionakoaridoakionez, errana izana zitzaikun 2008ko urte erditsuan berantenez zerbaitjakinen ginuela, bainan orainokoan ez dugu deus berririk.

George Bush presidentaLondresen Gordon

Brown ingeles gobernuburuarekin

Zoe Bray-ren begi kliska

Po l i t i ka ri e n b i l ku ra

Page 3: Herria 2962

ITSAS-BEGIA BRETAINIANItsas-untzi beladun asko eta askorenelgarretaratze erraldoi bat beharra daheduden hilabete hortan, uztailaren 17-tik20-rat, Bretainiako Douarnenez portuan.Lehengo eta oraiko, denetarat mila untziigurikatzen dituzte. Toki berezi bat eginenzaio Euskal-Herriari eta karia hortarat hanmuntatuko ere da “‘euskal-herrixka” bat,gure eskualdearen hobeki ezagutaraztekonolazpait. Sail horren akulatzaile dago gurekostaldean Itsas-Begia elkartea, ka-rraskan ari dena apailueri hitzordu premia-tsu horri buruz... Brokoa txalupa handiakere parte hartzekoa du itsas-besta handihortan. Euskal-Herri guzitik orotarat bali-take dotzena bat untzi. Eta gutienetik ehunbat lagun, oraiko ustez segurik...

JAPONIATIK... GETARIARATBisita arraro bat ukan dute Getarian,Tokyo japones hiri-nagusiko artxa-pezpikuarena. Takeo Okada artxapezpikuajina zen goresterat duela ehun bat urteTokyo hiriko artxapezpiku izan zen getariarmisionest bat, Pierre Mugabure, 1910-eanzendua, Getarian ehortzia. Esker onezkomeza bat eman du Getariako elizan, berealdean zituela Baionako apezpikua, PierreMolères, Josep Camino eta beste zonbaitapez. Girixtino guti da Japonian, orotaratlau ehun mila edo holako zerbait, erdiakkanpotik jinikako jendeak. Bainan Eliza bizida han ere eta Takeo Okada artxapezpikuaitxaropentsu dago...

DONIBANEKO BESTAKJondonane hor berean dugu eta heldudenasteburu hortan beraz DonibaneLohizune airostuko da, herriko bestak iza-nen baitira. Hasteko, eta besta giroanuntsa jartzeko, ortzegun aratsean Oskorritalde famatua entzuten ahalko daDukonteneko parkean (edo jai-alai ezker-paretan, sekulan euria balitz, artetan ger-tatzen den bezala).Ortziralean, aratsaldeapalean, bestak idekiko dira herriko etxeaintzinean eta aratsean herriko kantari etamusikariek kontzertu bat gaitza eskainikodute elizan. Larunbatean eta igandean,usaiako egitarau nasaia eta alegera.Larunbat aratsean, Jondonane suak eliza-ko atean eta herriko etxearen aintzinekoplazan. Igande goizean, meza nagusia etaaurresku. Beste hitzordu asko eta asko:larunbatean, arroltze moleta egileak zoin-gehiagoka, batteleku lehiaketa, haurren“zezen-lasterraldia”, indar-jokoak, kantueta dantza frango. Igandean, herritarrenbazkaria, Panpi Laduche-kin, mus eta fan-dango lehiaketak, pilota partida bat arraroaRavel ezkerparetan, ikastolen alde, eta

zernahi ausagailu eskuin eta ezker.Astelehenean adiz, haurren eguna. Bestenkarietarat, deneri galdetua zaiote gorri tabeltzez jaunztea, horiek direla herriarenkoloreak!

HENDAIAKO SAGARNO-EGUNAHendaian, Sagarno-Eguna beharra zutenjoanden larunbatean. Sagarnoa hegoalde-tik ekarri behar, aintzineko egunetan galka-dura handiak izanki muga bazter hortan,puska karreulariak greban, eta nehork ezjakin gauzak nola itzulikatuko ziren,bestaren antolatzaileek erabaki duteSagarno-Eguna helduden hilabeteratluzatzea. Uztailaren 5-ean eginen da.

OTOITZA GOGOANDonibane Lohizunek urte huntan guzianohoratzen du Pierre Baldi artixtaezagutua, 36 urte hiri hortan egona, oraiAngelun bizi dena. Hemen berean erranginuen Pazko irian haren margo batzudenen bixtan ezarriak izan zirelaDonibaneko elizan, margolari horrek obrafrango eginik erlisioneari eta fedeari lotuak.Egun hotan, margo horiek kendu dituzteeta beste batzu ezarri, orotarat zortzi, gainagusia dutela “otoitza eta gure mundua”.Elizan ikusten ahal dira beraz, hor egonenbaitira uztailaren 27-a arte.

BORDAGAINEKO DORREANZiburun, obra batzu egitekoak dituzteBordagaineko dorrean, beti azkar egondadien. Herriko etxearen partzuer jarriakdira hortarako hiru elkarte, horietarik battoJakintza. Hau parada hortaz baliatuko daikertze batzu aintzina segitzeko dorre ho-rren historioari buruz. Dorrearen xaharbe-rritzea gostako da 663.880 euro. Herriakukanen ditu diru laguntza batzu. Bainanjendeari ere galdetua zaio parte hartzea.Obra horrentzat utzi sosa kentzen ahalkoda gero zergetarik...

Langilen interesamendua bultzatu nahi frantses gobernuakEnpresa batek irabaziak emendatzendituelarik, horien parte bat bana diezaie-ke langileei primen bidez, horixe deitzenda interesamendua (prime d’intéresse-ment). Enpresek horrela sei miliar eurobanatzen dituzte urtean lau milioi eta erdilangileren artean, frantses estatuan.Gobernuak nahi du prima hori hunkitzendutenen kopurua bikoiztu bost urtebarne. Enpresa buruek zerga kredituaehuneko hogeian apaldua izanen duteinteresamendu primak langileei banatzeagatik. Haatik kasu ! Dirua irabazten etainteresamendu banaketarik egiten ezduten enpreseri 35 orenentzat eskura-tzen duten zerga kenketa kenduko diegobernuak.

Euro ekialdeko langileak Frantziako lan merkatuan sar daitezke Uztailaren lehenetik haste sar daitezke,Polonia, Txekia, Eslobakia, Hongria,Estonia, Letonia, Lituania etaEslobeniako langileak. Frantses estatukolan merkatua osoki zabalik izanen dute.Orain arte estatu horiek euro batasunean

barne izanagatik, frantses gobernuak lanmerkatuan sartzea debekatzen zieten.Bulgaria eta Errumaniako langileak etxe-gintza eta ostalaritzan baizik ez dira onar-tuak momentuko.

Oloroneko Arc en Cielpoliklinika mehatxatuaOloroneko Oltzomendi, Arc en CielPoliklinika hetsiko ote da? Klinikako langi-leak horretaz arranguratuak dira. Nahizeta enpresa komiteak eta zuzendariakberak, ez duten prentsan agertu bainoxehetasun gehiago, langileek jakin dute,SMAM Mutuela, Poliklinikaren akziodunnagusiak, arrahartzaile bat xekatzenduela. Ekainaren 30eko ez bada inor aur-kezten klinikako egoera ekonomiko txa-rraren hobetzeko, bilana pausatuko dute-la. 103 lan postu mehatxatuak dira etaOlorone eskualdeko osagarri zerbitxuaketa amategia hestekotan dira.Poliklinikako akziodun nagusiaren ixilta-suna salatu dute joan den osteguneaneritegiko langileek, Oloroneko suprefeta-rekin egin duten bilkuran. Karia horretara,Olorone eta Xiberutik 500 bat jende bildudira poliklinikako langileen sostenguz.

Egoera oso kezka-garria bizi dutelaborariek garaihuntan. Erosgaienprezioak goiti doa-tzi : fuel erregaia +%67, onkailuak +%65, abereen eli-kagaiak + %50...Salgaiak haatik be-heit i , hala nolaahatxe eta axuriak,- %40eraino. Urta-rriletik maiatzera,ardi esne ekoizpe-na %15ez apalduda, apaltze hori on-doko astetan%25eraino hellitaikeelarik. Eritasunek sortzen dituztentrabak ere hor : gero eta gehiago he-datzen ari den agalaxia, eta mihi ur-dinkeria bere xerto garestiegiekin. Etaaroa arrunt kaxkarra, belarrak usteltzenari, artoa ezin erein edo jadanik ereinasuntsitua, berriz erein behar... Hemen-go laborari ttipiak banabeste 4000 eu-roren galtzetan daude. Ondorioz,bankuetan maileguak egin behar,beren konduak “gorrian” ezarriz. Hots,egoera murritzenean dabiltza laborari-ak, etorkizunari so aski ezkor, ez badadeusik aldatzen laborantza kudeatzenduen politikan.Hara zergatik ELB sindikatak bazterrakinarrosi nahi dituen. Baionako suprefe-tari hitzordu bat galdeginik, gai horiekguziak aipatu dituzte sindikata hortakoordezkariek, suprefetak urgentziazkobi neurri berehala har ditzan :

gasoilaren zerga partea osoki kentzea(3000 pintaraino) ; krisia talde batmuntatzea, laborarieri behar-beha-rrezkoak diren laguntzak ekartzeko.Estaduak hobeki partikatuz laguntzak,dakigularik primen %80a laborarien%20ari doala, hots zereala egile han-dieneri, laborari tt ipienak estokanatxikiz.Eta manifestaldi handi baten deialdiadu zabaltzen ELB sindikatak, Baionaneginen dena uztailaren 3an, hiru alda-rrikapen hauen inguruan : mihi ur-dinaren kontrako xertoak ez pagatzea(laborariek manifestaldirat eremanendituzte beren fakturak) ; krisia talde ba-ten muntatzea gaurko egoerari ate-rabideak aurkitzeko ; PAC sistemaerreformatzea, laborantza intentsiboabaztertuz eta laborantza iraunkorra,ekonomoa eta autonomoa sustatuz.

Urte guziz egiten duenaren gisa, aurtenere Udako Euskal Unibertsitateak es-kainiko ditu bere udako ikastaroak uz-tailan. Hiru herritan iraganen dira : Eiba-rren, ekainaren 30etik uztailaren 11raino ;Baionan, uztailaren 14etik 18ra ; etaIruñen, uztailaren 21etik 25era.Baionako ikastaroa Diosesa Etxean ira-ganen da, I.U.T.aren parrean. 12 sail es-kainiko dira. Antzerkilaritza, Jon IñakiLasa buru. Gorputz-adierazpena : IzaroGorostidi eta Naiara Gorroñorekin. Kaze-taritza : bideo ikastaroa, Aldudarrak Bideoelkarteak emanik. Nazioarte mailan, es-tatu gabeko naziotik nazio-estatura,Txente Rekondorekin. Pedagogia, Urtza

Garaiekin. Sexologia, Kotte Susperregieta Elizabeth Olaskoagarekin. Soziolin-guistikan, euskararen legeak, bertzeakbertze Battittu Coyosekin, Asier Basurtoantolatzaile nagusi. Soziologian bi sail,hezkuntzaren soziologia Frantzian etaprentsa Ipar Euskal Herrian, EguzkiUrteagarekin. Sendabelarrak, Itziar Saleginaturopatarekin, eta euskal ikuskerakoloreen aitzinean, Txema PreciadoSaez-ekin.Matrikulazioa edo izen-emaitea egin be-har da lehen bai lehen www.ueu.org web-gunearen bidez. Gune hortan aurkitukodituzue argitasun guziak, ikastaroarenprezioa, egitaraua eta gaineratikoak.

3

LLAABBOORRAARRIIEENN MMAANNIIFFEESSTTAALLDDIIAABBAAIIOONNAANN UUZZTTAAIILLAARREENN 33aann

Manifestaldi deialdiaren aurkezpenean, ELBko DanielBarberarena, Christian Harluxet, Alain Oçafrain eta Grazi Beyrie

U.E.U.-ren UDAKO IKASTAROAK

UEUko arduradunak, Irati Iciar, Lore Erriondo eta Eneko Gorri

AKTUALITATE SOZIALA

Gomita deneri zabaldua Donibanekobestetarat jin diten...

Elkartasunez, Integra-zio Batzordea lagun-tzea gatik, Iraunkrosslasterraldiak muntatudituzte Ziburuko Pia-rres-Larzabal kole-gioan. Ederki iragandira, berrehun bat la-gunek parte hartzenzutela !

PIARRES-LARZABAL KOLEGIOAN

Page 4: Herria 2962

4

SENPERE SARAGazteak pilotanNeskatoak : Behar dugu aipatu nola bilarunbatez gure nexkato plekari gazteakzoin lorioski ibili zauzkigun. Aitzinekolarunbatean gure Gantxiki trinketean ira-gan dire palantxaz goma arinarekin mun-tatu den zoingehiagokaren finalak. Gureherritik baziren bi pare eta biak xapeldunjarri dire bakotxa bere mailean. Juniorgaztetan Elorri Borda eta Maider GaratekGoizeko Izarrakoeri irabazi dute. Gazte-txoetan Lea Ozcoidi eta Marion Daguerrekirabazi Airetik elkarteko pareari. Larunbathuntan, beti palantxaz, egin dire UnionBasque xapelgoko finalak. 12 urtekoen“xoriak” mailean gure bi pare gertatu direfinalean elgarren kontra : Joana Tellecheaeta Armelle Etchenique xapeldun jarri direberen lagun Amaia Sein eta ChristelleMaquiriain garaiturik. Beraz ohore gurenexkato gazte horieri eta goresmenakhorien moldatzeko arduratzen diren MattinSanchez eta Maritxu Bereauri.

Esku huska : Euskal Herriko xapelgoanfinal-laurdenetarat heldurik, gero segidanizanen duten xapelgoaren barne izanendire : kadet gaztetan bi pare, gazte-txoetan hiru pare, xitoetan bi pare.Pentsatzekoa da orai aintzinean dituztenpartidetan denek eginahala eginendutela ahalaz f inalerat hurbiltzeko.Adineko eta junior gazteak gibelaxagodire beren xapelgoan.Xixteraz : Hor ere baditugu guzizgazteak arras molde poll i teandabiltzanak. Zerrenda eder horiek ikusiz, pilotarienhazia ez daukagu galtzekotan. Segiberetik eta agian luzaz.Jondoni Joane gauaOxtikeneko baratzean, ekainaren 23an(22:00) astelehen eta astearte artekogauan, ura, sua, airea eta belarrenbesta. Gure arbasoetaz oroituz, suareninguruan, Jondoni Joaneko belarreneskaintze, iturburuetako ur jastatze…

AZKAINEHeriotze

Marie Jeanne Meharu, sortzez Ourda-nabia, joan zauku oraino gazterik, 66 urte-tan. Bere denboran ainitz ongi eginik,Jainkoak deitu du. Eman diezola mereziduen saria. Eliza mukurru bete daehorzketetan. Doluminak familia guziari.

BataioSakramendu hori errezebitu du XimunUbiria haurrak. Goresmen eta zorionguzieri.

EzkontzaSerreseko kaperan ezkondu dira FredericCamjuzan eta Sabrina Vieille, agianluzarako bizitze uros batentzat.

Bataioko aginduen berritzeaAitzineko igandean 21 gaztetxok berritudituzte beren bataioko agintzak. Gazteak,zuen buraso eta laguntzaileekin segizazue bide xuxenean !

Ikastolaren zikiro jateaAzkaingo ikastolak bere 35. urtemugabetetzen duen honetan momentu inpor-tanta bizi du. Lehen maila idekia izan da2007-2008 ikasurtean eta helduden

sartzean kokaleku berria izanen du Hau-rren Etxean. Kari hortara urteko zikirojatea antolatuko du ekainaren 22an,igande eguerdiz, Serreseko kaperan,Zpeiz Mukaki taldeak alaiturik. Tokiakaitzinetik atxik : Xoko Ona 05 59 85 94 23,Plazan 05 59 54 00 80, Etorri 05 59 54 0278, Turismo bulegoa 05 59 54 00 84.

KermezaEgun hori hurbiltzen ari zauku. Ekainaren29an beharra da, eskolako haurren bestaegunean, agian denbora ere alde izanik.Jendea ibiliko da moldean.

PilotaJon Laduche eta Marc Berasateguinagusitu dira Itsasuko Saint Esteben etaAguerre famatueri. 30 eta 19 irabaziz kan-poraketetako beren azken partida,finalerdietako tokia irabazi dute laugarrengaraipen horrekin. Orain Hazparnen arikodira finalerdietan Maitia etaEtchemendyren kontra. Partida zailabainan gure gazteek finalerat joaitekogutizia badute. Segi hola, gazteak !

M.L.

Sakelako telefono antenen kontraDonibane Lohizun/Akotzeko Orange antenak, SFRenak Bidarten eta Hiriburuko ikasto-laren ondoko bi hagak gaitzetsiz manifestaldi bateratua egin dute Baionan joan denlarunbat goizean. Akoztarrak dira sutsuenak, Herriko Etxea auzitan emanez ez diolakoOrangeri haga ezartzea deplauki debekatzen. Sakelako telefono enpresek berriz diotebideoak sakelakoan ikusteko gisan dituztela hagak ezartzen.

Kriztof Arotcharen PAJ-ko president56 urte dituen Kkriztof Arotcharen da Point Accueil Jour erakundearen presidente, Kriz-tian Murat-en ondotik. PAJ horren lau lan ildoak hauek dira : publiko prekarioaren ongietorria, GAF (Groupement d’Achat Familial), familia prekarioen epizeria, neguko kan-paina eta REAGIR jendarteratze enpresa, etxeko antolaketa presatuenak egiten ditue-na. Lau sektore horien betan kudeatzeko, PAJ elkarteak galdatzen duen zuzendari lan-postuaren eskakizunak baiezko ihardespena izan du botere publikoetatik, ez da haatikengaiamendu finkorik kargu horren 60 000 euroen segurtatzeko. Kriztof Arotxareneknahiant gisa hartzen du president kargua. Baionako jendartean barneraino sarturikdago, haurrak ikastoletan eskolatzearekin betan, OR KONPON elkartearen bizian partehartzen du, ofizioz Erien Axurantza Kutxako langile delarik, hamar urtez lan auzitegianjuje aritua, CFDT sindikatuaren izenean.

Mosoeleta berpiztekotan osasunaren inguruanBerregituraketa bizkorra abian da Baionako klinika pribatuen artean. CAPIO sozietateakerosiak ditu jada, Lafourcade, Lafargue, Paulmy eta Saint Etienne klinikak. Lauak bateraezarriko ditu bastiza berri batean Mosoeleta auzoan, Le Prissé eta Cantegrit aldetan.CAPIOk hitz emaiten du 82 milioi euro sartuko dituela eraikuntza berrian, lau ehun oheerientzat, 23 ebakuntza edo operazione gela, hori oro sei estaiko bastiza erraldoiarenbarnean. CAPIO sozietateak ez du dudatzen eraikitzeko baimena emanen diotelabotere publikoek, menturaz lauak berex baino ohe gutiago izanen delako unitate berrian.Ikusteko dago ARH osasun saileko lurralde administrazioak parte hartuko duen inbezti-zamendu horretan, CAPIOk gogoko lukeen bezala. Pentsa daiteke lau klinika horiengaurko bastizak salduko dituela CAPIOk, eta menturaz ez hain merke. Delay klinika ezda berregituraketa horretan sartzen, nahiz CAPIOk parteak badituen haren kapitalean.Delay klinika bere lekuan berritzeko obra erraldoiak hasiak dituzte jadanik.

Diruaren ugartea Nahitara eman ote diote “ilot de la Monnaie” izena Caisse d’Epargne banketxeak salgaiemana duen bastizaldeari Baiona erdian ? Gune hori kokatua dago gaztelu zaharra etakatedralaren artean, heldu baita gure hiru botere nagusiak bilduak direla hor, militarra,elizarena eta diruarena. Urtxintxaren bankoak bastiza salgai emana du aspaldi, bereegoitza nagusia Akizen finkatu duenetik. Horrelako lekuan zer egin orain ? Eraikuntzalurrera bota, pareta bat atxikiz plaza laxotako pilotarentzat, ikusiz Avirongo plaza kenduadela ? Herriko Etxea ez da batere horretatik ari : sektore pribatua uzten du lekua bere-tzen, eta izanen dira hor : 50 gelako hotel bat, beste 50 egoitza partikular kategoriakoak,eta behereko solairutan komertsek 2300 metro karratu hartuko dituzte, lurpean biestaiko aparkaleku bat irekiko dutelarik. Hori jakitearekin APROSIM auzoko ingurumengeriza elkarteak auzi baten irekitzea erabaki du proiektua daraman sozietatearen kontra.

BAIONA

Herriko bestakJondonaneko pestak ditugu Hazparnenekainaren 20etik 25a arte. Huna ospa-kizun horien egitaraua:Ortziralea 20a19 etan EHPK xare lehiaketako finalerdiakDarmendrail trinketean. 19.30tan ostatue-tan eta karriketan aperitifa musika taldeekalaiturik. 20.00 tan Kantaldia (urririk) eli-zako plazan : Jojo Bordagarai. 21.30 tanherriko gakoen eskaintza. 22etan Jondo-naneko sua elizako plazan eta 23etan Eli-zako plazan dantzaldia Koloka taldeare-kin. Larunbatean 21aGoizean merkealdia, birla txapelketa, saskibaloin zoingehiagoka. Elizako plazan haurjokoak, apainketak, eskulanak. Txistulariaketa gaiteroak karriketan.13.30tan Betera-noen Rugbi zoingehiagoka. 15.00tanPlazan haurren jokoak Xiba taldearekin.18.00 tan Plazan joko garbiaren lehenmailako finalerdia. 19.00 Mutxikoak aperiti-fa pesta komiteak eskainirik. 20.30tan Behilasterketa karriketan. 23.00 tan kontzertuaLas Landas-ekin eta ondotik dantzaldiaHEPTAGONE taldearekin Igandea 22a10.00tan meza nagusia. 10.30tan Luzeanjunior maileko finalerdia. 11.00 tan Elizakoplazan euskal dantzak Elgar Oinkataldearekin. 12.00 tan Hazparneko Dan-borrada. 13.00 tan Hazparne Kantuz.bazkari herrikoia karriketan. 17.00 tanPlazan esku huskako pilota partidak.

18.00 tan Xoko kantuz, kantarien elga-rretaratzea elizaren aintzinean, ondotikmutxikoak. 20.30tan kantaldia urririkplazan, Dirty Ninen. Astelehena 23aZelaiko pestak. 9.00tan birla zoingehiago-ka. 12:00 tan angira jatea Barhenneanaiek alaiturik. 17:00tan esku huskakopilota partida. 20:00tan angira jatea etaondotik dantzaldia HAITZ AIRE-rekin.Asteartea 24aMERKATU NAGUSIA 12.00tan adinekoen bazkaria Bil Tokiostatuan. l8.00tan Xirrindulari zoingehiago-ka. 19:30tan EHPK xare lehiaketakofinala. 20.00tan talo ta xingar Elizakoplazan, ondotik dantzaldia HOLAKOtaldearekin.Asteazkena 25a16.00 tan ezkerparetean haurrendakojokoak.17.00tan Plaza nagusian pilota par-tida esku huska. 20.00tan entzierro txiki.20.30tan behi lasterketak karriketan.23.00tan suzko zezena plazan, ondotikdantzaldia Gau Bele taldearekin.

Presoen aldeIgande huntan, Hazparneko pesten kari-etarat, presoen aldeko bazkaria eginen daTtattolan urte guziz bezala. Eguerditanaperitifa, ondotik bazkaria 12 eurotan.Bazkal ondotik BUUZBU taldearenkontzertua izanen da.

ARTEAN (Hazparne aldeko presoen sustengu komitea)

HAZPARNE

SortzeLaura LAVIGNE, Patrick Lavigne eta San-drine Capdeville-n haurra, Baionanekainaren 6an sortu da. Familia hauPanekau auzoan bizi da. Jakin dugu eresortu dela apirilaren 21ean Lola NaiaGAMOY, François-Xavier Gamoy-enlehen haurra, neska. Zorionak desiratzenditugu burrasoeri eta ongi etorria bi neskattipi haueri !

EzkontzaEkainaren 14an, Bruno AUDEVARD etaAmélie STERLING ezkondu dira gure he-rriko etxean. Bordeletik jin eta Itsasunegonik bizpahiru hilabetez, adixkidebatzuen etxean (Le verger - Noden

jaunaren etxean), Bidarraiko herrian duteorain beren egoitza. Zorionak ezkontberrieri !

Jondoni Joaniko BestaHelduden ekainaren 23an, ospatuko dugubesta hori, suaren aintzinean. Huna egita-raua : aratseko 8.30etan pilota partidaplazan, aratseko 9.30etan desfilea (ka-rrikaldia) tortxekin. Karrikaldi hortarat,Itsasuko haur guziak gomit dira trinketarenaintzinean : tortxa bat ukaiten ahalko dute,abiatzeko musikari eta helduekin, plazaratburuz. Izanen dugu hemen memento goxobaten pasatzeko parada herritarrenartean. Bertsuak eta dantzak izanen dirabai eta ere edari eta talo.

ITSASU

Errobi ikastolako ganer-hustea :Ekainaren 22an, igande honetan, Kanbo-ko ezker paretan, Errobi ikastolako burra-soek antolatzen dute ganer-huste bat.Goi-zeko 8etatik aratsaldeko 6ak artio idekiaizanen da. Andra Mari eskolaren besta : Larunbathonetan iraganen da urte undarreko bestaAndra Mari eskolan. Eguerditan zikiro baz-kari bat zerbitzatua izanen da eta egunosoan izanen dira jokoak haurrentzat.Airez Aire korala : Haltsuko korala hau

entzuten ahalko da Kanboko elizan, ortzi-rale aratsean, 21etan, Kanboko elizan.Musikaren besta : Kanbon ospatuko dalarunbatean, ekainaren 21ean. Mediate-karen plazan kontzertu bat emanen dutemusika eskolako gazteek goizeko 11etan.Aratsean, 6ak eta erdietan, Harmoniakomusikariek eskainiko dute kontzertu bat,toki berean.Dantza ikusgarri : JEIKADI dantza tal-deak ikusgarri bat emanen du BeherekoPlazan, igande aratsaldean, 16etan.

KANBO

Larrungo oihartzunakHarri nigar, harri orratz : Telebistaketa i r rat iek, aski laudatuz gureeskualdea, berotu dute jende arrotzahunat etortzera, udaberr iarenezagutzerat. Bainan dakigun bezala,ez dute bet i egia zabal tzen gureberriketariek. Hain pollit eta gustagarrid i ren gune famatuak ez dire bet ihalakoak agertzen aroaren aldetik.Orduan, bada beti, izanik ere aro txa-rra, Sara, Ikaburu eta Zugarramurdikoharpe-lezetan miresteko ahala. Inguru-ak, bai, dire ikustekoak, barneak aldizharrigarriak, beren eremu zabalekin.Menderen mendetan zehar, mendibarne i lun beldurgarr ietan ezkutuondoan, milaka eta berdin miliunkadire urxortak ixurtzen, moldatuz gurebegien aitzinean diren harri nigar etaharri orratz xoragarriak.Heriotze : Mayi Daguerre Xuritegikoa,79 urte, hiru haurren ama, sortzezLamothe, pausatu da. Familiari guredoluminezko agurrak.Pilota : Plaza laxoan esku huska,nagusitu dire, xitoetan Batiste Vidal etaBastien Sarri, gaztetxoetan RamuntxoGarbiso eta Joan Agesta, artekoetanMattin Gachen eta Daniel Calvet. Aldizhaundietan, Denis Endara - Patrik Ma-riluz eta Xabier Joanena - Iñaki Jau-reguiri haizeak gan diote xapela. Ikasle garraio : Helduden buruilanhasiko dire berriz eskolak ; haurrengarraioa segurtatzea gatik, otoiztuakdire burasoak Herr iko Etxeratagertzea. Ber denboran balia ditakeAmozko zabortegirat hurbi l tzekobaimena ukaiteko.Beti gazte : Gure herritarrak beti zaindagotzi hea badenez biltzar zerbait,guziz gainetik mahain on baten inguru-an. Oroit beraz Beti Gazte batasunakekainaren 25ean krakada bateskaintzen duela Mayiren jatetxean.Axolatzen denak eman beza izena 22aaitzin, Yvonne, Anita edo Yaiberriri.Haurren besta : Ekainaren 28an,larunbatarekin, behereko eskolak hau-rren besta ospatzen du Jostalekukiroldegian, aratseko 8etarik goit i .Ausarkian izanen da janari eta edari.Izenak eman haurren burasoeri edoeskolan berean. P.D.

EzkontzaBernadeta Idiart eta Domingo Oxobirenezteiak iragan dira ospe handitan,Makean. Alabainan, kirolarien munduanbadabiltza bata eta bestea. Bernadetapilotan eta Domingo zangobaloian etapilotan. Bistan zen helbururat joanenzirela biak ! Gaur erraiten dut ! Dena den,Alain Dubois auzapez berriak entzun duhauen baia Herriko Etxean, eta Estebeelizan Algueiru apez jarraikiak finkatugaurko urtxo parearen nahia, dena otoitz,soinu, kantu, tronpeta eta gaita. Bazenkirolari, hor ere etxeko eta urruneko lagunleial minak, ba elizan, ba Kattina ostatuan,Arrosan. Goresmen herrikoiak Makea Ur-tsupea etxera laster sartuko den ezkontberri pareari eta bien etxeko eta lagunguzieri.

HeriotzeAdin ederra bildurik utzi gaitu 96 urtetanGaxuxa Lembeye Atizane Etxeberrikoak.Ama eta amatxi baliosak hartze du zerukoalor berezi hartara sartzea. Gure doluminherrikoiak Gaxuxaren segida guziari.

KonfirmazioneaLekornen, joanden igandean jautsi daalegeraki gure haurñoen gainerat IzpirituSainduaren indar berezia ! Agiansinestean azkar egonen dira, biziaren bo-rrokan. Bada denen beharra ! Kari hortarahor ginituen gure haurñoekin bateanFrançois Dardan parropia guziko haurñolerdenak. Dominique Cornu bikario nagu-siak aldean zuen Cartateguy Michel haz-pandar apezpikua, Niamey aldean dago-na.

Eskola elebidunaLarunbatean ginuen ere Makea eta Lekor-neko haurñoen besta handia, Makea Min-degian iragan dena. Hor ziren, haurreninguruan, buraso eta erakasleak. Agerizen urteko lanaren fruitua. Zenbateskukaldi behar den, oraiko denboran,hein hortarat heltzeko ! Segur, lan handiada ! Bai, gu guzien eskerrik beroenakhartze dituzte gure haurñoen erakasleek.Segi eta ez adiorik ! P.I.

MAKEA - LEKORNE

Dominik etaBernadetaprest biziarenborrokansegitzeko

Page 5: Herria 2962

BortükariakAzken urte horietan egin ohi düan bezala, Bortükariak alkarteak apairüxkot batplantatüren dü¸ dagün neskenegün egüerditan, arramaiatzaren 21ean, Pista pekoolaren üngürüan. Faizurik gabeko bazkari honeki, Pistako olaltesak nahi dütügueskertü, turrusta ederraren kantüko olaren baliatzen üzten gütüelakoz. Gurekilanaxurki saiheskiak jatera jinen direla esperantxa dügü, arren.

Jei hortara jin nahi denak aski düke hüillantzea Pista peko olatik, egüerdi altexeko.Hogeita hamar bat jenterentako jatekoa manatü dügü eta zuretako badateala segürizateko, deit ezazü telefona zonbaki hoietara: 05.59.28.38.32 (Jacques) edo05.59.28.15.56 (Allande). Bestela, jitekotan, zure anhoa ekarri beharko düzü…

Pistara algarreki joaiteko, jin zite neskenegün goizanko 09:00etarako Mauleko zer-bütxügüneko botüra baztergiala edo bestela 09:20etarako Atarratzeko plazala.Jakitekoa da ere, arogaixtoa izatearen kasüan, apairü hori Ardane gaineko mendiaterbüan eginen dügüla, artzain olatik berrehün bat metretara.

Oharra: Biharamenean, arramaiatzaren 22ª - iganteareki – Bortükariak ebilte batplantatzen dü Sardekagaineko tinietara (1881 m eta 1893 m) Ardaneko olalakopartigia kantütik abiatzez, hiruzpalau orenetako ebiltea badate hara-honakaz eta600 metrako petigora baten goitzera behartzen dü. Behilogiako ordokitik abiatzez,gütiago da: bi oren eta erdi hara-honaka eta 400 metrako petigora. Hala nahiizanez geroz, bezperan Pista peko jeiala jinen direnak peko olan egoiten ahaldirateke, biharamenean hantik abiatzeko gisan. Bestela, igante goizanko07:30etan, Mauleko Zerbütxügünetik abiatze bat badate, Atarratzeko plazala, aldiz,07:50etarako agertü behar datekealarik.

5

HELETAUdako ateraldia : Adin ederrekoek egi-nen dute beren udako ateraldia heldudenekainaren 26an. Partitzea plazatik 7aketerditan, bisitatuz Samadet herrianfaiantza museo bat, bazkaria St Severherrian, gibelatekoan ostruka hazkuntzabati bisita, aratsalde apaleko etxeratzekogisan. Izenak eman helduden astele-heneko, Marie Claire saltegian edoMentaberrian.

Saristatua : “Fondation de France”delakoak saristatu du Traboules elkar-tearen “Poteo atipikoa 2007”, ekitaldi ho-rren bidez jende desberdinen artean ere-manikako ildo ederrarentzat. Sari hori Bor-delen eskainia izan zaiote Trabouleselkarteko arduraduneri ekainaren 11n.Igandeko mezak : Larunbat aratsean9etan Armendaritzen, igandean 9etanMehainen, 11etan Heletan Herritarra

BIDARRAIEskolako haurren ikusgarria

Eskolako haurrek beren urteburuko ikusgarria eskainiko dute ekainaren 21ean, larun-bat aratsaldeko 6etan, trinketeko gelan. Ikusgarritik landa aperitifa eta afaria, hel-duentzat 12 eurotan, haurrentzat 5 eurotan (izenak behar ziren haatik aiztinetikeman). Bistan da, interesatuak diren guziak joan ditaizke ikusgarrirat.

PilotaSenpereko Gantxiki trinketean, Marie Amestoy eta Kattalin Marisco pareak (GoizekoIzarra) galdu du bigarren maileko finala Olorueko Carole Biec eta Maddalen Lephaillepare azkarraren kontra, 30-26. Goresmenak halere finalerat heldurik !

AIHERRASortze

Zelaiko Chantal eta J- Pierre Etche-vers-andere jaunek beren 3.haurñoariongi etorri egin diote. Horra 2 semeenondotik, alaba batekin direla orain,Eloïse izendatu dutena. Gure goresme-nak aita ameri eta zorionak sortu berri-ari.

Komunione haundiaJoan den igandean zortzi, 11 haurrekbataioko agintzak ereberritu dituzteIsturitzeko elizan. Horietan 4 Aihertaraurki tzen ziren, Maider Loyatho,Sabine Barbier, Katt in Barbier etaJoana Barbier.

Morgan Oger gaztearen ustegabeko joaitea

27 urte zituen Lukuko Morgan Ogergazteak. Mutiko alegera, lagunkina,zerbitzu egilea, langilea errotik. Lurhuntako bidaiaren bururatzea delibe-ratu du Morganek, denak penetanutziz, fami l ia, herr iko gazter ia,adixkideak, herria.Mutiko alai eta lagunkinaren orroitzape-na uzten dauku. Hunen ezagun guziekpreziatu dute Morganen arralleria, nornahiren eskernioen egiteko zuen ahalaeta gai tasuna. Bet i g i ro onarenhedatzeko prest, bainan utzi gaitu. Hutshaundi bat egiten dauku orain.

Jende oste gaitza aurkitu da joan denigande arratsaldean Aiherrako elizan,Aiherratik, eta auzo herrietarik etorria,Morgani azken agur baten egitera.Gure doluminak Lukuko eta Berretakofamilia guziari. Ikus arte Morgan !

Herriko bestak, ezeztatuak ! !Herri guzia harrotu duen gazte hunenjoaitearen ondorioz, pesta komitekobere lagunek deliberatu dute aurtengoherriko pesten ezeztatzea. Hauiek 2asteren buruan iragan behar ziren.Berantago egun berezi bat antolatukodute Morgan-en ohoretan. Xehetasungehiago ukanen dugularik, jakinarazikodugu.

BAIGORRISortze : Lezparz Iribarreneko alaba Maiaeta Paxkal Iturbide bere espos laguna,zorionean ditugu ongi etorria eginikberen lehen haurrari. Ellande ttipia iza-nen da Bidarrain eraikitzen ari dutenetxearen lehen lorea. Urostasunean etaluzaz bizi dadila sortu berria. Goresme-nak aitama gazteeri eta goraintziak Bai-gorri eta Bidarraiko aitatxi amatxieri.Goxoki : Ortzirale arratsalde huntan15.00etarik goiti, elkarteko kideak elga-rretaratuko dira Plaza xokon, ohiduraz,artetan egiten duten arratsaldeko askari-aren egiteko. Ainitzek huts egin nahi ezduten mementoa.Pilota : Joanden aste ondarreko emaitzanagusiak : trinketean, Frantziako txapel-goaren finalean, palantxa pilota barnehutsarekin, nexkatoetan lehen maileanClaire Bordagaray eta Amaia Serre-kgaldu Arbonaren kontra 30 – 25 partidaon bat eginik. Galdurik ere biba horiek.Plaza Laxoan. Joko Garbi, Junior edoartekoetan, Euskal Herriko finalerdia ira-bazi Lissar – Bidart eta Ospitalek berenbatasuneko Dutey, Dumont eta Monlong-en kontra 45 – 33. Finala, uztailaren 9an.Errebotean, beti Euskal Herriko txapel-goaren kondu, bigarren mailean, heldu-ek : Elgorriague, G. Ospital, Gaicoe-tchea, Dutaret eta Othalepo-k galdu Ami-kuze-ren kontra 13 – 5.Mezak : Asteburu huntan : larunbatarratsean Baigorrin 19.30tan – IgandeanIrulegin 9.00tan.100 urte : Adin eder hortara heldu daMarie Harignordoquy Indianonean sortua,1908ko maiatzaren 26an. Ainitz jende etafamilia lagundu ditu bere bizian,laguntzaile sozial izanik, Donapaleu etaBaigorriko inguruetan eta oraino ere,emazte erne eta pixkorra dago 100urterekin. Herriko etxeak nahi izan du

ospatu urtebetetze hori, elgarretaratzegoxo bat antolatuz Plaza Xoko gelan.Bere inguruan zituela, familia, adixkideak,apeza, kontseiluko zonbait bertzeakbertze… Jean-Bapstiste Lambert auzapezeta kontseilari orokorraren hitzen ondotik,lore sorta eta opari eskainiak izan zaizkio.Adixkidantzako basoa altxatu aintzin, berefamiliako Jean-Louis Lakak ere kantatudizkio zonbait bertsu. Nola beraDonazaharreko Lutxiborda zaharretxeandagon, hango herriko etxeak ereospakizun bera eskainia zion zonbait egunlehenago. Hemendik ere zorionak zuriMarie, ukan dezazula ainitz urtez orainogoxoki bizitzeko grazia.Maddi Harignordoquyren 100 urtebetetzekari (Jean-Louis Laka)Soinua : Mitxelengo zubia

Harignordoquy bezain Maddi IndianoBaigorriarrek deitzen zaituzte orainoJende sustengatzaile, lanean zinenoJaunak lagundu zaitu adin hortaraino.

Hau dena erraitera jinak gira parteNor nahik ezin ditu bete ehun urteXintxoki bizitzeko hainbeste bertuteMaddi, zuk hortan ere baduzu suerte.

Sozial alorrean zure ezagutzaBaigorrin zerbitzatu gituzu hain untsaErretreta denboran otoitza ta musaZure bizi luzean hartu duzu funtsa.

Auzo, adixkideak eta familiaMaitatzalez betea dauka itzuliaMaddi zoriontzera gaitezen abiaGeldi dakion egun hau orroitgarria.

Omore ona dugu etxetik ekarriBesta hastera gatza, goizetik kantariIzanen da ausarki janari, edariDesiratuz Maddi-ren osagarriari.

MorganOgerenitxura alaia

UDA ERAKUSKETA IZURANEkainaren 20etik agorrilaren 24a arte iraunen duaurtengo “Hibridoa” uda erakusketak, Haize Berrikulturetxeak antolaturik. Beti bezala, artista andanabaten obrak dira aurkituko, Aitor Ruiz de Eguinohernaniarra, Zoe Bray oztibartarra, Nane bordelesa(Izuran ahaidegoa daukana), Aitziber Akerreta,Maia Curutchet, Jacques Bosquet, Josette Dacos-ta, Celine Mirailh, Guanes Etchegaray, PetteEtchebarria, Christian Saint Marc eta AndoniGuiresse-nak.Ekainaren 20an, ostiral aratseko 8etarik goitiestreinatuko da erakusketa hau (afaria 9 edo 14 eurotan) eta handik harat egunguziz, salbu astelehenetan, bisita ditaike (15:00-19:00).

Historiaurrea begipean bierakusketa ederren bidezOtsailaz geroz, eta agorrilaren 30a arte,zabalik da “Hets begiak historiaurreaikusteko” erakusketa, urririk bisitatzendena, orain arteko bisitari guziak loria-turik utzi dituen erakusketa bereziabezain gozagarria.

Bigarren erakusketa bat ere zabaldukoda laster, uztailaren 11n, urte ondarraarte bisitatzen ahalko dena, hori ereurririk : “Les Aurignaciens suivis… à latrace”.Idekidura tenoreak : 10:00-12:30 / 13:30-17:30 astelehenetik larunbatera, hetsiaigande eta opor egunetan.

IRISARRI OSPITALEKO ERAKUSKETAK

Jondonane suak

Page 6: Herria 2962

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

Azken hilabete hauetan goseaazkarki emendatu da munduanzehar. Laborantzako ekoizpenbehartsuenen prezioen emen-datze pizkorrak jadanik kenkatxarrean ziren populu gaixoenegoera oraino bortizkiago jodu. Alabainan ainitz eta ainitztokitan ogia, irrisa eta artoa di-tuzte hazkurri nagusiak, ezdirelarik bakarrak.Ikus dezagun beraz zerpasatzen den. Jadanik preziogoititze horiek gertatu aitzin, 10urtez azpiko haur bat hiltzenzen 5 segundu guziz eta jen-deen 6-etarik bat gosez zagongure lur huntan. Gaur egun,egoera oraino beltzago bi-lakatzen ari da : artoarenprezioa doblatu da bi urtez, ogibihiarena %181ez goititu dahiru urte barne eta irrisa zen-bait astez %30ez kariotu. On-dorioz Mexikatik Fil ipine-taraino, Afrikan gaindi, 40 es-kualdez goiti badira lanjer han-dienean, ezinbiziarekin bo-rrokan ari.Jazarraldi eta nahasmendugogorrak ezagutzen dituzteHaiti, Egipto, Mauritania,Yemen eta Senegal herri-aldeek. Bertzalde, herri fago-ratu batzuk, beldurrez,berentzat atxikitzen dituzteberen ekoizpen gehienak.Adibidez, Ukrainak ogia etaVietnamek irr isa bertzerisaltzen zutenek gelditu edoazkarki gutitu dituzte berenkanporaketak.

Nolaz hortaratu gira ?Lehenik ikusi behar da hazkurribeharrak ainitz emendatzen aridirela asko tokitan, Txinan etaIndian bereziki. Herrialdehoriek garapen handiaezagutzen dute eta beren bi-zimoldea hobetzen ari zaioteemeki bada emeki. Eta galdeahandiago eta prezioak gorago.

Toki horietan, adibidez, esnekiguti jaten zuten eta orai geroeta gehiago. Behiesneajadanik eskas Europan bereaneta nola erantzun Txina eta In-diako galdeari ? Ez da berazharritzeko esnekien prezioagoit i turik ere. Alta, berrikioraino, mintzo ziren gure agin-tariak Europan mendia beza-lako burra metak baginituelaeta bertze hainbeste esne-errauts ontzi. Erran behar dapolitika itsu bat ereman duteladelako “quota” famatuakezarriz, esne aise sobera egi-ten zela-eta. Esnea, ainitzurtez, prezio apal batean atxikidute, laborarien gastuak goitiari zirelarik. Ainitz gaztek kura-ia galdu dute eta aitzinekoensegida ez hartu. Eta burra-mendiak iduzkitan bezala urtueta esne-errauts ontziakhustu !Bigarrenekorik, petrolarenizariz kanpoko goititzeak egindu laborantzako lur ainitz bio-erregai horien egiteko enpleatudirela. 100 miliun zitu tonabiltzen dira urtean ethanol etabiodiesel horien egiteko. Ere-mu horiek eskas beraz jen-deen eta kabalen hazteko.Gainerat, biziki aro txarrak eginditu bi urtez segurik Ukrainan,Estatu Batuetan eta Australian,eskualde horiek direlarikmunduko ogi selauru handie-nak.

Badea erremediorik ?Lehenik agian aro hobeak egi-

nen ditu datozen urtetan,bainan hori ez da gure eskue-tan. Gero, uste dut, bio-erregaihoriek egitea arrastatu gabe,beharko direla gogoetak eginoreka egoki bat atxemaitekohorientzat eta hazkurrientzatbegiratu behar diren lurrenartean. Bertzalde, ez da du-darik asko tokitan hala nolaHego Ameriketan eta Errusianbadirela eremu handiaklantzen ahal litazkenak, oihanhandiak begiratuz haatik.Frantzian berean ez dituguialaguntzak eman lur ainitz larreuzteko ?Bainan sail handiena da segureskualde pobre eta gibelatuenlaborantza laguntzea, Afrikatikhaste hein oneko garapena lor-tu dezaten. Hori herrialde abe-ratsen erkidegoaren eginbideada. Behar dira egin ahalguziak : lekuko laborarien for-makuntza zabaldu, heieri gaur-ko lurgintza teknikoak ekarri,laneko modaberriko tresnaketa ere hazi eta onkailuak for-nitu, ureztatzeak ahal direntokietan antolatu eta abar... In-dar funtsezko bat eginez,laster emenda litazke eskualdehorietako ekoizpenak, jendeabere lanetik biziaraziz.Garbi da hortarako behar delapolitika nahikunde egiazko bat.Gaur oraino falta dena ele e-derrez kanpo. Mendebaldekoeta Europako herrialdeek oraidute egin behar indar handihori ez balinbadute jendehorien hasarrea eta jazartzeahanditzerat utzi nahi. Indarbaitezpadako horren ez egiteagizadiaren kontrako krima ba-ten pareko huts izigarria litake.Ez ditugu, etengabe, gure mu-gen ateak hesten ahalkogoseak eta ezinbiziak berensorlekutik ihes igortzen di-tuzteneri !

Laurent Darraidou

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Bada mugimendu Hego-Ameriketan. Berrikitan mintzatu daChavez eta galdegin dio F.A.R.C.-eko buruzagi berriari libra ditzandauzkan bahituak deus galdegin gabe. Entzuna izanen dea ? Agianbai ?

P.P.D.A. : Jakin da joanden astean TF1eko kasetari famatuak beharkozituela lekuak hustu datorren irailean. Hala jakinarazi dio Nonce Paolini,telebixtako nagusi berriak. Dena aldatzen ari da delako telebixta pribatuhorretan.Iduri zuen eskandala zela P.P.D.A.ren joaite hori, gauza sakratua balitzbezala. Egia da baduela mende laurden bat baino gehiago emaiten di-tuela berriak aratsetan eta hortik hartu duela daukan fama.Mihi gaixtoek diote « Jauregitik » etorri dela baztertzeko ideia. Nik ezdakit eta ez ditut zurrumurruak maite. Aldiz erran dezaket ez dudala ka-sik sekulan ikusten P.P.D.A. telebixtan, aratseko berriak ikusten baitituttelebixta publikoetan, izan dadien bigarren edo hirugarren gatea, baita-kit telebixta pribatuak ez direla hain « libreak » eta bereziki TF1 gatea.

Lau eta bat : Matematiketan horrek emaiten du bost, bainan futboleangertatu da joanden ortziralean Frantzia jokatu delarik Holandaren kontraEuro xapelgoan. Lau eta bat, lau Holandak, bat Frantziak. Hau, bai,egiazko zafraldia. Egia da, gehienen arabera gaizki hasia zela frantsestaldea Errumania ezin bentzutuz, bainan gauza bera gertatu zaio Italia-ri. Multzo hortako azken partidak dira Holanda Errumaniaren kontra etaFrantzia Italiaren kontra. Lerro hauk idaztean ez jakin zer gertatuko denbainan gerta daiteke Italia, munduko xapelduna, eta Frantzia, finalista,etxeratuak izaitea.

Jauregiko berriak : Joanden urtean %8 gehiago gastatu da «Jaure-gian». Egia da Chirac baino ardurago badoala Nikolas Ia bai Frantzian,bai atzerrietan eta hori hegazkinak baliatuz, gasolina xahutuz. Aldiz,egiari zor zaiona, arnoak %44eko beherakada ukan du.

Errugbia : Azken partidetan hiruek galdu dute : Miarritzek jokatzen ze-larik etxen Castres-en kontra (34 eta 30), Baionak Tolosan (35 eta 28)eta sekulako zafraldia hartu du Akizek Clermont-en aurka (95 eta 7). Fi-nalerdietan Clermont Perpiñanen kontra eta Tolosa Pariseren kontra.

J.H.

« BAKEAREN ARTEA » DVD-aDenek oraindik gogoan duguAbertzaleen Batasuna alderdiak2007ko otsailaren 9an DonibaneLohizunen antolatu zuen mintzaldi-eztabaida aberatsa, Euskal Herri-aren baketze urratsak gogoan.Fama handiko hiru hizlarik partehartu zuten gaualdi hortan :Michel Rocard lehen ministroizanak eta Kanakiako bake akor-dioen sustatzaileak ; GerardOnesta eurodeputatuak, EuskalHerriaren baketze bidearen gaiaeuropear parlamentuan eztabai-darazi zuenak ; eta gaur Baigorrinbizi den Jean Pierre Massiasunibertsitari eta Konstituzio Kon-tseiluko kide ohiak, bake prozesutekniketan adituak.Batzu eta bertzeen hitzaldiek etapublikoarekin ukan solasek hiruoren izaun zuten. Gaualdi horiosoki filmatu zuen Pantxo Arretz-ek, gaur Parise aldean bizi denak(bi bideo-dokumentu baditu

jadanik ekoiztuak : “Legatza” euskal arraintza ohikoaz, eta “Korrika 8”).Fruitu berria : “Bakearen artea” Dvd ederra, 3 orenekoa, izigarri ongimuntatua “Entzunikus Egileak” elkartearen laguntzarekin (elkartehunek Heletan dauka egoitza eta Marie-Rose Hays bretoina du buru).Dvd-a hiru hizkuntzatan da : frantsesa, euskara eta gaztelera, eus-karazko itzulpenak Gexan Alfaro eta Maialen Torre-k eginik. Dvd hau bu-ruan buru beha daiteke edo atalka, bakotxaren gostuaren arabera. Dvdinteraktibo hau altxor bat da. Salgai aurkituko duzue Elkar megadendaneta bertze saltegi askotan, 19 eurotan.

EUSKAL HAZIAK FEDERAKUNTZAREN

BILTZAR NAGUSIA UZTARITZENErakaskuntza girixtinoko Euskal Haziak sareelebidunak 1800 ikasleren eskolatzeakudeatzen du. Aurtengo bilana egiteko eta hel-duden urteko norabideak finkatzeko, bere biltzarnagusia iraganen da ekainaren 24ean, astear-tez (19:00), Uztaritzeko San Frantses kole-gioan. Egitarauan : Leslie Barraquet eta PaxkalBourgoin elkarteburuen ongi-etorria ; iraganurteko ekimenen eta finantza atalaren bilduma,eztabaida eta bozka ; EEPko ordezkarien hitzal-dia ; aurtengo egitasmo eta norabideak ; fami-lien urtesariaren finkatzea ; bulegoko kideenizendatzea.

1997an idatz i zuen Marie José Basurcodonibandarrak “L’Exilée” eleberria. Emaztemilitante baten ibilbide mugimendutsua, inde-pendentzia aldarrikatzen duen euskal populuborrokalariaren urratsetan dabilana. Arrakastahandia ukan zuen eleberri horrek, bainan lehenargitalpen hori agortua zen. Gatuzain argitale-txeak gaur plazaratzen dauku obra horren argi-talpen berritua. Aitzinsolasa : Gilles Perrault.Euskal Herriko historiaren zati bat, eleberri mo-duan errexki eta gozatuz irakurtzen dena. Salgai16 eurotan.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Goseaegun

eta bihar

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8E k a i n a r e n 2 1 - t i k 2 8 - r a t

Ekainaren 22anDonazaharre-tik

Goizeko 10.30etan

Ekaina 21an, 14.00 : 2008ko Antzerki astea, Euskal Haziak antolaturik, Urruñako soinu eta elkarrizketak. Berriz zabaldua ekainaren 23an (23.00) eta 24an (14.00eta 20.15)Ekainaren 22an, 14.00 : “Pauloren urratsetan gidari“ Petto Olhagaray, 16. par-tea.Kronikak egunero, 7.15, 8.45, 14.45, 20.45 : Igandea 22 : Misionesten oihartzuna – Jules LahargouAsteartea 24 : Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andiaza-bal.Ekainaren 25tik 27rat, gure egoitzetan obrak izanen dira,horren gatik, ez da batere emankizunik izanen (salbugauaz).Ekainaren 28tik 30rat, COFRAC saretik segitzen ahalkodira emankizunak frantsezez.Uztailaren lehenetik goiti, berriz zabalduko ditugu lekukoemankizunak.

MARIE JOSE BASURCO-REN« L’Exilée » eleberria ber-argitaratua

Primadera huntako“Euskal Haziak - 25

urte” aldizkari mamitsua

Page 7: Herria 2962

7

LAN ESKAINTZAK

LAN ESKAINTZAK

Oinatz Bengoetxea . . . . . . . .22Abel Barriola . . . . . . . . . . . . .11Bi nafartar finalean, Oinatzek 23urte eta Abelek 30, pario guziakazken hunen alde eta doidoiaerdiak egin, 2002 urtean xapel-dun izana zelarik eta azken bostfinaletan izana baina galtzalebeti, finalerdia Gonzalezen kontrairabazirik. Finalean 5-1 hasi daOinatz, bainan 5etan ados etagero 10-6 eta 20-11 joan irabaz-duna. Beti erne eta bizi jokatu du,53 pilota airetik xuxen bi eskuz,Abelek gora bortxatzen zuelarik.Harritu ditu oro hunek, etalehenik Eugi, Gallastegi, GarciaAriño eta Atano X xapeldunak,gehiago ezinean ezarriz Barriolapilotari haundia, aitzinean Olaizo-la anaiak ere ezarriak zituenbezala. Harrigarria !ARMENDARITZEKO BI PARTIDAKAguirre-Saldubehere . . . . . .40Heguiaphal-Bessonart . . . . .36Hau ezartzen dugu hemen lehen,hau izan baita partida osoa, orenbat eta erdiz ezbaian, jendaldeeder hura gustatua atxiki duenadenbora gehienean. Galtzaleaknausi lehen hartan : 18-8, 21-10,31-21, xuxen eta ausart ari biakere… iraun balu ! 32tanberdindurik haatik nekatu dirabiak ere, denbora berean tre-batuz osoki Aguirre urruñarra, baieta finitze on bat eginez Saldube-here garaztarrak gibelean. Orohar, erran behar dugu bigibelekoek zerbait erakutsidutela, oraingo berezkoek ereordain batzuen beharra sendiduten huntan. Segi dezatelaberaz funski berea, bainan zain-duz berea aitzineko bi horiek ere.Etcheverry-Waltari . . . . . . . .40Sorhuet-Harizmendy . . . . . .25Partida nagusian Waltarik zer egi-nen zuen zagon jende hori guziaeta ukan du berea. Alta 9-1, 10-4eta 13-9tan, dudarazi duteSorhuet eta Harizmendyk jendea.Bainan hor zagon Hervé Etche-verry, erdian plantatua, bere airesegur harekin jokoa segurtatuzeta beharrez zirtako on batzuairez. Eta trinketari neurriak hartuere Waltarik, apuño bizi etaxuxen harekin, batean sare,bestean eskuin eta taula luzebatzu nundik ez ? Holaxet dute16etan berdindurik gaina hartu,22-16 eta 31-24, kontrarioek erejo batzu galtzen zituztelariktenore txarrean. Hamarna boteeginik bi sakariek, halako motxaire batean bururatu da partidahori.Helduden igandean, 22an, biga-rren finalerdiak : 4.30etan Elgart-X.Lambert eta Aguirre-Saldube-here amaturrak. Gero segidanBielle-Oçafrain eta L.Lambert-Etcheto berezkoetan : Idiartenpartez, eskuko mina gatik, Lau-rent Lambert ariko delarik.GARATENEANLoquillo-Etcheto . . . . . . . . . .50Larrechea-Mayte . . . . . . . . . .45

Betiko jendearekin astelehenean,horra Loquillo mexikarra hemenginuela laugarrenetako. Alde har-tako guziak bezala, lantsu etabalios, horra nola irabazi dutenpartida hau Etcheto jotzaile bateketa biek, beti elagrri hurbiltsuibilirik eta gehien gehieneanaitzinean. Hamar bote La-rrecheak eta zortzi Loquillok.Helduden astelehenean berrizariko dira Larrechea eta Mayte, bianaia deliberatu izanendituztelarik aitzinean, UrruñakoEzcurratarrak.

BAIONATTIPIANLarrechea-Ezcurra II . . . . . . .50Alfaro-Etcheto . . . . . . . . . . . .33Ortzeguneko parttida zuten hauBaiona zaharrean. Heldudenortzegunean berriz beste haubeharra dute : Larrechea-Loquillo(hau gibeletik) eta Sorhuet-Ezcu-rra II.

EUSKAL LIGA PLAZA LAXOANErrabotean edo luzean Uzta-ritzeko Kapito Harri taldeakAngeluko Hardoitarrak garaituditu 13 eta 8 jokoz. DonibaneLohizuneko Luzaz Gazte taldeakere irabazi du, 13 joko eta 8,Hazparneko Noizbait taldeari.Uztaritzeko Kapito Harriren biga-rren taldea ere irabazle izan daSenpereko taldearen aitzinean,13 eta 2 joko. Amikuztarrekirabazi dute, 13 eta 5, BaigorrikoZaharrer Segi taldekoeri. Finaler-diak ziren horiek oro, lehen biaklehen mailean, eta beste bi azke-nak bigarren mailean.Plazalaxoko partidetan, Haz-parneko Etchemendy-Maitiakgaraitu dituzte Lekorne-AiretikekoJ.M.Mugica-Etchebarne. Armen-daritze Denek Bateko Arrue-V.Etchebarnek AmikuzekoDaguerre-Amulet jo, 30-22.Sarako Endara-Mariluz irabazleatera dira, Mauleko Latchere-Itu-rralden aitzinean. UrruñakoOurquia-Aramendyk ere irabaziUztaritzeko Lambert-Etchecoparpareari. Amikuzeko Jaureguy-Lucuk halaber irabazi, 30-22, Iri-sarriko Etchevers-Arbeletchepareari. Azkaingo Laduche-Berasateguik irabazi ItsasukoAguerre-Saint-Esteben pareari.

HEGOALDEAN, ASTEKOAKOlaizola II-Zearra . . . . . . . . . .22Irujo-Pascual . . . . . . . . . . . . .20

Saralegi-Rai . . . . . . . . . . . . . .18Berasaluze IX-Galarza . . . . .12Donostiako Atano IIIan ikusi par-tidak, finala egunean.Xala-Goñi III . . . . . . . . . . . . . .22Irujo-Eulate . . . . . . . . . . . . . .19Zarautzen jokatu partida.Capellan-Nalda III . . . . . . . . .22Mikel Goñi-Arruti . . . . . . . . . .21Maeztun ikusia. Mikel Goñikbazuen hemen ere bere jendeke-ta bildua, haatik ez irabazle,lehenago bezala.

Bego

OINATZ BENGOETXEA VIUSTEGABEKOA, ZINEZ XAPELDUN

LEGEZKO ABISU

LAN ESKAINTZAKSeaskak eskatzen dizue ondoko laneskaintza, 2008ko ekainaren 25aarte zabal dezazuen. Aitzinetikeskertzen zaituztegu.

SEASKA, Euskal erakaskuntzarakoBatasunak, LEHEN MAILAKOORDEZKOAK bilatzen ditu2008/2009 ikasturterako:Bete behar diren baldintzak:II. heineko diploma (Baxoa + 3 urte)EuskaradunaEsperientzia oinarrizko hezkuntzaorokorreko erakaskuntzanFrantsesaren ezagutza (ulertzekoeta komunikatzeko)Interesatuak diren pertsonek, Seas-kara igor dezatela,2008ko ekainaren 25a aitzin :- Kandidatura gutun bat C.V. batekin- Diplomen kopiak- Telefono zenbaki bat, deitua izaite-ko gisan.

SEASKA - Central Forum, André -Emlinger plaza, 10 - 64100

BAIONA Cidex-Fax : 05.59.52.88.87 [email protected]

SEASKA, Iparraldeko Ikastolen Elkar-teak, 2008ko irailetik goiti, bere ikastoletan lanean aritzeko bila-tzen ditu:1. ALOZEko ikastolan (eta ezSOHUTAn): • AVS 1 : egunean 2 ordu = 8 orduastero2. HENDAIAko ikastolan :• Monitore hezitzaile 1 : 8 ordu aste-anBETE BEHAR DIREN BALDINTZAK: - AVSentzat : • Baxoa• Bere burua behar bereziak dituenikasleak laguntzeko prest sentitzendena• Euskaraduna (ezinbesteko baldin-tza)- Monitore hezitzaileentzat : • Monitore Hezitzaile edo HezitzaileBerezi diploma ukaitea• Zailtasunak dituen haur baten gara-pena analisatzeko eta horren araberabere lanaren moldatzeko gai izatea • Komunikatzeko gaitasuna ukaitea• Euskaraduna (ezinbesteko baldin-tza)

Interesatuak direnak, idatz dezatela2008ko ekainaren 6a aitzinmotibapen gutun bat + CV bat igorrizhelbide honetara (ez ahantz telefonozenbaki baten azaltzea): SEASKACentral Forum, 19 – André Emlingerplaza, 10 - 64100 BAIONA Cidex 1Fax : 05 59 52 88 87 - [email protected]

Garazi/Baigorriko, Amikuzeko etaIholdi/Oztibarreko Herri ElkargoekHizkuntza kargudun bat bilatzendute

Euskararen Erakunde Publikoarenlaguntzarekin1) Galdegin gaitasunak• Ardurazko postu bat izateko nahiaeta berez iniziatibak hartzeko eta tal-dean lan egiteko gaitasuna erakutsi• Proiektu kudeaketan esperientziaukan, eremu pribatuan ala publikoan• Euskara ongi menperatu idatzianzein ahozkoan• Euskararen aldeko politika publikobaten obratze lanetan sartzekogogoa ukan2) Hautatze jardunbidea• Hautagaitza txostenak (barne moti-bapen gutuna eta CV zehatz bat)euskaraz eta frantsesezigorriak izan behar dira ondoko helbi-dera : Garazi/Baigorri-ko Herri Elkar-goa – HerrikoEtxea – 64 220 Donibane Garazi,2008ko uztailaren 10a aitzin.• Hizkuntza gaitasuna neurtzeko pro-bak uztailaren 11an, goizarekin, ira-ganen dira hautagaiguzientzat.3) Postuaren xehetasunakEramanen diren jarduerak eta antola-keta zehazten duen postu fitxa esku-ra dezakezu, deituz :• Baigorri – Garaziko herri elkargotel : 05 59 37 32 03edo• EEP tel : 05 59 31 18 34Email : [email protected]

Kanboko Errobi ikastolak 2 langilebilatzen ditu helduden irailetikgoiti, 2008-09 ikasturtearentzat,denbora ez osoz.

Eskatua da euskara ongi men-peratzea eta ahalaz « CAP PetiteEnfance » ukaitea.Eginbideak : ama ikastolanerakasleen laguntzarekin aktibitatedesberdinen egitea, haurrak jante-gira laguntzea eta ikasgelen gar-biketa segurtatzea.

Igor zure kandidatura heldudenekainaren 30eko berantenaz :Errobi ikastola, Marronniers bidea,Kurutxaga auzoa, 64250 Kanbo.

ERROBI IKASTOLA

Scop COPELECTRONICz.a. du Hillans

64990 St Pierre d’Irube

Réunis en A.G.O.A. le 06 juin 2008 tousles associés présents ou porteurs departs, après avoir écouté la lecture durapport du Conseil d’Administration etdu commissaire aux comptes, ontapprouvé les comptes ainsi que la ges-tion de la coopérative telle qu’elle a étéprésentée.

L’A.G.O.A. a constaté :la fin du mandat d’administrateurs de :Mme M.Hélène Acedo, Mr J.VincentColin et Mr Thierry Pastor,et l’élection en tant que nouvel admi-nistrateur de : Mr J.Vincent Colin.les excédents nets et a approuvé leuraffectation conformément à la clé derépartition proposée par le CA du 12décembre 2007.la variation du capital de : 310.992 €€au 31.12.2006 à 367.360 €€ au31.12.2007.Tous pouvoirs sont donnés au Prési-dent pour effectuer toutes formalitésafférentes aux résolutions ci-dessus.

Le conseil d’Administration

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial

“Central Forum” - Bayonne (64100)(05 59 52 93 32)

R.MERLE PEINTURESociété à responsabilité limitée

Au capital de 7.700 E porté à 22.700 €€Siège social : 33 rue Noirot - (64600)

ANGLET440503852 RCS Bayonne

Par décision du 03/06/2008 l’associéunique de la société R.MERLE PEIN-TURE a décidé, à effet du même jourd’augmenter le capital d’une sommede 15.000 E pour le porter de 7.700 €€ à22.700 E et de modifier les statuts enconséquence ;RCS de BAYONNE

AVIS DE CONSTITUTIONAvis est donné de la constitution del’EURL OLATUA au capital de 1000euros

Siège social : 15 rue Belle Marion64600 ANGLETObjet : enseignement de la pratiquedu surf et autres sports liés à l’activitétouristique et sportive.Gérant : Monsieur Iban ITHURBIDE 15rue Belle Marion 64600 ANGLETDurée : 99 ans sauf dissolution antici-pée.L’EURL sera immatriculée au RCS deBayonne.

Pour avis Le Gérant

AVIS DE CONSTITUTIONAvis est donné de la constitution del’EURL : “AEROGATES” sous le sigle“AG” au capital de 5000 euros.

Siège social : 9, rue THIERS - 64 100 –BAYONNE. Objet : Ingénierie pédago-gique et aéronautique. Durée : 99 ans à compter de l’immatri-culation au registre du commerce etdes sociétés. Gérant : M. RogerLALANNE demeurant 9, rue THIERS -64 100 – BAYONNE nommé pour unedurée indéterminée.

Pour avis Le Gérant

Bere taldearen azkartzeko,EuskalIrratiak federakuntzak bilatzen ditu Kazetari eta animazaileak.Garazi edota Uztaritzen lan egiteko.

Eginbidea :- Antenan animazioa- Emankizunak osatzea- Erreportaiak egitea.Gaitasunak : - Euskarazko irratigintzaz gustatua,- Ausarta izan mikro baten aintzinean - Euskara eta kultur orokorra mailonekoa.Baldintzak : - Bigarren maileko ikasketak edoesperientzia.- Informatikan ezagutzak- Barne formakuntza eskainia izanenda.Buruilean lanean hasteko da.Motibapen gutuna eta CV a bidaliUztailaren 15 ko :

Euskal Irratiak Jai alai-eko bidea 1564220 St Jean Pied de PortXehetasunak : 05 59 37 14 11.

PARTIDA ARRARO BATDONIBANE LOHIZUNEN

Helduden igandean, ekainak 22, Donibane Lohizunen, Jondonanebestak direla-eta, pilota maite duten ainitzek eta ainitzek nahiko duteitzuli bat egin Ravel ikastegiaren ondoko ezkerpareta eder hortarat.Hiru pilota partida ikusten ahako dituzte aratsaldeko 5-etarik goiti, etaez nola nahikoak, denbora berean sail balios bat lagunduz, partidahoriek muntatuak baitira sustatzea gatik Donibane-Ziburuko ikasto-la, Urruññako ikastola, Ziburuko Piarres-Larzabal kolegioa eta Inte-grazio Batzordea.Lehen partidan, gazten aldi! Ariko diraelgarren kontra Bixintxo Bilbao zibu-rutarra eta Unai Ugarte donibandarra,laguntzat bi andoaindar, batek Ulan-ga, besteak Esnaola.Ondotik, palaz, bi elbarritu beren ka-rroan, Pierrot Mihura eta Christo-phe Cochand, kontrarioak, karroanhoriek ere, Sorhuet eta Alfaro.Partida nagusian, “handiak” bixtan daeta ez nor nahi! Martinez de Irujo etaMartinez de Eulate alde batetik,Xala eta Goni III bestetik! Hitzordu arraroa ez dena beraz huts-egin beharko!

Martinez deIrujo berrizere heldu

Donibanerat

Igandean jokatu daEuskal Herriko KantuXapelketako finala Bil-bon, Arriaga antzokian.Iparraldeko bi kantariitzuli zaizkigu hirusarirekin. ValerieUhalde lapurtarrakbakarkako bigarrensaria eskuratu du baieta sorkuntzarena“Amodio galdua” kantu-arekin. Eta Alain La-rrañegi xiberotarrarimoldaketa hoberenarensaria zaio eskaini,“Nere heriko nexkatxagazte” kantuarentzat.

Oro har Hegoaldeko kantariak nagusi halere, eta bereziki Arabakoak,bakarkako sari nagusia Deiane Abajos arabarrak bereturik.

KANTU XAPELKETABILBOTIK HIRU SARI IPARRALDERAT

Deiane Elajos arabarra bakarka nagusitu KantuXapelketan

LABURZKILABURZKILABURZKI• Angeluko Ikasleak elkarteak euskarazko kurtsoak segurtatzenditu heldueri. 2008ko ikasturte sartzerako, izen emaiteak eginendira ekainaren 19an (18:00) Angeluko “Maison pour tous” egoitzan(tel 05.59.63.57.07).• Zabalik elkartearen biltzar nagusia iraganen da ekainaren 20an,ostiral aratseko 9etan Donapaleuko Xerbitxuguneko gelan.• Integrazio Batzordeak bere biltzar nagusia eginen du ekainaren21ean, larunbat aratsaldeko 2.30etan, Kanboko Xalbador ikaste-gian.• Biarritz Bestelakoa taldearen urteroko ateraldia eta biltzar nagu-sia iraganen dira ekainaren 21ean : Orreagaren bisita, Eugiko ain-tziraren hegian bazkaria Etxeberri jatetxean, 17tan biltzar nagusiaAldudeko Herriko Etxean, Aldude, Banka eta Urepeleko auzapezabertzaleek ongi-etorria eginez. Autobusa goizeko 8.30etan abiatu-ko da Euskal Jaietik. Egun osoaren prezioa : 30 euro presunabakar. Izenak eman 05 59 23 26 38ra.• Bilketaren artea : Guanes Etchegaray zizelkariaren eta JosetteDacosta margolariaren erakusketa berria zabalik da uztailaren 15aarte Donibane Garazin, Zitadela karrikako 22an.• Oihana ikastolak “Sehaska hustea” antolatzen du BaionakoElkartetxean (Glain auzoaldean) ekainaren 28an, larunbatarekin.Haurren puskak baizik ez dira aurkituko ganer huste gisako egunhortan (sehaska, karro, ohe, jostailu, jantzi, liburu...). Salmentamahaia 10 eurotan. Izen emaitea : 06.16.97.61.99. Irabaziak Inte-grazio Batzordearen alde.

BAIONAKO MANIFESTALDIAIragan larunbatean, Askatasuna antolatzaile, manifestaldi bat izan daBaionako karriketan, euskal presoen alde eta salatzeko asko giseta-rat jasaiten den errepresioa, hala nola jende askoren konduak “bloka-tuak” izaitea bankoetan, gauza beharrenentzat ere sosik ezin ateratu,jakin gabe xuxen zergatik hartu diren holako erabakiak ! Mila lagunezgoiti bildu da manifestaldi hortarat, beren arrangura pisuak agertuz ibi-laldiaren denbora guzian.

Page 8: Herria 2962

Donibane Lohizunensortua da JakesOspital . Beti eus-kaldun eta euskalza-le agertu fami l iabatean. Ai ta zena,Felix Ospital, luzazizana HERRIA-renberriketari. Bera ai-ni tz urtez herr i t ikkanpo egona, lana-ren gatik, Pauen etahor gaindi. Duela seiurte, erretretan ja-rririk, berriz jina sort-herrirat.

Ikerle jarraikia izan-ki, hoin maite duenDonibane horrenarima nahi du begi-ratua izan dadien,bere gisako sai laakulatzen du xedehortarat. Liburu batbadu plazaratuaGarat karrikaz, bera karrika hortan sor-tua-eta, beste bat lehengo Kaxkarotez.Artikulu batzu ager-araziak ere Jakintzaaldizkarian. Duela zonbait urte, lotu zenbeste lan bati, Donibaneko elizaz bazelanun zer konda. Karraskan ari zelarik gaihorren lantzen, duela bi urte agertu zengaitzeko liburu ederra, eta preseskiDonibaneko elizaz. Jakes Ospital karku-lan jarri, berak hasi lana ez ote zenberaz debaldetan izanen? Bainan ez,laster ikusi du, delako liburua eskuratuondoan, aini tz gauza errai ten zelaDonibaneko elizaz, bainan bestalde erebazela oraino erraiteko frango. Bereikerketak segitu ditu beraz eta horra nunplazaratu duen bere l iburua,“Donibaneko Eliza”.

EHUN IXTORIO

“Ixtor io mixter io,dakienak konda dio”,holako zerbai t go-goan ib i l ia di takeJakes Ospital. Arrasmolde berezi bateankondatzen daizkuehun bat ixtorio des-berdin, denak berebataioko elizari lotu-ak, batzu aspal-dikoak, beste batzuarras berrikitako ger-takari batzueri johandirenak...Arta handiz, JakesOspital-ek miatu dituzernahi artxibo, pa-rropiakoak, herriare-nak eta departamen-dukoak, asko lekuko-tasun bildu bestalde. Ainitz gauza ikasi dueta irakur erretxa den

frantses argi batean ezarrri ditu gurehazkurri. Ez gira bixtan dena xeheta-sunetan sobera sartuko, dugun erranhaatik badela hor gaitzeko pazka. Halanola gauza batzu behinere ez aipatuakedo biziki guti. Nork daki Iraultza handi-aren keinka hartan, zonbait urtez, bataioeta ezkontzendako bi zerrenda badirelaartxiboetan, bat iraultzaren alde jarriazen apezarena, bestea kontrakoarena...Nork daki Santa Barbarako aldeanbazirela denboran hilerriak, juduentzatnaski eta kanpot ik j in jendebatzuentzat... Nork daki frangotan ha-rreman bihurriak izan direla erretora etaauzapezaren artean, eta ez bakarrik“gorriak” zirelarik nagusi herriko etxean,hori gauza jakina, bainan batzuetan“xuriek “ zituztelarik ere giderrak berenesku...

GORA-BEHERA FRANGO.

Denen buru, eliza bera baino gehiagoaipu da liburu hortan elizaren bizia,horko harat-hunatak eta horko gora-beherak. Lehengoak eta oraikoak.Bada konparazione kapitulu eder luzebat hilerrietaz. Oroitaraziz lehen jen-deak elizan berean ehorzten zirela,familia bakoitxak zuen jarlekuaren pean,eta zernahi denbora joan zela usaia horiezin utziz ( edo ezin utz-araziz). Ohiduraxaharrez, lehengo predikariez ala zer-nahitaz, bada nun zer irakur! Ikasten dahemeretzigarren mendean urte askozetzela gehiago egin errege Magoenproosionea, Trufania-kari, zaldizkoekinegiten baitzen eta behin ixtripu handibat gertatu baitzen zaldizko horiengatik... Ikasten ere 1922-an, apezpikubatek “Zazpiak Bat” oihukatu zuelaDonibaneko eliza hortan. Eta zonbatholako!

Liburu interesgarria zinez, altxor baliosbat!

Muslaria

8

-Asteburu guzian, Jondonane-kari,herriko bestak Donibane Lohizuneneta Hazparnen, herriko bestak ereLarrainen eta Behaskainen…-Asteburu guzian, Baionan, CroisésSan Andreseko gazte elkarteakbere 95 urteak ospatzen.Ortziralean (20.30), kontzertuaelizan, Adixkideak, Xaramela,Andropause eta Baiona Bandataldeekin. Larunbatean, kirol lehi-aketak. Igandean, esker onezkomeza nagusia eta bazkaria-Ortzegunean (18.00) Miarritzekomediatekan, Thierry Lalo musikari-aren hitzaldia jazz musikaz-Ortzegunean (21.30), Azkainen,euskal dantzak Xurio plazanGetaria taldearekin-Ortziralean (19.30), Uztaritzen,Bilgune gelan, Jondonaneko suak,aperitifa, musika Kiki Bordatxo-rekin, Ikastola antolatzaile-Ortziralean (20.30), Miarritzen, gel-toki xaharrean, Hip Hip Hop dantzaeskolaren ikusgarrria-Ortziralean (21.00), Kanbokoelizan, euskal kantuak Airez-Airetaldearekin-Larunbatean (15.00) Miarritzekomediatekan, Christiane Marie

Becher-Derex-en latino-amerikarkontzertua-Larunbatean (19.00), Baionan,“Baionan Kantuz” Chaho kaian-Larunbatean, Ipar Euskal Herriguzian gaindi, Musikaren besta-Larunbatean eta igandean, ondokoastean ere segitzeko, MiarritzekoItsasaldia. Larunbatean (19.00),Santa Eugenia plazan, Argileakkantari. Igandean (09.00), Igerikalehiaketa, Portu-Xaharretik abiatuz-Igandean (11.30), Hendaian,mutxikoak Gaztelu-Zahar plazan-Igandean (12.00) Azkainen,Serreseko kaperan, ikastolarenzikiroa, Zpeiz Mukakik alaiturik-Igandean, Hendaian, zaharki-merkatua Sokoburu auzoaldean-Igandean, Kanboko ezkerparetan,selauru hustea Ikastolak antola-turik-Igandean (16.00), Kanbon,behereko plazan, euskal-dantzakJeikadi taldearekin-Igandean (17.00), Angelun, herriko

etxean, Patrick Defossez gidariasmatu musikaldia-Igandean (21.00), Miarritzen,Mazon parkean, euskal indar-jokoak Napurrak taldearekin

LIBURU BAT ABERATSA ETA HERRIKOIA

EUROPARI EZNora goaz Europan ? Lege nagusirik gabe edo hitzarmen berri bat gabe ez dadeus urrats onik emanen. Duela hiru urte Frantziak eta Holandak bota zutenberen eza. Joanden astean Irlandak Lisboako hitzarmenari eza eman dio.« Poloniar iturgina » duela hiru urte, ez dakit zein « mamu ikaragarri » orain,noiz aterako gara ateka hortarik ? Nazionalkerietan sartuak dira gehienetan etahola jokatuz ez da aterabiderik izanen Europa batuari buruz.Noiz, egun berean bozkatuko dute europarrek beren Lege Nagusiaren alde edokontra bainan boz guziak elgarretaratuz eta ez herrialdez herrialde kondatuz ?

Gehexan Pontto

UR-JAUZI ETA GEREZIMaiatzaren 29-ko HERRIA-n, ari ginen Pirinio mendietako ur-jauzi batzuez. Erraitenginuen, hori han berean aditurik, Cauterets aldean badela ur-jauzi bat Ceriset edoCerisey deitzen dena, bainan gereziekin deus ikustekorik ez duena. Hitz hori hango“jer” eta “jerezet” izenetarik heldu izaitekotz, lehen hizkia nolazpait kanbiatua izanik.Bainan irakurle batek egin dauku hortaz oharpen bat. Dio duela hamar urte agertu libu-ru batean, idazlea Marcellin Berot, hauxe erraiten dutela: batzuetan, nahiz arraro ger-tatu omen den, gerezi-ondo basa batzu kausitu direla mendian frango gora, eta pre-seski delako ur-jauziaren ondo hortan... 1232 metroko goratasunean beraz.Horiek hola, guk ez dugu bixtan da trenkatzen ahal ur-jauzi horren izena nundik helduden. Dakiguna da Euskal-Herrian ere toki-izen batzu zertarik heldu diren badirelabatzuetan bi ikusmolde. Holakoetan, arras zail izaiten ahal da finkatzea zoin den xuxe-na eta zoin den makurra.

Jakes Ospital elizako atean...

Astelehenean hasia da Estatu Ba-tuetan, Wyoming-eko Buffalo-n, urteguziz NABOk (Ipar Ameriketakoeuskal etxeen federazioneak) anto-latzen duen arbaso euskaldunekohaurrendako Udalekua. Aurtengoan42 dira Estatu Batuetako sei estatu-tarik (Idaho, Kalifornia, Nevada, Ore-gon, Utah eta Wyoming), Kanadatik(British Columbiatik, 2), Euskal He-rritik (Donostia, 1) eta Espainiatik(Madril, 1) bildu diren haurrak. Jaki-na denez, Udaleku Estatu Batuetakoeuskal etxe diferente batek anto-latzen du urtero eta aurten, biga-rrenez, Buffaloko “Big Horn BasqueClub” delakoa da antolatzai le.Udalekuko zuzendaria, Kate Caminoda, arnegitar baten alaba, eta Teresa(Escoz) Fieldgrove, luzaidar batenalaba. Buffaloko Euskal Etxekolehendakaria, berriz, Kirsten Auzquida, eta Udalekuko NABO ardu-raduna, Valerie Arrechea.

2008ko Udalekuko lehenengo hitzor-dua, iragan igandeak izan zen, haurpartzuer guziak, nonahitik jinak, Bu-ffa loko parkera bi ldu z i relar ik,gehientsuenak hegazkinez arribatu-ak eta Buffaloko Euskal Etxeko men-bru edo bazkideak heien xeka Bu-ffa loko inguruko aireportuetarajoanak. Behar da erran Udaleku,egiten den euskal komunitatearenengaiamendu handia galdegitenduen ekimena dela, haurrek famili-etan egiten baitute lo. Ber denboran,haurrak mugitzeko autoez etaeguneroko gosari-bazkari-afariak

egin eta zerbitzatzeaz ere klub edoeuskal etxeko bazkideak okupatzendira.

Aurtengoan gisa berezian euskalartzainak ohoratu nahi izan dira etaUdalekuko zenbait ekimen artzainek—neska-mutiko hauen arbasoek,alegia— eremaiten zuten bizitzekomanera eta usadioak ezagutu etabiziarazteko baliatuko dira. Haurrek,beraz, mendian, ardiak ibiltzen zirenlekuan emanen dute heldu den aste-burua eta, zenbait artzain ohi gidari,ogia nola egiten den ikasiko dute,adibidez. Ibiakoitzeko gaua ere ka-rrokanpoan lo eginez pasatuko dute,benetan sendi ahal izateko Amerike-tako mendietan artzain izan zireneuskaldunen esperientzia.

Bestenaz, euskara, euskal dantzak,kultura eta txistu izanen dira haurguziek Udalekuan ikasiko dituztengaiak. Kantuz eta musean ere ariza-nen dira. Horiekin batera, igerilekuanibiliko dira, rodeoan, boloetan, Bu-ffa loko museoan eta mendian.Partzuer diren haurren artean,gehientsuenak neskak dira, 32, etamutikoak, berriz, hamar besterik ez,guztiak 10 eta 15 urte bitartekoak.Hondarreko Udaleku Buffalon, 2000.urtean egin zen, eta orduan ere Ka-t ta l in Camino, Arnegi-ArgaraikoCaminotarren alaba izan zen zuzen-dari.

Hitzak eta argazkia: Joseba Etxarri (EuskalKultura.com)

BBuuffffaalloo,, WWyyoommiinngg.Hamar-hamabost urte arteko 42 neska-mutiko Wyoming-eko

Buffalon dira bi astez, NABOko euskal Udalekuan

Teresa (Escoz) Fieldgrove haurrer eta familier mintzatzen Buffaloko NABO Udalekuan